2013 urtekaria

Page 1


Azala: 2013ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela

Egilea: Angel Blanco Egozkozabal

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du.

Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducciĂłn grĂĄfica total o parcial de la revista.

Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977




43. zenbakia OIARTZUNen, 2013ko ABUZTUAREN 2an



2011/2015 legegintzaldiaren ekuatorera iritsi gara dagoeneko. Pasatu dira bi urte karguak hartu genituenetik. Lehendabiziko urtea, Udalaren funtzionamendua ezagutzeko eta martxa hartzeko izan zen. Bigarrengoan, auzolana indartzen jarri genituen gure indarrak. Aurten, Hirigintzako Plan Orokorrarekin eta hau aurrera eramateko parte-hartze prozesuarekin gabiltza buru-belarri lanean. Oiartzun oiartzuar guztion artean eraiki behar dugula argi izan dugu hasieratik, eta horretan ari gara. Prozesu honetan parte hartzen ari zareten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, izan ere, Udala, tresna bat baino ez da herria egiteko orduan. Herritarrak dira Oiartzun eraikitzen dutenak. Legegintzaldia urte zailetan tokatu zaigu, egoera ekonomiko gogorrarengatik. 2013a ere gogorra izaten ari da. Krisi ekonomikoa guztiok ari gara pairatzen: Euskal Herria, Udala, herritarrak… Egoeraren aurrean, Udalak ezinbesteko egokitzapenak egin behar izan ditu. Herritarrei ahalik eta gutxien eragin diezaioten ahalegina egin dugu, nahiz eta kontziente garen hasieran ez direla errazak izan herritarrentzat. Hartutako erabakiek egoera hobetzeko balioko dutela sinesten dugu, eta urte hobeak etorriko direla. Urte zaila da, baita ere, Espainiako Estatutik inposaketak, dekretuak… iristen ari zaizkigulako etengabe. Egoera politikoa ere ez da xamurra Euskal Herrian, eta Estatuari ez diogu ikusten egoera desblokeatzeko inolako borondaterik, inmobilismo jarrera bati eusten ari dira. Hala ere, giltza gure esku dago, euskal herritarron esku! Ekimen asko daude martxan Euskal Herrian, egoera hobetzeko (Herrirak presoen inguruan egiten duen lanketa, bake prozesua indartzeko Foro Soziala, Udalbiltza nazio erakundea, euskal hezkuntza sistemaren aldekoak…). Halako ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu oiartzuarrak, Euskal Herria eraikitzeko funtsezkoak direlako, guztion artean eraikitzen dugulako gure herria! Orain, Xanistebanen atarian gaude. Poza nagusi izaten diren egunak dira herriko festak. Eta Xanistebanak ere Oiartzun eta Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko aukera paregabea dira, jai giroan. Herriko eragileek osatutako Jai Batzordeak antolatu du adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua beste urte batez ere. Urtez urte herriko festak antolatzeko hartzen duten konpromisoa eta ardura eskertzekoa da, eurek bermatzen baitute Xanistebanak jai herrikoiak eta parte-hartzaileak izatea. Guztiok gozatzeko festak dira Xanistebanak. Horregatik, giro onean, umorez eta errespetuan ongi pasatzera gonbidatu nahi ditugu oiartzuarrak. Gizon-emakumeek errespetuan eta berdintasunean ongi pasatzeko dira Xanistebanak, inolako sexu erasorik eta indarkeria matxistarik gabe, sexu aukera guztiak errespetatuz… Aurtengo xanistebanak sekula baino jai herrikoiagoak, parekideagoak eta parte-hartzaileagoak izan daitezela opa dizuegu hemendik. Eta besarkada goxo bat bidaltzen diegu jai hauetaz herrian gozatzeko aukera izango ez duten guztiei; bereziki etxetik urrun dauden preso, errefuxatu eta iheslariei.

GOZA DEZAGUN XANISTEBANETAN! GORA OIARTZUN! GORA XANISTEBANAK! Aiora Perez de San Roman Uria. Alkatea



editoriala

x

anistebanekin batera, Oiartzun urtekaria kalean dugu beste urte batez. Azkeneko urtean herrian gertatutako ekimen –kultural, sozial, kirol arloko…– garrantzitsuenak biltzea eta datozen urteetarako jasota eta dokumentatuta uztea da urtekariaren helburua.

Kolaboratzaile sorta beharrezkoa da lan hau gauzatu ahal izateko: herriko elkarteak, ikastetxeak, kazetariak, historialariak, argazkilariak... Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik, Oiartzungo herria zer eta nolakoa den erakusten baitute. Aurtengo urtekariari dagokionez, zenbait berrikuntza egiten saiatu gara:

• Urtekaria “gaztetzeko” ahalegina egin dugu. Urtekaria gazteentzako erakargarriago bihurtzea da Urtekari Batzorde honen helburua. Seme-alaben atalera ekarri ditugun oiartzuarren adinak nabarmen egin du beheiti aurreko urteetakoekin alderatuz. Atal hau elkarrizketatuz betetzea ez da inondik inora lan zaila izan, aurten ere zer kontatua duten oiartzuarrak asko izan baitira: Iratz Inziarte, Lur Korta, Eusebio Arbelaitz, Ander Lizarralde, Pilar Lekuona... • Urtekaria “gaztetze” horren adierazgarri da, baita ere, GAZTERIA saila sortu izana, herriko gazte eragileen lanak jasotzeko. • Historia aspaldi pasatako kontuekin lotzeko joera dugu oraindik. Eta HISTORIA aspaldiko kontuek ez ezik, gaur egungoek ere osatzen dute. Herriko historia garaikidea biltzeko ahalegin berezia egin da aurten. Honela, Andrearriagako hilobiaren garaiko kontuekin hasi eta eskualdeko gazte independentisten kontrako auzira arte, bada zer kontatua (Oiartzundik Ameriketara joandakoak, Rafael Pikabearen eta Donostiaren arteko harremana, Karrikako Artaso Elkartearen 40. urteurrena, Girizia Elkartearen 30.a…). • On Manuel Lekuona zenari ere atal berezia eskaini diogu. Iaz bere heriotzaren 25. urteurrenean Euskaltzaindiak, Udalak eta Bertsozale Elkarteak antolatutako omenaldia izan zen bezala jaso dugu orri hauetan. Uste dugu Lekuona izan zenak merezi duela hainbeste. • Elkarrizketa nagusia, berriz, Pirkko Viljaneni egin diogu. Hirugarren aldiz, Oiartzunen jaio ez den norbaiten bizimodua ekarri dugu elkarrizketa nagusira. Urtekari Batzordean, plaza inguruan bederen aski ezaguna den emakume honen bizimodua jaso eta kontatzea interesgarria iruditu zitzaigun, Finlandian sortuta Oiartzunen aski errotuta bizi izan baita azkeneko 40 urteetan. Euskal kulturan hain garrantzitsua izan den Ramon Zulaikaren alarguna izanik, 60ko hamarkadako euskal kulturgintzako izen esanguratsuenak ere ezagutu ditu berak. Horretaz gain, aipatu nahi genuke orain arteko Oiartzun urtekari guztiak sarean digitalizatuta daudela www.liburuklik.euskadi/net atarian, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen bati esker. Urtekari hauek Oiartzungo herriaren egunerokoaren dokumentazio lan aberatsa dira.

Eta bukatzeko… zer gehituko dugu, ba?

Gora Xanistebanak!



Elkarrizketa


Pirkko Viljanen finlandiarra eta oiartzuarra

E LKAR R I Z KETA

Pirkko Viljanen finlandiarra da jaiotzez, baina azkeneko 38 urteetan Oiartzunen bizi izan da. Hirugarren aldia da honako orri hauetara Oiartzunen jaiotakoa ez den norbaiten bizitza dakarkigula (Adolfo Leibar eta Joxe Ostolaza izan dira aurretik). Ramon Zulaikaren emaztea, ingeleseko irakaslea, boluntarioa eta beste hamaika gauza izan den emakume honen bizimodua ezagutzea interesgarria izan zitekeela pentsatu genuen. Berarekin hitzordua jarrita, kontu kontari aritu zaigu Pirkko.

10 Pirkko, gaur egun.


Amarekin eta izebarekin, haur zela, Finlandian.

Finlandian jaio zinen. Non?

Zure gurasoek nola izena zuten? Eta zer egiten zuten? Aitak Arvo eta amak Katri izena zuten. Ama etxekoandrea zen; eta aita pintorea. Denetik egiten zuen margolaritzaren munduan. Nire aitonak ere margotu egiten zuen, oso ongi. Ez zituen erretratuak egiten, baina koadroak margotzen zituen. Eta semeek bere bidea jarraitu zuten. Margolaritzaren munduan gauza asko zeuden egiteko. Nire aitak oso ongi margotzen zuen. Garai hartan eskailerak-eta dekoratzen ziren. Koadroak ere oso ongi marrazten zituen.

Anaia ere bazenuen. Zer moduz moldatzen zinen berarekin? Bai, Pentti izena zuen. Ni baino gazteagoa zen. Ongi moldatzen ginen, ez dut gure arteko haserrerik gogoratzen. Eta Helsinki ondoko zuen herriko etxeaz akordatzen zara? 1941 arte bizi izan ginen han. Herriak Tapanila izena du. Herria nahiko handia zen, Helsinkitik hurbil zegoenez jende asko bizi zen Tapanilan eta lan egitera Helsinkira joaten zen. Etxea hondatuta zegoelako mugitu ginen gu Helsinkira. Etxe bakar bat zen. Udan hiru izeba ezkongabe etortzen ziren. Nire gurasoek senideak zeuzkaten Estatu Batuetan, eta etortzen ziren. Udan mugimendu handia izaten zen gure etxean. Neguan, berriz, gu bakarrik bizi ginen han. Gelak berotu behar genituen. Ez zegoen berogailurik, baina tximinia moduko bat zegoen gela guztietan, berotzeko. Sua egin behar zen tximinia horietan, itxita egoten zen eta dena berotzen zuten. Baina gerra garaian hondatu egin ziren eta oso gogorra izan zen. Eskola garaia nolakoa izan zen? Eskolara Tapanilan bertan hasi nintzen. Sei urte neuzkan. Oso oroitzapen ona dut. Gustatzen zitzaidan eskolara joatea. Irakaslea oso atsegina zen nirekin... ikasi egiten bainuen. Selma Johansson izena zuen nire lehenengo irakasleak. Ezin genion “andereño Selma” deitu, “irakasle” deitu behar genion. 30 ikasle inguru ginen gelan, denak adin berekoak. Tapanilan hirugarren ikasturtera arte egon nintzen. Orduan gerra hasi zen

E LKAR R I Z KETA

Helsinkin jaio nintzen, 1930ean. Normala zen hiriburuan jaiotzea. Herrietan ez zegoen ospitalerik, beraz, Helsinkin erditzen ziren emakumeak. Ez zegoen etxean erditzeko ohiturarik Finlandian. Baina Bigarren Mundu Gerra arte Helsinkitik hurbil dagoen herri batean bizi nintzen, 12 kilometrotara. Nik bederatzi urte neuzkala, Neguko Gerra hasi zen. 1939. urtea zen. Bederatzi urte bete nituen abenduan, eta orduantxe hasi zen gerra. Gogorra izan zen. Bonbardaketak izaten ziren, eta haiek etxea hondatu zuten. Ezin zen berotu eta ezinezkoa zen han bizitzea. Gainera, nire aita gerran zebilen eta ama bakarrik zegoen herrian, bi haurrekin; emakume gaixoa! Orain pentsatzen jartzen naizenean, bera bakarrik han, etxe handi batean… Bonbardaketak hasten zirenean korrika babeslekura joan behar genuen. Alarma asko izaten ziren, gauez. Eta hotza egiten zuen: 40 gradu zero azpitik. Nik bizi izan dudan tenperaturarik hotzena 42 gradu zero azpitik izan da. Baina han ez zitzaizkidan ospelak ateratzen. Eta hemen pasatu nuen lehendabiziko urtean, berriz, bai! Finlandian ez dira ezagutu ere egiten ospelak. Eta oso ohikoa omen da ateratzea, hemen behintzat. Nik odola eman nuen urte askotan zehar. Ospelak atera eta gero eskerrak emanez idatzi zidaten, baina ezingo nuela odol gehiago eman, ospelak nituelako eta kutsatu zitezkeelako.

11


Jaunartzea.

eta ez zegoen eskolarik‌ Gerra izan zen negu hartan ez ginen eskolara joan. 1940an bukatu zen Neguko Gerra. Hiru hilabete eta erdi iraun zuen, baina oso gogorra izan zen. Eta gero Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Eta Finlandiara ere ailegatu zen. Gero Helsinkira joan ginen bizitzera eta han jarraitu nuen eskolan, 15 urte arte. Ez genuen soilik matematika edo irakurketa lantzen. Marrazketa asko egiten genuen, eskulanak, gorputz hezkuntza‌ Kontuan hartu behar da Finlandiako hezkuntza sistema munduko onenetarikoa dela gaur egun. Eta nik uste dut orduan ere hezkuntza sistema ona zela. Baina orain eredugarria da. Eskolatik atera ondoren, zer egiten zenuten? Arratsaldeetan? Ba, eskiatu eta patinatu, neguan. Eguna nahiko motza zenez, ez zegoen jostatzen aritzeko denbora askorik. Lauzpabost ordu pasatzen genituen eskolan, eta gero arratsaldea ez zen oso luzea, 17:00etarako etxean egon behar baikenuen. Finlandian nahiko goiz afaltzen da, ez hemen bezala.

E LKAR R I Z KETA

Eta udan, nola pasatzen zenituzten egunak?

12

Uda amonaren etxean pasatzen nuen, Finlandiako erdialdean, 70 kilometro luze den laku baten bazterrean. Amona (amaren ama) bizi zen herriak Kuhmonen izena du. Nire ama hangoa zen. Anaiarekin joaten nintzen hara. Amak ez zuen etxetik kanpo lanik egiten, baina aitak egiten zuenez, gure etxean gelditzen ziren biak. Udararo, hiru hilabete inguru pasatzen genituen amonarekin. Arraun egiten genuen lakuan eta basoko fruituak biltzera joaten ginen. Han mota asko daude, batez ere irletan. Horrelako gauzak egiten genituen. Eta jostatu. Ardi bat ere bagenuen. Ez zegoen artilerik, ez zegoen ezer, nire haurtzaroa eta gaztaroa gerra garaian pasatu bainituen. Baina guk ardi bat genuen, eta amonak bazekien haren ilea mozten eta gero artilea egiten. Goru bat zuen horretarako. Eta orain nik goru hura Oiartzunen dut, ekarri egin nuen. Ehungailu bat ere bazuen, amonak bazekien ehuntzen. Guri ere erakutsi zigun, baina balaztak oso urruti geratzen zitzaizkigun, ttikiegiak ginelako, eta nahi eta nahi ez zapaldu behar dira balaztak. Amak anaia bat eta ahizpa bat zituen. Anaiak alaba bat zuen, eta ahizpak hiru. Haiekin

pasatzen genituen udak, eta bizilagunen semealabekin. Udak oso dibertigarriak izaten ziren! Arrantza egiten genuen, lakuan arrain asko baitzeuden. Txori asko ere bazeuden. Eta katu bat! Eskola bukatu ondoren, zer egin zenuen? Ikasi egiten nuen eta bulego batean lan egiten nuen. 20 eta gehiago urterekin Amerikara joan nintzen. Ni lan boluntarioko erakunde bateko Idazkari Nagusia nintzen Finlandian; gerra pairatu eta laguntza behar zuen jendeari laguntzen zion elkarte bat zen. Errusia partean bizi ziren finlandiarrek bizilekuz aldatu behar izan zuten, guztiak mendebaldera bidali zituzten, han ezin zirelako gelditu. Laguntza behar handia zegoen. Hasieran, lan kanpamentuetan parte hartzen nuen, eta gero Idazkari Nagusi izendatu ninduten. Mundu guztiko jendearekin harremanetan nengoen, erakundea ez zelako Finlandiakoa soilik, mundu osoan zegoen. Nik uste mugimendua quakeroek hasi zutela; asko zeuden behintzat. Gero, zabaldu egin zen eta toki askotan zegoen. Ni urte batzuetan izan nintzen Finlandiako Idazkari Nagusia. Gero nekatu egin nintzen, bulegoko lana ere banuelako, eta hura lan boluntarioa zen.


Idazkari Nagusia zinenean eta bulegoan lan egiten zenuenean, Helsinkin bizi zinen? Bai, gurasoekin. Kallio auzoan bizi ginen, Helsinkiko erdigunetik maldan gora igota. Gero, Amerikara joan zinen. Zer egin zenuen han? El Salvadorren martxan zegoen proiektu batean lan egitera joan nintzen, erakundearen bidez. Han ikasi nuen gaztelania. Aurretik Finlandian ikasten aritu nintzen, baina ez da gauza bera teorikoki ikastea edo jendearekin hizketan aritzea. Haurrekin lan asko egin nuen. Asko ase ninduen lana izan zen haurrei idazten irakastea, adibidez. Irakasleek esaten zuten haurrek ez zutela idazten ikasten arazoak zituztelako burmuina eta eskua konektatzeko, ez zeuden ohituak hori egitera. Etxean ez zuten deus lantzen. Inork ez zuen irakurtzen eta idazten. 40 familia inguru ziren eta batek edo bik baino ez zekiten idazten –eta irakasleek, noski–. Hatzak gauza askotarako erabiltzen ditugu, eta nik entzuna nuen burutik pasatzen zena adierazteko erabiltzeak asko laguntzen zuela. Irakasleekin hitz egin nuen, taula batzuk egin genituen, paretean jarri genituen eta, garbitu zitezkeen margoekin, haur bakoitzak burutik pasatzen zitzaiona marrazteko.

Eta horrela bai, ikasten zuten! Irakasleak oso konten zeuden, burua eta eskua lotzen ikasten zutelako haurrek. Ia hiru urte pasatu nituen El Salvadorren. Hasiera batean, urtebeterako joan nintzen, baina hain gustura nengoen, gehiago gelditu nintzen. Hiru urte horietan eskolan umeekin aritu nintzen lanean; arratsaldeetan amekin, josten eta brodatzen ikasten zuten, nik nekien apurra ere erakutsi nien. Hiriburutik 20 bat kilometrora zegoen herri bat zen (Joyares). El Salvadorreko txiroenak ziren han bizi zirenak. Bi tokitan batu zituzten, nahiko gertu. Etxea eta lur zati bana eman zizkieten. Ez ziren lurjabeak. El Salvador familia gutxi batzuen eskuetan zegoen; horiek oso-oso aberatsak ziren. Eta besteak, herrialdeko txiroenak ziren. Eskola zegoen haurrentzat, ospitalea –medikua astean behin pastatzen zen eta erizaina egunero–. 36 familia edo horrela bizi ziren, bakoitzak etxe bat zuen, denak berdinak. Gu ere etxe haietako batean bizi ginen, boluntarioak. Europar bakarra nintzen ni. Boluntario gehienak amerikarrak ziren: Estatu Batuetakoak, Mexikokoak… Horiekin mantendu dut harremana, baina El Salvadorrekoekin bertakoekin ez. Ez zekiten idazten –orain gehiagok jakingo dute-, eta zaila zen kontaktua mantentzea.

E LKAR R I Z KETA

Gazte denboran, Ameriketatik itzuli ondoren.

13


Eta nolatan hasi zinen Finlandian gaztelania ikasten? Berlitz Corporationen hasi nintzen ikasten. Buruan nuen Amerikara proiekturen batean laguntzera joatea, eta horregatik hasi nintzen. Hiru urte horiek pasatuta, Finlandiara itzuli zinen? Bai. Baina lehenengo, hilabete batzuk pasatu nituen Estatu Batuetan, senideak neuzkalako han. Oporretan joan nintzen, behin Amerikan nengoenez… Kaliforniara bidaiatu nuen, hilabete pare bat egon nintzen han. Aitaren lehengusina bat bizi zen han, Los Angelesen. Gero Coloradon egon nintzen eta New Yorken. Han ere aitaren lehengusina bat bizi zen. Haiekin egon nintzen denboraldi bat. Eta zein oroitzapen duzu Estatu Batuez? Jendea oso atsegina zen, eta gustatu zitzaidan. Baina dirua baino ez zitzaien axola… Berriz Finlandiara itzuli zinenean, zer egin zenuen? Aurretik lan egin nuen bulegora itzuli nintzen. 25 urte inguru nituen. Baina elkarteko Idazkari Nagusia izateari utzi nion, nahikoa izan nuen. Mutil-lagun bat ere banuen El Salvadorra joan aurretik, eta itzuli nintzenean gauzak ez zuen aurrera egin. Arraro xamarra zen. Gero apaiztu egin zen. Finlandian apaizak luteranoak dira, eta ezkondu daitezke, eta ezkondu ere egin zen. Nik ez nuen horrelako mutil batekin egon nahi! Elkartean gerrako zaurituekin lan egiten zenuten, Finlandian. Lan gogorra izango zen, ezta? Bai, bazen. Udan soroetan lan egiten genuen. Gerrako zaurituak ziren, eta familiak zeuzkaten, baina laguntza behar izaten zuten soroak biltzeko. Jende asko mugitu zuten beren sorlekuetatik, Errusian egoten ez zietelako uzten. Errusiarrek lur asko kendu zizkioten Finlandiari gerra garaian. Kanpamentuetan gaztetatik egin nuen lan nik. Bueltatu nintzenean jarraitu nuen laguntzen, baina gauza gehiago ere banituen egiteko, eta denak ni baino gazteagoak ziren.

E LKAR R I Z KETA

Ramon kanpamentu horietan ezagutu zenuen.

14

Amerikatik itzulita ezagutu nuen. Harremana izaten jarraitu nuen boluntarioen elkartearekin, baina ez nuen aktiboki lan egiten bertan. Egun batean, deitu egin zidaten: “Espainiar batek karta bat idatzi du, eta portuan jasotzeko eskatzen du”.

Garai haietan ez zen hegan egiten, ontziz bidaiatzen zen. Ez zekienez hango hizkuntzarik hitz egiten, niri eskatu zidaten haren bila joateko, gaztelania nekielako. Oso gutun adeitsua idatzi omen zuen. Eta joan nintekeenez, portura joan nintzen. Iristen ari ziren bidaiarien ontziak izugarriak ziren, eta jendetza ateratzen zen haietatik. Ez nekien nola topatuko nuen! Bozgorailutik deitu nion, irteerako atean bere zain nengoela esateko. Eta hortxe hasi zen dena! Beraz, bere itzultzailea izan zinen Finlandian! Hasieran bai, baina gero bera kanpamentura joan zen lanera, eta ni ez. Gogoratzen zara Ramon lehenengo aldiz ikusi zenuenean zer pentsatu zenuen? Ez zen ezer berezia izan. Atsegina zirudien. Elkarteko bulegora eraman nuen eta hantxe gelditu zen. Berriz deitu zidaten, azaldu niezaion nora joan behar zuen, nola eta horrelako kontuak. Gero, ni ere kanpamentura joan nintzen. Pozik zegoen egiten ari zen lanarekin. Kanpamentuetan bi hilabete eta erdi inguru egoten ziren gazteak, eta bera lehendabiziko egunetan ez zen han egon, baina bi hilabete-edo pasatuko zituen guztira. Gero, Helsinkira itzuli zen. Ez zekienez suomieraz, pixka bat erakutsi nion eta gauzak azaltzen nizkion. Abendu hasieran ezkondu ginen. Denek esaten zidaten: “Baina nola egingo duzu hori? Nola ezkonduko zara berarekin?”. Bi aldeetan sortu zen erreakzio hori. Ramonen amak ere pena handia zuen ezagutzen ez zuen pertsona batekin ezkonduko zelako semea. Nire gurasoek ere pena zuten. Ezagutzen zuten, atsegina iruditzen zitzaien eta jatorra, baina… Baina nahiago zuten finlandiar batekin ezkontzea… Akaso, bai. Baina niri Finlandian ezagutzen nituen mutilak oso itxiak iruditzen zitzaizkidan, berean bakarrik pentsatzen zuten… Bai, finlandiarrak eta hegoaldekoak ezberdinak dira. Ramonen amak Espainiako enbaxadara idatzi zuen, ni ezagutzera joan zitezen, inork ez baininduen ezagutzen. Gizon bat etorri zen eta lagunak egin ginen. Reparaz familia zen. Oso atseginak ziren. Emaztea eta mutiko bat zituen. Askotan joan ginen haien etxera. Enbaxadan lan egiten zuenez, han bizi ziren. Ramonen amak nirekin ezkonduko zelako oso beldurtuta zeudelako idatzi zuen, eta enbaxadatik Ramonekin hitz egitera


Ramonekin ezkondu zen eguna, Finlandian.

Ezkontza nolakoa izan zen? Finlandian eliza luteranoan ezkondu ginen, eliza katolikoaren baimenarekin. Eta gero, hemen berriz ezkondu ginen, Irunen. Hango ezkontza ez baitzuten onartzen hemen. Ez ziren ezkontza handiak izan. Familiak joan ziren bietara, eta kito. Finlandian ezkondu ginenean, Ramonen aldekoak ez ziren joan. Behin bere osaba bat egon zen han, nahiko arraroa iruditu zitzaidan; gero jakin nuen Ramonen osaba zela. Ezkongabea zen eta asko bidaiatzen zuen. Fede ezberdinak izatea arazo bat izan da noizbait zuen elkarbizitzan? Oraindik luteranoa naiz ni! Antzekotasun asko dituzte bi erlijioek: bataioa, jaunartzea‌ dena da berdina. Nik ez dut diferentzia asko sumatzen katolikoen eta luteranoen artean. Guretzat ez zen inoiz arazoa izan. Ezkongai-harremana motza izan zen, bat-bateko maitemina izan zen, dudarik gabe! Bai, bai! Eta pentsa, 50 urte pasatu genituen ezkonduta, Ramon hil zen arte. Ezkongaiak ginela, biak lanean ari ginen. Berak gaztelania esko-

lak ematen zituen Berlitzen, eta eskola partikularrak ere ematen zituen. Oso lanpetua bizi zen. Eta nik ere nire lana nuen. Eta zergatik erabaki zenuten Euskal Herrira etortzea? Ramonentzat ia ezinezkoa zen ezer egitea Finlandian. Hizkuntza oso zaila da eta ez da egun batetik bestera ikasten. Ramonek ez zuen suomiera hitz egiten; hitz solteak zekizkien eta zeozer ulertzen zuen, baina hitz egin ez. Eta nik gaztelania hitz egiten nuen, El Salvadorren ikasita‌ Donostira etorri zineten hasieran. Bai, Ramonen gurasoak Donostian bizi ziren, Ategorrietan, etxe handi batean, eta hara joan ginen bizitzera. Orduan ezagutu nuen haren familia. Eta hasieratik oso harreman ona izan nuen haiekin. Nolakoa zen zuen bizimodua Donostian? Nik Berlitzen lan egiten nuen, ingeleseko eskolak ematen. Ramonek egunkarietan idazten zuen. Ramonen familiaren etxean bizi ginen. Bera eta lau arreba ziren. Haietako bi ezkonduta zeuden eta etxetik kanpora bizi ziren. Beste bi ezkongabeak ziren eta haiek ere familiarekin bizi ziren. Orain ere ezkongabeak dira eta elkarrekin bizi dira. Maria Josefa eta Ana Mari dute izena. Beste biek Maria Felipa eta Mari Carmen izena dute. Ramonek lagun asko zituen Donostian, eskola garaikoak, bizilagunak‌ Txillida zen gure bizilaguna Donostian.

E LKAR R I Z KETA

ere joan ziren, baina esan zuen berak ez zuela deus kontatzeko, bazituela beste eginbehar batzuk. Zaila izan zen ezkontzea, ni ez bainaiz katolikoa. Finlandian luteranoak gara, eta orduan, baimenak eskatu behar izan genituen bi Elizetan. Eman zizkiguten eta ezkondu ginen. Eta hurrengo udan, hona etorri ginen bizitzera.

15


Zenbat hizkuntza dakizkizu, Pirkko? Ongi, suomiera, ingelesa eta gaztelania. Ez badituzu erabiltzen, ahaztu egiten dira hizkuntzak. Frantsesa ikasi dut, baina gaizki hitz egiten dut. Finlandian, bigarren hizkuntza suediera da. Baina, harrotasun finlandiarrarengatik, ez zen suedieraz hitz egiten, nahiz eta eskolan irakasten ziguten. Finlandiera zen lehenengo hizkuntza. Baina bigarren hizkuntza ikasten hasten ginenean, hori suediera izaten zen. Ingelesa ere eskolan ikasi nuen, baina gero elkarteko Idazkari Nagusia izan nintzenean, nahitaez jakin eta erabili behar izan nuen. Alemana ere ikasten genuen eskolan. Atzerriko bigarren hizkuntza hura zen gure garaian. Ingelesak indarra hartu aurretik, Europan oso garrantzitsua zen alemana. Baina dagoeneko ahaztuta dut! Alemaniar batzuk ezagutu nituen Finlandian, baina haiekin ez nuen alemanez hitz egiten, suomiera ikasi behar baitzuten. Erraz ohitu zinen Euskal Herriko bizimodura? Bai, Ramonen etxekoak oso atseginak baitziren nirekin. Pare bat urtez bizitu ginen haiekin, etxe berean. Bakoitzak bere bizimodua zuen, baina otorduak eta lo han egiten genituen. Hona etorri ginenerako, Ramonen aitak ez zuen lanik egiten, eta amak behin ere ez zuen lanik egin. Eta neskek ere ez zuten lanik egiten. Ramonen aitaketa ardandegia zuten: Loidi-Zulaica. Berez abokatua zen, baina hiru anaiek bezala, enpresako bulegoan lan egin zuen. Egia da Finlandiako eta hemengo bizimodua ezberdinak direla, baina ez zen zaila izan. Francoren diktadura garaia zen etorri zinetenean… Bai, baina ez Ramon eta ezta bere aita ere ez zeuden politikan sartuak. Iritsi aurretik bazenekien euskara hitz egiten zela hemen?

E LKAR R I Z KETA

Ramonen aita euskalduna zen, baina Ramon ez. Ama Iruñekoa zen, eta hark ez zekien euskararik. Horregatik, etxean ez zen hitz egiten. Baina Ramonek ulertu egiten zuen. Nik banekien euskara bazela. Eta Oiartzunen ikasi dut, baina ez dut ongi hitz egiten. Suomiera konplikatua da, baina euskara ere bai.

16

Academia Erranteko kide izan zen Ramon. Zertan zebilen bazenekien zuk? Hasieran egunkarietan idazten zuen Ramonek eta gero sortu zen Academia Errante. Han jende asko ezagutu zuen, eta nik ere ia denak ezagutu

Erraz moldatu ginen herrikoekin. Egon liteke itxia den jendea, baina gu oso ongi hartu gintuzten”

nituen. Euskal kulturan oso garrantzitsua izan den jende asko ezagutu dugu. Elkartzen zirenean, eta familiekin baldin bazen bilera, ni bat gehiago nintzen. Ramon kultur arloko gauza askotan mugitzen zen. Hainbat tokitan bildu ziren; denak intelektualak ziren. Gero Irunera joan zineten bizitzera. Zergatik? Immigrazioan lan egin zuen Ramonek, Irunen, urte askotan. Han lan egiten zuelako joan ginen Irunera, Cipriano Larrañagara. Eta gero, Arbiderekin lan egiten zuen arkitektoak, Peña Gantxegik, esan zigun: “Gustatuko zaizuen etxea topatu dut!”. Ikustera joan ginen eta egia zen. Eta horrela iritsi ginen Oiartzunera. Peña Gantxegi Ramonen eskolako laguna zen. Donostiatik Irunera bizitzera joatea aldaketa handia izan al zen? Hasieran, bai. Baina lagun asko genituen Irunen. Oteiza, Basterretxea… Haien oso lagunak ginen, harreman handia genuen. Horiek ziren lagun min-minak. Eta Jose Gracenea margolaria ere bai. Orain Hondarribian bizi da. Gainera, urtebetez Finlandian bizi izana da. Nik ez nuen ezagutu Finlandian, baina Ramonek bai. Nik ingeleseko eskolak ematen nituen; etxean ere bai. Garai hartan, Estatu Bautuetako Armadak base bat zuen Elizondon, eta Irunen eta Hondarribian bizi ziren amerikar asko, familiekin. Irunego Eskola Amerikanoan ere lan egin nuen. Eta gero, Oiartzunera etorri zineten. Ametsetako etxera, esan duzunez. Bai! Ez dugu ezer aldatu, ezta gelak ere! Handia da eta beteta dago! Batez ere liburuz beteta. Ni falta naizen egunean, Udalarentzat izango dira. Oso gustura bizi izan gara herri honetan.


Irundik gentozen. Etxe-aldaketan bi txandatan ekarri genituen gauzak. Mariaz gogoratzen naiz, gure parean bizi zen. 80 bat urte izango zituen emakume bat zen, oso atsegina. Goiz guztia guri begira pasatu zuen. Oso lagunak egin ginen. Nolakoa da Oiartzun kanpotik iristen den batentzat? Nik ez dut arazorik izaten toki berrietara moldatzeko. Garai hartan ez zen orain adina euskara hitz egiten kalean. Oso ongi iruditzen zait orain gehiago hitz egitea. Erraz moldatu ginen herrikoekin. Egon liteke itxia den jendea, baina gu oso ongi hartu gintuzten. Franco hil zen urtean etorri ginen, 1975ean. Ordutik asko aldatu da? Bai! Erruz eraiki da… Lehen herri bat zen. Orain hiri ttiki bat dela esan daiteke. Gure kalean ez da asko eraiki, Musika Eskolako etxea bakarrik. Eta lehen Ibargainena zen parkea, bizi garen etxearena, herriarentzat ireki da. Oso ongi dago hori. Jende asko ezagutzen duzu Oiartzunen… Bai, euskara ikasi dudalako eta eskulanak egiten ikastera joan naizelako, batez ere. Oiartzunen ere ingeleseko eskolak ematen jarraitu zenuen. Bai, urte askoan. Gustatzen zitzaidan irakastea, eta nire gaztelania ez denez erabat zuzena, ezin nuen bulego batean lan egin. Animaliak ere oso garrantzitsuak izan dira zure bizitzan. Nire senarrarenak ziren etxeko animaliak. Nik janaria prestatu baino ez nien egiten. Mamuten eta arraindegian hezurrak ematen zizkidaten. Ramoni katuak erruz gustatzen zitzaizkion. Niri ere bai, baina bera erotu egiten zuten… Kateme bat genuen etxean, goizeko seietarako gure logelako atean egoten zena. Ez baginen jaikitzen, komoda gainera igotzen zen, giltzak botatzen zituen lurrera, erlojua… Gure iratzargailua zen! Immigrazioan lan egiten zuen Ramonek, eta arratsaldeetan katuei jaten ematera joaten zen Goiara Azpia ingurura; 40 bat ziren.

Zenbat katu zenituzten etxean? Lau izan ditugu aldi berean. Eta bizilagunaren txakurra. Etxez aldatu zen, eta gurera etorri zen bizitzera. Katuek eta txakurrak elkarrekin lo egiten zuen, oso ongi moldatzen ziren. Txakur xahar bat zen, txikitxoa. Katuak maite zituen eta katuek ere primeran onartu zuten. Orain ere badugu katua. Gaixoak sei hilabete daramatza bakarrik etxean… Mirenek egunero ematen dio jaten, baina bakarrik dago… Iaz, eskuan ebakuntza egin zidatenean, bost egunez etxetik kanpo egon nintzen, eta itzuli nintzenean, goizaldean esnatu nintzen eta hantxe zegoen katua, burukian, nire burua bere hanka artean zuela… Nire falta sumatu zuen. Eta beste 40 katuak non zituen Ramonek? Ez ziren bereak, kalekoak ziren. Bazekiten joaten zela, eta zain egoten ziren. Goiara Azpia pasatuta zegoen baserri batera eraman zien janaria, nik prestatutakoa. Badakit irakurle handia izan zarela. Bai, asko irakurri dut. Orain ere badut irakurtzeko gogoa, baina gauza asko ditut egiteko etxean. Ramonek idazten zuen guztia ere irakurtzen nuen. Zer gustatzen zitzaidan eta zer ez esaten nion. Oso zintzoa nintzen harekin. Gure harremana oso ona zen, elkar ulertzen genuen. Gure etxean 10.000 liburu daudela kalkulatzen dute. Pareta guztiak liburuz beteta daude. Ni bizi naizen bitartean, liburuek hor egon behar dute, bestela ez litzateke nire etxea izango. Ez ditut liburu horiek guztiak irakurri, baina asko bai. Ramonek ere asko irakurtzen zuen. Denbora libre pixka bat zuenero, irakurri egiten zuen. Inoiz idatzi al duzu? Ez! Ez dut denborarik ere izan! Eskolak eman ditut. Orain ere etxea txukundu behar dut, kaos hutsa da. Ez nuen denborarik Ramon zaintzeko, katuak zaintzeko, etxea txukuntzeko… Urte hauetan guztietan mantendu duzu harremana Finlandiarekin? Nire familiarekin eta lagun batzuekin mantendu dut. Behin baino gehiagotan joan gara bisitan Ramon eta biok. Pare bat aldiz, autoz. Bidaia luzea da, egun batzuetakoa. Ni finlandiarra naiz, hala sentitzen naiz, baina sentipen horrek ez nau ezertara behartzen. Tarteka joaten naiz, ilobak ere etortzen zaizkit bisitan…

E LKAR R I Z KETA

Gogoratzen duzu Oiartzunera bizitzera etorri zineten eguna?

17


Manuel Lekuona bibliotekan, Ramon Zulaikaren omenezko plakaren inaugurazioan.

Ramonen omenezko plaka jarri zenean Manuel Lekuona bibliotekan hantxe izan zinen. Oso emozionantea izan zen. Ramon hil zela lau urte beteko dira abuztuan. Bere bizitzako azkeneko bi urteetan gau eta egun zaindu nuen. Asko nekatu nintzen. Horregatik nago orain hemen. Medikuak esan zuen oso hondatuta iritsi nintzela. Oso triste nengoen. 50 urteren ondoren zure senarra galtzea, zeinarekin oso ongi moldatu zaren, gogorra da. Azkeneko hilabeteetan Errenteriako egoitza batean bizi zara, baina Oiartzunera bueltatu nahi duzu. Bai. Orain ez dago Oiartzungo zaharren egoitzan tokirik. Laugarrena naiz itxaron zerrendan, sartzeko. Hemen ezin dut ezer aurreratu, eta badakit etxean paperak dauzkadala berrikusteko, botatzeko… Oiartzunera itzultzen zarenean berriz ikusiko zaitugu Killirikupean egunkaria erosten, enkargutan…? Bai. Jendearekin egoten nintzen batean eta bestean. Ez dut uste etsairik badudanik Oiartzunen! Egunero joaten nintzen egunkari bila, eta bizilagunarentzat ere hartzen nuen. Ramon gaixo egon zen bitartean ezin izan dut nahi adina gauzatan parte hartu –euskara ikasten, eskulanak egiten…–. Astean behin Donostiara joaten zara oraindik, koinatengana. Bai. Oso ongi moldatzen naiz haiekin. Astearteetan joaten naiz. Elkarrekin bazkaltzen dugu, paseatu, hitz egin… Bisita bat izaten da.

E LKAR R I Z KETA

Zure zaletasun handiena zein izan da?

18

Eskulanak egitea. Beti gustatu izan zaizkit, baina ez dut nahi adina denbora izan egiteko. Lehen, asko josten nuen, nire arropa ere bai. Dena ez zen primeran ateratzen baina… Oiartzunen ikasi dut ehoziri-lanak egiten! S GOIATZ LABANDIBAR


Historia


Anderregi edo Andrearriagako hilarria HILARRIAREN HISTORIA Anderregi baseliza Gurutzetik Irunerako bidean zegoen, mugatik metro batzuetara. Gaur egun errepide ondoan dagoen baserriak du izen hori, eta aditu batzuek uste dute baseliza baserri bihurtu zutela, baina beste batzuen ustez, ez zeuden leku berean. Baseliza horren inguruan erromatarren garaiko hilarri bat zegoen. Harlauza lodi bat zen, zakarki landua eta gutxi gorabehera 130 x 50 x 20 zentimetrokoa. Bertan zaldun bat zaldi gainean eta haren atzean zutik dagoen irudi estatiko bat agertzen dira grabatuta, eta bien azpian hainbat interpretazio izan dituen inskripzio bat.

HISTOR IA

Hilarri honen lehenengo aipamena 1470ekoa da. Hondarribia eta Oiartzun arteko mugarrijartze batekoa, Irun Hondarribiko auzoa izan baitzen 1766. urtea arte. Honako hau esaten du dokumentuak: “Y dende adelante subiendo altura que es encima el camino do diz que se llama Andre-arriaga al mojón que ficimos poner en la dicha altura más abajo de una piedra que está en el camino público que va de Oyarzun a Fuenterrabía que parece que está puesto por algún defunto”.

20

1598ko martxoaren 4an, Hondarribiko Udaleko batzar agiri batean hauxe idatzi zuten: “El Maestro cantero Martín de Basagoitia dice que ha concluído la cruz que el mayordomo le encargó el año anterior, para poner junto a la ermita de Andre-arriaga, jurisdicción de esta villa, límite con Oyarzun, y el Ayuntamiento acuerda que se ponga dicha cruz en el sitio indicado con el bulto del Cristo hacia la parte que sale el sol y el bulto de María hacia la parte de Beloaga y que las armas que tiene al pie dicha cruz que son las de esta villa, se pongan hacia la parte del camino real y que acabada de ponerla así, se tase lo que vale”.

1625ean Martin Lope de Isastik honela idatzi zuen Conpendio Historial de Guipuzcoa liburuan: “El Santo Crucifijo de Andrearriaga, jurisdicción de Oyarzun, es un santuario devoto, á donde se hacen procesiones; y es cosa notable lo que se dice de una piedra alta, que parece mojon con muchos guijarros al rededor, que está al lado de la hermita cerca del camino real de Irun, que segun el nombre de Andrearriaga y tradición, una muger se convirtió en piedra por una maldición de su madre, como la muger de Loth en estatua de sal, por no obedecer al Angel, segun cuenta la escritura”. Luis de Uranzuk ere esaten du Hondarribia, Irun, Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaia Donibaneko ordezkariak, alegia, Hondarribiko Artzapez Barrutiko partaideak, baseliza horretan biltzen zirela urtero.


Izena ere aldatu egiten da dokumentu batetik bestera. Hondarribiko 1738ko batzar agiri batean Andrerriaga deitzen diote, eta herritarren artean Andrearrikua ere nahiko zabaldua zegoen. 1792an, Frantziako tropak sartuko zirelakoan, 100 gizon armatu ziren bailaran, elizaren ingurua zaintzeko, eta dozena bat Anderregi eta Antsillesen, bidea zaintzeko. 1794ko abuztuaren batean, frantsesen tropak Oiartzunen sartu zirenean, etxe askotan kalte ugari egiteaz gain, Anderregi eta Magdalena (Madalensorokoa, 1561ekoa) baselizen burdineria erauzi zuten, eta Elorrondoko gurutze bideko gurutze guztiak txikitu zituzten, harrizko piezak lotzen zituzten burdinak eramateko. Gurutze ederrak omen ziren, Bikariotegiren etxe zuritik (Etxetxuri, Tolarieta?) Magdalena baseliza bitartean jarriak. Segur aski, hondarribitarrek Anderregin jarritako gurutzea ere orduan desagertuko zen. Gobernuak izendatzen zuen elizain batek kudeatzen zituen baselizak, eta izaten zituzten diru sarrerak pertsonala ordaintzeko eta eraikinak konpontzeko erabiltzen ziren batez ere. Baina baselizak txikitu ondoren, Anderregikoa Napoleonen gerran eta Salbatorekoa, Arregi baserri ondokoa, azken Karlistaldian, saldu egin zituzten, eta diru hura gerrako gastuak kitatzeko erabili zen.

1908rako Donostiako Historia eta Arte Museoa arduratzen hasia zen hilarriaz, eta urte horretako urriaren 4an Telesforo Aranzadik krokis batzuk eta hainbat argazki atera zituen, Historia Akademiako zuzendaria zen aita Fidel Fitak aztertzeko. 1913an Euskalerriaren Alde argitalpenean esaten da hilarria lehen Andrearriagan zegoela, errepidetik 20 bat metrora eta babesik gabe, baina gaur egun, Diputazioaren erabaki batzuei esker, errepidearen ertzean dagoela eta harrizko aterpean, eguralditik babesteko. Azkenik, 1932ko irailaren 1ean, aurreko urteetan egindako gestioei esker, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Monumentu Batzordeak adostu zuten erromatar garaiko hilarria San Telmo Museora eramatea eta Anderregin kopia zehatz bat jartzea.

KONDAIRA Hainbat kondaira ikusi ditugu hilarriaren inguruan. Batzuen ustez, Julio Cesarren emaztearen hilobia zen; Lekuonak, berriz, kristautasuna iritsi baino lehen, bailaran Ulbelteses izeneko jainko bat gurtzen zutela pentsatzen zuen. Auñamendi entziklopedian, Sansonek Hendaiako hondartzan dauden Dunba Harriak, hau da, Dunba Luzea eta Dunba Zabala, Anderregitik bota zituela aipatzen da. Baina kondaira biribilena Manuel Lekuonak kontatzen du Del Oyarzun Antiguo liburuan. Honela idazten du:

1877an, Mr. Capistouk Baionan argitaratu zuen Guide du Voyageur dans la Province basque espagnole de Guipuzcoa liburuan esaten du azken gerra zibilaren aurretik, hau da, azken Karlistaldiaren aurretik, oso ongi ikusten zela Andre-erregiako harria, latinezko inskripzioa irakurtezina bazen ere, eta hilobian kobrezko armak, buztinezko ontziak eta Augustoren irudia zuten zilarrezko txanpon batzuk aurkitu zirela, baina ez dago aztarna horien arrastorik.

HISTOR IA

Diccionario geográfico de la Academia de la Historia obran (1802) Andre-erregia izenarekin agertzen da. Bertan esaten dute hilarria gastatua dagoela, antzinako letrak dituela eta emakume baten irudia agertzen dela. Eta eransten du: “El pueblo cree ser el sepulcro de la esposa de Julio César, fundado en que la voz Andre-erregia significa señora reina; pero esta idea no tiene ni siquiera verosimilitud, y el cuento se forjó sobre el nombre del sitio que debió darse a la Virgen venerada en él”.

21


Garai haietan hilarriak harridura sortzen zuen bailarako jendearengan, leku horretan mendeak baitzeramatzan, eta azkenean kondaira interesgarri batek misterio pixka bat zabaldu zuen hilarriaren inguruan. Kondairak oso modu herrikoian azaldu nahi du hilarriaren jatorria eta haren emakume izaera; izan ere, zaldunak zangorik ez duenez, pentsatzen zuten emakumea zela, emakumeen eran baitzebilen zaldian; gainera, uste zuten lekuaren izenak, Andrearriagak, bertan emakume bat harri bihurtu zela esan nahi zuela. Horrela, bada, kondairak esaten du Lapurdiko emakume bat zaldi gainean etorri zela inguruko baselizan gurtzen zen Ama Birjina bisitatzera, eta diru goseak bultzatuta, bakardade une bat aprobetxatuz, irudi santuak esku bedeinkatuetatik zintzilik zuen arrosarioa lapurtu zuela. Baina lapurreta sakrilegoarekin sorterrirantz abiatu zenean, oraindik baselizatik gertu zegoela, izaki misteriotsu bat agertu eta aurre egin omen zion, eta mehatxatu, Ama Birjinari kendu zion arrosarioa bueltatzeko. Emakumeak, ordea, ukatu egin zuen gertaera, eta zeharo tematuta, zin egiten hasi zen: “Esaten ari naizena gezurra bada arri biyur nadilla!”. Eta halaxe gertatu zen, Anderregiko harria baita. Hori da antzinako baselizaren inguruan zegoen harriaren presentziaren azalpen herrikoia.

HISTOR IA

INSKRIPZIOA

22

Lehen aipatu dugu aita Fidel Fitak, epigrafian adituak, 1908an aztertu zuela hilarria, eta haren ustez bost lerro zituen, gehienak ezabatuak. Lehenengoan AEBELTESO irakurtzen du, bigarrenean erdialdean SCIO eta bosgarrenean bukaeran LE. Eta honako hau irakurri zuen: Aebelteso / (Au) sci O / eassonesis ann (orum)… h (ic) s (ita) e (st). S (it) t (ibi) t (erra) / l (evis).

Ondorioz: Aebelteso, mujer de Auscio, natural de Oyazun, fallecida a la edad de… años, aquí yace. Séate la tierra ligera. Julio Caro Barojaren ustez, irudimen gehiegi dago interpretazioan. Juan Miguel Rezolak, berriz, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País argitalpenean transkripzio hau egin zuen: D(iis) M(anibus)... VAL(erius) BEL(licus) TESS(erarius) MIL(itavit) ANNIS V... a los dioses manes..., Valerio Bellico, tesserario, militó V... años, eta hilarria zehatz-mehatz aztertu ondoren, Kristo ondorengo lehenengo mendearen bigarren erdiaren erdialdean kokatu zuen. Manuel Lekuonak ere ULBELTES OIASONIS irakurri nahi izan zuen, hilarrian aipatzen zena oiartzuarrago bihurtu nahian edo, lehenengo lerroko VALBELTESO eta bigarren lerro erdiko NISen arteko hutsunea IASO letrekin osatuta. Baina hutsune horretan ez zegoen ezer, eta gaur egun badakigu inskripzioan, VALBELTESO NIS jartzen duela, hildakoaren izena,alegia, eta adostasun handiena duen interpretazioaren arabera izen osoa Valerius Beltesonis izango litzateke (Valerio Beltesonen semea). Batetik Val(erius), izen latindarra eta bestetik Beltesonis abizen baskoia edo akitaniarra. Bertakoen eta erromatarren arteko harremanaren adierazgarri. Hilarria K.a. II.-I. mendekoa da San Telmo Museoaren ustez eta K. o. I. mendekoa Oiasso Museoaren ustez. Adituek, dokumentazioa-eta aztertuta, hilarri bat dela baieztatzen dute, eta


hilobiratua, bertako pertsona izan arren, gizon ospetsua izan zela. Ez dakigu nondik zetorkion ospea horrelako hilarri bat jartzeko, baina kontuan izan erromatarren legioetan baskoiak ere izan zirela; Neronen garaian, esaterako, erabakigarriak izan ziren Rhin ibaiaren inguruko borroka batean.

Langile Batailoien barrakoiak; Algorritako cromlecha edo mairu baratza, Altzi inguruan, eta abar. Udaleko bilera batean ere komenigarria iruditu zitzaigun Anderregiko hilarria Beloaga gazteluaren zirkuitura ekartzea, orain, trafikoa dela eta, oso toki aldrebesean baitago bisitatzeko. Kontua ahaztu antzean geratu zen, baina urte hasieran jakin genuen Nafarroako gazteluen ibilbideekin liburu bat ateratzekoak zirela, eta esan ziguten inguruko elementu interesgarriak ikusi nahi zituztela ibilbidean aipatzeko. Hilarria ikustera eraman genituenean, berriro piztu zen ibilbidera eramateko aukera, erromatar garaiko oso pieza gutxi baitaude bailaran. Jakinda Irungo Oiasso Museoan ere kopia bat dagoela, ez genuen Anderregitik 200 metrora beste kopia bat jarri nahi, baina San Telmo, Diputazio eta Aranzadiko hainbat teknikarirekin hitz egin ondoren, Anderregikoa lekuz aldatzea ezinezkoa zela ikusi genuen, eta azkenean hirugarren kopia egitea erabaki genuen.

ANDERREGIKO BASELIZA Baseliza, AuĂąamendi entziklopedian irakur daitekeenez, San Feliperi eta Santiago Txikiri zegoen eskainia, biak maiatzaren batekoak, Lekuonaren ustez jentilentzat egun seinalatua, baina bertan kondairako Ama Birjina eta Kristo gurutzatu bat ere gurtzen ziren. Ama Birjina orain Altzibarko kaperan dago, Anderregiko Ama kaperan, haren izena hartu baitu. Hirurogei bat zentimetro ditu, egurrez egina dago, eta nahiz eta oso landua ez egon, XV. mende hasieran dago datatua; gotikoa, beraz. Gurutzea ere Elizaldeko San Juan basilikan egon ondoren, Altzibarko kaperan dago orain. Polikromia aldetik ez omen du balio handirik, baina interesgarria omen da egurrean egindako lana. Gurutzea XV. mende bukaerakoa da.

HILARRIAREN HIRUGARREN KOPIA Gurutze auzoan, oso eremu txikian, hainbat eraikin edo monumentu ditugu, aintzat hartu nahi genituzkeenak. Beloaga gaztelua; bunkerrak;

Gurutzeko errotondatik (160 m) Arkale aldera hartu eta 30 bat metro ibili ondoren, eskuinetara joko dugu, eta Toki-Alai jatetxearen aurretik pasatzen den hormigoizko pista pikoa hartuko dugu. Aldapa bukatzen denean, Arkaleatze izeneko etxea baino 50 bat metro lehentxeago, Andrearriagako hilarri erromatarraren erreplika ikusiko dugu. Hilarria 200 bat metro ekialdera aurkitu zuten, Irunerako bide zaharrean. Hor ezkerretara joko dugu eta basoan sartuko gara. Metro batzuk gora egin ondoren, beherantz jaitsi eta mendi bide zabalago batean sartuko gara; berehala 180Âş eskuinera egin, eta Vallespin defentsako bunkerren aurretik pasatuko gara. (Eguraldi lehorra eta linterna batekin arazorik gabe bisita daitezke). Aurrean ezkerretara jo eta bidea bidezidor bilakatuko da. Lepo batera iristean, ezkerretara, gailurrera daraman bizkarretik gora, malda gogorra gainditu ondoren, gotorlekuaren oinarrira iritsiko gara. Bertan 500. urteurreneko mugarria ikusiko dugu, eta gainaldera iristeko gazteluaren hondarren defentsa-hormatik gora egin beharko dugu (272 m). Ordu erdi eskasean ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu, gaztelua leku pribilegiatuan baitzegoen. JOXEMARI ITURRIOZ

HISTOR IA

Inguru hori ikusi nahi duenak hementxe du ibilbidea:

23


HISTOR IA

Rafael Pikabea eta Donostiaren suntsiketaren lehenengo mendeurrena

24

Aurten 200 urte dira Donostia suntsitu zutela, eta, egia esan, gehienok ezagutzen ditugu Donostian, Napoleonen garaian, gertatu ziren hainbat pasarte. Jende askok daki, esate baterako, Bretxa Merkatuak izen hori duela Aliatuek merkatu inguruko harresian izugarrizko artesia ireki zutelako, Donostia frantsesen menpe zegoenean. Gero Aliatuak artesi hartatik sartu zirela eta Donostiari su eman ziotela ere nahiko ezaguna da, edo horren ondorioz harresiak bota eta Donostia zabaltzeari ekin ziotela. Baina Donostia 1813 2013 bideoa ikusi ondoren edo IĂąaki EgaĂąa historialariaren Donostia 1813 liburua irakurri ondoren, argi geratzen da egun haietan Donostian gertatu zena benetako sarraskia izan zela.

Sarraskiaren zergatia, ordea, Konbentzio gerran bilatu behar dugu, 1794an, frantsesen armadak euskal probintziak okupatu eta bertako agintariekin negoziazioetan aritu ziren garaian. Urte hartako negua, baina, arrunt gogorra izan zen; makina bat desertzio izan ziren, eta hildako pila izurriteagatik. Hori zela eta, hurrengo urtean frantsesek bakea sinatu eta Espainiak La EspaĂąola uhartearen zati bat entregatu behar izan zion Frantziari euskal probintzien truke. Orduan, Manuel Godoy lehenengo ministroak, foruen etsai amorratuak, hemengo agintariek Frantziarekin izan zuten harremana zela eta, Gipuzkoa probintzia traidoretzat jo zuen, mendekuaren hazia erein zuen eta bertako agintariak epaitu egin zituzten.


Hogei bat urte geroago, 1813an, espainiarrak bost urtez luzatu zen okupazio frantsesa menperatzen ari ziren Aliatuen laguntzarekin. Frantziako armadak erretiratzen hasiak ziren, baina Donostian gotortu ziren azkenetakoak. Eta abuztuaren 31n, ia bi hilabeteko setioaren ondoren, ingelesak eta portugaldarrak hiribilduan sartu ziren eta mendekua hartu zuten, baina herritar xumeen kontra. Wellingtonen eta Castaños eta Alava jeneral espainiarren agindua zen.

Helburua Donostia betiko suntsitzea izan zen, desagerraraztea. Madrileko prentsan, esate baterako, honako hau idatzi zuten: Donostiatik geratuko den gauza bakarra haren kokapenaren oroitzapena izango da. Gomez Arreche jeneralak ere argi eta garbi idatzi zuen Independentzia Gerra liburuan: Donostiako sarraskia espainiarrek foru sistemari zioten gorrotoagatik eta Euskal Herriko aberastasunaren inbidiagatik gertatu zen. Baina 1813ko irailean, Donostiako alkate, merkatari, elizgizon eta abar Zubietako Aizpurua baserrian bildu ziren, eta hainbat bilera egin ondoren, hiria berreraikitzea erabaki zuten; ordukoa da, beraz, gaur egungo Alde Zaharra. Diru laguntzak, ordea, Diputazioari eta hemengo merkatariei esker lortu zituzten, Madril, Paris eta Londresi eskatu zizkieten laguntzak ez baitzituzten sekula jaso. Lehenengo mendeurrena iritsi zenean, 1913ko irailaren 1ean, monumentu ikusgarria inauguratu zuten Alderdi Ederreko lorategietan, udaletxearen

aurrean. Egundoko zutabe klasikoa zeukan, gainean Garaipenaren Jainkosa greziarra, azpian soldaduak gudan irudikatzen zuen eskultura eta atzealdean, arrano baten azpian, Zubietako bilera irudikatzen zuena. Aurrean, berriz, brontzezko bi lehoi marmolezko euskarrietan eta, monumentuaren aurrean, beste euskarri baten gainean, Maria Cristina erreginaren brontzezko estatua bat. Dudarik ez dago monumentuak helbururen bat zuela, alegia, gertatu zena gogoraraztea, salatzea edota ez ahaztea; eta kontuan hartuta non zegoen eta zer-nolako tamaina zeukan, esan liteke helburua ederki betetzen zuela. Bestalde, monumentuaren aurrean erreginaren irudia jartzea monarkiari egindako keinu baketsu moduan interpretatu zitekeen. Baina Maria Cristina erreginari arrunt zatarra iruditu omen zitzaion monumentua, hura ikustean “¡Qué horror!” oihukatu baitzuen; eta, noski, laster zabaldu zen haren iritzia Donostian barrena. Kontua da Rafael Pikabea oiartzuarrari ere berehala iritsi zitzaiola erreginak esandakoa, eta garai hartan El Pueblo Vasco egunkariko zuzendaria zenez, diru bilketa bat antolatu zuen monumentua eraldatzeko. Dirua lortu ondoren, 1918ko apirilaren 10ean, Pikabeak eskaera bat egin zuen udalean, monumentua berritu eta Victoria Eugenia antzokiaren aurrean jartzeko, baina aukeratu zuten tokia ez zen udalekoen gustukoa izan, eta zati bat Centenario Plazara eraman zuten, Easo eta Prim kaleak Amaran elkartzen ziren gunean zegoen lorategira, 1916an sortua, haraino handitu baitzen hiria mende batean. Erreginaren estatua ere Loiola lorategietara eraman zuten hasie-

HISTOR IA

Lekukoek esan zutenez, soldaduek herritarrak akabatzeko agindua zuten. Lapurtu, bortxatu, erail eta balioa zuen guztia atera zutenean, su eman zioten hiribilduari. Soilik Trinidad kalea (gaurko Abuztuaren 31), Santa Maria eta San Vicente elizak eta San Telmo komentuaren zati bat errespetatu zituzten, ofizialen egoitza bihurtzeko asmotan. Abuztuaren 31n hasi eta hurrengo egunetan 1.500 hildakotik gora izan omen ziren. Eskerrak donostiar asko eta asko alde eginak zirela; izan ere, hiribilduak orduan 5.000 biztanle inguru zituen. Soldadu frantsesak, berriz, Urgulleko gazteluan babestu ziren, eta errenditu zirenean, Aliatuek gizalegez hartu zituzten, nahiz eta gertatutakoa frantsesei leporatu hurrengo urteetan.

25


ran, baina azkenean brontzezkoa urtu eta Ondarretan jarri zuten ordezko bat. Eta beste zati batzuk Urgulleko Ingelesen Hilerria osatzeko erabili zituzten 1924an.

HISTOR IA

Centenario Plazako monumentu berria inauguratzeko 1919ko urriaren 12a aukeratu zuten. Bertan agintari ugari bildu ziren, eta Rafael Pikabea sustatzailea, Zuaznabar alkate jauna eta Miralles gobernadorea izan ziren hizlariak. Lehenengoak jaso zuten diru laguntza eskertu zuen eta beste biek erreginaren karitatea eta gobernatzeko zuen trebetasuna goraipatu zituzten, besteak beste. Monumentuaren esanahiaz ez dirudi gauza handirik aipatu zutenik.

26

Gaur egun Zubietako bilera irudikatzen zuen eskultura besterik ez da geratzen, eta hori Amarako Irun Plazako Ateak eskulturaren zati bat baino ez denez, ez du ematen jende askok erreparatzen dionik. Eta ia desagertu den beste oroigarri bat 1913an monumentuarekin batera eginarazi zituzten dominak dira, bat besterik ez baita geratzen udaletxean. Urrezko bainu bat duten kobrezko domina batzuk dira. Aurrealdean Alderdi Ederreko monumentua eta “1813ko abuztuaren 31ko mendeurrena” esaldia dute, eta atzealdean hiria suntsitua eta Zubietako Aizpurua baserria. Odon Elorza udalera iritsi zenean, horrelako sei domina aurkitu zituen kutxa blindatu batean. Donostiarekin harreman estua duten agintari eta pertsona ospetsuei oparitu zaizkie. Azkenurrena Cristina Garmendia PSOEko ministroari oparitu zioten, eta Elorzak 50 kopia enkargatu zituen Madrilgo bitxitegi batean.

Argi dago Rafael Pikabeak zerikusi handia izan zuela monumentuaren desagerpenean. Ez dakigu zein asmorekin ahalegindu zen, baina harrigarri samarra da horrelako monumentu batek sei bat urte baino ez irautea. Beharbada, bere funtzioa ondoegi betetzeagatik desagertuko zen, bere handitasunagatik edo, denen gogoan geratzen baitzen, nahiz eta umeek zer adierazten zuen ez ulertu. Horrela gogoratzen zuen monumentua Ana Maria Gamuzak “Primer centenario 1813-1913” artikuluan: Oso altua zen eta txori bat zuen gainean, hegalak zabalduta. Cristina Erreginaren irudia ere agertzen zen. Niri, nire zazpi urterekin, guztiz ederra iruditu zitzaidan, ipuin batetik aterea zirudien; ez nintzen aspertzen hari begira… Eta kontua ez da monumentuaren edertasunaz kritika bat egitea, kontua da historia ez manipulatzea, 1962an gertatu zen bezala. Izan ere, urte hartan Francok Aliatuen armada eta Frantziakoa elkarrekin desfilatzen jarri zituen Alderdi Ederren. Ziur nago ikuskizuna guztiz iraingarria eta mingarria izan zela donostiar askorentzat, historia ezagutzen zutenentzat, behinik behin. Monumentuaren desagerpenarekin sarraskiaren salaketa desagertu zen, nolabait ere, eta orain abuztuaren 31ko kutsu militarreko ospakizuna baino ez zaigu geratzen. Ez da gutxi, baina gure memoria historikoa eraikiko badugu, geratzen zaizkigun sinboloekin kontu handiagoa izan beharko genuke eta merezi duten arreta eman, desagertu ez daitezen eta bere funtzioa bete dezaten. JOXEMARI ITURRIOZ


En Oyarzun está la mayor ‘kupela’ conocida Artikulu hau Mexikoko EUZKO DEYA aldizkaria errepasatuz aurkitu nuen. Buenos Aires-en eta Parisen ere argitaratzen zen aldizkaria. Nire helburua erbesteratutako Galeuskari buruz eta bereziki Daniel Castelao idazle, artista eta politikariari buruzko berriak aurkitzea zen. XOSÉ ESTEVEZ

Exactamente delante de la puerta está el mojón del kilómetro 12. “A San Sebastián 12 Km.”, dice. Eso quiere decir también, que de San Sebastián allí, hay 12 Km. No es mucho camino. Ni mucho que andar. Y si se tiene un coche bueno, servicial y resignado a la espera, menos todavía. Pero de todas formas las comunicaciones son buenas aún para quien no tiene coche… Con lo que cualquiera puede estar enseguida a doce kilómetros de San Sebastián. Dentro del límite de Oyarzun y en el barrio de Alcibar, después que se ha dejado atrás el de Iturrioz. La casa que está frente al mojón kilométrico –una hermosa construcción- no anuncia por el momento nada especial. “Aduriz-Enea Sidras de Oyarzun”. Y desde luego tiene que haber sidra a juzgar por la gente que se arracima ante su amplia entrada. Hasta aquí todo es lo normal de un día festivo en cualquiera de las sidrerías que cubren los caminos más apartados de las villas guipuzcoanas. Larga caminata, buen bocadillo en el bolsillo, jersey al hombro, alpargatas azules y a la búsqueda (esencial) de una sidra “bonita”. Aquí, en “Aduriz-Enea”, no hay más remedio que detenerse. Porque tiene que haberla buena.

Se palpa en el ambiente al menos a juzgar por la gente. Cantidad y calidad de catadores. Así será de “bonita”, cosa de la que nos daremos cuenta después de probarla. Pero al asomarnos a la puerta –ya hemos dicho que amplia- vimos en el aún más amplio interior, infinidad de apretada gente. Casi imposible acercarse a la fuente de donde mana la bebida. Todos luchan por tomar un vaso de sidra, delante de una mesa, que está ante dos grifos, que salen de una “kupela”… ¡Qué “kupela”, señor! Aquí de nuestra mayúscula sorpresa. No nos costó mucho esfuerzo darnos cuenta de que era la mayor que habíamos visto hasta entonces. Y después nos confirmarían que es la mayor que recoge en sus amplias entrañas la buena sidra del país. Tres caseros –de domingo, chaqueta negra, camisa blanca y su pequeña “chapela” bien colocada- la acarician amorosamente. A ellos nada les preocupa aquel tumulto de trasegadores en relevo indefinido ante las dos bocas que manaban sin cesar. Les interesaba más, mucho más, la admiración de aquel soberbio tonel, el contacto suave de la madera brillante, el duro, firme y resistente de los flejes que lo sujetan. Y lo mismo nos sucedió a nosotros. Porque era imposible beber entre tanta gente y en cambio muy fácil ver sin molestia alguna…

HISTOR IA

22 toneladas de Manzana se precisaron para hacer sus 15.000 litros de sidra. Y se vaciará antes de dos semanas.

27


Sotero Aduriz, hijo de la casa y un muchacho ciertamente simpático y atento, fue nuestro informante al lado mismo de ese monumento construido a la mejor gloria de la buena sidra. Nuestro aspecto, seguramente de admiradores de la “kupela” sorprendidos y a la vez emocionados le movió a decirnos:

HISTOR IA

-¡Hermosa, eh!

28

Y no pudimos más que contestarle: -¿Eh?

-Quince mil litros de sidra caben en esta “kupela”. -¿Cómo? ¡Quince mil! -Eso es. En otras cifras, exactamente cien cargas de sidra. -¿Y de manzanas? -Pues como cada carga de manzana da una y media de sidra, con sesenta y cinco conseguimos llenarla… -¿Muchos kilos?


-Difícil multiplicación para mí…¿Cuánto es? -Unos veintidos mil kilos de manzana. -¿Y donde encontraron tantos kilos de fruta? -Hubo que hacer buenos recorridos. Pero entre Bera, Zarautz y Asteasu completamos la cantidad… Luego nos enteraríamos que desde el año 1935, no se había vendido la sidra de esta “kupela” a “chocha”, que quiere decir por vasos. Porque siempre se embotellaba. Pero este año allí está desangrándose poco a poco. Mejor dicho mucho a mucho… -¿Cuándo se puso a la venta?- le preguntamos a Sotero Aduriz, que sigue amable soportándonos pese al trabajo que tiene junto a los grifos. -El sábado pasado. -¿Y aguantará? -Esperamos que por lo menos hasta el domingo que viene. Eso depende de la gente que venga. De la gente en cuanto al número y sobre todo de los que vengan, decimos nosotros. Porque muchos como “Penca”, pongo por ejemplo, que admite tanta sidra como la ya famosa “kupela” –y hablamos, claro está, figuradamente- no le dejarán muchos días de vida. Aquí está también en “Aduriz-Enea”, encendiendo el octavo puro de la tarde y todavía dice que no le va tomando el gusto a la sidra. Eso que ha perdido cuenta de la que lleva, aunque sí se acuerde del número de puros. Porque son muchos menos… Lo que no conseguimos saber con exactitud es cuándo y cómo nació una “kupela” tan extraordinaria. Solo se sabe en “Aduriz-Enea” que fue comprada en Ernani, donde estaba un caserío allá por el año treinta. Y que después de tantos años escondida, en este de 1952 ha hecho nuevamente acto de presencia -¡y qué presencia!- en la vida pública.

Puede quedarnos también la duda de la madera con qué está hecha. Nos dijo Sotero Aduriz que es de roble americano. Y lo será. Pero siempre hay técnicos en la materia que pueden darnos la mayor de las sorpresas. Porque la existencia real de esta “kupela” ha traído hasta Oyarzun a catadores y técnicos de los lugares más distantes. Y ha habido especialista –tonelero famoso, él- que después de una buena inspección, con una dedicación atenta y sostenida al sonido, color, olor y tacto de la madera, definió: - Está hecha con madera de Bosnia… Y se quedó tan tranquilo… En fin, lo que si puede asegurarse es que se construyó en Burdeos con motivo de una Exposición Internacional. Pero oigámosle a este casero: - Sí, allí estuvo como el mejor número de la exposición. -¿Vacía? -No. Llena de coñac. -¿De coñac? - Sí, de coñac, no se sorprenda. Francés además… Dentro cada vez hay más gente. Parece imposible que nadie pueda beber siquiera con una mediana comodidad para saborear sidra tan “bonita”. Fuera y al fondo las peñas de Aya, van tomando con los últimos reflejos del sol un tono triste, morado o un tanto violáceo. En cambio, los terrenos que rodean a “Aduriz-Enea” cada día van a ser más verdes… En la puerta ya ya al marcharnos nos cruzamos con un despistado de la capital que pregunta extrañado: -¿Qué pasa con tanta gente? ¿Es que en esa “kupela” hay sidra? ¡Ay…! POR F. ETXEBERRIA

HISTOR IA

-Con multiplicar sesenta y cinco por trescientos cuarenta, que son los kilos que tiene cada carga, le saldrá una cifra muy aproximada.

29


Joxe Mari Mitxelena Cazabon.

Ameriketara joandako oiartzuarrak

HISTOR IA

Urriaren amaieran Juanes abeslari ezagunak, Juan Esteban Aristizabal Vasquez izena duenak, Iturriozko Aristizabal baserria bisitatu zuen, nonbait bere arbasoak Oiartzungo baserri horretan sortu ziren eta. Urriaren 22an kontzertua eman zuen Donostian, eta sekulako arrakasta izan zuen. Hurrengo egunean, egun librea izaki, Iturriotz bisitatzeko baliatu zuen hura, bere arbasoen sorgunea ezagutzeko.

30

Izan ere, Oiartzundik Ameriketara herritar asko joan dira. Eta Juanes abeslariaren arbasoak horietako batzuk gehiago dira. Ameriketara bizimodu berri baten bila joandako oiartzuar horien berri eman digu Joxe Mari Mitxelenak. Honela, Oiartzundik Ameriketara joandako zaharrenetakoa Zuaznabar izan dela adierazi digu. 1590ean joan zen Ameriketara. Ameriketako haren ondorengo batekin egin zuen lehen harremana Mitxelenak. Hark uste zuen bere arbasoak Italiakoak zirela. Bi urte eman omen zituen han bila eta deus ere ez. Frantziara bideratu ziren gero. Hendaiaraino etorri omen zen, eta han emakume baten bitartez Joxe Marirekin harremanetan jarri


zen, eta hark bilatu zion adarra, 1580a artekoa. Bera etsita zegoen italiarra zela, eta zer eta oiartzuarra izaki. Nonbait Zuaznabar baserriko semea Ameriketara joan zen Lartaun Cuzcon (Peru) gotzaina zen garaian. Hamahiru belaunaldi pasatu dira harrezkero.

Elizbarruetietako artxiboetara jo behar izaten da informazio bila. Donostiakora, Oñatikora, Tolosakora, Iruñekora… Azken horretan, trabak ugariak izaten dira. Izan ere, horrelako artxiboak izaera pribatukoak izan daitezke, eta zenbait tokitan posible da ikusten ez uztea.

Mitxelenak dio Karlistaldien garaian alde egin zutela herriko gazte euskaldun askok. “Karlistaldietan hemengo gazteek ez zuten frontera joan nahi eta alde egin zuten”. Aurretik ere, 1740 eta 1760 urteen artean askok alde egin zuten. Gose garaiak ziren, eta Oiartzundik ere askok alde egin zuten. Gehienek Gran Colombia aukeratu zuten bigarren etxerako. “Gero Kolonbia eta Venezuela izango ziren lurraldeak”.

Erregistro horiek Trentoko Kontzilioan dute jatorria (1545-1563). Izan ere, garai horretatik aurrera erabaki zuten jaiotza, ezkontza eta heriotza guztiak erregistratu behar zirela liburuetan. Hori bai, egin behar zela esan zuten, baina ez nola. Eta Euskal Herriko apaizek erabaki zuten abizena bezala jartzea ez norena zen, baizik eta nongoa. Horren ondorioz, zein etxetan jaio zen idazten zuten. Izen hori jartzen zuten abizen modura. Gaur egun ere badago tradizio hori: “Zu zein zara, nongoa zara?”, galdetzen dugunean “ni Tonkolokoa naiz” esaten da, zein baserritakoa den.

Joxe Marik argitu digu Maracaibo hiria (Venezuela) hamabi euskaldunen artean sortu zutela, 1765ean. Eta horietatik sei oiartzuarrak omen ziren: Bidarte, Iriberri, Isasa (Isatsekoa), Garate, Zuluaga eta Mitxelena (Bordagarai baserrikoa). Horiek guztiak Ergoien auzoko Eguzkialdeko inguruko baserriak dira: hain zuzen ere, berrehun metroko bueltan daudenak denak. Bada elezahar bat herrian gazte horiekin lotuta. Nonbait Ameriketara joateko asmotan zeudela, Gaztañen zegoen dendara joan eta alpargatak erosi omen zituzten. Itzulitakoan ordaintzeko asmoa omen zuten. Batzuk, behintzat, etorri ziren bueltan atzera, eta ordaindu omen zituzten alpargata horiek.

DONOSTIAKO ARTXIBOAN IKERTZEN Ameriketara joandako euskaldunen ondorengo askok badute euren arbasoak bilatzeko irrika. Baina ez da oso erraza izaten familien arteko loturak bilatzeko prozesua. Horretarako, familiei eskatzen diete izen-abizena, baina gehienetan ez dute jakiten bigarren abizena. Bestalde, jakin behar dute nongoa zen, zein herritakoa, gutxi gorabehera zenbat urte zituen alde egin zuenean... Haiei ere etxerako lanak bidaltzen dizkiete: hemendik joandako gazteak han ezkondu egin ziren, beraz han ezkondutako erregistroko datuak eskatzen dizkiete… Hala, lotzen hasten dira bi aldeetako familiak.

Emakumeak ere izugarrizko garrantzia izan zuen. Izan ere, Nafarroako erresuman erabaki zuten amaren abizena ere gordetzea, eta horrek pista handiak ematen ditu.

ABIZENEN SORRERA Abizena sortu zen jaio berria norena zen adierazteko: Mitxelena, Perurena… Baina Mitxel eta Peru bat baino gehiago zeudenez, bereizteko, kolorea erabiltzen zuten: Mitxel Gorri, Mitxel Urdin, Peru Gorri, Martin txuri, Juan Beltz… eta gisako izengoitiak. Ehun urteren buruan, Oiartzunen kolorea kentzen hasi omen ziren. Eta geratuko zaizkigu: Mitxelena, Perurena… Aurretik Ameriketara jo zutenen artean, berriz, mantendu dira abizen horiek: Perugorria, Juanbeltz…

MITXELENA ABIZENAREN AZTERKETA Joxe Marik, adibidez, bere familiako abizenaren jarraipen osoa egin du eta 1500. urtea bitarte aztertu du. Aranotik dator abizen hori. 1577an etorri omen ziren Oiartzuna, Karrika aldera.

JAIONE UGALDEBERE SARASUA HISTOR IA

MARACAIBO, OIARTZUARREK SORTUA

31


Karrikako Artaso elkarteak 40 urte bete ditu aurten Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Karrikan dantza talde bat zegoen, Maritxu Gaztelumendiren, Axun Lekuonaren eta Maria Angeles Txurioren gidaritzapean. Orduan entseguak gaur egungo Iturburu etxean egiten zituzten, baina arazoak zeuden han jarraitzeko eta lokal baten beharra sumatu zuten auzoko gazteek. Bien bitartean, Martin Txurin elkartuz jarraitu zituzten bilerak.

HISTOR IA

LARRALDAPAKO GUILLERMOREN GIDARITZA

32

Aurten 40 urte bete dira Karrika auzoan dagoen Artaso elkartea sortzeko lehen pausoak eman zirela. 1973an Karrikako gazte talde bat bildu zen elkartea sortzeko burutazioarekin. Gazteak ziren oso, adin txikikoak, gainera. Auzotar batzuen laguntzarekin egin zituzten paperak eta poliki-poliki euren ametsa egia bihurtu zen. Artaso elkartea Karrikako auzotarren bilgune izan da urte horietan guztietan eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du. Hasiera hura nola izan zen gogoratzeko aitzakiarekin, sortzaileetako hiru lagunekin bildu gara: Lekungaraiko Juan Joxe Mitxelenarekin, Arraskuko Joxe Leonetekin eta Errenteriako Jose Ignacio Berasarterekin, Rubiorekin. Hona hemen garai hartako kronika.

Elkartea eraikitzeko terrenoa Bidasoro baserriak erreka bazterrean zuen lintzuran egitea erabaki zuten. Ez zuen askorik balio eta bertan egitea aproposa zela pentsatu zuten. Hala, lokala eraikitzeko baimena lortu ondoren, zimentazio lanak egiteko Larraldapako Guillermok eskainitako laguntza ez dute ahazteko orduko gazteek. Errekako harriak Arraskuko idi parearekin atera omen zituzten, elkartea eraikitzeko. Asteburuan egiten zuten gogotik lana garai hartako gazteek. Dirua biltzen ere hasi ziren: astean bost duro. Kuadrillako guztiek jartzen zuten zintzo aski, igandeko pagatik kenduta. Hona hemen garai hartako kuadrillako partaideak: Oiantzabaleko Luisito eta Antonio, Arraskuko Pako eta Josetxo, Lekungaraiko Joxe Mari eta Juan Joxe, Bidasoroko Andres, Larrapaldako Rubio, Beheko Errotako Agustin. Garmendiko Iùaki eta Amaxkarko Angel ere haiekin ibiltzen ziren. Ugaldetxotik, berriz, Txaradiko Xabier eta Jexux Gurutzealde. Neskak ere bazeuden: Martinzuriko Juana Mari eta Pili, Olalekuko Mari Jose, Maxpuruko Enriketa, Etxetxoko Marisol, Oiantzabaleko Nikolasa, Presondoko Ana eta Anttoni Ubiria. Bestalde, diru iturri berria izango zuten festetan, Olentzerotan, Urte Zaharretan, Santa Agedan‌ aterako zutena. Auzoko etxeetan eta baserrietan eskean ibilita diru asko jaso zuten. Horrekin, gero materiala erosi eta lokala eraikitzen joan ziren, poliki-poliki.


MARITXU GAZTELUMENDIK JARRI ZUEN LEHEN HARRIA Etxea egiten ari ziren bitartean paperak ere egin behar izan zituzten. Estatutuak egitea ez zen lan erraza izan. Horretan, Jenaro Aizpurua iturrioztarrak asko lagundu zien, baita Beheko Errotako Agustin Izak ere. Ez zen lan erraza izan, Gobernu Zibilak behin eta berriro atzera botatzen zizkielako elkarteko estatutuak. Azkenean, elkartea “apolitikoa” zela idatziz konpondu zuten auzia. “Sociedad recretiva, cultural, deportiva” modura bataiatu zuten Artaso. Lehenengo presidentea Sebastian Arbelaitz zena izan zen. Segituan hil zen eta gero Joakin Txurio zena jarri zen. Hura ere nahiko agudo hil zen. Fernando Pastor pasaiatarra, gero. Harekin batera urte frankotan diruzain izan zen Jose Leonet eta Jose Ignacio Berasarte, berriz, idazkari. Emakumeek ere hasiera-hasieratik parte hartu zuten Artaso elkartean. Garai hartan ez zen ohikoa elkarteetan emakumeak ametitzea, baina Karrikan gai hori oso argi izan zuten hasieratik. Gainera, elkarteko lehen harria auzoko Maritxu Gaztelumendik jarri zuen, auzoko dantza taldeko gidariak.

ARTASO ELKARTEA: AUZOAREN ARIMA Gaur egun Artaso elkartea auzoaren arima bada ere, hasierako urteak ez ziren errazak izan. Auzokoek kritika asko egiten zizkieten gazte horiei. Baina, ikusirik auzoko dinamikarako zenbateko mesedea ekarriko zuen lokal berriak, laster aldatu ziren gauzak eta auzotarrak bazkide egiten hasiko ziren. Hala, orain auzoko gai nagusi guztiak bertan aztertzen eta jorratzen dira. Adibidez, artzainek bildu behar badute, Artason elkartuko dira; festak ere elkarteak egiten ditu. Artasorik gabe ez dago deus ere Karrikan. Harro daude hiru sortzaileak: Artaso oso urrutira ailegatu da, berrogei urteren ondoren. Herri mailan ere Artaso elkarteak badu itzala: urtero barrikotea antolatzen du Madalensoron; Xanistebanetako auzoen arteko sokatira prestatzen dute; Olentzerotan auzoko umeak eta helduak elkarrekin ateratzen dira kantari… Artaso elkarteak 90-100 bazkide ditu gaur egun. Horietatik %70 bertakoa da; kanpokoak, berriz, % 30. Hasierako kuadrilla hartatik bostek jarraitzen dute bazkide: Mari Jose Beloki, Pili Arbelaitz, Juan Joxe Mitxelena, Jose Ignacio Berasarte eta Joxe Leonet. Horrelakoak eta gehiago kontatu dizkigute hiru lagun hauek. Argi dute elkartean makina batek lana egin duela berrogei urte hauetan guztietan, eta harro daude horrekin. Hasierako helburuak eta gaur egungoak ederki betetzen ditu elkarteak, inondik ere. “Hau ez zaigu eskutatik joan, ez horixe”. JAIONE UGALDEBERE SARASUA

HISTOR IA

Lokalari teilatua ematerako dantza taldea desegin egin zen eta neskek ere utzi egingo dute proiektua. Nolanahi ere, bik aurrera jarraituko dute: Mari Jose Belokik eta Pili Arbelaitzek. Auzoko igeltsero talde bat ere elkartuko zaie, lanean aritzeko. Astiro-astiro itxura hartzen joan zen proiektua.

33


Girizia Oiartzungo Kultur, Jolas eta Kirol Elkartea SORTZEKO ARRAZOIAK Oiartzungo Elizalde auzoko bizilagunek lokalak eta elkarte bat behar zuten elkartzeko. Horretaz gain, sortu berri zen Ezker Abertzaleko kideek lokal bat behar zuten biltzeko.

Oiartzungo egoera soziala, politikoa, kulturala eta historikoa, 1980. urte inguruan Trantsizioaren garaia zen. Hala, aldaketak izan ziren Frankismotik Espainiako Konstituziora, Gernikako Estatutura eta Autonomia Erkidegoetara. Erkidego horietako bat izan zen Euskal Autonomia Erkidegoa. 1979ko lehen udal hauteskundeetan, Oiartzungo Batasunak, Ezker Abertzalearen hautetsien taldea zenak, 13tik 6 zinegotzi lortu zituen. Trantsizioan sindikatuak errotu ziren. Nazionalisten artean, ELA, LAIA eta LAB zeuden, besteak beste, eta, horien aurrean, estatukoak, hala nola UGT eta CCOO. Oiartzungo auzoetan elkarteen mugimendua sortu zen. Horrela, kultura, aisialdi eta kirol elkarteak sortu, eta biltzeko lokalak eskuratu zituzten auzoetan. Hala, elkarte hauek sortu ziren herrian: Iturri Berri, Iturriotzen, 1965ean; Aldeguna, Arraguan, 1968an; Altzibarko Billera, Altzibarren, 1970ean; Artaso, Karrikan, 1975ean; Bizardia, Gurutzen, 1979an, eta beste batzuk. Herriko kultur eta arte mugimenduak jarraipena eman zion aurreko talde batzuek eginiko lanari. Aurreko horien artean honako hauek zeuden: Lartaun Elkartea, lan handia egin zuena 1960tik 1975era; Lartaungo Kultura Sustatzeko taldea, 1980a arte iraun zuena; Intxixu antzerki taldea, antzezlan eta jaialdi ugari egin zituena 1970-1980. urteen bitartean; Iturri Berri elkartea, hainbat jaialdi antolatu zituena; eta, jakina, Ez Dok Amairu kultur taldearen ibilbide oparoa, non oiartzuar ugarik parte hartu baitzuten, hala nola Xabier Letek, Juan Paul Harreguyk eta Jon IĂąarrak.

34


Euskarazko irakaskuntzaren arloa egituratu eta finkatu zen. Ikastola, sortu berria baina oso dinamikoa, abian zen 70eko hamarkadaz geroztik, eta aski errotuta zegoen ordurako. 80ko hamarkadako garai eta testuinguru horretan sortu ziren, halaber, kirol mugimenduak eta taldeak. Neurri batean, Lartaun Elkartearen taldeek ordura arte egindako lana ordezkatu zuten mugimendu horiek. Hala, auzoetan sortzen ari ziren elkarteek jarraipena eman zioten nolabait Lartaungo taldeen lanari. Bestalde, 1975. urteaz gero, abian zen Erregionaleko futbol taldea, eta garai bertsuan sortu ziren mendiko taldeak, pilotakoak eta zikloturismokoak. Garrantzia izan zuen ere Madalensoro frontoiaren eraikuntzak, 1979-1980. urteetan, Oiartzungo pilotan aldaketa handia ekarri baitzuen. Garai hartan, trantsizio bat egon zen pilotazaleen mugimenduan. Lartaungo Elkartetik gero Girizia Elkartean barneratuko zen pilota taldera. Bolada labur batean, bi elkarteek batera gidatu zuten Oiartzungo pilotazaleen jarduera.

Era berean, 1980. urte inguruan, bertsozaleen talde bat sortu zen Oiartzunen, Girizia Elkartea izango zenaren inguruan eta sortu berria zen Euskal Herriko Bertsozaleen Elkartearen babespean. Baserritarren Eguneko (abuztuak 4) bertso saioak antolatzen hasi ziren, 1981ean, eta horrela jarraitu zuten hurrengo urteetan ere. Urte bereko ekainean, Mattinen omenaldia antolatu zuten, eta hurrengo urtean, 1982an, Oiartzungo Bertso Astea hasi ziren antolatzen. Gero ikusiko dugun moduan, ekitaldi ugari egin zituen bertsozaleen talde horrek, hala nola Oiartzungo Bertsolari Afizionatuen Txapelketa eta Mitxelena eta Lexoti bertsolarien omenaldiak. Garai berean, 1979. urtean, Ezker Abertzalea egituratzen hasi zen Oiartzunen. Urte hartako udal hauteskundeetan, Oiartzungo Batasunak 6 zinego-

tzi lortu zituen. 1987an, Oiartzungo Herri Batasunak 7 zinegotzi lortu zituen, eta herriko alkatetza eskuratu zuen, Jon IĂąarra alkate zela. Era berean, 1980. urtean, Ezker Abertzalearen mugimendua eta egitura biltzeko, elkarteak eta herriko tabernak sortu ziren Euskal Herrian. Testuinguru historiko horretan eta gizarte, kultura, politika, sindikatu, kirol eta aisialdi mugimendu horren barruan, agerian geratu zen, Oiartzunen behintzat, behar-beharrezkoa zela elkartzeko, antolatzeko eta ongi pasatzeko lokal batzuk izatea, bai Ezker Abertzalearentzat bai herri mailako ekimenetan parte hartu eta lagundu nahi zuten gainerako taldeentzat. Behar horri erantzuteko sortu zen, hain zuzen, Girizia Kultur, Jolas eta Kirol Elkartea, 1981. urte hasieran, Oiartzungo Ezker Abertzalearen egoitza gisa.

HISTOR IA

Mendizaletasunak abian jarraitzen zuen Lartaun desagertu ondoren ere. Gurutzeko Bizardia Elkarteak txangoak eta martxa neurtuak antolatzen zituen, eta Lartaungo mendi taldetik geratu ziren kideen eta Altzibarko Potzo elkartearen laguntza jasotzen zuen batzuetan. 1980. urte inguruan, mugimendu horri elkartutako mendizaleen talde batek sortuko zuen gero Girizia Mendi Elkartea.

35


Gauzak horrela, 1980an, 10 bat pertsonak osatutako behin-behineko egitura eratu zen. Talde horrek proiektuaren berri emateko informazio bilerak antolatu zituen auzoko elkarteetan. Bildu ziren kultura taldeekin eta herriko gainerako eragileekin ere, hala nola Amnistiaren Aldeko Batzordea, sindikatuak, alderdi politikoak, eta abar. Horretaz gain, bazkide izan zitezkeen pertsonen behin-behineko lehen zerrenda egin zen. Halaber, 1980. urtean, lehenengo Kudeaketa Batzorde horrek hainbat leku aztertu zituen Elkartea kokatzeko. Azkenean, oso lokal egokia eta interesgarria topatu zuten Oiartzungo Done Eztebe plazako Zamateta Berriko etxabeetan. Etxebizitza hori 1977-1978. urteetan eraiki zuen Oiartzungo Urdanpilleta eta Arbelaitz SA eraikuntza enpresak, Zamateta etxe zaharra bota ondoren geratutako orubean. Ia aldi berean egin ziren elkartea eratzeko izapide legal eta ofizial guztiak eta Zamatetako etxabearen erosketa hitzartzeko kudeaketak. Era berean, elkarterako ezinbesteko elementuak erosten hasi ziren. Hala, Fagor sukalde industriala erosi zitzaion 1972an sortutako Tornos Tor Ergoiengo enpresari, 110.000 pezetatan, altzairu herdoilgaitzeko bi arraska barne. Erosketa 1981ean egin zen. Hozkailu industriala itxi berria zen Pasai Antxoko taberna bati erosi zitzaion. Mahaiak, berriz, Urkaben Mitxelena y Burutaran higiezinen enpresa egiten ari zen elkarte batean erosi ziren. Bazkide konprometituen behin-behineko lehen zerrenda 1980an egin zen. Guztira, 137 bazkide zituen. 1982ko apirilaren 7ko ziurtagiri ofizialaren arabera, zerrendako lehen zenbakia Ignacio Arbelaiz Gelbenzurena zen, eta azkenekoa, 137. zenbakia, Menchu Alkortarena, 1982ko abenduaren 14an emandakoa. Aurten, 2013an, Elkarteak 210 bazkide ditu.

HISTOR IA

1981eko urtarrilerako, prest zeuden dokumentazio guztia eta estatutuak. Elkartea eratzeko lehen Batzar Nagusian estatutuak aurkeztu zitzaizkien bazkideei, eta adostu eta baimendu zen, batetik, 2.800.000 pezetako kreditua eskatzea Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialari, eta, bestetik, Zamateta etxeko beheko lokala erostea, elkartearen egoitza kokatzeko.

36

1981eko otsailean, elkartea eratzeko bigarren Batzar Nagusia egin zen, eta lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatu. Martxoan, estatutuak onartu zituzten, eta elkartea Gobernu Zibilean

erregistratu zen. Maiatzean, egoitzako obrak hasi, eta kreditua sinatu zen Aurrezki Kutxarekin. Abuztuan, salerosketako eskritura sinatu zen, Notaritzan, eta urrian proiektua aurkeztu zen. Hurrengo urteko apirilean egin zen elkartearen inaugurazio ofiziala, eta maiatzean jaso zen irekitzeko udal baimena.

GIRIZIA ELKARTEAREN HISTORIAN IZANDAKO LEHENDAKARIAK. Ignacio Arbelaiz Gelbenzu ................

1982-1986

Xabier Landa ‘Lixarre’ ............................

1986-1996

Roman Iza Lizarazu ....................................

1998-2006

Garikoitz San Jose Izagirre ..............

2006-2008

Manuel Barrenetxea Urkia ................

2009

Elkarteko lehen idazkaria Pedro Mari Galardi Sagardia izan zen, eta haren ondoren etorri ziren Joxe Mari Ibarguren, Mari Jose Beloki eta Arantzazu Urkia.

GIRIZIAKO SAILAK GIRIZIAKO BERTSO SAILA Giriziako Bertso Sailak 1981. urtean eman zituen lehen pausoak, elkartearen sorrerarekin batera, eta, beharbada, elkartea bera ofizialki eratu baino lehen. Hasierako bertsolaritza taldean, besteak beste, Joxe Kruz Ezeiza Kaxka, Rafael Labandibar, IĂąaki Arbelaiz, Xabier Landa Lixarre eta Juan Joxe Mitxelena Otsua zeuden. 1981eko ekainaren 7an, Mattinen omenaldia antolatu zen, Madalensoro pilotalekuan. Giriziak antolatutako lehenengo kultura ekitaldia izan zen hura. Garai hartan sortu zen Euskal Herriko Bertsolarien Elkartea, eta Oiartzunen laguntza handia eman zitzaion elkarte horri hasieran. Hala, Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa antolatu zenean, Giriziako bertsolaritza saileko kideek parte hartu zuten, besteak beste, antolakuntzan eta gai jartzaileen prestatze lanetan. Ekainean egindako Mattinen omenaldirako, Uztapide bertsolariak bertso batzuk prestatu zituen, baina, osasun gorabeherak tarteko, ezin izan zituen kantatu. Horren harira sortuko zen Uztapideren eta Giriziako bertso sailaren arteko harremana. Joxe Kruz Ezeiza Kaxkak garrantzi handia izan zuen


horretan, azkenean berak kantatu baitzituen haren bertsoak Mattinen omenaldian. Harreman horrek jarraipena izan zuen gero, eta Giriziako Bertso Saileko kideak herriz herri ibili ziren Uztapideri laguntzen, bertsolariari 19811982. urteetan hainbat herritan egin zizkioten omenaldiak zirela-eta. Besteak beste, Zestoa, Segura, Zegama eta Lasturren egon ziren. Antolatu zuten ere On Manuel Lekuonaren oroimenezko Bertsolari Afizionatuen Txapelketa, Madalensoron. Herriko zortzi bertsolarik parte hartu zuten, eta Patxiku Iturain Seilpuru izan zen garaile. 1982an, Bertso Astea hasi zen antolatzen; Oiartzungo bertsolaritzaren astea. Urte askoan, erreferente garrantzitsua izan zen Euskal Herriko bertsolaritzan. Aste horretan, bertso saio handi bat antolatzen zen Madalensoron, eta bertso afari bat Oiartzungo Aduriz sagardotegian. Horretaz gain, bertsopaper lehiaketa ere egiten zen. Aduriz sagardotegian herrien arteko desafioak antolatzen ziren. Horrela, herriko bertsolariak lehian aritu ziren, besteak beste, Usurbilgo eta Aiako bertsolarien aurka. Hainbat aldiz antolatu zuten Oiartzungo Sagardotegiko Bertsolari Txapelketa ere. Gogoratu behar dugu Petritegi sagardotegiaren lankidetza, han prestatzen baitzuten Aduriz sagardotegiko bertso saioen aurreko afaria. Lanean buru-belarri aritu ziren ekitaldi horiek guztiak antolatzeko, besteak beste, Joxe Manuel Sein Urbita, Xabier Landa Lixarre eta Rafael Labandibar, azken hori argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen.

Bertso Astearen barruan, bertso afariak ere egiten ziren Girizia Elkartean, non Oiartzungo bertsolari beteranoek parte hartzen baitzuten. Horien artean zeuden, besteak beste, Robuxtiano Urkia eta Porttugal.

HISTOR IA

Bertso Astearen harira, egitarau bat kaleratzen zen, eta, asteko egitarauaz gainera, bertsolaritzari buruzko artikulu eta kolaborazio oso interesgarriak ere kaleratzen ziren. Bertsolaritzan lan handia egindako pertsonak omendu zituzten, hala nola Martzelino Manterola, Hernandorena eta Joxe Luis Lekuona Lexoti. Ia guztiek idatzi zuten bertsolaritzari buruzko libururen bat Auspoa bildumarako.

37


lanetan lagundu. Gauza bera egin zen Joxe Joakin Mitxelena, Joxe Luix Lekuona Lexoti eta beste batzuen hiletetan. Gaur egun, Karrikako eta Oiartzungo bertso eskoletako kideak astean behin elkartzen dira Girizian, bertsotan aritzeko. Horien artean ditugu, esate baterako, Xegundo Eskudero, Juan Mari Lopez Agiriano eta Ander Lizarralde. 2001ean, Bertso Aste berezia antolatu zen, 20. urteurrenaren harira, eta 2006. urtean, 25. Bertso Asteak egitarau berezia izan zuen, eta jendetza handia biltzea lortu zuen.

GIRIZIAKO ZIKLOTURISTA TALDEA

Nabarmentzekoa da, halaber, Giriziako Bertso Sailak bildutako dokumentuen funtsa. 1982-2010. urteen bitartean antolatutako Bertso Aste guztietako argazkiak, bideoak eta grabazioak ditugu dokumentu horien artean. Aipatzekoak dira ere Aduriz sagardotegiko desafio eta txapelketa guztietan parte hartu zuten bertsolari oiartzuarrak, esate baterako, Xamoa anaiak, Gotzon Isasa, Iñaki Urkia, Joxe Mari Irastorza Larraxabal, Bainketa eta haren anaia, Mariano Ostolaiz, Martzelino Manterola eta Xegundo Eskudero.

HISTOR IA

Gero, gazteen belaunaldiak heldu zion Bertso Astea antolatzeari. Tartean ziren Exteban Martiarena, Andutz Labandibar, Karlos Aizpurua, Eneko Ezeiza, Asier Bergaretxe, Xamoa, Ander Lizarralde, Jon eta Alaia Martin, Karmele Mitxelena, Miren Irigoien eta Arkaitz Goikoetxea. Egitarauaren edukia forma berrietara egokitzen joan zen, baina erakargarri izateari utzi gabe. Bertso Astearen 29. edizioa izan zen azkenekoa, 2010ean.

38

1984ko maiatzaren 3an sortu zen, eta Errenteriako notarioaren aurrean eratu zen, Giriziako Zikloturista Elkartearen Sortzaileen Batzarra izenez. Honako kide hauek egon ziren batzar horretan: • Santos Azpiroz Mendizabal • Andres Mitxelena Galarza • Virgilio Labandibar Aranburu • Juan Jose Lekuona Etxeberria • Iñaki Arbelaiz Mitxelena Hasiera hartako zikloturisten artean, Javier Santa Cruz eta Jeronimo Garaño Olaziregi aipatu behar ditugu. 1984an hasi eta gaur egun arte, Giriziako zikloturistek urteko irteera eta txangoen egutegi bat egin izan dute, Euskal Herrian barrena ibiltzeko. Txirrindulari asko elkartzen dira. Horretaz gain, taldeak parte hartzen du Zikloturisten Federazioak antolatutako lasterketa ofizialetan. Gaur egun, lasterketetan parte hartu eta Zikloturisten Zuzendaritza Batzordean laguntzen duten pertsonen artean honako hauek ditugu:

1981-2000 bitartean, Bertso Sailak Xanistebanetako bertso saioa antolatu zuen, baserritarren egunean, abuztuaren 4an. Gero, jaialdi hori erdibana hasi ziren antolatzen Girizia Bertso Sailaren eta Oiartzunen sortzen joan ziren bertso eskolen artean, hala nola Ikastolakoa eta Karrikakoa.

• Jon Senper

Giriziako Bertso Sailak parte hartu zuen ere Manuel Olaizola Uztapide bertsolariaren hiletetan. Hala, besteak beste, hiletetara etorritako bertsolarien emanaldia antolatu zuen, eta hilarria egiteko

• Igor Sagarna

• Santos Azpiroz • Pier Elizondo • Joxean Mitxelena • Aitor Mujika

• Xabier Izagirre • Arkaitz Iza


Aurten, 2013an, txango bat antolatu dute Galiziara, maiatzean. Laguntza gisa, furgoneta bat eraman dute, ekipoa, janaria, arropa eta abar eramateko. 2010. urtean, taldea berrantolatu egin zen. Giriziako Batzarrari eskaera egin ondoren, Girizia Elkarteko Txirrindularitza eta Zikloturismo Saila sortu zen berriro. Estatutuak egin, eta Girizia Kultur eta Kirol Txirrindularitza Bazkundea izenez erregistratu zuten. Honako kide hauek osatutako Zuzendaritza Batzordea onartu zen: • Lehendakaria: Santos Azpiroz • Lehendakariordea: Arkaitz Iza • Idazkaria: Joxean Mitxelena • Batzordekidea: Igor Sagarna Sail honek Aiako Harria BTT Maratoia antolatzen du 2008. urteaz geroztik. Kategoria guztietako txirrindulariek parte har dezakete, eta partehartzaile asko elkartzen dira urtero. 2012. urtean, Aiako Harria V. BTT Maratoia egin zen, estatu mailako kategorian.

Txirrindulariek jantzi urdinak eta zuriak eramaten dituzte, Girizia Elkartearen izenarekin.

GIRIZIA MENDI TALDEA Girizia Mendi Taldea 1986. urtean sortu zen. Hasiera hartan parte hartu zuten kideen artean, aipa ditzakegu, besteak beste: Fermin Zabalegi, Manuel Barrenetxea Torres, Jon Iragorri, Lurdes Arbelaiz, Xabier Landa, Ixiar Iñarra, Arantzazu Urkia, Xabier Iguaran, Iñigo Brun, Portu, Gabriel Falero Txiki, Xabier Albisu eta Elurtza Etxebeste. Lehenengo Zuzendaritza Batzordea 1986an eratu zen. Jon Iragorri Bonbero izan zen lehen lehendakaria, eta, harekin batera, Fermin Zabalegik, Manuel Barrenetxeak, Ixiar Iñarrak eta Lurdes Arbelaizek osatu zuten lehen batzordea. Hasierako egoitza Girizia Elkartea bera izan zen, eta urte asko egin zituen han. Gaur egun, ordea, mendi taldeak bere egoitza du, Udalak Zamateta etxabean utzitako lokal batean. Egoitza berri hori 2003. urtean inauguratu zuten. Elkartearen egoitza izan aurretik, Oiartzungo jubilatuen taberna eta gaztetxea izan zen lokal hura. Lan asko egin behar izan zen lokala egokitzeko, eta Mendi taldeko kideek eta lagunek auzolanean egin zuten dena. Hasierako urteetan (1980-1985), mendi taldeko kide batzuek igoera aipagarriak egin zituzten, besteak beste, Himalaian, Andeetan eta Alpeetan (Mont Blanc, Cervino...). Igoera horiek Jon Irago-

HISTOR IA

Urtean behin, txirrindulariek 7-10 eguneko bidaia luze samar bat antolatzen dute, kirola eta turismoa egiteko. Askotan, bidaiaz baliatuta, lasterketa handiak ikustera joaten dira, hala nola Italiako Giroa eta Frantziako Tourra, Alpeetatik edo Pirinioetatik pasatzean.

39


rri, Fermin eta Julian Zabalegi mendizale oiartzuarrek egin zituzten, besteak beste. Garai haietan, oiartzuar asko ibiltzen ziren mendian. Batzuk Errenteriako Urdaburu elkartearekin batera joaten ziren, eta beste batzuk Gurutzeko Bizardia Elkarteko mendi taldearekin. Federatzeko izapideak Urdabururen bitartez egiten ziren. Pirinioak ezagutzeko irteerak antolatzen ziren (Aneto, Perdido...), eta joateko beharrezkoa zen federatuta egotea. Testuinguru horretan, beharra bazela ikusita, Oiartzunen mendi elkarte bat sortzea erabaki zuten, Girizia Elkarte sortu berriaren barruan. Hasierako proiektu horren bultzatzaileen artean zeuden Torres, Pelu txiki, Zepai, Fermin Zabalegi eta Jon Bonbero egon ziren. Torresek prestatu zituen estatutuak eta dokumentazio guztia, eta gero Mendi Federaziora eraman zuten, Donostiako Prim kalera. Horrela eratu zen Girizia Mendi Elkartea, 1986. urtearen hasieran. Mendi Elkartearen lehen irteera Aiako Harrira egin zen,1886ko martxoaren 16an, igandea. Erdiko tontorrera, hau da, Txurrumurrura (827 m) igo ziren, eta buzoi bat jarri zuten. Aurrerantzean, buzoi eta tontor hura izango ziren, nolabait, Girizia Mendi Elkarte berriaren ikurrak. Buzoia altzairu herdoilgaitzez dago egina, eta Nafarroako arrano beltza irudikatzen du. Girizia Elkarteko orduko lehendakari Xabier Landa Lixarrek diseinatu eta egin zuen buzoi hura. Lehendakaria ez ezik, elkarteko arima ere bazen Landa, lan asko egin baitzuen Girizia Elkartearen hasierako urteetan. Aurrerantzean, Arrano hura izango zen Girizia Mendi Elkartearen ikurra eta irudia.

HISTOR IA

Mendi taldearen lehen irteera ofizial horretara mendizale asko joan ziren. Hurrengo lau urteetan, hau da, 1990. urtera arte, martxo inguruan, ohitura izan zen Txurrumurrura igotzea, urteurrena gogoratzeko. Gero, jai txiki bat antolatzen zuten joandako mendizaleei musika, taloak eta edaria eskainiz. Altziko Joxe Lasa Axerigorri izan ohi zen trikitilaria. Urte batean, Ergoieneraino jaitsi ziren kalejiran dantzan eta kantari.

40

Orduan hasi ziren Pirinioetara joateko lehen irteerak ere. Autobusak bete egiten ziren, eta, guztiak sartzen ez zirenez, batzuk autoetan joaten ziren. Txango bat antolatzen zen hilabetean.

Hasierako urteetan, 100 bat federatu zeuden, eta kopurua igotzen joan da etengabe, gaur egungo 200 federatura iritsi arte. 1990. urtean hasi eta gaur egun arte, mendi taldeak urteko ekitaldien egitarau bat prestatzen du. Bertan, ekimen hauek sartzen dira: - Mendi Astea, urte hasieran: hitzaldiak, proiekzioak eta filmak, eta mendi zeharkaldi berezi bat, sagardotegi batean bazkaltzen amaitzen dena. - Urteko irteerak, hilabetean behin eta autobusez: Pirinioak, Europako Mendiak, Euskal Herriko mendiak, Gredos... - Negu jaia: urtea amaitzeko, asteburu oso baterako irteera antolatzen da. Normalean, aterpe batera joaten dira, elkarrekin afaltzen dute eta hurrengo egunean mendi zeharkaldi bat egiten dute. Mendi Astean, munduko mendi eta inguru askoren irudi ederrak ikusi ahal izan dira, hala nola Mont Blanc, Cho Oyu, Reunion uhartea, Broak Peak, Yosemite, Andeak, Pirinioak, eta abar. Horrekin batera, eskarmentu handiko mendizaleak etorri dira gurera; tartean, Alberto IĂąurrategi, Felipe Uriarte, Xabier Erro, Pou anaiak, Patxi Usobiaga... Sagardotegietara joateko eginiko zeharkaldietan, Astigarra, Hernani eta Usurbilgo sagardotegi gehienak bisitatu dira, baita Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako sagardotegi ezagunenak ere. Irteerei dagokienez, hainbat etapa eta egunetan eginiko zeharkaldi luzeak aipatu behar ditugu, esate baterako, zazpi euskal hiriburuetako zeharkaldia, Lizarra-Garazi zeharkaldia eta Euskal Herriko Zeharkaldia. Aipagarria da 2009an Marokoko Toubkal mendira eta Saharara egindako bidaia ere. 1995. urtean, rokodromoa egin zen Beheko Plazan, Madalensoro pilotalekuaren kanpoko 6 paneletan, eta Girizia Mendi Elkarteak laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaini zituen. Rokodromoa egitearekin batera, eskalada eskola sortu zen, mendi taldearen barruan. 2001. urtean, Girizia Mendi Elkarteak 15. urteurrena ospatu zuen. Mendi irteera bat antolatu zen Txurrumurrura igotzeko, eta jende asko animatu zen. Tontorrean, omenaldi bat egin zitzaion Xabier Landa Lixarreri, hau da, Girizia Mendi Tal-


1986-03-16. Txoria jarritako eguna (Aiako Harria).

2011-03-18. 15. urteurrena (Aiako Harria).

deko txoriaren egileari. Halaber, 15 urtez lanean aritutako mendizaleak omendu zituzten. 2002ko ekainaren 30ean, Arritxuloko mendi aterpea inauguratu zuten, Aritxulegin. Girizia Mendi Taldearen ardurapean geratu zen aterpeko kudeaketa, taldekide eta laguntzaile batzuen bitartez. Inaugurazioaren egunean, ekitaldi ofizialaz gain, musika, kirolak eta bazkari eder bat antolatu zuen Arritxulon bertan. Era berean, Aritxulegiko lepoan, txondor bat egin zuten astebete lehenago, eta ikatza inaugurazioaren egunean hasi ziren ateratzen. Garai bertsuan, Arditurriko bidegorrian, Iturraldeko tunelen parean, oroitarri bat jarri zuten, Oiartzungo presoak gogoratzeko, Euskal Presoak Euskal Herrira lelppean.

2011-03-20. Mendizale Elkartearen 25 urteurrena, Aiako Harria.

Duela 10 bat urte, mendi taldeak Oiartzungo Eskalada Txapelketa herrikoia antolatu zuen lehenengoz, Elorsoro kiroldegian. Hainbat mailatan lehiatu ziren eskalatzaileak, eta parte hartzea oso handia izan zen. Harrezkero, urtero antolatu izan dira eskalada txapelketak. Horretaz gain, mendi elkarteak urtero laguntzen du ESAITen Mendi Martxaren antolakuntzan, eta, jakina, elkarteko kideak martxara ere joaten dira. Era berean, duela 10 urte inguru hasi ziren antolatzen urteberri eguneko Aiako Harriko igoera. Muganix izeneko tontorrera igotzen dira, eta gero mendizale guztiak Ama Birjinaren kobazuloan elkartzen dira, hamaiketako on bat egiteko, jai giroan.

2011-04-21. Urigoitia-Itxina-Sarria (Gorbeia).

41


Elkarteak 25 urte bete zituen 2011. urtean, eta urteurrena ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu zituzten. Hala, taldearen historia biltzen zuen liburuxka bat argitaratu zuten; argazki erakusketa bat jarri zuten, herriko plazan; mendi irteerak eta kirol probak antolatu zituzten; eta, bazkari bat prestatu zuten Girizia Elkartean. 2013. urtean, Mendi Elkartearen 27. urteurrenean, Zuhaitz Eguna antolatu zuten Basateko gainaren iparraldeko hegalean, Oielekun. Etorkizunean Euskaldunen Basoa edo Oiartzungo Mendizaleen Basoa izango denaren lehen zuhaitzak landatu ziren egun hartan. Gaur egun, Girizia Mendi Elkartean 200 bat mendizale daude federatuta. Lehendakaria Imanol Ibarguen da, eta Larraitz Aristizabalen eta Juan Ignacio Ansaren laguntza jasotzen du, batzarraren bitartez.

GIRIZIAKO PILOTA SAILA Giriziako Pilota Saila 1984. urtean sortu zen. Lehenengo bultzatzaileak eta arduradunak izan ziren, besteak beste, Iñaki Santesteban, Inozentzio Azpiroz, Martxel Toledo, Joxe Karrera, Ezponda, Antxin Ezkerro eta Joxe Ramon San Jose. Bereziki aipatu behar ditugu Iñaki Santesteban, hasierako arduradun nagusia, eta Joxe Karrera, beti laguntzeko prest baitzegoen eta epaile gisa, batez ere, lan handia egin baitzuen garai hartan. Giriziako Pilota Sailaren ibilbidean, honako hiru alderdi garrantzitsu hauek bereiziko ditugu: a)

Esku pilota

b)

Erremintak (pala bereziki)

c)

Jaialdiak eta pilota taldeak

a) Esku pilota

HISTOR IA

Esku pilotaren lehen bultzatzaileak Inozentzio Azpiroz, Esnaola eta Ezponda izan ziren, beste batzuekin batera. Kontzejupean, urtero antolatzen ziren txapelketa herrikoiak, hala Xanistebanetan nola Gabonetan. Esku pilotako txapelketa horiek oso maitatuak ziren, eta mimo handiz antolatzen ziren.

42

Madalensoro frontoian, ordea, beste era bateko partidak jokatzen ziren. Federatuek bakarrik jokatzen zuten, eta txapelketa ofizialak antolatzen

ziren, hala nola herrien artekoak eta federatuentzat beste batzuk. Martxel Toledo Gipuzkoako txapelduna izan zen, 1995ean. Horretaz gain, Xanistebanetan profesionalen arteko partidak jokatzen ziren Madalensoron, Xanisteban egunean bertan edo bezperan. Kilometroak eta antzeko ospakizunen harira ere antolatu izan dira profesionalen arteko partidak. Gaur egun, Kataxulo gaztetxearen lankidetzaz, Giriziak palako txapelketa antolatzen du. Aurten, 2013. urtean, XIII. pala txapelketa jokatu da.

b) Erremintak Paletako txapelketa da Giriziako Pilota Sailaren ekitaldi nagusia. Lehenengoa 1984an antolatu zen, Lartaun Elkartearen lankidetzaz, eta, 1985. urtean, elkarte gisa eratu bezain laster, Girizia hasi zen txapelketa antolatzen. Oiartzungo Pala Txapelketa gisa ezagutzen zen, eta gomazko pilotaz jokatzen zen. Partidak larunbat arratsaldeetan jokatzen ziren. 1995etik aurrera, Madalensoro Pilota Txapelketa deitu zitzaion txapelketari. Hiru maila zeuden: 1. maila berezia, 2. maila, eta 3. maila, 50 urtetik gorako beteranoentzat. Lehengo urtean, 1984an, Martxel Toledok eta Imanolek osatutako bikoteak irabazi zuen lehen mailako txapelketa. Madariagak eta Sarasolak osatutako bikotearen aurka jokatutako partida hartan, Imanolek mina hartu zuen partida amaitu aurretik, eta Joxe Leon Getariak jarraitu zuen haren ordez. 2005. urtean, txapelketan parte hartzeko aukera Euskal Herri osora zabaldu zen, Euskal Herriko Pala Txapelketa gisa. Urtebete geroago, 2006an, “Josetxo Gamio Euskal Herriko Pala Txapelketa” izena eman zitzaion, urtebete lehenago hildako Josetxo Gamio Giriziako bazkidearen eta pilotariaren omenez. Txapelketan parte hartzen duten pilotariak hiru mailatan bereizten dira: 1. maila, 2. maila eta 3. maila, beterano eta federatu gabekoentzat. Emakumezkoetan, berriz, 1. eta 2. maila bereizten dira. Partida guztiak gomazko pilotarekin jokatzen dira. Txapelketa honen bidez hasi ziren emakumeak pala txapelketa ofizialetan parte hartzen, zuriz jantzita.


2012. urtean, 66 bikotek parte hartu zuten, eta 2013an, 30. edizioan, 73 bikote lehiatu ziren Euskal Herriko Pala Txapelketan: 12 lehen mailan, 29 bigarren mailan, 24 hirugarren mailan, eta 8 bikote emakumezkoetan. Izen emateak urtarrileko bigarren hamabostaldian egiten dira, eta txapelketa otsailean hasten da. Partidak asteburuetan jokatzen dira: 4 partida larunbat goizean eta 2 arratsaldean, eta 4 partida igande goizean. Guztira, 10 partida jokatzen dira asteburuan. Sarrera doan izaten da, eta txapelketak bi hilabete eta erdi inguruko iraupena du. Hortaz, finalak maiatzean jokatzen dira, eta normalean larunbat batean egiten da sari banaketa Madalensoron. Ondoren, afari jendetsua egiten da, parte hartzaileak eta lagunak elkartuta. Elkartea bete egiten da egun horretan. Palako modalitatean, Antxin Ezkerro eta Aierbe oiartzuarrak oso pilotari onak izan dira; besteak beste, bitan irabazi zuten Gipuzkoako Txapelketa.

1990-2000. urteen bitartean, Erreminta Txapelketa antolatu zuten urtero Xanistebanetan. Martxel Toledo zen txapelketa horren antolatzaile nagusia. Bi egunez, hiru modalitatetan lehiatzen ziren: Joko Garbi, Larruzko Paleta eta Pala Motza. Oso txapelketa ikusgarria zen, eta jendetza handia joaten zen Madalensorora ikustera. Iparraldetik ere pilotari ugari etortzen ziren.

HISTOR IA

c) Jaialdiak eta pilota taldeak

43


Era berean, hainbat pilota jaialdi antolatu ziren Madalensoron, IruĂąean (Labrit frontoian), Donostian eta Baionan Munduko Pilota Txapelketak jokatzen ari zirela baliatuta. Giriziako Pilota Sailak antolatutako pilota jaialdietara oso pilotari ezagunak etorri izan dira, hala nola Mussi, Pizzozero, Ramirez, Garrita, Juan Pablo, Insausti, Garrido, etab. Hiruzpalau jaialdi antolatu ziren horrelako pilotariak ekarrita. Madalensoro goraino betetzen zen, eta jendea kalean gertatzen zen, sartu ezinean. Jaialdia amaitu ondoren, afari bat egiten zen, Girizia Elkartean. Hasieran Lartaunek Giriziarekin batera, eta gero Giriziak, gure herrian pilotak bizitasun handia izatea lortu zuten,1982-2000. urteen bitartean. 2000. urtean, Oiartzungo Pilota Eskola sortu zen, Udalaren, Haurtzaro Ikastolaren eta Giriziaren arteko akordio baten bidez. Inozentzio Azpiroz, haren iloba bat eta Esnaola izan ziren lehenengo monitoreak. Gero, 2005. urtean, Pilota Eskolako ikasleen gurasoek Oiarpe (Oiartzungo Pilota Elkartea) sortu zuten. Oiarpek bereganatu zuen esku pilotaren jarduna. 2000-2010. urteen bitartean, Oiarpek eta Giriziak kudeatu zuten pilota jarduera guztia. 2010. urtean, Girizia Elkartearen babespean, beste pilota talde bat sortu zen: Txost. Talde horren esku geratu dira erremintako modalitateak, hala nola errebotea, erremontea, pasaka, pala, etab.

belaunaldi aldaketa ere gertatu zen taldeko kideen artean. Esan bezala, emakumeen talde bat zegoen, Giriziako Sokatira Sailean. 1988an eratu zen, eta handik urtebetera hasi zen lehiatzen, sokatira txapelketa nagusietan. Geroago hasi arren, emakumeen taldeak palmares bikaina lortu zuen. Besteak beste, emakumeek lau aldiz irabazi zuten Munduko Txapelketa. Kirol emaitza onenak, beraz, talde honek eskuratu zituen. 1989-1995. urteen bitartean, 20 bat emakumek parte hartu zuten sokatira taldean. Jose Angel Fernandez edo Joxean Palomas izan zen bi taldeen entrenatzailea, eta Giriziako sokatira taldeko bultzatzaile nagusietakoa . Joxean Fernandez Susperregik garrantzi handia izan du Oiartzungo sokatiraren historian, hasieratik gaur egun arte. Euskadiko Herri Kirol Federazioaren fitxen arabera, garai haietan Giriziako sokatira taldean lehiatzen ziren gizonak eta emakumeak honako hauek izan ziren: - Manolo Etxabe - Angel Garrido (atzelaria) - Ramon Belauzaran - Xabier Landa Zulotier - Joxe Elizegi Fraile - Jexux Garaiar - Manuel Garaiar

HISTOR IA

- Joantxo Garaiar

44

GIRIZIAKO SOKATIRA SAILA

- Eusebio Aduriz, Bastidakoa

Giriziako Sokatira Saila 1984. urte inguruan sortu zen. Gizonen taldea eratu zen hasieran, eta gero sortu zen emakumeena. Giriziako gizonen taldea 1985. urtean hasi zen lehiatzen, Giriziaren izena erabilita. Taldeko kide batzuk, ordea, lehendik lehiatzen ziren, Errenteriako Landare Taldean.

- Joxe Luix Azpiroz Pao Txiki Ergoiengoa

Oiartzunen Girizia Elkartea sortu zela ikusita, elkartearen barruan sokatirako talde bat sortzearen beharra ikusi zuten. Hala, 1985. urtean hasi eta hamar urte igaro zituzten, han eta hemen lehiatzen.

- Pako Lasa

Giziriko sokatira taldearen kamiseta 40 gazte inguruk jantzi zuten. Gehien-gehienak oiartzuarrak ziren, baina tartean baziren Lezo eta Errenteriako kide batzuk ere. Hamar urteko ibilbidean,

- Batista Leonet, Karrikako Arraskukoa

- IĂąaki Arbelaiz Sastarre - Sebastian Arbelaiz Ttakalo - Alberto Lima Portugesa - Emiliano BiaĂąa Tabikes, Lezokoa

- Ramon Pagadizabal, Altzibarko Agerrekoa - Joseba Izagirre, Mendietxeberrikoa - Jexus Leonet, Karrikako Arraskukoa

- Gonzalo Aizpuru Bortxan - Enrike Lekuona Borrondi


- Jose Manuel Lekuona Plemunta - Felix Ostolaiz - Mariano Ostolaiz, Ugaldetxoko Harrobikoa - Manolo Fernandez - Joxe Antonio Oiartzabal - Ramon Irastorza - Jose Ramon Maudo, Arraguakoa - Arnaitz Lekuona - Nikolas Mitxelena Torre - Jexux Gurutzealde - Iñaki Arrieta - Juan Mari Aizpurua - Jon Perez Bibillo - Otxoteko, Iturriozko Amaxkar baserrikoa - Joxe Mari Arruti, Axerigorri baserrikoa - Joxe Murua Oleta - Aitor Gaztelumendi Aitor Txiki Lerro hauen bidez azken hirurak gogoratu nahi ditugu bereziki, dagoeneko ez daudelako gure artean. Emakumeen taldean: - Gurutze Aranburu, Legarrekoa - Begoña Arbelaiz, Bordaxarkoa - Ana Gaztelumendi, Ergoiengoa (atzelaria) - Jone Murillo, Legarrekoa - Mailu Arrieta, Goiara Azpikoa - Begoña Berridi - Mari Azpiroz, Ergoiengoa - Josune Cousillas, Altzibarkoa - Igone Salaberria - Maite Alzugarai, Ergoiengoa - Eba Pagadizabal, Altzibarko Agerrekoa - Domi Azpiroz, Ergoiengoa - Laura Otegi - Mila Lopez

- Arrosa Lizaso - …Lekuona, Plemuntakoa

HISTOR IA

- Moñi Iparragirre, Askorostegikoa

45


Gizonek 640 kiloko kategorian parte hartzen zuten gehienetan, eta, behin edo beste, 500 kilokoan. Goma gainean lehiatzen ziren, eta zortzi pertsonako taldeetan. Atzelaria Angel Garrido zen beti. Emakumeek, berriz, 480 eta 520 kiloko kategorietan parte hartzen zuten, goma gainean. Madalensoro frontoian entrenatzen ziren astean bitan, tabernaren azpiko lokal batean. Ez zuten babeslerik eta Oiartzungo Udalak diru laguntzak ematen zizkien bi taldeei. Horrekin eta nork bere poltsikotik jartzen zuenarekin erosten zituzten sokak, abarkak eta gainerako tresnak. Kamiseta zuriek Giriziaren izena zeramaten idatzita, letra gorriz, eta marra berde bat zuten sorbaldatik besoetara. Bartzelonatik iristen ziren, eta bereziki diseinatuta zeuden sokatiran aritzeko: maukak indartuta zeuden, sokaren urraduretatik babesteko. Mahoizko galtza urdinak, artilezko galtzerdiak eta abarkak ziren gainerako jantziak. Bai gizonek bai emakumeek lehiaketetan parte hartu, eta erakustaldiak egiten zituzten auzoko jaietan, Xanistebanetan eta inguruko herrietan, hala nola Lezon, Errenterian eta Pasaian. 989. urtean, Lintziringo Erne dantzalekuan, Giriziako sokatira taldeak, Lezoko taldeak eta Iparraldeko Urruñakoak erakustaldi bat zuten. Dantzalekuak antolatu zuen guztia, bera zelako Lezoko taldearen babeslea. Euskal Herrian, gizonen sokatira talde bikainak zeuden. Gipuzkoan bereziki nabarmentzen ziren Nuarbekoak, baita Mutrikuko eta Goierriko taldeak ere. Bizkaian, Erandiokoak eta Abadiñokoak ziren ezagunak. Iparraldean, berriz, Urruñakoak oso ongi aritzen ziren, eta gainera oso ongi moldatzen ziren Giriziakoekin.

HISTOR IA

Oarsoaldean, Landare taldea desagertu arren, Errenteriako Zamalbide-Bentas taldea lehiatzen zen; Lezon, Tiñeluko taldea zegoen, eta Oiartzunen, Giriziakoaz gainera, Tinko izeneko beste sokatira talde bat bazen, Altzibar auzoan. Zalantzarik gabe, sokatirak zale asko zituen garai hartan eskualde osoan.

46

Lehiaketei dagokienez, probarik garrantzitsuena Euskal Herriko Txapelketa zen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten zena. Txapelketa antolatzeko bilerak Abadiñon egiten ziren.

Giriziako gizonen sokatira taldea bosgarren geratu zen, 1988ko martxoaren 21ean Leioan egindako Euskalduna Txapelketan. 1988ko apirilaren 4an, gizonen taldea laugarren sailkatu zen, Euskadiko Txapelketan, 640 kiloko kategorian eta goma gainean. Txapelketa Bilbon izan zen, eta finalera iritsitako 8 talde lehiatu ziren. Horien artean Girizia eta Tinko talde oiartzuarrak zeuden. Emakumeen taldeari dagokionez, esan dugu dagoeneko emaitza bikainak lortu zituela sei urte inguruko ibilbidean. Munduko 8 txapelketa eskuratu zituzten, lau urtez. 540 kiloko –urrea– eta 480 kiloko –zilarra– bi kategorietan lortu zituzten emaitza paregabe horiek, 1988-1991. urteen bitartean. Azken titulua 1991ko otsailaren 23an eta 24an lortu zuten, Getxoko Fadura kiroldegian. Handik egun gutxira, Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egin zien munduko txapeldun geratutako bi taldeei: Nuarbekoari gizonezkoetan eta Giriziakoari emakumezkoetan. Ekitaldiaren buru Imanol Murua ahaldun nagusia eta Telleria Kiroletako zuzendaria egon ziren. Oiartzungo alkate Jon Iñarra ere ekitaldian egon zen. Amaieran, lunch bat eskaini zitzaien bertaratutako guztiei. 1987. urtean, Girizia Elkartea Parisera joatera gonbidatu zuten, sokatira erakustaldi bat egiteko. Parisko Beray izeneko kiroldegian izan zen erakustaldia, 1987ko martxoaren 6an. Euskal Herri Kirolen erakusketa hartan, Giriziakoekin batera, Mutriku eta Goierriko sokatira taldeak gonbidatu zituzten. Giriziakoek pankarta bat eraman zuten, Oiartzun eta Euskal Herria idatzita zuena. Bidaia laburra baina oso bizia izen zen. Ostiral gauean Pariserako trena hartu zuten, Hendaian. Larunbatean bertan, lehendabizi erakustaldia egin zuten; gero, Parisen ibili ziren turismo eta parranda pixka bat egiten, eta gauean trena hartu zuten berriro, Hendaiara itzultzeko. Igande goizean, iritsi eta berehala, autoak hartu, eta Amurriora (Araba) joan ziren, Euskal Herriko Sokatira txapelketan parte hartzera. Parisera egindako bidaia hartan ederki pasatu zuten, eta gainera ezin konta ahala anekdota eta pasadizo ekarri zituzten.


Joan zirenek umore onez gogoratzen dute nola Markinako lehoia itzain ospetsua erabat galduta eta urduri ibili zen gosaltzeko orduan, “self-service” izeneko hark nola funtzionatzen zuen jakin nahian. Dirudienez, euskal kirolaren jaialdi hartara Frantziako Errepublikako presidente Mitterrand zen joatekoa. Oiartzungo sokatira taldekoek pentsatu zuten “Miterrand fascista” idatzita eramango zuen pankarta bat egitea, Frantziak Iparraldeko errefuxiatuekin zuen jokabidea salatzeko. Pintura erostea atera omen ziren, baina ez zuten aurkitu. Hortaz, asmoa bertan behera geratu zen. Antza denez, Tabikes izan zen pankartaren kontu horretan buru-belarri aritu zena. 2006-2010. urteen bitartean, emakumeen beste sokatira talde bat egon zen Giriziaren barruan. Hona ekartzen ditugu Oneka Zapirainek bildutakoak:

- Oneski Garbizu (Donostia) - Aiora Jaka (Donostia) - Amaia Mujika (Donostia)

GIRIZIA EMAKUMEZKOEN SOKATIRA TALDEA

- Galder Ajuria (Oiartzun, entrenatzailea)

AURKEZPENA/ NORTZUK

- Karmele Irastorza (Oiartzun) - Eihartze Aramendia (Oiartzun) - Oneka Zapirain (Oiartzun) - Maider Zapirain (Oiartzun) - Irati Martiarena (Oiartzun) - Maider Etxebeste (Oiartzun) - Miren Alkorta (Donostia) - Jaione Oiartzabal (Oiartzun) - Nerea Aizpuru (Oiartzun) - Nerea Telletxea (Oiartzun) - Larraitz Lasa (Oiartzun) - Guruzne Azpiroz (Oiartzun) - Silbia Roson (Oiartzun) - Ainize Mitxelena (Oiartzun) - Aintzane Irastorza (Oiartzun) - Eneritz Arbelaitz (Oiartzun)

TALDEAREN HISTORIA d) 2000-2009 2000. urtean Xanistebanetan sokatira txapelketarekin sortzen den giroarekin animatuta, hainbat neskak Auzolan elkartean Auzolan nesken sokatira taldea sortu zuten. Hala ere, ia taldekide guztiak oiartzuarrak izanik, 2004. urtean, Oiartzunen bertan, Girizia Sokatira Taldea birsortu zuten. Orduz geroztik sokan tenka aritu ziren 2009 urtera arte. Urte hauetan zehar Euskal Herrian lehiatu diren txapelketa edo sokatira jaialdietan parte hartu zuten, herri kirol erakustaldietan, herri eta auzo jaialdi ugaritan. TALDEAREN HELBURUAK • Lehenik eta behin, helburu nagusia, emakumezkoen sokatira taldea aurrera atera eta Euskadi mailako Txapelketetan parte hartzea da, Euskal Herria ordezkatuz eta gure selekzioa aldarrikatuz. • Kirol esparruan emakumezkoen presentzia indartu nahi dugu. • Gure kulturaren parte diren Herri Kirolak eta batez ere sokatira ezagutarazi nahi ditugu.

HISTOR IA

Herri kirolak bultzatu nahi zituen taldea zen. Bereziki landu nahi zuen atala emakumezkoen sokatira zen, eta ahal zen neurrian bide berriak garatzeko prest zeuden. Taldea osatzen zutenen izenen zerrenda hau da:

47


• Nola ez, helburuetako bat kirola egitea dugu, gainera entrenamenduak berak bestelako kirolak egitera bultzatzen gaitu, korrika saioak, giharketa... • Taldelana indartu nahi dugu, kiroltasun eta lehiakortasunarekin batera. TALDEKIDEEN ENTRENALEKUA Goizueta kalea z/g Igerileku azpiko lokala Elizalde auzoa Oiartzun

TXAPELKETA EGUTEGIA Urte horietan guztietan Euskal Herrian antolatzen diren txapelketetan parte hartu zuen taldeak. Euskal Herrian, urtean bi txapelketa egiten dira, bata azaroa-abendua bitartean: Lauko Euskal Herriko Txapelketa (4x4), pisuak 240 kg eta 260 kg dira, eta bestea urtarrila-apirila bitartean, Zortziko Txapelketa nagusia (8x8), honetan pisuak, 480 kg eta 520 kg izanik. Pisu bakoitzaren sailkatze fasea hiru saiotan jokatzen da. 2007an Renswoudeko (Herbehereak) sokatira torneoan parte hartu zuten. 2010. urtean Lesakako Beti-Gazte taldearekin batera entrenatu eta parte hartu zuten, taldea osatzeko zailtasunak zirela eta. Nafarroako goma gaineko txapelketan eta Euskadikoan parte hartu zuten. Bestalde, 2010ean Cesenaticon (Italian) ospatu zen Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu zuten eta laugarren postuan geratu ziren.

GIRIZIA ELKARTEAREN BESTE EKINTZA BATZUK Girizia Elkarteak era askotako ekitaldi, jaialdi eta ekimenetan parte hartu du bere historian zehar. Jarraian, horietako batzuk aipatuko ditugu:

HISTOR IA

- Oiartzualdeko XI. Marmitako Lehiaketa, 2005eko Xanistebanak, Landetxe Plaza. Parte-hartzaileak: Lorentxo Iza eta Luis Zapirain. Lehenengoa 1995ean egin zen.

48

- AEK-ko Entsalada Txapelketa. Santomaseko azoka, Txerri Eguna, Oiartzun, 2000. urtean. Parte-hartzailea: Roman Iza.

- XXI. Gastronomia Erakusteka, 2006ko apirila, Euskaldunak Elkartea, Errenteria. Partehartzaileak: Julen Alkorta eta Joxe Ramon Arnaiz. - XXII. Gastronomia Erakusketa, 2007ko martxoa, Euskaldunak Elkartea, Errenteria. Partehartzaileak: Julen Alkorta eta Joxe Ramon Arnaiz. - Euskal Herriko Marmitako Txapelketa, 2007. urtean, Errenteriako Zumardia. Parte-hartzaileak: Julen Alkorta eta Lorentxo Iza (2012. urtean hildako bazkidea). - Bakailaoa pil-pil erara prestatzeko txapelketa, Urkabeko erromeria, Abuztua, 1985-1995. urteen bitartean. - Azken hamar urteetan, sukaldaritzako ikastaroak ematen dira elkartean. Ikasturte bateko iraupena dute, eta Oiartzungo Emakumeen Taldeak antolatzen ditu, HELTA Helduen Tailerren bidez. - 2000-2011. urteen bitartean, barrikotea antolatu zen urtero Girizian, martxo inguruan. Sagardoa Baleiotik eta Petritegitik ekartzen zuten. 2012. urtean, barrikotea antolatzeari utzi zitzaion, jende gutxi joaten zelako. 2004ko otsailaren 14an, larunbata, barrikotea egin zen Petritegiko sagardoarekin, eta 60 pertsona joan ziren. - 2009az geroztik, apirilean, irteera kultural eta gastronomikoa egiten da Arabako Errioxara,


upeltegiak bisitatzera. Hamaiketakoa eta bazkaria han bertan egiten dira, eta afaria, berriz, elkartean. Autobusa beteta joaten da. - 2000. urteaz geroztik, Xanistebanetan herriko ostatua jartzen da elkartean. Bazkariak eta afariak ematen dituzte. - Karaeztarrak urtero etortzen dira bisitan Xanistebanetan, eta otorduak Giriziako Herriko Ostatuan egiten dituzte. Jakina denez, Oiartzun eta Bretainiako Karaez herria senidetuta daude.

- 2011. urtera arte, ekaina amaieran eta uztaila hasieran, Giriziak Oieleku eguna antolatzen zuen, bazkide eta lagunentzat. Oielekuko pagadian, bordaren ondoan, bazkaria egiten zen. Urte batean, ordea, Karrikako Artaso elkartean egin zen, eta azkenekoa, 2011n, Aritxulegiko bordan. - Urtero, urrian, marmitakoa jateko afaria antolatzen da. Gurutzeko Bizardia elkarteko kideek prestatzen dute, eta Presoen Aldeko Marmitako Afari gisa da ezaguna. - Urtero, bisita bat egin da Baleio eta Petritegi sagardotegietara. Sagardoa dastatu, eta bazkari edo afari bat egiten da. Bi sagardotegi horiek hornitzen dute elkartea.

- 1990. urteaz geroztik, Oiartzungo Sagardo Egunaren edo Udaberri Festaren antolakuntzan parte hartzen du Giriziak. Maiatzeko azken larunbatean egiten da. Girizian afaria eta sagardo txapelketa egiten da, festara etorritako sagardogileen artean. - 2013ko maiatzaren 25ean, larunbata, Oiartzungo XXIV. Sagardo Eguna antolatu zuten lehenengoz Giriziak eta Herrirak. Guztira, 17 sagardogile etorri ziren. Egun osoko jaia izan zen. Goizean, bertsolariak, sagardo dastaketa, sagar tarta lehiaketa eta azoka izan ziren; arratsaldean, nahi adina sagardo dastatzeko aukera izan zen, eta gauean afari-lehiaketa egin zen, elkartean. - 1990-1999. urteen bitartean, Giriziak antolatu zuen Sagardo Eguna, eta 1999-2012. urteen bitartean, AEK-k, Giriziaren laguntzaz.

HISTOR IA

- 2005. urteaz geroztik, bazkideen urteko batzarraren ondoren, bazkideen afaria egiten da. Jende asko joaten da, eta oso giro polita sortzen da.

49


kulturalak ere egin ziren, eta, tartean, argazki erakusketa bat, Kontzejupean. Amaitzeko, bazkari bat egin zen elkartean, giro paregabean. Menua honako hau izan zen: • Haragiz betetako piper berdeak • Legatza txipiroiz betea • Entrekota plantxan • Laranja flana • Kafea eta likorea

- 2003ko martxoan, Aritxulegin, Gudarien Omenaldia egin zen, Gudarien basoan. Aritxulegiko eta Oiartzungo Done Eztebe plazako ekitaldi politikoen ondoren, babarrun jatea egin zen Girizia Elkartean. - 2002. urteaz geroztik, Girizia Elkarteak lankidetzan dihardu Herri Musikaren Txokoarekin, urtero azaroko azken asteburuan antolatutako herri musikaren jardunaldietan. Bazkari bat egin ohi da elkartean. Adibidez, 2004ko azaroaren 27an eta 28an III. Herri Musikaren Jardunaldiak egin ziren, eta igandean bazkari bat antolatu zen elkartean. - 2007-2010. urteen bitartean, Girizia Elkarteak Oiartzungo Udal Hirigintza Kontseiluan parte hartu zuen. 2007ko abenduaren 27ko idatzi batean, Garikoitz San Jose Izagirre lehendakariak Jon Iñarra eta haren ordezko gisa Juan Ignacio Ansa izendatu zituen −biak ere elkarteko bazkideak−, Giriziako ordezkariak izateko Oiartzungo Hirigintza Kontseiluan. - 2009an eta 2010ean, Girizia Kultur Elkarteak hainbat antzerki eta jaialdi antolatu zituen, Artxileku Kultur Taldeari jarraipena emateko. Izan ere, talde hori desegitean, kide batzuek ekitaldiak antolatzen jarraitu zuten, Giriziaren izenpean.

HISTOR IA

- 2012ko irailaren 14an, Arditurriko Bide Berdearen Eguna ospatu zen, Oiartzungo Udalak antolatuta. Girizia Elkartean pintxoak eta salda prestatu, eta gero Arditurrin jarritako txosnan banatu ziren.

50

- 2007ko apirilaren 22an, igandea, Girizia Elkartearen 25. urteurrena ospatu zen (19822007), eta hainbat kirol proba antolatu zituzten, hala nola sokatira, pilota partidak, mendi eta txirrindularitza lasterketak, etab. Ekitaldi

Oiartzungo Udalak 1.000 euroko diru laguntza eman zuen urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietarako. Elkarteak esker onez hartu zuen laguntza. - 2012ko apirilaren 12an, larunbata, elkarteak 30. urteurrena ospatu zuen (1982-2012). Bazkari bat egin zen Girizian, eta omenaldi bat egin zitzaion Xabier Landa Lixarreri, hasierahasieratik elkartean egindako lan eskerga eskertzeko. - 2011ko maiatzean, Girizia Mendi Elkarteak 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu zituen, eta elkarteak lankidetza estuan jardun zuen. Mendi zeharkaldiak, BTT lasterketa, argazki erakusketa herriko plazan, bazkari bat elkartean eta beste hainbat ekitaldi antolatu zituzten. - Girizia Elkarteak askotan utzi ditu bere instalazioak, sukaldea eta jantokia Oiartzunen antolatutako ekitaldi eta ospakizunetarako. - Espetxetik ateratako presoei eginiko ongietorrietan eta omenaldian ere parte hartu izan du elkarteak. - Oiartzungo Kirol Elkarteko futbol taldeek askotan egin izan dituzte bazkariak eta afariak Girizia Elkartean. Jokalariekin batera, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta jokalari ohiak elkartzen dira horrelakoetan. Alde horretatik, biltzeko eta ongi pasatzeko lekua izan da Girizia Oiartzungo Kirol Elkartearentzat. - Eskualdeko herrietan eginiko kizki egunetan, eta, bereziki, Oiartzunen egindakoan laguntza eman zuen. Sagarrari eta sagardoari lotutako jai hori egiten da, halaber, Urumea inguruko herrietan, hala nola Astigarragan eta Goizuetan.


- Goizuetako azaroko feria. Goizuetako herri bazkari horretarako janaria Girizian prestatzen da.

Gastuak .......................................................... 5.307.980 pzta. Diru sarrerak .......................................... 5.636.830 pzta. Irabazia .............................................................. 328.850 pzta.

GIRIZIA ELKARTEAREN BITXIKERIAK - 1982-1988. urteen bitartean, elkartearen egiturak eratzen joan ziren. Hainbat batzar eratzaile egin ziren horretarako. Prozesu horren ondoren, 1988ko urriaren 3an, bazkideen lehen urteko batzar arrunta egin zen.

- 2003ko martxoaren 21eko urteko Batzar Nagusia; eurora aldatu ondoren eginiko lehenengoetakoa. Aztergaiak: • Upeltegiko arduradunak • Urteko emaitza ekonomikoa • Pilota Saila • Galderak eta eskaerak Gastuak

• Urteko balantze ekonomikoa • Girizia Elkartearen egoera • Lokal berri bat erosteko beharra (Munanier) - 1998ko abenduaren 31ko emaitza ekonomikoa honako hau izan zen: Gastuen laburpena............................ 5.480.448 pzta. Diru sarreren laburpena ............ 3.007.277 pzta. Defizita .................................................................. 824.891 pzta. Krisi urtea izan zen hura elkartearentzat - 1999. urtean, elkartean zegoen guztiaren inbentario orokorraren zenbaketa egin zen lehenengoz. Ontziteriak, altzariak, trofeoak, tresnak, koadroak... dena zenbatu, eta idazkaritzan jasota geratu zen. 1999ko abenduaren 31n upeltegian bildutako jeneroa 525.000 pezetatan baloratu zen. Eurora aldatu baino lehen, pezetatan eginiko azkena izan zen hura. - 2000ko uztailaren 25an, lapurrak sartu ziren elkartean, eta hurrengo egunean, hilak 26, salaketa jarri zen Oiartzungo udaltzainetan. Besteak beste, Aurrezki Kutxako kontu korronte baten txeketegi bat, lau giltza eta ordulari bat lapurtu zituzten, eta kalte txikiren bat ere egin zuten. - 2000. urteko emaitza ekonomikoa eta elkartearen egoera abenduaren 31n. Pezetatan eginiko azken balantzea izan zen.

................................................................

34.321,80 €

Diru sarrerak .................................................... 37.009,89 € Irabazia ...................................................................... 2.688,09 € Aipagarria da pezetatan eginiko azken balantzea (2000) eta eurotan eginiko hau (2003) nahiko antzekoak izan zirela. Biltegiko edaria eta jeneroa 2003ko abenduaren 31n, 4.299,10 eurotan baloratu zen. - 2004ko apirilaren 16an, ostirala, bazkideen urteko batzarra egin zen, eta, harrezkero, apirileko ostiral batean egin ohi da urteko batzarra, eta gero bazkideen afaria egiten da. - 2006ko urrian, Poliziak Girizia Elkartearen lokal guztiak miatu zituen, Elkartea “herriko tabernen” sumarioaren barruan dagoelako. - 1983ko hauteskundeen testuinguruan, Herri Batasuneko mahai nazionaleko kide guztiek garrantzi handiko bilera bat egin zuten, Girizian. Alderdiari babesa adierazteko, Espainiako Estatuko pertsonaia ospetsu hauek etorri ziren Elkartera: Pepa Flores, Antonio Gades, Doris Benegas, Jose Bergamin eta Eva Forest. - 2000. urtetik aurrera, obra eta eraberritze lan handiak egin ziren: • Paretak, sabaiak eta ateak margotzea. Javier Teira bazkideak eta haren semeak egin zuten lana. • Sukaldea berritzea (2004). Bi lan eremu bereizi ziren, eta arraska gehiago jarri. Bat sukalderako utzi zen, eta bestea ontziteria eta tresnak garbitzeko.

HISTOR IA

- 1991ko urriaren 30ean, Bazkideen Batzar Nagusia urte bereko urriaren 9an biltzeko deialdia egin zen, honako gai hauek aztertzeko:

51


- 2005ean, lurra lisatu eta distira eman zitzaion; 1.725 euro ordaindu zitzaizkion Pulimentos Larratxo enpresari. - 2008. urtean, upeltegia eta bilera gelak beste era batera banatu ziren. Zati bat kendu zitzaion bileren lokalari upeltegiari emateko.

- 2009. urtean, Fagor sukalde industrial berria jarri zen. Horretaz gain, elkartearen instalazio elektrikoa eraberritu, eta arauen arabera eguneratu zen. - 2012. urtean, elkartera sartzeko kontrol sistema jarri zen. Era berean, kontabilitate, kontsumo, mahaien erreserba eta ordainagirien sistema informatiko berria jarri zen.

AMAITZEKO, URTE HAUETAN HILDAKO BAZKIDE GUZTIAK GOGORATU NAHI DITUGU:

Joxe Uranga Aramendi

..................................................................................................................................................................................................................................

4 zk.

Jose Maria Garcia Txema ............................................................................................................................................................................................................................ 6 zk. Nikasio Rezola Ibarbia .................................................................................................................................................................................................................................. 12 zk. Migel Susperregi Lazkanotegi ................................................................................................................................................................................................ 32 zk. Martin Lekuona Iragorri .......................................................................................................................................................................................................................... 42 zk. Paul Urreolabeitia Mitxelena .................................................................................................................................................................................................... 49 zk. Yosu Urreolabeitia Mitxelena .................................................................................................................................................................................................... 61 zk. Manuel Oiartzabal Arbelaitz ...................................................................................................................................................................................................... 65 zk. Maria Dolores Narbarte.............................................................................................................................................................................................................................. 81 zk. Jose Manuel Sein Urbita ........................................................................................................................................................................................................................ 81 zk. Xalbador Pikabea.......................................................................................................................................................................................................................................................... 85 zk. Lorenzo Iza Etxebeste...................................................................................................................................................................................................................................... 89 zk. Enrike Gaztelumendi.......................................................................................................................................................................................................................................... 99 zk. Ramon Izagirre Iturain ................................................................................................................................................................................................................................ 05 zk. Jose Leon Maritxalar Retegi .................................................................................................................................................................................................... 106 zk. Josetxo Gamio ................................................................................................................................................................................................................................................................ 128 zk. Antton Ezponda Elizondo .............................................................................................................................................................................................................. 138 zk. Joxean Etxabe Ezponda ...................................................................................................................................................................................................................... 144 zk.

HISTOR IA

IĂ‘AKI ARBELAITZ GELBENTZU ESKERRAK JABI ELIZASURI BERE LAGUNTZAGATIK.

52


2008ko apirilean eskualdeko 22 gazteren kontrako polizia-operazioa izan zen, Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita. Inkomunikazioak, espetxealdiak, epaiketa‌ etorri ziren atzetik. Auzi hori pairatu duten herriko bost gazterekin urte hauetan bizi izandakoaz aritu gara. Hau da Oinatz Arbelaitz, Alex Etxeberria, Oihana Mujika, Imanol Sagarzazu eta Iker Zabalak kontatutakoa.

HISTOR IA

Oiartzungo gazte auzipetuak

53


2008KO APIRILAREN 18a Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, Espainiako Poliziak Oiartzunen eta Errenterian 10 gazte atxilotu zituen. Horien artean, Alex Etxeberria eta Jon Otxoa Oiartzunen. “Egun hori baino lehen gure atzetik zebiltzala nabaritzen genuen”, gogoan du Imanol Sagarzazuk. “Egun horretan izugarrizko poliziala pila zebilen. Alex atxilotu zuten. Nire bila ere joan ziren etxera, baina ez nengoen. Egun horietan oso urduri nengoen, gaizki toki guztietan…”. “Aurrekariak ere bazeuden beste eskualdeetan. Goizaldean abisua pasatu zuten Intxixun, Mendibilen… zeudela. Egun horietako zurrunbiloa gogoan dut“, dio Oihana Mujikak. Eskualdeko gazteen kontrako polizia-operazioa hasi besterik ez zen egin. Lau egun geroago, Errenterian bi gazte gehiago atxilotu eta beste zortzi gazteren etxeetara joan zen Polizia, haiek atxilotzeko asmoz. Oiartzunen, bost etxetako ateak jo zituzten, baina ez zuten inor atxilotu. “Gure etxera bigarren bueltan etorri ziren, nire bila”, dio Oinatz Arbelaitzek. “Egun horietan are polizia gehiago zebilen. Gainean geneuzkan”. “Inkomunikatuta eta torturatuta pasatu nituen bost egun horiek nire bizitzako okerrena izan dira”, dio Alex Etxeberriak. “Izenak esaten, buruari bueltak ematen, gezurrak esaten… Oso heavya izan zen. Ez dakizu ze ordu den, nahi dutenean agertzen dira… ez etortzea nigana, mesedez, pentsatzen nuen. Iristen da puntu bat non ondokoari zer gertatzen zaion ere ez baitzaizu axola, baldin eta bakean uzten bazaituzte. Bost txakurrekin, gela batean, gauzak asmatzen, bakean uzteko... Abokatu bat etorri zen, ez dakit zertarako ere… Kalera ateratzea ere gogorra izan zen, lagunak bat han, bestea han… ikustea”.

HISTOR IA

2008KO UZTAILAREN 2a

54

Apirileko sarekadan atxilotu ez zituzten eskualdeko zortzi gazteak eta Barakaldoko bi gazte Oiartzungo udaletxean agertu ziren, senidez eta lagunez inguratuta, hilabete horietan ezkutatuta egon ondoren. Oihana Mujikak eta Maitane Linazasoro errenteriarrak gazte guztien izenean hartu zuten hitza, denbora horretan abokatuen bitartez Espainiako Auzitegi Nazionalean agertzeko saiakerak nola egin zituzten azaltzeko, eta behin eta berriro ukatu zietela deklaratzeara joatea.

“Luzea izan zen bi hilabete pasatxoko tarte hori”, dio Arbelaitzek. “Prestutasun osoa genuen deklaratzera joateko. Gure eskubidea zen epailearen aurrean agertzea, baina Fernando Grande Marlaska epaileak ukatu egin zigun. Bere hitzak omen ziren: justicia a la carta ez zuela emango. Argi ikusi zen Auzitegi Nazionalak behar dituela atxiloketak eta inkomunikazioa, bestela epaiketak ez baitaude frogatan oinarrituak. Inkomunikazioaren parte dira torturak, poliziek prestatu duten deklarazio sinatzea eta horri balioa ematea”. “Bost egun torturatuak pasatu zituzten gazte horien bizipenak oso garrantzitsuak dira”, dio Iker Zabalak. “Gorde baginen horregatik izan zen: ez inkomunikatzeko eta ez torturatzeko. Gu horretatik libratu ginen. Gaizki pasatu genuen guk eta gure familiek, baina torturak jasan dituztenak azpimarratu behar dira”. Hilabete batzuk lehenago, Donostian ere gazteen kontrako sarekada izan zen. Haiei ere ez zieten utzi epailearen aurrera joaten, eta Madrilgo Auzitegi Nazionalera joan ziren. Han bertan atxilotu zituzten. “Hori ikusita, herrian agertzea erabaki genuen”, dio Zabalak. Agerraldiaren ondoren, Donostiako Auzitegira abiatu ziren gazteak, euren burua entregatzera. Auzitegira sartu aurretik, Espainiako Poliziak atxilotu zituen. Imanol Sagarzazu bermea aske utzi zuen epaileak. Gainerako guztiak kartzelara sartzeko agindu zuen. Hasieran, guztiak Soto del Realeko kartzelan sartu zituzten. Handik, Avilara (Oihana Mujika), Navalcarnerora (Zabala) eta Aranjuezera (Arbelaitz) sakabanatu zituzten. Etxeberriak dioenez, “udaletxean denak ikustea izugarria izan zen. Gero, kartzelara sartzea niretzako izan den gauzarik gogorrenetarikoa izan da, ni kanpora eta beraiek barruan…”.

2009KO MAIATZAREN 22a Hamar hilabete pasatxo kartzelan egon ondoren, bermepean aske gelditu ziren Oinatz Arbelaitz eta Iker Zabala. Eurekin batera, sarekadako beste lau gazte ere aske gelditu ziren (Egoitz Urbe, Alain Luna, Hodeiertz Urain eta Arkaitz Anza). “Espero gabe, espetxeko bizitzaren egunerokotasunean sartuta geundela iritsi zen abisua. Etxera deituta esan zidaten kalera nindoala. Baldintza nahiko gogorrak jarri zizkiguten: bermeaz gain


Nazionalean: abokatuak kaleratzea eskatu zuen eta fiskalak kartzela. Beraz, bagenekien bistaren erantzun bat izango zela”, dio Mujikak. “Oihana-eta aterako zirela jakin nuenean, lasaitua hartu nuen”, dio Arbelaitzek. “Oraindik ez zen ezer bukatu, baina, gutxienez, denak kalean geunden”.

“Gazteen kontrako auzi gehienetan errepikatu den errezeta bera erabili dute gure kasuan ere. Markinakoak bakarrik izan dira epaiketa arte espetxean egon diren kasu bakarra”, esan du Zabalak.

2011KO UZTAILA ARTE

“Esan zigutenean kalera gindoazela, nire lehenengo galdera izan zen, zein? Halako eta halako. Eta besteak? Kalean ez zaude gustura, badakizulako besteak oraindik kartzelan daudela”, gaineratu du Arbelaitzek.

“Epaiketaren data jakin aurretik, biltzen hasi ginen, baina datak jakin arte ez ginen fundamentuz hasi lanketa egiten. Auzi berean sartu gintuzten momentutik, harremana egon da auzipetu guztion artean”, azaldu du Arbelaitzek.

“Nik ulertzen dut Oinatzek-eta horrela bizitzea, nik ere bere tokian hori sentituko nuelako, baina nik gogoan dut etxera deituta jakin nuenean kalean zeudela, izugarrizko subidoia izan zela! Galdetzen zidaten, eta zu ongi? Eta ni oso pozik nengoen, denak barruan egon beharrean batzuk kalean zeudelako!”, dio Mujikak.

Epaiketaren eguna jakin orduko, gazteak sentsibilizazio kanpaina egiten eta babesa jasotzen hasi ziren. Euskal Herri guztian ezagun egin eta erabili den Gazte 1 + ez! leloa erabili zuten eskualdeko gazteek ere euren aldeko gizarte babesa jasotzeko, lan politikoa egiteagatik zigortutako zituztela. “Gazte + 1 ez! ez zen gure kontua bakarrik izan. Euskal Herri osoan atxilotu, inkomunikatu, torturatu, auzipetutako gazteen dinamika horri erantzuteko sortu zen, gehiago ez esan behar zen. Guk horren baitan lanketa egin genuen, baina erantzuna egoera orokor bati eman nahi zion”, Mujikak.

2010EKO APIRILAREN 18a Ia bi urte kartzelan pasatu ondoren, preso zeuden beste bost gazte ere kalera atera ziren, Espainiako Auzitegi Nazioanalak jarritako 9.000 euroko bermeak ordainduta. Orduan atera zen Oihana Mujika Brievako (Avila) espetxetik. Berarekin batera Oreretako beste lau gazte kalera atera ziren (Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Iosu Arruabarrena eta Aitor Franco). “Bi urte preso prebentibo egonda, luzapena tramitatu behar dute. Bista izan genuen Auzitegi

Gisa guztitako ekimenak egin zituzten: gurasoek dosierrak, Eleak-ek manifestazioak, kanpainak, Gazte + 1 gehiago ez Eguna –epaiketa baino astebete lehenago–, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren harrera, 2011ko Xanistebanetan herriko festen hasierako dantza egitera gonbidatu zituen udal gobernu taldeak…

HISTOR IA

(6.000 €), goiz eta arratsalde sinatu behar genuen gertueneko komisarian. Uste nuen nahastu egin zirela eta abokatuek konponduko zutela. Baina ez zegoen nahasketarik. Azkenean, moldatu genuen herriko udaltzaingoan sinatuta. Baina oso lotuta bizi ginen”, dio Arbelaitzek.

55


“Jendearen babesa izan dugu, ez dugu kexarik. Jo ditugun ate ia guztietan babesa eman digute. Ekimenetan ere parte-hartzea positiboa izan da”, dio Arbelaitzek.

2011KO UZTAILAREN 18tik 27ra 2011ko uztailaren 18an hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean eskualdeko 17 gazteren kontrako epaiketa. Oihana Mujika, Iker Zabala eta Egoitz Urbe ez ziren epaiketan azaldu. Errenteriako Xenpelar plazan agertu ziren, lagunez eta eragilez inguratuta, eta euren erabakiaren eta jarreraren berri eman zuten: “Gure artean zegoen kezka zen: nola emango dugu beste pauso bat zerbait ezberdina lortzeko, mezua zabaltzeko? Kalean bazegoen giroa, babesa.... baina zerbait gehiago behar zela ikusten genuen”, dio Mujikak. “Uste dut lortu genuela hori kaleratzea, bai Oreretan eta baita Madrilen ere. Atentzio deitze bat izan zen, beste jende bat ere mugiarazteko”.

HISTOR IA

Iluntze hartan bertan Ertzaintzak atxilotu zituen hiru gazteak eta Madrilera eraman zituzten. “Epaiketa egin bitartean Soto del Realen preso egon ziren. Auzipetu guztiek Eleak-en manifestazioan beraien argazkiak zituzten kamisetak jantzi genituen”, dio Arbelaitzek. “Fiskalak esan zuen epaiketa ondoren aske geldituko zirela, baina ikusi arte ez dakizu egia izango ote den…”.

56

“Epaiketa zirku bat izan zen. Badirudi protokoloz esan behar dela hau, baina lotsagarria izan zen. Fiskalak lo hartzen zuen. Broma dirudi, baina epaitzen ari zitzaizkigun, sei urte, sei urte eta erdiko kartzela zigorrak jarri nahi zizkiguten!”, dio Arbelaitzek. “Inpotentzia sentitzen da, panpina bat zara haien eskuetan. Poliziak deklaratzera joan

zirenean, torturatuek haien aurpegiak ikusi behar izan zituzten, eta hori oso gogorra izan zen”. “Ezin nien begiratu ere egin poliziei. Izugarrizko errabia sentitu nuen. Baina ezin duzu ezer egin… Hori da dagoena”, dio Etxeberriak. Imanol Sagarzazu epaiketako lehenengo egunean absolbitu zuten. “Niri horrela tokatu zitzaidan. Momentuan ez nintzen konturatu ere egin. Eta ni orain kanpora, eta besteak zer? Sentsazioa txarra da. Ni hasieratik bermearekin kanpoan nengoen. Eta besteak barruan. Kalean pentsatzen duzu, zergatik ni? Baina txakurrak ez dira zutaz ahazten, beti dabiltza hortik, bueltaka. Edozeini pasa zekiokeen oraintxe barruan egotea. Bost izan ziren zigortuak, baina izan gintezkeen gu bostok ere”.

2012KO URTARRILAREN 16a Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia kaleratu zuen. Batzuentzat, amesgaiztoa bukatu zen. Tartean, Oiartzungo gazte auzipetu guztientzat, epaiak guztiak absolbitu baitzituen. Hala ere, Oreretako sei gazteri sei eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. “Auzi honek elkar ezagutzera eraman gaitu. Auzi honen parte izaten jarraitu dugu azkeneko egunera arte, nahiz eta batzuk bidean absolbitu egin gaituzten”, dio Arbelaitzek. 2012ko abenduaren 18an, Espainiako Konstituzio Epaitegiak Errenteriako sei gazte horietako bosten kontrako epaia berretsi zuen: horietako lau espetxean daude orain (Martutenen, Alacanten eta Salamancan). “Bloke bihurtu gintuzten auzi berean sartu gintuztenean, eta azkenera arte elkarrekin egon gara. Auzi hau denak etxean gauden


“Erabaki nuen auzi honek ezin zuela nire bizitza %100ean mugatu”, dio Mujikak. “Egia da hor dagoela. Nahiz eta kalean egon, baldintza batzuk dituzu: txakurrak atzetik dituzu, sinatzera joan behar duzu, Estatutik ezin zara atera… Baina, ahal den neurrian, aurrera egin behar duzu zure bizitzarekin”. “Sententziaren zain, ni ez nengoen. Espetxetik atera nintzenean, lehenengo erronka izan zen: hau da dagoena, baina ezin dugu gelditu. Sententziak dena delakoa esanda ere, aurrera egin behar dugu”, dio Arbelaitzek. “Nik uste nuen sententzia beste era batekoa izango zela. Ez nuen uste libre geldituko nintzenik. Aurrera begiratzen saiatzen zara; baina ez nuen orain nagoen egoera irudikatzen”, dio Mujikak. “Egoerarik beltzenera jartzen zara, hobeto hartzeko. Ona espero eta txarra etortzea, ostia izugarria da”, dio Zabalak. “Sententzia ona ere kosta egiten da asimilatzen. Denbora behar da horretarako ere”.

2013KO EKAINA “Asumitu egin du gizarteak herri batean, auzo batean, gazte erakundean militatze hutsagatik sei urte kartzelan pasa zenitzakeela. Oraindik gazteen kontrako epaiketak iritsiko dira; ohiko bihurtu

zaigu. Eta ez da batere asumigarria! Bukaera herri honetatik jende gehiago kartzelara ez doan egunean izango da. Pausoz pauso iritsi beharko dugu horra”, dio Mujikak orain. “Donostian, Ondarroan herri harresia irudikatu da Askeguneetan; hurrena Barañainen izango da. Horren atzean lanketa dago: eragile politiko, sozial, sindikalak… lana egin dute. Hau ez da geldituko, gero eta indartsuagoa izango da. Guk pasatu ditugun ordu horiek denek zerbaitetarako balio izan dutela pentsatu nahi dut!” dio Arbelaitzek. “Donostiako esperientziak jendeari erakutsi dio gai garela zerbait gehiago egiteko, zailago jartzeko”, dio Mujikak. “Gazteen auzipetzea bukatuko da Espainiako Estatuari epaiketak egiteak ez egiteak baino kostu handiagoa ekartzen dion egunean”, dio Zabalak, “hori da bilatu behar dena. Nola? Jendea kontzientziatuz; jendeak kitto esan behar du, jendeak sufritu egin behar du herriko gazteak kartzelara eramaten dituztenean! Ate batzuk irekitzen hasi dira, batzuetan asmatu da. Zaila da, baina posiblea”. “Gu izan gara auzipetuak, baina ostia Oiartzungo gazte guztiei eman diote; baita gainerako herrietan ere. Mina egin dute, iritsi ginelako sinestera konprometitua izateagatik hutsagatik espetxean buka zenezakeela. Zorionez, horretan irabazi dugu, gazteria martxan dagoelako”, dio Arbelaitzek. GOIATZ LABANDIBAR

HISTOR IA

egunean bukatuko da; epaitegietako istorioa da bukatu dena”.

57



Manuel Lekuonari omenaldia


2012ko azaroaren 7an On Manuel Lekuonaren omenezko kultur ekitaldia antolatu zuen Oiartzungo Udalak. Manuel Lekuonaren heriotzaren 25. urteurrena gogoratu nahi izan zen. Ondorengo orrialdeetan ekitaldi haren nondik norakoak (bere egitaraua) eta On Manuel zena hobeki gogoratzeko interesgarriak suertatu ziren hitzaldiak jaso ditugu:

MANUEL LEKUONAREN HERIOTZAREN XXV. URTEURRENA 2012-11-07 Arratsaldeko 19:00etan

16:00-18:00 Euskaltzaindia. Zuzendaritzaren bilera 19:00 Kultur ekitaldia EGITARAUA

60

• Alkatea – sarrera

• Jose Ramon Zubimendi

• Bideoa (sorlekua)

• Bideoa (azken urteak)

• Alkatea – hitzaldia

• Sorkunde Lekuona

• Bideoa (bertsolaritza)

• Andres Urrutia

• Iñaki Murua – Xebastian Lizaso

• Alkatea – Andres Urrutia: oroigarriak banatu

• Bideoa (Aita Villasanterekin bukatzen da)

• Andoni Lekuona (kantua)


SARRERA: Manuel Lekuona zenaren senitartekook, Euskaltzaindiko kideok, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariok, oiartzuarrok eta hona inguratu zareten guztiok, arratsalde on guzti-guztioi, eta ongi etorri Oiartzuna.

Horretarako, On Manuelen bizitzari buruz Oiartzungo Udalak argitaratutako ikus-entzunezko lan bat moldatu dugu; hain zuzen ere, Lehize produktorak ekoitzi zuen 1994an, Mikel Mendizabalen zuzendaritzapean. Zatika ikusiko dugu, eta zenbait hitzaldi tartekatuko ditugu, Oiartzungo Udalak ez ezik, beste batzuek ere parte hartu nahi izan baitute omenezko eta esker oneko ekitaldi honetan. Horretarako ditugu gurekin mahaian Andres Urrutia euskaltzainburua, Joxe Ramon Zubimendi Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko idazkaria, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Sorkunde Lekuona sendiaren ordezkaria. Lehenenik eta behin, 1988an Udalak herriko Seme Kuttun izendatzeko arrazoien artean jaso zituzten hitz batzuk ekarri nahi nituzke hona, ezin hobeto azaltzen baitituzte ekitaldi hau antolatzeko izan ditugunak. Honela zioten orduko agintariek: “Oiartzun beti ere bere bihotz-begietan eduki zuelako”, “Oiartzungo herritarrok betiere adeitasunez eta maitetasunez hartu gintuelako”, “Oiartzundik urruti bizi beharra suertatu zitzaion urteetan ere, inoiz ez zuelako bere jatorria ahaztu”, eta abar. Hitz benetan ederrak, On Manuelek ongi merezitakoak, eta guk ere, 24 urte geroagoko oiartzuarrok, geure egiten ditugunak. On Manuelek utzitako altxorra aipatzen hasita, ez litzateke batere erraza izango hark ukitutako arlo guztiak eta egindako lan guztiak hemen aipatzea. Hainbeste kontutan ibili zen ikertzen gizon hau…!!

Beste alor batzuetako kontuak nik baino hobeto kontatuko dituztenez hemen gurekin dauden beste batzuek, jaioterriarekin izan zuen lotura azpimarratu nahi nuke. Oiartzunen jaio eta oso mutil kozkor zela joan zen Baliarraina ikastera, eta handik Gasteiza, Lasartera (gordeta bizitzera), Calahorrara (erbesteratua) eta Andoaina, baina jada adinean aurrera joana zela, berriz ere Oiartzuna itzuli zen, jaioterrira. Eta herriarekiko izan zuen lotura ezin dugu ahaztu. Hainbat lan egin zituen Oiartzuni buruz: Del Oyarzun antiguo liburua 1978an, eta artikulu ugari, besteak beste, “Fiestas populares: Oyarzun”, “Creencias y ritos funerarios en Oyarzun”, “La religiosidad de un pueblo. Oyarzun”, “Establecimientos humanos y casas rurales en Oyarzun”, “Oyartzungo Iturriotz-Torreko marrazkiak”, “Oyartzun zaarra”, ”Erdi aroko iru etxe Oyartzun’go Iturriotz’en”, “Ozentzioko ermita”, “Oyartzun’go mitologia”, eta abar. Eta, berak egindako ikerketa eta literatura lanak ez ezik, hil zenean bere liburutegi aberatsa utzi zion Oiartzungo herriari. Manuel Lekuona funtsak 2.133 ale ditu kontsultagai, eta bere izena daraman Oiartzungo bibliotekan daude, Manuel Lekuona Bibliotekan. Horregatik ere, bihotz-bihotzez, mila esker, On Manuel. Azpimarratu beharrekoa dugu, halaber, gure herriari ez ezik, gure hizkuntzari eta gure kulturari zion atxikimendua. Horretantxe dugu, nire ustez, On Manuelen handitasunaren mamia: jaioterriarekiko maitasuna bai, eta gure izaeraren

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Aurten On Manuel Lekuonaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen da. 1988an Oiartzungo Seme Kuttun izendatu zuten, bere bizitza osoan egin zuen lan izugarriaren aitorpen gisa. Gaurko ekitaldi xume honek ere horixe du helburu: hainbat eta hainbat alorretan egin zuen lana gogoratzea, eskertzea eta, ahal den neurrian, gehixeago ezagutu eta ezagutaraztea.

61


osagai banaezinak diren beste arlo batzuekikoa ere bai: gure hizkuntza, euskara eta euskal kultura, euskal nortasuna, Euskal Herriko artea, Euskal Herriko etnografia, bertsolaritza… eta horiek guztiak ikasi eta ikertu zituen, hobeto ezagutu eta ezagutarazteko.

MAN U EL LEKUONAR I OM ENALDIA

On Manueli gorazarre egiteko ekitaldi honetan, bada beste lekuonatar bat bereziki aipatu beharrekoa, haren izenari estu-estu lotuta gogoratzen duguna: Juan Mari iloba.

62

Juan Mari ere euskal jakintsu bat izan genuen, hasieran osabaren bideari jarraitu ziona, eta, geroago, bere kabuz egindako ibilbide emankorra ahaztu gabe, osaba herrira itzuli zenean, haren laguntzaile izan zena. Osaba-iloben izenak guk beti elkarrekin oroituko ditugu, bi oiartzuar ospetsu gisa, bi oiartzuar jakintsu gisa. Hitzaldi labur hau bukatzeko, ilobak osabari buruz esandakoa ekarri nahi dut hona, irakaspen ederra iruditzen baitzait edozeinentzat: “On

Manuel Lekuonak erakutsi zigun maila sustraituan eta maila gorenean kulturdun izaten, bertako mundu honi eta beronen ulerkuntzari atxikimendua edukiz. Kulturdunak behar dugu izan, baina Euskal Herritik. Hau da on Manuel Lekuonak utzi digun ondarea. Eta hau, berak egindako lan guztien mezua”. Eta guk, On Manuel eta Juan Mari Lekuonari, zera esan nahi diegu: “Izan zinetelako gara; zuen ereduari eta irakaspenei jarraitzen saiatuko gara, euskaratik eta euskaraz, Oiartzunentzat eta Euskal Herriarentzat. Eskerrik asko”. Bertsozale Elkarteko ordezkaritza bat ere gure artean dugu, eta haiei emango diegu hitza orain. Iñaki Murua lehendakariak hitz batzuk egingo ditu, eta Xebastian Lizasok kantatu egingo du. Aita Villasanteri entzun diogun moduan, Euskaltzaindian eta literaturgintzan ere eginkizun garrantzitsuak eduki zituen On Manuelek. Gure artean dugu Jose Ramon Zubimendi jauna ere, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko idazkaria. Zuk duzu hitza, Jose Ramon, nahi duzunean.


Azkeneko bideo zatia ikusiko dugu orain, On Manuel Oiartzuna itzuli zen garaiari buruzkoa.

Maritxu Unanue

Hasieran esan dugun bezala, Lekuonatarrei ere badagokie ekitaldi honetan parte hartzea. Horregatik etorri dira hainbeste iloba eta senitarteko, eta guztien izenean Sorkunde Lekuonak hitz egingo digu.

Andoni Unanue

Eta, bukatzeko, Andres Urrutia euskaltzainburuak hitz batzuk egingo dizkigu On Manuel zenak Euskaltzaindian eta euskal kulturaren inguruan egindako ekarpenei buruz.

Ramon Zapirain

MÂŞ Jesus Lekuona Antonio Lekuona

Beatriz Unanue Pilare Mitxelena Joxe Antonio Zapirain Arantxa Zapirain

Eta Xixili Sagarzazuri, On Manuel atzera Oiartzuna itzuli zenean, bere etxean hartu zuen senitartekoari. Oroigarriak jaso ondoren, ilobetako batek, Andoni Lekuonak, abesti bat kantatuko digu. Hauxe izan da guztia, eskerrik asko guztiei etortzeagatik.

Karmen Lekuona Joxe Antonio Lekuona Andoni Lekuona

S Aiora Perez de San Roman Uria, Oiartzungo alkate lehendakaria

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Jakingo duzuen bezala, Oiartzungo Udalak 1988ko uztailaren 31n izendatu zuen On Manuel herriko Seme Kuttun, eta hori gogorarazten duen agiriaren erreprodukzioa emango diegu senitartekoei:

Pilar Unanue

63


On Manuel Lekuonari

MAN U EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Duela ia ehun urte hemen inguruko kazetari batek, donostiarra zehatz-mehatz esateko, honako zerbait idatzi zuen. Inbidia sortzen omen zioten alemaniar baserritar xumeek, gai baitziren lanak utzitako atsedenaldietan tabernara joan eta garagardoa edanez poetarik onenen poemak entzuten egoteko, Goethe, Shiller eta abar. Hemengo baserritarrek, aldiz, sagardotegietara joan eta bertsolarien xinplekeriak entzunez ematen omen zuten denbora.

64

Min hartu zuen On Manuel Lekuonak. Hala aitortu zuen berak. Xinplekeria hitza entzuteak anima urratu ziola. Eta une hartatik bertatik bertsolaritzaren apologia egiten hasteko premia sentitu zuela. Ordurako hasia zen lanean. Ezagutzen zituen, umetatik, bertsolariak herriko plazan kantari. Eta asebetetzen zuten. Eta ezagutzen zituen Europa aldeko jakintsuek (Marcel Jousse frantziarrak esaterako) ahozko literaturari buruz zituzten idazki eta teoriak. Eta min hartatik, bertsolariak entzutearen esperientzia gozatzetik eta bere jakinduriatik abiatu zen ahozko literatura deritzan hori ez dela bigarren mailako literatura frogatzera. Hirurak

ere aldekoak dira lanerako: mina, gozamena eta jakinduria. Bapo baliatu zituen On Manuelek. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sorrera garaietan hasi eta hurrengo ia hogei urtean, XX. mendearen hasieran bertsolariei buruz zegoen ikuspegia itzulipurdikatu zuen: -

Mendeetatik zetorren usadioan kokatu zituen.

-

Eta kokatu zituen hornidurazko poesia eta “kopla zaharren� konpainian, ahozkotasun zabalago baten eremuan.

-

Ikergai bihurtu bertsolaritzaren errima, erritmoa, metrika, doinua‌

-

Eta onartu zien bertsolariei bizkortasunaz eta injenioaz gain funtzio bat, hizkuntzari zegokionez, kulturari, gizarteari zegokionez oro har.

On Manuelen lan hark sekulako ondorioak izan zituen. Inguruan, besteak beste, Aitzol zeukan. Eta Aitzolek segituan erabaki zuen, Manuelen lan teorikoetan oinarriturik, bertsolariek izan zezaketela poetek adinako (edo handiagoko) era-


gina herri xehearengan euskal pizkunde zeritzan hura indartzerako garaian. Handik sortu zen 1935.ean jokatutako Lehen Txapelketa Nagusia. Eta berrogeita hamar urte geroago, 1986koa antolatzeko asmotan sortu zen gurea, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Nire lagun batek, txantxetan, “galtzerdi zurien” finala deitzen dio Belodromoan jokatu genuen hari. Argazkiak dira salatari. Orduan gazte samarrak ginen bertsolari mordoska azaltzen gara, nonbait ordurako modan ez zeuden galtzerdi zuri-zuriekin. Baina… esango nuke galtzerdi zuriena baino sotana beltzarena izan zela guk lehenengoz antolatu genuen txapelketa hura. Oso gogoan baitaukat, irabazleari txapela jartzeko Manuel Lekuona oholtzara igotzen hasi zenean, zer sentitu genuen: une garrantzitsua zela eta gizon haren ondoan egotearen harrotasuna.

1986ko martxoko iluntze hartara itzuliz, Manuel sentibera sumatzen genuen hainbesteko jendetzaren aurrean. Sentibera eta apal. Geu ere apaltzeraino. Eta ez zait sekula ahaztuko… soin ttikiko gizon bihozbera hark, bere begirada hezearekin, zenbat esan zigun. Milesker, On Manuel! A, eta bukatzeko, 1986ko txapeldun berria, Xebastian Lizaso, egun hartan makurrarazi zuen bakarra ere bera izan zen! S Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. 2012ko azaroaren 7an, Oiartzunen.

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Bagenekien txapela jartzearen ardura emate soilagatik ez genuela genuen zorrik kitatzen. Bagenekien Bertsozale Elkarteko lehen ohorezko bazkide egin genuenean ere ez genuela zorrik berdindu. Zorrak berdintzen hasiko gara bertsolaritzaren iker-lerroak finkatu eta ikerlari gazte eta berriak bertsolaritzari buruzko azterketa sakonak egitera xaxatzen ditugunean. Horretan ari gara. Hori da gure lana eta zorrak berdintzeko modu bakarra: Manuel Lekuonak hasi eta iloba Juan Marik segi zuten bideari jarraitzea.

65


Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, 1894-1987)

Manuel Lekuona, zubigilea Oiartzun, 2012-11-07 Arratsalde on, jaun-andreok! Manuel Lekuona Etxabeguren hil zela 25 urte bete dira aurten, eta horregatik bildu gara gaur hemen, Oiartzungo udaletxean: euskaldun bikain hura gogoratu eta omendu nahi dugulako, horrenbeste zor diogu eta. Hitzaldi labur-laburra egiteko eskatu didate eta, laburtu beharrez, Manuel Lekuonak erretiroa hartu zuen garaira noa zuzenean. Jubilatu zenean, Oiartzuna itzuli zen Manuel Lekuona, eta bere Idazlan Guztiak argitaratzeko prestaketa-lanetan jardun zuen, nekagaitz; harik eta Oiartzunen bertan hil zen arte. Lan-mahaiaren aurreko apalategian dauzkat zenduaren Idazlan Guztiak. Sorta mardula, alajaina! Bat, bi, hiru... hamaika! Bai, hamaika liburu trinko behar izan ziren On Manuel zenak idatzitakoen bilduma azaltzeko. Eta beste liburu bat, hamabigarrena, aurkibideetarako: hirurehundik gora orrialdeko zerrenda luzea, aurkibideetarako bakarrik. Ez zen langile makala; ez horixe! Eta oraindik ere izango dira, noski, argitara gabeko haren ohar eta lan baliosak.

MAN U EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Harrigarria da landu zituen gaien ugaritasuna: Ahozko Literatura, Eusko Etnografia, Artea, Historia, Euskeralogia, Antzerkia, Haur-kantak, Gabon eta Eliza-kantak, Zigor izeneko operaren libretoa...

66

Dakizuenez, apaiza genuen On Manuel; lanbidez, irakaslea: Gasteizko Apaiztegiko katedratikoa, Arkeologia Sakratuko katedratikoa, Euskarazko katedratikoa eta Hebraierazko katedratikoa. Gainera, adituek diotenez, berebiziko dohaiak eta jakituria zituen arte-kritikari bikaina izateko ere (gogoratu El Greco ospetsuaren koadro bi aurkitu zituela: Gatzagan, bata; Iraetan, bestea). Zer genuen, baina, Manuel Lekuona: XX. mendeko euskalduna, XX. mendeko oiartzuar

gailena, ala XV. mende bukaerako florentziar gailena? Esango nuke, zinez, oparo uztartu zituela bere baitan Errenazimentua eta Euskal Pizkundea. Esango nuke, beraz, goi mailako euskal humanista zela; eta humanista, Joxe Migel Barandiaran zenak azaldu zigun ikuspegiaren arabera: "El vasco ha guardado a través de los tiempos y de las influencias su propio y original sistema de valores, con unos derechos, unos deberes y una responsabilidad, o sea: es todo el sistema jurídico y moral en el cual están insertos todos los valores del hombre. Este sistema de valores, basado en la mencionada concepción del mundo y del hombre, es el elemento más importante de una etnia, porque es el más característicamente humano. Y en eso descansa el humanismo." [J.M. Barandiaran, Hablando con los vascos, 32. or.]

Hitz horren esanahia argitu beharra ikusirik edo, errenteriar gailen batek, Koldo Mitxelena zenak, hauxe idatzi zuen humanismo hitzaren adieraz: "... aquí hay una cierta manera un tanto exclusiva de entender el humanismo, que a mí no me gusta. Entienden a menudo por humanismo algo difuso entre lo poético y lo artístico, casi hasta lo cursi; desde luego que acientífico. Estamos de acuerdo, claro, en que la ciencia es esencialmente humana, porque, que se sepa, el hombre es el único animal que ha producido ese producto que es la ciencia, y, por lo tanto, la ciencia es un producto humano, y el humanismo no puede estar reñido con la ciencia, ni la ciencia con el humanismo." [Koldo Mitxelena, Hablando con los vascos, 101. or.]

Manuel Lekuonak ederki uztartu zituen bere baitan Errenazimentua eta Euskal Pizkundea: haren emaitzen zerrenda ikusi besterik ez dago. Bestalde, ederki uztartu zituen humanismoa eta zientzia ere: metodologia zorrotzeko langile trebea zen, aditu zuhurra, jakintsu gozoa eta gizalegeko gizona.


Latinezko esaera zahar bat bada Omnibus artibus, commune vinculum dioena, eta esaera hori oso egoki datorkio Manuel Lekuonaren jarduerari; ardatz beraren inguruan antolatu baitzituen bere lan guztiak. Ederki ezagutzen zuen, inondik ere, jakintzaren eta artearen alor desberdinek elkarrekin duten zerikusia edo barne-lotura. Baita fruitu emanarazi ere! Isilka bezala egin zigun, beraz, zubi nagusi bat: humanismoaren eta zientziaren arteko zubi nagusia; teknikaren eta espezializazioaren lilurapean gaudenontzat, izan ere, eredu bikaina baita On Manuelek eragin zuen jakintzaren ikuspegi aberatsa eta aberasgarria: intelektual euskaldunaren eredu. Ageriago eta nabarmenago egin zigun, ordea, zubirik nagusiena: kulturaren ikuspegiari dagokiona. Eta eskerrak ozenki salatu zuen kulturaren ikuspegi aristokratikoa! Zertan ote lirateke gaur egungo euskalgintza eta bertsolaritza, baldin eta Manuel Lekuonak ez balu frogatu izan Ahozko Literatura ere lehen mailako kultura agerpidea dela?

Hay una propensión muy generalizada a juzgar con un cierto aire de conmiseración, si ya no de verdadero desdén, todo lo que no está consignado por escrito. No cabe duda de que la escritura es un gran medio para el adelantamiento cultural de la Humanidad; pero no es el único, ni mucho menos. El hombre iliterato tiene también su cultura, y hasta cultura muy adelantada en algunos aspectos, como, por ejemplo, en las Ciencias Morales, en el arte de la expresión oral del pensamiento --expresión exacta-, en las artes de la Elocuencia, y en las artes de carácter dinámico como la Danza y la Música. Esas consideraciones nos permiten comprender la posible categoría y altura de las producciones de la Literatura Oral. Producciones que --dentro de su módulo sui generis- son de verdadero valor literario. Prueba de ello es que la Literatura actual trata de imitar con loco empeño algunas de ellas. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 1. lib., 546. or.]

Esan beharra dago -ez baita huskeria- Manuel Lekuonak aurrea hartu ziola Lévi-Strauss delako antropologo ospetsuari jende xumearen kulturagintzaren aldeko argudioetan. Horretarako, ahozkotasunaren literatura-balioak adierazteko, era askotako arrazoiei eman behar izan zien buelta. Entzun, Lekuonaren hitzok:

Bai musikaz, bai hitzez benetan zoragarriak dira gure artzain-kantak (...) Baina neroni entzunik nago Aita Donostia zena lantua jotzen “Arranoak bortietan” aztertzean; eta lantua joaz nola esaten zigun lastima handia dela kanta hegalari eder horretan, arranoaren hegada gaingirozkoa pintatu ondoren, olerkariak giro horri ez eustea, eta jaistea, gero esaten dituen huskeriatara. Ni ere, lehen, andereki ebilten, kanberetan. Orai, aldiz, ardura-ardura nigarra dizut begietan. Aita Donostiak, bere garaiko giroari jarraikiz, bukera sentikor horri nolanahiko huskeria zeritzon. Azkuek ere zenbait kantu erdara-kutsukori egiten dizkion muxinak oso ezagunak dira. Horrelako giroa zegoen orduan. Gaur gauzak beste era batera irizten ditugu: hitzari baino pentsamenduari hobeto begiratuz. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 1. lib., 13-14. or.]

Baina pentsamenduari dagokionean ere alorrak ongi bereizi beharra zegoen, baldin eta kanon klasikoak denak irentsiko ez bazituen. Sendoak, irmoak dira On Manuelen hitz hauek: Yo expresamente digo e insisto en que los fenómenos de nuestra peculiar Literatura están completamente al margen de toda la Poesía Clásica, y que es necesario examinarlos y analizarlos a la luz de otra Poética muy distinta de la clásica. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 1. lib., 561. or.]

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Hona hemen haren idatzietatik hartutako pasarte bat:

67


Zuzen zegoen, eta -behingoz, bederen- arrazoiak zerbaiterako balio izan zuen, On Manuel berberak adierazi zuenez: Mis observaciones de los años 1930 y 1935 sobre las aparentes incoherencias y la mentalidad mágica de nuestras kopla zaharrak, etc., hallaron en su día un eco de buena acogida, como solución al problema de tipo estético que plantea nuestra Literatura Oral. Una acogida de gran satisfacción aun entre aquellos que antes apreciaban como verdaderas aberraciones tales aparentes incoherencias, los cuales, en vista de mis explicaciones, vieron que el problema entraba en los estadios de una posible seria investigación y estudio científico. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 1. lib., 560. or.]

Horrelaxe egin zuen, zorionez, euskal herritradizioarekiko zubia. Eta honelaxe laburbildu zuen usadioaren eta ahozkotasunaren garrantzia: El vasco se mueve, se ha movido siempre, dentro del estadio oral, consuetudinario. Nuestra cultura ha sido eminentemente oral. La escritura, para nuestro pueblo, es algo posterior, algo postizo. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 1. lib., 543. or.]

Manuel Lekuonak garaipen bikaina lortu zuen euskal kulturarentzat: ahaleginaren ahaleginez, asmoz eta jakitez, txapeldun gertatu zen denon onerako. Eta zalantzarik gabe esango nuke berebiziko poza hartu zuela horrekin. Hara zer zioen On Manuelek berak: En el terreno de la Euskeralogía tengo un haber muy importante: el haber salvado la vida del Bertsolarismo Vasco con mis estudios sobre el tema; dando igualmente vida a todo lo referente a la producción poética de carácter oral.

MAN U EL LEKUONAR I OM ENALDIA

[Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 12. lib., 102. or.]

68

Dagoeneko aipatu dizkizuet Manuel Lekuonak egin zizkigun bi zubi nagusiak: bata, humanismoaren eta zientziaren arteko zubia; bestea, kultura-ikuspegiaren eta herri-jakintzaren arteko zubia. Hirugarren zubia gure hizkuntzari dagokiona da; hain zuzen ere, euskara batuaren eta herrian herriko euskararen arteko zubi egokiaren beharra aldarrikatu baitzuen Manuel Lekuonak hitz hauekin:

Batasuna hizkuntzaren bentaja "bat" da; baina, askotan, bentaja nahasia, konplikatua, beste bentaja batzurentzat kaltegarri gerta daitekeena. Hizkuntzak badu batasuna baino lehenagoko eta beharragoko gauzarik, bentaja handiagorik: adibidez, argitasuna. Hizkuntzak argia izan behar du, ezaguna, herrikoia: ahal balitz, hitza ahotik irten orduko, herriak entzutean, berehala ulertzeko modukoa. Hizkuntzak badu beste bentaja bat ere, ez txikia: jatortasuna (halako jario gozo bat; gozoa eta garratza denbora berean: grazia). Modismoak dira, batez ere, hizkuntzari jatortasuna ematen diotenak: hots, gramatika arruntetik kanpora sortzen diren esaerak. Batasuna lortzeko biderik errazena, berriz, gramatika arruntaz mintzatzea da; baina gramatika arruntaz mintzatu behar horrek lehenengo baztertzen dituen gauzak, hain xuxen, horiexek izan ohi dira: modismoak. Eta horixe da hizkuntzari bere jatortasuna galerazten dion bidea. -Zer egin, orduan? --esango duzue-. Jatortasunari jarraituz, batasuna alde batera utzi? Ala, batasunari jarraituz, jatortasuna utzi alde batera? Ez bata eta ez bestea. Beltxak eta txuriak / mendian ardiak -dio gure kopla herrikoi batek-. Beltxak eta txuriak / mendian ardiak, / zuk ere ez dauzkazu / bentaja guztiak. Ez da munduan ezer eta inor bentaja guztiak dituenik. Bentaja bat bestearekin osatu beharra dago: beltxa, txuriarekin; txuria, beltxarekin. Batasunak ere ez dauzka bentaja guztiak; baina bera, bere baitan, bentaja bat da. Eta hizkuntza argitasunez, jatortasunez eta batasunez osatu beharra daukagu. [Manuel Lekuona, Idazlan Guztiak 12. lib., 88-90. or.]

Ekin eta jarrai, Manuel Lekuonak erakutsi zigun bidetik! Eta ez ahaztu haren iloba Juan Mari Lekuona zena ere: bakoitza bere nortasunarekin eta bere jakinduriarekin, maisu eta lankide izan genituen Euskaltzaindian biak, bi oiartzuar horiek, osaba Manuel eta iloba Juan Mari, biak solaskide eta adiskide maiteak, eta bien itzalak argi egiten segitzen du, bereziki Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordean. Esan dut, eta kito. S Joxe Ramon Zubimendi, euskaltzain urgazlea eta Herri Literatura batzordeko idazkaria


Osaba Manuel Gure amari, edo bere ordez gure etxeko norbaiti osaba Manuelen etxeko bizitza nolako zen kontatzea eskatu zaigu; aitortu behar dut gaurko ekitaldia honek duen maila ikusirik, ez zaidala oso erraza gertatzen interesgarria izango den zerbait zuei kontatzea. Hasi aurretik gure etxekoen partetik eskerrak eman nahi dizkiet udal ordezkariei, bereziki Aiora eta Asierri, gure amaz gogoratzeagatik eta tarte hau guri eskaintzeagatik. Etxetxikin jaioak gara nire 7 senideetatik 6 ere, eta gazteena etxetxiki ondoko etxe berrian, osaba Oiartzuna etorritakoan bizi izan zen etxean. Ni jaio nintzenean, senide zaharrena, osabak 69 urte zituen, eta bera 1975. urtean gure etxera etorri zenena, nik 12 urte nituen (nire senideek 11, 9, 7, 5) eta berak 81. Beraz, bere bizitzaren azken urteak dira horiek eta osasuntsu eta lanerako gogoz egon arren, adin askoko pertsona batenak.

1975ean gure etxera etorri zen, amonaren etxera zehazki, baina egunero amonaren etxean egoten ginen bat ez bazen bestea. Telefono dei ugari jasotzen zituen; gure etxean genuen telefonoa orduan, beraz eguneko momentu asko elkarrekin egoten ginen. 1982tik aurrera, amona hil zenean gurekin bizi izan zen.

Bi etxebizitzatan, atez ate, bizi ginen amona eta gu, eta amonaren etxean osabari bere gela, lanerako gela bat eskaintzeko lekua bazuen, eta horrela egin zuen. Osabaren eguna oso ordenatua zen, erritualetan oinarritua esan daiteke: • Ordutegia finkoa: gosaltzeko, bazkaltzeko, siestarako, lanerako, afaltzeko eta oheratzeko, erloju baten diziplina zuen. • Bere eguna izaten zen: • 09:00etan jaiki eta gosaldu: kafesnea eta fruta. • Ondoren, Mirariken meza ematera zaharren egoitzara • Miarik etxera ekarri eta bere bulegoan sartzen zen. • 13:00etan bazkaria: guztiak alkarrekin bazkaltzen genuen beti. Bazkal garaian, bere kontuak entzuten genituen: normalean izaten zuen janari mota bakoitzarentzat komentarioren bat (bertsoa, esae-

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Lehenik esango nuke osabak beti mantendu zuela lotura estua Etxetxikirekin: urtero bazkaltzera etortzen zen Urteberri egunean eta Xanisteban egunean. Osabak, izebak gurasoak, lehengusuak, amona... elkarrekin bazkaltzen genuen. Asko estimatzen zuen bertako familia. Guretzat osaba Manuel errespetua zor zitzaion pertsona zen, bagenekien garrantzitsua zela. Bestalde, etxekoa zen. Etortzen zen bakoitzean, gure gurasoek eskatuta, eta gu oso lotsatuta, bazkalondoren kantatzen aritzen ginen: bere obra hartu eta bere abestiak kantatzen genituen elkarrekin. Gabonetan, Aintza zeruan eta Trakatan Trakatan Hiru Errege ez ziren faltatzen. Txistua jotzen ere ikasten ari ginen eta txistu emanaldi batzuk ere egiten genituen. Hori ohitura zen Etxetxikiko bazkalondoetan.

69


ra zaharra, baserri bateko kontua...) eta gure kontuak entzutea ere gustatzen zitzaion. Familia handi xamarra bazen gurea eta ... • Bazkalondoren, siesta. • Siesta ondoren bere despatxuan sartu eta afal garaia arte lanean aritzen zen. • 20:00-20:30ean afaria, eta afaldu ondoren guk eskapo egin eta ama eta aitarekin eguneko kontuak kontatzen aritu ondoren, • Telebista ikusi eta ohera. • Igandeetan Añorgara joaten zen meza ematera eta bazkaldu Lasarten egiten zuen, bere arreba Julianaren eta haren familiaren etxean, igandero. Juan Mari etortzen zen haren bila; hark ezin bazuen guk eramaten genuen, eta Lasartetik Andonik ekartzen zuen. Hori dela eta, Juan Marirekin ere harreman estua genuen. • Herritar askoren bixitak izaten zituen, herritik kanpokoenak ere bai, eta asko ateratzen zen adin hura izan arren. • Lan asko egiten zuen.

Hau izan zen, hitz gutxitan esanda, osabaren bizitza bere azken urteetan.

MAN U EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Oraindik ere garai hartako kontuak gogoratzen ditugunean batzuetan barre egiten dugu; guretzat (senideentzat) bat-batean adin horretako eta ospe horretako pertsona bat etxera bizitzera etortzeak izan zuen eragina eta anekdota edo gertaera asko ditugu, gaur egun umore onez komentatzen ditugunak.

70

Ama, aita eta amonarentzat, ardura handia hartzea izan zen, hura oso gustura egin zuten arren; oso pertsona ospetsua zen, jende asko mugitzen zen haren inguruan, etxera ere jende asko ibiltzen zen joan-etorrian, eta batez ere adin horretan ondo zaintzearen ardura hartu zuten. Amak, emakumea izaki, hartu zuen osaba etxean zaintzeko ardura. Horretan Primitiba lehengusua eta izeba Juliana izan zituen beti ondoan: edozein kontsulta egin edo erabakiren bat hartu behar zenean. Pentsatzen dugu harentzat ez zela oso erraza izango, helduen arteko giro batean beti bizi izan ondoren, bat-batean 7 haurreko familia batetan txertatzea. Baina ez zitzaion askorik nabaritu. Hasieratik sartu zen gure giroan. Haurrekin egotea asko gustatzen zitzaiola nabaria zen. Gure ustez, oso pozik, oso gustura bizi izan zen osaba berriz ere Oiartzunen. 1987ko ekainean, 14an, igandea, afaldu ondoren bera eta gurasoak mahai inguruan tertulian ari zirela ongi-ezik jarri zen. Telebistan, ganbara batean aurkitutako koadro batez, berak aski ezaguna zuen koadroa, berri bat eman zuten. Osabak entzun zuenean oso urduri jarri zen, eta ongi-ezik jarri zen. Oheratu zuten gurasoek eta hurrengo egunean erietxera eraman genuen. Erietxean egon zen egunak ere bereziak izan ziren guretzat, eta bereziki gurasoentzat. Ama egunero joaten zen, nola zegoen jarraipena egitera, eta txandaka iloba guztiak bere zaintzaz arduratu ziren. Eta uztailaren 30ean joan zen. Ondorengo egunak ere ahaztezinak izan zuren: jendetza bildu zen Oiartzunen, eta merezitako agurra eman zitzaiola uste dugu.

• Telebista gela

Hori guztia utzi digu osabak familiakoei, eta gaurko omenaldi honi esker, garai hartan agian hain gertutik ezagutzeko aukera izan ez zutenek ere izango dute beraz jakiteko aukera.

• Gurasoak falta zirenean etxera noiz etortzen ginen hartzen zuen ardura

Mila esker guztiei berriz ere amaren, etxekoen eta familiakoen partetik.

• Amak jositako etxeko sotana

• ... S Sorkunde Lekuona Oiartzunen, 2012ko azaroaren 7an


On Manuel Lekuona

Ekitaldian sartu aurretik, kazetari batek bi galdera egin dizkit. Taxuzko eta egoki ikusten ditut biak, eta horrexegatik berari emandako erantzuna zuekin partekatuko dut. Lehena izan da ea nor zen niretzat On Manuel Lekuona. Horretarako hiru data gogoratu dizkiot galdera egileari: hasteko, 1918-1919, Eusko Ikaskuntzaren sorrerarena eta bertatik etorri zen Euskaltzaindiarena, orobat, Gasteizko apaiz-mintegia eta bertan euskara suspertzeko ahaleginak‌ hor zen On Manuel. Hasian hasi, bigarrena da gerra ondoko urte latzetan eta ilunpean euskarari eman beharreko arnasa‌ hor zen On Manuel, erbestean bazen ere. Hirugarrena datorkigu bere lanaren bidez, lan hori anitza, euskara eta euskal kulturaren aldetik arlo asko ukitu zituena, hala nola, ahozko literatura, historia, etnografia, euskarologia‌ hitz batez esateko, poligrafo euskaldun eta euskaltzale baten ahalegin gogotsuak.

Nik neuk ere, han ikasi nituen hainbat gai, besteak beste, zuzenbideari lotuak, dela ondazilegiaren kontzeptua, dela Gipuzkoako Foru Zuzenbidearen ibilbidea. Hitz gutxitan esateko, euskal kulturaren eremuko eragile sutsua eta aparta, hogeigarren mendea markatu zuena euskaltzaletasunaren aldetik. Gogoan dut berak egindako Axularren Geroren berrargitalpena, gutariko askorentzat erabilgarri izan zena. On Manuel, era berean, euskaltzainburu izan genuen eta haren presentzia nabarmena da euskaltzainok hilabete oro batzen garen aretoan, hantxe baitago haren giza irudi irribarretsua, beste euskaltzainburuekin batera. Irudi hori sarritan izaten da niretzat ere atseden-iturria, eztabaida sutsuen aldian berori baita babes seguruena, irribarre txiki horrekin, Euskaltzaindiaren eta, oro har, euskal kulturaren geroa bermatzeko eta ziurtatzeko eta, jakina, euskaltzainburu den honi dagokiona betetzeko, hau da, gure bilerak bideratzea.

S Andres Urrutia, euskaltzainburua

MANU EL LEKUONAR I OM ENALDIA

Arratsalde on/gabon guztioi. Mila esker Oiartzungo Udalari eta herriari, On Manuelen etxekoei eta hona hurreratu zareten guztioi, gaur zuekin egoteko gonbita luzatu diozuelako Euskaltzaindiari. Gonbita onartu eta lanean aritu da Euskaltzaindiaren zuzendaritza, arratsalde osoan, Oiartzungo Herriko Etxean.

71



Seme-alabak


Pilar Lekuona: “Duela bost urte erizainik ez zegoen lan gabe, eta orain bai� Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko presidente izendatu dute Pilar Lekuona (Oiartzun, 1967). Erronka handia dela dio, orain arte elkargoko presidente izan denak, Maria Jesus Zapirainek, oso ondo egin duelako bere lana. Erizainak euren etorkizuna lantzen ari direla nabarmendu du, eta prest dago ildo horretan ahal duen guztia egiteko. Zein zeregin ditu erizaintza elkargoko presidenteak?

Hori lortzeak zein abantaila ekarriko lieke erizainei?

Zortzi urte daramatzat gobernu biltzarrean. Presidenteak gauza batzuk bakarka egiten ditu, baina normalean biltzarraren bidez funtzionatzen dugu. Plan estrategikoa egiten da, eta bertan zein helburu bete behar ditugun zehazten da. Oraingoz ez da gauza berririk izango, finkatutakoarekin jarraituko dugu.

Historikoki, erizainak sendagilearen menpe egon den irudia izan du, baina erizaina istorio horretatik kanpo geratu zen aspaldi. Norbaitek irudi hori baldin badu, ez dago oso eguneratua. Erizainak bere eskumenak ditu; asistentzian ez ezik, kudeaketan ere parte hartzen du, ikerketan, irakaskuntzan beste erizainak trebatzen‌ Erizainak konpetentzia berrietan autonomoa izan behar du nolabait; bere nortasuna du. Erizainek ikuspegi gehiago dutela esango nuke. Beste diziplinetako lanbideekin parte har dezakete, hitzarekin eta botoarekin, ez inoren menpe. Erizainek beren prestakuntzarekin eta jakintzarekin alor askotan parte har dezakete.

Erizain lanbideari dagozkion zenbait alorren atzetik ibiltzea izango da nire zereginetako bat. Lehen, erizainek ATS titulua zuten; gero, diplomadunak ziren, eta, orain, gradua izango da. Baina horri buruz asko hitz egiten den arren, oraindik ez da ezer onartu, eta horren atzetik ibili behar dut, pixka bat presioa egiten. Horretaz gain, sortzen diren gauzei aurre egitea da nire lana. Momentu honetan krisiarekin arduratuta gaude. Esaterako, ordezkapen gutxiago egiten dira, eta horren atzetik ere ibili behar dugu, gure pazienteei kalitatea bermatu ahal izateko. Gainerakoan, kolegiatuen zerbitzura egotea da nire beste eginkizun bat: zer behar duten, zer exijitzen diguten, zer sortzen zaien‌ kolektiboki zein indibidualki.

SEM E - ALABAK

Erronka pertsonalik baduzu?

74

Orain arteko bidetik jarraituko dut. Botiken preskripzioarekin eta espezialitatearekin zer gertatzen den ikusi beharko da, eta ea errealitate bihurtzen diren. Onartu dira, baina dekreturik ez da atera; hala, esaterako, erizain batek oraindik ezin du botikarik eman.

Kargu berriarekin erizain izateari uko egin beharko diozu? Ez, bi lanak uztartzeko asmoa dut, hasiera batean behintzat. Egia da orain ardura gehiago izango dudala eta agian iritsiko da momentu bat baten alde egin beharko dudana, baina printzipioz biak uztartuko ditut. 2010ean Gipuzkoako geriatria egoitzen egoerari buruzko ikerketa bat egin zenuen. Zerk bultzatu zintuen horretara? 25 urte dira Erizaintza egin nuela, eta beti geriatriari begira egon naiz. Ordu hartan ez zen zahar asko ikusten; duela 24 urte, herritar asko langile autonomoak ziren, eta egoitzak autonomoz beteta zeuden. Gizartea zahartzen joan da, eta orain egoitzak menpekoz beteta daude: elbarri asko, eta osasun aldetik behar asko dutenak.


Geriatriako erizainak Hirugarren Mundukoak ginela zirudien, nahiz eta Erizaintzako Kolegioan komisio bat eduki. Argazki hori ateratzeak gauza onak ekarri dizkigu, egia esan. Erizainak gainezka zeudela zenioen ikerketa horretan, besteak beste. Egoera aldatu da ordutik? Bai, egia esan egoitzetan beste modu batera lan egiten da. Prozedura asko daude, jendeak beste kalitate batekin lan egiten du, egoitza askok kalitatearen ziurtagiria dute… Erizainek egoitzetan euren lana ordenatu dute. Katalogoak asko lagundu digu. Botikinetako eskaerak zuzenean egiten ditugu, ez dugu osasun etxera joan behar materiala eskatzera. Lehen, sendagileak ez ziren egoitzetara etortzen; orain, etortzen dira, eta erizainen ratioa orain bere tokian dago… Egoitza guztiak ez daude denerako prest; orduan, halabeharrez, kasu batzuk ospitalera

bidali behar dira. Baina ahal dena egoitzan bertan egitea da helburua. Osasun arloko murrizketak direla medio, lortutako guztia ezerezean gelditzeko arriskurik badago? Guk oraingoz ez dugu larrialdi hori. Botikekin, gasekin eta abar kontu handiagoa izan behar dugula bai, baina oraingoz ez digute traba handirik jarri. Aldundiak nahiz Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez gaituzte estutu oraingoz. Murrizketak izaten badira, zuzen-zuzenean laguntzaren kalitatean nabarituko da, eta horrek bai, horrek kezkatzen nau. Osakidetzan, ospitaleetan, gehiago nabaritzen da, baina gurean ez. Beste hainbat alorretan nabaritu dira murrizketak: lehen, formazioa egiteko baimen guztiak lortzen genituen; orain, berriz, gure oporretatik hartu behar ditugu egunak. Ordezkapen bat egin aurretik, gure artean molda bagaitezke, ba hobeto… Duela bost urte ez zegoen erizainik lan gabe, eta orain erizainak langabezian daude. Horrek kezkatzen gaitu. Ordezkapenak gutxiago egiten dira, baimenak gutxiago ematen dira; hau da, ez dira gaixoaldi guztiak ordezkatzen. Errezeta bat, euro bat. Zer iruditzen zaizu? Kasuak banan-banan aztertu behar dira. Jendeak farmazia ikaragarriak ditu etxean, hori egia da, eta hori mozteko lagungarria izango da neurri hori, baina gaixo kronikoekin zer gertatzen da, adibidez? Horrekin ez nago ados. EIHARTZE ARAMENDIA (‘HITZA’)

SEM E - ALABAK

Beste ospitale geriatrikoetako jendearekin harremanetan egoteko aukera izan dut, eta, nahi eta nahi ez, egoitzak erregulatzeko katalogo bat behar genuela ikusi genuen. Geriatriako erizainak, nolabait, gizarte arloko langileak gara, ez gara Osakidetzakoak. Hala, Foru Aldundiak itunpeko postu asko ditu egoitzetan, eta udaletan denak dira itunpekoak. Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta geriatria eta gerontologiako Zahartzaroa elkargoak egoitzen zerbitzuen katalogoa osatu genuen elkarlanean. Nire kezka handiena zen ea zer gertatzen ari zen erizainekin, lan karga aldetik, material aldetik… Egoitzaz egoitza ibili nintzen, galdetegiak egin… Katalogo berri horrekin gure egoeraren argazki bat atera nahi nuen.

75


Ander Lizarralde: “Esan digute ausardia izan dugula, baina puntu exhibizionista ere badugu”

SEM E - ALABAK

Ander Lizarraldek Ez gara Palestinaz ari proiektua sortu du Unai Muñoa bertsolariarekin eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin. Bertsoak, antzerkia, poesia eta musika uztartu dituzte.

76


Ez dakit zehazki zein txistetatik sortu zen izenburu hori. Horrekin badugu esketx bat. Zertaz ari garen? Gutaz. Baina ez tabernan hitz egin dezakegunaz jiji eta jaja artean. Gure beldurrak, izateko erak, gure pertsonaje guztiak desenmaskaratu eta atzean dagoenaz, egiazko bi niz. Duela hiru urte hasi zineten Unai Muñoa eta biak proiektu hau prestatzen. Bidean, Imanol eta Aitor ere batu zaizkizue... Kuban hasi ginen. Duela hiru urte kamera bat eraman genuen, zahar batzuk grabatu eta ea zerbait ateratzen genuen hortik. Orduko proiektua eta honaino ailegatu dena oso diferenteak dira. Kubako azken bidaian erabaki genuen txorakeriak eta beldurrak alde batera uztea. Mila aitzakia harrapatu genituen beldurra mozorrotzeko. Ikaratuta geunden ea maila emango ote genuen, zer esango ote zuen jendeak... Umiltasun asko behar da jendeak esaten duena onartzeko, eta izatez ez gara umilak. Imanol (Kamio) azkeneko hilabeteetan batu da. Ordu arte, (Aitor) Atxega zebilen. Norbaitek meritua baldin badu, bera da. Proiektua otu zitzaigunean jo genuen beragana, Muñoak ezagutzen zuelako. Hasieratik inplikatu zen. Aitorrek asko errespetatu du guk esan nahi genuena eta protagonismoa eman digu. Eta iritzia eskatu diogunean, eman egin digu. Atzera begiratzean zer ikusten duzu? Batez ere, neure burua nola engainatzen nuen. Izu ikaragarria pasatu dut. Makillatu dut, Muñoarekin motiborik gabe haserretu naiz... Mila gauza, ez onartzeko izutua nengoela. Niretzat umil tasun handia izan da beldurrak onartzea. Guri ona iruditzen zitzaigun, baina jendeari? Kuadrilla bat elkartu genuen eta haiei egin genien. Iritzi kritikoa eskatu genien eta halaxe eman ziguten. Errealitatearekin kontrastatu genuen, gure beldurrak errealitatera eraman. Ez genuen nolanahiko jendea bildu: Ramon Agirre, Porrotx, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi... Gauza asko eman ziguten hobetzeko. Eta eskerrak. Asko ikasi genuen eta pila bat aldatu dugu proiektua. Era batera edo bestera, kolaboratzaile asko izan ditu proiektu honek. Bai, erruz lagundu gaituzte. Laguntza eskatzea asko kostatzen zait, baina prozesu honetan

hori ere ikasi dut, umiltasuna izaten eskertzeko eta aitortzeko beste batzuek zuk baino gehiago dakitela. Askotan iruditzen zaigu gurea dela iritzi eta egia bakarra. Eta ez da.

Striptease moduko bat da ikuskizuna. Zaila izan da? Askok esan digute ausardia izan dugula, asko biluzi garela. Neurri batean, egia da. Baina puntu exhibizionista bat badugulako atera gara eszenatokira. Umorearen eta gai serioagoen arteko oreka bat da... Era berean, oso desorekatua da. Jendea malkoak lehortzen ari dela gu umorea egitera ateratzen gara. Baina hainbeste biluzten gara eta hainbes te egiten dugu barre geure buruaz, ez gara inor seinalatzen ari. Omenaldi bat eskatzea gauzarik lotsagarriena da, baina pertsonaren alderik kutreena ere polita da! Diskutsoak ematen hasten garenean, aspergarri jartzen gara. Bertsoek eta bertsolaritzak garrantzi berezia dute. Horri ere maskara kentzen diozue, tonu ironikoan. Muñoak esaten du une batean aurreko rubiaren titiei begira dagoela. Akaso gu bakarra egoten gara horrelako gauzei begira, eta ez nuke nahi bertsolariek kritika gisa hartzea. Ni nirea kontatzera nator, ez inor kritikatzera. Saiotik atera eta gehiago ezagutuko al ditugu Ander eta Muñoa? Guk gertuago sentitzen dugu jendea eta jendeak gu ere bai. Egunero jartzen ditugun maskarak kentzen ditugu, nahiz eta gero berriz jartzen ditugun. Eta ederra da gertu sentitzea. Ezagutzen zaituztenek eta ez zaituztenek berdin perzibitzen dute emanaldia? Lehenengo saioa oso gertukoen aurrean genuen. Jendea oso ukitua atera zen. Asko konpartitu dute gurekin eta “hau ere bada Ander?” zioten. Hurrengo egunean ezezagunak ziren eta jendea oso ukitua ikusi nuen berriz. Pertsona ezagutzea ez da beharrezkoa. Eguneroko beldurrak, desioak eta alde kutreak nahiko antzekoak dira.

GOIATZ LABANDIBAR

SEM E - ALABAK

Ez zarete Palestinaz ari. Zertaz ari zarete ba?

77


Ekain Perez: “Musikak ez du zentzurik inorekin konpartitzen ez baduzu� EITB Musika irratiak 18.000 entzule ditu egunero (Estudio General de Mediosen 2012ko uztaileko datuen arabera). EITB katearen baitako bost irrati kateen artean, musikari oso-osorik eskainitako katea da eta, noizbehinka, kantuei buruzko azalpenak tartekatzen dira. Azalpen horietako batzuk Ekain Perezek ematen ditu. John Berkout musika taldeko ahotsa ere berea da.

EITB Musika irrati sinplea dela esan genezake. Baina arrakasta badu. Zergatik dela uste duzu? Irrati-formuletatik ateratzen den katea da, komentario eta publizitatearekin bonbardatzen duten horietatik ezberdina. EITB Musikaren arma hori da. Musikan oinarritua dago eta ahotsak oso tarteka hartzen du garrantzia. Kantari edo musikari buruzko informazioa ematen dugu ahotsa sartzen denean ere. Musikan zentratua dago, publizitaterik gabekoa da eta musika eskaintzan bertan, abaniko nahiko zabala eskaintzen du. Ez gaude behartuta musika mota jakin bat jartzera. Askatasuna dugu musika alternatiboa ere jartzeko. Jartzen dugunak ez du musika komertziala izan behar %100ean. Jartzen ditugu kantu komertzialak ere, baina kriterioarekin: kanta onak direla iruditzen zaizkigunak jartzen ditugu.

SEM E - ALABAK

Zein irizpide erabiltzen dituzue EITB Musikako playlista egiteko?

78

Komentarioak azken hilabeteetan ateratako kantei buruzkoak izaten dira. Musikaren eguneratze bat izaten da. Zein talde berri atera diren mundu mailan azaltzen dugu -euskaldunak, ingelesak, estatubatuarrak...-. Erabiltzen dugun kriterioa da musikalki, harmonikoki zerbait berezia eta ona aportatzea. Ez dute zertan kanta arrakastatsuak izan EITB Musikan jartzeko.

Eta nola funtzionatzen du EITB Musikak? Hiru lagun aritzen gara EITB Musikan lanean, eta pixka bat denetik egiten dugu hirurok: IĂąigo Zeberio -koordinatzailea-, Irantzu Karrera eta ni. Astean behin edo bi astean behin biltzen gara, bakoitzak berrikuntzetarako aukeratutako kanten kriba egiteko. Bakoitzak bere proposamenak daramatza eta hirurak akordiora iristen garen kantak sartzen ditugu berrikuntzen atalean. EITB Musika entzuten duzu, entzule gisa? Musika asko gustatzen zait eta nire bizitzako parte handi bat da, baina ez naiz aditu bat kontsideratzen. Gainera, Internet arma izugarria da gaur egun. Ez dakizunari buruz jakiteko tresna paregabea da. Jakin-mina baduzu, nahi duzun guztia jakin dezakezu. Eta bai, entzuten dut EITB Musika. Garrantzitsua iruditzen zait zeure burua entzutea eta egiten dugun produktua ere entzutea, kritikoa izateko eta hobetzeko. Batez ere, horregatik entzuten dut. Bestela, egia esan behar badut, ez naiz bereziki irratizalea, nahiz musikazalea izan. EGaztean eta Euskadi Irratiko Klasikoak gaur saioan ere entzun izan zaitugu. Non sentitzen zara erosoen? Orain. EITB Musikako panoraman oso gustura nago. EGaztea dinamikoagoa da, baina estresan-


Oso goitik hasi zarete kontzertuak ematen: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Miarritzeko Big Festival jaialdian, Neil Young edota Jonathan Wilsonekin. Aukera horiek nola sortu zaizkizue?

Noizbait ezagutu dute zure ahotsa? Bai, bai, toki askotan! EITB Musika toki publikoetan eta komertzioetan askotan jartzen den irratia da; Elorsoro kiroldegian ere entzun izan dut lagunen partidak ikustera joandakoan. Egia esan, ohitzen zara zure ahotsa entzutera. Urte dexente dira, bateko edo besteko nire ahotsa entzuten ari naizela: musika taldearekin ere ohituta nago nire ahotsa entzutera. Musikazalea eta musikaria ere bazara. Eragin du zure fazeta horretan ere? Bai, erraztu du. Musikalki asko ikasi dut. Iñigo Zeberiok izugarri daki eta asko ikasi dut berarekin. Jartzen dugun musikarekin ere asko ikasi dut, neure burua hornitu dut. Uste dut nabaritzen dela egiten dudan musikan. Zenbat eta musika gehiago entzun, orduan eta musika hobea egiteko gaitasuna duzula iruditzen zait. Edozertan bezala: zenbat eta gehiago jakin, hobeto. Musika espektroa handitzen lagundu dit. Instep taldean lau urteko prozesu bat izan dugu. Izena ere aldatu dugu. Orain John Berkhout gara. Lehen nu-metala egiten genuen, garai hartan modan zegoen. Urteekin gustuak aldatu zaizkigu eta pixka bat lasaitu gara, beste estilo bat egiten dugu orain. Haritz Harreguyrekin gure lehenengo diskoa grabatzen aritu gara Usurbilen. Taldekideak lehengo berak gara (Eneko Lusar, Iñigo Goñi, Ander Lizaso, Mikel Alonso eta ni).

Taldean ez dago Jonik… Nondik dator izena? Gure oiartzuar izaeratik mundura begiratzeko tresna da John Berkhout. Atzerrikoaren eta bertakoaren lotura. Laburbilduz, bi kontzeptu nabarmenduko nituzke: batetik, jarrera, eta, bestetik, jarrera horrek sortzen duen pertsonifikazioa. Taldea osatzen dugun bost pertsonalitate ezberdinek entsegu lokalera gure ezinegonak kaleratzera joateko beharra irudikatzen du, eta baita behar horrekin dugun konpromisoa ere. Horrek guztiak osatzen du John Berkhout. Lagun talde bat musika egiten. Bideoklipa eta bestelakoak ere lagunekin egin dituzue. Musika eta lagunak bat dira zuretzat? Ez du zertan hala izan , baina gure kasuan horrela da. Bizitza bat beste norbaitekin ez partekatzeak zentzurik ez duen moduan, musikak ez du zentzurik inorekin konpartitzen ez baduzu. Eta zer hobeto zure lagunekin konpartitzea baino. Pentsamolde horrekin eta John Berkhout filosofiapean, gure ingurukoen ezinegonak gurearekin bat eginez sortzen duen sinergia horrek talde oparoagoa egiten gaitu. Galderak: GOIATZ LABANDIBAR Argazkia: ANDER IRIARTE

SEM E - ALABAK

teagoa ere bada, konparaketa egiteko. EITB Musikan lasaiagoa da lana.

Egia esan, ezohikoa da hasi berria den talde batek Neil Youngen moduko mito batekin jotzea, baina ez nuke esango oso goitik hasi garenik. Oso goian dauden batzuekin joko dugula esatea egokiagoa iruditzen zait. Paregabeak dira bi aukera horiek, baina oinak lurrean ditugu eta azken urteetan izan dugun filosofia berberarekin jarraitu nahi dugu lana gogor eginez. Kontzertu horiek egindako lanaren fruitu direla esango nuke.

79


SEM E - ALABAK

Lur Korta

80

Ipuin kontalari gisa aski ezaguna dugu ugaldetxotarra, baina antzerkigintzan ere bere txokoa egina du, bai irakasle lanetan eta baita aktore lanetan ere. LH eta DBHko ikasleen antzerki eskoletako irakaslea da herrian, eta ‘Pottola’ antzezlanarekin Euskal Herrian barrena dabil herriz herri.

Nola sortu zitzaizun antzerkian aritzeko bokazioa? Nola gogoratzen dituzu hasierako garai haiek? Non ibili zinen aktore izateko ikasketak egiten? Uste dut OHOko zazpigarren mailan (12-13 urte) edo izan zela. Ur antzerki talde txikian hasi nintzen. Gero, batxilerra bukatzean argi nuen Arte dramatikoa ikasi nahi nuela. Hortaz, Nafarroako antzerki eskolara joan nintzen. Han, lau urtez ikasi nuen eta bukatu bezain laster eskolan haurrei antzerkia irakasten hasi nintzen, lanean. Zorionez, gaur arte lana izan dut; beraz, ez naiz kexatuko. Gogoan dut amaren lagun batek esan zidana: “Antzerkia? Ai ama! Oso gaizki biziko zara. Lehenengo beste zerbait ikasi beharko duzu”. Ikasi? Arte dramatikoa ikasi nuen, eta egia esan harro eta pozik nago. Konta iezaguzu azken urte hauetan egin dituzun antzerki lanak, bestelakoak…


Azken urteetan haur munduan murgildu naiz gehienbat: ipuin saioekin, ipuin kontaketa antzeztuak taldean, haur dantzaldi animatuak... Inauterietan Uztai disko festa ere egin dugu. Zaila egiten zait nire lana deskribatzea, oso gauza ezberdinak egiten ditudalako: esketxak, aurkezpenak, ahotsa jarri, antzezlanak… Txalo Produkzioen Pottola antzezlanarekin Euskal Herri osoan barrena zabiltza. Zer moduz? Oso gustura. Pentsa, antzerki talde profesional batean lan egiteak antzerki saio asko izango dituzula ziurtatzen dizu, eta antzeztea jolas bat denez, plazer bat. Gizen baten bizimodua, maitasun harremanak, eta orokorrean, gizartean dituen integrazio arazoak dira antzerki-lanaren mamia. Gogorra izan da pertsonaje horretan sartzea?

Joseba Usabiaga, Ainhoa Garai, Egoitz Sanchez… gisako aktore ezagunak dituzu lankide obra honetan. Zer moduzko giroa duzue taldean? Ba, egia esan, ez gara oso ongi moldatzen, bakoitza bere kamerinoan aldatzen da eta eszenatokian ikusten dugu elkar. Ezetz… zer esango dizut ba, primeran moldatzen gara. Askotan bi aldagela ematen dizkigute eta nahiz eta txikiak izan, denak elkarrekin egotea gustatzen zaigu, gure bizitzaz hitz egiten... Furgonetan ere ordu asko ematen ditugu. Martin Agirre da gure zaindari leiala. Akaso, Txalo Produkzioen lan hau da antzerki munduan mugitzeko aukera gehien eman dizuna. Zeure burua ezagutarazteko aukera ona dela deritzozu? Kristona, eta aprobetxatzen ari naiz. Garai zailak bizitzen ari gara, eta horrelako opari bat eskaintzen dizutenean, disfrutatu egin behar duzu. Oiartzungo Antzerki Eskolan LH eta DBHko ikasleekin lanean ari zara. Zer moduzko esperientzia izaten ari da? Nola baloratuko zenuke ekimena?

Oso pozik nago. Duela 5 urte ez zegoen antzerkia ikasteko aukera Oiartzunen, eta pentsa, orain 6 talde daude haur eta gazteen artean, eta beste bat helduena. Lan handia egin dugu eta pixkanaka fruituak ikusten ari gara. Nik 7 urte nitunean, Oreretara joan behar izan nuen, hemen Oiartzunen aukerarik ez zegoelako. Orain herriko bi ikastetxeetan dago aukera, eta baita herrian ere. Antzerkigintzako irakasle, oholtza gainean aktore, haurren aurrean ipuin-kontalari… Non sentitzen zara erosoen? Eroso, ez dakit, baina gustukoen dudana oholtza gainean egotea da. Ni aktorea naiz eta hori dut gustuko, antzeztea. Ea Oiartzunen helduentzat antzezteko aukera dudan. Ipuin kontalari izaten jarraitzen duzu. Manuel Lekuona Bibliotekan ia hilabetero izaten da zure saioa. Ipuinak kontatzeko lanean zenbat antzerki dago? Nire kasuan dena. Ni ipuinekin antzerki eskolan hasi nintzen, beraz, azken finean, nire kasuan ipuinak kontatzen ari naizenean ere antzezpen bat dago atzean. Nik askotan esaten dut nireak ipuin saio antzeztuak direla, nire kasuan hitza baino gehiago antzerkia erabiltzen dudalako. ASIER LEGORBURU

SEM E - ALABAK

Zaila, beste edozein paperetan sartzea bezalaxe. Gaia azkenean aitzakia bat da. Kasu honetan, gainera, jendea identifikatuta sentitzen da nire paperarekin, hau da, baztertzen dugun horrekin.

81


Koldo Zubizarreta Gerendiain

SEM E - ALABAK

“Bizikletaz bidaiatzen duzunean herrialdetik gertuago sentitzeko aukera aparta duzu”

82

Koldo Zubizarreta Gerendiain 1974. urtean jaiotako oiartzuarra da. Gaur egun Gasteizen bizi da, eta berak dioen modura “Gasteizko oiartzuarra naiz edota Oiartzungo gasteiztarra, aukeran”. SHEE-IVEFen lizentziatua eta maisu-maistra ikasketetan diplomatua, DBHko Gorputz Hezkuntzako irakaslea da gaur egun Gasteizko Armentia Ikastolan. Ainhoa Perez de Nanclares Martinez de Antoñana, berriz, neska-laguna, gasteiztarra da. Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua, azken bost urtean Gasteizko Udaleko Kale Hezkuntza programan kale hezitzaile gisa lan egin du. Bikotea Asia zeharkatzen ari da bizikletaz egun, eta bidaia hori jarraitzeko webgune interesgarri bezain gozagarri hau bisita daiteke: www.munduabizikletaz.blogspot.com.es. Ikusi, merezi du! Zubizarretarekin hainbat mezu elektroniko trukatuz harilkatutako solasaldi baten emaitza da elkarrizketa hau.


Nola eta noiz hasi zineten bizikletan bidaiatzen? Zergatik?

Gerora Ainhoa ezagutu eta 2006. urtean Indonesiara egin genuen bidaian batu zen; geroztik taldeko partaide da. Zein herrialde bisitatu dituzue orain arte? Zergatik leku horiek? Kuba, Guatemala, Laos, Malawi, Sulawesi (Indonesia), Tanzania, Bolivia,Tadjikistan, Kirgizistan, Mozambike, Zimbabwe, Maroko, Sri Lanka eta Pakistan. Herrialdea aukeratzeko orduan kontinente guztietako herrialdeak aukeratzen saiatzen gara, kontinentez aldatzen. Bidaia bat egiten ari garenean, asko hitz egiten dugu tokiez, ea nora egin dezakegun hurrengo bidaia. Oso gustuko dugu imajinazioarekin bidaiatzea. Beste bidaiari batzuk ere ezagutzen ditugu eta beti da ona aholkuak eta iradokizunak jasotzea. Dauzkagun ideietatik pixkanaka zehazten joaten gara eta, behin gidaliburuak erosita, ibilbidea zehazten dugu. Aitor gure laguna da lan honetan iaioena, berak aztertzen ditu goitik behera gidaliburuak eta gero taldean aurkezten ditu proposamenak, denen artean adosteko. Normalki asko garatu gabeko herrialdeak aukeratzen ditugu. Gure egunerokotasunetik irteteko aukera hobea ematen digute, zirkulazio gutxiko herrialdeak izan ohi dira, jendea gehienetan oso eskuzabala da eta merkea da herrialde horietan zehar ibiltzea. Zein izan da bidaiarik gogorrena? Eta gogoangarriena? Gure ustez, ikuspuntu fisikotik hitz eginez, Erdialdeko Asiara egin genuen bidaia izan zen

Gure asmoa Indiatik hasi eta Asiako hainbat herrialde zeharkatuz Filipinetara iristea da”

gogorrena, Tadjikistanera eta Kirgizistanera. 4.000 metro inguruko mendateak, mendate amaigabeak, batzuetan errepideen egoera oso txarra, tenperatura hotzak, janaria ez zen oso oparoa… hori bai, bidaiarik ederrenetarikoa izan zen, zalantzarik gabe. Zaila egiten zaigu bidaiarik gogoangarriena aukeratzea. Aipatu berri dudana itzela izan zen, Boliviakoa, Laos, Malawi… guretzat orain egiten ari garen hau izango da gogoangarriena, seguru, urte osoko bidaia baita! Zein da gaur egungo proiektua? Zertan datza? Zein herrialde bisitatu dituzue azken proiektu honetan? Nolatan aurten Asia zeharkatzea? Duela lau edo bost urte hasi zen orain gauzatzen ari garen bidaiaren hazia ereiten. Bizikletaz bidaiatzen duen jende geroz eta gehiago ezagutzen joan gara, eta horietako batzuek bidaia luzeak egin dituzte. Gure lagun taldeko Aitor eta Joseba Australia eta Zeelanda Berrian ibili ziren urtebetez. Gasteizko Ruben eta Aurora etxetik irten eta Katmanduraino iritsi ziren bizikletaz. Gasteizko Iñigok eta Aitorrek urtebeteko bidaia egin zuten eta Aitor oraindik badabil bizikletaz bidaiatzen. Asko lagundu eta animatu gaituzte lagunek. Pixkanaka, ideia ero bat zena errealitate bihurtu da. Nik urtebeteko baimena eskatu nuen ikastolan, Ainhoak lana utzi zuen, etxea alokatu, furgoneta saldu… eta hementxe gaude. Nik Pakistanen hasi nuen bidaia urtero bezala lagunekin: Aitor, Joseba, Ramon, Mikel eta bostok uztaila eta abuztua eman genituen Karakorum inguruan. Baina abuztuaren bukaeran haiek etxera bueltatu eta nik Islamabadetik Delhira jo nuen autobusez Ainhoarekin bat egin eta bion urte osoko bidaia hau hasteko.

SEM E - ALABAK

Ni (Koldo) SHEE-IVEF ikasten nengoen Gasteizen unibertsitatean eta lagun talde bat bizikletaz bidaiatzen hasi zen. Kirola oso gustuko genuen eta, beste bidaiari batzuen ereduari jarraituz, bidaiatzeari ekin genion. Bizikletaz bidaiatzea kirola eta bidaia uztartzeko aukera aparta zen eta askorik pentsatu gabe hasi ginen. Lehenengo bidaia nik ezin izan nuen egin; ikasten, diru gutxi… 2002. urtean uztailean lan egin eta abuztuan Kubara egin nuen lehenengo, bidaia 20 egunez irla Santiagotik Habanara zeharkatuz. Ordutik, urtero, udako oporretan hainbat herrialdetara joan gara unibertsitateko lagun taldea beti bizikletak lagun.

83


Indiako Iparraldean hasi ginen (Kaxmir eta Ladakh), gero Nepal, Myanmar, Thailandia, Kanputxea, Laos eta Txinan gaude orain. Oraindik ez dakigu ziur baina seguruenik Txinatik Japoniara joango gara eta handik Filipinetara gure lagunekin elkartu eta bidaia bukatzeko. Asia oso kontinente zabala eta aberatsa da eta, zehatzago izateko, Asia asko ezagutzen ari garela esan dezakegu. Ezagutu nahi genituen herrialde asko zeuden Asian eta horietako asko ezagutu ditugu. Batzuk ezagutzeko gogoarekin geratuko gara, halere. Segurtasun aldetik herrialde gehienak oso lasaiak dira eta horrek asko laguntzen du. Pixkanaka ekialdera goaz eta paisaia, kultura, erlijio, hizkuntza, ohitura aldaketez gozatzen. Paisaia ikusgarriak zeharkatuko zenituzten‌

SEM E - ALABAK

Paisaia ikusgarrik ikusi ditugu, bai, eta oso desberdinak. Alde batetik, mendiak daude. Guk oso gustuko ditugu mendiak, eta alde horretatik bidaiaren hasiera izugarria izan zen Kaxmir eta Ladakhen: 5.000 metrotik gorako mendateak, mendi elurtuak inguruan, okre koloreko estepa zabalak, tibetar kultura‌ eta hori guztia bizikleta gainean! Liluratuta utzi gaitu zonalde horrek. Beste alde batetik, Thailandiako eta Kanputxeako kostaldeak. Hondartza lasaiak, itsaso barea, ur epela‌ Lakuetako paisaiak ere oso ederrak izan dira. Kaxmirreko Dal lakua eta Myanmarreko Inle lakua mendiz inguratuak, Kanputxeako Tomle Sap, oso berezia izan da laku horietako eguneroko bizitzaz gozatzea. Ur gainean jendea nola bizi den ikustea.

84

Zer-nolako esperientzia izan duzue bisitatzen dituzuen herrialdeetako jendearekin? Guretzat jendearekin tratua primerakoa da gehienetan. Asiara etortzearen arrazoietariko bat hori izan da. Herrialde gehienetan oso jende

xumea eta eskuzabala topatu dugu. Hizkuntzaren trabaren gainetik keinuen hizkuntza dago eta elkar komunikatzeko gogoa. Irribarre batek ate ugari ireki dizkigu. Toki turistikoetan jendea beste interes batekin hurbiltzen da, baina hortik at esperientzia ezin hobea da. Askotan otorduak egitera gonbidatu gaituzte, lo egiteko etxeko ateak ireki, guganako interesa azaldu‌ Nola moldatu zarete bertako elikagaiekin? Herrialdez herrialde kontua aldatu egiten da, baina gure moduan bidaiatzeko, mentalitate oso irekia izateaz gain, aho-sabaia ere oso irekia izan behar duzu. Arroza elikagairik unibertsalena da eta herrialde guztietan arrozik ez zaigu falta. Gehienetan arroza eta barazkiak jaten ditugu, haragi gutxi. Batzuetan oilaskoa eta Txinan, adibidez, txerriki asko jaten dute. Egia da batzuetan nahiko aspergarria izan daitekeela janaria, baina halaxe da, guk gure etxeetan daukagun aukera zabala munduko toki genienetan ez dago. Bertakoek jaten dutenera moldatzen gara. Noizbait gertatu zaigu etxeren batean zerbait eskaini eta, nahiz eta batere ez gustatu, gonbidapenari muzin ez egitearren, eskainitakoa jan beharra. Laos hegoaldea egin zitzaigun bereziki gogorra. Toki askotan noddle zopa besterik ez zegoen eta kokoteraino bukatu genuen. Eta, egia esateko, toki turistikoetara iristen garenean pizza eta bestelako txerrikeriaren bat jateko aukerarik ez dugu galtzen. Zuen azken bidaia hau webgune batean jarrai daiteke. Nola uztartzen dituzue bidaia eta idazlana? Lagunek animatuta blog bat idazten hasi ginen. Hasiera batean oso argi ez bagenuen ere, gertuko jendeak (eta ez hain gertukoak) gure berri izateko tresna ezin hobea da.


Geldialdi horietan argazkien laguntzaz atzera begira jartzen gara eta kontatu nahi duguna pentsatu, argazkiak aukeratu eta kronikatxoa idazten dugu. Normalki, gaur egun toki askotan dago Internet, eta hori horrela izanda, ez da zaila bloga eguneratzea. Lan honetan Miren Rodrigo lagunaren lana azpimarratu eta eskertu nahi dugu. Gu kontu hauetan nahiko ezjakinak ginen eta berak lagundu zigun bloga egiten. Itzulpenak (euskaratik gaztelaniara) berak egiten ditu, eta orain Txinako egonaldian laguntza berezia ematen ari da. Txinan ezinezkoa da Youtube, Facebook eta guk bloga kudeatzeko erabiltzen dugun blogger guneetara sartzea. Hori horrela, guk kronikak eta argazkiak prestatu eta Mireni bidaltzen dizkiogu posta elektronikoz eta berak Euskal Herritik publikatzen ditu. Ezinbesteko laguntza. Dagoeneko hogei herrialde bisitatu dituzue orain arte. Esan bakoitzari buruzko bi idei edo zerbait. Kuba: Jendearen berotasuna. Kuba bakarra da, mundu uniformatuari aurre egiten dion bakarrenetarikoa. Guatemala: Herrialderik osatuena. Oso azalera gutxian paisaia desberdin eta ederrenak. Malawi: Seguruenik, ekonomikoki egon garen herrialderik pobreena. Gizatasunean, berriz, aberatsenetarikoa. Afrikaren bizipoza. Sulawesi (Indonesia): Mendialdean, Tana Torajako kulturan, errito zaharrak eta barku formako

etxeak topatu genituen. Itsasaldean urpekaritza eginez ur azpiko mundu zoragarria. Tanzania: Afrikako animalien etxe, horietaz gozatzeko toki ederra. Lehenengo aldiz Afrika beltzera joateko toki ezin hobea, erosoa. Bolivia: Mendeetako zapalkuntzaren aurrean esperantza nagusitzen da. Altiplanoa, gatzezko lakua, urezko lakuak, mendi elurtuak, oihana‌ Tadjikistan: Egon garen tokirik urrun eta basatiena. Isolatua, bakartasunean egotearen sentsazioa. Tokirik gogor eta hotzenetan nola bizi den jendea. Kirgizistan: Belardien bila dabiltzan nomadak. Urteetan, tokiz toki, beren etxeak (yurtak) mugituz bizi izan dira. Larre berdeak, mendi zuriak‌ Mozambike: Karibeko kutsua Afrikan. Portugesez hitz egiteak komunikazioa errazten du. Oso herrialde luzea eta distantzia handiak. Zimbabwe: Uraren burrunba ozena Victoria urjauzian. Aberastasunerako bidean zihoan herrialdea txirotasunera erori da. Maroko: Hain gertu eta hain urrun. Auzoan egonda ere, zeinen jauzi handia dagoen gure arten. Edonor joan beharreko herrialdea. Sri Lanka: Tez estalitako muino amaigabeetatik kostaldeko hondartza zabaletara. Gehiengo zingaliarrak gutxiengo tamilaren aurka egindako sarraskiaren zauria. Pakistan: Gizakiaren txikitasuna Karakorumeko tontorren handitasunaren aurrean. Ezinezkoa dirudien errepidea eta bizirik dagoen natura. India (Kaxmir eta Ladakh): Delhi erotik munduko errepiderik garaienera. Kaxmir musulmana zatitua Pakistan eta India artean, eta Ladakh budista Tibetetik ateratako lurraldea.

SEM E - ALABAK

Normalki 10-15 egunean behin sarrera berri bat egiten saiatzen gara geldialdiak aprobetxatuz. Bizikletaz ibiltzeaz gain, tokiak ezagutzea ere gustuko dugu, eta interes berezia duen tokiren batera iristen garenean, egun batzuk ematen ditugu bertan ingurunea ezagutzen.

85


Nepal: munduko mendirik garaienen eta Teraiko lautadaren arteko kontrastea. Oinez munduko paisaiarik ederrenez gozatzeko” Nepalen Everesteko trekking-a ere egin duzue. Nepal: Munduko mendirik garaienen eta Teraiko lautadaren arteko kontrastea. Oinez munduko paisaiarik ederrenez gozatzeko aukera paregabea. Erraldoia. Myanmar: Irekitzen. Mundura irekitzen ari den herrialdea eta denbora gutxian asko aldatuko dena, onerako? Thailandia: Modernitatetik turismoaren atzaparretara. Hondartza lasaietatik Benidorm itxurako kostaldeetara. Asiako kultura mendebaldera begira eta turismoaren ajeak kaltetua. Kanputxea: Historiaren gogortasunaren eta gaur egungo alaitasunaren arteko kontrastea. Khemer kulturaren gotorleku, Angkor. Laos: Lasaitasunaren herrialdea, estresa zer den ez dakite. Hegoaldeko lautada amaigabeetatik mendialdeko paisaia eta jende zoragarrietara.

SEM E - ALABAK

Bizikletaz gain beste garraiobiderik erabili al duzue?

86

Normalki garraiobideak ez hartzen saiatzen gara, baina batzuetan bisaren iraupenaren mugak edota herrialdearen handitasunak garraiobideak hartzera behartzen gaitu. Indian, Darjeelingetik Kolkatara joateko trena hartu genuen. Myanmarrera sartzeko gaur egun derrigorrez hegazkina hartu behar duzu, lurrez ezin baita mugarik gurutzatu. Thailandian bizikletak Bangkoken utzi eta autobusez hondartzara jo genuen. Kanputxean eta Laosen txalupetan sartu genituen bizikletak eta orain, Txinan, hain handia izanda, egin nahi dugun ibilbidea egiteko autobusa hartu dugu Laoseko mugatik Yunnan probintziako hiriburura, Kunmigera.

Bidaia osoko gauzarik ederrenetarikoa izan da. Estatu Batuetako bi lagun etorri ziren Katmandura, Greg eta Leslie, eta haiekin batera egin genuen 20 eguneko mendi ibilbidea. Azaroaren erdialdea zen, mendiak ikusteko oso garai ona. Shivalaya herrixkaraino autobusez joan ginen eta handik oinez pixkana gorantz jo genuen. Lukla, Namche Bazar, Gokyioraino igo ginen, 4.000 metrotik gora. Hango glaziar erraldoiak, Everest eta Loghtse parez pare, Cho Oyu, Makalu… menditzar horiek hain gertu ikusteak zirrara handia sortzen du. Liluragarria da. Poliki joanez gero, altuerara egokituz, ez da zailtasun handiko ibilbidea eta lotarako eta otorduetarako oso prestatua dago. Izugarri gozatu genuen. Zein da eguneroko egitekoa? Nola antolatzen zarete? Herrialdearen arabera ordutegia aldatu egin da. Normalki goizeko 07:00ak aldera altxatzen gara eta gosaldu egiten dugu. Laosen, berriz, goizeko 05:30ean esnatzen ginen beroari aurre egiteko. Gosaltzeko zer edo zer bilatzen dugu, kafea, tea, tortilla, galletak… ahal duguna, eta gosaldu ostean dena prestatu eta 08:00ak inguruan bizikleta gainean martxan gaude. 11:00ak inguruan, nola ez, hamaiketako egiten dugu eta 13:00 inguruan bazkaria. Tartean geldialdi asko ere egiten ditugu, argazkiak atera, atsedena hartu, norbait agurtu… Bazkalostean, berriz, bizikleta hartu eta, normalki, 16:00ak inguruan lotarako ostatu bila hasten gara. Nahiko goiz bukatzea gustatzen zaigu. Geure buruak garbitu, arropaz aldatu eta gauden herrian osteratxo bat egiten dugu ondoren. Ingurunea ezagutu, askaritxoa egin, jendearekin saltsan ibili… oso istorio politak suertatzen dira arratsaldeko paseoan. 19:00ak inguruan afaldu eta 20:30ean


Orain Txinan zaudete. Zer moduz? Primeran gabiltza Txinan. Etxean bidaia prestatzen ari ginenean, ez genuen Txinara etortzeko asmorik, baina bidaian zehar ezagutu ditugun txirrindulariek gomendatuta, hara non gauden! Laosetik Txinarako jauzia erraldoia izan zen. Laoseko egurrezko etxeetatik Txinako hirietako etxe-orratzetara, jendea nonahi, ingelesez komunikatzea ezinezkoa‌ baina Kunming hiria utzi eta Yunnan probintziako mendialdean eta nekazari giroan murgildu garen heinean geroz eta erosoago eta alaiago sentitu gara. Jendea oso atsegina da, eta nahiz eta komunikazioa zaila den, beti daude laguntzeko prest. Janaria zoragarria da. Jatetxeetan barazki pila dituzte eta guk hatzarekin seinalatu besterik ez dugu egin behar. Hamar minutu eta mahai gainean daukagu barazkia, arrozez lagundua, jateko prest. Paisaia geroz eta menditsuagoa eta ederragoa da, jada ikusi ditugu lehenengo mendi elurtuak. Baina gehien harritzen gaituena aniztasun etnikoa da. Espero ez genuen aniztasuna topatzen ari gara eta, beste herrialde askotan ez bezala, hemen emakume askok beren inguruko jantzi tipikoak dituzte soinean. Sekulako festa da gure begientzat. Txina izugarri handia da eta hau Yunnanen aurkitzen ari garena da, ez dakigu beste lekuetan nola izango den. Udan lagunekin elkartu eta Filipinetan amaituko duzue urte osoko proiektua. Nola emango diozue amaiera?

Proiektuari bukaera hasi genuen bezala emango diogu, nolabaiteko zirkulua itxiz lagunekin bizikletaz bidaiatzen. Orain arteko bidaia guztiak lagunekin egin ditugu bizikletaz eta bidaia hau ere nik lagunekin hasi nuen Pakistanen. Hortaz, haiekin abuztuaren hasieran Filipinetan elkartu eta hamabost egun emango ditugu han bizikletak lagun. Anekdota on eta txarrak batuko zenituzten bidaia honetan. Anekdota asko daude, nola ez, ia egunero gertatzen da zer edo zer berezia. Txarrak gehienbat gaixotasunekin lotuak daude. Biok batera bizikletaz hasi eta hirugarren egunen beherakoak eta sukarrak jota bi egun eman genituen ohean. Laos hegoaldean ere egun bat bizikletan ezinean eman genuen. Eguna hasi eta lehenengo dendatxoan ia bi ordu eman nituen etzanda burua ezin altxatu. Hobeto sentitu, aurrera jo eta ordubetera Ainhoa gaizki sentitu eta jarraian bera egon zen ia bi orduz etzanda. Eskerrak lotarako tokia topatu, atseden hartu eta hurrengo egunean hobeto geunden. Mugetan ere gorabehera batzuk izan ditugu. Kanputxea eta Laoseko mugetan zegokien baina diru gehiago eskatu ziguten poliziek eta guk ez genien gehiago ordaindu nahi. Poliziak guri ziria sartu? Eztabaida batzuen ostean, gure buru gogorrei esker, gehiago ordaindu gabe jo genuen aurrera. Anekdota onenak jendearen etxeetan lo egin dugunean izan ditugu. Duela astebete, adibidez, herrixka txiki batera iritsi eta ostaturik ez genuen topatu. Kanpadenda jartzeko gogo askorik ez genuen euria gertu baitzegoen eta bide ondoko etxe batean 85 urteko amona bat ikusi genuen. Keinuekin lo egiteko ea aukerarik bazegoen galdetu eta soroan lanean zeuden bere senitartekoen bila joan ginen hirurok. Bere bi seme-alabak, bilo-

SEM E - ALABAK

ohera goaz. Egunerokoa idatzi, irakurri, eguneko argazkiak errepasatu‌ eta lotara! Hau orokorrean egiten duguna da, baina egun denak ez dira berdinak. Herrialdearen arabera, tenperaturaren arabera, ordutegiak tokian tokira egokitzen ditugu.

87


Eta askatasuna. Ez duzu beste garraiobideen zain ibili behar. Zuk erabakitzen duzu noiz eta norantz joan. Herrialde batzuetan, garraiobide publikoan toki batzuetara joatea ez da hain erraza eta gu, bizikletaz, errazago mugi gaitezke. Ibilbidea ere aldatu dezakegu. Nolabaiteko askatasuna sentitzen dugu bizikleta gainean.

ba, birbiloba.. denak batu ziren etxera eta egongelan, sutondoan, txokoa egin ziguten lotarako. Afaltzen eta gosaltzen eman ziguten eta ahal bezala kontu kontari ibili ginen. Ez zuten dirurik onartu ordainean, eta denak irribarre zabal batekin agurtu genuen elkar goizean. Gauza txiki horiek egiten dute handi bidaia. Fisikoki ongi prestatuta egon behar al da horrelako bidaia bati ekiteko? Ez dut uste askorik prestatu behar denik. Ainhoa eta biok, egiari zor, nahiko kirolzaleak gara eta urtean zehar gure kontutxoak egiten ditugu, baina ez bidaiari begirako prestaketa bezala, aisialdi bezala baizik. Bidaia luzea da eta bidaian zehar gorputza egokitzen joaten da. Bidaia zure ahalmen eta gogoetara egokitzea ere garrantzitsua da. Aldapak gogoko ez badituzu, herrialde menditsuak ez aukeratu, egunean egindako kilometroak ere oso desberdinak izan daitezke: 50, 80, 100… bakoitzak ikusi behar du bere ahalmena eta gogoa zein den. Mundua oso handia da, eta ez da zaila zuri ongi egokituko zaizun herrialdea aukeratzea.

SEM E - ALABAK

Zer eskaintzen dizue bizikletan bidaiatzeak?

88

Guretzat bi dira hitz klabeak: gertutasuna eta askatasuna. Bizikletaz bidaiatzen duzunean herrialdetik gertuago sentitzeko aukera aparta duzu. Normalki, ohiko bidaiariak garraiobide bat hartuz doaz toki interesgarri batetik bestera. Guk, ibilbide bera egiteko, agian lau edo bost egun beharko ditugu eta bidean inortxo ere geratzen ez den tokietan geratu behar dugu, turismorako prestaturiko tokietatik urrun. Horrek herrialdea benetan nolakoa den ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu eta bertako tokietatik eta jendetik oso gertu egoteko aukera ematen. Bertakoek jaten dutena jan eta bertakoekin lo egin. Jendearen erreakzioa oso bestelako da bizikletaz izerditan, nekatuta, zikin… iristen zarenean. Interesatu egiten da eta batzuetan miresmen pixkatxo bat ere erakusten dute. Nik uste ateak irekitzen dizkigula bizikletak.

Hori bai, askotan erosotasunik gabe bidaiatzen dugu, baina horrelakoxea da gure bidaiatzeko modua. Ez dugu mitifikatu nahi, dena ez da ona eta polita, baina guretzat bidaiatzeko modurik onena da. Zein izango da hurrengo erronka? Dagoeneko pentsatuta al daukazue? Hurrengo erronka bihar bertan hasiko da! Tibet inguruan gaude eta mendate altuetara jo behar dugu: hotza, haizea, 4.000 metrotik gorako mendateak… oso zaila egiten zaigu hurrengo bidaian pentsatzea. Sentsazio berezia da urtebetez bidaiatzea. Orain arte, udako bidaietan, etxean prestatzen genuen dena eta gero udan egin. Bidaia honetan, ordea, bidaiatzen gaudela presatu behar izan dugu hurrengo bidaia. Nepalen bukatzen geundela Myanmar, Myanmarren bukatzen geundela Thailandia, Thailandian bukatzen geundela Kanputxea… eta orain, Tibeteko zonaldea pasatu ostean, uztail hasieran Japoniara joatekotan gaude eta handik Filipinetara. Urtebete bidaiatzen eman ostean etxera bueltatzea izango da hurrengo benetako erronka! “Bizikleta batek aberastasunaren beste ikuspegi bat eskaini dezake”. Zer adierazten dizue esaldi horrek? Oso esaldi borobila iruditzen zaigu. Gure bizipenenak bizikleta gainetik izan dira eta askotan gure artean hitz egiten dugu kontu honi buruz: txiroa al da herrialdea hau? Jendea bere xumetasunean pozik bizi dela ikusten dugunean, jatekorik falta ez zaionean, orain Txinan bezala 80 urtetik gorako hainbeste jende ikusten dugunean… oso zaila egiten zaigu jende hori txiroa dela esatea. Datu makroekonomikoek hori esan arren, guk ez dugu horrela bizi. Gure eguneroko bizitzan ditugun makina bat gauza ez dituzte, noski, baina horrek pobre egiten al ditu? Eta gu, aldiz, aberatsak al gara? Bizikleta gaineko bidaiek buruan ditugun hainbat aurreiritzi aldatzen lagundu digute eta errealitateak kolore asko dituela ulertzen lagundu. JAIONE UGALDEBERE SARASUA


Gari Argote, Oiartzungo futbol entrenatzailea "Niretzat ez dira jokalariak bakarrik, nik asko maite ditut" Urtean hirutan gonbidatzen dugu Gari Argote Oiartzun Irratira. Futbol denboraldiaren hasieran, lehen itzulia pasatuta eta denboraldiaren bukaeran. Aurten ere egin diogu denboraldi bukaerako elkarrizketa. Irribarre handi bat lagun, laino baten gainean etorri da. Ohorezko Erregionaleko taldea hirugarren mailara igo duen lainoan hain zuzen ere. 3. mailarako txartela lortu eta hiru egunetara egin genion elkarrizketa entrenatzaile oiartzuarrari, oraindik emozioak pil-pilean zituela.

Horretan gaude, oraindik hor goian nago. Batzuetan negar saioren bat egiten dut, momentuak gogoratuz, argazkiak ikusiz, bideoren bat ere ikusi dut... Sentsazio oso bereziak bizitzen ari naiz eta merezi du gozatzea. Taldekideekin topatzen garenean ere konplizitatez beteriko irribarreak trukatzen ditugu eta oso polita da hau bizitzea. Sari honek merezi du eta gozatzen ari gara. Noiz lehertu zinen? Egia esateko ez naiz lehertu oraindik. Momentuak ditut, malkoren edo beste botatzen dut lortutakoa gogoratzen. Aste Santutik denboraldi bukaerara arte bi hilabete gogor izan dira. Politak baina tentsio handikoak eta gogorrak. Aretxabaletako partidan igo gintezkeela bagenekien baina ez zen gertatu. Azkeneko partidaren egunean goizean zehar ere hunkitu nintzen, irra-

tian egin zenuten saio berezian ere bai... Baina emozioetan lehertu oraindik ez naiz egin. Azken partidako ze momenturekin geratuko zinateke? Azken bueltaren momentua oso hunkigarria izan zen. Bereziki errepide aldeko porteriatik tabernara bitarteko tarte horretan. Oraindik jende pila bat geratzen zen, taldea zaleei txaloka eta zaleak taldeari. Momentu intimoagoa berriz aldageletan izan zen, oso momentu polita. Denak kantatzen, dantzatzen. Momentu txar guztiak ahaztu eta gozatzeko momentuekin geratzen naiz. Igoera Ugaldetxon izateak ere gehitu zituen emozioak? Ez zenuten nik pasa nuen astea pasa! Dudarik gabe etxean igoera lortzea polita izan zen, baina Aretxabaletan galdu ondoren oraindik zalantzak

SEM E - ALABAK

Lainotik jaitsi al gara?

89


izatea ez zen xamurra izan. Orain, jakinda Ugaldetxon nola bizi izan genuen, nik ere horren aldeko apustua egingo nuke. Baina aukeran nahiago Aretxabaletari irabazita igo izan bagina. Ospatzen berdin-berdin asmatuko genukeen.

on eta txarretan ondoan izaten ditugulako. Afaldu ondoren plazara igo ginen eta Kastroko iturrian egin genituen lehen ospakizunak. Gau luzea izan zen.

2013ko maiatzaren 25eko zortziak hamar gutxi, momentu historikoa. Oiartzun hirugarren mailan.

Aurten desberdin sentitu dudana zaleen bultzada izan da. Indar handia sentitu dut. Oiartzungo betiko kuadrillak urte osoan azaldu dira. Baina aspaldian Ugaldetxora azaldu gabekoak ere azken aldian joaten hasi dira, haur pila bat tartean. Kalean ere taldearekiko jarraipena eta babesa handia izan da, astero zer moduz geunden galdetzen izan dira. Harritu nauen gauza izan da, baina era berean asko poztu nauena.

Bizikera asko izan ziren. Partida aurretik hitzalditxo bat ematen diet eta esan nien jokalariei partida aprobetxatzeko, gozatzeko eta bizitzeko. Gutxitan edukiko zutela horrelako momentuak bizitzeko aukera. Beroketak egiten hasten garenean inor gutxi egoten da, eta azken partida horretan jende pila bat zegoen. Giroan ikusten zen zerbait berezia pasako zela, zelaira atera ginen momentutik. Egun handia izan zen.

SEM E - ALABAK

Aldageletan eta ondoren nolakoa izan zen ospakizuna?

90

Estasi moduko bat bezala bizi izan nuen. Leku intimoa da aldagela. Hitzekin esplikatzeko zailak diren emozioak elkartu ziren. Gozatzen ari ginen, kantatzen, dantzatzen, besarkatzen... Denei geratuko zaizkigu momentu horiek barruan. Gero guraso eta neska-lagunekin afaltzera joan ginen Artasora. Azken urteetan denboraldia bukatuta egin izan dugu eurekin afaria. Haiek momentu

Zaleak ere ezin ahaztu.

Haur eta gaztetxo asko. Azken partidan zenbat haur zeuden ikustea pozgarria izan zen, hor dago etorkizuna. Nire ustez haiek ilusioa duen talde bat ikustea ona da. Oiartzunen txikitatik jokatzen hasi eta gauzak ongi egin direlako hirugarren mailan dagoen talde bat ikustea positiboa da. Herriko taldea goian ikusteak ilusioa sortzen duelako eta identifikatuak sentituko direlako. Taldearentzat eta niretzat harro sentitzeko modukoa da. Zu txikitatik egon zara Oiartzun Kirol Elkartearekin loturik. Nola ikusten zenituen jokalari zaharragoak?


Ez dut esango idolotzat nituenik baina bai eredu gisa. Haiekin jokatzeko eta egoteko gogoa eta ilusioa izaten nuen. Guk entrenatzen bukatzen genuenean, goiko kategorietakoak hasten ziren, aldageletan sortzen zen harremana eta lotura. Beti pentsatzen nuen "gustatuko litzaidake noizbait horiekin jokatzea"; momentu horiek iritsi zitzaizkidan eta ilusio handiz bizi nituen. Gaur egungo gaztetxoek ere aukera eta ilusio hori dutela ikusteak zirrara eragiten dit. Nolako harremana duzu jokalariekin?

Harrobiko jokalariak dira gehienak. 17-18 jokalari dira oiartzuarrak eta filosofia horri jarraitu behar diogu. Nahiz eta hirugarren mailara igo, jokalari bloke hori mantentzen saiatuko gara. Taldea indartzeko kanpoko norbait ekarri behar bada, egingo dugu, baina gutxiengo bat izango da. Oraingo bideari jarraitu behar diogu. Ahalik eta lan hoberena egiten saiatuko gara datorren urtean. Jokalariek lortu dute sari hau, haiek borrokatu beharko dute datorren urtean hor egoteko, eta etorkizunean ere horrela izan beharko lukeela uste dut. Zuk berriz odolbero fama duzu, txartel gorrien laguna zarela... Epaileen artean fama hori dut, ez dut ukatuko. Gaizki pasatzen dut txartel bat ateratzen didatenean. Neure burua pertsona lasaitzat dut, baina futbolak trasformatu egiten nau. Jokalari nintzenean ere asko haserretzen nintzen, entrenatzaile moduan ere batzuetan neure onetik ate-

ratzen naiz... Etxera joaten naizenean ez dut ongi pasatzen, lagunek eta Amaiak esaten didate lasai hartzeko. Esan daiteke futbolak nire onena eta txarrena ateratzen dituela. Denborarekin ari naiz saiatzen ikasten eta gauzak lasaiago hartzen. IĂąaki Tolosa prestatzaile fisikoaren lana nabarmendu izan duzue behin eta berriz. Ez ditut Pontti eta Dabid (Brun) ahaztu nahi. Baina behar genuen prestatzaile fisiko bat, eta IĂąakik berak ere bazuen talde batekin lana egiteko gogoa. Elkarren osagarri gara. Bagenekien gabezia bat genuela alde horretatik eta gidatuko gintuen norbait behar genuen. Taldeak oso ongi erantzuten dio IĂąakiren lanari eta oso gustura gaude. Azken urtetan sailkapen nagusiko goiko postuetan egon zarete. Denboraldi honetan oreka iritsi dela esan daiteke? Maila batetik bestera igotzeko mila faktore hartu behar dira kontuan. Garbi dago talde ona behar dela, zortea, gauza asko alde... Argi dago hemen, atzetik lan ona egin dela. Urteetan zehar lan asko egin duen talde bat egon dela eta euren fruitua ere badela emaitza hau. Aurten aire freskoa sartu da taldean, pieza guztiek bat egin egin dute, beteranoek bere puntua jarri dute. Zortea eduki dugu zalantzarik gabe, baina inork ez digu ezer oparitu. Hilabete asko pasatu ditugu lanean, uztailetik maiatzera inork baino lan gehiago egin dute jokalariek, eta merezitako saria lortu dugu.

SEM E - ALABAK

Beti saiatu izan naiz adierazten pertsonak garela lehendabizi. Saiatzen naiz haiengandik ahalik eta gertuen egoten. Entrenatzaileez gain pertsonak garela adierazten, edozein momentutan hitz egiteko edo haserretzeko hor gaudela. Niretzat ez dira jokalariak bakarrik, nik asko maite ditut. Norbait gaizki ikusten badut, berarekin hitz egiten dut, saiatzen naiz gertu egoten, batzuetan lortuko dut eta besteetan ez. Pertsona batek ez duenean jokatzen edo deialditik kanpo geratzen denean, asko kostatzen zait esatea, bere aurpegia ikustea, sufritu egiten dut. Badakit erabaki horiek min ematen dietela. Ez dakit beste taldeetako entrenatzaileeak nolakoak diren, baina niri senti dezaketen min horrek gaizki pasarazten dit. Kanpotik etortzen diren jokalariak ere zerbait berezia dagoela esaten dute Oiartzunen. Ezin da hitzez azaldu, berezia da sentimentu hori.

91


Hain denboraldi ona egingo zenutela espero al zenuen? Beste taldeak ezagutuz gero, badakizu oso onak direla. Denboraldi hasieran emaitza hauek izango zirela esan izan balidate, ez nukeen sinetsiko. Denboraldia aurrera joan ahala iazkoa berdintzea zen helburua, 65 puntura iristea. Gero bolada onarekin hasi ginen, eta aurrera egin dugu 78 puntu eskuratu arte. Hasieran neurria ezin harturik ibili ginen. Partida dexente galdu genituen, irregular xamar hasi ginen, gol asko jaso genituen... Baina egoerari buelta eman genion eta azkeneko datuak bikainak dira: 14 partidatan bi gol bakarrik jaso ditugu.

SEM E - ALABAK

Nolakoak dira hirugarren mailako taldeak?

92

Ez dut erreferentzia askorik, baina urtean zehar Pasaiaren partida batzuk ikustera joan naiz. Futbol desberdina da, futbol gutxiago ikusten da eta borroka gehiago. Ez da txorakeriarik egoten, jende esperimentatuagoa dabil eta jokoa gogorragoa da. Futbol desberdina. Talde gehienak bizkaitarrak dira, sailkapeneko lehen postuetan borrokan egoten direnak. Oso berria izango da denentzat eta kostako zaigu neurria hartzea. Denboraldi hasiera abuztuaren bukaeran da, eta orain jokalariek indarberritu egin behar dute. Ze behar edo hutsune ditu Oiartzunek? Pixkanaka dena baloratzen hasiko gara. Denean dago hutsuneren bat edo beste. Lehen aipatutako blokea mantendu nahi dugu, horretan

saiatuko gara behintzat. Jokalariek kontziente izan behar dute hirugarren mailak konpromiso gehiago eskatzen duela. Nora goazen argi izan behar dugu, hirugarren maila, maila exigentea da. Hor egoteko borrokatu behar dugu, hau historikoa da eta historia luzatzen saiatuko gara. Ahalik eta urterik onena egin, ahal bada mantendu eta ahalik eta postu onenean bukatu. Aipatu dugu jokalari blokeak jarraitzeak zernolako garrantzia duen. Entrenatzaile taldeak jarraitzeak ere izango du bere garrantzia. Dabid, Pontti eta IĂąakik bizitza ematen didate. Jokalariei konpromisoa eskatzen diegun neurri berean, gure aldetik ere hartu beharko ditugu. Lotzeko gauza asko daude, zuzendaritzatik eta gure aldetik. Gu ez gara honetaz bizi eta bakoitzak bere lana eta familia ditu. Hirugarren mailako talde gehienak bizkaitarrak dira eta horrek astebururo egun erdi bat eskatzen du. Konturatzen al zarete historiara pasatu zaretela? Egun bereziak izaten ari dira. Nonbait idatzita geratuko dira jokalarien izenak eta hemendik urte batzuetara euren seme-alabek honen berri izango dute. Ez gara konturatzen zer lortu dugun. Baina lorpenari baino garrantzi gehiago ematen diot bizitako momentu on guztiei. Inork ez dizkit kenduko jokalariekin eta beste entrenatzaileekin pasatako momentu onak. Haiei oso eskertua nago, nire bizitzako zati oso garrantzitsua dira.


MOTZ-MOTZEAN -Mendia edo hondartza? Hondartza. - Zerk alaitzen dizu eguna? Kuadrillak. -Zerk eragiten dizu barrea? Oso irribarretsua naiz, edozer gauzak. -Negarra? Oso sentibera naiz. Negar erraz egiten dut? -Zerk ateratzen zaitu zure onetik? Batzuetan lanak. - Definitu hitz batean Oiartzun Ohorezko Erregionala? Izugarria. -Bizio bat? Futbola. -Abesti bat? Egunsentian. (Jokalariek entrenatzaile taldeari esandako adierazpenekin jarri genion abestia). JOXE MIGEL LOPEZ ETA MIRARI MARTIARENA-

Ohorezko egunsentiak

Elkarbanatzen dituzte 90 minutuko partidak edo 109koak. Pase luzeak, motzak, jokaldiak, txartel horiak eta gorriak, golak, jokoz kanpokoak, faltak, lesioak, animoak, besarkadak... 90 minutuan, mundurik existituko ez balitz bezala. Hamaika hamaikaren aurka, baloia eta mundua oinetan. Aulkian daudenek ematen diete arnasa, harmailetako zaleek hauspoa. Elkarbanatzen dituzte partida jokatu ondorengo momentuak. Zaleekin, familiarekin, lagunekin, Oiartzunekin eta oiartzuarrokin. Askotan ilunabarretan hasi eta egunsentian amaitzen diren orduak. Azken denboraldi honetan belarritik belarrirainoko irribarrearekin. Astero hiru

puntu gehitu ondorengo aho zapore goxoarekin. 90 minutuan hustu ondoren, hiru puntuek indarberrituko balituzte bezala. Gari Argote buru; Eneko Pontesta Pontti, IĂąaki Tolosa eta Dabid Brun itzalpeko gidari eta lagun. Jokalariek miresmenez eta esker oneko hitzez bete zuten Oiartzun Irratiko estudioa. Entrenatzaile taldearen lana goraipatuz, lehen mailako lagun taldea dela erakutsiz eta sentituz. Hori mikrofono aurrean egitea ez da erraza. Hasieratik erakutsi zuten prestutasuna eta gutxitan esaten ditugunak adierazi zizkieten. Zorionak entrenatzaile taldeari eta jokalariei!!! Ederra da zuen berri zabaltzea. Ederra zuen emaitzak ematea. Ederra eta zoragarria zuek ezagutzea. Segi ilunabarrak eta egunsentiak elkarbanatzen. Duzuen indarrak eta ilusioak ilunabarrak ohorezko egunsenti bihurtzen dituelako. MIRARI MARTIARENA Oiartzun Irratia

SEM E - ALABAK

Ilunabarrak eta egunsentiak elkarbanatzen dituen talde gisa definitu nuen Oiartzun Ohorezko Erregionala. Ilunabarrak elkarbanatzen dituzte entrenamentuetan, Karla Lekuona futbol zelaian. Ariketak, luzaketak, jokaldi estrategikoak, Bidegorriko korrika saioak, zirkulazioa hobetzeko izotz koxkorrak...

93


Eusebio Arbelaitz Irastorza

SEM E - ALABAK

“Nire inguruko lan taldea oso ona da. Batik bat, nire eskuineko eskua, nire emazte Arantxa, izugarri laguntzen didana”

94

40 urte daramatza Zuberoa jatetxean salako zuzendari, eta 40 urte horietan lana ongi baino hobeto betetzeagatik sari garrantzitsua jaso zuen 2012ko urriaren 10ean. Izan ere, Donostiako Aste Gastronomikoak Urrezko IV. Gueridon Nazioarteko saria eman zion. Zuberoa jatetxean, familiako negozioan anaiarekin batera urteetan egindako ibilbide luzearen ordaina izan zen, inondik ere. Oso eskertua dago iturrioztarra. Pozgarria da harentzat, saria etxean jaso zuen eta. Saria berak jaso zuen, baina talde lana goraipatu zuen hura eskuratzean. “Jangelan dihardugunok oso lotuta gaude sukaldariarekin. Harreman oso ona ez badago sukaldearekin, oso zaila da gauzak ongi eramatea. Nire inguruko taldea ere oso ona daukat. Batik bat, nire eskuineko eskua, nire emazte Arantxa, izugarri laguntzen didana”, adierazi zuen saria jasotzean.


-Une hunkigarria bizi izan zenuen saria jasotzerakoan. -Bai, izugarria izan zen. Gainera, ikusi nuenean neure burua inguratuta beste jatetxeetako hainbeste kiderekin, ezustean harrapatu ninduten. Denei nire esker ona adierazi nahi diet, une hartan, presarekin, ez nuelako eskertzeko betarik izan. Oso eskertua nago. -Eusebio, zure lana oso isila izan da. Ezkutuan ibili izan zara, lan handia egin duzu, baina ez zara oso mediatikoa izan. –Ez naiz, ez, oso zalea telebistan eta irratian ateratzeko. -Salako zuzendari asko zeuden zu saria jasotzeko unean.

Eusebio eta Hilario Arbelaitz.

-Jaso duzun sariarekin hitz berri bat ikasi dugu: gueridĂłn.

-Erraza al da jendeari gustua egitea? Berehala antzematen al diezu zer nahi duten?

-Lanerako tresna da niretzat. Gaur egun ez dugu askorik erabiltzen. Mahai osagarri bat da, garai batean erabiltzen genuen jakiak flanbeatzeko edo garreztatzeko, gauzak zatitzeko, bezeroaren ondoan jartzen zena.

-Hainbeste urte eman ditugu lan honetan; 40 urteko esperientziak asko laguntzen du. Nahiko azkar igartzen dugu, zenbaitetan, baita zer eskatuko digun ere. Oso polita da gure lana. Psikologia puntu izugarria hartzen da.

-Aurtengo Donostiako Aste Gastronomikoak arrakasta handia izan al du, Eusebio? -Urriaren 7tik 10era egin zen aurtengo edizioa. Sekulako arrakasta izan zuen aurtengoak ere. Parte hartze aldetik, oso aberatsa izan zen; izan ere, 12.000 bisitari, 1.500 kongresista, 400 kazetari. Iaz baino %7 partaide gehiago izan zuen asteak. -Zein da salako zuzendari baten lana? -Bezeroa gure etxean sartzen den unetik hasten gara hartaz arduratzen. Kontua ez da bakarrik ongi jatea. Horrek daukan guztiaz arduratzen gara. Harrera egiten diogu, sentitu behar du etxean dagoela. Arropa hartu, jangelara lagundu. Gure etxera iritsi eta alde egiten duen bitartean bere gainean egoten gara. Lan horretan laguntzen dit nire emazte Arantxak. Nire eskuineko eskua da. Nire semeak ere, oporretan badaude, hor aritzen dira lanean, niri laguntzen. Bezeroak, gure etxera datorrenean, lehen harremana nire emaztearekin edota nirekin izaten du.

Gainera azpimarratu nahiko nuke zer talde daukagun Zuberoan. Sukaldetik hasi eta azken zerbitzura arte. Izugarri eskertzen diet. Eta sari hau Zuberoako talde osoari eskaintzen diot. Niri eman didate saria, baina ez bazaude inguratua hain langile onez, oso zaila da hau guztia ongi egitea. -Eusebio, zu Garbunon jaio zinen, Zuberoa jatetxea dagoen baserrian. -Bai, halaxe da. Nire senide guztiak hemen jaio ginen: Hilario, Joxe Angel, ni neu eta Joxe Mari anaia txikiena; nire arrebak ere bai, Donostian arropa-dendak dituztenak, Maria Jesus eta Maria Angeles, gazteena; zaharrena, berriz, Mari Jose, urteetan Jaizubiako jatetxean aritutakoa. Garbuno baserria Oiartzungo zaharrenetakoa da, 650 urte ditu, gutxi gorabehera. Manuel Lekuonak Del Oyarzun antiguo liburuan zioen garai hartan Oiartzunen bi baserri eraiki zirela: Garbuno Iturriotzen eta Pagua Ergoienen, eta orduan zioten herrian “aldexko-aldexko auzoak

SEM E - ALABAK

-Ezuste handia izan zen niretzat. Ez nekien ezta saria nork emango zidan ere. Bartzelonatik etorri zen nire lagun Fermin Puig-ek eman zidan, eta txundituta gelditu nintzen. Hunkigarria izan zen, benetan.

95


Garbuno baserria. Zuberoa jatetxeko oilagor errea.

ongi izateko�, eta bien artean 3 kilometroko aldea dago. Hasiera hartan dorretxea zen Garbuno. Baserrian orain dela 80 urte sagardotegia zegoen. Gero, gurasoek taberna eta baserria jarri zituzten bertan. Duela 40 urte baserria kendu, eta erretegia jarri zen. Zoritxarrez, aita oso gazterik hil zitzaigun, eta orduan utzi genituen gure ikasketak eta hasi ginen jatetxean lanean‌ -Amak kutsatu al zizuen jatetxean aritzeko afizio hori? -Bai, ama oso sukaldari ona izan zen. Amak eta izebak sartu zioten Hilariori sukaldeko harra, sukaldean mimoz aritzeko gogoa. Haiek izan ziren haren maistrak. Haien omenez daude gure kartan amaren erara egiten zituen txerriaren mutturrak. Horiek ez dira inoiz faltako gure jatetxeko kartan. Izan ere, haren oroimena hor dago. Egia da gaur egun ez dela garai batean bezala egiten, janari hori eguneratua dagoela, baina hor dago.

SEM E - ALABAK

-Zu ehiztaria zaitugu, Eusebio.

96

-Bai, afizioa badaukat ehizarako. Ez dut askorik botatzen, baina gustura joaten naiz mendira. Jatetxea ixten dugunean, urriaren erdialdean, hamabost egun hartzen ditut horretarako, eta, gainera, asteazkenetan eta igandeetan jai izaten dugunez, mendira joan eta disfrutatzen dut. -Jangelako zuzendariak zenbateko eragina izan dezake Zuberoako sukaldean?

-Hilariok egiten dituen platerak probatu egiten ditugu. Jangelako zuzendariaren iritzia oso garrantzitsua da, nire ustez. Izan ere, bezeroekin zuzenean gu aritzen gara, eta guk ikusten dugu platerei ematen dieten erantzuna. Beraz, azken finean elkarlana da garrantzitsuena. -Norbaitek esaten al du txarra dagoela zuek egindako jakiren bat? -Ez, gehienez esango du gustatu ez zaiola. Txarra badago, ez dugu zerbitzatzen plater hori. Segituan nabaritzen dugu bezeroaren iritzia. Irribarrearengatik berehala nabaritzen da. -Gutxi gorabehera esan diguzu salako zuzendariak nola bete behar duen bere egitekoa. Eta zer ez du sekula egin behar? -Niri ez zait gustatzen inoiz bezeroari moztea hitz egiten ari bada: errespetatu egin behar da, inondik ere. Gure gonbidatuak dira, guretzat, garrantzitsuenak. Haiek dute garrantzia, eta ez guk. Niri ez zait gustatzen, beren gauzetan ari badira hitz egiten, ni joan eta denak isiltzea nik adierazteko zer jaten ari diren. Zuk egokitu behar duzu, eta ez alderantziz. Kontu handiz ibili behar da.


-Pila bat. Kongresu honetan izan da munduko sukaldaririk hoberenetako bat, Pierre Gagnaire, eta gure etxetik pasa zen. Txoratua joan zen, eta gu oso pozik. Beste edonor bezala hartu genuen. Tratu berdina eman genion. Beste edozeinek jaten duen bezala jan zuen hark ere.

den bezala. Gourmetak jarraitzen du berdin. Atzerritarrak asko etortzen dira… Hala ere, momentuz moldatzen gara. Gure herrian, egia esan, beti horrela izan da: gu norbaitekin gelditzen bagara, beti mahai baten inguruan izaten da, bazkaltzeko edota afaltzeko. Ez zara gelditzen paseo bat emateko, ez horixe. Mahai baten inguruan, beti.

-Beste batzuek jaten dutena jan zuen, baina zer jan zuen, bada?

-Negozio-otordu inportante asko izan al dira Zuberoan.

-Tortolak jan zituen; arkume errea, gure etxeko plater klasiko bat (jende pila bat joaten da hori jatera); eta ostra batzuk Guillardeau plantxan eginak. Oso gustura joan zen. Halako sukaldari batek erantzun hori izatea gure platerekin oso betegarria da. Hala ere, garrantzitsuena eguneroko lana da.

-Bai, halaxe izan da. Gu saiatzen gara lana ahalik eta hoberen egiten. Gure eskuetan dagoena ahalik eta hobekien egitea da gure eginkizuna.

-Bruce Sprinsteeng-i, kantari ezagunari, zuen etxeko gazta-tarta izugarri gustatu omen zitzaion.

-Egia da, halere guk berdin jarraitzen dugu. Izan ere, askotan ez duzu jakiten zergatik ematen edota kentzen dizuten. Guk, azken finean, berdintsu jarraitzen dugu lanean. Horrek eragina izan zuen bezero berrien artean, atzerritarrekin. Horrek atzera botatzen zaitu ezezagunekin. Baina ezagutzen zaituztenek berdin jarraitzen dute gurera etortzen, izar bat, bi edota hiru izan. Kexa asko izan ziren, batik bat frantsesen artean. Jendea haserre zegoen.

-Hala esan zuen: “Gazta-tarta honengatik berriro etorriko naiz Donostiara”. Hala ere, betidanik izan du ospea gure gazta-tartak, ez Nueva Jerseyko musikariak esan zuelako. Hilariok sortua da. -Gomendiorik ematen duzu, ala bezeroari uzten diozu jakiak aukeratzen? -Batzuek nahiago dute zuzenean aukeratu, baina gehientsuenek gure esku uzten dute, aholkua ematea hobesten dute. Jende askok aukeratzen du dastamen-menua, hor baitaude garai bakoitzeko platerik garrantzitsuenak. Gure sukaldaritza-eredua agertzen da hor, denetik pixka bat. Urte-sasoi bakoitzak bere dastamen-menua dauka. Hura lotzen dugu garai horretako produktuekin. Eta gero badaude beste plater batzuk, gure etxeko betiko platerak direnak, ezin ditugunak kendu, bezero asko horiek jatera joaten baitira. -Zuek sustraietan oinarritutako sukaldaritza egiten duzue, baina berrikuntzak tartean direla. -Bai, halaxe da. Sustraiak ahaztu gabe, dudarik gabe. Zaporeari ematen diogu garrantzia. Jateko garaian disfrutatzea da kontua. -Krisiarekin zer moduz zabiltzate, antzeman al da? -Denean bezala, beti nabaritzen da. Enpresako bazkari horiek jaitsi dira pixka bat, normala

-Zuberoa jatetxeak sona berezia izan zuen zorioneko Mitxelin izar hura galdu zuenean. Bezeroek pena handiagoa hartu zuten zuek baino.

Mitxelineko arduradunek ere esan digute kasu berezi bat garela. Izan ere, nahiz izarra kendu berdin jarraitzen dugulako lanean. Hori zerbaitengatik izango da. -Eusebio, esan iezaguzu zein den zure gutizia. -Ni ostra zale porrokatua naiz. Edozein eratara. Bai, ostrak aukeratuko nituzke. Zure ikasle izan den batek, Dani Lasak, honako hau esan du zuri buruz: “Aitortu behar dut nire lehenengo sukaldaritzako praktikak jangelan izan zirela, eta Zuberoan gainera. Bezeroarekiko harremana oso garrantzitsua da. Lan isila eta ezkutua izaten da, saiatu behar delako bezeroak ez dezan igarri deus falta zaionik, eta behar duen oro beti izan dezan. Eta hori guztia irribarre batekin, hitz goxo batekin, beti prest. Eta Eusebiok kondentsatzen du hori guztia: isila, familia-gizona… Asko miresten dut”. EUSKADI IRRATIKO ELKARRIZKETA JAIONE UGALDEBERE SARASUAK EGOKITUA

SEM E - ALABAK

-Honezkero, jende ezagun asko pasako zen Zuberoatik.

97


Idoia Beratarbide Arrieta “Sorkuntza espazioan izugarri gozatzen dut, eta denbora nolabait gelditu egiten da” Idoia Beratarbide Arrieta artista

Txikitatik gustatu zaizu margotzea, marraztea…

oiartzuarrak Donostiako Lugaritz

Ez dut uste txikitan margotzea beste ezer baino gehiago gustatzen zitzaidanik, baina gogoan dut begiratzea oso gustuko nuela, orduak eman ahal nituen nire amari irudikatzeko eskatzen nizkion irudiak nola egiten zituen ikusten, edonork esku anak nola egiten zituen begiratzen… baliteke horrek guztiak gerora marrazkiarekiko eta margoarekiko zaletasuna piztu izana.

kultur etxean ‘Memoria zulatua’ izeneko erakusketa jarri zuen iazko urrian. Gero, antzerki lanetan ere ikusi dugu. Ibilbide luzeko SEM E - ALABAK

ilustratzailea ere bada. Bere ibilbide

98

artistikoa gertutik ezagutzeko parada izan dugu elkarrizketa honen bitartez.

Arte Ederrak ikasi zenituen Bilbon. Oroitzapenak. Oro har oroitzapen onak ditut Arte Ederrak ikasten eman nituen lau urte horiekiko. Hemezortzi urterekin dena ikusteko eta ikasteko nuela


Ikasketak amaitu eta berehala zure margolanen lehen erakusketa antolatu zenuen. Fakultatetik atera nintzenean argi nuen bakarra margotzen jarraitu behar nuela zen, eta hala egin nuen, horrekin batera nire lehen banakako erakusketa jarri nuen 1999ko udan, lehen Oiartzungo Laboralak goiko zatian zeukan aretoan. Jarraian Paradores de Turismo-koek sorkuntzarako beka artistikoa eman zidaten urte bereko azaroan. 2000. urte hasieran Haurtzaro Ikastolan eskola orduz kanpoko plastika tailerrak ematen hasi nintzen. Uste dut hiru gauza horiek klabeak izan zirela bere momentuan, eta haiei esker jarraitzen dudala oraindik modu batean edo bestean sorkuntzan lanean. Gero etorri zen ilustrazio mundua. Haurrentzako zein gazteentzako liburuetako ilustrazio lanak egin dituzu. Zuk idatzitako liburu ilustratua ere argitaratu duzu. Txikitan liburuzalea nintzen eta orduak ematen nituen bertan agertzen ziren ilustrazioei begira, istorio paraleloak sortzen nituen haiekin eta magia iruditzen zitzaidan norbaitek irudi horiek egiteko zuen gaitasuna. Fakultatean ia asignatura guztiak margogintzara bideratu nituen. Gure

kintakoek ez genuen ilustrazioa ukitzeko aukera askorik izan, halako aldaketa prozesu batean zegoen fakultatea‌ baina nire margoak askotan lotzen zituzten poetikotasunarekin eta ilustrazioarekin. Horrela, liburu ilustratuen lehiaketa batera aurkeztera animatu nintzen; neronek idatzi eta ilustratu nuen lana eta lehiaketa irabazi ez arren, antolatzaileen interesa ikusita, hemengo argitaletxe batengana jotzea erabaki nuen eta 2003. urtean Erein argitaletxeak Hodei bat harrapatuz publikatu zidan. Horrela, bide berri bat hasi zen nire sorkuntzan eta zenbait liburu ilustratu ditut: haurrentzat (Zergatik iristen da gaua, Zikoina Andereak, Mikel eta Mikaela), gazteentzat (Odisea, Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua) eta helduentzat (Begira, Hura ez da lekua). Beste zenbait libururen azalak sortu eta hainbat eta hainbat kartel ere osatu ditut. Jarraian, Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartea ezagutu zenuen, eta horrekin batera hainbat arte diziplinatako jendea. Horko batzuekin talde lana (Metrokoadroka) abiatu zenuten. Zein urrats egin dituzue? Zein izan da zure egitekoa talde lan horretan? Zertan zabiltzate gaur egun? Mikelazulo Kultur Elkartea 2000. urtean ezagutu nuen. Lehenago entzuna nuen bertan erakusketak jartzen zituztela eta kultur ekitaldiak egiten zituztela, eta bertan erakusketa jartzeko komentatu zidatenean, bi aldiz pentsatu gabe

SEM E - ALABAK

sentitzen nuen. Lehen urtean ez nuen oso ondo ulertzen norantz bideratuko nuen jasotzen ari nintzen guztia, baina azken urtearen amaieran, lan pila bat egin ostean eta bidean izan nituen irakasle on batzuei esker, sormena aurkitu nuen nigan eta ordutik nirekin dago. Egia esan, zorte handia izan nuela pentsatzen dut, ez zaio jende guztiari gertatzen ikasi duen karrera bere gustukoa izatea.

99


Banakako sorkuntzan bidea barrukoa da, zu zeure buruarekin. Bidaia bakartia izaten da, kontzentratuagoa nolabait, baina ni neu naizen horretatik gertuen sentitzen naizen momentuak izaten dira, izugarri gozatzen dut eta denbora nolabait gelditu egiten da sorkuntza espazio horretan.

baiezkoa eman nuen. Segituan tentatu ninduen hango partaideek kultura begiratzeko eta bizitzeko zuten ikuspegiak. Kolaboratzaile gisa hasi nintzen, gaur egun oraindik banaiz, eta sei urtez koordinatzaile ere izan nintzen. Bidean hainbat arte diziplinatako jende pila ezagutu dut, kasu batzuetan Mikelazulo besteren lanak bidea egin ahal izateko edo ikusteko zubi izan da niretzat eta beste batzuetan nire sormen propioa beste jende batekin konpartitu eta elkarrekin zerbait berria bizitzeko aitzakia. Mikelazulorekin talde lana ezagutu nuen eta bertan ezagutu ginen batzuen artean 2008an Metrokoadroka sormen laborategia sortu genuen. Metrokoadroka harreman artistikoen sare moduko bat da, eta horri esker, arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak laguntzen, zabaltzen eta sortzen ditugu. Hainbat arte diziplinatako kideek osatzen dute kolektiboa eta nik neuk hainbat sorkuntzatan parte hartu izan dut, batzuetan oholtza gainean, Eskuen sustraiak (2009), Hura ez da lekua (2011)…. Eta orain gutxi estreinatu dugun Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek? antzezlanean, adibidez. Oholtzatik kanpo, Herio Heroi (2010), Zertarako hegoak (2013)… antzezlanen arropa diseinatzen eta josten, eszenografiak edo kartelak egiten jardun naiz lanean.

SEM E - ALABAK

Sortzailea zaitugu. Nola da sortze prozesua? Zer sortzea gustatzen zaizu? Gozatzen al duzu sormen lanarekin? Harro al zaude sortzen duzunarekin?

100

Gaur egun bi sortze prozesu bizi ditut, bata taldekoa eta bestea banakakoa. Taldean sortzeak besteen sentsibilitate eta ideiak zure egiten erakusten dizu, gauza eta esperimentazio berrietara irekia egotea eskatzen dizu, etengabe ikasten duzu besteengandik eta zure hegoa behar den lekuan mantentzera behartzen zaitu.

Hala ere, biak behar ditudala sentitzen dut, neure banakako lanak ni hobeto ezagutzen laguntzen dit eta taldekoak errealitatea non dagoen gogorarazten dit. Era berean, banakako horretan sortutakoa jendearena izan dadin, lan bat nola plazaratu behar den erakutsi dit talde lanak. Eta sortzaile ez bazina, zer izango zinateke? Sortzaile ez banintz “arte diziplina batean”, sortzaile izango nintzateke beste edozein lanetan, uste dut edonork duela sorkuntza bere barruan eta egiten duen guztira bideratu ahal duela sormen hori… baina sorkuntza zipriztinik ez balego nigan, eskuak erabili behar diren lanbide bat aukeratuko nuke, muntaia eta logikarekin zerikusia duen lanbide bat. Zein teknika menderatzen dituzu? Urteen poderioz, artista modura zein aldaketa ikusi duzu zuregan? Zure sormen prozesuan badira sinbolo propio batzuk. Zein dira? Teknika bat baino gehiago erabiltzea gustatzen zait nire lanean. Gutxitan sortzen ditut teknika bakarreko lanak. Marraren erabilera garrantzitsua da, collagea… Arkatzarekin hasten naiz normalean lanean figurarekin, figura bera hasten zait kontatzen ze materialekin jarraitu, ze kolore erantsi edo kendu. Inoiz ez dakit non eta nola amaituko den hasitakoa, ez ditut ideiak zirriborroetan jartzen, ideia niregan dago eta emaitzaren bila joatea gustatzen zait. Horra iristeko bidea. Urteen poderioz teknikoki hobetzen joan naiz, behin eta berriz errepikatzen ditudan irudi edo sinboloak aurkitu ditut niregan: begi bakarreko pertsonak, arrainak… baina sortze prozesuak berdina izaten jarraitzen du, burua etengabe daukat martxan eta sortzeko tarteen zain egoten naiz beti. Non egiten dituzu zure sormen lanak? Nolakoa da gela hori? Noizbait gustatuko litzaidake egiten ditudan lan guztiak bideratu ahal izateko espazio bat edukitzea, baina momentu honetan nire banaka-


Beste lanak, joste lanak eta talde lanak, proiektu bakoitzaren beharren arabera utzitako espazioetan gauzatzen ditugu. Zein da zure eguneroko jarduna? Urteka baino, kurtsoka funtzionatzen dut. Urritik ekainera talde lanak bideratzeko garaia izaten da, batzuetan sortzen, beste batzuetan sortutakoa plazaratzen. Enkarguen arabera, ilustrazioak, kartelak, beste taldeentzako joste lanak eta abar egiten ditut. Klaseak ere ematen ditut, azken urteetan helduentzat Oiartzunen eta haurrentzat San Pedron. Tarteak aurkitzen ditudanean nire lan propioak egiten ditut, uztailetik irailera izan da azken urteetan horretarako garai egokiena. Horri guztiari egunerokoan guztiok egiten ditugun gauzak gehitu behar zaizkio. Batzuetan asteburuetan ere lan egin behar izaten dut eta astean zehar jai hartu dezaket; klase orduak kenduta beste lan guztiak nahi bezala antolatzeko aukera ematen dizu modu honetan lan egiteak. Garai batzuk lan askokoak izaten dira eta beste batzuk lasaiak, baina jada ez dut nire egunerokotasuna beste modu batean antolatua ikusten. Gaur egun kulturan, sorkuntzan sartuta gabiltzanok badirudi bizitza ezberdin bat bizi dugula, eta zaila egiten zaio jende askori lanbide bat gehiago bezala ikustea. Kulturak balioa galdu du gizartearen esparruan. Errealitatea da aukera bat egin dudala, egiten dudan hau guztia dela nire bidea, eta aurrera egiteko gehiago izaten direla oztopoak laguntzak baino. Nire iritziz, aukera hori egiten duen jende guztiaren lana da garrantzitsua errealitate hori aldatzen laguntzeko.

Banakako zein taldeko erakusketetan parte hartu duzu. 2010. urte amaieran erakusketa berri bat zabaldu zenuen, Memoria zulatua. Ordiziako Barrena kultur etxean inauguratu nuen erakusketa, 2010eko urrian, eta 2012ko urrian eman nion amaiera Donostiako Lugaritz kultur etxean, bi urtez hainbat tokitan jarri ostean. Aurrekoek zugan utzi dituzten sustraiak aztertu dituzu erakusketa horretan. Ikerketa lan bat egin zenuen, zure sustraiak bilatzen. Erakusketa hori antolatzeko zein urrats egin zenituen? Aspaldi neraman ideia hau lantzeko gogoz eta 2010eko udan, lau hilabete hartu nituen prozesu honi dedikazio osoz heltzeko. Sustrai guztiak ikertzeko denbora ez nuenez, nire aitaren aldeko aitona-amonekin hasi nintzen. Bi astez haiekin elkartu eta elkarrizketatu egin nituen. Beti ondoan izan ditudan pertsonak jada ezagutzen nuen baino askoz gehiago zirela konturatu nintzen horrela, haiek kontatutako gauzekin niregan dauden gauza asko ulertzen eta beste modu batean ikusten hasi nintzen. Ondoren, bildu nuen horri guztiari forma ematen hasi nintzen. Helburua sustrai horietatik tiraka nigan zegoena plastikoki irudikatzea zen. Autoerretratua izan zen hasiera, horretarako neure buruaren argazkiak atera nituen. Gero sinboloak agertu ziren: amonaren soineko zuria, sustrai beltzak, kolore gorria eta zuloak. Horrekin guztiarekin bost koadroko sei serie sortu nituen, margoaren eta ilustrazioaren artean daudenak, guztira hogeita hamar lan. Momentu honetan material gehiago jasotzen eta osatzen nabil, gaian sakondu eta lan berriak sortzeko. Hemen bukatzen da Beratarbide artistarekin eginiko solasaldia. Dena dela, gehiago sakondu nahi baduzu, irakurle, jo ezazu haren web orrira (www.idoiaberartarbide.com) eta bertatik bertara ezagutuko duzu haren ibilbide luze bezain oparoa. JAIONE UGALDEBERE SARASUA Argazkiak: ALVARO LEDESMA

SEM E - ALABAK

ko lana etxean egiten dut, horretarako prestatua dudan gela batean. Argitasuna duen gela bat da, zeinean material guztia eskura dudan, mahai pare bat, kaballetea eta aulkia. Sortzeko ez da leku berezirik behar, eroso sentiaraziko zaituen leku bat baizik.

101


Iratz Inziarte Bizitza pasioz bizi du Iratzek. Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Plastika eta Diseinu grafikoko irakaslea da, eta ilustrazio lanetan ere aritzen da tarteka. Egun, hala ere, hogeita hamar urteko oiartzuar gazte hau gehien asebetetzen duena kirola da, eta mendiak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzen ditu. Bere ibilbidearen, bizimoduaren eta afizioen inguruan hitz egin dugu:

SEM E - ALABAK

Mendia pasioz bizi duzu, ezta? Zer ematen dizu mendiak?

102

Estresa da ematen ez didana. Leku askotan ez dago koberturarik! Momentua gehien bizitzen dudan lekua da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Bi urtez segidan, Oiartzungo Eskalada Txapelketa Herrikoiko onena izan zara nesketan. Baten batek, akaso, etxean abantailarekin jokatzen duzula pentsatuko du‌

Agian‌ Espazioa, instalazioak, antolatzaileak‌ ezagutzeak asko laguntzen du, baina, nire kasuan, publikoa ezagutzeak ere asko urduritzen nau, nire onena erakutsi nahi izaten dut, neure burua presionatuz... txapelketetan Maria Magdalena izaten naiz. Ez dut txapelketa hauetaz asko disfrutatzen. Duela urte batzuk, Espainiako Mendi Taldeari esker, mendian trebatzeko aukera izan zenuen,


eta mendian dauden modalitate ia gehienak probatzeko aukera eman zizun (eskia, eskalada, alpinismoa‌). Zer-nolako esperientzia izan zen? Zuzendari baten gidaritzapean, eskalada eta mendian trebatzeko irteerak egin genituen Pirineoetara eta Alpeetara. Mendiaren aurpegi ilunak ezagutu nituen talde hartan, presioa, erakutsi beharra, konpetizioa, asko ezagutzen ez nuen jendearekin eskalatu beharra‌ eta izugarri ikasi nuen.

103


Emakume taldea zen, lehenengo promozioa eta denak esperientzia gutxirekin hasi genuen proiektua, bai zuzendariak, bai taldekideek. Gauza askok huts egin zuten. Pertsonalki nire bizitzako momenturik desorekatuenean bizi izan nuen esperientzia (txori asko buruan, gurasoen kontura bizitzen, lanik gabe…) eta agian, orain, urte batzuk pasa ondoren eta beste autonomia batekin gainean, beste modu batean aprobetxatuko nukeela iruditzen zait. Taldean gauzak egiteari alde positibo asko ikusten dizkiot; eskalada, gehienetan, oso indibiduala da. Orain, mendi lasterketetan ere parte hartzen hasi zara. Mendiarekin zerikusia duen guztia gustatzen zaizu? Bai. Mendiarekin, kirolarekin, parrandarekin, lagunekin, familiarekin, jokoarekin, bidaiekin… zerikusia duen guztia gustatzen zait. Hori da nire arazorik handiena. Ia denak motibatzen nauela eta dena egin nahi dudala. Neure buruari helburuak jartzeak izugarri betetzen nau eta helburu horiengatik borrokatzeak!!! Baina neurria hartzen ikasi behar dut oraindik, eguna atakatua pasatzen baitut bestela. Segundo bakoitza aprobetxatu behar delako obsesio horren aurka ari naiz azkenaldian borrokan. Egunean zehar energia asko akumulatu badut, amaren txakurra hartu eta ilunabarreko 19:00etan Bianditzera korrika saio bat egitera joateak zoriontsu egiten nau. Oiartzun perspektiba guzietatik begiratuta da earra!!!!

SEM E - ALABAK

Duela zenbait urte eskalatzen istripu larri bat izan zenuen, baina horrek ez zuen zure mendirako zaletasuna, eskalatzekoa… zapuztu, alderantziz. Nola gogoratzen duzu garai hura? Zerk ematen zizun aurrera egiteko indarra? Istripu hura zer izan zen zuretzat, zerbaitetan aldatu zintuen?

104

Esperientzia positiboa izan zen niretzat. Gauzak gertatu behar dutelako gertatzen direla uste dut. Kasualitatean ez dut asko sinesten. Gertatu zen momentuan bizitzak lekzio bat eman zidan eta horrek motibatu egin ninduen aurrera jarraitzeko. Beti izan naiz gauzei alde negatiboa bakarrik ikustekoa, baina azken urteetan alde positiboak gehiago tentatu nau negatiboak baino, eta nire bizi kalitatea asko igo da!! Errazagoa da bizitza polita ikusten denean. Eta dohainik!

Azken urteetan irakasle lanetan zabiltza, baina zu, izatez, ilustratzailea ere bazara. Irati Jimenezen Atsekabe zaitut , Rai Buenoren Fatima edo Koldo Izagirreren Hortzak galtzen zituen kantaria ilustratu dituzu, esaterako. Zer leku du ilustrazioak, arteak orokorrean, zure bizitzan? Bokazioa? Urnietako Salesiar ikastetxeko Plastika eta Diseinu grafikoko irakaslea naiz momentu honetan, momentuz ekaina arte. Lehengo urteko urtarrilean deitu zidaten eta ordutik ia ez dut pintzel edo margo bat eskuartean hartu… Denbora eta lehentasun kontua da. Egunari falta zaizkion 50 orduak jarriko balizkiote, ilustrazioan gehiago zentratuko nintzateke... Baina momentuz, kirolak betetzen nau gehien. Aurten 30 urte, Iratz. Nola, non, zertan egon nahiko zenuke 30 urte barru? Jubilatua!! (Lana inportantia da biño be neurriyan...) Pentsatzen dut eskalada eta mendiarekiko dudan lotura hau urteak pasa ahala intentsitatez jaisten joango dela, eta horrela denerako, berriro ere nire margoak hartu eta ilustrazioan zentratzean amesten dut (mendia utzi gabe, noski). Ordurako amona ere izango naiz agian eta nire bilobei ipuinak ilustratzeak izugarri beteko nau!! Helduen tailerretan helduentzako eskalada ikastaroak antolatzean ere pentsatu izan dut! (Hau, nire gimnasiako taldearentzako indirekta da, dagoeneko denetik egiten dakigu eta…eskalada falta zaigu!!) Eskerrik asko.

ASIER LEGORBURU


Joakin Mendizabal eta Karlos Larburu, Gazte Izanak-eko kideei eskertza Joakin Mendizabal eta Karlos Larburu Gazte Izanak elkarteko Zuzendaritza Batzordean aritu dira urte askoan Joakin Mendizabalek eta Karlos Larburuk urte asko pasatu dituzte Gazte Izanak elkarteko Zuzendaritza Batzordean kide aktibo izanez. Aurten, euren karguak utzi dituzte elkarteko beste kide batzuen esku. Egindako lana aitortzeko eta eskertzeko, apirilean Udalaren eskutik oroigarri bana jaso zuten Mendizabalek eta Larburuk. Aiora Perez de San Roman alkatea eta Pello Aramendi Gizarte-ongizate arloko zinegotzia Gazte Izanak elkartearen egoitzara bertara joan ziren oroigarrriak banatzera bi gizonezkoei.

Joakin Mendizabal.

JOAKIN MENDIZABAL Joakin Mendizabal 17 urtez izan da elkarteko lehendakari. Oroigarria jasotzearekin batera, “oraindik laguntzeko prest� dagoela adierazi zion lehendakari ohiak Zuzendaritza Batzorde berriari.

Karlos Larburuk ere ibilbide luzea egin du Gazte Izanak elkarteko zuzendaritzan. 15 urtez aritu da kontu-hartzaile lanetan. Karlos Larburu.

SEM E - ALABAK

KARLOS LARBURU

105



Kultura


Oiartzunek Kontxa Murgia omendu du Manuel Martinez Galiziako abertzaleen aitzindariaren ama gogoratu dute

KU LTU RA

Aurten ere Kontxa Murgia EgaĂąari omenaldia egin diote Oiartzungo Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Murgia oiartzuarra zen eta Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitapontekoaren ama izan zen.

108


Ostiraleko ekitaldia xumea bezain sentitua izan zen. Ilunabarreko 19:00etan hasi zen, udaletxeko areto nagusian. Xosé Estevezek eta Jose Angel Irigarayk bospasei poema errezitatu zituzten galegoz eta euskaraz, Alén da Fronteira, Sete poetas vascos liburutik aukeratuak. Aldi berean, Xabier Leteren Neguan izan zen poema errezitatu zuen haren arreba Arantxak. Poemen artean musika uztartu zuten, magia sortzeraino. Arkaitz Minerrek eta Jexux Aranburuk arrabita, gitarra eta eskusoinuarekin honako pieza hauek eskaini zituzten: Xabier Leteren Izotz ondoko eguzki; Erraondo, Ultzamako ingurutxoa; Gilberto Gilen pieza bat, eta Jexux Mari Lopetegik musikatutako Joseba Sarrionandiaren Ez diren gauzak poema.

Azkenik, larunbatean, eguerdiko 12:00etan lore eskaintza eta ekitaldi ofiziala egin zitzaion Kontxa Murgia Egañari, bere jaiotetxean. Doneztebe plazatik Manuel Lekuona Bibliotekara (han jaio zen Murgia) kalejira egin zen txistulari eta gaita jotzaileekin. Bibliotekako beheko aretoan, Asier Legorburu Kultura zinegotziak eman zion hasiera saioari eta Kontxa Murgiaren semea, Manuel M. Murgia, ekarri zuen gogora. Haren bizitzaren eta lanaren berri eman zuen, baita Galiziari egin zion ekarpenen berri ere. Manuelek bere amari idatzitako hitz batzuekin bukatu zuen bere jarduna Legorburuk.

“Egunsentiaren argia da, Urkabeko haritzetan dirdiraz. Eguerdiaren zohardura da, Kirogako mahatsondoak eztituz. Ilunabarraren itzala da, Arkaleko tontorrak gaindituz. Ilargi argitasunaren adatsa da, Sil ibaiaren ispiluan orraztuz. Jaizkibelen ipar haizea da, Oiartzungo harana bahetuz. Finisterren itsasoa da, itsaslabarreko harrien kontra borrokatuz. Donibaneko sutzarra da, Doneztebe enparantzan dantzan. Rogueirako argiune da, maiteminduen liturgiak ospatzen. Beloagako gaztelua da, arrano inperialen hegaldiak begiztatzen. Matria galegua eta euskal fratiaren arteko da, anaitasunaren ihintza aihenatzen. Printzesa, Aldiña, zeu zara, bekokian izarra eta mokoan abestia edertuz”.

Gero, Xosé Estevez irakasleak hartu zuen hitza eta Rosalia de Castroren (Kontxa Murgiaren amaginarreba) aipamen batzuk egin zituen. Besteak beste, hark idatzitako Cantares galegos liburua aurkeztu zuen, aurten 150. urteurrena beteko duena. Bukatzeko, Xosé Estevezek omenaldirako propio idatzitako Aberria poema errezitatu zuen euskaraz eta galegoz. Hona hemen:

Azkenik, Lartaungo txistulariek Agur jaunak jo zuten eta lore eskaintza egin zen Murgiaren omenezko plakaren ondoan. Bukatzeko, gaita jotzaileek Galiziako himno nazionala jo zuten. Hortaz, beste behin ere Oiartzunen batu dira euskaldunak eta galiziarrak, bi herrien arteko adiskidetasuna islatuz.

LORE ESKAINTZA ETA OMENALDIA

KU LTU RA

Ospakizunak ostiralean hasi, eta larunbatera arte luzatu dira. Bi egun horietan, poesia errezitaldi musikatua eta omenaldia izan dira. Modu horretara, Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko harremanak estutu eta anaitasuna aldarrikatu da, bidez batez.

109


Homenaxe a Kontxa Murgia 2013 A homenaxe, que anualmente celebramos dende o 2000 na honra de Kontxa Murgia Egaña no mes de febreiro organizado polo Excmo. Concello de Oiartzun e o Fato Daniel Castelao de Pasaia, contou este ano 2013 con dous pratos fortes.

Debido á coincidencia con outras celebracións conmemoramos a efeméride do seu nacemento (29-xaneiro-1806) as datas do 22 e 23 de febreiro, pois os fins das semanas anteriores estaban agasallados por outros actos culturais. O 22 de febreiro, ás 7 do serán, a Areto Nagusia do Concello da vila acolleu un recital musicado co título Mugaz haraindi-Alén da Fronteira, baseado no libro Sete poetas vasccos. Alén da Fronteira, publicado pola editorial galega Kalandraka, onde se recollen poemas en éusacro e galego de sete poetas vascos: Bernardo Atxaga, Luigi Anselmi, Jon Gerediaga, Tere Irastorza, Xabier Montoia, Xabier Lete e Joseba Sarrionandía. Fíxose sobreceiro fincapé en Xabier Lete, do que se recitaron tres poemas, intervindo na declamación a súa irmá, Arantza. Dirixiu o recital ca súa habelencia costumada Joxe Angel Irigaray, destacado escritor éuscaro destro nestas lides.

KU LTU RA

Son merecentes de salientar algunhas novidades. Arantza Lete recitou con voz pausada e serea un poema do seu finado irmán, Xabier Lete, pertencente ao seu derradeiro poemario, Egunsentiaren esku izoztuak (As aterecidas mans do mencer), retrucando Xosé Estévez ca versión ao galego, realizada por el mesmo e que aparece a continuación.

110

ACONTECEU NO INVERNO (Domingo, 27 de Santos do 2005, indo ó hospital prá visitar a Lurdes)

“Este serán de novembro vin a neve nas ladeiras e no curuto do Bianditz. Ca ollada cravada na albura, outra volta ás portas do inverno, dixen prá min con voz silandeira. Cando eramos rapaces naquel pobo afastado, que emoción, a neve branca.... Fitabamos os portos, o cordal e aí ao Leste -dicíannosNafarroa, Lesaka, Baztán, Auñamendi, e máis aló os países de Europa ou, quizais, até Rusia. Descoñecíamos deica onde se espallaba o mundo, pro, malia o noso parco coñecemento, ben sabiamos que todo nos chegaba dende aqueles montes próximos, as nubes, as treboadas, a neve e o inverno, e con só nomealos suxeríanse acontecementos, adiantábanse e obedecían as mudanzas do tempo ... Despois axiña encetaba O Nadal, cando o Pandigueiro carboeiro baixaba do monte traendo ó val o lume e unha mensaxe, a Boa Nova repenicaba como campaíña de prata nos nosos corazóns. Entón ollabamos con mágoa ós desprotexidos e sentiámonos máis preto deles, porque a súa estrela arredaraos do acolledor portón do benestar. Hoxe, cando case non fica ren do que fomos, mirei de novo os montes cubertos de branco, fitei os portos do Leste con emoción e no máis fondo do meu ser espertou o cantar que xacía acochado baixo o trevo do tempo: a neve no cumio do monte, o carambelo no regueiro.”


24-2-2013. Recital-homenaxe a Kontxa Murgia. J.A.Irigaray, Xosé Estévez, Arantza Lete, Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner. Oiartzun. Udaletxeko Areto Nagusia. A mañá do día seguinte, 24 de febreiro, amenceu fosca e a neve encetou a branquexar o val, que semellaba unha cunca mol peneirada por unha sutil saba de alburea. Emporiso, á hora da ofrenda, os deuses do tempo compadecéronse e déronnos un respiro. Os txistularis de Oiartzun e o grupo de gaiteiros Novas Fontes amenizaron o ar da praza de San Estevo prá doarlle ledicia á xornada. Ás doce, seguindo o reloxo da torre da Igrexa, e como compre á consabida puntualidade vasca, encetou o rito da ofrenda floral en honra de Concha Murguía Egaña. A comitiva dirixiuse dende a praza deica a Biblioteca e Casa de Cultura, fogar onde naceu a homenaxeada o 29 de xaneiro de 1806. Alí falaron o Concelleiro de Cultura, Asier Legorburu, e o historiador e membro do Fato Daniel Castelao, Xosé Estévez. O primeiro glosou a personalidade do fillo de Concha Murguía, Manuel M. Murguía. Salientou, sen ollar ningún papel e con unha erudición que deixou pampos ós presentes, o seu labor como historiador, teórico do nacionalismo galego e primeiro presidente, deténdose no feito de que o amor a Galicia o aprendese da súa nai, pois ela proviña dunha Terra “onde nin se temía nin se mentía”. Xosé Estévez, pola súa banda, dedicou a súa peroración á figura de Rosalía de Castro e destacou a efeméride que esta ano se conmemora, o 150 aniversario da edición en Vigo do seu libro, Cantares Gallegos, obra impulsora do Rexurdimento de cultura galega. Rematou a súa intervención ca lectura deste poema da súa autoría en éuscaro e galego, titulado Aberria (A Patria).

ABERRIA Egunsentiaren argia da, Urkabeko haritzetan dirdiraz. Eguerdiaren zohardura da, Kirogako mahatsondoak eztituz. Ilunabarraren itzala da, Arkaleko tontorrak gaindituz. Ilargi argitasunaren adatsa da, Sil ibaiaren ispiluan orraztuz. Jaizkibelen iparhaizea da, Oiartzungo harana bahetuz. Finisterren itsatsoa da, Itsaslabarreko harrien kontra borrokatuz. Donibaneko sutzarra da, Donestebe enparatzan dantzan. Rogueirako argiune da, maiteminduen liturgiak ospatzen. Beloagako gaztelua da, arrano inperialen hegaldiak begiztazen. Matria galegua eta euskal fratiaren arteko da, anaitasunaren ihintza aihentatzen. Printzesa, Aldiña, zeu zara, bekokian izarra eta mokoan abestia edertuz. Xosé Estévez. Oiartzun, Otsaila, 23, 2013, Kontxa Murgiari omenaldia.

Após do Agur Jauna, interpretado polos txistularis, e o canto do himno galego, a cargo dos gaiteiros e de tódolos/as presentes, o Concello agasallou á concorrencia con un gorenteiro refrixerio. Así transcorreu a homenaxe a Concha Murguía, unha esgrevia oiartzuarra. Fíxonos ós galegos o impagable galano dun fillo, que nos deu conciencia de nós e sementou no suco da nosa memoria o sentido de nación soberana, libre para decidir o seu destino. Xosé Estévez.

KU LTU RA

Outra novidade inesperada doóunola Arkaitz Miner ao regalarnos co canto musicado do poema de Joseba Sarrionandia Ez diren gauzak (As cousas que non son) para rematar o recital, que, ó meu humilde entender, resultou dunha grande calidade e cheo de un sentimento tan intenso que un coitelo ben afiado sería incapaz de cortar o cendal da emoción no ar. Os presentes ficaron gratamente sorprendidos e desfacíanse en sinceros eloxios encol do visto e acontecido.

111


KU LTU RA

Lartaun Abesbatza Urrezko ezteiak direla eta‌

112

2014. urtea Lartaun Abesbatzako kideentzat batez ere eta, orokorrean, oiartzuar herritarrentzat berezia delakoan nago. Berrogeita hamar urte asko dira, bai onerako bai txarrerako, eta zer esanik ez hainbat eta hainbat pertsona mugitzen den talde batean. Abesbatzaren azken emanaldiak alde batera utzirik, bere sorreraz zer edo zer idatzi nahiko nuke.


Zorionez, urte haietan Oiartzuna itzuli zen gerra garaian erbesteratutako oiartzuar ospetsua: Juanito OĂąatibia. Gizon jakintsua, musika bihotzean zeramana eta herriaren alde lan egiteko beti prest zegoena. Juanitok, Lartaun Elkartearen babesean, gutxi batzuen laguntzarekin eta kanturako zaletasuna sortzeko asmoz, hainbat talde antolatu zituen Eguberrietan, Santa Ageda egunean eta abar. Jendearen harrera ikusirik, Oiartzunen abesbatza sortzeko asmoz, deialdi bat egin zien herritarrei. Bai eta herritarrek erantzun ere, batez ere gazteek. Laurogeita hamar bat neska-mutil, eta auzo guztietakoak, gehienak koroetan sekula kantatu gabeak, solfeoa zekitenak gutxi batzuk, baina borondatez eta ilusioz gainezka. LARTAUN ABESBATZA horrela sortu zen. Lehenengo zuzendaria Juanito OĂąatiba izan zen. Juanitorekin eta beste batzuekin batera, batez ere, Periko Pelukoa eta Jexux Mari NuĂąez izan ziren abesbatzaren sortzaile eta laguntzaileak.

Lehen aipatutakoarekin, abesbatzaren sorrera berezia izan zela azpimarratu nahi izan dut. Musikan oinarritu zen talde bat osatu arren, partaide gehienek musikari buruzko ezaguera gutxi genuen, baina guztiak herriaren alde asko emateko gogotsu ginen. Abesbatza, batez ere, Euskal Herrian ezagutzera eman zen. Urte batzuk oso oparoak izan ziren, beste urte batzuk ez hainbeste. Gutxi gorabehera, beste abesbatza askoren bilakaeraren antzekoa izan du. Sorreratik gaur egun arte berrogeita hamar urte luze pasatu dira. Denbora horretan ehunka partaide igaro dira, milaka ekitaldi eta saio eman ditugu, baina oraindik ere sorreran genituen borondate eta ilusio berarekin jarraitzen dugu. Gaur egun berrogei bat partaidek osatzen dugu koroa, eta bene-benetan gogotsu jarraitzeko asmoa dugu. Datorren urtean Urrezko Ezteietako ekitaldiak arrakastatsuak izango direlakoan gaude eta ahalegin horretan buru-belarri gabiltza. Bukatzeko aipamen txiki bat egin nahiko nuke. Urrezko ezteiak betetzen dituen abesbatzarentzat eta baita beste kultur talde askorentzat ere, ez litzake opari makala izango Oiartzunen ekitaldi kulturaletarako auditorio bat eraikiko balitz. Beharra badago.

Moises Gonzalez.

KU LTU RA

Orain dela berrogeita hamar urte, oiartzuarrok, beste euskal herritarren antzera, gerrak utzitako egoeraren ondorioz, ez genuen normaltasun batean bizitzeko aukerarik izan. Batetik, bizimodua aurrera ateratzeko zailtasunak zeuden, eta, bestetik, agintarien trabak ez ziren nolanahikoak. Tunel luze eta ilun hartatik argi izpi bat ikustea zaila bazen ere, mugimendu txiki batzuk sortzen hasi ziren eta herritar mugimendu horietako bat LARTAUN Kultur Elkartearen jaiotza izan zen.

113


Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2012. urtean Urte bat pasatu da, eta ez nolanahikoa, hemen azkenekoz azaldu ginenetik. Eskaintzen zaigun aukera hau berriro erabili nahi genuke denbora honetan Soinuenea Herri Musikaren Txokoak izan duen bilakaeraren berri emateko. Gure dokumentazio-zentro izaera kontuan izanik, artxiboak handitzen jarraitu du, eta herri musikarekin lotura duten dokumentu berriak gureganatu ditugu. Liburu, disko eta bideoez gain, soinu-tresna berriak ere sartu dira bilduman, eta bat edo beste erakusketa iraunkorrean ikusgai jarri badugu ere, gehienak biltegian gordeta geratu dira, inoiz ikerketaren baten parte izateko zain. Artxibora abesti, soinu-tresna edo musikaren erabilpen sozialari buruz sortu zaizkien galderei erantzuna eman nahian hainbat ikerlari etortzen badira ere, gauza jakina da bisita gehien jasotzen duen Soinuenearen atala erakusketa dela. Euskal Herritik zein atzerritik etortzen diren turistei eta, bereziki, Euskal Herriko eskoletatik etortzen diren haur eta gazteei zerbitzu hobea eman nahian, esfortzu berezia egin dugu azpiegitura hobetzeko eta kalitate turistikoarekin dugun konpromisoa agertzen duen ziurtagiria eskuratzeko. Hala, erakusketan aretoak akustikoki isolatzeko aukera eskaintzen diguten ateak jarri ditugu eta sabaian panelak jarri ditugu akustika hobeko gelak lortzeko.

BISITAK

KU LTU RA

2012 urtean 3.508 bisitari izan dira. Guztira, HERRI MUSIKAREN TXOKOA ireki zenetik, 35.231 bisitari.

114

Solte etorri diren bisitariak 832 izan dira. Horietatik, Euskal Herrikoak 34: 8 arabar, 40 bizkaitar, 615 gipuzkoar, 28 lapurtar, 40 nafar eta 3 zuberotar. Espainiako Estatuko beste eskualdeetatik 67 bisitari etorri dira, 1 Alemaniatik, 10 Argentinatik, 3 Belgikatik, 2 Eskoziatik, 1 Estatu

Batuetatik, 3 Frantziatik, 5 Georgiatik, 3 Mexikotik, 1 Portugaletik, 2 Suediatik eta 5 Uruguaitik. Talde gidatuak, berriz, 122 izan dira, eta, guztira, 2.676 bisitari etorri dira horietan. Bisita gidatuetan etorritakoak honela sailkatzen dira: 114 Euskal Herritik, 4 Espainiako Estatutik, 1 Estatu Batuetatik, 1 Norvegiatik eta 1 Venezuelatik. Taldeekin jarraituz, 82 talde ikastetxeetatik etorri ziren. Ikastetxeetako talde horiek, geografikoki, honela sailkatzen dira: 4 Arabakoak, 9 Bizkaikoak, 63 Gipuzkoakoak eta 6 Nafarroakoak. Beste talde gidatuen izaera oso nabarra da: euskaltegiak, maisu-maistrak, musika eskolak, erretiratuak, eta abar. Oiartzuarren artean, 2012an bisitan 285 etorri zaizkigula esan behar dugu. Horietako asko Oiartzungo eskola eta elkarteek antolatu dituzten 20 bisita gidatuetan etorri dira.

Haurtzaro Ikastolako ikasleak, bisitan, 2012-11-21.

OARSOALDEA ESKUALDEKO MUSEOEN BONOA ‘Lurraren eta itsasoaren soinuan dantzan’ Oiartzungo herria, inguruan dituen Errenteria, Lezo eta Pasaiarekin batera, itsasoa eta mendia, Aiako Harria Parke Naturala eta Pasaiako Badia, batzen dituen Oarsoaldea eskualdeko parte da. Eskualdearen moduan, bertako eskaintza museis-


tikoa ere zabala eta askotarikoa da, eta ordaindu beharreko 5 museo aurkitzen gara bertan: Arditurri Meatze Gunea, Soinuenea eta Luberri Oiartzunen, eta Mater Atunontzia eta Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa Pasaian. Horrela, bost museo horien arteko lankidetza baten ondorioz sortu den proiektua da hau. Lurraren eta itsasoaren soinuan dantzan Oarsoaldea eskualdeko sarrera kobratzen duten 5 museoak batzen dituen ekimen turistikoa eta kulturala da. Ekimen honen helburua da eskualdeko sustapen eta dinamizazio turistikoan sakontzea, gure museoetara jende gehiago erakartzea alegia. Horrela, 5 museoak bisitatzeko bono bateratu bat egitea planteatu dugu. 5 museoen bono turistikoarekin, 9 euroren truke (zentro bakoitzeko sarrera-prezioen baturaren %50eko deskontua) ekimen honetan parte hartzen duten museoetara sa daiteke.

FORMATOA IZENBURUA

KODEA

CD-Liburua

XIROLARRUA

ISBN:978-84-937451-5-8

DVD

25. TXALAPARTA LG: SS-864-2012 FESTA

DVD

25. TXALAPARTA LG: SS-865-2012 FESTA

Azkeneko lau urteetako ikerketa lanaren ondoren, Xirolarrua egitasmoak argia ikusi du 2012. urtean. Egitasmo honen barruan aipamen berezia merezi du argitaratu berri den CD-liburuak (Xirolarrua. Zahagidun gaita Euskal Herrian. HMB-2012-534-KD). Bertan hainbat motatako gaitak, dokumentu zaharren aipamenak, soinu-tresnaren egoera gaur egun Euskal Herrian, ikonografia eta beste gai batzuk aztertzen dira. Horrekin lotuta, 2012-2013 ikasturtean Oiartzungo Herri Musika Eskolan xirolarrua ikasteko aukera dago. Juan Mari Beltran eta Fernando Jalonek astero 6 ikasleri irakasten diete gure herri musikan desagertuta zegoen soinu-tresna hau.

ARGITALPENAK

HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: HERRI MUSIKA BILDUMAK

Herri Musika Zaleak elkarteak aurreko urteetako lanari jarraitu dio. Hala, Hernani eta Oiartzunen antolatu diren hainbat ekitalditan bildutako materiala argitaratu du liburu eta diskoetan (CD eta DVD):

Lehengo urtean Herri Musikaren Txokoak 10 urte betetzen zituela kontuan hartuta, gurearen antzeko museo edo dokumentazio zentroen oinarria diren bildumak nola sortzen ziren ezagutu nahian antolatu ziren Herri Musika Bildumak

KU LTU RA

Xirolarrua CD-liburuaren azala.

115


izeneko jardunaldiak. Horien antolaketan Soinueneak eta Herri Musika Zaleak Kultur Elkarteak gai honetan eskarmentu handiko bi laguntzaile izan zituzten, Ikusteko Musika-Música para ver egoitza Irunen duen Munduko Soinu-tresnen Bilduma eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartea. Jardunaldiei hasiera emateko, Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa aurkeztu zen azaroaren 12an udaletxeko Areto Nagusian. Erakusketa hau azaroaren 24 arte jarria egon zen eta jende ugarik bisitatu zuen, tartean herriko ikastetxeko ikasleek, musika irakasleekin etorri zirenak. Erakusketaz gain, honako hauek osatu zuten egitaraua: Muséu del Pueblu d’Asturies-eko zuzendaria den Alfonso Fernández García, Eusko Ikaskuntzako folklore saileko burua den Emilio Xabier Dueñas, Ortzadar Elkarteko Mikel Lasarte eta Ana Teletxeak, Soinueneako zuzendaria den Juan Mari Beltranek eta Ikusteko Musika bildumaren jabeak diren Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzak emandako hitzaldiek (edota prestatutako bideoen aurkezpenek). Ezin ahaztu proiektu hauek ahalbidetzen dituzten laguntzaileei egindako omenaldia. Izan ere, erakundeek egiten duten ahaleginaz gain, guretzat anonimoak ez diren pertsona asko baitaude beren denbora librean ekimen hauei laguntza eskaintzen dietenak. Hala, azaroaren 18an udaletxeko Areto Nagusian izango zen kontzertura deitu zuten kalejirek eman zioten egunari hasiera. Eguerdian Jon Ansorena txistulariak, Lizarrako Gaiteroak – Gaiteros de Estella hirukoteak eta Hernaniko musikariz osatutako taldeak kontzertu ederra eman zuten. Kontzertuaren edertasunak entzuleak jateko orduaz ahaztarazi zituen. Baina bukatu orduko jendea Auzokalte elkartean antolatuta zegoen bazkarira joan zen.

2012-2013KO HERRI MUSIKA KONTZERTUAK Urtero egiten dugun bezala, urtaro bakoitzeko kontzertu bat antolatu dugu. Herri Musikaren Txokoa martxan jarri zenetik, kontzertu bakoitzean bi talde aritzen dira. Horietako bat Euskal Herritik etorritakoa izaten da eta bestea Euskal Herriaren muga geografikoetatik kanpo geratzen den lurralderen batetik etorria. Modu honetan, bizirik eta etengabeko aldaketan murgilduta dagoen herri musikaren hainbat iturri jarraitzeko aukera dugu Oiartzunen bertan. Kontzertuaren ondoren, kontzertuan parte hartu duten musikariekin afaria izaten da, eta nahi duenak, afarirako sarrera erosita, afari horretan eta afalostean parte hartzeko aukera izaten du. Gure ustez, bereziki interesgarria da afalostea, gidoirik ez izatearekin beti berdin gertatzen ez bada ere, musika era librean, kantuan, dantzan edo bestelako joaldietan gertatzen baita. Gainera, hainbat jatorritako musikarien topagunea izanik, kulturen arteko trukerako giro eta aukera sortzen da modu honetan. Lehengo udaberriko kontzertutik, afarira etortzeagatik kobratzeaz gain, kontzertura sartzeagatik ere kobratzen hastea erabaki zen, neurri handi batean gaur egungo egoera ekonomikoak hala behartuta. Horrek hainbat ondorio izango zituela aurreikusten zen, eta horien artean herri musika haurrengandik urrutiratzearena zegoen. Horri aurre egiteko sortu ziren familiei zuzendutako kontzertu didaktikoak. Horietan sarrera doan izaten da. Goizeko hamaikak aldera izaten dira eta arratsaldean joko duen taldeetako batek ematen duen kontzertu laburra izan ohi da. Haurrei zuzendua izanik, ez dauka arratsaldekoak izan dezakeen giro formala eta, gainera, haurren partehartzea bilatzen da, dantzara, kantura, edo besterik gabe soinu-tresna probatzera gonbidatuz. Ikasturtean zehar antolatu diren kontzertuak hauek izan dira:

KU LTU RA

• 2012-10-06. HM UDAZKENEKO KONTZERTUA. Euskal Herritik Amaia Zubiria eta Galiziatik Pablo Carpintero (Galiziako gaitak eta beste soinu-tresnak).

116

• 2012-12-29. HM NEGUKO KONTZERTUA. Bizkaitik Joka taldea eta Kantabriatik Alba Gutiérrez rabelista eta Yoni Martínez pandero-jolea. Lizarrako gaiteroak, udaletxeko Areto Nagusian izan zen kontzertuan.


ikasleak prestatu eta maila egokiarekin ikusten dituztenean, taldeetan jotzera animatzen dituzte, eta tarteka, ikasleekin batera irakasleek ere jotzen dute. Dultzaineroen taldea 2009tik ari da Oiartzunen, albokariena, berriz, 2010etik.

2012-2013 IKASTURTEA HERRI MUSIKA ESKOLAREN ORDUTEGIA MADALENSORON Pablo Carpintero eta Rosa Sánchez, kontzertua ematen, 2012-10-06.

• 2013-04-13. HM UDABERRIKO KONTZERTUA. Euskal Herritik Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolin-joleak eta Zamoratik Alberto Jambrina eta Pablo Madrid. • 2013-08-24. HM UDAKO KONTZERTUA. Euskal Herritik Alkarkide Txaranga eta Danimarkatik De Dysted Spillefolk.

ASTELEHENA 17:30-21:30 Txistu eta Danbolina eta Herri Perkusioa ASTEAZKENA 16:00-22:00 Xirolarrua, Dultzaina, Dultzaina Taldea eta Alboka OSTEGUNA 17:30-19:30 Lengoaia musikala (Solfeo) eta Txalaparta

IRAKASLEAK

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA

Aurten erakusten aritu diren irakasleak hauek dira: • Lara Mitxelena: txalaparta eta solfeo irakaslea. • Haritz Ezeiza: alboka eta dultzaina irakaslea. • Jon Patxe: danbor eta txaramelen irakaslea. • Ixiar Jauregi: pandero eta kanabera irakaslea. • Jon Ansorena: txistu eta danbolin irakaslea.

1999-2000 ikasturtean, Herri Musikaren Txokoak bultzaturik Oiartzungo txalaparta taldearekin batera Txalaparta Eskola martxan jarri zenetik, Oiartzungo Herri Musika Eskolaren eskaintza zabaltzen joan da eta herri musikan erabiliak izanda herrian ikasterik ez zegoen soinu-tresnak ikasteko aukera ematen du. Txalaparta ikasteko aukerari alboka ikastekoa gehitu zitzaion lehenengo. Horien ondoren dultzaina, herri perkusioan sartuko genituzkeen panderoa, txaramelak eta danborra, txistu eta danbolina, partituren irakurketarako ezinbestekoa den oinarrizko solfeoa, eta azken ikasturteko berrikuntza den xirolarrua ikasteko aukera ere sartu dira. Gainera, ikasturte erdian biolina, herri musikari lotutako bariantean, erakustea ere onartu da, hurrengo ikasturtearen hasieratik eskainiko dena.

• Juan Mari Beltran: xirolarru irakaslea.

Horiek guztiak erakusten, musika munduan esperientzia handia duten bost irakasle gazte aritzen dira. Horiek bere gogo eta kemenarekin

Eskolaren ikasle kopuruak aurreko ikasturtearekiko ez du gorabehera nabarmenik izan eta aipagarria iruditzen zaigu xirolarruan eskaintzen

• Fernando Jalon: xirolarru irakaslea. • Arkaitz Miner: biolin irakaslea.

IKASLEAK, IKASTEN ARI DIREN SOINU-TRESNAREN ARABERA • Txalaparta: 3 • Alboka: 5 • Dultzaina: 8 • Herri perkusioa: 14 • Txistua eta danbolina: 7 • Dultzaina Taldea: 9 • Solfeoa: 8 • Xirolarrua: 6

KU LTU RA

Arratsaldeko kontzertuak Soinuenearen ondoan dagoen Auzokalte auzo elkartean izan ohi badira ere, aurtengo udako kontzertua Gurutzen izango da, eta bertako festen egitarauan sartuta dago.

117


ziren 6 plazak bete direla. Badirudi, beraz, eskola arrakasta izaten ari dela eta espero dezagun horrela sendotzen jarraitzea. Musika Eskolaren emaitzaren alde adierazgarrienetakoa bertako ikasleek egiten dituzten ekintzak dira.

7. 2012-04-29. Oiartzun. Dultzaina bikotea eta dantza plazan.

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK ETA IRAKASLEEK ZER EKINTZATAN PARTE HARTU DUTEN 2012. URTEAN

10. 2012-06-10. Musika Eskolako ikasle eta irakasleen kontzertua.

1. Egutegi Liturgikoaren festa nagusietan Done Eztebe Parrokiako ezkilak jotzen. (Urtarrilak 1, urtarrilak 6, Ostegun Santua, Larunbat Santua, Berpizkunde eguna, Corpus eguna, San Joan bezpera, San Ignazio, San Esteban bezpera, San Esteban, Ama Birjinaren eguna abuztuaren 15ean, Santu Guztien eguna azaroaren 1ean, Ama Birjinaren eguna abenduaren 8an, Gabon gaua Olentzeroren etorrera, Eguberri eguna eta San Esteban abenduaren 26an).

2. 2012ko Inauteriak. Larunbat goizean Kuestazioa Karrika, Altzibar, Ergoien, Elizalde eta Gurutze auzoetan; arratsaldean, Elizalden kalejira.

8. 2012-05-19. Hernaniko Txalaparta Festan. Alboka Taldea. 9. 2012-06. Lezoko Mendekoste festak. Dultzaina Taldea.

11. 2012-06-17. Ergoien Auzoko festetan kalebuelta eta Pasai Donibaneko Euskal Jaietan sanjoanak. Dultzaina Taldea. 12. 2012-06-24. Hernaniko sanjoanak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina Taldea. 13. 2012-07-09. Pasaiako sanferminetan. Dultzaina Taldea. 14. 2012-07-24. Errenteriako Madalenak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina Taldea. 15. 2012-08-06. Oiartzungo Xanistebanak. Dultzaineroen topaketa. Dultzaina Taldea. 16. 2012-09-04. Donostiako Euskal jaiak. Dultzaina Taldea.

3. 2012-01-22. Oiartzun. Dultzaina Taldearen kalebuelta.

17. 2012-09-07/10/11. Beraungo festak (Errenteria). Dultzaina Taldea.

4. 2012-01-29. Oiartzun. Alboka Taldearen kalebuelta eta dantza plazan.

18. 2012-09-15. Loiolako Erriberako festak (Donostia). Dultzaina Taldea.

5. 2012-02-26. Oiartzun. Dultzaineroen kalejira. Dultzaina Taldea.

19. 2012-09. Lezoko santakruzak. Dultzaina Taldea.

6. 2012-03-17. Oiartzun. Dultzaineroen Topaketa Oiartzunen. Dultzaina Taldea.

20. 2012-11-18. Oiartzun. Kalebuelta. Dultzaina Taldea, Alboka Taldea eta Txistu Taldea.

KU LTU RA

IruĂąa, 2013-03-16.

118


Arditurriko meategia Iaz idatzitakotik hona Arditurrin gertatutakoaz galdeketa eginez gero, askok txondorra aipatuko luketela iruditzen zaigu. Ikusmin handia sortu baitzuen eta herritarren partaidetza ere guztiz txalogarria izan baitzen, kopuruan nahiz dedikazioan. Baina ez zen ekitaldi bakarra izan eta, ongi baderitzozue, urteko gogoeta labur bat egingo dugu.

MAIATZAREN 27an, AIAKO HARRIA PARKE NATURALAREN EGUNA

Ibilbidea egin ordez meazuloa bisitatu nahi izan zutenei, prezio berezia egin zitzaien. Eta parketxea bisitatu eta kanpoan egon nahi izan zutenentzat tailerrak ere antolatu ziren. Guztira, 436 pertsonak parte hartu zuten goizean zehar.

KU LTU RA

Arditurriko parketxetik abiatuta 2 ibilbide daude antolatuta Eskultura eta kanalaren ingurukoa eta Unailekura bestea. Biak egiten zituztenei, meazuloa doan bisitatzeko aukera eskaini zitzaien. Pasaporte antzeko kartoiak egin ziren eta ibilaldietako zenbait puntutan zigiluak jarri ziren pasaportea betetzen joateko.

119


IRAILAREN 16an, ARDITURRI BIDE BERDEAREN EGUNA

UZTAILAREN 15ean, II. ARDITURRI EGUNA Bigarren urtez, Luberri eta Soinueneakoekin batera antolatutako eguna izan genuen uztailean. Tailerrak antolatu zituzten eta erakusketa bana ere bai. Auzokaltekoak ere bertan izan genituen taberna antolatzen. 2012ko berrikuntza arkeologia-tailerra izan genuen. 50 lagunek parte hartzeko aukera izan zuten, izan ere, luze samar jo zuen eta ezin izan zen jende gehiagori eskaini. Parketxean, sua, harri- lanketa, labar-artea ezagutarazi ziren, eta goiko aparkaleku eremuan, gezi jaurtiketa egin zen. Bestalde, antolatu diren egun guztietan ohiko bihurtu denez, meazuloa bisitatu nahi zutenei prezio berezia eskaini zitzaien, eta 435 lagun sartu ziren barrura.

KU LTU RA

Egunean zehar Arditurria joan zirenen gutxi gorabeherako kalkilua eginez, 700 pertsona inguru izan zirela esan genezake.

120

Mugikortasun astearen inguruan, Arditurri Bide Berdean zehar lehen txirrinda martxa antolatu genuen irailaren 16rako, Lartaun eta Giriziako zikloturisten laguntzaz. Goizeko 10:00etan 100 lagun inguru abiatu ziren Done Eztebe plazatik Arditurrirantz. Ibilaldi atsegina izan zen haur eta gurasoentzat. Eta goizean zehar, Arditurrira bildutako txirrindulari multzoa handituz joan zen. 200 lagun baino gehiago joan ziren txirrindaz, eta oinezkoak gehituta, 500 lagun inguru hurbildu zirela esan genezake. Txirrindaz joan zirenei pintxo bana eskainiko zitzaiela iragarrita zegoen, eta Girizia elkartekoak izan ziren horretaz arduratu zirenak. Bisita gidatuez gain, jokoak antolatu ziren Ttak-ekoen laguntzaz. Uda eta udazken partean bisita bereziak antolatu dira: abuztuaren 5ean, Mertxe Urteaga


Arkeologia arloko dotkorearean eskutik, erromatar garaiko meatzaritzaren inguruko bisita izan genuen; azaroaren 10ean, Alvaro Aragon EHUko irakasle eta basogintzaren historian adituaren azalpenez aberastutako ibilaldia, eta azaroaren 18an, Ramon Lizeagak artisau gaztaren dastaketa eskaini zuen. Guztiek izan zuten arrakasta kontuan hartuz, aurten ere batzuk antolatzekotan gara. Abenduaren 2an, Santa Barbara egunetik hurbil (abenduaren 4a), meatzarien zaindariaren eguna ospatu zen, eta tren berdea jarri zen Olatxeko zubitik Arditurrira.

2012ko TXONDORRA Azaroa aurreratua zegoenean Gipuzkoako Parketxeen Sarearen eta Foru Aldundiaren eskutik, abenduan Arditurrin txondorra antolatzeko proposamena egin zitzaigun. Hasieratik proposamenarekin bat egin arren, denbora eskasia genuen zailtasun handiena. Baina gure indar guztiak jarri genituen dantzan eta, hasieran esan dudan bezala, herritar asko eta askoren laguntzaz, programa polita antolatzeko gai izan ginen. Lehenik, ikazkinak bilatzeari ekin zitzaion. Jose Ramon Marron izango zen koordinatzailea, baina ikazkinen laguntza ezinbestekoa zen. Herrian hori ere izaki, eta Jose Billaluze Legatza eta Jose Manuel Etxarte Trumoia laguntzeko prest agertu ziren. Boluntarioen laguntza ere bilatu beharrean izan ginen, txondorra eraikitzeko eta gerora piztuta mantentzeko jendea behar baita. Norbanako batzuek parte hartu zuten eta baita Albaolakoak ere.

Iritsi zen txondorra pizteko unea. Ekitaldiari eskaini beharreko garrantzia kontuan izanik, ekitaldi berezia antolatu zen larunbat arratsalderako. Bertan izan genituen Haurtzaro Ikastolako dantzariak, txistulariak eta bertsolariak. Joxe Manuel bera ere ausartu zen txikitan ikasitako bertso batzuk kantatzera.

KU LTU RA

Ondoren, egurra eta lanabes batzuk eskuratu ziren, txabola eraiki zen eta abenduaren 10eko astean, egurra moztu, lurra prestatu eta txondorra eraiki zen.

121


Astebetez piztuta egon zen txondorra eta bertara hurbildutakoek ofizio honen berri izan zuten ikazkinaren azalpenei esker. Esan gabe doa, lana ez dela batere erraza eta are gutxiago abenduko egun hotzetan. Baina fin aritu dira gure mutilak gau eta egun, suari jaten emanez. Astebete pasatakoan, txondorra irekitzea iragarri zen. Ez zen ikatz askorik eskuratu, izan ere jakina baita astebete oso denbora gutxi dela egurra ikatz egiteko, baina egutegiak behartuta, horrela egin beharren izan ginen. Ateratako ikatz pizarra nori eman ere argi genuen hasieratik: Olentzeroren laguntzaileei txondorra noiz irekiko zen esan genien eta ez zuten zalantzarik izan. Bertan izan genituen, mando eta guzti, ikatza jasotzen. Irrien lagunak ere hurbildu zitzaizkigun ekitaldia ikustera eta guztiok arratsalde ederra pasatu genuen. Iazko lanak horrekin amaitu ziren eta 2013koa antolatzeari ekin zitzaion. 2013an ere txondorra egitekotan gara, baina aurten patxada gehiagoz eta epeak errespetatuz. Lehenik, egurra bere garaian moztuko da eta pago motzen kimaketaren xehetasunak ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 11rako prestatu den ibilaldian, Kausoro ingururan. Olentzeroren laguntzaileek ikatza garaiz jaso dezaten eta oiartzuarren etxeetara iaz baino kopuru handiagoan iritsi dadin, azaroaren 23an emango zaio su txondorrari. Hiru bat astez egongo da piztuta. Abenduaren erdialdean desegingo da eta ateratako ikatza banatu.

KU LTU RA

Amaitzeko, 2012ko txondorrean parte hartu duten guztiei eta beste behin antolatzeko dagoeneko lanean ari direnei gure eskerrik beroenak. Gaur egun ezinezkoa da ofizio honetatik bizimodurik ateratzea eta nahitaez behar zaituztegu antzina ikatza egiteko era gure oinordekoei ezagutarazteko. Mila esker.

122


I ASTE SANTUA DEGU KLARO KANTATZEKO PLAZA ERORI ZAIGU BERTAN DANTZATZEKO MOTIBUA BADAUKAT BERTSOAK JARTZEKO ALDERDI EARRA ZIOK ZORRAK PAGATZEKO

III ERRUKILGARRIA ZAN TXONDOR ORREN PLANTA EURI ASKO EGINDA ERORI DA TRANPA JOATEN ALDIRO ALEGIÑAN ZANPA BIALIA BANEUKA JOKO NIOKEK ANKA IV MENDI GUZTIAK SU ARTU LENGO ARRATS BATEZ BAITA ITZALI ERE GUK GEREN USTEZ PINTXERI ESAN NION OR EGON ZAITEZ TXAOLARI ERREPATUZ BERTAN ETZAN ZAITEZ

V JAUNAK IZAN ZAZUTE ERRUKILTASUNA IYA GALDUA DAUKAT NERE OSASUNA GALDUA IZAN BEHAR DIT GAUZIK BEHARTSUNA HAUXE DESKALABRUA PASATU ZAIGUNA

VI MUNDURA JAYORIKAN BERROGEI BAT URTE DISKUIRATZEN EZPANAZ EZ DIRA APARTE EMENGO SU TA GARRAK IKARATU NAUTE LENBAILEN ETORRI ZAITE NIKOLAS ETXARTE VII BIGARREN TXANDA DET AU GERTATZEN ZAITENA JUAN ZEN IGANDEA TA GAUR ASTEAZKENA SEGURU JAKITEKO FERMIN DET IZENA GAUR BIAN IKUSTEN DUT LENO GOYAN ZENA VIII Bi SOZIYO GIÑADEN LANIAN GERTATU BAT NIKOLAS ETXARTE EZIN DET UKATU HAUXE DESKALABRUA ZAIGUNA PASATU ORRA ZORTZIGARRENA GAURKUAN BUKATU Fermin Perurenak jarritako bertsoak (1948 inguruan). Joxe Mauel Etxartek 2012an gogora ekarriak. Kristina Brit

KU LTU RA

II PLAZA ORREK BAZAUKAN TXONDOR BAT GAÑIAN BERROGEITA BOST KARGA GENDIN MINGAIÑIAN SEGURU JAKINGO DA PISATZEN DANIAN AMAIKA AITZEN GAITUK ALPERRIK LANIAN

123


Luberri museoa 2012an, 3.605 lagunen bisita jaso zuen Oiartzungo Ikasgune Geologikoak, horietako gehienak eskolako taldeen bitartez, baina banakako bisitariak eta aurretiaz hitzartutako taldeak ere hurreratu ziren museora. Beraz, batez beste, Luberri museoak 300 bisitari inguru izan ditu hilero 2012an. Beste alde batetik, aipatu behar da LUBERRI fundazioko kideak lankidetzan aritzen direla beste erakunde batzuetako ikertzaile eta teknikariekin, esaterako, Aranzadi, CPIE Littoral Basque – Euskal Itsasbazterra, EHU/UPV, Geolval, Zaragozako Unibertsitate edo Lyongo Unibertsitateko kideekin, eta horiek guztiek ere aukera izan dutela 2012an LUBERRIk antolatutako erakusketa iraunkor eta aldi baterakoak ezagutzeko.

KU LTU RA

Museoan bertan egiten diren bisitaldi gidatuez gain, jarduera osagarriak eskaintzen dizkiegu eskoletatik datozen haur-gazteei, oro har, geolantegi deitutakoak, materialak ezagutu eta sailkatzeko, fosilak garbitzeko eta abar. Bisita gidatuak ere antolatzen ditugu museotik kanpo, oro har, Oarsoaldeko ondare geologiko eta paleontologikoa erakusteko.

124

Amaitzeko, esan beharra dago aurten Oarsoaldeko Kultur Bonua sustatu dugula, eskualdeko beste lau museoekin batera.


LUBERRI FUNDAZIOA

Fundazioa 2012ko urtarrilaren 1ean hasi zen jardunean eta urtarrilaren 17an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Eskaera maiatzean onartu zen. LUBERRI fundazioa erakunde iraunkor eta burujabea da, batik bat, kulturari eta zientziari lotutakoa, irabazi-asmorik gabea. Fundazioaren helburu nagusiak ondokoak dira: • Geologia, Paleontologia, Geodibertsitate eta Natur Inguruneari buruzko gaiak ikertzea. • Ikerkuntzan hartutako jakintza eta ateratako emaitzak argitaratu edo horien berri ematea. • Geologia, Paleontologia eta Natur Ondarea berreskuratu, zaindu eta babestea. Gaur egun, lau kidek osatzen dute LUBERRI fundazioaren patronatua, horietako bi Oiartzungo Udalak izendatutakoak (alkatea eta Kultura zinegotzia) eta beste bi Oiartzungo Ikasgune Geologikoko kideak (Jose Angel Torres, LUBERRIren sortzailea eta beste bat).

ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK Batetik, Fundazioaren baliabideak erabiliz, eta bestetik, Oiartzungo Udalaren babesari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzei esker, 2012ko ekitaldian, aldi baterako hiru erakusketa antolatu eta 2011n sortutako beste bat erabili du fundazioak: (1) Euskal Kostaldeko Flyscha (2) Mosasauroak Euskal Herrian (3) Zenozoikoko ugaztunak eta haien eboluzioa (4) Meteoritoak

Euskal Kostaldeko Flyscha Euskal Herriko ondare geologikoa sustatzeko helburuz, Oiartzungo LUBERRI fundazioa, LUBERRI museoa eta Hendaiako CPIE Littoral Basque – Euskal Itsasbazterra erakundea elkartu ziren mugaz bestaldeko egitasmo baten bitartez gure itsasertzean azaleratzen den egitura geologiko guztiz berezia, flyscha, ezagutaraztearren. Horretarako, tamaina handiko 13 horma-irudik osatutako erakusketa diseinatu genuen, hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Horma-irudi horietan, flysch faziea agertzen deneko leku esanguratsuen ezaugarriak azaltzen

KU LTU RA

LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoa FUNDAZIOA 2011ko abenduaren 22an sortu zen notario aurrean, Donostian, Oiartzungo Udalaren ekimenez, udalak berak eta Oiartzungo Ikasgune Geologikoak 2003ko martxotik aurrera garatutako lankidetzaren emaitzaz.

125


dira: Getxo, Sopela, Barrika (Bizkaia) Zumaia, Deba, Mutriku, Getaria, Zarautz, Donostia, Pasaia, Hondarribia (Gipuzkoa); eta Hendaia, Sokoa, Donibane Lohizune, Getaria, Bidart eta Biarritz (Lapurdi). Erakusketa 2012ko abuztuan inauguratu zen Hendaian (Larretxean – Abbadiako eremua) eta handik Oiartzunera ekarri zen. 2012aren amaieran, berriz, Donostian izan zen ikusgai. 2013an, Zumaian, Hondarribian, Mutrikun, Hendaian eta Lapurdiko Getarian egongo da ikusgai. Azkenik, 2014an, Getxora eramango dugu. Erakusketaz batera, hitzaldiak antolatu ziren geologo ospetsuen eskutik aipatutako herrietan erakusketak irauten zuen bitartean eta, gainera, txangoak egin ziren flyscha agertzen deneko tokietara, egitura berezi hau bertatik bertara ikusteko.

Zenozoikoko ugaztunak eta haien eboluzioa Museoko funtsetan oinarrituta, Luberri fundazioak Tertziarioko eta Kuaternarioko ugaztun batzuen fosilei buruzko erakusketa antolatu zuen 2012ko irailean. Erakusgai jarritako aleen artean, Estatu Batuetan eskuratutako Bison priscus (bisonte adarluzea) baten burezur bikaina nabarmendu behar dugu. Aztarna hori Mutrikuko Kiputz haitzuloan agertu den bisonte europar baten burezurraren antzekoa da eta, azken aurkikuntza baliatuta, bien arteko eboluzio-lerroak eta beste ugaztun batzuenak aztertu ziren erakusketan.

Meteoritoak Arestian esan bezala, meteoritoei buruzko erakusketa 2011n antolatu eta zenbait lekutan jarri genuen ikusgai. Azken erakusketa, baina, 2012an egin zen Beasaingo Igartza jauregian.

Mosasauroak Euskal Herrian

KU LTU RA

Mosasauro deritzegun itsas narrastiak orain dela 65 milioi urte desagertu ziren gure planetako itsasoetatik, hots, Era Sekundarioa edo Mesozoikoa amaitzeaz batera.

126

LUBERRIk antolatutako erakusketa hori 2012an inauguratu zen museoan, batik bat, egungo Euskal Herrian aurkitutako mosasauro baten baraila fosila eta horren gaineko ikerketaren emaitzak ezagutzera emateko. Aztarnok erakusketa zabaldu zenetik 2012ko ekitaldia amaitu arte egon dira ikusgai Oiartzungo Ikasgune Geologikoan.

Beste kultur ekitaldi batzuk Erakusketez gain, beste ekitaldi batzuk antolatu eta/edo horietan parte hartu dute LUBERRIko kideok, behean azaltzen denez:

Euskal Kostaldeko Geoparkea 2012an, Luberriko kideak harremanetan izan dira lurraldeko hainbat erakunderekin Euskal Kostaldeko Geoparkearen egitasmoa sustatu, babestu eta finkatzeko. Egun, Mutriku, Deba eta Zumaiako udalek osatzen dute Geoparkea eta 2010etik dago sartuta Europako geoparkeen sarean.


Jardunaldiak (1) Euskadiko Geodibertsitateari buruzko II. jardunaldiak 2012ko urriaren 29tik 31ra izan ziren Bilbon, EHUko paraninfoan. LUBERRIko kideok jardunaldietan parte hartu eta museoak ekoitzitako hainbat argitalpen eraman ziren bertara, ikusentzuleen artean banatzeko.

(2) Jaizkibelgo natur eta kultur ondareari buruzko topaketa 2012ko azaroaren 23an eta 24an egin zen, Lezoko Gezala aretoan. Aranzadi Zientzia Elkarte, Gipuzkoako Foru Aldundi, EHU, Lezo, Pasaia eta Hondarribiko udal eta LUBERRI fundazioaren lankidetzaz antolatu zen topaketa horretan, Jaizkibelgo ondareaz aritu ziren hizlariak, Geologia, Biologia, Botanika eta Historiaren inguruko alderdiak jorratuta.

Txango didaktikoak

(1) Karrantza Harana (Enkarterri, Bizkaia)

LUBERRI fundazioak txango didaktikoak eta bisitaldi gidatuak antolatzen ditu urte osoan, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondare geologiko eta paleontologikoa erakusteko. Horiez gain, behean azaldutakoak ere antolatu ditu fundazioak 2012ko ekitaldian, beste erakunde batzuekin lankidetzan, hala nola, CPIE, EHU eta EVErekin.

2012an, LUBERRIk antolatutako lehen txangoa Karrantza Haranera (Bizkaia) izan zen. Bertan, Angela meatokia eta meatze-lanek zulatutako barrunbeak ikusi genituen. Egun horretan bertan, Pozalaguako kobara ere joan ginen, hango egitura karstiko eta munduan ondoen iraun duten estalaktika eszentrikoez gozatzeko.

KU LTU RA

LUBERRIko kideok hitzaldi eta lan-saioetan parte hartu genuen eta komunikazio batzuk aurkeztu genituen.

127


(2) Arritzagako meatokiak (Amezketa, Aralarko mendilerroa) Beste txango batean, Aralarko kobre-meatoki izandakoen arrastoak ikustera joan ginen.

(3) Errioxako Paleontologia Ezagutzeko Etxea (Igea, Errioxa) eta ikniten aztarnategiak Iberiako kontinentearen Kretazeoko kostalde zaharraren nondik norakoez jakiteko asmoz, Errioxako Paleontologia Ezagutzeko Etxean (Igea) eta herri horretan bertan dagoen ikniten aztarnategi bikain batean (La Torre) izan ginen.

(4) Euskal Kostaldeko Flyscha Euskal kostaldean datzan flysch egiturari buruzko erakusketaren ildotik, txango batzuk antolatu ditugu edo antolatzen lagundu dugu flyscha ikusteko, Jaizkibelen, Zumaian, Mutrikun eta Loiako badian (Hendaia).

keko teknikariekin elkarlanean eta EJ, GFA eta Mutrikuko Udalaren laguntzaz. Flysch beltza deritzogun segida estratigrafiko jakingarria Saturraranen, Mutrikun eta Deban azaleratzen da eta bertako geruzak Behe Kretazeoan (Albiarrean) metatu ziren, Orain dela 110 milioi urte. NAUTILUS Mutrikuko Ikasgune Geologikoak kaleratuko du liburua 2013an, herri horretako itsaslabarretan azken 30 urteotan berreskuratutako ondare paleontologiko paregabea argitara emateko.

(2) Aralarko mendilerroaren hiru dimentsioko mapa 2010ean, Oiartzun Haranaren Ondare Geologikoa irudikatzeko hiru dimentsioko mapa prestatu zuen Oiartzungo Ikasgune geologikoak. 2012an, berriz, hura bezalakoa egin du Luberri fundazioak Aralarko mendilerroaren gainean.

Informazio-euskarriak Argitalpenak

KU LTU RA

(1) Mutrikuko flysch beltza

128

2012ko ekitaldia amaitu aurretik, Mutrikuko flysch beltzari buruzko argitalpen batean parte hartu zuten Luberriko kideek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek, Euskal Kostaldeko Geopar-

2012ko ekitaldian, Oarsoalde, Jaizkibel eta Aiako Harriko ondarea (aurreko atalean aipatutako hiru dimentsioko mapa) darakutsaten informazio-euskarriak jarri ziren Oiartzunen bertan eta Oiartzun ondoko udalerrietan: Oiartzunen (2), Errenterian, Lezon, Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron.


Ibargain Musika Eskola Ibargain Musika Eskolako iragarki-taulan denetarik zintzilikatzen dugu: gitarra, akordeoi, piano eta biolinak saltzeko iragarkiak, kontzertu, lehiaketa eta beste hainbat jardueraren orriak elkarren ondoan egoten dira. Egunkarietako ebakin eta argazkien artean, ‘Eroski Consumer’ aldizkariko artikulu bat, ‘El Diario Vasco’-ko beste bat eta mamanatural.com web-orriko bat hilabetetan daude jarrita. Aurtengo idatzi hau musikaren onurak aipatzen dituzten artikulu hauekin hasi nahi dugu.

La actividad que mejor nos desarrolla como personas es tocar un instrumento: es el mejor ejercicio para el cerebro. Estudiar un instrumento musical combina lo puramente intelectual, con lo físico y manipulativo, además se trabaja la memoria a nivel visual, auditivo, motórico y emocional. La práctica habitual de un instrumento, interpretar una melodía, desarrolla la creatividad, entre otros muchos efectos positivos, como mejorar la destreza manual y visual o las habilidades lectoras y de escritura, sobre todo en niños con dislexia. La inteligencia espacial, que es la capacidad para percibir de forma detallada el mundo y formar imágenes de los objetos, se desarrolla de forma significativa en quienes tocan un instrumento musical. Además de los beneficios fisiológicos, la práctica de tocar un instrumento se manifiesta en el carácter de las personas y en su relación con los demás. En general son personas metódicas y disciplinadas que cuidan los detalles, tienden a planificar bien las tareas y destacan por su capacidad de atención. A menudo, quien toca un instrumento debe hacerlo en público. Esto enseña a vencer el miedo, la timidez y aporta seguridad y autoconfianza. Por último, además de desarrollar, es la mejor actividad para cuidar lo más profundo de nuestro organismo, nuestro cerebro, de prevenir sus alteraciones, falta de memoria, demencias, alzheimer…

Escuchar música nueva gratifica al cerebro Un grupo de científicos publica en Science está conclusión a la que han llegado empleando la imagen funcional por resonancia magnética. Escuchar música nueva gratifica al cerebro y no importa si es un tango en la mañana, una sinfonía al atardecer o una noche de rock'n'roll estridente, según un artículo que publica la revista Science. El estudio lo llevaron a cabo científicos del Instituto neurológico de Montreal (Canadá), y la Universitad de Utrecht (Holanda), entre otros, empleando la imagen funcional por resonancia magnética que capta figuras del cerebro durante la actividad. La música, explicaron los investigadores, ha sido un fenómeno muy poderoso que existe en todas las culturas desde la prehistoria pero en gran medida sigue sin saberse cómo los sonidos pueden convertirse en algo tan placentero. Otros estudios ya han demostrado que el escuchar música afecta e involucra no sólo la corteza auditoria del cerebro sino también las regiones de las emociones y los circuitos mesolímbicos vinculados con la gratificación. Hay estudios que han demostrado que la dopamina interviene en esta respuesta en las áreas estriadas del cerebro. "Estos circuitos de gratificación refuerzan comportamientos biológicamente adaptativos que incluyen el comer y el sexo y los comparte la mayoría de los vertebrados", explicó el estudio. Pero la apreciación de la música es compleja y, aparentemente, una característica distintiva de los humanos, y depende factores socioculturales, las experiencias y las memorias.

KU LTU RA

Aprender a tocar un instrumento, una sinfonía de beneficios

129


Kraus, profesora en neurobiología en la Universidad Northwestern. “La forma en que escuchas hoy en día, es dictada por las experiencias relacionadas al sonido que has tenido hasta este punto”. Otros estudios anteriores han revelado que quienes estudian música o un segundo lenguajes a edad temprana mejoran su percepción auditiva y sus habilidades de comunicación. “Tu pasado moldea tu presente”, dice Kraus.

Estudiar música en la infancia (aunque sea por poco) otorga beneficios en la adultez

2012-2013 IKASTURTEA

Los niños que estudiaron música, aunque fuera por corto tiempo, de adultos presentan mejores habilidades auditivas, de atención y memoria, revela un estudio.

Ikasturtea ikasle kopuru jaitsiera batekin hasi zen. Arrazoi bat baino gehiagoren ondorioa izango da ziur aski, baina zalantzarik gabe, bizi dugun krisialdi orokorraren eragina tartean izan da.

¿Cuántas personas estudiaron música de niños y después de algunos meses o años lo dejaron para dar lugar a otras actividades o responsabilidades?

Alabaina, ikasturte hau aurrekoen oso antzekoa izan da eta Oiartzungo 170 ikasle, familia eta irakasleentzat ohiko jarduera, lehiaketa, entsegu eta kontzertuz osatua etorri zaigu.

Estos meses o años de estudio no fueron en vano: en ese tiempo ciertas funciones cerebrales se desarrollaron y tendrán impacto en la vida adulta, como en las habilidades auditivas, de atención y memoria.

Azkeneko urte hauetan egin dugun bezala, Oiartzungo Flauta Taldearen jarduerak beste orri batzuetan aipatuko dira, taldearen nortasun propioa dela eta. Haiek eta Musika Eskolak Oiartzunen antolatutako kontzertuetan, zein Oiartzundik kanpo, Errenterian, Donostian, Iruñean, Bilbon, Valladoliden… eskainitako emanaldietan egindako lan zabala zoriondu besterik ezin dugu egin.

Investigadores de la Universidad Northwestern estudiaron a 45 adultos en tres grupos: los que nunca tuvieron educación musical, los que habían recibido entre 1 y 5 años, y otros que habían obtenido entre 6 y 11 años (los integrantes de estos últimos dos grupos empezaron su instrucción musical a los 9 años, una edad común). Se encontró que el entrenamiento musical en la infancia conlleva a un mejor procesamiento neural de los sonidos en la adultez y, por ende, mejora las habilidades de atención y memoria.

KU LTU RA

Por ejemplo, en un ambiente ruidoso, como un restaurante, donde hay sonido de la cocina, música, platos y otras pláticas, les es más fácil distinguir una frecuencia específica, como la de una conversación.

130

“Además de todos los beneficios que ya sabemos que la música otorga al cerebro, el estudio sugiere que estas clases, aunque sea por poco tiempo, pueden ayudar para el resto de la vida, a saber escuchar y en el aprendizaje”, dice Nina

Musikarien eguna, aurten ere, azaroaren 22an izan da eta bezperan, ohikoa den bezala, plazaraino atera genuen Musika Eskola. Ikusi mendizaleak jotzen eta kantatzen iritsi ginen plazaraino, hori bai ,normalean baina azkarrago joz, euria ez da-eta batere lagungarria kalejiretan. Kontzejupean bertan Maritxu, Baketuetuepapa, Arrano beltza eta Udaberri kantekin gozatzeko aukera izan genuen, eta atertu zuen momentu batean berriz ere nahiko azkar itzuli ginen eskolaraino eta urtero ilusio handiz itxaroten diren piruletak banatu genituen. Lehenengo hiruhilekoa beti, hain maiteki hartzen gaituen Parrokia Elizan Gabon kantak abesten bukatzen dugu. Ikasturte honetan, Hator, hatoren rock moldaketa edo guretzat klasiko bihurtu den Olentz-ero kanta eskaini eta gozatzeko aukera izan genuen. Michael Jackson-en


“Erakustaldi polita 'Donostia hiria' lehiaketan, Ibargaingo hiru gazte izan dira XVIII. Nazioarteko piano lehiaketan

Bigarren hiruhilekoaren ezaugarri nagusia Musika Eskolan piano eta teklatuen lankortasun sutsua da. Ikasturte honetan. geroago Andoaingo Piano Jaialdian eta Donostiako Nazioarteko Piano Lehiaketan joko zena Oiartzunen entzuteko aukera ere izan genuen.

Ibargain Musika Eskolako Lidia Zaldua Dominguez, Amaia Cortés Carrizo eta Ane Sistiaga Brosa ikasleek erakustaldi polita egin zuten pasa den asteburuan Donostian, XVIII. Nazioarteko Piano Lehiaketan. 134 gaztek parte hartu zuten denera, horien artean Euskal Herria, Malaysia, Suitza, Estonia, Portugal, Errusia, Frantzia, Espainia, Alemania, Brasil, Txina, Italia eta Poloniako piano-jotzaileak.

Otsailaren 15ean udaletxeko Areto Nagusian 90 lagun elkartu ginen eta han komentatu genuen bezala: “Musikak basapiztiak lasaitzen dituela diote”, ez dakigu benetan hala den ala ez. Zalantzarik gabe ondo dakiguna zera da, disfrutatzeko aukera ezin hobeak ematen dizkigula. Zer-nolako kontzertu ederra! Zer-nolako aretoa horrelako musikaz gozatzeko! Eskerrik asko Oiartzungo Udalari eta zorion beroenak partaide guztiei!

Ibargain Musika Eskolako arduradunak, Juan Pablo Lizartzak, adierazi du maila altua erakutsi zutela guztiek. Oiartzuarrek, bere aldetik, ederki asko eutsi zioten mailari. Horren erakusgarri dira lortutako emaitzak: oinarrizko 1. kategorian, Lidia Zaldua Dominguezek 2. aipamena lortu zuen 40 parte hartzaileen artean, eta 3. saria erdiko maila 1en, Ane Sistiaga Brosak lortu zuen 26 parte hartzaileen artean.

Andoainera joan zen oiartzuar piano-espedizioa 16 urrezko eta 10 zilarrezko dominarekin itzuli zen, 4 eskutara lortu zen aipamen berezia ahaztu gabe.

Badute eskarmentua Ibargain Musika Eskolako piano-jotzaileek hiriburuan egiten den lehiaketa sonatuan; izan ere, urtero-urtero beren maila bikaina erakusten dute bertan. Zoriontzekoa da, benetan, ikasle horiek lortutakoa”.

Donostian gertatutakoaren berri emateko Goizarin-ek El Diaro Vascon martxoaren 13an idatzitakoa ekarriko dugu idatzi honetara:

Bigarren hiruhilekoa Musika Eskolako klarinete talde batek eta piano-jole batek Kantabrian

KU LTU RA

Mundua gara, hain sentibera den J. I. Ansorenaren Behin edo behin doinua edota Flauta Taldeak eskaini zuen Immanuel kantekin ere gozatu genuen, Akordeoi Taldea eta Harizko Instrumentuen Taldeak eskaini zituzten melodiak ahaztu gabe, batzuk aipatzearren.

131


kontzertu bat emanez bukatu zuten. Hondarribia eta Irungo klarinete-jolez osatutako taldean parte hartuz, Juan Carlos Sirvent klarinete irakaslearen zuzendaritzapean. Hirugarren hiruhilekoa “ikasturte bukaerako kontzertuenaâ€? da. Baina horietaz gain, aipatu beharrekoak dira ere Akordeoi Taldeak OĂąatin egindako lana, Flauta Taldeak Bilbon egindako grabaketa, eta gure Pop-Rock Taldeak Donostian eta Oiartzungo Plazan eskainitako emanaldiak, Elizalde Herri Eskolan instrumentuka egin genituen aurkezpenak ahaztu gabe. Urtero Euskal Herriko Musika Eskolen eguna ospatzen da herri batean, eta egun honi Musikaldia izena jartzen zaio. Aurten, hainbat jardueraren artean, akordeoi emanaldi bat antolatu zuten eta hara joan zen Ibargaingo akordeoi talde txiki bat ilusioz beteta. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, joan ginenok ederki pasa genuen Beatles-en Black is Black edo Ansorenaren Herri Tangoa entzunez, landu ziren 10 kantaren artean bi aipatzekotan. Maiatzeko azkeneko astean Gaztetxoen Kontzertuak ospatzen ditugu Haurtzaro eta Elizaldeko ikasleentzat beren eskola-orduetan. Ikasturte honetakoa 10. edizioa izan da! Aurten ere neskamutilen irribarre eta txalo zaparradek, Elizalde eta Haurtzaro-ko irakasleen inplikazio osoaz gain, indar erantsiak ematen dizkigute datorren 2014an ere beste saio bat antolatzeko. Eskerrik asko!

KU LTU RA

Arratsaldeko 19:30eko zitak zertxobait klasikoagoak izan ziren eta han egon ginenok ederki pasatu genuen urtetik urtera ikasleen bilakaerak entzunez. Aipatzekoa Ibargain Musika Eskola

132

osatzen dugun guztien artean, ikasle, irakasle eta familiakoak, Gregorio Tirado biolin irakaslearekin izan genuen detailea, 20 ikasturte baino gehiago gurekin egin eta gero erretiratu egin baita. Eskerrik asko, Gregorio! Ekainaren aurreneko larunbatean, arratsaldeko 19:00etan hain arrakastatsua bilakatu zena goizeko 10:00etatik 13:30 arte Elorsoron entseatu genuen. Zein ederra den oholtzaren gainean biltzen diren guztien lana ikusi eta entzutea. Alde batetik, hain inplikatuta dauden Oiartzungo Flauta Taldeko gurasoak, bestetik gurekin abestera etortzeko urtero egiten dugun gonbitari erantzuten dion neska-mutilen multzo handia, ikasturte honetan osatu den Bat Batean pop-rock talde berria, guztiak beren piezak jo eta kantatzen, tartean Kongotik ekarritako Olele Moliba Makasi doinu arrakastatsua! Ekainaren 15eko ilunabarrean plazara bildu zirenek ostiralero Musika Eskolan entseatzen duten hiru pop-rock taldeak entzuteko aukera izan zuten. Seinalatu ere aurreko ostiralean Donostiako Fnac aretoan egon zirela. 3, 2, Band! talde beteranoari orain dela 5 urte Nau taldea atzetik atera zitzaion, eta aurten honi, beste modu batean ezin zuen izan eta, Bat batean datorkio. Harrobiak bere fruituak ematen jarraitzen du. Ikasturtea beti bezala amaitu zen, hau da, herriko txistulariek egiten diguten gonbitari ondo erantzuteko, partiturak banatzen eta entseatzen, urtero Txupinazoaren aurretik, hain modu xumean Xanistebanak, auzoz auzo, iragartzen dituen kalejiran ondo prestatuak azaltzeko. Gora Xanistebanak!


Iñude eta artzainak Oiartzunen 10 urtez

Ibargaina iritsi eta kanpoan dagoeneko jendea ikusten da aurrera eta atzera, dena prestatzen: erraldoiak, dantzariak, danborradako jendea, trikitilariak, txaranga… Ama globo saltzaile ateratzen denez, globoak prestatzeko beharra daukagu guk ere, behera jaitsi gara hauek puztera. Eskaileretan behera goazela, Ibargaingo elkartetik zenbait partaide ikusten dira ateratzen, bertan ederki gosaldu ondoren. Musika Eskola barrura sartu eta hori sorpresa! Inoiz baino jende eta traste gehiago dago Musika Eskola barruan, nabari da aurtengoa ospakizun berezia izango dela. Globoak puzteko txoko bat bilatu, eta prestatzen ari garen bitartean emakume eta gizon oso dotoreak dabiltza gure inguruan bueltaka, garaiko izugarri traje dotoreak dituztela jantzirik detailerik falta ez dela, batez ere emakumeak, orrazkera izugarri ederrak eginak dituztelarik; goizean goizetik aritu omen dira hauek prestatzen. Globoak puzten ari ginela, Iñaki etorri zaigu, Iñude eta Artzainek 10 urte bete dituztela-eta guztiontzat egin dituen oroigarriak banatuz. Horrekin batera, lehenengo urtetik hamar urte hauetan zehar festa hau nola aldatu den oroitzen hasi naiz. Oraindik gogoratzen dut Iñakik hau guztia lehe-

nengo aldiz antolatzen ari zelarik egin zidan galdera, globoak modu erraz eta polit batean helio gabe gorantz eramateko sistema nolakoa izan litekeen hain zuzen ere, eta nola erabaki genuen “pintxo morunoak” egiteko erabiltzen diren makiletan lotu eta makila batean zuloak eginez bertan sartuta eramatea. Lehenengo urtea izanik, dena zerotik prestatu beharra zegoen. Orduz geroztik herriko hainbat eta hainbat elkartek hartu dute parte festa honetan 10 urte hauetan: erraldoiak, Herri Musikaren Txokoa, danborradakoak, Oiartzungo Flauta Taldea, Ibargain Musika Eskola, Oiartzungo Pilota Eskola, Oiartzungo Futbol Eskola, Auntxa trikitixa eskola, Haurtzaro eta Elizaldeko dantzariak, Jostailu txaranga… Hainbat Inude eta Artzain nagusi ere izan dira festan, baita pertsonaia ugari ere: medikua, apaiza, obispoa, mikeletea, ezkontza bateko senaremazteak eta gonbidatuak … Globoak prestatzen bukatu dugu (eskerrak zenbaitek lagundu digun!) eta iritsi da ateratzeko garaia. Guztiok prest gaude eta hasi da konpartsa. Plazan, Landetxen, eta Madalensoron egin ditugu geldialdiak, azken honetan hamaiketako ederrarekin noski. Hamaiketakoaren ondoren, berriz ere plazara igo gara, Iñude eta Artzain nagusiak ezagutzeko. Kultura zinegotziaren hitzak ere ez dira faltatu. Hauek beraien lana egin ondoren, guztiok etxera joan gara, goiz eder bat pasatu ondoren eta hurrengo urtean ere egun hau berriro disfrutatzeko asmoz. Haizea Lekuona

KU LTU RA

Goizeko lehen eguzki izpiek aurpegian jo didate, igandea da baina hala ere goiz jaiki eta prestatu beharra dago, gaur Iñude eta Artzainen eguna baita. Nahiz eta negua izan, eguraldi ederra dugu gaur, hego haize epel eta guzti, ezin hobeto! Ama eta biok aterako gara aurten ere, urtero bezala, beraz, jantzi, traste guztiak hartu, eta Ibargain Musika Eskola aldera abiatu gara biok, bertan geratu gara-eta konpartsako parte hartzaile guztiak elkartu eta ateratzeko.

133


Oiartzungo Flauta Taldea 2012ko udazkena. Haurrak ikastolan hasiak dira. Eskola orduz kanpoko jardueren ordutegia antolatu dute, eta ikastolaz kanpoko denbora librea aprobetxatzen dute. Udazkeneko egun horietako batean, alaba gazteenaren SMS bat heldu zait. Musika ikasten du Ibargain Musika Eskolan eta Oiartzungo Flauta Taldeko partaidea da duela urte batzuk. Mezuan, flauta taldeko zuzendariak nirekin hitz egin nahi duela idatzi dit. Alabarekin arazoren bat dagoela bururatu zait lehenik, eta, horrek sortutako jakin-minak bultzatuta, Iñaki Gurrutxagarekin (zuzendaria) hitzordua jarri dut. Iñaki ezagutzen ez duzuenontzat, esango dut goraipatzekoa dela flauta taldearentzat proiektu berrietan jartzen duen gogoa eta ilusioa. Gaur egun, horrelako pertsona gutxi daude. Ez ezerk ez inork ez du zuzendaria geldiarazi edo adoregabetuko. Gai da ia erronka guztiak lortzeko. Ia guztiak, edo denak? –Gitarra jotzen dakien norbait behar dugu talderako… lau akorde besterik ez dira, badakizu… –esan dit Iñakik. –Baina Iñaki –erantzun diot nik– 14-15 urte daramatzat gitarra jo gabe, etxean ere ez dut jotzen ia. Gai izango naizela uste al duzu? Ezin dut ezetzik esan; ezin diot ilusioz betetako gizon honi ezetz esan. Ez dakit gai izango naizen, baina saiatuko naiz. Eta, esan eta egin.

KU LTU RA

Flauta taldeko partaide bakoitzak aparteko flauta klase bat jasotzen du. Eta nahiz eta astean soilik 45 minutuko entsegu bakarra egin, izugarria da talde honen musika maila. Musikari gazteak, ilusioz beterik eta gogotsu, diziplina eta esfortzua eskatzen bazaie ere. Ez da batere lan erraza talde bat osatu eta aurrera ateratzea; jende gaztea, musikari asko, guztiak kanta bera jotzen… Zaila da. Iñakik, ordea, lortu du.

134

Disney Paris, Alemania eta Luxenburgo… Hainbat lekutan izana da Oiartzungo Flauta Taldea, eta oraindik bisitatzeke ditu beste hainbat:

Musikaste, Congreso Bianual de Flautistas Sevillan eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, besteak beste. Parte hartzeko gogoa argi ikusten da taldekideen artean, baina hori ez da nahikoa; ezin da proiektu hauen alderdi ekonomikoa ahaztu. Gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta, eta erakundeen diru-laguntza falta dela eta, proiektu hauek aurrera ateratzeko beharrezko dirua musikarien familiak berak jarri behar du (gehiena, behintzat). Hala ere, helburuak lortzen dira. Taldearen giroari dagokionez, zer? Ez da zehaztasunik eman beharrik, besterik gabe, ezin hobea da. Niri dagokidanez, zer esan dezaket? Ez dago konpromiso bat hartzea bezalakorik horretarako denbora bilatu eta gogoa izateko. Aukera honi esker gitarra jotzeari ekin diot berriro ere, taldean joko diren abestien partiturak idazten ditut gero gitarraz jotzeko, nire kontura entseatzen dut (ondoren, ahalik eta ondoen jotzeko besteekin entseatzerakoan); azken batean, ilusioz bete naiz ni ere. Oiartzungo Flauta Taldean nire funtzioak honakoak dira: abestien oinarria osatzea, doinuen akonpainamendua, abestiei kolorea ematea. Hobe izkina batean geratzea, gitarra isil samar eta nabarmentzeko nahirik gabe; are gehiago flauta talde batean. Ez nuen lan ordutegiak eta entsegu ordutegiak uztartzeko aukera handirik ikusten hasieran, baina konturatu naiz zerbait nahi izanez gero, gehienetan lortzen dela. Eta ezinezkoa bada ezinezkoa da, eta kito. Kontua saiatzea da. Besterik gabe, Iñakiri eskerrak eman nahi nizkioke aukera hau eskaintzeagatik, baita Oiartzungo Flauta Taldeari ere egindako harrera ezin hobeagatik. Hutsik ez egitea espero dut. Eduardo Cruz


10 urtian Ttur-ttur Ttur-ttur beste hainbat urtez! Normalkuntza lurmutur, pausoz pauso zuhur bihurgunez bihurgune… Atzo ttur-ttur, gaur ttut-ttur, beti guaz ttur-ttur, euskaltzaleon bilgune! 2012a urte ederra izan zen Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearentzat. Elkarteak hamar urte bete zituen eta data seinalatu hau ederki baliatu genuen. Izan ere, urte guztian zehar festa eta hausnarketa uztartu genituen, 10 urtean egindakoa ospatzeko eta aurrera begirako erronkak zehazteko.

Ekitaldiz josita egon zen 2012a. Omenaldiak, antzerkiak, bideo emanaldiak… Urtarrilean urte guztian zehar erabiliko genuen ikur berria sortu genuen, hamar urtian ttur-ttur aurrea guz lelopean. Sare sozialetan gure txokoa egin eta urteurrena ahalik eta herritar gehienengana zabaltzen saiatu ginen. Horretarako, apirilean agerraldia egin genuen urtean zehar egingo genituen ekitaldien berri emateko. Maiatzetik aurrea bideo emanaldiak, eztabaidak, erakusketak… antolatu genituen. Gartxot filma eskaini genuen maiatzean eta Gazta zati bat dokumentala ekainean. Sagardo egunean Ttur-tturrek egin zuen lehen txotxa eta herriko festetako txupina ere guk bota genuen. Emozioz beteriko ekitaldiak izan ziren biak, sekula ahaztuko ez ditugunak. Festetan, gainera, musika disko bat egin genuen elkartearen urteurrena ospatzeko sortutako abestiarekin eta herritarrek aukeratutako beste hainbat kanturekin. Herriko elkarteekin ere egin genuen lanketa eta ekimen ugari sortu ziren haiekin elkarlanean: argazki sorta bat, Xanistebanetako txistulari kontzertuan kolaborazioa, pilota partidak, hamaiketakoak… Irailean Ttur-tturren ibilbidea islatzen zuen argazki erakusketa jarri genuen herriko tabernetan. Urrian Udazken Festa antolatu genuen eta bazkari-omenaldia egin genuen elkartean lanean

aritu izan den eta ari den jendearekin. Abenduan, urtero bezala, Liburu eta Disko Azoka eta Txerri Eguna antolatu genituen, ekimenez eta festaz gainezka. Gure herriko euskerak, hiztunak eta hizkerak egiten gaitu herriyo ta itotiya irriyo… Ospakizunetarako astia izan genuen, beraz, baina hausnarketarako ere hartu genuen tartea. Urte guztian zehar barne hausnarketa egin genuen Ttur-tturren ahulguneak eta indarguneak identifikatuz. Ahulgune eta indargune horietatik, elkartearen etorkizuneko barne eta kanpo helburuak zein diren zehaztu genuen. Normalkuntza lurmutur, pausoz pauso zuhur bihurgunez bihurgune… Atzo ttur-ttur, gaur ttutttur, beti guaz ttur-ttur, euskaltzaleon bilgune! “Eta hemendik aurrera zer?”, galdetuko duzue agian. Hemendik aurrera lanean jarraitzeko gogotsu gaude. Pasa den urteko hilabeteek indar handia eman digute eta egin genuen barne hausnarketak material asko eskaini digu aurrera egiteko. Lehengaiak baditugu eta sua pizteko txinparta ere bai. Hortaz, lanean jarraituko dugu egunero egunero, ttur-ttur, herrian euskara suspertzen, oiartzuera sustatzen, ekitaldiak antolatzen eta bilgunea indartzen. Gora herriko euskalgintza! Gora Ttur-ttur!

KU LTU RA

Etengabe itotiya, hauxe da gure tokiya! Intxixu paraje zaharra, irrati zaharren marmarra…

135


18. KORRIKA: Eman euskara elkarri Aurtengo Korrikak euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi izan ditu. Bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, honexegatik, egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztientzat Korrika 18ren eta AEKren eskertza omenaldia.

Intxixu AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Korrika iristeko zain.

Halaxe zioen eskuz esku lekukoaren barruan ibili den eta Amets Arzallus bertsolariak idatzitako mezuak: “Ikasten ari denak ematen dio irakasten ari denari zentzua. Irakasten ari denak ematen dio hiztun zaharrari norabide berri bat. Hiztun zaharrak eman behar dio ikasten ari denari eskua. Denok eman behar diogu elkarri euskara”. Intxixu AEK euskaltegiko kideok gure ikasleak ere omendu nahi izan genituen. Irakasle eta ikasle guztien artean merezimendu gehien duten bi ikasle omentzea hobetsi genuen, euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko duten grinagatik eta besteontzako eredu izateagatik. Amparo Cosmek eta Josetxo Lizarragak jaso zuten gure omenaldi goxo eta beroena. Jarraian dituzue Josetxo Lizarragak eskertza gisa esandako hitzetako batzuk:

Intxixu AEK euskaltegiko ikasleak, lekukoa eramanez.

“Dakizuen moduan, aurtengo Korrikaren leloak Eman euskara elkarri zihoen, ikasle guztioi irudikatzen digu eta ondorioz, lekuko eramaileak denok gara... Zuen eskuetan (euskara irakasleona) dago euskara erakustea baina euskararen etorkizuna, ordea, herriaren jardueran. Euskara (gure herriko ondare garrantztsuenetako bat), herria eta gure Estatua berraktibatzeko grina geriza beraren azpian joan beharko lirateke, bestela, euskaldunok desagertzeko bidea hartzeko egoeran eroriko garela uste baitut...

KU LTU RA

Gora Korrika!

136

Gora euskara! Gora Nafarroa askatuta!” Josetxo Lizarraga, omendutako ikasleetako bat.

INTXIXU AEK euskaltegia


“Denak ga Oiartzun Irratiya!!!”

Izan zaitezke edo bazara 14 urtean Oiartzun Irratia zintzo-zintzo piztu duena Arguyuan entzuteko. Ane eta Arantxi gogoratuko dituzu. Aran eta Ziña. Eñaut eta Uxue. Uxue eta Urtzi. Urtzi eta Oinatz. 14 urtean sokak ez baitu etenik izan eta soka horren jarraipena gara Alazne, Urtzi eta Mirari. Soka korapilatu ez dadin, sokak etenik izan ez dezan eta sokak luze iraun dezan. Uhinak eta ahotsak mututu ez daitezen sortu dugu Irrati Kontseilua. Barne funtzionamendua gaurkotu eta hobetzeko asmoz. Irratiko langileek, kolaboratzaileek, entzuleek, langile ohiek eta Udal ordezkariek hartzen dugu parte bertan. Oiartzuarren eta irratiaren arteko harremana estutzea da helburua. Soka estutu, etenik izan ez dezan, soka saretu, soka tenkatu, soka tinkatu eta finkatu. Taldetxo batek ekin diogu forma emate horri. Baina inork ideia berriak, proposamenak eta aholkuak baditu, ez dezala zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko. Oiartzun Irratia denona baita, langileena, kolaboratzaileena, elkarrizketak erantzuten dituztenena, lehiaketara deitzen dutenena eta entzule mutuena. Denon artean egiten baitugu eta zuek ere bazarete FM 107aren parte. Pasa izan zaizu burutik Oiartzun Irratian gustura parte hartuko zenukeela, kolaborazioren bat, atalen bat edo programaren bat egiten baina ez dakizu nondik hasi. Ez pentsatu bi aldiz, zatoz eta guk lagunduko dizugu, guztiok baitugu zer esana eta zer emana. Oiartzun Irratiak oiartzuarrek egindako irratia izan behar duelako, herritarrek herriarentzat egina.

Elkarteen, taldeen, eragileen, ikastetxeen... berri emateko leku ezin hobea da. Herrian antolatzen diren gauza asko jakiten ditugun arren, beste batzuek eskapo egiten digute. Klik batean duzu herri osora zabaltzeko erraminta. Bidali mezua oiartzunirratia@gmail.com helbidera eta guk eskainiko diogu tartea. Emango diogu oihartzuna. Herritik urrun bazaude, Oiartzun mina baduzu, www.oiartzunirratia.org ere hortxe duzu. Munduko edozein txokotatik herriko berri izateko. Uhinen bidez sartzen gara etxe gehienetan baina badakigu Internet bidezko entzule finak ere hor zaudetela. Eskerrik asko denei! Arguyuan egiten laguntzen diguten pertsona, kolaboratzaile eta lagun guztiak ere eskertu nahi ditugu. Astero-astero irakasten eta erakusten baitigute zerbait. Kirolez Blai! egiten duen Joxe Migel Lopezi eskerrak baino gehiago, herriko kirolariei eta eurekin lotura duten profesionalei hitza, lekua eta presentzia emateagatik. Eta Martin Kittori, egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dagoela erakusten baitigu astero. Momentu gogoangarriak bizitzen laguntzen digutelako eta gure lanaz gozatzeko aukera bat gehiago ematen digutelako. Izan zaitezke Maria Jesus, Pili, Feli, Imanol, Izar, Olaia, Xolomo, Lurdes, Maite, Martxel, Inaxi, Ainara, Juanjo, Maritxu, Mari Karmen, Ane, Garazi, Maria Luisa, Anartz, Mari Jose, Aieko... Edo izan zaitezke Oiartzun Irratiko entzule mutua. Baina gogoratu: “Denak ga Oiartzun Irratiya!!!” Oiartzun Irratiko lantaldea

KU LTU RA

Izan zaitezke Maria Jesus, Pili, Feli, Imanol, Izar, Olaia, Xolomo, Lurdes, Maite, Martxel, Inaxi, Ainara, Juanjo, Maritxu, Mari Karmen, Ane, Garazi, Maria Luisa, Anartz, Mari Jose, Aieko... Edo izan zaitezke Oiartzun Irratiko entzule mutua.

137


Ikuskizuna hastera doa

KU LTU RA

Zabaldu da oihala Oiartzunen, piztu da fokua eta eszenatokian agertu dira zortzi lagun. Zortzi ausart. Itxura zertxobait aldatua daukate beharbada, baina ezagunak egiten zaizkizu; bai, zortziak dira herritarrak, Oiartzungo helduen antzerki tailerreko aktore berriak dira.

138

Hainbat saiakeraren ondoren, aurten berriz jarri da martxan antzerki tailerra herrian. Emakume taldearen laguntzarekin eta Udaleko kultura saileko interes ezinbestekoarekin, astelehenero murgildu gara hainbat herritar antzerkizale teatroaren mundu magikoan. Udaleko Kultura Sailak antzerkigintza indartu nahi zuela adierazi zuen hasieratik, eta gaztetxo eta nerabeentzat tailerra antolatu zuen ikasturte honen hasieran. Asmoa gazte eta nerabeentzat bakarra izango zela jakitean, oiartzuar batzuek helduok ere antzerkia egin nahi genuela jakinarazi zieten

agintariei, eta hala jarri zen martxan helduentzako antzerki tailerra. Ez da erraza izan; batzuk bidean erori dira, baina ilusioa eta gogoa dauden tokian oztopoak txiki dira, eta aurrera egitea lortu dugu proiektu honetan sinetsi dugunok. Arratsaldeko zazpietan jarri genuen hitzordua, esan bezala astelehenero. Leku aldaketak ere izan ditugu; lehen hilabeteetan Iturriozko Dorre etxean bildu ginen, zenbait arazo direla medio Altzibarren bukatu dugu, eskola zaharretan. Han edo hemen, guk antzerkia egin nahi genuen, eta aipatu bezala, oztopo hauek txiki geratu zaizkio proiektu honi. Leku horietan, asteleheneroko gure hitzorduetan sortu dugu gure lehen obra. Antzerkiak irudimena behar du; askatzea, eraldatzea eta sortzea. Konpromisoa ere eskatzen


du; ez du batek egun batetik bestera bereganatzen teatroaren magia, pazientzia behar da, hasiberritan batez ere. Bestetik, antzerkia zerbait bada, talde lana da gehienetan, ilusioz beteta egon behar duen talde lana. Eman dezagun teatroa dela naipeko kartak bata bestearen ondoan eta gainean jarrita eraikitako dorrea, karta horietakoren bat eroriz gero dorre osoa erortzen da, eta berriz altxatzeko erori den karta hori gabe egin behar da. Imajinatu txarren-txarrena, kartak bata bestearen atzetik erortzen direla, azkenerako ez da ez dorrerik ez ezer ere geratuko. Naipeko kartez osatutako dorrearen antzera antzerkian ere modu delikatuan eta kontu handiz mugitu behar dira zutabe guztiak, pazientziarekin eta umore onarekin.

Modu xumean ari gara lanean, ez dugu oraingoz Donostia edo Max saririk irabaziko, baina gu oiartzuarren txaloekin konformatzen gara eta sortu dugun edo sortu nahi dugun horrentzako espazio eta oholtza bat edukitzearekin ere bai. Oiartzun beti izan da antzerkizalea; ikusi besterik ez dago antzezlanen bat herrira etortzen denean oiartzuarrok ematen dugun erantzuna, aulkiak gehienetan beteta! Tartean publikoaren aulkia utzi eta oholtzara igotzeko grina duen bakarren bat ere egon da herrian, gu bezala. Oiartzunen antzerkiak eta antzerkigintzak bai baitu bere historia, luzea gainera. Aipagarria da herriko Intxixu antzerki taldea; pasa den mendeko hirurogeigarren hamarkadan hasi zen antzezlanak eskaintzen, euskal antzerkigintzan erreferentziazko talde bihurtu zen, eta Euskal Herriko txoko askotan aritzeko aukera izan zuen. Intxixu desagertu ondoren, 1980an, Gurutzeko auzotarrek sortutako taldea ere lerro hauetan aipatzeko modukoa da. Hogei urtean, 2000. urte arte, auzoko San Agustin festetako ekitaldi garrantzitsu eta preziatuenetakoa izaten zen antzerki talde horren emanaldia. Urte batzuetan etenaldia egon ondoren, saiakera egin dugu berriz, eta honekin segitzeko asmoa dugu, hala nahi genuke behintzat. Abentura honetan parte hartu dugunontzat esperien-

tzia benetan polita izan delako ikasturte honetan bizi izan dugun hau. Gainera, fokuari ere gustua hartu diogu, ze arraio! Horrela jarraituz gero, izango dugu fundamentuzko antzerki taldea Oiartzunen, gero oholtza egoki bat faltako zaigu, gerta baitaiteke udaletxeko pleno aretoa txiki geratzea. Ez dira gauzak eskatzeko garai onenak, honezkero ohartu gara horretaz, baina tenore hobea etortzen denerako nahi genuke agintarien lehentasunetako bat izatea areto egoki baten eraikuntza, antzerkia eta antzeko ikuskizunak eskaintzeko. Handikeriatan ibili gabe, ez zaigu iruditzen Oiartzunen milaka pertsona sartuko diren aretoa behar dugunik, soinu eta argiztapen onenak dauzkana ere ez, bai, ordea, pleno aretoa betetzen duten horientzat ikuskizunaz gozatzeko leku on bat, eta gozamena eragin nahi duten artista horientzat lanerako espazio egoki bat. Etorriko da hori ere, ez kezkatu. Zortzi gara oraingoz Oiartzungo helduen antzerki tailerrean, baina prest gaude taldean sartu nahi duen orori oholtza gainean leku bat egiteko, betiere ilusioarekin, gogoarekin eta primeran pasatzeko asmoarekin etortzen bada, noski. Adi egon, beraz, iraila aldera, orduan hasiko baikara ikasturte berria antolatzen. Zabaldu da oihala Oiartzunen (eta ez da txistea), piztu da fokua, ikuskizuna hastera doa, eta ez dadila inoiz amaitu! Oiartzungo helduen antzerki tailerra

KU LTU RA

Antzerkia partekatzea da, beraz, eta hori amaiera arte ongi eginez gero, trukean emango dizu gozamena, algara, beste norbait izateko aukera, zerbait sortzeko parada eta lagun berriak. Hortaz, dorreko zutabe delikatu eta sentsible izatea merezi du azkenean!

139


Auntxa Trikitixa Eskola Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, haiek ikasitakoa jende aurrean erakusteko aukera izatearren eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitixa irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu: 1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita. Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleak, Irungo Euskal-Jiran. Auntxa trikitixa eskolako ikasleak, udaletxeko Areto Nagusian, 2012ko ekainean eskainitako jaialdian.

KU LTU RA

Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita bi urte pasatu dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAN, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari (irakasle, guraso eta abar) gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiegatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako.

140

Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleak makina bat ekitalditan parte hartzen ari dira, esate baterako: Bergaran ospatutako Euskal Herriko Trikitixa egunean,Oiartzunen Inude eta Artzainen egunean, Oiartzunen kuestazioan, Irungo Kontserbatorioan maiatzean egindako Trikitixa jaialdian, Irungo Olaberria Auzoan San Markos egunean egindako erromerian, Elizalde Egunean, ekainean udaletxeko areto Nagusian Irungo kontserbatorioko trikitixa ikasleekin eginiko trukatze jaialdia batzuk aipatzearren.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitixan erabilitako aurrena da, garai baten horrela irakasten baitzuten; esan beharra dago gaur egunean ez dela oso erabilia. 3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat zazpigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da; ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetan etan emaitzak ikusitan luzarora trikitixa irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa, eta abar. Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitixa behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikitixa eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira. Trikitixa edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako, deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510 zenbakira; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, ASTEARTEETAN egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat OIARTZUAR guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITIXA ESKOLAREN izenean. Egilea: IĂąaki Aranaga


Gazteria


Kuadrillategi Kaixooo denaai!! Gu DBH1eko Kuadrillategiko gaztiak ga! Kuadrillategin, ekintza difente pilla bat itten ttugu. Adibidez, karaokia in genun ta oso oso ongi pasa genun. Horrez gain, beste hauek re in ttugu: iragarkiak asmatu, lagun ezkutua, mihi luze jolasa, oka erraldoia, jolasak, irteerak‌ Ekintzak guk asmatzen battugu re, asko laguntzen diguten lau begirale ttugu: Aiora, Alazne, Aitzol ta Irati. Oso oso ongi pasten dugu ta ekintzetan denak asko hartzen dugu parte. Gainea, lagun berriyak in ttugu. Hurrengo urtian aukera bazute, 6.mailan zozten guztiyai apuntatzia gomendatzen zattuztegu. Kuadrillategi ostiraletan izanta, astia ondo biùo hobeto bukatuko zute ta! Ongi ongi segi ta beste bat arte! KDR-DBH1

GAZTER IA

Kaixo!

142

Gu Kuadrillategiko partaidik ga ta ostiralero dorretxin biltzen ga. Astero ekintza difentik itten ttugu, beti euskaraz ta lagunarte polittin. Denetariko ekintzak itten ttugu: antzerki leihaketak, pizza tallerrak, pelikulak ikusi, antzerkiuak, jolasak‌ hau guziya itten erki pasten dugu. Izane, guk aukeratzen ttugu itten ttugun ekintzak ta.

Hemen gaudenetik Oiartzungo ta beste herritako Kuadrillategitako gure kintako gazte guziyan arteko harremanak sendotu ttugu ta oso gustoa gaude. Gainea, ostiralero itten ttugun ekintzaz aparte, tarteka irteerak e itten ttugu ta oso oso ongi pasatzen dugu. Aukera zutenin zuek e animatu, erki pasko zute taa!! KDR-DBH2


Kaixo denai! Kuadrillategiko begiralik e zeoze esan nahi genula ba ta… hemen, aurtengo ikasturtia pasa ondoren, ate zaigun memoria ttikiya (hau miño askoze gehio izan baita Kuadrillategiko ikasturte honen jun-etorriya). Hasteko, san nahi genukena da aurten e ostiralero DBH1 eta DBH2ko ikaslikin bildu gala, beste behin, euskeraz ongi pasa ta gozatu dattekela egiaztatzeko. Azken urte hautan bezela, gure txokua Iturriozko dorretxin euki dugu ta aurtengo nobedade nagusiya bi kurtsuk aparte ibilli dila izandu da, hainbat arrazoi dila ta (gauden garaya, gazte askok izena ematia…); hau da, DBH1 ostiral batin, DBH2 bestin.

Honekin batea, beste herritako Kuadrillategikukin harreman berriyak re ittia lortu dugu. Oreretako, Pasaiako, Lezoko eta Lasarteko gaztiakin festa ikaragarri bat in genun Oreretan apirillin. Gure gaztiak beste herritako jendikin erki pasa zuten ta egunan bukaerarako laun berri pilla batekin bueltatu giñan herrira. Ekintza difentik in genittun goizin, ta arratsaldin Ingo al deu taldekuk torri zin lehendik zon giro politta uandik politto ittea. Oso ongi pasa zuten gaztiak, ta nola ez, begiralik e erki pasa genun. Maiatzeako herri guztitako Kuadrillategikukin Zuhatzara asteburu pasa joteko plana in genun ta bai gaztiak ta baita begiralik e, erki ibilli giñen!

Gora Xanistebanak!

Kurtsuan hasiera atzo izan zela iruitzen zaigu; saten den bezela, gustoa zaudenin seittun pasten da denbua. Urtian zehar jolasak, korri, dantza ta algara asko in ttugu ta datorren urtian e, beste ukerrik ezpada, hala ittia espero dugu. Hoixe ba, bukatzen joteko, eskerrak eman nahi genizkiyeke gure protagonistei: gaztiai! Batzutan gure pazintziyakin bukatzen badute re, beayek gabe elitzakeelako Kuadrillategi aurrea eamatia posible izango. Aupa gaztiak, holaxe segi! Oan bai, bukatzeko, ongi-ongi pasa Xanistebanak ta hurren arte!

Gora Oiartzun!

Kuadrillategiko begiralik

Gora Kuadrillategi! GAZTER IA

Gogotsu ibilli dia gaztiak ekintzetan parte hartzen. 100 gazte inguru apuntatu zin ta oso pozgarriya da hoi gutzako, oso kopuru altua baita. DBH2ko ikasliak pozik hasi zuten urtia, gaztinak izatetik zaharrenak izatea pasatuz; ta hauek lehendik izautzen bagenittun e, harremanak asko estutu dila nabaittu dugu. Haukin batea, DBH1eko ikasliak indar haundiyakin hasi dute ikasturtia ta beaientzat lehenengo urtia izan dela kontuan izanik, baloraziyo oso ona itten dugu, talde oso politta gertuatu zaigulako.

143


Ernai Prozesua otsailean amaitu zen eta martxoaren 2an Lizarran Ernai gazte antolakundearen sorrera kongresua ospatu genuen. Ernai terminoaren esanahia ‘erne, adi, esna’ da; eta antolakundearen helburuak, argiak: antolakuntzaren bidez independentzia, sozialismoa eta feminismoa lortzea. Prozesua bera formazio-saio ikaragarria izan da gu guztiontzat; ideologikoki hornitu gara, eta hori oso garrantzitsua da fase politiko honetan. Baina egunez egun ere ikasten jarraituko dugu, ez baikara ase. 2012ko urrian hasi genuen Gazte Zukgua prozesua Euskal Herriko herrietan, eta baita Oiartzunen ere, gazte antolakunde berria sortzeko helburuarekin. Zukgua hitzak esanahi bikoitza zuen: batetik, frutak zukutuz egiten den edaria, eta bestetik, zuk gua egiten duzula (zuk gu), hau da, iraultza norbanakotik hasi eta era kolektiboan egiten dela. Azken finean, prozesuko mezua ere bikoitza zen: hainbat fruta nahasiz (hau da, gazte askotarikoak elkartuz) lehendabizi norbanako bakoitzean iraultza eginez, iraultza kolektiborantz joko genuela. Prozesua 3 bloketan banatu zen: lehenengoan Egoeraren azterketa orokorra egin genuen, egungo sistema kapitalista patriarkala aztertzeko. Bigarren blokean, berriz, Euskal Herriko ziklo politikoaren irakurketa, aurrerantzean egin beharreko bidea zehazteko. Eta hirugarren eta azken blokean, Gazte estrategia’ zehaztu genuen, gazteon helburuak, filosofia orokorra eta gazte boterea tresna moduan kokatzeko.

GAZTER IA

Gure herrian lortu genuen ahalik eta fruta gehienei zukgua ateratzea; guztira 50 gazte inguru ibili ginen prozesuko eztabaidetan hartu-emanetan.

144

Euskal Herriko eta Oiartzungo gazteok argi dugu zer nahi dugun: Euskal Herri aske, sozialista eta feminista. Eta horretara iristeko bidea egingo dugu. Dena daukagulako gezurrean hezi gaituzte, baina badakigu ez daukagula ezer, gure indarra salbu. Etsipenari aurre egiten diogu, badakigulako guri dagokigula porrotaren aurkako matxinada. Gau ilunetara kondenatu nahi gaituzte, baina guk ez diogu uko egin nahi gazte izateari. Teorian sinesten dugulako nahi dugu praktikan bizi. Ez dugu beldurrik. Gazte eta iraultzaile gara. Indartsu jaio gara Oiartzunen, eta indartsu eutsiko diegu eguneroko borrokei. Herriko gazteok ernai gaude, eta ez gaituzte lo harrapatuko. Gure eskubide guztiak lortu arte borrokatuko gara egunez egun. Kapitalismotik sozialismoranzko bidea egingo dugu alternatibak eraikiz; gizarte patriarkala puskatuko dugu feminismoan bizi ahal izateko; eta estatu espainolaren eta frantsesaren erasoei aurre egingo diegu Euskal Herri aske batean bizi garen arte. Ezin diote orainari eraso, oraina gu geu garelako. Ezingo dute gure etorkizuna konkistatu, erne gaudelako, ernai gaudelako, Ernai garelako.


Ugaldetxoko Eskola kultur gunea

Argi utzi nahi dugu, hortaz, horrelako espazio bat eraikitzea ez dela interes pertsonalerako; herritar orok ateak zabalik ditu, bertan eraiki nahi duena landu eta elkarbanatzeko. Guztion uzta txikienetatik ere elikatzen garelako, guztion ekarpenetatik aberasten garelako... finean, talde lanean eta botere harremanik gabeko bizi moldeetan sinesten dugulako eta eraiki daitezkeela erakutsi nahi dugulako. Egun, espazio hau elkarbanatzen dugun gazteok Elkarte gisa eratzea erabaki dugu (elkarte izateko beharrezkoak diren tramitazio guztiak eginez, noski), gure lehentasunak, aurrez aipatu bezala beste batzuk badira ere, kontziente garelako sortzen diren gastu ekonomikoez. Alor honi ere talde/elkarte mailan eta ez proiektu pertsonal bezala aurre egitea erabaki dugu. Jarraian, eskolan egiten ditugun proiektuen laburpena duzue ikusgai. Oro har, kulturaren alorreko proiektuak dira; barruan (eskolan) nahiz kanpoan (herri mailan) aurkezteko aukera ematen dutenak.

MUSIKA TALDEAK 1) Mil demonios • Taldekideak: Natxo, Josu, Mikel Lopea, Fake Ameztoi eta Asier Inziarte. • Eskolaren erabilera: astean bitan entseiatzen dute, asteazken eta ostiraletan. • 2012.urtean abesti sorta bat eta bideo bat grabatu zuten (Youtuben daude ikusgai, mil demonios izenarekin) baita pare bat

kontzertu eskaini ere Moganbon eta Oiartzungo jaietan. • 2013an kontzerturen bat eskaintzea aurreikusia dute http://www.youtube.com/watch?v=03hu0_hhAV8 2) The tributes: Jon Lopez, Ugaitz Vallejo, Xabi eta Peteko. 3) Punto y aparte: Jon Vallinas, Isma Lopez, Aingeru lnziarte eta Alex Gonzalez. Punto y aparte musika taldea lau gazte oiartzuarrek osatzen dugu. Azken hamar urtetan, -+o taldearekin (Oiartzungo punk musika erreferenteena), musika estiloa aldatzea erabaki genuen, soinu berriekin esperimentatuz eta gaur egungo estilo ezberdinetara egokituz. Abentura berri honi hasiera emateko Jon Vallinas (soinu elektronikoak), Isma Lopez (baxua) Aingeru Inziarte eta Alex Gonzalez (gitarra) elkartu ginen. Astean bitan elkartzen gara entseiatzeko, eta bestetik eskolan bertan antolatzen diren ekintzetan aktiboki parte hartzen dugu: barneko lanetan eta herrirari begira egindako ekintzetan. Horretaz gain, Oiartzungo jaietan, Landetxeko plazan egiten den Rock kontzertua antolatzeaz arduratzen gara eskolako beste musika taldeekin batera. 2012an hasi ginen elkarlanean eta ordutik gure abestiak sortzen ibili gara. 2013 urteari begira abesti horiek plazaratzea da gure helburua. Proposamena: Xanixtebanetan gau bateko kontzertuak antolatzeko proposamena egiten dugu. Lehentasuna Oiartzungo musika taldeek izango lukete, eta euren lana herri mailan aurkezteko aukera eskainiko litzaieke. (Arduraduna: Alex Gonzalez: 658744316)

GAZTER IA

Ugaldetxoko Eskola, besteak beste, ikaskuntza, sormena, kultura, artea eta talde lana sustatzea helburu duen gune aske bat da. Askea da, gure ideia, proiektu eta ekintzak oro inongo mugarik gabe adierazteko eta elkarbanatzeko aukera eskaintzen duelako/digulako; auzolanean, batzartuz, ikusi dugu nola lortu daitekeen, pribatizazioaren atzaparretan jausi gabe, guztientzat aberasgarria den espazio bat.

145


BIDEO TAILERRA: ZASTAFILMS TALDEA Film laburrak, bideoklipak eta irabazi xederik gabeko hainbat proiektu ekoizteko elkartu garen oiartzuarrok osatzen dugu Zastafilms Taldea (Kote Camacho, Alex Gonzalez, Ekaitz Agirre eta Ruben Redondo) Horretaz gain, hainbat tailer eta ekitaldi antolatu ditugu film laburren inguruan. • Orain arte, batez ere Ugaldetxoko Eskolako espazioa erabili dugu proiektuen garapenerako, bulego moduan, eta biltzeko toki bezala. Baita ere, bertako musika taldeez baliatu gara beraiei bideoak garatzeko, elkarlana sustatuz. • Aurrera begira, gure asmoa hemengo espazioan grabazioak egiteko estudio bat prestatzea da. 2012. urtean egindako proiektuak: • Ostiraleko gidoi tailerra . Zastafilms-ek astero antolatzen dituen bilera hauetan, idei-zaparraden bitartez gidoiak garatzen ditugu. Bilera hauetan jada gidoi mordoa atera ditugu, eta horietatik, Elkartea jada pantailara eraman dugu eta Parapas aurrera begira eraman nahi dugu. • Mil demonios bideoklipa . Lokal berean jotzen duen taldearen bideoklipa. Alex Gonzalezek zuzendua eta Zastafilms-ek ekoitzia. 3 minutukoa da. • Elkartea film laburra. Kote Camacho-k zuzenduta. Zastafilms-ek ekoitzia. 16 minutu. • Cara o cruz. Oarsoaldeako gazteekin egindako film laburra eta bideo-tailerrak. http://www.youtube.com/user/camachokot e/videos?flow=grid&view=0 2013rako prestatzen ari garen proiektuak:

GAZTER IA

• Ostiraleko gidoi tailerra proiektuaren jarraipena.

146

• Kroma estudioa gauzatu Ugaldetxo-Eskolako espazio nagusian. Filmaketa txikiak eta bideo tailerrak antolatzeko espazioa prestatu nahi dugu, eta horretarako, berde edo urdin koloreko pareta prestatu eta lur berria behar dugu. Espazio hau beste taldeekin partekatu behar dugunez (Dantzakoekin, Break-Dance-ekoekin) jarri eta jaso daitekeen gomazko lurra ipintzea da gure nahia.

• Ipuin klasikoak, Kote Camacho animazio eta aktoreekin batera garatzen ari den proiektu esperimentala. • Parapas Ekaitz Agirreren film luzearen gidoia sakondu eta gauzatu. • Zineforoa. Lekua eta gure proiektuak beste oiartzuarrei ezagutarazteko asmoarekin, hilabetean behin Ugaldetxon film labur eta luzeen proiekzioa eta ondorengo foroa. • Gazteentzako bideo tailerra proiektuaren jarraipena.

TXALAPARTA Eurre taldea izenez ezagutzen garen laukoteak Ugaldetxoko Eskolaren sormen prozesuan parte hartzea erabaki dugu hainbat arrazoi direla medio: Batetik, txalaparta Euskal Herriko musika tresna tradizionaletako bat den heinean, bere ondare kultural, historiko eta artistikoa ezagutu eta hedatzen jarraitu nahi dugu instrumentu honekiko sentitzen dugun begirunea azpimarratuz. Sorkuntza, inprobisazioa eta berrikuntza kontzeptuek musika tresna honetan duten garrantziaz jabetu ginenetik, gerora norberak hau guztia praktikara eraman ahal izateko espazio baten beharra ikusi dugu. Herriari begira, txalaparta gertuagotik ezagutu eta instrumentu hau jotzen ikasi nahi dutenei lehenengo urratsak erakusteko konpromisoa hartzen dugu (gaztetxoenetatik hasi eta adinean mugarik gabekoenganaino). Igande arratsaldeetan batu ohi gara, baina unean uneko eskakizunetara moldatzeko arazorik ez genuke (tailerren bat antolatzeko, adibidez). 2013ra begira, Oiartzunen baita beste hainbat herritan ere antolatzen diren festa, jarduera, ekintza eta dinamikatan parte hartzeko gogoz eta gertu gaude. Maiatzaren 18an Hernanin ospatuko den Txalaparta Festan parte hartuko dugu Andoaingo Txalaparta Taldekoekin batera. Ttakun ttakun, batak besteari, ttakun ttakun taupada bat Ama Lurrari ttakun ttakun amaigabe bat asakatasun bideari. Oihana eta Gema Ines (Arduraduna: Oihana 637948642)


DANTZA GUNEA

BREAK DANCE

Ugaldetxoko Eskolak, Iurritan martxan ipini genuen proiektuarekin jarraitzeko aukera eman digu; zehazki, dantzaren inguruko ekintzak garatzeko.

Break Dancea maite dugun hiru gazte oiartzuar gara: Iraitz MuĂąoz, Aitor Bengoetxea eta Jon Tobia. Duela urtebete eskas, Ugaldetxoko Eskolara joan ginen espazio baten beharra baikenuen; ateak zabaldu eta egun, hemen aritzen gara astegunetan eta asteburuetan, gehien gusta-

Egun, proiektu honen ekintzen arduradun gisa Vanessa Montero, Elisabete Carcedo eta Arantza Balentziaga gaude. Jazza eta flamenkoko klaseak eskaintzea helburuetako bat bada ere, gorputzaren lanketari loturiko beste dinamikek ere badute tokia gune honetan. Kanpora begira urtero antolatzen dugun ekintza nagusia DANTZA BATALOIA da; 2011ko apirilean egin zen lehenekoz. Bataloi honek arrakasta handia izan zuen: klase irekiak eskainiz eta partaide bakoitzak bere borondatea ordainduz, 200 bat ikasle eta 20 bat irakasle elkartzea lortu genuen. Helburua edo arrazoiak bi ziren: batetik,

http://www.youtube.com/watch?v=hX3SGPtqbA0 Kontuan izanik Ugaldetxoko Eskoletako gunea egokitu beharko litzatekeela dantza gela bat izateko, urtean doako bi tailer eskainiko genituzke herriko txikiengana gerturatzeko bidean, baita herrian dantzaren inguruan sor daitezkeen edo beste edozein ekintzatan parte hartu ere. Dantzaren inguruko klase irekiak ugaldetxon: JAZZA. Hileko azken asteazkenean, 18:00etatik 19:30era. Dohainik. (Eli Carcedo). FLAMENKOA. Ostegunetan, 19:30era. (Vanessa Montero).

18:00etatik

(Arduraduna: Arantza Balentziaga: 60751351)

2013ari begira, Break txapelketetan parte hartzeko asmoa dugu, oiartzuarrak ere onak garela erakusteko, eta horretaz gain Irunbreak Estatu mailan ospe handia duen txapelketa antolatzeko lanetan dihardugu, baita parte hartu ere; lehengo urtean bigarren postua lortu genuen. Duela gutxi La Baskak Oiartzungo Kataxulo Gaztetxian egin zuen Oiartzun Battle vol.1 txapelketaren prestakuntzan lagundu genuen: Aitor epaile lanetan aritu zen, eta Iraitz eta Jon partaide gisa. Bukatzeko, gure helburu nagusia oiartzunen Break Dance-a lortzen ari den maila Euskal Herrian eta EHtik at ere ezagutzea eta hedatzea da, eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu egun dugun dantza-gunea edukitzea. Hori gure esfortzu handiena jarriz lortuko dugula uste dugu eta hori egiteko baliabideak edukiz. (Aitor Bengoetxea Zabalza. Tel: 654040482)

GAZTER IA

Indiako haur txiroentzako eskola bat laguntzea, eta, bestetik, Markel, gaixotasun berezi bat duen Beasaingo haur bat alegia. Klaseez gain, kabaret ikuskizun batez gozatzeko parada ere izan genuen. Ikuskizun horretan parte hartu zutenek ere aurrez aipatutako bi ekintza solidarioetan lagundu zuten.

tzen zaiguna egiten: dantzatzen. Batzuetan oiartzungo neskaren bat ere animatzen da gurekin dantzatzen eta Donostialdeko gure lagunak ere etortzen dira asteburuetan. Larunbatetan edo festa egunetan Donostialdeko jende guztia elkartzen gara lokalean entseatzeko eta arratsalde ona pasatzeko.

147



Kirola


Elorsoro Kiroldegia Emakumeak kirolean Lerro hauek aprobetxatuz, kiroldegiko zenbait gai jorratu nahi izaten ditugu, eta oraingoan emakumeen kirol praktikaren inguruko hausnarketa egitea gustatuko litzaidake.

ELORSOROKO BAZKIDEEN ERABILERAK, SEXUAREN ARABERA

Datu batzuk ikusiko ditugu: 2012ko urte amaieran, 5.640 bazkide genituen Elorsoro kiroldegian, eta horietatik 2.634 emakumeak, %47a. ELORSOROKO BAZKIDEAK SEXUAREN ARABERA

Hala ere, erabileren sailkapena egindakoan, gauza bitxiak ikusi ditugu. 2012an kiroldegira gehien etorri den pertsona emakumea da, eta 200 aldiz edo gehiagotan etorritako 8 pertsonetatik 4 emakumeak dira. Baina erabilerak sailkatzen goazen heinean, aldeak nabarmenak dira: ELORSOROKO BAZKIDEEN ERABILERAREN SAILKAPENA, SEXUAREN ARABERA

Beti horrela izan da. Datuak ikusita, esan genezake oso antzeko ibili dela azken hamarkadan. Kiroldegia ireki zenean gizonezkoak eta emakumezkoak kopuruz berdintsu baziren ere, 2000. urteaz geroztik gaur arteraino, bien arteko aldea oso antzeko mantendu da, emakumezkoak %47, gizonezkoak %53.

80,00% 70,00% 60,00% 50,000 40,00% 30,00% 20,00% 10,00% 0,00% Astean -4

Astean3-4

Astean 2-3

Astean 1-2

Astean-1

ELORSOROKO BAZKIDEEN GARAPENA, SEXUAREN ARABERA gizonak

emakumeak

3500 3000 2500 2000 1500 1000 500 0

KIROLA

1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012

150

Erabilerei dagokienez, gauzak aldatuz doa. Kiroldegiko tornutik txartelarekin pasatu diren guztietatik, %42a da emakumezkoa eta %58a gizonezkoa. Gizonezkoen erabilera emakumezkoena baino handiagoa da, maiztasun gehiagoz erabiltzen dute kiroldegia.

Bi muturretan kopuruak parekatuak dauden arren, asteroko 2-3 egunetako kirol praktika dutenen artean aldea dago. Gizonezkoak askoz gehiago dira emakumezkoak baino, ia hiru aldiz gehiago. Arrazoia? Zehatz-mehatz ez badakigu ere, esan genezake kirola nor bere kontura egiten dutenen artean dagoela aldea. Esplikatzen saiatuko naiz. Gizonezkoek talde kirolak egiten dituzte neurri handi batean: saskibaloia, areto futbola, judo, kenpo‌ Emakumezkoek ikastaroak egiten dituzte: yoga, gimnasia, pilates, aerobik‌ Bi multzo horietan dabilen jende kopurua antzeko izan daitekeela kontuan hartuz, ondorio batera iristen gara: nor bere kabuz kirola egiten dutenen artean askoz gehiago direla gizonezkoak.


ETA ZER EGITEA GUSTATZEN ZAIE EMAKUMEEI? Duela 15 urte Oiartzunen emakumeek kirola praktikatzeko zituzten aukerak oso murritzak ziren: futbola, yoga eta gimnasia batik bat, eta azken bi horietarako lokalak ere hala modukoak. Kiroldegia eraiki zenean, yoga edo gimnasia egiten zuten emakumeei kiroldegian aritzeko aukera eskaini zitzaien. Gustura hartu zuten, eta geroztik hemen aritu dira 15 urte hauetan.

Gimnasiari dagokionez, talde bat baino gehiago ditugu. Alde batetik, adinekoen gimnasia dugu. Gaur egun, Asun Arizkurenek ematen ditu klaseak astelehen-asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 18:00etara. Dozena lagunetik gora izaten dira izen-emandakoak eta gizonezko baten bat bakarrik. Egun horietan beretan baina pixka bat beranduxeago, 18:30etik 19:30era, beste talde bat du. 20 lagun inguru ibiltzen dira eta hauek ere guztiak emakumeak. Bestalde, helduen tailerrekoen taldeak ditugu Maite Paisalen gidaritzapean. Beste urte batzuetan, beste modalitate batzuk ere eskaini izan dira kiroldegian, baina aurten gimnasiakoak bakarrik etortzen dira. Astelehen eta asteazkenetan izaten ditugu horiek, goizetan, 09:00etatik 10:00etara eta 10:00etatik 11:00etara kopuruaren baitan banatuak, eta ilunabarretan 20:00etatik 21:00etara. Ordu bakoitzean 25 lagun inguru. Gizonezko baten bat bada, baina ia denak emakumeak. Horietaz gain, kiroldegian bertan, hasieratik ikastaroak antolatu ziren, eta horietan emakumeen parte-hartzea nabarmena izan da. Lehen urteetan igeriketa eta aerobika izan ziren ohiko ikastaroak. Igerian aritu gabeko emakume dezente apuntatu zen ikastera, eta gutxi edo gehiago, denek ikasi zuten. Horietako batzuek oraindik-orain jarraitzen dute astean bizpahiru egunez igerian egiten.

Oraingo emakumeek txikitan ikasi zuten igerian eta helduak ez dira asko izaten igerian ikasten. Zehazki, 2011-2012 ikasturtean, 50 emakumek egin zuten igeriketako ikastaroren bat. Aerobikak arrakasta handia izan zuen lehen urteetan. Aukerak ere ez ziren gaur egun bezain zabalak, eta zerbait berezia egin nahi zuenak hori aukeratzen zuen, baina azken urteotan indartsu sartu zaizkigu beste modalitate batzuk; esate baterako, ciclo-indoor eta pilates. 2012-2013 ikasturtean aerobik egiteko izena emandakoak 78 izan dira, eta gizonezko 4 bakarrik. Ciclo-indoor. Txirrindan ibiltzea musikaren laguntzaz. Hasiera batean gizonezkoek gustukoago izan dezaketen modalitatea dirudien arren, emakume askok egiten du. Ikasturte honetan 199 emakumek eman du izena eta 120 gizonezkok. Pilates. Oiartzun herrian leku batean baino gehiagotan eskaintzen da pilates. Helduen tailerrak bere lokaletan eskaintzen du, kiroldegian aritutako Kizkitzak Mamuten ematen du eta kiroldegian orain, aurreko urteetan HONBUren lokaletan aritutako Cristina Rodriguezek ematen du. 23 lagun ditu une honetan eta horietatik 4 bakarrik gizonezkoak. Saloi dantzak ere irakasten dira. Ostiraletan talde bat aritzen da saloi dantzak ikasten. Bikoteetan etortzeko gomendioa eman arren, emakumezkoak gehiago izaten dira. Une honetan 23 lagun dabiltza, 15 emakume eta 8 gizonezko. Gimnasia erritmikoa dugu bereziki emakumek praktikatzen duten beste kiroletako bat, baina oraindik herrian nahiko berria da eta adin gehien dutenek 18-20 urte dituzte. 6 emakume

KIROLA

Yoga Rexu Mazustak ematen du. Astelehen eta asteazkenetan ematen ditu saioak, eta bi talde ditu, goizean 08:30etik 10:00etara aritzen direnak eta bazkalondoren 15:30etik 17:00etara aritzen direnak. 20-25 lagun inguru izaten ditu talde bakoitzean, eta gizonezkoak bizpahiru; gainontzeko guztiak emakumezkoak.

151


aritzen dira talde honetan eta kopuru handiagoan gazteagoak.

KIROLA

Borroka kiroletan ere aritzen dira gutxi batzuk. Kiroldegian une honetan judo egiten duen emakumerik ez dago, egon izan da baten bat, baina une honetan ez dago bat bera ere. Kenpon, aldiz, 6 daude. Horietako bat, mundu osoan 5 DAN eskuratu dituen lehen emakumea: Pilar Martinez. Bere hitzetan kirolean berdintasun osoz aritzen da. Gizonen kontra entrenatu beharrean aurkitzen dela baina tatami gainean berdin sentitzen dela azaldu zion Gaur Inforako Xole Aramendiri: «Ez daukat beste erremediorik, gehiengoa dira eta». (…) «Kimonoa soinean duzunean, lana eginez gero, beste bat gehiago zara» Hala ere, badu oraindik amets bat «Emakume gehiago animatzea. Gimnasiora etorri, izerditu eta gozatzea, nik egiten dudan bezala. Eta niri irakatsi didatena besteei irakasten jarraitzea. Proba dezatela, ‘hori marimutilentzat da’ bezala1 ko aurrejuzguen erruz atzera egin gabe»

152

Parekidetasunaren bidean, kirola praktikatzea urrats bat gehiago da. Pauso handiak eman dira, baina ezberdintasunak badaude: kirol mota batzuetan gizonezkoak nagusi dira, beste batzuetan emakumeak bakarrik aritzen dira, gizonezkoek maiztasun handiagoz egiten dute kirola… Hurrengo hamarkadaren amaieran berriro aztertzea komeniko litzateke agian. Hemen ikusitako datuak Elorsoro kiroldegian ibiltzen diren emakume helduenak izan dira, eta gazte eta haurren kasuan aukera gehiago izaten dute edozein motatako kirola probatzeko eta egunerokotasunean praktika txertatzeko. Horrela, pixkanaka egoera aldatzen joan daiteke, baina oraindik, faktore askorengatik, ezberdintasunak nabarmenak dira kirol modalitate batzuetan eta, esan bezala, etorkizunean ikusi behar ea egoeran aurrera egiten asmatu dugun.

1 http://www.gaur8.info/edukiak/20121215/377889/In-Fraganti-Pilar-Martinez

Kristina Brit


Oiartzun KE 2012-2013

OHOREZKO ERREGIONALA

Jarraian, kategoria bakoitzaren denboraldiko ibilbidea azalduko dugu:

OHOREZKO ERREGIONALA 2011/2012 denboraldia handia izan zen. Izan ere, hirugarren postua lortu zuten eta hirugarren mailarako igoera promozioa jokatzeko puntuan egon ziren. Aurtengo denboraldiari aurre egiteko, iazko taldeari Antiguoko taldeko hiru jokalari gehitu zaizkio. Horrela, aurtengoa denboraldi ikusgarria izan ari da: taldeak liga txapelketa irabazi eta hirugarren mailara igotzea lortu du. Koadro teknikoan, Gari Argote entrenatzaileak jarraitzen du Eneko Pontesta eta David Brunen laguntzarekin, eta aurten ere, IĂąaki Tolosa da taldeko prestatzaile fisikoa.

LEHENENGO ERREGIONALA Beste behin ere, lehenengo fase bikainaren ondoren, Preferenteko igoera faserako sailkatu zen taldea. Fase hau zaila izaten ari da, izan ere, taldekideek lesio asko izan dituzte eta horrek murriztu egin du taldearen ahalmena. Yon Alkorta mantendu da entrenatzaile lanetan eta Matias Beloki da ordezkaria.

GAZTEEN OHOREZKO MAILA Aurten, gure gazteen lehenengo taldea belaunaldi aldaketa jasaten ari da eta jaitsiera postuen inguruan dabil. Mailari eutsi ahal izateko, oraingo egoeratik ateratzen saiatzen ari da taldea. Arkaitz Goia, Jose Manuel Martinez, Antton Mari Gonzalez eta Javier Susperregi izan dira entrenatzaileak.

GAZTEEN LEHENENGO MAILA Aldaketa gehien jasan dituen taldeetako bat izan da hau. Izan ere, kadeteen iritsierarekin, jokalari berri asko elkartu dira taldean eta horiei egokitzea kostatu zaie. Momentu hauetan, Kopan

KIROLA

Denboraldi honetan Oiartzun KEn gertatutakoaren zertzelada batzuk kontatuko ditugu. Kirolari dagokionez, kirol-egitura 16 taldek osatzen dute eta hau azpimarragarria da; izan ere, 300 neska-mutil baino gehiagoz osatutako elkartea gara. Horrek, Oiartzun KE modu batera edo bestera maite dugunontzat, ikaragarrizko ahalegina ekartzen du.

153


OHOREZKO HAURRAK

lehiatzen ari dira. Aurten, Edu Marqueti, elkarteko koordinatzaile lanez gain, entrenatzaile lanak ere batu zaizkio eta Luis Endika GaroĂąari eta Alex Perianezi laguntzen aritu da.

NESKAK Denboraldi honetan, gure neskek denboraldi bikaina egin dute. Baina makina bat berdinketaren ondoren, ligako bigarren/hirugarren postura joan da taldea. Hortaz, ligaren amaieraren zain gauden honetan, Emakumeen Euskal Koparako prestatzen ari dira. Mikel Salegi izan da entrenatzailea eta Maider Aizpuruaren laguntza izan du. Mikel Irigoien izan da ordezkaria.

onak lortzen. Are gehiago, bigarren mailako taldean ohikoa ez den mugarri historiko lortu dute; izan ere, historian lehenengo aldiz, igoera fasea jokatzen ari dira. Mikel Apalategi eta Jose Luis Oiartzabalek eramandako taldeak sekulako denboraldia egin du.

HAURREN OHOREZKO MAILA Txapeldunen fasea jokatzen ari den talde honek aurten oso denboraldi ona izan du. Txapeldunen fasean, probintziako talde aipagarrienekin lehiatzen ari da. Dani Beamount eta Erlaitz Aristizabal dira entrenatzaileak.

HAURREN LEHENENGO MAILA OHOREZKO KADETEA Taldea kategoriaz igo ondoren, jokalariek haiengandik espero zena eman dute eta sailkapenean postu onean kokatu dira. Horrela, datorren denboraldirako kategoria berean mantentzea lortu dute. Sekulako denboraldia egin dute, beraz, Egoitz Astarberen eskutik. Julen Mendizabal eta BeĂąat Vicente aritu dira honi laguntzen.

Haur-txiki taldea sortu behar izateak talde hau murriztu du. Hala ere, eta elkartearen filosofiari jarraituz, talde hau mantendu beharra zegoen. Horrela, beste modu batera osatuko ez genituzkeen fitxak osatuak gelditzen baitira. Borja Perianezek eta Imanol Perez de San Romanek gidatzen dute taldea.

HAUR-TXIKI MAILA KIROLA

KADETEEN LEHENENGO MAILA

154

Denboraldi honetan bigarren taldeak erakutsi du bigarren talde izanagatik ere badakie emaitza

Talde hau berria da elkartearen egituran, eta egia esan, bikaina izan da hauen denboraldia. Txapeldunen faserako sailkatzea lortu zuten eta,


horrekin, elkarteak datorren denboraldian Haurren Ohorezko Mailan postua edukitzea. Entrenatzaileak Eñaut Fernandez eta Eñaut Loperena izan dira.

jo norabide tekniko-hezitzailetik egiten ari diren lana emaitza interesgarriak ematen ari dela uste du elkarteak.

ALEBINAK Talde honek ez zuen lortu Txapeldunen faserako sailkatzea. Hala ere, lan ona egin dute kategoria honetakoek. Izan ere, lehenengo mailara saltoa emateari begira elkarteko emakumezkoen egitura egonkortzen ari da. Momentu honetan, Kopa jokatzen ari dira eta emaitza onak dituzte. Entrenatzaileak Ioritz Luis eta Amaia Imaz izan dira.

EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEA Talde hau azkenean kategoriaz igo zen eta, zalantzazko hasieraren ondoren, kategorian finkatzea lortu du. Horrela, emakumezkoen oinarria lantzen jarraitu dugu. Ainitze Rodriguez eta Eukeni Ciak gidatu dute taldea.

EMAKUMEZKOEN 8 “A” Aurten, emakumezkoen 8 “A” taldea datorren urterako kadete taldeko jokalariak prestatzeari begira aritu da lanean. Denboraldia ona izan da eta Txapeldunen faserako sailkatu dira. Taldea ederki gidatu dute Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak.

EMAKUMEZKOEN 8 “B” Emakumezkoen 8 “B” taldea OKEn lehenengo aldiz jokatzen duten jokalariekin osatu da, eta “A” taldearen antzera, etorkizunerako lan interesgarria egiten ari da. Ines Dehesa eta Nerea Valle-

Elkarteko talde gazteena maila onean egon da. Liga arruntean, Txapeldunen faserako sailkatzea lortu du. Bestalde, taldea Gipuzkoako eliteko futbolean maila garrantzitsuan dago. Urtzi Arevalillo eta Lur Mitxelena dira taldearen arduradunak.

ARETO-FUTBOLA Taldeko egitura mantenduz eta kideren bat gehituz, taldea indartu da. Saio batzuk falta zaizkion honetan, Autonomikora igotzeko play-offa jokatzeko puntuan dago. Txema Lasa da entrenatzailea. Azkenik, denboraldia modu ikusgarrian amaitu dugun honetan, eskerrak eman behar dizkiegu edozein modutan lagundu diguten erakundeei, babesleei eta norbanako guztiei. Atal honetan Oiartzungo Udala eta Alcampo merkataritza zentroa aipatu nahi ditugu bereiziki. Amaitzeko eta agurtu aurretik, Xanixteban zoragarriak opa dizkiegu oiartzuar guztiei. Hainbat arrazoirengatik egun hauetan gurekin egon ezin direnak gogoratu nahi ditugu bereziki.

OIARTZUN, GOGOR ERANTZUN!

OIARTZUN KIROL ELKARTEA

KIROLA

EMAKUMEZKOEN HAURREN MAILA

155


Oiarpe pilota KE

II Oiartzungo saria finalak.

Oiartzungo esku pilota aurrerantz doa emaitza onak emanez, neurri handi batean Oiarpek egindako lanari esker. 10 urte igaro dira dagoeneko taldea sortu zenetik, eta hasierako ilusio berarekin jarraitzen dute oraindik bertako partaideek. Hauen lanari esker, Oiarpeko pilotariak Euskal Herriko edozein aldetan ikus daitezke; infantil, kadete, jubenil, 22 urtez azpiko nahiz senior mailan.

KIROLA

Parte hartzea garrantzitsua den arren, lana eginez emaitza onak ere iristen dira, eta Oiarpeko pilotariek, bere lan onari esker, jendearen arreta piztea lortu dute.

156

Telebistaz ere ikusi ahal izan ditugu Oiarpeko pilotariak txapelketa garrantzitsuetako finalak jokatzen. Hori eredugarria da gazteentzat, eta gauza oso ona da gazteei pilotarako grina sortzeko.

Horretaz gain, Oiarpe taldeak asko eskertzen du gurasoen laguntza, eta aurrera begira ere zuen kolaborazioa asko eskertuko genuke.

HERRIARTEKO TXAPELKETA: Aurten ere txapelketa on bat egiteko helburuarekin abiatu ziren Oiartzungo pilotariak. Lehengo urtean finalerdietara iritsi zirela eta, bigarren kanporaketan hasi zuten txapelketa. Kanporaketa gainditzeko, Berrobiko pilotarien talde gogorrari egin zioten aurre. Joatekoan nahiz etorrikoan, Oiartzungo taldeak hainbat jarraitzaile izan zituen kantxaren kanpoaldetik animatzen. Joanekoan Berrobin izan ziren partidak. Lehia bizian ibili ziren pilotari guztiak garaipenaren bila, eta partida politak ikusteko aukera izan


Bueltakoan ere partida ikusgarriak izan genituen ikusgai, giro politak lagunduta. Oiartzungo pilotariak gogotik saiatu ziren kanporaketari buelta ematen, baina berriz ere Berrobiko pilotariak gailendu ziren, emaitza berdinarekin. Hala ere, emozioa amaierara arte egon zen. Azkenean, oiartzuarrak kanporatuak gelditu ziren, eta txapelketa irabaztearen ametsa bukatu egin zen. Nahiz eta lehenengo kanporaketan kaleratu, aurten gogo eta ilusioz beterik ekingo diote herriarteko txapelketari.

GRAVN TXAPELKETA 2013: Oiarpeko sei pilotari izan dira aukeratuak Gipuzkoako selekzioarekin jokatzeko. Frontoian, Andoni Ugalde eta Ander Imaz, eta trinketean, I単igo Ugalde, Xabi Azpiroz, Andoni Flores eta Egoitz Olarra.

URTEKO GARAIPENAK GRAVN Trinketea: Trinketean, jubenil mailan, Andoni Ugalde eta Lizaso txapeldun suertatu ziren Nafarroako Murgiondo eta Untxalori irabazita, 40 eta 23. ORTUELLA: Jokin Hernandez eta Ander Imazek ez zuten txapela eskuratzerik izan finalean Elustondo eta Zelaiaren aurka 22-20ko emaitzarekin galdu ostean. JOSETXO EZKURRA: Ekain Etxeberriak eta Aitor Leonetek txapela eskuratu zuten infantil B mailan.

ERRENTERIAKO TXAPELKETA: Andoni Ugalde eta Ander Imazek txapela irabaztea lortu zuten finalean 22 eta 14 gailendu ostean Labaka-Iruretagoiena bikoteari. PABLO BERASALUZE TORNEOA (IURRETA): Iker Iribarriak eta Ander Imazek txapeldun izatea lortu zuten finalean 22-21eko emaitza estuarekin irabazita Dario eta Santxezi. DINASTIA ETXABE (ZUMAIA): Anartz Olano eta Ander Imaz txapeldun suertatu ziren 22 eta 14ko emaitzarekin gailendu ostean Larra単aga-Erostarbe bikoteari. PATXI MONTES (ALDE ZAHARRA): Urdanpilletak eta Andoni Floresek txapeldun izatea lortu zuten. JOSETXO ETXANDI TXAPELKETA (LEZO): Mikel Larra単aga eta Ander Imaz izan ziren txapelketa honetako garaileak. Finalean 22 eta 7 gailendu zitzaizkion Eneko Labakak eta Xanet Imazek egindako bikoteari. TITIN III TXAPELKETA: Iker Iribarriak eta Ander Imazek ezin izan zuten garaitu finalean AltunaIbarrondo bikotea. BORTZIRIAK: infantil mailan, Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak txapela irabaztea lortu zuten. Gauza bera egin zuten Ander Errandoneak eta Andoni Floresek jubenil mailan. Banakako txapelketan, Ekain Etxeberriak txapelketa berean banaka beste txapel bat lortu zuen Enaitz Telletxeari 18-9 gailenduta. GIPUZKOAKO TXAPELKETA: Mikel Martinez eta Jon Irastorza bigarren mailako txapeldunak izan ziren Azketa eta Atxaren aurka finala irabazi ondoren.

IRUNGO KURPIL: Andoni Ugalde eta Ander Imaz txapeldun izan ziren 22-13ko emaitzaz gailenduta Elizalde eta Etxegoieni.

ZIZURKILGO TXAPELKETA: Iraitz Zubizarretak eta Ekain Etxeberriak Zizurkilgo txapela eskuratu zuten Alberdi eta Iriartek osatutako bikotearen aurka 18-10 gailendu ostean.

URRETXU: Andoni Ugaldek ezin izan zuen finala irabazi bertako Erostarberen aurka 18-13 galdu ondoren.

DV TXAPELKETA: Dario Gomez eta Ander Imaz txapeldun izan ziren Jon Goikolea eta Xanet Imazi 22 eta 13 gailenduta.

UDABERI BINAKA, FINALA: Aritz Leonet eta Oihan Lopez txapeldunorde gelditu ziren ekialdeko txapelketan Urnietako bikotearen aurka galdu ostean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA (INFANTIL BANAKA): Ekialdeko txapelketan Egoitz Etxabe txapeldunorde gelditu zen A単orgako Expositoren aurka finala galdu ondoren.

KIROLA

genuen pilotazaleek. Azkenean, 2 eta 1eko emaitza izan zen Berrobin etxekoen alde. Oiartzuarrek jubenilen partidaa irabaztea lortu zuen. Kanporaketaren egoera zailaz jabeturik, Madalensoron pilotazaleen animoak beharko zituztela ohartu ziren.

157


Andoni Ugalde Euskal Herriko txapelduna.

KIROLA

Ander Imaz oiartzuarra eta Dario Gomez errioxarra. DV Txapelkataren txapeldunak.

158

GARTZARONGO TXAPELKETA: Gaizka Bendoirok eta IĂąigo Ugaldek ezin izan zuten txapela eskuratu Iriarte-Arano bikotearen aurka final estu bat jokatu ondoren.

MALERREKA: Jon Goikolea eta Ander Imaz izan ziren txapeldun oiartzuarren arteko finalean Andoni eta IĂąigo Ugalde anaiei 22-18 irabazi ostean.

SAN ANTOLIN (ELGOIBAR): Andoni Ugalde eta Ander Imaz txapeldunorde izan ziren Arrieta eta Ansotegi bikotearen aurka finala 22-12ko emaitzaz galdu ondoren.

LIGA VASCA: Andoni Ugaldek Euskal Herriko txapela lortu zuen jubenil mailan banaka, Errekako Elizalderi 22 eta 7ko emaitzaz irabazi ondoren.

TRINKETE GIPUZKOA: Banaka, Xabi Azpiroz txapeldunorde izan zen Urnietako Imazen aurka finala galduta. Bestalde, binaka kadete mailan, Josu eta Aritz Leonet anaiek ezin izan zuten txapela eskuratu. Jubenil mailan, Zigor Salaberriak eta Andoni Floresek ere ezin izan zuten txapela buruan jarri.

LEZAMA: Ander Imazek eta Agirrek ez zuten lortu amestutako txapela Apezetxea eta Aizpururen aurka finala galduta 22 eta 12ko emaitzarekin.

OIARPE KE


‘Pilota zuzenean’ Oiartzunen

XIX. mendearen erdialdean paretaren kontra jokatzen hasi zirenean (pleka), garrantzia galtzen joan ziren. Bizirik dirauten Joko Zuzenak BOTE LUZEA, LAXOA, PASAKA eta ERREBOTEA dira. Nahiz eta askok bere desagerpena behin eta berriro iragarria duten, ez daude inondik ere galduak, eta zorionez orokorrean errekuperatzen ari dira. Oiartzungo herritarrak Joko Zuzenen zale amorratuak izan dira denboran zehar. BOTE LUZEAN plazan eta zenbait pilotasorotan (Zaldin, Zaria, Tellerieta, Eldotz, Sorondo, Olanditu…) aritzen ziren. PASAKAN, berriz, Kontzeju-

pean eta LAXOAN eta ERREBOTEAN Beheko Plazan. Tamalez, guda zibilaren ondorioz galdu zuten oiartzuarrek zuzeneko jokoen praktika eta kultura, modalitate horiek erabat ahaztu arte. 2004. urtean, ordea, eta Beheko Plazaren berritzearekin batera hasi genuen Oiartzunen Joko Zuzenen errekuperazio saioa. Ez dira alferrik bederatzi urte igaro eta Txost taldekoek ERREBOTEA eta PASAKA ESKUZ berriro praktikan ipiniak ditugu dagoeneko oiartzuar gazteen artean. BOTE LUZEAREN berreskuraketa lehenengo pausotan dago oraindik. Aurrerapauso horien lekuko izan zen iaz antolatutako PILOTA ZUZENEAN. Urtean zehar Joko Zuzenen inguruko zenbait ekintza plazaratu genituen. Besteak beste:

KIROLA

Joko Zuzenak euskal pilotaren historia, oinarri eta sustrai dira, Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua.

159


ERREBOTEAN (BEHEKO PLAZAN): • E. Abril Txapelketaren finalaurrekoa eta finala (2012koa). • Euskal Herriko gazteen mailako errebote-txapelketa.

PASAKAN (KONTZEJUPEAN ETA ITURRIOTZEN) • Eskuz, Oiartzungo I. Herrri txapelketa • Eskularruz, Txost-Laxoa Elkartea errebantxa.

BOTE LUZEAN (MADALENSORON) • Zaldin eta Sorondo taldeen arteko partida.

ERAKUSKETA (OIARTZUNGO PLAZAKO TURISMO BULEGOAN) • Joko Zuzenak irudietan. DVDak eta panelak. Etorkizunari begira, 2013. urtean Joko Zuzenen inguruan antzeko ekintzak antolatzekoak gara. Nolabait ere, aurrekoak indartu eta BOTE LUZEARI bultzadatxo bat ematea da gure intentzioa. Zentzu batean, Oiartzun berriro ere, pausoka pausoka, Joko Zuzenen erreferentziazko herri ari zaigu bihurtzen. Horren lekuko, Donostia 2016 Olatutalka eta Donostia eraikitzen 1813-2013 ospakizunetan, baztandarrekin batera Txost Joko Zuzenen antolakuntzaz arduratu da, BOTE LUZEAN (Alderdi Ederren) eta PASAKAN (Trinitate Plazan eta Zubietan).

KIROLA

Poliki bada ere, aurrera goazen bitartean ez goazela gaizki uste dugu.

160

TXOST PILOTA TALDEA


Pala txapelketa irekia Hogeita hamar egin eta berrogeita hamarren bila

rre batzuekin baina guztion borondate onarekin, arazoak saihestu eta aurrera egin genuen. Eta ondorioa argia da, pala txapelketak zutik dirau eta aurten 30. edizioa jokatu da, bertan guztira 73 bikotek parte hartu dute, 65ek gizonezkoen mailan eta beste 8k emakumezkoen mailan. Hasieran txapelketa ezagutarazteko, Oiartzungo Pala Txapelketa izena jarri genion eta horrela egin zen ezaguna gomazko pilota gogorrarekin jokatzen den pala txapelketa hau. 2004. urtetik aurrera, berriz, Euskal Herriko izaera hartzeaz gain, Josetxo Gamioren oroimenez antolatzen da, Giriziako pilotaria zena 2003an zendu zelako eta oroimen gisa haren izena txapelketari lotzea erabaki genuelako. Beraz, azken bederatzi urte hauetan, Josetxo Gamioren oroimenez izate-

KIROLA

GIRIZIA Kultur eta Kirol Elkartearen Pilota Sailak antolatuta, Madalensoro pilotalekuan, aurten 30. pala txapelketa jokatu da. Txapelketa honen hasiera 1981 aldera kokatu behar da, orduan erabaki baitzuten pala gustukoa zuen garaiko taldetxo batek, besteak beste, IĂąaki Santesteban buru zutela, Gipuzkoako Federazioarekin harremanetan jarri eta lehen pala lehiaketa ofiziala antolatzea. Hasierako hamarkada hura ez zen inondik inora erraza izan, Madalenso pilotalekua ordutegi aldetik nahiko saturatua egoten zelako, herritarrek bere gustuko afizioa praktikatzeko Udalari orduak alokatzeaz gain, asteburuan bertan antolatzen ziren ekitaldiak, bati bat kulturalak, ugari izaten zirelako. Eta, ondorioz, pala txapelketa antolatzeko eta egutegia egokitzeko aukera murritzak egoten zirelako. Hala ere, hase-

161


az gain, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren izaera hartu du, besteak beste, tokiko pilota federazioaz gain, EHPK Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren babesa duelako. Esan gabe doa, txapelketa honetan, Euskal Herrian gomazko pilotarekin ezker paretan aritzen diren pilotari onenenek hartzen dutela parte eta hori kopuruan ere nabaritzen da, zeren, beste hainbat herritan jokatzen bada ere, hain partehartze handia inongo txapelketatan ez delako izaten. Eta horrek, gure ustetan, zerbait adierazten du, alegia, txapelketaren erakargarritasuna. Eta azken hamarkadan neskaren parte-hartzea tamalez ez bada handitu eta nabarmendu ere, bitxikeria modura esan daiteke Oiartzungoa hau izan zela ofizialki lehen aldiz neskak parte hartzen hasi ziren txapelketa. Beraz, horretan ere aitzindari izan ginen.

KIROLA

Txapelketa hau antolatzen bada, besteak beste, Oiartzungo Udalari esker da, hasieratik babesa emateaz gain, ekonomikoki ere lagundu gaituelako. Jakina, sariak ( txapelak, oroigarriak, kamisetak ) ezin direlako musu truk lortu. Beraz, horrelakoetan laguntza ekonomikoa ezinbestekoa izaten da.

162

Baina txapelketa bat ez da antolatzen diruarekin bakarra, beste zerbait ere jarri behar da lehiaketa antolatu ahal izateko. Eta hor kokatzen dut boluntario horien lana, alegia, Joxe Karrera eta antzeko beste batzuen lana, orduak eta orduak ematen dituztelako epaile lanetan txapelketak irauten duen bizpahiru hilabeteetan. Pilotan ere, beste hainbat kiroletan bezala, batzuek lehiaketan parte hartu ahal izateko, beste batzuei epaile egitea egokitzen zaie. Beraz, lerro hauek aipatu horien lana eskertzeko ere badira, beraiek egiten duten ekarpena ezinbestekoa izaten delako txapelketa antolatzeko. Espero dut hogeita hamargarren edizioak izango duela jarraipena datozen urteetan eta GIRIZIA elkartearen izenarekin Josetxo Gamioren oroimenez jokatzen den Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak arrakastatsua izaten jarraitzea. Ea ba berrogeita hamarreraino iristeko gaitasuna dugun. Ez litzateke seinale txarra izango eta.

MARTXEL TOLEDO GARMENDIA


Igor Eskudero: “Beldurra bizikleta gainean ez egoteak ematen dit” Igor Eskuderori hizketan hasi orduko nabaritzen zaio bizikletekiko duen pasioa. Orain, bmx riderrean dabil altzibartarra

Trialetik bmx-era, nolako ibilbidea izan da? Denbora gutxi daramat bmx-ean. 2006an hasi nintzen. Aurretik trial asko egin dut, eta jaitsie rak. Nik bizikletak maite ditut. Trialarekin hasi nintzen. Errazagoa zen bizikleta lortzea, txapelketak zeuden, giroa… 11 urterekin hasi eta 17 arte lehiatu nintzen. Oso gustura aritu nintzen baina ez zen nire lekua. Triala oso zorrotza da eta niri gauza kreatiboak gustatzen zaizkit. Utzi nuenean, urtebete ia bizikleta ukitu gabe egon nintzen, nire bizitzako hankasartze handiena. Gero, bizikleta txar batekin lehendabiziko jaitsiera egin nuen. Gutxira, euskal selekziotik deitu ninduten. Aldaketaren belaunaldia izan gara. Garatu behar

zuen, bai edo bai. Dena eman genuen, baina exijitu ere bai. Jaitsieren atzean UCI dagoen bitartean… Errepideko txirrindularitza hondatu dute, hau hondatzen ere saiatu dira… Prestakuntza fisikoa dugu, milaka orduko entrenamendua... Jaitsiera ia-ia aberatsentzako kirola da. Guk oso zirkuitu polita genuen Igantzin. Oso momentu politak ere izan ziren: Joku jaitsiera eskola ireki genuenean Les Deux Alpesen (Frantzia). Hiru uda pasatu genituen klaseak ematen. Zoragarria izan zen. Igantzin eskuineko belauna lesionatu nuen. Bmx-ean hasia nintzen eta jaitsiera utzi nuen. Nire tokia aurkitu dut, baina jaitsierak faltan ematen ditut. Bizikletan jaistea edozeini gustatzen zaio: nori ez zaio gustatzen haizeak aurpegian ematea?

KIROLA

Tricomek bisita asko eta sinesgarritasuna du. Ez nuen espero bmx-ari buruz egin duten laburpenean nire azken bideoa aukeratzea. Ez da nirea bakarrik, Mikel Yerobirena ere bada. Berak grabatu du eta berak jasan nau. Ni jasatea zail samarra da, batzuetan gaizki pasarazten dudalako. Gauza batzuk ez zituen grabatu nahi, baina eskertu behar diot nigan sinetsi izana. Riderrak ez gara inoiz bakarrik ibiltzen. Gutxiago bideo bat grabatzen ari garenean. Egiten ditugun gauza batzuk, dugun kulturarengatik, ez daude ongi ikusiak. Azkene ko bideoan 14 pertsona daude laguntzen, bestela ezingo nuen egin. Ni, batez ere, skate-parkean ibiltzen naiz, kalea ez da nire puntu fuertea. Oso kontentu nago.

Argazkia: Ismael Ibañez

Bukatu berri den urtean Espainiako Estatuan bmxeko bideo onenetarikoen artean aipatu zaitu Tricom atariak. Zer sentitzen da?

163


Nolakoa izan da 2012?

Non amesten duzu bmx egitearekin?

Bortitza. Gauza asko egiteko aukera izan dut. Urte hasieran Red Bullek txapelketa berezi batera gonbidatu gintuen, Madrileko metroan abandonatutako nasa batean, U formakoa. Gero, operatu egin ninduten. Bi hilabete bizikletan ibili gabe egongo nintzela esan zidaten eta 15 egunera berdin-berdin nengoen. Bideoa grabatzen hasi ginen. Egun justuak genituen. Ez da erosoa presioarekin grabatzea, gorputzak ere “kito” esaten duelako. Marisquiña (Vigo) txapelketa nahiko ongi atera zitzaidan. Irailean erakustaldi batzuk egin nituen eta urrian Rebelera gonbidatu ninduten. Mundu mailako txapelketa garrantzitsuenetakoa da, baina presiorik gabekoa.

Pista bat dugu Pasai Antxoko Campsan. Ezin dugu sinetsi egin duguna, amets bat egia bihurtu dugu. Desengainatua nengoen Atamitxekin. Kanpiloa erabiltzean konpondu egin behar da. Eta hori ez zen ulertu. Udaletxeak terrenoa utzi zuen, kalitate oneko lurra, kaxota egin zigun, erremintak jarri, ura… Nahi genuen guztia genuen eta jendeak ez du erantzun. Atamitx ongi edukitzea gustatuko litzaidake eta jendeak zaintzea. Etorri izan zaiz kit laguntza eske skate-park baten proiektua uda letxean aurkezteko, baina lotsa ematen dit, nahiz eta ilusioa egingo lidakeen. Jada dena ez da futbola edo pilota. Ilusioa egingo lidake etxetik, bidegorritik, bizikletan lasai-lasai joatea parkera.

Eta 2013a, nolakoa dator? Lesionatuta nago. Oraingoz, dena oso ongi doa. Baina okerrena dator. Atal zailena fisikoki lehendabiziko bi hilabeteak dira. Hirugarrenetik aurrera, burua da okerrena. Gizakiaren lagunik edo etsairik handiena da. Eta horrekin borrokatu beharko dut erabat orbaintzeko epe horretan. Nolakoa da zure entrenamendua? Anarkiko samarra izan da hau, baina orain erabat profesionalak diren kirolariak daude. Nik denetik egiten dut: bizikleta arrunta, oinez ibili (hankak indartsu edukitzeko) eta, besoentzat eta goiko zatiarentzat, igeri. Oiartzun toki ona da bmx-ean aritzeko?

KIROLA

Bmx-a irudimena da. Zerbait imajinatzen baduzu, egin daiteke. Agian ez zuk, baina norbaitek bai. Kalean aritzeko, Oiartzun ez da leku aproposa. Landetxe da plaza onena, baina lurra oso txarra da. Egin ditudan kaleko bi bideoetan Oiartzungo irudi dexente daude. Asko maite dut nire herria eta ilusioa egiten dit. Saiatu naiz gertuko tokietan grabatzen. Ondoan duguna ez dugu estimatzen, askotan. Bideo hauek asko ikusi dira. Azken bideoa AEBetako orrialde askotan eta Errusiako telebista baten webgunean ere jarri zuten! Ez dakizue zenbatek ezagutzen duten Oiartzun!

164

Nola definituko zenuke bmx riderren mundua? Unity (batasuna). Oraindik badago filosofia hori. Familia bat gara. Baina kanpokoek ez gaituzte ulertzen. Duela bost urte burua hautsi nuen, momentu txarra izan zen. Jendeak esaten zidan: “Zergatik jarraituko duzu? Ez duzu beldurrik?”. Beldurra bizikleta gainean ez egoteak ematen dit. Orain ez nago eta ez zait gustatzen. Ez dut erori nahi, ez dut minik hartu nahi, 50 urterekin ongi eduki nahi nituzke belaunak… Baina bihotza ongi izango dudala espero dut, eta nahikoa izango da. Noren laguntza duzu bmx-ean jarraitzeko? Babesleek materiala eta bidaia batzuen gastuak kubritzen dituzte, baina gehiena guk jartzen dugu. Eskerrak gurasoek laguntzen didaten. 370 Project eta Enfant arropa markek, eta True Bmx eta Cromoly bmx-k laguntzen didate (piezak ematen dizkidate). Eta eskerrak eman behar dizkiet nire gurasoei, Manex Artolari, Ugaitz Olaizolari, Mikel Yerobiri eta nire ondoan egon diren guztiei.

Igor Eskuderoren bideoa ikusteko: http://vimeo.com/45010582


Astelehen Gozoak Oiartzungo Ohorezko Erregional eta Realarekin Bi taldeek denboraldi bikaina egin dute. Orokorrean, OKEko talde gehienen denboraldia oso ona izan da. Oiartzungo neskak lehen mailara igotzeko aukerarik gabe gelditu dira, ia urtero sailkatzen dira play offak jokatzeko, baina aurten ezin izan dute lortu. Denboraldi guztiak desberdinak izaten dira, eta nahiz eta sailkapena lortu ez duten, zoriondu egin nahi ditut.

Jokalari gehienak oiartzuarrak dira eta hori harro egoteko modukoa da. Oso talde gutxi izango dira harrobiko hainbeste jokalari dituztenak. Denboraldi osoan joko maila oso ona eta azkarra egin dute. 1975ean taldea sortu zenetik bazkide naiz eta esango nuke ez dudala baloia horren ondo mugitzen inoiz ikusi. Pozgarria da Ugaldetxora joatea eta Karla Futbol zelaira inguratzea, nabaritzen da Gari Argoteren mutilak gozatzen ari direla eta taldean giro oso ona daukatela. Ia ziur nago hirugarren mailan ere lan txukuna egingo dutela, taldea oraindik gehiago haziko da eta orduan ikusiko dugu talde honek sabaia noiz ukitzen duen. ZORIONAK talde guztiari; Gari Argote entrenatzaileari, Pontesta Pontti eta David Brun laguntzaileei, prestatzaile fisio lanetan aritzen denari, Koldo Fernandez presidenteari eta zuzendaritza talde guztiari, baita beste mailetako entrenatzaile eta laguntzaile guztiei ere. Haur eta

gazte asko ibiltzen dira astean zehar entrenatzen eta aste bukaeretan partidak jokatzen. Berdin da pilota, saskibaloia, dantza, igeriketa… Kirolak, haur eta gazteak hezteko tresna izan beharko luke. Azkenik ez dut ahaztu nahi zelaia zaintzeko ardura duen Enrike Lekuona Borrondi, neska gazteen entrenatzailea ere badena. Aipatu nahi ditut ere tabernako arduraduna den Arantxa, haren semeak eta ahizpa, pazientzia asko baitute. Beste izen asko ere esango nituzke, azken finean, bizitzan gertatzen den bezala, hau dena hainbat jenderen lanari esker egiten da. Esango nuke Oiartzungo Erregionaleko taldearen ibilbidea eta Realarena oso berdintsuak izan direla. Oiartzuarrak partidak irabazten hasi zirenean, Reala ere orduan hasi zen irabazten, eta azken asteetan oiartzuarrak eta Realak emaitza ia berdinak dituzte. Krisia, langabezia, epaiketak, etxegabetzeak, kartzela zigorrak, gazteen pertsekuzio lotsagarriak…. Ohorezko Erregionala eta Reala dira poz gehien ematen ari zaizkigunak aurtengo urtean. Ohorezko Erregionalaren eta Realaren artean parekotasun handia dago, nahiz eta maila oso desberdinetan jokatu eta batzuk profesionalak izan . Jokalari beteranoei (Mikel Gonzalez, Xabi

KIROLA

Argoteren mutilak, ohorezko Erregional mailako taldeak alegia, sekulakoa egin du: liga irabazi eta hirugarren mailara igo dira. Orain dela urte batzuk hirugarren mailara igotzea amets hutsa zen, baina Oiartzunek lortu egin du. Jokalari beteranoei (Iban Pikabea, Ioritz Azpiroz, Aritz Oiarbide…) eta jokalari gazteei ( Beñat Apaolaza, Unai Arbelaitz, Enekoitz Markos, Eñaut Fernandez, Eñaut Loperena, Jon Garmendia…) jokalari oso gazteak gehitu zaizkie (Ander Garmendia, Ibai Lekuona, Unai Lasarte, Iñigo Iraola…), eta talde azkarra eta kalitate handikoa osatu dute.

165


Mirari Martiarena lankideak Imanoli betso hau bota zion: Reala golen faltan tarteka dagola aurre aldean falta omen du kontrola ba jendeak zer dion ez zaigu ajola laister helduko baita Agirretxen gola. Mirarik bertso hau bota eta golak sartu eta sartu ari da Usurbilgo pitxitxia! Orain dela 2 urte oso gutxik ezagutzen zituzten Iñigo Martinez eta Asier Illarramendi. Esan behar dugu Oiartzun Irratira etortzen diren bakoitzean maila hobetzen ari direla. Mirarik bertso hau bota zion Asier Illarramendiri: Aurrera eta atzera Illarra jo ta ke atzean uzten dittu hainbeste pakete zelai erditik denak pase onez bete ez da Xabi Alonso baina izan daiteke. Prieto, Claudio Bravo, Ion Ansotegi…) jokalari gazteak (David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Carlos Martinez, Markel Bergara..) eta jolalari oso gazteak gehitu zaizkie (Iñigo Martinez, Asier Illarramendi, Ruben Pardo, Antoine Griezmann, Carlos Vela…), eta horrela osatu da talde azkarra eta kalitate handikoa. Hamaikakoan ia beti harrobiko 8 jokalarik jokatzen dute eta kanpotarrak, berriz, jokalari oso onak dira. Beti eskatu dugun filosofia da, eta antzina ondo joan zitzaiguna. Kanpotarrak ekarri zituztenean (paketeak), hemengo jokalariak baino txarragoak, taldea bigarren mailara jaitsi zen merezimendu osoz. Ia 15 atzerritarrekin jaitsi zen taldea: Gerardo, Rivas, Juanito, Felicio, Rosato, Corino, Collet, Dramé, Svitanovic, Herrera… eta jokalari pakete hauek ahaztu gabe: Lee Chun soo, Yaw, Demetratze, Asper, Peiremans, Arif, Mladenovic… Zoritxarrez, askotan pausobat atzera eman behar da berriz aurrera joateko eta lehengo filosofiara berriz itzultzeko. Hiru urte bigarren maila egon ondoren, Poli Egido, Albacete, Huesca … eta talde horien aurka jokatu ondoren, Reala laugarren postuan sailkatu da eta datorren denboraldian Txapeldunen Ligan jokatuko du.

KIROLA

Oiartzun Irratiak zerikusi handia du Iñigo Martinez, Imanol Agirretxe, Asier Illarramendi eta David Zurutuza jokalariak ematen ari diren mailarekin.

166

Imanol Agirretxe denbora asko zihoan golik sartu gabe. Bartzelonaren aurka jokatzen zuten asteburuan, asteazken batean Oiartzun Irratira etorri ziren: Asier Illarramendi, David Zurutuza eta Imanol Agirretxe.

Zer esango dugu David Zurutuzari buruz, gure kaxkagorriya. Hiru-lau urte daramatza Oiartzun Irratira etorriz, eta hau ere berdin, Oiartzuna etortzen hasi zenetik zeharo hobetu du bere jokoa eta baita bere fisikoa ere. Hona hemen Mirarik botatako bertsoa: Zuruk badauka pertxa badauka ganora trajeakin barkuan behera eta gora elegante ibiltzeko hartzen du denbora alperrik ez du jarri bigotean moda. Bukatzeko, bi hitz Montanier entrenatzaileari buruz. Iazko urtean irratian askotan kritikatu dut, ez nuen-eta oso gustukoa. Urte eta erdi egon da Reala ezagutzeko, jokalariak ezagutzeko, herria ezagutzeko, hitz batean kokatzeko. Hasieran jokalariak lekuz kanpo ipintzen zituen, aldaketak berandu eta gaizki egiten zituen, baina aitortu behar dut aurten denboraldi bikaina egiten ari dela eta, lehen kritiko nintzen bezala, orain zorionak eman nahi dizkiot. Realean lan bikaina egin du, jokalari gazte asko atera ditu, akatsak onartzea ona eta beharrezkoa da, nahiz eta hasieran asko kostatu eta kritika asko izan, orain zaleak berekin daude. Horrelaxe joan da aurtengo denboraldia. Datorrenak ere ederra izateko itxura du. Laster hasiko da Ohorezko Erregionaleko taldea hirugarren mailan jokatzeko entrenatzen eta Realeko jokalariak ere Txapeldunen Ligako partidak prestatzeko gogoz egongo dira. Hantxe izango da Oiartzun Irratia ere! JOXE MIGEL LOPEZ


Irakaskuntza


euskal kultur ibilbidean, konpetentzietan eta integrazioan oinarritutako hezkuntza-eredu berria eki proiektua etorkizun

IRAKASKU NTZA

hurbilean gure ikasleen hezkuntza bideratuko duen egitasmoa izanik, aurrera begira dagoen eta egunetik egunera sendotzen ari den proiektua da. Nolanahi ere, haren ibilbidea hobeto ulertzeko eta proiektua egoki kokatzeko, une batez denboran atzera egin beharra dago. Izan ere, 2004. urtetik aurrera hezkuntzako hainbat eragilek Euskal Curriculumaren inguruan egindako lana izan da proiektuaren ideia-iturri eta, ondoren, 2009. urtean ikastolek Hezkuntza eta Curriculum Proiektuan sartzeko, praktikan jartzeko eta ebaluatzeko hartutako konpromisoa bere abiapuntua.

168

oinarrizko konpetentzietan laburbiltzen da. Beraz, helmuga Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran izanik, bertsolaritzarekin gertatzen den antzera, oinarrizko konpetentziak ipar eta gailur modura ikusten ditu eta Oinarrizko Hezkuntza osoa (DBHLH-HH), etenik gabe, atzetik aurrera eta aurretik atzera lotzeko aukera ematen du.

Euskaraz eki bizitzaren iturri den eguzkia den bezalaxe, mintzagai dugun proiektuak ikaslearen hezkuntza osoa eta integrala bideratzeko beharrezkoa den argia ematea du helburu. Berriztatzailea da eta berrikuntza hori hainbat ezaugarritan laburbiltzen da.

Horrekin batera, hezkuntza kulturaren eta balioen eramailea da eta horrek konpetentzia bizilekuaren arabera modu desberdinean garatzea eskatzen du. Konpetentzia bera izan daiteke Oiartzunen, Lantziegon, Bermeon, Lizarran eta Maulen, baina leku bakoitzak bere ezaugarrietara egokitutako ibilbidea eskatzen du. Eta, zer esanik ez Euskal Herritik kanpora begira jartzen bagara! Hori guztia arestian aipatutako Euskal Curriculumean dago bilduta eta hori da, hain zuzen ere, hezkuntza-eredu berriaren beste ardatzetako bat.

Batetik, begiak prozesuaren amaieran jarrita dituen proiektua da, hau da, heziketaren abiapuntua Oinarrizko Hezkuntza amaitzean ikaslearengandik lortzea espero dena izanik, proiektuaren helburu nagusia da ikaslea eskolatzen denetik oinarrizko hezkuntza amaitu arte, urratsez urrats, lorpen-maila hori bermatzea. Hori guztia, bereziki, bizitza osorako hezkuntzaren xedeetan eta

Bestetik, Oinarrizko Hezkuntzaren funtzioa da ikaslea bizitzako egoera eta eremu guztietan (pertsonala, soziala, akademikoa eta lanekoa) eraginkortasunez jarduteko prestatzea. Horretarako ezagutzak ikasi behar badira ere, hori ez da nahikoa. Konpetente izatea gehiago da, konpetente garela erakusten dugu ezagutza horiek egoki hautatu, mobilizatu eta bizitzako egoerei


Amaitzeko, eki proiektuak arlo guztietan uztartzen ditu Euskal Curriculumean definitutako bost oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak zein konpetentzia digitala eta linguistikoa. Batetik, proiektuak diseinutik bertatik bultzatzen ditu pentsatzen eta ikasten ikastea, komunikatzen ikastea, norbera izaten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea konpetentzia metadiziplinarrak. Eta, bestetik, ezin izkina egin teknologia berrien erabilerari. Egungo gizartean horiek jasaten ari diren garapena eta duten garrantzia kontuan izanik, nahi eta nahi ez, ikasleen konpetentzia digitala bermatu beharra dago, izan ere, tresna horiek egoki baliatuz, arestian aipatutako konpetentzia metadiziplinarrak, arloei lotutako beste hainbat eta konpeten-

tzia digitala bera garatzen dira. Azkenik, konpetentzia produktu baten ekoizpenarekin lotuta dagoenez eta edozein ekoizpenen azken xedea haren adierazpena denez, hizkuntzari lotutako arloetan ez ezik beste arloetan ere, ezinbestekoa da ideiak deskribatzea, justifikatzea, arrazoitzea, argudiatzea eta baloratzea eta, jakina, hori gauzatzeko, hainbat konpetentzia linguistiko garatu behar dira. Hezkuntza-eredu berri hori martxan jartzeko ezinbestean ikasmaterial berriztatzaileak behar dira, azken horiek baitira eredua praktikan jartzeko baliatzen diren tresnak. Horregatik, eki proiektuaren hezkuntza-ereduarekin bat datozen ikasmaterialak sortzen ari dira Ikastolen Elkartean arlo guztietarako. Sorkuntza hori momentuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dago kokatuta, baina etorkizunean zabalduko da beste etapetan ere. Gauzak horrela, datorren ikasturtetik aurrera, DBHko lehenengo mailatik hasita, urtez urte proiektua etapa osora zabalduko da. Ondorioz, datorren urtean bertan Euskal Herriko gazte asko ikasteko molde berrietan murgilduko dira, horien artean Haurtzaro Ikastolako DBHko lehenengo mailako ikasleak. Erronka ederra izango da ikastola osatzen duen komunitate osoarentzat, izan ere, eredu berri hori martxan jartzeko modurik eraginkorrena ikasleen, irakasleen eta gurasoen sinergiak batzea izango da. Bejondeiela!

MAITE GOMEZ Haurtzaro Ikastolako DBHko irakaslea eki proiektuaren egilea

IRAKASKU NTZA

eraginkortasunez aurre egiteko baliatzen ditugun unean. Eginez eta ekinez ikasten dugula entzun izan diet ni baino zaharragoei, eta halaxe da. Autoa gidatzen hasi nintzeneko garaia datorkit burura; autoa martxan jartzeko urrats guztiak ezagunak nituen, baina makina bat zailtasunetatik pasatua nago gidatzeko gutxieneko konpetentzia-maila lortu arte. Edozein egoera berri nahikoa zen estutasuna eragiteko; zenbat bider geratu naiz maldan gora autoa mugitu ezinik, zenbat aldiz egin behar izan ditut lau edo bost saio autoa leku estu hartan aparkatzeko, ezin haren neurrietara egokitu! Hala, poliki-poliki egoera berrietatik arrakastatsu atera nintzen neurrian bilakatu zen nire jarduna gero eta konpetenteago. Eguneroko bizitzan gertatzen den bezalaxe, ikasleak bereganatutako ezagutzak egoerei aurre egiteko baliatzen dituen neurrian garatzen ditu konpetentziak. Konpetentziaren lorpena prozesu luzea da eta ez da gauetik egunera gertatzen, urratsez urrats erdiesten da, koskak gaindituz. Esan beharra dago konpetentziaren eta ekintzaren arteko lotura hain estua izanik, konpetentziaren garapenerako egoera esanguratsuak hautatzea ezinbestekoa dela. Gauzak horrela, konpetentzia eta egoera bikote banaezina dira, egoerei aurre eginez bilakatzen baita ikaslea konpetente. Ideia horri oso ondo lotzen zaio integrazioaren pedagogia. Hori da, hain zuzen ere, proiekturako aukeratu den eredu pedagogikoa. Eta, noski, hori guztia behar bezala gauzatzeko, hainbat eskakizun bete behar dira; besteak beste, ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista nagusia izatea, ikaslearen jarduna aktiboa izatea eta, nola ez, ikaskuntza-irakaskuntzarako hautu metodologiko egokia egitea.

169


IRAKASKU NTZA

Haurtzaro Ikastolaren fatxadak birgaitzeko egitasmoa

170

Nahiko urruti gelditu da 1977 hura. Urte gutxi lehenago sinestezina zirudien ametsa gauzatu zen urte hartan, eta une pozgarri hori betirako iltzatua gelditu da oiartzuar askoren oroimenean.

Bestalde, isolamendu arazoez gain, aireztatze egokia lortzeko eta konponketa eta mantentze lanetarako zailtasun dexente dituen fatxada dela argi ikusi dugu urteak pasatu ahala.

Oiartzuar horien lanari, ahaleginari eta babesari esker ireki zituen ateak Haurtzaro Ikastolaren eraikuntza berriak 1977ko irail horretan, bere gelak ikaslez betetzeko. Roman Irigoien buru zuen batzordearen gidaritzapean, urte pare bat lehenagotik hasi ziren eraikitze lanak. PeĂąa Gantxegi arkitektoari eskatu zitzaion proiektua, eta garai hartarako, diseinu berritzaile eta ausarta egin zuen. Diseinua bakarra ez, erabili zituen zenbait material ere nahiko berritzaileak izan ziren.

Jakina, atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu, eta guk ere hauek denak orain esaten ditugu, urteek emandako eskarmentuaren ondoren...

Eraikuntza alorrean, berritzailea izateak, zenbaitetan, gutxi probatutako elementuak erabiltzea dakar berekin, eta kasu honetan ere halaxe gertatu zen. Ustez, argi naturala eta neguko eguzkiaren goxoa baliatzeko asmoz egina, material berri horrek ez zuen eman espero zitekeen emaitzarik, batez ere isolamendu aldetik. Udaran bero eta neguan hotz, ez zen uste bezain egokia suertatu pabesezko gure fatxada hori.

Beraz, urteek erakutsitakoa kontuan hartuta, eta erabiltzaileen aldetik hainbestetan jasotako eskaerari erantzunez, joan den ikasturtean fatxada aldatzeko egitasmoa abian jartzea erabaki zuen ikastolak. Ondorioz, Haurtzaroko Obra Batzordeak, ikastolako fatxadak birgaitzeko helburuarekin ideiak aurkezteko lehiaketa bat proposatu eta gauzatu du. Gaur egun, garai haietan ez bezala, eraikuntzako egitasmoetan ere, berebiziko garrantzia dute energia kontsumoa gutxitu dezaketen elementu eta diseinuek, eraikuntzak jasangarriagoak izan daitezen, eta horixe izan da diseinu berriak bete behar zituen baldintzen dokumentua idazterakoan kontuan izan dugun helburu nagusietakoa.


Lan hau behar bazala egiteko, energia-ingeniaritza arloko enpresa baten lankidetza izan dugu, ikasgela horien egungo egoera energetikoa aztertzeko ikuskaritza bat egin, beharrezko ziren baldintza teknikoak ezarri, eta aurkeztutako proiektuetan baldintza horiek betetzen zirela egiaztatu duena. Behin proposamen guztiak eskutan izanik, Obra Batzordeak, horretarako jarritako irizpide guztiak kontuan hartuz, banan-banan aztertu du proposamen bakoitza, eta jarritako baldintzak egokien betetzen dituena aukeratu du. Egitasmo hau, gure herrian esanguratsua den eraikin bateko fatxadaren birgaitzea izanik, Oiartzungo Udal arkitektoa den Andoni Etxezarretaren laguntza izan du Obra Batzordeak aukeraketa horretan, udal araudiekiko egokitasuna aztertu eta estetika ikuspegitik bere iritzi kualifikatua emateko.

Aipatutako guztiez gain, bada diseinu berriarekin lortu nahi izan den azken helburu bat:orain arte urteetan zehar fatxada horietan egindako lan guztien arteko nolabaiteko bateratze estetiko bat lortzea. Helburu eta baldintza horiekin aukeratutako soluzioak bi eremutan banatuko ditu fatxadak: Beheko eremua, gaur egun erdikaldeko fatxadak behe solairuan duen itxura oinarritzat hartuta egingo da, itxurari jarraipen estetiko bat emateko eta, batez ere, soluzio horren sendotasunak oso egokia egiten duelako beheko eremu horren ezaugarrietarako. Lehen solairuko fatxadak, berriz, bi geruza izango ditu. Barrualdetik, goiko geletan erabili den moduko aluminiozko leihate isolatzailea izango du, eta kanpoaldetik, zulatutako aluminiozko xaflekin egindako bigarren “azala” jarriko zaio, lehenengoa babestuz.

PROIEKTUAREN ZENBAIT ZERTZELADA:

Nahiz eta lehendik egindako beste proiektu batean aurreikusiak izan, fatxadak orain berrituko direnez, larrialdietarako bi irteera berri egiteko ere baliatuko da abagune hau.

Bigarren geruza horrekin, aipatutako babesaz gain, 1977ko fatxadako arku haiei nolabiteko erreferentzia egin eta beren berezitasun eta grazia mantentzea lortu nahi izan da. Ikus daitekeenez, lanaren zati garrantzitsu bat dagoeneko egina dago, eta inolako okerrik ez dela, hau izango da gure ikastolaren itxura 2013ko irailetik aurrera. Berriak, gutxienez, zaharrak adina iraun dezala!! HAURTZARO IKASTOLAKO OBRA BATZORDEA

IRAKASKU NTZA

Fatxada birgaitzeko baldintzak ezartzerakoan –baldintza ekonomikoez gain–, aurrez aipatu bezala, baldintza energetikoak oso kontuan hartu dira. Alde batetik, isolamendu –eta aireztapen– egokia lortu behar ziren, eta bestetik, gehiegizko argitasunak sortzen dituen arazoak saihestu. Horretaz gain, ez da ahaztu behar fatxada hauek jolasleku aldean daudela, beraz erabiltzaileen segurtasuna eta materialen egokitasuna ere kontuan hartu beharreko irizpideak izan dira.

171


Haur Hezkuntza baserriko bizimodua ezagutzen

IRAKASKU NTZA

Hezkuntza Lege berriaren (LOMCE)ren zurrunbiloak irentsiko gaituen arriskuan gauden momentu honetan, Haurtzaro Ikastolan gure curriculuma zein den garbi dugu: Euskal Curriculuma, ikastolon curriculuma, derrigorrezko eskolaldirakoa.

172

Gure Hezkuntza Proiektua, geurea propioa, proiektu berritzailea da, eleanitza, gure ikasleak etorkizuneko hiritar euskaldun konpetenteak izan daitezen helburua duena. Horretarako definitua dugu gure ikasleen ikastolako irteera profila, eta buru-belarri ikuspegi horrekin ari gara lanean txiki-txikitatik ikasleekin. Euskal Curriculumaren printzipio bat dugu unibertsaletik partikularrera, eta partikularretik

unibertsalera gure ikasleen beharrak aztertzea: euskal gizartea munduan kokatua dago (teknologiak, eleaniztasuna, XXI. menderako erronkak...), baina, era berean, ezaugarri propioak ditu eta bere kulturaren, historiaren... baitan antolaturik dago, eta hori ere oso garrantzitsua da gure ikastolan. Horren adibide bat dakarkizuegu hona: Oiartzunen hain garrantzitsua izan den eta den baserriko bizitza. Haur Hezkuntzan hasten gara Oiartzungo ezaugarriak lantzen eta hiru ikasturteetan baserriko bizimodua ezagutzeari ekiten diogu; oraingo honetan, HH3ko haurrei erronka bat jarri diegu: baserriko bizimodua gertutik bizi eta gelan baratze bat jartzea.


Lehenik, edozein baserritar bezala, herriko ekonomatora joan gara eta han garaiko landareak erosi ditugu (tomateak, letxugak, lekak, eta marrubi landare bat ). Ondoren, gelako baratzean landatu ditugu eta denon betebeharra izan da txandatuz horiek ureztatzea eta zaintzea. Baserrian ez dago baratzea soilik, animaliak ere bertako parte dira. Hori horrela izanik, artzainen lana ezagutzera ere jo dugu. Larremotxeko nagusiarekin eta etxeko andrearekin hitz egin ondoren, hara abiatu gara maiatzaren 10ean, eta han bizitu izandakoa ez dugu nolanahi ahaztuko.

Atseden bat egin genuen bitartean, bertako gazta dastatu genuen, pixka bat jolastu eta ondoren berriko lanera itzuli ginen; bizimodu gogorra baserrikoa!! Lan asko egin behar zela ohartu ginen, eta gutxi jolastu!! Bertako nagusiak, IĂąakik, ardiei ilea nola mozten zaien erakutsi zigun, bi eratara gainera: bai lehengo eran, baita oraingo eran ere.

Bukatzeko, mamia prestatu genuen, bazkalondoren jateko asmoz. Bazkaltzen bukatu genuenerako gogortua zegoenez, probatzeko aukera izan genuen. Merezi izan zuen guztiak, bikaina! Arratsaldean etxera iritsi ginenerako nahiko nekatuak bagauden ere, bizi izandakoaren oso pozik sentitu ginen, egoera horiek bizitzea ez baitago edozein familiaren eta haurren esku. Bide batez, eskerrik asko Larremotxeko familiari aukera hori emateagatik.

HAURTZARO IKASTOLAKO HH3KO IRAKASLEAK

IRAKASKU NTZA

Iritsi ginenean ardiak mendian zeuden eta nagusiak txakurraren laguntzaz baserrira nola eramaten zituen ikusi genuen; benetan zakur zintzoa! Baserrira iritsitakoan, ardiei jaten eman zien. Ondoren, baserritarrak ardiak nola jezten zituen ikusi genuen eta nahi izan genuenari ardiak jezteko aukera ere eman zigun (uste baino zailagoa izan zen) .

173


Sare sozialak: kaltea?, arriskua?, zergatik?, zertarako?, noiz? Kaltegarriak al dira? Arriskutsuak al dira? Zertarako erabiltzen dira? Debekatu behar al dira? Nireak erabiltzen al ditu?... Zenbat galdera 11-12 urte inguruko seme-alabak ditugun gurasoentzat. Galdera egokiak gainera, baina, maiz, sare sozialek kaltea sortu arte erantzun gabeak izaten direnak. Saia gaitezen, beraz, arrisku egoeraren aurrean, kaltea gertatu aurretik, galdera horiei erantzuna ematen. Interneteko edozein bilatzailetan sare sozialak hitza jarriz gero, ehunka sarrera proposatuko zaizkigu. Zenbaitetan kontrajarriak, gainera. Horrexegatik, adituengana jotzea erabaki dugu: PantallasAmigas ekimena (lan hauetan lehenetarikoa), Eu Kids Online (Europa guztiko unibertsitateetako irakasleen arteko proiektua) eta Foru Aldundiko Informazio Gizartearen Zuzendaritzak sorturiko ikastaroetan erantzunak aurkitzen saiatu gara.

ARRISKUA KALTEA AL DA?

IRAKASKU NTZA

Arriskua eta kaltea ez dira gauza bera. Analogia erabiliz azaltzen du adituak: “Bizikletan ibiltzeak arriskua ez duenik ezin esan, baina, bizikletan ibili garen guztiak ez dugu kaltea jaso, eta kaltea jasotakoen artean, guztiek ez dute kalte bera jaso. Hala, bizikleta darabilen orok arriskua badu ere, kaltea jasan beharrik ez du!�.

174

Sare sozialekin gauza bera gertatzen zaigu; arriskua dutenik ezin dugu ukatu. Baina arriskuan dagoenak ez du kaltea jasan beharrik! Bizi-

kletan arriskua eta kaltea murrizteko babes-neurriak (bidegorriak, kaskoa, eskularruak..) jartzen ditugun bezala egin behar dugu sare sozialetan: babes-neurriak jarri. Haurtzaro Ikastolan kaltea jasateko arriskuari aurrea hartu nahian, LHko 4. eta 5. mailako gurasoei sare sozialei buruzko hitzaldia eskaintzea erabaki da, lehen arrisku egoera nabarmena, sare sozialen erabilera, LHko 5. mailan antzeman delako. LHko 5 eta 6 eta DBHko ikasleriak tutore zein Informatika irakasleen eskutik lantzen du gaia. Eta LHko 5 mailako ikasleek, bereziki, beraiei egokituriko hitzaldia jaso dute IKT dinamizatzailearen eskutik. Ahalegin honekin guztiarekin arriskua minimizatu nahi da. Kalte arriskua gutxitu bai, baina ezin da erabat desagerrarazi.

KALTEA JASATEKO ARRISKUA BADU, ZERGATIK ERABILI? Aita zenak ez luke sare sozialen beharra ulertuko lanerako ala ehizarako erabilgarritasunik topatu ezean. Nire haurtzaroan herrialde arteko konferentzia egitea bekatuaren parekoa zen, nazioarteko deia eta infernua gauza bera. Zazpi senideko etxe batean bi hileko telefono gastua 1.000 pezetakoa (6 â‚Ź) izatea ulertzen ez zuen gizon hark nola ulertu Interneten eta sare sozialen beharra? Aitaren sozializazio beharrak auzoan, soziedadean, ehizean eta, batez ere, familian bete ohi ziren. Ez zuen komunikazio tresna gehiagoren


beharrik. Guri ez al zaigu antzekorik gertatzen? Gure sozializazio beharrek telefonoa, egun sakelako telefonoa gainera, hartzen dute bere baitan, baina beste hori guztia zertarako? Sozializatzeko, batik bat. Zer egiten dute sare sozialetan? Lagunekin hitz egin, hitz egin, hitz egin, komunikatu, sozializatu... argazkiak, musika, gustuko webguneak... partekatu, hizkuntzak ikasi, lanak egin... Internetek eskaintzen dien guztia egin. Gure semealabak Interneti bizkarra emanez bizi daitezke? Ezetz diote Foru Aldundiko ikastaroetako entrebistetan. EU Kids Onlineko adituek diotenez, gure semealabak sare sozialak gutxien erabiltzen dituzten europarren artean daude. Baina, aldiz, gezur gehien esaten den herrialdea omen gara. Estatuko arauak hain dira murriztaileak, erregistratzerakoan gazteek jartzen duten adina ez da egiazkoa izaten. Tuenti erabiltzeko 14 urte behar dira, nola ordea aritu daiteke 12 urtekoa Tuentin? Gezurra esanez! Zenbaitetan, gainera, gurasoek gezur hori onetsi dugu ondorioak ondo neurtu gabe.

Brrr, baina nola? Nik ez dut teknologia hori ulertzen! Lasai! Sare sozialen teknologia, Internet, ulertzeko gazteek duten trebetasuna lortzea ez da lan erraza eta ez da oinarrizko helburua. Sare sozialak, herriko plazaren edo parkearen antzekoak dira, sozializatzeko guneak. Parkean gaudenean seme-alabek aurkezten dizkigute lagun berriak, jolas berriak... ez al dizue zuei bide-ojokoren bat nola erabili erakutsi? Baina parkean bakarrik uzten al ditugu? Nork erakusten die jarrera egokia eta desegokia bereizten? Ez dela iraindu behar, ez dela jo behar, txandaka ibili behar dela, halako zokotan ez ibili, beste halakotan kontuz, hemendik ez pasa... eta halako guztiak? Nork du heldutasuna? Ba, sare sozialetan lan bera dugu! Jarrera egokiak eta desegokiak bereiztea, balioak ematea, mugak jartzea... gurasoei dagokigu. Bai eta zuzen jokatu ez dutenean erreparatzen erakustea ere.

Gogoan dut ezagun batek bidali zidan mezua “Laster-marka nola gordetzen da? Ez barre egin!�, eta nik irribarre egin nuen. Baina ez nuen bere ezjakintasunagatik egin, ez. Bere ezagutza asetzeko galdera pertinentea egiteko ausardia izan zuelako baizik. Teknologia berrien aurrean, zalantzarik gabe, mugak jarri (parkean edozein ordutan ezin dira ibili); neurri teknikoak, gero eta osatuagoak, eskura izango ditugu (ikastolan sare sozialetan ez sartzeko filtroak jarriak ditugu); beren ordenagailuak monitorizatzeko aukera badago (ordenagailuak logeletan ez jartzea gomendatzen dute adituek)... Baina, bitartekaritza aktiboa da, adituen ustez, gurasoen jokaera eraginkorrena. Elkarrekin ikastea alegia; gazteek helduei teknika erakutsi (Interneten eta sare sozialen teknika) eta gure heldutasunaren senez erabilera horri balio eta jarrera egokiak gazteei transmititu. Eta ausarta izan! Hurbil zaitez guraso eskoletara garaiz! Galdera pertinente hori egitera.

JOSU AROTZENA IKT dinamizatzailea Haurtzaro Ikastola

IRAKASKU NTZA

Aditu berek diote adin gutxien duten hauek arrisku gehieneko egoeran ditugula. Erregistratzerakoan, maiz, 18 edo 20 urte dituztela jartzen dute. Sare sozialek adinaren arabera pribatutasun-publikotasun mailak dituzte ordea. Sare sozial batean erregistratzen garenean, defektuz (adinaren arabera) profil pribatuagoa ala publikoagoa sortuko dugu, kontuz! Pribatutasuna ondo zaindu behar den alderdia da.

175


Haurtzaro Ikastolaren eta Baionako Etxepare Lizeoaren arteko trukea

Ekimeneko protagonistak, Arditurrin.

IRAKASKU NTZA

Euskal Eurohiriko Agentziak kudeatzen duen programa batean parte hartu dugu Haurtzaro Ikastolak eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoak eta elkarrekin trukeak egin ditugu.

176

Hala, otsailaren 28an egin zuten lehen bisita Etxeparekoek Oiartzunera eta, aurten aztertu beharreko gaia kobazuloak eta meategiak zirenez, Arditurriko meazuloak ikusi eta haien historia aztertu genuen. Gainera, meak bisitatu ondoren, han bertan, Historiaurreko arbasoek bezala arkua erabiltzen eta sua egiten ikasi genuen Aitzbitarteko Lagunak elkarteko bi kideren eskutik. Aldi berean, ingurua ezagutzeko parada izan genuen eta, txango motz bezain erakargarrian, Imanol Marrodan artista bilbotarrak eginiko arte-

lana, Erabatekoa eta Ezdeusa: Sorburua ezagutu genuen. Arratsalde partean, Iturriozko Dorre etxean elkartu eta hip-hop doinuez osatutako bertso ederrak kantatu zizkiguten lapurtarrek. Oiartzuarrok ere bagenuen zer kantatua. Izan ere, Iraitz Mateo bertsolari gazteak hiru bertsotan bildu zuen proiektuaren muina.

SARAKO LEIZEAK BISITATU Apirilaren 9an, berriz, Haurtzaroko ikasleok joan ginen Lapurdira, eta Etxepareko ikasleekin batera, Sarako Leizeak bisitatu genituen. Erne eta adi jaso genituen Zugarramurdiko gidaren azalpenak. Hizkuntza aldetik ere aberastasun handiko txangoa izan zen, ezbairik gabe. Izan ere,


Ikasle-trukeko protagonistek Sarako Lezeak bisitatu zituzten. Flashmob-arekin gozatu egin zuten ikasleek.

lapurteraz gain, nafar-lapurtera aberatsaz gozatzeko parada izan genuen oiartzuarrok. Bisita amaitu ondoren, Sarako frontoian elkartu ginen partaide guztiak eta, besteren artean, hainbat dantza eta joko egin genituen bi ikastolen arteko harremana estutzeko. Bertsotan amaitu genuen bigarren saioa ere.

Arratsaldean, berriz, jolasa izan zen nagusi; Saint Mairie ikastetxeko ikasleak gidari eta gonbidatzaile bikainak izan ziren, eta gazteek izugarri gozatu genuen flashmob-arekin, tradiziozko jokoekin eta Donibane Lohizunen barrena egin genuen bisitaldiarekin.

“BURUKO MUGA” PUSKATU Hala, argi ikusi dugu gazteon lana oso garrantzitsua dela Eurohiria eraikitzeko eta, aldi berean, oraindik bizirik daukagun buruko muga puskatzeko ere. Horregatik, argi ikusten dugu

garapen iraunkorra lortzeko ezinbestekoa dela ingurumeneko kontzientziazioa, eta heziketa funtsezko tresna dela gizarte kontzientziatua lortzeko. Bestalde, programa honekin genituen helburu nagusiak hauexek izan dira: • Gure bizi-estiloarekin zerikusia duten ingurumen-arazoen gaineko sentsibilitatea handitzea eta ingurumenarekin errespetuzko jarrera eta jokabideak hedatzea ikasleen artean. • Kulturen arteko trukea bultzatzea, iritziak eztabaidatu eta trukatzea, lan taldean aritzea eta informazio-teknologia berrien erabilera bultzatzea harreman pertsonalak eratzeko garaian. • Gure lurraldearen kulturaz eta hizkuntza-aberastasunaz jabetzea. HAURTZARO IKASTOLAKO BIOLOGIA-GEOLOGIAKO IKASLEAK

IRAKASKU NTZA

Hortaz, meazuloa eta leizea bisitatu ondoren, teknologia berriak baliatuz bi taldeok egindako lanak aurkeztu genituen maiatzaren 15eko saioan, Donibane Lohizunen. Han, proiektu horretan parte hartu dugun 350 ikasle elkartu ginen egindako lanen aurkezpenak egiteko. Hantxe bildu ginen Donibane Lohitzune, Pasaia, Errenteria, Baiona, Oñati, Bidaxune, Oiartzun, Andoain eta Usurbildik etorritako gazteok aurkezpenak egitera, lan taldea eta bizikidetza girotzeko zenbait formatu erabilita: power-pointak, bideoak, argazkiak eta baita abestiak ere.

177


IRAKASKU NTZA

Udal Ikastola Patzuergoa Haur eskolan gurasoen balorazioarekin pozik!!

178

2012ko ekainean GURASOEN ASEBETETZE MAILA NEURTZEKO GALDEKETA EGIN ZEN Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan


Galdeketa Haur Eskolako guraso guztiei banatu zitzaien eta 126 gurasoren erantzuna jaso zen. Inoiz egin gabea zen horrelako galdeketa eta emaitzarekin oso pozik gelditu ginen, gurasoen batez besteko balorazioa zenbakietan 8,71koa izan baitzen (0tik 10era baloratuz). Galdeketa anonimoa izan zen. Galdeketaren barruan, hainbat atali buruzko balorazioa eskatzen zen. Ondoren dituzue atal bakoitzean puntuatu beharreko itemak eta atal bakoitzean jasotako batez besteko puntuaketa: 1. Haur Eskolarekiko komunikazioa eta harremanen barruan: zuzendaritza edo tutorearekin komunikazioa, koadernoa, idazkaritza eta administrazioarekin komunikazioa, web orria, hizkuntzen trataera, gurasoen parte hartzeko aukera, familiei eskaintzen zaien arreta, Txinpart eta Ikastola aldizkariak eta haur eskolaren irudia.

.

Atal honetan jasotako puntuaketa 8,59ko izan zen.

2. Bizikidetza: elkarbizitzako arauen ezagutza, haur eskolako (errespetuzko) giroa, irakasleen eta gurasoen arteko laguntza. Atal honetako puntuaketa 9,24koa izan zen.

4. Heziketa prozesuari dagokionez: irakasleen kualifikazioa, ebaluazio txostena, Haur Eskolako baliabide materialak, irteeren antolaketa, irakasleen arreta eta ardura, otorduei buruzko informazioa, menuen egokitasuna, euskal kulturari lotutako ekintzak, eta kalitatea orokorrean.

6. Eta, azkenik, eraikinak edo instalazioak baloratu ziren: eraikinen egoera, garbitasun eta txukuntasuna, argitasuna, gelen horniketa eta erosotasuna. Atal honetan jasotako puntuaketa 9,07koa izan zen.

Atal honetan jasotako puntuaketa 9,17koa izan zen.

Uztailean, galdeketaren emaitzak Haur Eskolako guraso guztien artean banatu ziren, eta inkestan parte hartzea eskertu zitzaien. Gurasoek gure proiektua indartu eta babesten dute eta gureganako konfiantza erakutsi dute. Guk eskerrak eman nahi dizkiegu, eta esan nahi diegu galdeketan azaldu diren hutsuneak hobetzen saiatuko garela.

5. Ordutegia, antolaketa eta egutegia atalean: ordutegi orokorraren egokitasuna, goizeko ordutegi eskaintza, azken sarrera orduaren egokitasuna, merienda kuota, urteko egutegia eta euskal egutegiaren balorazioa. Atal honetan jasotako puntuaketa 7,37koa izan zen

MARI JOSE AROZENA

IRAKASKU NTZA

3. Tutoretza: haurraren garapen prozesuaren jarraipena, irakaslearen ardura eta disponibilitatea, bilerak, zuzendariaren disponibilitatea eta laguntza. Atal honetan jasotako puntuaketa: 8,96koa izan zen.

179


IRAKASKU NTZA

Udal Ikastola Partzuergoa ‘Espazioen antolaketa haurraren autonomia garatzeko’

180

2012ko azaroan, Hik Hasik antolatutako ‘Espazioen antolaketa haurraren autonomia garatzeko’ jardunaldietan gure proiektua aurkezteko aukera izan genuen. Jardunaldi horiek Durangon eta Donostian izan ziren.

Alderdi teorikoa, Jose Ramon Mauduit psikologo eta prebentzioan adituak eta Rosa Vidiella i Badell hezitzaile espezializatu eta pedagogoak (Pickler-Loczy eskolakoa) azaldu zuten, eta ondoren, Baztango eta Oiartzungo haur eskolek gure proiektuetako espazio antolaketa aurkeztu genuen.


Bi haur eskola proiektuek Reggio Emiliako udal haur eskoletako antolaketa izan dugu oinarri, baina herri bakoitzean proiektuak modu ezberdinean garatu dira, bakoitzaren errealitatera eta beharretara egokituz. Bi haur eskoletako barruko espazioen antolaketan, sarrera plaza eder bat da, argitsua eta gardena, guraso, haur eta hezitzaileentzat bilgune; psikomotrizitate gela, tailerra eta gela argi, eroso eta ongi hornituak daude, eta sukaldea sarreran, guztion bistan.

Harri txintxar eta hondar eremua elipse forma baten barruan daude. Hondar eremua enbor txiki batzuek mugatzen dute eta zati bat irekita dago; harri txintxar eremuan, balantzina, zuloz betetako esfera erdi bat, txirrista ttiki bat, zuhaitz enbor zatiekin egindako kako forma bat (lurrari finkatuta) eta bi arraska, iturriekin. Elipse barruko belar eremuan tubo edo hodi gogor bat ere badago maldaxka batean. Hiru pretil ditu inguruan, eta horietako baten gainean ohol eder

bat itsatsita, mahai funtzioa eginez. Elipsea hormigoizko bide batek inguratzen du. Basotxoa. Aurretik bertan zeuden zuhaitz eta landare batzuk mantendu dira, zuhaitz enbor zahar bat lurrean etzanda utzi da, eta lanak egin ziren garaian ateratako harri handiak ere mantendu dira zirkulu forman kokatuta. Negu honetan, falta ziren zuhaitzak aldatu dira: fruta-arbolak, hosto iraunkorreko zuhaitzak‌ Ingurua. Haur eskolako eremuetatik kanpo, beste espazio hauetan ere ibiltzen gara: herriko parke eta jolaslekuetan, bidegorrian, Mendibilgo Txaran eta auzoan barrena. Haurraren autonomia garatzeko baliabideak eskaintzen dituzten espazioak lortu ditugu eta emaitzarekin oso gustura gaude!! MARI JOSE AROZENA

IRAKASKU NTZA

Gure Haur Eskolako kanpoko antolakuntzari ere garrantzi berezia eman diogu. Eguzkiaren norabidea ere kontuan hartu da, batez ere goizeko eguzkia kanpoko eremuan izateko; haur eskola eki-hegoaldera begira dago. Kanpoan zenbait espazio antolatu dira: lur gogor edo hormigoi eremua, sarrera eta jolaslekuko eremu bat inguratzen duena, harri txintxar eta hondar eremua, “basotxoa�, baratzea eta egurrezko etxetxoa.

181


Elkarbizitza: eskolako jantokiko arauak

IRAKASKU NTZA

Estreinatu berri dugu gure eskolako sukaldea. Duela bi urte jantokia zabaltzeko lanei ekin zitzaien. Eskolako ikasle guztientzat ez zegoen nahiko tokia, eta Udala eta Hezkuntzaren artean obra hau finantzatu zuten, urte batzuk lehenago hartutako konpromisoari erantzuteko. Jantokia handitzeaz gain, bazkaltiarren kopuruari zerbitzua eman ahal izateko, sukaldea guztiz berrituta dago. Sukaldea tresna modernoz hornitu dute. Obrek iraun duten bitartean, kanpoan prestatutako janaria ekarri digute, baina, berriro ere, eskolako sukaldariak prestatzen hasi dira.

182

Aldaketa honekin batera, jantokiko arauak errebisatzeari ekin diogu. Ikasturte hasieran, geletako arauak era demokratikoan zehazten dira. Ikasleek egiten dute hausnarketa bizikidetza eta lan egiteko era egokiak izateko behar diren jokaeren inguruan. Hortik, gelako eta eskolako arauak ateratzen dira. Era honetan kontzienteago egiten dira horien beharraz. Jantokian ere hala egin dugu, hau da, ikasleak izan dira sortu dituztenak.

Jantokian Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila bitarteko haurrak adinez nahastuta daude, eta DBHko ikasleak ere bai. Era horretan hobeto elkar ezagutzera iristen dira eta lasaiago egoten dira, bere mailakideekin daudenean baino. Jantokiko begirale bakoitza talde baten arduraduna da eta, bere taldearekin batera, jantokiko arduradunaren laguntzaz, jantokian sortzen diren zailtasunak aztertu dituzte eta arau batzuk proposatu dituzte. Talde bakoitzetik bi ordezkari atera dira eta ordezkari guztien artean zerrenda bat prestatu dute, egokien iruditzen zaizkien arauekin. Zerrenda hori elkarbizitza behatokira eraman dute. Bertan, eskolako zuzendariarekin, jantokiko begiraleen ordezkariekin, HHko eta LHko guraso banarekin... eztabaidatu dituzte arauak. Azkenean, jantoki arauek, denen ekarpenekin, elkarbizitza eta funtzionamendu egoki bat artikulatzeko balioko dute. ELIZALDE HERRI ESKOLA


Ihoteetako karroxa: Elizalde Eskolan egindako elkarlanaren emaitza

Guraso Elkartean aspalditik genuen eskolan orduz kanpoko ekintzetan egiten den lana plazaratzeko kezka, eta horretarako bidea zein izan zitekeen behin baino gehiagotan aztertu dugu. Antzerkian aditua eta aritua den Eugenio Arozenak Oiartzunen eman zuen hitzaldian entzundakoak aipatu zituzten elkarteko kide batzuek, eta

horrek eman zigun ideia. Eugeniok Iparraldeko karroxen, libertimenduen, asto lasterren eta beste zenbait festaren berri eman zuen hitzaldi horretan eta ihote-festaren helburu nagusia jendeak ondo pasatzea dela azaldu zuen. Karrozarena ideia ona iruditu zitzaigun eta, horren harira, aukera ezin hobea iruditu zitzaigun Oiartzunen duela 25 urtetik antolatzen den Ihoteen festan integratutako desfilea eginez parte hartzea: eskolaz kanpoko ekintzak ezagutzera emango genituen eta Elizalde Eskolako hezkuntza komunitate osoak parte hartuko zuen, herriko kultura markoan integratuz. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleriarekin, Guraso Elkarteko kideekin eta eskolaz kanpoko ekintzetako begiraleekin bilerak antolatu ziren eta han desfilea taxutzen hasi ginen. Desfilerako jantzi berezia behar zenez, erarik errazena, azkarrena, merkeena eta luzituena tailerrak antolatzea izan zen. Gainera, txaranga osatzeko beharra ikusi zen. Bestetik, gurasoen dantza taldea bazen, eta egin zena haien parte-hartzea bultzatzea izan zen, horretarako entseguak antolatuz.

IRAKASKU NTZA

Elizaldeko Guraso Elkartea eskolaren sorreratik ari da lanean, harreman estua du bertako irakasleriarekin eta eskolan egiten diren jarduera guztietan laguntzen du, ahal duen neurrian. Guraso Elkarteak beti azaldu du kezka eskola orduz kanpo antolatzen dituen jardueren inguruan: batetik, ikasleak Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean ekintza horietan parte hartzeari uzten diotela ikusi dugu. Bestetik, hezkuntza komunitate osoak parte hartzen duen jarduera inklusiboak indartzeko asmoa dugu. Eta, azkenik, herriko kultura markoan integrazio maila hobetu nahi dugu. Horren aurrean, Guraso Elkartearen eta ikastetxearen arteko hausnarketa konpartitua egin dugu, aurrera eraman daitezkeen ekintzak zehazteko, eta aurten elkarlan horrek emaitza berezia izan du.

183


Eginbeharrak eta arduradunak zehaztu genituen, Ihotetako karroxa otsailaren 3an ateratzeko. Lau hilabetez aritu ginen bakoitzari egokitutako ardura eta lanak egiten: Txaranga: Elizalde eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen artean musikari asko dagoela jakinik, DBHko irakasle batek eta Guraso Elkarteko guraso batek txaranga antolatzeko ardura hartu zuten. LH eta DBHko ikasleek, gurasoek eta irakasle batek 12 partaideko taldea osatu zuten. Denen artean aukeratu zuten doinuen sorta eta entsegutarako egutegia zehaztu zen. Intxixu tailerra: Irakasleen bitartez, LHko ikasle guztiei eskaini zitzaien eguerdietan tailerrean parte hartzeko aukera. Guraso batek eredua egin zuen, Zuzendaritzako bi kide eta jantokiko bi begirale aritu ziren ikasleekin lanean, eta 20 haurrek egin zuten bere intxixu burua.

IRAKASKU NTZA

Gurasoentzako Euskal Dantza tailerra: informazioa bi fasetan zabaldu zen: lehena Elizalde Dantza Taldeko ikasleen gurasoen artean, eta bigarrena guraso guztien artean, ahoz aho. Hamar pertsona hasi ziren eta bi dantza egitea pentsatu zuten: ihote festaren baitan dantzatzen den Ihote Baltsa eta tailerrean asmatutako beste bat. Azkenean 30 gurasok parte hartu zuten tailerrean.

184

Jantziak egiteko tailerrak: Eskolako informazio orriaren bitartez deialdia egin eta hala antolatu ziren. Honela egin ziren zaku jantziak eta sorginenak. Guztira, 30 zaku jantzi eta 20 sorginen jantziak egin ziren. Tailerrotan gurasoek eta haurrek parte hartu zuten.

Antzerkiko eta dantzako sorginen jantziak egiten larunbatetan herrian antolatutako tailerretan hasi ginen, baina arratsaldeetan eskolan jarraitu genuen eta hogei jantzi inguru prestatu genituen. Baserritar jantzia oinarri hartuta, gonan apaingarriak jarri genituen eta buruko toka herriko tailerrean jasotako patroia erabiliz egin genuen. Ikasleek sorginen maskarak egin zituzten. Gainontzeko parte-hartzaileentzat zaku jantzia egitea erabaki genuen. Hiru ostiraletan aritu ziren lanean eskolan, aurretik guraso baten dendaren bitartez oihala ekarrita. Ondoren oihal desberdinetako adabakiak, zintak eta flekoak josi zitzaizkien, jantzia apaintzeko. Lan hori guztia ezin izango genuen egin ama batzuk ekarritako josteko makinak eta joskura lanen inguruko ezagutza beste guztion esku jarri ez balute. Eskolaz kanpoko ekintzak bideratzen dituzten monitoreak ere parte hartzeko prest agertu ziren eta ikasleekin egiten dituzten jardueren antolaketa denbora luzez Ihoteetako karroxaren desfilerako ekintzak prestatzeko erabili zuten: Antzerki taldekoek, sorginak eta intxixuak protagonista izango zituen emanaldia. Bertsolaritza taldekoek, ihoteetako koplak prestatu eta kantatu. Euskal dantza taldekoek, Ihote Baltsa eta beste dantza batzuk ikasi eta kalean egin. Trikitixa taldekoek, txistulari eta albokarien laguntzaz, kalejira alaitu.


Hirugarren suziriarekin desfilea udaletxeko plazaraino iritsi zen. Hemen beste antzerki bat, laugarren dantza eta, denon artean abestutako ihote kanta bukatzean, Ihoteetako karroxaren desfilea. Beste suziri baten soinuarekin bukatu zen. Desfileari bukaera egokia emateko, Ihote Taldeak jarritako saldarekin, gurasoek ekarritako tortillekin eta Guraso Elkarteak ekarritako ogiarekin osatutako hamaiketakoa elkarrekin dastatu genuen. Ezin gara pozikago egon, Elizalde Eskolak antolatu duen Ihoteetako karroxaren desfile honetan, aurten 200 pertsonak baino gehiagok parte hartu baitugu. Datozen urteetan desfilea egiten jarraitzeko asmoa dugu, partaidetza handitzeko eta hobetzeko balio dezaketen jarduera gehiago ere jasota. Hala erabaki da parte-hartzaile guztien iritziak eta balorazioa jaso ondoren.

Euskal Herria plazan bertsolariek antzerkiari sarrera eman zioten eta ondoren antzerkia egin zuten. Elizalde Dantza Taldeak hirugarren dantza egin zuen. Ondoren, partaide guztiek Ihote Baltsa eta desfilerako propio sortutako dantza dantzatu zituzten.

Guraso Elkarteak sustatutako jarduerak indartzea, baliozkotzea eta ikusgarri egitea. Eskola komunitate osoaren partaidetza bultzatzea, denontzako jarduera baten bitartez. Kolaborazio espazio berria sortzea ikastetxe, Guraso Elkarte, guraso, ikasle, eskolaz kanpoko begirale eta herriko elkarteen artean. Herriko kultura markoan ikastetxearen partaidetza handitzea. Baina horren guztiaren gainetik gure helburu nagusia bete dugu: guztiok elkarrekin, ikasle, familiak eta irakasleak, ongi pasatzea eta Oiartzungo festa propioa den Ihote jaiaz gozatzea.

ELIZALDEKO GURASOAK

IRAKASKU NTZA

Hainbat astetako lanarekin Elizalde Eskolako karroxaren desfilea antolatu genuen, eta otsailaren 3an, goizeko hamaikak aldean, Elizalde Eskolako patioa sorgin, intxixu eta zakuz jantzitako jendez bete zen. Laster kalejira antolatu zen: guztien aurretik trikitilariak; ondoren karroxa eta hari tiraka, astoaren ordez, poney dotorea; ondoren ihotez jantzitako irakasleak, gurasoak eta ikasleak, zortzi auzoetako banderadunak tartean; horien atzetik antzerkilariak, bertsolariak eta dantzariak, txarangaren musikaren doinu alaiari jarraituz dantzan. Laster suziriak desfileari hasiera eman zion eta Belutene plazarako bidea hartu genuen. Han Elizalde Dantza Taldeak bi dantza egin zituen, eta ikasleek bertsoak abestu zituzten. Bertsoak bukatutakoan beste suziri batek Euskal Herria plaza aldera abiatzeko seinalea eman zuen.

Guraso Elkartea eta LH eta DBH-ko zuzendaritzak ekintzaren balorazioa egiteko elkartu ziren, tutoreek geletan jaso zuten ikasleen balorazioa eta beste alde batetik guraso, begirale, irakasle eta tailerretako partaideen iritzia ere jaso dugu eta baita Ihote Taldearena ere. Denek balorazio oso positiboa egin dute eta datorren urtean berriz antolatzeko interesa azaldu dute. Gure helburu nagusiak bete dira:

185


Elizaldeko mediateka-proiektua II

Elizaldeko Mediatekaren proiektua martxan jarri genuenetik hiru urte pasatu dira dagoeneko. Proiektu hau Elizaldeko hezkuntza komunitatearen baliabideak soilik erabilita gauzatu da, aurreko artikuluan esan genuen bezala. “Krisi garaiak dira� esan ziguten, eta proiektua ez zuten ACEX egituraren barruan sartu. Hala ere, proiektuak aurrera egin du eta emaitzak oso positiboak izan dira.

IRAKASKU NTZA

Batetik, ikasle asko dira egunero, bai eguerdietan 12:30-13:30 artean eta baita arratsaldeetan ere 16:30-18:00 artean, Mediateka erabiltzen dutenak, izan etxeko lanak egiteko, informazioa bilatzeko edo lasai irakurtzeko.

186

Beti irakasle bat egoten da Mediatekan. Horrek bere helburu nagusia bermatzen du, hau da, ikasle guztiek beren kontsultak eta zalantzak bideratu ahal izatea eta beharrezko orientabidea era egokian jaso ahal izatea.

Ekipamendu informatiko egokiaren bitartez ikasleek materialen bilaketa egin dezakete, ahozko edo idatzizko aurkezpenak presta ditzakete, era guztietako testuak landu ditzakete, eta baita lantzen ari diren gaiak ikasi eta berrikusi ere. Honela, etxean ordenagailurik edota Interneterako konexiorik ez duten ikasleei ere laguntzen zaie, bere ikasketetarako behar dituzten baliabideak eskura jarriz. Mediatekak, bestalde, liburu, CD eta DVDen mailegua ahalbidetzen du. Tarte honetan 4.500 material baino gehiago mailegatu dira. Jarduera hau irakurle berriak sortzeko oso garrantzitsua suertatu da, eta ikasle asko izan dira irakurketa aisialdirako aukera bihurtu dutenak. Gainera, Irakurketa Plana jarri dugu martxan: ikasleek hamabostero liburua irakurri eta ikaskideekin partekatzen dute. Irakurketa Plana osatzeko, literatur kalitate handiko liburuen taldekako irakurketak egiten ditugu. Mediatekarentzat oso garrantzitsua da fondo berriak bereganatzea. Liburu, CD eta DVD berriak


erosteaz gain, familiak izan dira baliabideak handitu dituztenak, bere ekarpenak eginez. Azpimarratu nahi dugu, besteak beste, Auñamendi bilduma historikoa eman digutela gure proiektua aberasteko.

Mediatekan hitzaldiak, erakusketak eta bestelako emanaldiak ere antolatu ditugu:

Lehen sektorearen egoera azaldu duten arrantzaleak. Beren bizitza profesionala kontatu duten aktoreak. Arditurriko meatzeei eta Oiassori buruz aritu diren arkeologoak. Elikadurari eta nutrizioari buruzko hitzaldiak. Musika kontzertu eta emanaldiak. Animalien eta mineralen erakusketak. Ipuin kontalariak eta antzerkiak. …

Azkenik, ikus-entzunezkoen arloa azpimarratu nahi dugu, ziklo guztietarako film luze eta laburrak programatu baitira, toki garrantzitsua hartuta aste barruko egitarauan. Hasieran esan bezala, hiru urte hauetan lan handia egin dugu, laguntza ofizialik jaso ez dugun arren. Esperientzia hartu dugu gure lana hobetzen jarraitzeko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, gure hezkuntza komunitateak merezi du-eta.

Inolako krisiren izenean ezin dugu onartu hezkuntzak eta kultura jarduerek murrizketarik jasatea. Guk gure esku dagoen guztia jarriko dugu –gure lana eta ilusioa– politika ero eta bidegabe hauen eragina ahalik eta txikiena egiteko.

ELIZALDE LH

IRAKASKU NTZA

• • • • • • • •

Katalogazioari dagokionez, dagoeneko 3.000 material baino gehiago ditugu gure fondoetan.

187


Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua nean erabilera egonkor dagoela ikusita, hau da, ez doala neurri berean goraka. Egoeraz jabeturik, eta norbanakokoak egiten duen lan apurrak duen garrantziaren balioaz oharturik, ikastetxean urtetik urtera erronka berriei heldu eta aurrekoak mantentzen eta indartzen ahalegintzen gara.

Urte batzuk badira ELIZALDE Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua (HNP) bere eginez buru-belarri lanean ari dela ikasturtean zehar euskararen erabilpena gelako saioetatik kanpo ikastetxeko esparru guztietan sustatzen: jolas garaian, irteeretan, jangelan, gurasoekiko harremanetan‌ Proiektu hau Hezkuntza Sailaren ekimena bada ere, ikastetxeak proiektua indarrean jarri aurretik argi zuen, Oiartzungo bertako hizkuntzan irakasteaz gain, bestelako bideak ere urratu behar zirela erabilpena bultzatu eta indartzeko asmoz, jakinik bertan ikasten duten gaztetxoak izango direla transmisioa ziurtatuko dutenak, eta horretan saiatu izan da eta saiatzen da.

IRAKASKU NTZA

Oiartzunen euskaldun kopurua handia izan arren, erabileran bada oraindik ere lan eskerga, eta horretan dihardugu klaustroak hala erabakita.

188

Ikastetxeko planean txertaturik dago proiektua, erroturik esan liteke, eta urtetik urtera, nahiz eta aurrerapausoak eman, ibilbide luzea du oraindik, are luzeagoa, Euskal Herriko euskararen azken erabilera-estatistikak adierazten duen moduan ezagutza handitu arren egunerokotasu-

Aurreko urteetatik hainbat esparrutan sendo dirau proiektuak, hala nola ikasleen artean. TTIRIKITTAUKI izena duen batzorde langilea dugu. Urtero indarberritzen da, urtero parte-hartzaile berriak ditu, ideia eta asmo berriak. Ikasketez arduratzeaz gain, ikasleek beren atsedenaldietan hainbat ekintza aurrera ateratzen dituzte eta zenbait unetan lana gogotsu egiten dute ikaskideentzat hainbat gauza prestatuz. Azken lauzpabost urteetan indartsu heldu dio batzordeak abenduan ospatzen den Nazioarteko Euskararen Egunean ekitaldiak antolatzeari, denok ohar gaitezen hizkuntzaren erabileraren garrantziaz. Hala ere, urteko egun bateko ospakizuna nahikoa ez eta urte osora zabaltzeko asmotan, iaz eta aurten ere, udaberri hasieran, martxo erdi aldera alegia, beste ekitaldi batzuk prestatu dituzte. Aurtengoan, KORRIKA 18aren aitzakian, martxoaren 13an, herriko artista, politikari, langile, eta abar gonbidatu dituzte ikastetxera euskararekin duten harremana eta bizi izandakoa ezagutarazteko 12-16 urte bitartekoei. Bestetan kirolari ospetsuak, musikari ezagunak‌ etorri izan dira ikastetxera aldarrikapenarekin batera festatxoa antolatuz. 2013. urte honetan, berriz, esan bezala, herritarren ahotik entzun dugu Udalak euskararekin zein inplikazio duen; AEK elkarteak zer dela-eta antolatzen duen KORRIKA, beren lanaren berri


Martxo hasieran FLASHMOOBA grabatzen KORRIKAko abestiarekin.

Betiere, gai serioak gustuko dituzten entretenigarriekin nahasten dira, eta abenduan jolasak egin bazituzten ere (altxorraren bila, herrian zehar herria ezagutuz goi ziklokoek, eta jokoak behe ziklokoek), martxoko ospakizunean ikasleek egindako ikus-entzunezko lanak ikusi genituen ikastetxeko pilotalekuan, Zigor Iriondo eta Ander Lizarralde bertsolarien laguntzarekin, eta KORRIKA 18ren aitzakian, ikasle talde osoak aurtengo kantarekin Flashmoba egin du, ikastetxean, errebote plazan eta udaletxe atarian grabatuta. Ikasleek beraiek prestatu dute koreografia, gelakideei eta beste taldeei erakutsi, entseiatu eta irakasleen laguntzarekin grabatu. Horrelako ekimenak aberasgarriak dira ikasleen ekarpenak jasotzeko eta talde lana bultzatzeko.

Era berean, aipaturiko proiektuarekin jarraituz, bada egitasmo bat urtero gauzatzen dena: BEKOPLAZA aldizkaria (aurten 20. zenbakia atera dugu). Ikasturte bukaeran argitaratzen da eta ikastetxeko familia guztiei banatzen zaie. Bertan, ikasleen lanak, urteko berriak... argitaratzen dira. Azkenik, aurten, normalkuntzaren ildoari eutsiz, beste pauso bat eman dugu. Ikasturte hasierako taldez taldeko guraso bileretan galdetu eta hala nahi zutenei ikasturtean zehar sortzen diren ohar idatziak euskara hutsean banatu zaizkie. Honatx, beraz, laburbildurik Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuaren nondik norakoak. Lana ez da honekin bukatzen, eta aurrerantzean ere jarraitu beharko dugu gure herriko hizkuntzaren alde lanean.

Bestetik, batzordeko kideak izaten dira urtean zeharreko bestelako ekintzetan (San Tomas azoka, Inauteri festa, Elizalde Eguna‌) aurkezpena egiten dutenak. Horri guztiari esker, ikasketak Elizalden bukatu eta joaten diren lekura joaten direnean, hizkuntzarekiko atxikimendu irmoa adierazten dute eta bertako taldeetan parte hartzen dute.

Ttirikittauki Euskara Batzordea 2012-2013 ikasturteko batzordekideak

IRAKASKU NTZA

emanez, eta Oiartzunen duen jarraipena azalduz; herritar arruntek beren bizitzan zehar bizi izan izan dutena linguistikoki, eta abar.

189


Elizalde DBHko irteerak

Parisen, 2013an.

Ikastetxeko izaeran garrantzi nabarmena dute irteerek. Curriculumean txertatuta euren bitartez lantzen diren esparru, gai, bizipen eta emozioak asko dira, eta eguneroko arloetan saioetan, gelan landu ezin direnak. Ikasturtean zehar egun erdiko edo egun osoko irteerak izaten dira: herria ezagutzeko (Arditurri meategia, Musika Txokoa, Oianleku…), naturaz gozatzeko (Zumaiatik Debara oinez, Jaizkibeleko ibilaldia …), ikasgaietan teorian landutakoa praktikan ikusteko (San Telmo museoa, lantegiren bat …) eta beste hainbat.

IRAKASKU NTZA

Baina ezaugarri eta helburu bereziak dituztenak aipatzekotan, DBHko irteera guztiek batzen dituzten erlazio eta harremanen lanketa, emozioen eta sentimenduen bizipena eta hainbat inguruguneren ezagutza, honako hauek dira:

190

DBH1 mailako ikasleak Seignosse Akuaparkera egun-pasa ikasturte bukaeran.

DBH 2. mailako ikasleak Gipuzkoako kostaldeko aterpetxe batera, Oriora edo Hondarribira, bi egunetarako, ikasturteko azken hiruhilekoan.

Eskiatzen, 2012an, Gourretten.

DBH 3. mailako ikasleak eskiatzera Frantziako eski-estazioren batera hiru egunetarako ikasturteko bigarren hiruhilekoan.

DBH 4. mailakoak atzerrira irteera (Londres eta Parisera azken urteetan) Aste Santuko oporraldiaren aurretik hiruzpalau egunetarako.

Irteerak hain desberdinak izanda, aberasgarri izaten da esperientzia: lagunartea sendotzeko, taldea indartzeko eta norberaren heldutasuna garatzeko. Ikasturteetan zehar irteerak aldatuz joan dira, hausnarketen eta balorazioen ondorioz, gure oraingo izaerara heldu arte. Bizitzan gertatzen den moduan, gaur baliogarri dena bihar eztabaidagarri izan daiteke, beraz, aurten ere, ikasturte bukaeran egin beharreko hausnarketak esango digu aldaketaren bat egitea komeniko den edo ez. Edonola ere, irteerek aberasgarri izaten jarraitzen duten heinean, eutsi egingo diegu eta hurrengo ikasturterako prestatzen hasi beharko dugu, eskolak edukiak emateaz gain hezi ere egiten baitu eta ikasleen heziketarako onak direla pentsatzen baitugu.


Herri eragileak


Komeriyak Arraztaloren urtea gorabehera handikoa izan da. Elkarte txikia izan arren, auzolanean egin ditugun ekintzek emaitza onak eman dituzte, baina horretarako, lana taxuz egin behar izan dugu. Hona hemen gure laburpena:

TRAKTOREA ETA KANPAINA Zalantzarik gabe, traktorea lortzeko kanpaina nobedadea izan da, bai guretzat baita oiartzuarrentzat ere. Norbait oraindik traktorearen kontua zer den jakin gabe geratu bada, ez da izan propaganda gutxi egin dugulako behintzat. 2012ko abenduaren 12an hasi ginen traktorea erosteko dirua biltzen, baina kanpainaren ideia irailean otu zitzaigun. Ondorengo bi hilabeteetan prestaketa lanetan aritu ginen: Interneteko plataforma prestatu, kartelak egin, denbora planifikatu, eta abar. Dirudien baino lan handiago da, eta zer zen jakin gabe hasi ginela aitortu beharra dugu.

H E R R I E RAG I LEAK

Lau hilabete pasatu genituen hara eta hona, dirua biltzen, kartelak jartzen, jendeari gure proiektuaren berri ematen. Elkarrizketak ere eskaini genituen: Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian, ETB2n, Hamaika Telebistan, TVEn, DVn, Hitzan... Dena, gure proiektua azaltzeko, zer egiten dugun erakusteko, mundura gure ideiak zabaltzeko eta traktorea zergatik behar genuen esateko. Ez da erraza izan, ez baikara inolaz ere honetan adituak eta auzolanean egin behar izan dugu dena.

192

Helburua traktorea erostea zen eta helburua lortu dugu. Arraztalo Elkarteak baratzeetan egiten duen lana sendotzeko eta kontsumo taldea hobetzeko eta handitzeko balio izango duen traktorea da hau. Ez genuke lerro hauen bidez eskerrak emateko dugun aukera galdu nahi, ez horixe! Oiartzuar guztiei, lagundu duten guztiei eta gure proiektua benetan baliagarria dela usten duten guztiei‌ ESKERRIK ASKO!

Kanpainari buruzko pare bat ondorio: 1. Egungo egoera ekonomikoa ikusirik, ez genuen uste horrelako emaitza lortuko genuenik. Harrigarria da, merezi duen proiektu bat jendeari azalduz, helburuak aipatuz eta gauzak tentuz aurkeztuz, noraino irits daitekeen bat. Guztiok azaldu duzuen borondatea ez da gutxiestekoa, ez horixe! 2. Ekarpen asko anonimoak izan dira, bertako jendearenak. Bestalde, goteo izeneko plataformaren bidez kanpoko ezezagun askok ere egin dute euren ekarpena.

LAN INTEGRAZIOA ETA KONTSUMO TALDEA Arraztalo Elkartearen helburu nagusia gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren lan integrazioa da eta izango da beti. Pertsona horiei egokitutako lana sortzea da helburua, bai ordutegian baita egiten duten ekintzaren ezaugarrietan ere. Izan ere, lanak duina, errepikakorra ez dena (makina batek egin dezakeena ez dezala pertsona batek egin), kanpoan egindakoa, ugaria, aberasgarria


Orain bi arlotan ari gara lanean: • Baratzeak eta kontsumo taldea: hiru lursail ditugu, Altzibarren, Elizalden eta Ergoienen. Gaixotasun psikikoa duten hiru pertsonak lan egiten dute horietan, eta ekintzak arduradun batek kudeatzen eta zuzentzen ditu. Uzta, astelehenero, arratsaldeko 18:00etan, plazan banatzen zaie Arraztalo Kontsumo Taldea osatzen duten 30 pertsonei. Herrian barazki ekologikoen eskaera handia dagoela kontuan hartuz, gure nahia talde horren partaide kopurua pixkanaka handitzen joatea da. Gipuzkoan horrelako taldeen koordinazioa Basherri Elkarteak egiten du eta gu ere horiek antolatutako bilera eta hitzaldietan egon gara. Gainera, Zazpiak Bat taldeak elikadura burujabetzari buruz antolatutako jardunaldian ere parte hartu dugu. • Talaiako garbigunearen kudeaketa: 2012ko uztailetik Arraztalo Elkarteak bi langilerekin kudeatzen du Oiartzungo garbigunea. Oiartzuar askok erabili duzue garbigunea eta langile horiek egin duten lan izugarria ikusi ahal izan duzue; erabiltzaileei ematen zaien arreta eta egiten duten lan arduratsua. Garbiguneen ardura (Hernani, Garbera, Usurbil eta Oiar-

tzun) San Markos Mankomunitateari dagokio, eta horien kudeaketa ezintasuna duten pertsonen lan integraziorako proiektu batean sartuta zegoen. Horrela, garbigune bakoitzaren esleipena lan integrazioa helburu zuen erakunde edo elkarte bati eman zitzaion. 2013ko apirilean lehiaketa publikora atera zen dauden lau garbiguneen eta Donostian eraikiko den bosgarrenaren kudeaketa. Baina, Mankomunitateko lehendakaria aldatu, eta lan integrazioaren proiektua bertan behera geratu zen; garbigune guztiak batera atera baitziren lehiaketa publikora. Hau horrela izanik, aurrerantzean, enpresa handiei zuzendutako lana izango da eta Arraztalo Elkarteak bi lanpostu galduko ditu (testu hau idatzi zen garaian behintzat horrela zegoen egoera). Honekin, beste aukera bat galdu da eta ez da lehenengoa izan. •. Baratzeetako eta garbiguneko lanaren arduradunak aldiro batzartzen dira Oiartzungo gizarte langileekin eta Errenteriako Osasun Mentaleko zentroko langileekin gaixoen jarraipena egiteko. Gaixo psikikoentzat, lana, jarduera ekonomikoa baino gehiago da. Izan ere, hauentzat lana terapia, autoestimua berreskuratzea, gizartera itzultzeko aukera, erlazionatzeko aukera, isolamendutik ateratzeko aukera eta estigma ezabatzeko aukera da. Arraztalo Elkarteak, egitura handirik gabe, egunez egun beraiengatik egiten du lan.

H E R R I E RAG I LEAK

eta jendearekin harremana eskatzen duena izan behar du. Hau horrela, soldata duin batekin, gizarte segurantzarekin eta edozein langilek dituen eskubideekin egingo dute lan Arraztaloko langileek.

193


HITZALDI SORTA Urtarriletik maiatzera bitarte, hilero gaixotasun psikikoekin lotutako hitzaldi bat antolatu dugu. Hitzaldien helburua buruko gaitza bere osotasunean kontsideratzea izan da. Horretarako zenbait profesionalen ikuspuntuaz hausnartzeko aukera izan dugu, hala nola: neurologia aldetik Gurutz Linazasororen ekarpen interesgarria; eguneroko praktikan oinarrituz, botikaz gain egin daitekeenari buruz Xabier Lertxundi Psikiatrak emandako iritzia; buruko gaitzak jota eta zailtasunak dituztenen gizarte integrazioaz aritu ziren Iker Arrizabalaga eta Juan del Pozo psikologoak; droga, kontsumoa eta buruko gaitzez Jose Mari Izetak kontatutakoa. Dudarik gabe, hitzaldi horietako partaidetza oso zabala izan da. Gainera, elkartekoa edo Oiartzungoa ez den jendea guregana hurbiltzeko eta Arraztaloren lana gertutik ezagutzeko balio izan dute.

eta Txerri Eguneko prestaketak egitea, auzolana baita hitzaldiak antolatzea, auzolana baita kartelak jartzea eta auzolana baita baliabideak bilatzea eta aurkitzea ere. Dena doan egiten dugu; gauzak antolatzen igarotako denboraren truke ez dugu dirurik jasotzen eta behar dugun materiala ere dohainik lortzen dugu. Barazkiak ekoizteko ditugun erremintak eta lurrak, esate baterako, gureak ez badira, inguruko bizilagunen batek utziak izango dira. Arraztalok gure borondateari esker jarraitzen du, hemen egotea tokatu zaigulako eta hemen egon behar dugulako. Argi daukagu nola iritsi garen honaino, eta ez dugu hain erraz amore emango. Eta egiten duguna modu berezi honetan egiteagatik da Arraztalo dena. Ez gaude hemen beste guztiek egiten duten gauza bera egiteko. Hala balitz, ez genuke Arraztaloren beharrik. Eta guztia Oiartzunen, bertako proiektua izatea nahi dugulako, horrela kalitatea bermatuko baitugu.

(AUZO)LANAZ BI HITZ Krisia dela eta, askok, auzolana ekarri digute gogora aspaldiko partez. Erakundeak eta elkarteak baliabideez eskas dabiltzan honetan, konpondu behar diren egoera txiki nahiz handiei irtenbidea bilatzeko metodo gisa aurkeztu zaigu auzolana. Arraztalo Elkarteak auzolana du oinarri. Askotan, zaila izaten da horrelako jarduerak egiteko partaidetza zabala lortzea, gauzak egiteko grinak bakoitzaren kontzientziatik atera behar baitu.

H E R R I E RAG I LEAK

Gure elkartean, eguneroko lanean aritzen direnek bakarrik dute soldata. Guztira, gaixotasun psikikoa duten lau pertsonak eta bi monitorek. Beste guztiak musu-truk aritzen gara lanean, auzolanean. Gurean, auzolana baita diru kontuak kudeatzea, auzolana baita kontsumo taldea kudeatzea, auzolana baita bilerak antolatzea, auzolana baita beste elkarteekin dauden ekintzetan parte hartzea, auzolana baita behar diren konponketak egitea, auzolana baita Xanistebanetako

194

Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa 20180 Oiartzun arraztaloelkartea.wordpress.com arraztalo@gmail.com @arraztalo


Jantzi antiju morik!! Iaz adierazi genizuen izena ez izan arren, izana bagenuela, aurten, izana izateaz gain, izena ere badugu. ANTIJU MORIK. Urtebetean hamaika izan dira aurrera emandako pausoak. Iaz, emakume gazte feministen arteko hausnarketa prozesua egin genuen. Bertan atera genuen ondorio nagusia, herria ikuspegi feministatik astintzeko beharra zegoela izan zen. Beraz, ondorio hau izan da gaur egun dugun taldearen hazia.

Bide honetan lehen urratsak egin ditugu, eta geroz eta gehiago gara antiju morin baitan elkartzen garenak. Martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenak izan dira gure lehenak. Lilatoia prestatzeko entrenamenduekin hasi ginen, eta elkarrekin atera ginen Donostiako Lilaton lasterketan, talde sari berezia ere ekarri genuen Oiartzuna. Ondoren egin genituen Feministak plazara ekimena eta Autodefentsa tailerra. Guk sortutako ekimenez gain, herrian antolatutako ekimenetan

talde gisa ere parte hartzeko asmoa dugu; horrela, Korrikan izan ginen eta ekainaren 2an egingo den Lasterbidean lasterketan ere izango gara. Aurrerantzean urtekari honetan elkar topatuko badugu ere, urtean zehar zuekin komunikatzeko bide gehiago ere martxan ditugu. Hain berezia den plazako leiho morea (txoko feminista) dugu batetik; leiho hori irekia dago une oro guztion artean elikatu dezagun. Ziber espazioa gertuago duzuenontzat, antiju morik izenarekin sortua dugun Facebook kontuan izango dugu elkarren berri eta, gurekin harremanetan jarri nahi duzuenentzat, hauxe da gure emaila: antijumorik.oiartzun@gmail.com. Eta, azkenik, noski, kalean, ekimenetan, irratian‌ topatuko gara. Feminismoak, gure bideak, ez du etenik! BERAZ, JANTZI, SORTU, BANATU ANTIJU MORIK!! Jendarte eredu parekide eta justuagoa lortzeko ezinbestekoa da eta!!!

H E R R I E RAG I LEAK

Esan genizuen ikuspegi feminista sortu nahi genuela eta horretarako sortu ditugu ANTIJU MORIK. Hauen erabilera anitza da, hauek SORTU, BANATU, JANTZI‌ ditzakegu, beraz denek dugu mugimendu hau osatzeko aukera: irakurketa/hausnarketa/berri interesgarri bat txoko feministan jarriz, Facebook-eko horma elikatuz, astelehen eta ostegunetako korrika entrenamenduak antolatuz edo haietan parte hartuz, talde iraunkorreko partaide izanez, egunerokotasunean sortutako eztabaidetan antiju morik jantzita erantzunez, norbere jarrerak zalantzan jarriz‌

195


H E R R I E RAG I LEAK

Ate berri bat irekitzea ez da lan erraza izaten, beste aldean aurkituko dugunaren beldur garelako maiz. Horregatik, ate berri bat sortzea askoz zailagoa da, eman gabeko pausoei forma eman behar diezulako, nolakoa izango den jakin gabe. Elkar Haziko kideei ere horixe da gertatu zaiguna, baina gure kasuan, behintzat, motibazioa izan da hasieratik proiektu honen motorra. Elkar ezagutu genuenetik, gure bidea egiten gabiltza, astero elkartu eta ideia guztiak beren lekuan jartzen. Lehengo urteko azaroan ezagutu genuen elkar, ordutik, guztien artean pixkanaka proiektuari berari forma ematen ari gara. Herrian, norberaren garapenaren lanketa egiteko ate berri bat sortzeko intentzioz hasi ginen buru-belarri lanean.

196


GU GARA GURE GILTZA da gure mugimenduaren leloa; bakoitzak bere baitan badu egoera guztiei aurre egiteko ahalmena, baina, lehenengo, beharrezkoa da norberak nola funtzionatzen duen ezagutzea. Horretarako, badira kontuan hartu beharreko zenbait puntu; lehena, gure inguruan gertatzen denaz norberak egiten duen irakurketaz jabetzea da. Bizitzako momentu orok sortzen dizkiguten barne elkarrizketa eta pentsamenduez ohartu behar dugu. Behin eskaner hori pasatu ondoren, eta barnean dugun hori ezagutu ondoren, gure beldurren iturri diren pentsamendu, emozio eta ekintzei gertutik begiratzea da hurrengo pausoa. Guri buruzko diagnostikoa dugunean, egoerei aurre egiteko tresnak gureganatzea da azken pausoa, eta pixkanaka, aurre egitea, poliki, baina betiere gure helburuei jarraituz. Elkar Haziren intentzioa jendeari pentsaraztea da, batik bat. Horretarako, lan egiteko modu bat daukagu. Hasiera batean, gaiak jorratuko ditugu horiei buruz informazioa eskainiz egun jakin batzuetan, eta ondoren tailerrak egin, bertan, aldez aurretik aipatutako guztia era dinamiko batean praktikara eramateko. Gai ugari dira egunerokotasunean hitzetan azaltzen ez ditugunak, ezjakintasuna, tabuak edo lotsak direla eta. Gu helburua da horien inguruan

era naturalean hitz egitea, eta horretara gatoz. Emozioez eta beste hainbat gairen inguruan arituko gara. Jabetzen gara gure gizartean ez dela hauetaz behar beste hausnarketa egiten, batez ere bizitzako eginbeharretan murgilduta gabiltzalako. Eta gure bizitzaren jabe izateko, ezinbestekoa dugu gure funtzionatzeko era ongi ezagutzea, azken finean, ordenagailu baten antzera, gu ere modu batean edo bestean programaturik gaudelako. Behin horren guztiaren oinarriak ezaguturik, askoz errazagoa egingo zaigu geure buruko programa guztiak eguneratzea, eta bizitza askoz arinago egitea. Ez gatoz inoren bizitza konpontzera, baina guk eskainitakoak nolabait laguntzeko balio badu, askoz hobeto. Azken finean, denak gara gertakizunei aurre egiteko gai, gizakiak garen heinean, horretarako gai izan baikara mendeetan zehar. Guregan ditugun baliabideak landu behar ditugu, horiek nola erabili jakinda, gai izango baikara guztiari aurre egiteko. Elkar Hazi izenaren atzean badago gauzak ulertzeko ikuspegi bat. Gure ustez, norberak aurrera egiteko eta bizitzari ahalik eta etekin gehiena ateratzeko, ezinbestekoa da hurbilekoen konfiantzarekin eta segurtasunarekin kontatzea. Gizaki sozialak gara, eta harremanek, beraz, izugarrizko garrantzia dute gugan. Besteekin harremantzean ere ikasten baititugu gure barne funtzionamenduaren norakoak, bai alde aberatsak zein landu gabeak azaleratzen direlako. Horren guztiaren harira sortu zen Elkar Hazi mugimenduaren izena. Trukean, batak bestearengandik ikasiz, hazteko ahalmena dugulako. Espero dugu aurrerantzean egingo ditugun ekintzetan ere zuekin kontatzea, azken finean guk egiten dugun hori eskaintzea plazer hutsa delako. Ulertzen dugu gai hauek mahairatzea ez dela eguneroko kontua, baina pixkanaka era aproposean landu daitezke, horietaz ikasiz eta egunerokoan proban jartzen. Pozik egotea da denok lortu nahi duguna eta.

H E R R I E RAG I LEAK

Lehen paosua, gure herrian Elkar Haziren berri zabaltzea izan zen. Horretarako, antzerki bat egitea otu zitzaigun, era dinamiko eta hurbilean gure proiektua ezagutarazteko. Martxoaren hogeita hirurako egitea zen lehen helburua, baita lortu ere. Herriko eta kanpoko hainbat pertsonaren elkarlanarekin lotu genituen puzzleko piezak. Ez zen lan erraza izan, baina aipagarria da jendeak erakutsi digun borondatea. Ohartu ginen guztiok era batean edo bestean lotzen gaituen proiektuaz hitz egiten ari garela, hau da, pertsona guztiei eragiten dieten gaiez ari gara, aurretik inolako ideologia, ideia edo asmo zehatzik gabe. Aurkezpenera bertaratu zirenek ikusi zuten Elkar Hazi zertarako sortu dugun.

197


Helduen tailerrak Helduen tailerrak, HELTA taldeak, duela hamasei urte hasi genuen bidea. Garai hartan, herriko helduek (emakumeek batez ere) gure aisialdia herrian garatzeko zailtasunak genituela sumatu genuen. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu genuen taldea. Honek hiru helburu barnebiltzen ditu bere jardunean; batetik, herrian aisialdia garatzeko aukera eskaintzea; bestetik, helduek elkarren artean harremanak sortzea; eta, azkenik, gauza berriak ikasteko aukera izatea. Horrela, urtero, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, eskaintza zabala egiten dugu. Antolatzen ditugun ikastaro batzuek urritik maiatzera bitarteko iraupena izaten dute. Beste batzuk, berriz, laburragoak izaten dira eta hiru hileko iraupena izaten dute.

H E R R I E RAG I LEAK

Aurten, honako ikastaro hauek antolatu ditugu urritik maiatzera bitarte: antzerkia, ariketa mentala, bertsolaritza, ehoziria (bolillos), egurtaila, zaharberritzea (errestaurazioa), eskulanak, euskal dantza, gimnasia, gitarra, informatika, joste-lanak (kakorratz, vainica‌), margolaritza, masajea, ohialkilan-patchwork, pilates, sabeldantza, sukaldaritza, yoga, tai-chi/chi-kung, haurrentzako masajea eta luzatze-ariketak. Aurten hiru hilabetez eskaini ditugun ikastaroak, berriz, makillajea eta sukaldaritza energetikoa izan dira. Orokorrean, jendea oso gustura joaten da ikastaroetara. Horregatik, gero eta herritar gehiagok ematen dute izena horietan.

198

Urtean zehar, ikastaroetan egindako lanekin erakustaldiak antolatzen ditugu. Martxoaren 8aren inguruan herriko beste emakume taldeekin antolatzen dugun ekimenetako bat izaten da lan horien erakusketa. Xanistebanetan ere, abuztuaren 4an, tailerretako lanen erakusketa antolatzen dugu Kontzejupean. Bestalde, hilabeteko laugarren igandean, muxikoak dantzatzeko aukera eskaintzen dugu.


1200+ tarterik ez Giza eskubideak Irtenbidea Bakea Herriko preso eta iheslariak 1.200 kilometro baino urrutiago daude. Distantzia hori amaitzeko, Oiartzungo Herrira Bilguneak hainbat ekimen egin ditu, eta egiten jarraituko du. Urtarrilean Bilbora 400 oiartzuarretik gora joan ginen eta bertako indar metaketari jarraiki, iheslari eta presoei aplikatzen zaizkien salbuespen-neurriak amaitzeko eskatu dugu behin eta berriro Oiartzunen.

Bestalde, Giza Eskubideen Deklarazioaren edukia aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe geratu behar dutela azpimarratu nahi dugu. Sakabanaketa-politikari amaiera ematea beharrezkoa da, kartzelan dauden pertsonek eskubidea baitute zigorra etxetik hurbil betetzeko. Senide eta lagunek ere astebururo ehunka kilometro egin behar izaten dituzte, horrek dakarren arriskuarekin.

Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines Del Rio euskal presoaren inguruko espetxe-zigor luzapenaren inguruko epaia eman zuen lehengo urtean, eta erabaki hori aplikatzea eskatu behar dugu, eta zigorra betea duten 67 presoak aska ditzatela. Ezin ahaztu gaixorik dauden presoen egoera. Egoera muturrekoa da, eta ezin dugu utzi espetxean hil ditzaten. Beren gaixotasuna sendatzeko, ezinbestekoa dute etxean egotea lehenbailehen. Beraz, indarrak biltzen jarraitzeko garaia da. Ez gaitezen etxean geratu. Egoera hauek salatu egin behar ditugu eta Euskal Herrian bakea lortzeko bidean preso eta iheslarien gaia soluzionatzea lortu behar dugu. Ez da lotan egoteko garaia, esnatu Oiartzun eta esnatu oiartzuarrak,

1200+, tarterik ez!

H E R R I E RAG I LEAK

Urtero-urtero antolatzen den barrikotea, maiatzaren 18an plazan egindako espetxepatioa, sinadura bilketa, mozioa Udalean, ostiraleroko elkarretaratzeak, azken ostiralak‌ guztiak norabide berean kokatu behar ditugu. Espainiako eta Frantziako estatuei mendeku politika amaitzeko eskatzeko bidean. Bakerako garaia da, eta gure herriko lagunekin ez dezaten jokatu lortu behar dugu.

199


23 urte psikologiaz Oiartzungo herritarrekin

H E R R I E RAG I LEAK

Ez gara izaki guztiz osatuak, ez gara perfektuak, eta horregatik bagara izaki libreak, askatasuna dugu bestelakoa izateko. Jaiotzen gaituzte, hezitzen gaituzte, eta hala eta guztiz ere, bestelakoak gara. Giza izaera zer den zehazki definitzerik ez dago, askatasun larri horren bidez ez bada. Egiten duena da gizakia. Zer da gogoa pizten duena? Zer da gure gogoa itzaltzen duena? Beti bezala, galderak sortzen dira eta horien erantzunek beste galderei bide ematen diete.

200

Aurtengo ikasturtean, 23 urte bete ditu psikologia denon eskura izatea ildo nagusia duen proiektu herrikoiak. Gure taldeak KILLIRIKUPE, BERDINTASUNAREN ALDEKO EMAKUMEEN ELKARTEA izena du. Oiartzungo emakume talde bat gara eta emakumeen formakuntzarako ikastaroak antolatzen ditugu. Ikastaroetan parte hartzeko, ez da baldintzarik eskatzen. Ikasteko gogoa eta asistentzia bermatzea besterik ez da behar. Era guztietako emakumeek parte hartzen dute, erretiratuak, etxekoandreak, langileak‌

Psikologiak ez du zertan teknikoen eta adituen esku soilik egon behar. Alderantziz, herritarron eskura eduki behar dugu. Osasuna denon ardura da. Denona, eta bakoitzarena. Nola zaindu nork bere burua inori kalterik egin gabe; kalteak daudenean, nola babestu; nola antzeman harremanetan zerk sortzen duen kaltea‌ Borrokatu beharra dago, psikologiak berak, ezarritako aurreiritzi mingarri batzuk argitzeko. Horrek lagundu egiten du emakumeok pairatzen dugun bortizkeriari, beste ikuspegi batekin begiratzen.


Gure ibilbide luze honetan, hanbat gai landu ditugu, eta beti, emakumearekin lotutakoak izan dira. Adibidez: • Defentsa mekanismoak • Zalantzak, eromena • Oroimena, errezilentzia, traumak • Harreman hurbilak, bakardadea, mendekotasuna, askatasun ekintzak • Emakumea eta sexualitatea • Gizonen eta emakumeen harremana… Aurtengo ikastaroan (2012/2013), gai hauek landu ditugu: • Gogoa izateko gogoa • Intimitatea elkarbizitzan • Gaizki ulertzeak eta gaitza • Osasun bidera itzuli • Pena eragiten duen minak balio duenekoa • Sufritzea merezi ez duten gauza horiek • Nostalgiaren eta irrikaren artean

Ikastaroak, benetan, oso interesgarriak dira. Gure eguneroko bizitzan txertatzeko aportazio handiak ateratzen ditugulako. Lerro hauen bitartez, animatzen zaituztegu gurekin proiektu honetan parte hartzen.

• Ametsen substantziaz eginak gaude • Dezepzioa eta itxaropena harremanetan

Animo!!

• Irakurtzea eta sortzeko gaitasuna Landu ditugun autoreak hauexek dira, besteak beste: • Luis Chiozza: Las cosas de la vida • Silvia Schlemeson: Pensar, imajinar, crear: desafíos del siglo que se inicia

Harremanetarako helbidea eta telefonoak hauek dira: Killirikupe@hotmail.es 687142628 Feli

• Gustavo Cantu: La lectura reinventada: narrativa e interpretación textual en la clínica psicopedagógica • García Serrano: Diez mujeres Ikastaroak eman dituzten psikologoak Amaia Aldama, Iñaki Ibargarai eta Luix Marko dira. Bi taldetan banatu gara, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Talde gisa, beste ekintza batzuetan ere parte hartzen dugu: • Martxoaren 8rako, herriko emakumeen egitaraua antolatzen • Azaroaren 25eko egitarauan (indarkeria matxistaren kontrako eguna) . • Euskaraz bizitzeko proiektuan. TTur-TTurrekin harremanetan gaude.

H E R R I E RAG I LEAK

• Agenda 21

201


Bretainiako berriak “PAYS BASQUE - LES CHEMINS DE LA PAIX” (“Euskal Herria-Pakearen bideak”). Liburu honen hasieran gure herria nola ezagutu zuen esaten digu, bere lehen bidaiak, Euskal Herriaren eta Bretainiaren arteko parekotasuna, eta abar. Orri askoko liburua da, 240 orrialde ditu, eta xehetasun asko. Eta hori dena idazteko asko jakin behar da, gure lurraldea ongi ezagutu behar da.

CHARLIE GRALL Bretainian jaioa da. Eta, zalantzarik gabe, esan genezake benetako bretoia dela. Bere bizitzako helburu nagusietarikoa Bretainiako hizkuntza eta kultura indartzea da, eta, bide batez, Bretainiaren burujabetza lortzea.

HER R I ERAG ILEAK

Charlie kazetaria da, eta batez ere Bretainiako egunkarietan idazten du. Baina idazlea ere bada, eta bere liburuetan Bretainiari buruzko kezkak azaltzen ditu: hizkuntza bretoiaren egoera larria, bertako kultura, Bretainiaren etorkizuna...

202

Oiartzungo eta Karaezko herriek senidetza lortu zutenean, Charlie han zegoen. Bainansenidetza lortu aurretik, Charlie Euskal Herrira etortzen zen, eta hemengo jendearekin harremanak zituen. Hogeita hamar urte dira Charlie lehendabiziko aldiz Euskal Herrira etorri zela. Gero ere askotan etorri da gure artera. Hemen harreman handiak ditu, eta gure egoera politikoa ongi ezagutzen du. Horren adibide garbia berak idatzi duen azken liburua da: Pays basque - Les chemins de la paix” (Euskal Herria-Bakearen bideak).

Hamahiru kapitulu ditu liburuak, eta bukaeran bost eranskin. Euskal Herria ezagutzen doan bezala, gure autonomia politikoa Bretainiakoa baino handiago dela ikusten du. Baina autonomia hori lortzen joateko asko borrokatu behar izan da, borroka armatua barne, horrek esan nahi duen guztiarekin. Hemengo torturari buruz ere luze idazten du, eta bere lagun batzuek izan duten esperientzia latza azaltzen du. Borroka armatuaren bukaeraz luze idazten du, eta pozez agertzen du garai berri honetan benetako bakearen bidean sartu garela. Aieteko bilerei buruz ere idazten du. Nobel saridun batzuekin batera, herrialde askotako espezialistak hona etorri eta hemengo egoera politikoa aztertzeak garrantzi handia duela dio. Negoziaketa garaia, soluzio politikoa, proiektu politikoa... gai asko azaltzen ditu. Charlie, kazetaria izanik, behin lortu zuen ETAko ekintzaile bat elkarrizketatzea, eta ondoren Bretainiako egunkari batean argitaratu zuen. Ekintza hori dela-eta atxilotu egin zuten, nahiz eta gero libre utzi. Orain epaiketaren zain dago, espetxera joateko arriskuarekin. S KARAEZ - OIARTZUN SENIDETZA


“Bi xentimoko pupua eta ehun euroko trapua”

Iazko OIARTZUN urtekarian, “Bi urte eta erdiko ZIGORRA amaitzear dela DIRUDI” izenburupean “2012ko apirilaren azken egunak dira eta, itxuraz, Udalak argia jarriko du AIERDIn: Intxixu herri kultur lantaldeak, MAURIXIREN SOTOA euskaltegiak, amona ANASTASIAK, “SENDABELARRAK” urteroko ikastaroak eta bere ikasle eta irakasleek eta hainbeste herri ekimenek lan egiteko argia izango dutela AIERDI bere egoitzan. Hogeita bost urte badira Ergoiengo eskola zaharra berritu, urtero berritzen, EUSKARA klaseak zein HERRI KULTURA bultza eta bultza ari garela. Ergoiendarrei, beteranoei bereziki, arreta jarri diegu: Sendabelarren ezagutza piztu: Marai, Bordatxiki, Bordaberri edota Xaguerreka, Portugal, Peñene, Borrokazelaieta, Beinberri, Aranburu, Txarondo eta hainbeste eta hainbeste herritar gehiagok emandako indarrarekin egin dugu herri-lana, (...) beti bertakoak eta euskaldun berriak etxera, herrira uztartuz, euskal etorkizunera uztartuz, ez dugulako inoren morroi izan behar, dirudunen, konkistatzaileen eta terrorearen morroi, alegia”. Hori kaleratu genuen, baina, usteak ustel eta... Ustelak, minbizia Euskara eta Herriarentzat. Baina hara nondik, egunero ari garen ikusten-ikasten, erdarak eta bere “curso - cursillo”-ek jasotzen duten udal ardura eta dirulaguntza mardula! Hau gutxi balitz bezala, Aierdik berak aldiro salatzen duena: gauero, bidegorrian, ehunka farola automatiko piztuta (guk 200 ingu-

ru kontatu ditugu lan handirik gabe) IBERDROLAren ohorez, guztion lapurraren ohorez!!! AIERDIk ez du holakorik ulertzen eta guk bai, noren alde egiten duen Udalak begibistakoa delako: Euskaren gainetik erdara; pobrearen gainetik aberatsa, Herriaren gainetik negozioa, Estatua. Lau urte betetzear dira laster... eta, batzuek, horretarako daukaten talento-boterea demostratzen dute. Ez zaituzte horiek maite, AIERDI, eta gu maitale kuttunak gaituzu. Eskerrak zuri ari gara Euskal Herria “bere goien gradora” eramaten. Tira, baina badira gauza goxoagoak kontatzeko; esaterako, Euskara ikastaroaren martxa, Herri Azoka eta Oiartzungo Txakolinarekin batera egin genuen Sendabelarren Tailerra. Aurtengo ikastaroa 16.a izan zen, sendabelarretan, urtero-urtero segidan gure amonekin: gure eta ondokoen osasuna zaindu modu naturalean, mina kendu, gure barruko martxa ezagutu, zer den edo izan daitekeen gaixotasuna eta zer ez, udaberriaren eta udazkenaren eragina (hotza eta beroa) adibidez. ESTHER amiñe eta Bordatxikiko PILAR izan dira gure irakasleak aurten, baina oraingoan ere maiatzerako entregatu behar zirenez, txintxo aski, OIARTZUN urtekarirako argazki eta testuak ezin dugu besterik aipatu.

Aurtengo gure irakasle jakintsu-dotoreak: Gabierrotako ESTHER amiñe eta Bordatxikiko PILAR. Eskerrik asko!!!

H E R R I E RAG I LEAK

AIERDI argirik gabe! Udal baldreskeria, mespretxua, ABANDONOA! Iaz egindako bileran, alkate-andereak, “Erantzungo dizuegu” hitza eman zigun INTXIXU herri kultur lantaldea, MAURIXIREN SOTOA euskaltegia, amona ANASTASIA eta SENDABELARRAK ikastaroko berrogei inguru ikasle eta irakasleri, baina... hitza jan zuten ederki!

203


bere ura edan (eskukada bat osin iturriko ur litro batean, bezperatik ur hotzean BERATZEN jarrita). NOR EZ DA HAIN GAUZA ERRAZA EGITEKO GAI? On egin!!!

Portugal baserriko ERRAMONAk eta Txarondoko Prantxiskak irakatsi ziguten aski ongi belarrak eta zuhaitzak nola bihurtu sendagai. Muxu handia!!!

Joan den urtean KARDABERA agertu zen gure idazkian, kardabera oparoa bitamina eta bizigai ugaritan, udaberrian entsaladan edo gordinik jateko, artritisa, gibel ahulezia, harriak, liseriketa makala, azukrea odolean, haurdunaldiko anemiak, larruazaleko azkura, pikor eta likenak, zelulitisa, bronkitisa, umetokiko fibromak, bularreko minbizia, prostata, sinusitisa, herpesa... zure esku dago. Berarekin batera beste lagun prestu bat heldu zen: OSINA, alajaina! Baina lekua eskasa zela orduan, 2012ko OIARTZUN urtekarian, eta aurtengorako beharko zela. Urtebete zain eta udaberriarekin batera, berriro, sasioian gure bazterrean OSIN MAITEA!

H E R R I E RAG I LEAK

Osinetan badira minak direnak eta makalak ere bai. Azken horiek ez dute minik ematen eta loreak horiak edo gorriak izaten dituzte, hostoa osin arruntaren antzekoa da, 40-50 cm-ko altuera, martxo-apirilean loraldia. Jakin behar da maskuri gaitzetan, nefritisa dela, zirrosia, barizeak, sabelpeko gaitzak, eskrofulosiak, hileroko nahasiak eta hidrokardietarako oso onak direla ur irakinetan (infusioan) hartuta.

204

Bestalde, gure ohiko OSIN BELTZAk eta OSIN MOTZAk indar handikoak dira, bitaminak, mineralak eta bizigai zerrenda luzekoak. Zertarako? Odoleko azukrea, gibel eta giltzurrun ahulak, arnasbideetako eta bareko gaitzak, pixabideko handituak, burdina falta, klorosia, anemia, ile eskasa, kaka ongi egiteko, bihotzekoak eta larruazalekoak bideratzeko paregabeak dituzu. Udaberri eta udazkean, hiru astez,

EUSKARA KLASEAK Altzibarko kuartel-ohiaren ondoko eskoletako goialdean ematen dira, Altzibarko Kultur Elkarteko lokalean, egunero, goiz eta arratsaldeetan. Oiartzungo eta inguruko jendeak badaki nora joan gure hizkuntza ikasteko laguntzaren bila. Guk ere badakigu saiatu eta laguntza hori eskaintzen, eta segi aurrera Euskal Herria EUSKALDUNA izan arte. Begira hementxe adibide batzuk: esaterako, egokitzen denean artzain bati laguntzen diogu belarra biltzen eta gazta ederra erosten diogu eta, berak, dotore aski kontatzen digu aurtengo martxa, esaten digu nola egiten den gazta bikaina eta jakinarazten dizkigu artzainen eta baserriaren gorabehera latzak. Beste bat: sekula euskaraz idatzi ez duen batek etsita dagoela eta basalarrosa likorea hartzen du aste batean eta, bat-batean, berpiztuta, idazten du poesia hau: “Ama Naturak mendi eta belardiekin eskaintzen digu bere altxorra: landareak, loreak, fruituak eta sustraiak. Jakinduriaz erabiltzen baditugu, errespetuz eta zuhurtasunez, gure bizia aldatuko da, gure platerak poztuko dira, gure osasuna hobetuko da. Berari adeitasunez begiratzen badiogu, koloreek eta lurrin finek erlaxatuko gaituzte. Bera guztiz emankorra da eta gauza miresgarriak eskaintzen dizkigu. Eskerrak ematen dizkizut, Ama Natura, pozarren eta gogoz zure altxor laztanagatik�.


Edo hurrengo hau: “Ni Burgosen jaio nintzen. Haurtzaro gogorra izan nuen, etxean ez, baina eskolan bai, maistra oso zaharra zen! Behin, belaunetatik odoletan itzuli nintzen eskolatik etxera maistrak zigortua: lurrean belauniko harritxingorretan jarrarazi ninduen, besoak zabalik bi liburu bakoitzaren gainean eta El Quijote buru gainean. Oso gazte etorri nintzen Euskal Herrira eta hamairu urterekin hasi nintzen lanean, beti lanean gaur arte. Hemen egin dut nire bizia eta familia. Orain euskara ikasten ari naiz poliki-poliki. Agur!”. Edo beste hau “Itzultzea: hori euskara ikaskuntza prozesuan egiten dugun aro bat da. Hau kaltegarria da adituen esanetan baina nik ez dakit beste modurik. Hasiera batean euskaraz gauza bat entzuten baduzu nola jakin zer den hori? Itzultzea beharrezkoa da! Itzultzeari uzteko, euskaraz pentsatzeko alegia, ez dago beste biderik. Helduak ez gara umeak bezalakoak eta euskaraz ikasi nahi dugunean metodo desberdinak behar ditugu. Ez dakit, analitikoagoa batzuetan ala behin eta berriro egiten duguna. Gure eginahala oso garrantzitusa da, beharbada nekagarria eta errepikakorregia ere bai ,baina erronka eragingarriak bilatu behar ditugu aurrera segitzeko. Ez dago beste biderik euskaraz pentsatzen hasi bitartean”.

egun-gauero urtean zehar baina geuk ere nahi adina sor ditzakegu ez badugu antzurik izan nahi, klonikosinistun alferrak, edo beste munduko morroi adingabe-konformista analfabeto sektakoak, alegia! INTXIXUren partetik ahoartxo bat irakurleentzat: uztailaren bukaera aldera urtekari hau kalean izango denez jakin ezazue auzolanean arituko garela. GANBO iturria (burdin ura ematen duena) txukuntzen. Igandeetan egiten da auzolana, goizeko 09:00etatik aurrera eta norberak ekartzen du lanabesa edo erreminta. Animo! Balnearios de Guipúzcoa liburuan agertzen da GANBO iturriaren berri eta ba omen zen garai batean bainuak hartzeko txabola bat ere! Metal ura ematen du eta oso ona da liseriketa edo digestiorako. Non dagoen iturri hori? Ergoien auzoan, IRIBERRI jatetxe ondoko baserri-bidetik 200 metrora MaxalenMaxalenberritik aurrera egin eta Urdaire eta Auzokalte aurretik zubitxo baten ondoan... buila eta zarata izango da noski! ONGI ETORRI!!!

INTXIXU herri kultur lantaldea, MAURIXIREN SOTOA euskaltegia Oiartzun- Euskal Herria

H E R R I E RAG I LEAK

Belar on eta lore eder batzuk ezagutzen omen ditugu, baina, zertarako eta nola hartu edo erabili EZ! Bada, begira nola sortzen diren berriak! AMA LURRAk milaka eta milaka eskaintzen dizkigu

205



Zenbait idazlan


Oiartzuarrok ongi egiten ari gara! Oiartzunen geroz eta gehiago eta geroz eta hobeto birziklatzen dugu Oiartzuarrok sortzen ditugun hondakinen %82,75 birziklatzen dugu (2012ko abenduko datua). Emaitzak pozik egoteko modukoak dira, izan ere, 2010eko maiatzean atez ateko bilketarekin hondakinak gaika biltzen hasi ginenetik, birziklatze tasa erruz igotzeaz gain (aurretik %33 birziklatzen zen Oiartzunen), birziklatze tasari %80aren gainetik eusten diogu. Udalak zero zabor bidean urratsak egiten jarraitzeko asmoa du, eta horretarako aukera berriak aztertzen ari da, gaikako bilketan etengabeko hobekuntzak egon daitezen eta hobetzeko dauden arloak fintzeko. Azkeneko urtean atez ateko bilketa sistema hobetzeko, hondakinen sailkapen egokiagoa egiteko eta hondakinak murrizteko hainbat erabaki hartu ditu Udalak.

ZENBAIT IDAZ LAN

1) LURPEKO EDUKIONTZIAK KENTZEA

208

2012ko irailetik landa eremuan zeuden lurpeko edukiontziak kentzen hasi zen Udala, eta ordutik, biltzen den errefusa kopurua erruz jaitsi da. Hilero batez beste 14 tona errefus inguru biltzen zen lurpeko edukiontzi horietan, eta abenduan, 2,3 tona baino ez ziren jaso mantendu diren lurpeko edukiontzietan. Honek argi erakusten du edukiontzi horiek kentzeko erabakia zuzena izan dela. Izan ere, zenbaitek lurpeko edukiontzi horien erabilera desegokia egiten zuten.

Errefusa kantitatea murriztuz, Udalak onura ekonomikoak ere baditu. Zabortegira bidaltzen den errefusa tona bakoitzeko 130 â‚Ź ordaintzen ditu Udalak. Hondakin organikoaren tratamenduagatik, aldiz, 74 â‚Ź tonako. Beraz, hondakinen murrizketa eta gaikako bilketa bultzatuz, ekonomikoki aurrezteko eta ingurune iraunkorrago baten aldeko apustua egiten du Oiartzunek, herritarren dirua alferrik xahutu gabe.


2) ERREFUSA

4) AUTOKONPOSTA

2012ko urrian Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan biltzen zen errefusaren karakterizazioa egin zuen, biltzen zen errefusaren garbitasun maila jakiteko. Tartean, Oiartzun ere aztertu zuen: atez ate biltzen den Elizaldeko eremu bateko errefusa eta Ergoiengo zein Iturriozko aportazio guneetan jasotakoa aztertu zen.

Dagoeneko 681 familia oiartzuarrek egiten dute autokonposta, baina kopurua oraindik gehitu daiteke. Sortzen diren hondakinak egoki bideratzeko aukera du etxean lorategi edo zelai zati bat duen guztiak, etxean konposta eginez. Modu horretara, janari hondarrak ongarri bihurtzen dira, bilketa eta garraioaren beharrik gabe. Hori egiten duten herritarrek hondakinen tasan %20ko hobaria dute eta laguntza teknikoa ere bai.

Landa eremuan bizilagunek aportazio gunea erabiltzeko giltza dute. Beraz, argi dago “anonimotasunak� oraindik ere utzikeriara eramaten dituela oiartzuar batzuk. Udala aztertzen ari da, akaso, landa eremuan informazio gehiago behar dela, bertan sortzen diren hondakin berezi batzuk nola sailkatu jakin dezaten bizilagunek. Bildutako errefusaren zati handi bat fardelak dira. Horiek tratatzeko sistemak garatzen joan ahala, errefus kopuru hori ere murriztuko dela espero du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako ikerketa horren arabera, atez ate biltzen den herrietan jasotzen da errefusa garbiena. Oiartzungo datuak, garbitasunari dagokionez, herrialdeko onenetarikoak izan dira Antzuola, Usurbil eta Hernanirekin batera. Atez ate biltzen den herrietan errefusean dagoen material birziklagarria %21ekoa da, ikerketako datuen arabera. Ikerketan honetan lau edukiontzi dituzten herriak eta 5. edukiontzidunak ere aztertu dituzte, eta materia birziklagarrien portzentajea %84 eta %82 izan da horietan, hurrenez hurren.

Txalogarria da autokonposta egiten duten oiartzuar horien jarrera, hondakinak sortzen diren tokian bertan kudeatzen baitituzte, zero zabor filosofiarekin bat eginez. Landa eremuan bizi direnentzako edo etxean lorategia dutenentzako aukera egokia izan daiteke organikoa etxean bertan kudeatzea. Autokonposta egiten hasi nahi duten oiartzuarrak Atez ateko Informazio Bulegoarekin harremanetan jar daitezke. Izan ere, autokonposta formakuntza etengabe ematen da Informazio Bulegoan.

5) DATUAK, BALKOIAN Hondakinak atez ate biltzen hasi ginenetik orain arteko datu eguneratuen datuak udaletxeko balkoian daude zintzilik, herritar guztiek horien berri izan dezaten. Horrela, 2009ko abendutik 2012ko abendura arte egindako eboluzioa argi eta garbi ikus daiteke: 2009ko abenduan %31,15 birziklatzen genuen Oiartzunen; 2010eko abenduan, %82,22; 2011ko abenduan, %78,39 birziklatu genuen eta 2012ko abenduan, %82,75. Era berean, 2012 bukaeran Oiartzunen gaika bildutako hondakinen portzentajeak ere jarri dira. Jasotako hondakinen %44,66 organikoa da; %16,33 beira; %12,9 papera eta kartoia; %8,85 ontzi arinak eta %17,25, errefusa.

3) ONTZI ARINAK

6) GARBIGUNEA

Oiartzunen jasotzen dugun ontzi arinen kalitatea geroz eta hobea da. Hala adierazi du Ecoembes ontzi arinen tratamenduaz arduratzen den enpresak. Oiartzunen biltzen den ontzi arinetan aurkitzen den inpropioen –ontzi arinak ez diren materialak- kopurua Espainiako estatuko betaz bestekoaren oso azpitik dago, Hernanirekin batera (%15 Estatu mailakoa; %7,4 Oiartzungoa).

Oiartzungo Udalak behin-behineko garbigune zerbitzua jarri zuen atez ateko bilketa hasi zenean, noizbehinkako hondakinak, tamaina handikoak eta hondakin arriskutsuak biltzeko eta egoki kudeatzeko. Iazko maiatzean, San Markoseko Mankomunitateak behin betiko garbigunea ireki zuen Talaian, eskualdeko lau herrietako bizilagunei zerbitzua eskainiz.

ZENBAIT IDAZ LAN

Emaitza argia izan da: atez ate biltzen den errefusa askoz garbiagoa da, hau da, hondakin birziklagarri gutxiago du. Hala ere, atez ate bildutako errefusaren %12a konpostagarria da oraindik. Landa eremuan bildutako errefusaren kasuan, berriz, erdia inguru birziklagarria da oraindik.

209


Oiartzungo Udalak birritan egin dio San Markosi garbigunearen ordutegia zabaltzeko eskaera, hartara herritarrei zerbitzu hobea emateko. Garbigunean berrerabiltzeko materiala uzteko (liburuak, jolasak, gailu elektrikoak‌) gune bat ere badago: etxean soberan duguna utzi daiteke behar duenak handik hartzeko, dohainik. Gune honek oso harrera ona izan du eta mugimendu handia dago. Zero zabor filosofiarekin bete-betean bat egiten du: berrerabili, birziklatu eta gutxitu!

7) TUPER WAREEN BANAKETA Zero zabor bidean, hondakin gutxiago sortzeko asmoz, herritarrei tupper wareak banatuko zaizkie epe laburrean, erosketak egitera (arraindegira, harategira‌) tupperrekin joan daitezen eta hartara, biltzeko paper gutxiago sortzeko, adibidez.

8) ATEZ ATEKO INFORMAZIO BULEGOA Datuek erakusten dute oiartzuarrok ongi egiten ari bagara ere, oraindik badugula zer hobetua eta etxean egiten dugun bereizketan atentzio gehiago jartze hutsarekin eta egon litezkeen zalantzak behar den tokian argituz gero, are hobeto sailkatu eta birziklatu dezakegula. Edozein zalantza argitzeko dago Atez ateko Informazio Bulegoa: Mendiburu kaleko 5. zenbakian edo 900 49 11 11 telefonoan, dohainik.

ZENBAIT IDAZ LAN

Udalak oiartzuar guztiei eskerrak eta zorionak eman nahi dizkie hondakinak egoki kudeatzeko egin duten hautuarengatik, eta, ongi egiten ari bagara ere, guztion artean oraindik hobeto egingo dugula ziur gaude!

210


Oiartzun eta turismoa Oiartzunek turismorako hamaika aukera eskaintzen du. Izan ere, gero eta gehiago dira gure herrira turismoa egitera etortzen diren bisitariak, asko baitago bertan ikusteko. Turismoak azken urteotan izan duen bilakaeraren lekuko dira herriko turismo bulegoa eta establezimendu turistikoak.

Turismo Bulegoa 1998. urtean ireki zen Manuel Lekuona Bibliotekaren behealdean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren Turismo Sailak kudeatuta. Lehen urtean 1.320 bisitari izan zituen, eta ordutik hona bisitari kopuruak gora egin du etengabe. 2009. urtean Turismo Bulegoa Done Eztebe plazako FermiĂąene eraikinera pasatu zen, eta pasa den urtean, esaterako, 3.211 bisitari eta 12.000 kontsulta inguru jaso ziren bertan. Sektore turistikoa ere handituz joan da Oiartzunen azken urteetan: 1998an 3 ostatu besterik ez zeuden herrian, eta egun 16 dira Oiartzunen

alojamendu turistikoak: hotelak, pentsioak, landetxe eta nekazalturismoak, kanpina eta mendiaterpea. Museoak ere zabaldu dira ordutik Oiartzunen, eta gaur egun 3 museo ditugu herrian: Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze gunea. Azken honek 2008an zabaldu zituen ateak jendaurrera eta ordutik gaur arte 64.000 bisitari inguru izan ditu.

KALITATEZKO TURISMOA Azken urtean Oarsoaldea Garapen Agentziak SICTED izeneko kalitate programa jarri du martxan eskualdeko hainbat establezimendu turistikotan. Horrela, Oiartzungo hainbat enpresak programa

ZENBAIT IDAZ LAN

SEKTORE TURISTIKOAREN BILAKAERA OIARTZUNEN

211


honetan parte hartzen dute, eta honi esker “Kalitate Turistikoarekin Konpromisoa” bereizgarria lortu dute herriko establezimendu hauek: Peluaga nekazalturismoak, Soinuenea – Herri Musikaren Txokoak, Arritxulo mendi-aterpeak, Amazkar pentsioak eta Oiartzungo Turismo Bulegoak.

ZER BISITATU OIARTZUNEN? Oiartzunek turismorako aukera ugari eskaintzen du. Natura-turismoa gustuko duenak ez du aspertzeko betarik izango: Aiako Harria parke naturalean mendi ibilbideetan barrena ibili, Oielekuko eta inguruetako monumentu megalitikoak ezagutu edota Arditurriko bidegorrian Oiartzun ibaiaren ondotik paseatuz Arditurriko meategietara iritsi eta bertan duela 2.000 urtez geroztik ustiaturiko meazuloa bisitatu ahal izango du, baita gaur egun Parketxea eta Interpretazio Zentroa den garai bateko laborategia ere.

ZENBAIT IDAZ LAN

Bidegorritik gertu, Arditurrira bidean aurkitzen dira herriko beste bi museoak ere: Juan

212

Mari Beltranek zuzendutako Soinuenea – Herri Musikaren Txokoan, bisitariak mundu osoko musika tresnak ikusi eta horien doinuak entzuteko aukera izango du bertan. Metro batzuk aurrerago Luberri Ikasgune Geologikoa topatuko dugu; Oiartzungo aranaren bitxikeriez eta orokorrean Euskal Herriko geologiaz gehiago jakiteko tokia. Naturaz eta museoez gain, herrian ere badaude gure bisita merezi duten hainbat monumentu; Done Eztebe eliza, San Joan kapera edota Iturriozko dorretxea, besteak beste. Hori guztia gutxi balitz beala, Gipuzkoa barrualdetik Santiagora doan bideak ere Oiartzun zeharkatzen du, eta ez da arraroa erromesak herrian zehar ikustea. Azkenik, bertako gastronomia da bisitaria erakartzen duen beste baliabideetako bat. Izan ere, aukera zabala dugu bertan: betiko sukaldaritza eskaintzen duten jatetxeak, sagardotegiak eta Michelin izarreko jatetxerik ere bada.


Ibaiak bizirik eta izokina: eman diezaiogun beste aukera bat Oiartzun ibaiari

XX. mendearen hasierako garapen industrialaren ondorioz, Europako ibai askotan bizia ahultzen joan zen, bai eta Oiartzun ibaian ere, eta bizirik gabeko ur kutsatuen hustubide bihurtu ziren, isurkin industrialen eraginez, batez ere. Garai hartan aurrerabidearen izenean jarduten zen, eta hori guztia ingurumenaren eta osasun publikoaren defentsaren gainetik zegoen; praktika haiek garai hartako politikarien babesa zuten, eta gehiengo soziala indiferentea zen haien aurrean, nahiz eta gaur egun onartezinak eta zigorgarriak izan.

riako presa ia erabat suntsituta geratu zen; presa hori Errenteria-Oreretaren eta Oiartzun bitarteko mugan kokatuta zegoen. Horrenbestez, eta administrazio haiek garatutako politikekin bat eginez, aukera paregabea dago oztopo hura betiko kentzeko, alegia ehunka urteren ondoren ibaiaren tarte hori isolatu duen presa desagertzeko. Aukera horri uko eginez gero, oso egoera ekologiko kaltegarrian sartuko ginateke, Oiartzun ibaian hamarkada askotan iraungo luketen ondorio negatiboak sortuko baikenituzke.

Seguru asko, modu desberdinetan ulertuko da zergatik sustatu den hain aldaketa handia politika publikoetan eta gizarte kontzientzian. Orain ez da unea gai horretan sakontzeko, baizik eta aldaketa hura gauzatzeagatik pozik egoteko. Zorionez, gaur egun hainbat administraziotako araudietan jarrita daude gure ibaien eremuak benetan berreskuratzeko oinarriak, nahiz eta, beste alor batzuetan bezala, bidea luzea izan. Jarraian, behin betiko jauzia eman behar dugu ur kalitate erlatiboa duten ur kutsagabeko ibaietatik, bizirik eta osasuntsu dauden, berezko fauna eta flora duten eta ibai-basoak (haltzadiak) eta artapen egoera ona dituzten ibaietara.

Urte eta erdi igaro da presa desagertu zenetik, eta gaur egun ikus daiteke ibaiaren egoera ekologikoa hobetu dela. 2013ko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako eta Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiek esan dutenez, ingurumenaren ikuspuntutik soluziorik onena presa ez egitea da. Era berean, Aldundiko Baso Fauna eta Floraren Zerbitzuak oso balorazio ona egin du ibaiko espezieen berreskurapenari buruz, zeren eta basa izokinaren populazioak Oiartzuneraino sartzen ari baitira 2011. urtean presa desagertu zenez geroztik.

Legeria hori aplikatuz –erreferentzia gorena Europako Uraren Esparruko Direktiba da–, hainbat urtetan administrazioek (Estatuak, autonomia erkidegoak, aldundiak) presak eraitsi dituzte, oztopoak kendu eta ibaien jatorrizko egoera ekologikoa berreskuratzeko asmoz. Horrelako eskuhartzeak ugariak izan direnez, ezinezkoa da hemen aipatzea. 2011ko azaroan, Oiartzun ibaiaren ur maila goratu eta uholdea eragitearen ondorioz, Fande-

Ez da lehenaldiaren eta paisaia idilikoen aldeko nostalgia kontu bat, baizik eta arduraz jokatzea aldarrikatzen duen jarrera bat, bai ingurumenaren alde eta bai geroko belaunaldiei utzi beharreko ondare naturaleko herentziaren alde. Aprobetxatu dezagun aukera hau, hainbat hamarkadatan berriro zain ez egoteko eta orain 2013an gure esku dagoen eremu hori berreskuratzeko, presa zaharkituen ordez ura hartzeko beste sistema bat erabiliz. OARSOALDEKO EGUZKI

ZENBAIT IDAZ LAN

Fanderiako presa hausteak berekin ekarri du izokin basatiak Oiartzun eta Errenteria-Oreretaraino sartzea.

213



Urtean zehar berri izan dira


Urtean zehar berri izan dira 12/05/02

Talaiako garbigune berria inauguratu zen. Oiartzungo herritarrei ez ezik, eskualdeko bizilagunei ere emango die zerbitzua.

12/05/05

Zokolo bidea itxi egin zuten uztailaren 14a arte autoentzat, Olalde eremuko obrengatik.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

12/05/10

216

TELP ikastaroa antolatu zuten Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, hizkuntza ohituren inguruko baliabideak eskaintzeko.

12/05/12

Oiartzungo Nafarroa Bizirik 15122012 Elkarteak antolatutako Konkistaren Astea egin zen, eta amaieran Arkaleko Beloagako gaztelu-gotorlekuan mugarria inauguratu zen.

12/05/20

Elizalde Eskolak bere egun handia ospatu zuen, eskola osatzen duen hezkuntza komunitate osoa elkartuta (ikasle, guraso eta irakasleak). Elizalderen Eguna Jesus Gonzalez eta Pedro Del Olmo irakasleei omenaldia egiteko aukera paregabea izan zen, aurten erretiroa hartuko baitute.

12/05/23

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako LH 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna landu dute ikasturte guztian. Ikasgeletan egin dutena jendaurrean erakutsiko zuten Madalensoro pilotalekuan.

12/05/27

Aiako Harria Parke Naturalaren Eguna ospatu zen, Arditurrin. Meategiak erdi prezioan bisitatzeko aukera izan zen, baita Arditurriri buruzko ikus-entzunezkoak ikustekoa eta Haur Txokoan aritzeko ere, haur eta gurasoek elkarrekin ongi pasatu zezaten.

12/05/28

Antzerki Eskola martxan jarri zuen Udalak, 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat, irailetik aurrera.

12/06/01

Juul Hauteskunde Literarioaren 14. edizioan Anton Kazabon idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea irabazle izan ziren.

12/06/05

Karrika auzoko Aranburu baserriko Inaxio Olaizek irabazi zuen Oiartzungo Txakolinaren X. lehiaketa.


Arraztalo elkarteak Euskara Elkartera egitasmoarekin bat egin zuen. 30 elkartek parte hartzen dute Oiartzungo elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoan.

12/07/06

Zortzi haur sahararri ongietorri festa egin zitzaien.

12/07/08

Asiako liztorren lau erlauntz kendu zituzten udaltzainek, suhiltzaileek eta erlezainek, horietako bi Elizalden (Karaez kalean) eta beste bi Iturriotzen (Garagartza baserrian eta Altamiran).

OKEko neskek 30. urteurrena ospatu zuten. Lagunarteko futbol partidak jokatu zituzten, Karla Lekuona zelaian. Gero, Tolare jatetxean bazkaldu zuten laurogeita hamar lagunek.

12/05/08

San Juan kalean eta eliza aurrean Gernika bajo las bombas filmaren grabaketak egiten aritu ziren. Une batez, Oiartzungo inguru honek 75 urte egin zuen atzera.

12/07/11

Errenteriako Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen Maddalen Sarietan, bi oiartzuar nabarmendu ziren: Aintzane Toledo Lardi eta Irati Huitzi Lizaso.

12/06/19

Oiartzungo Kirol Elkartearen denboraldi amaiera ospatu zuten, bazkari eder batekin eta trofeo banaketarekin. 350 lagun bildu ziren Madalensoron.

12/07/19

Olaldeko 42 etxebizitza tasatuak zozketatu ziren 97 oiartzuarren artean.

12/06/21

Eskola Agenda 21eko udalbatzarra ospatu zen udaletxeko Areto Nagusian. Bioaniztasuna izan zen gai nagusia. Topaketa horrek hezkuntza komunitatearen parte-hartzea eta elkarlana tokiko garapen iraunkorraren arloan bultzatzeko helburua zuen.

12/06/22

Eneko Salaberria Gonzalez oiartzuarra izan zen 2012ko Xanistebanetako Kartel Lehiaketaren irabazlea.

12/07/25

Jose Antonio Zuloaga XVIII. Memorialaren eskuz binakako finala ospatu zen Errenterian, eta bertan nagusitu ziren Oiarpeko Andoni Ugalde eta Ander Imaz pilotari oiartzuarrak.

12/06/23

Oiartzungo Flauta taldea Nafarroatik eta Zaragozatik barrena ibili zen asteburuan.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

12/06/07

12/07/04

217


U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

12/07/28

218

Zazpi urteren ondoren, Honbu Japoniako Zentro Kulturalak bere ateak itxi zituen.

12/07/30

On Manuel Lekuona, Etxetxiko apaiza, idazle eta euskaltzaina hil zela mende laurdena bete zen.

12/08/01

Jose Mari Sanzberrori, Garmenditxiko semeari, egin zitzaion Oiartzun 2012 urtekariko elkarrizketa nagusia.

12/08/02

Mugarri bildumako ale berrian Oiartzungo osasungintza aztertu zuen Xabier Olaskoaga Urtaza neurologoak.

12/08/03

Xanistebanetan antolatutako erakusketak lotura estua zuen Nafarroako eta Euskal Herriaren historiarekin. Izan ere, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena betetzen zen eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gurutzeko Arkale eremuan dagoen Beloagako gazteluan aurkitu zituen arrasto arkeologikoak erakutsi zituen udaletxean.

12/08/05

Imanol Iza Carrizo, Bidelan Kirolgi taldeko oiartzuarra, zortzigarren sartu zen afizionatuen 65. Xanisteban Sarian, elite eta 23 urtez azpiko mailako txirrindulari onenenekin borrokan ibili eta gero. Garailea Azysa-Telco’mConor taldeko Arkaitz Duran gasteiztarra izan zen bi ordu 54 minutu eta 05 segundoko denbora egin eta gero.

12/08/08

Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak Karaezera (Bretainia) bidaia antolatu zuen, abuztuaren 8tik 13ra bitarte. Bretainia ezagutzeko aukera paregabea zen oiartzuarrontzat.

12/08/12

Udako kirol jardueretan 213 haur eta gaztetxok parte hartu zuten.

12/08/13

Karrikako festetan I. Erreka Jaitsiera egin zuten.

12/08/30

Kilirikupe Emakume taldeak, Oiartzungo Udalaren eta Emakunde erakundeen babesarekin, Psikologia ikastaroa antolatu zuen 2012-2013 ikasturterako.

12/09/01

Legazpiko Artzain Egunean Martin Irazoki artzaina omendu zuten. Iturriotz auzoan bizi den lesakarra sei urtez Ameriketan artzaintzan aritutakoa da.

12/09/10

Festa Batzordeen arteko desafioa ospatu zen Ergoien auzoan, eta Arraguak irabazi zuen beste behin ere.

12/09/15

Oiartzungo Flauta taldeak kontzertua eskaini du Calpen (Alacant, Herri Katalanak).

12/09/15

Oiartzungo Ohorezko Erregional taldeak Zarautz taldeari 1-2 irabazita ekin dio denboraldi hasierari.

12/09/22

Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa arrakastatsua: 280 lagun elkartu ziren eta lau lasterketa egin zituzten.

12/09/27

Ixiar Oria eta Xabier Irigoien oiartzuarrek Mihiluze lehiaketan parte hartu eta hiru zaku eraman zituzten.


Lurpeko edukiontziak kendu dira, erabilera desegokiarengatik.

12/11/02

343 neska-mutilekin ekin dio 37. denboraldiari Oiartzun Kirol Elkarteak.

12/09/29

Ugaldetxoko auzotarrek omenaldi hunkigarria eskaini zioten Arantxa Ibarra auzotarrari.

12/11/03

Gurutzeko emakumeak Toki-alai tabernan elkartu ziren eta elkarrekin bazkaldu zuten.

12/11/08

Oskar Zapirain argazkilariak irabazi du EITBko Teknopolis saioko argazki lehiaketa.

12/11/13

2013ko aurrekontuen parte-hartze prozesua abiatu zen. Auzotarren eta eragileen ekarpenak jaso nahi zituen Udalak.

12/11/15

Iratz Inziarte Agirrezabalak irabazi zuen XII. Eskalada Txapelketa Herrikoia, Elorsoro Errokodromoan. 92 eskalatzaile bildu ziren, Euskal Herriko txoko guztietatik etorriak.

12/11/23

Alex Txikonek udal Areto Nagusia lepo bete zuen, 26. Mendi Jardunaldien eskutik. Next Time Inshallah dokumentala ikusteko parada izan zuten.

12/11/26

Jon del Olmo LarraĂąaga gazte oiartzuarrak jaso du Karrera Amaierako saria. Sari horrek espedienterik onena duena nabarmentzen du; del Olmoren kasuan elektronikako ingeniaritzan.

12/11/25

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko hainbat ekitaldi egin ziren herrian. Elkartaratzea egin zen Done Ezteba plazan eta Haurtzaroko ikasleen lanekin erakusketa atondu zuten Manuel Lekuona Bibliotekan.

12/10/06

Esti Garcia eta Ekleylson Marques de Silva garaile Aiako Harria V. BTT Maratoi Txapelketan. 580 lagunek parte hartu zuten bikain antolaturiko lasterketa ikusgarrian.

12/10/12

Eusebio Arbelaitz Irastorzak Urrezko IV. Gueridon nazioarteko saria jaso zuen.

12/10/12

Bidegorria txukundu zuten auzolanean. Udalak egindako deiari 45 lagunek erantzun zioten.

12/10/20

Kuadrillategi egitasmoa martxan 118 gaztetxorekin.

12/10/21

Idoia Beratarbide artista oiartzuarraren Memoria zulatua izeneko erakusketa Donostian ireki da.

12/10/21

Eskolarteko 25. Mendi Lehiaketaren Finalista Eguna ospatu zen Oiartzunen. Gipuzkoa osotik etorritako 646 haur eta gaztetxo elkartu ziren.

12/10/24

Manuel Lekuona Bibliotekak 20 urte bete zituen. 1992ko urriaren 24an inauguratu zuten.

12/10/28

Oarsoaldeko eta Bidasoako odol emaileen eguna ospatu zen Oiartzunen.

12/10/31

Udalbatzarrean Catelsako langileekin bat egin zuen Oiartzungo Udalak. Hortaz, Arraguako Lintzirin poligonoan dagoen Catelsa enpresa ixtearen kontra agertu zen Udala.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

12/09/28

219


12/12/02

Meatzarien zaindariaren egunak lagun asko bildu zituen Arditurriko meategian. Horretarako, eskaintza berezia prestatu zuten II. Santa Barbara eguna ospatzeko.

12/12/02

Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo Irrien Lagunek egun osoko festa ederra ospatu zuten.

12/12/06

Laurogei urte bete edota betetzen dituzten oiartzuarrek omenaldia jaso zuten.

12/12/14

Traktore bat erosteko Arraztalo elkarteak finantzaket kanpaina abian jarri zuen, bere baratzeetako produktuak hobetzeko eta kontsumo taldea bultzatzeko.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

12/12/14

220

12/12/28

Mikel Arrigain eta Ilargi Aristondo Argazkiz blai lehiaketako irabazleak. 188 argazki aurkeztu ziren lehiaketara.

12/12/30

Lasterketa herrikoia antolatu zuen Herrira mugimenduak, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko. Laurehun kirolzale animatu ziren 6,5 kilometroko ibilbidea egitera.

13/01/06

Elkartasunean topo egin zuten zazpiehun lagunek, Elorsoron egindako bertso saioan. Hamaseigarrenez kiroldegia lepo bete zen bertsozalez, Etxerat elkarteak antolatutako bertso saioa ikusteko.

13/01/15

Oiartzun ibaiak gainezka egin zuen hainbat tokitan, azken bi egunetan egindako euri jasen ondorioz. Alerta egoera ezarri zuten agintariek.

13/01/19

San Tomas egunean herriko bi ikastetxeetan bigarren eskuko jostailuen azokan jasotako 1.600 euroak Etiopiako Bushulo herrira bidali zituzten.

13/01/24

Goihaitz Perez Beratarbide gazte oiartzuarra ETBko Txapela buruan saiorako aukeratu zuten.

13/01/25

Haurtzaro ikastolako Eskuttun euskara elkarteko 23 ikaslek, bi irakaslerekin batera, Donostiako San Telmo museoan antolatutako Badu, bada erakusketa bisitatu zuten. Bertan, euskararen lehena, oraina eta geroa aztertu zuten.

Haurtzaro Ikastolak Ohiko Batzar Nagusia egin zuen.

12/12/14

Ilunabar literarioak eman zion hasiera Liburu eta Disko Azokari, Tturtturreko kideek Udalaren laguntzaz prestatutako ekitaldia.

12/12/15

Arditurrin txondorra piztu zuten, ikazkintzari buruzko jardunaldiei hasiera emanez. Jose Manuel Etxarte eta Jose Billaluze oiartzuarrek pizteko ohorea izan zuten, aste osoko prestaketa lanetan aritu ondoren.


Arraztalo elkarteak hitzaldi-sorta oparoa antolatu zuen, urtarriletik maiatza bitarte. Hitzaldi horiekin, besteen artean, herritarrek gaixotasun psikikoaren kontzientzia hartzea zuen helburu elkarteak.

13/01/27

Ugaldetxo Kultur Elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldia arrakastatsua suertatu zen beste behin ere, Elorsoro kiroldegian.

13/01/30

OKEko Ohorezko Erregional taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta dagoeneko hirugarren postuan dago sailkapenean.

13/02/01

Kontzejutik udal aldizkari berria sortu zen. Udal albisteak eta hilabeteko kultur agenda bateratzen ditu.

13/02/01

Intxixuak eta Sorginak iritsi dira herrira. Bandera igoerarekin Ihote festa ospatu zen. Hurrengo eguneko Kuestazioa jendetsua izan zen.

13/02/03

Elizalde Herri Eskolak antolatutako desfilea egin zen igande Ihotean. Gero, gauean, Intxixuak eta Sorginak Kataxulora itzuli ziren.

13/02/15

Ibargaingo piano-jotzaileek eta ganbara taldeek kontzertua eskaini zuten udaletxeko Areto Nagusian.

13/02/17

Zuhaitz eguna egin zen Karrikako Katatxulo parajean eta 500 haritz eta 250 zuhaixka aldatu ziren. Adin guztietako 200 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.

13/02/19

Petra Lekuona Zaharren Egoitzako langileak protesta kontzentrazioak egin zituzten asten bi egunetan, helduen egoitzetako hitzarmenaren defentsan.

13/02/27

Herrian sortu berri den Azmarrin taldea hitzaldi-topaketak antolatzen hasi zen. Krisia: kasualitatea? izenburuko hitzaldiak eman zion hasiera.

13/02/28

Ibargaingo piano-jotzaileak bikain aritu ziren Andoaingo 8. Piano Jaialdian. Hamasei urrezko domina lortu zituzten, eta bi ikasle aukeratuak izan ziren amaierako kontzerturako.

13/02/28

Baionako Bernat Etxepareko 32 ikasle etorri ziren Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako ikasleekin batera Arditurriko meategiak ezagutzera, Euskal Eurohiriko Agentziaren programaren barruan.

13/03/02

Tajo Kooperatibak mende erdia bete zuen. Urrezko ezteiak ospatzeko 120 lagun elkartu ziren bazkaltzera, Etxeberri jatetxean.

13/03/03

Inude eta Artzainen konpartsak Oiartzungo kaleak jai giroz jantzi zituen. Maider Iparragirre eta Xabier Otxoteko izan ziren protagonistak.

13/03/06

Oiartzungo Ohorezko Erregional taldeak sailkapeneko lehendabiziko postua lortu zuen Hernaniri 3-0 irabazita.

13/03/06

Oiartzungo Jantzi Antiju Morik taldeak aipamen saria jaso zuen Donostian egin zen Lilatoneko 24. edizioan. Oiartzundik 32 emakume eta neska gazte animatu ziren lasterketan parte hartzera.

13/03/08

Emakumeen Egunaren harira, egitarau oparoa antolatu zuten Kilirikupe elkarteak, Oiartzungo Emakume taldeak eta Antiju Morik taldeak, Udalaren laguntzarekin.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

13/01/26

221


13/03/14

Maialen Elorza Otaegi oiartzuarrak Resurreccion Maria Azkue literatur saria irabazi zuen.

13/03/20

E2 lineako autobus bat suak hartu zuen Isasti pareko geltokian. Zirkuitulabur bat izan zen sutea eragin zuena. Suhiltzaileek lortu zuten sua itzaltzea. Zorionez, ez zen inor kaltetu.

U RTEAN Z EHAR B ER R I IZAN DIRA

13/03/24

222

Oiartzunera goizaldean iritsi zen 18. Korrika. Herrian barrena egin zuen ibilbidean lagun askok parte hartu zuen. Aurretik Korrika Ttikia egin zen, baita beste hainbat ekitaldi ere.

13/03/26

Igartza saria irabazita, Goiatz Labandibar Arbelaitzek Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak ipuin-bilduma idatzi du.

13/04/03

Udalaren kultur ondarea digitalizatu zuten. Mugarri bildumako liburuak eta Oiartzun urtekariak sarean daude eskura.

13/04/14

13/04/14

Aritxulegi parajean Txakurkrosaren bigarren edizioa jokatu zen. Igandeko proban 93 lasterkari izan ziren irteera puntuan. Katerin Artola Soinu Zahar txapelketako irabazlea izan zen B sailean, Elorsoro kiroldegian jokatutako kanporaketan.

13/04/15

Beloagako gazteluaren historiaren erakusketa udaletxean zabaldu zuten hilaren amaiera bitarte. Aranzadik indusketetan egindako aurkikuntzak ikusgai egon ziren.

13/04/20

Udalak Gazte Izanak elkarteko zuzendaritzako kide ohiei egindako lana eskertu die. Joakin Mendizabalek eta Karlos Larburuk jaso zuten merezitako aitortza.

13/04/21

Arraztalo elkarteak crowfounding bidez lortu zuen traktorea erosteko behar zuen adina diru, 9.000 euro. Traktorea erosteko finantzaketan parte hartu zuten oiartzuar guztiei eskerrak eman zizkien elkarteak.

13/04/21

I. Dantzari Eguna ospatu zen Oiartzunen, eta Lapurditik, Bizkaitik, Arabatik eta Gipuzkoatik etorritako zortzi taldeko 250 dantzarik parte hartu zuten.

13/04/30

OKEko Ohorezko Erregional taldeak lidergoari eusten zion sailkapenean, zazpigarren astez. Hirugarren Mailarako bidean lanak bikain egiten ari zen. Nesken taldeak hirugarren amaitu zuten bigarren mailako ligan.


Oiartzun argazkietan


Zutik, ezkerretik hasita: • Miguel urdanpilleta

Makurtuta, ezkerretik hasita: • Javier ugaldebere

• Pedro Zalakain

• Nikolas Iragorri

• Gregorio Lekuona

• Angel Arruabarrena • Luis Urdanpilleta

• Joxe Ugaldebere

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

• Esteban Iriarte

224

• Oin-Azkar futbol taldea, iturrioztarrez osatua

Joxe Juan Elizondo Oiartzungo lehen kale garbitzailea. Orain 50 bat urte hil zen.


1

5 4

1. Begoña Madariaga 2. ??

6

7

10

8

16 11

9

12

13

14

15

9. Mari Jose Aranburu 10. Izaskun Madariaga

3. Pili Sesma

11. ??

4. Maite Aranburu

12. Mari Paz Etxeberria

5. ??

13. Maria Jesus Aranburu

6. Pepi Zalakain

14. Mari Carmen San Jose

7. Miren Izagirre

15. Catalina Goldaraz

8. Gema Iriarte

16. Arantxa Zapirain, zuzendari lanean.

1960. urtea, abenduaren 24a, Olentzero eguna. Oiartzungo Acción Católica mugimenduko neskak, Naximentuarekin kantari, diru eskean. Altzibarko plazan, Albixturreneko kantoian.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

2 3

225


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

1960 urte ingurua. Omenaldi bazkari bat, Kontzejupean; erdian eserita, Andrex Gonzalez, atzean zutik, ildefontxo Aranburu Arrietakoa.

226

Gurutzeko eskola zaharra, 1950. urte inguruan. Eskola hau, gerra aurretik, errepublika garaiean eraiki zuten, 1970. urte aldera bota, eta berria egin zuten.


Zuaznabarko errota, 1973. urtean, handik urte gutxira bota zuten, Ugaldetxeko Iurrita - Zuaznabar poligono industriala eraikitzeko.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Iturriozko eskola, bigarren puska berria inauguratu zen egunean, 1960. urte aldera, herriko agintariak eta dantzariak bertan zirela.

227


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

228

Epeleko Joxe artzaina, Joxe Luix Tapia, bere ama Maria Iparragirrerekin. Epele baserriko atarian, 1985. urte aldera.


Antzerkia, Oiartzungo udaletxeko goiko aretoan, 1960. urte inguruan. Antzezleak, Lartaun Elkarteko Fomento Cultural Taldekoak; erdian eserita, IĂąaki Arbelaitz.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Karrikako festak, 1980. urte aldera, abuztuko Ama Birjinetan. Auzoko zaharrei omenaldia Artaso elkartean; erdian, aitona-amona omenduak, Aranburuko Anttoni Mitxelena eta Iragorriko Rekalde Estratabon. Ezkerrean, Enrike Lekuona, eta eskuinean Leonet anaiak, festa batzordekoak.

229


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Ospitale zaharra obretan, 1989. urte inguruan, bariantetik begiratuta. Etxe horretan jarri zen Manuel Lekuona Biblkioteka, 1989. urtean.

230

Alza Txiki basarria, Iturriotzen, Aita Mendibururen heriotzaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldian (1708-1782). Han sortu zen, eta plaka oroigarri bat jarri zen, 1982. urtean.


Iturriozko festak, 1985. urte inguruan. Idi Demako epaimahaikoak lanean. Ezkerrean, makurtuta, Luix Espandi; ondoren eserita, Emilio Canbeiro, Karla Lekuona eta IĂąaki Urkia.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Ugaldetxeko festak, 1985. urte inguruan. Oiartzun errekaren jaitsiera antolatzen zen: Iturraldeko presatik atera eta Ugaldetxon bukatu.

231


OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Urkabeko erromeria, 1985. urte inguruan. Festa hau Xanistebanetan antolatzen zen, hirugarren egunean, eta Arragoako Aldeguna elkarteak antolatzen zuen.

232

Sorondoko erromeria, 1990. urte inguruan, aizkolariak apustuan ari direla.


Arragoako festak, 1985. urte inguruan. Aldeguna elkarteak antolatutako danborrada.

OIARTZ U N ARGAZ KIETAN

Txondorra, Karrikako festetan, 1990. urte inguruan. Egur ikatza nola egiten zen erakusteko antolatu zuten ekintza. Felix Agor Maimotxek zuzenduta egin zen txondorra, Artaso elkartearen egoitza inguruan.

233



aurkibidea 5 7

Alkatearen agurra Editoriala

Elkarrizketa 10 Pirkko Viljanen finlandiarra eta oiartzuarra

Historia 20 24 27 30 32 34 53

Anderregi edo Andrearriagako hilarria Rafael Pikabea eta Donostiaren Suntsiketaren lehengo mendeurrena En Oyarzun está la mayor ‘kupela’ conocida Ameriketara joandako oiartzuarrak Karrikako Artaso elkarteak 40 urte bete ditu aurten Girizia Oiartzungo Kultur, Jolas eta Kirol Elkartea Oiartzungo gazte auzipetuak

Manuel Lekuonari omenaldia 60 Manuel Lekuonaren heriotzaren XXV. urteurrena

Seme-alabak 74 76 78 80 82 89 94 98 102 105

Pilar Lekuona: “Duela bost urte erizainik ez zegoen lan gabe, eta orain bai” Ander Lizarralde: “Esan digute ausardia izan dugula, baina puntu exhibizionista ere badugu” Ekain Perez: “Musikak ez du zenturik inorekin konpartitzen ez baduzu” Lur Korta Koldo Zubizarreta Gerendiain “Bizikletaz bidaiatzen duzunean herrialdetik gertuago sentizeko aukera parta duzu” Gari Argote: Oiartzungo futbol entrenatzailea Eusebio Arbelaitz Irastorza: “Nire inguruko lan taldea oso on da. Batik bat nire eskuineko eskua, nire emazte Arantxa, izugarri laguntzen didana. Idoia Beratarbide Arrieta:“Sorkuntza espazioan izugarri gozatzen dut, eta denbora nolabait gelditu egiten da. Iratz Inziarte Joakin Mendizabal eta Karlos Larburu, Gazte Izanak-eko kideei eskertza

Kultura 108 110 112 114 119 124 129 133 134 135 136 137 138 140

Oiartzunek Kontxa Murgia omendu du Homenaxe a Kontxa Murgia 2013 Lartaun Abesbatza Urrezko ezteiak direla eta.. Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2012. urtean Arditurri meategia Luberri museoa Ibargain Musika Eskola Iñude eta artzainak Oiartzunen 10 urtez Oiartzungo Flauta Taldea 10 urtian Ttur-ttur. Ttur-ttur beste hainbat urtez! 18. Korrika: Eman euskara elkarri “Denak ga Oiartzun Irratiya!!!” Ikuskizuna hastera doa Auntxa Trikitixa Eskola


Gazteria 142 Kuadrillategi 144 Ernai 145 Ugaldetxoko Eskola kultur gunea

Kirola 149 153 156 159 161 163 165

Elorsoro kiroldegia Oiartzun KE 2012-2013 Oiarpe Pilota KE ‘Pilota zuzenean’ Oiartzunen Pala txapelketa irekia. Hogeita hamar egin eta berroegeita hamarren bila Igor Eskudero: “Beldurra bizikleta gainean ez egoteak ematen dit” Astelehen Gozoak. Oiartzungo Ohorezko Erregional eta Realarekin

Irakaskuntza 168 Eki. Euskal kultur ibilbidean, Konpetentzietan eta Integrazioan oinarritutako 170 172 174 176 178 180 182 183 186 188 190

hezkuntza-eredu berria Haurtzaro Ikastolaren fatxadak birgaitzeko egitasmoa Haur Hezkuntza baserriko bizimodua ezagutzen Sare sozialak: kaltea?, arriskua?, zergatik?, zertarako?, noiz? Haurtzaro Ikastolaren eta Baionako Etxepare Lizeoaren arteko trukea Udal Ikastola Patzuergoa. Haur eskolan gurasoen balorazioarekin pozik! Udal Ikastola Partzuergoa. ‘Espazioen antolkaeta haurraren autonomia garatzeko’ Elkarbizitza: eskolako jantokiko arauak Ihoteetako karroxa: Elizalde Eskolan egindako elkarlanaren emaitza Elizaldeko mediateka-proikektua II Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua Elizalde DBHko irteerak

Herri eragileak 192 195 196 198 199 200 202 203

Komeriyak Jantzi antiju morik!! Elkar-hazi Helduen tailerrak 1200+tarterik ez. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea 23 urte psikologiaz Oiartzungo herritarrekin Bretainiako berriak “Bi xentimoko pupua eta ehun euroko trapua”

Zenbait idazlan 208 Oiartzuarrok ongi egiten ari gara! 211 Oiartzun eta turismoa 213 Ibaiak bizirik eta izokina: eman diezaiogun beste aukera bat Oiartzun ibaiari

Urtean zehar berri izan dira 216

Oiartzun argazkietan 223


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • Joxan Eizmendi Garate • Goiatz Labandibar Arbelaitz • Asier Legorburu del Sol • Adolfo Leibar Axpe • Jaione Ugaldebere Sarasua

• Aramendia, Eihartze

• Kuadrilategi

• Argote, Gari

• Labandibar, Goiatz

• Antiju Morik

• Larburu, Karlos

• Aranaga, Iñaki

• Lartaun Abesbatza

• Arbelaitz, Eusebio

• Leibar, Adolfo

• Arbelaitz, Iñaki

• Lekuona, Pilar

• Arbelaitz, Orkatz

• Lekuona, Sorkunde

• Arraztalo Elkartea

• Lizarralde, Ander

• Artaso Elkartea

• Lopez, Joxe Migel

• Atez Ate

• Luberri Ikasgune Geologikoa

• Auntxa Trikitixa Eskola

• Martiarena, Mirari

• Beratarbide, Idoia

• Mendizabal, Joakin

• Brit, Kristina

• Mitxelena, Joxe Mari

• Elizalde Herri Ikastetxea

• Oarsoaldea, Garapen Agentzia

• Elkar Hazi

• Oarsoaldeko Eguzki

• Ernai

• Oiarpe, Errebote Taldea

• Eskudero, Igor

• Oiarpe Kirol Elkartea

• Estévez, Xosé

• Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea

• Girizia Elkartea

• Oiartzun Kirol Elkartea

• Goikoetxea, Arkaitz

• Oiartzungo Flauta Taldea

• Gutierrez, Klara

• Perez de San Roman, Aiora

• Haurtzaro Ikastola

• Perez, Ekain

• Helta

• Salaberria, Eneko

• Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea

• Sanzberro, Joxe Mari

• Herrira

• Toledo, Martxel

• Ibargain Musika Eskola

• Torres, Jose Angel

• Inziarte, Iratz

• Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea

• Intxixu-AEK Euskaltegia

• Txost, Errebote Taldea

• Intxixu Herri Kultur Lantaldea

• Ugaldebere, Jaione

• Iturrioz, Joxe Mari

• Ugaldetxoko Eskola Kultur Gunea

• Karaez Oiartzun Senidetza Elkartea

• Udal Ikastola Partzuergoa

• Killirikupe

• Vega, Nagore

• Korta, Lur

• Viljanen, Pirkko • Zubizarreta, Koldo

AU R KI B I DEAK

IDAZLE LANKIDEAK


CESPAko langileok, Oiartzun herri garbiagoa lortzeko, herritarren ahalegina eskertzen dugu Pol. Pagoaldea, 2 - Bajo 4 20140 - Oiartzun Pol. Santalaitz, 6 - Bajo 2 20570 - Bergara

Tfno.: 943 76 17 56

PLASTIKOEN ERALDAKUNTZA

Easo Motor

Linea Zuri eta Automoziorako Tajo industriak Kooperatiba Elkartea Aranguren poligonoa, 9 171 p.k. 20180 - Oiartzun Faxa: 943 49 13 63 Telf: 943 26 00 00 e-maila: tajo@tajo.coop / WWW.tajo.coop

Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Oiartzun Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

AMENABAR

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com


Xanistebanetako ka rtel lehiaketako haurren saria:

ITSASO URRUTIKOETXEA CARRASCO




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.