Rafael Baroja 1820an zendu zen, eta farmazia María Josefa Arrieta alargunaren esku geratu zen. Udalerriak botikariari zor zionaren balantzea egindakoan, kobrezko 4.395 erreal jaso behar zituela ikusi zuen. Urtebete geroago, 1821eko azaroaren 16an, María Josefa Arrietak zorra ordain ziezaiotela eskatu zuen, behar zuela adierazita: “Para la subsistencia de su dilatada familia y para colocar su botica con la debida decencia: suplica a V.S. rendidamente se sirva reintegrarle esa cantidad en terrenos existentes en el pasaje denominado Ayandola en que recibirá particular merced”
1822ko apirilaren 5ean eta 8an, Barojaren alargunak gutun bana izenpetu zuen, zorren truke Arraguatxoetako lursail batzuk eman ziezazkiotela eskatzeko. Bi idatzietan aipatu zuen botikak oso irabazi gutxi ematen zizkiola331. DIEGO ANTONIO DE ECHAVE (1823-1868) Diego Antonio de Echave zaldibiar (Gipuzkoa) botikaria Bailarara noiz iritsi zen adierazten digun daturik aurkitu ez badugu ere, pentsatzekoa da Barojaren botika gobernatzen hasi zela lanean Oiartzunen, haren ondorengo botikaria izan baitzen Bailaran. Gainera, Rafael Barojaren alabarekin ezkondu zen, María Luisa Baroja Arrietarekin. Echaveri buruzko lehen berria 1823koa da. Udalaren aginduz, zenbait sendagai eman zizkien Bailaran zeuden Gipuzkoako Lehenengo Batailoiko boluntarioei, eta haien truke zor zion zenbatekoa ordaintzeko eskatu zion Udalari; hau da, kobrezko 71 erreal eta 17 marabedi332. Hurrengo urtean, haren onarpen eskaerari bide eman zioten: “En el número de vecino concejante y en los ayuntamientos generales y particulares del Valle […] mediante a hallarse en posesión de la hidalguía cuyo testimonio presenta […]333”
331 OUA-AMO, A atala, 13. negoziatua, 5. liburua, 4. espedientea. Rafael Martínez de Baroxak (hura zen haren izen osoa) eta María Josefa Arrietak hiru seme-alaba izan zituzten: Pío, Ignacio Ramón eta María Luisa. Pío Baroja Concepción Zornozarekin ezkondu zen, eta senar-emazteek hiru seme-alaba izan zituzten, Serafín Baroja Zornoza, besteak beste. Serafín Baroja Carmen Nessi Goñirekin ezkondu zen. Haiek izan ziren Pio Baroja mediku eta nobelagilearen eta Carmen Barojaren gurasoak. Azken hori Julio Caro Barojaren ama zen. Ignacio Ramón Baroja Arrieta lehen Baroja argitaratzailea eta editorea izan zen. 1812an, inprenta bat sortu zuen Donostian, Trinitate kalean (egun, Abuztuaren 31 kalea). Hirian 1813ko abuztuaren 31n izandako sutearen ondorioz, Ignacio Ramón Barojak Oiartzunen jarri zuen inprenta, Juan Ascensión Arrieta osabaren laguntzaz, eta 1818. urtera arte geratu zen Bailaran, urte haietako argitalpenen erreferentzien arabera. 1818an, Donostian ezarri zuten berriz Baroja inprenta, eta zenbait belaunaldiz iraun zuen Gipuzkoako hiriburuan. María Luisa Rafael Barojaren ondorengo botikariarekin ezkondu zen, bere garaian amak egin zuen moduan (ZULAICA, 2007, 14. eta 79. or.). 332 OUA-AMO, A atala, 1. negoziatua, 79. liburua, 2. espedientea, 13. o. Zentzuzkoa dirudi Barojaren alargunaren farmaziaren ardura hartu zuela pentsatzea, María Luisa Baroja Arrietarekin ezkondu zen, Rafael Barojaren alabarekin (DGEHA-AHDOSS, Signatura: 2639/002-00, M166-01 mikrofilma: Heriotzak, 1836-1874). 333 OUA-AMO, A atala, 1. negoziatua, 80. liburua, 1. espedientea, 38. o. 329