2004 oiartzungo baserria kalearen eta nekazaritzako jardueraren artean

Page 24

nezka geratu zirela. Era berean, oso goian zeuden baserriak oso urriak ziren, aldiz bai­ larak edo auzoak ondo itxuratuta zeuden. Erdi Aroko txabolak gaur egungo baserriak baino askoz txikiagoak ziren. baina animalia, lasto eta familiarentzako lekua bazegoen. Hala ere dolarea. txerritegia eta bor­ da etxebizitzatik kanpo zeuden. Gipuzkoan harrizko lehen baserriak XV. mendean hasi ziren eraikitzen. Nekazari aberatsenek bakarrik egin zezaketen etxea, harria atera eta landu behar zuten hargin taldeei ordaintzeko aukera baitzuten. Haritz egurra berriz, merkea zen eta nekazari apalenek ere lor zezaketen. Dena den, gaur egun ezagutzen ditugun baserri gipuzkoar gehienen jaiotza XVI. mendearen lehen erdialdean izan zen. Orduan, nekazari familien bihotzetan txabola zaharkituak aide batera utzi eta etxebizitza iraunkor batean bizitzeko nahia nagusitu zen. Baserri ugari egin ziren harriz eta egurrez, gehienetan bi materialak ezin hobeto nahasten zituzten teknikak erabiliz. Oraindik ere zutik diraute XVI. mendean eraikitako baserri askok, zurgintza eta harrilanagatik bereizten direlarik; baserri-mota asko dauden arren. guztiek bi solairu dituzte: behekoa, familia eta abereentzako, goikoa berriz uzta pilatzeko. XVI. mendea izan zen seguruenik Gipuzkoako baserrien bizitzako unerik oparoena. Lurraren jabetza era onuragarrian zegoen banatuta eta nekazariek beraien lanaren fruituak ekonomi giro baikorrean goza zitzaketen. Klima, lur-mota eta lurraldeko oro­ grafía zaila ez ziren laboreak iantzeko batere egokiak baina etengabeko ahaleginen bitartez lurretik bizitzeko adina lortzen zuten. Sagardoa, gaztaina, haragia, behi adarrak eta larrua saltzeak gutxieneko sarrerak ekartzen zizkieten. XVI. mendearen amaieran Gipuzkoako ekonomiako sektorerik aktiboenak krisialdi handian sartu ziren konpon ezin zitzaketen hainbat eta hainbat arazoz inguraturik, Gipuzkoako gizartea berehala baserritartu zen. Aberatsenak. bavserriari begira jarri ziren hor bakarrik inberti baitzezaketen arriskurik gabe. Pobreak ere baserriari begira jarri ziren, bertan lanaren bitartez beste lekuetan ukatzen zitzaizkien bizibideak lor baitzitzaketen. Baina laborantza tradizionalak ez ziren nahikoa probintziako biztanle guztiak elikatzeko. Estuasuna zabaltzen hasi zenean, euskal baserritarren ohitura guztiz aldatuko zuen landare amerikarra iritsi zen: artoa. Jabe handiak, artoa beraien lurretan landatuz, etekin onak ateratzen hasi ziren. Baserri berriak egin eta alokairuan eman zituzten, ordura arte baso eta zelai ziren lurrak garbitu eta artasoro bihurtu zituzten. Larreak desagertzeak ganaduari sor ziezaiokeen kaltea konpontzeko arbi soroak egin ziren. Artoaren hedapen zikloa XVIII. mendea­ ren erdialdera arte luzatu zen. Gipuzkoako familiarik dirutsuenak ahaiik eta baserri gehien bereganatzen saiatu ziren. Agirietan garai horrctarako Oiartzunen ondoren izendatzen diren baserri hauen nekazal jarduera zutela aipamenak jasotzen dira, Anto­ nio eta Vicente de Sarastiren arabera: Aristizabal Aldaco Aldahe Arozcone Azaldegui Azalene Aurelondegui Alquicho Altamirayaxa Ascorasti Azcue Alza Ambulodi Asinrriqui Araldene Arrietá Anachiiri


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.