2004 oiartzungo baserria kalearen eta nekazaritzako jardueraren artean

Page 136

guztietan belardiak dira nagusi eta berezitasun bakarra baso-azaleraren presentziarena izango litzateke, berau gainerako kasuetan baino handiagoa, baserriak duen azaleraren ia erdia erabilpen honetara bideratuz. Nahiz eta baso-azalera Oiartzungo baserri ertaina baino handiagoa izan, erabilera hauetara bideratutako baserriaren ekonomiarentzat garrantzi txikia du. Ez dago basoerabileraz diharduen jabe profesionalik edo sasi-profesionalik, nahiz eta bere ustiate­ gian baso-erabilera nekazaritzako aprobetxamendu nagusia izan. Ez dago kasu guztien artean NLUra iristeko eskatzen den gutxiengoa lortzen duen adibiderik. Baso-landaketak bereganatzen duten lur-partzelak, baso-sartzearen eskaeraren ara­ bera. %30ko baino malda gehiago dute kasu guztietan. Nahiz eta beste terrenoak izan, baso-erabileretara baldintza txarreneko lur-sailak uzten dira, sail onenak belardietara zuzentzen diren bitartean. Nekazaritza jarduera marjinala eduki arren, Oiartzungo baserritarrak, baso-erabileratara zuzentzea baino bere belardiak errentan edo garbitze­ alde uztea nahiago du. 4 .2 .-Intsignis pinuaren desagerpenera Oiartzunen? Donostialdea-Bidasoan orokorki eta, Oiartzunen bereziki, basoari garrantzia kentzen dioten ezaugarri batzuk aurki ditzakegu. Lehendabizikoa, bailarako ustiategiak, 3 ha.ko baso-azalera gutxiago du, batez beste, Gipuzkoako batezbesteko ustiategiko azalarekin alderatzen badugu, I999ko nekazaritza erroldaren arabera. Horretaz gain. Oiartzunen Mendi Publikoaren garrantzia eta bertan dagoen baso-azalera (herriaren %69a) ezin da alderatu Gipuzkoan dagoenarekin (%20a). Horrekin, publikoak ez diren baso-azalera, Gipuzkoan daudenekiko esan duguna baino oraindik are eta txikiagoak dira. Beterriko baserriari buruzko lanek baso erabileraren garrantzi eskasa nabarmen­ tzen dute. Igeldon, Siadecok 1993an egindako lan baten arabera, bertako baserriko baso-azalera, baserriak duen %5,6ra besterik ez da. Igeldo osoan 7,7 Ha. baso dute baserritarrek. guztira 50 baserri inguru daudelarik. Horrek, basoaren garrantzi eskasa isladatzen du. Andoainen, berriz, baso-azalera nabarmenki handiagoa izan arren. Behemendi-ren arabera (1998), 150 baserrietatik l i t an soilik 5 Ha. gainditzen ziren eta bakar batek ere ez zuen 10 Ha.ko pinu-saila gainditzen. Oiartzungo baserrietan antzeko egoera antzeman daiteke. Hartutako laginetan 14 ustiategietatik bakar batek ere ez du 5 Ha.ko basoa gainditzen. Bestalde, Foru Aldun­ diak duen erregistroen informazioaren arabera, Oiartzungo 407 ustiategietatik erdiek ez dute baso-erabilerarik. Gainontzeko baserrietan baso-azalera oso txikia da. Soilik 5 kasutan gainditzen dira 10 Ha.ko baso-saila: Lezoti, Arburu. Sarobe. Barraka eta Sagarzazun hain zuzen ere. Hauen artean, Sagarzazu da azalera handiena duena (22 Ha.) baina azalera horren zatirik handiena (16 Ha) hostozabaleko basoa da. Koniferak erreferentzia bezala hartzen baditugu, ikusiko dugu Oiartzunen ez dagoela 11 Ha. gain­ ditzen duen baserririk. Lezoti, Barraka eta Arburu hurbiltzen dira azalera honetara. baina ez dute aipatutako kopurua gainditzen. Horretaz gain, baso-azalera gutxien duen baserria erabilera honen utzikeri gehien aurkezten duena da. Hórrela, Gipuzkoako pinu-azalera gutxitu bada azken hamarka-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2004 oiartzungo baserria kalearen eta nekazaritzako jardueraren artean by Oiartzungo Udala - Issuu