2002 arditurriko meategiak

Page 111

ARDITURRIKO GARBITEGIKO KONTZENTRAZIO PROZESUAREN DESKRIBAPEN TEKNOLOGIKOA Diferentziazko flotazio bidez egiten zen. Lehenik erregulazio tobera batetik txikitze makinetara pasatzen zen zagor materiala. Zagor horren hein bat aire zabaleko ustiapenetik ekarritakoa izaten zenez (1977), aurre-kontzentrazio batera igortzen zen, ondoren, baliogabeko materiala baztertu ahal izateko. Aurre-kontzentratzean bigarrengo birrinketa bat jasaten zuen Symons konoan, lOm/m-ko baino txikiagoko zatitxoetara murrizteraino. Horren ostean, sailkatzailea zuen zirkuitu itxiko boladun errotetan birrintzen ziren. Mineralaren paragenesia zela eta, hots, SZn, SPb eta F2Ca, sailkatzailearen gainezkabidearen granulometriak 325ko sare-begia baino % 50 txikiagoa behar zuen izan, material erabilgarriak erabat askatu ahal izateko. Hona zer 単ola zen kontzentrazio ordena: galena, blenda eta espato fluorra. Sailkatzailean gain ez egindakoa eg ok itza ile batera igarotzen zen, eta ondoko erreaktiboak eransten zitzaizkion: karbonatu sodikoa (ph-ren erregulatzailea), zianuro sodikoa (pintaren depresioa), zink-sulfuroa (blendaren depresioa), spelda (galena biltzailea) eta pinu-olioa (apar ateratzailea). Galena zirkuituak bazterrera botatakoa, blenda zirkuitura pasatzen zen ondoko erreaktiboak aurrez erantsi ostean: kobre sulfatoa (blenda aktibatzeko), butil-xantatoa (blenda biltzailea) eta pinu-olioa (apar ateratzailea). Azkenik, espato fluorreko zirkuituan beste erreaktibo hauek eransten ziren: silikato sodikoa (silizearen depresioa), karbonatu sodikoa (ph-ren erregulatzailea), azido leikoa (espato biltzailea), dextrina (baritaren depresioa), zianuro sodikoa (sulfuroen de足 presioa) eta azido klorhidrikoa (kaltzitaren disoluzioa eta malutatzailea). Arditurriko Meategietan, 1976. urtean, blenda, galena eta espato fluorra atera ziren nagusiki, eta urteko batezbesteko ekoizpena 3.000, 250 eta 7.000 tonakoa izan zen hurrenez hurren. Arditurrin ekoizten zen blenda guztia Frantziara eta Alemaniara esportatzen zen. Galena zilarduna Pe単arroyako Sociedad Minera y Metal炭rgica enpresari saltzen zitzaion, Cartagenako galdategirako. Ekoizten zen espato fluorraren zatirik handiena Alemaniara eta Estatu Batuetara esportatzen zen, gainontzekoa estatuko merkatuan saltzen zelarik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.