udal aldizkaria
Xanistebanak Iraitz Arabolazaren ‘Non zozte?’ kartelak iragarriko ditu
2018ko EKAINA • 194. ZENBAKIA
IRITZIA
Txupinazoa Arraguako Aldeguna Elkarteak botako du
HIZKUNTZEN KUDEAKETA ONAK ESKAINTZEN AL DIE ONURARIK ENPRESEI?
Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, aste honetan bertan Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita. Aurtengoan, 27 lan aurkeztu dira lehiara.
Zer gertatuko litzateke Oiartzungo 500 enpresek webgunea euskaraz jarriko balute? Nola hartuko lukete bezeroek? Zer sentituko herritarrek? Nola biziko langileek?
Jai Batzordeko kideek osatu dute epaimahaia: Aldeguna Elkartea; Antiju Morik; Ardi Latxa elkartea; Arraztalo; Artaso Elkartea; Auzokalte Elkartea; Bizardia Elkartea; Girizia Elkartea; Girizia pala; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Dantza Taldea; Haurtzaro Ikastola; HELTA; Honbu kenpo kai; Ibargain Elkartea; Lartaun abesbatza; Mindara; Xanistebanetako Pregoia eta Txost.
SARITUAK: Irabazlea: Iraitz Arabolaza Etxenagusia. Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez. Akzesitak: Fabian Iraola Poirotte eta Onintza Etxebeste Liras. 100TZE Sortze Espazioko beka: Saioa Iñarra Hernandez eta Janire Perurena Oiartzabal. Txupinazoa, Aldegunak Aurten, xanistebanak iragartzeko txupinazoa Aldeguna Elkarteak botako du, Jai Batzordeak hala erabakita. 50. urteurrena ospatzen ari da Arraguako elkartea eta xanistebanetan ekintzen antolatzaile gisa urteetan egin duen lana aitortzeko ere bada izendapena.
LANIN egitasmoan ari garenok uste dugu enpresa txiki askok ekintza txiki asko eginez gero, ondorio handiak lortzen dituztela, eta horrek etekina dakarkiela haiei eta gizarte osoari. Izan ere, enpresa baten zeregin nagusia kalitatezkoa eta lehiakorra den produktua saltzea bada ere, hori ez da nahikoa dirua irabazteko. Erantzukizunez jokatzen ez duenak, prezio ona izan arren, langileen zein bezeroen fideltasuna gal dezake, gero eta jende gehiago kezkatzen baita erosten duenaren ezaugarriez. Hizkuntza da plusa ematen duen aldagai horietako bat. Euskarak bertakotasuna, berezkotasuna, begirunea... adierazten ditu eta bezero askorentzat balio erantsia da. Kudeaketa egoki batek: - Enpresaren ospeari eragiten dio. Produktuak ez ezik, langileek, hornitzaileek, bezeroek eta herritarrek laguntzen diote enpresari marka eta ospe bereizgarria eraikitzen.
Elizaldeko ikasleak, bizikletaz
Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira 2017/2018 ikasturtean Oarsoaldeko Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz gehien joan direnak. Horregatik, eskolak bi bizikleta jaso ditu.
Euskaraldia prestatzen hasita
Euskaraldia aurkezteko bilera egin da. Euskal Herri mailan euskararen erabileran eragiteko egingo den ekimena Oiartzunera egokitzeko lantaldea sortu da bertan.
- Langileen atxikimendua areagotu eta produktibitatea hobetzen ditu. Langile askok lana eta bizitza-proiektuaren arteko uztarketari erreparatzen diote. Nahiago dute familiarekin, gizartearekin eta ingurunearekin konprometituta dauden enpresetan lan egin, eta horrek lan giroari, produktibitateari eta lehiakortasunari eragiten die. - Bezeroen fideltasuna landu eta arriskuak saihesten ditu. Legea bete eta praxi txarrak ekiditen saiatzen denak langileen, sindikatuen, bezeroen edota administrazioen kexak gutxituko ditu. Publizitate negatiboa jasotzeko aukerak murriztuko ditu. - Aitorpenak eta sariak errazten ditu: asko dira gaur egun ardura sozialez jokatzen duten enpresak saritzen dituztenak. Horrek ingurukoekin harremanak hobetu eta asmo berriak zabaltzeko aukerak eskaintzen ditu. Aipatutako onura horiek guztiak kontuan edukita jaio zen LANIN proiektua, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei hizkuntza kudeaketa hobetzen laguntzeko zerbitzua, enpresa bakoitzaren erritmo eta egoerara egokitzen dena.
Udalekuetako hezitzaileak hezkidetzan trebatuz
Euskara ikasleek laguntzak eskatzeko epea, irekita
Chavela Vargasi buruzko dokumentala, ikusgai
Udaleku irekietan hezitzaile izango diren 40 gaztek oinarrizko hezkidetza formakuntza jaso dute, Berdintasun eta, Gazteria eta Kirol sailek eskainita. Urtxintxa Bizkaia elkarteko dinamizatzaileekin hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuaz, udalekuetako programazioaz eta hezitzaileen garrantziaz hausnartu dute, sexuak mugatu eta markatu gabeko heziketa aske eta balore hezkidetzaileak txertatzeko Oiartzungo udaleku irekietan. Udaleku irekietan 3 eta 12 urte arteko Oiartzungo 458 haurrek parte hartuko dute.
2017/2018 ikasturtean Oiartzungo euskaltegi homologatuan ikasle izan diren oiartzuarrek laguntza jasotzeko eskaera egin dezakete uztailaren 6a arte. Oiartzunen erroldatutako euskara ikasle guztiei matrikularen %50a ordianduko die Udalak. Baldintza bereziak betetzen dituztenei (pentsiodunak; langabetuak; ikasleak; 12 urte arteko haurren guraso eta zaintzaileak; haurdun dauden emakumeak eta euren bikoteak; pediatrak; elkarteetako kideak; enpresetako eta komertzioetako langileak) %70 arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Chavela Vargas abeslari ospetsuari buruzko Chavela dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 29an, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta. Catherine Gund eta Daresha Kyik egindako dokumentala Berlinalen, Malagako Nazioarteko Jaialdian eta Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Film Jaialdian (FICG) erakutsi dute, besteak beste. Sexu Askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, lesbianismoaren ikusgarritasuna gizarteratzeko emango da dokumentala.
Dagoeneko 67 enpresekin izan dugu harremana, 33 bisitatu ditugu, eta horietatik 20k adierazi digute LANIN egitasmoak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko gogoa dutela. Batzuek, webgunea itzultzeko diru-laguntza jasoko dute; beste batzuek, errotuluak aldatuko dituzte. Badira katalogoak itzultzea eskatu digutenak, eta baita langileentzat euskara eskolak antolatu dituztenak ere. Beraz, Oiartzungo enpresa txikietako batean lan egiten baduzu, hizkuntza eskubideen aurka ez bazaude eta gizartearekiko, bezeroekiko zein langileekiko arduraz aritu nahi baduzu, LANIN egitasmoak lagunduko dizu zuk erabakiko duzun ekintza txiki hori gauzatzen. Informazio gehiago nahi baduzu, http://oiartzun.eus/eu/Euskara/LANIN_EGITASMOA orrialdean duzu informazioa. Email edo telefonoz bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan: lanin@ oiartzun.org edo 943254290/687030963/630889428. Aitzol Perez de San Roman Uria (LANINeko dinamizatzailea).