Page 1

udal aldizkaria

Oiartzunek jasotzen dituen zerbitzuen arabera ordaindu behar du San Markos Mankomunitatean

2016ko URTARRILA • 137. ZENBAKIA

ABARAXKA

Oiartzungo Udalari arrazoia emanda, Mankomunitateak kontrako bi epai jaso ditu EAEko Auzitegi Nagusiak Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio eta San Markos Mankomunitateko 2014ko aurrekontuak baliogabetzeaz gain, udal bakoitzak jasotzen dituen zerbitzuen araberako ekarpen ekonomikoa egin behar duela baieztatu du. Hau bigarren sententzia da argudio berak eta epai berarekin, San Markoseko Mankomunitatearen kontra. Iazko uztailean ere, Astigarraga, Hernani, Lezo, Pasaia eta Usurbilek gai beraren inguruan jarritako helegitean ere udal horiei arrazoia eman baitzioten epaileek. Gehien birziklatzen dutenentzako zigorra Denis Itxaso (PSE) orduko lehendakariak atez ateko bil-keta sistema zuten herriak sailkapen tasa ttikiak dituzten bestelako sistemak finantzatzera behartu zituen 2014 eta 2015 urteetan. Injustizia hori zuzentzeko jo genuon Udalok auzitegietara. Hain justu ere, 2015eko aurrekontuak

errekurrituta daude arrazoi berarengatik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian, erantzunaren zain. Egungo lehendakariari eskaera 2016ko aurrekontuak oraindik onartzeko dauden honetan, OIartzungo Udalak espero du aurten, azkenean, aurrekontuak ongi egingo direla, herri bakoitzak egin behar dituen ekarpen ekonomikoak egoki kalkulatuta, justuak izateko. Horregatik, legegintzaldi honetan San Markos Mankomunitateko lehendakari den Jaime Dominguez-Macayari (EAJ) Itxasok aurreko legegintzaldian izandako jarrera alde batera utzi eta justua izateko eskatu nahi diogu. Uste dugu hori hala izan dadin, Dominguez-Macayak kontuan izango duela EAEko Auzitegi Nagusiak esandakoa, eta aurrekontu justuak egingo dituela, berriz ere aurreko legegintzaldian egindako hankasartzeak errepikatu gabe.

Udal akten hustuketa euskaraz egin du artxiboak Oiartzunen eta beste bost herritan egin da orain arte lana euskara hutsean Oiartzungo udal artxiboak XVII. mendeko udal akten liburuen hustuketa egin du, euskara hutsean. “Berrikuntza eta meritu handia” da gure hizkuntzan lan hau egitea, Iago Irijoa Ereiten Kultura Zerbitzuak enpresako historialari eta hustuketaren arduradunak azaldu duenez, “oraindik ohituraz gazteleraz egiten da, azkarragoa delako”.

direlako”, zehaztu du Irijoak.

Honela, euskara hutsez hustuketak egin dituzte herri gutxitako bat bihurtu da Oiartzun (Asteasu, Getaria, Lezo, Olaberria eta Villabonarekin batera).

Udaletxean dauden akta zaharrenak XVII. mendeko aktak udal artxiboan dauden zaharrenak dira. Akta “bereziak” direla aitortu du Irijoak, “udal erabakiez gain, baimenak, garaiko gutunak... ere biltzen dituztelako”.

Euskaraz lan hau egiteak badu bere zailtasuna. Izan ere, ez dago Erdi Aroko eta Aro Modernoko terminologia zehazten duen historiako euskarazko hiztegi teknikorik. Horregatik, historialarientzako oinarri izango diren terminologia sortzeko ahalegina ere bada hustuketa euskaraz egitea. “Terminoak nahiko aldakorrak dira, proposamen hobeak baldin badaude aldatzen

Oiartzungo Udalak, zailtasunak zailtasun, lanak euskara hutsez egiteko erabakia hartu du, gure hizkuntzaren erabateko normalizazioaren alde eta udal artxiboaren lanerako hizkuntza euskara delako.

Egindako hustuketan, bi gauza garrantzitsu topatu dituzte historialariek: batetik, XVII. mendean gazteleraz idatzitako aktetan euskarazko hitzak daude; bestetik, toponimia arloari dagokionez, gaur egun ezagutzen ditugun formak modu desberdinean emanak, baita desagertuta dauden zenbait toponimo ere (gaur egungo toponimia XVIII., XIX. eta XX. mendeko dokumentuetan oinarritzen da).

Turkiak feminista kurduak hiltzea salatu du Udalak

Kirol Saria jasotzeko proposamenak

Muittu! egitasmoa martxan da 11 ikaslerekin

Oiartzungo Udalak, Emakumeen Mundu Martxarekin bat egiten duen erakundea den aldetik, Turkiak azken asteetan hil dituen hiru feminista kurduren erailketak salatu ditu. Sêvê Demir, Fatma Uyar eta Pakize Nayir militanteak Silopi hirian hil zituen poliziak, tiroz (Demirri, esaterako, 11 tiro eman zizkioten buruan). Demir Emakumeen Mundu Martxako antolatzaileetako bat zen eta Uyar Emakume Askeen Kongresuko kide. Azkeneko Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu zen, hain zuzen ere, iaz.

Oiartzungo Udalak, Kirol Astearen baitan Oiartzungo Kirol Saria emango du (martxoa hasieran izango da). Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, jasotako emaitzengatik edota kirolaren alde egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak (herritarrak edota taldeak) saritzea da helburua. Horretarako, datorren astetik aurrera herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak: otsailaren 11 arte, www.oiartzun.eus-en formularioa beteta edo kirola@oiartzun. org-era idatzita. Sariduna Kirol Aholku Kontseiluak erabakiko du.

Muittu! egitasmoa 11 ikaslerekin jarri da martxan. Egitasmo pilotu hau prebenjaminei zuzenduta dago (LH 2. mailako ikasleak), Eskola Kirola egiten hasi aurretik jarduera fisiko aniztuna egiteko aukera izan dezaten. Naiara Mitxelena entrenatzailearekin koordinazio ariketak, jolasak eta kiroletako ariketa espezifikoak egingo dituzte astean bitan, Elorsoro kiroldegian, helburua lehia izan gabe. Udaleko Kirol sailak jarri du martxan egitasmoa, ikastetxeetako zuzendaritza eta eskolaz kanpoko jardueretako arduradunen onespenarekin.

Abaraxka ludotekako eremuak itxura ezberdina izan du maiz. Izan ere, urtez urte sumatu ditugun beharren arabera espazioaren antolaketa aldatu dugu behin baino gehiagotan. Orain arte hezitzaileok hartu izan ditugu espazioaren antolaketari buruzko erabakiak. Sustatu nahi ditugun jolas eta ekintzen baitan antolatu dugu espazioa. Oraingoan erabakigunea ezberdina izango da. Erabiltzaileek, haurrek, erabakiko dute euren jolas eremua nola antolatu. Topaketa ezberdinak egingo ditugu datorren asteetan horretarako. Gurean, horrela hartzen baititugu erabakiak. Borondatez erabakitzen dute haurrek topaketan parte hartu nahi duten edo ez, baina guztiek dakite topaketan egiten direla proposamenak eta bertan hartzen direla erabakiak. Galdera ezberdinei erantzun beharko diegu topaketetan. Hurrengo batean kontatuko dizuegu nola joan den erabakitze prozesua eta erakutsiko dizuegu nola berrantolatu dugun ludoteka. Nahiago baduzue, gerturatu eta bertatik bertara ikusi!


!

aski prexk aldizkaria

ION URANGA: “Orain hasi gara konturatzen erosten dugunak dituen ondorioak kateko guztiengan” Ion Uranga nekazaritza ingenieriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako produktu ekologikoak gainbegiratzen dituen ENEEK-en egiten du lan. Azkenaldian entzuten dira ekologiko, biologiko eta organiko kontzeptuak. Bada diferentziarik? Hiru aipamenak babestuta daude eta berdina esan nahi dute, baina toki bakoitzean ezberdin erabiltzen dira. Lurraren emankortasuna eta, ekosistemen eta gizakien osasuna mantendu eta indartzen duen elikagaiak ekoizteko eredua dira. Ibilbideak eraman zaitu arlo honetara edo kontzienteki hartutako erabakiek? Ezjakintasun asko dago. Informazio mugatua baldin baduzu, zure erabakiak ere hala izango dira. Geroz eta informazio gehiago eduki -ibilbide profesionalak eman dit- erabakiak hartzeko tresnak aberatsagoak eta kontzienteagoak izango dira. Euskal nekazal produktuei ekologiko izendapena emateaz arduratzen den agentzian lan egiten duzu. Nola neurtzen da produktu bat ekologikoa ote den? Ziurtapena lortzeko Europako araudia dago. Sistema produktibo bakoitzak bere araudia du, puntu amankomun batzuekin, kontsumitzaileari bermatzeko ekologikoa kontsumitzen ari dela. Kate osoak -produkziotik jaten den arte- kontrolatua egon behar du. Katebegiko bakoitzak araudia betetzen badu, ziurtagiria ematen zaie. Eta nolakoa da nekazaritza ekologikoaren osasuna gurean? Nekazaritza konbentzionalarekin alderatuta, ez dago hainbeste. Baina hazkuntza nabarmena da: urtean %10-12 hazten da. Europan urtero ia 500.000 hektarea zertifikatzen dira ekologiko, hau da, Gipuzkoa eta Araba batuta. Modan dago ekologikoa dena? Gehiago entzuten da kalean. Modan egotea hori bada, bai. Baina baditugu 30 urtetik ekoizpen ekologikoa egiten duten nekazariak. Baratza kolektiboak, kontsumo taldeak... zabaltzen ari dira. Ze iritzi duzu, ingeniari gisa? Zentzuz pentsatutako proiektuak politak dira. Landa garapena lagunduko duten iniziatibek ongietorriak izan behar lukete. Atzerriko lehen esperientzia unibertsitate ikasketen bukaeran izan zenuen: Donostialdea eta Montana (AEB) lotu zenituen kontsumitzaileek kafe produktuetako berrikuntzak nola hartzen dituzten aztertuz. Gai kuriosoa... Bosgarren maila ikastera joan nintzen. Bukaeran proiektua egin behar nuen eta ez nuen Iruñeara itzuli nahi. Unibertsitateko tutore batek ikerketa lerro bat azaldu zidan eta konparaketa egitea proposatu nion. Kafearena kasualitate hutsa izan zen, Iruñeako nire proiektu zuzendariak proiektu hori zuelako. Montanako esperientziak balio izan zidan ikusteko dena ez zela Iruñean erakusten ziguten bezala. Montana ere nekazal lurraldea da, baina beste sistema produktibo batzuekin. Eta gero, arlo profesionalera jauzia eman zenuen. Herbereheetan, Wageningengo Unibertsitatean izan zen, praktika gisan. Nekazaritza eta ingurugiroan, akademikoki Europa mailako lehenengo unibertsitatea da: proiektu asko, kultura ezberdinetako jende asko... biltzen ditu. Ur-ekosistemei buruzko Europa mailako proiektu batean aritu

nintzen. Lehen esperientzia izan zen benetazko proiektu eta aurrekontuekin. Gero, Kenyara joan zinen. Zer ikusi zenuen? Hori bai izan zela esperientzia ikaragarria, denok izan behar genukeena. Ugandako mugan zegoen nekazal komunitate batean hemengo GKE batek zuen proiektu batean lan egitera joan nintzen. Ekoizpen sistema monokultibotan antolatua zuten eta horrek lur-izurriteak dakartza, ez du diber-tsifikazioan laguntzen... Helburua sistema agroforestal bihurtzea zen. Ez zen zer landatu behar zuten esatea, hezkuntza lana zen, nekazariak ahalduntzeko. Hitzaldiak eta formakuntza eman genizkien. Oso proiektu polita izan zen, eta oso gogorra: bakarrik, urik eta elektrizitaterik gabe... Uda honetan joan naiz eta ikusi dut proiektuak oso ondo eboluzionatu duela. Lehen sektorean denbora behar da emaitzak ikusteko. Lur batzuek orain sistema agroforestala dute, hiru metroko zuhaitzak, ura daukate putzutan, saldu ahal izan dituzte soberakinak... Bizi kalitatea hobetu dute. Zerk eraman zintuen Zeelanda Berrira, munduaren beste puntara?

Klixk! San Anton egunez, oiartzuarrak Lesakara

Mugaz Lesaka izanagatik, oiartzuar asko eta askorentzako da San Anton eguna egun seinalatua urtarrileko agendan. Hauetako asko oinez Endara auzoko presa ingurura hurbiltzen dira: fededunenak, bertako ermitan meza entzun eta, janaria eta animaliak bedeinkatzera; gainerakoak, erromerian izaten den giro politak animatuta.

Lilatoirako entrenamenduak hasi dira

Antiju Morik talde feministak antolatuta, Lilatoirako entrenamendu kolektiboak hasi dira. Astelehenero eta ostegunero, 19etan Elorsoro kiroldegian geratzen dira emakumezkoak lasterketa prestatzeko.

NEIKER-en lanean nengoela, formakuntzarako diru-boltsa nuen eta harremanetan jarri nintzen Zeelanda Berriko zentro batekin, oso proiektu interesgarri bat zutelako: modu olistikoan ulertzea lehen sektoreko iraunkortasuna. Datu kuantitatiboak beharrezkoa dira, baina askotan ahazten dugu testuinguru kualitatiboa; eta ulertu behar da interpretatzeko. Azken esperientzia Erresuma Batuan, Bristolgo ekoizpen katea eredu hartuta Donostiakoa aztertzea izan da. Bristolgo sistemari argazkia aterata zioten: ekoizpena; elikagaien enpresak; transformatzekoak; banatzaileak; dendak; ostalaritza; hondakinen kudeaketa; komunitatearen lotura elikadurarekin... Punta-puntan daude arlo honetan. Ikerketa metodologia berritzailearekin egin zuten eta horrekin, Donostiakoa aztertu genuen. Zenbakiek esaten ez duten alde kualitatiboa jasotzea garrantzitsua da etorkizuneko estrategia markatzeko. Vancouverrek, adibidez, egin du. Osasunean elikadurak duen garrantzia bagenekien, baina orain hasi gara konturatzen erosten dugunak dituen ondorioak kateko guztiengan. UEUn metodologia azaldu genuen. Interesa egon zen. Azkeneko urteetan lehenengo sektorea aparte ikusi da. Orain jendea baloratzen hasi da.

Danbor hotsak Urmendin

Sansebastianak ospatu dituzte aurten ere Urmendi Haur Eskolan. Bi urteko geletako haurrek euren danborjole dohainak erakutsi zizkieten ttikiagoei, Raimundo Sarriegi konpositoreak 1861ean asmatutako martxa ederki joz.

UEUko jardunaldien izenburua Elikadura, burujabetza eta agroekologia ziren. Posible da hirurak uztartzea gaur egungo gizarte honetan? Hobetu daiteke. Ez daude arazoak, baizik egoerak; eta ez dira egoerak, baizik eta aukerak. Jardunaldietako galdera zen ea bazegoen euskal ikertzaile sare bat osatzerik. Badago? Oso baikor atera ginen. Jende asko dago gogoarekin, gaztea eta oso prestatua bultzada bat emateko eta egitasmoak aurrera ateratzeko.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urtarrilaren 22tik 28ra

Egunez: Karmele Antunez • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11

137 ap  
137 ap  
Advertisement