Estadísticas de lectura sobr

Page 1

SAN FERMIN 2011 FESTEN PROGRAMA IRUÑA. UZTAILAK 6-14


Argitaratzailea Iruñeko Udala Kultura Alorra Koordinazioa Garbiñe Urrizola Aritz Erredakzioa José Luis Mosquera Sande Itzulpena Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzua

Sanferminetako kartela (azala) Atxu Ayerra Alfaro eta Kike Balenzategui Arbizu Zezen-feriaren kartela María Franco Docavo Ideia, diseinua eta argazkien hautaketa WellDone Inprimaketa Litografía IPAR Lege-gordailua NA-1950/2011

Hedapena eta Banaketa Iruñeko Udala Kultura Alorra Descalzos, 72 31001 - Iruña cultura@pamplona.es www.pamplona.es

Nazioarteko turismo-intereseko festak, 1980az geroztik


SAN FERMIN 2011 FESTEN PROGRAMA IRUÑA. UZTAILAK 6-14


2011ko SANFERMINAK

02/03

ENRIQUE MAYA MIRANDA Iruñeko Alkatea

Karriketan alaitasuna nagusi, eta kolore zuri-gorriak zoko guztietan apaingarri, Iruñeak ongietorria egiten die sanferminei, milaka lagunek Nafarroako bi zaindarietako bat den San Ferminenganako fedea berresteko baliatzen dituzten eta bere tradizioei emana den hiri honen suhartasunaren adierazgarri diren bederatzi egun horiei. Sanferminak bizi egiten dira, eta sentitu, erritoak, poza eta emozioak osagai dituen nahastura direlako, halakoa non ekitaldietatik beraietatik harago baitoa, urtetik urtera hainbat herrialdetako bisitariak zientoka erakarrita.

1910 Javier Ciga

Batzuetan aditu dudanez, “sanferminak anitz dira, pertsonak adina”. Eta egia hutsa da hori. Unean-unean begiak irekitzea besterik ez da behar. Uneek orok daukate zerbait berezia: haurren aurpegierak Erraldoiak pasatu ahala, Santuak adin guztietako pertsonengan pizten duen jaiera edota gaueko azken dantzak dianen soinuan. Parte hartzeko moduko festak ditugu, makina bat aukerez beteak eta aldaezin diren bi baldintza baino ez

dutenak: ongi pasatzeko gogoa eta besteei nahiz hiriari erakutsi beharreko begirunea. Uztailaren 6tik 14ra bitarteko egunetan orrialde hauetara jotzen ari baza, honezkero ikusten ariko zara Iruña festagune handia bilakatu dela, eta bertan abiada bizian metatzen direla pizgarriak: entzierroaren zirrara, su artifizialen edertasuna, Konpartsaren hurbiltasuna, Zezen-feriaren liturgia... Iruña prest dago, zure dantzak eta irribarreak gozatzeko, zure brindisak eta emozioak partekatzeko, zu baitzara protagonista nagusia. Hiri eder honetako Alkate izateko ohorea eskuratu berri dudalarik, harro nago Sanferminak hastera doazela iragarri eta egun apartak, giro onez eta harmoniaz beteak, zuri opa izateaz. Onena opa dizuet, munduko festarik onenetan. Gora San Fermin!


2011ko SANFERMINAK

04/05

HELENA RESANO LIZALDRE KAZETARIA Oso ongi gogoratzen dut etxetik at igarotako lehen uztailaren seia. Madrilen nengoen, moja-egoitza batean, kazetarigai gisa nire lehen udari aurre egiten. Mojek, adeitsu, egongela ireki zidaten, txupinazoa telebistan ikus nezan. Han nengoen, bakarrik gela ilun hartan, bibaka eta goraka telebistari oihu egiten, negar egiteko zorian, eta bat-batean, txupinazo bat entzun nuen... benetakoa! Non eta ni nengoen tokitik hurbil-hurbil! Kalera egin nuen korrika, ero-eroan, suzirien zarataren arrastoan. Eta bi etxadi gorago izkina pasatu nuenean ikusten ari nintzena sinetsi ezinik gelditu nintzen. Madril erdian, Eduardo Dato kalean, 30 bat lagun ari ziren, erabat zuriz jantzirik eta zapi gorria jarrita, txistorra jaten eta sanferminei topa egiten. Ez nituen ezagutzen, ezta haiek ni ere, baina han gelditu nintzen ordu pare batez. Nafarren Fermin Deunaren elizaren aurrean, handik hainbat kilometrora abiatua berri zen festei topa eginez. Gero, urrunean bizitako askoz uztailak 6 gehiago etorri ziren, Espainiatik kanpo ere batzuetan. Hala ere, inoiz ez dut galdu. Ez une hori, ez San Ferminen prozesioa. Urteak joan ahala, nahi nuen sinetsi sendaturik nengoela hala herriminaz nola distantziaz. Inozo halakoa! Ezin dut txupinazoa telebistan ikusi, edo uztailaren 7an jota bat entzun, oilo-ipurdia jartzen zaidala sentitu gabe. Eta urtero asmo bera errepikatzen dut: heldu den urtean ez dut huts eginen. Dudarik gabe, iruindarrontzat, uztailaren 6a da egun hoberena. Oso goiz hasten da. Gosaria edo hamarretakoa hartu behar da, edo hamarretakoa egin eta gosaldu, ez baitago jakiterik seguru noiz bazkalduko dugun gero. Hamabiak baino lehentxeago, ahalik eta gehien hurbiltzen da norbera Udaletxe plazara (jendea harritzen da zein txikia den eta bertan zenbat jende sartzen den ikusita...), eta besteekin elkarren kontra estututa otutzen zaio ez duela entzun behar txupinazoa... Baina entzuten du, bai horixe! Sentitu egiten du! Jende hori guztia oihu batean lehertuz eta batera saltoka... Urte osoa darama une horren zain!

1913 Juan GarcĂ­a de Lara

Eta orduak azkar doaz, gero, hamabietatik zortziak arte. Erlojuari erreparatzen dio, eta bat-batean ohartzen da bere bizitzaren zortzi ordu gozatu dituela, barrezka,

jendearekin topo egiten, elkarrengandik galtzen eta berriro ere elkarrekin aurkitzen. Gogoan dut IruĂąean bizi ziren Unibertsitateko ikaskideak hiria ezin ezagutuz ibiltzen zirela uztailaren 6tik 14ra bertan gelditzen zirenean. Ezin zuten sinetsi hiria, hain gordea neguan, horrela erotuko zela uztailean. Zaila da azaltzea zer diren sanferminak. Baina argi utzi nahi dut sanferminak zezenak kalean korrika ibiltzea baino askoz gehiago direla. Gaupasa amaigabeak baino askoz gehiago. Eta jende-samaldak baino askoz gehiago ere. Sanferminak dira Jarauta kalean goizeko seietan hartzen den salda. Eta txurroak txokolatearekin, entzierroa eta gero. Eta afariak lagunekin. Eta merienda prestatzea peĂąaren egoitzan, zezenetara eramateko. Eta San Fermin txikia. Eta erraldoiak, abestea, barre egitea, gozatzea... Norbera urte osorako elikatzen duten uneak dira. Aurten ere txupinazoa galduko dut, antza. Ezinbestean hala izango da, baina... telebistan ikusiko dut. Ez dut huts eginen hitzordu hori, eta gero albistegian kontatuko dut, zirrara saihestu ezinik jende hori guztia zuriz eta gorriz jantzita hiri zoragarri batez gozatzen ikustean. Sanfermin zoriontsuak opa dizkizuet orori... Eta gozatu! Gozatu zuek, hor egoteko zortea duzuen horiek!


I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

UZTAILAK

6

ASTEAZKENA

TXUPINAZOA!

06/07

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

12:00 Txupinazoa. Udaletxea. Pantaila erraldoien bidez emanen da, Antoniutti parkean, Sarasate pasealekuan, Karlos III.aren pasealekuan, Gazteluko plazan eta Foruen Plazan. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza eta Zezenplaza.

17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik.

13:30 Folklore-jaialdia. Foruen plaza. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Elordi, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri.

18:30 Burtzien zezenketa. Zezen-plaza. Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik II. Zabalgunera.

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte.

20:00 San Ferminen Bezpera Nagusiak. San Fermin kapera. Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak M. Garcíaren Grandes Vísperas de San Fermín musikalana interpretatuko dute, Kaperako Maisuaren zuzendaritzapean. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Funkfatale vs. Göo!! + Foru Dj. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Caimán Show orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Valentziako Erkidegoa: Nafarroako Valentziar Erkidegoaren Etxeko orkestra sinfonikoa.

1918 Javier Ciga

21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kaleanimazioa: Los Farsantes, Lleidako El Sidral taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan. GAUEZ 22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza. 23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren lehen bilduma. Su-etxea: Pirotecnia Vicente Caballer (Valentzia). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Def Con Dos eta Arima Sutan. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Camaleón orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Ipanema Band orkestra. Goizaldeko 03:00ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. Iguana Tango. Cadena 100.


UZTAILAK

7

OSTEGUNA

SAN FERMIN!

I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

GAUEZ

06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

07:00 Zaldi-aziendaren feria. Agustindarren industrialdea. 15:00ak arte. 08:00 Zezen-entzierroa. Festetako lehena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Udaletxe plazatik. 10:00 San Ferminen prozesioa. Udalbatza Kabildoaren bila joanen da, eta elkarrekin San Fermin kaperarantz abiatuko dira. Santuaren ohorezko Meza Nagusia. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa buru egongo dira, eta Musika Kapera eta Iruñeko Orfeoia arituko dira. 11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Musika-banden irteera. Labrit pilotalekua eta Descalzos kalea. 12:30 Herri-musika. Basotxoa. Maribel Troncoso.

1919 Enrique Zubiri

08/09

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. 18:30 Zezen-feriaren lehen zezenketa. Zezen-plaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Grupo Conexión orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Selce Coleiton + Foru Dj. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Jamaica Show orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Gaztela eta Leon: Añoranzas taldea. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kale-animazioa: Fanfarria Fabularia, Madrilgo Espiral Teatro taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren bigarren bilduma. Su-etxea: Vulcano (Madril). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. La Pegatina eta Brigada Improductiva. 23:30 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Grupo Conexión orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Hollywood Show orkestra. Goizaldeko 03:00ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. 69 Revoluciones. Cadena100. Euskal Musika. Taconera parkea. Arrabots Taldea. 00:30 Jazzfermin. Burgoen plaza. Pedro Iturralde Quartet: Etnofonías.


UZTAILAK

I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

ARRATSALDEZ

8

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

OSTIRALA

HAURREN EGUNA GOIZEZ 06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza. 08:00 Zezen-entzierroa. Festetako bigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik. 11:00 Haurren loreeskaintza San Fermini. Aduanako zokoa. Ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, musikabanden eta fanfarreen desfilea, Gazteluko plazaraino. Hor Alai Gaztea, Amaiur, Muthiko Alaiak eta Oberena dantza-taldeetako haurrek dantzatuko dute.

11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Musika-banden irteera. Udaletxe plaza, Labrit pilotalekua eta Navarreria kalea. Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Estampa Navarra eta Cristian eta Teresa Laplaza haurrak. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako harrijasotzaileen txapelketa, zama-jasotzaileen txapelketa eta Jose Bikondoaren erakustaldia. 12:30 Kontzertua. Gayarre antzokia. Iru単eko Ganbera Abesbatza. Herri-musika. Basotxoa. Maribel Troncoso. 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Ablitasko musikabanda.

1932 Leocadio Muro Urriza

10/11

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Euskal Musika. Taconera parkea. Haurrendako emanaldia, Zurrumurru taldearen eskutik: Txurrimurri eta Morritoston Zirkoan. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. 18:30 Zezen-feriaren bigarren zezenketa. Zezen-plaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Edelweiss orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Escarabajos + Foru Dj. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Oasis Musical Show orkestra. 23.00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Aragoi: Aragoiren Etxeko jotari-taldea. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-animazioa: Narices y Narizotas, Madrilgo Espiral Teatro taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan. GAUEZ 22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza. 23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren hirugarren bilduma. Su-etxea: Valecea (Araba). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. In gazte-kontzertua. Mago de Oz eta Rock Star. Nafarroako Rural Kutxa. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Edelweiss orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Kosmos orkestra. Goizaldeko 06:00ak arte. Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Oasis Musical Show orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. Celtas Cortos. Cadena 100. 00:30 Jazzfermin. Burgoen plaza. Metismatic.


UZTAILAK

I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

9

LARUNBATA

GOIZEZ

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Udaletxe plazatik.

12:00 Musika-banden irteera. Udaletxe plaza Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Tuterako jota-eskola. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako trontzalarien txapelketa (1. kategoria eta kadeteak). Erakustaldiak: zama-jasotzaileak, zama-jaurtitzaileak eta sokatira.

11:00 Zezen-errekorteen lehiaketa. Zezen-plaza.

12:30 Herri-musika. Basotxoa. Trasteando taldea.

11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte.

13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Kasedako musikabanda. Euskal Musika. Taconera parkea. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Xabier Terreros eta Oskar Estanga. Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi.

06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza. 08:00 Zezen-entzierroa. Festetako hirugarrena.

1933 Jesús Ramos Rosas

12/13

ARRATSALDEZ

GAUEZ

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Jota-erronda. Udaletxe plaza. Arguedasko jotaeskola. 18:30 Zezen-feriaren hirugarren zezenketa. Zezen-plaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Yatagán orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Pet Sounds + Foru Dj. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Atlanta orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Extremadura: Nafarroako Extremaduraren Etxeko Miel y Espigas taldea. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kaleanimazioa: Cabaret, Valladolideko Kull D Sac taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren laugarren bilduma. Su-etxea: Manuela Crespo Vidal - Pirotecnia Valenciana (Valentzia). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Sober eta Pete Bombastic. 23:30 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Yatagán orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Estrella del Norte orkestra. Goizaldeko 06:00ak arte. Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Atlanta orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. La Máquina del Tiempo. Cadena 100. Euskal Musika. Taconera parkea. Zea Mays. 00:30 Jazzfermin. Burgoen plaza. Gregario de Luxe.


UZTAILAK

10 IGANDEA

I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

GAUEZ

06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako laugarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik. 11:00 Eraztun-lehiaketa behiekin. Zezenplaza. 11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Raíces Navarras. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako txapelketak: Binakako aizkolariak eta gurdi-jasotzaileak. Erakustaldiak: trontzalariak eta harrijasotzaileak. 12:30 Herri-musika. Basotxoa. Celemín taldea. 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Ribaforadako musika-banda.

1936 Gregorio Urzainqui

14/15

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Jota-erronda. Lizarrako jota-eskola. Txapitela kalea 18:30 Zezen-feriaren laugarren zezenketa. Zezenplaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Carisma orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Touche + Foru Dj. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Poker orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Kantabria: Santanderreko La Encina taldea. Nafarroako Kantabriaren Etxea. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kale-animazioa: Piratas isla Malpica, Zaragozako Artea taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren bosgarren bilduma. Su-etxea: Parente Fireworks (Italia). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Txarrena eta Eraite. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Carisma orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Impacto Show orkestra. Goizaldeko 03:00ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. La Musicalité taldea. Cadena 100. 00:30 Jazzfermin. Burgoen plaza. McCoy Tyner Quartet with Gary Bartz.


UZTAILAK

I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

11

ASTELEHENA

AITONAMONEN EGUNA GOIZEZ 06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza. 08:00 Zezen-entzierroa. Festetako bosgarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik. 10:45 Zezen-jaialdia. Zezen-plaza. Sarrera, doan. 11:00 Aiton-amonendako meza. San Fermin kapera. Horren ondoren, desfilea, Sarasate pasealekuraino.

11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Aiton-amonen eguneko kontzertu berezia. Sarasate pasealekua. Yoar eta Jus la Rocha errondailak. Musika-banden irteera. Autobusgeltoki zaharra, Labrit pilotalekua eta Descalzos kalea. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Txingaerute Txapelketa (emakumeak). Motozerralarien XIII. San Fermin Saria. Erakustaldiak: Kañamares anaiak (oholak egitea eta enborebaketa, aitzurraz) eta emakumezko aizkolariak. 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Zangozako musika-banda. Euskal Musika. Taconera parkea. Kalejira txistulariekin.

1939 Carlos Elvira Gorraiz

16/17

ARRATSALDEZ

GAUEZ

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Jota-erronda. Udaletxe plaza. Gracia Navarra jotari-taldea eta Ecos del Arga errondaila. 18:30 Zezen-feriaren bosgarren zezenketa. Zezenplaza. 20:00 Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Innerve. 20:30 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Fórmula V. 22:00ak arte. Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Scorpio orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Andaluzia: Nafarroako Andaluziaren Etxeko Herencia del Sur taldea. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kale-animazioa: Il Criceto, Tarragonako Traüt taldearen eskutik, Karlos III. aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren seigarren bilduma. Su-etxea: Focs d’artifici Europlá (Valentzia). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. A pelo y tú (Platero y tú gogoan) eta Radiofunkens. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Banda del Desagüe. Goizaldeko 01:30ak arte. Basotxoa. Rojillos Blues Band. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Azabache orkestra. Goizaldeko 03:00ak arte. Kontzertua. Gazteluko plaza. La Unión. Cadena 100. Euskal Musika. Taconera parkea. Flakutt.


I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

UZTAILAK

12

ASTEARTEA

HIRI SENIDETUEN EGUNA GOIZEZ 06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza. 08:00 Zezen-entzierroa. Festetako seigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik. 11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte.

12:00 Musika-banden irteera. Udaletxe plaza, Kale Nagusia, Descalzos kalea eta Zezen-plaza. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Txingaerute Txapelketa (gizonak). Erakustaldiak: aizkolariak (4 proba diferente) eta proba konbinatuak (kimuak). Herri-kiroletako probak, haurrendako. Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Voces del Ebro eta jotari berriak (María Blanco eta Mateo Beamonte). 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Harmonie Bayonnaise. Euskal Musika. Taconera parkea. Kalejira gaitariekin. 13:30 Harrera, Kondestablearen jauregian, Baiona, Yamaguchi, Paderborn eta Colombiako Pamplona hiri senidetuei.

1952 Castro Atucha

18/19

ARRATSALDEZ

GAUEZ

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. 18:30 Zezen-feriaren seigarren zezenketa. Zezenplaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Foru Rock Band. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Calle Mayor orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Galizia: Nafarroako Galiziaren Etxeko Lusquefusque eta Os filios de Breogán taldeak. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kale-animazioa: Zeppelin, Lleidako La Baldufa taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren zazpigarren bilduma. Suetxea: Pirotecnia Tomás (Castelló). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Vendetta eta Sueños Rotos. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Alto Standing orkestra. Goizaldeko 3:00ak arte. Musika-banden irteera. Udaletxe plaza. Kontzertua. Gazteluko plaza. Pignoise. Cadena 100.


I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

UZTAILAK

13

ASTEAZKENA

GOIZEZ

ARRATSALDEZ

GAUEZ

06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako zazpigarrena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, Autobusgeltokitik. 10:45 Zezen-jaialdia. Zezen-plaza. Sarrera, doan. 11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Musika-banden irteera. San Frantzisko eta Gazteluko plazak. Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Voces Navarras eta jotari berriak (Laura Ferraz eta Carolina Luquin). Herri-kirolak. Foruen plaza. Erakustaldiak: aizkolariak (kanaenborra), Ikusgarri motozerralariak (zurezko irudiak) eta I単aki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak. 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Bu単uelgo musikabanda. Euskal Musika. Taconera parkea. Kalejira albokariekin.

1958 Mariano Zarag端eta

20/21

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Jota-erronda. Udaletxe plaza. Andosillako jotaeskola. 18:30 Zezen-feriaren zazpigarren zezenketa. Zezenplaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Kaoba orkestra. 22:00ak arte. Rock & Wine terraza. Foruen plaza. Inconexa. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Moncayo Band orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Asturias: Asturiasen Etxeko gaitari-banda. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin. Paseoan. Kaleanimazioa: Los Funebres, Zaragozako Artea taldearen eskutik, Karlos III.aren oinezkoendako pasealekuan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren zortzigarren bilduma. Su-etxea: MC Pyro klangfeuerwerkskunst (Austria). 23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Koma eta Khous. Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Kaoba orkestra. Goizaldeko 01:30ak arte. 24:00 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Milenium orkestra. Goizaldeko 03:00ak arte. Kontzertua. Gazteluko plaza. La Guardia. Cadena 100. Euskal Musika. Taconera parkea. Anje Duhalde.


I 6 I 7 I 8 I 9 I 10 I 11 I 12 I 13 I 14 I

UZTAILAK

14 OSTEGUNA

POBRE DE MĂ?! GOIZEZ 06:45 Dianak. Udaletxe plaza eta Zezenplaza. 08:00 Zezen-entzierroa. Zortzigarrena, festetako azkena. 09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, festa hauetako azkena, Autobusgeltokitik. 10:45 San Ferminen Zortziurrena. Udaletxe plaza. Udalbatza San Lorentzo parrokiara joanen da, elizkizunean parte hartzera. Bertan, Musika Kapera arituko da.

11:30 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte. 12:00 Musika-banden irteera. Labrit pilotalekua eta Karlos III.aren etorbidea. Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. La Ribera Canta. Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako 3. mailako aizkolarien txapelketa. Nafarroako ingude-jasotzaileen txapelketa. Mikel Saralegi harrijasotzailearen erakustaldia. 13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Irulegi-Aranguren ibarreko musikabanda. Euskal Musika. Taconera parkea. Kalejira trikitilariekin. 14:00 Agurra, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari. Udaletxe plaza.

1959 T. Vicente

22/23

ARRATSALDEZ

GAUEZ

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezenplazaraino.

22:00 Zezensuzkoa. Santiago plaza. Musika-banden irteera. San Frantzisko plaza. Bukaera: Udaletxe plaza.

18:00 Hauek festa hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte. Jota-erronda. Udaletxe plaza. BuĂąuelgo jota-eskola. 18:30 Zezen-feriaren zortzigarren zezenketa, festetako azkena. Zezenplaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Cantina mariachia. 22:00ak arte. 20:30 Gazte-dantzaldia. Sarasate pasealekua. Magia Negra orkestra. 23:00ak arte. Herri-musika. Basotxoa. Gracia Navarra jotaritaldea eta Ecos del Arga errondaila. 21:00 Bertako musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela parkea. Sanferminak 2011 Nazioarteko Lehiaketaren bederatzigarren bilduma. Su-etxea: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza). 24:00 2011ko Sanferminen azken ekitaldia. Udaletxe plaza. Pobre de mĂ­! eta azken traka.


2011ko SANFERMINAK

ZEZEN FERIA 2011

1974 Pedro Lozano de Sotés / Francis Bartolozzi

5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

24/25

Uztailak 5, asteartea. 20:00 Sei zezenko, Sevillako El Parralejo ganadutegiarenak. Dibisa: urre zaharra eta berdea. Xakia: piku-hostoa ezkerreko belarrian, eta ezkerreko belarria osorik. Nobilleroak: Jiménez Fortes, Sergio Flores eta López Simón. Uztailak 6, asteazkena. 18:30 Sei zezen, adarrak kamustudunak, Santa Martako San Mateo ganadutegiarenak (Salamanca). Dibisa: zuri, gorrimin eta horia. Xakia: akatsa bi belarrien behealdean. Burtzikariak: Pablo Hermoso de Mendoza, Sergio Galán eta Roberto Armendariz. Uztailak 7, osteguna. 18:30 Sei zezen, Jerez de la Fronterako Torrestrellarenak (Cádiz). Dibisa: urdin eta urre-kolorekoa. Xakia: ezkerreko belarria pitzatuta. Toreatzaileak: Rubén Pinar, Arturo Saldívar eta Esaú Fernández. Uztailak 8, ostirala. 18:30 Sei zezen, Medina de Sidoniako Hros. de José Cebada Gagorenak (Cádiz). Dibisa: gorri-berdea. Xakia: uztaia bi belarrietan. Toreatzaileak: Francisco Marco, Morenito de Aranda eta David Mora. Uztailak 9, larunbata. 18:30 Sei zezen, Constantinako Dolores Aguirre Ybarra andrearenak (Sevilla). Dibisa: hori-urdina. Xakia: bi belarriak kamustuta. Toreatzaileak: Salvador Cortés, Alberto Aguilar eta Joselillo. Uztailak 10, igandea. 18:30 Sei zezen, Lora del Ríoko Miurarenak (Sevilla). Dibisa: berde-gorrimina. Xakia: garranga eta akatsa ezkerreko belarrian, eta eskuinekoa, kolpez kamustuta. Toreatzaileak: Juan José Padilla, Rafaelillo eta Serafín Marín. Uztailak 11, astelehena. 18:30 Sei zezen, San José del Valleko Fuente Ymbrorenak (Cádiz). Dibisa: berdea. Xakia: lantzapunta bi belarrietan. Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Cesar Jiménez eta Iván Fandiño. Uztailak 12, asteartea. 18:30 Sei zezen, Guadalix de la Sierrako Victoriano del Río Cortés jaunarenak (Madril). Dibisa: beltz-horia. Xakia: akatsa bi belarrietan. Toreatzaileak: Curro Díaz, El Juli eta Miguel Ángel Perera. Uztailak 13, asteazkena. 18:30 Sei zezen, Tamamesko El Pilar ganadutegiarenak (Salamanca). Dibisa: berde-zuria. Xakia: garranga bi belarrietan. Toreatzaileak: El Cid, El Fandi eta Daniel Luque. Uztailak 14, osteguna. 18:30 Sei zezen, Vejer de la Fronterako Núñez del Cuvillorenak (Cádiz). Dibisa: berde, zuri eta gorria. Xakia: laurdendua eskuineko belarrian, eta laiategia, ezkerrekoan. Toreatzaileak: Juan Mora, El Juli eta Sebastian Castella.


2011ko SANFERMINAK Uztailak 6, asteazkena Txupinazoa Irteera: Autobusgeltokitik, 17:00etan. Ibilbidea: Bakearen plaza – Taconera k. – Gartzia Ximenez k. – Tutera k. – Vínculo plaza – Vínculo k. – Sarasate pasealekua – Comedias k. – Pozo Blanco k. – Zapateria k. – Kontseiluko plaza – San Frantzisko plaza – Eslava k. – Kale Nagusia – Errekoleten plaza (bertan atsedenaldi txiki bat eginen da). Gero, hau izango da ibilbidea: Errekoleten k. – O-ko Andre Maria plaza – Sanduandia k.

2011ko SANFERMINAK – San Lorentzo k. – San Frantzisko k. – Campana k. – San Saturnino k. – Udaletxe plaza. Uztailak 7, osteguna San Fermin Irteera: Udaletxe plazatik, 9:30ean. Hortik abiatuta, Udalbatza lagunduko du, Mercaderes eta Curia kaleetan barna, Katedraleraino, Kabildoaren bila. Itzulera: Curia k. – Mercaderes k. – Udaletxe plaza – San Saturnino k. – Kale Nagusia (San Lorentzo elizaraino). Bertatik San Ferminen prozesioa abiatuko da ondokoetan barna: Taconera k. – San

Anton k. – Zapateria k. – Calceteros k –. Udaletxe plaza – San Saturnino k. – Kale Nagusia. Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden, meza esan bitartean. Elizkizunak amaitutakoan, Kabildoa eta Udalbatza lagunduko ditu Katedraleraino kale hauetan barna: Kale Nagusia – San Saturnino k. – Udaletxe plaza – Mercaderes k. – Curia kalea. Katedralera iristean, Konpartsak bertako atarian dantzatuko du, Kabildoari agurra emanez. Udalbatza ondoko kaleetan barna itzuliko

da Udaletxera: Curia k. – Mercaderes k. (bertan agurra eginen dio Udalbatzari) – Txapitela k. – Gazteluko plaza – Sarasate pasealekua – Alondegi k. – Tutera k. – Oliveto Kondearen etorbidea – Bakearen plaza – Autobusgeltokia. Uztailak 8, ostirala Haurren eguna Irteera: Autobusgeltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Taconera k. – Navas de Tolosa k. – Basotxoa k. – Errekoleten plaza. Konpartsak atseden hartuko du, Aduanako zokoan haurrek Santuari eskaintza egin bitartean. Ekitaldi hori amaitutakoan, ondokoetan barna ibiliko da, haurrekin batera: Kale Nagusia – San Saturnino k. – Udaletxe plaza – Mercaderes k. – Txapitela k. – Gazteluko plaza – Sarasate pasealekua – Comedias k. – Dindatxikia – Sarasate pasealekua – García Castañón k.– Lizarra k.– Tutera k. – Oliveto Kondearen etorbidea – Bakearen plaza – Autobus-geltokia. Uztailak 9, larunbata Irteera: Autobusgeltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Oliveto Kondearen etorbidea – Vianako Printzearen plaza – San Ignazio etorbidea – Nafarroako Gorteen k. – Estafeta k.– Telleria k. – Merced k. – Juan Albretekoaren k. – Andre Maria Erreginaren plaza (atsedenaldia). Atsedenaldia eta gero: Merced k. – Xabier k. – Estafeta k. – Ahumada Dukearen k. – Karlos III.aren etorbidea – Gazteluko plaza – Sarasate pasealekua – García Castañón k. – Lizarra k.– Taconera k. – Bakearen plaza – Autobus-geltokia.

1935 José Luis Elvira

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

Uztailak 10, igandea Irteera: Autobus-geltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Oliveto Kondearen etorbidea – Tutera k. – Zaragozako etorbidea – Leire k. – Bergamín

26/27 k. – Arrieta k. – Amaia k. – Leire k. – Aralar k. (atsedenaldia Eskolapioen ikastetxean). Atsedenaldia eta gero: Aralar k. – Teobaldoen k. – Erriberri k. – San Fermin k. – Bergamín k. – Galizia etorbidea – Zangoza k. – San Fermin k. – Foruen plaza – Autobus-geltokia. Uztailak 11, astelehena Aiton-amonen eguna Irteera: Autobusgeltokitik, 9:30ean. Konpartsa Foruen plazan eta Gaztelugibelen barna abiatuko da Erruki Etxera, bertan bisita egitera. Gero, ibilbide hau egingo du: Gaztelugibel – Foruen plaza – Yanguas y Miranda k. – Taconera k. – Kale Berria – San Frantzisko plaza (atsedenaldia). Atsedenaldia eta gero: San Frantzisko k. – Ansoleaga k. – San Saturnino k. – Kale Berria – Kontseiluko plaza – Zapateria k. – Pozo Blanco k. – San Nikolas k. – San Migel k. – Sarasate pasealekua – Alondegi k. – Tutera k. – Oliveto Kondearen etorbidea – Bakearen plaza – Autobus-geltokia. Uztailak 12, asteartea Hiri senidetuen eguna Irteera: Autobusgeltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Taconera k. – Gartzia Ximenez k. – Tutera k. – Vínculo plaza – Vínculo k. – Sarasate pasealekua – San Migel k. – San Gregorio k. – Ziudadela k. – Aduanako zokoa – Kale Nagusia – Errekoleten k. – O-ko Andre Maria plaza – Sanduandia k. – Jarauta k. – Eslava k. – Descalzos k. (atsedenaldia, Kultura Alorrean). Atsedenaldia eta gero: Descalzos k. – Eslava k. – Jarauta k. – San Saturnino k. – Udaletxe plaza – Mercaderes k. – Estafeta k. – Amaia k. – Orreaga etorbidea – Gartzia Ximenez k. – Tutera k. – Oliveto Kondearen etorbidea

– Bakearen plaza – Autobus-geltokia. Uztailak 13, asteazkena Irteera: Autobus-geltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Oliveto Kondearen etorbidea – Vianako Printzearen plaza – San Ignazio etorbidea – Sarasate pasealekua – Gazteluko plaza – Txapitela k. – Mercaderes k. – Mañueta k. – Jauregiko Aldapako k. – Maiatzaren biaren k. – Carmen k. – Navarreria k. – San Jose plaza (atsedenaldia). Atsedenaldia eta gero: Curia k. – Mercaderes k. – Estafeta k. – Ahumada Dukearen k. – Karlos III.aren etorbidea – Gazteluko plaza – Sarasate pasealekua – Alondegi k. – Tutera k. – Gartzia Ximenez k. – Taconera k. – Bakearen plaza – Autobus-geltokia. Uztailak 14, osteguna Irteera: Autobus-geltokitik, 9:30ean. Ibilbidea: Bakearen plaza – Taconera k. – Gartzia Ximenez k. – Tutera k. – Vínculo plaza – Sarasate pasealekua – Comedias k. – Pozo Blanco k. – Zapateria k. – Udaletxe plaza. Plaza horretatik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han San Ferminen Zortziurrena eginen dute. Elizkizuna egin bitartean, Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden. Ondoren, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Udaletxe plazan hainbat dantza eskainiko ditu, Udalbatzaren eta Hiriaren ohoretan. Gero, Kale Berrian, Kontseiluaren plazan eta Zapateria kalean barna ibili eta Udaletxe plazara itzuliko da. Bertan Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak eta Iruñeko haurrek ADIOA eginen diote elkarri.


2011ko SANFERMINAK

2011ko SANFERMINAK

Entzierroaren ibilbidea Santo Domingo kalea. Udaletxe plaza. Mercaderes kalea. Estafeta kalea. Xabier kalea. Telefónica. Kailejoia. Zezen-plaza.

tan egon behar dute, betiere udaltzainen aginduei orpoz orpo men eginen dietela, partehartzaileen segurtasunaren hobe beharrez.

Arriskua Entzierroa esperientzia paregabea da ikusleendako, eta, are gehiago, zezenen aitzinetik korrika egiten dutenendako. Arriskua eta gaitasun fisikoa dira ikuskizun honen ezaugarri nagusiak.

Bazterrak eta atariak Debeku da, ezen hagitz arriskutsua baita, ganaduak irten aitzinetik ibilbideko bazter, zoko, atari edo establezimenduetan babestea.

Argibideak Entzierroan korrika egin nahi eta eskarmentu gutxi duten korrikalariek lasterketa arriskutsu honen ezaugarrien berri jakin behar dute. Halaber, beren buruen eta aldamenekoen segurtasuna babesteko hartu beharreko neurriak ere ezagutu behar dituzte. Prestakuntza fisikoa Entzierroan ezin du edozeinek parte hartu: beharrezkoak dira sosegua, erreflexuak eta prestaketa fisiko ezin hobea. Inork ez du parte hartu behar, baldintza horiek bete ezean. Izan ere, arriskua handia da. Tarte bat baino ez Ezinezkoa da entzierroaren bide osoa egitea: lasterkariek zein tarte jo egokiago eta hori hautatu behar dute, bertan korrika egiteko. Adinez, nagusi 18 urtetik beherakoek debeku dute korrika egitea. Ekipamendu egokia Ezinbestekoa da, norbere segurtasunaren hobe beharrez, jantzi eta oinetako egokiak eramatea.

Beste hainbat argibide Udal-argibideak 010 eta 948 420 100 www.pamplona.es Turismo-bulegoa Orreaga etorbidea Tel. 848 420 420 Irekita, uztailaren 6tik 14ra bitarte. Ordutegia: 9:00 – 14:00 eta 15:00 – 18:00. Intereseko telefonoak Udaltzaingoa 092 Polizia Nazionala 091 Hiri-garraioa 901 502 503 Ibilgailu-biltegia 948 420 444 Posta eta telegrafoak 902 197 197 Iruñeko Postetxea 948 207 217 Objektu galduak 948 420 612 Iruñeko aireportua (Noain) 948 168 750 Guardiako farmaziak 948 222 111 Tren-geltokia 902 320 320 Taxiak 948 23 23 00 948 35 13 35 Larrialdiak 112

Zuzen egin korrika Aurrerantz zuzen egin behar da korrika, zezenen edo beste lasterkarien aitzinetik gurutzatu edo gelditu gabe. Ez zezenik ukitu Zezenei ez zaie inon eta inolaz ere deitu behar edo haien arreta bereganatu. Korrikalariek ez dituzte ganaduak ukitu behar, eta distantzia zuhurra gorderik eta itzala edukita egin behar diete erronka. Aurreikusi nondik irten Lasterkariek aurrez erabaki behar dute non erretiratu entzierrotik, eta ibilbidearen alboetatik egin behar dute hori. Ez dute supituki gelditu behar, ezta hesi, atari edo antzeko batean gelditu ere, ezen, hala egiten badute, lasterketa bera eta beste korrikalariek babesa hartzeko aukera oztopatuko baitituzte.

Kondestablearen Jauregia Erakusketak Festa Uneak (ezkaratzea) Azkar! 60ko hamarkadako entzierroak, Zubieta eta Reteguiren Argazki Funtsan (patioa). Tauromakiako Ametsak. María Franco. (1. solairua). Ordutegia: 11:00 – 14:00 (uztailak 8, 9, 10, 11 eta 13).

Hondarra libre utzi Zezen-plazara sartu ahala, korrikalariek ahal den azkarren hartuko dute babesa hesiaren atzean, eta hesia libre utziko diete atzetik datozenei. Ez diete zezenei deituko, eta ez dira geldituko plazako hondarrean, unaiek eta kapadunek haien lana egin dezaten.

Trabarik ez Korrika egitean ez da gainean eraman behar oztopo egiten ahal duen deus, ez bizkar-zorrorik ezta kamerarik ere.

ENTZIERROAN KORRIKA EGITEKO OHARRAK

Muga-ordua Korrikalariak, beranduenez, goizeko 7:30ean sartu ahalko dira ibilbidera. Udaltzaingoa Entzierroan korrika egin nahi dutenek udaltzainek egindako barrerek zedarritutako tartee-

BESTE HAINBAT ARGIBIDE

Rodezno Kondearen Plaza Hauek Festa Hauek! Uztailak 7 – 14: Haurrendako jarduerak goizez (11:30 – 14:00) eta arratsaldez (18:00 – 21:00). Uztailaren 6an, 18:00etatik aitzina. Maese Villarejoren Txotxongiloak. Uztailak 7 – 14. 20:00. Erakusketa: San Ferminetako Kartelak (erakusketa-aretoa)

28/29 San Fermin 2011 Nazioarteko Kartel Lehiaketa: Kartel irabazlea eta kartel aukeratuak (100 kartel). Uztailak 6: 18:30 – 21:00. Uztailak 7 – 14: 11:30 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Tren Txikia. Jarduerak bitartean Tren Txikia ibiliko da Entzierroaren monumentuaren (Karlos III.aren etorb.) eta festa-barrutiaren artean. Tren Txikia (Kale Berria – Runa Parkea). Uztailak 7 – 14 (11:00-14:00 eta 17:00-21:00). 25 minutuan behin. Gayarre antzokia Kontzertua: Iruñeko Ganbera Abesbatza. Opera-koruak: maitasun-istorio ospetsuak. Monteverdi, Purcell, Haendel, Haydn eta Glucken obrak. Uztailak 8, ostirala. 12:30. Tócala otra vez, Sam (Woody Allen). Zuzendaria: Tamzin Townsend. Aktoreak: María Barranco eta Luis Merlo. Uztailak 9 eta 10 (larunbata eta igandea). 21:00. Íntimo. Egilea, zuzendaria eta aktorea: Moncho Borrajo. Uztailak 11, 12 eta 13 (astelehena, asteartea eta asteazkena). 21:00. Hoy No Me Puedo Levantar. Antzeztokiei behin betiko agurra emateko emanaldiak. Uztailak 7 – 10. Azken emanaldiak. Uztailak 7, osteguna: 19:00. Uztailak 8 eta 9 (ostirala eta larunbata): 18:00 eta 22:30. Uztailak 10, igandea: 17:00 eta 21:30. Sarrerak erosteko: Auditoriumgo leihatilak, 902 33 22 11 telefonoa eta servicaixa. com web gunea. Nuevo Casino Principal Espartinen Dantzaldia. Uztailak 7 – 14. Entzierroaren ostean: 8:30 – 9:45. Gazteluko plaza, 44 bis.

Taconera parkea Nafarroa Oinezen Txokoa. Emanaldiak goizez, arratsaldez eta gauez. Zezen-Ikuskizunen gaineko solasaldiak Maisonnave hotela. Entzierroari buruzko solasaldiak. Uztailak 7 – 14. 09:00. Moderatzailea: Javier Solano. Sancho Ramírez hotela. Zezen-solasaldiak. Uztailak 7 – 14. Zezen-banaketaren ostean. Moderatzailea: Pedro Mari Azofra. Musika, kalean La Pamplonesa musika-banda. Iruñeko Gaitarien udal-banda. Iruñeko Txistularien udal-banda. Iruñeko gaita akademia. Artaxoako musika banda kultur elkartea. Tolosako txistularien banda. Ave Maria musika-banda. San Lorentzoko dantzariak. Andosillako jota-eskola. Arguedasko jota-eskola. Buñuelgo jota-eskola. Lizarrako jota-eskola. Gracia Navarra jota eskola eta Ecos del Arga errondaila. Ardanbera fanfarrea. Ortzadar fanfarrea. Elizaga Anaiak gaitari dultzaineroak. Donibaneko eskolako gaitariak. Ezpelur gaitariak. Fraile Anai-Arrebak gaitariak. Indart Baigorri. gaitariak. Donibaneko gaitariak. San Lorentzoko gaitariak. Txantreako gaitariak. SCR El Charco. Galtzagorri txaranga. Gauerdi txaranga. Jarauta 69 txaranga. Ziripot txaranga. Ortzadarreko txistulariak.


2011ko SANFERMINAK

2011ko SANFERMINAK

30/31

Kartelei buruz

Sanferminetako kartelak: Iruñearen ondare dokumentala San Fermin festak eta feriak iragartzen dituzten kartelak agiri grafikoak dira, eta XIX. mendetik sail bat osatzen joan dira, hutsune batzuk tartean, Udal Agiritegian. Izan ere, agiri horiek Iruñeko Udalak gauzatutako jarduera baten isla dira, Santuaren ohoretan egiten diren festetarako programaren berri jendaurrean iragarri eta sustatzearena alegia. Udalaren ondare dokumentalaren parte diren aldetik, agiri horiek ardura-multzo konplexu baten xedea dira, non helburua haien kontserbazioa, kudeaketa eta hedapena bermatzea baita. Kartel baten eginkizun nagusia hura ikusten dutenei gertaera jakin baten berri ematea izan da eta da, oro har. Hasieran, eginkizun hori testuen bidez betetzen zen, baina, pixkanaka, inprimaketateknikak hobetu ahala, beste osagai batzuk eransten hasi zitzaizkien, apaingarri gisara. Horrenbestez, jo dezakegu Udal Agiritegian kontserbaturik dagoen eta 1816an Iruñean inprimatutako testua –non iragartzen baitira Udalak San Ferminen ohoretan programatuta uztailaren 6tik 9ra egitekoak ziren zezenketak, dantzaldiak eta su artifizialak– gure festa-karteletan lehena izan zela. Atzean utzirik tinta lauak eta trazu soilak erabiliz irudi lañoekin egindako saioak –testuei fantasian eta sinboloetan oinarritutako irudiak eransteko beste teknikarik ez baitzuten erabiltzen–, XIX. mendearen bigarren erdialdean Sanferminetako kartelek bilakaera ikusgarria izan zuten, teknika litografikoetan eta oro har arte grafikoetan izandako aurrerapenei esker, halako eran non horren ondorioz behin betiko forma eta gaur egun aitortzen zaien munta artistikoa bereganatu zituzten. Kartelak Sanferminak iragartzeko manerarik hoberena izan direnez eta egun ere badirenez, Iruñeko Udalak, festen sustatzaile gisara jarduten duen neurrian, arreta berezia eman dio beti kartelen sorrerari, betiere unean uneko inguruabarrei erreparatuz eta prozedura diferenteak erabiliz, eta hori guztia islatuta gelditu da kartel mota ezberdinetan: zuzenean

enkargatzen ziren edo lehiaketak antolatzen zituzten, deialdi itxiak zein publikoak eginez, kontaezin diren aldaerak baliatuta denboran aurrera egin ahala. Kartelak egiteko baliatutako bi sistema horiek zuzeneko eragina izan dute agiri hauen ezaugarri fisikoetan. Izan ere, jatorri askotariko eta garrantzi-maila diferenteetako egile ugarik finkatu dituzte eduki ikonografikoak, eta hori euskarri- eta formato-mota askotarikoak erabiliz egin dute (ia hiru metro zituzten hasierako litografien paperekin hasi eta CDan egin arte), baliatutako arteadierazpeneko teknikak ere askotarikoak izan direlarik (adierazpen plastikoan tradizionalenak diren marrazkigintza edo pinturatik abiatu eta, argazkigintzako tekniketatik pasatuta, egungo diseinu digitaletaraino). Hori izango da seguruenik agiri-saila osatuta ez egoteko arrazoietako bat, bai eta hutsuneak betetzeko bildumazaleen merkatu beti zailean egindako erosketak eta dohaintza desinteresatuak beste aukerarik ez izateko arrazoia ere. 1846tik 1877ra bitarteko epeari dagokionez, bakarrik bederatzi ale kontserbatu dira, eta horiek erakusten dute litografiako enpresa iruindarrek eskaintzen zituztela diseinuak –diseinu horiek, antza, bertako artistek eginak izango zirelarik– eta inprimaketak ere beraiek egiten zituztela. Gero, 1880tik 1900era, Bartzelona, Madril eta Zaragozako litografia-etxe ospedunenek egin zituzten kartelak, haien zerbitzura zituzten artistek egindako diseinuak baliatuta, nahiz noiz edo noiz hemengo artistek ere egin zituzten. Garai horretatik, hamabi bat litografia gelditu dira, eta horietako batzuk ez daude osorik. 1900. urtetik aurrera, ordea, gutxienez kartel guztien ale inprimatu bat kontserbatu da, denboran zehar egin diren formato ezberdinetan, 1901, 1917, 1918 eta 1922koak kenduta. 1900. urtetik aitzina kartela lehiaketa bidez egiteko lehen saioek eta 1917-1920 eta 1925-1931 aldietan prestigio handiko artistei egindako zuzeneko enkarguek agiri grafiko mota berri baten agerpena ekarri zuten: jatorrizko zirriborroarena. Behin hori aukeratuta, paperean inprimatzen zuten arte grafikoetako etxeek. Guztira,

1975 Zudaire y Casas jatorrizko 144 zirriborro daude, guztiak, 1924tik aurrera eginak, 1914koa kenduta, eta aztertzeko modukoak. Sanferminetako kartelen eta haien egileen balorazio artistikoaz Artearen Historian aditua den Ignacio Urrizelqui arduratu da, lan miresgarria egin duelarik. Berriro esan behar dut, hemen, kartela artistak, bertakoak zein kanpoak, ezagutarazteko bidea izan dela, eta hala segitzen dutela izaten. Bertakoentzat pizgarri garrantzitsua da, haien ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera ematen baitie Udalak. Hala gertatu zen, antzinagoko batzuk baino ez aipatzeagatik, Ciga, Zubiri, Basiano, Muro Urriza, Lozano de Sotés edo Crispín pintoreen kasuan. Kanpokoentzat ere interesgarria izan daiteke, dela diruagatik dela kartelaren hedapenak duen muntagatik. Azkenik, kartelen diseinua

artista garrantzitsuei, hala nola Penagosi, Bartolozziri edo León Astruci, enkargatzeko erabakiak bertako molde estetikoak eraldatu zituzten joera berritzaileei ireki zien bidea. Iruñeko Udalaren ondare dokumentalaren kudeaketaz arduratzen naizen aldetik, esan behar dut aukera egokia deritzodala 1900dik hona eginiko kartelen artean 2011ko sanferminetako eskuko programa ilustratzeko hogeitamar bat kartel hautatzeari. Izan ere, programa toki egokia da kartel horiek eskala handian erakusteko.

Ana D. Hueso Pérez Udaleko Artxibozaina


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.