URDAIBAI MAGAZINE 37 ZENB.

Page 1

GEURE KIROL TRADIZIONALAK SUSTATZEN

AHUAKATEAK, BADAUKO BERE LEKUA BUSTURIALDEAN ELEIZATEAK ETA GORABEHERA ERLIJIOSOAK ALKARRIZKETA, ARKAITZ BILBAO BASERRITARREN AZKEN BELAUNALDIA? JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA,ERRIGOITIAR JATORRIKO BILBOTAR MUSIKARI HANDIA EREÑO URDAIBAIKO JAGOLEA NESTOR BASTERRETXEA 100 URTE 2024 zenb. 37 MAGAZINE urte

Zure etxe berriko giltzak ematen dizkizutenean

KUTXABANK GAZTE HIPOTEKA

*Tasazio-balioaren eta salerosketa-balioaren arteko zenbateko txikienaren %95era arte. Eragiketa ematea Kutxabank SAk onartu beharko du. Gazte hipoteka eskuratzeko, titularrak 35 urtetik beherakoa izan behar du. Gehienezko epea: 30 urte. Kutxabank, SA, Kale Nagusia 30-32, Bilbo, IFK: A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 5226 liburukia, 0 liburua, BI-58729 orria, 1. folioa, 1. inskripzioa.

Etxebizitzaren balioaren arte* %95era

GAZTE HIPOTEKA
KUTXABANK
Gaztea izatearen Hypea

JAKITEA...

BORONDATEA IZATEA EZ DA NAHIKOA

"Jakitea ez da nahikoa, aplikatu egin behar dogu. Borondatea izatea ez da nahikoa, aplikatu egin behar dogu" Johan Wolfgang Goetheren baieztapen hauek geure bizitzaren eta gizartearen alderdi guztietan aurrera egiteko gakoa dira. Urdaibai Magazineko ale honetan, Busturialdea-Urdaibaiko funtsari estu lotuta dagozen kultura, historia eta ekonomia arloko gaiak jorratuko doguz. Herri-mendiak, nekazaritza, kirol autoktonoak, elizateak, landa-munduko errealidadeak izan dira eta dira.

Nekazaritza-sektoreak belaunaldi-erreleborik ez daukola jakiteak ez dau ezertarako balioko baldin eta neurri eraginkorrak aplikatzen ez badoguz; herri-kirolek plazetara bueltatzeko estimuluak behar dabezela jakiteak ez dau ezertarako balioko babesten ez badogu; gure mendien etorkizuna zalantzazkoa dala jakiteak haien izaera eta paisaiak zaintzen ez badoguz; elizateen kudeaketa-eredu zaharra gertukoa eta irisgarriagoa zala jakiteak ez gaitu demokratago egingo haien balioak gobernantzan txertatu barik; emakumeok bakea eraikitzeko baliagarri handiak garela jakiteak; edo talentua leku ezkutuenetik badator be talentua dala jakiteak, eta aukerak baldin badaukoz bakarrik distiratuko dala jakiteak, asko jakitea da; halanda be, ez dau balioko egoera bakoitza hobetzeko aplikatzen ez badogu.

Potentzial soziokultural eta ekonomiko horren guztiaren barri ematen da aldizkari honetako orrialdeetan, eta persona guztiek doan eskura daikee, gure iragarleen berebiziko laguntzari esker. Eta Goethek esan zauen bezala, aplikau egin behar dogu, pertsonalki eta kolektiboki, jakiteak, planifikatzeak eta borondatea edukitzeak jarduten badogu bakarrik balio dabe eta.

ARGITARATZAILEA

NUEVA EUROPA S.L

Carlos Gangoiti, 15, behea Gernika-Lumo (Bizkaia) nuevaeuropa@nuevaeuropa.eus www.nuevaeuropa.eus

HARPIDETZA

Aldizkaria jaso nahi badozu, gugaz harremanetan jarri hemen: urdaibaimagazine@nuevaeuropa.eus tel.: 94 625 06 06 www.urdaibaimagazine.eus

URDAIBAI MAGAZINE NUEVA EUROPA S.M-REN LANTALDEAK BURUTU DAU

Urdaibai Magazinek ez dauz bere gain hartzen hirugarrenek emondako eritxiak edo egindako komentarioak.

36,orrialdeko argazkia Freepik-etik hartua da.

LEGE GORDAILUA: BI-153-2015

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dau.

PUBLIKAZIOA DATA: 2024.05.02

AURKIBIDEA

04 20 28

22

36

32

10

19

ERREPORTAJEA. Kirol Tradizionalak sustatzen DANONARTEAN.

KOLABORAZIOA María Oianguren Idigoras

Gernika Gogoratuz. Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko Zuzendaria

VISIT URDAIBAI. Ereño

ALKARRIZKETA. Arkaitz Bilbao

Baserritarren azken belaunaldia?

LEKUKO. Eleizateak eta gorabehera erlijiosoak

KALERIK KALE. Juan Crisóstomo de Arriaga

ARTEAN. Nestor Basterretxea

SALTSA PORRU. Ahuakatea

BERDEAN. Mendi Publikoak

LABUR LABUR.

Gu Urdaibai
22 20 40 28 30 32 36 04
44
PEFC/14-38-00193

Erreportajea

4 urdaibai magazine
Txokor batze Argazkia: Sustabiz Fundazioa.

GURE KIROL TRADIZIONALAK

sustatzea, geure erronka

Kirol nagusiei babes masiboa emoten jake egoera globalean eta honen aurrean geure kultura tradizionaletik sortu ziran kirolen oraina eta etorkizuna, herri-kirolak, arrauna eta pilota, desabantaila nabarmenean dagoz. Halanda be, Busturialdea-Urdaibain beste ikuspegi bat zabaltzen da, askoz be pozgarriagoa, Sustabiz Fundazioa eragile dinamizatzailea izanik.

Sustabizek taldean lan egiteko erronka plazaratzen deusku.

Orain dala urtebete sortu bazan be, Sustabiz Fundazioa emaitza onak lortzen ari da eskualdeko akulu gisa, geure kirol-kultura tradizionala hiltzen ez ixteko edo, hobeto esanda, berpizteko. "Apirilean urtebete bete genduan eta % 100ean sentitzen gara, gure aurreikuspenak betetzen ari dira. Gure kiroletan bezala, jasotze bat gehiago, palakada bat gehiago, asmatze bat gehiago... beti gainditu gura dogu geure burua eta hori da gure leit motiv-a. "Zaleek" laguntzen gaituela sentitzen dogu, lanak eta ahaleginak beti merezi dabela", nabarmendu dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazioko zuzendariak. Irabazi-asmo bako erakunde pribatu gazte honen misioa Herri Kirolak, Euskal Pilota eta Arraunketa sustatzea da.

GURE MUGETATIK HARATAGO

Bere lehen urtean, Sustabizek lorpen handiak lortu dauz, besteak beste, Europara jauzi egitea. AEJeST Kirol Tradizionalen Europako Alkartean sartu da. Bertan, Europako 17 herrialdetako federazinoak, fundazinoak eta alkarteak dagoz. "AEJeSTko kide izatea harro egoteko modukoa da; izan be, guretzako Europa mailako beste alkarte batzuekaz harremanetan egotea suposatzen dau, eta sustapeneko, ikerketako, Erasmus+...

proiektuak abian jartzeko aukera emoten deusku. Maila horretako lankidetzak esperientzia, ikaskuntza-prozesua eta beste maila bateko harremanak ekarriko deutsoez Fundazinoari", azaldu dabe Sustabizetik

Jose Angel Hoyosek, AEJeST Joko eta Kirol Tradizionalen Europako Alkarteko idazkariak, Sustabizeko 2023. urteko balantzearen aurkezpenean nabarmendu ebanez, Europako alkarteak 17 herrialdetako 99 alkarte ados jartzeko aukera emoten dau, eta arazo amankomun bat identifikatzen dau: "belaunaldi barriak ez dira lotzen. Zaila da gure adinekoek kirolagaz eta jolas tradizionalekaz itxi deuskuena transmititzeko denbora librea emoten daben boluntarioak aurkitzea. Gure umeei erakutsi behar jake hau dala geure kultura ".

BUSTURIALDEA-URDAIBAIKO KONPROMISOA

Bere lehen urtean, Sustabizek lorpen handiak lortu dauz, besteak beste, Europara jauzi egitea.

Beste erronka bat izan dira Busturialdeko udalekaz egindako aliantzak. Orain arte honakoek babesten dabe proiektua: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta; Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta. "Lau urterako hitzarmenak dira, "Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen" proiektuaren barruan herri kirolak, euskal pilota eta

urdaibai magazine 5
>>>

arrauna sustatzeko. Sustabiz Fundaziotik asko eskertzen deutsague proiektu honetan laguntzen deuskuen udalei eta eragile publiko eta pribatu guztiei. Konpromisoa guztiona da geure kirolen sustapenaren alde lan egiteko", nabarmendu dau Jesus Manuel Madariaga Sustabiz Fundazinoko presidenteak.

Eskualdeko konpromiso hori oinarri hartuta, Sustabizek "Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak 2024" programa martxan jarri dau pausu sendoz, eta herri horreetako batzuetako plaza eta frontoietan hasi da entzuten gure kirol autoktonoen inguruko txaloen, animo-oihuen, ahaleginaren soinuaren eta dibertimendu-giroaren oihartzuna.

2023an be modu pilotuan funtzionau eban programa honek, Udako Gure Kirolak Sustatzen Kanpusagaz eta ikastetxeen arteko topaketekaz. Aurton helburua berbera da: geure eskualdean Euskal Pilota, Arrauna eta Herri Kirolak sustatzea, bereziki belaunaldi barrien artean, baina anbizio handiagoagaz. Busturialdea-Urdaibaiko herrien arteko kohesinoa, koordinazinoa eta inplikazinoa gure kirol tradizionalen inguruan; eskualdeko gazteek euskal kultura eta kirola barnera daiezan laguntzea, gazteak inguruko talde, auzo eta herrietan batu eta egonkortzea; jaialdiak herri kirolen, arraunaren eta euskal pilotaren bidez gizarte alkargune bihurtzea; Busturialdea-Urdaibaiko ikastetxeetan Herri Kirolaren sustapena bultzatzea eta/edo kirolarien, gurasoen eta bertaratuen arteko harremanak sendotzea dira Sustabiz proiektuaren helburuetako batzuk.

Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileak 2024 Busturialdea-Urdaibaiko 20 udalerrietan herri kirolen, euskal pilotaren eta arraunaren inguruko topaketa parte-hartzaileak antolatzean datza eskola adineko (6 eta 14 urte bitarteko) neska-mutileei zuzenduta. Programak barne hartzen dau herri-kirolak egitea, parte-hartzaileen adinari egokitutako materialakaz eta araudiagaz, eta bereziki inplikatzen dauz eskualdeko udalak, ikastetxeak eta familiak. Gainera, goi mailako "Herri Kirolariak", arraunlariak eta pilotariak be aritzen dira.

6 urdaibai magazine
Ingude jasotze erakustaldia.Argazkia: Sustabiz Fundazioa Trontza Herri Kirolak Sustabiz zentruan, Box Crossfit Gernika . Argazkia: Sustabiz Fundazioa

ARRAKASTA

ETA PARTAIDETZA

Zentroan 22 emakume daukoguz entrenatzen, emaitza ezin hobeekaz. Herri kirolen ateak mundu guztiari zabaldu deutseguz

Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen Jardunaldi Partehartzaileen programa urtarrilaren 27an hasi zan, Ajangizen. Horren ondoren Bermeoko topaketa etorri zan, Bermeoko Herri Kirol Txapelketa Herrikoia izena hartu ebana, eta "oso arrakastatsua" izan zan.

60 parte-hartzaile baino gehiago izan ziran lehen edizinoan, bi jardunalditan antolatua, bata entrenamendukoa eta bestea lehiaketakoa. Bietan, publikoak sutsuki babestu ebezan 3 pertsonako taldeetan (emakumezkoak zein gizonezkoak) antolatutako parte-hartzaile animosoak. Kirolariek indarrak neurtu ebezan Trontza, Harrijasotze, Txinga erute, Ingude jasotze eta Arrauna diziplinetan.

Plaza eta frontoietan hasi da entzuten gure kirol autoktonoen inguruko txaloen, animo-oihuen, ahaleginaren soinuaren eta dibertimendu-giroaren oihartzuna

Herriz herriko topaketen helburua "Busturialdeko herritarrak herri kiroletan inplikatzea da. Bermeokoa formatu berezia izan zan, gazteak eta adinekoak herri kirolariak bezala probatzera gonbidatzeko. Ez zan izan ohiko erakustaldia, pausu bat gehiago emon genduan, eta Bermeoko herria inplikatu genduan parte hartzera animatuz. Geure fundazinoaren idealetan herritarrak Herri Kirolen sustapenean inplikatzea dago eta topaketa honek hori lortzeko osagai guztiak daukoz", adierazi dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazinoko zuzendariak. Honek be nabarmendu dau Gautegiz Arteagako jardunaldian izandako arrakasta.

ATEAK ZABALDU

PLAZAK KONKISTATZEKO

Sustabiz Herri Kirolen Zentroaren sorrera, Box Crossfit Gernikan kokatua, zorionekoa izan da gure kirolen sustapenari bultzada emoteko, batez be Busturialdeko gazteen artean, eta nabarmentzekoa da be emakumeen partaidetza herri kiroletan. "Urte bakar batean, Sustabiz Herri Kirolen zentroan 22 emakume daukoguz entrenatzen, emaitza ezin hobeekaz. Emakumeak gure kirolean murgilduta dagoz eta erakustaldiak eskaintzen dabez, erronketan parte hartzen dabe eta gure kirol-kultura sustatzeko lanean funtsezkoak dira. Harro gagoz herri kirolen ateak mundu guztiari zabaldu deutseguzelako", nabarmentzen dabe Sustabizetik.

“Lehenengo pausua Herri Kirolen entrenamendu zentro bat martxan jartzea zan eta erabiltzaile guztiei ateak zabaltzea. Herri kirolen historiak kontrakoa kontatzen deuskun arren. Izan be, herri kirolen diziplina desbardinak familien artean edo nukleo txikien artean transmititzen ziran, eta nukleo horreetara sartzea zaila izaten zan. Praktika bera ezkutatzen be saiatzen ziran, ondokoak ez ezagutzeko ze entrenamendu maila eukan plazan egin behar zan apustuari begira. Egiten ari garen lana guztiz kontrakoa da, oztopo guztiak haustea, espazio bat egokitzea, materiala eta ahalik eta jende gehien gure kiroletara erakarriko daben entrenatzaileak izatea. Horren ondorioz, Inhar Urruzuno topera dabil hainbat diziplinatan entrenamenduak egiten, harri-jasotzen, trontzan, ingude-jasotzean... gaur egun zentroko erabiltzaileen mailari dagokionez datu hain arrakastatsuak izatearen “errudunetako” bat bera da" azaldu dau Joseba Etxebarriak.

urdaibai magazine 7
>>>

EGUTEGIA

• Urdaibai Gure Kirolak

Sustatzen Jardunaldi

partehartzaileak

Maiatzak 18, SUKARRIETA

Ekainak 9, BUSTURIA

Ekainak 29, ELANTXOBE

Uztailak 27, KORTEZUBI

Irailak 8. NABARNIZ

Irailak 29, MENDATA

Urriak 6, EREÑO

Azaroak 9 eta 10, FORU

* Muxika, Arratzu, Murueta, Mundaka eta Gernika datak zehazteke.

• Herri Kirol Erakustaldia

Maiatzak 15, MENDATA

Datuak aipatzerakoan, zentroaren jarduera hasi zanean, entrenatzaileen dedikazinoa astean 4 orduko jardunaldi bat zan. "Gaur egun Inhar Urruzuno hor dabil topera lanaldi osoko jardunaldiagaz. Hori da bertan gabizen erabiltzaileen zenbakiak horretara eramaten deuskulako.”

2023ko maiatzean zentroa harrijasotze, trontza, lasto jasotze eta lastoa botatzeko tailerrakaz hasi zan eta ordutik hona 52 erabiltzaile desbardin pasa dira zentrotik, 25 emakumezko 27 gizonezko. Teknologia barriez baliatuta, 766 erreserba zenbatu dauz entrenamenduetarako erreserbak egiteko aukera emoten dauen aplikazinoak. Zenbakiei dagokienez, Arkupe Sustabiz Kirol Alkartearen bidez pilotan federatutakoen 18 fitxak nabarmentzen dira, 6 gizon eta 12 emakume. Emakumeen parte-hartze horrek Sustabizek emakumeen artean kirol autoktonoen praktika sustatzeko helburua lortzeko egiten dauen lana islatzen dau.

KM0 KIROLARIAK

Etxean entrenatzea bizigarria da, eta hori da bere indarguneetako bat. Sustabizek Herri Kirolen Zentroan egiten dauen lanagaz lortutako zaletasunari esker, hainbat topaketa egin ahal izan ziran inguruko herrietan, ondorioak ateratzeko. Honek guztiak zentroko lana hobetzeko eta 2024ko zerbitzua eta programazinoa antolatzeko jardunaldi pilotu gisa balio izan dau. "Gai izan gara plazarik pla-

za ibili diran kirolari gehienak bertakoak izateko. Horrela, hurbilagoko kimika bat sortzeko, kirolariak animatzera etorten diran senide eta koadrilei dagokienez. Hori da sustatu gura doguna, Km0 kirolariak geure plazetan egotea".

Gure herrikulturaren eta tradizinoen funtsezko parte bat zaintzea eta iraunaraztea da helburua

Hasieran aipatu dogun bezala, geure kirol autoktonoak lehengo baserritarren eta arrantzaleen lanetik datoz zuzenean, baina hauen oraina eta etorkizuna iraganeko espiritutik oso urrun dagoz. Orain motibazinoa desbardina da, ez da inguruko herrien, baserrien edo familien arteko erronka. Sutabizek hesi guztiak apurtzeko ahalegina egiten dau. Baserritarren lan gogorragaz "erein gero batzeko" esaeragaz bat egiten dau. Gaur egun, gure herri-kulturaren eta tradizinoen funtsezko parte bat zaintzea eta iraunaraztea da helburua. Geroko uzta onari begira, Sustabizen lana ereitearen lehen pausu horretan datza. “Oso eskertuta gagoz Urdaibaiko herri guztiei. Niretzat orain gure erronka erakutsi deuskuen laguntzari erantzutea da, geuk be neurria emotea. Orain hasten da benetako erronka. Proiektu asko doguz bistan. Ereitea izango da gure lana. Gu ez gara lehiatuko, fruituek beste batzuk jasoko dabez. Lurrari lotutako jendea gara, hona heldu gara apalki lan egiteko. Eta horretarako talde handia dogu atzean: Inhar Urruzuno, Aitor Etxebarria, Patxi Egurrola... Urdaibaitik kanpo be badoguz proiektuak. Sustabiz Bi-

zkaiko 113 herrietan egotea gustauko litzaiguke. Oso urrun dago, baina bide horretan joan behar dogu", dinoe Sustabizetik.

Garai barrietara egokituta, Sustabiz Fundazioak, Jesus Manuel Madariaga buru daukola eta Joseba Etxebarria patroi dala, arraunean jarraitzeko helburua dauko, gure kirol autoktonoek ikusmuga barriak izan daiezan.

UM

Lasto jasotze erakustaldia . Argazkia: Sustabiz Fundazioa
10 urdaibai magazine

ARRATZUKO

UDALA

ENERGIA ETA INGURUMENAREKIKO ARGIZTAPEN ERAGINKORRA

Arratzuko Udalak prestautako oinezkoentzako eta bizikletentzako konexinoen ia 4Km eta erdietan, 2012 (Belendiz), 2021 (Loiola) eta 2023 (Uarkako espaloia) faseetan, apurka-apurka argiztapena barrituko da. Belendizen kasuan, bidegorriak badauzka argiak, baina ez da oso eraginkorra, eta argi-kutsadura handia sortzen dau argiztapenak. Kasu guztietan, etorkizunean argiztapena instalauko zala aurreikusita, farolen zimenduak egin ziran eta kanalizazinoak lurperatu ziran. Udalak instalauko dauzen argi barriek eraginkortasun handiko optikak daukez, eta, beraz, ohiko farolak baino altuera txikiagoan instala daitekez. Halanda be, kontsumo txikikoak dira eta argiaren %100ª zorura bideratuta dagoz. Horrela, ekosistemaren gaueko baldintza naturalak ahalik eta gehien zaintzen dira eta etxeko inguruneetako eragozpenak minimizatzen dira. Proiektua kudeatutako dirulaguntzen arabera gauzatuko da.

BUSTURIKO

UDALA

MEMORIA HISTORIKOA, GUZTION PROIEKTUA

Busturiako Udaleko ordezkaritza bat Hradistkora (Txekiar Errepublika) joan da, Aitor Aretxaga alkateak, herriko Memoria Historikoaren arloko zinegotziek eta kolaboratzaileek osatuta, bi herrien senidetzea sendotzeko. Busturia eta Hradistko Anjel Lekuonaren historiak eta bi herriek bakearen eta egiaren alde egin daben lanak lotzen dabez. Lekuona Hradistko nazien kontzentrazino-esparruan fusilatutako busturitarra izan zan, eta errausketa-labeko arduradunen ausardiari esker jakin zan non egoan; izan be, aginduak bete barik, haren gorpuzkiak gorde eta dokumentatu ebezan. Bi udalerrien memoria historikoa berreskuratzea da senidetze honen jatorria. Senidetzeak etorkizunari begiratzea eta lankidetzaren eta kultura-trukearen bidez proiektu komunak eraikitzea bilatzen dau. Urte honen hasieran, Txekiar Errepublikako ordezkaritza bat izan zan Busturian Lekuonaren omenaldian parte hartzeko, Busturiak gonbidatuta.

urdaibai magazine 11 Danonartean
PUBLIERREPORTAJEA

ERRIGOITIKO

UDALA

ERRENTAMENTU BABESTUKO

ETXEBIZITZA BARRIAK

Errigoitiko Udalak Elexaldeko eskola zaharraren eraikinaren ordez eraikin barri bat jartzeko asmoa dauko. Eraikin horren barruan errentamentu babestutako zortzi etxebizitza eta herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko lokal sozial bat izango dira. Titulartasun publikoko eraikinak egungo eraikinaren tamaina errespetauko dau, jasangarritasun-parametro garrantzitsuak beteko dauz eta Errigoitiko landa-ingurunean integrauta egongo da. Bolumen osoa 600 metro koadrokoa izango da, eta eraikin bakarra izango da, bi eremu desbardinekaz diseinaua, bakoitzaren erabilerak errespetatzeko. Alde batetik, lokal soziala, 100 metro karratu izango dauzena, eta gainerakoa etxebizitzetarako. Proiektuak hiru logelako bi etxebizitza, bi logelako 4 etxebizitza eta gela bakarreko beste bi etxebizitza sortzea aurreikusten dau, baita Elexalde auzoko errepidearen paraleloan 8 aparkaleku-partzela sortzea be.

FORUKO

UDALA

AISIALDIRAKO GUNE BARRIA

LANDABERDEN

Foruko Udalak aisialdirako leku barri bat sortu dau Landaberde auzoan: arbolak, ibaiertzeko landareak eta bankuak daukoz gune barriak, atseden hartzeko eta paisaiaz gozatzeko. Gune hau Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak auzoa zeharkatzen dauen ibaiak sortzen ebezan uholde-arriskuak konpontzeko egindako jarduketaren ondoren sortu zan. Horretarako, hormigoiz estalitako zati bat libre geratu da eta ubidea garbitu da; horri esker, ibaia birnaturalizatu eta "berdegune" bat sortu da. Aisialdirako eta atsedenerako lekua da, Foru eta Gernika lotzen dauzen paseoaren ondoan, eta jende askok paseatzeko edo kirola egiteko erabiltzen dau. Landaberde auzoan ibaia lehengoratzeko eta kontserbatzeko proiektu honen jatorria URAk Foruko udalerriagaz hartu eban konpromisoan dago, alkatea erakundeko arduradunekaz batu ondoren.

12 urdaibai magazine PUBLIERREPORTAJEA

GAUTEGIZ ARTEAGAKO

UDALA

UDAL GIMNASIO BARRIAREN

EDEGIERA ARRAKASTATSUA

Gautegiz Arteagak udal gimnasioa zabaldu dau apirilean herriko erdigunean, Herriko Plazan. Zerbitzu barri honek harrera ona izan dau, 15 egunetan 70 personak baino gehiagok emon dabe izena. Udalak erraztasun asko jarri dauz herritarrak kirola egitera animatzeko. Ordutegia etenbakoa da, 07:00etatik 23:00etara; urteko kuota 80€-koa da, baina 2024an %50 baino ez da ordainduko (40 €), eta familia ugariek, erretiraduek eta lanbakoek %30eko hobaria izango dabe. Kirol-zerbitzu barri hau instalazino moderno bat da, bertan kardioa lantzeko makina-ekipo oso bat, pisu bariedade asko eta indarra lantzeko erabilera askoko makina asko dagoz. Izena emon dabenek aparatuak behar bezala erabiltzen ikasi gura badabe, maiatzean Udalak entrenatzaile bat jarriko dau eskuragarri, hainbat eskola doan emoteko.

GERNIKA-LUMOKO

UDALA

MEMORIAREKIKO KONPROMISOA

Bonbardaketaren 87. urteurrenaren eta oraintsu Gernika osoa "memoria demokratikoaren leku" izendatu izanaren esparruan, Gernika-Lumoko Udalak espazio estali bat inauguratu dau Astra arma-fabrika zaharraren aireko babeslekuaren inguruan. Horrek memoriaren gune gisa sendotu dau eremu hau, ondare historikoaren eraikin garrantzitsuenetako bati balioa emon jakolako, biztanleria zibilak gerran jasandako sufrimenduaren lekuko. Egurrezko egitura handiak, babeslekuak jasaten ebezan filtrazino eta hezetasun arazoak konpontzeaz gain, 200 metro karratuko eremu zabal bat sortu dau eta bertan memoria historikoagaz lotutako erakusketak eta ekitaldiak antolatuko dira. Babeslekua babesteko egin diran lanek inguruko paisaia-plan bat barne hartzen dabe, eta bertan hainbat "monolito" jarri dira, Gernikaren antzera, bonbardaketak jasan ebezen beste herri batzuen oroimenez.

urdaibai magazine 13 PUBLIERREPORTAJEA

IBARRANGELUKO

ESKOLA TXIKIAK, INOIZ BAINO BIZIAGOAK

Gure herrietako eskolak sendotzeko, aldarrikatzeko eta alkarbizitzari eta kalidadezko ikaskuntzari egiten deutsoen ekarpena indartzeko urteroko hitzordua, Busturialdeko Eskola Txikien Jaiak, Ibarrangelun ospatuko dau aurton bere XVII. edizinoa. Aurtongo antolaketa Natxituko Haizeder Eskolari dagokio eta Ibarrangeluk hartuko dau jaia eskualdeko 5 eskola txikietako ikasle eta irakasleak batzeko leku gehiago daukolako: Busturiako JM Uzelai, Natxituko Haizeder, Gautegiz Arteagako Montorre, Muxikako Urretxindorra eta Mundakako Eskola. Ospakizuna frontoian izango da. Hasteko kalejira egingo da Ibarrangeluko dultzaineroek, trikitilariek eta txistulariek lagunduta. Hamaiketakoaren ondoren, eskola txikietako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dabe (12:30ean). Jolasetarako uneak be izango dira eta, bazkalostean, Busturiako JM Uzelai eskolari lekukoa emonez agurtuko dabe jaia.

KORTEZUBIKO

AUZO BATZARRAK, EZINBESTEKOAK

HERRIA HOBETZEKO

Udalak herritarren beharrak entzuteko auzoetan antolatzen dauzen aldizkako batzarrak funtsezko oinarria dira aurrekontuak planteatzeko orduan. Herritarren eskaerei erantzunez, udalaren aurrekontuan inbersino handia prestau da argiteria publikorako, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Besteak beste, Barrutian eta Oman, orain arte argiztapenik izan ez daben lekuetan, energia aldetik eraginkorrak diran eta ingurumena errespetatzen daben farolak jarriko dira. Proiektua aurrera eramateko (114.774,43 €), Udalak 64.000 euroko dirulaguntza lortu dau BFAtik. Aurreikusitako beste inbersino bat (90.579,45 €) umeen jolas parkea barritzea, Barrutian bide bat konpontzea edo Oman bionda bat jartzea da. Herriko erdigunean, frontoia eta probalekua pintatzea aurreikusi da (53.206,42 €), herriko ekitaldiak egiteko lekuetako bat baita.

14 urdaibai magazine
PUBLIERREPORTAJEA UDALA UDALA

UDALA MENDATAKO

HERRITIK

SORTUTAKO PROIEKTUA

Mendatako Udalak Taberna-Barri Zentro Soziokulturalaren

Egokitzapen proiektua jarri dau martxan. Bertan, taberna zaharra, herriaren erdigunean dagoen errotze handiko eraikina, errahabilitauko da. Herriko erdigunean eleiza, udaletxea, frontoia eta probalekua, Idatze Etxea eta Artape dagoz. Eraikina udalarena da eta azken urteetan herriko bizitza soziokulturala dinamizatzeko erabili dabe herritarrek. Udalak oso modu positiboan eskertu eta baloratzen dau auzotarren inplikazinoa eta herrian eta herriko ekitaldietan bizitza aktibatzeko emondako laguntza. Beraz, mendatarren eretxia funtsezkoa izango da zentroa dinamizatzeko orduan. Taberna-Barriko birgaitze planak hiru gune desbardin sortzea aurreikusten dau, bat erakusketa eta ekitaldietarako; beste bat ostalaritza zerbitzuagaz topagunea izateko eta hirugarren bat biltegi eta lan eremurako.

MURUETAKO

UDALA

INDUSTRIA-ONDAREARI

BALIOA EMOTEA

Muruetako Udalak aurrera darrai "Dinamita" kargaleku zaharraren instalazinoetan bere historia eta ondare industriala nabarmentzeko proiektuagaz. Teileriaren ondoan dago, Urdaibaiko txokorik argazkituenetakoa, baina haren historia ezezaguna da persona askorentzat. Orain, dibulgazino-panel batek, ilustrazinoekaz, antxinako eta egungo irudiekaz eta informazino zehatzagaz, gune hori izan zana azaltzen dau, jarduera ekonomikoa eta garrantzi historiko handikoa. "Dinamita" kargalekua arkeologia industrialaren adibide bat da. Muruetako toki horretatik, 1897. eta 1965. urteen artean, Iberiar penintsulan eta Afrika iparraldean erabili zan lehergai guztia banatzen zan. Gaur egun oindino, 11 metroko luzera eta bi metroko zabalerako bi kaiak ikus daitekez. Udalak proiektua lantzen jarraitzen dau espazio horri balioa emoteko, ingurumena babesteko eta aisialdirako leku bihurtzeko.

urdaibai magazine 15
PUBLIERREPORTAJEA

A R K E O L O G I A B E L I K O A U r d a i b a i n B a k e ra k o i k u s p e g i a

U R D A I B A I K O G E R R A R I E T A G E R R A - G A T A Z K E I B U R U Z K O I B I L B I D E G I D A T U A P A R T A
www.kulturklik.euskadi.eus

Feminismoa

gerran eta bakean

MARÍA OIANGUREN IDIGORAS

Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko Zuzendaria.

XX. mendearen hasieran, feminismo bakezaleak bere aldarrikapen nagusiak egin ebazan: eskubideak erreklamatzea, bizi-baldintza duinak, bidezkoak eta bardintasunezkoak ezartzeko neurriak proposatzea eta bake-alternatibak eraikitzea. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, "pertsonala politikoa da" leloak esperientzia pertsonalen eta gizarte-egituren arteko korrelazinoa aztertu eban. Laurogeiko hamarkadan, Petra Kelly ekofeminista alemaniarrak, Gernika Gogoratuz-en sorrerari lotua eta bakezaletasun antinuklearraren eta antimilitaristaren bultzatzaileak, militarismoaren, ingurumen-degradazinoaren eta sexismoaren arteko harreman estua salatu eban.

Feminismoa talde teoriko, zabal eta plurala da, eta zalantzan jartzen dauz generoan oinarritutako botere-egiturak, desbardintasun sozialak eta ekonomikoak eragiten dabezenak. Ikuspegi intersekzionalak, gainera, zapalkuntza-ardatzen arabera bereizitako indarkeriak ulertzea ahalbidetzen dau (generoa, etnia, jatorria, klasea, sexu-orientazinoa, eta abar). Ardatz horreek alkartzean, diskriminazinoa areagotzen dabe eta eskubideak, espazio publikoa, eztabaida-prozesuak eta erabakiak hartzea zailtzen dabez. Orain dala lau hamarkada baino gehiagotik sistema neoliberalak gero eta indarkeria gehiago ezartzen dau, eta horrek erakusten dau bizitza politika publikoen erdigunean kokatzeko premia larria dala.

Gaur egun, gerra salatzea eta munduan modu baketsu, justu eta iraunkorrean bizitzea erronka bat da oindino be, gizarte orori eragiten deutsona. Bertotik, Busturialdea-Urdaibai eskualdean errotuta da-

gozen Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura erakundeek "Bakearen aldeko emakumeen hazitegi internazionalista" izeneko ekimena jarri dabe martxan. Proposamen honen helburua da egunerokotasunaren bakean lan egiten daben emakume-erakundeak eta toki-, eskualde-, nazio- eta mundu-mailan bakearen alde lan egiten daben kolektibo feministak artikulatzea, jakintzak, prozesuak, metodoak eta agendak trukatzeko, eta, horrela, ekologia-feministen jakintzetatik bake-kulturari ekarpena egingo deutsoen proposamen eraldatzaileak eraikitzeko. Umiltasun epistemologikoaz, itxaropenaz eta bizitza ospatzearen garrantziaz berba egiten deuskuen proposamen emantzipatzaileak.

Bakeaz berba egitea bizi-alternatibak sortzen laguntzea be badala uste dogu. Horregaitik, Euskadin, Mozambiken eta Kolonbian ekimen ekosozialak laguntzen

ari gara, erauzketa- eta garatze-proposamenen aurrean. Aldi berean, prozesu kolektibo bat zabaldu gura dogu, 2026ko udabarrian Euskadin egingo dan "Emakumeen Munduak” Kongresuaren XV. edizinorako bihotz tematikoa izan daiten.

Gogoan dodaz 2016an "Feminismoa gerran eta bakean. Presentzia ikusgaiak eta ikusgaitzak" izenburupean antolatutako Gernikako kultura eta bakearen XXVI. nazioarteko jardunaldiak. Hauen haria jarraituaz. Ikusgaiak bakearen aldeko konpromisoa eta erantzukizuna bezala. Ikusezinak funtsezkoena bezala. Ekintza txikiak, presente dagoz eta bizitza zaintzen jarraitzen dabez. Ez daiguzan ikusezin bihurtu. Hauen presentzia beharrezkoa da.

urdaibai magazine 19
Kolaborazinoa

Ereñozar mendilerroko gailurreri zaharretara igonda, Ereñoko auzoak haran eta mendi-hegaletan sakabanatuta dagozen baserrien segida luze baten irudi dira.

Mendixka, baso eta zelaien artean, Atxostetik Gabikara, sigi-saga doan errepidea Urdaibaiko harribitxietako bat da. Alde batetik, ingurune naturalaren edertasunak, harmoniaz lotzen dauzelako zelaiak eta artadiak. Eta bestetik, paisaia apaintzen daben baserrien itxura ederragaitik. Bizikletaz, autoz eta oinez gozatzeko ibilbide apartekoa.

Ereñoko ingurua, askotarikoa eta edertasun ikusgarrikoa, paradisua da mendi-ibiliak egiteko. Haranaren hondoa eta udalerriaren alboetan dagozen bi gailurreriak ibilbideak egiteko aproposak dira. Gailurretatik igarotzean bazter bitxi eta panoramika ikusgarriez gozatuko dozu.

Ereño

Elexalde Zeeta auzoak, baldintza ezin hobeak gordetzen dauz bideetatik eta bidezidorretatik txangoak egiteko. San Migel elizak horma garai eta kontrahorma sendoak daukoz, eta irmo ta eder, plazaren, frontoiaren eta udaletxearen gainean dago. Elexalden, aparkalekua eta ostalaritzako lokal on bat aurkituko doguz. Ereñozar, bista zoragarrietako begiratoki ederra, Mundakako itsasadarra menderatzen dauena, derrigorrezko bisita da. Hemen, Ereñok Urdaibaira begiratzen dau. Menderaezina zan tontor honetan XI. mendetik XVI. mendera, gaztelu bat egoan. Gaztelu hau Bizkaiko Jaunak okupau eben Gaztelako Erregearen erasoari eusteko. Gainera, nekropoli bat be egoan. Ereño iparraldetik babesten dauen mendilerro txikia, txangoak eta ibilaldiak egiteko beste aukera bikaina da. Mendilerroaren goiko aldera begiratuz gero,

Urdaibaiko

20 urdaibai magazine
Ereñozar , airetik.

jagolea

mendiak, ezustean, Natxitua eta Lekeitiotik Getaria eta Jaizkibelera arteko kostaldearen ikuspegi bikaina eskaintzen deusku. Panoramika hau paisaia askotariko eta zoragarriei gehitutako luxua da. Paisaia hauek Elexalde, Atxoste eta Bollarretik Itxurintxaurreta, Busturrigan edo Kabelinatxa ondotik igarotzen diran eta ondoko Nabarniz udalerrirantz doazen bideetako baso-bideak zeharkatzen dabez.

Ereñok aukera bikainak eskaintzen deuskuz mendi-ibiliak egiteko, Elexalden edo Atxosten aperitiboa hartu edo bazkaltzeko aukereagaz egun lasai batez gozatzeko, edo bere ondarera bisita kulturalak egiteko: Ereñozarreko gaztelua eta nekropolia, antxinako harrobia edo Arrezife Sintonia erakusketa. Gainera, zaldi-zirkuitu bikain bategaz osatu daikezu bisita: IE042 ibilbidea, 34 km-koa, Gabika auzotik abiatzen dana. Zirkuitu zirkularra da eta oso egoera onean dago, homologatuta eta ondo seinaleztatuta. Oso gomendagarria da Ereño eta Nabarniz arteko tarteren batean oinez jarraitzea.

Ereñoko lurraldearen ezaugarri geologikoek, ura galeriak, kobazuloak, leizeak eta hustubideak sortzeko iragazten dan lurzoru karstikoekaz, lurpeko uren mundu bat sortzen dabe. Hauek, gehienen eskura ez badagoz be, artadiaren eta haranaren ekosistema aberatsaren zati garrantzitsu bat dira. Eraketa hauek, interes naturalaz gain, interes kulturaleko gune estimaezinak izaten dira askotan, balio historiko eta arkeologikoagaitik. Ereñon, naturaren eta kulturaren arteko lotura hori dala eta, Ereñuko, Aretxalde, Kobaederra eta Arizti kobazuloak nabarmentzen dira. Historiaurreko lau aztarnategi hauek historiako une desbardinetan okupatuak izan ziran.

Munjozuriko trikuharria, Gabika auzoan dagoena, Neolitoko hilobi-eraikin bat da, gizateriaren beste aztarna bat Ereñoko paisaiaren historian. Hauek Ereñozarreko Erdi Aroko multzoagaz, Aldekoerroteako errotekaz, San Migel elizagaz (XV. mendea) eta Gabikako San Joan Bataiatzailearen elizagaz (VI. mendea) batera historian zehar ibilaldi interesgarria osatzen dabe, naturagune ezinhobean. Urdaibaiko paisaiak eta esentzia urtaro guztietan esploratzeko gonbidapen erakargarria da Ereño. UM

urdaibai magazine 21 Urdaibaiko
Ereñoko gune nagusia, Elexalde auzoaren buruan San Migel eliza dagoela. Gabikara bidea.

Bilbao Arkaitz

BASERRITARREN AZKEN BELAUNALDIA?

Kortezubiko Lapikote baserria bere habitata da jaio zanetik. Betiko enpresa familiarra da eta bertan Arkaitzek eta bere anaia Xabierrek etorkizuna ereiten dabe, ziurbakotasuna hortxe dagoela. Derioko nekazaritza eskolan ikasi eban Arkaitzek, baina berak aitortzen dauenez "hemen ikasi dot gehien, lanean. Oinez ibiltzen ikasten da". Bide hori, gaur egun, oztopoz beteta agertzen bada be.

22 urdaibai magazine Alkarrizketa

ARKAITZ BILBAO

Lapikote baserriko baserritarra

40 urte baino gehiagoko ibilbideagaz

Lapikote Baserriak belaunaldi-jauzia emon dau. Familiaren aurrekaria izan ez bazendu, nekazaritza-ekoizpenean arituko ziniela uste dozu?

Ezinezkoa. Hasteko, lursail bat erosi beharko zeunke, inbersino handi bat egin. Eta hori ez da oso bideragarria. Gaur egun gero eta gatxagoa da, gero eta eskakizun gehiago dagozelako. Gainera, dirudienez, ez dira eskakizun bardinak mundu guztiarentzat eta oso gogorra da. Uste dot gazteak hobeto informauko balira ez litzatekezela baserritar bihurtuko. Udan, jendea oporretan pentsatzen ari danean, ortuan gehien lan egiten dan unea da. Egun "gorriak" be bai. Jendeak gurago dau funtzionarioa izatea, bizimodua ahalik eta erosoena izateko. Eta lan hau ez da bapez erosoa. Zure produktuari prezio bat jar-tzea eta prezio hori ordaintzea ondo legoke. Baina beste batzuek prezioa jartzen dabenean eta ikusten dozunean ez dala iristen...

Zelakoa da gaztea eta baserritarra izatea?

Batzuetan martetar bat bezala sentitzen naz, ez dot neure egoeran dagoen jende asko ezagutzen. Beste leku batzuetan egongo dira, baina hemen Busturialdean ez. Ez daukot lan honi buruz berba egiteko nire edadeko lagunik. Beste baserritar batzuekaz berba egiten dot doguzen arazoez, baina gutxienez ni baino 20 urte zaharragoak dira. Belaunaldi-erreleboa oso txarto ikusten dot, etorkizun barik. Nire semea behintzat ez dot hemen ikusten, ahal dodan guztia egingo dot hemen egon ez daiten, polita bada be. Nik aitagaz lan egiten dot, lanari eta beste gai batzuei buruz berba egiten eta hausnartzen dogu, eta bera hiltzen danean hori eramango dot neugaz, bizitza osoan beragaz lanean ari-

Batzutan martetar bat bezala sentitzen naz, ez dago ni bezalako baserritar gazte askorik

tu nazela. Bestalde, familiarentzako dirua irabaztea gero eta gatxagoa da.

Zelan pasatzen da familia-negozio batetik mugak zabaltzera?

Lapikote baserriaren izena da eta hemen nire gurasoak lehen Gernika eta Bermeoko plazetan saltzera bideratuagoak egozen, tomatea eta piperra saltzen ebezan. Aitak negutegian lan egiten eban eta amak negutegian lan egiten eban eta plazan saltzen eban. Amak 18 urte ebazanetik saltzen dau Gernikako plazan. Uste dot hil arte joaten jarraituko dauela, bere bizimodua dalako. Anaia eta biok, beste ikuspegi bategaz hasi ginan lanean. Nik ez neban horrela jarraitzeko aukerarik ikusi eta geure ekoizpena supermerkatuetara bideratu neban. Plazara kantidade txikiak eramaten dozuz eta supermerkatu baterako ekoizpena handiagoa da.

Familia enpresa bat ginan, baina mundu guztiak negutegia jarri eban booma emon zanean, produkzino asko egoanez tomateak ia oparitu behar ziran... Orduan nire gurasoak loreekaz hasi ziran, lore moztua eta landare apaingarria. Baina azken krisiaren ondoren, duela 15 bat urte, tomateekaz bueltatzea erabaki genduan, hori bai jaten zalako. Hemen, Kortezubin, 40 mila metro ortu doguz, plastiko barik,

eta 20 mila metro negutegi ortuariak landatzeko. Loreen produkzinoa Muruetara eraman genduan, eta han 2000 metroko berotegi bat erosi genduan. Nire anaia Xabier Muruetako negutegiaz arduratzen da, baina dana da Lapikote.

Uste dozu merkatu plaza azkenetan dagoela?

Plazan gero eta jende gutxiago dago saltzen eta gehienek hirurogeita hamar, laurogei urte daukee. Ezbeharren bat izanez gero, ez dira bueltaltzen, eta ez daukee ordezkorik. Publiko edo bezerorik be ez dago. Nik ez dodaz ikusten neure lagunak etorkizunean plazan erosten. Gaur egun, supermerkatuetan erosten da, baita Internet bidez be. Mundua aldatzen ari da. Ezin da jendea behartu plazara erosten joatera, gainera, Gernikako plaza astelehenetan izaten da, eta jendeak lan egiten dau, ez da lehen bezala. Turistak hurbiltzen dira, batez be udaberrian eta udan. Uste dot turismo gehiago balego hobeto legokeela.

Perzepzino orokorra da Km0 produktua baloratzen dala. Maila sozialean, Km0ren aldeko apustua benetakoa da?

Errentagarria eta ekonomikoki lehiakorra al da?

Geure produktua Km0 da eta jende as-

urdaibai magazine 23
>>>

Amak 18 urte ebazanetik saltzen dau Gernikako plazan, bere bizimodua da.

Anaia eta biok, beste ikuspegi bategaz hasi ginan lanean

kok Km0 babesten dau, baina laguntzeko modurik onena erostea da. Esatea gauza bat da, baina erostea beste bat. Ni kexatzen naz, hemen uztailean eta abuztuan tomate asko daukoguzelako eta normala ez dana da Belgikatik, Holandatik... tomatea ekartzea. Horrek prezioa jaistea eragiten dau.

Beste herrialde batzuetatik etorritako produktuen prezio beti merkeagoen aurrean, zer egiten da errentagarria izateko? Oso gatxa da. Marokotik produktuak ekartzen badira, han gutxieneko soldata 200 eurokoa da, eta ez badaukee hainbeste kontrolik, gu desabantailan gagoz. Han 20 langileri ordaintzen deutseenagaz, hemen nik 4 lagunentzat daukot. Kanpoko produktuak merkeagoak dira, eskulana merkeagoa dalako.

Zelan kudeatzen dira kontrolak eta tratamenduak?

Hemen dana zorrotz eramaten dogu, kontrol legal eta beharrezko guztiak jendeak ondo eta osasuntsu jan daian. Baina beste herrialde batzuetan ez dago kontrolik. Marokon mailukiekaz gertatu dana bezala. Kanpotik datozenek hemen pasatzen ei dabez kontrolak, baina negozio handia dago. Eskakizunak betetzen ez dabezen batzuei multa jartzen deutsee, baina beste batzuk pasatzen dabe.

Guk erabiltzen doguzen tratamentu kimikoak oso txikiak dira, tratamentu ekologikoagoak dira gehienbat. Landa-koaderno bat dogu eta bertan dana apuntatzen dogu: ze egunetan emon dogun tratamentua, ze ureztatze sistema erabiltzen dogun, ze ongarri erabiltzen dogun, noz jasotzen dan... Danak erregistrauta egon behar dau. Uragaz, adibidez, zundaketa-ura erabiltzen badogu, geure lurpeko uragaz egiten dogu. 30 metrora lurpeko putzuak doguz eta kontadoreak jarri behar izan doguz lurpetik ateratzen dogun ura kontrolatzeko. Zundaketa-ura erabiltzen da, ezin dalako ibaietako urik hartu, eta txorrotakoa oso garestia da. Halanda be, letxuga garbitzeko edateko uragaz egiten dogu, osasuntsuena dalako.

Nekazaritzako sektorea minduta dago eta entzunarazten ari da, zelan egiten deutsazue aurre egoera honi? Administrazinoaren babesa dozue?

Babesik ez, urtetik urtera traba gehiago dagoz, zeozer gehiago ordaindu behar da. Eskatu behar deusteena eska daiedazala baina ez daiezan tomaterik ekarri Belgikatik, hemen, gure eskualdean, egunean 4 tona tomate ateratzen diranean. Beste gauza bat izango zan hemen ez egotea, orduan kanpotik ekarri beharko zan. Izan be, fruta ta ortuariak urte guztian jan behar dira eta bariedade asko. Askok ez dabe begi onez ikusten hori, sasoiko produktuak kontsumitzea gurago dabeelako. Orain, adibidez, letxuga asko dago, eta letxuga bakoitza 15 zentimotan ordaintzen da, orain dala 15 urte bezala. Zergaitik? Kanpotik ekarten dabelako hemen be dagoenean. Ez dauko zentzurik. Zer egingo dogu geureagaz? Ezin dogu saldu eta botateko da. Horrek prezio guztiak jaisteko bakarrik balio dau. Hobe litzateke prezio estandarra egitea eta ez oparitzen aritzea.

24 urdaibai magazine
Tomate landarea

Banaketa handiko enpresekaz lankidetzan aritzea pausu garrantzitsua da sektorea bizibarritzeko, dibersifikazino jasangarrian lagundu dauelako. Zelan egiten dau lan Lapikote Baserriak ildo horretan?

Geure produktuak Gernika-Lumoko eta Bermeoko Eroskiren denda txikietara eramaten hasi ginan. Bultzada handia emon euskuen, eta Zornotzako Eroskiren plataformara eramaten hasi gara, handik dendetara banatzeko. Urtea igarotzean, ze produktu saltzen dan ondo esaten deuskue, eta guk landatu egiten dogu. Nire gurasoek tomatea eta piperra lantzen ebezan, eta guk letxuga, porrua, kalabazina, pepinoa... doguz, eskaeraren arabera. Produktu desbardinekaz probatzen joan gara eta batzuk ondo atera dira eta beste batzuk ez hainbeste. Supermerkatuetan, inguruko denda txikietan eta plazan saltzen dogu.

Ikastetxeetan gero eta gehiago erabiltzen dabez Km0 produktuak jantokietan, eskualdeko ikastetxeekaz lan egiten dozue?

Bai, gure produktuak Seber Altube ikastolara eramaten doguz. Horretarako gagoz, zerbitzu bat emoteko. Ekoizle txikiak etxe baterako ekoitz daike, baina ikastetxeetan be produktu ona egon behar da jateko.

Barrikuntza erabiltzen dozue zuen produkzinoan?

Ureztatze automatikoa programauta daukogu. Landaketen arabera, ureztatze automatikoak jartzen dozuz edo egunean zehar programatzen

Hemen dana zorrotz eramaten dogu, kontrol legal eta beharrezko guztiagaz, jendeak ondo eta osasuntsu jan daian
urdaibai magazine 25 >>>
Arkaitz Bilbao Lapikote Baserriako negutegian, Kortezubi.

Eskatu behar deusteena

eska daiedazala baina

ez

daiezala Belgikatik

tomaterik ekarri

joaten zara. Berorako aireztapen automatikoa dogu, termostatoagaz. Berotegietako gaineak laborantzarako behar dan tenperaturaren arabera zabaldu edo zarratzen dira. Elektrizidadea sortzeko eguzki-plakak doguz, berotegietako ura

biltzeko ur-putzuak. Ahal dogun guztia aprobetxatzen dogu eta dana programauta daukagu. Adibidez, tomatea txikia danean, ureztatze jakin bat jartzen dogu, eta hazten danean, handitu egiten da, ur gehiago behar dauelako. Eta bero handia egiten badau, eskuz be ureztatzen dogu. Teknologia ezinbestekoa da.

NEIKER (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) bezalako iker-

Lapikote Baserriko lurren aireko irudia.

keta eta zientzia zentroekaz lan egiten dozue?

Neikerrek lankidetza bat egin eban Eroskigaz. Ikerketa bat egin zan porruagaz, hemengoa oso preziatua dalako eta normalean urtean 9 hilabetez egoten dalako porrua. Helburua denbora hori luzatzea zan. Bariedade desbardinekaz probau genduan, eta zikloa zarratu ez badogu be, 11 hilabetez porrua izatea lortu genduan. Oso ondo joan da. Ona da hemengo produktua denbora luzeagoan edukitzea eta horrela kanpotik ekarri behar ez izatea. Gure porrua desbardina da eskuz landatzen dogulako, eta kanpotik datorrena makinaz landatzen da eta makila zuzenak dira. Gurea okertua da eta usain handiagoa dauko, guztiz desbardina da. Gure tomatea be oso baloratua da. Saborea gure alde dago.

Zein da zuen urteko produkzinoa?

Udabarrian porrua, letxuga, azelga, ta tomate mota desbardinak doguz, esaterako Jack, Larrosa, Pikoluze eta tomatea adarrean, azken hau Eroskirentzat soilik. Baita Gernikako piperra, Ibarrako piperra, kalabazina, kalabazin zuria, pepinoa eta berenjena be. Orain azelga, letxuga, porrua, tipulina, tomatea eta piperra landatuta doguz. Udan 20 persona aritzen gara lanean, landatzen dabenak, ureztatzeaz arduratzen diranak, biltegian dagozenak, banaketaz arduratzen diranak eta beste bat bulegoan. Bizkaiko esplotazinoa lez Lapikoterena nahiko handia da, produktu dezente ateratzen dogu.

Zelan ikusten dau etorkizuna Lapikote Baserriak?

Txarto ikusten dot. Nik jarraituko dot, baina hemen ez da erreleborik egongo. Denek pentsatzen dabe nik bezala. Ez bada ezer aldatzen, eta ez dot uste aldatuko danik, urte batzuetan hemen inork ez dau

ezer landatuko. Dana kanpotik etorriko da, Espainiatik ekartzen hasiko dira, gero Marokotik... Nik eutsiko deutsat erretiroa hartu arte. Seme-alaba gazteak daukozen baserritarrek, ez dot uste seme-alabek baserriko tradizinoagaz jarraitzea gura dabenik, gurago izango dabe beste zerbaitetan lan egitea. Hemengo jende asko ezagutzen dot bizitza osoa honetan emon dauena eta aitak erretiroa hartzean inork ez dau jarraitu. Batzuek negutegi bat daukee, baina beste diru-sarrera bide bat daukee. Hemen 6 hilabete

dagoz dirua emoten deutsuenak, baina beste 6 hilabeteetan ez deutsu emoten.

Ez bada ezer aldatzen, urte batzuetan hemen inork ez dau ezer landatuko
Lapikote Baserriko negutegiko letxugak.
UM

Eleizateak eta gorabehera erlijiosoak eztabaidak mirariak erlikiak hilketak

Busturialdea-Urdaibaiko eleizetatik osteratxua egiten dogunean, geure herrietako tokian tokiko historiara hurreratzen gara. Gure iraganaren eta erlijinoaren arteko berezko hartu-emonak honako honeetxek daukaz osogai: gorpuzki mirariginei buruzko herri-sinismenak, “udaletxe” moduan erabilitako eleizpeak, alegoriak eta ikusizko azpikeriak ostentzen dabezan estaldurak eta, batez be, balio handiko ondarea.

Erraza da gure arkitektura erlijiosoko estiloen aberastasunean galtzea, eleiza prerromanikoak, barrokoak, gotikoak eta errenazentistak daukaguzalako. Busturialdea-Urdaibaiko eleiza monumental askoren jatorria eta zergaitia azaltzeko, politikan zein gizartean eukien zeregin garrantzitsura jo behar dogu ezinbestean. Adibide batzuk jartearren, Arratzuko Santo Tomas, Busturiko Axpeko Andra Maria edo Morgako Meakaurreko San Martin eleizetan, berbarako, eleizpe ezin handiagoak daukaguz babesleku. Badakigu zein dan leku horreen jatorria? Beste sasoi baten, eleizen sarrerea eta ingurua

babesten dauzan atrioan edo eleizpean, eleizkizuna amaitutakoan, batez be, auzokoek danontzat interesa eukien gaiei buruz eztabaidatu eta erabagiak hartzen ebezan. Bertan, eleizgizonen eta era bateko zein besteko estamentuetako agintarien batzarrak be egiten ziran, gai publikoak jorratzeko eta eskriturak sinatzeko. Hain zuzen be, hortik dator eleizatea berbea bera, hau da, gaur egun gure udalerri asko mugarritzen dauzan eta oraindokarren gure lurralde historikoko udalerri batzuek euren izenean gordeten daben Bizkaiko antolakuntza soziopolitikoa. Esan leiteke eleizpe horreek Euskadiko lehenengo udal-aretoak izan zirala.

28 urdaibai magazine Lekuko
Meakaur eleizako eleizatea, Morga

ELEIZATEKO MAHAIAK,

HISTORIA SOZIAL ETA ERLIJIOSOA

Gaur egun, eleizpe batzuetako harrizko mahaiek edo fiel-harriek edo txopitel-harriek gure arretea erakarten dabe euren bakardadean, baina esan beharra dago garrantzi handia euki ebela Bizkaiko Lurralde Historikoko parlamentuko eta merindadeetako eleizateetako antolakuntza eta ordezkaritza administratiboan. Eleizateko mahai horreen inguruan, auzokoen batzarrak egiten ziran gaur egun alkatea izan leitekean sindikoaren zuzendaritzapean. Kargu hori fiel batek, auzoko batek, hartzen eban bere gain urtebeterako, orokorrean, eta eleizateko ordezkaria zan kasuan kasuko Merindadeko Batzarretan (Behe Erdi Aroko banaketa administratiboa). Aldi berean, eleizateak eurak bertako auzoei egokiezan kofradietan egozan banatuta, eta euren administrazinoa eukien. Gure eskualdean egoera onenean dagozan eleizateko mahaietakoa Arratzuko Santo Tomas eleizako arkupean dago kokatuta. (Argazkia)

Beste sasoi baten, Santiago bideak, Zin egiteko ibilbideak eta Ardaoaren eta Arrainaren ibilbideak gure herri askok kokaleku daukiezan muinoak kurutzatzen ebezan galtzadak zehartzen ebezan. Morga, hain zuzen be, herri horreetakoa zan, Busturialde-Urdaibain sartzeko ate historikoetakoa. Hori dala-ta, bide horreen inguruan, herriak finkatu eta hazi ziran, eta, gaur egun, eleiza monumentalak dagoz bertan. Meakaur auzo morgatarra eta X. mendean sortutako eta 1580an barriro eregitako San Martin eleiza errenazentista parebako baizen ederra da horren erakusgarri.

Historialariek batutako datuen arabera, On Mantso edo Nuño Lopez, Bizkaiko bigarren Jauna, bere jaubetzako torre-jauregian lurperatu eben, eta, bertan, lehenengo eleizea eregi zan. Bertan, kondairako zehetasunak agertzen dira, eta On Nuño bere seme On Iñigo Esquerrak hil ebala eta jauregiagaz geratu zala azaltzen deuskue. Beste kontakizun batzuen arabera, ostera, 1781. urtera arte, inoiz sikatzen ez zan ur ugaridun pozua egon zan antxinako eleizearen azpian. Morgako abade benefiziaduak, Juan Bautista de Bolibarrek, XVIII. mendean bertan

azaldu ebanez, eleizea eregitean lursail handiagoa eukiteko asmotan pozua harriz bete eta estalduten ahalegindu ziranean, Bizkaiko bigarren Jaunaren hilobia eta hazurrak topau ebezan.

Eleizateko mahai horreen inguruan, auzokoen

HAZUR MIRARIGINAK

Gure eleiza askotako oholtzearen eta lauzadurearen azpian, nekropoliak eta hilobi modernoagoak dagoz. Foruko Tourseko San Martin eleiza bikaina da horren adierazgarri, XII. mendekoa izan leitekean harlauzazko ume-hilobia dago-ta bertan. Ha-ta guzti be, ezohiko hilobiei buruz berba egiten badogu, Errigoitiko Idibaltzagako Andra Maria eleizea aitatu behar dogu derrigorrean. Ehun urtetik gorako harestiaren aurrean kokatuta dagoanez, arabere misterio handiagoa dauka. Gainera, uribilduko erdialdetik asago dago, eta benetako altxorra izango balitz lez gordeten dau Gorputz Santue, hau da, kaperan bertan kristalezko kutxatilearen barruan dagoan usteldu bako gorpu mirarigina. Iturriza historialari ospetsuak aitatu dauanez, 1550. urtean-edo eleizea barriro eregi ebenean topau eben “gorputz santu”

batzarrak egiten ziran

hori. Momia natural horrek toteltasuna osatzeko doea ei dauka. Mosua emoteko edo ikutzeko eta miraria eskatzeko asmotan eskaerea egiten eben bakotxean zerraldoa edegitea eta zarratzea gatxa zanez, esku bat ebagi eutsien, eta metalezko zeozelako eskunarruaren barruan jarri eben. Gaur egun, esku hori erabateko gorpuzkia danez, orain dala gitxi Eleiz Museoa - Bizkaiko 'Sorolla eta gorpuzkiak' erakusketan ikusgai jarri ebezan berrogeta hamar objektuetako bat izan zan (2024ko urtarrilean). San Antonio egunean mezatara bazoaz, momiari eskatu ahal izango deutsazu miraria egin daiala.

urdaibai magazine 29
UM
Santo Tomás eleizako elizateko Txopitel-harria, Arratzu

Juan Crisóstomo de Arriaga,

ERRIGOITIAR JATORRIKO BILBOTAR MUSIKARI

Sei bereizketa graduko teoriak ezartzen dau edozein pertsona dagoela konektatuta planetako beste edozein pertsonagaz bost bitartekariren bidez. Askoz gutxiago, bat bakarrik, nahikoa dogu Juan Crisostomo de Arriaga konpositore handia Errigoitiko Sallobante auzoko Arriaga baserriagaz lotzeko. Handik, 1804an, musikariaren gurasoak atera ziran Bilbora bizitzera. Ez ebeen imajinau baserriaren izena, familiak deituratzat hartua eukana, mundu osoan ezagutuko zanik.

Juan Crisostomo de Arriaga Balzola, "Euskal Mozart" izenez be ezaguna, ez zan hogei urte betetzera iritsi, baina musikagile handien zerrendan dago, bere talentu musikalagatik. Bilboko Somera kalean jaioa, Errigoiti eta Gernika-Lumo artean dauko jatorria. Bere aita Juan Simon de Arriaga y Urlézaga zan, 1766an Errigoitin jaioa, eta ama Maria Rosa de Balzola y Garamendi gernikarra. Errigoitiko Arriaga familiak baserriaren izenaren abizena hartu eban: arri (harria), aga (artikulua). Esanahia, harriak dagozen lekua da. Euskadin deitura asko etxearen izenetik hartuak izan dira, toponimiaren eremuan oikonimo bezala ezagutzen dana. Familiaren baserria oindino zutik dago, Sallobante auzoan, eta bere jabetzak ondorengoen eskuetan jarraitzen dau.

FAMILIA "MUSIKALA"

Oso umetatik nabarmendu zan musika-gaitasun handiengaitik, eta talentu horri familiaren laguntza gehitu behar jako. Juan Crisostomo de Arriagaren aitaren familia goi klasekoa zan; bere jatorrian, Errigoitiko jauntxoak egozen, Batzar Nagusietan parte hartzen ebenak, alkateak... Horrela dago jasota Errigoitiko Etnografia Aretoan jasotako dokumentazinoan. Bertan biltzen da herriko informazino historikoa, eta ezin da falta Juan Crisostomo de Arriagaren figura. Maila sozial eta ekonomiko onaz gain, musika sentsibilidadea be eukeen. Aita organo-jotzailea izan zan

30 urdaibai magazine
Kalerik Kale

MUSIKARI HANDIA

Berriatuan (Bizkaia), Gernika-Lumon "lehen hitzetako" maisu izan aurretik. Lan pedagogiko hau Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak saritu eban 1792 eta 1793an. Musika be oso presente egoan amaren familian, bere aitona, Miguel Balzola, organista eta piano-egilea izan zan. Oinordetza musikala ez zan Juan Crisostomo de Arriagarena bakarrik izan, bere anaietako bat be gitarrista eta biolinista trebea izan zan. 1804an, konpositorearen gurasoak Bilbora joan ziran, eta aitak eskribau kargua hartu eban han. Han be merkatari eta armadore gisa egin eban aurrera. Bizkaiko hiriburuan, umetan, Juan Crisostomo Alkarte Filarmonikoan emoten ziran kontzertuetara joaten zan, eta 11 urtegaz bere lehen obra konposau eban. Haur prodijioa izan zan, argi eta garbi. Arriagak konposau eban bigarren pieza 12 urtegaz izan zan, Akademia Filarmonikoari eskainia, melodia ederrekaz eta azalean poesia honegaz: De Orfeo La Sociedad, Armonía me inspiró, Y melodía sembró, Dulzuras en tierna edad, Hoy brota su amenidad, Y aunque lleno de rubor, Grato ofrece mi candor, A la gran "Filarmonía", Una nueva sinfonía, Obra

aún de mi miedo. 1821ean, 15 urte besterik ez eukazala, Parisera joan zan musika ikasketak zabaltzera. Bere Kontserbatorioan ikasle bezala sartu zan eta, denbora gutxian, irakasle izatera pasa zan. Halanda be, 1826ko urtarrilean hil zan Parisen, eta bertan lurperatuta dago biriketako gaitz batek, osasun ahul batek eta neke orokor batek eraginda. Bere heriotza goiztiar eta ustekabekoaren ondorioz, bere obra be "lurperatuta" geratu zan, urte asko geroago bere lobetako batek berreskurau eta zabaldu eban arte.

Bilboko Udalak musikariaren bizitza eta obraren inguruko jarduera asko bultzatu dauz, herritar guztiengana hurbiltzeko asmoz. Arriaga Batzorde Iraunkorra sortu zan konpositorearen ondarea zaintzeko eta Bilboko antzoki nagusiak bere izena darama: Arriaga, beti Errigoitiko baserriari lotua egongo dana.

Bere jatorrian, Errigoitiko jauntxoak egozen, Batzar Nagusietan parte hartzen ebenak
urdaibai magazine 31
Juan Crisstomo de Arriaga
UM
Bilboko Arte Erderretako Museo aurrean, Arriagaren omenez dagoen eskultura.

Néstor Basterretxea

100

1924ko maiatzaren 6an jaio zan, Bermeon, Nestor Basterretxea, euskal artista garrantzitsu eta polifazetikoenetako bat. 2024. urtean, haren jaiotzearen mendeurrena ospatzen da, eta hainbat jarduera eta erakus-

urte

keta antolatu dira, Basterretxearen lana eta eragina miresteko hainbat arlotan: arte plastikoetan, diseinuan, arkitekturan, zineman eta euskal kulturearen bultzadan.

Nestor Basterretxearen obran sakondu dabenek dinoenez, ibilbide zabal eta emonkor hori ikusita, gatxa da haren sormen-gaitasun guztia nabarmentzea, eta bat datoz Basterretxeak bere ibilbidean erakutsi eban konpromisoa azpimarratzen, haren inplikazino sozial, kultural eta ideologikoa –bizitzea egokitu jakon denporeak eragina–, gerreak markautako bizitzan. Nestor Basterretxeak, 8 urte eskas eukazala, Bermeo jaioterria laga eban, Espainiako gerra zibila hasi zala-ta. Familiagaz Iparraldera erbesteratu zan, eta, geroago, Parisera. Han, bere ibilbide artistikoari ekin eutsan, margolari eta marrazkilari modura. 1942an, beste gerra batek, kasu honetan II. Mundu Gerreak, Frantziako lurraldea itxi eta Ozeano Atlantikoa Buenos Aireseraino kurutzatzera behartu eban Basterretxea familia. Han, hamar urte baino gehiagoz bizi izan ziran. Argentinan egin eban lehenengo arte-jarduerea maila profesionalean, eta 1952an Euskal Herrira bueltau zan, Oñatiko (Gipuzkoa) Arantzazuko santutegiko kriptearen horma-irudiak marraztera. Lana debekau egin eben, Elizearen aginduz, eta 1982ra arte ez zan amaitu. Halanda be, azken emoitza, ha-

32 urdaibai magazine Artean

sierako ideiagaz alderatu ezkero, guztiz bestelakoa izan zan.

1950eko hamarkadan, Europan eta Amerikan erakusketa ugari egin ebazan. Errebindikazinozko modernidade artistikoaren ordezkari lez, abangoardiako talde artistiko garrantzitsu biren sortzaile eta parte-hartzaile izan zan, bere jarrera inkonformista eta barritzaileak akulatuta. 1957an, arte esperimentalean oinarritutako Equipo 57 taldea osotu eban, Jorge Oteiza eta Agustin Ibarrolagaz batera, besteak beste; eta 1966an, Gaur taldea, Oteizagaz beragaz eta Eduardo Chillidagaz batera.

60ko hamarkadan eskulturan jardun eban batez be, bere margolari-alderdia guztiz alde batera itxi barik, eta zeramikearen, tapizeriaren eta argazkigintzaren esparrura zabaldu eban bere lana. Zenbait urtez industria-diseinuaren arloan be lan egin eban, batez be hotelen dekorazinoan eta altzarien diseinuan.

Nestor Basterretxearen ondare artistikoan zineak be badauka lekurik, eta Ama Lur film luzea nabarmentzen da horretan, Fernando Larruquert zinemagile eta argazkilariagaz batera zuzendua. Filma, euskal zinearen sorrerakotzat hartua, 1968an estreinau zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian, eta euskal kulturearen esentziei egindako kantua da. Orduko Informazino eta Turismo ministro Manuel Fraga Iribarnek filmeko plano batzuk kentzeko exijidu eban, filmearen emonaldiak egiteko lizentzia emoteko.

70eko hamarkadan Euskal Kosmogonia seriea sortu eban, Jose Migel Barandiaran antropologoaren Euskal Mitologiaren Hiztegia interpretetan daben eskulturakaz osotua. Hamarkada horretan hasi zan bere lanetan euskal gatazkea islatzen.

Nestor Basterretxearen berezitasunetako bat bere lanaren zabaltasuna eta sakontasuna da, hain eremu artistiko ezbardinetan gauzatua. Eusko Jaurlaritzak, oroitzapenezko ekitaldiak aurkezteko egunean, honako hau nabarmendu eban: “Nestor Basterretxearen lana ez da erabat ulertzen arteagazko eta bere herriagazko konpromisoari arretea emon barik. Nestor Basterretxeak artearen bidez hartu eban konpromisoa bere herriagaz, eta artea bere

herriaren beharretarako zerbitzutzat hartu eban". Artearen bokazino publiko hori deitu eutsien herri-jarduera guztietan ikusi leiteke. Artea herrira eroan, azaldu eta maila guztietan zabaldu gura eban, izaera elitistatik urrun eta galeria komertzialetatik kanpo. Basterretxeak modu eskuzabalean parte hartzen eban euskal herri askotako kultur entidadeek maila lokalean antolatzen ebezan arte erakusketetan. Bere inplikazinoaren erakusgarri da, era berean, 1980tik 1983ra bitartean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren aholkulari lanak egin ebazala eta Euskal Herriko Arte Garaikideko Zentro baten idea sustatu ebala.

Nestor Basterretxea 90 urte eukazala hil zan Hondarribian, 2014ko garagarrilaren 12an.

JAIOTZEAREN OROITZAPENA

2024. urtean, jaiotzearen mendeurrena dala-ta, ospakizun-ekitaldi ugari izango dira. Hogei instituzino eta kultur erakundek baino gehiagok hainbat ekimen sustatuko dabez aurten, baita 2025ean be, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko programak eta kultura- eta argitalpen-jarduerak antolatzeko. Horrez gain, Basterretxearen Mendeurreneko programeak haren bizi-

Berezitasunetako bat bere lanaren zabaltasuna eta sakontasuna da, hain eremu artistiko ezbardinetan
urdaibai magazine 33
>>>
Hilarriak eskultura, Bermeoko San Frantziko komentuko klaustroa.

Olatua, Bermeoko portuan.

tzeari eta obreari buruzko informazinoa eta baliabideak biltzen dituan webgunea be badauka (https://nestorbasterretxea100.artium.eus); horren bidez, familiak Artium Museoari, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoari, emondako artxibo baliotsura heltzeko aukerea dago.

Nestor Basterretxearen omenaldietan ezin Bermeo falta, jarduera ugari egin ditu-ta herriko seme kutuna den bermeotar unibersal hau gogoratzeko. Aipagarria da Nestor Basterretxea 100 urte erakusketa, haren izena daukan aretoan. Hor, “Nestorrek bere lagunei oparitu eutsezan artelanak ezagutu ahal izango dira; orain arte inoiz ikusi ez diran lanak”, adierazo dau Udalak. Bermeoko Barrueta Arte Elkarteko kideek, barriz, liburu bat argitaratu dabe Nestor Basterretxearen lanakaz. Halanda be, Bermeok artista honi egin deutsan omenaldirik onena marinel-herri horretako kaleetan dago. Nestor Basterretxearen eskultura-lana euskal lurraldeko leku askotan miretsi leiteke, baina haren jaioterria

da, Bermeo, bere obra gehien daukan udalerria, Bermeoko Udalak esan dauen lez, “horri esker, haren altxor bat daukagu”. Omenaldiek udagoienean jarraituko dabe, “Nestorrek berak oparitutako oharretatik” abiauta bisita gidatuak eginez.

Omenaldietan ezin Bermeo falta, herriko seme kutuna den bermeotar unibersal hau gogoratzeko

NESTOR BASTERRETXEAREN OBRAK

Estatu Batuetan, Argentinan, Espainiako hainbat lekutan eta Euskadiko hainbat udalerritan ikusi leiteke artista handi honen obra publikoa. Baita Busturialdea-Urdaibain be. Bermeon, udalerriko hainbat bazterretan, eskultura-lan ugari aurkitu leitekez: Euskal Kosmogonia, Lamera parkean, Ilargi amandrearen mamuak, Erreten Lameran, Hilarriak, Frantziskotarren klaustroan, Benito Barruetaren omenezko monumentua Talaian, Matxitxakoko Bataila Matxitxakoko lurmuturrean bertan, eta Olatua kaian.

Gernika-Lumon, 2012a ezkeroztik, Suzko Agonia eskulturea ikusi leiteke, 1937ko bonbardaketan hiriaren gainean jausi zan lehenengo bonbearen sinboloa.

34 urdaibai magazine UM
urdaibai magazine 35

Ahuakateak

badauko bere lekua Busturialdea-Urdaibain

Ahuakatea modan dago. Fruta exotiko hau, bere gustu, moldakortasun eta osasunerako onurengaitik, geure sukaldaritzara ez ezik, gure ortuetara be iritsi da. Gero eta gehiago dira zuhaitz hau landatzen dabenak, fruitua jaso ahal izateko ilusinoagaz. Muxikan aurki daikegu eskualdeko lehen ahuakate landaketa, merkataritza bokazinoagaz.

Ahuakatearen arbolak lur ona, eguzkia eta ura behar dauz. Ondo garatzeko, tenperatura be garrantzitsua da, 10-30 gradu zentigradu artekoa, eta, batez be, izozteak saihestea. Mexikon eta Guatemalan jatorria daukon fruta tropikala da. Penintsulan ekoizpen nagusia Andaluzian dago. Halanda be, klima-aldaketak, batez besteko tenperaturen igoeragaz, hedatzen lagundu dau, eta Busturialdea-Urdaibaiko persona asko animatu dira beren etxeetan arbola hau landatzera. Landaketa oso bat egitera animatu danik be bada. Jose Antonio Barandikak 500 arbola inguru landatu dauz. "Etxean beti izan dogu ganadua, baina nire alabek argi daukee ez dabela tradizinoagaz jarraituko; beraz, alternatiba bat pentsatzen hasi nintzan, eta

hortik atera ziran ahuakateak. Interneten informazinoa bilatu neban eta atentzino handia emon eustan elikagai osasungarria dala. Etxean bageneukan guk landatu gendun arbola bat, eta primeran dago; beraz, Malagako ekoizle batzuekaz jarri nintzan harremanetan, injertoak jartzea gomendatu eustaezan ", azaldu dau muxikar honek. Bere landaketa Barandika auzoan dauko. 2020an 100 arbola baino gehiago landatu ebazan; 2021ean beste 125 landatu ebazan; eta 2023an beste 225, guztiak Fuerte bariedadekoak, Hass bariedadeagaz batera ohikoena dana. "Landaketa gaztea da, aurton ahuakate batzuk emon dauz eta salmentaren bat egin dot Gernikako denda batean, promozino gisa, eta salgai jarri dauz", esan dau ilusinoz Jose

36 urdaibai magazine
Saltsa Porru

Tenperaturen igoerak hedatzen lagundu dau eta persona asko animatu dira beren etxeetan arbola hau landatzera

Antoniok. Datorren urtean, ahuakateak saltzen hasteaz gain, landaketa handitzea eta beste lursail bat arbola gehiagogaz betetzea espero dau.

Ur falta eta izozteak dira ahuakateen etsai nagusiak. Euskadiko uda "normal" batean,

ez litzateke beharrezkoa izango arbola ureztatzea, baina Jose Antoniok gogoratu dau 2022. urtea oso lehorra izan zala, eta, beraz, hilabete oso lehorretarako ureztatze-sistema bat jarri dauela. "Ortua ondo ateratzeko "mimatu" egin behar da, hori ortua izan dauen edonork daki. Ongarri gisa arbolaren inguruan satsa botaten dot, ongarri naturala ".

Ahuakatea landatzea pentsatzen ari danak jakin behar dau udaberria dala une egokia landatzeko. Eta polinizazino egokia izateko, ezinbestekoa ez bada be,

urdaibai magazine 37
>>>
Ahuakate arbola, Foru.

ahuakate-arbolak bikoteka hazi behar dirala, hau da, beste arbola bategaz batera (arra eta emea aldi berean). Horregaitik, aztekek fruta hau maitasunaren eta emonkortasunaren sinbolotzat hartzen eben.

Udaberria da une egokia landatzeko

“Orain dala hiru urte gure etxean bi ahuakateondo landatu genduzan, arra eta emea. Oraindik ez dau fruiturik emon eta urte batzuk itxaron beharko da. Egia esan, oso erraza da mantentzea. Kanalan ahuakatez beteta egon ohi dan ahuakateondo handi bat dago, beti gustau izan jat, horregaitik landatu dagu etxean, baita ahuakate asko kontsumitzen dodalako be, eta ez da batere merkea" esan deusku Gautegiz Arteagako bizilagun batek. Gernika-Lumoko San Isidro nekazaritza eta abeltzaintza kooperatiban urteak daramatzate ahuakateak saltzen, eta bezeroek esan bezala, oso emaitza onakaz. Arrakasta horren ondorioz, orain dala 3 urtetik hona, mangondoak saltzera animatu dira, "oraingoz hogei bat bakarrik, baina guztiak saltzen doguz. Oraindik ez dakiguna da ze emaitzak emoten ari diren, oso denbora gi-

txi pasau dalako" azaldu deuskue Kooperatibakoek.

Busturian, itsasoaren parean, 27 urte inguruko ahuakateondo bat dago, izugarrizko ekoizpenagaz. "Hazur bategaz hasi zan dana, eta orain 5 metroko altuera eta hiru metroko zabalera dauko. Kostaldean dagoenez, ez dau izotzik jasaten, eta oso erraz mantentzen da. Altuera kontrolatzeko, behin baino gehiagotan inausi dogu. Eta onena da sekulako errendimentua daukola, familia osoarentzako ahuakateak doguz." kontau deusku Busturiako bizilagun honek. Ahuakateondoak badauko beste abantaila handi bat be: ez dala heltzen arbolan bertan, eta, ondorioz, apurka-apurka biltzen joan ahal da. "Teknika oso erraza da, arbolatik gura dozuzen ahuakateak jaso, astebete itxaron eta prest dagoz kontsumitzeko. Horrela, oso ondo aprobetxatzen dozuz, ez dira alperrik galtzen ", esaten deusku.

Forun be, ahuakateagaz zortea probau eban familia bat aurkitu dogu, eta orain pozik dagoela dino. "Orain dala 10-12 urte landatu genduan, irratian entzun gendulako etxean landatu eitekezela, oso modan egoan. Hazur bat hartu eta kristalezko

38 urdaibai magazine
Jose Antonio Barandikaren ahuakate landaketa, Muxika.

ontzi batean jarri genduan, uragaz, zotz batzuekaz eutsiz, hazurra hondoratu ez zedin. Ernetu zanean, bigarren edo hirugarren saiakeran, loreontzi batera pasa genduan, eta apur bat hazi zanean, ortuan jarri genduan gainerako fruta-arbolekaz. Lehen ahuakateak orain 3 urte atera ziran, bi edo hiru ale urte osoan. Aurton dezente doguz, eta supermerkatukoak ez bezalakoak dira, krematsuagoak dira, tonu leunagokoak, ez hain berdeak, eta azal finekoak. Bikainak" azaltzen dau Foruko familia honek.

HEALTHY PRODUKTUA

Ahuakatearen kontsumoaren moda ez da kasualidadearen emaitza. Bere gustu aberats eta originalaz eta aldakortasun handiaz gain, osasunari onura ugari ekartzen deutsezela baieztatzen daben ikerketak ugariak dira. Koipe osasungarriak daukoz, energia emoten dau, nutrienteen eta zuntzaren iturri ona da eta kolesterola kontrolatzen laguntzen dau. Orain dala urte batzuk uste zan fruta hau hartzea ez zala egokia, koipe asko emoten ebalako, baina gaur egun healthy mugimenduan lehena da, tostadan, entsaladan, saltsetan edo guakamolean dastatzeko.

ERREZETA

Ahuakate tostada

Ogi-erregutada

Ahuakatea

Brie gazta

Urdaiazpiko egosi erre iberikoa

Lima

Gatza

Edegi ahuakateak eta maluskau mamina sardexka bategaz, lima-zuku eta gatz tanta batzuk gehituz.

Ondoren txigortu ogia.

Azkenik, jarri ogiaren gainean gazta, zabaldu ahuakatea eta gainean urdaiazpiko xerra bat jarri

urdaibai magazine 39
UM
OSAGAIAK Fuerte bariedadeko ahuakatea.

MENDI PUBLIKOAK Etorkizun handiko iraganeko ondarea

Busturialdea-Urdainain baso-aprobetxamentua betidanik izan da bizimodua, Erdi Aroan existiduten ziran jada herri-basoak. Ordutik gaur egun arte, herri-baso horreek orain Erabilera

Publikoko Mendiak diranak, erabilerak eta eraldaketa-prozesua aipagarriak jasan dabez. Orain mendien kudeaketa kontserbazinoan eta iraunkortasunean oinarritzen da.

Erabilera Publikoko Mendiak (EPM) udalerrien jabetzakoak dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauz. Mendi hauek ingurumen- eta gizarte-onura handiak eskeintzen dabez. Esan daiteke herri-basoen egungo bersinoa dirala, Erdi Aroan jada existitzen ziranak, eta udalerrien jabetzakoak be baziran. Herritarrek aprobetxatzeko erabil leikiezan. Mendi hauen ustiapena denen artean egiten ebeen "guztion" mendiak ziralako. Suterik ez egoteko, garbitu egin behar ebezan, eta araututa egoan zenbat egur atera leikien. Herri-basoak asko ziran eta jende askori goserik ez pasatzen laguntzen eutsoezan. Bizkaian eta Busturialdean mendia eko-

40 urdaibai magazine Berdean

nomiaren funtsezko baliabidea izan da: nekazaritzarako, merkataritzarako, burdinaren ekoizpenerako, egurrerako, larreetarako... Erdi Aroaz geroztik, bere jabetza eta landaretza asko aldatu dira. XV. mendetik aurrera, herri-basoen pribatizazino-prozesu bat hasi zan partikularren usurpazinoengaitik eta pribatizazioagaitik, Konbentzioko, Independentziako eta Gerra Karlistetako gerrekaz heldu zana. Lehengaien etenbako eskariaren eta udalen zorpetzearen ondorioz, saldu egin behar izan eben. Ondorioz, herri-baso gehienak esku pribatuetara pasa ziran. Desamortizazinoek be (1837 eta 1854) jabetza publikoa desjabetzea eragin eben, enkante publikoaren ondoren jabetza pribatua bihurtzeko.

Pribatizazino-prozesu horrek guztiak oraindik ikus daitekeen eragina izan eban. Euskadiko baso-mapan 722.483 hektareetatik % 31,8 jabetza publikoa da. Bizkaiko baso-mapan, 221.033 hektareetatik % 20,9 jabetza publikokoak dira. Busturialdeari erreparatzen badeutsagu, datuak are deigarriagoak dira. Eskualdeko 27.885 baso-hektareetatik % 8,4 soilik dira publikoak. Pribatizazino horrek mendiak ustiatzeko beste eredu bat ekarri eban lotuta, arbola "produktiboetan" oinarritua, intsinis pinua kasu, espezie autoktonoak leku barik itxiz.

BASO-ERABILERAREN OREKA

Auzotarrek larreak eta egurra erabil leikiezan antxinako herri-mendietatik Erabilera Publikoko Mendietara (EPM) igaro gara. Katalogazino horren arabera, lurzorua higaduratik babesteko, erregimen hidrologikoa arautzeko, azpiegiturak babesteko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, dibersidade biologikoa kontserbatzeko, baso-sutearen arriskua murrizteko, paisaia kontserbatzeko, herritarren aisialdirako eta landa-populazinoa mantentzeko espazioak dira. Erabilera Publikoko

Mendietan, udalerri jabeko bizilagunek egurra eska daikee beren etxeetarako, eta intsinis pinua bezalako plantazino produktiboak saltzeagaitik lortzen dan dirua, udal jabearentzat da. Diru horretatik, %24k udalerriko bertako baso-hobekuntzarako funts baterako zuzendu behar da. Beraz, udal askorentzat diru-iturri dira, eta gizarteari, oro har, ondasunak eta zerbitzuak emoten deutsoez. Mendiak be ondare mendiak lez katalogau ahal dira; kasu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa da. Badira erabilera publikokoak ez diran udal-mendiak be.

Busturialdeko erabilera publikoko mendi garrantzitsuenetako batzuk honakoak dira: Atxarre (Gautegiz Arteaga), 520 hektareakoa, eta horreetatik 436 artadi kantauriarra da; Illunzar Nabarnizen, 259 hektareakoa. Mendikomune Ereñon, 187 hektareakoa; eta Plusko-Aresti, Mundakan, 71 hektareakoa. Ondare mendi katalogazinoari dagokionez, Bermeoko Sollube (922 hektarea), landaketa askotarikoa, bai produktiboak, bai kontserbatzekoak, eta Mendatako Bizkaiko Balkoia (137 hektareako azalera) nabarmentzen dira. Mendiko lursail hau Bizkaiko Foru Aldundiak erosi dau orain dala gitxi, egur-ustiapena jasan daben eremuetan basoa indartzeko eta berreskuratzeko proiektu batean bildutako Europako funtsekaz. Lurzati horretako landaredia baso hostotsua da nagusiki, Golako arroa babesteko.

Plantazino produktiboak saltzeagaitik lortzen dan dirua, jabea dan udalarentzat da. Horretatik, %24k udalerriko baso-hobekuntzarako funts baterako zuzendu behar da.
urdaibai magazine 41
>>>
Atxarre mendia, Ibarrangelu.

Erdi Aroko herentzia dira be herri-larreak, udalena dan lursaila. Herri-lur hau abeltzaintzarako erabiltzen da eta herritarrek kontzesino baten bidez erabil daikee. Busturialdean mota honetako larreak Nabarnizen bakarrik dagoz, 91 hektarea guztira.

Mendiak garrantzi handikoak dira ingurumen-jasangarritasunerako eta natura-ingurunearen kontserbazinorako. Azken urteotan, Bizkaiko Foru Aldundiak lursail partikularren erosketa bultzatu dau, lurraldeko mendiak leheneratzeko eta espezie autoktonoekaz baso-azalera handitzeko. Helburua da oreka bat lortzea naturgune horreen kontserbazinoaren eta basogintza-sektorearen jarduera ekonomikoaren garapenaren artean, modu jasangarrian. Ildo horretan doazen beste neurri batzuk eukaliptoaren hedapena geldiarazteko luzamendua (espezie horren landaketa 2025eko abendura arte mugatzen dau) eta mendiei buruzko Foru Araua aldatzea dira, egungo errealidadera eta espazio natural horreen kontserbazinoarekiko sentikortasun sozialera egokitzeko. UM

Ajangiz

Arratzu

Bermeo

Busturia

Ea

Elantxobe

Ereño

Errigoiti

Forua

Gautegiz Arteaga

Gernika-Lumo

Ibarrangelu

Kortezubi

Mendata

Morga

Mundaka

Nabarniz

Murueta

Muxika

Sukarrieta

42 urdaibai magazine
BUSTURIALDEKO BASO-MAPA 2023 GUZTIZKO AZALERA (Ha.) ERABILERA PUBLIKOA (%) 0.0 0.0 0.0 0.0 26.9 0.0 17.3 22.7 0.8 1.2 0.0 18.1 5.7 7.1 5.1 0.0 714 851 1.396 1.445 3.367 1.182 1.052 1.175 1.005 1.426 182 394 2.020 2.272 763 4.953 1.351 141 0.0 0.3 37.6 5.7 1.651 544
Behiak Illunzar herri-basko larreatan .

Urdaibaiko turismo jasangarrirako elkartea

TOURDAIBAI
688 638 421 info@tourdaibai.com

Memoria bizirik mantentzea

Apirilaren 26an Gernika-Lumok herria suntsitu eban bonbardaketaren 87. urteurrena ospatu eban, isilarazten saiatu ziran aireko eraso tragikoa. Egun esanguratsu horren oroitzapenean, George Steer izan zan gogoan, gertaturikoaren barri munduari emon eutson kazetaria. Udalak Bakearen aldeko XVII. Sariak emon eutseezan israeldarrez eta palestinarrez osatutako Bakearen aldeko Borrokalariak taldeari eta Mediterraneoko Justuak taldeari, arriskuan dagozen etorkinak itsasoan erreskatatzeko sortutakoa. Orain dala 87 urte bezala, sirena hotsak entzun ziran barriro eta Zalloko hilerrian lore-eskaintza bat egin zan, gerra osoko lehen saiakeratzat jotzen zan eraso hartan hildako pertsonak oroitzeko eta omentzeko. Goizean, bonbardaketaren oroitzapenezko ekitaldiak hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, arratsaldean lore-eskaintzan izan zanak, iragarri eban Klaratarren komentua, eliza eta atzealdeko lurren erosketa, Memoria historikoari lotutako gune bihurtzeko eta Bakearen Museoari bultzada barri bat emoteko. Klaratarren komentua Gernikako Arbolaren eta Batzar Etxearen ondoan dagoen eraikin babestua da.

Kopa Gernikako Arbolan

Bizkaiko Batzar Nagusiek Athletic Clubeko ordezkaritza zabala hartu eben Sevillako Kopako finalean garaipena lortu ondoren. Gernika-Lumora Ernesto Valverde presidentea, zuzendaritza batzordea eta bost kapitainak hurbildu ziran: Iker Muniain, Oscar de Marcos, Iñigo Lekue, Iñaki Williams eta Raúl García, Jose Ángel Iribarregaz batera. Ana Otadui Batzar Nagusietako presidenteak nabarmendu ebanez, "Beti lotuta dagozan sinbolo bi, Athleticen ereserkiak dinoan lez: Aritz zarraren enborrak loratu dau orbel barria”.

Labur-labur www.agustinibarrola.com 688 638 421 info@tourdaibai.com
UM UM

Manu Leguinecheren omenezko ibilbidea

"Arkeologia Belikoa, Bakerako Ikuspegia" ibilbide gidatua da, historian zehar Busturialdea-Urdaibain izan diran gerra-gertaera garrantzitsuenak kontatzen dauzena. Manu Leguineche kazetari eta gerra korrespontsal arratzuarra da ibilbide honen inspirazinoa, eta XX. mendeko gerra dramatikoen lekuko eta kontalari leial izan zan komunikatzaile honen lan handia omentzen dau ibilbideak. "Arkeologia Belikoa, Bakerako Ikuspegia" eskualdeko eszenatoki ederrenetako batzuk zeharkatzen dauz, eta hiru bisitalditan egituratzen da, independenteak eta osagarriak. "Defentsa. Gotorleku batean bizitzea ", Arratzu, Ereño eta Elantxobetik igarotzen da; "Bakerako inspirazinoa", Gernika-Lumon; "Itsasoa, aberastasun eta gatazken-iturria”-k, Bermeora eramaten zaitu. Bisitaren xehetasun guztiak jakiteko (bertoko gidariarekaz egin daiteke, edo modu independentean APP bategaz), www.visiturdaibai.com helbidean dozu informazino guztia.

Bisita instituzionala

Busturialdea-Urdaibaiko ondarea ezagutzeko

Euskara, Kultura eta Kirol diputadu Leixuri Arrizabalagak, Kulturako zuzendari nagusi Begoña de Ibarrak eta Ondare Zerbitzuko buru Alberto Santanak Busturialdea-Urdaibaiko ondare-baliabide garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ebezan. Bisita instituzional honen helburua, inguru honetan planteatzen diran kultur baliabide eta proiektuak bertatik bertara ezagutzea izan zan. Gautegiz Arteagan Andrabide harrobia bisitatu eben Patrik Saitua alkateak lagunduta. Arratzun Arrolako oppiduma zeharkatu eta Arrolagune, bere Interpretazino Zentroa, bisitatu eben Josu Olano herriko alkateagaz batera, eta Forun, Mikel Magunazelaia alkateagaz batera, Foruko Herrixka Erromatarrara eta Tourseko San Martin eleizara hurbildu ziran. UM

UM

Pisu turistikoak gorantz Bermeon

Etxebizitza turistiko gehien daukon Bizkaiko bigarren udalerria da Bermeo, Bilboren atzetik. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, bisitarientzako alokairurako 230 etxebizitza daukoz. Hori gerta daiteke, kostaldeko herri hontako potentzial turistikoagaitik eta baita alde zaharreko pisuen erosketa-prezio merkeagatik be, horrek inbersino ona izatea ekarten dau. Gernika-Lumok, eskualdeko beste buruak eta potentzial turistiko handia daukonak be, 33 pisu turistiko baino ez daukoz, besteak beste, Bermeokoak baino erosketa-prezio askoz be garestiagoa dalako. Bermeoko etxebizitza turistikoak ugaritu egin diranez, herriko bizilagunek, gazteek batez be, ez dauke alokairu erregularrerako pisurik aurkitzen. Euskadik 4.500 etxebizitza turistiko daukoz guztira, eta berariazko araudia dago hemen iraupen laburreko alokairuak arautzeko. Gainera, orain dala gitxi, Europako Batzordeak araudi barria onartu dau alokairu horreek erregulatzeko eta kontrolatzeko.

Busturialdea-Urdaibai, harro herri

Martxoaren 14an abiatu zan Korrika 2024, Irunen, eta 2.000 kilometro egin ondoren, martxoaren 24an ailegau zan Baionara. Martxoaren 20an Busturialdea-Urdaibain sartu zan Eatik eta eskualdea zeharkatu eban adin guztietako ehunka lagunen laguntzagaz. Lasterketa jendetsua eta guztitarikoa, euskararen aldeko kontzientziak astintzeko, euskarak irabazten badau danok irabazten dogulako.

Kultur dibersidadea ezagutzeko eta baloratzeko umeentzako tailerra

Busturialdea-Urdaibaiko umeek "Haurrak Munduan" programan parte hartzeko aukera izango dabe, munduko beste leku batzuetako umeak zelan bizi diran jakiteko. Leku batean edo bestean jaiotzeak dakarren desbardintasuna azalduko jake, eta hainbat herrialdetako ohiturak, kultura, jokoak eta gastronomia ezagutuko dabez. Eskualdean 84 herrialdetako personak dagoz, Busturialdea-Urdaibaiko biztanleria osoaren % 11, eta Gernika-Lumon ehuneko hori % 14,6koa da. Kultura-dibersidade gero eta handiago hori da kulturarteko sensibilizazino-programa antolatzeko arrazoia, umeek beste kultura batzuekiko enpatia eta errespetua gara daiezan eta aukera-bardintasun handiagoa bermatzeko beharraz sensibilizau daitezan, persona bakoitza non jaiotzen dan alde batera utzita. 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadeak sustatuta eta Eusko Jaurlaritzaren Migrazino eta Asilo Zuzendaritzak diruz lagunduta. Arratzu eta Nabarniz izan dira programa hau antolatu daben lehen udalerriak. 5 saio izango dira, euskaraz eta doan.

46 urdaibai magazine
UM
UM
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.