2011ko Euskal astea

Page 1

2 0 1 1

Eskola Publikoa

MINTXO ALDIZKARIA

CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU 2011KO EUSKAL ASTEA

Gure eskolako beheko 5. eta 6. mailako guztiak kiroletan ibili ziren: arto bilketa edo erreleboko lasterleta.

Euskal asteko emanaldiak ere izan genituen. Argazkian eskolako 2. zikloko ikasle batzuk.

Euskal Astea 2011ko apirilaren 11tik 15era bitartean

Korrika 17 Eriz Magoa Herri kirolak Bertsogintza eta beste ekintza asko


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

EDITORIALA Guraso agurgarriak:

EDITORIAL Estimadas familias:

Ikastetxe honek; beste 18 ikastetxerekin batera, aurreko ikasturteetan bezala, Santutxu-Txurdinaga mailan antolatzen den Euskara Astean parte hartu egin duela gogoratu nahi dizuegu aldizkari honetatik.

Mediante esta revista queremos recordaros que este Colegio junto con otros 18; ha tomado parte, como en años anteriores en la Semana del Euskara que se organiza a nivel de SantutxuTxurdinaga.

Aste honen helburuak hauxek izaten dira:

Los objetivos que se plantean en esta semana son: • Llevar el Euskara y su utilización a la calle. • A través del Euskara, el encuentro de todos los Colegios de la zona. • Estrechar las relaciones entre los Colegios con la utilización del Euskara. • Fomentar la presencia del Euskara en el barrio. • Reforzar el compromiso de padres y profesorado para con el Euskara. • Implicar el Colegio como institución.

• • • • • •

Euskara ikastetxeetatik kalera ateratzea Auzoko ikastetxeak euskararen inguruan biltzea. Ikastetxeen arteko harremanak sendotzea euskara erabiliz. Auzoko euskararen presentzia nabarmentzea. Irakasle eta gurasoen atxikimendua areagotzea. Ikastetxea instituzio bezala inplikatzea.

Urte honetan, Korrika Txiki 11 ere antolatu egin da. Ikasleok hainbat ekintzetan parte hartu egin dute Aste honetan, eta batzuen berri aurkituko duzue aldizkarian. Espero dugu, zuek zuen seme-alabekin batera irakurtzea eta gozatzea lan hauen bitartez; haiek protagonistak eginez guztiok, ahal beste, Euskara suspertzen dugula ikus dezaten.

1

Este año, también se ha organizado la 11 Korrika Txiki. De algunas de las diferentes actividades en las que hemos tomado parte, tienen noticias en esta revista. Esperamos que puedan disfrutar y leer estos trabajos junto con sus hijos, haciéndoles a ellos protagonistas para que vean que todos fomentamos la utilización del Euskara, en la medida que podemos.


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

HAUR HEZKUNTZA HH-n ere, nola ez, Euskararen Astea ospatu genuen, euskaldun peto-petoak gara eta. Astelehenean, 4 eta 5 urtekoak, Angeles Custodios ikastetxera “Ipuinez ipuin” 0antzerkia ikustera joan ginen.

Antzerkia ikusteko irrikitan geunden.

Txintxo-txintxo eta ixiltasunez antzokian sartu ginen.

2


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

GURE ANTZERKIA 5 URTE

AIXO LAGUNAK ! AZKENEAN LAN HANDIA EGIN ETA GERO BOTADUN KATUA ANTZEZTEA LORTU GENUEN

PRIMERAN PASATU GENUEN MOZORROTZEN HONA HEMEN KATU BOTADUNA

3


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Oso emanaldi dibertigarria izan zen. Asteartean, LH-ko ikasle batzuk gugana etorri ziren gurekin jolastera.

Primeran pasatu genuen denok batera jolasean.

4


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Ostegunean, Hamelingo xirulari barik, eskolako

Ruth andereĂąoak liluraturik utzi gintuen bere musikaz. Xirularen soinu gozoa baino ez zen entzuten, gu nolabait mutu geratu ginen.

5


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Ostiralean, guk ere Korrikarekin bat egin genuen,

hori bai eskolako jolastokitik atera gabe.

6


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

1. zikloa 2011KO APIRILAREN 11ETATIK 15ERA EUSKAL ASTEA OSPATU GENUEN . ASTEARTEAN, BERRIOOTXOA IKASTETXERA JOAN GINEN PAILAZOAK IKUSTERA. GERO, ARRATSALDEAN GURE EMANALDIA OSPATU GENUEN.

7


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

PAILAZOEKIN BATERA DANTZAN ETA JOLASEAN IBILI GINEN ORAIN, ITXARON BEHAR DUGU DATORREN URTERARTE. AGUR BERO BAT 1. ZIKLOKO UMEEN PARTEZ!!!! ETA PRIMERAN PASATU GENUEN!

8


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

2. Zikloko emanaldia Primeran pasatu genuen Luis BriĂąas eskolako 3. eta 4.mailako umeok, ekitaldi guztietako partaide izaten.

Euskaraz gozatzea eta ondo pasatzea, hoiexek ditugu gure eskolan, EUSKARAREN ASTEAN, lehendabiziko helburuak.

Adi- adi ibili ginen bertso, dantza eta abestiak kantatzen eta barre algarak botatzen guk prestatutako asmakizun eta txisteekin. 9


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Euskararen astean ospatutako euskal kirolak Bere onena eman zuten gure neska-mutilak euskararen astean ospatutako herri kirolen saioan. Txingak , aizkolariak, lasterketa, lokotxak eta sokatiran aritu ziren buru belarri eta benetan txapelketa interesgarria eskaini ziguten.

Lehengo saio orokorrean, gogor ekin eta gero, 4.D1 mailakoek gaina hartu zuten.

Sokatiran ordea, 4.B taldea izan zen garailea, 3.D2ko neska-mutilekin lehia bizian ibili eta gero

HAUEK BAI TXAPELDUNAK!

10


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

EUSKALAKARIAREKIN

EGINDAKO JARDUERA NOIZ? 2011KO APIRILAREN 12AN

ZER?

KONTZERTU DIDAKTIKOA

MUSIKA TALDEA? BILBOKO MUSIKA ESKOLA.

NORTZUK JOAN GINEN? LUIS BRIÑAS-SANTUTXU ESKOLA, KARMELO IKASTOLA, TXURDINAGA ESKOLA, MINA DEL MORRO ETA BERRIO OTXOA IKASTETXEA NON? GABRIEL ARESTI INSTITUTOAN 4.MAILAKO UMEAK

BIZIKI GOZATU GENUEN! 11


CEP LUIS BRIร AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Kulki Goiz baten 3. eta 4. mailakoak Txurdinaga Eskolara joan ginen kulki egitera. Han ibili ginen beste eskolako umeekin jolasten goiz osoan. Zer azkar pasatu zenยก.

Oraingoan Kulki itsasoarekin lotuta zegoen. Eta hemen ikusten gaituzue gure itsasontzia gidatzen, ez pentsa errezik denikยก.

lan

12


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Plazako jolasak Orain 3.D1 ekook kontatuko dizuegu Euskararen Aste honetan izan genuen beste ekitaldi bat, PLAZAKO JOLASAK, hain zuzen. Egia esan ez ginen plazara irten, baizik eta gure eskolaren aurreko

jolasen errotazioaren ordena, kaleratu ginen, talde bakoitza bere tutorearekin, baita jolasten hasi. Gutxi gora behera hamar minutu pasatu ondoren txilibitu baten hotsa entzuten zen eta

patiora.

talde osoa hurrengo jolasera joaten zen. Horrela egon ginen arratsalde osoa, jolasa guztietatik pasatzen, irakasleek esan arte etxerako ordua zela.

Irakasleek sei jolasa antolatu zituzten, bakoitzak bere txokoa izaten. Hauek izan ziren: “Soka saltoa”, “Txingoa”, “Bolak Barrura”, “Bat eta Bi”, “Zapia” eta “Uztaiak”. Klasera sartu bezain laster eta irakasleek azaldu ondoren nola izando zen

13

Oso ondo pasatu genuen, jolasak ondo antolatuta eta euskaraz jolasten saiatu ginen.


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

14


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

Eriz Magoa Ongi etorria Eriz Magoaren mundu zoragarrira. Birziklapen eta magiaren laguntzarekin zenbait hanka-sartze konpontzen saiatuko da, gazt eta pipar ikutuarekin; umore fina eta guzti. Magia, fantasia eta kontzientziazioa uztartzen dituen ikuskizun berria dugu hau. Zalantzarik gabe atsegina, partehartzailea eta dibertigarria

2011ko apirilaren 11an bosgarren mailakoak Eriz Magoarengana joan ginen. Magoa, Txurdinaga Beheko Institutoan zegoen gure zain. Sartu baino lehen, eta goiz ailegatzeagatik, Europa parkean (Txudinagako parkean) jolasten egon ginen. Parkean untziak ikusi genituen. Gero, lerroz, sartu eta hango ikale nagusiek non eseri esan ziguten. Gu ez ginen bakarrik egon, gurekin batera Txudinaga, Mina, Ronda, Pio Baroja eta KirikiĂąo ikastetxekoak egon zirelako.

Bi neskek aurkeztu zuten Eriz Magoaren ikuskizuna., eta honek magia-truku batzuk egin zizkigun. Truku batzuk egiteko guri aukera aukera eman zigun parte hartzeko. - Neska bati paperezko poltsa eta kapela bat egin zizkion. - Bi ume hartu zituen karta-trukua egiteko. - Amaitzeko, tximinoarekin banana batean zegoen karta zati bat ateratzean guztiok karta bat asmatu egin zuela konturatu ginen.

Eta arraultza-truku bat erakutsi zigun, guk etxean egiteko. Guztiok poz-pozik egon ginen, oso dibertigarria izan zen eta poliki-poliki itzuli ginen eskolara.

15


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

3 .zikloko herri kirolak Luis Briñas Santutxu eskolan euskararen astea apirilean ospatu genuen. Euskararen astean ekintza asko egin genituen, adibidez herri kirolak. Gure eskolako beheko patioan 5. eta 6. mailako guztiak kirol hauetan ibili ginen. •

Arto bilketan,egur zatiak hartu eta otzara batean sartu behar dira bananbanan, gero makilak atera eta beren lekuetan jarri behar dira, pertsona bakar baten lana da, ezin da lagundu.

Gurpilaren jolasean, haur bat gurpil barruan eserita joan behar da eta beste hiruk tiratu egin behar dute gurpilean dauden soketatik. •

Aizkolariaren

jolasean

enbor

baten gainera igo behar da eta gezurretako

aizkora

batekin,enborrean eta gainean dagoen

soka

batera

eman

behar da 20 aldiz jausi barik, amaitzen duzunean berdina baina buelta emanda. •

Harri-jasotzaile kirolean 5 kiloko pilota bat zure lepotik pasatu behar da gorbata bezala eginez.

Txingaren jolasa, pertsona batek hiru litroko bi bidoi eraman behar ditu ibilbide bat eginez.

Amaitzen denean kirol bat erreleboa eman behar da beste kirol bat has daitezen. Kirol guztiak amaitzen duen lehen taldeak irabazten du. Bukatzeko soka – tira kirola egiten da. Aurten, arazoak egon ziren onartzeko nortzuk ziren

irabazleak.

pasatzeko

eta

haserretzeko.

16

Gure

parte

kirolak

hartzeko

ondo

dira,

ez

5.


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

KORRIKA 17. Zer da korrika? Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Nork antolatzen du? AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskara eskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza

irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzalagun programak, lantegi eta erakundeen normalizazio planen diseinu eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak

Aurtengo Korrikaren mezua Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari? AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendaria Euskaraz sortzen duen artista. Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria. Euskara sustatzen duen herritarra. Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herriordezkaria. Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina‌ Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona. Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.

17

Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa. Euskalakaria alaia da. Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da. Euskalakaria bizizalea da.

Euskalakaria naiz ni. Euskalakaria haiz hi Euskalakaria da bera. Euskalakariak gu gara. Euskalakaria zara zu. Euskalakariak zuek zarete. Euskalakariak haiek dira.


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe. Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe. Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu nahi ditugu. Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izango diren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azken helburua. Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!

Korrika 17ren ibilbidea Euskalherrian zehar. 2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. Hemen daukazue Korrika 17k egingo duen ibilbidea, herriz herri eta orduz ordu zehaztuta http://www.korrika.org/wp-content/uploads/korrika17.kml

KORRIKA SANTUTXUN Korrika, apirilaren 15ean. ostiralean pasatu zen Mahatserritik eta Berbalagunok zita berezia izan zuten egun horretan. Lekukoa Santutxuko auzokide batzuek eraman zuten, horietatik hiru Alemanian, Bosnian eta Andaluzian jaioak. Santutxuko ibilbidea.

KORRIKA TXIKIA SANTUTXUN. Korrika txikia ikastetxeek antolatzen duten umeentzako korrika da, eskola ordutegian. Aurten Korrika apirilaren 15ean Santutxun pasatzen zenez, gure korrika txikia egun horretan antolatu genuen.Goizeko 09:30etan, guneko ikastola, eskola eta instituto guaztiak Basarrate enparatzan bildu ginen.

18

Aurretik, geletan petoak prestatu genituen eta aurtengo korrikaren abestia entseatu egin ere egin genuen. 09:30etan eta oso ordena handi batean abiatu ginen zirkuitua betetzera. Zirkuitua amen batean bete genuen: Luciano Bonaparte kalean hasi eta Partikular de Allende eta , Iturriaga


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

kaletik Karmelo kaleraino ailegatu ginen. Aurten, ekonomi krisialdia dela eta, dirulaguntza gutxi izan genuen, Karmeloko enparantzako

emanaldietarako. Baina nahi eta mikrofonoak ez zuten funtzionatu eta muska oso baxu entzuten zen, oso giro ona lortu zen, eta ordu erdi batez dantzan egon ginen.

Ondo pasatu genuen eta 11:00etan eskolan bueltan baginen

19


CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

EUSKAL ASTEA 2.010-2.011 6. maila

Aste Santuko oporrak baino lehen, Euskararen Astea ospatu genuen, auzoko beste eskoletan bezala. 6. mailakoek 4., 5. eta gure mailakoei inkesta txiki bat egin diegu, zer egin zuten eta haien iritziak ezagutzeko asmoz. 4. mailakoek herri-kirol eta korrikan parte hartu zuten, kontzertu didaktiko bat ikusi zuten, eta ipuin ilustrazaile batekin egon ziren. Esan digutenez, den-dena gustatu zitzaien, bereziki korrika eta herrikirolak. Datorren ikasturterako ez zuten ezer aldatuko, baina proposatzen dute puzgarriak ekartzea eta marrazki lehiaketa bat antolatzea. 5. mailakoek ere korrikan eta herrikiroletan parte hartu zuten. Gainera, zinemara, antzerkira eta Eriz magoa ikustera joan ziren. Amaitzeko, 6. mailakoen bertsoemanaldia ikusi zuten. Eriz magoa da gehien gustatu zitzaiena, eta nola ez, herri-kirolak. Pelikula eta antzerkia ez zitzaien gustatu orokorrean

eta datorren ikasturterako dibertigarriak izatea espero dute. Korrikari buruz, gehienok esan dute oso laburra eta motela izan zela, eta hurrengoa luzeagoa eta arinagoa izatea espero dutela.

20

6. mailakoek herri kirolak ere egin genituen. Korrikan parte hartu genuen, baina gure lana txikiak zaintzea izan zen. Batzuk, pankarta eramaten lagundu genuen, eta gure gelako Luisi lekukoaren bertsoak kantatzea tokatu zitzaion. Perkusio tailerra ikusi genuen Birjinetxe eskolan, eta beste jarduera guztiak bertsolaritzarekin eta kantagintzarekin lotuta egon ziren. Guk emanaldi bat prestatu genuen. Lan handia izan zen, eta pixka bat urduri egon ginen, baina merezi izan zuen guk ere oso ondo pasatu genuelako. Batzuk benetako bertsolariak ginela uste genuen. 5. mailakoak etorri ziren ikustera. Gure ustez, gustura egon ziren eta gustatu zitzaien. Beste bi emanaldi ikusi genuen. Lehena, eskolan bertan izan zen. Bi bertsolari etorri ziren gitarra eta guztiz, eta haiekin abestu genuen zoroak bezala. Bigarrena, Berrio-Otxoa ikastetxean izan zen. Bi bertsolari etorri ziren ere, eta bapateko bertso barregarriak bota zituzten. Oso dibertigarria izan zen. Argi dago Euskararen Astea guztioi gustatzen zaigula, baina gogoratu euskera gure hizkuntza dela, eta ez bakarrik aste berezi batean. Edozein kasutan, datorren ikasturtekoa itxaroten ari gara!


CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HI 2010-2011 MINTXO ALDIZKARIA

21


2010-2011 ikasturtea Euskal astea

CEP LUIS BRIĂ‘AS SANTUTXU LHI Iturriaga Kalea 58 48004 www.santutxu.net telefonoa: 944111181


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.