MINTXO ALDIZKARIA

Page 1

CEIP - HLHI Luis BriĂąas Santutxu n ltasu a m r No a berri hasi

rudi Badi argia en la gare n tunelar z e t ikus ran. Fase e a buk aina b fase, naka ... a k ri da pix a n e tz ireki

2020 2019- urtea ikast neko Ekai a ale


.

Kaixo guztioi! Berriro ere, zuengana nator, zuek egindako aldizkariarekin. Lan handia egin duzuenez, eskerrak eman nahi dizkizuet. Ikasturte honetan ere, Mintxo aldizkaria Santutxu.net web orrian ikus dezakegu. Bertan, denborapasak, eskolako berriak, kontakizunak, gozatzeko aukera daukazue. Covi birusa dela eta ikasturte berezia izan da hau, baina aurrera egin dugu gogoz. Eskerrik asko guztioi!

Ez ahaztu: “ Euskaraz jardun!� berriro ere. Zuen laguna! 2016ko ekaina


Familia eta eskola, elkarrekin orekan. Hiru hilabete luze pasatu dira ume eta gazteak etxeratu zirenetik, bi hilabete luze euren ohiko bizimodua modu bortitzean aldatu zenetik, eta aldaketa horretan familiak eta eskolak elkarlanerako beharra gorpuztu dute zuzenean. Familiek eta eskolak kooperazio modu berriak bilatu behar zituztela, berrogeialdian umeek esperientzia interesgarriak bizi zitzaten. Eta berrogeialdia berrogeitik gora joan zaigun honetan, esango nuke kooperazio horren nondik norakoetan sakontzeak lagunduko ligukeela epe motzean datozen aste-hilabeteei hobeto erantzuten, eta epe luzean, familia eta eskolen arteko lankidetza eta konfiantza sendoago bat ehuntzen. Familien eta eskolaren arteko komunikazioa beti da oso garrantzitsua, baina orain funtsezko bihurtu da. Komunikazioak sistematikoa, esplizitua eta erraza izan behar du. Elkarren beharren berri izan behar lukete argi, eta aldi berean elkarri zer eskaini ahal dioten ezagutu. Eskola inklusiboaren oinarrietan sakontzeak lagundu dezake egoera berri honetara egokitzen. Eskolak tresnak behar ditu ume eta familia bakoitzaren errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzeko, tresna sistematiko eta bateratuak, eta baliabideak behar ditu behar horiei egokituriko erantzuna emateko.







ESKOLARA JOAN GABE EGON GARA BAINA GURE GELETAKO NESKA MUTILEK ETXETIK ERE GAUZA ASKO EGIN ETA IKASI DUTE


DURANTE ESTE TIEMPO NUESTROS-AS NIÑOS-AS NO HAN PODIDO ASISTIR A LA ESCUELA. PERO DESDE CASA HAN SEGUIDO TRABAJANDO Y APRENDIENDO A HACER MUCHAS COSAS



4 URTEKO KANDINSKY TXIKIAK. ARTISTAK GARA GU!















2.mailako ikasleen partez





Denon artean lortuko dugu!



Koronabirusa gure geletara heldu baino lehen, hirugarren mailakook proiektu ederra aurrera eraman genuen hirugarren hiruhilabetearen hasieran. Aurkeztuko dizuegun proiektua EGUZKI SISTEMARI buruzkoa da. Horretarako, eguzki sistemari buruzko informazioa bilatzea izan zen gure lehenengo pausoa: izarrak, planetak, nanoplanetak, asteroideak eta sateliteak ezagutu genituen. Ondoren, materiala eskuetan izanda, lanari ekin genion. Tenperak eskuan hartuta, guztion artean lan ezinhobea egin genuen.


Azkenik, gure proiektuaren aurkezpena aurrera eraman genuen. Zein ondo pasatu eta zenbat ikasi genuen!


EKOSISTEMAK LEHEN

HEZKUNTZAKO

4.

MAILA

Ikasturte honetan ekosistemei buruzko gauza oso interesgarriak ikasi ditugu. Hemen dituzue maitasun guztiarekin egin ditugun maketak


4D1




4D2




4D3




5D1

Aintzineko zibilizazioen 5 mailakook 3. hilabete honetan gure etxetik konfinamendu islatuta egon arren aintzineko proiektua zibilizazioak ezagutzea aukera izan dugu, eskolako proiektu berria garatu dugulako. Teknologia berriaz, eta batez ere, irudimenaren poderioz, Ilunabarrean Nilo ondoko Piramideetatik falukaz nabegatuz, eta bere gotorlektik Atenaseko Partenoi tenplu izugarria mirestu dugu, halaber. Erromako forotik ere, gure irudimenak paseatzen eraman gaitu; Coliseora sartzeko gonbidapena izan dugu. Aintzineko zibilizazioen arkitektoek abiapuntu bere ekoizpenetan geometria zuten. Guk ere, gure aintzineko eraikuntzak egiterakoan kontutan izan ditugu; piramideak, zilindroak, kuboak , elipseak….matematika eskuz ikastea dibertigarriago iruditu zaigu…bolumenak sortzen ditugularik.

Adrián Alonso

Leyre Antolín Dylan Aurizzi

Izan Avila

Iker Casón

Irati Cobo

Khalil Chahidi


Oier Fernández

Angela de Jesús

Maider Gamero

Ainhoa Martín Sara García

Asier Martínez

Irene Rioz

Nayra Valera Ainhoa Perales


LH5D2 Egoera berezi honen ondorioz gure kreatibitatea piztu da. 5. Mailako ikasleok Grezia, Erroma eta Egiptoko gizarteen inguruan pilo bat ikasi dugu eta, gure proiektua amaitzeko, maketa polit hauek sortu ditugu!


Bestalde, ordenagailuarekin hainbeste lan egin dugunez, tresna berri ugari ezagutu eta menperatu ditugu. Gehien erabili duguna Classroom izan da, baina horrez gain ere Drive, Doc-hub eta Padlet izan dira ohikoak gure egunerokotasunean. Hemen ikusi ahal duzue guk sortutako Padlet baten adibidea.

Amaitzeko, aste hauetan guk egindako marrazkiak erakutsiko dizkizuegu:


ANTZINAKO ZIBILIZAZIOAK (5.D3) Egipto, Grezia eta Erromatar zibilizazioen proiektuak, gure konfinatuta geundenean lantzean, imaginatu genuen garai hartako bizatza nolakoa izango zen, eta horrekin batera pentsatu genuen haiek sortzen zituzten margolanak marraztea…………..

PAULA

NAIA

Begoña

Daniel

Ainize ….behin eginda marrazki hauek, garai hartako eraikuntzen maketak hasi ginen prestatzen…..


‌.eta gure trebetasuna eta imaginazioa erabiltzen, gai horrekin lotutako maketak egin genituen. David

Daniel

Naia

Samuel

Ainize

Ainize

BegoĂąa

Aya

Nikole

Julen

Leidy

Paula


Covid-19 birusa dela eta pasatu dugun etxealdian, hirugarren hiruhileko osoan, classroomen eta orokorrean G-Suiten bidez egin dugu lan mordo bat. 6. Mailako irakasleok blogean erakusketa txiki bat jarri dizuegu. Hemendik ikasle guztiei !!! egindako lan eder eta ahaleginagatik. !!!


3. ZIKLOKO TELELANA

EGUN HAUETAN CLASSROOMAREKIN, TXATAREKIN ETA JAMBOARD LAN EGITEN 6. MAILAN. ETXETIK LAN EGITEN DUGU.

Googleren Zerbitzu bat da, zeinek zenbait web aplikazio, norberaren domeinupean, modu pertsonalizatu eta bateratu batean eskaintzen dituen hezkuntza erakunde batentzat. Web teknologian oinarrituta dagoenez lan guztia internet bidezko apliazioen bidez aurrera eramaten da, eta guztia hodeian gordeta gelditzen da.

Hezkuntzara zuzendua dago eta aplikazio hauek guztiak doainik ematen ditu. Komunikazio eta lankidetza lanabes hauek eskola komunitatean (ikasle, irakasle, ez-irakasle eta guraso) ingurune digital bat eraikitzeko aukera ematen dute. Alde batetik, talde lana errazteko, garatzeko eta bultzatzeko, eta, beste alde batetik, informazioa naiz dokumentazioa zabaltzeko bide ematen baitu. Modu horretan ikastetxe bat eraginkorragoa bihur daiteke. Google

Googlek

Suite

Eskola Komunitatearentzat

dituen

hainbat

zerbitzu:

barneko nahiz kanpoko komunikaziorako tresna garrantzitsua izan daiteke. Modu bateratu batean, ikastetxeari posta elektronikoa, eguteagia, fitxategi biltegia, webguneak eta e.a. eskaintzen baitizkio, eta guztia era partekatuan erabiltzeko gaitasunarekin.

Web aplikazio hauek eskura ditu eskola komunitateak:  ePosta (Gmail)  Ofimatika online eta biltegi digitala (Google Drive)  Egutegia (Google Calendar)  Webguneak (Google Sites)  Sare Soziala (Google+)  Taldeak (Google Groups)  Berehalako harremanak (Google Talk/Hangouts)  Ikasgela birtuala (Classroom)  Kontaktu zerrenda YouTube, Blogger, Picasa, Google Analytics ...

Bi esparrutan, gure lana errazteko eta hobetzeko tresna baliagarria izan daiteke:  Arlo akademikoaren kudeaketan eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendurako prozesuetan.  Arlo didaktikoan, ikasgeletan ikasleekin ikaskuntza-irakaskuntza jardueretan.


6. MAILAKO IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

Joantxo hartzakumea Hungariako erregearen aitzinean Joantxo hartzakumea leize harrigarrian zegoen: bere lagunek soka bota zuten goitik, eta erregearen alabekin joan ziren Hungariako lurraldera. Han ez zegoen Joantxo saskian atera ahal izanen zuenik. Baina ez zegoela bakarrik oroitu zen. Hamahiru ateak zaintzeko zegoen emakumearengana joan eta honela esan zion: —Hemendik ateratzen ez banauzu, zorriak kenduko dizkizut makila honekin. Eta hamahiru ateak porrokatu zituen ehun arroako makila hura ikusi zuenean, emakumeak atera egin zuen leizetik. Baina aizkolaria eta errotaria, Joantxo hartzakumearen lagunak, Hungariako erregearen aitzinean zeuden. —Guk atera ditugu zure alabak leizetik. Erregeak printze izendatu zituen biak, eta festa handi bat egitea agindu zuen. Musika hasi zelarik, kanpotar indartsu eta iletsu bat azaldu zen, ehun arroako makila burdinazkoarekin. Plazaren erdian landatu zuen makila, eta urrezko pilota batekin hasi zen jolasean. Eta plaza nagusian gertatzen ari zena kontatu zioten erregeari jauregiko zaindariek. —Joantxo hartzakumea da! —erran zuten aho batez bi alabek.


Hori entzundakoan, Joantxoren lagunak, aizkolaria eta errotaria, kezkatu egin ziren. —Nola dakizue? —egin zien galde aitak. —Ezagutzen dugulako. Sei soldadu igorri zituen erregeak haren bila. —Zatoz gurekin, erregeak ikusi egin nahi zaitu! —Ikusi nahi banau, datorrela bera hona! —arrapostu zuen Joantxo hartzakumeak. —Ez baduzu onez etorri nahi, indarrez eramanen zaitugu. Baina Joantxo hartzakumeak honela erran zien gogor samar: —Indarrez ez duzue onik edukiko nirekin. Sei soldaduek jauzi egin zuten Joantxoren hartzakumeak bortz hil zituen makilarekin jota.

lepora,

baina

Seigarrenak ihesari eman zion. —Maiestatea —erran zuen soldaduak erregearengana heldu zelarik—, hamabi soldadu igorriko bazenitu ere, ez genuke ekartzen ahal. —Aita, bera da, Joantxo hartzakumea! Hori entzundakoan, Joantxoren errotariak, beldurra ezagutu zuten.

lagunek,

aizkolariak

eta

Erregea plaza nagusiraino joan zen bere alabekin. Hantxe ari zen pilotan Joantxo hartzakumea. Alabek besarkatu egin zuten. Gero Joantxo nesken gonei begira geratu zen. —Gona horiek zati bana falta dute. Eta leizean opari harturiko zatiak erakutsi zituen. Erregeak, bere alaben salbatzailea Joantxo zela ikusirik, Hungariatik urrun igorri zituen aizkolaria eta errotaria, Joantxoren lagunak omen ziren. Eta Joantxo hartzakumea erregearen alabekin.

jauregian

geratu

zen

bizitzen,

Baina urte gutiren buruan, Hungariako erregearen gortea utzi eta munduan aitzina joan zen beldurra ezagutu nahi zuen Joantxo hartzakumea.


6. mailako ikasleek agur esaten digute. Aurtengo kurtsoa ahaztezina izango da guztiontzat arrazoirengatik baina batez ere 6. mailako neska-mutilentzako.

hamaika

Lehen Hezkuntza bukatzear dago gure lagunentzat. Datorren ikasturtean DBH hasiko dute. Nahiz eta gehienek eraikuntza berdinean jarraitu, ez dira jada gure pasabideetan ibiliko, beno, bisitaren bat egingo digute, noski. Agurra da. Agurra Lehen Hezkuntzari, agurra eskola kideei, maisu-maistrei, zuzendaritza taldekoei, atezainei eta jantokiko sukaldariei eta begiraleei. Ikasturte hau berezia izango da bere amaieran eta berezia egingo dugu guk ere. Gure aldizkari maitea, Mintxo Aldizkaria, paperrean izan beharrean, digitala izango da, hori dela eta, modu berezi batean beraien azken lana plazaratuko dute. Padlet zoragarri bat prestatu digute haietako bakoitzak agur mezu bat idatziz eta bideo edo argazki eder bat igoz (etxean sartuta egon dira denbora luzez eta sasoian mantendu direla erakutsi digute, nola ez!). Oroimen ederra, betirako, bai beraientzako eta bai guretzako ere. Haien sentipenak, bizipenak, gozamenak eta eskerrak bidaliz. Betirako opari hau egiten digute eta haien buruari ere egiten diote. Hemen uzten ditugu Padletera joateko estekak. Gela bakoitzak berea egin du, baina noski, guztiak ikusi ditzakezue eta ikusi behar dituzue!

Luis BriĂąasetik mundura!


edo hemen klikatu.

edo hemen klikatu.

edo hemen klikatu.

Gora Luis BriĂąas-Santutxu!!!!!!!





Argazkian klik egin eta ikusi



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.