Page 1

Mintxo gure aldizkaria www.santutxu.net

Eskola aldizkaria Haur Hezkuntza

2019ko otsaileko alea

2 eta 4 urtekoen gelak

Lehen Hezkuntza 2, 4 eta 6. Maila

2018-2019

ikasturtea


º

2 urtekoen gelak


Â


4 urte   


KATUA, SAGUA ETA TXAKURRA Behin batean arratoi bat paseatzen zegoen eta topatu zen katu batekin. Gero joan zen beste leku batera, eta katua joan zen korrika sagua harrapatzera. Orain txakurrak saguari: - Nork nahi du zu harrapatu? Eta esan zuen saguak: - Katu laranja hori. Gero, txakurrak lagundu zuen sagua eta joan ziren katuaren bila. Orain txakurrak katua jo egin zuen. Txakurra eta sagua bizi ziren oso ondo bere etxean. Sagua eta katua lagunak egin ziren.

LAU TXAKURRAK Behin batean lau txakur oso onak joan ziren parkera. Txikiena arrosa zen eta ez zituen aurreko hankak. Pertsona bat topatu zuten, baina bat gaixorik zegoen eta utzi zuen bera eta bere familia sartzen parkean eta etxe bat ere utzi zioten ez zeukatelako etxerik, baina bakarrik gau batean. Eta etxe horretan geratu ziren. Gero euria egin zuen eta beste txakur bat aurkitu zuten. Txakur horrek etxe bat zuen eta hor geratu ziren bizitzen. Poz- pozik geratu ziren guztiak. BI ETA BI LAU BUKATU DA IPUIN HAU.

2.D3


MIA PASEOAN Behin- batean bazegoen arratoi bat Mia deitzen zena eta bere etxean aspertzen zen. Orduan, paseo bat erabaki zuen egitea bere ama eta aitarekin. Gero bere gurasoak galdu zituen. Eta jende asko zegoenez pertsona bati esan zion: - Nire gurasoak galdu ditut. Lagundu al didazue bilatzen, mesedez? Eta neskatoak esan zuen: - Bai, noski. Baina adi egon behar zara, eh! – Bai, bai!! Eta berarekin joan zen. Neskatoarekin paseo bat eman eta gero, bere gurasoak topatu zituen eta poz- pozik jarri zen. Eta neskatoa bere lagun-mina izan zen. Guztiok poz- pozik bizi ziren. Bi eta bi, lau, bukatu da ipuin hau.

MARTIN TRAKETSA Behin batean Martin oso traketsa zen. Erosi zuen jertse bat eta handiegia zen. Martin joan zen jertse hori aldatzera. Joan zenean‌ platano azala batekin jausi zen eta ticket-a euriarekin busti zen. Etxera joan zen blai eginda. Arropa guztia zikinduta zegoen eta ez zuen arroparik ipintzeko. Kalera joan zen bustita arropa erosteko. Sartu zen dendara eta esan zioten: - Tori toalla eta joan hemendik. Itxiko dugu denda. Martin etxera joan zen toallarekin eta triste. Gero joan zen kakahueteak erostera. Jan eta gero konturatu zen alergia zeukala. Joan zen korrika anbulatoriora. Martin horrela jarraitu zen traketsa izaten, baina berari bost axola. Bi eta bi, lau bukatu da ipuin hau.

2.D3


ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA:

AINHOA TIRAPU Gaur arratsaldean, Pablo Auladellen irudiekin Begoña Ibarrolak idatzitako “Ausarten kluba” liburuari buruzko irakurketa kluba egin da San Mamesen, eta bertan Ainhoa Tirapu Santutxuko Luis Briñas Eskola Publikoaren Lehen Hezkuntzako 4. Mailaren hirurogeita hamar ikasleekin solasean egon da. Ainhoak aukeratu zuen liburua, Athletic Irakurketa Klubera heldutako proposamen guztien artean. Ipuin horretan, Alan ikasgelaren azpiratzaileari auzardiaz eta irudimenaz aurre egiten dion mutikoaren istorioa kontatzen da.


Halaber,

San Mames bisitatzeko ezagutzeko aukera izan dute.

ikasleek kapitainarekin emakumezkoen futbolari buruz hitz egiteko aukera izan dute, eta Athletic Cluben atepeko ibilbide luzearen gainean galdetu diote. Ekitaldiaren ostean, bildutako eskola-umeek eta Katedrala barrutik

Egindako galderak hauek izan dira: -Alanek bere burua defendatzen du indarkeria erabili gabe. Zer deritzozue? posiblea da? -Samuel Alanen lekuan ipintzeko aukera izango balu, berdin jokatuko luke? -Zer sentitzen duzu futbol zelaian sartzerakoan? -Gogoratzen duzu zure lehenengo partidua Athletic-en?


4D3 GUZTIOK INDARKERIAREN AURKA!


H

asierako Ebaluazioa egin eta gero irakurzaletasuna landu behar genuela ikusi zen. Lehen hiruhilekoaren zehar “Printze Txikia” liburua irakurri genuen. Gero “Euskal Ipuin laburrak” bildumako batzuk aukeratu

ikasle bakoitzak partekatuko du idazle horren bizitzako deigarriena iruditu zaiona eta azalduko du aukeraketa honen zioa. Kontua da, irakurtze hutsa ez da nahikoa, irakurzaletasuna sortzeko irakurleak liburuaren istorioan sartu, ulertu, azaldu eta partekatu egin behar du. Eta tertulia literario dialogikoarekin lortzen duguna.

genituen ikasleengan baloreak lantzeaz gain, euskalki batzuk ezagutzeko eta Hikaz ere irakurri ahal izateko. Gaztelaniaz ere irakurtzen dugu, “La isla de los siete secretos” eta asko gustatu da. Ikaslea proposamen literario honekin, idazleaz eta idazlearen beste liburuez interesatu zen, eta “Printze Txikiarekin gertatu zen bezala” idazlea oso parte garrantzitsua bihurtu da irakurtzean.

 Ikasleek, asteko saio honetan, ozenki irakurtzen dute gelan, 2 minutuz, ez da behar gehiago, baina besteen irakurketari adi jarraitu behar diote. Horrela 50 minutuz. Gero 10 minutu dauzkagu irakurri dugunaz solasaldi bat mantentzeko. Solasaldia erabat librea da. Irakasleak, moderatzailea izateaz gain bere iritzia ere ematen du.  Amaitzeko, email batez, taldearekin egun horretan irakurri dugunaren zati bat (hitz bat, esaldi bat, paragrafo bat , edo ilustrazio bat ere) partekatzen du ikasle bakoitzak, bere iritzia ematen eta zergatik

Horrela egiten dugu:  Gela, astean saio batean ( eta etxean nahi duten bezain beste denbora ), Classroomeko gelako liburutegian sartu eta dagokion liburua irekitzen dugu. Liburu bat irakurtzen dugun lehen egunean idazleaz hitz egiten dugu, eta interneten berari buruzko informazioa topatzen dugu ( biografia, argazkiak,…). Egun horretan e-mail baten bidez gelako

aukeratu duen azalduz.  Ikasle guztiak gogoz irakurtzen dute eta gustura hartzen dute parte tertulia dialogikoan.


Tertulia Dialogikoak irakurtzeko modu berria • Ikuspegi klasikoa: – irakurketa prozesua egile eta irakurlearen arteko harremana da. • Ikuspegi komunikatiboa: – irakurle desberdinen arteko hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzen duen “komunitate interpretatzailea” sortzen da. – irakurleek beraien artean dituzten elkarreraginak dira interesgarriak.

Alfabetzatze kognitiboa gainditzen du. • Irakurketa, sozializazio prozesu zabalagoan kokatzen du • Kultura idatziarekiko zentzu komunitarioa sortzeko erabiltzen da. • Bakarka egiten ditugun irakurketak aberasten ditu eta norbanakoa, kultura eta jendartea eraldatzeko herraminta baliogarria bihurtzen da.

•Literatura klasikoko obrak maixu lanak dira. •Literatura klasikoa irakurriz eta eztabaidatuz kulturalki ezarritako hezi asko apurtzen dira. •Klasiko hauek puri purian dauden egungo eztabaidak planteatzen dituzte. •Aprendizai instrumentalak bultzatzeko egokiak dira. •Ikasle askorentzat literatura mota hau irakurtzeko esparru bakarra ESKOLA da.

Tertulia Literario Dialogikoa • Komunitatea eraikitzeko tresna bat da, aprendizaiak sortzeaz gain, hitzen, sentimenduen eta esperientzien trukaketarekin pertsonen arteko oturak sortzen dira. (Loza) • Tertulian, elkarrekin berba egiten dugun bitartean, bizitzataz eta literaturataz ikasten dugu

ATOLAKETA •Etxean edo eskolan irakurtzen ditugu adostutako orriak •Parrafo bat aukeratzen da komentatzeko eta tertulien koadernoan apuntatzen da •Aukeratu ditugun parrafoen eztabaida bultzatzen da •Ideia guztiak komentatzen dira. MODERATZAILEAREN LANA . Hitz egiteko txandak eman . Adostasunak bultzatu, baina ez da derrigorrezkoa . Gutxien parte hartzen dutenak animatu . Askatasun giroa sortu . Gaien arteko loturak iradoki

Gure liburutegia classroomen dago eta irakurtzen ditugun liburuak epub formatukoak dira. Liburuetan bertan oharrak eta behaketak idazten ditugu gero gure iritzia ematen laguntzeko. Classroomen bidez etxean gurasoek ere liburutegi honetara sarbidea dute.


G

uk, gure Eskolan, ekintza bereziak antolatzen ditugu. Haietatik bat “antzerkia� izaten da. Gure gelak abendurako antzezlan bat prestatu zuen, eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek ikusteko, entzuteko eta gozatzeko aukera eduki zuten. Pasadan ikasturtean, 5.mailan, plastikoen arazoa landu genuen, eta hori izan da antzerkiaren gaia. Egun hauetan plastikoak gure mundua konkistatzen ari dira, eta azkenean gu ere bai. Gure antzezlanean egoera desberdinak antzeztu genituen, plastikoen arazoa aurkezteko. Baina ez hori bakarrik, guk irtenbide batzuk luzatu egin genituelako. Guztiok , gelako guztiok parte hartu genuen, munduko arazoa denez aniztasunak landu genituen.


Oso ondo prestatu genuen, denbora eta denbora sartu genuen, eta horrela sentitu ginen: Ondo pasatu genuen gauza guztiak prestatzen. Eta emanaldietan urduriz eta lotsaz. Dibertigarria izan zen. Pozik egon ginen. Lanagatik harro sentitu ginen. Gure familiak ikustean saiatu ginen ahalik eta hoberen egiten, pozik egon ginen haien aurrean, eta haiek egindako lanarekin ere bai. Batzuok gure anai-arrebak eduki genituen. Publikoa pozik geratu zen. Gozatu genuen. Eta konturatu ginen gai garela buruz ikasteko eta ulertzeko. Hala ere, Euskeraren Eguna zela eta, Haur Hezkuntzan egon ginen, guk asmatu egin genituen ipuinak kontatzen. Esperientzia polita izan zen, eta gustura.


6D3ko ikasleok abenduan escape room batean parte hartu genuen gure eskolan.

P

asaden abenduan gure eskolan escape room bat egin genuen. Matematika, ingelesa eta euskara birpasatzeko eta ikasteko aukera bikaina izan genuen. Baina, zer da escape rooma? Froga batzuk pasatu behar dira helburu bat betetzeko asmoz. Gure kasuan ebaluazioan zehar ikusitako edukiak erabili behar genituen. Frogak pasatzekotan, Johannes Basarrate pirata askatzea lortu behar zen.

Nolakoak ziren taldeak? Irakasleek 6 ikasleko taldeetan elkartu gintuzten. Horrela askoz errazagoa zen eskolako leku ezberdinetatik mugitzea piratek entzun barik. Eta noski, geletan zeuden ikasleak ez molestatzeko. Pistak eskolako leku ezberdinetan zeuden. Baina egun horretan izenak desberdinak ziren: musikako taberna, Jesusen kobazuloa eta liburuen etxea. Gu azkar mugitzen ginen. Baina jakin nahi duzue lortu genuen ala ez? Jarraitu irakurtzen‌

Jarduera honekin, oso ondo pasatzeaz gain, gure taldea eta harremanak sendotu ahal genituen, froga guztiak talde txikietan egin behar genituelako. Taldeko lana edo bakarkako lana? Guk taldeka nahiago dugu, gure helburuak hobeto lortzeko.


Nola bizi genuen?

L

ehenengoz 15,00etan gelara heltzerakoan arbelean mezu bat idatzita zegoen “hartu boligrafo bat eta joan musika gelara”. Guztiok ziztu bizian boligrafoa hartu eta musika gelara joan ginen. Han sartu ostean, Jorge eta Saioa piratez mozorrotuta zeuden, eta mahai handi bat areaz beteta eta piraten kofre batekin!

Bideo bat ikusi genuen, Johannes Basarrateren bizitza eta arauak ezagutu genituen (gure irakasleek, Rubének eta Itxasok, piratez jantzita Karibetik azaldu zizkiguten). Taldeak eginda, mapa bat banatu ziguten eta escape rooma hasi zen! Liburutegian beste bi pirata zeuden (Guillermo eta Ane) frogak pasatzen genituen kontrolatzeko. Froga bakoitza pasatu ostean zenbaki bat lortzen genuen: mezu bat kodeekin idatzita, beste bat alderantziz idatzita eta ispilu bat erabili behar genuen, beste froga bat arrainontzian, beste bat tinta ikusezinaz… Gure zorroztasun guztia erabili behar genuen.

Azkenik 4 taldeek froga guztiak pasatu genituen… Baina piratek beste sorpresa bat prestatuta zeukaten. Talde bakoitzak azken frogaren/maparen zati bat geneukan. Eta guztion laguntza behar genuen azken froga hori pasatzeko. 24 ikasle pentsatu behar genuen eta azkenik bai, lortu genuen eta kofrea ireki genuen. Eta han azken bideo bat zegoen, QR kodearen bitartez. Primeran pasatu genuen!! Ea laster beste batean parte ahal dugun!!

Profile for mitxel gm

MINTXO ALDIZKARIA - 2019KO OTSAILA  

ESKOLA ALDIZKARIA CEIP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HLHI.

MINTXO ALDIZKARIA - 2019KO OTSAILA  

ESKOLA ALDIZKARIA CEIP LUIS BRIÑAS SANTUTXU HLHI.

Profile for mitxel
Advertisement