Lan guztien zuzenketa

Page 14

Garbiketarekin lotuta, esan dezakegu bi garbiketa mota bereizten direla: garbitasun pertsonala eta testuinguruaren garbitasuna. Lehenengo hau, kultura bakoitzeko azturekin lotuta dago, hau da, garbitasun pertsonala gorputzaren garbiketa eta apaintzearekin lotuta dago, hots, dotore jartzearekin. Testuinguruaren garbitasuna, ordea, umea jolasten ari den espazioa garbia mantentzean datza, hau da, haurrak ikasi behar du zikindu duena garbitu behar dela edota erabilitako materiala jaso egin behar dela. Garbiketa azturak barneratzeko ibilbideari dagokionez, esan beharra dago hiru fase ezberdin bereizten direla. Lehenik, fase pasiboa. Fase honetan heldua arduratzen da jaioberriaren garbitasunaz. Bigarrengo fasean, hau da, lankidetza fasean, umea bere garbiketan parte hartzen hasen da, helduak gidaturiko ibilbidean. Azkenik, rolak aldatu egiten dira eta fase aktiboa gertatzen da. Hemen, umeak hasieran norbaiten behaketa behar duen arren, bere garbiketaren arduradun bihurtzen da. Bestalde, umeak garbitzeko garaian badaude hainbat estrategia ezberdin. Alde batetik, sentikortasunez jokatu ahal izateko garrantzitsua da gurasoei esatea zeintzuk diren eskolak dituen irizpide pedagogikoak momentu honetarako. Ezinbestekoa da ere gurasoengandik informazioa jasotzea. Hezitzaileei dagokienez, adierazi behar zaie garbiketa momentuak ikuspegi globalizatzaile batetik irudikatu behar direla, hemen autonomia, zentzumenak eta hizkuntza ere garatu daitezkeelako. Estrategiekin jarraituz, fardela aldatzeko momentua heltzen denean ere sentikortasunez jokatu ahal izateko, kontuan izan behar da hezitzaile eta haurraren arteko harremanak sekulako garrantzia duela. Hau da, haurraren seinaleei adi egon behar da (negarra …) hauen aurrean erreakzionatu ahal izateko eta ahoskera eta ukimenaren bitartez, fardela aldatzeko momentua, momentu goxo eta lasai bat izan dadin haurrarentzat. Hau horrela izateko, gure eskolako langileei oso sentikorrak, hurbilak eta goxoak izateko eskatuko zaie. Esfinterraren kontrolari dagokionez, esan beharra dago normalean haurrek 4 eta 5 urte bitartean hartzen dutela kontrola, baina hau ez dela beti horrela izaten, izan ere, haur guztiek ez dute erritmo bera. Haur bati ezin zaio behartu fardela kentzera berak segurtasun hori lortzen duen arte, eta gure eskolan hori egiten dugu. Gainera, gurasoei ere hori transmititzen diegu, hoberena baita haurrarentzat. Segurtasuna duela antzeman dezakegu, adibidez, haurrak fardela erabili ordez, komunera joateko baimena eskatzen duenean edota


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.