Psikopatologia

Page 303

Arretaren alterazio eta nahasteak

303

baizik. Arazoa ez da oldarkortasuna jaistea, gogoetarako joera igotzea baizik. Portaera oldarkorra duenarentzat harreman kontingenterik ez baitago inguruneko kinaden eta portaeraren artean. Barkley, DuPaul eta McMurray-ren arabera (1990), arreta-gabezia eta hiperaktibitatea dituzten haurren erdiek baino gehiagok portaeko nahasteak ere izaten dituzte; hiperaktibitaterik gabeko arreta-gabezia dutenen % 20k ditu portaeraarazoak. Arreta-gabezia eta hiperaktibitatea (AGN+Ha) dutenak portaera-nahastea dutenekin sailkatzen dituzte, laguntza ematean; hiperaktibitaterik gabeko arretagabezia (AGN-Ha) dutenak, berriz, ikaskuntza-zailtasunak dituztenekin sailkatzen dituzte. AGN+Ha dutenek erasokortasun gehiago, bazterketa sozial gehiago, autoestimu gutxiago eta errendimendu okerragoa agertzen dituzte lan kognitiboetan eta mugimenduzko lanetan. Arazoa, arreta jarraituko ariketetan agertzen dute. AGNHa dutenek barne-herstura gehiago eta informazioa prozesatzeko makaltasuna agertzen dute; arazoak arreta selektibo edo fokatuan dituzte. 10.2.8. Ebaluazio-prozedura Guraso eta irakasleentzako ebaluazio-eskalak dira diagnostikatze-prozesuko tresna nagusiak. Ondorengo elkarrizketa erdi egituratu hauetako bat aukeratu liteke: 1. Barkley-ren eskalak (Barkley´s Scales; Barkley, 1991): portaeranahasteen, etxeko egoeren, eskolako egoeren galdekizunak, eta guraso eta irakasleentzako gai-zerrenda. Barkleyren elkarrizketa klinikoa (Barkley Clinical Interview Form; Barkley eta Murphy, 1998). 2. Brown-en AGNaren eskalak haur, guraso eta irakasleentzat (Brown ADD Scales for Children, Parents and Teachers). AGNa diagnostikatzeko Brown-en formulario diagnostikoa, 3-12 urteko haurrentzat (Brown ADD Diagnostic Form for Children). AGNa diagnostikatzeko Brownen formulario diagnostikoa, 12-18 urteko nerabeentzat (Brown ADD Diagnostic Form for Adolescents; Brown, 1996). 3. Gurasoentzako eta irakasleentzako Conners-en eskalak (Guraso eta Irakasleentzako Hiperaktibitate Eskala (CPTR), Conners, 1969) DSM-IIko irizpideak biltzen ditu. Arreta-gabezia deskribatzeko osagairik ez du ia, eta hiperaktibitatea baino gehiago, portaera-arazoak ebaluatzeko tresna da. 4. EDAH eskalaren (Farré eta Narbona; 1997) bidez irakasleak 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak ebalua ditzake. 5. Haurraren denbora-nozioa aztertzeko galdekizuna (Gibello eta Weill, 2004; Piaget, 1973) Gibello eta Weill-en galde-sorta (2004) Piageten Le développement de la notion de temps chez l´enfant (1973) liburuan oinarritua dago. 10 item ditu. Gibello eta Weill-en galde-sortatik egin dugun moldaera duzu jarraian:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.