Psikopatologia

Page 158

158

Psikopatologia

ditu, eta egunez gehiegizko logura, haserrekortasuna, denboran orientatzeko arazoak, oroimen-galera, kontzentrazio-gaitasunaren galera eta adimen-errendimenduaren apaltzea agertzen ditu. Epidemiologiari dagokionez, emakumeen % 2-4 inguruk eta gizonen % 4-6 inguruk agertzen omen du LABSa (Durån, Esnaola, Rubio eta Iztueta, 2001). Haurren artean ez da helduen artean bezain ugaria. Nahaste hori dutenek garuneko odol-hodietan istripuak izateko arrisku gehiago dute. Adinarekin gehitu egiten da nahastearen maiztasuna; maiztasunik handiena 40 eta 69 urte bitarteko pertsonetan du. Maiztasun handiagoa du pertsona gizenen, glukosaren metabolismoaren alterazioak dituztenen, alkohol-kontsumitzaileen, farmako depresoreen kontsumitzaileen, gora begira lo egiten dutenen eta tabako-erretzaileen artean (Young, Peppard eta Gottlieb, 2002). Sarri gertatzen da arnasbideak itxiak dituztenengan: makroglosia, torax barneko bozioa edo amigdalen hipertrofia dutenengan. Prebentzio gisara, farmako hipnotikoak eta antsiolitikoak kentzen zaizkio, eta kafearen, alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa mugatzen zaio pazienteari. Argaltzeko dieta ezartzen zaio. Ohean jarrera egokia hartzen laguntzen zaio, burkoen eta kuxinen bidez. Ahoko ortesiak aholkatzen zaizkio, faringe aldea eta goiarnasbideak irekitzeko. Airea sartzen zaio sudurretik, presio positibo jarraituaren bidez. Adenoidektomia praktikatzen zaio. Antsiolitikorik eta antidepresibo lasaitzailerik ez zaio eman behar, arnasketa erabat makaldu edo eten baitiezaiokete. 6.4.1.5. Erritmo zirkadianoei loturiko nahasteak Loaldia eta esnaldia egokitzen dituzten erritmo zirkadianoak desantolatu egiten dira. Loaren patroia egituratu gabea, iraunkorra eta errepikatzailea da. Pertsonaren loaldi eta esnaldiaren sistema zirkadiano endogenoa eta loaren iraupenari eta loaldien tartekatzeari buruzko gizartearen eskaerak gaizki sinkronizatuta egoteagatik gertatzen da. Gerta daiteke inguruneko faktoreek loaldi-esnaldi erritmoa aldatzen dutelako edo barneko erritmo zirkadianoa aldatzen delako. Gerta liteke barneko eta kanpoko erlojuaren arteko egokitzapenik ezagatik edo barne-erlojua aldatu delako. Loaldia-esnaldi erritmoak 24 ordu inguruko denbora-zikloak eratzen ditu. Sistema zirkadianoa antolatzen duena hipotalamoaren aurrealdeko nukleo suprakiasmatikoa da. Erloju biologiko hori sinkronizatzen dutenak honako hauek dira: argi-ilun zikloak, gorputzaren tenperaturaren aldaketak, gizarteak ezarritako denbora-pautak, kortisolaren eta melatoninaren zikloak. Erritmo zirkadianoaren aldaketa eragin dezaketen faktore nagusiak honako hauek dira: logura atzeratua, jet-laga eta laneko txanden aldaketa. – Loaldi-fase atzeratuaren eraginez sortutako erritmo zirkadianoaren aldaketa. Ezin du lo egin ezarritako denboran, asinkronia dagoelako ohera joaten den orduaren eta logura etortzen zaion orduaren artean. Sozialki ezarria


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Psikopatologia by Mikel Haranburu Oiharbide - Issuu