Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua

Page 310

310

Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua

arrisku handiagoa izaten dute. Nathan, Gorman eta Salkind-en (2005) arabera, familian eskizofreniaren aurrekariak ez dituzten pertsonek nahaste hori nozitzeko % 1eko probabilitatea duten bitartean, familia-aurrekariak dituztenen kasuan probabilitate horrek gora egiten du. Autore horiek diotenez, aitak edota amak eskizofrenia badute, seme-alabek ere nahastea nozitzeko duten probabilitatea % 12koa izaten da, baina bi gurasoek baldin badute nahastea, probabilitate hori % 39ra igotzen da. Bestalde, anaia edo arreba batek nahastea izanez gero, norberak ere nahastea nozitzeko duen probabilitatea % 8koa izaten da, baina anaia edo arreba hori bikia bada, nahastea jasateko probabilitatea % 14ra igotzen da, eta bikiak unibitelinoak badira, % 47raino. Datu horiek aztertu eta gero ezin da ukatu genetikak eskizofrenian duen eragina, baina, dena dela, gehienez nahastea pairatzeko probabilitatearen % 47 azal dezake eta ez % 100. Hortaz, argi dago genetika ezin dela izan eskizofreniaren kausa eragile bakarra, berak bakarrik ezin baitu azaldu nahastearen agerpena bere osotasunean (Brown, 1999; Takey eta Murray, 1998). Hipotesi biologikoek eskizofreniari buruzko azalpen desberdinak ematen dituzte baina ez dituzte nahastearen sintoma guztiak azaltzen edota oraindik ere demostratzeke dauden hipotesiak dira. Dopaminaren gehiegizko mailaren hipotesia da ezagunenetarikoa eta dioenez, eskizofrenia dutenek dopamina gehiegi dute eta asaldura neurokimiko horrek nahastearen sintoma positiboak eragin ditzake. Garunaren egitura eta morfologiarekin zerikusia duten hipotesiek, berriz, defendatzen dute eskizofreniadunen garunak anormaltasunak dituela eta anormaltasun horiek genetikaren ondorio edota jaio aurreko epean (amaren sabelean) jasandako traumaren baten ondorio direla. Garunaren egitura- eta morfologia-desberdintasunek banakoa eskizofrenia garatzeko zaurgarriago egingo lukete. Beste zenbait hipotesi biologikok diote ezen eskizofreniaren gakoa jaio ondorengo garunaren garapenean dagoela. Horrela, bai inguruneko faktoreek, baita faktore genetikoek ere, edota bi faktore horien arteko konbinaketak, garunaren heltzean eragingo lukete eta garunaren garapenean gertatutako desberdintasunen ondorioz sintoma psikotikoak agertuko lirateke. Eskizofreniaren sorreran faktore sozialek eta psikologikoek izan dezaketen eragina ere ikertu izan da. Zentzu horretan, bizitza-esperientzia negatibo eta estresagarriak, maila sozioekonomiko baxua, familia-dinamika ez aproposa eta/edo babes sozialaren gabezia, banakoaren beste zenbait ezaugarrirekin elkarreraginean (faktore genetikoak eta nortasun-ezaugarriak), eskizofreniaren kausa izan daitezkeela seinalatu izan da. Jakina da gertakari negatiboek eta estres-egoerek ez diotela inori onik egiten, eta eskizofrenia garatzeko aldez aurretiko joera genetikoa duenari are gutxiago. Familia batzuetan kideen arteko harremanak korapilatsuak eta liskartsuak izaten dira (kritikak, etsaitasuna, atsekabea, gehiegizko babesa, etab. ohikoak izaten dira), eta, harreman mota horiek ere ez dira batere lagungarriak izaten eskizofreniaren agerraldia sustatu dezaketelako edota nahastea duen pertsonaren errekuperazioa oztopatu. Familiarekin kalitate txarreko harremanak izateaz gain, ingurune sozial apropos eta atsegin bat ez badu pertsonak, egoera hori are kaltegarriagoa izango


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua by Mikel Haranburu Oiharbide - Issuu