Ipuinak unibertsoan. 2. atala

Page 1

Ipuinak Unibertsoan 2. atala

5. B MAILAKO IKASLEAK



AURKIBIDEA ASTEROIDEAK PLANETEN KONTRA

BETAURREKO MIRESGARRIAK ARTIZARREKO ILARGIA ILARGIA BERRESKURATZEKO LAU PROBAK

NAROA ETA BERE AMETSA

HASIER IRIARTE

OIER LANA NEREA LARRAÑETA MIKEL MAHUGO MAITANE PEREZ DE HEREDIA


ASTEROIDEAK PLANETEN KONTRA Bazen antzina aitzinean izarrez betetako galaxia bat, Eguzkiak galdetu zien planetei eta asteroidei egun batean: •

Nahi al duzue jolastu zuen artean izotzeko hockey partidu bat eta ni arbitroa izanik? Denak isilik gelditu ziren baina Lurrak , oso azkarra zena , esan zuen:

•

Baina izotza nondik aterako dugu?

Orduan denek etxera pentsatzera nola jolastuko zuten joan ziren. Hurrengo egunean , asteroideak uniformearekin agertu ziren baina planetak ez. Momentu horretan, asteroide batek galdetu zuen: -Zergatik ez zaudete uniformez jarrita? -Ez dago izotza, orduan ez dakigu zer egin!- esan zuen Lurrak, eta hain azkarra zenez jarraitu zuen- Badakit zergatik ez dagoen izotza! - Zergatik? Esan! Oraintxe bertan! Nik nahi dudala jolastu! -Eguzkia dagoenez hain beroa, tenperatu altua egiten du eta ez dago izotzik bero asko egiten duelako.


Marte beti bezala oso tuntuna zen eta esan zuen oso haserre: -Eguzkia , zuk beti egiten duzu zerbait, orduan nik eskatzen dizut joatea oraintxe bertan, bestela ez dugu jolastuko!!!!!!!!!! Eguzkia oso penatuta joan zen eta Saturno oso ona zenez esan zion Marteri: •

Marte oso gaizki egin duzu, orain ez dakigu non dagoen Eguzkia eta gu ez gara egongo beroak! Jupiterrek, ia beti errepikatzen dituela esaldi guztiak esan zuen:

•

Hori egia da, Marte!

Uranok ere, haserre – haserre esan zuen: - Orain denok joango gara Eguzkiaren bila eta zu Marte joango zara gurekin bilatzera Eguzkia!!!!!!!!! - Baina galaxia oso handia da, eta nola bilatuko dugu? -esan zuen Neptunok.


Badakit! Zuek sentitzen duzuenean bero gehiago, seguru hor dagoela, bai! -azaldu zuen Lurrak. - Eta nor norekin joango da?- berriz galdetu zuen Merkuriok - Merkurio, Uranorekin Artizarra, Neptunorekin Lurra, Saturnorekin eta azkenik Marte, Jupiterrekin bai edo ez! - Baiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!- Ohiukatu zuten: -

Denak korrika joan ziren eta orduan bero pixka bat sentitu zuten, Lurrak eta Saturnok jarraitu zuten eta aurkitu zuten Eguzkia. Hurrengo egunean denak esan zuten: -Ez dugu aurkitu! - Guk bai aurkitu dugu! - Esan zuten biek batera Lurrak eta Saturnok. -Orduan ez dago partidurik? -galdetu zuten asteroideek. -Ez, ez dago partidurik!- Erantzun zuen Lurra. Denbora bat pasata denak joan ziren bere lekura, planetak Eguzki Sistemara asteroideekin.

HASIER IRIARTE


BETAURREKO MIRESGARRIAK Munduan beste asko bezala bazegoen Oier izeneko mutil bat. Oier alaia eta oso azkarra zen, hau da, normalnormala. Baina Oierrek astronomia maite zuen. Europan jaio zen, beste astronomo batzuk bezala, Euskal Herrian, hain zuzen ere.

Egun batean, astronomo batzuk esan zuten atmosfera desegiten ari zela eta dena eskandalu bat bihurtu zen. Jendeak beldurraz oihukatzen zuen eta kotxeek ez zituzten errespetatzen semaforoak. Bitartean, Oier lasailasai zegoen bere etxean, etxerako lanak egiten, kalean gertatu zenaz konturatu zen arte eta pentsatu zuen beste planeta batera alde egin behar zutela.


Orduan, erabaki zuen esperimentu bat egin behar zuela eta horrela izan zen, betaurreko batzuk asmatu zituen, baina ez edozein betaurreko, betaurreko miresgarriak ziren, planetak ikusteko modukoak. Betaurrekoak egitea asko kostatu zitzaion baina azkenean lortu zuen eta udaletxera joan zen betaurreko horiek erakustera. Udaletxera ailegatzea ez zen erreza izan, kotxeek atasku bat sortu zutelako, jendea korrikatzen eta oihukatzen zegoelako. Hala ere, ailegatu eta alkatearekin hitz egin zuen. Alkateak galdetu zion: - Nor zara zu eta zer egiten duzu hemen? - Nik Oier dut izena eta betaurreko hauek ematera etorri naiz. - Eta zertarako balio dute? - Itaundu zuen berriz alkateak. - Planetak zure aurrean ikusteko.- Ihardetsi zion Oierrek. - Ea ba, utzi ikusten.- Erran zuen alkateak. - Tori. Alkateak betaurrekoak probatu zituenean, Saturno ikusi zuen eta beldur asko eman zion. Berehala Oierrek proposatu zuen kohete espazial batzuk egitea. Langile asko behar izan zuten makina horiek egiteko. Astronomo bat izan zen betaurrekoetatik bigarrena begiratu zuena eta beste galaxia bateko planeta bat ikusi zuen, Rinos izenekoa. Gezurra badirudi ere, jende guztia sartzen zen kohetetan. Denak sartu zirenean Rinos planetara abiatu ziren.


Ailegatzerakoan, planeta zeinen ederra zen ikusi zuten. Baina problema bat zegoen, Rinosen estralurtar batzuk zeuden eta tribu hori oso haserre zegoen pertsonak beren planetan zeudelako. Segituan, estralurtarren erregeak esan zuen: - Txinku ka txin.(denok borrokara). Baina Oierrek ere bazekien hizkuntza hori eta esan zuen: - Riran txun pek krik.(gure planetan orain ezin da bizi eta planeta honetara etorri gara bizitzera). - Kan kutxe ke ( pues geratu planeta honetan bizitzera). - Rin kanke (horrela izango da).

Eta handik aurrera denak Rinos planetan geratu ziren bizitzen.

OIER LANA


ARTIZARREKO ILARGIA Diotenez Artizarra eta Merkurio ilargirik gabe jaio ziren. Beharbada zerbaitengatik izango zen, baina hori Merkuriori ez zitzaion axola. Merkurio oso pozik bizi zen bere itxurarekin, bere, nola esango nuke..... adimenarekin. Baina Artizarra, berriz, ez zegoen hain pozik. Beno historia hastera doa: ez kendu begiak paperetik eta adi irakurri... Garai batean, Eguzki Sisteman Merkurio, Artizarra, Lurra... beno jadanik jakingo duzue zeintzuk diren planetak,ezta?... Oso pozik bizi ziren, denak bat ezik: Artizarra. Beste planetek Arti deitzen zuten eta bazekiten ez zela oso alaia. Baina batzuetan dibertitzen saiatzen ziren: txisteak kontatzen, berarekin jolasten... baina guzti horrek ez zuen ezertarako balio. Unibertsoko egun batean, Artik Merkuriorengana jo zuen eta hala esan zion: -Aizu kurio... -Zer nahi dezu?-galdetu zion Merkurio begiak Eguzkitik alde batera utziz. -Ilargi bat nahi det. -Hori badakit; baina zu ilargirik gabe jaio zinen eta ilargirik gabe hilko zara...-Erantzun zion Merkuriok motel. -Baina, nik ilargi bat nahi det.-Arti izorratzen hasita zegoen; ilargi bat nahi zuen eta ilargi bat lortu arte ez


zen lasaituko. Baina orduan, Kurio (Merkurio) Artiri begietara begiratu eta horrela esan zion: -Lasai zaitez lagun...ideia bat izan dut; goazen Amalurrengana. Hitz horiek entzunda Arti Kuriorekin joan zen Amalurrengana. Artizarrak, lotsati, honela esan zion: -Aizu Lurra... utziko al didazu zure ilargi polit hori? -Ez. Gainera utziko banizu ezin izango nuke, nire jendeak gaua behar du eta.-Erantzun zion Lurrak. Merkurio eta Artizarra planeta txikiak, Martitz planeta gorriarengana abiatu ziren. Oraingo honetan Merkuriok hitz egin zuen: -Kaixo Martitz; utziko al zenioke Artiri zure ilargiren bat -E...barkatu baina ezin dut: galdetu Saturnori.- Erantzun zuen Martitzek zakar. Merkuriok haserre begiratu zion planeta gaorriari, baina esan zuen bezala, Saturnorengana jo zuen ilargi baten bila. Saturno lurraldean zeuden eta oso txikiak sentitzen ziren Arti eta Kurio. Biak batera hurbildu ziren; Merkurio Artiri bultzatu zion Saturnorengana hurbiltzeko. Artik horrela adierazi zion dardarka:


-Aizu Saturno handia... -Bai, zer nahi dezu Arti?- Erantzun zuen ikaragarrizko ahotsarekin. -Ilargi bat nahi nuke eta, beno, pentsatu dut zuk bat utziko zenidala...- Oso urduri zegoen, “bai” bat entzungo zuela espero zuen Artizarra. Baina Saturno gaiztoak “ez” bat bidali zion aurpegira. Merkurio ere Neptuno eta Uranori galdetu zien eta biak “ez” batekin erantzun zuten. Bat-batean Saturno handiak ohiukatu zuen urrunetik: -Aizu, Arti, nik ezin dizut ilargirik utzi baina Jupiter bai...!!! Hori entzunda bi planeta txikiak Jupiterrengana korrika abiatu ziren. Artik oihukatu zion: -Aizu Jupiter; emango al zenidake zure ilargiren bat ! -Bale... baina ez oihukatu. Esan eta egin, Jupiter ilargi polit eta distiratsu bat eman zion Artiri.


Arti oso pozik itzuli zen etxera baina arazo bat zegoen: ilargia erraldoia zen eta Arti, berriz, ez. Bidean, planetak ilargia planeta bat zela uste zuten, Merkuriok honela esan zion Artiri: -Aizu agian ez da izan hain idea ona... -Ez esan hori! Ikusiko duzu nola denborarekin egokitzen den.-Arti ilargi erraldoiari begiratzen zion bitartean, Merkuriok alde batera egiten zuen: oso arraroa baitzen. Iritzi zirenean dena gaizkiagotzen zihoan,ilargi handia kexaka hasi zen: -Ze beroa, ze txikia zaren, ezin dut buelta oso bat eman... -Aizu, isildu zaitez! Gainera, zu ilargi bat zara eta zu nire inguruan bueltaka ibili behar zara! Hori entzunda ilargia haserretu zen eta zoro bat bezala hasi zen buelta ematen. Artitz nekatzen hasi zen, baina ez zuen ezer egin. Hurrengo goiz batean, Artitz Merkuriorengana joan zen negarrez: -Kurio, mesedez,lagundu! Ilargi honek kokoteraino nauka eta ez dit bakean uzten: ezin dut lo egin, nirekin kolpatzen da... -Baina zuk esan zenuen ilargi bat izatearena...


-Badakit! Baina orain damutu naiz eta ilargi nazkagarri hau kentzea besterik ez dut nahi!!!- Arti gaixoa negar zotinka zegoen. -Ondo da, lagunduko dizut: goazen Jupiterrengana. Jupiterrekin hitz egin zuten eta gertatu zen guztia azaldu ondoren hau esan zuen: -Ondo da, nire ilargiarekin geldituko naiz, baina Arti... -Bai? -Ez eskatu gero ez duzuna nahi. -Bale- erantzun zion Arti pozik. Bueltan Uranok eta Neptunok korrika joan, eta horrela esan zuten: -Badakizue zein den moda berria? -Ez, zein da?-galdetu zuen Merkuriok. -Urdina!!!- Oihukatu zuten biek batera. -A bai? Ba nik, urdina izan nahi dut... Kurio lagunduko al zenidake urdin polit bat izaten?- Galdetu zion bat-batean Artik Merkuriori. Merkuriok buelta eman eta etxera joan zen. Arti bakarrik geratu zen bere “hau nahi dut� hitz zakarrarekin. Ezer ikasi gabe bezala bukatu da ipuin hau.

NEREA LARRAĂ‘ETA


ILARGIA BERRESKURATZEKO LAU PROBAK Izarrez betetako gau ilun batean , hiru lagun minak zeuden poz pozik jolasten , bereziki Lurra , Ilargia eta Urano ziren lagunak. Ohera joateko ordua ailegatu zen eta ziztu bizian oheratu ziren , bat izan ezik. Planeta hori Urano zen eta gure planeta urdina bere laborategian geratu zen , han sortu nahi zuen lana bereziki bi egunetan bukatzea nahi zuen, baina berari bost axola bi egun oso galtzea laborategian. Eguna argitzerakoan, hiru lagunak geratzen ziren parkera joateko, egun hartan Urano ez zen ageri. Nork daki zergatik? Lurra eta Ilargia susmoa hartu zuten egongo zela gaixorik. Une batean egon ziren jolasten eta Ilargiak erran zuen: •

Zergatik ez gara hurbiltzen bere etxera eta ikusten dugu nola dagoen? Ideia bikaina, goazen!-Esan zuen Lurrak segituan.

Arineketan bi lagunak Uranoren etxera heldu ziren. Atean kolpe batzuk eman eta Uranoren lankideak ireki zuen atea, hain zuzen ere, bere lankidea Neptuno zen, eta erran zuen: • •

• •

Kaixo! Zer nahi duzue? Gure laguna Urano ikus dezakegu?-Galdetu zuen Ilargiak. Ez, gaixorik dago!-Erantzun zion. Beno ba, bihar etorriko gara!-Erran zuen Lurrak penaren penaz.


Ilargia eta lurra

Urano eta bere laguntzailea Neptuno

Hurrengo egunean, Lurra eta Ilargia Uranoren etxeko bidean zeuden eta Urano aurkitu zuten kaletik. Lurra ikusterakoan galdetu zuen: • • • •

Atzo gaixorik edo? Bai! Pena asko eman zidan!- Argitu zuen Uranok. Kaixo Ilargi!-Erran zuen Uranok. Kaixo!Kaixo!-Erantzun zuten bi Ilargiek. Zerbait arraroa gertatzen ari zen: Bi Ilargi zeuden!!

_ Ja,ja,ja!- Barre egin zuen Lurrak -Badakit nor izan den!Gehitu zuen- Lau proba egingo ditugu jakiteko nor izan den benetako Ilargia. 1. Lehena ailegatzen denak puntu bat irabazten du . 2. Lehena esaten duena Lurraren abizena beste puntu bat irabazten du. 3. Bere emaztea aurkitzen duena puntu bat. 4. Bere janari gogokoena esaten duena azken puntua. -Bihar bertan lau probak egingo ditugu! Ados!- Erran zuen Lurrak. -Ados!- Aipatu zuten denek.


Lehenengo probaren garaia iritsi egin zen, han bi Ilargiak zeuden eta lasterka batean ezkerreko ilargia ailegatu zen lehena bere etxera. Puntu bat berarentzako.

1 - 0 bat eta huts Bigarren proba egun berean ailegatu zen, bereziki gau beltza iristerakoan. Bi ilargiak prest zeuden. Bat-batean ezkerreko ilargiak erran zuen: - Amalur da zure izena!- Lurrak, poz-pozik, baietza eman zuen. Beste puntu bat ezkerrekoari.

2– 0 bi eta huts - Oraingoan bere emaztea aurkitzen duenak puntu bat irabaziko du!-esan zuen Lurrak. Denbora pasata ez zuten aurkitzen emaztea eta momentu horretan pentsatu zuen ezkerreko Ilargiak non lan egiten zuen bere emaztea eta orduan aurkitu zuen. - Berriz ere ezkerrekoa garaile!-erran zuen Lurrak.

3 – 0 hiru eta huts Azkena eta proba bereziena ailegatu zen, lehena esaten zuenak bere janari gogokoena azken puntua irabazten zuen.


- Makarroiak!- Erran zuen ezkerrekoak. - Bai! Kaixo Ilargi, berriro lagunak!- Aipatu zuen poz-pozik Lurrak. Oraingoan bi lagunak etxera joan ziren eta dena ongi bukatu zen. Bi lagun minak egun guztietan jolasten zuten.

Eta egia bazan sar dadila kalabazan eta egia ez bazan atera dadila San Frantziskoko plazan.

MIKEL MAHUGO


NAROA ETA BERE AMETSA Bazen behin Naroa izeneko neska bat, 11 urte zituena. Naroa Donostiako bizi zen eta urriaren 19an bere urtebetetze eguna zen. Naroaren ama , Luzia zuen izena eta astronauta izan zen gaztea zenean. Naroaren ametsa espaziora joatea zen eta gauero amari esaten zion berarekin espaziora joan nahi zuela. Ostegun arratsaldean, parkera joan zen Naroa ama Luziarekin. Parkean zeudela ilundu egin zuen. Biak banku batean eseri ziren eta zeruari begiratzen aritu ziren, orduan Naroak esan zion Luziari: - Ama, nire ametsa espaziora joatea da eta jakin nahi dut ea bizidunik ba al dagoen espazioan. Amak erantzun zion: - Nik dakidanez oraingoz, ez dago bizidunik. Geroago etxera joan ziren oso berandu zelako. Hurrengo egunean, Naroaren urtebetetzea zen. Jende asko joan zen bere etxera zoriontzera, eta tartean bere aita ere bai. - Kaixo Naroa!-esan zion aitak..-Nik egingo dizudan oparia asko gustatuko zaizu. - Aita, esan! Esan! Esan! Esan zer opari den. - Bidai bat; espaziora joan eta planetak ikusteko. Naroa pozez saltoka hasi zen eta hauxe galdetu zion aitari: - Noiz joan behar dugu?


Orduan, aitak erantzun zion: - Hurrengo astean joango gara espaziora, jai duzu eta. Hurrengo astea ez zen iritsi Naroak nahi bezain azkar baina, azkenean iritsi zen eguna. Naroa pozez zoratzen zegoen. 5,4,3,2,1‌ abiatu ziren bada espaziora.

Ilargira iritsi zirenean Naroa oso harrituta zegoen bertatik planetak ikusten baitziren. Naroak ezin zuen sinetsi Ilargian zegoenik. Denbora luzez egon ziren Ilargian, batera eta bestera dena ikusiz. Halako batean, Naroak honela esan zion aitari: - Aita, zergatik ez gara joaten planetaren batera? Adibidez, Martera edo‌ hemen, Ilargian, ez dago bizidunik eta han agian bai. Aitak baietz egin zion buruarekin .Aitaren espazio-ontzian abiatu zirenean, izar bat agertu zitzaien eta hauxe esan zien: - Kaixo lagunok! Nahi al duzue laguntzerik?


- Bai, laguntza behar dugu ez baitakigu Martera joatenerantzun zion Iñakik. Espazio-ontzi igo zirenean izarrak esan zien nola joan behar zuten Martera. Naroak eta Iñaki izarrari “Izar Argia” izena jarri zioten, oso argia zelako eta oso argitsua zelako. Biak Martera iritsi ziren Izar Argiren laguntzaz eta han zeudela, han Izar Argia esan zien: - Beno lagunok, joan beharra dut. Hurrengoan ikusiko gara. Agur!!!!!!!! - Mila esker Izar Argi! Hurrengo batean ikusiko gara! Agur!esan zion Naroak. - Agur Izar Argi! Etorri gure etxera nahi duzunean!- agurtu zuen aitak. Izar Argiri agur esan ondoren, Biak Marte arakatzen jarraitu zuten. Ordu bat beranduago estralurtar batekin topatu ziren eta oso pozik jarri ziren bizidun bat aurkitu zutelako. Baina zeharo harriturik geratu ziren estralurtarrak hau esan zienean: Kaixo, pozten naiz zuek ikusteaz! Hemen, ni bakarrik bizi naiz eta lagun bat nahi nuke betirako… Beste biak harriturik, ahoa zabalduta isil-isilik geratu zirela ikustean, estralurtarrak jarraitu zuen hizketan: - Lagunduko al didazue beste lagunen bat aurkitzen? Naroak orduan erantzun zion: - Noski! Lagunduko dizugu lagunen bat aurkitzen. Baietz aita? - Bai, bai… -esan zuen Iñakik ikusitakoa sinetsi ezinik bezala. Estralurtarrak orduan esan zien: - Mila esker! Zuek gabe ez dakit zer egingo nuen! Orduan Iñakik hauxe esan zion:


- Ni IĂąaki naiz eta bera Naroa da, zuk nola izena duzu? - Nik Lulaga izena dut. Hirurak Marte arakatzen hasi ziren eta halako batean bizidun txiki bat ikusi zuten eserita. Triste zegoela ikusi zuten eta berarengana hurbildu ziren eta esan zioten: - Zer gertatzen zaizu? - Hemen ni bakarrik bizi naiz eta triste nago. Nik lagun bat nahi dut -esan zuen bizidun txikiak. - Hemendik aurrera ez zara bakarrik egongo, nirekin biziko zara!- esan zuen Lulagak. Biak poz-pozik jarri ziren. Handik gutxira ezkondu eta familia bat osatu zuten. Naroak eta IĂąakik Donostiara bueltatu behar izan zuten baina tarteka jasotzen dute Lulaga eta familiaren bitxi batekin. Agian, noizbait ikusiko dituzue guztiak Donostian paseatzen, ez harritu!

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan‌ eta atera dadila San Frantzisko plazan.

Maitane Perez de Heredia



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.