2013/14 Txostena

Page 40

2013 – 2014 Ikasturtea

Maria eta Jose Ikastetxea IKT-ak gure ikastetxean

Kurtso berriari hasiera eman diogu eta urtero bezala, Ikastetxean IKT inguruan eman diren berrikuntzen berri eman nahi dizuegu. Web orriaren hobekuntzarekin jarraitzen dugu, arbel digital gehiago jarri ditugu, ikasle bakoitzari ordenagailu bat, elektrizitatearen kontsumoaren jeitsiera… Guzti hauek helburu zuzenetara iristeko pauso txikiak dira. “WEB RESPONSIVE” daukagu Ikastetxean. Aplikazio honekin edozein informatika-gailutatik ikastetxeko informazioa kontsulta daiteke, dugun informatikagailuaren pantailari egokituz. Web orrian botoi berri bat ageri da, “Twitter”-en txori famatua. Bertan klik eginda, Maria eta Jose Ikastetxeko jarraitzaile bihur zaitezkete, eta horrela Ikastetxean argazki bilduma bat igotzen den bezain laster abisua jasoko duzue. Honekin lotuta, Ikastetxeko albiste garrantzitsuenen berri emateko Facebook-a irekitzeko asmoa dugu . “Eskola 2.0.” proiektua L.H. 5. mailatik D.B.H. 2 mailaraino bada ere, erabiltzen den arbel digitalak duen garrantzi eta erabilgarritasuna ikusirik D.B.H. 3.mailan luzatzea erabaki dugu. Modu honetara, Ikastetxean 11 arbel digital ditugu L.H. 5. Mailatik D.B.H. 3 maila arteko gela arruntetan eta 1 D.B.H.-ko informatika gelan. Eskola jasangarria garen aldetik, eraginkortasun energetikoa bilatzen jarraitzen dugu. Aurreko ikasturtean informatikako zerbitzarien arazoa konpondu ahal izateko birtualizazioaren aukera aukeratu genuen energia aurrezteko. Aurtengo ikasturtean zaharkituta edo puskatuta dauden ordenagailuak kontsumo baxuko beste ordenagailu batzuengatik ordezkatuko dira (30W/ orduko baino baxuagoak) 2 urteko geletan ordenagailuak jarri ondoren, aurtengo ikasturtean 0-1 urteko gelan jarri behar dugu, horrela Ikastetxeko ikasle guztiek edukiko dute ordenagailu batera sarbidea, honek eskaintzen dituen aukerekin. Honez gain, kable sarea L.H.1, 2 eta 3. mailetara zabaltzeko asmoa dugu. Hau eginda, ikastetxeko gela guztiek izango dute interneterako konexioa.

Web RESPONSIVE

www.mariatajose.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.