Mailope 278 - 2020ko martxoa

Page 4

IBARBERRI

eskolatik mailopera

4

Ibarberri eskolako inauteriak Gu Ibarberri eskolako 3. maila A taldeko ikasleak gara. Otsailaren 14an eskolan inauteriak ospatu genituen, Lekunberriko inauteriei hasiera emanez. Aurten Nafarroako Inauteriak gaia izan genuenez, Nafarroako herri desberdinetako pertsonaia eta dantzak ezagutzeko eta lantzeko aukera izan genuen. Gu, 4. mailakoekin batera, Larraungo inauterietako pertsonaiez mozorroturik atera ginen: mutilak Landarrez eta neskak mutilaren mozorroa jantzita. Haur txikienak Kaldereroz atera ziren eta Lantz herriko Txatxoek, Luzaideko Bolantek eta Tuterako Zipoteroek beraien dantzak eskaini zizkiguten.

Attezarko izan genuen desfilearen buru eta joaldunen joare soinuek eman zioten hasiera jaialdiari. Kalejiran joan ginen herriko kaleak alaitasunez betez eta plazan dantza eginez eta merienda goxo batekin eskolako inauteriei agur esan genien. Festak hurrengo egunean jarraipena izan zuen Lekunberrin eta iluntzean Attezarko erretzearekin batera, inauteriak datorren negura arte agurtu genituen. 3. maila A taldeko ikasleak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Mailope 278 - 2020ko martxoa by Mailope Elkartea - Issuu