
1 minute read
PRINTZA
“Gu gazteok gaur gabiltza mundu galdu honetan, gerra bat barruan degula zer egin jakin gabe. Gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen, diruaren morroi izaten erakutsi digute!” -dio Benito Lertxundiren “Gure bide galduak” kantak.
Morroi izatera bultzatu dutenari, lasai egoteko eskatzeak… zer pentsa ematen du. Nori komeni zaio egoera hori? Nola egongo da ba lasai morroia? Mundu justua lortzea da bere behar nagusia!
Advertisement
Egun bizi dugun gizarte antolaketa, beti horrelakoa izan dela sinetsarazi digute. “Horrela funtzionatzen dute gauzek, zer egingo diogu ba!?” Besoak gurutzatuta gelditu ez behintzat!
Otsailean ere, eskaintza zabala eta askotarikoa izan dugu Printzan. Jarrai dezagun bidea egiten!!! Fermin Balentzia Nafarroako kateei buruz bakarrik ez, bere bizitzako hainbat kateri buruz ere hitz egin eta kantatu zigun Ibargoitiko musikari handiak. Bere bizipen eta sentimenduek hunkituta
utzi gintuzten eta aurrera begirako inpultso ederra eman zigun bertan elkartu ginenoi. Eutsi horri Fermin!!
Lekunberriko ihoteak Enki eta Marianitoz Blairi esker, giro ederra izan genuen larunbat iluntzean. Musikari interesgarri hauen kontzertuek agerian utzi zuten bertan daukagun sorkuntza maila altua. Alde batetik, Enkiren hitz zorrotz eta sakonak; eta bestetik, Marianitoz Blairen musika alai eta dantzagarria. Konbinaketa bikaina.

Peru Galbete Peru Galbetek bere azken proiektua aurkeztu zigun Printzan. Behin uholde batek familia argazki analogikoetan utzitako arrastotik, musikari bezala zuzeneko formatura bultzatuta, musika, ikus-entzunezkoa, lekua bera, bere egin zituen. Material aldakor eraldatuan sartzera gonbidatu gintuen.