kirola
Mattie Garaikoetxea eta Alaitz Olano
Tira eta tira, Beteluko plazatik mundu mailara Letterkenyen, Irlandako iparraldean, jokatu da aurten Sokatirako Munduko Txapelketa eta bertan izan dira Mattie Garaikoetxea eta Alaitz Olano beteluarrak. Araxes Herri Kirol Taldean hasi zineten zuek... Mattie: Bai, 2010ean hamar bat lagun hasi ginen. Gu izan ginen Araxes Herri Kirol Klubeko lehen taldea, baina bagenekien gure gurasoetako batzuk herri kiroletan ibiliak zirela; hau da, lehen ibarrean izan bazela herri kirol taldea. Alaitz: Araxes Herri Kirol Taldea Betelun sortu zen Unai Ijurkoren eskutik. Astean behin entrenatzen ginen eta hasiera batean, betiko konbinatuan aritzen ginen (lokotxetan, txingetan, zakuan eta korrikan). Gure helburua egin beharreko lan bakoitza ahalik eta denbora gutxienean egitea zen, bereziki Nafarroako Herri Kirol Txapelketan emaitzarik onena lortzeko. Infantiletara pasa ginenean konbinaturako trontzan ibiltzen ikasi behar izan genuen, eta horrekin batera
24
baita sokatiran ere. Egia esan, oroitzapen oso onak ditut, entrenamenduetakoak, txapelketako urduritasun eta gogoak, autobuseko bidaiak eta batez ere taldean sortu genuen giroa. Azken finean, esango nuke hori guztia izan dela herri kirol munduan, eta zehazki sokatiran sartzeko nire arrazoia.
Gaur egun jada ez duzue Araxesen jarraitzen? Zein talderekin zabiltzate? Mattie: Ez dugu aktiboki jarraitzen, kanpoan ikasten dugulako eta hemen ez dagoelako helduen talderik. Ni IruĂąean nabil eta jada hirugarren urtea dut hau Antsoaingo taldearekin. Alaitz: Ni duela bi urte etorri nin-