Page 1

215. zkia. - 2014ko ekaina

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ERREPORTAJEA: Auroroak KULTURA: Larraungo Eguna HERRIAK EMANA: Betelu KIROLA: Atletismoa EKINAREN EKINEZ: Arribeko gasolindegia

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Arruiztik pasarelara

Luis Mari Larreta (Aldatz)

Bertso berriak Mailoperi jarriak

“Nafarroako Edertasunaren Errege eta Erregina” lehiaketako finalera iritsi zen Oihane Etxarri. Iruñeko Dana moda agentzian izena eman ondoren animatu zen lehiaketa horretako casting-a egitera.


MAILOPEtxiki Zer diote txerriek? Hona hemen Eneko Etxegarai idazleak Puagg!! izeneko liburuan bildu duen pasarte bat. Hilabete honetan irudi eta esaldi horretan oinarrituta honako galdera honi erantzun beharko diozue: Zer esaten dio txerri batek besteari? Zuen erantzunak mailope@labrit.net helbidera bidali eta parte hartzen duzuen guztien artean zozketa egingo dugu eta saridunak Denonartean Argitaletxeak argitaratutako liburu hau jasoko du opari.

-2-

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena aurkeztu genizuen joan den bi aleetan eta asko izan zarete zuen herriko liburutegira joan eta liburu bat irakurri eta fitxa betetzera animatu zaretenak! Parte hartu duzuen guztien artean zozketa egin ondoren hauek izan dira irabazleak: - Lekunberriko Ibarberri eskolako: Unax Merino Iparragirre ( 8 urtekoa) - Beteluko Araxes ikastetxeko: Laura Saigos ( 13 urtekoa) Nahi dituzuen liburuak erosteko 30 euroko txeke bana jasoko duzue opari Mitxausenean Kultur Etxean. Zorionak!


04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga 13> Kuxkuxean: ekaineko zorion agurrak 14> Batzarre

16 > Natur bideen eguna Leitzako tren geltokian egin da aurten Nazioarteko Natur Bideen Egunarekin batera Plazaolako Bide Berdeen Eguna. Dantzariak, artisau azoka, kontzertua... ehunka lagun joan ziren ekitaldi ezberdinez gozatzera.

18> Kultura: San Pedro jaiak 21> Lauburua: drogak, alkohola eta nerabeak

22 > Jon Mikeo Ezkurdia Nazioarteko diseinatzaile gazteen Hempel Award lehiaketa irabazi berri du. Beijing-en (Txina), ospatu zen eta mundu osoko 27 pertsonaren artean bere lana izan zen onena.

-3-

26> Kirola: Pilotakadaz pilotakada

29 > Uxue Valencia Ikasturte honetan Montanan (Estatu Batuetan) ibili da Uxue. Martin Zabaletak eskaini zion aukera eta ingelesa ikasteko eta txoko asko ezagutzeko balio izan dio esperientziak.

30> Ekinaren ekinez: Arribeko gasolindegia

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Jon Mikeo, Uxue Valencia, Gure esku, Agurtzane Altuna, Luis Mari Larreta, Mari Angeles Urrizalki, Joxe Mari Zabaleta, Nerea Martiarena, Dana Agentzia, Olatz Gonzalez eta Xabier Garmendia PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Loretxo bat...

-4-

Botila erdi betea edo erdi hutsa egon omen daiteke. Nik ez dut Mailoperen botila sobera betea ikusi sekula. Ez dira garairik onenak; nahiko argiak izan gara horretan. Argi gorriak piztu direnean, pasa dugu abisua guk ere. Eta argi gorriak piztea eta herritarren erantzuna jasotzea ere bat izan dira, guztia onartu beharra dago. Data hauetan, iaz baina 80 bazkide gehiago ditu Mailopek. Eskerrik asko, guztioi. Eskerrik asko guztion altxorra mantentzen laguntzeagatik; denona baita Mailope, denontzako, eta denok behar gaitu. Hainbat herritarrek egin duten bezala, eskualdeko erakundeek ere hartu dute konpromisoa. Ez omen diote Mailoperi hiltzen utziko, baina agonian jarraitu beharko dugu. Nire hitzak irudi batekin indartu nahi ditut oraingoan, Mailoperen egoeraz hausnarrean hasita, irudi horixe etorri zait eta gogora. Lehen irudia da oraingo egoera. Loratua dago Mailope. 22 urte baditu dagoeneko eta polita dago. Ale ederrak loratzen ditu hilero-hilero. Baina oinarriari begiratzen badiogu, nahiko ezegonkor dago. Ez du oinarri sendorik, eta polita egon arren, edozein momentutan eror daiteke. Loreak zaindu egin behar dira. Ura eta ongarria behar dituzte, biziraungo badute. Herritarrok gara Mailoperen ongarri, eta oinarri. Diru laguntzak puntualak dira, eta gero eta urriagoak gainera. Menpekontasun osoa sortzen diote Mailoperi, eta zoritxarrez, minbiziari tirita bat jartzea bezala dira. 24 herri ditugu eskualdean. 1000 bat etxe, 3.500 bat biztanle. Eta zenbaki dantza horrek osatzen du bigarren argazkiaren oinarria. Etxe bakoitzean bazkide bat egingo balitz, akabo Mailoperen minbizia. Ez luke bestelako arnasbiderik behar; baina hori, irakurle, norbere esku dago; lehentasun kontua da. Tantoka-tantoka, eskerrik asko Mailopeko lorea zaintzeko ahalegina egin duzuen guztioi. Gure esku dago herriko aldizkaririk nahi ote dugun erabakitzea, eta nolako aldizkaria nahi dugun erabakitzea ere bai. Loreak bezalaxe. Aurreneko izotzarekin galduko den lore polita, baina ezegonkorra, ekaitzaren eta aterguneen menpe dagoen lorea. Edo urtetik urtera lore-berritu eta kimu berriak botako dituen landare sendoa. Eskerrik asko, eta ea guztion artean ekaitzari aurre egiteko gai garen... Agurtzane Altuna, Mailopeko kidea

Lore polita, baina oinarri ezegonkorra; Mailoperen egungo egoera.

Lore polita eta oinarri sendoa. Mila esker, Mailoperi lagundu diozuenei.


(H)iriTZIA Abiadura Handiko Trena eta gu Proiektu hau gure hondamendia da. Zenbat kostako da proiektu hau egitea Nafarroan? Nafarroako Gobernuaren arabera 4.470 miloi euro. Une honetan lanak hasiak dira, Iruùea eta Castejonen artean. 65 km horiek egiteko, 900 miloi euro xahutu nahi dituzte. Gobernuarentzat tren hau egiteak lehentasuna duenez, UPNk erabaki du diru hau gure poltsikoetatik eta gure ongizatetik ateratzea. Bost axola Nafarroan 50.000 langabe baino gehiago egotea, milaka lagun babes ekonomikorik gabe izatea, Osasunbidean itxaron zerrendak izatea, 3.000 langile (erizainak, irakasleak, medikuak,...) gutxiago egotea zerbitzu publikoetan, euskararentzat sosik ez izatea, udalak eta kontzejuak dirurik gabe uztea. Hori nahikoa ez, eta horra hor, Abiadura Handiko Trena baserriak, nekazari-lurrak, basoak, larreak, mendiak, ‌ aurretik eramaten kupidarik gabe. Jende gehienentzat galera, gutxi batzuentzat ondasuna. Abiadura Handiko Trena egiteko diruak enpresa handi eta gutxi batzuen artean banatzen dira. Enpresa hauen eta Gobernuan daudenen arteko harremanak ilunak dira: komisioak, eskupekoak, mesedeak, postuak,... eguneroko ogia dugu. Hala ere, horrekin konformatu ez, eta enpresa hauek diru gehiago eraman nahi izan dute aprobetxatuz administrazioen ez ikusiarena holako proiektuen inguruan. Duela pare bat aste, Katalunian 9 atxilotu izan ziren Madril eta Bartzelona trenez lotzeko lanetan 2.144 milioiko gain-kostuarengatik. Orain ezagutu dugu Gipuzkoan enpresa berak 9 milioiren gastu irregularra egin duela AHTren lanetan. Arrain handi eta txikientzako negozioa. Eraikuntza enpresa hauek botere handia dute. Haiek lortu dute gobernuak eta aurrekontuak haien interesen zerbitzuan jartzea. Ez dira asetzen. Eskatzen duten guztia jasotzen dute. 2010 ean 387 milioi eurotan egin zioten aurrekontua Castejon eta Iruùea lotzeko lanak hasi zirenean, 2013an, zati bera egiteko, 600 milioi eurotik gorako kostua agindu dute arduradun politikoek jadanik. Eta hor aurkituko ditugu betiko enpresa handiak (Dragados, FCC, Acciona,...) eta haien arrimuan enpresa txikiak azpikontratutako lanak hartzen dituzte. Batzuek eta besteek gutxi-asko dirua poltsikoratu dute. Beti bezala, parterik txarrena langileentzat. Honezkero 7 langile hil dira Euskal Herrian, hitzarmenak markatzen duenaren azpiko soldata miserableak, gau eta egun lanean 12-17 orduko lanaldietan, bizitza arriskuan jarriz...

Eta hau guztia zertarako? Deusetarako ez jende gehienentzat. Dagoeneko ikusten ari gara beste tokietan. Jende gutxik erabiltzen du tren hau bere prezio altua dela medio. Hutsik dauden geltokiak nonahi daude. Nafarroan Abiadura Handiko Trenak urtero 5 miloi bidaiari eraman beharko lituzke errentagarria izateko (orain urtero 500.000 lagunek erabiltzen dute trena). Gainera tren honek ez du balioko Nafarroako eta Euskal Herriko herrien artean hobeki komunikatua egoteko. Proiektu hau eromen hutsa da, jendearen iritzia eta beharrak kontuan hartu ez dituenak. Pentsa. Nafarroako Auzitegi Nagusiak eta Audientza Nazionalak ere proiektu hau legalitatetik kanpo utzi dute ingurune baldintzak eta baldintza sozialak ez betetzeagatik. Eta bertan bizi garenoi, zer axola zaigu? Hasieran esan dugun bezala, Nafarroako Gobernuak AHTaren alde hartu duen jarrera erabat lotuta dago gure bizi baldintzen kaskartzearekin (diru gutxiago osasuna, hezkuntza eta zerbitzu sozialetarako) eta gure ingurunearen txikitzearekin. Bada, beraz, motibo nahikoa aurre egiteko proiektu txikitzaile honi. Baina beste bat gehituko genuke. HORGOBISA enpresak Aldazko harrobia esplotatzeko, besteak beste, Abiadura Handiko Trena egiteko materialaren beharra aipatu zuen, Larraungo Udalaren aurka jarri eta galdu egin zuen errekurtsoan. Oraindik ere erretiratu ez duen errekurtsoa. Beraz arrazoi gehiago AHTaren aurka egoteko. Kalaxka

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era

-5-


Bertso berriak Mailoperi jarriak Alde batetik pozik gaude gu heldu zaigulako uda baina bestetik ezin ezkuta barnean dugun tristura sagardotegiak itxi dira aurtengoa bukatu da orain kupeletan zegon hura sartu botilan barrura eta horrela furgonetetan salduko dute mundura lara lara lara lara salduko dute mundura.

Luis Mari Larreta (Aldatz) Urtarrilean itzuliko da uzta berriaz batera jendeak kupel aurrean jarri ta dasta dezan topera enbidotxo bat bota nahi nuke irakurleen artera bertso eskolakoen partetik ausartzen naiz esatera hurrengo txotxa irekitzera eskolatik joango gera lara lara lara lara eskolatik joango gera.

Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

-6-

AGUR LEKUNBERRI TELEBISTARI

720 LASTERKARI EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKAN

“XALDUN KORTIN, JOLASTU GUREKIN”

Lekunberri TV taldeak telebista saioa egiteari utzi dio, grabaketak egiteko denbora falta da erabakiaren arrazoia. Hala ere, “Deus ez da perfektua” telesaila emititzen jarraituko dute. Urte hauetan egindako lan guztia bildu dute dokumental batean. Ikusgai duzue Lekunberri TV-ren atarian: http://lekunberritv.wix.com/lekunberritv

65 kilometro egin zituzten parte hartzaileek eta azkenean Iker Karrerak lortu zuen azkarren iristea helmugara (06:34:39) eta emakumezkoetan berriz, Leire Fernandez (08:02:36). Eskualdeko lehena Xabier Azpirotz izan zen (08:41:35). Eskertzekoa da aurten ere antolakuntzan ibili diren 300dik gora boluntarioen lana, horietatik 150 eskualde honetakoak.

Joan den hilean aurkeztu zuten Lekunberriko Ibarberri eskolan “Xaldun Kortin, jolastu gurekin” lana. Haurrentzako eta euren gurasoentzako abestiak, jokoak etab. euskaraz bildu dituzte. Proiektu honetan Nafarroako zenbait ikastetxetako ikasleek parte hartu dute, tartean Aralar Musika Eskolako zenbait gaztetxok.


elKArrimokoKA Gaurko hazia biharko lorea Abertzaleontzat apirila ospakizunez beteta etortzen zaigu urtero tokaio. Ohitura den bezala aste santuan, pazko igandearekin batera, Aberri Eguna Iruñean eta hurrengo igandean, Baigorrin, gero eta jendetsuagoa den eta esanahi berezia hartzen ari den Nafarroaren Eguna. Oraindik ere Baigorrin, iparraldean, Mikel Lasarte jaialdi hau ospatzeak harritzen duen Nafarroa garaiko jende asko dago, Nafarroa garaia Nafarroa bakarra delakoan akaso? Ez al

“Demokrazia ez dugu denok era berdinean ulertzen” daki jendeak Nafarroa garaia Gaztelarren eskutan erori eta gero Nafarroa (Nafarroa Beherea) Europako estatu independente bat izaten jarraitu zuela Frantziar estatuak bereganatu zuen arte? Kataluniarrak, Eskoziarren antzera, aurten egitekoak diren independentziaren aldeko galdeketa dela eta, sekula ez dutela estatu bat izan, esaten diete espainolek… Gu bai izan dugunez eta indarrez galdu genuenez askatasuna bozka egiten utziko ligukete? Bai zera! Baina autodeterminaziorako eskubidea ez dio herrialde baten ibilbide historikoari begiratzen, herriek berez duten eskubidea da eta kito! Eta honela adierazten du Nazio Batuen Erakundeak (Espainiar estatuak ere sinatua duen adierazpenean…), Europan bertan XX. mendean eta azken 25 urteetan bereziki hainbat estatu berri sortu direlarik (eta inongo arazorik gabe Europako Batasunan sartu dira…). Orain mugak mugitu ezinak behar omen? Ahaztu al dute espainolek euren estatuaren mugak duela 38 urte aldatu zirela Sahara utzi zutenean. Askotan ahazten dugu demokrazia ez dugula denok era berdinean ulertzen baino oraingoan ere GURE ESKU DAGO!!

Ze Lasarte, udararako prestatzen? Zuk esan bezala, Aste Santuko eta udaberriko garaiak pasa zaizkigu dagoeneko eta aurrera begira jartzeko premian gara. Ezin da ukatu garai oso bereziak bizi ditugula eta momentu klabeak izango direla aurrera begira eraiki nahi dugun eszenatokia definitzeko. Independentzia denon ahotan dagoen gaia da, agenda publiko eta poliMikel Alvarez tikoan han hemenka dabil bolo-bolo; baina nolako independentzia eta nolako estatua nahiko genuke Lasarte? Hori da gaur plazaratu beharreko diskurtsoa, hau da, nolako jarrera eduki behar dugun prozesu horietan guztietan. Norbaitek pentsatuko du lehenengo

“Independentziatik haratago doan diskurtso bat hedatu behar dugu” independentzia lortu behar dugula, eta behin hori lortuta eztabaidatuko dugula euskaldunen artean nola antolatu nahi dugun. Baina ezin gara akats horretan erori, izan ere, gure gaurko haziak baldintzatuko du biharko lorea. Herritarren eta langileen eskubideak errespetatzen ez dituen herri batean bizi nahi al dugu, Lasarte? Nik behintzat ez; niretzat berdina da nire lantegiko enpresaburuak gazteleraz edo euskaraz hitz egitea, azken finean ni zapaltzen nauen enpresaburua da eta kitto. Zertarako nahi dugu independentzia, gutxi batzuk besteen lepora aberasteko (nahiz eta gutxi horiek euskaldunak izan)? Zertarako nahi dugu independentzia, Europako Batasunaren barruan jarraitzeko eta handik datozen politika neoliberalak aplikatzeko? Zertarako nahi dugu independentzia, orain arte bizi izan dugun egoera bizitzen jarraitzeko, nahiz eta ikurriñaren, eta soilik ikurriñaren azpian egon? Ez, nik ez dut independentzia horretarako nahi. Nik independentzia herriaren eta langile guztien mesedetarako nahi dut, beste eredu batean bizitzeko nahi dut, diruaren logikaren azpian egongo ez den estatu batean bizitzeko nahi dut. Horretarako, gaurdanik lanean hasi behar dugu eta independentziatik harago doan diskurtso bat hedatu behar dugu. Gure esku dago independentzia lortzea? Bai. Baina gure esku dago ere independentzia hori herriaren mesedeetara jartzea. Kalean dago borroka. Hasi gaitezen bada.

-7-


Zortzi abizen euskaldun!

-8-

Nire zuhaitz genealogikoa begiratu ostean ikusi dut ez naizela euskaldun-euskalduna… 7 abizen euskaldun besterik ez dauzkat. Bi aukera ditudala pentsatu dut, bata Castrourdialesera joatea bizitzera edo bestea Saloura, azken finean ez dira Euskal Herria, baina bertan nahiko euskaldun dagoenez, aldaketa ez zait hain gogorra egingo, ez duzue uste? Abizenen asunto hau txorakeria bat dela ere askok esango duzue, baina aizu txiste bat edo beste egiteko baliagarria izan daiteke, ez dezatela esan euskaldunak dibertigarriak ez garela! Honelako txisteak erabili dituzte Emilio Martínez Lázaroren azken lanean, ‘’Ocho apellidos vascos’’ filmean alegia, espainiar zinemagintzaren historian ikusiena dena.

“Askok umilazio bezala hartu dute” Amaia, Argoitia herrikoa da; guretzat Leitza, Getaria eta Zumaiakoa. Sevillara joango da bere bi lagunekin eta bertan Rafa ezagutuko du, honekin gau bateko istorioa biziko du. Rafa, Sevillakoa da, bere ingurua nahiko eskuindarra duelarik eta hauek Euskal Herriarenganako iritzia ez dute oso ona egia esateko. Horraino ongi, baina txisteak egiten hasten direnean… jendea haserretu egiten da! Euskaltzale askok umilazio bezala hartu dute filma, eta eskuindar baten batek esan du terrorismoaren normalizazioa lortu nahi dutela honekin. Nire ustez, zein baino zein gehiegizkoagoa, Karra Elejalde aktoreak (Aita) ETB2ko ETB Hoy saioan honako hau esan zuen, berak protagonizatutako filma defendatzea helburu zuelarik. ‘’Badakigu pertsona batek

oina zapaltzen digunean intentzio txarrarekin edo onarekin egin duen’’, ‘’Guk intentzio onenarekin egin dugu, barre pixka bat egin behar dugu’’, ‘’Topikoena txorakeria bat da, nik euskaldun barazkijaleak ezagutzen ditut eta andaluz oso triste eta sosoak’’… Nire ustez, filma ikaragarri ona da; teknikoki esan genezake txarrera joko genukeela, baina ez du behar medio handirik filma barregarria izateko. Gidoi aldetik oso ona da eta aktoreak nire ustez ezin hobeak! Euren lana oso ongi egiten dutenak Carmen Machi eta Karra Elejalde direla esango nuke eta esaldi onenetarikoa ‘’-Yo soy arrantzale -, -Y yo Ane encantada-’’ dela esango nuke eta izenburuari erreferientzia bat egitearren ‘’Este como es Clemente igual se pide paella’’. Iritzi ezberdinak egongo dira filmaren inguruan, txarra dela, gurekin sartzen direla, oso polita dela… nire ustez filmak gure inguruan gertatzen dena kontatzen duela modu gehiegizko batean. Umoreaz ari garen aldetik subjektibotasunaz ari gara eta badakizue, denetariko iritziak izango ditugu hizpide, baina umorerik ez balego zer egingo genuke? Barre egitea oso garrantzitsua da, gauden garaian gainera askoz gehiago! Barre egin eta barre eginarazi!


Umorea Kaixo irakurle, gaurkoan umorez heldu nauzu idaztera, horrixe buruz aritu nahi dudalako, umoreari buruz. Aipagarria da medikuntzaren aitzinean, gorputz barruko likidoei deitzen zietela “humor”. Horiek ongi baldin bazeuden, osasun ona zegoen eta “humore ona” zegoen. Aldiz, “humore txarra” edukitzea ba... Ez dakit oso zientifikoa den aurreko filologia ariketa, baina gustatzen zait. Izan ere, umore onez egotea hori baita, barrukoa ongi edukitzea, baikor, alai. Aldiz, umore txarrez bagaude, barrua mingots dugu, ezkor... Neurri handi batean bakoitza gara gure umorearen arduradun. Alde batetik argi dago umore ona edukitzeko, osasuna eduki behar dela. Barrutik ongi sentitzeko, gorputza ongi eduki behar dugu, bestela, ez da erreza umore onez egotea! Bestalde, arima ere baikor eduki behar dugu, arima ezkortasunak ere min ematen duelako. Gure buruarekin eta inguruarekin baikor egon behar dugu, bestela, sen-tsazio txarra izango dugu. Oharkabean gure buruari edo inguruari ezinezkoa edo desegokia den zerbait eskatzen egon gaitezke, uste txarrekin... eta horrek egoera txarra sortu gure barruan. Kontua da umorez egotea landutako jarrera bat dela iruditzen zaidala. Bakoitza gauden lekuan, umore onez egon beharra dugula iruditzen zait, pertsonaren ezinbesteko ardura dela. Honek ez du esan nahi beti barrez egon behar dugunik, baizik eta gauden lekuan gaudela gure barneak ongi egon behar duela, orekatua, baikor. Edozein delarik gauden egoera, fisiko eta emozionalki gustura egon behar dugu, bestela, aterako zaiguna ez da baikorra

“Neurri batean bakoitza gara gure umorearen arduradun” izango. Hori ere izan daiteke zerbait aldatu (gure barnean edo gure inguruan) behar dugunaren erakusle! Hemendik heldu delako gero umorea banatzea. Barne jarrera ongi landuta duten pertsonek, beste pertsonekin elkartzean, giro bat sortzen dute (hau dek giroa!), eta hori ia “ukitu” daiteke, sentitu behintzat bai.. Giro ona dagoen lekuetan umore ona dago, alaitasuna, izatearen plazera, jolasa... Giroa sortzea eraikuntza lan bat da niretzat, etxeak

eraikitzen diren bezala, giroak ere eraikitzen dira, adreiluz adreilu, ekaitzak ere etortzen dira, adreiluak zaharkitu... giroaren osasuna gainbegiratu eta sendotu behar da beti, horretarako denbora, arreta eta ekintza jarriz (hitz egitea, deskantsatzea...). Umorea barrearekin lotzen dugu, bromarekin. Barrea niretzat modu askotara lortu daiteke, beti ez da osasuntsua. Besteen energia xurgatuz egiten

den barrea arriskutsua dela iruditzen zait. Nik nire umorea egiteko ondokoa dagoen baino leku “okerrago” batean jartzen badut, ez naiz giro jatorra eraikitzen ariko. Beste arrazakoak, sexukoak... azken finean besteak gaizki uzten baditut nire umorerako, umore txarra egiten ariko naiz. Nire burua ere non kokatzen dudan kontuz ibili beharko dut, beste bide bat baita nire burua baxu uztea besteei ongizatea sortzeko, baina non geratzen naiz ni?... Ezberdina da nork bere mugak onartzea, edo besteen mugak edo... diodana da askotan egia ez diren gauzak asmatzen ditugula umorerako, eta -9horiek gezurretako egoera deserosoak sortu ditzakeela, azaleko umore on giro batean barneko umore txar girotxoa sortuz. Umorea, beste gauza askoren artean, gizartearen kontrol tresna bat da, zer dagoen ongi eta gaizki esateko askotan erabiltzen duena, duguna. Oharkabean, gu geu bihurtzen baikara gure buruen eta ingurukoen borrero umorea erabiliz. Niretzat umorean ez du denak balio, ondokoa nola dagoen ohartzea oso garrantzitsua da. Bera gaizki sentitzearen arrazoia berea bakarrik bada, beno, baina nolabait nik esandakoak gaizki sentiarazi badu, kontuz ibili beharko dut, sendatu beharreko zerbait topatu dut hor (nigan edo bestearengan...) Gehienetan umorez gauza oso serioak esaten ditugu. Zerbait barrez edo giro lasaian esaten dugulako bakarrik ez da umoretsua. Umoretsua da baldin eta gauden baino leku lasaiagoan uzteko gaitasuna baldin badu, jolasa badu, sorpresa... irudimena, maitasuna... Segi ba umorez!


ERREPORTAJEA >>

- 10 -

1980tik Auroroen tradizioari eutsiz Lehenengo Jaunartzearen eguna pasa berritan eta Sanpedroak gertu ditugun honetan, Auroroen presentzia nabarmenagoa da garai honetan Betelun eta aspaldiko ohitura hori gertutik ezagutu nahi izan dugu.

Mari Angeles Urrizalki, Angel Rekalde eta Yolanda Eskamendirekin izan gara, lehenengo biak 34 urte daramatzate Auroroen taldean eta Yolanda berriz egungo zuzendaria da. 1980an berreskuratu zuten beteluarrek ordurako aspaldi galduta zegoen Auroroen ohitura. Maria Angeles: “Garai batean Betelun bazen Auroroen talde bat nire aita, Francisco Urrizalki, gazte zen garaian, baina aspaldi galdua zegoen eta 1980an jendea bildu eta taldetxo bat sortu zen ohiturari berriz ere eusteko�. Francisco Urrizalki izan zen hain zuzen ere beste herriko batzuen artean Auroroen taldea birsortzeko ahalegin handiak egin zituena. Bera aritu zen hasierako urte horietan gogoan zuen


ohitura hori gainontzekoei irakasten. Bere etxean biltzen ziren entseatzeko, Labaienean. Angel: “Hasieran hogei bat herritar biltzen ginen eta Franciscok erakusten zizkigun bertsoak eta abestiak, guretzako gauza berrie zen ta zaie”. Urte haietan oraindik sortzekoa zegoen herriko eliz abesbatza eta denek ere ez zekiten solfeoa. Mari Angeles: “Kafea hartu bidenabar entseatzen genuen. Askok belarri fina zuten eta horrela ikasten zituzten abestiak”. Gaur egun Beteluko elizan biltzen dira, gehienak abesbatzan ibiltzen diren pertsona berak dira. Yolanda: “Urtean zehar herrian hiru aldiz ateratzen gara: San Fratzisko egunean, Lehenengo Jaunartzeko egunean eta San Pedro egunean”. Goizeko zazpietan elizara joan ezkilak jo eta horrela herrian barna erronda egiteari ekiten diote egun horietan. Maria Angeles: “Auroroen helburua herritarrak esnatzea da, Ama Birjinari eskainitako bertsoak abestuz”. Auroroek bi sinbolo dituzte, alde batetik argiontzia eta bestetik ezkila bat. Yolanda: “Hamar edo hamabi geldialdi egiten ditugu herrian zehar eta geldialdi bakoitzean abesten hasi aurretik eta amaitutakoan hiru aldiz jotzen da ezkila txikia”. Argiontzia lurrean utzi eta bere inguruan jarrita abestu ohi dute Auroroek. Hasieran buelta egin ondoren, bigarren buelta ematen zuten arrosarioa errezatzen, baina jendea ez zen ateratzen eta ohitura hori galdu egin zen. Horregatik egun abestu ondoren Agur Maria bat errezatzen dute eta ondoren goizeko zortzietan Diana ateratzen da. Auroroen taldean berez hamabost edo hogei pertsona diren arren batzuetan denak biltzea kosta egiten zaie eta normalean hamar lagun atera ohi dira. Yolanda: “Aurten San Pedro Eguna festetako azken eguna izanen da eta asko parrandatik zuzenean joango dira ziurrenik”. Bertsoen gaikerari dagokionez, Auroroen tradizioa beti Elizari lotuta egon da eta hala jarraitzen du baina egun nahiz eta Ama Birjinari abesten jarraitzen duten, bestelako bertsoak ere tartekatzen dituzte, adibidez herriko patroiari eskainiak edo herriko kontuei buruzkoak

Urte hauetan guztietan parte hartu duten topaketetan jasotako oroigarrietako batzuk.

“Ama Birjinari abesten jarraitzen dugun arren, bestelako bertsoak ere tartekatzen ditugu” edo omendutako pertsonari eskainiak. Izan ere, noizean behin ospakizun edo omenaldi berezirik bada Auroroak ere

ateratzen dira. Yolanda: “Jesus Mari Sotil apez egin zenean edo apez egin zela 25 urte bete zirenean atera ginen eta bere etxe parean berari eskainitako bertsoak abestu genituen”. Hasieran Kaxiano Ibargurenek, Lizartzako itsuak, prestatzen zizkien bertsoak, egun berriz Oihane Otamendi arduratzen da lan horretaz. Festa egunetan batzuek gustuko izaten dute ohetik Auroroen ahotsa eta txistu edo akordeoi hotsa entzutea, beste batzuei berriz lo egiten ez diete uzten eta amorruz entzuten dituzte. Baina beti izaten da leihora ateratzen den jendea. Maria Angeles: “Geldialdia egiten dugun azkeneko etxean, gosaria ematen digute. Anttoni Sorabillak kafesnea prestatzen digu eta Ana Maria Buldainek berriz bizkotxoa eta ederki sartzen da!”.

1981ean Cascanten. Mª A. eta F. Urrizalki, M. Rekalde, J. Buldain eta On J. Mª. Zirarda artzapezpikua.

- 11 -


- 12 -

Nafarroako Auroroen Topaketa Urtean behin Nafarroako Auroroek euren festa ospatzen dute. Beteluarrek 1981ean parte hartu zuten lehen aldiz topaketa horretan. Urte hartan Cascanten antolatu zen baina urtero Nafarroako herri ezberdin batean izaten da. Geroztik urtero joaten dira eta egun 3.500-4.000 lagun inguru biltzen dira, Nafarroa osotik eta Valentzia, Bartzelona, Errioxa eta Gipuzkoatik joandako 82 talde. Garai batean herrietako eliz kofradiek euren santuei eskaintzen zizkieten Auroroak bizirik jarraitzea dute helburu parte hartzaileek eta aitzakia horrekin egun polita pasa ohi dute. Maria Angeles: “Iaz Cintruenigon izan ginen eta aurten Azkoienen ospatuko da topaketa. Nafarroako mendialdetik, hasieran gu ginen talde bakarra, baina orain Bakaikoatik eta Tolosatik ere joaten hasi dira”. Uztaileko hirugarren asteburuan izaten da normalean ospakizun hori eta goizean goiz atera behar izaten dute hemendik herrian goizeko 7:30etan egoteko. Yolanda: “Ia beti Arribeko festekin batera tokatzen da eta askotan parrandatik zuzenean etxera joan arropa aldatu eta autobusera joan izan gara. Han herri askotako taldeak biltzen gara eta gosaria ematen digute, gero bertako Udaleko kideek ongietorria egiten digute eta denok batera Salbe bat abestu ondoren taldeka bakoitzak bere ibilbidea egiten du herrian barna. Geldialdietan herritarrek jatekoa eskaintzen digute, eta bertako fruta, ardoa, piperrak etab. Probatzeko aukera izaten dugu. Gero erronda bukatutakoan meza ospatzen da eta ondoren oroigarri bat ematen digute”. Oroigarri horietako asko Beteluko elizan dituzte gordeta. Beteluko Auroroek gainontzekoen aldean bi ezaugarri bereizgarri izan di-

tuzte hasieratik. Alde batetik baserritarrez jantzita atera ohi dira beti. Maria Angeles: “Orain batzuk zapiak

Agur Maria txit garbia sortzetik orban gabea ana maria izan dedilla bedeinakatua betiko zure sortzez garbia Egun sentia pozez txoratzen hemen gatozte kantari alaitasuna ematez arren Beteluko herriari Pedro donea zu nola zeran gure herrian zaindari Kriston ordezko eliz burua zeruetako giltzari kristau bidea jator jokatzen lagun zaiguzu denari kristau bidea jator jokatzen lagun zaiguzu denari

jartzen dituzte lepoan edo jantzi txurigorriekin joaten dira baina hasieran gu izan ezik gainontzekoak kaleko arroparekin joaten ziren”. Bestalde, hasieratik euskaraz abesteko erabakia hartu zuten eta hasierako garai haietan Kaskanteko Udalak bertsoen itzulpena bidaltzeko eskatu zien zer abestu behar zuten jakiteko. Angel: “Ez dut gogoan zein herritan zen, baliteke Garesen izatea, baina Guardia Zibilaren kuartelaren parean abestu behar genuela esan ziguten eta momentu xelebrea izan zen kuartelaren parean euskaraz abesten aritzea”.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


Goreti eta Zuriñe Ekainak 16,urte bat eta 30, 4 urte. Zorionak maitiak segi hain alai eta bihurri izaten. Aitatxo eta Amatxoren partez.

Zorionak Lekunberriko Jone Zabaleta Olasagarreri. Ekainaren 8an, urteak betetzen ditualakoz. Jarraitu horrelaxe txintxoa eta ikasle ona izaten. Hamaika muxu handi,etxekoen partez.

Ainhoa Lertxundi Ekainak 4, Gaintza “Egunero zure irrifarra ikusteak bizi poza ematen digu, Manex ta aurten zure urtebetetzea ospatuko dugula pentsatzearekin, Ekainak 25ean 7 urte bihotza dantzan jartzen zaigu” ZORIONAK etxeko gizontxoari!!! Ongi ZORIONAK eta muxu potolo bat. pasa zure eguna eta jaso musu handi Aitatxo, Irune eta Ekiñe. bat. Julen, aita eta ama Luka Askaray Zorionak Luka! Maiatzaren 16an 6 urte bete zenituen!. Oso ondo pasa genuen familia eta lagunekin zure urtebetetzea ospatzen. Segi horrela. Muxu haundi bat, aita, ama eta Mikel.

Pakito Saralegi, Intza Joane Martinikorena, Lekunberri Ekainak 23, 5 urte Zorionak Pakito eta Joane!! “Ze gustora hartzen dugun Biokin egotea Ta ze kasualitatea Batera duzue urtebetetzea Aitona eta biloba paregabeak Famili guztiaren partez Pasa dezazuela egun dotorea” Zorionak Pakito eta Joane eta urte askotarako!!! Egun zoriontsu bat igaro dezazuen opa dizuegu. Muxu potolo bat. Zuen Gaintzako lagunak

Ainhoa Lertxundi Ekainak 4, Gaintza “Gure lagun maitagarria ta kuttuna Gauza asko dira zutaz miresten duguna Ta aurten ere aho zabalik utzi gaituna, zure indarra ta osasuna, Jakin ezazu neska zu zarela gure txapelduna” Zorionak eta urte askotarako!! Ongi pasa zure eguna hain maite dituzun etxekoekin. Muxu handi bat. ZURE LAGUNAK. Naroa Ekainaren 22an 10 urte Zorionak Naroa!! Muxu handi bat zure familiaren partez, Ibai, Lander, aita eta ama. Ongi pasa egunean.

- 13 -

Eneko Oreja ekainaren 23an, 3 urte Urte askotako ttikito!! Ongi pasa zure egunean eta muxu haundiet aitatxo, amatxo, Egoitz eta etxeko guztien partez!

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.


BATzarre Satorrak bezala ia lur azpian...

Satorzulo lokalak urtea bete berri du eta ekainaren 7an egun osoko egitarauarekin ospatuko dute. Nolatan animatu zarete lehen urteurrena ospatzera? Gure artean hitz egin genuen, ongi egongo zela Satorzuloko urteurren bat egitea. Horrekin, ideiak bota genituen eta lehen urteurrena antolatu dugu, herriko jendea ere mugitzeko. Ekitaldietan edonork parte har dezake edo zuentzat antolatutako eguna izanen da? Antolatu dugun beste ekitaldietan bezala (frontenis txapelketa, dj arratsaldea‌) edonork parte har dezake guk antolatutako ekitaldietan. Beraz, gure lokaletik gonbidapena zabaltzen dugu ekainaren 7an nahi duenak etortzeko, zahar edo gazte ongi etorria izango da, batez ere, neskak. Kar, kar, kar...

- 14 -

Nolatan hasi zineten biltzen lokalean? Hasiera batean, tabernan eta plazan elkartzen ginen, baina, gure nahia toki finko bat edukitzea zen, hau da, guztiok elkartzeko gune bat edukitzea. Honen aurrean, udaletxera eskari bat bidali genuen eta ezezkoa jaso ondoren, lokal baten bila hasi ginen. Denbora batera proposamen bat jaso genuen koadrilako baten bidez eta Arribeko surtidorea eta farmaziaren azpian hartu genuen lokala. Aurretik beste lokalik bazenuten? Orain dela urte batzuk, Arribeko udaletxe azpian lokal bat izan genuen, baina oso denbora gutxi egon ginen bertan. Ze erabilera ematen diozue? Koadrilakoak elkartzeko gune bat da, honekin zenbait erabilera ematen diogu, besteak beste: afariak, gaupasaren bat, pin-pon partidak, futbol partiduak ikusi, musika entzun, gure arteko bilerak‌ Zenbat pertsona biltzen zarete? 22 lagun gara eta denak mutilak. Gehienak, asteburuetan elkartzen gara, astean zehar batzuk ikasten eta besteak lanean baitaude. Lokal mixtoa da edo mutilena bakarrik? Nahiz eta denak mutilak izan, lokala mixtoa da. Neskak sar daitezke hona ez dago inongo arazorik. Gainera, antolatu ditugun ekintzetan neskak ere etorri izan dira.


Baraibarko X. Merkatu Txikia eta oraingoz azkena Azken urte hauetan bezala, Markinako Mundu Zabal GKE-rekin lankidetzan, Baraibarren 10. eta azkeneko merkatu txikia antolatzeko asmotan gabiltza. Hala ere antolatzaileek Mundu Zabal GKE-koekin lanean jarraitzeko asmoa dute eta merkatal zentro batzuetan taloak saltzen jarraituko dute dirua biltzeko. Aurten ateratzen den dirua Majunera (Mozanbique) joango da sesamo laborantza sustatzeko. Ekainaren 7an eta 8an beraz, Merkatu Txikia irekita egongo da egun osoan zehar. Bestalde, antolatzaileek urtero bezala aurrezki kontu bat zabaldu dute inork diru ekarpenik egin nahi balu aukera ere izateko: Rural Kutxa. 30080041021399812914.

Larraundarren Eguna Larraun Bailarako Eguna ospatuko da ekainaren 15ean. Hala ere, ostiraletik hasita ekitaldi ezberdinak izanen dira bailaran. Ostiraleko eta Larunbateko ekitaldi gehienak Azpirotzen izanen dira aurten eta igandean berriz Lekunberrin ospatuko da egun nagusia. Igandeko bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude herri guztietan (ohi bezala herriko pertsonaren bat arduratuko da). Horretaz gain, Larraungo Udaletxean eta Lekunberrin: Elostan, Lankide Kutxan eta Mitxausenean ere eskuragarri izanen dira. Egitarau osoa Agendan (31.or).

Erromerian Santa Luzia eta Santa Engrazia ermitetara Apirilaren azkeneko igandean uitziarrek urteroko erromeria egin zuten Santa Engrazia ermitara. Beti Santa Engrazia egunaren hurrengo igandean ospatzen duten arren, aurten Pazko Eguna zenez astebete atzeratu behar izan zuten. Hala ere, lagun asko bildu ziren, bai Uitzitik bertatik eta baita Lekunberri, Larraun eta Leitza aldetik ere. Batzuk kotxez iritsi ziren Uitziko tren geltokiraino eta beste batzuk herritik oinez joan ziren baselizaraino. 12:30etan meza ospatu zen Ander Gillegi apaizak zuzenduta. Ondoren ohitura den bezala santuaren irudia gurtu eta hamaiketakoaren bueltan bildu ziren, kontu kontari. Arruitzen berriz, maiatzaren 11ean Santa Luzia ermitara egin zuten erromeria. Herriko gurutzea harturik 45 lagun inguru mendiz mendi joan ziGoian Santa Engrazia ermitan eta behean Santa Luzian. Arg.: J. M. Zabaleta

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

- 15 -

ren eta bertan Jesus Mari Sotilek meza ospatu zuen eta lurren bedeinkapena ere egin zuen. Haurrek loreak eskainiz abestu zioten Ama Birjinari eta ondoren hamaiketakoa izan zen.


erreportajetxoa >>

- 16 -

Plazaola Bide Berdea ezagutzeko beste modu bat Ehunka lagun bildu ziren joan den hilean Leitzako tren geltokian ospatu zen Bide Berdeen Egunean. Eguraldi bikaina egin zuen eta asko bizikletan, oinez nahiz zaldiz hurbildu ziren geltokira. Inguruan artisauak euren lanak egin eta saltzen ibili ziren, egurrezko eskulanak, ogia, taloak, zilarrezko bitxiak... egokitutako geltokiaren barruan erakusketa bat ere ikusteko aukera izan zuten bisitariek. Bertan garaiko prentsako testuekin eta irudiekin trenbideak izan zuen bizitza laburbildu zuten antolatzaileek. Gainera Plazaola Turismo Bulegoko langileak informazioa ematen ere ibili ziren interesa zutenei.

Bestalde, goizean goiz tren txu-txu bat zen ateratzekoa Lekunberritik Leitzara joateko baina ezbehar bat gertatu zen eta ezinezkoa izan zen. Hala ere Leitzan bertan zahar eta gazteek egokitutako bizikleta ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera izan zuten. Goizari amaiera emateko Leitzako Aurrera Dantza Taldeak eta Aralar Musika Eskolako musikariek emanaldi bana eskaini zituzten. Eta arratsaldean berriz Leitzako Plazan Ortzadar Taldeak ere bere dantza emanaldia eskaini zuen eta Arro baserrira eta Peru-Harrira joateko bisita gidatuak izan ziren.


“Eguraldiari esker primerako eguna atera zen� Maitena Ezkutarik, Plazaola Partzuergo Turistikoko kudeatzailea pozik agertu da Bide Berdeen Egunak emandakoarekin. Zer moduzkoa izan zen aurtengo Bide Berdeen Eguna? Oso ongi joan zen dena, trenarena alde batera utzita. Zer gertatu zen trenarekin? Lehenengo bidaian, (9.30etan) arazoak ikusi ziren, irristatu egiten zen eta jendeak jaitsi egin behar izan zuen. Azkenean istripua izan zuen eta lokomotora ere bidetik atera zen. Gure ustez makina ez zegoen ongi,

baina zorionez ez zen ezer gertatu bidaiariekin. Beste bidaietara izen emanda zeudenei telefonoz hots egin genien abisua emateko. Pena handia hartu genuen jendea ilusio handiarekin baitzegoen, umeak batez ere. Eta orokorrean ze balorazio egiten duzue? Oso positiboa. Ehunka lagun ibili ziren, tartean kanpotar asko ibili zela nabaritu genuen eta eguraldiari esker

primerako eguna atera zen. Arratsaldean ere Peru Harriko bisita gidatuan 50 pertsonek parte hartu zuten. Erakusketa egun horretarako bereziki prestatu zenuten? Egun horretarako egin zen gehiena (Argazki zaharren bilduma, panelak eta maketa) baina Lekunberrin izaten dugun erakusketa ibiltaria ere eraman genuen.

- 17 -

Goizean taloak, artisau azoka eta musikaz gozatu zuten bertara hurbildu zirenek. Leitzako Aurrera Taldeko dantzariek euren emanaldia eskaini zuten baita Aralar Musika Eskolako ikasleek ere.


kULTURa Gertu dira San Pedro festak Ikasturtearen amaieran gauden honetan gertu ditugu aurtengo gure herrietako festak. Sanpedroekin emanen diegu hasiera. Beteluarrek ekainaren 26an hasiko dira jaiak ospatzen. Eta Mugiron berriz, egun bat beranduago. Pilota partiduak, herri

kirolak, haurrentzako puzgarriak, atxur, zartari eta txapel jaurtiketa, dantzaldiak... Denetariko jarduerez gozatzeko aukera izanen da. Ikusi egitarauak Agendan (31.orr).

Maiatzean Kultura Maiatzean zehar mota guztietako kultur ekitaldiak izan dira Lekunberrin, kontzertuak, puzgarriak, hitzaldiak, mendi irteerak... Tartean urteroko ekitaldi bilakatu dira batzuk, esaterako Argazki Rally-a eta Bailaran zehar egindako bisita gidatuak. Hona hemen jasotako irudi batzuk!

- 18 -

A m ar a l ar

Noiz sortu zen? 2014ko otsailaren amaiera aldean lehenengo bilera egin genuen, beraz, duela hiru hilabete inguru sortu ginela. Zer moduz zabiltzate? Ilusio handiarekin ari gara lanean baina edozein proiektu berri bezala poliki goaz. Hala ere, argi dugu hobe ditugula gauzak patxadaz hartu, asmo handiegiekin hasi gabe. Pausoz pauso aurrera egiteko nahia dugu eta denborak eta esperientziak esango digu ongi ari garen edo norabidea aldatu beharra dugun. Zein da taldearen helburua? Amaralar taldea ekoizle eta kontsumitzaileen arteko sarea edo taldea da. Gure asmoa ekoizpen eta kontsumo

ekologikoa eta bertakoa bultzatzea da. Elikaduraren eta beraz ekoizpenaren inguruko kontzientzia landu nahi dugu eta horretarako hitzaldiak eta halako ekitaldiak egiteko asmoa dugu. Zenbat kide zarete? Une honetan kideen kopurua esatea zaila da. Oraindik taldea definitzen eta osatzen ari gara, beraz kopuruak aldakorrak dira. Halere, eta adibide gisa, egin dugun lehenengo olio kanpaina aipa genezake bertan 17 familiek parte hartu baitute eta 350 litro olio banatu baititugu eskualdean. Bestalde, esan beharra dago Amaralarren Araizko, Larraungo, Lekunberriko zein Leitzaldeko jendea bildu garela. Kontsumitzaileez gain ekoizleak ere daude Amaralarren eta beraz salerosketa harremana zuzenekoa da. Elkar ezagutzeko parada izan da eta horrek ere aberastu egiten gaitu. Noiz eta non biltzen zarete? Hamabostero elkartzen gara, ostirale-

tan arratsaldeko 6etan Larraungo udaletxean. Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Jaki ekologikoak eta bertakoak ekoizten edo kontsumitu nahi dituen orok du lekua Amaralarren. Inork interesa badu hona gure helbidea amaralarelkartea@ gmail.com. Zer duzue zuen alde? Lehen aipatu bezala ilusio eta gogo handia dugu. Gainera Euskal Herrian bertan eta zer esanik ez mundu mailan gu bezalako esperientziak gero eta ugariagoak dira. Gauzak horrela ez gara zerotik hasi behar eta hori abantaila da. Adibidez Basaburuko kontsumo taldearen laguntza jaso dugu eta Lakuntzako kontsumo taldearen gonbidapena ere izan dugu beraien lokala eta funtzionamendua ikusteko.


kULTURa Larraundarren esku ere badagoelako...

Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean osatuko den giza katean parte hartzeko deialdia egin dute “Gure esku dago” ekimeneko antolatzaileek “herritarron eskubidea delako gure etorkizuna erabakitzea”.

- 19 -


elkARRIZketa: “Kolore eta orbanekin irudiak sortzen saiatzen naiz� Raquel Leoz

Lekunberriko Elosta Tabernan ikusgai dago Raquel Leoz margolariaren lanen erakusketa. Errotxapeako emakume honek bigarren aldia du bere lanak gurean aurkezten dituena, oraingo honetan ordea bakarkako erakusketa batekin etorri da. Noiztik duzu margotzeko zaletasuna? Nik txikitatik marrazten dut. Hasieran komikiak eta marrazki artistikoak egiten nituen, baina hemeretzi urte nituenean koadroak margotzen hasi nintzen bai oliomargoekin eta baita akrilikoarekin ere. Beraz, hogei urte daramatzat margolanak eta eskulanak egiten. Orain gutxi arte zaletasuna izan da niretzat baina orain ogibide bihurtu nahi dut.

- 20 -

Orduan ez duzu artearekin zerikusia duen ikasketarik? Ez, ni autodidakta izan naiz. Kazetaritza eta Publizitatea ikasi nuen eta orain arte marketing-arekin erlazionatutako enpresa ezberdinetan egin izan dut lan. Langabezian gelditu nintzen eta orain autonomo bezala nire kabuz arlo honetan lan egitea gustatuko litzaidake. Urte asko daramatzat tailerrak eta ikastaroak ematen eta orain eskaintza hori zabaltzea da nire asmoa. Nola deskribatuko zenuke zure lanen estiloa? Nahiko estilo partikularra daukadala esango nuke, baina nire estiloak inpresionismora jotzen du errealismora baino gehiago. Kolore eta orbanekin irudiak sortzen saiatzen naiz eta ez ditut forma linealak erabiltzen. Eta ze material mota erabiltzen duzu? Denetarik. Akrilikoarekin hasi nintzen, oso erraz lehortzen delako eta oso erosoa delako batez ere lehiaketa ezberdinetan parte hartzerako orduan. Olio-margoekin ere lan egiten dut, baina batez ere nahastea eta esperimentatzea gustatzen zait, silikonarekin, esmalte ezberdinekin, kristalaren gainean egindako lanak ere egiten ditut. Etxean duzu zure tailertxoa... Bai, zorionez etxean lekurik ez zait falta eta espazio bat egokitu dut lan egiteko. Hala ere, normalean tailerrak herriz herri

ematen ditut kultur-etxeetan eta areto ezberdinetan. Orain arte batez ere haurrekin eta gaztetxoekin egin dut lan baina aiton amonei zuzendutako tailerrak ematea ere gustatuko litzaidake, oso terapeutikoa izaten delako eurentzat margotzea eta eskulanak egitea.

“Inpultsoen bidez margotzen dut eta denbora gutxian amaitzen ditut lanak� Zenbat denbora behar izaten duzu lan bat egiteko? Lotsa ere ematen dit esateak, baina gehienez ere egun bat, pentsa ordu batean ere egin izan ditut. Nik lan bat ez badut azkar amaitzen nekatu egiten naiz, inpultsoen bidez margotzen dut eta lan bat hurrengo egunean amaitzeko uzten badut goitik behera aldatzen dut. Elosta Tabernan zure erakusketa jartzeko aukera nola sortu zitzaizun? Orain urte batzuk Carla eta Manolo ezagutu nituen eta eurekin batera erakusketa bat egin nuen Nafarroako leku ezberdinetan ikusgai jartzeko, eta Elostan bertan ere izan zen erakusketa hura. Eta gerora erakusketa indibidualak antolatzeko aukera sortu zen. Ze lan bildu dituzu erakusketa horretan? Denetariko lanak daude. Badira gai berdin bati buruz jarraian egindakoak eta beste batzuk lan solteak dira. Gehienak akrilikoan eginak dira, baina badira kristalaren gainean egindako pare bat lan eta baita material nahasketekin egindako beste zenbait. Beraz, ea jendea ikustera hurbiltzen den. Informazio gehiago: www.raquelarte.es


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

>> Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua

Drogak, alkohola eta nerabezaroa Ikasturte amaieran gauden honetan errepaso bat egingo diegu Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak ikasturtean zehar martxan jarritako ekimen eta proiektu batzuei. Guraso Elkartearekin batera eta Ibarberri Eskolaren laguntzarekin Guraso Eskola antolatu zuten iaz eta ekimenaren arrakasta ikusita ikasturte honetan ere aukera hori eskaini zen eta 25 gurasok parte hartu dute Guraso Eskolan urtarriletik maiatzera bitarte. Hilabetean behin bildu dira eta gurasoek euren kezkak eta intereseko gaiak proposatzen joan dira. Gurasoei zuzendutako tailer gehienak ez bezala, kasu honetan ez da gai zehatz eta bakar bat landu. “Familien eguneroko bizimoduan sortzen diren galderak lantzea izan da helburua: arauak, mugak, anaien arteko zeloak, autoritatea, gatazkak, komunikazioa, bikotearen arteko erabakietan desadostasunak‌â€?. Bidari Elkarteko Blas Campos pedagogoaren laguntzarekin Guraso Eskolan familia harremanak eta bizitza familiarraren eta bizitza pertsonalaren kalitatea hobetzeko baliabideak eta tresnak eskuratu dituzte.

Bestalde, eskualdeko hamabi eta hamasei urte arteko nerabeen gurasoei zuzendutako tailer bat amaitu berri da. Nerabezaroa eta drogen kontsumoen prebentzioari buruzko tailer horretan nerabeek drogekin dituzten harremanak, prebentzio arauek duten garrantziari buruz eta kontsumo bat egotekotan gurasoek jarraitu beharreko pausuak edo izan beharreko jarrera azaldu die hiru saiotan Agipad Elkarteko (Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartea) Pakita Mateosek. M a n ko m u n i t a t e ko Gizarte Zerbitzuetan halako tailerrak antolatzeko eskariak jasotzen dituzte gurasoen aldetik, batez ere herriko inauterien eta festen ondotik. Eta udako festak gertu ditugun honetan, Gizarte Zerbitzutik Irurtzun eta Leitzako festetara joateko Taxi Jaia izango dela aurreikusten dute. Lekunberritik eta Betelutik gaueko 23:00tan irtengo dira eta bueltan etortzeko berriz goizaldeko 03:00etan, 05:00etan eta 07:00etan. Iaz oso balorazio positiboa egin zuten bai Gizarte Zerbitzuko langileek eta baita erabiltzaileek ere. Gainera, gazteek ez ezik helduek ere euren autoa alde batera utzi eta Taxi Jaia erabili zuten festetara joateko.

- 21 -


elkARRIZketa: moda eta diseinua >> Jon Mikeo

“Adituek lana ongi baloratu izana da niretzat jaso dudan onena” Joan den martxoaren 25ean Jon Mikeo Ezkurdiak nazioarteko diseinatzaile gazteen Hempel Award lehiaketa irabazi zuen “NI” lanarekin. Beijing-en (Txina), ospatu zen lehiaketako finala eta bertan aurkeztu zuen Jonek bere ikasketa amaierako bilduma. Sailkatuak izan ziren 27 ikasleen artean berea izan zen onena mundu osoko toki ezberdinetatik joandako hamar epaileen arabera.


Ezagutzen ez zaituzten horientzat aurkez ezazu zeure burua... Jon Mikeo Ezkurdia dut izena eta 22 urteko moda ikaslea naiz. Aita Lekunberrikoa dut eta ama aldiz Errazkingoa, dena den orain Bartzelonan nago bizitzen.

“Bildumako hiru estilismo aurkeztu nituen eta orain gainontzekoak amaitzen nabil�

Hempel Award saria jaso berri duzu. Nolatan sortu zitzaizun bertan parte hartzeko aukera? Diseinua ikasten dugun edozein ikaslek azkeneko urtean bilduma bat sortzea dugu helburu, eta hau behin egina dugunean mundu guztian zehar mugitzeak ezagutzera eramaten zaitu. Bertan urtero antolatzen dute lehiaketa hau eta mundu guztiko milaka ikaslek parte hartzen dute. Jasotzen dituzten bilduma guztien artean aukeraketa bat egin eta 27 ikasle sailkatu zituzten eta ni haietako bat izan nintzen.

ideia ona iruditu zitzaidan. Bestalde, Txinan aurkeztu beharra nuenez haientzat izen erraz bat jartzea pentsatu genuen haiek arazorik ez izateko.

Espero ahal zenuen irabazlea izatea? Nola jaso zenuen horren berri? Inola ere ez, bertara joatearekin aski nuen egia esan. Ikaragarrizko proiektuak aukeratzen dituzte, hortaz benetan zaila izaten da irabazlea izatea. Bertako moda astean aurkeztu ziren sailkatutako lanak. Hango lehiaketarik garrantzitsuena da eta denok aurkeztu ondoren, prentsa guztiaren aurrean jarri eta postu guztietako irabazleak eman ondoren ni egin ninduten garaile.

Txinan bertan izan zinen? Nolako esperientzia izan da zuretzat bertan parte hartzea? Ezin hobea, oraindik ez ditut ikasketak amaitu ere egin eta jada hara joatea... Dena den hain beste lan egin ostean adituek lana ongi baloratu izana da niretzat jaso dudan hoberena.

NI izena jarri diozu bildumari... Zein da horren esanahia? Bi arrazoirengatik jarri nion, lehena hasiera puntua aita, ama eta arrebaren arteko lotura bat delako, hortaz nire nortasunaren inguruko zerbait jartzea

Zein izan da jaso duzun saria? Bost mila euroko saria eman zidaten eta horretaz gain hango enpresarik garrantzitsuenetariko batekin lanean hasteko aukera. Baina hori bezain garrantzitsua da irabazle izateak ematen duen ohoreaz gain bertara gerturatzen den prentsa guztiak, 200 bat, emandako oihartzuna.

Halako lehiaketa batean parte hartzen zenuen lehen aldia al zen? Zein beste lehiaketetan parte hartu duzu? Proiektu bat bertara bidaltzen nuen lehen aldia zen. Hala ere, Bartzelonan lehiaketa ezberdinetan parte hartu dut eta finalisten artean gelditu naiz. Eta orain bi urte Nafarroan egin zen beste lehiaketa batean nire lanak aipamen berezia izan zuen.

Bilduman lan egiten hasi aurretik egindako bozeto batzuk.

Sari hau irabazi izanak etorkizunean lan munduan ateak irekiko dizkizula uste duzu? Modaren arloan garrantzitsua da lehiaketetan parte hartzea eta ezagutzera ematea? Dudarik gabe ezagutzera emateko aukera bikaina izan da; oso garrantzitsua da lehiaketa ezberdinetan izena ematea, izan ere, arlo honetan gehienbat ahoz aho ezagutzen da jendea eta beno horretarako bide onenak lehiaketak dira... Moda ikasketak egin dituzu Bartzelonan... Orain zertan zabiltza? Hortan nabil orain ere, azkeneko kurtsoan nabil bilduma osoa amaitzen. Izan ere, Txinan zortzietatik hiru estilismo baino ez nituen aurkeztu eta gainontzekoak amaitzen nabil. Nolatan erabaki zenuen moda ikasketak egitea? Hasieratik argi zenuen? Diseinua gustoko nuela argi nuen, hasieran arkitekturan hastekotan nintzen hori baitzen IruĂąean arloari hurbiltzen zitzaion ikasketetariko bat. Gero asko pentsatu ondoren, pausoa ematera animatu nintzen eta gaur arte. Nola ikusten duzu etorkizuna? Zertan lan egitea gustatuko litzaizuke zehazki? Oso sektore zorrotza da, baina jendea beti jantziko denez kalera ateratzeko lan faltarik ez da. Orain aukera guztiak begiratzen ari naiz enpresa ezberdinekin. Alor asko ditu modak eta niri diseinuan gustatuko litzaidake hastea, dena den patroiak egiten ere ongi moldatzen naiz.

- 23 -


elkARRIZketa: “Balenciagaren estiloa beti izan dut gustoko, batez ere gertutasunagatik�

Nazioarte mailan ezberdintasun handia dago herrialde batetik bestera modari dagokionean? Maila ezberdintasuna baino estilo ezberdintasuna dagoela esango nuke; herrialde bakoitzak janzteko ildo bat izatera jotzen du, eta horrek azkenean diseinatzaileoi eragiten digu. Dena den egia da, modan inbertitzen duten herrialdeek eskolarik potenteenak izaten dituztela, eta horrek herrialde guztietako ikasleak biltzen ditu. Hortaz modaren ikuspuntua nahastu egiten da eta horrek moda esperimentalago bat sortzen du. - 24 -

Zein moda diseinatzaile duzu gustokoen? Edo zein da zure erreferentzia? Balenciaga zenaren estiloa beti izan dut gustoko gertutasuna dela eta. Dena den gaur egun Maison Martin Margiela, Ann Demeulemeester edo Lanvin ditut gustoko beste askoren artean. Nola definituko zenuke zure estiloa? Txinan epaileek modernoa, komertziala, sofistikatua eta kontzeptualaren arteko nahasketa zela esan zidaten, hortaz haiekin geratuko naizela uste dut... Zein gaitasun behar dira zure ustez diseinatzaile on bat izateko? Langilea izatea da gauza garrantzitsuenetako bat, bestetik norberaren nortasuna ez galtzea, inguruan gertatzen denari erne egotea eta azkenik, kritika ezberdinak jasotzera irekia egotea eta haiei zukua ateratzen jakitea. Euskal Herriaren kasuan jendeak uste duzu garrantzia ematen diola modako tendentziak ezagutzeari... edo beste herrialde batzuekin alderatuta garrantzia gutxi ematen diogu? Euskal Herrian ongi janzten den jendea bada. Hala ere, beste herrialde askok janzkeraren kulturan askoz adituagoak dira eta garrantzia handiagoa ematen diote.

Bilduma bat sortzeko nondik hasten zara? Zein da jarraitzen duzun prozesua? Lehenik eta behin gaia izatea da lehenengo pausoa, niri inguruko gauzen inguruan lan egitea gustatzen zait. Ondoren, sasoiari begiratuz material ezberdinak aurkitzera jo beharra duzu, bai oihalei dagokionez eta baita erabiliko diren gainontzeko materialak aukeratuz ere. Behin gaia eta materialak izanda hauen arteko nahasketa bat egiten da eta gau asko lanean eman ostean jantzi ezberdinak ateratzen dira. Bilduma handi bat izanda azkenik aukeraketa zorrotz bat egitea izaten da azkeneko pausua diseinuaren arloan. Behin hori eginda patroiak eta prototipoak egin beharra dira, diseinatutako bolumenak eraikitzeko eta beno, prozesu hau behin eraikita amaierako oihalera jotzen da jantzia egiteko. Modaren munduan zabiltza, baina zure egunerokoan ere moda presente al dago? Ez du zertan. Beti modaren inguruan ibiltzen garenok arropa bitxiagoak eramaten ditugu noizean behin, baina nik uste hain barneratuta izanda ez garela kontu ere egiten. Urtaro bat hasten denean hedabideek urtaro horretako moda tendentziei buruzko informazio mordoa ematen digute... Nork markatzen du tendentzia hori? Pertsonai ezagunek? Diseinatzai-

leek? Horiek baino gorago dagoen norbaitek? Tendentziak egitea uste izaten dena baina zailagoa da. Sasoi baterako lanak erabaki baino lau urte lehenago hari azokak izaten dira berrikuntzak ikusteko, bi urte lehenago oihal azokak eta urte bat lehenago diseinatzaileek eramango dena aurkezten dute. Gainera, WGSN tendentzia agentziak 4 tendentzia aurkezten ditu moda etxeak akordeago egon daitezen; baina gaur egun hainbeste faktorek hartzen dute parte, ez dela beti bakar baten erantzukizuna izaten.

Txinako lehiaketan aurkeztutako lanak.


elkARRIZketa:

Oihane Etxarri

“Casting-ak nolakoak ziren ezagutzeagatik eman nuen izena”

Joan den maiatzaren 11ean Iruñeko Baluarten ospatu zen “Nafarroako Edertasunaren Errege eta Erregina” lehiaketako finalera pasa zen Arruizko Oihane Etxarri. Nolatan erabaki zenuen edertasun lehiaketa horretan parte hartzea? Abenduan Dana Agentzian sartu nintzen, Iruñean dagoen modelo eta azafaten agentzia bat da. Nik lagun baten bidez ezagutu nuen eta izen eman eta hogei orduko ikastaro bat egin nuen bertan. Han oinarrizko gauzak ikasi nituen publizitatean eta irudi lanetan aritzeko: argazkiak nola egin, casting batera joateko nola orraztu edo makillatu, pasarelaren gainean nola ibili... Eta gero lehiaketan eman zenuen izena... Bai. Batez ere, casting-ak nola izaten diren ikusteko eman nuen izena. Lehiaketa hori urtero egiten da Nafarroan eta hor irabazle ateratzen direnak Espainia mailako lehiaketan parte hartzeko aukera izaten dute. Egia esan, ez nuen espero castinga pasatzea ere nire lehen aldia baitzen halako zerbait egiten nuela, baina hartu egin ninduten. Nolakoa izan zen casting hura? Iruñeko El Corte Inglesean izan zen eta han nire burua aurkezteko eskatu zidaten, zer ikasten nenbilen, nire afizioak, bertan parte hartzeko erabakiaren arrazoia... eta elkarrizketa txiki baten ondotik pasarelaren gainean ibilarazi zidaten eta argazki pare bat atera zizkidaten. Zenbat pertsonek parte hartu zenuten? Lau casting egin zituzten guztira, toki ezberdinetan eta bakoitzetik hiru neska eta hiru mutil hartu zituzten beraz lehiaketan guztira hamabi neska eta hamabi mutil ginen parte hartzen. Mota guztietako jendea aurkitu duzu bertan? Bai, denetarik, egia esan, pertsona bereziagoak izatea espero nuen, baina oso jende normala topatu dut. Parte hartzeko

17 eta 30 urte bitartekoa behar da izan eta gehienak nahiko gazteak ziren, adin txikikoak lau edo bost zeuden eta zaharrenak 25 urte izango zituen. Lehiaketa ospatu zen asteburu hartan denok elkarrekin ibili ginen. Larunbatean bai eguna eta baita gaua ere elkarrekin pasa genuen, lo Iruñeko hotel batean egin genuen. Igandean, lehiaketaren egunean, goizean eta arratsaldean entsaioak izan genituen lehiaketaren aurretik. - 25 -

“24 neska-mutilek parte hartu genuen eta hamabi pasa ginen finalera” Nolakoa izan zen lehiaketa? Lehiaketa iluntzean hasi zen eta lehenik elkarrizketa txiki bat egin ziguten epaimahaikideek eta ondoren pasarelaren gainean atera ginen. Hiru pase egin genituen, lehenengoa sport arroparekin, bigarrena bainujantziarekin eta hirugarrena soineko luze batekin. Nola sailkatu zintuzten? Lehenik sari ezberdinak banatu zituzten, nik aurpegi politaren saria eta Cope Irratiak emandako sari berezia jaso nuen. Sari horiek banatu ondoren, parte hartzaile guztien artetik sei neska eta sei mutil pasa ginen finalera eta ondoren lehen hiru sailkatuak erabaki zituzten. Rafael López eta Luna Bonafuente izan ziren irabazleak. Esperientzia positiboa izan da zuretzat? Bai, gauza asko ikasi ditut eta modaren mundua ezagutzeko ongi dago. Hala ere, momentuz ez dut errepikatzeko asmorik.


KIROLa Udako igeriketa ikastaroak

Igeriketa ikastaroak izanen dira ekainaren 16tik uztailaren 4ra Plazaola Igerilekuan. Guztira 14 saio izanen dira haur nahiz helduentzako eskaintza dago, maila guztietakoak gainera, familiarizazio ikastaroak, hastapen ikastaroak eta hobetzeko ikastaroak. Animatu eta eman izena!

- 26 -

Pilotaren bueltan Joan den hilean jokatu zen Pilotakadaz pilotakada ekimeneko pilota goxua txapelketako finala. I単aki Barbajero eta Eneko Legarrak irabazi zieten Ramontxo eta Jesus Malori. Finalaren aurretik Pilota Eskolako ikasleek partidu polita eskaini zuten, baita Remonte Eskolakoak ere. Bestalde, pilotari dagokionean herriartekoak jokatzen ari dira eta oraingoz Larraungo pilotariak emaitza onak jasotzen dabiltza. Esaterako, joan den maiatzaren 25ean Lekunberriko pilotalekuan larraundarrek Mendillorri eta Atarrabiako pilotarien aurka jokatutako partidu guztiak irabazi zituzten.

Abiadura bizian aurrera

Larraun eta Lekunberriko Atletismoko ikasleak fin dabiltza aurten. Larrabiden ospatu diren pistako probetan Hodei Otegui Gonzalezek ikasturte honetan infantilen kategorian parte hartu du eta finalean parte hartzeko sailkatu da. 80 m.l.-ko proban lehenengo sailkatu zen eta beraz, aurtengo Nafarroako Eskolen arteko jokoen irabazlea izan da, Nafarroako aurtengo marka onena lortu du gainera bere kategorian 10,65 segundoko markarekin. Pisu jaurtiketako proban bigarren sailkatu da 8,16 metroko marka eginez eta 150 m.l.ko proban ere bigarren sailkatu da, 19,94ko markarekin. Longitude saltoko proban aldiz bosgarren gelditu zen arren finalean sartu da eta gainera parte hartutako lau finaletan bere markak hobetu ditu eta hiru domina bereganatu ditu. Izaro Otegui Gonzalez berriz benjaminen kategorian dabil krosean eta pistako probetan, 500 m.l.ko finalera pasa da. Idoia Lizarraga Mauleon kimuen kategorian dabil krosean eta pistako probetan eta bera ere 500 m.l.ko finalean izanen da.


“Sub-23 kategorian erritmo gogorreko karrerak izaten dira” >> Iñigo Lasarte Iaztik Sub-23 kategorian, Ledeako Hostal La Torre txirrindulari taldearekin dabil Iñigo Lasarte lekunberriarra, ia egunero hiru eta lau orduko entrenamenduak egiten ditu. Noiz hasi zinen txirrindularitzan? 2008an, 13 urte nituela hasi nintzen. Lehen futbolean ibiltzen nintzen, baina taldea ateratzeko nahiko justu ibiltzen ginen eta azkenaldian partiduetara lau edo bost baino ez ginen joaten eta bizikletan ibiltzen hasi nintzen. Osaba batek ere afizioa zuen eta zortzi urte nituela nire lehen errepideko bizikleta oparitu zidaten. Eta zein talderekin hasi zinen? Lakuntzako Aralar Txirrindulari Taldearekin ibili nintzen hasieran. Lehenik infantilen kategorian, gero kadeteetan bi urte eta jubeniletan beste bi urte. Eta orain? Orain Sub-23 kategorian nabil Hostal La Torre Taldearekin. Ledeako talde honekin iaz hasi nintzen afizionatuetara pasa nintzenean, kategoria honetan ibiltzen diren lau talde baino ez daude Nafarroan. Taldean iaz ni nintzen nafar bakarra,

gainontzekoak kanpotik etorriak ziren, Albacetetik, Valentziatik, Kataluniatik, Kolonbiatik, Hondurasetik... Eta aurten jada zazpi gara nafarrak. Taldean entrenatzen duzu edo zure aldetik ibiltzen zara? Bakarrik entrenatzen dut. Normalean Sakana aldera joaten naiz laua delako eta nahi baduzu mendateak ere badirelako aldamenetan, Lizarraga, Lizarrusti, Madotz, Urbasa... Gainera errepide zabala da, trafiko gutxikoa eta kotxeek dezente errespetatzen gaituzte han. Eta egunero entrenatzen al duzu? Bai, bai, ia egunero, ahal dudan guztietan. Eta euria dela eta errepidean ezin badut entrenatu gimnasiora joaten naiz. Ziklistak kilometro asko egin behar ditu eta gero postura zaindu behar da. Gimnasioan bizikleta estatikoetan ibiltzeaz gainera gehienbat “core”-a lantzeko makinetan ibiltzen naiz. Astez orain bi orduz entrenatzen dut, baina udan asteburuetan karrerak baditut hiru edo lau orduko entrenamenduak egiten ditut. Urtean zehar zein txapelketetan parte hartzen duzu? Gehienbat Euskal Herriko karreratan ibiltzen gara, Espainian ez da izaten karrera askorik. Euskal Herrian bi torneo egiten dira: Torneo Lehendakarin Sub-23 kategoriakoak bakarrik parte hartzen dugu eta Torneo Euskaldunen berriz Elitekoekin batera, 26 urtera artekoekin. Torneo horietako lasterketak astebururo izaten dira. Iaz astebururo bi lasterketetan parte hartzen nuen, aurten taldean gehiago garenez astebururo lasterketa bat.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

- 27 -


> Beteluko Udala

- 28 -

HERRIAK EMANA

Beteluko Udalak 2013ko kontuak onartu ditu

Idazkari berria dute Araitz eta Beteluko Udaletan

Bizitzen ari garen krisi garai hauetan kontuak ongi atera zaizkio aurten Beteluko Udalari. 2013Ko kontuak onartu berri dituzten eta 27.000 euroko soberakina gelditu zaie. Mikel Rekalde alkate jaunak azaldu digunaren arabera, Beteluko Udala ahalegin handiak egiten ari da batez ere inbertsio berriak asko mugatzeko eta honela ematen diren zerbitzuak mantendu ahal izateko: Gizarte Zerbitzuak, Garapen Agentzia, euskara, kirola, Aralar Musika Eskola etab. Hala ere zenbait proiektu berri eraman dituzte aurrera, esaterako, herriko ostatuko eraikuntzan dauden bi pisuetan 15.000 euroko inbertsioa egin dute hobekuntzetan. Dagoeneko, pisu bat alokatuta dago eta bestea alokairuan dago. Mikel Rekalde: “Tabernaren eta Telefonikaren artean karrape bat eraikitzea proposatu zuen tabernariak eta hobekuntza bat denez, inbertsioaren %50a (3.000 euro) bere gain hartu du Beteluko Udalak”. Bestalde, ur biltegirako bide berri baten perituaren erredakzioa egin dute eta horretarako, 5.000 euro inbertitu ditu Udalak.

Jon Ander Mendinueta Otxotorena izan da Araitz eta Beteluko idazkaria joan den 18 urteotan. Martxoan, Oltzako Zendean hasi zen idazkari lanetan eta bere lekuan lan egiten hasi da Iruñeko Joanes Aleman Ollo. Mikel Rekalde, alkatea: “Araitz eta Betelun oso oroimen ona utzi du Jon Anderrek, bai herritarren artean eta baita udalgintzan dabiltzan zinegotzi, alkate eta langileengan ere”. Berari esker ona erakusteko eta agurtzeko otsailaren bukaeran afaria antolatu zuten Beteluko Ostatuan. Hemendik aurrera beraz, Joanes arduratuko da bi udaletako idazkari eta kontu-hartzaile lanaz. 27 urteko gazte euskalduna da eta pixkanaka hemengo martxa hartzen ari da. Joanes: “Zuzenbidea ikasi nuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta gero Nafarroako Gobernuarentzat bekadun lanetan ibili nintzen eta hona etorri aurretik sei hilabetez Arano eta Goizuetako Udaletan ibili naiz lanean”. Ongi etorri!

Eskerrik asko Juan

Juan Huarte hil zen joan den martxoaren 29an 90 urte zituela. Bere bizitza luzean, Araxes bailaran pertsona ezaguna izan da, besteak beste bertako administrazioan egindako lanarengatik. Hainbat kontzejutako idazkari lanetan aritu zen eta Araxes Garaiko Mankomunitateko (Betelu eta Araizko kontzeju guztien artean osatutako mankomunitatea) idazkaria eta kontu-hartzailea ere izan zen. Bere osasun onak azken egunera arte aktiboki lanean aritzea ahalbidetu zion. Dudarik gabe, hutsune nabarmena uzten du Araxes bailaran.


HAIZEAK ERAMANA

EEBBetatik iritsitako kontuak > Uxue Valencia

“Ingelesa ongi ikasteak lan munduan ate gehiago irekiko dizkidala uste dut� Uxue Valencia Betelutik Estatu Batuetara joan zen urtarrilean eta dagoeneko etxean bueltan da, baina oraindik Montanan zegoela jaso genuen bere berri. Bozemanen zaude orduan... Bai. Bozeman 40.000 biztanleko herri bat da eta urtero 15.000 ikasle baino gehiago etortzen dira bertako Unibertsitatera, Montana State University (MSU), horregatik bizi handia duen herria da eta ia egunero daude jarduerak egiteko. Montana, Estatu Batuetako estatu handienetako bat da baina era berean baita biztanle gutxien dituena ere. Hemen aurki daitezke Nazioarteko parke naturalik ezagunenetakoak, Yellowstone National Park edo Glaciars Park esaterako.

Noiztik zaude Montanan? Urtarrilaren hasieran iritsi nintzen lehen aldiz Bozemanera (Montana) eta dagoeneko amaitu da nire hemengo egonaldia. Eta nolatan sortu zen bertara joateko aukera? Iazko udan Beteluko Ostatuan lanean ari nintzela, Martin Zabaleta ezagutu nuen, Everestera igo zen lehen euskalduna. Martinek 30 urte inguru daramatza Estatu Batuetan bizitzen eta bere Kaliforniako lagun batzuekin batera etorri zen Beteluko Errexilborda landetxera egun batzuk pasatzera. Behin baino gehiagotan etorri ziren ostatura bazkaltzera eta eurekin ingelesez hitz egiteko aukera izan nuen. Orduan Martinek eskaini zizun aukera hori? Bai. Ingelesa ikastera atzerrira joateko nuen gogoa adierazi nien, egun lana aurkitzeko ia beharrezko baldintza baita. Nire kasuan bost urtez Ingeniaritza Agronomoa ikasi arren, behin ere ez dut horretan lan egiteko aukerarik eduki eta uste dut ingelesa ongi ikasiz gero aukera gehiago izango ditudala. Martinek bere familiarekin hitz egin ondoren bere etxera joatea eskaini zidan.

Zein da zure egunerokoa bertan? Unibertsitatearen barruan nazioarteko ikasleei zuzendutako programa batetan parte hartu nuen. Bi hilabeteko ikastaroa izan zen eta astelehenetik ostegunera bost orduko klaseak jasotzen nituen eta etxeko lan dezente bidaltzen zigutenez astez ez zitzaidan denbora asko gelditzen beste ezertarako. Gero bidaiatzeko aprobetxatu nuen, nazio barruko bidaiak oso merkeak baitira eta Las Vegas, Los Angeles, San Diego eta New York ezagutu ditut besteak beste. Nazioarteko programa horretan parte hartzeak mundu osoko eta kultura guztietako jendea ezagutzeko aukera eman dit eta asko ikasi dut. Eta hizkuntzarekin zer moduz moldatu zara? Nire egunerokoan ingelesez hitz egitera behartuta nengoen, Monatanan oso erdaldun gutxi aurkitu ditut Ekuadorreko pare bat pertsona baino ez. Kaliforniara eta New Yorkera egindako bidaietan aldiz posible zen erdaraz egitea eta ez zen beharrezkoa ingelesez egitea, horregatik zorte handia izan dut Montanara joanda. Janariarekin zer moduz moldatu zara? Euskaldun batekin bizitzen egon naizenez, eta gainera sukaldean aritzea gustatzen zaionez ez nuen ia faltan bota Euskal Herriko jana. Batez ere ordutegietara ohitzea kosta zitzaidan. Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Montanan kirol eta jarduera eskaintza zabala dago kalean egiteko. Faltan botako dut Bozeman eta baita bertan ezagututako jendea ere.

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Arribeko Gasolindegia “Gehienbat inguru honetako herritarrei zuzendutako zerbitzua da� Urte luzez ibili da Roman Ariztia Arribeko Gasolindegian lanean, baina orain Xabier Garmendia beteluarrak hartu du bertako martxa. Orain arte zertan egin izan duzu lan? Ni kazetaria naiz eta urte asko egin ditut kazetaritzaren arloan. Deia-n hasi nintzen, gero Diario de Burgos-en ibili nintzen eta azken hogei urteotan El Mundo-rako egin dut lan, baina 2012ko uztailean 200 langile kaleratu zituzten, tartean ni eta geroztik lan bila aritu arren ez nuen deus aurkitu eta aukera hau atera zitzaidan duela bi hilabete. - 30 -

A ze aldaketa! Bai izugarrizko aldaketa izan da, ez du zerikusirik. Orain ez dut lehen nuen estresa, ni neu naiz nagusia eta langilea. Gainera etxe ondoan nago eta gustura, hemen ordu askoz egon beharra da lan honek duen alderik txarrena. Eta soldata finko bat duzu edo nola biltzen da hemengo ordainsaria? Ez, saltzen ditudan litroen araberakoa izaten da nire soldata. Gasolindegia orain arte Romanek eramaten zuen... Bai, azken urteotan Romanek egin du

hemen lan eta otsailean uzteko asmoa zuela jakin nuen. Gasolindegi honek Petronorren izena darama baina bai Petronor eta bai Campsa Repsol Taldeko Gasolindegiak dira eta eurekin harremanetan jarri eta aurrera egin nuen. Ostegun Santuan ireki nuen lehenengoz. Eta jende asko pasatzen al da hemendik? Goizetan arratsaldetan baino mugimendu gehiago izaten da. Batez ere bailara edo zona honetako jendeari zuzendutako zerbitzu bat da eta askok eskertu didate gasolindegia hartu izana irekita jarrai dezan. Hemengo jendeak gasolindegi honetara etortzeko ohitura izan du beti? Bai, askok bai. Orain gasolindegien artean dagoen konpetentziarekin eta gasolindegi libreek prezio merkeagoak izanik beti badira beste batzuetara jotzen dutenak baina inguru honetako jende asko etortzen da hona. Eta kanpotarrak hurbiltzen al dira? Aste Santutan eta jaiegunetan bai baina bestela gutxi. Baina hala ere Lizartzatik igotzen dira eta Lekunberri aldeko askok Tolosara jaisteko bide hau aukeratzen dute. Motorzale asko ere ibiltzen dira errepide honetan... Bai bai, Tolosa eta Lekunberri arteko errepide honetan bihurgune asko daude eta eguraldi onarekin oso gustuko duten ibilbide bat da. Duela hamar bat

egun munduko txapelduna izan den Xabi Fernandez arraunlaria izan zen hemen. Esako pantanora belaontzi bat zeraman eta gasolindegian gelditu zen eta argazki bat ateratzeko aukera ere izan nuen. Eta handik egun batzuetara berriz 1932ko Chevrolet bat zeraman gazte bat gelditu zen. Barruan denda txiki bat ere jarri duzu... Bai bai, hortan nabil. Goxokiak, patatak, freskagarriak, bertako gaztak, jogurtak eta produktuak, txakur eta katuentzako pentsuak, lorezaintza eta nekazaritzako makinentzako produktuak eta ibilgailuentzako olioak eta bestelako produktuak ere saltzen ditut. Landetxeetara etortzen direnek denetarik eskatzen didate eta pixkanaka eskaeraren arabera gauza gehiago saltzen hasiko naiz. Zein da duzun ordutegia? Astez goizeko 7:30etatik 14:30etara eta arratsaldeetan 16:30etatik 21:00etara eta asteburuetan aldiz goizean bakarrik irekitzen dut 08:30etatik 13:30etara. Oraingoz hori da betetzen dudan ordutegia, uda aldera asteburuetan mugimendu handiagoa dagoela ikusten badut agian ordu gehiago sartuko ditut baina oraingoz ordutegi hori dut. Animoso hasi zara orduan? Bai bai, gainera beti gustatu izan zait jendearekin harremantzea eta lan honek horretarako aukera ere ematen dit. Hemendik Roman eta Maria Jesusi eskerrak eman nahi nizkieke asko lagundu baitidate hemengo martxa hartzen.


kontuTXIKIAK Larraun bailarako eguna 13

Azpirotz: 21:00: Gazte Asanbladak antolatuta afari autogestionatua 24:00etan: Kontzertua KATEZ eta BASERRITARS taldeekin.

14

Azpirotz: 12:30: Astizko Mendukiloko koban “ORTZADAR” taldea 17:30: Tirikitrauki taldearen dantza emanaldia 18:00: Pilota eskolako umeen pilota partiduak 18:00: Umeentzako merienda 19:00: “Kontu-kantoi” ipuin kontalaria 19:30: Elizan bisita gidatua 20:00: Barrikotea Juanluzenea sagardotegiarekin eta trikitilariak

15

Lekunberri: 10:00etatik aurrera txistulariak hainbat herritan 12:30: Aralar musika eskolako kontzertua elizan 13:00: Herri kirolak. Harrijasotzaileak, txingak eta motozerrarekin talla 13:00: Batukada herrian zehar 14:00: Herri bazkaria bertsolariekin 16:00: Oskar Estanga eta Ainara de Carlos 16:00etatik aurrera puzgarriak 16:30: Umeentzako jokuak eta ginkana Larunblaiko begiraleekin

agenda

Beteluko Jaiak

Araizko osasun etxea...948513040 Beteluko osasun etxea.948513300 Lekunberriko herietxea.948504208

21

Lekunberri: Garagardo festa Kattagorri elkartean, 18:00tatik aurrera.

23

San Joan suak.

27-29

Mugiro: San Pedro jaiak

merkatu txikia

Telefono zenbakiak Larrialdiak..............................112

ekaina

SALGAI

LAN BILA

LAN BILA

- Areson Sastizar landetxea salgai. 25.000m2 lurrekin. 649 707 584, Xabiar.

- Iruñetik enkarguak: Iruñetik gure eskualdera ekartzeko edozein gauza (txiki edo haundi), erosketak, enkarguak… Nahi duzuna, egunero eta merke merkea. Deitu 629 410 007 telefono zenbakira. Jon.

- Haurrak nahiz adineko jendea zaintzeko, etxeko lanak, garbiketak edo bestelako lanak egiteko prest nago. Gaztelera eta ingelesa ederki menperatzen dut. Interesaturik egonez gero deitu 602 341 118 telefonora. Anie Soule.


- 32 -

Mailope 215 ekaina  

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko tokiko aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you