Mailope 217 iraila

Page 20

elkARRIZketa: “Batezbestekoaren presiorik ez baduzu, batxilergoa erraza da� Ana Saigos

- 20 -

Ana Saigos Burguera beteluarrak emaitza ezin hobeekin amaitu zuen joan den ikasturtea eta Leitzako Amazabal Institutuan ohorezko matrikula jaso du. Batxilergoa amaitu berri duzu... Bai, Osasun Zientzietako Batxilergoa ikasi dut. DBH amaitzen ari nintzela nahiko argi nuen osasun zientzietatik joko nuela, biologia eta kimika bezalako ikasgaiak gustatzen zaizkidalako.

Eta horren nota onak lortzeko sekretua zein da? Ez dago sekretu magikorik. Egia esan betidanik izan dut erraztasuna ikasteko eta gainera gustuko dut ikastea eta motibazio bat baldin baduzu errezagoa egiten zaizu.

Eta primerako notak atera omen dituzu... Bai, egia esan oso nota onak atera ditut, batxilergoko batezbestekoa 9,16 gelditu zait eta ohorezko matrikula eman zidaten ikasturteko nota onena nuelako.

Bigarren batxilergoan adibidez egunero ikasten zenuen? Bai. Nik Leitzako Amazabal Institutuan ikasi dut eta Betelun bizitzearekin denbora asko galtzen nuen joan-etorrian, baina ikasgaiak egunean eramaten saiatzen nintzen. Aurten denbora libre gutxi izan dut, ia arratsalde osoa ikasten pasatzen nuen. Nik uste garrantzitsuena egunero ikastea dela, horrela ez zara larritzen eta ez duzu antsietate hori sentitzen. Nerbioak ere kontrolatzen jakin behar da eta lehentasunak zeintzuk diren jakin ere, lehenik azterketa prestatu eta gero bestelako lanak egin.

Selektibitatean zer moduz moldatu zara? Nahiko ongi, uste baino errexagoa izan da. Lehenengo azterketa egin ondoren, nerbioak ere joan egiten dira.

“Garrantzitsuena egunero ikastea da, horrela ez zara larritzen eta ez duzu antsietaterik sentitzen� Ohorezko matrikula jaso izanak zer dakar? Horri esker unibertsitateko lehen ikasturteko matrikula ez dut ordaindu beharrik izango. Hasieran ez nuen sinesten, nahiz eta lagunek esaten zidaten niri emango zidatela. Orduan gurasoak ere pozik izango dira... Bai horixe! Beraiek pozik eta ni ere bai! Ikasturte berri honetan zer ikasiko duzu? Fisioterapia ikasiko dut Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako Fakultatean. Dauden ikasketak ikusita gehien motibatzen ninduena fisioterapia zen. EHUn 10,96ko batezbestekoa eskatzen zuten eta oso pozik nago lortu izanarekin.

Betidanik horrenbeste exijitu izan diozu zeure bururi? Bai. Helburu bat dudanean gogor lan egiten dut. Batezbesteko bat atera beharraren presiorik ez baduzu batxilergoa ez da horren gogorra, gainditzea erreza da, baina ikasketa batzuetan onartua izateko batezbestekoa lortzeko lan egin behar da. Eta irakasleak gogorrak izan al dira? Leitzan egia esan irakasleekin oso gustura ibili naiz tokatu zaizkidanekin. Maila altua eskatzen dizuten arren, gero selektibitatean hori eskertu egiten da. Gainera, aurten ehuneko ehunek gainditu dugu bigarren batxilergoa. Horrenbeste lan egin ondoren uda aprobetxatzen ariko zara... Bai, bai, uda honetan gozatzea tokatzen da, etxe inguruan nabil, baina ikasturte guztian egin ez dudana egiten ari naiz, lagunekin atera, festaz festa ibili...


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.