Skip to main content

Mailope 217 iraila

Page 1

217. zkia. - 2014ko iraila

MAILOPE TXIKI: Pizza pirata EKINAREN EKINEZ: Hortz Klinika KULTURA: Erdi Aroko Azoka HERRIAK EMANA: Errazkin KIROLA: Mendi martxak ERREPORTAJEA: Aldazko harrobia

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Udako azkenak biltzen... Ioseba Goikoetxea (Gorriti)

Bertso berriak Mailoperi jarriak

Horra hor Gorritiko festetan Mikel Berekoetxeak Joakin Garmendia eta Alaitz Imazen aurka jokatutako sega apustua. Herriz herri eta festaz festa izan gara uda honetako irudiak biltzen.


MAILOPEtxiki Errezeta: pizza pirata! Gurasoak aho zabalik utzi nahi dituzu eta aldi berean afari goxoa dastatu? Saiatu zaitez plater hau prestatzen: 1. Hartu “bimbo motako� ogi xerra bat 2. Gainetik tomate frijitu bainu bat 3. Gazta birrindua gainetik eman 4. Txorizo xerra batzuekin ilea eta begiaren estalkia osatu 5. Oliba beltz batekin beste begia egin 6. Piper gorri pixka batekin bibotea marraztu 7. Eskatu gurasoei labean sartu dezaten prest egon arte eta denon artean dastatu!

-2-

Pirata dastatu aurretik argazki bat ateraz gero, bidali mailope@labrit.net-era eta zuzenean Denonartean Argitaletxearen liburua bidaliko dizugu, zozketarik gabe!


04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga

10 > Aldazko harrobia Aldazko Kontzejuak bi urte daramatza herriko harrobia berriz ireki nahian. Harrobiei buruzko legea aldatzeko eskaera egin zion Larraungo Udalari eta erantzunaren zain daude.

16 > Festarik festa Uztailean eta abuztuan zehar, gure eskualdeko hainbat herritan festak ospatu dituzte. Gozatu irudiez!

-3-

18> Kultura: Ekomartxa 20> Kultur elkarrizketa: Ana Saigos 21> Lauburua: Euskal baliabide digitalak

22 > Ioseba Ordoki Fisioterapeuta moduan lan egiten du Ioseba Ordokik, baina sendabelarrekin egindako produktuak ere saltzen ditu eta bere lehen ogibidea ez den arren, urtetik urtera geroz eta erosle gehiago ditu.

25> 27> 28> 30>

Kuxkuxean: Iraileko zorion agurrak Kirol elkarrizketa: Aralar txirrindurlari taldea Herriek emana: Errazkin Ekinaren ekinez: Iortia Hortz Klinika

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Agurtzane Altuna, Joseba Artzeluts, Kirol Mankomunitatea, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua, Mailope Gazte Asanblada, Xabier Juanmarti単ena, Ana Saigos, Osasuna Fundazioa eta Leire Betelu. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Euskal pilota

-4-

Orain dela minutu gutxi, ETB1ean ari nintzen ikusten pilota partidu bat, Azpeititik ematen ari zirena, San Ignazio egunarekin, eta esatariak (Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa) euskarari behar duen prestigio eta tornuia ematen ari zitzaizkion bitartean, artekariei, batere lotsarik gabe, honako esaldi hauexek entzuten zitzaizkien ozenki, oso ozenki: zien a setenta; zien a doszientos; zien colorau, quinientos azules, doszientos azules, mil a cuatro, mil a dos, eta abar, eta abar, eta abar. Argi dago euskal pilota, jende askok gogotik maite eta estimatzen duela, ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta baita mundu zabaleko beste leku askotan ere. Eta, segur aski ere, euskaldun asko harro samar sentituko dira, Euskal Herrian praktikatzen delako halako kirol dotore, entretenigarri eta garbia. Hala eta guztiz ere, argi eta garbi dago pilota enpresarientzat, nonbait, euskarak ez duela izan behar garrantzi handirik, eta deus baino lehen, gaztelaniari ematen diote lehentasun osoa dirua lortzeko, apustuen bidez. Antza denez, bost axola zaie euskarari kentzea prestigio, ospe eta garrantzi guztia, bertako hizkuntza zaharrena izanda ere, gainera, datu bat emateagatik, esan behar da, Kike Amonarrizek zuzentzen duen Tribuaren berbak izeneko programan, jakin genuela Azpeitia dela Euskal Herri osoko hiririk euskaldunena, bere biztanle kopurua gogoan hartuta. Baina, zoritxarrez, Asegarce eta Aspeko enpresariek (Karlos Argi単anok eta abarrek) hamaika mila aldiz frogatu digute gai hau bost axola zaiela, eta berdin-berdin zaiela arazo honi dagokionez, pilota partiduak Logro単on, Tuteran eta Sartagudan jokatzea edota Iru単ean, Zarautzen, Leitzan, Oiartzunen eta Arbizun, esate baterako; euskara beti zeharo baztertu, zokoratu eta mespretxatua! Beste bi adibide aipatzearren, esan dezagun, Xabier Eguzkitzek, duela urte batzuk kontatu zuela ETB1en, abenduaren hirurako (Euskararen Eguna) proposatu zitzaiela pilota enpresariei, egun hartan ETB1en eman behar zituzten partiduetan, artekari bat euskaraz aritzea. Hasieran, onartu omen zuten, baina azken orduan atzera egin omen zuten. Eta bigarrena, neronek adierazi behar dut, Labrit pilotalekuko telefono mugikorrera deitu dudan guztietan, sarrerak gordetzeko, beti aritu behar izan dudala gazteleraz, euskaraz ez dutelako ematen zerbitzu hori, eta, gainera, tamalez, arduradun hori ezagutzen dut. Eta hau guztia egiten dute euskal pilota delakoaren izenean. Nik, egia esan, inoren lotsa eta auzo lotsa sentitu ohi dut kasu horietan, baina, dirudienez, pilota enpresariek batere ez. Noiz arte jarraitu beharko dugu pairatzen tamaina honetako irain, laido eta

isekak. Badakit Asegarce eta Aspe enpresa pribatuak direla, baina gogoratu beharko genuke, ematen duten zerbitzua publikoa dela, eta bestalde, ETB1 erabilita. Nik uste dut, noiznahi ere badela garaia erakunde eta instituzio publikoek, alderdi politikoek, euskararen aldeko elkarteek, mugimenduek, gizarte eragileek, Eusko Jaurlaritzak, Euskaltzaindiak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta abarrek serioski esku har dezaten afera honi dagokionez. Xanti Begiristain Madotz, Auritz

Juanito Huarte eta Clementina Martija Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotz bihotzez, horrenbeste eratan maitasuna eta elkartasuna erakutsi diguzuen guztioi.

Eskerrik asko, Gastesi familia.

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


mailopeOPORRETAN! Alain, Jone eta Jakesek ez zuten Mailope etxean ahaztu eta eurekin eraman zuten oporretara. Eneko eta Egoitz Orejak aldizkaria Cambrilseraino eraman zuten! Eta zuk oraindik ez duzu uda honetako argazkia atera? Irakurle orok bidali diezaguke bere argazkia, gaztetxo zein heldu. Herrian geldituko zarete? Festaz festa ibiltzeko asmoa duzue? Bidaiaren bat egingo duzue? Hartu Mailope esku artean eta atera ezazu zure oporretako argazkia! Parte hartzen duzuen guztien artean Lekunberriko Kantina Tabernak eskainitako pintxo-pote bat zozketatuko dugu. Beraz, animatu eta bidali zure argazkia Irailaren 22a baino lehen mailope@labrit.net helbidera.

-5-

iragarkiTauLA Larraungo Udalak onartutako mozioak: Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrei buruzko mozio proposamena euskal erakundeetan eta Barack Obama lehendakariari askatasun eskaera. Estatu Batuetako presidenteari dei egin nahi diogu bere betearazle ahalmena balia dezan egoera larri eta bidegabeko honi irtenbide bat emateko. Hau da, gobernu estatubatuarrari eskatu preso hauek kartzelatik atera ditzan: Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar eta Antonio Guerrero Rodríguez hiritar kubatarrak, hain zuzen ere. Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren aurrean. Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioaren aurrean, Larraungo Udalak benetako haustura demokratiko baten aldeko aldarrikapena egin du, euskal herritarrok gure herriaren etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatuz. Era berean, herri honek ez dio inolako zilegitasunik onartzen Espainiako Koroaren inongo ordezkariri. Bizi dugun egoera politikoaren aurrean, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea eskuratzeko helburuarekin lan egiteko deialdia egin nahi diegu Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu, eragile eta herritarrei.


Bertso berriak Mailoperi jarriak Festa giroa aprobetxatuz ze ekitaldi txukuna urteurrenan aitzakiakin berragertu den jarduna irailak zazpi ospatuko da nekazarien eguna kaleak betez baserritarrek jai bueltan ikuskizuna urte osoko lanari eskerra da eskeintzen dieguna.

Ioseba Goikoetxea (Gorriti) Zahar eta gazte, talde giroan edo bakarra bazara trixturak alde batera utzi entzun dadila algara hizkuntza eta kultura ardatz etor zintezke plazara gaur ereindako hazitik bihar sortuko baita landara segi dezagun etenik gabe biziberrituz bailara.

Doinua: Mutil koxkor bat

-6-

GAI-JARTZAILE ESKOLA

III. MENDI MARTXA GORRITIKO GAZTELURA

ESKERRIK ASKO KANTINA!

Zortzi saio izango ditu urritik maiatzera bitarte. Josu Goikoetxeak eta Amaia Agirrek gidatuko dute ikastaroa eta hainbat bertsolari eta idazlek ere parte hartuko dute. Eman izena irailaren 22a baina lehen sustapena@bertsozale. com helbidean. Matrikularen prezioa 45 eurokoa da.

Abuztuko azken igandean, Larraundik, Araiztik eta Leitzatik talde ezberdinetan atera ziren, Gorritin elkartu eta hama-rretakoa egin ondoren denak elkarrekin egun Santa Barbara ermita dagoen tontorrera igotzeko. Bertan gogora ekarri zituzten, 778. urteko Orreagako bataila eta Gorritiko Gaztelua bera eraiki izanaren arrazoia. Ondoren Gorritin bertan bazkaldu zuten.

Uda hasieran sorpresa ederra hartu zuten Kantinara hurbildu ziren neskamutikoek, bazekiten ikuskizun batera zihoazela, baina ez bertan Pirritx eta Porrotx Pailazoak aurkituko zituztela. Kantinak Mailoperen alde antolatutako saioari esker 850 euro jaso ditu Mailope Aldizkariak. Eskerrik asko!


elKArrimokoKA Hezkuntza sistema, estatuaren tresna Aupa Mikel! Zer moduzko udara pasa duzu? Nik behintzat asko gozatu dut eta orain erronka berriei aurre egiteko gogoz nago, karrera bukatu berri baitut. Aspaldiko partez ikasturte berriari ez diot ikastetxe batean ekingo eta orain arte igarotakoa errepasatuz, hezkuntza sistemarekiko dudan ikuspuntua azaldu nahi nizuke. Izan ere, nolako heziketa jaso Aitor Irastortza dugu? Nik jasotakoan behintzat agerikoak diren gorabeherak hauteman ditut. Lehenik eta behin haur hezkuntzatik pasa nintzen, bertan jolasen bidez,

“Ez ahaztu hezkuntza garrantzitsuena etxekoa dela ” modu aske edota dibertigarrian ikasiz oinarrizko zenbait gauza: laguntasuna, adierazpena eta abar. Gero lehen hezkuntza etorri zitzaigun eta gutxinaka aulkietan “tente” egotera ohitu gintuzten, gizarteratzeko baliagarriak diren hainbat ikasgai barneratzearekin batera: alfabetoa, hizkuntzak, matematikak, gorputz trebeziak… Gainera arlo bakoi-tzean ikasle onak eta txarrak sailkatzen hasi ziren, bakoitzari nota bat jarriz. Adinean gora, derrigorrezko bigarren hezkuntzara iritsi ginen eta bertan jada ikasleon iritzia gero eta gutxiago har-tzen zen kontuan, “dena zekien” irakaslearen esanak memorizatzera behartuz. Dagoeneko plastika, musika eta gorputz heziketa bezalakoak gutxiesten ziren eta gu, garun ibiltarien gisa hartzen gintuzten; hori bai, txapa horiek geldirik jasan ezin zituenari pastilla bat ematen zioten lasai zedin. Hau bukatzean, balio ez zieten ikasleak lanera bideratzen zituzten eta gainontzekoak, oraindik asko ginenez, batxilerrean lehiatzera bidaltzen gintuzten orduan eta sailkapen zorrotzagoa egiteko. Hortik aurrera, baliabide ekonomikoen eta notaren araberako lan heziketa jaso dugu, zeinak enpresa edo negozio ezberdinen interesen menpe dauden. Honekin guztiarekin estatuak hezkuntza sistema bere interesetarako erabiltzen duela salatu nahi nuke. Sormena deuseztatzenn digute, aisialdirako baliabideak moztu eta dirua duten gutxi horien menpe jarrai dezagun nahi dute. Irakasleei ere eskuak lotzen dizkiete gai pila bat emanarazi eta ikasle mordo bat sartuz gelako, baina ez ahaztu hezkuntza garrantzitsuena etxekoa dela! Zer deritzozu adiskide?

Aupa Aitor! Uda bukatzen ari da, edo batzuentzat behintzat, amaitu zaigu. Nire azkeneko urtea da unibertsitatean Aitor (edo ez, nork daki!), beraz, zuk amaitu duzun prozesu horren azkeneko urtean nago ni. Gaur egun jasotzen dugun hezkuntzaren inguruan hausnarketa oso interesgarriak egin dira azken urte hauetan ikasle mugimenduan, Mikel Alvarez batez ere Bologna prozesu kontraerreformatzailearen ondorioz. Adibidez, orain dela egun gutxi atera da egunkarietan unibertsitateko matrikulek gorakada bat jasango dutela aurten. Hala ere, honen azpian zuk azaldutako guztia dagoela esan dezakegu, Ai-

“ Txiki-txikitatik ezartzen zaigu notaren sistema maltzur hori ” tor; hezkuntza ez dago gizartearen eta pertsonen mesedeetara, baizik eta pertsona gutxi batzuen etekinak handitzeko diseinatuta dago. Txiki-txikitatik ezartzen zaigu notaren sistema maltzur hori, non bestearekin ikasi beharrean, bestaren kontra ikasten duzun. Geroago, lan merkatua izaten dugu iparrorratz eta ez gure nahiak asetzen dituen irizpiderik. Nire lizentziatura (gaur egun gradu bihurtu dena), Zientzia Politikoak, adibide garbia da; letretako karrera bat izanik, jakina da merkatuak ez duela horrelako lanpostu askorik eskatzen. Zer egiten dute orduan? Ba estatistikako eta matematikako ikasgaiak sartu gure ikasgaien artean, horrela enpresa ezberdinentzako baliagarriak izan gaitezen. Azken finean merkatuaren menpe bizi gara eta ez pertsonen nahien menpe, eskaera-eskaintza legearen azpian alegia. Behin norbaiti entzun nion baieztapenak izugarri ondo deskribatzen du ikasleon egoera: soilik gauzak “nola” egiten diren pertsonak nahi dituzte, hau da, pertsona mekanikoak eta ez dituzte gauzak “zergatik” egiten diren dakiten gizasemeak nahi. Soilik zenbaki bat gara, produzitzeko indar bat, merkantzia bat beraien etengabeko zirkulu zoro honetan.

-7-


Ñam-ñam

-8-

Gaurkoan gai zaila jarri diot neure buruari. Askotan beldurra ematen digu gai ezberdinen inguruan aritzea, baina beldur hori kendu, geure burua informatu eta honen inguruan solastea ere egin beharreko ariketa bat dela uste dut. Gaur hain ezagun eta ezezaguna den gaia batez arituko natzaizue… Jateko portaerako trastornoaz. Gure inguruetan agian ezaguna dugu norbait honelako trastornoak sufritzen dituena, edo ez... Gaur ez nator kritikatzeko ideiarekin nahiz eta hemen nire betebeharra izan, gaur kontzientziazioa dut helburu edota hausnarketa ere esan genezake. Anorexia denok dakigu zer den… edo hori uste dugu behintzat: gorpu-tzitxuraz gehiegi kezkatuta egotea eta argaltzen gogo gehiegi jartzea. Ulertezina da hau askorentzat, baina pentsatzen jarriz gero, nahiz eta gaixoarentzat hau oso gogorra izan, noski, ingurukoen inpotentziak ematen dit pertsonalki atentzioa. Zer egin? Nola egin? Nola iritsi da horrela egotera? Galdera asko dira ama, aita, lagun, anaia, arreba eta abarrek egin ahalko dituztenak, baina horri soluzio bat jartzea izaten da zaila. Horren aurretik, nire ustez garrantzitsua dela jakitea zergatik dagoen pertsona hori egoera horretan, behin sendatzean berriro ere horretan ez erortzeko. Espezialista askok diote honelako arazoak izaten direla anorexia gaixotasuna hasteko garrantzitsuenak diren kausak, eta bi taldetan banatzen dituzte. (Ikusi taula). Gaixotasun hau topatzeko pista batzuk ere ematen dizkigute hainba espezialistak, sintoma hauek izaten dira nagusi horrelako gaixotasunetan: Pisua

PERTSONALAK · Gure gorputzarengan insatisfakzioa · Dietagatik obsesioa · Autoestimua falta

“Dieta egin bai, baina osasuntsu egoteko, ez meheak egoteko” hartzearen beldurra; umorea okertzea, tristeago egotea, suizidio ideiak… ; janariaren interesa galtzea… Bulimia ere oso arriskutsua da, elikagai gehiegi jatean datza, gero ezohiko jarrerekin orekatzen saiatzen dena, okada, laxante eta diuretikoekin.

SOZIALAK · Gorputzagatik obsesioa beste familikideetan · Bakardadea · Moda munduaren influentzia · Gizartean arrakasta edukitzen saiatzea Nire ezjakintasunetik diot espezialistengana jo beharra dela horrelako kasu baten aurrean gaudela pentsatzen dugunean. Oso arriskutsua izan daiteke horrelako gaixotasun bati aurre ez egitea. Nik 12 kilo kendu ditut 8 hilabetetan, nutrizionista eta kirolaren laguntzaz eta garrantzitsuena hasieran jarritako plana jarraituz (dietistak proposatutakoa kendu). Dieta egin bai, baina osasuntsu egoteko, ez meheak egoteko. Muxu handi bat horrelako arazo bat duen orori eta ez dezazula ahaztu zure ondoan dituzula maite zaituztenak.


Prozesuak Kaixo irakurle. Udara ia pasa den honetan, Mailoperekin batera berriro ohiturak berreskuratzeko garaia dator ezta? Eskola, lana, ikastaroak, egutegi ohikoa.... Udaran errutinak puskatu ondoren, berriro bizitza “antolatua” eraikitzeko garaia dator. Bizitza antolatuarengan fedea dugu, ohitura batzuk hartuta, ekintza batzuk errepikatuta, gure bizitza aurrera egoki joango dela. Baina dena beti da aldakorra, egiten dugunak ondorioa du gugan eta inguruan ere. Egiten dugunak modu batean edo bestean garatzera garamatza. Garapen hau modu baikorrean edo osasuntsuan joan daiteke, aldiz, modu ez osasuntsu edo ezkorrean ere joan daiteke. Ohartuko gara nola bizitzako alderdi ezberdinak garatzen goazen, batzuen garapenarekin gustura egongo gara, aldiz besteen garapenarekin ez... Bestalde, berezko gauzak ere gertatzen dira gure bizitzan, heriotzak, istripuak, erabakiak... Horiek denak prozesuak jartzen dituzte martxan. Ni ez naiz psikologoa, ez soziologoa, baina ohartu naiz nire bizitzan prozesuek ze garrantzia duten. Alde batetik, jaiotzetik eta bizitzetik ezaugarri batzuekin heldu naizelako, eta horiek modu batzuetakoa izatera naramatelako, prozesu zehatz batzuekin eta horiek bizitzeko modu batzuekin. Nintzen edo nengoen moduarekin ez banengoen gustura, ba prozesu bat abiatu beharra nuen eta gero prozesu hori bizi. Aldi hauek berezituko nizkieke nire prozesuei: 1. Egoeraz ohartzea, horrela egoteko zein diren arrazoiak eta ekintzak detektatu. 2. Ekintza horiek moldatu edo aldatu egoera berrian izan nahi ditudanei begira. 3. Prozesua bizi, frogatu, moldatu, aldaketetara ohitu, bizi-

“Nora goazen ez jakiteak ziurgabetasun handia ematen du” tzako beste alderdietan duen eragina moldatu.... 4. Normalizazioarekin, prozesuaren bukaera dator. Horrela ikusita ez dirudi zaila, baina askotan ez gara ohartu ere egiten prozesuetan sartzen garenik ere, gure burua ez dago aldaketetarako prest beste batzuetan, besteetan aldiz gizartea bera izaten da prozesua hain normal ikusten ez duena... Batzuetan, prozesuak bukaezinak dirudite, batez ere sufrimendua dagoenean tartean.

Besteetan, konfiantza eza agertzen da prozesuaren aurrean, ongi ote nabil, benetan beharrezko ote nuen, zergatik ote naiz hain arraroa... Nire prozesuetan ohikoak izan dira horrelakoak, aldiz, gauzak txukun eginda eta egoera berria normalizatutakoan, dena kokatzen da bere lekuan. Bi modutara egin ditzakegu prozesuak nire ustez, alde batetik helburu batzuk zehaztu eta horiek lortzeko bidea eginez, horretarako ekintza plangintza bat eginez etab. Bide hau “errazagoa” dela iruditzen zait, nolabait badakigulako nora goazen eta zer egin hori lortzeko. Lan zehatza dela esan -9dezakegu. Beste lan mota bat aldiz da egoera ez gustuko baten aurrean, ohiturak aldatzen joatea egoera aldatzeko, benetan nora goazen jakin gabe baina gustuko ez duguna aldatuz. Lan mota hau zailagoa da batez ere alderdi psikologikoan, nora goazen ez jakiteak ziurgabetasun handia ematen duelako, baina aldiz ondorio pentsa ezinak ere ekar ditzake, beraz gomendagarria ere bada, batzuetan badakigulako zerk ez digun mesede egiten baina ez zer falta dugun, orduan, bide hori egin behar da. Azken osagai bat falta zaio ordea prozesuari, ezinbestekoa: Pazientzia! Gure burua nolakoa izatea nahi dugun ia aukeratu dezakegun garai honetan, pazientzia asko behar dugu, alde batetik garena onartzeko eta eskertzeko, bestetik pazientzia hartu ditugun erabakien leku osasuntsuagoetara eramango gaituztela sinisteko eta prozesu horiek bizitzeko. Pazientziarekin eta prozesu egokiekin, iruditzen zait gure herriak ere behar duen prozesua biziko duela nahiz batzuk hori oztopatzen saiatu behin eta berriro... baino bueno, norberak bereak hasteko, animo eta aurrera prozesuetan!


ERREPORTAJEA >>

- 10 -

“Gure harrobia txikia da eta hala jarraituko du izaten� Zinemagileek euren lanetarako behin baino gehiagotan erabili dituzte Aldazko harrobiak sortutako paisaiak. Azken bi urteotan Kontzejuaren eta Larraungo Udalaren arteko desadostasunak piztu ditu. Badira 60 urte Urdulako parajeetan dagoen Alberto harrobia ustiatzen hasi zirela. Eta horren aurretik Elorriagako parajeetan ere beste harrobi bat izan zen. Egungo aldaztarrek txikitatik ezagutu duten sektorea da, harrobiena. Egun Aldazko Kontzejuan lanean ari diren herritarrekin izan gara.

Idoia Igoa zinegotziak azaldu digunaren arabera, hasieran marmol plaka handiak ateratzen zituen Ingemar enpresak eta hemendik Usurbilera eramaten zituen. Tartean ia 20 urtez itxita ere egon zen harrobia, nahiz eta tarteka bertako materiala erabili zuten. 2006. urtean berriz ere martxan jarri zen harrobia, Aldazko Kontzejuak Horgobisa enpresarekin sinatutako kontratu baten bidez. Gainera, urte hartan bertan, aspalditik ustiatzen zuten harrobia erabat itxi egin zuten. Handik ofita materiala ateratzen zuten, material ona zen, batez ere obrak egiteko. Adibidez, Lekunberriko industrialdea egiteko bertako material pila bat eraman zuten, egunean 100 kamioi pa-


satzen ziren orduan herritik. 2006an ordea, bi harrobiak martxan izatea gehiegi zela erabaki zuten herritarrek eta horrela Elorriagako harrobia itxi egin zuten. Inaxio Begiristain: “Bi harrobiak irekita mantentzea astakeria zen, eta aho batez erabaki genuen bat itxi eta bestea ustiatzeko eskumena Horgobisari ematea”. Geroztik Urdulako harrobitik harri-lubetak eraikitzeko harri soltea probestu dute, B Sekzioan lan eginez, malkorrari erasorik egin gabe, eta egunean zortzi kamioi ateraz. Baina pixlanaka-pixkanaka material hori amaitzen joan da. Izan ere, hasiera batean 27.000 metro kubiko material bazela aurreikusten zuten, 15 urterako lana egongo zela, baina azkenean uste baino material gutxiago zegoenez hiru urte pasa ondoren kontratua suspenditu egin behar izan du Kontzejuak Udalak erabaki bat hartu arte. Josune Igoa: “Enpresa herriarekin beti ongi portatu da”. Orduan ustiatzen jarraitu ahal izateko Horgobisak Larraungo Udalera jo zuen C Sekzioan lan egiteko baimena eskatuz, hau da, malkorrean lehergailuak jartzeko aukera izateaz gainera harrobia zabaltzeko aukera izan zezala ere eskatuz. Inaxio: “Aldatzen orain arte izan duen eremu mugatu horretatik ateratzeko aukera emanez gero harrobia handituko zenaren beldurra sortu zen. Baina guk argi izan dugu beti makro-harrobirik ez dugula nahi gure herrian, gainera Nafarroako Gobernuko Energia, Mehategi eta Industria Segurtasuneko Zerbitzu Saileko Mª del Mar Trapotek argi utzi zigun beraiek inoiz ez luketeela baimena emango C Sekzioan lan egiteko. Batik bat Aldazko Kontzejuarekin duen kontratuaren arabera harrobitik egunean soilik zortzi kamioi atera baitaitezke eta C Sekzioko lizentziak makro-harrobientzat ematen baitira soilik”. Gauzak argituta, Kontzejua, enpresa eta Meategien Saileko ordezkariarekin adostu zuten egokiena A Sekzioan ustiatzea litzatekeela. Horrela, malkorretik harria ateratzeko eta lehergailuak erabiltzeko baimena izango luke enpresak, baina zehaztuta duen eremutik atera gabe eta egunean zortzi kamioi baino ez dituela aterako errespetatuz. Idoia: “Gu pozik gelditu ginen erabaki horrekin, bazirudielako alde guztiak ados ginela. Beraz Kontzejuak eskaera egin zuen A Sekzioan ustiatzeko. Arazoa hor sortu zen, Larraungo Udalak

haraneko meategietan lehergailuak erabiltzea debekatzen duen arau bat onartu baitzuen 2002. urtean. Gure harrobia, arau hori baino zaharragoa da eta lehergailuak ibili izan dira bertan. Beraz, guk arau hori aldatzeko eskaera egin genion”. Eskaera horrek ordea, ez du erantzunik jaso eta Udalaren erantzunaren zain daude, bai kontzejua eta baita enpresa ere.

2002ko maiatzaren 28an harrobi eta meategiekin lotutako jarduerak erregulatzeko Larraungo Udaleko Udalbatzak aho batez onartutako arauak hurrengoa dio: -Debekatuta gelditzen dira meategi aleen jarduerak edo erauzketak horretarako beharrezkoak badira transformazio plantaren edo lehergailuen erabilpena.

-Hurrengo baldintzekin legarra eta marmola ateratzea baimenduko da: · Ustiategiaren gehienezko bolumena 250.000 m3koa denean. · Edozein herrirako gehienezko distantzia 500 metrokoa denean. - 11 -

Makinek han jarraitzen duten arren, harrobia itxita dago egun.


Aldazko Kontzejua

Bi urte daramatza Kontzejuak gaiari irtenbidea eman nahian

- 12 -

Non dago arau hori aldatzeko oztopoa? Idoia: Udalean bertan, ez dira euren artean ados jartzen, eta makro-harrobi bat egin nahi dugula kaleratu da eta hori gezurra da! Inaxio: Garai batean lehergailuekin ibilitakoak gara eta guk ez dugu harrobi berri bat ireki nahi, kaltea aspaldi egin zen, eta hurrengo 15-20 urteetan harrobia ustiatzen jarraitu baino ez dugu nahi, modu sostengarri batean, horregatik jarri genuen zortzi kamioiko muga eta hori mikroharrobi bat da. Gu geu ere bertan bizi gara, kamioiak gure etxe ondotik pasatzen dira, gu gara makroharrobirik nahi ez dugun lehen interesatuak. Josune: Esan beharra dago bere garaian Horgobisak gaizki egin zuela 1.400.000 m3-ko proiektua udalean aurkezten konzejuarekin hitz egin gabe, are gehiago jakinda konzejua ez zegoela ados horrekin. Enpresak eskaera egin zuenean Udalak ezezkoa eman zion eta enpresak errekurritu egin zuen IruĂąeko Instantziako bigarren Auzitegian, argudiatuz Udalak ez duela autoritate administratiborik lehergailuei buruzko arauak egiteko. Epaiketa horretan ateratako sententziak Udalari ematen zion arrazoia. Horren aurrean enpresak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira jo zuen eta hor dago gaia. Zuek proposamen bat egin zenioten Udalari... Idoia: Guk legea moldatzeko eskatu ge-

Urtean, 46.000 euro jasotzen zituen herriak azken urteetan.

“Gu gara makro-harrobirik nahi ez dugun lehenak� nien, jada existitzen diren harrobietan lehergailuak erabiltzen uzteko, salbuespen modura. Inaxio: Meategiei buruzko legearen arabera, ezin da egin haran oso batentzako arau orokor bat harrobiei buruz. Eta hori da guk eskatzen duguna, salbuespen modura Aldatzen lehergailuak ibiltzen utz diezagutela urte askoan egin den moduan. Josune: Guk txikitatik ezagutu dugu gure herrian harrobia eta arau horrekin ez legoke arriskurik gainontzeko herrietara zabaltzeko. Gainera beste herri batean harrobi bat irekitzeko ezinbestekoa da Kontzeju horren onarpena. Orain arteko kamioi kopuru bera pasako litzateke herritik eta hilabetean behin edo bi hilabetetik behin leherketa-

ren bat egongo litzateke, baina herritik bi kilometrora. Eta enpresak zer dio? Inaxio: Enpresak argi utzi du bere postura, bera prest dago araua aldatuz gero, baldintzetara egokitzeko. Idoia: Horgobisak errekurtsoa irabaziko balu, orduan bai arazoak sortuko liratekeela, C sekzioan ustiatzeko aukera errazago izango lukeelako eta auskalo zein baldintzatan... Baina gauzak bere onetik ateratzen dabiltza batzuk eta ez dute kontuan hartzen aldaztarren iritzia. Gu gara gure lurren jabeak eta guk dugu enpresa horrekin kontratua, Udalak baimena baino ez du eman behar. Josune: Iaz herrian egin genuen batzarrean herritarren gehiengoa harrobia ixtearen alde agertu zen, baina dagoen bezala ezin da utzi, zaharberritu egin behar da. Isteko bi aukera daude, bat da bapatean ixtea, horrek suposatzen duenarekin, lur mugimenduak, zarata, explosioak... Eta bestea, herriak era-


baki duena, poliki-poliki ixtea, baliabideak aprobetxatuz 10 edo 15 urteetan. Batzarrean hori erabaki zen hurrengo hamar hamabost urteetan ustiatzen jarraitzea, egunean zortzi kamioiko muga horrekin. Bertan bildu ginen 27 herritarretik 24k horren alde egin zuten eta gainontzeko hiruak abstentzioa, ezezkorik ez zen jaso. Inaxio: Ezberdina litzateke orain ezerezetik harrobi berri bat ireki nahiko bagenu, baina kaltea jada eginda dago... Onddo eta gaztain bila ere nahikoa jende etor-

tzen da... Gaur egun onddoak ere harrobi inguruan ateratzen dira, eta poluzioa egongo da, baina minimoa da, herritik ez da entzuten eta ez ikusten eta askok kamioien soinuaz ere ez dira ohartzen. Orain arte aldaztarrentzat diru ekarpen garrantzitsua izan da... Idoia: Dudarik gabe, 2006an 40.000 euro kobratuz hasi ginen eta azkeneko urteetan 46.000 euro jasotzen zituen herriak eta hori gurea bezalako kontzeju ttiki batentzat diru asko da.

Inaxio: Guk horri esker gure azpiegiturak egin ditugu, frontoia, eguzki plakak, parkea... Enpresa horrek beti errespetatu ditu guk jarritako baldintzak eta oso ongi portatu da, herriko pistak konpontzeko materiala ere doan jasotzen zuen... Udalarekin aldiz, askotan saiatu gara gaiari irtenbidea ematen bi urte hauetan, baina bertan ez dira euren artean ados jartzen. Josune: Udalak erantzunik ematen ez badigu, auziaren erresoluzioaren zain gelditu beharko gara.

Paco Igoa (Aldatz)

“Boladurekin hemen molesti gutxi izandu zin”

Paco Igoa aldaztarrak gertutik ezagutzen du Aldazko harrobiak 60 urteotan izan duen ibilbidea. “Garai baten, hoi hasi ta handik hamar urtea, hamar pertsona o hola aitzen zien harrobin lanen, Aldaztik hiru laun bazien da gero Etxarritik beste bi ta Iribestik e etortzen zen. Andaluzek e eukittu zittuen holako estalpe txar ba-

tzutan, gorrik ikusi izain zittuin garai hartan. Bere hartan bizi zien haik. Hiruek eon behar emen zuen bat gaizkitzen bazen e beste bi gelditzeatik. Izandu zen garai bat Larraunen obrero gehin zeon herri zela Aldatz ta geo Lekunberrin hasi zen fabrikek eiten da haunditzen. Ordun adelantoik ez ta kamionak aldin bloke batekin joaten zen! Oain bezelako bidi eondu balitze... Beño bidik etzen, da aurreneko konpresorea bost “pareja de bueyesekin” eaman giñun lengo bidi zaharretik. Hombre! boladure itten zuenen zeozer aitzen zen haizikin, beño hemen molesti gutxi izandu zin, gordeta baitao. Ne anaiek, Ferminek, han bertan hanka hautsi zun, han lanen ai zela. Ranplatik bera erori ta gehio etzen

bueltatu. Geo hanka gaiztotu in zitzion ta moztu in tzin azkenen. Eun guzin aitzen zien lanen. Ikearri gorra zen! Oso gorra, hautse ta hotza ta euri ta denak. Ben fiambrerakin juaten zin, ta aurrenen hemendik haraino oñes. Goizen zortzitako oñes joaten zin. Horrekin defenditzen ginen! Nola iñe daula usteoso karrikek eta pistek eta dena horrekin. Urteko millona patzen zuin. Hasta el 92 zuin kontratoa ta kontratoa bukatu arte kunplittu in zun. Hemengo etxetako harrik hemengo harri dela esaten dui, gure garaikoak hala esaten zuen herriko harri zela. Batzuk kriston kalte itten ai di herriri. Daoneko bi urte bueltaka ta dirue hartu gabe geldittu ga ta eztakit noiz arte seittuko dun honek hola. Oain juizioa ta juizioa ta eztakit ze ateako den. Krisise dela ta ez dela beño hemen diru, ta ez utzi nahi hartzen, herrin mesedeako ez eman nahi, inbidi besteik ez da!”.

- 13 -


BATzarre Non ote hurrengo pista? Aurtengo udan ere Mailope Gazte Asanbladako gazteak Gazte Busti Hadi!, egun osoko egitaraua antolatu zuten. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, talde koxkor bat bildu zen Beteluko plazan eta herrian barna altxorraren bila ibili ziren.

- 14 -

Euskara ikasleentzako diru laguntzak Ikasturte berri honetan Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrak diruz lagundu nahi ditu. Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere (ikasturtean zehar langabezian egondakoentzako %100ekoa). Kilometrajea, egoitza eta otordu gastuak ez dira diruz lagunduko. Eskatzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte nahitaez. a) Diru laguntza jasotzeko gutxieneko asistentzia edo aprobetxamendua % 80koa izango da. b) Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldatua egotea. c) Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Eskabideak aurkezteko epea 2014ko irailaren 1etik 15era bitartekoa izango da. Eta eskatzaileek honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateko erregistroan edo dagokien herriko Udaletxe edo Euskara zerbitzuan: a) Eskabide ofiziala beteta. b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia. c) Erroldatze ziurtagiria. d) Euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria. e) Matrikularen ordainagiria. f) Langabeek Gizarte Zerbitzuek emandako bizitza laborala izeneko agiria edo SEPEk egindako ziurtagiria, euskara ikasten ibili diren tartean langabezian egon direla adierazten duena. Informazio gehiago Mankomunitateko egoitzara bertara deituta: 948 510310


25 urte bete ditu Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak Joan den uztailaren 2an, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuko langileek sortu zeneko bere 25. urteurrena ospatu zuten. Egun lanean ari diren kideez gainera, ordezkari politikoak eta urte horietan guztietan bertan lan egin duten langile eta ordezkariak bildu ziren Irurtzungo Udaletxean. Ekitaldian, orain arteko ibilbidean emandako pausoak gogoratu zituzten, baita bidean Mankomunitateko herrietan egin diren aldaketak ere.

Lekunberriko Jaietako kartel lehiaketa Urriaren 9tik 12ra ospatuko dituzte aurten Lekunberrin Pilarika jaiak. Aurten ere egitarauaren azala sortzeko deialdia egin dute antolatzaileek. Lehiaketa bi kategoria ezberdinetan eginen da: 15 urtetik beherakoen artean aterako den saridunak materiala jasoko du opari eta nagusienak berriz 200 euro. Kartelean ezinbestekoa izango da hurrengo esaldia jartzea: Lekunberriko Jaiak 2014 urriaren 9tik 12ra. Lanak irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Mitxausenean eta datuak gutun-azal baten barruan sartu beharko dituzte kanpoan ezizena jarriz.

- 15 -

Betelutik Irumugarrietara ordubete eta 40 minutotan Uztailaren azken asteburuan Beteluko Asier Elizalde Zubillagak eta Ander Prados Otamendik aurretik hitzartuta zuten apustua egin zuten. Erronka Betelutik irten eta Irumugarrietara lehenengo iristea. Goizeko 08:30an irten ziren eta bidean Satorzuloko gainontzeko lagunak ibili ziren animoak ematen. Azkenean Asierrek lortu zuen denbora onena ordubete eta 40 minutu, hala ere Anderrek hamahiru minutu gehiago baino ez zituen behar izan.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


erreportajetxoa >>

- 16 -

Herriz herri, festaz festa! Irailean sartu berri garen honetan, dagoeneko gure eskualdeko herri gehienek euren festak ospatu dituzte, Mugiron, Betelun, Azkaraten, Arriben, Astitzen, Errazkinen, Azpirotzen, Gorritin, Oderitzen, Atallun... Baina lasai oraindik ia beste hainbeste gelditzen dira eta! Horra hor uztailean eta abuztuan zehar bildutako zenbait irudi!

Gorritiko festetako aurtengo berritasuna sega apustua izan da, baina ohi bezala aizkolariak eta bertsolariak ere izan dira.


Arriben pilota eskolako pilotari gaztetxoek euren tartea izan zuten baita aizkolariek ere. Astitzen berriz Irurtzungo Orritz dantza taldeak bere erakustaldia eskaini zuen.

- 17 -

Errazkinen aurten berritasun bezala, herritarrek apustua egin zuten berastegiarren kontra eta azkenean etxekoek irabazi zituzten jokoan zeuden 500 euroak. Oderitzen, besteak beste, eskualdeko harri-jasotzaileak eta aizkolariak aritu ziren erakustaldia egiten. Atallun berriz, pilota partiduak eta herri-kirol saiorik ere ez ziren falta izan, ezta jan eta edatekorik ere.


kULTURa “Etzazue ama arroka ikutu”

- 18 -

Hori izan da Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek antolatutako laugarren Ekomartxaren leloa. Frackingaren aurkako Ekomartxak Lekunberrin egin zuen geldialdia joan den uztailaren 25ean. 240 lagunek parte hartu dute aurten. Palentziatik irten ziren uztailaren 11n eta uztailaren 27an Donostian egin zuten ekitaldi ofizialarekin amaitu zuten bizikleta gainean egindako ibilbidea. Iruñetik Lekunberrira etorri ziren eta bertako frontoian pasa zuten gaua Errenteria aldera joan aurretik. Bertan topatu genuen Nerea Ramirez madrildarra: “Egunean batez beste 65 kilometro egiten gabiltza, ni Gasteizen batu nintzen martxara eta egia esan Urbasako igoera izan da gogorrena. Ekipaje gehiena gainean daramagu, baina furgoneta bat ere badugu gauza pisutsuenak bertan eramateko”. Nereak azaldu digunaren arabera, aurtengo Ekomartxan haustura hidraulikoarentzat eman nahi dituzten lizentzien kontrako aldarrikapenak egin dituzte batez ere, hortik dator ibilbidearen beraren izaera, izan ere teknika horrekin lotutako proiektu gehienak penintsulako iparraldean daude aurreikusita, Palentzian, Burgoseko iparraldean, Araban... Nerea: “Haustura hidraulikoa oso teknika agresiboa da lurrazpiko arroketan bildutako gasa ateratzeko erabiltzen dena. Horretarako ura eta produktu kimiko ugari presioan sartzen

dituzte eta horrelako proiektuek paisaian duten inpaktuaz gainera, akuiferoetan sor dezaketen kutsadura da larriena”. Penintsulan dauden proiektu guztiak oraingoz esploratzeko dira, eta Ingurumen Ministerioak ustiatzeko zenbait proiekturentzat baimena eman duen arren, oraindik ez dira hasi, bestelako baimenak falta zaizkielako. Nerea: “Bultzatzen ari garen indar sozialari esker lurralde askotan fracking-aren aurkako legeak onartzen ari dira. Bestalde, auzitegian eskumena norena den argitzen ari dira, lurralde eskumena erkidegoarena delako eta hidrokarburoena aldiz estatuarena eta auzi horri esker proiektuak atzeratzen ari dira”.

Ogasuna Futb ol 7 Talde a

Noiz sortu zenuten taldea? Orain dela zazpi bat urte futbiton hasi ginen federatuta eta urteak aurrera joan ahala taldea mantentzen joan gara. Eta gutxi gorabehera taldeko kide gehienak ordukoak! Dena den Beti Kozkor erregionalean ere elkarrekin ibilitakoak gara! Zer moduz zabiltzate? Egia esan futbiton federatuta 3 urtez jarraian kategoriaz igo ginen. Eta igo ondoren desplazamendu luzeagoak zirela eta taldea uzteko erabakia hartu zen! Orain hemengo txapelketetan parte hartzen dugu! Futbol 7 txapelketan 3 aldiz parte hartu dugu eta denetan garaile atera gara

nahiz eta azken urteetan juxtuago ibili! Esan beharra dago guk Lekunberriko Tito jokalaria gurekin dugunez dena errexagoa dela! Eta okerrena taldeko batzuk zahartzen hasiak direla! [kar, kar...].

Zein da taldekide izateko bete beharreko baldintza? Jasanezinak bihurtzen gara partiduetan, beraz gu aguantatzea.

Zein da taldearen helburua? Azkenean kirol pixka bat egitea da helburua, baina irabazten bada politagoa da. Eta egia esan galtzen dugunean denak haserre egoten gara.

gara elkar. talde baina

Zenbat kide zarete? 10 gara, 2 Uitziko, 2 Arruizko, Baraibarko bat, 3 Lekunberriko eta Beteluko beste 2. Noiz eta non biltzen zarete? Lehen, federatuta geundenean, entrenatzeko astean behin elkartzen ginen, orain berriz partiduetan ere elkartzeko nahiko lan!

Zer duzue zuen alde? Elkarrekin asko ibilitakoak eta oso ongi ezagutzen dugu Aurten adibidez gurea baino hobeak izan ditugu aurkari, azkenean irabazi egin dugu!

Eta zer kontra (zailtasunak)? Galtzen dugunean haserretu egiten garela. Galtzen ikasi beharra dugu, ze hurrengo urteetan galtzea ere tokatuko zaigu!


kULTURa Nafarroako Nekazari Eguna ospatuko da hilaren sagardoaz gozatzeko aukera 7an Lekunberrin

Abere eta abeltzainez beteko da herria hurrengo Irailaren 7an. Lekunberriko Udalaren eta Larraungo Udalaren laguntzarekin aurtengo Nekazari Eguna Lekunberrin izanen da. Burgete arrazako IX. Zaldi Lehiaketaz gainera, Nafarroako arrazen erakusketa eta artisau azokaz gozatzeko aukera izanen da.

Irailaren 28an Sagardo Eguna ospatuko da Lekunberrin. Urtero bezala Nafarroako sagardogileek euren sagardoak dastatzeko aukera emango dute herriko plazan. Aurtengo sagardoaren ezaugarriak ezagutzeaz gainera hurrengo urteko uzta nolako izango den jakiteko aukera izango da.

Ezkila jotzen ibili dira aurtengo Erdi Aroko Azokan 20. urteurrena bete du aurten Lekunberriko Erdi Aroko Azokak. Urte horietan guztietan urtero-urtero abuztuko lehen igandearekin ospatu izan da azoka eta urtetik urtera gehiago dira artisau azokaz gozatzera hurbiltzen direnak. 60 artisau baino gehiago ibili ziren euren produktuak eta eskulanak saltzen Lekunberriko Alde Zaharrean. Aurten ordea bi berritasun izan dira, izan ere, elizako kanpandorreko kanpaiak behin baino gehiagotan entzun genituen jotzen eta horren harira antzezlan txiki bat egin zuten zenbait herritarrek. Bestalde,

kanoi txiki batekin goxokiak botatzen ere ibili ziren kalean zehar. Plazan nekazari munduko tresna zaharren erakusketa izan zen eta baita aizkora erakustaldia ere, bertan ziren Eneko Saralegi eta Iker Vicente.

- 19 -


elkARRIZketa: “Batezbestekoaren presiorik ez baduzu, batxilergoa erraza da� Ana Saigos

- 20 -

Ana Saigos Burguera beteluarrak emaitza ezin hobeekin amaitu zuen joan den ikasturtea eta Leitzako Amazabal Institutuan ohorezko matrikula jaso du. Batxilergoa amaitu berri duzu... Bai, Osasun Zientzietako Batxilergoa ikasi dut. DBH amaitzen ari nintzela nahiko argi nuen osasun zientzietatik joko nuela, biologia eta kimika bezalako ikasgaiak gustatzen zaizkidalako.

Eta horren nota onak lortzeko sekretua zein da? Ez dago sekretu magikorik. Egia esan betidanik izan dut erraztasuna ikasteko eta gainera gustuko dut ikastea eta motibazio bat baldin baduzu errezagoa egiten zaizu.

Eta primerako notak atera omen dituzu... Bai, egia esan oso nota onak atera ditut, batxilergoko batezbestekoa 9,16 gelditu zait eta ohorezko matrikula eman zidaten ikasturteko nota onena nuelako.

Bigarren batxilergoan adibidez egunero ikasten zenuen? Bai. Nik Leitzako Amazabal Institutuan ikasi dut eta Betelun bizitzearekin denbora asko galtzen nuen joan-etorrian, baina ikasgaiak egunean eramaten saiatzen nintzen. Aurten denbora libre gutxi izan dut, ia arratsalde osoa ikasten pasatzen nuen. Nik uste garrantzitsuena egunero ikastea dela, horrela ez zara larritzen eta ez duzu antsietate hori sentitzen. Nerbioak ere kontrolatzen jakin behar da eta lehentasunak zeintzuk diren jakin ere, lehenik azterketa prestatu eta gero bestelako lanak egin.

Selektibitatean zer moduz moldatu zara? Nahiko ongi, uste baino errexagoa izan da. Lehenengo azterketa egin ondoren, nerbioak ere joan egiten dira.

“Garrantzitsuena egunero ikastea da, horrela ez zara larritzen eta ez duzu antsietaterik sentitzen� Ohorezko matrikula jaso izanak zer dakar? Horri esker unibertsitateko lehen ikasturteko matrikula ez dut ordaindu beharrik izango. Hasieran ez nuen sinesten, nahiz eta lagunek esaten zidaten niri emango zidatela. Orduan gurasoak ere pozik izango dira... Bai horixe! Beraiek pozik eta ni ere bai! Ikasturte berri honetan zer ikasiko duzu? Fisioterapia ikasiko dut Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako Fakultatean. Dauden ikasketak ikusita gehien motibatzen ninduena fisioterapia zen. EHUn 10,96ko batezbestekoa eskatzen zuten eta oso pozik nago lortu izanarekin.

Betidanik horrenbeste exijitu izan diozu zeure bururi? Bai. Helburu bat dudanean gogor lan egiten dut. Batezbesteko bat atera beharraren presiorik ez baduzu batxilergoa ez da horren gogorra, gainditzea erreza da, baina ikasketa batzuetan onartua izateko batezbestekoa lortzeko lan egin behar da. Eta irakasleak gogorrak izan al dira? Leitzan egia esan irakasleekin oso gustura ibili naiz tokatu zaizkidanekin. Maila altua eskatzen dizuten arren, gero selektibitatean hori eskertu egiten da. Gainera, aurten ehuneko ehunek gainditu dugu bigarren batxilergoa. Horrenbeste lan egin ondoren uda aprobetxatzen ariko zara... Bai, bai, uda honetan gozatzea tokatzen da, etxe inguruan nabil, baina ikasturte guztian egin ez dudana egiten ari naiz, lagunekin atera, festaz festa ibili...


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

>> Euskara Zerbitzua

Euskara ikasteko eta hobetzeko euskaltegiak eta baliabideak Gaur egun sareak hamaika aukera ematen dizkigu arlo ezberdinei buruz dugun ezagutza lantzeko. Baina maiz eskura ditugun baliabide horiek ez ditugu ezagutzen. Euskararekin lotutako hamalau atari aurkeztu nahi dizkizuegu: · AEK: www.aek.org Helduen euskalduntzea du helburu AEK erakundeak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · IKA: www.ikanet.net Helduen euskalduntzea du helburu IKA erakundeak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Zubiarte euskaltegia: www.centros.educacion.navarra. es/zubiarte/nagusia.htm Nafarroako euskaltegi publikoa da, Nafarroako administrazioko langileentzat eskaintza egiten duena. · Iruñeko hizkuntza eskola ofiziala: www.centros.educacion.navarra.es/eoip/webeoip/euskara/indexe.php Iruñeko Hizkuntza eskolak hizkuntza ezberdinak ikasteko aukera eskaintzen du, euskara horietako bat da. · Linguanet: www.linguanet-europa.org Atzerriko hizkuntzak ikasteko lineako baliabideen zentro eleaniztuna da. Mundu osoko edozein hizkuntza moderno irakasteko eta ikasteko mundu osoko baliabide onetara sartzeko estekak ematen dizkizu, baita baliabide horiei buruzko informazioa ere. · Ilazki euskaltegia: www.ilazki.com Helduen euskalduntzea du helburu Ilazki euskaltegiak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Maizpide euskaltegia: www.maizpide.com

Helduen euskalduntzea du helburu Maizpide euskaltegiak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · EAEko udal euskaltegiak: www.udaleuskaltegiak.net · Urrats euskaltegia: www.urrats.com Helduen euskalduntzea du helburu Urrats euskaltegiak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Bai & by: www.bai&bay.com Helduen euskalduntzea du helburu Bai&bay erakundeak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Ikasbil. HABE: www.ikasbil.net Helduen euskalduntzea du helburu HABE erakundeak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Euskal jakintza: www.euskaljakintza.com Helduen euskalduntzea du helburu Euskal jakintza erakundeak. Horretarako, ohikoak diren ikastaroez gain, euskaraz aritzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. · Aizu aldizkaria: www.aizunet.org AEK erakundeak sortutako aldizkaria, euskaraz irakurtzeko eta trebatzeko aukera eskaintzen duena. · EGA azterketak: www.interneteuskadi.org/euskara/ega EGA (Euskal gaitasun agiria) lortzeko pasatu behar diren azterketak era digitalean egin ahal izateko aplikazio informatiko erraza da.

- 21 -


elkARRIZketa: sendabelarrak >> Ioseba Ordoki - Sojonatura

- 22 -

Landare ezberdinak behar bezala konbinatzea Ioseba Ordoki iruindarra da jaiotzez baina hamabi urte daramatza Lekunberrin bizitzen. Lanbidez fisioterapeuta den arren azken zazpi urteotan bigarren proiektuarekin uztartzen du bere lana, sendabelarrekin egindako produktuak salduz. Sojonatura izeneko bere txokoan izan gara berarekin.


Ioseba nola hasi zinen landareekin produktuak sortzen? Ni Iruñean jaioa naiz eta etxean ez zegoen sendabelarrak erabiltzeko inongo tradiziorik. Baina duela 15 urte inguru Mai izeneko emakume bat aurkeztu zidaten eta berak gauza asko irakatsi zizkidan, kremak egiten, landareak bereizten... Eta zu sendagai naturalen kontsumitzailea zinen? Ni fisioterapeuta izateaz gainera, osteopata, naturopata, kinesiologoa eta akupuntorea naiz eta nire lana dela eta zenbait produktu natural askotan erabiltzen nituen nire lanerako. Noiz hasi zinen zuk zeuk egindako produktuak komertzializatzen? Zaletasun bat izaten hasi zen, baina zortzi urte izanen dira saltzen hasi nintzela. Hasieran kremak eta produktu ezberdin asko egiten nituen eta nire gertuko pertsonekin erabiltzen hasi nintzen eta ezagunentzat egiten nituen. Fisioterapeuta moduan hona etorri aurretik non egiten zenuen lan? Iruñean beste kontsulta bat daukat Txantrean eta bertan aritzen nintzen. Orain berriz bueltaka ibiltzen naiz asteko egun batzuetan Iruñean pasatzen dut kontsulta eta beste egun batzuetan hemen. Egia esan, lanez lepo nabil, orain duela 20 urte baino jende gehiago joaten baita fisioterapeutengana. Garai hartan, fisioterapia edo masaje saioak batez ere goi mailako kirolariek eta goi mailako exekutiboek hartzen zituzten, eta orain berriz denon eskura dago.

in berriz mantentzeko ohitura gehiago dute. Egun minbizia dela eta beldur handia dago gizartean eta gehiago arduratzen gara gure osasunagatik. Nik uste orain jendea kontzientziatuago dagoela. Gainera langileek jada ez dute bajarik hartzen eta horretarako eskuohetik pasa beharra dute. Orain ongi mantentzen saiatzeko joera gehiago dago eta bisitan etortzen zaizkit hilabetean behin edo hiru-hilabetean behin.

“Beti landare freskoekin egiten dut lan, lehorrak soilik infusioak egiteko erabiltzen ditut” Zein ordutegirekin lan egiten duzu? Astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietan hartzen dut lehen bezeroa eta arratsaldeko zazpietan azkena. Bestalde, asteburu askotan eskubaloiko jokalariekin lan egiten dut eta kanpora joatea tokatzen zait, Madrilera, Bartzelonara, Sevillara... Landare sendagarrien munduan sartzen hasi zinenean ikastaroak egingo zenituen... Bai, urtero ikastaroetara joan naiz eta liburu asko irakurri ditut, baina azkenean nire ustez landareak bildu eta horiekin zerbait egiten duzunean memorizatzen dituzu. Azkenean prestakuntza oso ga-

rrantzitsua da, baina baita ere irakurtzea eta mendira irtetea ere. Gure eskualdean landare asko aurki daitezke? Bai, bai. Landare asko daude hemen. Klima aldaketa bat ere gertatzen ari da eta orain lehen oso ugariak ez ziren landare batzuk ere aurkitzen ditut, adibidez zolda-belarra. Nik 60 landare ezberdinekin lan egiten dut. Beti landare freskoekin, lehorrak infusioak egiteko bakarrik erabiltzen ditut. Normalean Aralarren eta Larraun haranean biltzen ditut gehienak eta gainontzekoak lortzeko Orbaibarrera edo Erribera aldera joaten naiz, adibidez ezkaia han kalitate hobeagokoa da. Bezero bakoitzarentzat produktu egokiena aukeratzen ere ikasi beharko zenuen... Bai, bai, baina horretan hamasei urteko esperientziak asko laguntzen du. Hamasei urte daramatzat Iruñeko kontsultan lan egiten eta zortzi urte hemen, azkenean esperientziak erakusten dizu diagnostiko gehienak sumatzen. Dena den, patologia gehienetan fitoterapiaren laguntzarekin pertsona garbituz asko hobetzen da. Zuretzat zein da landare osoena? Uf!! Ez nuke jakingo esaten. Landareak bakarka erabil ditzakezu kasu oso zehatzetarako baina landare gehienek propietate bat baino gehiago daukate eta nik uste sekretua landare horiek ongi konbinatzen jakitean dagoela.

Eta jendeak lehen baino behar handiagoa du zuenera joateko? Baita ere. Gaur egun bi faktore garrantzitsu daude, alde batetik estresa eta egun daramagun bizitza erritmoa dela eta jendeak edozein motatako minak dauzka, muskularrak, organikoak, azalekoak... Eta bestalde, Gizarte Segurantzako zerrendetan sei hilabeteko itxaronaldiak izaten dira traumatologoa bisitatzeko horregatik jotzen dute gurera. Zeintzuk dira arazo ohikoenak? Lunbalgiak, ziatikak, elikadura arazoak, arazo muskularra... Eta krisiaren eraginez aldaketa berezirik sumatu al duzu? Duela sei edo zazpi urte oso gaizki sentitzen zirenean etortzen ziren eta ora-

Etxean bertan produktuak salgai dituen arren, azoketan saltzen ditu produktu gehienak.

- 23 -


elkARRIZketa: “Urtero 40 edo 50 azoka egiten ditugu Euskal Herrian barna�

Produktu guztiak ordea ez dira kremak... Ez, badira, tonikoak, tinturak, xarabeak etab. Eta ze prozesu jarraitzen duzu horiek egiteko? Lehenik landarea bildu egin behar da indar gehien duen garaian. Kremak adibidez landareak oliotan egosiz egin daitezke. Olioak mota askotakoak izan daitezke, oliba olioa, kokozkoa, almendrazkoa, mahats olioa... Niri azken hori

asko gustatzen zait, nahiko lehorra delako, ez da horren koipetsua. Bestela egosi beharrean beratu ere egin daitezke. Egosten ditugunean, ordu asko behar dute egosten eta atsedenean. Erleen argizaria ere erabiltzen da. Kremak egiteko hiru osagai behar dira gehienetan: olioa, landarea eta argizaria. Olioak landareak duen indar guztia ateratzen duenean, iragazi eta argizaria gehituz prestatzen ditut nik kremak. Gainontzeko produktuak zer osagairekin egiten dituzu? Tonikoen osagai nagusia ura izaten da, eta kontserbagarri bezala alkohola erabiltzen da, landare ezberdinen alkohola. Tinturak ere alkoholarekin egiten dira.

- 24 -

Ukenduak egiteko erlearen argizaria erabiltzen du beste osagaien artean.

Eta proiektu honekin guztiarekin norbaitek laguntzen al dizu? Amak, Bitori izena du eta asko laguntzen dit, nire bikotekideak, Monikak, ere asko laguntzen dit, baina batez ere amak. Mendira joan, produktuak prestatu, poteratu, etiketatu... lan asko da eta nik ezingo nuke bakarrik dena egin. 30 produktu ezberdin egiten ditugu eta horiek urtero egiteko landare asko bildu behar dira eta ordu asko sartu behar dira. Normalean iluntzetan nire lana amaitu ondoren hasten naiz lan horiekin. Azoketan saltzen ere ibiltzen zarete... Bai, urtean 40 edo 50 azoka egiten ditugu. Euskal Herrian barna antolatzen dituzten artisau azoketan ibiltzen gara. Hortan Monikak eta beste bi lagunek laguntzen didate, askotan egun berean bi azoka ezberdinetan egoten baikara eta ezinezkoa zait gauza guztietara iristea... Oso pozik nago salmentarekin, urtero gure salmenta goraka doalako. Hala ere, nik nire lana daukat eta ez dut behar ekonomikorik, nire arazo nagusiena denbora da, denbora gehiago banu gauza gehiago egingo nituzke. Webgunea ere baduzue... Bai, www.sojonatura.com. Bertan gure produktuak erosteko aukera ematen diegu bezeroei eta saltzen arituko garen azoken datak ere jartzen ditugu. Webgunetik kanpo Katetxiki kalean aurkituko gaituzue.

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


Mikel Navarro Huarte Irailak 27, 11 urte Zorionak eta urte askotarako. Gastesitarren partetik. Zorionak amatxo!!!!!!!!!!!!!!!!! Irailaren 22an urteak betetzen ditu gure etxeko pozak. Asko matte zattugu. Egoitz, Eneko eta Aita.

Andrea Navarro Huarte Irailak 20, 15 urte Zorionak Gastesitarren partetik!

Amets Martinikorena Irailak 23 Zorionak zure 8garren urtebetetzean txapelduna!!! Etxekoen partez Aita, Ama eta Araitz. Unai Garmendia Huarte Irailak 21, 12 urte Zorionak eta egun on ona pasa. Gastesitarren partez.Â

Amaia Huarte Martija Irailak 18 Zorionak eta urte askotarako. Gastesitarren partez. Zorionak Lucia eta Beatriz, Abuztuaren 9 eta 26an izan zenuten zuen eguna, hilabete polita urteak betetzeko, klaserik ez eta festaz festa. Seguru gaude oso ondo pasa zenutela eta opari asko jaso zenituztela. Muxu handi bat zuen kuadrillaren partez eta udako azken egunak aprobetxatu :)Â

Zorionak Mayalen, Irailaren 15ean 19 urte beteko dituzu, espero dugu primerako eguna pasatzea eta gurekin ospatzea asteburuan afari eta parranda on batekin. Muxu handi bat polita zure kuadrillaren partez :)

Agustin Saralegi Irailak 2, Gaintza Eskerrik asko gu egunero hain ongi zaintzeagatik. ZORIONAK eta muxu handi bat. AMATXO, IRUNE ETA EKIÑE.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 25 -


KIROLa Hemen da Pilota Goxua Txapelketa Abuztuaren 16an jokatu ziren aurtengo Larraungo Pilota Goxua Txapelketako lehen partiduak. Finala urrian jokatzea aurreikusten dute antolatzaileek, Lekunberriko Pilarika Jaien egitarauaren barruan. Horren aurretik 1. eta 2. mailako kanporaketak jokatuko dituzte Larraungo frontoietan. Partiduak larunbat arratsaldeetan jokatuko dira, 16:00etan.

- 26 -

48 futbolzale gaztetxo Joan den abuztuaren 21ean Osasuna Fundazioak antolatutako 3x3 Futbol Plaza Txapelketa jokatu zuten Lekunberrin. 48 gaztetxok parte hartu zuten bertan. Horra hor egunak utzitako irudia.

Bizikleta martxarik ez, baina VII. Maratoi Aresoko VII. Mendi Erdia eginen da Martxa Hasiera batean Plazaola Partzuergo Turistikoak aurtengo BTT Martxa eta Maratoi Erdiko proba bertan behera gelditzen zirela kaleratu zuen arren, azkenean VII. Maratoi Erdiak behintzat aurrera jarraituko du. Irailaren 28an eginen da proba Lekunberrin ospatzekoa den Sagardo Egunarekin batera. Izen emateko epea dagoeneko irekita dago, www.kirolprobak.com atarian.

Irailaren 7an egingo da Aresoko VII. Mendi Martxa. Aresoko plazatik 8:00etan irtengo dira parte hartzaileak. 21 kilometroko ibilbidea izango da, Areso-Ulizar-Urkita-Pagozelai-LauMugarrieta-Areso. Izenak dioen bezala ez da lehiarik egongo, martxa da eta bakoitzak bere erritmoan egin dezake ibilbidea. Lau edo bost orduko ibilbidea da eta eguerdian, bazkaria izanen da Aresoko plazan. Oraindik izenik eman ez baduzu, egunean bertan goizeko 7:00etan izango duzu horretarako aukera, 15 eurotan.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


“Gaur egun gurasoek bizikleta onegiak erosten dizkiete� >> Javier Etxarri Javier Etxarri etxarriarrak urteak daramatza txirrindulari gaztetxoak entrenatzen. Ostegunero Aralar Txirrindulari Taldeko eskualdeko gaztetxo batzuekin elkartzen da inguruko errepideetan entrenatzeko. Nondik datorkizu zuri txirrindularitzaren afizioa Javier? Niri betidanik gustatu izan zait txirrindularitza. 1985ean Lekunberriko Gurpil Txirrindulari Taldean entrenatzaile lanetan hasi nintzen. Talde horrekin Juan Antonio Garaikoetxea hasi zen eta gero niri eskaini zidan. 25 gazte inguru ibiltzen ziren orduan talde hartan, Lekunberrikoak gehienak. Alci latengiak diruz laguntzen zigun eta autoa ere berak uzten zigun. Noiz arte ibili zinen talde horrekin? Talde hori 1995ean desagertu zen. Ni Irurtzunera ezkondu nintzenean entrenatzaile lanak utzi egin nituen eta Gorka Baldak hartu zuen nire postua, eta ondoren Joseba Erro ere ibili zen. Eta Aralar taldearekin noiz hasi zinen? Semea Lakuntzako Aralar Txirrindulari Taldean ibiltzen hasi zenean hasi nintzen pixkanaka berriz ere mundu honetan. Beraz orain entrenatzen dituzun gaztetxoak Lakuntzako taldeko txirrindulariak dira... Bai. Irabia Intersport enpresak laguntzen dio taldeari diruz. Orain arte gure eskualdeko gazteren bat edo beste ibiltzen zen Aralarren eta orain bost gaztetxo inguru biltzen dira astero Lekunberrin nirekin entrenatzeko. Ingurukoak dira denak, lekunberriar bat, aldaztar bat, aresoar bat, leitzar bat... Denboraldia hasi aurretik Lakuntzakoekin batera entrenamenduak egiten dituzte, baina gainontzean zaila da astero joan etorrian ibiltzea.

errepidera irtengo baitira. 14 urte arteko kategorietan lasterketak zirkuitu itxietan egiten dira, eta hortik gorakoetan jada zirkuitu irekian, foruzaingoekin. Eta bizikletak norberak erosten ditu? Bai, hasieran guk uzten diegu proba dezaten, baina gero pixkanaka gurasoek erosten diete eta bakoitzak nahi duen bizikleta erosten du. Gaur egun bizikleta onegiak dituzte, garai batean a ze burni puskak! Baina berdin-berdin ibiltzen ziren. Garai batean afizio gehiago zegoen eskualdean? Bai, bai, txirrindularitza gustatzen zitzaion jende asko zegoen hemen, gazteak baino gehiago helduak. Zein lasterketatan parte hartzen duzue? Denboraldia maiatzaren 1ean hasten da eta irail hasieran amaitzen da. Sanjoanetako lasterketan parte hartzen dute eta horrez gain, Nafarroako 18 lasterketa egiten dituzte. Zein da txirrindularitzan hasteko adinik egokiena? Bederatzi urte, indar pixka bat izaten hasten direlako. Sei urterekin hasten badira oso zaila da gero 15 urterekin jarraitzea. Dena den afizioa duenari ez zaio animatu beharrik, bere kabuz emango du izena.

Eta nolako entrenamenduak izaten dira? Ordu eta erdiko entrenamenduak izaten dira. Hemen inguruan ibiltzen gara. Irurtzunera joan eta gero Madotzera igotzen dira, edo Jauntsaratsera joan eta Beruetetik barna etortzen gara gero Baraibarrera edo Uitzira igo... Denak kategoria berean dabiltza? Bat izan ezik gainontzekoak infantiletan dabiltza eta gogor entrenatu beharra daukate hurrengo urtean kadeteetan

Laukote hau astean behin entrenatzen da Javierrekin.

- 27 -


> Errazkingo Kontzejua

HERRIAK EMANA

Plaza txikiko konponketa lanak

Ekainean plaza txikia konpondu da. Iaz frontoia berritu ondoren, ingurua txukuntzeko geratzen zen eremua zen. Gainera, denboraren ondorioz nahiko hondatuta zegoen. Hala, zoluan hormigoi berria bota dute, eta eserleku guztiak ere berritu dituzte. Burdinazko bizkarraldeak ere ordezkatu eta berriak jarri dituzte. Go単i Sarasolak egin ditu lanak, eta aurrekontua 25.000 eurokoa izan da.

- 28 -

Ama Birjinaren eguna

Festak pasa berri ziren arren abuztuko Ama Birjinaren eguna, abuztuaren 15a, egun berezia da errazkindarrentzat. Izan ere aspaldiko ohiturari jarraituz herritar guztiak mahai beraren bueltan biltzen dira. Aspaldi festetan lagundu zutenek lortutako diruarekin otordu bat egiten hasi ziren. Aralarren, Albin, egiten zuten bazkaria eta egun pasa. Mendian su egitea debekatu zutenean ordea, planak aldatu behar izan zituzten, baina ez zuten ohitura galdu. Ezta aurten ere. 50-60 bat herritar bildu ziren plazan. Herriko jai eguneko zikiro jateko brasak berriro piztu eta bapo bazkaldu zuten. Bazkalostea ere atsegina, zahar eta gazte kontu kontari. Ea urte luzez mantentzen den ohitura.

Egur loteak enkantean Errazkinek bi egur lote saldu ditu Malloak Usan inguruan. Sail bat pinua eta bestea haritza. Enkantera atera zituen bi loteak. Pinua 18.824 euroan (+BEZ), eta haritza, berriz, 17.204 euroan (+BEZ). Enkantearen lehen saioa hutsik geratu zenez, ondoren hiru enpresaren eskaintzak jaso zituen Kontzejuak. Azkenik, Maderas Leitzaran enpresak hartu du pinua, eta Goikoetxeaundia Zerrategiak haritza.


HAIZEAK ERAMANA

Irlandatik iritsitako kontuak > Leire Betelu

“Nire ingelesa hobetu nahi eta ‘au pair’ joatea pentsatu nuen” Leire Betelu lekunberriarra Irlandan da, bertan ingelesa ikasten eta lanean dabil. ditugu, adibidez arrantza egitera joaten gara. Asteburuetan beste “au pair” batzuekin edo herrikoekin ateratzen naiz, edo familiarekin planak egiteko ere aprobetxatzen dut. Nolakoa da bertako gizartea? Irlandan jendea oso jatorra eta irekia da. Beti “Pub”-etan sartuta egoten dira, batez ere eguraldi txarra dagoenean, eta nire ustez gehiegitxo edaten dute, bereziki garagardoa.

Noiztik zaude Irlandan eta zertan zabiltza? Ekainaren 18an iritsi nintzen Irlandara ingelesa ikasteko asmoarekin, bertan “au pair” bezala ari naiz lanean. Familia batean bizi naiz eta bertako umeak zaintzen ditut astean zehar, gurasoak lanean diren bitartean. Zehazki zein herri edo hiritan zaude? Hacketstown izeneko herri txiki batean bizi naiz Carlow konderrian kokatuta, Wicklow mendien barnean, Dublinetik ordu eta erdira gutxi gorabehera. Zenbat denborarako joan zara? Hiru hilabetez egongo naiz hemen, eta irailean nire ikasketekin jarraituko dut Unibertsitatean. Zergatik aukeratu zenuen herrialde hori? Ingelesa hitz egiten zen herrialde batera joan nahi nuen, eta Ingalaterra eta Irlanda nituen buruan, baina familia Irlandan atera zitzaidan eta hona etorri nintzen. Derrepentean otu zitzaidan ideia, baina egia esan asko gustatzen zait bidaiatzea eta nire ingelesa hobetu nahi nuenez “au pair” bezala joatea pentsatu nuen. Zein da zure egunerokoa bertan? Astean zehar umeak zaintzen ditut eta batzuetan beraien aita etxean ibiltzen denez, askotan berarekin ere ekintzak egiten

Zer da gehien harritu zaituena? Familia honetara iritsi nintzenean beraiek etxean egindako urdaiazpikoa dastatzeko esan zidaten, behin Andaluziara joan zirenean asko gustatu eta liburu batean ikasi zuten nola egin. Egia esan oso goxoa zegoen, eta hangoaren zapore bera daukala esango nuke. Eta hizkuntzarekin zer moduz moldatzen zara? Pixkanaka banoa belarria ohituz eta hitz egiteko erraztasuna ere hartzen hasia naiz. Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Kartera prestatua ekartzeko, Irlandan dena oso garestia delako. Eta zer ez zenuke gomendatuko? Irlandara etorriz gero hirietako monumentu eta lekuak soilik ez bisitatzea, bertako historia eta kultura ezagutzea ongi legoke, hori delako benetako Irlanda. Anekdotarik? Etxean bi txerri handi ditugu, eta behin umeekin telebista ikusten ari nintzen bitartean, soinu arraroak entzun eta txerriak ikusi nituen etxe barruan lohiez beteta, familiako aitak txerriak kanpora atera zituen azkenean, baina etxeko izkina guztiak beltz-beltz geratu ziren. Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Eskerrik asko familia eta kuadrillari hilabete hauetan nirekin kontaktuan egon eta dena errazago egiteagatik. Irail bukaeran hortxe izango nauzue, laster arte!!

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Juanjo Gaite “Espezialitate guztiak eskaintzen dituen zerbitzua eskaini nahi duguâ€? Juanjo Gaite GarcĂ­ak eta bere taldeak Iortia Hortz Klinika ireki berri du Lekunberrin. Berak urte asko daramatza lanbide horretan lanean eta irakaslea ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean. Juanjo zu gasteiztarra zara jaiotzez... Juanjo: Bai, baina urte asko dira IruĂąean bizi naizela eta hogei urte izango dira Altsasun hortz klinika bat ireki nuela. Bertan hamabi urte daramatza gurekin lanean Oihana Aldaregiak. Hasi ginenean, klinika txiki bat zen baina handi-tzen joan da.

- 30 -

Nongo bezeroak dituzue klinika hartan? Juanjo: Gehienak Sakanakoak dira, baina azkeneko urteetan hemendik ere hasi zaizkigu joaten. Horregatik bururatu zitzaigun hemen bigarren klinika bat irekitzea. Gure asmoa, han dugun klinika eredua hona ekartzea da.

Langile asko dituzue? Juanjo: Espezialitate guztiekin lan egiten dugu. Hiru dentista gaude alde batetik eta bakoitza arlo batean dago berezituta, bat esaterako haurretan berezitutako dentista da. Bestetik aurpegi-masaileko zirujau bat daukagu, ortodontzia taldea, higienistak, laguntzaileak, protesikoak... Beraz, gure intentzioa han dagoen taldea hona ere ekartzea da. Krisi garai honetan halako inbertsio bat egiteak ez zintuzten beldurtzen? Juanjo: Bai, noski. Proiektu honekin zortzi urte daramatzagu eta nahiz eta Altsasuko klinikak ongi funtzionatzen duen, hasieran noski zalantzak sortzen zitzaizkigula... Krisia dela-eta jendeak dentistarenera joateari utzi al dio? Oihana: Utzi ez dio utzi, baina gertatzen dena da tratamendu potoloak edo garestienak egiteari utzi dio. Adibidez ahoko inplanteak egin behar baditu hurrengo urterako edo egin ahal duenerako uzten du tratamendua. Egia da jaitsiera nabaritu dugula baina lanik ez zaigu falta. Juanjo: Gainera, adibidez lehen jendea bankura joan eta berehala dirua zeukan erabilgarri, eta hori gaur egun ez da gertatzen bankuetan dena moztu egin dute eta jendeak as-

Iortia Hortz Klinika www.clinicaiortia.net e-posta: lekunberri@clinicaiortia.net Telefono zenbakia: 948 604 804 kotan ez du dirurik izaten tratamendu bat ordaintzeko. Horregatik dirua izanez gero aurrera egingo du baina ez badu dirurik ez. Orain gu gara bankuekin negoziatzen dugunak gure bezeroentzako finantziazioa eskaintzeko eta azkenean gure bitartez dirua bezeroei iristen zaie. Zein ordutegirekin egingo duzue lan? Juanjo: Aste guztian zehar irekitzea da gure asmoa, ikusi beharko dugu nola antolatzen garen, baina gure nahia egunero zerbitzu oso bat eskaintzea da. Bi klinikak elkarlotuta egongo dira, horrela larrialdi bat izanez gero eta momentu horretan Lekunberriko kontsulta itxita egongo balitz Altsasura joateko aukera izango luke, nahiz eta gero tratamenduarekin hemen jarraitu, eta alderantziz. Bi klinikei izen berbera jartzearen arrazoietako bat ere hori izan da, jendeak bi klinikak erlazionatzea nahi dugu, azkenean klinika bera da baina bi egoitza izango ditu. Zer esango zeniekete zeuen bezero berri posible horiei? Juanjo: Erabateko zerbitzua eskainiko dugula gure klinikan, espezialitate guztiekin eta nahi izanez gero lasai asko etor daitezela informazio eske. Guk aurrekontua emango diogula eta gero berak erabaki dezala. Guk nahi duguna da eskualde honetako jendea zainduta egotea, zerbitzu oso bat izan dezala eskura.


kontuTXIKIAK

agenda

iraila 7

Lekunberri: Nekazari Eguna.

7

Areso: Areso-Aresoko VII. Mendi Martxa.

12-14

Etxarri: Santa Kruz festak

13-14

Alli: Festak.

14

Lekunberri: jaietako kartel lehiaketara aurkezteko azkeneko eguna.

14

Irurtzun: Irurtzun eta Arakilgo II. bertako ganadu azoka.

20-21

Arruitz: Festak.

26-29

Baraibar: Festak.

28

Lekunberri: Sagardo Eguna.

29

Albiasu: Sanmigelak.

urria 5

etxarriko festak

Leitza: Taloaren Eguna.

merkatu txikia SALGAI

- Atallun, zaldia salgai, oso ona, 12 urte. Saru korlorekoa. 676 090 928 Kontxi .

ADI!

ALOKAIRUA

- Bizitzeko etxebizitza bat alokairuan hartuko nuke Larraun haranean. Tel. 646 683 197

Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi mailope@labrit. net-era. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Irailak 12, ostirala: 20:00 Suziria txistorradarekin 21:30 Gazteen afaria 00:30 Dantzaldia GABEZIN taldearekin Irailak 13, larunbata: 11:00 Erronda 14:00 Herriko bazkaria eta mus txapelketa 18:00 Tirapitxon txapelketa 20:00 Dantzaldia GABEZIN taldearekin 00:30 Dantzaldia GABEZIN taldearekin Irailak 14, igandea. Santa Krutz eguna: 11:00 Meza Santua 12:00 BASAKAITZ Dantza taldea 13:00 Gosaria 17:00 Puzgarriak plaza


- 32 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Mailope 217 iraila by Mailope Elkartea - Issuu