Mailope212martxoa

Page 15

Errazkingo ostatua berriz ere zabalik Errazkingo I単igo Orejak herriko ostatuaren martxa hartu berri du. Joan den otsailaren 15ean izan zen tabernaren irekiera. Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute asteazkenetan izan ezik. Asteburuetan berriz, 9:00etatik 24:00etara.

Nafarroako meategien eta harrobien eragina jasaten duten herrien topaketa Otsailaren 8an, Lekunberriko Plazaolako gelan, Nafarroan meategien eta harrobien eragina jasaten dutenen batzarra egin zen. Deialdia Sustrai Erakuntza Fundazioak egin zuen. Batzarran 28 bat lagunek parte hartu zuten eta Nafarroako txoko desberdinetatik etorri ziren, Altsasu, Zangoza, Zilbeti, Erreniaga, Baztan, Aurizberri, Arakil, Aldatz, Jaitz eta Aritzu besteak beste. Biltzar horretan, besteak beste herri horiek dituzten arazoez mintzatu ziren, eta harrobien proiek-tuak geldiaraztea lortu duten herriek ere euren esperientzia partekatu zuten.

Urko Aristi Tokikomeko lehendakari Tokiko hedabideen bateraguneak joan den hilean berritu zuen bere zuzendaritza eta lehendakari izendatu zuten Urko Aristi. Horrela orain arte lehendakari izan den Mikel Irizarren lekukoa hartuko du Aristik.

Pilotakadaz pilotakada espetxe politikak salatuz Euskal Herrian antolatutako ekimen honek kirolaren bidez "Sakabanaketaren salaketa eta euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatzea" du helburu. Horretarako Euskal Herrian hain errotua dagoen kirola erabiliko dute parte hartzaileek. Toki bakoitzean modalitate ezberdinak izanen dira eta Nafarroan Pilota Goxua Txapelketa eginen da. Hemen eskualdeka egingo dira kanporaketak, eta jaialdi nagusia (finalak) ekainaren 29an Iru単eko Labrit pilotalekuan izango da. Larraunen eta Araitzen hainbat kanporaketa egingo dira. Inskripzioa 5 eurokoa da eta kamiseta bat oparituko da. Animatu eta eman izena martxoaren 9a baino lehen : 677755147 telefono zenbakian edo imitxaus@hotmail.com e-postaren bidez.

- 15 -


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.