Bermeoko Gurutze Gorriak egiten duten lana ezagutzera emateko ekimena egin du aurreko larunbatean. Horretarako Lameran erabiltzen duten tresneria eta materiala guztia jarri dute erakusgai. Bertara hurreratu direnak Gurutze Gorriak larrialdi kasuetan erabiltzen dituzten tresnak ikusteko aukera eduki dute : esku-oheak, karpa, erreskate lanetarako materiala eta bestelakoak. Horrez gain, erabiltzen dituzten anbulantzietan daramaten tresneria eta horietako langileek egiten duten lana azaldu dizkiete Bermeoko haurrei. Itsas unitateko kideen motordun txalupak ere egon dira ikusgai eta etxeko txikienak horietara igotzeko aukera eduki dute. Umeentzako puzgarriak ere jarri dituzte Lameran, eta giro ederrean ibili dira gazte zein nagusiak, eguraldi onak lagunduta. Horiez gain, txikienek mota desberdinetako jokoetan parte hartzeko aukera eduki dute : oreka jolasa (slackline), zaku lasterketa eta txokor batzea egin dituzte. https://busturialdea.hitza.eus/
1-PORTADA
Bermeoko G urutze Gorria ren ekimena
2-BERRIA INKESTA 3-TXIKI-TXO KO
4-5 LUMAREN KILIMA 6-ERREZETA 7-NAHASTE BORRASTE 8-ASTEBURU KO AGENDA
“Enigmak” iz eneko lehiak eta June Asmakizuna Aleksandra Ye rshova 1go zikloa
Itsasoa eta
Ander Arretxe Ainhize Etxebarria Zihara López
bertako istorio ak Xenki Ispizua -3.zikloa
Idurre Justiniano
Koko gaileta k Hafsa Abbas -
Sharon Brodicks
2 zikloa
Berria - Jon Bustinduy Asmakizuna –Beñat Ormaz a 2.zikloa Asteburuko ku ltura –agend a eta eguraldi