5 aldizkaria

Page 1

5.zenbakia Bermeon, 2008ko azaroaren 7an

Gure eskolak Agenda 21eko saria jaso du Astelehen goizean, Euskal Autonomia Erkidegoko 25 ikastetxek Eskola Agenda 21aren baitan, “Eskola Iraunkorra” ziurtagiria jaso zuten Busturiko Madariaga Dorretxean. 25 ikastetxe horien artean eskualdeko lau ikastetxe daude; Gautegiz-Arteagako Montorre ikastetxea, Gernika-Lumoko San Fidel ikastola , Gernika-Lumoko institutua eta gure eskola, hain zuzen ere. Eskualdeko Bioaniztasunaren zentroan egindako ekitaldian Esther Larrañaga, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua; Tontxu Campos, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Mario Bertero UNESKOko ordezkaria izan ziren, besteak beste. Eskolek, bost urteko prozesu luze eta zorrotza gainditu dutela nabarmendu du Esther Larrañagak. Ikastetxeek ingurumenaren alde azaldu duten jarreragatik eman die ziurtagiriak. Bandera bat eman diete ikastetxe kanpoan ipintzeko. Bestalde, ikastetxe barruan ere jartzeko izango duten, plaka bat eman diete partaide guztiei eta Eskolako Agenda 21 betetzeko konpromisoa akta banatu zieten Eusko Jaurlaritzako izenpearekin. Busturialdeko Hitza 1-Aurkezpena. 2-Elkarrizketa. A 3-A.E.O-n lan eta lan. U 5-4-Txiki-txoko. R 6-7-Lumaren kilima. K 8-Zu eta ni olerkari. I 9-Poesiaz jantzitako udazkena. B 10-Bermeoko pertsonaia ospetsua. I 11-Gure kantak. D E 12-Entretenigarriak. A 13-Bermeoko toponimia. 14-Asteburuko agenda, esaera zaharrak...

AGURRA Kaixo: Gu Olatz, Maialen, Ioritz, Xabier, Naiara, Aner eta Maider gara. Aldizkari honek atal asko ditu zuentzat prestatuak : Elkarrizketa, entretenigarriak, txiki -txoko, Bermeoko toponimia.. Oso gustura gaude gure lanarekin eta espero dugu aldizkari hau zuen gustukoa izatea.

ERREDAKTOREAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.