21.zenbakia Bermeon, 2011ko maiatzaren 6an
Abian da Andra Mariak iragartzeko kartel lehiaketa
Martxan da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Parte hartzaileek ekainaren 17an izango dute beren lanak aukeratzeko azken eguna. Egun horretan 20:0ak arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, gizarte eta kultura etxean. Parte-hartzaile guztien lanak Nestor Basterretxea aretoan izango dira ikusgai, ekainaren 20tik 26ra, bermeotarrek gustukoena bozka dezaten. Beraz, herritarren iritziak kontuan hartuko dituzte aurten be kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Irabazle bakarra izango da eta berau 800 euroz sarituko du Udalak. Gehienez be, egile bakoitzak lan bi aurkeztu ahal izango ditu; lanak originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dira.Karteletan honako testua idatzita agertu beharko da: Bermeoko jaiak 2011. Irailaren 7tik 16ra . Gainera , derrigorrez 50 X 70 zentimetroko neurriak izan beharko dituzte kartelek.
AGURRA
Kaixo lagunok!!! Aldizkari honen erredaktoreak hauek gara: Aitana Ucin, Naroa Zulueta, Xabier Olaeta, Iratxe Munitiz, Anaitz Velasco eta Naiara Perez. Ilusioz ibili gara lanean aldizkari dibertigarri hau argitaratzeko. Espero dugu zuei ere dibertigarria iruditzea. Ireki aldizkaria eta hasi irakurtzen!!! ERREDAKTOREAK
Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A
1-Agurra. 2- Inkesta eta eskolako berria. 3- Txiki - txoko. 4-5 Argazki bilduma. Korrika 2011 6-7 Lumaren kilima. 8- Entretenigarriak. 9- Bermeoko toponimia. 10-Astebuko agenda eta esaera zaharra
LAGUNTZAILEAK Unax Iturrizaga 1.go zikloa Iraia Ortube 1.go zikloa Alen Pazos 3.zikloa Itxasne Luperena 3.zikloa Ekaitz Bengoa 3.zikloa Alaitz Zulueta 3. zikloa