2. zenbakia Bermeon, 2008ko urriaren
Zapatuan hasiko da aurtengo Erdi Aroko azoka Datorren barikuan hasi eta domekara arte Bermeok atzera egingo du bere historian eta Erdi Aroan murgilduko da Bermistoria azokaren bitartez. Goiko Plazan eta Ertzila, Bidebarrieta, Baztarre, Talakoetxea eta Irakaskintza kaleetan azokako postuak umeentzako jokoak, kale animazioa eta txokolatada izango dira. Dena den, Alde Zahar osoa Erdi Aroko erara apainduko dute. Ohi jardueraz gain, aurten berritasunak izango dira . Santa Maria eliza ikusteko bisita gidatua antolatu ditu turismo bulegoak zapaturako, 11etan hasita hiru txanda egongo dira, izena aurretik eman behar da turismo bulegoan. Barikuan Bitor Uriartek eta Rafa Purrioyk elizari buruzko hitzaldiak emango dituzte Arrantzaleen museoan, 19:30ean.
17an
AGURRA Gu Ainhoa Aurtenetxe, Eider Etxaniz , Iker Bereziartua, Eider Altonaga, Oskitz Artabe, eta Aritz Bilbao gara, aldizkari honen erredaktoreak. Aldizkari honetan elkarrizketa, marrazkiak , denbora pasak ‌ jarri ditugu eta espero dugu zuen gustukoa izatea . Lan asko egin dugu eta pozik gaude. Irakur ezazue dibertigarria da eta!!!.
Deabru Beltzak taldea herriko deabruen perkusio taldearekin batera ikuskizuna eskainiko du Berantzio Nardiz kaian eta domekan txokolatada emango dute Irakaskintza kalean , goizeko 11:30ean. Ondo pasa eta mozorratu zaitez!! A U R K I B I D E A
1-Agurra. 2-Elkarrizketa. 3-Txiki-txoko. 4-Lumaren kilima. 5-Adivina-adivinanza ... 6-Bermeoko pertsonaia ospetsua. 7-Bermeoko toponimia. 8-Entretenigarriak. 9-Asteburuko agenda. 10-Bermistoria egitaraua.
Busturialdeko Hitza
ERREDAKTOREAK
Erredaktoreak