15.zenbakia Bermeon, 2009ko Otsailaren 13an
6.268 Kilo batu dituzte Saharako kanpamentuetara bialtzeko. Joan den zapatuan bildu zituzten Bermeon Sahar errefuxiatuentzat batutako janaria eta konpresak. Guztira, 6.268 kilo batu dira Bermeon, Mundakan eta Busturian. Herrietako supermerkatuetan, dendetan, eskoletan eta Bermeoko San Frantzisko Elizako lokaletan egin dute bilketa. Horrez gain, Gauetegiz–Arteagako, Muxikako eta Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan ere bildu dute janaria. Bermeotik Bilboko biltegira eraman dute bildutakoa. Bestalde , otsailaren 14an, datorren zapatuan, Donostiatik irtengo da “V Euskal Karabana” , Saharako errefuxiatuen kanpamenduak helmuga duela. Besalde elkarteko kideak oso pozik agertu dira herriaren erantzunarekin eta herriaren eskuzabaltasuna eskertu gura dute.
AGURRA Kaixo : Gu Julen Parada, Beñat Zelaa, Maider Ibargutxi, Itsasne Uriarte, Iraitz Zubiz a r re ta , Ma rk e l Suárez eta Ane Túñez gara. Aldizkari honetan lan asko egin dugu zuek ondo pasatzeko. Espero dugu zuen gustukoa eta dibertigarria izatea. HURRENGO ARTE!!!!!
Busturialdeko Hitza
ERREDAKTOREAK A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Inkesta. 3.-Zu eta ni olerkari. 4.-Lumaren kilima. 5.-Lumaren kilima. 6.-Txiki-txoko. 7.-Txiki-txoko. 8.-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.