14. zenbakia Bermeon, 2009ko otsailaren 6an
II. Demikuko M;artxa ospatuko da datorren domekan Goizeko 8:00etan aterako dira parte hartzaile guztiak baseliza aurretik eta 30 kilometro eta erdiko ibilbideari ekingo diote. Iaz baino sei kilometro pasatxo gehiago izango ditu ibilbideak .Demikutik Katilotxura, Busturiara, handik Montemorora, berriz ere Busturiara, Paresitik Sollubera eta handik Demikura bueltatuta bukatuko dute mendi martxa. Haurren kasuan, ibilbidea sei edo zazpi kilometrokoa izango da. Demikutik atera eta Katilotxura iritsi eta handik toki berera bueltatuta bukatuko da txikien ibilaldia. Helduei dagokienez, gehienez 300 edo 350 parte hartzaile izatea gura dute antolatzaileek eta txikienei dagokienez, bestalde 50. Antolatzaileek azaldu dutenez, kontrol mahaia Demikuko ermitan jarriko dute. Horrez gain, jaima bat jarriko dute parte hartzaileek arropak edota motxilak edo bestelakoak utzi nahi izanez gero, horretarako lekua izan dezaten. Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Inkesta. 3.-Lumaren kilima. 4.-Txiki-txoko. 5.-Txiki-txoko. 6.-Diseinua. 7.-Amara Berri Sarea. 8.-Entretenigarriak. 9.-Bermeoko Toponimia.
AGURRA Kaixo : Gu Endika Zearra, Bihotza Turienzo, Garoa MartĂnez, Iker Olano, Ander Ispizua eta Izaskun Serrano gara, aldizkari honen erredaktoreak. Aldizkari honetan txiki-txoko, inkesta, olerkiak, deskribapenak eta beste hainbat artikulu dituzue irakurtzeko eta zuen gustukoa izatea espero dugu.
ERREDAKTOREAK