12.aldizkaria

Page 1

12.zenbakia Bermeon, 2009ko urtarrilaren

Urtarrilaren 25ean egingo dute VI.Herri Lasterketa Bermeo VI. Herri Lasterketa antolatu du urtarrilaren 25erako Udalaren Kirol Patronatuak Taraska atletismo taldearekin batera. Seigarren urtez egingo dute, beraz, lasterketa hori herriko kaleetan zehar. Lasterketa Bermeoko herritar guztiei zuzendutako kirol ekintza bat da eta <<edonork>> izango du parte hartzeko aukera. “Lau lasterketa” desberdin egitea erabaki dute, umeen, txikien, gazteen eta nagusien ataletan banatuta. Gazteak 11:00etan hasiko dira; txikiak, goizeko 11:10ean; umeak goizeko 11:20an eta nagusiak, azkenik 11:45ean. Lasterketan parte nahi duenak izena eman beharko du. Horretarako, Arene kiroldegira jo beharko du interesa duenak. Lasterketa egunean bertan ere badago izena emateko aukera. Urtero legez lasterketan jasotako dirua herriko elkarte bati emango diote. Aurten Txo Hiesa elkarteak jasoko du lasterketan batzen den dirua. Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A

1-Agurra. 2-Elkarizketa. 3,4,5-Lumaren kilima. 6,7-Txiki-txoko. 8-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.

23an

AGURRA Kaixo lagunok!: Asier Lastra , June Suárez , Carlo Limón, Iker Orbea , Leire Sánchez eta Maite Velasco gara aldizkariaren erredaktoreak. Prest al zaudete aldizkaririk hoberena irakurtzeko? Uste dut baietz! Ez ala ? Ba goazen ba ! Aldizkari honetan artikulu asko aurkituko dituzue , besteak beste, Txiki Txoko , elkarrizketa, Frailleleku kaleari buruzko informazioa, ipuinak, olerkiak, entretenigarriak, asteburuko agenda… eta gauza dibertigarri gehiago. Aprobetxatu aukera, ireki aldizkaria eta AURRERA!!

ERREDAKTOREAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.