11.aldizkaria-2019-2020

Page 1

http://busturialdea.hitza.eus/

1-PORTADA

Azaroak 25

2-BERRIA INKESTA

“Birziklapene an jaioak ga ra” ekimena Ibai-3. zikloa

3-TXIKI-TXO KO 4-5 MIKROIPU INA

Olerkia– Ohia na Etxebarri oste 1go zikloa

Umea basoan - Gari Uriond o Hiru umeak et a kamera mag ikoa

Matxalen Me ndizábal Munstro gald ua - Ainhize Et xebarria Munduko lehe rketa– Maren La

6-ANIMALIE N TXOKOA 7-KOMIKIAK

8-ASTEBURUK O AGENDA

3.zikloa

Hartz arreaAdnan Daoudi 2. zikloa Jon Telleria– Aner Garai Mouaad Zero ut 3. zikloa Asteburuko ku ltura-agenda eta eguraldia

txaga

Hodei Hernández Eunate Lobato Ekain Martínez Eneko Revuelta Leire Rodríguez


Aurreko astean, “Birziklapenean jaioak gara� izeneko ekimenaren barruan, berrerabilpen eta kutsadurari buruzko tailerrak izan genituen Lameran. Herri kirolak, berrerabilpena, nola ez kutsatu eta mundua nola dagoen desagertzen eta zergatik ikusi eta ikasi genituen.

Abeslaria: Duki Jokoa: GTA 5 Telesaila: The Walking Dead Animalia: Txakurra Pelikula: Fast and Furious 8 Bidaiatzeko lekua:Los Angeles Arloa: Matematika Asteguna: Zapatua Kirola: Futbola Liburua: Los Simsons Janaria: Arroza Abestia: Rockstars 2


Oihana Etxebarrioste - 1.go zikloa.

3


Gu, Maite, Ander eta Malen hirukiak gara; espero dugu gurekin ondo pasatzea. Bat-batean hirukien amak esan zien feria batera joango zirela. Iritsi zirenean, kameren postu bat ikusi zuten eta inor konturatu gabe kamera magikoa hartu zuten. Etxera iritsi zirenean kamera arakatu zuten eta ‘’P’’ (pasado) botoia eman zioten eta lehen bizi ziren etxera joan ziren. Baina bat-batean beste pertsona batzuk ikusi zituzten, kamera hartu, argazkia atera eta etxera bueltatu ziren. Matxalen Mendizabal 3. zikloa

Kaixo, ni Nahia naiz eta nire istorioa kontatuko dizuet. Nire lagunekin egon nintzen bitartean, bat-batean munstro txiki-txiki bat aurkitu genuen. Bazekien hitz egiten, eta ibiltzen, baina ez zuen ulertzen gure hizkuntza. Hori ez zen txarrena, txarrena zen bakarrik zegoela. Eta laguntzea adostu genuen. Aurrerantz joan ginen eta toki sekretu bat aurkitu genuen. Korrika joan eta munstro galduaren aita eta ama aurkitu genituen. Denok salto egin eta etxera abiatu ginen. Beno, hau da nire istorioa. Gustatu zaizue? Ainhize Etxebarria 3. zikloa 4


Igande arratsaldea zen. Eguraldi txarra zegoenez lagunekin egon nintzen telebista ikusten. Oso gustura egon nintzen palomitak jaten eta barre egiten. Bat-batean, argia itzali zen, ez nekien zergatik eta nire lagunek ere ez. Telebista piztu zen berriro eta gizon batek, oso serio, mundua lehertu egingo zela esan zuen. Denok, ikaratuta eta negarrez gurasoei telefonoz deitzen hasi ginen. Inork ez zuen hartzen eta ez genekien zer egin. Alboko etxeko andreari jo nion txirrina; harrituta gelditu zen. -Txotxoloak zarete, argia joan egin da eta zuek ikusten ari zaretena, ni ere ikusten nabilen barre egiteko programa berbera da. Barreka zatitu egin ginen. Ez dut inoiz ahaztuko. Maren Latxaga 3. zikloa

Uxue etxean zegoen leihora begira. Eta bat-batean bere amak esan zion : -Aitonaren etxera joan behar duzu. Hurrengo egunean aitonarengana joan zen. Bat-batean hartz handi bat berarengana joan zela konturatu zen. Hartzak, jolastu bakarrik nahi zuen baina Uxue korrika hasi zen. Uxue lurrera erori zen eta orduan hartzak miazkatu egin zion. Geroago, hartzaren gainean jarri zen eta aitonaren etxera eraman zuen. Etxera heldu zenean, galdetu zion bere amari : -Hartza etxean geratu al da? Bere amak baietz erantzun zion. Eta denak pozik geratu ziren. Gari Uriondo 3. zikloa

5


EZAUGARRIAK Animalia handia da hartza, gorputza iletsua du. Hartzaren burutzar biribilean, begi txikiak eta belarriak biribilduak ageri dira. Atzapar sendoak ditu. Denbora gehiena janaria bila ematen du eta horretarako bere usaimen eta entzumen ezin hobeagoak erabiltzen ditu. Ikusmen eskasa du. BIZIMODUA ETA PORTAERA Hartza animalia bakartia da. Kumeak bi urtez egoten dira amarekin beren karguz bizitzen ikasi arte. Hartzak denetarik jaten du: landareak, fruituak, animaliak, ‌ Lau hankaren gainean ibiltzen dira alde batetik bestera, bi hankaren gainean jar daiteke. Igerilari onak dira. Hartz emea 7 edo 8 hilabetez egoten da ernari eta 2-4 kume izan ditzakete. Hartzak 3 urtetik behin izaten ditu kumeak.

Adnan Daoudi — 2. zikloa 6


Mouaad Zerout-3.zikloa

Jon Telleria-Aner Garai-3.zikloa

7


Azaroak 29-ostirala San Andres auzoko jaiak. Txorijagole eguna. Txupinazoa, pintxo dastaketa, sardina-jana erraldoia, Orbanak taldea eta play backa. Non: San Andres auzoan Noiz:10:30etik 22:00etara Hileko urtebetetzeak ospatzea Non: Demiku Elkartearen lokalean Noiz:18:00etan Galerna zine festibal. Emakume eta bela mundua.”Maiden”,” Portrait de Florence Arthaud”,”Steer with your Herat” eta “Lin Pardey” Azaroak 30-larunbata San Andres auzoko jaiak. Mendi martxa, umeentzako jolasak, herri olinpiadak, bazkari erraldoia eta postre txapelketa, Unholy Cobres eta Akerbeltz Taldeen kontzertuak. Non: San Andres auzoan Noiz: 9:30etik 21:00etara

Euskaraldia: Bizipenak eta desioak. Non: Goiko plazan Noiz:11:00etatik 13:00etara Areto futbola Biara Bermio-Mazarredo B. Noiz:17:15ean Emakumezko eskubaloia-kadeteak Urdaibai Laiowagen-Muskiz Blanco Noiz:11:30ean Galderna zine Festival Non: Kofradia zaharrean Noiz:18:30ean Abenduak 1-Igandea San Andres auzoko jaiak Noiz:9:00etatik 13:00etara Eskubaloi neska kadeteak Noiz:11:30ean Jaiobarrien jaia Non: Bermeoko Kafe Antzokian Noiz: 12.00etatik 13:00tara Galerna Zine Festibal Non:Kofradi zaharrean Noiz: 11:00etatik 18:30era

8