adibidez, aldizkaria

Page 43

Adibidez lehiaketa 2009/2010

Euren portada... zeurea! Xedea Liburu baten portada pertsona batena bezalakoa izaten da: harengana hurbiltzera edo beragandik urruntzera bultzatzen gaitu... Patxada hartu, liburua esku artean eduki, zabaldu, bere kontrazala irakurri... pauso nahitaezkoak dira printzipioz ezagutzen ez dugun liburu bat erostera animatzeko... Gure helburua da zuk zure asmamena eta trebetasuna probatzea, PORTADA bat diseinatu dezazun –proposatutako liburuen artean edozein dela– eta zure lana gai izatea begirada guztiak erakartzeko... Partehartzaileak ACEX programan dauden ikasle guztiak. Kategoriak 1.a: 7 urteak bete artekoentzat 2.a: 8 eta 12 urte bitartekoentzat 3.a: DBH 4.a: Helduak Gaia, modalitatea eta aurkeztu ahal den lan kopurua Partehartzaile bakoitzak lan (portada) bakarra aurkeztu ahalko du. Gaia: portada baterako proposamena (eranskineko edozein liburutarako). Portadan ezinbestean agertu beharko dira liburuaren izenburua, egilea eta argitaletxea. Teknika eta arte-modalitate guztiak onartzen dira. Hala ere, aurkezten diren lanek kalitate onargarria eduki beharko dute. Identifikazioa eta aurkezpena Lana gutunazal batean aurkeztuko da, bertan ondoko datu hauek agertu behar direla: Hautatu den liburuaren izenburua Ikaslearen izen-abizenak

Adina, Zikloa, Maila, Ikastetxearen izena eta kontaktatzeko telefonoa. Onartze-epea eta epaia Onartze-epea 2010eko urtarrilaren 31n amaituko da. Epaimahaiak baloratuko duena: proposamenaren originaltasuna, teknika eta erabilitako materialen zailtasuna. Epaia 2010eko aste santuko oporrak baino lehen jakinaraziko da. Sariak eta sarien ematea Sarituen izenak eta lan sarituen zerrenda aldizkari honen hurrengo zenbakian argitaratuko dira. Era berean, gure programako atari birtualean jarriko dira: www.profacex. com ACEX programako urte-erakusketan ere erakutsiko dira. Irabazle guztientzako opari sorpresak izango dira. Sariak arestian esandako urteerakusketako jardunaldi batean emango dira. Erakusketa eta sariak emateko ekitaldia denbora nahikoarekin iragarriko dira. Azken oharrak Lehiaketa honetan parte hartzeak bera Oinarriak eta Epaimahaiaren erabakiak onartzea dakar. Era berean, lanen gaineko egileeskubideei uko egitea esan nahi du. Lanak Adibidez aldizkariaren artxiboaren parte izatera igaroko dira, eta argitaratu ahal izango dira une batean edo bestean –betiere egilea nor den aipatuta – eta inolako ordain ekonomikorik gabe. LIBURUEN ZERRENDA: 1. KATEGORIA Serafin arkume. Nor izan da? Tai-Marc. Ibaizabal.

43

Jumboren albuma. Care Santos. Erein. Txori langilea. Victoria House. Tarttalo. Petunia hirian. kukuxumuxu. Tarttalo. Olentzeroren malutak. J. K. Igerabide - Eider Eibar. Elkar. Sherlock-Holmes-en kasua eta hirukiak. Cromosoma. Ibaizabal Bizi, Bixitxo!. Imanol Azkue. Aizkorri. Gose handiko beldarra. Eric Carle. Kalandraka. 2. KATEGORIA Ederra egin du Leok. Patricia Shöder. Ibaizabal. Anekdotak. Rubén Ruiz. Pamiela. Hiru zerriren zerrikeriak. Mario Ramos. Tarttalo. Izebak. Arrate Egaña. Ibaizabal. Oskar eta Andre Arrosa. Eric E. Schmit. Elkar. Bosniara nahi. Juan Kruz Igerabide. Aizkorri. New Yorkeko misterioa. Bjorn Sortland. Ibaizabal. Hilezkorrak. Aitor Arana. SM 3. KATEGORIA Nahiago nuke mutila banintz!. David Durán. Erein. Hilpuinak. J. Joxemari Arteaga. Elkar. Fisika jostagarri. E. de Campos Valadares. Elhuyar fundazioa. Sexi-menduz. Fernando Morillo. Elkar. 4. KATEGORIA Gau ilunekoak. Joseba Sarrionandia. Elkar. Libreta horiko poemak. Pako Aristi. Susa. Festa aldameneko gelan. Mariasun Landa. Erein. Aulki bat elurretan. Uxue Alberti. Elkar.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.