Riomundo Jon Maia Soria
Gelako lagunik gehienak gure auzo hartako baserrietakoak ziren, padrek caseros esaten zien. Guri belarrimotxak esaten ziguten eta hasieran ez genuen ulertzen zergatik, baina padrek ean zigun han horrela esaten zigutela. Eta maketoak, mantxurrianoak ere esaten ziguten. Kanpokooi esateko modua omen zen. Casero horiek tratu txar ugari pasatzen zuten eskolan, vascuence hura zela eta. (153. or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2014 martxoa