objetivos-presupuesto-y-plazos-(euskaraz).pdf

Page 1

ARETA KALEKO 4-6 ERAIKINAREN INGURUKO URBANIZAZIOA ERABERRITZEKO OBRA PROIEKTUA Laudio kasuan aplikatu beharreko urpean gelditu edota urak har lezakeenaz urperagarritasun irizpideen gainean URAk jarrera aldatzeak, ahalbideratu egin zuen Areta 4-6an "etxe arrosa" deitu erakinak ez pairatzea udalerriko beste eraikin batzuetan eragina izaten ari den "antolamenduz kanpo" egoera. Eraikinaren egoeran izandako aldaketa horren ondorio legez, 2011 urteko udal bilanean edo aurrekontuan 60.000 â‚Ź atxikita geratu ziren etxauntza horren inguruko urbanizazioa hobetzeko. Ekonomia ekitaldi honetako aurrekontuan beste 20.000 â‚Ź izendatu dira hobetze urbanistiko hori egikaritzea bideragarria egin ahal izateko, izan ere, iazko lehen atxikipen ekonomikoa gaindituta geratu baita. Urbanizazio proiektua kontrastatu da une ezberdinetan eragindako atarietako erkidegoekin eta horiek aukeratu dut behin betiko soluzioa, proposatutako aukera ezberdinen artean. PROIEKTUAREN OBJEKTUA Egungo egoera. Proiektua egikaritzea justifikatuta dator Areta kaleko 4-6 erakinaren aurre aldeari ingurune urbanizatua hornitu beharragatik, eredu hiritar baten arabera, guztiz ezberdina eta bestela egungoarekiko, hiriguneen arteko ingurune baten propioagoa, arean isolatu eta lotura barik legez. Beste alde batetik, proiektu horrek oraintsu eraikitako espaloi berriari ("etxe arrosako espaloia") jarraipena damaio eta ibilbide noranzkoa osatzen dio. Gaur egun arte, etxeuntzako aurre aldea 25 bat ibilgailurentzako aparkaleku legez erabili izan ohi da. 100 metro inguruko distantzira badago eskura beste aparkaleku bat. Udalak konpromisoa hartu du horren egoera hobetzeko, eraikinaren inguruneko eraberritze urbanizatzailea osatzeko helburuaz. Proposatu den soluzioa: espaloia luzatzea etxauntzaren edota eraikinaren aurre alde guztitik ipar-mendebaldeko muturreraino, non amaitzen den


oinezkoen pasabide altxatu eta semaforoz erregulatutako berriarekin. Leku horretan, aurreikusita dago zona bat 3,5 metro zabalekoa autobus geralekurako. Autobus geralekuaren ondoren badago lekua hondakin solido urbanoen kontenedoreen depositorako eta, horien ostean, ordutegi mugatuko zamaketa lanen zerbitzurako 5 aparkaleku partzelarako. Amaituko da mugikortasuna gutxitutako pertsonentzako aparkaleku plaza batekin. Diseinatu den espaloia etxauntzaren fatxadari atxikita doa 2 metroko zabaleraz eta gaur egun hor dauden oztopo urbanistikoak ezabatuko dituena, hau da, aldatzak ezin dira inoiz izan % 6 baino handiagoak. Espaloia bereizita geratuko da kanpo aldeko espaloiarekiko, bi lorategi errenkada bidez. Kanpo aldeko espaloia tratatuko da ormigoi inprimatuko zoladuraz, luzapena deneko espaloi berriak duenaren antzeko eran legez. Barru aldeko espaloia zolatuko da oraintsu zolatu berri diren udalerriko beste zona batzuetan dagoen antzerakoarekin. Etxauntzaren aurre aldean zehar hiru luminaria ipiniko dira, betiere segurtatuz espaloi bien argikuntza. Semaforoa lekuz aldatuko da, kanalizazio lurperatuekin, bere kokapen berriraino hegoaldeko muturrean. Espaloi berrian aurreikusita dago etxauntzarako hartuneak duen diametroa hobetzea eta suteetarako urhartune bat ipintzea. Proiektuak duen egikaritzeko aurrekontua: 79.998,87 â‚Ź Epeak: Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ostean (gaur, 2012-10-26), tramiteak eta izapideak hasiko dira eskaintzak aurkezteko eta proiektua esleitzeko (hilabete 1 eta erdi, gutxi gorabehera), ondoren Segurtasun Plana aurkeztu eta obra kontratua sinatu behar da. Hurrengoa: obrari hasiera emango zaio. Obra-lana egikaritzeko eta gauzatzeko hainbatetsitako epea hauxe da: 3 hilabete.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.