Lauaxeta Ikastola- Memoria 2011-2012 (eusk)

Page 1

MEMORIA

2011ko iraila - 2012ko uztaila

LAUAXETA IKASTOLA


AURKIBIDEA

00

AURKEZPENA

01

ZER EGITEN DOGU?

02

ZELAN EGITEN DOGU?

03

ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK?


Pertsona garatuz gizartea eraikitzen


00

AURKEZPENA Zuengana zuzentzen naz, dagokidan eginkizunaren jakinean eta gure Artezkaritza Kontseiluarengan agertu dozuen konfidantza dala eta, eskertuta. Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza Proiektua errealitate bihurtu daiten, beharrezkoa da Zuzendaritza eta Artezkaritza Kontseiluaren arteko talde lana. Lan honen helburu nagusia, gure erakundean sortu daitekezan beharrizan eta arazoei aurrea hartu, erreakzionatu eta erabaki egokiak hartzea da, Zuzendaritza taldeak egindako eta Artezkaritza Kontseiluak onetsitako Plan Estrategikoaren garapen, inplantazio eta jarraipen bat bitarteko dala. Bisioa errealitatera gerturatzeko, beharrezkoa da erakundearen titulartasunak, hau da, familia kooperatibistek, definitutako aldaketa eta berrikuntzaren aldeko oneritzia eta konfidantza agertzea. Gure ikastolaren nagusitasuna ez da zorte kontua, lanaren ekinaz irabazitako fruitua baizik. Eta hau lortzeko, Artezkaritza Kontseilua osotzen dogunok, ikastolaren helburuen jarraipenean ekiten dogu, ondoko hiru irizpide nagusiak jarraituz: 1. Hezkuntza Eredu bereizgarri bat bultzatzea, ondokoei erantzunez: a.XXI. mendeko gizarteari erantzuteko ikaslegoan beharrezko izango diran ikasketa beharrizanak zehaztea. b.Ikerketa psikologikoan erantzunak bilatzea: askotariko adimena, psikologia positiboa, kultur aniztasuna, elkarbizitza‌ 2. Kooperatibisten urteko Asanbladan aurkeztu eta zehazten dan eta iturri askotako (61kanpo eta barneko iturri) informazioa bilduz diseinatzen dan Plan Estrategikoaren garapenaren jarraipena egitea. Dokumentu hau dogu beraz, Ikastola, bere bisio eta berrikuntzarantz bideratzen dauan gida liburua. 3. Aurrekoak garatzeko, Kooperatibaren Estatutuetan adostutako prozedurak jarraitzea. Beraz, familien ordezkari garenon eginkizuna, erakundearen urteko helburuen lorpena ziurtatzea eta etorkizuna bideratzea da, aldi berean, Lauaxeta Ikastolaren sorrera eta gizarteari eskeintzen deutson zerbitzua, zeintzuk diran ahaztu gabe.


Honek guztiak, erabakiak ikuspegi estrategiko eta orokor batetik hartzera eroaten gaitu, eritzi ezberdinen artean, ahalik eta adostasun handiena bilatuz eta emaitzak, honeen joerak eta ikastetxearen hobekuntza kontutan izanez. Ikuspegi honek, Artezkaritza Kontseilua osotzen dogunon jardueran eragina dauka, gure konpromisoa eskatzen baiteusku ikastetxearen egonkortasunari, zuzendaritzaren ebaluazioari eta bazkide kooperatibisten jarrera egokiari jagokenez. Gure erronkak barriak izan daitekez. Erabilgarri doguzan baliabideak ere baliteke barriak izatea. Baina gure arrakastaren oinarrian dagozan balioak, gure aitzindariengandik jasotakoak dira. Bide honek eroan gaitu gaur eguneko fruituak jasotzera: barneko emaitza onak eta gizartearen aintzatespena. Hau da, gaur jarraitzen dogun bidaia.

Unai Atristain- Artezkaritza Kontseiluaren Lehendakaria

jarraipena …

(Artezkaritza Kontseilu-kideak: goitik behera eta ezkerretik eskumara: Guillermo Oarbeaskoa, Carlos Alzaga, Josu Arteta, Iñaki Isasi, Unai Atristain, Juan Mª Totorika, Fc.J. Vicuña, Iratxe Olabarri, Koldo Meso, Juan R. Aurrekoetxea eta Juan L. Derteano)

5


“Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen�, hori da gure lema. Gure ikasleak pertsona lez garatzea da gure xedea. Hau da: helburu pertsonalak zehazteko eta honeen alde lan egiteko gaitasuna daben pertsonak garatzea. Horretaz gain, gizartean bizitzen dakien eta gizarte honen hobekuntzaren alde, euren konpetentzia, ideia eta izaeran oinarrituz, lan egiten daben pertsonak garatzea. Eta pertsonaren garapena, ez doa ezagutzak lortzearen ildotik bakarrik, baizik eta batez ere, gaitasun edo kopententzia batzuk garatzearen ildotik. Konpetentzia honeek ikasleari ikasketa edukiei aurre egiteko gaitasuna emongo deutse, baina era berean konpetentzia honeek, ikasleak gaur egunean eta etorkizunean, pertsona lez izan daikezan helburuei aurre egiteko gaitasuna ere emongo deutse, era honetan euren arrakasta eta zoriontasuna bideratuz. Hain zuzen ere, honi deritzogu gure balio erantsia, gure bereizgarria: gure Hezkuntza Eredua. Ikasleak seriean produzitzera bezala lan egiten dauan hezkuntza eredua atzean itzi nahi dogu, neurozientziak eta psikologiaren irizpideak barneratzen dauzan eredu bat jarraituz. Eredu honetan, ikasle bakoitzari zuhaitz edo landara bat balitz bezala, baldintza eta zaintza baldintza egokienak eskeini nahi deutsoguz, bere izaera eta ezaugarri pertsonaletatik abiatuz ahal dauan eta fruiturik onena emon dagian. Ikuspegi honetan, lorpen guztiek harro sentiarazi behar gaitue. Lorpen bakoitza, banakakoaren arrakasta baino, ikasle, familia eta irakaslegoaren talde-lan eta ahaleginen fruitua da. Era berean gainera, lorpen bakoitza, Lauaxeta Ikastolaren balio eta ondare bihurtzen da da eta zentzu honetan, gure ikastetxean garatzen dan ikasle bakoitzaren ondare.

Maritere Ojanguren- Lauaxeta Ikastolako Zuzendaria

6


7

garapen perstonala ‌


01 ZER EGITEN DOGU? •Gure lema •Misioa •Bisioa •Balioak


01

ZER EGITEN DOGU?

“Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen” MISIOA

Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazteko asmo bakoa, Administrazioak herri onurakotzat hartua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia. Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei pertsona lez garatzeko laguntasuna ematea da, nork bere burua errealizatuta senti dagian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daitezan; era honetan, gizartea hobetzen lagunduz.

” BISIOA

Lauaxeta Ikastolan hezkuntza-proiektu berritzaile bat garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea daukagu, baliabide eta zerbitzu osagarri bikainak eskeintzen dauazana. Azken honen adierazgarri dira, lortutako emaitzak eta gizarteagaz agertu dogun konpromisoa.

BALIOAK Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta berrikuntzaren iturri eta sorleku dalako. Etenik bako hobekuntza. Talde-lana. Baterako erantzukizuna. Etenik bako trebakuntza. Errespetu eta konfiantza giroa. Ekintza eta dokumentu programatikoen arteko koherentzia. .

9


10

ametsak gerturatuz ‌


emozioak landuz‌


02 ZELAN EGITEN DOGU? •Hezkuntza Eredua •Kudeaketa Eredua


02

ZELAN EGITEN DOGU?

Erein egizu ekintza bat eta ohitura bat “bilduko dozu. Erein egizu ohitura bat eta izaera bat bilduko dozu. Erein egizu izaera bat eta etorkizun bat bilduko dozu.

” HEZKUNTZA MODELOA Lauaxeta Ikastolaren bereizgarria hain zuzen, zer eta zelan egiten dogun da; une konkretu bakoitzean ikaslegoaren beharrizanei eta gizartearen joerei erantzunez eskeini daikegun eduki eskeintza baino, erabiltzen dogun Hezkuntza Eredua eta beronen filosofia, askoz ere balio handiagokoak dira. Badira jadanik urte batzuk -1.995.ean hain zuzen ere- ikastolaren Hezkuntza eta Kudeaketa Eredua berriztatzeko erabakia hartu zana. Momentu haretan, gure irakaskuntza ikuspegi psikologiko batetarantz bideratzea erabaki zan, ikasleek bizitzan lortu daikeen arrakasta eta zoriontasunaren oinarria, batez ere daukezan gaitasun eta konpetentziak diralako, euren ezagutzak baino gehiago. Ikastola Lauaxetaren misioa, ikasleei pertsona gisa laguntzea da, ondokoak kontutan izanda: • Ikasleengan pozik bizitzeko eta norbere etorkizuna lantzeko gaitasuna garatuz. • Jokabide eta baloreak kudeatzen ikasiz. • Denbora tarte luze batetan zehar (16 urte) eta emaitza ezezagunak bitarteko direla. • Ikaslegoaren arteko ezberdintasunak pertsonalizatzeko asmoz.

ulertuz,

bakoitzaren

hobekuntza

helburuak

Helburu honeek lortzeko, gure Hezkuntza Eredua garatu gendun; gaur egun hezkuntza arloan erreferentzia eta berrikuntza aitzindari dan Eredua da. Gure hezkuntza-eredua ikastetxe osorako ezinbesteko erreferentzia da, zentzu horretan, hainbat zehaztapen mailatan banatuta dago, eredu hori eguneroko jardueran eta gela barruan nahiz kanpoan isladatzeko. Ikastetxearen programazio dokumentuetan definitu dira zehaztapen maila horreek, betiere Lauaxeta Ikastolaren Hezkuntza Ereduaren zerbitzurako dagokion koherentzia mantenduz. Horreri esker, gure helburuak betetzeko konfiantza daukagu: “pertsonak garatuz gizartea eraikitzen”. Gure Hezkuntza Ereduak, era berritzaile batetan lan egitera bultzatzen gaitu, edukiak edo zer irakasten dan kontutan izateaz gain, batez ere prozedurak eta metodologiak, edo zelan irakasten dan zehaztuz, metodologia honeek baitira azken baten, ikasleengan gaitasun edo konpetentziak garatzea lortzen dabenak.

13


• Zeharkako edukiak: maila eta arlo guztietan ikaslea pertsona lez garatzeagaz lotuta dagozan eduki/ konpetentziei deritze: 1.Adierazteko gaitasuna 2.Enpatia 3.Helburu pertsonalak zehazteko gaitasuna 4.Ikasten ikasi 5.Taldeko lanean aritzeko gaitasuna

• Hezkuntza emozionala: ikaslearen garapen pertsonala, bere arrakasta eta zoriontasuna, daukan adimen emozionalaren menpe dagoela uste dogu. Zentzu horretan, gure ikasleak hurrengoetan garatzea lortu nahi dogu:

1 2 3

Emozioen adierazpena eta ulermena:: norbere helburuen arabera, norbere emozioen kontzientzia, ulermena eta kudeaketa garatzen daben estrategiak aplikatzen doguz. Emozioak errespetu eta asertibitatean oinarrituz adierazten jakiteari garrantzitsu deritzogu, gorrotoa, kexa eta agresibitatea bezalako sentimenduak alde batera utziz, azken baten, kontsolamendua izateaz gain, ez baitira lagungarri gauza positiboak lortzeko. Arlo honetan garatzen doguzan ekintzen artean: sentimenduen zirkulua, kariñograma… aipatu daikeguz. Lidergoa eta elkarbizitzarako hezkuntza: gizartea eraikitzeko gaitasuna dauken pertsonak garatu nahi doguz eta zentzu horretan, funtsezkoa deritzogu ikasleengan gizartekotasuna eta lidergoa lantzeari, bai eta norberen gizartea hobetzeko iniziatiba eta ardura izateari. Arlo honetan garatzen doguzan ekintzen artean: txandakako ikasle/ talde arduraduntza, talde komisioak… aipatu daikeguz. Disziplina-aniztasuna: nahiz eta ikasketak materia edota ikasgai ezberdinetan bananduta egon, disziplina-aniztasuna lantzeari garrantzitsua deritzogu. Ikasleak, dakien guztia konektatu eta arazo bateri konponbidea bilatzeko gai izatea funtsezkoa da bere garapen pertsonalean. Arlo honetan, ikasitako dana aplikatzeko eta beronen erabilgarritasuna deskubritzeko asmoz (Learning by Doing) maila bakoitzeko disziplina-anitzeko proiektu bat garatzen dogu, gela eta arlo ezberdinak nahastuz. Talde horreetan, gaurkotasuna daukan arazo bat planteatzen da, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz eta garapen pertsonalari jagokozan arlo ezberdinak erabiliz, arazoaren irtenbidea bilatu dagien.

• Gure helburuekaz bat datorren ikaslegoaren ebaluazio sistema: Eginkizunean esandakoari jarraituz, ikasleei garatzeko laguntasuna eman behar deutsegu, eta horretarako, ebaluaziosistema egoki bat egituratu dogu, lortu nahi dogunarekin bat datorrena. Azken baten, beharrezkoa da garrantzitsua dana neurtzea, dagokion jarraipena egiteko. Sistema hori egiteko, trebakuntza eta ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-estandarrak bateratu behar izan dira, gure eredura egokituz. Arlo eta maila danak, jarrera ardatz bardin batekiko programatuta dagoz eta ikasleen ebaluazioa, garapen pertsonalaren eduki bakoitzean egiten da, lorpenak eta hobetzeko beharrizanak deskribatuz. Honen guztiaren ondorioz, dokumentu bat jasotzen da, data konkretu batean, ikasle, familia eta irakaslearen konpromisoak biltzen dauzana. Zentzu honetan, ebaluazioa, hobekuntza eta garapenerako abiapuntu bezala ulertzen dogu.

14


hausnarketa ‌


KUDEAKETA EREDUA

BIKAINTASUNAREN KUDEAKETA Lauaxeta Ikastolan onuragarriak izan gura dogu gizarte mailan, ekonomikoki bideragarriak eta arduratsuak ingurumenaren aldetik. Horretarako, Gizarte Erantzukizun Korporatiboagaz dogun konpromisoak ikastetxeko prozesu guztiei eragiten deutse; izan be, ikastetxearen dimentsino osagarriei jagoke: Hezkuntza Eredua eta Kudeaketa Eredua. Bien arteko lotura, ezinbestekotzat jotzen dogu, izan be, gure Hezkuntza Eredua, gure Kudeaketa Ereduari esker da posible: EFQM europear ereduan oinarritutako prozesu bitarteko kudeaketa. Eredu honek, eguneroko ekintza guztiak, era eraginkor batean, prozesuka antolatzera eroaten gaitu. Kudeaketa honen zirutagiri, lortutako sari eta aintzatespenak doguz, hala nola: zilarrezko "Q“a (2001), Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren sari bi (2001 eta 2002), urrezko "Q“a (2003), "European Quality Award Finalist“ izatea urte bitan (2004 eta 2006) eta Prize winner prozesuen kudeaketan, baita "European Quality AWARD" (2007) ere.

hobekuntza…

Zentzu honetan, lortutako sariak erreferentzia izanez, ikasten eta hobetzen jarraitzea da gure asmoa, hezkuntza eta beste arlo batzuetako bestelako erakunde edota enpresa batzuen eskutik.

16


BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA Gure berrikuntza proiektuak, gure behar estrategikoen zerbitzura dagoz: lau arlo handitan sailkatu doguz behar horreek: hezkuntza-eredua, pertsonak, baliabideak eta gizartea. 2011-12 ikasturtean, zenbait proiektu dagoz martxan hainbat garapen-fasetan: diseinua, fase pilotua eta inplementazioa.

HOBEKUNTZA MOTA

GARAPEN MAILA

1. Ebaluazio estandar internazionalak

Hezkuntza eredua

Inplementazioa

2. Hizkuntzen trataera bateratua

Hezkuntza eredua

Inplementazioa

3. Ikasketarako plan pertsonalak

Hezkuntza eredua Pertsonak. Baliabideak

Fase pilotua

4. Agenda 21 (Ingurugiroaren Kudeaketa eta Hezkuntza)

Hezkuntza eredua. Baliabideak

Inplementazioa

5. Proiektuetan oinarritutako jakintza anitzetako hezkuntza (3.LMHtik, 4.DBHra)

Hezkuntza eredua

Inplementazioa

6. Teknologia eta robotika (LMH eta DBH)

Hezkuntza eredua. Baliabideak

Inplementazioa

7. Gaitasun handiko ikaslegoa

Hezkuntza eredua. Baliabideak

Diseinua

8. Irakaslegoaren web quest eta blogak

Hezkuntza eredua. Pertsonak.

Fase pilotua

9. Ikasteko Moodle plataforma

Hezkuntza eredua

Fase pilotua

PROIEKTUAREN IZENA

Slow innovation Lauaxeta Ikastolako zuzendaritzak planteatutako "zelan sortu berrikuntzarako gogoa irakasleengan?“ galderaren bitartez, ikastolaren, Conexiones Improbablesen eta Mikel Morlasen arteko elkarlana hasi zan. Proiektuaren lehen fasean, ikerketa bat egin zan (inkestak, elkarrizketak, soziogramak...) ikastolaren berrikuntza maila ikusteko asmoz. Ikerketa horren emaitza eta ondorioak kontutan izanez, ekintza plan bat zehaztu zan. Plan horren helburua antolaketa-baldintza egokiak sortzea zan, irakasleen potentzial berritzaile handia bideratzeko, eta aldi berean, irakasleen garapen profesionala bideratzeko asmoz ere bai.

17


http://www.conexionesimprobables.es/pagina.php?m1=185&m2=189&m3=196&id_p=359

Organizazio osoaren inplikazioa

Irakasleen gaitasunak aldatzea

berrikuntza ‌

Hau guztia egingarri bihurtu da sortutako berrikuntza-proposamenen inkubagailu bati esker. Inkubagailu honetako ideiak, irakasleek bultzaturikoak dira eta aholkularitza, formazio eta komunikazio ekintzetan oinarritzen dira. Ideia bakoitzaren inplementaziorako lehentasuna, familiek, ikasleek eta irakaslegoak zehazten dabe.

Berrikuntza irakasle eta ikasleen artean

Bideratu daitekezan proposamenak bilatzea

Organizazioaren berrikuntza

Erreferentea dan ikastetxe bat izaten jarraitzea

18


fruituak ‌


03 ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK? •Pertsonen talde-lana •Ikasketa emaitzak •Aliantzak •Kanpo aintzatespena


03

ZEINTZUK DIRA GURE EMAITZAK?

Ondo zaindutako zuhaitza, bere “ fruituengatik ezagutzen da eta pertsonaren bihotza bere pentsamenduen adierazpenagatik.

� Ikastolaren eginkizuna garatzeko, ezinbestekoa da irakasleen lanaz gain, honeen, ikaslegoaren eta familien arteko elkarlana. Familia Kooperatiba bat gara, ikasleak garapen ibilbide batetatik eta epe luze batetan (16 urte bitarteko direla), gidatzen dauazan 112 langilez osotua. Bide honetan, familia, ikasle eta Lauaxeta Ikastolako langileok, funtsezko talde bat osotzen dogu, guztion lana eta ekarpenak garrantzitsuak dira, ikaslearen garapen pertsonala nahi bezala lortu daigun. Guztiok gara beraz, lortzen doguzan emaitza eta fruituen zergatia eta ondorioa.

PERTSONEN TALDE LANA

IRAKASLEGOA ETA TUTOREAK Irakasleek, dagokien eginkizunarekiko prestutasunez eta konpromisoz, ikasleen garapen prozesuan, gidari eta laguntzaile gisa jokatzen dabe. Dagokien lana ez da beraz ezagutzaren jabe eta jakitunak izan eta honen igorle bihurtzea, baizik eta ezagutza edonoren esku dagoen gaur egungo gizarte digitalean, ikasleak ikasten ikasi dagiela lortzea, hau da, ikasleengan iturri ezberdinetan eskuragarri dauken informazioa bilatu, interpretatu, analizatu eta norbere erantzunak lortzeko gaitasuna garatzea. Bestalde, irakasle bakoitzak, bere materiarekiko egiten dauan ikasleen jarraipenaz gain, ikasleen tutoreak orientazio departamentuan biltzen dira, dagokien zeregina koordinatzeko psikologia eta psikopedagogia arloko sei adituren laguntzaz. Honetaz gain tutoreek, irakasleei laguntza eskeintzen deutse, ikasleenganako egin behar dabezan orientazio zereginetan. Tutoretza lana eta aholkularitza psikopedagogikoa, funtsezkoak dira ikasle bakoitzak erabaki egokienak hartu dagizan maila bakoitzean, bai hautazko ikasgaien aukeraketan, baita beraien ezaugarri pertsonalen araberako hezkuntza ibilbide egokienak aukeratzeko orduan ere. Bestalde, DBH eta Batxilergoan, ikasleek eta familiek, kanpo aditu baten aholkularitza jasotzeko aukera dabe, interesgarri deritzen aukera profesional, Fakultate edo Lanbide Heziketa ezberdinen ezaugarrien inguruan, baita kasu bakoitzean, dagokiozan matrikulazio prozesuetan ere.

21


konpromisoa ‌


IKASLEAK Garapen pertsonalaren prozesuan, ikasleak doguz benetako protagonista. Zentzu horretan, euren eginkizuna erabat aktiboa izan behar da, euren garapena baita azken baten, lortu nahi dana. Hala izanik, ikastetxea eta familien papera edo eginkizuna, garapen prozesu horretako gidari, laguntzaile eta lagungarri izatea da. Ikaslearen protagonismo honek, bere inplikazioa eta konpromisoa eskatzen dauz, metodologia eragingarriak eta ikaslearen partaidetza bultzatzen dabenak erabiliz; metodologia honeetan, ikasleak eginez ikasten dau, bere kabuz erantzunak bilatuz eta bere singulartasuna eta izaera pertsonala garatuz. FAMILIAK Pertsonak gizarte izakiak gara; besteenganako kontaktua beharrezkoa dogu. Gure izaera eta singulartasuna, besteekaz elkarbizitzan garatzen da. Horrela ba, ikaslearen garapen pertsonalak, bere gizarte garapena behar dau. Umearen lehen sozializazioa eta gizarte hezkuntza familia eremuan emoten da, eremu horretan besteonganako harremanean hasten baikara, beste izaera batzuk ezagutuz eta gure interesak besteen interesekin moldatuz. Familia da beraz, sozializazioa emoten dan lehen eremu naturala.

inplikazioa ‌

Behin eskolaratzean, ikastola eremuan, ikasleak familiz kanpoko harremanetara zabaltzen dira, horrek dakarren izaera eta egoera aberastasuna areagotuz. Etapa honetan be, funtsezkoa eta erabat beharrezkoa da familiaren lankidetza ikaslearen garapenerako. Zentzu honetan, lortzen doguzan fruitu eta emaitzak, ikasle, familia eta ikastolaren ekarpen eta lankidetzaren ondorio dira.

23


IRAKASLEGOA EZ DAN PERTSONALA

zerbitzua‌

Egunean zehar gure ikaslegoagaz tratu zuzenena irakaslegoak dauan arren, ikastolako gainontzeko zerbitzuetako lankideen lana, ikastolaren helburuak lortzeko erabat garrantzitsua dala uste dogu. Era honetan aipatu daikeguz: idazkaritza, gestio/ administrazioa, jantokia, erizaintza, mantenimendua, garraioa‌


IKASKETA EMAITZAK Lauaxeta Ikastolak, ikasleen ikasketa eta garapena dau helburu eta zentzu horretan, gure promozio emaitzak, ikaslego, familia eta ikastetxearen arteko talde-lanaren kalitatearen adierazle dira. Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxillergoko 1.006 ikasleren artean, dagokien mailako helburuak lortu ez dabezanak lau ikasle baino ez izateak, ikastetxeak emaitzakaz dauan konpromiso maila adierazten dau. Aipagarria da baita, unibertsitatera joan nahi izan daben ikaslegoaren %100ak, helburu hori lortu dauala. Hurrengo taulan 2.011-2.012ko promozio emaitzak (promozionatzen dauan ikaslegoaren %ak) jasotzen dira. Datu honeek iazko datuekaz konparatuz erakusten dira, baita Euskaliten agertzen diran, kudeaketa garatuko ikastetxeen batez bestekoagaz konparatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoko datuekaz konparatuz.

PROMOZIO KOPURUA MAILA

LI 2012

LI 2011

EUSKALIT 2011

CAV 2011

LI 2010

EUSKALIT CAV 2010 2010

6.LMH

98,6

100

96,4

96

98,7

97,7

96,6

1.BDH

100

98,9

Daturik ez

90

98,8

Daturik ez

90,7

2.DBH

100

100

92,51

90

97,8

90.85

89,9

3.DBH

100

94,3

93,47

90

100

91,11

89,7

4.DBH

98,7

100

91,93

91

95

91

90,8

1.BATX

98,9

97,5

90,55

89

96,7

91,1

89,2

2.BATX

98,6

98,8

88,71

90

98,7

85,36

82,9

Selektibitatea/ aurkeztuak

96

100

97,45

94

100

94,89

94,8

Selektibitatea/ 2.batx. matrikulatuak

93,2

97,6

78,64

68,3

98,7

78,17

Daturik ez

98,22

98,57

91,21

88,70

98,27

90,02

90,58

% selektibitatera aurkeztutakoak

Ikastetxe publikoak

60,31%

Ikastetxe pribatuak

77,77%

ikastola Lauaxeta

97,6% 25


lorpenak ‌


ALIANTZAK Gure bidean, ondoko erakundeekaz aliantzak mantentzen doguz, lana, ikerketa eta proiektu ezberdinak bultzatzeko, gure helburuen alde:

27


28

bide lagun ‌


KANPO AINTZATESPENA SARIAK Jasotako sarien ondorioz, erreferentzia bihurtu gara batez ere estatu Espainiarrean eta Europan. Adibide gisa: •2001- Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Qa (gehi 400 puntu EFQM ereduaren kanpoko ebaluazioan) •2001- Hezkuntzaren Kalitate Saria, Hezkuntza Ministerioarena •2002- Hezkuntzaren Kalitate Saria, Hezkuntza Ministerioarena •2003- Kudeaketaren Bikaintasunaren Urrezko Qa 2003an (gehi 500 puntu EFQM ereduaren kanpoko ebaluazioan) •2.004 eta 2006 - European Quality Award Finalist •Azkeneko bost urteetan, jarraian- “Espainiako estatuko ikastetxerik onena”, El Mundo egunkariak hezkuntza gehigarri berezian egindako rankingaren arabera. •2007- Prize Winner for Management by Processes & Facts saria, European Quality Fundation dalakoak emona. •2007- EFQM Excellence Award Winner, European Quality Fundation dalakoak emondakoa.

elkarlana …

•Azkenengo 3 urteetan, jarraian- Euskadiko Batxilergoko Ez ohiko Sariaren irabazle (15 ikasle baino ez dira aukertazen urtero, Euskal Erkidego osoan)

29


2011-2012 tarte honetan hurrengo aintzatespenak jaso doguz:

1 2 3 4 5 6 7 8

Espainiar Estatuko ikastetxe onena, El Mundo egunkariak urtero egiten dauen rankigaren arabera

9

Lauaxetako ikasle ohi batzuek, 3 urtetan jarraian (2009, 2010, 2011.ean), expedienterik onenak jasotzen dauen Sari Berezia eskuratu eben Bilboko Injenieritza Eskolan

7. “International heritage photographic experience”, UNESCOk emondako saria. DBH 2. mailako ikasle batek jasoa 2011.ean, eta DBH 3.mailako batek jasoa 2012.ean COCA COLA literatur saria: idazle gazteentzako lehiaketan, DBHko 2.mailako ikasle bat saritua 2012.ean European Youth Parlament. Batxilergo 1go mailako talde batek, Euskadi ordezkatu eban estatuko fasean 2011-2012.ean eta Europa 2012-13.ean. Lideres del futuro - Universidad de Navarrra, saria, 1go Batxilergo talde batek eskuratua 2012.ean IX Premio Francisco Javier de Landaburu- Eurobask ; Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua. 3.DBHko talde batek jasoa, 2012.ean El País de los estudiantes: estatu mailan finalista. 3.DBHko talde bat, 2012.ean

“Escuela Emprendedora” aintzatespena “EGIN eta EKIN”, Bizkaiko Foru Aldundiko Promozio Ekonomiko Sailaren programaren barnean, DBHk lortua 2010, 2011 eta 2012.ean

BISITAK Urtean zehar hainbat bisita eskaera jasotzen doguz, gure praktikak eta esperientzia erakusteko asmoz. Esate baterako: •Estoniako Hezkuntza Ministeritzaren delegazioa, gure Hezkuntza Eredua eta Kudeaketa Ereduan interesatuta. • Europar Batasuneko delegazioaren bisita • Holandako 3 unibertsitateren bisita, hizkuntzen trataera ezagutzeko asmoz.

30


31

gizartea ‌


KOMUNIKABIDEEN JARRAIPENA

“Renovar energías

Alumnos de la ikastola Lauaxeta organizan una exposición sobre energías renovables ofreciendo visitas guiadas para el resto de escolares zornotzarras Deia- 22/09/2011. http://www.deia.com/2011/09/22/bizkaia/duranguesado/renovar-energías

“Exposición sobre energías renovables

Las energías renovables vistas a través de los ojos de alumnos de segundo de la ESO de la Ikastola Lauaxeta de Amorebieta-Etxano es el tema de la muestra que hasta el día 29 se expone en el Centro Zelaieta. El Correo- 17/09/2011. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20110917/duranguesado/exposiciónsobre-energias-renovables-20110917.html

“El modelo educativo plurilingüe de Lauaxeta sirve de modelo a Estonia La ikastola Lauaxeta de Amorebieta recibió ayer la visita de una delegación”de Estonia con el fin de estudiar el proyecto de inmersión lingüística, basado en el trilingüismo, que se lleva a cabo en el centro zornotzarra. El Correo- 27/10/2011. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20111027/duranguesado/modeloeducativo-plurilingue-lauaxeta-20111027.html

“Organizaciones premiadas por EFQM expondrán sus experiencias en Armeria Eskola

Mari Tere Ojanguren, de la Ikastola Lauaxeta, hablará sobre la estrategia y resultados de este centro educativo El Correo- 09/11/201. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20111109/guipuzcoa/organizacionespremiadas-efqm-expondran-20111109.html

“El arte de innovar ” Improbables, creada por una firma vitoriana, lleva el trabajo de artistas La plataforma Conexiones al campo empresarial. Esta iniciativa ha unido este año, en su primera edición, a ocho empresas vascas, entre ellas la Ikastola Lauaxeta. El Correo20111212.html

12/12/2011.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20111212/alava/arte-innovar-

“Conexiones Improbables- Open Labs” -La Ser- 04/11/2011

-ETB- Noticias Teleberri- 03/11/2011 -Radio Euskadi- “Más que palabras”- 03/11/2011

“ Canciones de Navidad en Landako Gunea”

Tomarán parte Lauaxeta Ikastola, San Jose-Jesuitak Ikastetxea, San Antonio-Santa Rita Ikastetxea y Xaramel Taldea, además del Tronperri y Txoritxu Alai. El Correo- 17/12/2011. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20111217/duranguesado/cancionesnavidad-landako-gunea-20111217.html

32


“Amorebieta aprueba en sostenibilidad ”

Con el objetivo de favorecer el consumo responsable en la localidad, jóvenes de Urritxe Institutua, Larrea, El Carmelo, Karmengo Ama, Andra Mari Ikastola y Lauaxeta reflexionaron sobre los hábitos en fechas navideñas e hicieron llegar sus conclusiones al alcalde David Latxaga Deia- 20/01/2012. http://www.deia.com/2012/01/20/bizkaia/duranguesado/amorebieta-aprueba-ensostenibilidad

“Alumnos de Lauaxeta se clasifican para hacerse hueco en el Parlamento Europeo”

Son jóvenes, vizcaínos, sobradamente preparados, políglotas y cosmopolitas. Naiara Rodríguez, Izaskun Martín y Fátima Villa, de Galdakao, Etxahun González y Sonia Vergara, de Basauri, y la zornotzarra María Intxausti tomarán parte en la sesión estatal del European Youth Parliament. El Correo- 06/03/2012. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120306/duranguesado/alumnoslauaxeta-clasifican-para-20120306.html

“La Diputación reconoce a los emprendedores más precoces”

El programa Egin eta Ekin incentiva las ideas de negocio entre estudiantes Los cuatro accésits han recaído en alumnos de Lauaxeta Ikastola, Gernika BHI, el centro Txomin Aguirre y el IES Zunzunegi, por planteamientos tan innovadores como un sensor para personas ciegas, un patinete-maleta, un teléfono móvil ecológico y un bombón medicina. Deia18/05/2012. http://www.deia.com/2012/05/18/bizkaia/la-diputacion-reconoce-a-losemprendedores-mas-precoces

“Premios a los emprendedores escolares de Bizkaia ”

Se concedieron cuatro accésit, que recayeron en la ikastola Lauaxeta, el Instituto de Gernika, Txomin Agirre e IES Zunzunegi.

“Trasplantada... a la Universidad”

irekitasuna …

El Correo18/05/2012. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120518/vizcaya/premiosemprendedores-escolares-bizkaia-20120518.html

Una joven, alumna de la Ikastola Lauaxeta, recluida en su casa durante el curso tras recibir un riñón supera la Selectividad y aspira a ser profesora

El Correo- 08/07/2012. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120708/pvasco-espana/trasplantadauniversidad-20120708.html

“Lauaxeta escribe un relato con centros de otros cinco países

El Correo- 13/11/2012. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20121113/duranguesado/lauaxetaescribe-relato-centros-20121113.html

“La Ikastola Lauaxeta acoge un intercambio intercultural con seis países europeos ” Durangon.com- 09/11/2012. http://www.durangon.com/la-ikastola-lauaxeta-acoge-un-intercambiointercultural-con-seis-paises-europeos_es_0_15_5247.html

“El arco iris multicultural visita Lauaxeta Ikastola”

Hilero- 07/11/2012. http://amorebieta.com/el-arco-iris-multicultural-visita-lauaxeta-ikastola/

33


LAUAXETA IKASTOLA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.