Memoria 2013 2014 euskera

Page 1

MEMORIA

2013ko iraila - 2014ko uztaila

LAUAXETA IKASTOLA



AURKIBIDEA

0 00- AURKEZPENA

8 03- HEZKUNTZA DATUAK

4 01- FITXA TEKNIKOA

24 04- KUDEAKETA DATUAK


“konpromisoa

Artezkaritza Kontseilukideak: goitik behera eta ezkerretik eskumara: Juan L. Derteano, Asier Alea, Josu Arteta, Juan Mª Totorika, Unai Atristain, Iñaki Isasi, Carlos Alzaga, Juan R. Aurrekoetxea, Iratxe Olabarri, Nerea Lupardo eta Koldo Meso.

Zuzendaritza taldea, ezkerretik eskumara: Iñaki Malaxetxebarria, Edurne Zamalloa, Maritere Ojanguren, Xabier Arpide, Josu Astondoa eta Aitor Pagaldai


00 AURKEZPENA “Zure ulermenaz baliatzeko balioa izan egizu” Immanuel Kant

Kooperatibista agurgarria, Lehenik eta behin, Artezkaritza Kontseiluaganako konfiantza eskertu nahi neunskizu. Beronen kide garen guztiok, zorionekoak gara, Lauaxeta Ikastolaren proiektuan parte hartzeko daukagun aukera dala eta. Ilustrazioko pentsalariek, pertsonen arrazoia erabiliz, ezjakintasuna, superstizioa eta tirania menperatu eta mundu hobe bat eraikitzeko aukera geunkala sinesten eben. Zientzia eta arrazoia bitarteko ziralarik, aurrerapausuak emoteko bidea ezartzen eben. Balore bardintsuak aplikatuz, gure proiektuan aurrera dihardugu: “Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen”. Gizartea eta beraz ikaslearen perfila, aldatuz doaz azken urteotan eta honegaz batera, aukera bihurtu daitekezan mehatxuen aurrean aurkitzen gara. Aurrerantzean, pertsonal gaitasunak, ezagutzak baino garrantzitsuago izango doguz. Soft Skill deritzenak (besteen aurrean hitz egitea, talde lana, lidergoa, erabakiak hartzeko gaitasuna, ... ) eskakizun ohikoak dira lan arlotik. Aldi berean, ikasleek ezagutza iturri desberdinak geroz eta eskurago daukez, euren pentsaera geroz eta unibertsalagoa da eta ikasketa prozesuan protagonista izatea eskatzen dabe. Horren guztiaren zerbitzura, baliabide barriak darabilguz, baina beti ere, norbere buruarekiko leialak izanik, mitoak, superstizioak eta dogmak alde batera izten dabezan pertsonak hezteko asmoz.

Eskerrik asko barriro ere zuen konfiantzagatik,

Agur bero bat,

Unai Atristain Aranguren



Hezkuntza, are garrantzitsuago bihurtzen da gaur egungo moduko ingurune konplexu eta latzetan. Gure ikasleak, gaur egun lortzen dabezan ikasketei esker, etorkizuneko erronka eta zailtasunei aurre egiteko gai izango dira. Erronka hau garatzeko, ikastola eta familiak talde lanean aritu eta eredu bihurtu behar gara. Bide honetatik, gure proiektua “Pertsona garatuz, gizartea eraikitzen” eta ondoko konpetentziak garatzeko kultura sustatuko dogu: •Pertsona bakoitzaren adimen mota eta ikasketa erritmoa errespetatzen jakitea. •Bidean sortu daitekezan arazoei aurre egitea, jagokozan datuak bilduz, hausnarketa bultzatuz eta elkarrizketa konstruktibo batetan oinarrituz. Ikuspuntu honek, pertsona emozionalki sendoagoa bilakatzen dau eta azken batean zoriontsuagoa, norbere antsietatea eta pentsamendu negatiboak erregulatzeko gaitasuna emoten deutsozan heinean. Testuinguru honetan, gure ikasleen hezkuntza planteamendua egokitu behar da. Ezinbestekoa dogu XXI. mendeko ezagutzak eskatzen dauzan estrategia eta baliabideak barneratzea: proiektuak, learning by doing, teknologia barriak, konpetentzia bidezko ebaluazioa, autorregulazio emozionala, talde lana, arazoen ebazpena, etabar. Eta hau guztia, epe laburreko helburuak ere argi izanik: ikasleak kurtsoa menperatzea. Gure emaitzak, hain zuzen ere, hau lortzen dogunaren erakusgarri dira. Erakunde eta familia bezala, kontutan izan behar dogu hobekuntza, barrikuntza eta aldaketaren bidean, deserosotasuna ere, bide-lagun dogula. Baina gure lasaitasunerako, zentzu egokian dihardugu eta beste ikastetxe batzurentzat erreferentzia izaten jarraitzen dogu. Hau guztia kontutan izanda, zuzendaritzatik, zorionak eta eskerrak emon nahi deutsuedaz familia, langilego eta ikasleria guztiari. Guztion artean, ahaleginean, konfiantzan eta errespetuan oinarritutako ikasketa kultura sortzen baitogu.

Agur bero bat Lauaxeta Ikastola osotzen dozuen guztioi,

Mª Teresa Ojanguren Villalabeitia


“garapen pertsonala �

01


fiTXA tEKNIKOA


01 fiTXA tEKNIKOA

Pertsona garatuz gizartea eraikitzen Personal development to build a society Desarrollo personal para construir sociedad

MISIOA

Lauaxeta Ikastola familien kooperatiba da, irabazteko asmo bakoa, Administrazioak herri onurakotzat hartua, konfesionala, euskalduna eta eleanitza, gizartearekin konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia. Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei pertsona legez garatzeko laguntasuna ematea da, nork bere burua errealizatuta senti dagian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daitezan; era honetan, gizartea hobetzen lagunduz.

BISIOA

Lauaxeta Ikastolan hezkuntza-proiektu berritzaile bat garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea daukagu, baliabide eta zerbitzu osagarri bikainak eskeintzen dauazana. Azken honen adierazgarri dira, lortutako emaitzak eta gizarteagaz agertu dogun konpromisoa.

BALOREAK Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta berrikuntzaren iturri eta sorleku dalako Etenik bako hobekuntza Talde lana Baterako erantzukizuna Etenik bako trebakuntza Errespetu eta konfiantza giroa Ekintza eta dokumentu programatikoen arteko koherentzia -5-


“ hobekuntza 1367 ikasle 93 irakasle

14 langile ez dozente

6200m2 kirol instalazio estalietan 20350m2 kanpoko kirol instalazioetan -6-


02

“esperientzia... ”


HEZKUNTZA DATUAK


02 HEZKUNTZA DATUAK

Think ShARE: estimulazio goiztiarra, adimen aniztasuna eta pentsatzeko trebetasuna Hainbat dira adin txikietan burmuinak izan daikeen garapenaz aritzen diran ikerketak, hain zuzen ere garai horretako neuroplastizitatea eta eraikitzen diran konexio neuronalen ondorioz. Estimulazio goiztiarraren bitartez, era sistematiko eta sekuentzialean garatzen doguzan teknika, baliabide eta ekintzak gelaratzen doguz, 0-6 bitarteko umeen gaitasun kognitibo, fisiko eta psikikoak lantzeko baliagarriak diranak. Helburua ez da garapen naturala behartzea, aurreragoko ikasketetarako oinarri sendoak ezartzea baino eta hau, ikasleei esperientzia eta estimulu anitzak eta aberasgarriak eskeiniz egiten dogu. Bestalde, neurobiologia arloan egindako ikerketen arabera, burmuinean adimen desberdinekaz lotutako zonaldeak bereiztu daitekez. Honeek, Howard Gardner-en arabera, 8 izango litzatekez. Lauaxeta Ikastolan, Gardner-en adimen aniztasunaren teoria aplikatzen dogu, ikasleen ikasketa prozesu pertsonalizatu bat bultzatuz eta beti ere arazo eta erronkei aurre egiteko gaitasuna bilatuz. Proiektua gelaratzeko orduan, gure planteamendu metolodogikoa 4 formatotan egituratzen dogu. 1. Ikasketa gidatua 2. Ikasketa autonomoa 3. Jolas didaktikoa 4. Jolas sinbolikoa 5. Talde handiko dinamikak Formato metodologiko hau, continiuum baten barruan kokatzen da. Formatu gidatuenetik autonomo eta errealenera arte. Ikasketa gidatuan, irakasleak pentsamendu abileziak garatzen lagunduko deutso ikasleari gero trebetasun horreek hurrengo faseetara transferitzeko. Hau da, ariketa zehatz eta esplizituen bitartez arazoak ebazteko martxan jartzen diren prozesu mentaletaz konsziente egiten lagunduko deutsegu. Horretarako estrategia eta teknika zehatzak erabiliz. Zentzu honetan, ikasketa autonomorako tresna bezala inplantatu da IPAD-a ondorengo arrazoiengatik: 1. Ikasketa pertsonalizatua ahalbideratzen dauelako 2. Edukien aberastasun eta eskuragarritasunarengatik 3. Umeak direlako ikaskuntzaren prozesuan agente printzipalak, entsaio-errore metodoaren bitartez, ez bait dabe behar hirugarren pertsona baten zuzenketa, hau da, kasu honetan irakaslearena. 4. Erakargarritasuna, motibazioa eta beraz ikasketa esanguratsua bideratzen direlako


L Digitala: ikasketa pertsonalizaturako esparrua

Etorkizunerako hezitzeak, ezinbesteko dau teknologia barrien inguruko heziketa. Arlo honetan 2013-2014 ikasturte honetan ondoko ekintzak garatu doguz:

Estimulazi Goiztiarra, Haur Hezkuntzan: ikasketa esanguratsu eta pertsonalizatua helburu izanik, app-en erabilera.

Science proiektua, Lehen Hezkuntzan: Natur Zientziak ikasgaia ingelesez, erakargarriak diran eduki eta app-en bidez.

-5-6-

1x1 iPad proiektua, Lehen Hezkuntza 4. eta DBH 1. mailetan: iPada lanabes nagusi bezala, iTunes U, Moodle eta beestelakoetan dagozan edukiak landuz. Azpimarratzekoa da Lauaxeta Ikastolak literatura arloan egindako kurtso baten arrakasta. Informazio gehiago: http://ipadproiektua.wix. com/1x1lauaxeta

iPad aren inguruko formazio saioak: iPad-aren inguruan langile eta familiei zuzendutako formazio/ informazio saioak, beste ikastetxe batzuei zuzendutako formazio saioak (25 pertsona martxoan eta 60 abenduan). Ikasle eta familientzako IKT eta sare sozialen erabilera egokiaren inguruko saioak, ...


Sormenaren garrantzia Etorkizunerako hezkuntzak, ezagutzetatik harago joatea eskatzen dau, aldaketaren abiadura kontutan izanik ezin baitogu ziurtatu zeintzuk izango diran etorkizuneko ezagutzarik garrantzitsuenak. Hori dala eta, ezagutzetaz gain, ikasleek euren erronka eta arazoei aurre egiteko jokoan jarri deikezan konpetentzi eta garapenak lantzeari deritzogu garrantzitsuena. Gaitasun horreen artean, ezinbestekoa dogu sormena. Lauaxeta Ikastolan, norberak berez dauan sormenaz gain, beronen praktikagaz garatu daitekeen gaitasun bat dala uste dogu. Horrexegatik gure egunerokoan isladatzen dogu, sukaldaritza, antzerkia, eraikuntzak, etabar landuz.


Sormenaren inguruan, ikasturte honetan ondoko esperientziak izan doguz:

Popullar: Europar Batasunak bultzatutako proiektu bat da, teknologia eta musika bitar-teko dirala, hizkuntza desberdinen ikasketa bilatzen dauena. Batxilergo Oier, Uxue, June, Leire, Esti, David, Urtzi, Ane Mirari, Ane, Mikel, Jose Mari, Bego, Ainhoa, Leire, Ane, Irati, Zuriñe, Aitor, Araitz, Aruna, Itxaso eta Iratik parte hartu eben.

“Blas de Otero” argazki lehiaketa: Jose Mari Villa, 20 urtetik beherako kategorian garaile suertatu zan. Bere argazkia “Historia (casi) de mi vida” liburuaren pasarte batetan oinarrituta dago.

UNESCOko XVII Nazioarteko argazki lehiaketa: Itziar Tellería, irabazle “Hesiaren mugak” izeneko argazkiagaz.


Zientzia eta ikerketa

Zientziak eta teknologia Lauaxeta Ikastolako hezkuntzaren beste ardatz bi doguz. Horrela izanda, Robotika eta Programazioaren arloan gelan garatzen diran ekintzez gain, 2013-2014 ikasturtean, Elhuyar Zientzia azoka bezalako esperientziak izan doguz. Azoka hau, ikasturtean zehar eurek aukeraturiko gaien inguruan talde lanean ikertzen aritzen diran ikasleek garatzen dabe. Horretarako edozein ikertzailek bezala, galdetu, ikertu, diseinatu, eraiki, esperimentatu... eta horretaz guztiaz gain talde lanean aritzen dira. Lanak era bitakoak izan daitekez: -Ikerketa proiektua: ikerketaren bitartez eurak aukeratutako gai bateri erantzunak eta irtenbideak planteatuz. -Proiektu teknologikoa: produktu teknologiko bat diseinatu eta garatzen dabe, aurrez aukeratutako erronka bateri erantzuna emonez. Nora Postigo, Alazne BaĂąales, Irati Celada eta Ibone Aparicio, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, “Ikastolako fosilakâ€? lanaren ondorioz aipamen berezi bat jaso eben eta ondorioz Tecnalia korporazioan prakika batzuk egiteko aukera izan eben.


Udin: disziplina anitzeko ikasketa proiektuak Lauaxeta Ikastolan, UDIN deritzen lantaldeen bidez, disziplina anitzeko proiektuak lantzen doguz. Gela eta ikasgai desberdinak nahastuz, ikasleek, gaurkotasuna dauan gai bateri buruzko irtenbideak proposatu behar dabez, arlo desberdinetan ikasitakoa aplikatuz. Enpatia, sormena, adierazteko gaitasuna, autonomia, ikasten ikasteko gaitasuna, talde lana, erantzunkizun soziala, ekimena, ... garatzen dira proiektu honeen bitartez. Testuinguru honetan eta 2013-2014 ikasturteari dagokionez, ondoko Udin-ak aipatu daikeguz: Kultur aniztasuna (DBH 1), Energia aurrezpena (DBH 2), Smart Communities (DBH 3) eta Orientazioa (DBH 4), kurtso horretatik aurrera egin behar daben ikasketa aukeraketan laguntzeko ideiaz. Era berean, Batxilergoan, ikasleen prestaketa eta etorkizunerako hartu behar dabezan erabakietan laguntzeko asmoz, “Lortuko dot� disziplina anitzeko ikasketa proiektua garatu zan. Bertan, ikasleek, ikasle ohien lan-testigantzak entzuteko aukera izan eben, eta aldi berean, eurek aukeratutako enpresetan bisita-praktikak egiteko aukera, bakoitzak buruan eukan lanaren errealitatera gerturatuz.

Bideoak ikusteko:

https://vimeo. com/84936482

...

https://vimeo. com/93983673


Gure gazte idazleak: literatura sustatuz

Norbere ideiak adierazteko gaitasuna eta sormena gure ikasleen etorkizunerako gaitasun baliagarriak direla argi dago. Beste batzuen artean, honeek dira gure ikasleek erakutsi dabezanak ikasturte honetako esperientzietan:

Coca Cola literatur lehiaketa: aintzatespenak Maitane Uribarri, Irene Zarrabeitia, Iraide Aurrekoetxea, Ainara Iraragorri, Maria Elorz eta Telmo Badaseri.

“Klarinete zaharra”, ikasleek adin-artekotasunaren inguruko proiektu batean idatzitako liburua. BEC-eko Feria Nagusin aurkeztu zan, baita Durangoko azokan ere. Idazleen artean: Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel Hernández, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategui, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea Pereda, Leire Dávila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Araitz Peña. Liburu digitala eskuratu nahi izanez gero:


Nazioarteko esperientziak Etorkizunerako hezkuntzak, nazioartekora begirada bat eskatzen dau, gaur egunean jadanik lurraldeen arteko mugak geroz eta lausoagoak baitira. Ildo honetatik, aurreko urteetako esperientziari jarraituz, 20132014 ikasturtean European Youth Parliament proiektua aipatu behar dogu. Europar Gazten Parlamentua, Europar Batasunak bultzatutako ekimen bat da. Parte hartzen daben gazteek, gaurkotasunean dagozan gaietaz debatean aritzen dira, euren ikuspuntua argudiatuz, beti ere ingelesa erabiliz eta arazoen ebazpenerako hitzaren balioa azpimarratuz. Hirugarren urtez, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, estatu eta Europa mailan, Euskadi ordezkatzeko ohorea izan dabe. Irati Zallo, Araitz Peña, Mikel Pascual, Bego Meabe, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi izan dira aurtengo ikasturtean esperientzia hau bizi izan dabenak. Batzuk gainera, europar gazte parlamentarien taldea osotzera pasatu dira, hurrengo European Youth Parliament ekitaldiak antolatzeko aukera izango dabelarik. Informazio gehiago: http://www.eypej.org/ Aldi berean, esperientzia hau dala eta, Radio Euskadiko “Boulevard” eta Cadena Ser-go “La ventana” irratsaioetan izan ziran hizlari. Audioak entzun ahal izateko: Radio Euskadiko “Boulevard”:

Cadena Ser-go “La ventana”:

Arlo honetan, Comenius programa ere aipatu behar dogu. Programa honek, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzan, europar dimensioa indartzeko helburua dauka, ikastetxeen arteko mugikortasun eta kooperazioa bitarteko dirala. Programa honen baitan, hainbat herrialdegaz izan gara: Alemania, Polonia, Italia, Turkia, Lituania, ...

Internazionaltasunari dagokionez baita, gure batxilergoko ikasleek La Rochelle-era egindako interkanbio programaz ere hitz egin behar dogu.


Mundura zabalduz: hizkuntzak

Ingelesari dagokionez, Lauaxeta Ikastolan, legez zehazten dan eskeintzaz gain, curriculum-a aberastu egiten dogu, ikasleria eleanitza lortzeko asmoz. Dagokion hezkuntza etaparen arabera (Haur Hezkunza, Lehen Hezkunta, Bigarren Hezkuntza edota Batxilergoa), ikasleek derrigorrezko saioak eta aukerakoak ere badaukez eta hizkuntzei dagokienez, ibilbide pertsonalizatu bat garatu ahal dabe. Bestalde DBHn, ikasleek frantsesa eta alemanaren artean aukeratu daikee baita.


Baloreak, elkarbizitza eta ikasketa-zerbitzu solidarioa Egunerokoan eta tutoretzan garatzen diran, eta ikastolak erakunde mailan gauzatzen dauzan ekintza solidarioetaz gain, Batxilergo ikasleen bolondres ekintzak azpimarratu daikeguz: jantoki soziala, laguntza akademikoa, ekorropa, pertsona nagusiei atentzioa, bidezko merkataritza, ... Cรกritas, Ekorropa, Ametsak, Kidenda, Igurco, Carmelitas-Bilbao jantokia, ... eta bestelako erakudeen eskutik. Aldi berean, ikasle nagusiek txikiagoenganako dauken jarrera aipatu behar dogu: ikastolara iristean, 2-3 ikasle txiki bakoitzeko ikasle nagusi bat dago erreferente eta laguntzaile. Honeek, ume bakoitzari autobusetik gelarainoko bidean laguntzen deutse eta hau are garrantzitsuago bihurtzen da lehenengo aldiz ikastolara datozen umeen kasuan. Era honetan lasaitasuna, segurtasuna, babesa eta laguntza jasotzen dabez txikitxoek eta arduratasuna, alkar laguntza, ... bezalako baloreak barneratzen dabez nagusiek. Ildo beretik, nagusiek txikiagoentzako egiten dabezan hainbat ekintza aipatu daikeguz: antzerkia, esperimentuak, ipuin-kontaketak, ...


Bestelako ikasketa ekintza batzuk Ospakizun eta ekitaldi bereziei jagokenez, 2013-2014 ikasturtean, ondokoak izan doguz:

Agur jaia

Aste Kulturala

Euskara eguna

Zuhaitz eguna

Ihauteriak

Txitxiburduntzi

Ikastolako jaia

Gabonak...



Emaitzak

Lauaxeta Ikastolak ikasleen ikasketa dau helburu eta inor atzean itzi gabe emaitza apartekoak euki daitekezala uste dogu; gure emaitzek holan erakusten dabe, hain zuzen ere. Hau, ikasleen konpetentzien garapena bilatuz baino ez da posible eta berau lortzeko ikasle, familia eta irakasleen elkarlana bitarteko dala. Ondoko taulan, 2013-2014 ikasturteko promozio emaitzak (promozionatzen dauan ikasleen %ak) aurkezten dira. Datuak, iazko ikasturteagaz konparatuz erakusten dira, baita Euskaliteko kalitate kudeaketa garatua dauken erakunde eta EAEko ikastetxeen bataz bestekoagaz konparatuz ere:

Ikasleek jasotako sari eta aintzatespenak Aparteko promozio emaitzetaz gain, gure ikasleriaren bikaintasuna baloratzekoak dira. Honen adibide gisa ondokoak aipatu daikeguz:


1 2 3 4 5 6 7

UNESCOren “International heritage photographic experience”, Itziar Telleria, saridun.

5. Blas de Otero argazki lehiaketa: Jose Mari Villa, 20 urtetik beherako kategorian, garaile.

“European Youth Parliament”, Lauaxeta Ikastola 3. urtez nazioarteko fasera pasatzen da. Partehartzaileen artean: Irati Zallo, Araitz Peña, Mikel Pascual, Bego Meabe, Markel Hernandez eta Ainhoa Larreategi.

Coca Cola literatura sariak: Ainara Iraragorri, Iraide Aurrekoetxea, Maitane Uribarri, Maria Elorz, Telmo Badas, Maitane Uribarri eta Irene Zarrabeitia. “Klarinete Zaharra”, ikasleek, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, idatzitako liburua. BEC-eko Nagusi ferian eta Durangoko azokan aurkeztua. Ikasle idazleen artean: Helena Gorroño, Irene Zarrabeitia, Markel Hernández, Jose Mari Villa, Ainhoa Larreategui, Ane Atxutegi, Ane Rafols, Nerea Pereda, Leire Dávila, Mirari Cimadevilla, Irati Zallo eta Araitz Peña. Elhuyar-en zientzia azoka: Nora Postigo, Alazne Bañales, Irati Celada eta Ibone Apariciok “Ikastolako fosilak” lanagatik aipamen merezi bat jaso eben eta ondorioz, guztiek, Tecnalian praktika batzuk egiteko aukera izan eben. Batxilergoan, bikaitasunaren aintzatespena: batxilergoko 16 ikaslek, bikaintasunaren aintzatespena jaso eben. Zorionak Andoni Echevarria Arcelay, Aitor Rodriguez Sanchez, Ane Sanz Rekalde, Ane Astigarraga Martinez, Leire Bizkarra Churruca, Iñigo Perez Delgado, Paula Zubillaga Blanco, Itsaso Sedano Ibarrreche, Estibaliz Zuluaga Basaguren, Deiene Aldeiturriaga Uriarte, María Alfonso Barreña, Leire Arlucea Marquínez, Uxue Derteano Guinea, Ane Gonzalez Arruebarrena, Estibaliz Martínez Aretxederreta eta Nerea Céspedes Fernández!

guztioi, zorionak eta aurrera!


03

“ aintzatespena ”


KUDEAKETA DATUAK


03 KUDEAKETA DATUAK

Autoformazioa e I+G Ikasketa prozesuak, ikaslea protagonista izatea eta beronengan ikasketa esanguratsu bat lortzea izan behar dauz helburu. Horrela izanda, irakaskuntzan erabilten diran metodologiek, etenbako hobekuntza eta berrikuntza eskatzen dabe. Helburu hau errealitate bihurtzeko, irakaskuntza, tutorizazio eta familienganako harremanetaz gain, ikastolako irakasle guztiak, bardinen arteko autoformazio talde baten kide dira. Talde honeetan, irakasleak metodologia barriak ikertu, baliabide propioak garatu eta gelan aplikatzeaz arduratzen dira. Gaur egungo autoformazio eta I+G taldeak, ondokoak dira: UDIN- Disziplina anitzeko Unitateak

Gaurkotasuna daukan gai baten inguruan, ikasleek gauzatzen dabezan proiektu multidisziplinarrak, ikasgai ezberdinetan ikasitakoa aplikatuz.

ABP- Arazoetan Oinarritutako Ikasketa

Ikasleari plantetautako egoera edo arazoak, arazoen ebazpenerako faseak eta teknikak erabiliz, irtenbidea proposatu dagian.

LKT- Ikasketa Kooperatiboa

Ikasleen arteko kooperazioa oinarri dala lortutako ikasketa, materia bakoitzeko edukien ikasketaz gain, talde-lanaren gaitasuna garatzeko baliagarri dana.

MKT- Ebaluazioa, rubrikak eta Ebaluazioa eta etenbako feedback-a, ikasketa autonomoaren iturri legez. feedback-a Eglish Team

Ingelesaren irakaskuntzarako estrategia eta metodologia berrien hobekuntza eta garapena.

Elkarbizitza

Norbere garapenerako, elkarbizitza eta inguruneko eremuen kudeaketa egokiaren garrantzia.

Science

Lehen Hezkuntzan, Natur Zientzietako eduki batzuk ingelesez gauzatzea, hizkuntza honetako erabilera gaitasuna bultzatzeko asmoz.

Psikomotrizitatea

4 urteko mailan psikomotrizitate saioen adaptazioa, ikasketa esanguratsua bultzatzeko asmoz.

Estimulazio goiztiarra

iPad projects

Scratch

3 urteko mailan ikasleen gaitasunak eta potzentziala gehiago hedatzea eta garatzea bilatzen dauen proiektua.

iPad-aren erabilera hedatzea, eduki kurrikularren garapena bilatzeko baliabide bezala. Ikaslearengan sormena, talde-lana eta arrazonamendua bultzatzeko asmoz garatzen dan programazio lenguaia.

Ildo beretik, Lauaxeta Ikastolako IKT taldea sortu da, ikastolan teknologia barrien inguruan gauzatuko diran ekintza guztiak koordinatzeko helburuarekin. Langilegoaren formazioari dagokionez, zuzendari, tutore eta koordinadore guztiek, coaching formazioa jaso dabela aipatzekoa da baita. -25-


-26-

“inplikazioa ”


Erakunde aintzatespenak

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zalarik, Kursaal-en ospatutako ekitaldi batean, Lauaxeta Ikastolak Eskola Jasangarriaren zirutagiriaren barriztapena jaso eban Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Era berean, aipatzekoa da “El Mundo” aldizkariaren hezkuntza gehigarriak urtero eginiko estatu mailako ikastetxe hoberenen ranking-ean, 8. urtez lehenengo posizioan agertzen garela.

Erantzunkizun soziala

2013-2014 ikasturtean, ondoko ekintzak gauzatu dira:

Erropa bilketa solidarioa: Fundación de asistencia a la educacion GLOR-entzat (htpp://www.glorr.org)

Liburuaren azoka Jostailuen azoka solidarioa: solidarioa: eskerrak famili guztiei! familien laguntzari esker, 1.252 € jaso eta “La otra mirada” ONG-ari bideratu jakozan (http://laotramirada.info)

Janari bilketa: Banco de Alimentos-eri lagundu geuntsan, zuei esker.


Hitzaldiak

2013-2014 ikasturtean zehar, ondoko foroetan izan ginen:

ACADEKonpetentzien inguruko esperientziari buruz hizlari. https://www.youtube.com/ watch?v=TfMGpSWBMsc//

EUSKADI IRRATIAFaktoria- Adimen handiko ikasleak. http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1701002/adimenhandiko-umeak-mensa-aupatuz-lauaxeta-ikastola/

ERKIDEHezkuntzaren etorkizuna. http://www.erkide.coop/kongresua/index.php?id=es

INNOBASQUEHezkuntzan esperientzi barriztatzaileak aztergai. https://vimeo. com/79177074

INNOBASQUERADIO EUSKADIErronkak, hezkuntza Hezkuntzaren inguruko eta emozioak. debatea https://www.youtube.com/ http://www.eitb.tv/es/ watch?v=tS4lgH6maj4 radio/radio-euskadi/boulevard/2514934/2610234/ boulevard-informativo-06-10-2014/

-28-

CADENA SER- “10” Hezkuntzaren osogaiak. http://sdmedia.cadenaser.com/ cadenaser/podcast/audios/se rseremsbil_20130930csrcsrs oc_8_Aes.mp3

ONDA VASCAHezkuntza eta goi mailako gaitasunak.


“konpetentziak. ”


Lauaxeta Ikastola, beste erakunde batzuei laguntzen 2013-2014 ikasturtean, ondoko bisitak izan genduzan: Konpetentzien inguruko ebaluaketa

Kudeaketa estrategikoa

Elkarbizitzarako hezkuntza

Dibertsitatea eta identitate pertsonala

Badalona-ko L’Escola Garbí Pere VergésElkarbizitza eredua, IKT-ak eta konpetentzien inguruko ebaluaziori buruz.

Suediako delegaritzagure kalitate sistema ezagutzeko 12 alkateren bisita.

Irlandako delegaritzaLauaxeta Ikastolaren elkarbizitza plana ezagutzeko jasotako bisita.

ArartekoaIñigo Lamarka Arartekoaren bisita, identitatea eta garapen pertsonalaren inguruan sakontzeko.


EFQM Kudeaketa Eredua

Lauaxeta Ikastolak kudeaketa garatuarenganako agertzen dauan konpromisoa argia da, kalitatezko hezkuntza batek, kalitatezko kudeaketa bat eskatzen baitau. Ibilbide luzea daroagu kalitatearen kudeaketan EFQM ereduagaz hasi ginanetik eta geroago zilarrezko Q-a (2001) eta urrezko Q-a (2003) lortu genduzanetik. Aldi berean, Lauaxeta Ikastola Club 500 delakoraren kide da, EFQM ereduan, 500 puntutik gora jaso dabezan beste erakunde batzuekaz batera. Ildo beretik: -Lauaxeta Ikastola, Euskalitegaz bat Kudeaketa Garatuaren Ereduaren garapenean era aktibo batetan parte hartzen ari da. -Lauaxeta Ikastolako zuzendariek, kalitate ebaluatzaile gisa parte hartzen dabe, beste erakunde batzuei lagunduz. -Kalitatearen inguruko formazioetan parte hartzen jarraitzen dogu.

“kalitatea �

Arlo honetan ere bisitak jaso izan doguz eta Pierburg S.A. enpresagaz akordio bat sinatu dogu, kudeaketa esperientziak elkartrukatzeko helburuz. Pierburg S.A, KSPG AG taldearen parte da eta mundu mailan automoziorako osogaien diseinu, garapen eta produkzioan lidergoa dauka.


-32


Lauaxetaren lagunak, sare sozialetan Kanpo komunikaziorako aukera gehiago izateko asmoz eta zuen ezagutzan interesgarri izan daitekezan barri, artikulu eta estekak helarazteko helburuz, Lauaxeta Ikastolak interneten dauan presentzia areagotu dogu. Gaur egunean, besteak beste, ondokoetan aurkitu gaitzakezu. Zure eskura dozuz:

http://www.lauaxeta.net

http://lauaxeta-ikastola. blogspot.com.es/

https://www.facebook. com/lauaxeta.ikastola

https://twitter.com/ lauaxetaikastol

http://www.pinterest. com/lauaxetai/

525 lagun (Lauaxeta Ikastola)

1173 lagun (Ikasle Ohiak). Urteak aurrera, baina harremana mantenduz!

219 jarraitzaile

eratu barriena, denetan

-33-


Lauaxeta Ikastola-ko blog-a

-34-


Komunikabideen jarraipena

Aprendizaje para toda la vida- Jornada de Innobasque dedicada a las buenas prácticas en la enseñanza El País Bilbao 24/09/2013 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/09/24/paisvasco/1380036449_573256.html El iPad, herramienta para el aprendizaje El País. Edición digital y edición impresa. 29/09/2013 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2013/09/28/paisvasco/1380393777_903726.html Lauaxeta Ikastolan IPAD erabiltzen hasi dira Hilero Zornotzan. 2013/10/09 http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolan-ipad-erabiltzen-hasi-dira/ Lauaxeta Ikastola apuesta por el iPad Esta herramienta se integra en los programas del centro para la mejora del aprendizaje Deia. 2013/10/10 Ingredientes para la educación “10”- Ejemplos de aplicación local Cadena Ser- “Hoy por hoy”- 2013/09/30 http://sdmedia.cadenaser.com/cadenaser/podcast/audios/serseremsbil_20130930csrcsrsoc_8_Aes.mp3 Adimen handiko ikasleak Euskadi Irratia, Faktoria- 2013/10/24 http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1701002/adimen-handiko-umeak-mensa-aupatuz-lauaxeta-ikastola/ Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, UNESCOko Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketan garaile Hilero Amorebietan- 2013/12/04 http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastolako-ikasle-bat-unescoko-monumentuei-buruzko-nazioarteko-argazki-lehiaketarenxvii-edizioan-garaile/ Itziar Telleria, resulta premiada en la UNESCO El Correo- 2014/ 01/02 http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20140102/duranguesado/itziar-telleria-resulta-premiada-20140102.html Jóvenes expertos en reciclaje Escolares se reúnen con el alcalde de Amorebieta-Etxano en el Consistorio Deia, 2014/01/25 http://www.deia.com/2014/01/25/bizkaia/duranguesado/jovenes-expertos-en-reciclaje Estudiantes de la ikastola Lauaxeta, se reúnen en San Sebastián con investigadores, en el marco del proyecto de Zientzia Azoka de Elhuyar http://www.20minutos.es/noticia/2081011/0/ y http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10002239 Rankig de los 100 mejores colegios de España- El Mundo Lauaxeta Ikastola, Europear Gazteen Parlamentuko europear mailako azken fasera pasatu da, hirugarren urtez Nuestros jóvenes en Boulevard. Radio Euskadi http://www.eitb.com/es/audios/detalle/2228644/lauaxeka-ikastola/ Una delegación sueca visita Lauaxeta Ikastola, para conocer su sistema de calidad http://amorebieta.com/una-delegacion-de-suecia-visita-lauaxeta-ikastola-para-conocer-de-cerca-su-sistema-de-gestion/ Nuestros jóvenes en Cadena Ser, comentando las elecciones. http://www.cadenaser.com/euskadi/audios/ventana-euskadi-21-2014/csrcsrpor/20140521csrcsreus_34/Aes/ En Bizkaia va a haber espacio para el talento local y para profesionales de todo el mundo. Programa Talentia DEIA. Edición impresa. 21/09/2014 http://www.deia.com/2014/09/21/economia/en-bizkaia-va-a-haber-espacio-para-el-talento-local-y-para-profesionales-detodo-el-mundo

-35-


Lauaxeta Ikastola enseñan a sus alumnos a enfrentar los retos de la sociedad (edición impresa y digital) El País Bilbao 228/09/2014 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/09/29/paisvasco/1412001770_405191.html Lauaxeta Ikastola, en Onda Vasca. Onda Vasca, 30/09/2014- 11:30

Lauaxeta Ikastola, en Radio Euskadi, Boulevard. Radio Euskadi, 06/10/2014- 9:00 Jornada titulada ‘Innovando con la gestión de las emociones’ El Correo, http://agenda.elcorreo.com/evento/innovando-con-la-gestion-de-las-emociones-440602.html La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividad http://www.estrategia.net/estrategia/UltimaHora/tabid/615/ItemID/2955/View/Details/Default.aspx La gestión de las emociones favorece la innovación en las organizaciones y eleva su competitividad http://www.humania.tv/noticias/la-gestin-de-las-emociones-favorece-la-innovacin-en-las-organizaciones-y-eleva-sucompetitividad Innobasque pone en valor buenas prácticas vascas de modelos de aprendizaje innovadores http://www.20minutos.es/noticia/1928436/0/#xtor=AD-15&xts=467263 Debate especial sobre educación en Radio Euskadi- Boulevard 7/10/2014 http://www.eitb.tv/es/radio/radio-euskadi/boulevard/2514934/2610234/boulevard-informativo-06-10-2014/ Visita de una delegación irlandesa a Lauaxeta Ikastola 22/10/2014 http://ccaa.elpais.com/ccaa/2014/10/21/paisvasco/1413917873_443860.html Una delegación de Irlanda del Norte, visita Lauaxeta Ikastola, interesándose por su Plan de Convivencia 23/10/2014 http://amorebieta.com/una-delegacion-de-irlanda-del-norte-visita-lauaxeta-ikastola-interesandose-por-su-plan-de-convivencia/ El odio y el resentimiento no conducen a nada Alumnos de Lauaxeta comparten su Plan de Convivencia con una delegación de expertos de Irlanda El Correo- Duranguesado- 24/10/2014 Lauaxeta Ikastola obtiene la renovación de certificado de Escuela Sostenible Hilero, 7/11/2014 http://amorebieta.com/lauaxeta-ikastola-obtiene-la-renovacion-del-certificado-de-escuela-sostenible/ Ingurugiroagaz duen konpromisoa berritu du Lauaxeta Ikastolak Anboto, 17/11/2014 http://anboto.org/zornotza/1415366428048

-36-



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.