230520-geroa-hh-patioa.eus

Page 1

Geroa ikastolako Haur Hezkuntzako patioa arriskutsua da gure seme-alabentzat

Idazki honen bidez, gure kezka helarazi nahi dugu Geroa ikastolako Haur Hezkuntzako jolastokiak gure seme-alabentzat suposatzen duen arriskuagatik

2022ko Aste Santuan hasi ziren patioko obrak, hurrengo ikasturteko hasierarako bukatuta egoteko asmoz. Baina, ikasturtearen hasieran patioko lanak bukatu gabe zeuden oraindik; zaburik gabe eta, bata behean eta bestea goian dagoenez, jolastokiak banatzen dituen hesiaren ordez, obretako hesi batekin Arriskutsua zen: ikastolan elkarrekin jolasten zeuden 4 urteko ume biren gainera erori zen Horietako batek hilabete bat baino gehiago iraun zuten hematomak izan zituen begian eta sorbaldan. Irailaren 14an gertatu zen hori eta hiru hilabete igaro ziren Getxoko Udalak hesia ipini zuen arte, istripua gertatzerakoan familiak eta ikastolak Udalean kexa aurkeztu zuten arren, medikuaren partearekin batera

Horri gehitu behar zaio inguruko horma erori egin zela; Maidagan kalean, Nuestra Señora de Europa ikastetxetik hurbilen dagoen sarreratik parez pare zihoan harrizko horma, alegia Horren ordez, obretako metalezko heziak ipini zituzten, ondoan altxatzen ari diren etxebizitza-blokearen lanen ondorioz tolesten hasi zena eta, martxoaren 7an, haizearen ondorioz erori zena.

Behin, egoera salatuta, Getxoko Udalaren erabakia hesi perimetrala berriro ipintzea izan zen, alboko etxea altxatzen ari den eraikuntza-enpresak horma egin arte Apirilerako egongo zela esan zuten; ikasturtea bukatzear dago eta ez dute ezertxo ere egin.

Zabuak

2023ko maiatzaren erdialdean gaude eta jolastoikiaren itxura ez da izan beharko lukeena: plastikozko hesi eramangarriak daude eta, Haur Hezkuntzako eraikinaren aurrean, patioko zati bat itxi egin dute

Egitura metalikoko zabuetako batek ere arazoak eragin ditu Estreinatu zuten egun berean, neska bat erori zen eta, kolpearen ondorioz, hematoma kapsulatua dauka buruan Baina, jakin dugunez, ez da hori izan istripu bakarra, gutxienez, beste ume batek istripua izan eta arreta medikua jazo behar izan baitzuen. Hesiak eta zabua ipini zituztenetik patioa arriskutsua da.

Udalaren irtenbidea zabuan bi taula ipintzea izan da, hesi gisa, zabuen toki arriskutsuenean, nahiz eta hori ez izan istripuak gertatu diren toki bakarra.

Amaitu aurretik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi emandako data guztiak sistematikoki bete ez dituela

Udalak

Gurasoekin ere ez dira harremanetan ipini, konponketekin amaitzeko data berriak emateko

Ezbehar handiagoa gertatu aurretik egoera konponduko delakoan,

Agur bero bat

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.