Euskera prensa DANTZALDIA 2016

Page 1


2016 – XVII. edizioa REKALDE ARETOA BARAKALDO ANTZOKIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA AZKUNA ZENTROA LA FUNDICION BBK ARETOA

EGITARAUA 2016 Irailak 22 - Rekalde Arte Garaikide aretoa Inaugurazioa Kor’sia- Dantza Konpainia Nazionala-Sorkuntza Erresidentzietarak Irailak 23 - Barakaldo antzokia Kor’sia- Dantza Konpainia Nazionala-Sorkuntza Erresidentzietarak Cul de sac (Juan Muñoz eskultoreari omenaldia) Irailak 24 - 25- La Fundición Cie. Laroque | Helene Weinzierl - Austria Democrazy Urriak 6 - Azkuna zentroa Cláudia Dias - Lisboa Monday - Whatch out for the right! Azaroak 3 - BBK aretoa La Veronal - Bartzelona Russia Azaroak 26 - Guggenheim Bilbao museoa Cía. Po Cheng Tsai - Taiwan Floating flowers - Huning/Muning - ... Abenduak 7 - BBK aretoa Rocío Molina - Sevilla Nueva creación JARDUERAK: -

Bideo-zinema CHOREOSCOPE lankidetzarekin Bitartekaritza tailerrak Topaketak artistekin Master-class-ak / Worshop-ak, DANTZABIZekin kolaboratuz


DANTZALDIA 2016

Edizio berri bat, dantzak une hauetan ordezkatzen duen kaleidoskopio handi horri begiratzeko, esplorazioz, sorpresaz eta enkontruz beteriko kaleidoskopio handiari so egiteko. Sortzaileekin batera, kolore-paleta horrek konposizioaskatasunera, behaketa estetikora, tradiziora, kritika sozialera… eramango gaitu. Irailaren 22an ospatuko dugu jaialdiaren inaugurazioa Cul de sac piezaren zati batekin. Cul de sac Kor´Sia konpainiaren lan bat dugu eta Mattia Russo eta Antonio de Rosaren eskutik sortu da (biak ala biak CNDko dantzariak ere badira). Juan Muñoz artista plastikoaren omenezko pieza honen jatorrian Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren erresidentzia-kolaborazio berezi bat dago eta bere estreinaldi absolutua Barakaldo antzokian ikusiko dugu, irailaren 23an. Irailaren 24an eta 25ean, Helene Weinzierlek zuzentzen duen Vienako Laroque konpainia gurekin jolastuko da Democrazy-ari buruzko bere galdera sorta osoarekin. Urriaren 6an Claudia Dias Portugaletik etorriko da, eta K.O. utzi gaitzake ekarriko duen boxeo-konbate zorrotzarekin. La Veronalek eta Marcos Morauk Errusiara eramango gaituzte azaroaren 3an Russia izeneko piezarekin, Baikal lakura hain zuzen ere, beldurraren irudikapen geografiko bezala. Azaroaren 26an Po-Cheng Tsaik zuzendutako Taiwango B. Dance konpainiak Asia hego-ekialdeko tradizioetan inspiratutako lan batzuk ekarriko dizkigu bizitza eta bere errituei buruz hitz egiteko. Eta amaitzeko, Rocío Molinak bere Sorkuntza berria emango digu. Chaillot antzokian orain gutxi estreinatu den errezitaldi honek Molinaren gorputza dauka instrumentu bikaintzat, eta instrumentu horrek gainontzeko guztiei laguntzen die planteamendu diptikoko pieza honetan. Dantza-profesionalentzat eta dantza-ikasleentzat: Tailerrak. Dantzabizekin kolaboratzen (Bizkaiko Dantza Etxea) egingo dira berriro ere, erakunde horrek antolatzen dituen Ibilbide Pedagogikoen osagarri. Mattia Russok eta Antonio de Rosak emango dituzte beren metodologia eta unibertso koreografikora hurbiltzeko eskolak. Ohikoa den legez, zineaz ere gozatuko dugu, kasu honetan Choreoscope jaialdiaren hautaketa batekin eta gorputzarekin nahiz dantzaren bilakaerarekin erlazionaturiko hainbat solasaldirekin. Profesionalen topaketek eta bitartekaritza lanak kontaktu eta denbora partekatuen zirkulua osatzen lagunduko dute, bai ikusle porrokatuekin bai hain porrokatuak ez diren baina nahi izango luketen ikusleekin.. Gune kolaboratzaile guztiek –Rekalde aretoak, Barakaldo antzokiak, La Fundición-ek, Azkuna zentroak, BBK aretoak, Guggenheim Bilbao museoak…–, sortzaile guztiek eta jaialdiaren ekipoak dituzue zain. Begirada “bakun” eta “pluralak” izango dira, berriro ere zuen begiraden enkontrura joango direnak.


www.kor-sia.com Irailak 22 - REKALDE ARETOA 20etan DANTZALDIA jaialdiaren INAUGURAZIOA CUL de SAC (zati bat)

Kor’sia konpainiaren sorkuntza honetan parte hartzen dute Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzari batzuek. Bere bertsio osoan, eta Barakaldo antzokiarekin konplizitateak gehituz, 2016ko DANTZALDIA jaialdia inauguratuko du estreinaldi absolutu gisa. Kor’sia konpainiak parte hartu du Dantza Konpainia Nazionalaren Sorkuntza Erresidentzietarako deialdian, eta bertan ikerketa-proiektu bat garatu du “gizaki ororen errealizazio nahiak oztopatzen dituzten muga fisiko eta mentalak” gaitzat hartuta. Horiexek izan ziren Mattia Russo eta Antonio de Rosa koreografoen abiapuntuak eta lan horretatik jaio zen Cul de Sac pieza sortzeko proposamena.


www.kor-sia.com

Barakaldo antzokia - Irailak 23 – 20.30etan / Estreinaldi absolutua KOR’SIA italiar-espainiar konpainiaren sorkuntza honetan parte hartzen dute Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleki dantzari batzuek.

CUL de SAC Erreferente behinena Juan Muñozen unibertsoa da. Esandako espainiar artista 2001ean zendu zen, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso eta urtebetera. Arazorik gabe esan ahal dugu Cul de Sac lanak “esportatu” egiten duela eskultorearen iruditeria, bere figura monokromatikoei –gris berunekoak– bizia emanez, eta mugimenduan blaituz haren instalazioek iradokitzen dituzten tentsioak: indibidualtasuna eta gizartea.

Cul de Sac Kor’sia konpainiaren eszena-ikerkuntza proiektuaren izena da. Espainian finkaturiko Antonio de Rosa eta Mattia Russo italiar koreografoek daramate konpainiaren lidergoa, eta proiektua Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren Sorkuntza Erresidentzien ondorioz jaio zen. Frantziako Festival Les Synodales de Sens eta Région de Bourgogne Franche-Comté-ren laguntza edukiko du. Ideia eta koreografia: Mattia Russo eta Antonio de Rosa, dantzarien kolaborazioarekin Interpreteak zortzi dantzaritarako bertsioan: Agnès López Río, Antonio de Rosa, Alejandro Moya, Mattia Russo, Mar Aguilò, Astrid Bramming, Iris Borrás Dramaturgia: María Velasco González Soinu-espazioa: Marco Palazzo


Eszenografia eta argiztapena: Mónica Borromello Musika: Arvo Part / beste batzuk Jantziak: Kor’sia / DKNko funtsak Emakume-ahotsa: Patricia Rezai Gizon-ahotsa: Agustín Aguiló Argi-teknikaria: Rosa Ana García Lara Ekoizpen eta komunikazioa: Spectare Iraupena: 70 min KOR’SIA KONPAINIA

Antonio de Rosa eta Mattia Russo Dantza Konpainia Nazionaleko kide dira José Carlos Martinezek zuzendaritza hartu zuenetik. Beraiek, Diego Tortelli eta Giuseppe Dagostino osatzen dute Kor’sia. Kolektiboa beharrizan hauetatik jaio zen: gorputzaren bidez komunikatzearena eta beren buruak sortzaile nahiz interprete legez ikusgarri egitearena. Beraiengan dago hitzezkoaren mugak gainditzen dituen hizkuntza bat lantzeko premia, gorputzarena hain zuzen ere. Esploratu gabearen arriskua beren sorkuntza inspiratzen duen inertzia da eta zinearen, argazkigintzaren, literaturaren eta eskulturaren elementuak integratzen dituzte, beren adierazte forma berrien erreferente bezala. Errealitateaz era zatikatuan gara kontziente, hura banatuta baitago mututasun eta soinu, mugimendu eta geldotasun konpasetan. Kontzeptu horren bidetik, bizitzaren isiltasunak mugitzen du Kor’siako lau kideen bidea, eta elkartrukatze profesionalak elkartzen ditu laurak. Beren iritziak eta emozioak sortu eta adierazi nahi dituzte. Ikusleak haiekin maitemindu nahi dituzte, pentsatzen utzi, esperientzia fresko eta berri bat eman. Kor’siaren proiektuak anbizioa dauka eta zailtasunak dakartza, baina bere helburu nagusia da ibilbide luzeko nazioarteko abentura profesional bat bizitzea. 2015etik aurrera, Kor’sia konpainiak ageriki kolaboratzen du beste kolektibo eta erakunde artistiko batzuekin, hala nola Espainiako Dantza Konpainia Nazionalarekin, bere Sorkuntza Proiektuaren barruan, edo Spectare-rekin. Azken horrek kolektiboarekin kolaboratzen du konpainiaren proiektu artistikoen ekoizpen eta komunikazioan.


www.cielaroque.at

Urriaren 24 eta 25ean 20.00etan – 19.00etan - La Fundición QUE / HELEN WEINZIERL – Viena Democrazy - how to peel an onion without crying Democrazy piezak erabakitzeko autonomiaz ari da, bere fazeta guztietan: demokraziaren, askatasunaren eta gizarte hedonistaren testuinguruan, eta publizitatearekin nahiz botere-egiturei buruzko galdera eta komentario askorekin konbinatuta.

Gora aukeratzeko askatasuna! Egunero hautatu ahal dugu eskura ditugun aukera askoren zerrenda luzean. Errubia ala morena, berdea, gorria edo beltza, telebista ala legez kanpoko deskargak, papaia ala mangoa. Dena dago eskuragarri, posibilitateen kopurua infinitua da.

Imajina ezazu zure erabakia tipula baten bidez irudikatzen dela. Geruza bakoitza aukera bat izango litzateke. Zer gertatuko ote da geruza-aukerak gradualki kenduz gero? Ailegatuko ginateke horrela geure baitako geruza sakonenetaraino? Are garrantzizkoagoa dena, zuritu ahal dugu tipula bat negar egin barik? Nork ezartzen ditu parametroak? Edozein kasutan, zertara dator erabaki bat tipula baten legez deskribatzea? Erabakitzeko libre al gara benetan, ala norbait ari da gure ordez erabakiak hartzen?


Inor ausartuko ote da parametroak auzitan jartzen, horretarako ezarriz erabakia ez dela tipula bat, madari bat baizik? Are gehiago, inor ausartuko ote da erreklamatzen erabakiak gaur egun madari bat direla? Zein izango zen horren efektua gure gaurko demokrazian? Eta, bide batez esanda, tipulak ez al dira madariak? Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Helene Weinzierl Hauen kolaborazioarekin: Helena Arenbergerova, Yuri Korec, Honza Malik, Viviana EscalĂŠ Konposizioa eta soinua: Oliver Stotz Argien diseinua: Peter Thalhamer Kontzeptua eta dramaturgia-aholkularitza: Barbis Ruder Interpretazio-aholkularia: Marion Hackl Eremu eszenikoa eta jantziak: Helene Weinzierl Koprodukzioa: ARGEkultur Salzburg Hauen babesarekin: BKA, Stadt Salzburg: Kultur, Salzburg Land Kultur, ERSTESalzburger Sparkasse Kulturfonds, ACI Madrid


Urriak 6 AZKUNA ZENTROA / 20.00etan Cláudia Dias - Lisboa Monday - watch out for the right! Cláudia Dias & Pablo Fidalgo Lareo Sete anos sete peças izeneko proiektua www.seteanossetepecas.com

“Zazpi urteko proiektu honetako lehen urtean eta lehendabiziko piezan, Cláudia Dias boxeo-konbate bateko formatuarekin abiatu da, segundo bakoitza ondo neurtuta, emandako seinaleak dena aldatzeko gai izatearen nozioa edukiko balu bezala, roundez round, galderarik galdera… Denboraren korronteko une atzeraezin bakoitzak milaka posibilitate sortzen ditu. Boxeo-konbatea gu eta denboraren artekoa da.” Para memória futura (aterakina). Jorge Louraço Figueira Ados, jo nazazu! Ukabilkada bat ematen digutenean, zerbait gertatzen da. Zorte apur batekin, kontziente gara uneaz, eta badakigu zer gertatzen den. Aurpegia txikitzen ari zaizkigunean zerbait jakitea urrats ona da, lehen urratsa baino ez izan arren, baina are hobeagoa izango litzateke nor, nola, zergatik eta zer jakitea. Gehiago edo gutxiago disimulatutako agresibitate-mundu batean, dela lanean dela etxean –denbora librean ere gehiago edo gutxiago disimulatua dena–, badirudi espero dugula baten bat hastea zaplaztekoak ematen berandu baino lehen. Gutxienez, metaforikoki. Bitxia da aurpegikoak hainbeste jendek jasotzea, zergatik jakin gabe.


Norbaitek abisurik gabe guri eraso egin baino lehen, ideia ona da geure buruan aurreikustea egintzaren balizko ondorioak. Egintzaren motibazioa eta xedea ez jakiteak desabantailan egoteak esan nahi du… Kolpea arrotza baldin bada, gatazka ezerezean gera daiteke gertatu eta gero. Eta orduan, zer? Lehenarekin eta geroarekin konparatuta, ezer ez. Baina egintza ebaluatzen baldin badugu, inpaktuaren aurrekoa eta ostekoa, denbora eraiki ahal dugu, eta baita ere historia eta etorkizunari buruzko gure memoria. Beldur ez izatearen bidez. Ezeren beldur ez izatearen bidez. Beldurrari denaren jabe egotea ez utziz. Etorkizuneko Portugal beldurraren oinarrien gainean ez eraikiz. Zenbat egun daude apirilaren 25aren eta urriaren 31ren artean, 1974an? Zenbat egun daude munduko iraultzarik ederrenaren eta aro guztietako pelearik ederrenaren artean? Ba al zenekien Alík uko egin ziola Vietnamen borrokatzeari? Uste al duzu gu horrela jotzen segitzen uzten badiogu, ondoriorik izan genezakeela burmuinean? Pelea gorputzera itzuli beharko ote zen? Uste al duzu distantzia biolentzia forma bat dela? Zergatik egiten zaigu hain atsegina mundua erdibituta ikustea? Iruditzen al zaizu munduko zati bat hartua eta tratatua dela beltzak esklabotzaren aroan bezala? Zure ustez, kolonizatzaileek ezagutu al zuten inoiz kolonizatuen historia? Ezagutzen ote duzu nire historia? …… Monday - Watch Out For The Right!-en zatiak

Kontzeptua eta zuzendaritza artistikoa: Cláudia Dias Artista gonbidatua: Pablo Fidalgo Lareo Performerrak: Cláudia Dias, Jaime Neves, Pablo Fidalgo Lareo Kanpoko begia: Seven Years, Seven Pieces: Jorge Louraço Figueira Thai Boxing aholkularia: Jaime Neves Zuzendaritza teknikoa: Nuno Borda de Água Eszena eta argien diseinua: Thomas Walgrave Ekoizpena: Alkantara Erresidentzia artistikoak: Espaço Alkantara, Göteborg Dance and Theatre Festival eta Vitlycke Centre for Performing Arts KID Gothemburg-en laguntzarekin, Teatro Extremo / Teatro - Estúdio António Assunção; Companhia de Dança de Almada; O Espaço do Tempo; Teatro Municipal do Porto Koprodukzioa: Alkantara, Goethe Institut, Maria Matos Teatro Municipal, Teatro Municipal do Porto, Noorderzon Performing Arts Festival Groningen Hauen laguntzarekin: EUROPOLY - European project for theatre and film by the Goethe Institut, Münchner Kammerspielerekin kolaborazioan, Onassis Cultural-Centre Athens, Sirenos - Vilnius International Theatre Festival, Teatro Maria Matos de Lisboa eta Tiger Dublin Fringe. NXTSTP / Culture Programme ///Fundação GDA/// Fundação Caluste Gulbenkian. Sete anos sete peças proiektuak Câmara Municipal delakoaren babesa dauka.


www.laveronal.com

Azaroak 3 - SALA BBK / 20.00etan LA VERONAL / Marcos Morau - Bartzelona Russia “Marcos Morau David Lynch-en tentsioaren eta Coen anaien umorearen artean ibiltzen da, estetikoki perfektua eta sano artegagarria den paradisu surrealista batean, oso hurbil dagoena Jan Lauwers-en ekintza parateatraletatik.� Avui - Katalunia

"Gure hartu-emanak ez dira gertatzen guk hala nahi dugulako, guk haien guramena dugulako... Ez dira gertatzen haietatik plazera lortu nahi dugulako, beldur garelako baizik." Andrei Tarkovsky Baikal lakua Siberiako hegoaldean dago eta planetako lakurik sakonena da. Haren urbolumena hain da handia ezen planetako azaletik isuriko balitz, osorik estaliko luke, hogei zentimetroko geruza batez. Baikal lakuaren irudi poetikoak fikzio bezala balio du gu bidaia batean gidatzeko. Bidaiak, ordea, ez du aurrera linealki egingo, sakoneran baizik, eta bidaia horrek eramango gaitu beldur-egoera itxurazko errealitatearekin konektatzera, Errusiako errealitate geografikotik hurbil. Russia beldurraren irudikapen geografikoa da. Abiapuntu bezala, La Veronalek road movie delakoen zinema-erreferentean zentratzen du arreta, eta horrek bidaia baten kontakizun bihurtzen du Russia: Baikal lakuranzko bidaia. Pieza hau abstrakzioren eta narrazioaren arteko bidean galduko da, Errusiari buruzko ideiatik isurtzen diren irudien bidez eta haien testuingurua


desegitearen bidez. Truffaut parafraseatuta, “filmak aurrera doaz, trenak gauean lez”, eta horrelaxe planteatzen dute Russia: soberako elementuen ezabatze prozesuari ekinez, proposamen soildua irudikatzeko, bertan dena intuitu dadin, kontenplazio eszenikoak dakarren olgeta bisualari uko egin barik. La Veronalek sortu ohi duen mugimendu-lengoaia indartsuak estimulazioa eta patroien nahiz formen birsortzeak baliatzen ditu interpretearen inguruko mugimendua ehuntzeko. Zuzendaritza: Marcos Morau Koreografia: Marcos Morau, interpreteen kolaborazioarekin Dramaturgia eta testua: Carmina S. Belda, Pablo Gisbert - El Conde de Torrefiel Interpreteak: Lorena Nogal, Anna Hierro, Cristina Facco, Cristina Goñi, Inma Asensio, Sau Ching Wong, Manuel Rodríguez eta Tanya Beyeler. Argiztapena: Enric Planas Ekoizpena: Juan Manuel Gil Galindo Musika: Txaikovski, Stravinski eta North Howling-en musika originala Fotografia: Edu Pérez, Humberto Pich, Quevieneelcoco, Carles Martorell Jantziak: Mariana Rocha Russia La Veronal-en ekoizpen bat da eta ekoizle kideak Mercat de les Flors eta Reuseko Centre d’Arts Escèniques dira. Kolaboratzaileak: El Graner Espai de Creació eta Institut del Teatre - Servei de Graduats

La Veronal Marcos Morauk Espainiako Dantza Sari Nazionala eskuratu zuen 2013an, eta beste sari hauek ere lortu ditu: Time Out aldizkariak urteko Sortzaile Onenari emandako saria, FAD Arte eta Diseinurako fundazioaren Sebastià Gasch sari preziatua eta Besaulki Saria 2013an. Bere sorkuntzekin sariak eskuratzea lortu du bere burua aurkeztu duen lehiaketa koreografiko guztietan, bai Espainian bai munduan: Hannoverreko Nazioarteko Lehiaketa Koreografikoa, Kopenhageko Lehiaketa Koreografikoa, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa, Kanarietako Masdanza / Nazioarteko Dantza Jaialdia, Tàrregako feriako Ikuskizun Onena…, eta baita ere Aipamen Berezia Huescako Nazioarteko Dantza Ferian eta emanaldi bat Europako Gazte Sortzaileen Nazioarteko Biurtekoan. Marcos Morau eta bere ekipoa hasiak dira beren kutsua esportatzen nazioartean onarpena daukaten beste konpainia batzuetara: José Martínezek zuzendutako Dantza Konpainia Nazionala, Rotterdamgo Scapino Ballet, Suediako Skånes Dansteater eta Norrdans, Valentziako Generalitateko Balleta, Royal Danish Theatre eta Carte Blanche (Norvegiako Dantza Konpainia Nazionala), beste askoren artean. La Veronal presente dago munduko jaialdi eta antzoki nagusienetariko batzuetan, hala nola Pariseko Théâtre National de Chaillot, Veneziako Biurtekoa, Houstongo DanceSalad Festival, Temporada Alta, Roma Europa jaialdia, Seulgo SIDance Festival, Stokholmeko DansensHus, Amsterdameko JuliDans, Berlingo Tanz im August eta Londreseko Sadler’s Wells. 2015ean Morauk La Veronal sortu zuen eta kolektiboa dantzatik, zinetik, literaturatik eta argazkigintzatik etorritako artistek osatu zuten. Ekipo artistikoaren xedea zuzenean datza adierazpen-euskarri berrien eta erreferente kulturalen bilaketa etengabean –zinea, literatura eta fotografia nagusiki– hizkera narratibo baten alde eginez, espazio artistiko globalak eratzeko asmoz. La Veronal munduko hiri edo herriren bat abiapuntutzat duten lan batzuk ari da sortzen, dantzaren eta geografiaren arteko analogia eginez. Piezok ez dute xedetzat herria zuzenean deskribatzea lan dokumentalen antzera, aitzitik, toponimoek emandako elementuak baliatzen dituzte ideia edo argumenturen bat garatzeko. Esandako iruditeriaren ondorioz konpainiak beraren ahotsa nabarmendu du nazioarteko sormen garaikidearen mapan.


www.bdance.com

Azaroak 26 - Guggenheim Bilbao museoa / 19:00etan PO-CHENG TSAI / B. DANCE - Taiwan Floating Flowers Floating flowers asiar hego-mendebaldeko tradizioan inspiratzen da. Hildakoei agur esateko momentuan, uretako linternak –Loi Kratong izena hartzen dute– zeremonia budista garrantzitsuenetako baten parte dira. Linternak flotatzen jartzeak Jaungoikoarekin konektatzea, zorte txarra uxatzea eta zoriona erakartzea esan nahi du. Gainera, uretako izpirituarekiko begirunea adierazten du. Loi Kratong, hau da, ur gaineko dekorazioa urtero ospatzen da Tailandian eta Laos nahiz Birmaniako eskualde batzuetan, eta haren bidez ospatzen dira bizidunen nahiak eta arbasoen oroimena. Koreografia: Po-Cheng Tsai Dantzariak: Sheng-Ho Chang eta Chiung-Tai Huang 10 min


Huginn / Muninn Antzinako eskandinaviar altzarietan ohikoa da bi bele agertzea Odin jainkoaren sorbalda banaren gainean. Bata Huginn da, pentsamenduaren ordezkaria, eta bestea, Muninn, buruaren eta oroimenaren ordezkaria. Beleok hegan egiten dute Midgar gainean –horrela deitzen da beren mundua– eta informazioa ekartzen diote Odini. Jainko guztiak biltzen direnean, Odinek gogoeta egiten du “pentsamenduak” eta ”oroimenak” ekarritakoaz… Koreografia: Po-Cheng Tsai Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang 10 min Silence Scream Pieza honek hegan egiten du blokeo-uneen gainetik. Zer egin erabakien aurrean aurkitzen garenean, zu zeu, bizitza eta maitasuna tartean daudelarik? Koreografia: Po-Cheng Tsai Dantzariak: I-Han Huang eta Sheng-Ho Chang 10 min Innermost Bizitzaren pena gehienak iraganeko gatazketatik datoz, eta baita ere orainak ekarritako fruitu mingotsetatik. Sufrimendua eragotzi nahi baduzu, zeure barneharmonian bilatu beharko duzu. Ondo ezagutzen al duzu zure buruaren ahotsa? Koreografia: Po-Cheng Tsai Dantzariak: Chien-Chih Chang eta Sheng-Ho Chang 20 min

B. DANCE Po-Cheng Tsai taiwandarrak 2014an sortutako konpainia da. Bere ibilbidean zehar Tsai konturatu da talentu handiko dantzari askok uzten diotela dantzatzeari lan-aukera mugatuen ondorioz. B. DANCE egoera horren aurreko erantzuna da: bere sorkuntza-plataformak dantzariak biltzen ditu koreografia berri bati begira eta nazioarteko fokua Taiwanerantz bideratzeko.


www.rociomolina.net

Abenduak 7 BBK ARETOA – 20:00etan Rocío Molina – Sevilla Sorkuntza berria

“Rocio Molina kidetuta dago Pariseko Chaillot - Théâtre National de la Danse-rekin, eta bere sorkuntza berria –esandako antzokian orain gutxi estreinatu dena– errezitaldi bikaina da, beraren gorputza instrumentua izanik” Ezereza hasierarik, erdigunerik edo azken xederik gabe gertatzen dena da. Zerbaita beti dago hasten eta gelditzen, altxatzen eta erortzen. … zerbaita eta ezereza ez daude elkarrekin etsaituta. Aitzitik, elkarren beharra dute existitzeko. John Cage. Zerbaiti buruzko mintzaldia - Isiltasuna

Azken urteotan bi norabidetan garatu da Rocíoren lana: alde batetik, bere iruditeria flamenkotik abiaturiko lan eszenikoen sorkuntza, bere burua tradizioaren ezagutza sakonetik, gaurko poetika baten bilaketa pertsonaletik eta teknika orbangabe, jakinguratsu eta esperimentaletik elikatuz. Eta, bestetik, inprobisazioan oinarritutako ikerkuntza-lana, bere gorputza ezagutzen ez dueneranzko bidean jarriz, lur


ezegonkorrak ezezagunaren hutseko suspentsioan bilatuz, bere gorputza flamenkoko mugen arriskuen aurrean jarriz, huraxe baita beti berarentzako lurralde segurua. Harrezkeroztik zenbait Bulkada prestatu eta aurkeztu ditu beste artista batzuekin izandako kolaborazioen fruitu bezala: musikariak, koreografoak, dantzariak eta artista plastiko edo bisualak; Pariseko udako egunsentiaren argia edo New Yorkeko diskoteka bateko iluntasunaren peskizan.

Laborategiko bakardadetik aurkezpen publikoetaraino doan ikerketa eta esperimentazio lan horrek bere lengoaia-aberastasuna eta bere kezka zein nahi plastikoak sortu ditu. Esandako ezaugarriak gauzatu behar dira proiektu berri honetan, gaur egun diptiko bezala aipatu genezakeena.

Diptiko honetako dantzaren eta eszenaren gaia erlazionatuta egongo da isiltasunarekin eta flamenkoko sonoritate beti ahalmentsuarekin; hauskortasuna flamenkoaren indarraren alboan; argia iluntasunarekin hizketan; infiniturantz doan neurrigabetasuna eta beraren anabasan eternala bihurtzen den espazio zatikatua; Dante Alighieriren Divina commedia edo Jhieronimus Boschen De Tuin der Lusten (Atseginen lorategia). Itxuraz oposaturiko justaposizio horietatik oreka beti ezegonkorrera abiatuko gara, zalantzaren eremuan kokatuta bera baita ezagutzaren iturria, eta kontakizunen batuketarantz ere bai, beraiek baitira istorioen osagarriak. Azken ohar bat Argiaren edertasuna eta itzalen edertasuna.Denbora arintasunak gidatua da. Neurrigabetasun sentsazio horretatik sortzen da Rocío Molinak gorpuzten duen flamenko borobila eta intentsua. 80 minutu Kreditu artistikoak: Rocío Molinaren ikuskizun bat Rocío Molina: Koreografia, zuzendaritza artistiko kidea Carlos Marquerie: Eszenaratzea, argiztapen diseinua, zuzendaritza artistiko kidea Banaketa: Rocío Molina: Dantza Eduardo Trassierra: Gitarra José Ángel Carmona: Cante-a José Manuel Ramos “Oruco”: Konpasa Pablo Martín Jones: Perkusioak, elektronika Ekoizpena, Rocío Molina konpainiako ekipo teknikoa: Loïc Bastos: Zuzendaritza exekutiboa Magdalena Escoriza: Administrazioa Antonio Serrano: Zuzendaritza teknikoa, argiztapena Javier Álvarez: Soinua Reyes Pipio: Erregidorea © Foto: Pablo Guidali Ekoizpena: DANZA MOLINA S. L. / THEATRE NATIONAL DE CHAILLOT (PARIS)


JARDUERAK: - Bideo-zinema CHOREOSCOPE lankidetzarekin

http://www.choreoscope.com/ Azaroaren 25a, 20:00etan. La FundicIOn aretoa / Sarrera doan DANTZAREN ZINEA CHOREOSCOPE Bartzelonako Dantza-Zine Nazioarte Jaialdiaren

Bartzelonako Dantza-Zine Nazioarte Jaialdiaren hartzaileak dantza gustuko dutenak eta zazpigarren artearen zaleak dira: kontua da arte ororekiko loturak eta baita ere zine eta bereziki dantzarekiko loturak indartzea. CHOREOSCOPE Bartzelonan izango da azaroaren 9tik 12ra. Eta azaroaren 25teko saioan, jaialdiaren azken edizioan aurkeztu diren dantza filme laburren sorta bat proiektatuko da. Emanaldien ostean Choreoscope Jaialdia antolatzen duen taldearekin mahaiingurua izango dugu.

- Master-class-ak / Worshop-ak, DANTZABIZekin kolaboratuz


Lankidetza eta antolakuntza DantzaBIZ PRESTAKUNTZA IBILBIDEAK 2016

Antonio de Rosa eta Mattia Russo 24 - 25 iraila / Euskalduna Jauregia MUGIMENDUAIKERTZEKO TAILERRA: Lengoaia personal baten bila. Tailerraren helburua da mugimendu-lengoaia pertsonal bat aurkitzea. Ikertzeko tailer honetan, mugimendua aztertuko da; horretarako, sortzeko prozesuan garatzen diren erro eta gaitasunen elkartrukea egingo da. Metodologia mugimendua aztertzea da, kezka eta lengoaia pertsonala bilatzeko aukera bakoitzean. Hainbat gauza proposatzen ditu: muga fisikoak eta mentalak, kontraesanak, oroimenaren lekuak, ideia-aldaketak... Labur esanda, gorputza muturreko irtenbideetara eramatea. Errealitate bat abiapuntu, fikzioa mugimendua bilatzeko ere bihurtzen da. Dantza Konpainia Nazionaleko Antonio de Rosa eta Mattia Russo dantzariek emango dute tailerra; dantzari horiek Kor'sia konpainiaren proiektu profesionala sortu dute.


- Bitartekaritza tailerrak - Topaketak artistekin


www.dantzaldia.org

Francesc MaciĂ 1-3 48014 BILBAO Tf.: 944 753 327 http://www.lafundicion.org info@lafundicion.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.