Bases legales Acción Megaselfie Kutxabank

Page 1

Megaselfie Kutxabanken lege-oinarriak Jarduera honen arauak hiru modutara ezagutaraziko dizkiegu parte-hartzaileei: Facebook Kutxabank Jovenek sortutako ekitaldian; Megaselfiea egiten dutenean bidaliko zaien mezu elektronikoan; eta parte hartzean Bilbao BBK Live jaialdian Kutxabankek izango duen estandean. Kutxabankeko Facebooken ‘Megaselfie Kutxabank’ atalera sartzeak eta (legeoinarriak ere jasota dauzkan) mezu elektronikoa jasotzeak erabiltzaileak honako lege-oinarriak onartzea dakar.

Parte-hartzea ‘Megaselfie Kutxabank’ jardueran Bilbao BBK Live jaialdira joango diren adinez nagusiko erabiltzaile guztiek parte har dezakete. Bertan parte hartzeko, erabiltzaileek Bilbao BBK Live jaialdiko Kutxabankeko estandean aukeratutako puntura igo behar izango dute gehienez bi lagunez osatutako taldetan Megaselfiea egiteko. E-posta ematearekin, argazkian parte hartzen duten guztiek baimentzen dute Kutxabankek Megaselfiea egitea eta Facebookeko Kutxabank Joveneko ekitaldian argitaratzea. Hiru parte-hartzaileetako batek bere helbide elektronikoa jakinaraziko dio Kutxabanki Megaselfiearen url-a jasotzeko –honako lege-oinarriekin batera-. Horretarako, aldez aurretik baimena eman behar du. Modu proaktiboan haien Megaselfiea #MegaselfieKutxabank hashtagaren bitartez, Twitterren, Instagramen edo Facebooken partekatzen duten erabiltzaile guztiak – profila irekita daukatela- 2016ko Kutxa Kultur Festibalerako 2 sarreraren zozketan sartuko dira. Kutxabankek beretzat gordetzen du Bilbao BBK Live jaialdiko estandean metatutako megaselfie guztiak partekatzeko eskubidea, lehiaketa dinamizatzeko asmoz. Halaber, igotako megaselfien artean orriaren argitalpen-arauak betetzen ez dituen edozein kendu ahal izango du Kutxabankek.

Egutegia Erabiltzaileek uztailaren 7ko 17:00etatik uztailaren 10eko 22:00ak arte parte ahal izango dute jarduera honetan.

Datuen babesa Erabiltzaileak ekintza honetan emandako datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz bilduko dira Kutxabanken ardurapean dagoen fitxategi batean, soil-soilik bide elektronikoen edo sms-en bidez Kutxabankek edo beraren Fundazioek egiten dituzten jarduera eta kanpainei buruzko publizitatea eta informazioa bidaltzeko helburuaz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bases legales Acción Megaselfie Kutxabank by Kutxabank - Issuu