Revista tick01 Aldizkaria

Page 21

HUTS TEATROA

Publikoari Gorroto KRUDELTASUN MUGAGABEA

Xabier Mendiguren Elizegik gaztetasunean idatzitako teatro lanean oinarritzen da Publikoari gorroto. Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako 1986ko “Toribio Altzaga” saria bereganatu zuen eta Bizkaiko Kutxak argitara eman zuen denbora horretan. Gure artean antzerkigile batek duela urte dezente idatzitako testua abiaburu hartzea ohizkoa ez bada ere, orain Huts Teatroaren izenpean bildutako taldeak, Ander Lipus eta Manex Fuchs buru, oholtzaratuko du, izan ere, egitasmoaren arduradunen arabera “euskal antzerki garaikidea poltsiko zulatuekin dabil, eta publikoa gose”. Antonin Artauden “Antzerkia eta bere doblea” gogoan idatzi zuen Xabier Mendigurenek, baina bai bata zein bestearen tituluek iradoki zezaketen aurka, ez da metateatroa, ez da teatroari buruzko teatroa. Hurbiltzen digun antzezlana askoz arruntagoa da. “Izaitekotan, ekintza teatral bat da, oholtza gainean gizon eta emazte erretzen dituena, krudela zer den ikus eta entzun dezagun. Arma arkaikoak izango ditugu eskutan: maskara bat, margoak eta animatua izaitea eskatzen duen gauza zonbait”, azaldu du Manex Fuchs zuzendariak. Obrak hiru pertsonaia eta tresneria gutxi ditu: aktore bat, bi ikusle eta agertoki bat. Ander Lipusek eta bidelagunek nahikoa dute, pixkanaka-pixkanaka ikuslegoa arimaren barrunde ilunetan murgilarazteko. Nahiz eta umorez jorratu, joko krudelak, moralki ez hain zuzenak eta mugagabekoak, aurrezaurre aurkituko ditugu.

PARTIENDO DE LA OBRA PUBLIKOARI GORROTO, ESCRITA HACE TRES LUSTROS POR XABIER MENDIGUREN ELIZEGI, HUTS TEATRO CREA UNA OBRA CON TODOS SUS ELEMENTOS; UN ACTOR, DOS ESPECTADORES Y UN ESCENARIO. AL RESTO, AL PÚBLICO QUE SE PARAPETA EN LA OSCURIDAD DE LA SALA LO ARRASTRAN A UNA REFLEXIÓN QUE LLEGA HASTA LAS ARISTAS QUE SE ESCONDEN EN LO MÁS RECÓNDITO DEL ALMA, EL LADO MÁS RUIN DE UN SER HUMANO

AITA MARI ANTZOKIA (ZUMAIA) Azaroak 16 22:00

kulturTICK abantaila

%25 sarreran

Berezko prezioa:

9€

Leihatilak eta kulturtick.com

kulturtick.com 21


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.