Page 1

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:48 PĂĄgina 1

nbr

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 123. zka 2011ko iraila|3,50 â‚Ź

nbr–

1


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:48 PĂĄgina 2

J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean

2 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 08/09/11 9:07 PĂĄgina 3

nbr

Hodeien teilapean

004

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 2011ko iraila

0123456789

Irati Jimenez

Tximistak Odol gaiztoa, umore ona Zahartzaroaren gorazarrea Atik Zra

006 018 025 026

Latinez Karmen Katodo

Turist gisarat

034

Dani Etchart

Telebista eta zinema

036

Batean kale, bestean bale Maria Fernandez-Cabrero

King Crimson

Azal baten historia

044

Gure disenatzailearen obsesioen artean, obsesio aitorgarrien (ezohikoen) artean, zeru lainotuak daude. Lainoak, zehatzago esanda. Umetatik datorkio ziurrenik, lainoetan irudiak bilatzea bihotzeko jolas zuenetik. Une horiek gogoratzeko edo, argazkiak ateratzen dizkie orain maiz-maiz lainotuta dauden gure zeruei. Ez du ikasi zeintzuk diren zirruak eta zeintzuk kumuloak. Ezta ere zeintzuk dakarten ekaitza, baretasun itxuraren mozorropean.

Iban Zaldua

Ezinezkoa Ibai Aizpurua

Pozasen So Close, Glenn Txirrik niri,

046 048 050

nik Euskaltzaindiari Edorta Jimenez

Steven Spielberg10 filmetan Auto-argazkia

054 060

Arrate Rodriguez

Nor da Tintin? Ikasturte nekea?

062 068

Hementxe sarea

Orwell, bere hitzetan

072

Aldizkari hau posible egin dutenak: Zuzendaritza edo dena delakoan: Irati Jimenez. Arte zuzendaritzan: Esteban Montorio. Fin-fin idazten: Dani Etchart, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Karmen Katodo, Maria Fdez-Cabrero, Iban Zaldua. Fin-fin laguntzen: Mikel Soto. Marrazkiak: Ibai Aizpurua. Argazkiak: Getxophoto, Uri Warren, Fotolia, Deviantart. Diseinua eta maketazioaren ardura: Montik. Inprimatu duena: GrĂĄficas Iratxe. L.G: Na-1137/2001 I.S.S.N.: Na-1695-0127

Irati Jimenez

Bat bi hiru

bna Marcos Molina

040

074

Sustatzailea: Nabarrak kultur elkartea

Nabarraren erredakzioa

[

6197 posta kutxatila 48080 Bilbo [Bizkaia] nbr.aldizkaria@gmail.com gara eta nbr.harpidetza@gmail.com ere bai

www.nabarra.com Nabarra aldizkariak ez du zertan bat egin bere kolaboratzaileek adierazten dituzten iritziekin. Baina atsegin ditu. Batzuetan. Edo batzuk, behintzat.

KULTURA SAILAk (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du nbr–

3


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 08/09/11 9:09 Página 4

Hodeien teilapean

Hodeiak troposferan eratzen dira, 17 kiloUr azpian bizi gara. Ez metro luze den atmosferaren lehen gebakarrik gu Nabarra egiten dugunok. Jakina da gu ruzan. Eskolan irakasten digute kotoizko misterioaren gakoa: eguzkiak atlantideak garela eta gerran berotu egiten ditu ibai eta itsasoak hondoratu zuten Nabarra ontzian eta lurrintzen diren ur horiek edo bizi garela aspalditik. Zuok guztiok izotz partikulak hain direnez txiere ur azpian bizi zarete, baina. kiak hortxe geratzen dira, airean. Kotoizko mozorroa darama ur Korronteek besoetan hartzen dituzte eta metatu egiten dira. Elurhorrek, izotz partikulen disdira eta kristalezko bihotzak hodeitu egiur-lurrunaren xarma. ten zaizkienean ikasten dute

h Irati Jimenez harritu egin zen, zeharo, ekaitzaren erdian hegazkina hartu eta trumoien gainetik, laino zurizuriak ikusi zituenean, lekuren baten beti eguzkiak jotzen duenaren seinale.

4 nbr–

lainoek gezur esaten: animalien itxura hartzen dute edo objektu harrigarriena. Eta une batez, buru gainean teilatua dugula sinetsi arazten digute. Ura baino ez direnez, eguzkiak dakarren argia erabat sakabanatzen dute eta horregatik ikusten ditugu zuri-zuri. Gazte eta jaioberri direnean, behintzat. Dentsitate handia badute, argiak ezin ditu zeharkatu eta trumoitu egiten dira. Eguzkiarekiko borrokaldi homerikoak ilundu egiten ditu eta buru gainera etorriko zaizkigun beldurra sortu. Izan ere, erori egiten dira, lurrikarak astindutako egituren antzera. Haien teilatupean bizi garen gizakion antza dute: batzuetan ezin diote presioari eta tenperatura eta eguzkiaren erradiazioari aurre egin eta amore ematen dute, heriotzeraino eurituz. Metereologoek diotenez alferrik da hodeiei luze begiratzea, ezer gutxi esaten baitute eguraldiaz. Ezer esaten badute, behintzat, zientifikoek ez dute ulertzen. Beharbada mintzo dira, ostera, eguraldiarekin zerikusirik ez duten kontuetaz. Litekeena da hodeiak elkarrekin igogailuan aurkitzen diren auzokide arrotzak baino interesgarriagoak izatea. Oker ulertze ugari dabil hodeien inguruan. Umeek, adibidez, giza itxurak bilatzen dizkiete eta ez dakite hodeiak gauza berbera egiten ari direla, kilometro batzuk gorago. «Begira» esaten diote elkarri, «tipo horrek zirrokumulua dirudi!» edo «ikusi duzue hango koadrilla hori? Ninboestratoak, ez?» Lainoen berbaroa mintzo mutua da, halabeharrez. Hitzak erabiliko balituzte haizeak edonora barreiatuko lituzke eta intimita-


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:48 PĂĄgina 5

te gabeko elkarrizketara kondenatuak lirateke. Koittaduak. Hamar eratakoak baino ez direla ere esaten da. Atmosferan duten lekuaren eta itxuraren arabera. Sailkapen horren berri jakingo balute, ostera, barre egingo lukete, karkaila eta malutaka. Gizasemeei begiratzerakoan beraiek mota bakarrekoak ikusten dituzte: lurrari lotuak, grabitatearen indarraren panpina, ur-azpian arnas egiteko ez-gai, hegogabeak, eta lasterka ere astiro mugitzen direnak. Koittaduak. Hodeiei buruzko azken mitoa da, ostera, okerrena. Baketsuak direla esaten baita, mugimenduan ere geldi daudela dirudielako. Baketsuak ez, hodeiak kolerikoak dira, inbidiak gaixotuta bizi direlako. Lurraren atmosferan hidrogenoa eta oxigenoa baino ez dira, eta jakin egin nahi dute, zer sentituko luketen Titan ilargiaren inguruan biziko balira, metanozko bihotzekin. Edo Jupiter eta Saturnon, amonikozko gorputzez eginak, amonio hidrosulforoz beteak. Herra diote hodeiek Urano eta Neptunoko lehengusu arrotzei eta haien metano guztiari. Eta gorrotoa, berriz, lainoari. Ez dute ulertzen zergatik nahi duen lurrari itsatsita bizi, gasaren eta lurrinaren hegoak erabili beharrean eta igo, sasi guztien gainetik, zeruaren zabaldi amaigabeen ateetaraino.â–

C TelegraphArt

Irati Jimenez

nbr–

5


C Christian1776

tximistak

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:49 PĂĄgina 6

6 nbr–

Aintzinako greziarren ustez Zeusen haserrea adierazten dute. Eskandinaviarrek, berriz, Thor jainkoaren mailuak eragiten zituela uste zuten eta horrek azaltzen zuela haien soinua. Soinu hori tenperatura aldaketak eragindako uhinek eragiten duten arren, Aristotelesek hodeien arteko talkarena zela uste zuen. Umeen jostailu bati esker ikasi genuen haiengandik babesten, baina oraindik orain beldurra eragiten diote askori eta lilura gehienoi. Misterio asko daude oraindik harea kristal bihurtzeko gaitasuna duten dirdira trumoitsu hauen inguruan. Batzuk argitzen saiatuko gara, argiaren abiadura supersonikoan.


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:50 Página 7

60.000 metro segunduko har ditzake tximistak eta 30.000 graduko tenperatura. Txinparta dela iruditzen zaigu, kolpe bakarra, baina bat baino gehiagok osatu ohi dute guretzat bakarra dena. Argindar deskarga atmosferikoa da tximista, hodeitik hodeira edo hodeietatik lurrera doana. Ekaitzarekin etorri ohi da, eta atmosfera ionizatu egiten du, oxido nitrikoa eta azido nitrikoa sortuz. Polaritate negatibo zein positiboak tximistak eragin ditzateke. Negatiboak dira ohikoenak, 30.000 anperiotako energia elektrikoa eraman dezakete eta 500 megajuliotako energia. Positiboak arraroagoak dira eta energia horren halako hamar izan dezakete.■

tximistak

Zeruaren elektrizitate dardarak

Oinaztarriaren

maitasun

Argiari tximista edo onaztarria esaten diogu euskaraz. Baita onaztua ere Bizkaian eta oinaztura Nafarroan. Zaratari, berriz, trumoia, inusturia edo ostotsa, besteak beste. Tintinen komikietan Hadock kapitainak maiz egiten zuen aldarri «mila milioi trumoi eta tximista!» baina gaztelaniazko «mil rayos» edo «qué rayos» adierazteko «mila arraio» edo «ze arraio» esaten dugu euskaldunok. Frantsesez berehalako maiteminari «coup de foudre» esan ahal zaio, tximistaren kolpea eta maiteminaren gorakada alderatuz, eta italieraz, antzekoa, «colpo di fulmine». ■

nbr–

kolpeak tximis tak

nbr–

7


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:50 Página 8

Espazioaren urrunean eta lurraren sakonean Espazioan ez dago tximistarik, ez dagoelako gasik, baina tximistak atzeman dira Jupiter eta Saturnon. 1970eko hamarkadan Venusen ere tximistak zeudela iruditu zitzaien zientifikoei baina bidalitako azken koeteak ez du halakorik ikusi. Atmosferara botatzen duten gasa eta materiarekin sumendiek ere tximistak eragin ditzateke. Plinio izan zen fenomeno horretaz jabetzen lehena, dakigula. Vesuvioren eztandan tximistak ikusi zituen eta eztanda horrek hil zuen gero, KA 79. urtean.■

Tximistak menperatu zituztenak Inor gutxitaz esan liteke nazio bat eraikitzen lagundu zuela, idazlea, argitaldaria, politikaria, zientifikoa, musikaria, asmatzailea, diplomatikoa, estatu-gizona eta eskubide zibilen aldeko militantea izan zela. Ohore hori dutenen bakanetakoa da Benjamin Franklin (1706-1790), tximistorratzaren aita. Ekaitzak fenomeno elektrikoak zirela uste zuen eta tximistak («su elektrikoak», bere hitzetan) altzairuzko makila luzeekin erakarri eta lurrera bideratu zitezkeela, eraikinak eta pertsonak babestuz. Historiako esperimentu ospetsuenetako (eta arriskutsuenetako) batekin frogatu zuen bere teoria 1752an. Berak egindako haize parpaila edo kometa batekin atera zen ekaitzaren bihotzera eta bukaeran metalezko giltza jarri zion, zeruko elektrizitatea atzamar puntetan sentitzeko. Zortea izan zuen Franklin Orratza edo tximistorratza deitu zen tramankuluaren aitak, beste asko esperimentua errepikatzean hil egin baitziren. Tximistak gogorregi jo zuen, adibidez, George Willhelm Richmann 1753an, tximistorratza jartzen zegoenean. Franklinen esperimentua findu zuena eta tximistorratzaren printzipioak zuzen definitu Nikola Tesla izan zen, 1919an. Ordutik era guztietako tximistorratzak egin dira, baina denek jarraitzen dute Teslak definitutako printzipioa: ekaitzak lurrean sortzen duen eremu elektrikoa erabilita giroa ionizatzen dute, tximistak kitzikatu eta erakartzeko eta ingurua horietatik babesteko. Segurtasunari ezezik literaturari ere eman diote tximistorratzek eskertzekorik: Herman Melville idazlearen ipuin ezagunenetakoa, The lightning-rod seller, tximistorratza erosteari buruzko dudak dituen gizonaren parabola erlijioso ederra da.■

8 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:50 Página 9

Txakurrak ere beldurtu

Naturan berez sortzen diren tximistei buruz aritu bagara ere, badira gizakiak sortutako tximistak ere. Koete baten laguntzaz kable txirrikak ekaitza dagoen ingurura hurbilduta tximista zuzen-zuzenak sortzen dira, kablearen bidea jarraitzen dutenak. Hegazkin eta koeteek ere tximistak eragin ditzakete. Apollo 12a, adibidez, tximistak jo zuen, espazioratu eta berehala. Eta leherketa termonuklearren ondoren ere tximista artifizialak ikusi izan dira, leherketek sortuak. Laserrarekin ere saiatu gara gizakiok Zeusen antzera tximistak sortzen eta bideratzen. Inguruan egon litezkeen estazio elektriko etabarrak babesteko, adibidez, laserrarekin sor daiteke ionizatutako gasez osaturiko kanal moduko bat eta hara bideratu tximistak. Beste kontu bat da tximistak sortzea baina horretan ere badabiltza zientifikoak. New Mexikon, AEBetan, Frantziako eta Alemaniako ikerlariek terawatiozko laserrarekin hodeien karga elektrikoa areagotzea lortu zuten eta etorkizunean benetako tximistak egingo dituztela uste dute.■

artifizialak

nbr–

Naturalak eta...

gustatzen ekaitzak eta asko ezkutatu egiten dira trumoia entzuten dutenean (% 15-30 inguru, kalkuluen arabera). Ezohikoagoa den arren, katuengan ere ikusten dira batzuetan halako jarrerak.■

tximistak

Ikara, arnasteko zailtasunak, bihotz-taupada bizkorrak, izerdia eta goragalea, horiek izaten dira trumoiei eta tximistei fobia dien pertsonek ekaitza datorrenean sentitzen dutena. Astrafobia edo astrapofobia gainditzeko terapia kognitibo-konduktuala gomendatu ohi da, beldur ematen digunarekin pixkanaka-pixkanaka ohitzen eta lasaitzen joateko. Umetan ohikoa izaten da ekaitzei beldurra izatea baina ume gehienek gainditu egiten dute gehiegizko ikara denborarekin. Asko laguntzen die ekaitza dagoenean helduak lasai ikusteak eta tarte horretan etxean jolasten eta giro atseginean egoteak. Txakurrei ere ez zaizkie asko

tximis tak

nbr–

9


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:50 Página 10

Haretik

kristala

X izpiak eta beste misterio batzuk 1920ko hamarkadatik dator ustea: tximistak X izpiak eragiten dituela. Baina konfirmazioa ez zen 2002rarte iritsi eta oraindik orain fenomeno honek ez dauka azalpenik. Egia da, Floridako Unibertsitateko adituek frogatuta, hodeietatik lurrerako bidean zientifikoek tximistaren pausuak zenbatu dituztela (30etik 160ra) eta pausu horietako bakoitza bukatu ondorengo unean (segundu baten milioigarren partean) X izpiak sortzen direla. Tximistak, ostera, beroak diren arren (eguzkia baino bost aldiz gehiago) hotzegiak dira X izpiak eragiteko. Bada misteriorik, beraz, tximisten inguruan. Zientifikoek, esate baterako, oraindik ez dute argitu zehatz-mehatz nola sortzen diren (zerikusirik ote du hodei barruan izotza egoteak eta horrek karga positibo eta negatiboak banatzen laguntzeak? Eta eguzkiaren erradiazioak?). Ez dakite, gainera, zergatik eragiten dituzten tximistek gamma izpiak edota zer dela eta sortzen dituzten antimateria aztarnak, berriki frogatu den bezala.■

10 nbr–

Segundu bakarra. Gehiagorik ez du behar tximistak harea kristal bihurtzeko. Tximista beroa izan behar da, 1.800 Cº izan behar ditu gutxienez, eta harea edo silizea aurkitu behar ditu lurraren azalean. Beroak urtu egiten du materiala, hondar garauak bat egiten dira eta hotzitutakoan kristalezko tximista izena hartzen duen hodia uzten dute: fulgurita. Goi tentsiodun kableek ere, apurtu, erori eta harea aurkitzen badute, fulguritak sor ditzakete. Inoiz aurkitu den fulguritarik handienak ia bost metro zituen eta Floridan aurkitu zuten, AEBetan. Sweet Home Alabama komedia erromantikoan (Andy Tennant, 2002) protagonistak umetan maitemintzen dira, hondartzan daudenean tximista sentitu eta kristala egiten duela deskubritzen dutenean.■


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 Página 11

Ekaitzak mendian harrapatzen bagaitu? natzea eta batetik bestera gutxienez bost metroko distantzia uztea. Motxilarekin bagoaz, eta motxilak ezer metalikorik ez badu, gainean jar gaitezke. Auto batetik hurbil bagaude, barruan sartzea da onena eta leihoak ixtea. Etxolaren baten bagaude ere, hobe leihoak ixtea, haize korronterik pasatzen ere ez uzteko moduan, ahal dela. Aparailu elektrikoak deskonektatu egin behar dira eta azken trumoia entzuten denetik kanpora irten arte ordu bete inguru pasatzen uztea komeni da. Kanpin dendak ez dira leku seguruak ekaitza dagoenean.■

tximistak

Laino ilunak eta ekaitz itxurakoak ikusten direnean ez da komeni landa gunean ibiltzea, baina trumoiak entzuten baditugu eta mendian bagaude ez dugu inoiz zuhaitzaren azpian babesa bilatu behar. Seguruagoa da basoa edo arbola asko dagoen lekua. Zabalera garbian bagaude ez dugu lasterka hasi behar. Kokoriko jarri beharko genuke, lurretik ahalik eta hurbilen baina oinetakoekin bakarrik ukitu behar dugu zolua (gomazkoak dira onenak). Ez da etzatea komeni, ezta eskuak lurrean jartzea ere. Taldean bagoaz, hobe ba-

Luzaroan galdera horri erantzuteko modu bakarra gutxi-gora-beherako kalkuluak egitea zen, baina gaur egun sateliteei esker askoz erantzun zehatzagoak ditugu. Zehatzak eta nahiko harrigarriak: segunduro 44 ± 5 tximista gertatzen dira gure inguruan. Urtean, 1,4 bilioi tximista asko dira, baina gehienak hodetik hodeira doaz. Tximista guztien % 25a bakarrik iristen

dira lurrera. Leku batzuetan tximistak ikusteko aukerak askoz handiagoak dira. Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kifuka mendietan, beste inon baino tximista gehiago erortzen dira. Singapur, Veneziako Catatumbo ibaiaren ingurua eta Brasilgo Teresina hiriak ere tximista gehien jasotzen dituzten lekuen zerrendan jarri behar dira.■

nbr–

Zenbat tximista erortzen dira lurrera?

tximis tak

nbr–

11


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 Página 12

Tximista bakarra, 4.000 atxilotu

Eraikinen artean errekorra duena Empire State etxeorratza da: 24 minututan 8 aldiz jo zuen tximistak behin. New York hiriak historia luzea du tximista eta ekaitzekin. 1977ko uztailaren 13an tximistak Buchanan South aspiestazio elektrikoa jo zuen eta hiri ia osoa 25 orduz argirik gabe geratu zen. Iluntasuna probestuta, askok denda eta saltokietako leihoak hautsi zituzten, lapurreta egiteko, eta poliziak 4.000 lagunetik gora atxilotu zituen. Krisi ekonomiko latza jotzen da istilu haien guztien arrazoi nagusi –130etik gora saltoki suntsituta geratu ziren– eta baita uda hartako bero larria ere. Oso ezaguna da itzalaldia AEBetan eta maiz aipatzen da liburu, telesail etabarretan. Men in Black filman, adibidez, jatorri extralurtarra zuela esaten da, «energia bola» batek eragin zuela.■

Wanted: Historiako hilgarrienak 1769an tximistak Bresciako, Italiako, San Nazaro eliza jo zuen. Zoritxarrez, 100 tona sutauts gordetzen zituzten hiritarrek bertan eta leherketak 3.000 lagun hil zituen, hiriaren seirena suntsitzeaz gain. 1963an tximista batek bota zuen behera Pan Am enpresaren 214 hegaldia eta barruan zeuden 81 lagunak hil egin ziren. 1971an LANSA enpresa izan zen hegazkin eta bidaiariak –91 guztira– tximistaren eraginez galdu zituena. 1994an Egipton, Dronka hirian, tximistak gasolinaz betetako upelak jo zituen eta 429 pertsona hil ziren.■

12 nbr–


tximistak

Tximisten kontra etxola edo baserria babestu nahi duenak ez du akaso tximistorratza jarri beharko, baina eskertuko du zuhaitzak inguruan izatea. Adar eta hosto ugari eta sustrai sakonak eta luzeak dituzten zuhaitzek sakabanatu egiten dute tximistaren indarra eta, beraz, lagundu egiten dute harek eragindako kaltea gutxitzen. Haritzak eta zumarrak dira tximista gehien erakartzen duten zuhaitz motak eta baita pinuak ere, maila apalagoan. Tximistak jotako zuhaitzetan zauria geratu ohi da, baina arbolak eztanda ere egin dezake eta erabat kiskali, bere izerdia oso eroale txarra delako. Ekialde Urrunean eta Siberian, apenas jenderik gabeko lur eremuetan, tximistak izaten dira basoetako sute gehienen eragileak. Basoa erretzen dagoenean, zuhaitzak botatzen duen keak eta lainoak karga elektrikoak sor ditzake eta sua gaiztotzen lagundu.■

Katu-gizonaren zorte harrigarria 80 urtez bizi den pertsona batek hamar milatik aukera bat dauka tximistaren kolpea jasotzeko. Pertsona hori Roy Sullivan deitzen bada aukerak askoz handiagoak dira. Tximistak zazpi aldiz jo zuen Virginiako ranger hau 1942 eta 1977 artean. Guinness Errekorren Liburuan Giza Elektrizitate Eroalea deitzen zaio hain zorte bitxia izateagatik. Lehenengoak, okerrenak, eskuineko hanka osoa zauritu zion, goitik behera, eta zapatan zuloa utzi zion. Bigarrenak bekainak, betileak eta ia buruko ile guztia erre zizion. Hirugarrenak eskubiko sorbalda mindu zion. Laugarrenarekin ilea sutan jarri zitzaion eta ezkutuko indarren batek suntsitu egin nahi zuela pentsatzen hasi zen eta edonora zihoala ura eramaten. Bosgarrenean ur horrek salbatu zuen, berriz jarri baitzitzaion ilea sutan. Seigarrenerako konbentzituta zegoen lainoek jarraitu egiten ziotela. Zazpigarrenak ibaian zegoela jo zuen eta erredurak eragin zizkion bularrean eta sabelean. Kontu guztia are harrigarriago egiteko, autora bidean zihoala hartza agertu zitzaion eta zuhaitz baten adarrarekin aldendu behar izan zuen. Atsekabetuta bizi zen Sullivan, jendeari beldurra ematen ziolako berarekin egoteak, bereziki ekaitza zebilenean. Ez zuen tximistak hil, ostera. Bere buruari sabelean tiro eman zion, 65 urte zituela, depresioak eta –antza denez- maiteminak jota. Zazpi tximista gainean erori eta bizirik ateratzearen gertagaiztasuna neurtzeko horra datua: AEBetan 13.000tik gora lagun zauritu zituzten tximistek 1969-2000 artean eta horietatik 3.000tik gora hil egin ziren.■

nbr–

Adar luzedun tximistorratzak

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 Página 13

tximis tak

nbr–

13


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 PĂĄgina 14

Soinua duen argia Tximistak airea berotu egiten du, hodeien artean edo hodeitatik lurrerako bidean doanean. Berotzean, aireak bolumena hartzen du (puztu egiten da, nolabait esatearren), baina inguruko aire hotzarekin nahasten da orduan eta berriz uzkurtu. Bihotzaren taupadaren antzeko zeruaren taupada horrek, zabaltze eta uzkurtze horrek, soinua eragiten du eta talka uhinaren soinu horri deitzen diogu trumoia. Ez da egia, ostera, tximistatik trumoira doazen segunduak kontatuta distantzia kalkula daitekeenik, argiaren eta zarataren abiadurak ezagututa. Trumoia ez da zarataren abiaduran mugitzen, talka uhinen abiaduran baino eta ho-

riek zaratarenak baino askoz arinagoak izateaz gain, ez dute balio finkorik. Gutxi-gora-behera segunduko 12-14 kilometrora mugitzen dira (zarata, berriz, 340 metro segundura, askoz astiroago). Tximistak jo duen lekutik hurbil gaudenean soinua ozena eta bapatekoa da, zakarra. Abiadura supersonikoan doan eztandaren uhina suntsitzen denean, ostera, zarataren abiadura hartzen du eta askoz motelago bidaiatzen du, eta soinua ere askoz apalagoa izaten da. Kostatu zaie zientifikoei trumoiak nola sortzen diren jakitea. Aristotelesek, adibidez, hodeien arteko talkak zirela sinesten zuen.â–

Eta energia hori erabiliko bagenu? Energia iturri amaigabea, eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egingo diona lortzea ametsa da gizateriarentzat. Momentuz ez dirudi tximistak direnik amets hori lortzeko gakoa, baina 1980ko hamarkadatik ikerketa ugari egin dira aukerak aztertzeko. AEBetan, Stephen Reucroft eta John Swain fisikariek kalkulatu dutena egia bada, tximista bakarraren energiarekin 100 watt dituen bonbillak 5,5 ordu iraun ditzake piztuta. Baina nola bildu daiteke tentsio garaia duen energia bapateko hori, tentsio apal bihurtu eta gorde? 2007an Alternate Energy Holdings

14 nbr–

izeneko enpresak ahalegina egin zuen, dorre luze batekin eta biltoki moduko asmakizunarekin, baina ez zuen emaitzarik lortu. Enpresako arduradunen esanetan posible litzateke tresna eraginkorra lortzea denbora eta diru gehiago inbertituta, baina Floridako Unibertsitatean Tximistak ikertzen dituzten izen handiko adituen ustez ahaleginak ez du merezi. Ekaitz handi batek askatzen duen energia bonba atomikoarekin alderatu daitekeen arren, energia horretatik lurraren azalera iristen dena jasotzen ahalegintzea zentzugabea da.â–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 Página 15

Poesiaren anaia

indarra duena tximistaren argia da. James Lafayette Dickey idazle eta poeta estatubatuarran ustez poeta ekaitzaren erdia mendira ateratzen den gizona da, eta euripean geratzen dena, tximista eroriko zaion esperantzaz.■

Tximista baino

azkarrago Oinazturiaren indarra geuretzako erabiltzea bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa litzateke tximistak non joko duen jakitea. Benjamin Franklin bera izan zen, dakigula, tximistari aurre hartzeko gailua asmatzen saiatu zen lehena, elektrizitatearekin jotzen zuen kanpaia. Tximistak erradiazio elektromagnetikoak eragiten ditu, era askotakoak, tartean irrati-frekuentziadun taupadak. Frekuentzia hori neurtuta jakin daiteke, teorian, tximista datorrela. AEBetan, adibidez, nazio osoan zehar jarri ditu gobernu federalak halako aparailuak eta eskukoak ere badira, profesionalak baino kaskarragoak, baina mendian luzaroan ibili behar denarentzat baliagarriak. Sateliteak ere badira gure atmosferan tximistak non joko duen begira.■

nbr–

Tximistaren indarrak, bat-batekotasunak eta dirdirak luzaroan liluratu du gizateria eta idazleei maiz iruditu zaie sormenari buruzko metafora borobila egiteko elementurik egokiena. Henri Cartier-Bressonentzat argazkilaritza hartu eta emateko une laburlaburra da, tximistaren antzekoa: justu-justu du norberak denbora kamera lekuan jarri eta jazarri nahi duen animalia kutxatxoan sartzeko. Shelleyrentzat tximistaren argiarekin egindako ezpata da poesia: inoiz ezin da zorrotik atera, poesiak hautsi egiten duelako eutsi nahi dion azala. Mark Twainen ustez, berriz, sormen lan bikainak ekaitzaren antzekoak dira: trumoiak dirudi harrigarri, eta harek eragiten du dardara, baina benetan

tximistak

zerutiarra

nbr–

tximis tak

15


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:51 Página 16

Jainkoen jainko, Trumoien Errege

Bere semeetako batek erregetza kenduko ziola. Horixe esan zioten Cronori. Horregatik jan zituen jaio berritan Rearekin izandako ume guztiak, Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon. Zeus jaio zenean, ostera, Reak ezkutatu egin zion aitari eta semearen trukean harria eman zion jatera. Gordeta egon zen Zeus luzaroan eta indarra hartu zuenean aitaren sabela irekita (edo aitari botaka egiteko pozoia emanda) bere anai-arrebak askatu zituen. Cronoren anaiak ere askatu egin zituen Tartarako haien ziegetatik eta horrela, Hekatonkero erraldoiek eta ziklopeek lagunduta, Zeusek aitaren eta aitaren moduko Titan guztien kontrako gerra egin eta irabazi zuen. Titanomakian garaile atera zenean ziklopeek tximista eta trumoia oparitu zizkioten eta Zeus Jainkoen Jainko bihurtu zen. Greziarrek egin zizkioten eskulturetan errege moduan eserita ageri da Zeus edo zutik, berorren Handientza erakusten, tximista eskuan duela. Eskandinaviako mitologian Thor da trumoi eta tximisten jainkoa, hinduistentzat Indra eta aztekentzat Tlaloc. Komiki zaleek, be-

rriz, Flash heroia da tximistarekin lotuko dutena, abiadura supersonikoa duen pertsonaiak tximista zuria baitauka marraztuta traje gorriaren bularrean.■

Prometeo Modernoa Mary Shelley idazleak buruan zuen duda gabe erromatarrek Jupiter izenez deitu zuten Jainkoaren mitoa Frankenstein idatzi zuenean. Zeusek Prometeo izeneko titanari agindu zion gizateria sortzea eta Shelleyk Prometeo Modernoa azpititulua jarri zion bere eleberri ezagunenari: tximistarekin bezala elektrizitatearekin bizitza sortzen duen Victor Frankenstein doktorearen ipuinari. Prometeoren antzeko patu tragikoa jarri zion bere zientifikoari, gainera. Titanak sua lapurtu zion Zeusi eta egunero jaten zion hegaztiak gibela zigor gisa. Victor Frankensteinek jainkotasunaren anbizioa izan zuen eta bere kreaturaren esku hil ziren maite zituen guztiak.■

16 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:52 Página 17

nbr–

Haizea baino pisutsuagoa baina arina, haizeak altzoan hartzeko modukoa. Halaxe behar du izan haize parpaila edo kometak. Aintzinako Txinan sortu ziren tximistorratza sortzeko Franklinek oinarri hartu zituen gailuak, Mozi eta Lu Ban filosofoen eskutik. Orain umeen jostailu moduan ikusten baditugu ere, militarrek erabiltzen zituzten hasieran, seinalizazio gisara. Haien koloreak eta egiten zuten mugimenduak bereiziriko tropen arteko mezuak elkar trukatzeko erabiltzen ziren. Haize parpailari ezagutzen zaion lehen erabilera erreskate misio baterako mezua eramatea izan zen. Txinan soilik ez, Asia osoan egon da aspalditik kometak erabiltzeko joera. Korean, adibidez, Joseon Dinastiako Yi almiranteak bere ontzietako gizonei aginduak emateko erabiltzen zituen. Tamalez beretzat, japoniarrek Korea inbaditu zutenean (1592etik 1598ra luzatu zen gudatean) Yi almirantearen sistemak ez zion garaipenik eman. Asiako beste horrenbeste asmakizun bezala Marko Polok ekarri zituen Europara haize parpailak. Haien berri, behintzat. Objektuak geroago iritsi ziren, XVI eta XVI. mendeetan eta laster bihurtu ziren alde batetik haurrentzako jostailu politak eta bestetik, aurkikuntza zientifikorako tresnak. Franklinek tximistak ulertzeko erabili zituen, baina metereologian, aeronautikan, argazkilaritzan… hainbat zientziatan erabili ziren. Gizakiak hegan jartzeko moduko parpailak ere sortu ziren (egungo parapente etabarren aitzindari) eta Wright anaiek buruan izan zituzten XX. mende hasieran lehenbiziko hegazkina sortzeko. Ezagutzen den haize parpaila handienak 1304 metro zituen eta dakigula denbora gehien hegan eman duenak 180tik gora ordu iraun zituen. Egun saltzen diren arruntenak poliesterrarekin eginda dauden arren, Txinan oraindik orain setaz edo banbuz egiten dituzte, eskuz egindako marrazkiekin apainduta.■

tximistak

Etxeko museoan... kometak

nbr–

tximis tak

17


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:53 Página 18

Odol gaiztoa, umore ona Diren eta ziren euskal aldizkari satirikoak Euskaldunok politika kontuak ez ditugula umorez hartzen. Horixe entzuten da maiz. Baina ustea erdi ustela izan behar da, behintzat, politika zein gizarte gaiei umorez heldu dieten aldizkarien tradizioa egon badagoelako Euskal Herrian. Batzuk gogoratu ditugu, jakin badikigun arren besterik egon dela –Ekintza Zuzena aldizkariaren LSD Herald Tribune, adibidez, edota eguneroko prentsako umorezko biñetak–. Oroitu ditugunak hementxe daude, eztena luze edo motz, baina beti zorrotz.

18 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 19:53 PĂĄgina 19

Izena: La Gallina Vasca Zer da? Bere goiburuak dionez aldizkari-satirikolari-ironiko-sarkastiko-umoretsu-superonanistiko-surrealistikoa. Hamabostekaria da eta kioskoetan saltzen da. Paperean ala Sarean? Paperean egiten dute La Gallina Vasca, baina web-orria ere badaukate (www.lagallinavasca.com) eta haren ordeko ez bada ere, baditu zenbait informazio eta ale zahar batzuen .pdf-ak (web-orrian bertan nabigatu daitezke, ordenagailuara ekarri beharrik gabe). Ze hizkuntzatan? Gaztelaniaz egiten da paperekoa Historia apur bat: Euskal Herriko kioskoetara heldu den azken aldizkari satirikoa duela urte bete inguru jaio zen. Non saltzen da? Bizkaiko kiosko guztietan saltzen da eta Gipuzkoako hainbatetan. Araba eta Nafarroan askoz banaketa eskasagoa du eta hiriburuetako hiru-lau lekutan baino ez da saltzen. Saltokien zerrenda osoa Interneten dago, arestian aipatutako web-orrian. Zenbat kostatzen da? Euro bat ale bakoitza.

c

nbr–

19


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:28 PĂĄgina 20

Izena: El Karma Zer da? The Karma Syndicate izeneko enpresak kudeatutako umorezko hilabetekaria, 140 ale inguru egin dituena. 20.000 ale banatzen dituzte hilero. Paperean ala Sarean? Paperean egiten den arren, web-orria ere badute sortzaileek eta bertarako edukiak prestatzen dituzte, propioak edo Saretik hartuak. Helbidea, hauxe: www.humoreenlared.com Ze hizkuntzatan? Gaztelania hutsean. Historia apur bat: Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen zabaltzen Karma Dice izenarekin, fanzine moduan. Jauzi handia egin du ordutik proiektuak, besteak beste, alderdi politikoa ere sortu duelarik. Politikarien ustelkeria salatzeko, proiektuari propaganda egiteko edo haiek dioten bezala, dirua irabazteko, Gasteizko legebiltzarreko zein Bilboko udaleko hauteskundeetara aurkeztu dira. Non saltzen da? Euskal Herri osoan. Zerrenda osatua, saltokiz-saltoki haien web-orrian ikus daiteke. Zenbat kostatzen da? Bi euro ale bakoitza, 30 euro ordainduta egiten da harpidetza eta etxean jasotzen dira urtean 11 ale.

c

20 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:28 PĂĄgina 21

Izena: Caduca hoy Zer da? Deia egunkariaren umorezko gehigarria zen. Paperean ala Sarean? Paperean ematen zuen Deiak baina desagertu zenetik jarraipena izan du, maila baten, Interneten. www.caducahoy.com blogean gehigarriaren sortzaileen umoreak bizirik darrai. Ze hizkuntzatan? Gaztelaniaz. Historia apur bat: Caduca hoy 2002an hasi zen Deiarekin banatzen eta 2007an utzi zion paperezko izateari. Ia sei urtetan, 276 ale egin zituzten eta, besteak beste, Espainiako Erregea haserretu. Audientzia Nazionalean epaitu zituzten Josetxu Rodriguez, Javier Ripa eta Nicolas Lococo kazetari eta marrazkilariak Juan Carlos Borboikoa hartz baten ondoan eta mozkor marrazteagatik. Epaileak errugabe jo zituen, nahiz eta parodia ankerra eta errukigabea zela iruditu. Non saltzen da? Esan dugunez, ez da jada saltzen eta goian aipatu dugun bloga da hura gogoratzeko modu errazena. Zenbat kostatzen zen? Doan banatzen zen Deiarekin.

c

nbr–

21


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:29 PĂĄgina 22

Izena: Napartheid Zer da? Nafarroan argitaratzen zen fanzine baten izena zen eta baita fanzinea kaleratzen zuen kolektiboaren izena ere. Paperean ala Sarean? Paperean banatzen ziren, 3.000 ale inguru. Egun web-orria du Napartheid koletiboak (www.naphartheid.com) eta haien bideo eta bestelako sormen lanak bertan ikus daitezke. Aldizkarien hemeroteka ere badute. Ze hizkuntzatan? Euskaraz. Historia apur bat: 1988an sortu zen Napartheid kolektiboa, Nafarroako Foru Gobernuaren hizkuntz-politika salatzeko, lurraldea eta berarekin euskararen ofizialtasun maila hiru eremutan banatzen duena. Hegoafrikan beltzek jasaten zuten egoerarekin egindako konparaketatik datorkio izena. 1990ean Negu Gorriak taldeak izen bereko kantua egin zuen lehen diskoan eta single moduan ere kaleratu gero, mugimenduari laguntzeko. Fanzinea ez da jada argitaratzen baina web-orrian bideo eta bestelako sormen lanak aurki daitezke. Non saltzen da? Jada ez dago salgai, baina aleak web-orrian eskura daitezke. Zenbat kostatzen da? Web-orritik materialak lortzea doan da.

c

22 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:29 Página 23

Izena: TMEO Zer da? Bi hilabetean behin argitaratzen den aldizkari satirikoa, umore beltza eta kritika errukigabea oinarri hartuta estilo propioa sortu duena. Gasteizen argiratzen du, Ezten Kultur Taldeak. 114 ale egin dituzte orain artean. Urtean bi edo hiru aldiz album luzeagoak kaleratzen dituzte. Paperean ala Sarean? Paperean argitaratzen da, bi hilabetean behin. Sarean www.tmeo.org helbidea daukate, alea kalean dagoela jakinarazteko, salmenta tokien berri emateko etabar. Ze hizkuntzatan? Gaztelaniaz. Historia apur bat: Iruñeako Hamelin eta Gasteizko Octopus fanzineetan lan egiten zuten kolaboratzaileak batuta sortu zen TMEO, 1987an. Hogeita bost urte egingo ditu, beraz, 2012an, aldizkari gutxik –umorezko zein bestelakoek- lortu duten zenbaki borobila. Hogei urteko ibilbidea Bartzelonako Komiki eta Manga Jaialdiak aitortu zion, 2007an. Ez da lortu duen sari bakarra, Bartzelonan bertan Fanzine Onenaren saria eman diote bitan eta Grenobleko Jaialdiak ere sortu berritan aitortu zion ohore berbera. Non saltzen da? Espainiar Estatu osoan banatzen da. Euskal Herriko banaketa TMEOren beraren esku dago eta hainbat lekutan eros daiteke. Zerrenda osoa Interneten daukate, haien web-orrian. Zenbat kostatzen da? 3 eurotan saltzen da ale bakoitza.

c

nbr–

23


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:30 PĂĄgina 24

Izena: Euskadi Sioux Zer da? 1979an argitaratu zen, apiriletik maiatzera Euskadi Sioux. Zazpi ale egin ziren guztira. Paperean ala Sarean? Paperean argitaratu zen, baina Sarean ere ikus daiteke orduko lana, oso-osorik, aspaldiko siouxek gaurkoen antzik duten jakiteko. www.euskadisioux.org da helbidea. Ze hizkuntzatan? Elebiduna zen, testu gehienak gaztelaniaz zeuden arren bazegoen euskarazkorik ere. Historia apur bat: Iragana eta ezkerreko zenbait mugimenduen seriotasun iluna kritikatzeko jaio zen aldizkaria, sortzaileen esanetan. Era guztietako marrazkilari, argazkilari, idazle, kazetari eta diseinatzaile batu zituen, tartean Juan Carlos Egillor zena. Sortzaileen beraren heterodoxiak bukatu zuen, akaso, proiektuarekin baina euskal umorearen mugarri bezala geratu da Euskadi Sioux. Non saltzen da? Ez da jada saltzen baina, esan bezala, Interneten dago hemeroteka osatua. Zenbat kostatzen da? Interneteko aleak doan eskaintzen dira.

c

24 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:30 PĂĄgina 25

Duela bost urte sortu zenean Getxophotok kalea artearentzako irabaztea jarri zion bere buruari helburu eta Getxoko espazio publikoak hiritarrak hunkitu, harritu eta mugitzeko moduko argazkiak haien begiradaren aurrean jartzea. Aurten, zahartzaroa aukeratu dute gai nagusi. Are gehiago, zahartzaroaren gorazarrea egin nahi izan dute Getxon, edertasunari gaztetasuna baldintza moduan jartzen zaion aroan eta irailean zehar gai horri lotutako argazkiak erakutsi dituzte, mundu osoko argazkilarienak. Maja Daniels suediarrak ospitale geriatrikoan lortutako irudiak ikusi ahal izango dira, bakardadearen zauria amildegi bihurtzen dutenak. Bizitzaren nekea erakutsiko du Michael Ackerman amerikarraren zuri-beltzezko lanak, eta jubilatuentzako hiri eguzkitsuaren alde zinikoa azaleratuko du Peter Granser gazteak Sun City sortarekin. Sacha Goldberger frantziarrak, ostera, bere amona superheroia dela erreibindikatuko du, Mamika lan barregarri eta hunkigarrian eta horiekin batera, dozenatik gora artistek zahartzaroa kaleidoskopio bihurtuko digute, milaka aurpegi dituela erakutsiz, bakoitzaren begiradak pribilejio edo kondena egin dezakeela frogatuz.

C Walter Schels

C Peter Granser

Zahartzaroaren gorazarrea

Izena Getxophoto. Zer da? Urtean behin Getxon egiten den argazki erakusketa, kaleak eta espazio publikoak erabilita. Noiz ikus dezaket? Irailean zehar, Getxon. Informazio gehiago nahi badut? www.getxophoto.com

nbr–

25


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:30 PĂĄgina 26

C Yosigo

C Josep Echaburu

26 nbr–

C KayLynn Deveney


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:31 Página 27

C Sacha Goldberger C Ana Galán

C Ricky Dávila

C Stephanie Diani

C Annet Van Der Voort

nbr–

27


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:31 PĂĄgina 28

Latinez Atik Zra...

Seme gaztea eta alaba zaharra dibortziatu zitzaizkion, gero gaztelua erre zitzaion, seme zaharrenak banaketa iragarri zuen eta suhiak familiaren kontu zikinak bere autobiografian kontatu zituen. Ingalaterrako Isabel II.arentzat 1992 annus horribilis izan zen. Ulertzekoa. Nor ez da atsekabetzen gaztelua erretzen zaionean? Gauza horiek tragikoak izaten dira. Tragikoa zen baita ere Jekyll doktore gaixoaren historia. Robert Louis Stevensonen eleberri zoragarrian Jekyllek bere nortasuna bitan banatua ikusten zuen horretarako propio (ad hoc) prestatutako botikari esker, baina ezin zuen bigarrena, gaiztoena, zitalena, krudelena, inolaz ere gobernatu. Denok omen daukagu alter ego modukoren bat, baina denona ote da Hyde Jauna bezain iluna? Askotan irakurri dugu Stevensonen maisulana baina beste askotan ere irakur genezake (ad infinitum, beharbada) arima apurtuaren ipuina. Letra honekin ere ad infi-

Askojakinari latina dakiela esaten diote gaztelaniaz, erromatarren aintzinako hizkuntzari zaion begiramenaren seinale. Aspaldi ez da kalean hitz egiten baina kaleko gure hizkuntzan maizmaiz erabiltzen dugu. Latinezko esamolde arrunten bila joan da Karmen Katodo, eta hiztegia osatu du, institutuan ikasi eta ahaztutakoak oroituz. Alfabetoa baino gure hilabete honetako hiztegitxoari abezedarioa esan beharko genioke, alfa eta beta greziarrak baino hizki latinoak dituelako protagonista.

a

28 nbr–

nitum jarrai genezake. Aula magna, alma matter, a priori eta beste hainbat aipaturik, ad nauseam, nazkatu arte. Baina hortxe utziko dugu, ez baitugu uste gehiegi luzatzea ona denik. Hobe labur geratzea eta beharrez gero norbaitek bis bat eskatzea.

b

John Keating irakasleari entzun genion eta harrezkero ez dugu ahaztu carpe diem adieraren esanahia. Literatura irakasleak, kla-

C


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:32 Página 29

seko lehen egunean, aintzinako ikasleen erretratuak ikustera eramaten ditu mutiko izutuak eta «carpe diem» xuxurlatzen die belarrira, «horixe da erretratu hauek esaten dutena, «carpe diem». Bizitza gozatzeko, alegia, eguna –eta gu guztiok harekin– hil egiten delako, goiz ala berandu. Napolitik ordu erdira dagoen Pompeian zeramikazkoko txakurra da bisitariei latinez hitz egiten diena. Zaunkaka ageri da sumendiaren sarraskitik libratu zen animalia, suntsitutako etxe baten atean eta «cave canem» ohartarazten dio gaizkia egin nahi duenari, «kontuz txakurrarekin». Historialarien, euskaldun eta espainiarren, abertzale eta nazionalisten arteko eztabaida sortu du «domuit vascones» esapideak. «Baskoiak menderatu zituen» esan nahi du eta eztabaidatzen jarraitzen da errege bisigodoek haien kroniketan esan ote zuten, baskoiak menderatzearekin tematuta, edo ez. Sukar ametsetan dar-dar eginez hil zen Edgar Allan Poe idazlea, delirium tremens delakoarekin. Alkoholaren menpekotasuna gainditzen saiatzen diren pertsona batzuei eragiten die, bereziki, amesgaiztozko egoera honek. Haluzinazioak izan ohi dituzte eta Poe bezala, hil ere egin daitezke.

d

Kontuz barkamena eskatzerakoan. Inork ezer leporatu ez badigu eta salaketarik ez bada, barkamena eskatzea errua adie-

E

razteko modu zuzenena izan liteke: Excusatio non petita, acusatio manifesta. Kontuz baita ere, ecce homo adiera guri zuzendua entzuten badugu. Kristauek uste dute horixe esan zuela Poncio Pilatok Jesus –jipoitua eta torturatua– jendaurrean erakutsi zuenean. Gizonak benetan heriotza merezi ote zuen galdetu zien herritarrei eta «ecce homo» esan omen zuen, «hementxe gizona». Artean, ecce homo esaten zaie Jesus sufritzen agertzen duten lanei eta, beraz, norbaiti ecce homo esaten badiogu oso itxura txarra duela esan nahi da, gaixo ageri dela, odoletan edo erabat ganora galduta. Friedrich Nietzsche filosofoak Ecce Homo deitu zion psikiatrikoa baino lehen idatzi zuen puritanismoaren kontrako autobiografiari. Filosofia baino Muchachada Nui programa nahiago dutenek Hulk Hogan borrokalariaren parodiatik gogoratuko dute latinezko esaldia, Joaquin Reyes aktorea «ecce homo baten antza nuen» esaten agertzen baitzen. Kontuz, azkenik, sari bat ex aequo ematen badigute. Beste norbaitekin konpartitu behar dugula esan nahi du eta diru saria bada ezingo dugu osorik xahutu. Gauza batzuk legez dute balioa eta de iure esaten zaie, baina askoz ohikoa da de facto adiera. Legearen babesik gabe, gauza batzuk berez edo izatez diren moduan direla adierazten du.

F

nbr–

29


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:32 Página 30

Gutxi-gora-behera edo larriki esan nahi dugula? Grosso modo esan eta kitto. Gaztelaniaz egiten den akats ohikoenetakoa da a grosso modo esatea, grosso modo beharrean. Gaizki dago. Ortografiaren arauak ezin dira grosso modo erabili, aizu.

G

Harry Potter latina irakasten duen edonorentzat bedeinkazio eta madarikazio behar da izan. Alde batetik, ez dago haurren gustuko den beste inor latinarekiko halako zaletasunik duenik. Argia behar duela? Lumos! Argi gehiago? Lumos maxima! Igo egin nahi du erratzarekin? Ascendio! Latina zabaltzeko gogoa ezin zaio ukatu J. K. Rowling idazleari. Baina, beste alde batetik, ez dugu uste bere asmakizun gehienek latina dakien inork onartuko lituzkeenik. Kutxa bat egiteko bauleo, norbait nahasteko confundus… latinetik latinkeriara doan oreka apur bat erridikulua gainditzen dutela iruditzen zaigu.

bezala, in medias res harrapatu gaituzu…» esatearekin. Beste adierabide asko ere badira letra honekin hasten direnak. Norbait gaiztakeria egiten harrapatzeari «in flagranti delicto» esaten zioten erromatarrek eta in fraganti geratu zaigu guri horixe bera adierazteko. Lekuan bertan bagaude in situ gaude, haurrak in vitro jaio daitezke (probeta barruan), eta presaz dabilenak gauzak ipso facto egiteko eskatuko digu. Adibidez, letra honen gora beheraekin ipso facto bukatzeko bestela alfabeto hau ez da inoiz bukatuko eta aldizkaria in memoriam dedikatu beharko digute.

h

«Idem» esaten zion Patrick Swayze zenaren pertsonaiak Demi Moore emazteari 1990eko hamarkadako Ghost arrakastatsuan, andreak «maite zaitut» esaten zionean. Post mortem bakarrik zen Swayze «maite zaitut» esateko gai. Hori bai dela in extremis ibiltzea, Patrick. In medias res ere irakurtzen da maiz testu idatzietan. Akzioaren erdi-erdian esateko edo konturen baten unerik gorenean. Horaciori zor diogunez kontua, pedante agertu nahi baudu aski da «Horaciok zioen

I

30 nbr–

H letrarekin Harry Potter aipatu badugu, J letrarekin ezinbestean Joxe Austin Arrieta aipatu behar dugu. Euskal idazleen artean bera izango da latinezko tituluak jartzeko joera nabarmenena duen idazlea. Manu Militari (Elkar, 1987) euskal narraziogintza garaikidean klasiko bihurtu den eleberri polifonikoa da eta Terra Sigillata (Txalaparta, 2008) Proust euskarara itzuli duen egilearen azken maisulana. Zerbait bortxaz eta indarra erabilita egiten dela adierazteko erabiltzen da manu militari. Terra sigillatak, berriz, «zigilaturiko lurra» esan nahi du. Zeramika erromatar arruntari esaten zitzaion terra sigillata, gorri kolore dirdiratsukoa zen eta enperadorean zigilua eraman ohi zuen. Arrietak, hala ere, ezin esan dezake bera denik latinerako joera duen euskal idazle bakarra. Joan Mari Iri-

j


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:32 Página 31

goienekin konpartitu behar du hizki hau, eta haren Consummatum est lanarekin (Elkar, 1993). Titulua engainagarria zen. «Bukatua da» esan nahi du, baina ordutik Altzako idazleak poesia eta eleberriak idazten jarraitu du.

k

Latin King fenomenoarekin txistea egin nahi genuen baina errazkeria iruditu zaigu.

Gorespena adierazten du laude hitzak eta cum laude ematen zaie ikasketa mailan –normalean doktoretzan– bikaintasuna adierazi dutenei. Epaimahaiak aho batez iritzi behar dio bikaina lanari cum laude ohorea eman nahi badio. Espainiar Estatuan ez, baina beste hainbatetan magna cum laude eta summa cum laude ere graduatu daitezke doktoreak, gorespen handiarekin, alegia, edo (ziriari zotza sartuta) goreneko gorespenarekin.

l

tzen dugun, propio jarrita proprio (bi errerekin) jarri beharrean. Norberak nahi duelako, askatasunez eta inork behartu gabe egiten dena egiten da motu proprio. Normalean, norberak nahi dituenak baino gauza gutxiago, tamalez. Hiztegitxo hau osatzea, adibidez, zuzendaritzak agindutakoa izan da eta ez horrenbeste motu proprio. Enkarguarekin hanka sartzen badut… mea culpa, neurea errua.

Denok daukagu modus viven-

M di bat, bizitzeko modu bat,

alegia. Baina gaizkileei buruz hitz egin ohi dugu modus operandi halamoduko bat dutela esateko, jokatzeko modu zehatz eta identifikagarria. M letra aski latinoa da, egia esateko. Aldatu behar dena aldatuta gauza batek beste funtzio baterako balio dezakeela esateko (bai, hori guztia esateko) erromatarrek mutis mutandis esatearekin aski zuten. Ohikoagoa da motu proprio latinezko esapidea, nahiz eta normalean, gaztelaniaren eraginez gaizki erabil-

Non plus ultra jarri zioten Espainiako ezkutuari espainolek Amerikar kontinentea inbaditu zutenean, nahiz eta Rotterdamgo Erasmok, apur bat beranduago, Espainiarako gonbidapena jaso eta Alemaniara jo zuen, «non placet Hispania» esanda.

n

Jaiotzetik hiltzen garela eta ordu guztiek, minutu orok, heriotzera hurbiltzen gaituela esan ohi zuten erromatarrek, baina azken orduak, azken minutuak bakarrik garamatzala hiltzera. «Omnia vulnerat, ultima necat» esaldiarekin laburtzen zuten pentsamendua: denek zauritzen gaituzte, azkenak hil.

o

Hitlerren lekuan jar zitekeela esan zuen Lars Von Trier zinema zuzendariak beti bere lana goraipatu duen Cannesen. Jaialdiak ez zion barkatu eta persona non grata izendatu zuten. Bere zinemarekin kritiko direnen ustez, Hitlerri buruz esandakoagatik ez, per se merezi zuen Trierrek jaialdiaren gaitzespena.

P

– nbr

31


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:32 Página 32

eman nahi zuelako eta harek esandakoa ezezik bakerik ez zegoelako. Kasu horietan, Roma locuta, causa finita. Erromak hitz egin du, bukatu da eztabaida. «Egun guztia irauten duzu zure kainoari lotuta beldurrak zaitu maskaratu eta inork ez daki nor zeran. Ez du inporta, galant ederra, mundu guztiak izena dauka… ta zurea, txakurra! Odolaren usaina, biolentziaren erresumena. Si vis pacem para bellum». Hertzainak taldeak abesten zuen, ustezko bakerako gerrarako bezala prestatzen diren polizien kontra. S letrarekin hasten dira, baita ere, eguneroko hizkeran maiz erabiltzen diren stricto sensu (zehatzak izan nahi badugu gaizki dago senso estricto esatea) eta sui generis. Bere generoari dagokiona esan nahi du, de facto, sui generis adierapideak baina bitxia edo xelebrea esateko ere erabiltzen da (bere antza duena eta ez beste ezerena). Halakoak izan ziren beharbada askorentzat Status Quo taldeko kideak. 1970-1980 hamarkadetan arrakasta itzela izan zuten Whatever you want edo In the army now bezalako kantuekin. Taldearen izena Status Quo den arren latinez zuzen hitz egin nahi duenak eta «une honetako egoera» adierazi statu quo esan beharko luke, singularrean. Sentitzen dugu, mutilak, baina izena gaizki daukazue. Zer egingo diogu, errare humanum est!

s

«Quid pro quo, Clarice». Latinezko hitz horiekin argitzen dio Anibal Lecter presoak Clarice Starling FBIko agenteari zertan oinarrituko den haien arteko harremana. Lecterrek Buffaly Bill izeneko hiltzailearen erretratu psikologikoa egiten lagunduko dio eta Starlingek, trukean, bere bizitzako oroitzapenetan haginka egiten utziko. Tratu arriskutsua, duda gabe, psikopata batekin egiteko. Beste psikopata bat ere lotzen dugu Q letrarekin. Quo vadis? filmako Neron enperadorea. Benetan nolakoa zen ez dakigu edo erre ote zuen Erroma bere bertsoetarako inspirazioa aurkitzeko. Bi mila urte iraun dituen zurrumurrua izango da ziurrenik, baina berdin dio: Peter Ustinov enperadore bitxi, makur, ero, liluragarria zen eta filmak baliorik badu bera da eta ez kristautasunaren apologia nekosoa egiten zuten Robert Taylor eta Deborah Kerr protagonistak. Teatroan ere egon da Q letradun arrakastarik. Quidam deitu zen Cirque Du Soleil taldearen ikuskizun ederra. Latinez edonor bat da quidam. Eta ohiko hizkeran, arazo baten gakoa, haren quid edo giltza.

q

Zuri ere gertatu zaizu. Lan bileretan, familia bazkarietan, koadrilako bategite alkoholikoetan… eztabaida sakona piztu da (zergatik dirudi Bob Esponjak gaztai zati bat? Pink Panther emea ala arra zen?) eta halako baten denok isildu behar izan duzue batek azken hitza

r

32 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 Página 33

Beste letra baten hitz egin dugu Terra Sigillata eleberriari buruz, baina T haserretu ez dadin Terra Antiqae aipatuko dugu hemen, arkeologia eta historia aldizkaria.

T

Lauxetak lau haizetara begiratzen zuen familiaren etxetik hartu zuen ezizena. Latinez, urbi et orbi deituko zen etxe hori eta askoz ezizen itsusiagoa izango zuen Esteban Urkiagak. Berez, esaldi kristaua da, Aita Santuak urtean behin «erromatarrei eta beste guztiei» zuzentzen dien otoitza gogoratzen du. Kaleko hizkuntza, ostera, lau haizetara zabaltzen dena zabaltzen da urbi et orbi (eta ez urbi eta orbe maiz esaten den moduan).

u

Erdi Aroko testu idatzi batean esaten zen herriaren ahotsa ez zela beti entzun behar eromenetik hurbilegi zegoelako. Vox populi eta vox dei ez nahasteko eskatzen zen baina Historia tematia da eta utzi duen adiera latinoak alderantziz dio «vox populi, vox dei»: herriaren ahotsa, jainkoarena. Vade retro ere latinezko esaera da, «atzera!» esan nahi duena. Eta latinetik dator baita vis-a-vis ere. Adierazpide ezagunegiak aurpegi aurpegiz-aurpegi edo buruz-buru esan nahi du, eta espetxeko bisitetarako erabili ohi da.

V

The West Wing telesailaren bigarren atalari Post hoc ergo procter hoc deitu zion Aaron Sorkin gidoilariak. Bertan, Bartlet presidenteak siriarren kontra jotzea erabakitzen du bere medikua siriarrek erreibindikatutako ekintza armatuan hiltzen dutenean. «Honen ondoren, beraz honegatik» esan nahi du esaldiak eta kausalitate agerikoa faltsua izan ohi dela salatzeko erabiltzen da. Ekintza bat bestearen ondoren gertatzeak ez du esan nahi hasierako ekintza hori bestearen arrazoi izan denik.

W

Zenbatetan ez gaituen The X Files telesailak salbatu X letrara hurbildutakoan! Ez, hau ere ez dago latinezko letren artean, zenbakien artean baino. Baina X misterioak argitzen zituzten Mulder eta Scully detektibeak oso latin-zaleak

x

nbr–

33


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 Página 34

ziren eta ez ditugu aipatu gabe utzi nahi Excelsis Dei, Tempus Fugit edo Per Manum tituludun atalak. Ezta ere Scully maite zuten ikusle denak negarretan jarri zituen Memento Mori ere. «Izan heriotza gogoan» tituludun atalean Scully maiteak minbizia zuela jakin zuen, eta ebakuntza ezinezko zitzaiola. Mulderrek besarkatu eta salbatuko zela agindu zion. «Egiak biok salbatu gaitu» zioen eta arrazoi zuen. Hizkiak berak grekoa dela badio latinezko hiztegian lekurik ez luke behar. Hala ere, egin ahalko genioke. Izan ere, latinezko requiescat in pace esamoldetik dator R.I.P. laburdura eta laburdura horretatik Arrasateko musika talde baten izena. Lau ziren punk soinuaren aitzindari hauek: Mahoma, Txerra, Portu eta Yul.

Y

Zizeronek galdetu omen zuen «quosque tanden abutere, Caitilina, patientia nostra?». Euskaraz esanda, «noiz arte baliatuko zara gehiegi gure pazientziaz, Caitlina?». Esaldi osoa baino, kaleko hizkeran lehen bi hitzak geratu dira eta norbera gogaituta badago «quosque tandem» idatz dezake, noiz arte galdetzeko. 1963an Jorge Oteizak galdera hori zuzendu zien, titulu bereko liburuan, euskal arima hiltzen uzten ari zirenei, noiz arte itxaron behar zen arima hori errespetatu eta errekuperatzeko? Ad infinitum, ad nauseam edo sine die?■

Z

Karmen Katodo

34 nbr–

Izan liteke norbera atzerritar egunero bizi duen tokian? Erantzunaren bila abiatu da udaldian Dani Etchart. Gure kolaboratzaile kosmopolita bere hirian kosmonauta bihurtu da eta begirada arrotzak hiri magikoa deskubritu dio, baleontzien Atlantida ezezaguna.

Turist gisarat z dakit ziutate honetan turista izan litekeen norbera, bereberki urte osokia bertan eman ondoren. Je ne sais pas. Erabakia hartzen dudan bitartean, turista bainintz hiria zeharkatzera joan naiz. Turismo bulegoan mapa eijerra eskuratu nuen. Merci eta mila esker indartsuarekin eskertu nion turismo-bulegariari. Botila bete ur erosi, eta bonet bat soineratzea ere, inportantie. Ooooo aunitz egin nuen bidean. Eraikuntza eijerraren aitzinean, Oooo… Eskulturaren hegian, Oooooo… eta museoaren aitzin-hegi eta gibelerat, Oooooo… Germaniar batzuekin hasi nintzen. Was für eine Schönheit. Pintxoak laket izan zituzten. Gero italiar zardai batzuk etorri ziren. Questa città è abbastanza. Idiazabal gasnaren fintasuna goraipatu zidaten. Finitzeko errusiar furfuriatsu batzuekin segitu nuen. Кто это? Azken hau ez nuen aditu, bainan segur hiriari buruzko zerbaitetaz ari zirela, Gernikako piper eta piper arteko arnasaldietan errana baitzen. Bada ziutatea bakantasunean barneratu baino plazer larriagorik? Perhaps eta apika, baina idazki honetan ahantziren dugu. Itsas museorat, beraz. Kai-muturrean bospasei ontzi. Pays Basque dio BBK-ren sinadura daraman belaontziak. Baleontzia ez, belaontzia. Barneratzeko, sarrera-txartela ezinbesteko. Leihatilako emaztekiak erran zidanez txartela makinerat hurranduz ateak ireki ohi dira. Erran ez zidana zen sarbidea fite egin behar zela. Makinak kalkuluak egiten ditu: zazpi segundu aski dira gorputz fin zein lodikote batentzat. Txartela hurrandu, ateak ireki eta; bat, biga, hirur, laur eta bortz. Jump! Barnean! Jinkoari eskerrak eman dizkiot bale ez naizelako. Eskerrikasko jauna bihotz-bihotzetik, eskerrikasko jauna orai eta betiiii. Argiaren agudezia baino agudoago sartu nintzen. Balekibale. Frrrrrrrrrggggggñiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii. Hertsi zituen ateak gailuak. Eskailerak behera eta dagoeneko urik ez duen dike

E

Dani Etchart


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 Página 35

zaharrean nengoen. Jaun eta jabe senditu nintzen. I’m the king of the world!!! Bermeotarra banintz ozen errango nuke: honaino heltzen dira ene itxuginak. But I’m not bermiotarra. Gora so egiterakoan ohartu nintzen: ttikia naiz. Bale zaharren azken xokoa. Arrainontzia. Segurtasun baporea. Batel handia. Arrainontzia. Eta baporetxoa. Sarrreran adierazi zidaten: barrurebazoiezkontuhaundizeiñeixueiñbarkukzarrakdirezta. Hatsik hartu gabe, kolpean eta nik konprenitu nion (belarria irekitzen ari zaidan seinale). Alegiya: Tentuz zapaltzeko. Lou Reedek kantatzen zuen gisarat erranen dizut: Hey honey, take a walk like walking on eggs, tuturuturuturututurututuruturu… Horrela sartu nintzen «Putza» ontzira. Berehala ikusi nuen: argi bat. Zer ote da hori? X File bat? Mirage bat? Pentsamenduak ke bilakatu ziren karabina-muturraren aurrean. Ai ene. «Nor zira?». Turist bat, arrapostu nion. «Hau ene etxea da». «Hau????». PutzaJaunari ez zitzaion gustatu ene pregonatua. Bere etxea zen sekula itsasoratuko ez zen tramankulu hura; txikia, uhertua, zikintsua, zaharkitua, baina abaroa. Pasaporta aztertu ondoren sartzeko aierua egin zidan. «Zure etxean zira». Hortaz, orai enea zen etxea. Eta berea. Biona. OnXimon ardo basoerdia eman zidan. Protokoloak dio edan egin behar dela. Ozpina izan arren, edan egin nuen. Atera zidan inoiz urdaiazpiko izandako zerbait. Eta jan nuen. Urdindutako ogiarekin. Protokoloa, you know. Foie merkea zirudienarekin ezin izan nuen. Alergia aipatu nion, janez gero hil nintekeela. Heriotza nahikoa arrazoi iduritu zitzaion. Berak jan zuen. Bisitarik ez bide zuen izaten. Garbitzaileren bat noizean noiz. Gutitan. «Bihar irekiko dute dikea». Ondo baino hobeto hertsirik zegoen dikeaz ari zen. Santa sekulan, never eta jamais zabalduko ez duten dikeaz. Ajaaa. Noiz da bihar? Soziologikoa bilakatzen ari zen turist gisarat hasitako jardunaldia. Joatea pentsatu nuen. Sosik behar ote zuen galdegin nion. «Ez, itsasoan ez du balio». Agurtu nuen betikotz. Izenik ez, izanik ere ez. Jalgitzerakoan flandiar batzuk ari ziren sartzen. Est très dangereux, erran nien. Eta etxera joan nintzen. Afaritera.■

nbr–

35


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 PĂĄgina 36

Batean kale, bestean bale Udazkena eta negua izaten dira zinema kontuetan urtaro oparoenak. Baina horrek ez du esan nahi udak ez duenik ezer ematen. Ezustekoak, onak eta txarrak utzi dizkigu aurtengoak. Telebista eta zinemari buruzko atalean jaso ditugu ekainetik honakoak, batzuk pozik beste batzuk‌ ez horrenbeste.

Udako uztaren fruitu on eta txarrak Lehen maila, gaindituta

Maria Fernandez-Cabrerok opor gutxi egin du aurten. Eskuko ordenagailuan ez zaizkio etxekoan beste telesail sartzen eta nork joan nahi du oporretan telebistarik gabe?

36 nbr–

Ez du udak uzta oparorik uzteko ohiturarik, zinemari dagokionez, baina aurtengoak eman du ezusteko atseginik. Lehena, ustekabe mutante pozgarria, X Men sortako azkena. Ez zuen inork gehiegi espero. Lehenbiziko bi filmak onak izan ziren, baina hala-holakoa baino ez hirugarrena eta txarraren-txarraz negar egitekoa azkena (Wolverine pertsonaiari buruzkoa). X Men First Class estreinatu aurreko albisteak ere ez ziren lar pozgarriak: lehenbiziko irudi eta trailerrek itxura nahiko txarra zuten eta kastina osatzen zuten ezezagunek talenturik zuten ez genekien. Matthew Vaughn zuzendaria, bestetik, ezagunagoa zitzaigun gehienoi Claudia Schifferren hiru seme-alaben aita izateagatik zinema munduan egindako lanagatik baino, nahiz eta jakin bagenekien


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 PĂĄgina 37

Guy Ritchieren filmak ekoiztu dituen tipoa zela eta Kick-Ass interesgarriaren zuzendaria. Aurreritzi nahikotxo zebilen bazterretan, beraz, X Men estreinatu baino lehen baina estreinatzearekin bat‌ aurreritziak oniritzi bihurtu ziren.

arinagoa eta dibertigarriagoa, Christopher Nolan sakonaren (sasi-sakonaren?) estilotik urrunduta, baina batere produktu txotxoloa eskaini gabe. Zakukada bete palomitarekin ikusteko filma, dudarik gabe, baina inolaz ere ez dira palomita ustelak edo ganoragabeak. Elkarrizketak onak dira, zuzendariak fin egiten du lana, eta bi aktoreek kimika interesgarria lortzen dute. Bazekiten ziurrenik James McAvoy eta Michael Fassbender erdi-hasi berriek ezinbestekoa zela hori filmaren arrakastarako eta biek gainditu dute azterketa. Aitzakiak bilatzen hasita, gidoiaren zenbait gora-behera aipa litezke edo azalekoago batzuk, Alex Gonzalezen orrazkera ulertezina, esaterako, baina ni neu eskuzabala naiz halakoekin zinema aretotik asebeteta ateratzen naizenean eta nire moduan esango nuke ikusle gehienak asetu dituela X Men honek. Ez da ziurrenik lehen mailakoa, baina balekoa guztiz unibertso honen egokitzapenekin atsekabetuta zeuden zaleentzat zein ikusle abentura-zaleentzat. Jarri diote bukaera Harryri

Gauza asko txalotu dakizkioke X Gizonen azkenari. Goitik behera eraberritu ditu unibertso ezagunaren itxura eta edukia eta James Bond gogora dakarren estiloa hartu du, aurrekoa baino

Bigarren ustekabe atsegina ere aipatu dugu arestian, hau ere unibertso ezagun baten azken emaitza. Kasu honetan azken-azkenekoa, gainera, HP 7.2.

nbr–

2 37


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 PĂĄgina 38

2

Dirudien arren, ez da inpresora baten izena, Harry Potterren zazpigarren liburuan oinarritutako bigarren filma baino. Honen kasuan ere, itxaropen gutxi genuen. HP 6 hain zen txarra barregurea eragiten zuela eta aspergarria zen, guztiz, HP 7.1 (nola liteke hain liburu eskasetik bi filma ateratzea?). Ezer gutxi espero zitekeen zortzigarren filma honetatik kontutan izanda ze zaila den, berez, unibertso oso bati bukaera ematea, are gehiago, liburuak eta aurreko filmak haien artean hain desberdinak direnean. Batzuk onak (lehen bi filmak haurrentzako pelikula politak dira), beste batzuk oso onak (Alfonso Cuaron mexikarrak zuzendutako hirugarrena poema ederederra da) eta beste hainbeste hala-holakoak edo txarrak (bosgarren liburua, laugarren filma‌). Testuinguru horretan ulertu behar da azken honek utzi digun zapore pozgarria. David Yates zuzendariak oso ondo jakin du eskura zituen elementuen arteko oreka bilatzen eta horretarako bi zutabe nagusi hartu ditu oinarri: Alexandre Desplat musikariaren partitura ederra eta Eduardo Serra argazkilariaren lana. Zazpi filma egin ondoren, aktoreek ondo ezagutzen zituzten haien pertsonaiak eta horiek mamitzeko az-

ken aukera ez dute pasatzen utzi. Daniel Radcliffe ongi dago, Maggie Smith ikustea beti da plazera, Ralph Fiennes Voldemort aparta da eta Alan Rickman baino aktore hoberik nekez aurki daiteke. Bere Severus Snape da, azkenean, protagonista bilakatu eta filma bere egiten duena. Hemen ere aipa daiteke aitzakiarik: bai, baditu gidoiak gora-beherak eta bada orrazkera ulertezinik (Bonnie Wright koittadua!), baina honekin ere asebeteta ateratzen da norbera zinematik. Bukaera duina eman zaio Harry Potter aztiaren azken magia saioari, partehartzaile guztiek egin dute lana errespetu eta maitasunez eta eskertzen zaie azken ahalegina hamar urtetan ipuin luze hau kontatzen ibili direnei.

Tu quoque, Pixar? Tamalez, ustekabe zorionekoen ondoan, ezusteko tristerik ere egon da udan zehar. Nire kasuan, ezin tristeagorik, nekez espero bainuen Pixar etxeak hanka sartuko zuenik. Kostatzen da sinestea iaz Toy Story 3 egin zuen etxeak eta aurreko urtean Up hunkigarria oparitu zigunak eta urtero-urtero, 1995etik hona zoriontsu


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:33 PĂĄgina 39

egin gaituenak, aurten Cars 2 utzi digunik. Nahiago dut pentsatu urte luzeetako lanaren ondoren Pixar-eko guztiak Karibera oporretan joan direla aurten eta bekadunek egin dutela Cars 2. Bekadun inozoak ziren, gainera, filmari eskenatoki apartak jarri dizkiote, eta diseinu distiratsua, baina Kaliforniako ekoiztetxeen produktuetan inoiz falta izan ez dena jartzea ahaztu zaie: bihotza. John Lasseter miretsita ere, kostatu zitzaigun lehenbiziko Cars hartan autoei zien maitasuna erostea. Oraingoan, ez dugu ez erosi ez sinetsi. Hala ere, ez dugu gogorregi izan nahi. Jarraituko dugu Pixar-ek egiten duenari so, inork haiengan dugun miresmen eta konfidantza irabazi baldin badu Lasseterren neska-mutilak direlako. Karibeko oporralditik bueltan espero zaituztegu. Lanean berriz. Luterano bihurtu gara Duela gutxi Downton Abbey aipatu genuen atal honetan eta eredugarria zela esan genuen, ezer berririk kontatu gabe istorio txukun bat modu interesgarrian kontatzen zuen telesailaren adibidea. Beste halako kasu bat aipatu behar dugu orain. Polizi inspektore ba-

ten gora-beherak kontatzen ditu. Tipo zuzena baina poliziak erabiltzen dituen metodoen kontrakoa. Bihotz onekoa baina garratza. Legea beteko duela agindu duena baina bere arau etikoei jarraiki lan egiten duena. Kanpoko presioei egin behar die aurre baina baita barne-gatazkei ere. Psikopatak kartzelaratu behar ditu baina ez da ongi konpontzen haiek jazartzen dituzten poliziekin. Ezaguna egiten da, ezta? Mila aldiz errepikatutako beste telesail bat dirudi. Ez da. Luther BBC-k horrenbeste maite dituen denboraldi laburreko beste telesail horietako bat da (Sherlock bikainaren antzera). Sei atal izan ditu lehen denboraldiak eta lau baino ez ditu izango bigarrenak (ingeles alfer, madarikatu hauek‌). Baina a ze sei izan diren lehenengoak. Luther bera pertsonaia zoragarria da, eta Idris Elba aktorea aski litzateke edozein istorio sinesgarri egiteko: sakontasun ikaragarria ematen dio pertsonaiari eta ai-enebere-ahotsa! Emmy sarietaran lortutako izendapena ezin mereziagoa zen. Sariak irabazteko modukoa da baita Ruth Wilson aktorearen lana. Alice Morgan izeneko pertsonaia liluragarria egiten du, beste Morgan baten Dexter Morgan polizia-psikopatarenlehengusina izan zitekeena. Luther Sherlock Holmes balitz Alice bere Moriarty litzateke, baina baita bere Watson ere, eta tarteka bere Irene Adler. Luteranoa izan nahi duenak, beraz, erraz dauka. Luther ikusi eta berehala hasiko da doktrina zabaltzen. Eta jakina, denboraldi berria noiz hasiko otoi egiten.■nbr–

39


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 Página 40

Hiru disko… King Crimson-enak

King Crimson? Baina zaharruno horiek ez al ziren rock sinfonikoaren ikur nagusienetako batzuk, hots, Etsaiaren ordezkariak –punkaren garai alai, borrokalari eta zoriontsuetatik hona, bederen–? Bai, eta, ikur nagusienetako bat ez ezik, are generoaren katalizatzaileak izan zirela esan daiteke, haien aurreneko albumetik aurrera (1969) hasi baitzen hitz egiten gero eta gehiago «rock progresiboaz», hots, inguruotan «rock sinfoniko» bezala ezagutarazi zen azpigenero –une haietan– berriaz eta –bat edo bat harrituko den arren– berritzaileaz; ordura arte psikodelia, rock azidoa, blues-rocka, jazzfusioa edota pop anbiziotsua besterik ez zirenek, arragoan nahastu eta 1970eko hamarraldiaren lehenengo erdia menderatuko zuen soinua eratu zuten, kanten garapen luzeekin, musikarien birtuositate-erakustaldiekin, teklatuen erabilera intentsiboarekin eta musika klasikoaren mailara hurbiltzeko asmo handiustearekin. Eta King Crimson izan zen –Van Der Graaf Generator, Yes, Pink Floyd, Genesis, Gentle Giant eta antzeko hamarnaka talde britainiarrekin batera– estilo horren ordezkari bipilena... malgré lui, ziurrenik: talde aldakor eta exijente horrek nekez onartu zuen inolako etiketarik, sekula. Are gehiago: ziurrenik, 70eko hamarraldiko mastodonte haietatik guztietatik, duinen zahartu denetakoa da Errege Gorrimina –antza denez, Beltzebu izendatzeko modu bat: badakizue zenbat gustatzen zitzaien rollo satanikoa, garai haietan–. Eta, gainera, epe luzera eragin sakonena izan duena, Tool eta post-metaleko banda askok aitortu dezaketen bezala. Taldea 1968ko amaieran bildu zen lehenengoz, pop nahikoa arraroa praktikatzen zuen Giles, Giles and Fripp hirukote arrakasta gabearen errautsetatik, eta orduz geroztik Guadiana ibaia bezala ibili da, noizean behin desagertzen eta ondoren, gehienetan, formazio berritu batekin birsortzen, beti ere Robert Fripp-en «diktadura diskretupean»: munduko gitarrista bikainenetako bat, eta Musika eta Artea bezalako hitzak maiuskulaz idatzi ohi dituen gizon barregarriki serio horietako bat. Uneotan, esaterako, ematen du haragitze berri baten bezperatan gaudela, 2003an argitaratu zuten The Power To Believe azkeneko estudioko diskoaren ostean.

40 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 Página 41

Iban Zalduak hilabetero aukeratzen ditu Nabarrarentzat oroimenaren binilozko pitzaduretan grabatuta geratu zaizkion hiru disko. Errege gorriminenak, oraingoan. au da, ziurrenik, rockaren historiako debut-album arrakastatsu eta ezagunenetako bat; musika entzun ez izan arren, irakurle gehienek oroituko dute aurpegiaren azal hura. Bonbazo bat izan zen: hilabete bat lehenago aurreneko kontzertua eman zuten Hyde Park-en, seiehun mila pertsonen aurrean, Rolling Stones-en telonero gisa, eta diskoak itxaropen guztiak ase zituen. Gainera, KCren soinuaren oinarria ipini zuen, muturren konbinaketan zetzana –eta datzana oraindik ere–, hots, kanta bereziki gogorren eta bereziki geldo-delikatuen arteko nahasketan, beti ere konplexutasun handiko egiturekin. Lehenengoen adibide bikaina da «21st Century Schizoid Man» brutala, haien hit nagusiena, eta, bigarrenena, «I Talk To The Wind», «Epitaph» edo «Moonchild» ederrak; tartean, garai haietako sinfonismoaren paradigmatzat hartu daitekeen «In The Court Of The Crimson King» luzea –ia hamar minutu! Tira, egia da ez dagoela diskoan sei minututik beherako kantarik, garaiko trendyei hutsik egin gabe exijitzen zitzaien bezala...–. Taldean, Fripp gitarristaz gain, Ian McDonald teklista zegoen –haizeez arduratzen zena, halaber–, Greg Lake baxu-jole eta kantaria, Michael Giles bateria eta, bitxiki, Peter Sinfield letrista, argiez eta efektuez arduratzen zena orobat; apenas zuten 22-23 urte LPa grabatu zutenean, baina heldutasunezko lan bat zirudien hura. Kritika-arrakastak ez zuen, ordea, taldearen egonkortasuna bermatu, eta urte beraren amaieran aldaketak hasi ziren, McDonalden irteerarekin; izan ere, taldea lehenengoz desegin zen arte, 1974ean, KCek bederatzi formazio ezberdin izan zituen –Fripp, hasieratik geratu zen partaide bakarra, ez da agoantatzeko erraza, dirudienez–. Hori bai, ezin ukatu taldea harrobi emankorra izan zela: Lake berehala joan zen Emerson, Lake & Palmer granitikoetara, Boz Burrell –Lakeren ordezkoetako bat– Bad Company-n aritu zen, McDonald Foreigner AOReroen fundatzaileetako bat izan zen –agh!–, eta Sinfield, talde progresiboentzako egindako letra literario eta surrealista samarrak alboratu ostean, Bucks Fizz, Leo Sayer, Cher edo –ai ene– Céline Dion bezalako artistentzako hitzak idatzi ditu… arrakastarekin. Jainkoaren –edo Satanen– bideak ezin asmatuzkoak dira.

H

King Crimson In The Court Of The Crimson King Island, 1969.

nbr–

41


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 Página 42

Hiru disko…King Crimson-enak rippen gorteak ezin izan zuen berdindu aurreneko disko haren zirrara, eta, kideen aldaketa dezenteen artean, beste hiru LP grabatu zituzten 1971 bitartean, jazz-rockerako joera gero eta nabarmenagokoak –eta, nire uste apalean, gero eta interes gutxiagokoak, guztietan harribitxiren bat aurki daitekeen arren–. 1972 eta 1974 artean, ordea, John Wetton baxu-jole eta kantaria bildu zen bandara, Yes-etik zetorren Bill Bruford bateriarekin batera, eta beste kide batzuk sartu eta irten ibili baziren ere, Frippekin batera bizkar hezur sendoa osatu zuten. Hiru LP bereziki interesgarri grabatu zituzten segidan: Larks’ Tongues In Aspic (1973), Starless And Bible Black (1974) eta Red (1974 ere). Horietan soinua gogortu egin zuen KCek –metalzaleek garai hau apreziatuko dute gehien, ziurrenik–, kanta instrumentalek lekua irabazi zuten, eta gitarrak eta perkusioak protagonismo handiagoa daukate, haizeen kaltean agian. LP horietako edozein hauta nezake –pena ematen dit Starless And Bible Blackeko «The Night Watch» bezalako miniatura ederra albo batera uztea…–, baina azkenekoarekin geratu naiz, etapa hau hobekien laburbiltzen duelakoan. Ordurako, kontzertu-bira intentsoen nekeak eta barne-gatazkek ahulduta, aipatutako power-triora murriztuta zegoen taldea –kolaborazio berezi batzuk alde batera utzita–, baina hala ere hamar balira bezala egiten dute zarata hemen, eta disko gogorra eta iluna osatu zuten, laster iritsiko zen afterpunkaren aitzindari: «Red» eta «One More Red Nightmare» potenteak horren erakusle onak dira, eta are «Fallen Angel» itxuraz geldoagoa dentsitate izugarria hartzen doa aurrera egiten duen heinean; «Providence»-k betelanerako esperimentalismo-kuota betetzen du –David Cross-en bibolin-inprobisazioekin–, eta amaierako «Starless»-ek, lirismorako tartea –tira, lirismoa, beti erlatiboki: amaiera apoteosikoa da; post-rockak, lagunak, ez du ezer asmatu–. Edonola ere, beltxargaren kantua izan zen: Frippek, lehertuta, banda desegitea erabaki zuen, betirako nonbait, eta, besteak beste, Brian Eno edo David Bowierekin kolaboratzen hasi zen –azken horren «Heroes» kantan izan zuen parte hartzea erabakigarria izan zen, adibidez–; Bruford proiektu ezberdinetan aritu zen hurrengo urteetan –tartean, UK; Brand X edo Earthworks bezalako konboetan, Yeseko aixkirien altzora egindako itzuleratxango krematistikoak alde batera utzi gabe–, eta Wettonek, bakarkako karrera antzu samar batez gain, Asia supertaldea osatu zuen rock sinfonikoko beste zenbait hondakinekin batera, poltsikoa ondo bete ziona baina KCrekin irabazitako prestigio apurra alferrik galtzera eraman zuena, tamalez...

F

King Crimson Red Island, 1974.

42 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 Página 43

ta inork espero ez zuenean, zazpigarren urtean, berpiztu zen: 1981ean KCek disko berria argitaratu zuen, Discipline, eta hurrengoan beste bat, hemen erreseinatuko dudan Beat hain zuzen ere; biak, eta baita 1984ko Three Of A Perfect Pair ere, formazio berberarekin grabatuak, bandaren historian lehenengo aldiz. Aitortu behar dut etapa honengatik izan ez balitz, agian ez niola eskainiko monografiko bat KCri, baina kontua da Frippek King Crimson eta bere «mutilek» lortu zutela 70eko hamarraldiko besBeat te talde progresibo batek ere ezin izan zuena: punkak eta E.G. Records, 1982 new waveak ekarri zuten aldaketara duintasunez egokitzea; Genesis, Yes eta enparauek gauzatu zituzten masakrimenekin konparatuta, egia esan, ez da meritu makala –ezagutzen dudan antzeko metamorfosi kasu arrakastatsu bakarra gure Itoizena izan zen–. Baina popera bete-betean pasatu zen Itoizek ez bezala, KCek new wavearekin bat egin zuen bere aurreko nortasun zeinuei eutsiz: egitura konplexuak –baina itxura sinple batez aurkeztuak, oraingoan–, esperimentalismorako eta, une batzuetan, gogortasunerako joera –entzun disko honetako «Sartori In Tangiers», «Neurotica» edo «Requiem», esaterako–, areagotutako pasarte atmosferiko eta lasaiekin konbinatuta beti ere –“Two Hands»–. Baina, hori bai, kanta formatu estandarrera egokituz –albo batera utzi zituzten hamabi minutuko abestiak–, eta hurbilketa inteligente bat eginez garaiko pop irudimentsuenera, Talking Heads-enera alegia –«Neal And Jack And Me» bizkorrean suma daitekeen bezala–. Aldaketak, jakina, tranpa zeukan: Fripp kolaborazioa egina zuen David Byrneren taldearekin, eta Adrian Belew kantari eta gitarrista berria haiekin jiratzen ibilia zen; aurreko formaziotik Bill Bruford kontserbatu zuen Frippek, eta Tony Levin arduratu zen baxuaz eta stickaz –teklatuek presentzia galdu zuten, beraz, eta bandak ukitu pop “ohikoago» bat hartu zuen–. Izan ere, proiektu berria ez zen King Crimson deitu behar, hasiera batean, Discipline baizik, baina lehenengo kontzertuetan Frippi bonbillatxoa piztu eta talde berriak KCren hamargarren –edo hamaikagarren– saioa izan behar zuela erabaki zuen. Eta baita lortu ere: onartzen dut, historikoki, Discipline komentatu beharko nukeela hemen, hark markatu baitzuen hurrengo bien bidea, eta baita KCek 1990eko eta 2000ko hamarraldietan izan dituen berpizkundeak ere, baina kontua da –espero dut ohar autobiografikoa barkatuko zaidala– 1982an disko hau aurkezten ikusi nituela Donostiako Belodromoan, Roxy Music teloneatzen, eta ezin dudala ahaztu eragin zidaten inpresioa; ni, jakina, Roxyrengatik joan nintzen festibalera, baina crimsonzale amorratu atera nintzen bertatik. Oraindik gogoan dut nola hasi ziren, eszenatokira banan bana sartzen, «Waiting Man» jotzera, musika-tresna arraro horiekin guztiekin... eta baita, horretaz guztiaz jabetzeko, etengabe eman behar izan nituen jauzitxoak ere, kontzertuetara joaten zen jende guztia ni baino altuagoa zelako... gehiegi aldatu ez den zerbait, bide batez esanda: geroztik zertxobait hazi banintzen ere, hurrengo belaunaldien bataz besteko garaiera, bitartean, are gehiago emendatu da –esnekien sabeleratze intentsiboagatik, ziurrenik–, eta emaitzak, niri dagokidanez, berdintsua izaten jarraitzen du. Enfin: amak jogurt gehiago eman izan balizkit, txikitan…■

E

nbr–

43


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 PĂĄgina 44

44 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:42 Pรกgina 45


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:43 Página 46

Pozasen Zergatik du Donostiak Easo kalea eta hiriak halako ezizena? Zer egin zuen Ansoleaga abizeneko Florenciok Iruñean bere kalexka izateko? Eta Becerro de Bengoak Gasteizen? Kale kontuak biltzeko asmoa dugu datozen hilabeteotan, Bilboko Poza Lizentziatuarekin hasita. Kale bilbotarrak Gipuzkoa maite zuen gizonari egiten dio omen. luralean. Halaxe esaten dute bilbotarrek Poza Lizentziatuaren kalean geratzen direnean. Kale luze-luzea da, zabalgunearen bihotza zeharkatzen duena, Miguel de Unamuno Institututik –Zentrala esaten zaio Bilbon- San Mames futbol zelaiaren ekialdeko tribunara doana. Partida egunetan jendez lepo egoten da, bereziki kalearen azken zenbakietako tabernak, Sabino Arana kalearen ingurukoak. Eraikin esanguratsu ugari ditu, Minerva jainkosaren eskultura duen Ins-

P

46 nbr–

titutu Zentrala bera da lehenengoa. Elkano kalearen parean, Mutua Universal aseguru etxearen jauregia aurki daiteke eta altzairuz eta kristalez egindako bi eraikin publiko ere bai, kaleko berrienak, Eusko Jaurlaritzarenak biak. Erdian geratzen zaie Merkataritza Ganberarena zen etxe berdea. Alondegiaren eraberritzearekin indarra hartu duen Bizkaia Plaza zeharkatu eta aurrera jotzen badugu, Indautxu agertuko zaigu ezkerretara eta Athleticen ezkutua ikusiko dugu urrunean, kalearen iparrorratz, Pozasen egotearen seinale. Kaleari izena ematen dion lizentziatua abokatua zen. Andres de Poza Yarza, horixe zuen izen osoa. Orduñan jaio zen, antza, 1530 inguruan, Amberesen negozioak zituen familia aberatseko seme. Flandian eta Salamankan ikasi zuen eta, besteak beste, zerga biltzaile eta irakasle izan zen. Donostiako Itsas Eskolan katedraduna izan zen Poza eta 1570ean, Gipuzkoari dedikatutako Hydrografía argita-


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:43 Página 47

ratu zuen, Gibraltarretik Europarako nabigatzeko bideak eta nabigazioaren teoria deskribatzen zituen lana. Kosmografo eta geografo soilik ez, hizkuntzalari ere izan zen: De la Antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas izeneko lanean euskara eta iberiar penintsulako beste hizkuntzak jatorri berberetik datozela defendatu zuen, toponimian oinarrituta. Bizkaitar guztien nobleziaren unibertsaltasuna ere defendatu zuen eta idatzita utzi zuen Ad Pragmaticas, sive de Nobilitate (1589) liburuan. Madrilen hil zen Andres de Poza Yarza, 1595ean, eta Bilboko kale jendetsu eta luzeenetako bati ematen dio izena.■

nbr–

47


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:43 PĂĄgina 48

So Close, Glenn

48 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:43 PĂĄgina 49

Maitasun (azpi) jokoen Machiavelli izan zen eta Valmont kontea erotzeraino manipulatu zuen, Dangerous Liasons filman. Robin Williamsen ondoan lortu zuen Oscarretako bere lehen izendapena, 1982an, zineman hasi berria zela, The world acording to Garp pelikularekin. Hurrengo urtean eskuratu zuen bigarrena, The Big Chill 1980ko hamarkadako klasikoagatik. Eta handik urte betera, aktore gutxik izan duten bolada ikusgarrian hirugarren bat, Robert Redford protagonista zuen The Natural filmagatik. Beste bi izendapen ere jaso ditu gero, horietako bat Michael Douglas jazartzen zuen femme fatale garaikidea mamitzeagatik, Fatal Atraction eztabaidatsuan. Emakume bat Michael Douglasekin maitemindu eta zoratu litekeela sinetsi arazi zigun, kritika feministak arbuiatu eta mundu osoko ikusleak izutu zituen emakume psikotikoa kultura garaikidearen ikono bihurtuz. Bere familiaren historiarekin ere filma egin zitekeen: aristokraten alaba da (Ulises S. Grant presidentearen familiakoa) eta bere aita Mobutu Sese Sekoren medikua izan zen, Afrikan klinika zabaldu eta IHESaren kontrako borrokan hasi baino lehen. Bi Oscar dituen Meryl Streep aktorearen oso lagun ona da, eta maiz harekin nahasten dutela esan du, ÂŤbaina inoiz ez Oscarrak banatzeko orduanÂť. Zinemaldiak, ostera, ez du inorekin nahas litekeenik uste eta Donostia Saria emango dio 64 urteko aktoreari. FOX katearen Damages saio arrakastatsuan protagonista da Close gaur egun eta saria ez da, beraz, aspaldiko dirdira galdu duenari ematen zaion txaloa, oraindik orain bere dirdirarekin erakartzen gaituen izarrari egindako omenaldia baino.

nbr–

49


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:44 Página 50

Txirrik niri, nik Euskaltzaindiari Ekain honetako hasieran Gara egunkariak Euskadi Sariak izeneko sokako azken korapiloaz iritzia eskatu zidan. Halaxe, ekainaren 4an zenbait iritzi plazaratu nituen. Larrabetzun hasia zen aurtengo Literaturia. Hantxe etorri zitzaidan aspaldiko erkide zintzoa, Txirri, nirea irakurrita. «Zera jabilk hor goian, hire bila», esan zidan, euskaltzain oso baten izena aipatuz. Ziria zen. Sortako lehena. Ze segituan esan zidan, «Hi, orain koherente jokatu behar dok, eta salatu». Paperik ez neukala esan nion. Ekarri egin zidan. Harrapatuta nengoen. Idatzi egin nuen ba. Eta idatziari atxikimenduen bila hasi ginen. Txirri eta biok. Egiatan, ez Txirrik eta ez nik, Larrabetzuk du idatziaren errua. Larrabetzun han zebilen 1978. urtean herriko alkate izandakoa. Baita ere harekin zinegotzi izandakoak. Juan Carlos de Borbon Espainiako Erregek Gernikara egin behar zuen bisitaren karietara hura Euskal Herrian persona no grata zela adostu, bozkatu eta aktan jaso zutenak. Epaituak izan ziren. Ez dakit Txirri bera ez ote zen tartekoa izan. Wikipediak gaztelaniaz dioenez, Euskaltzaindia Alfonso XIIIak sortu zuen, hara! Iturri beretik edan dudan hurrengo datua da 1976ean eman zitzaiola Espainiako Estatu Monarkikoan ofizialtasuna, Real Academia de la Lengua Vasca izenarekin. Ondo, asko egin du eta Espainiako Monarkiak euskararen alde. Haatik, Frantziako Errepublikako guneren batean ere bada Euskaltzaindiaren jardun-eremurik. Frantsesez, ostera, Académie de la langue basque da Euskaltzaindia. Errepublikano eta laikook garenok ezin Real hori begietan zein belarrietan min hartu barik aditu. Areago nork izendura emana dion gogoan. Euskal Herriaren zati handi baten, euskaren eta euskal kulturaren genozidarik handienak, Francisco Francok izendatutako horrexek. Gaitzerdi? Agian, Erregetzak euskararen alde ezer egingo balu, Gernikan Orixeren Euskaldunak hartako ahapaldi batzuk ahoskatzeaz gainera. Espainiako Monarkia laster desagertuko delakoan nago eta, egunen batean ateka horretan egonik ez dezala inork uste Euskaltzaindia monarkikoa denik, ez (h)Orixe. Nago agiango etorkizun horretako Haserretuek ez ote dioten Euskaltzaindiari erasoko. 

Gutun irekia idatzi dio Edorta Jimenezek Real Academia de la Lengua Vasca edo Euskaltzaindiari. Lagunak egindako eskakizunarekin zorretan egin du, ekainean Literaturian eta orain, Nabarran.

Edorta Jimenez ez da euskaltzain oso, ez urgazle. Real izan nahi duen galdetuta «benetako» erantzun digu.

50 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:44 Pรกgina 51


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:44 Página 52



Bada, Txirrik eta biok abiarazi genuen agirian Euskaltzaindiari luzatzen zaion lehenengo eskaria Real horri uko egitea da. Bigarrena, Euskaltzaindiak urtero-urteroko Espainiako Premios Nacionales de Literatura izenekoak hautatzeko epaimahaira ordezkaririk ez bidaltzea. Arrazoia, labur esanda, nacional hitzak Espainiaren ustezko nazio izaerari de facto onespena eta homologazioa ematen diola. Askorentzat, ostera, Espainia hau ez da nazioa, nazioen kartzela baino. Ez noa aipatu sariotan sarituak izen diren idazleen aurka, inondik ere. Ni neu izendatua izan nintzen, euskaltzain bati esker, eta baietz esan nion, nire lana aurkezteko. Gogoan neukan Joxe Agustin Arrieta maisu garaiak harako hartan idatzi zuena, alegia, ez zuela saria onartuko –buruz ari naiz- gure nazioa ez delako Espainia, Euskal Herria baino. Horixe esango nukeen nik neuk ere, eta ez dirurik ez beste ezer onartu. Saria eman izan balidate. Gehiago esango dut. Behin izan naiz Instituto Cervantesen izena programa orrian agertzen zen ekitaldiren batean. Berlinen. Ekitaldian parte hartu nuen, programa orria hura amaituta gero ikusi bainuen. Espainol gura gaituzte Hegoaldekook. Eta zail daukagu, gaitza baita egin beharreko lana. Kantuak zioen moduan, «a desalambrar» jo beharreko garaia bizi dugu. Ez daukagu erraz, ez, azken urteotan gu Espainiaren alanbradetan galduta ibili ostean etxera itzultzea. Gure hizkuntzaren nazio burujabea eraikitzea. Euskal literaturaren erabakigune garrantzitsuena, merkatuari eta idazleon estatusari begira bederen, Madrilen dela onartzea. Txikiak izaten ikastea. Guzti horretarako eta ja abiarazi behar dugun desespainoltze prozesuan koherentzia behar dugu. Horixe eskatu zidan Txirrik, eta horixe eskatzen diot Euskaltzaindiari. Eska egiozu zuk zeuk ere. Edorta Jimenez


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:45 PĂĄgina 53

Nabarrak

komertziala

behar du Euskalduna Esperientziaduna

Zeuk izan nahi duzu? Bidali emaila helbide honetara: nbr.aldizkaria@gmail.com Eskaera guztiak erantzungo ditugu. nbr–

53


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:45 PĂĄgina 54

Steven Spielberg

10 filmetan

65 urte ditu baina ez da egongo une honetan lan gehiago egiten duen zinegilerik. Ekoizle modura Aliens vs Cowboys estreinatu berri du eta bere zinemaren sustraiei omen egiten dieten Super 8 ederra (J. J. Abrams zuzendariaren oparia). Zuzendari gisa The Adventures of Tintin dauka aretoetan eta bidean ditu Men in Black III eta Jurasic Park IV, besteak beste. Historia osoan eragin handiena izan duten zinegiletakoa da, zuzendu dituen 50 filma eta ekoitzi dituen 129ei esker. Hollywoodeko Midas Erregea deitu zaio eta kostata bada ere, kritikak jenioa onartu dio azkenean.

54 nbr–


nbr–

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:45 PĂĄgina 55

spiel berg

Duel (1971)

Beldurrak gidatzen gaitu. Horixe esaten zuen Duel filmaren goiburuak. Eta beldurtu zituen bai, ordutik kamioia ikusterakoan filma honekin akordatzen diren ikusleak. Ordura arte laburmetraiak bakarrik egin zituen zuzendari gazteari telebistarako enkargatu zioten Duel baina hain emaitza bizi, zirraragarria lortu zuenez zinema aretoetan estreinatu zen. Abiapuntu sinple-sinplearekin (ikusten ez dugun kamioi-zaleak autoarekin aurreratu duen gizona jazartzen du, arrazoirik eta etenik gabe), Spielbergek zinemaren lengoia maneiatzeko berezko talentua erakutsi zuen.

Jaws (1975)

Lehenbiziko arrakasta egina zuen Spielbergek The Sugarland Express eskaini ziotenean, Bonnie & Clyde gogora zekarren hala-holako luzemetraia. Ikusle eta kritikak gustura hartu zuten, baina Spielbergen bizitza aldatu eta izar bihurtu zuena hurrengo lana izan zen: Jaws, kostaldeko herri txikia izututa duen marrazo zuriaren parabola, Moby Dick eguneratua. Ordutik lankide estu izango zuen John Williams musikariak lagunduta amesgaizto zoragarria sortu zuen Spielbergek eta itsasoaren sakonak askori eragiten dion ezinegona benetako munstroei diegun fobia bihurtu.

nbr–

55


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:46 Página 56

Close Encounters of the Third Kind (1977)

Arrakastaren ondoren, Spielbergek zientzia-fikziora egin zuen jauzi, generoari «Spielberg ukitua» edo «Amblin ukitua» esaten zaiona emanaz (bere ekoiztetxearen izena da Amblin). Herritar xeheak hartu zituen berriz protagonista, Hichcock miretsiak egiten zuen bezala, eta extralurtarren ipuina ohiko filma apokaliptikoetatik urrundu zuen, elkarrekin liluratuta dauden zibilizazioei buruzko poema osatzeko. Umearen arnasa galdu ez duen begirada heldua erakutsi zuen Spielbergek eta filma polita osatu zuen, ezohikoa orduan. Raiders of the lost ark (1981)

Arnasarik hartu gabe I Wanna Hold Your Hand (Beatles zale batzuen istorioa) eta 1941 gerra komedia zoroa zuzendu zituen Spielbergek. Eta gero, George Lucas ekoizlearen eskutik txikitan maite zituen abentura generozko filmak eta James Bond estilokoak nahasturik 1980ko hamarkadako klasiko gogoangarria zuzendu zuen, Indiana Jones arkeologoaren lehena. Zine klasikoaren iturrietatik edan eta generoari etengabe omen eginez ikusle uholdeak eraman zituen aretoetara eta belaunaldi baten ikur bihurtu den heroia sortu. Filma osoa da ona, baina lehen hamar minutuak ezinbestekoak dira.

56 nbr–


ET, the Extra-Terrestrial (1982)

nbr–

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:46 PĂĄgina 57

spiel berg

Poltergeist ekoitzi zuen urte berean egin zuen Spielbergek luzaroan historiako pelikula arrakastatsuena izatearen ohorea izan zuen filma hau. Spielberg umearen alter ego modukoa den Elliot maitagarria eta bere espaziontzia galdu duen extralurtarraren arteko adiskidetasun ipuina kontatzen du filmak. Hunkigarria bada, haurraren erretratu sinesgarriagatik da eta bere haurtzaroko bakardade mingarria kontatzeko moduagatik. John Williamsen musikak lagunduta Spielbergek bere karrera osoko irudi ikonikoena osatu zuen, gainera: Elliot eta lagunak ilargira eraman zituen bizikletaz, irudimenaren eta maitasunaren hegoak edonora joan daitezkeela aldarrikatuz. Indiana Jones and the Last Crusade (1989)

1980ko hamarkada Spielbergena izan zen. Ekoizle moduan Back to the future, Gremlins, The Goonies, The Money Pit, Innerspace eta beste asko egin zituen eta hamarkada osoko zinemagintzari bere nortasuna eman. The Color Purple (1985) eta Empire of the Sun (1987) ere zuzendu zituen, drama ez erabat borobilak baina dirua egite soila baino anbizio handiagoa zuela adierazten zutenak. 1984an bigarren Indiana Jones ere egin zuen, Indiana Jones and the Temple of Doom. Ez zitzaion emaitza gehiegi gustatu, ikusle asko izutu zituelako gore ukituarekin eta hamarkada bukatzeko arkeologo kutunari haurtzaroa eman zion, familia-historia hunkigarria eta aita paregabea. James Bond oinarri zuen pertsonaiak ze aita hobe izan zezakeen Sean Connery baino?

nbr–

57


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:46 Página 58

Jurassic Park (1993)

Ezin jakin Spielbergek jendeak ikusi nahi duena egiteko instintu paregabea duen edo jendeak Spielbergek egiten duen ororekiko zaletasuna, baina batera edo bestera berriz asmatu zuen 93an Spielbergek Michael Crichtonen eleberriaren egokitzapenarekin. Dinosaurioekiko sukarra eragin zuen eta oraindik orain bizirik dirauen frankizia hasi. Jurassic Park ez da bere filmarik borobilena baina bere «Midas ukituak» bizirik jarraitzen zuenaren seinale izan zen (beste behin). Schindler’s List (1993)

Billy Wilderrek zuzendu nahi zuen eta bere azken filma Auschwitzen girotu, ama galdu zuen kontzentrazio eremuan. Baina Spielbergek zituen eskubideak eta berak eraman zuen pantailara Oscar Schindler eztabaidatuaren historia. Spielberg zale amorratuek, Duel eta Jaws egin zuen zuzendaria aski jeniala zela uste dutenek, ez zuten bereziki txalotu Holokaustoari buruzko drama, baina Hollywoodek, azkenean, luzaroan ukatutako Oscarrak eman zizkion, industriari inork baino diru gehiago emandako gizonari eta bere ibilbideari falta zitzaion oniritzia lortu zuen, hunkituta, Spielbergek.

58 nbr–


Saving private Ryan (1997)

Normandiako lehorreratzea kontatzen duen lehen ordu erdia. Besterik ez luke behar filma honek zerrendan egoteko, beste asko badu ere. Magnum eskolako argazkilariek II. Mundu Gerrari eman zioten zintzotasun expresionista zinemara bikain moldatu zuen Spielbergek eta hiru anaia galdu dituen soldaduaren kronika zirraragarria osatu. Inoiz egin den gerra filmarik onenetakoa da Saving Private Ryan eta Times aldizkariko kritikari batek esan zuen moduan hasiera gustuko ez duenak «ez du zinema nire moduan ulertzen». Geurean ere ez.

nbr–

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:47 Página 59

spiel berg

Artificial Inteligence (2001)

Catch me if you can, Minority Report, eta The Terminal egingo zituen gero, Munich gihartsua, War of the Worlds arrakastatsua eta Indiana Jonesen laugarrena (zaleentzat tamalez). Baina zerrenda 2001ean bukatuko dugu, Tintinen abenturek dakartenaren zai, Stanley Kubrickena zen proiektu honekin. Spielbergen onena du –bihotza, zinemaren lengoiaren ezagutza ia perfektua- eta txarrena ere bai –sentiberatasun bigunegia-. Hala ere, meritu itzela du, zuzendari gutxik egingo zuten halako proiekturik etengabe eta ezinbestean Kubrick mitikoarekin konparatuko lituzketela jakinda.

nbr–

59


auto-argazkia Arrate Rodriguez

nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:56 PĂĄgina 60

60 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:56 PĂĄgina 61

Arrate begira dago Liburu azaletan ezagutu genuen. Begiratu egiten zigun, Lander Garroren Kontrarioa bihurtuta, eta zerbait esan nahi zigula zirudien. Edo guk esandakoaz iritziren bat zuela, gustatuko ez zitzaiguna, beharbada. Miren Agur Meaberen poema liburu ederrean ere agertu zitzaigun, biluzik eta Bitsa Eskuetan. Azalaren mamiari buruz pentsatzera eraman gintuen eta ez dute hori azal guztiek lortzen. Besterik ere egin du auto-argazkirako deitu dugun 26 urteko oreretar honek. Sorkun taldearen bira akustikora hurbildu diren zaleek berak egindako kamisetetan ikusi ahal izan dituzte taldekideen erretratuak, merchandising ariketa ederrean. Ez da musikariekin egin duen elkarlan bakarra. Andraka taldeak iaz argitaratu zuen Poto egin nuenekoa eta bereak ziren diska haren ilustrazio eta diseinuak. Emakumea ageri zen disko artean, erretzen. Eta zigarroaren kea gero, CD-aren gurpilean biraka. CD-a altxa, ostera, eta ke hori su bihurtuta ageri zen, etxe txiki bat erabat kiskaltzen. Halakoak dira maiz Arrate Rodriguezen lanak. Aztoratu egiten gaituzte. Zerbait esan nahi digute, koloretan urtu eta sortzen diren bitartean, baina ez dakigu zer den. Ezta jakin nahi ote dugun ere. Zintzo begiratzen digute, zauriak agertzen dituzte eta galdekatuta sentitzen gara. Ez zaigu maiz gertatzen. Oreretan jaio zen Arrate, 1984ean. Arte Ederretan lizentziatua da, Italian eta Euskal Herrian egin zituen ikasketak eta Hendaian bizi da. Liburu eta diskoak ezezik, ipuin, testuliburu eta hiztegiak ilustratu ditu eta bere lanak Bartzelona eta Milanon erakutsi, besteak beste. Bere buruaren irudi hau ekarri digu Nabarrara. Emakume baten aurpegia bere fikziozko lana zela zioen Oscar Wilde zenak. Denok garela ipuin esan nahiko genioke eta Arrateren ipuinak erakarpen indar berezia duela, begira eta begira jarraitzera garamatzana, bere burua mila erretratutan asmatzen duen bitartean.â–

nbr–

61


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:57 Página 62

C Uri Warren

Inoiz egunkarietarako idazten ikusi ez dugun kazetaria da Tintin. Adingabea edo adin jakinik gabea eta XX. mendeko fikziozko pertsonaia ezagunenetakoa. Steven Spielberg eta Peter Jackson zinegileei esker orain filma bateko protagonista da eta Kongoko hiritar batek salatuta irailean auziperatua ere izango da. Lerro argia esaten zaion teknikarekin sortu zen baina susmo ilun ugari daude haren inguruan. Misterioa da, oraindik orain, 80 urteko mutikoa.

Nor da

Tintin? Tintin ez da Hergérena

Georges Prosper Remi (1907-1983) edo Hergé Tintinen sortzaile eta egile nagusia izan zen, duda gabe. Baina laguntzaile bat baino gehiago izan zuen ondoan bere lana egiteko. Edgar Pierre Jacobs (gero Blake et Mortimer egingo zuen marrazkilaria) arduratu zen hainbat komiki koloretan jartzearen lanaz, Bob de Moor Eskoziara joan zen Uharte Beltza liburuaren dokumentazio zehatza egiteko eta Ilargira Bidean komikian agertzen den suziri espaziala marraztu zuen, eta Jacques Martin marrazkilariak, berriz, Hergéren azken liburuetako askoren ideiak bereak zirela adierazi du askotan.

Tintin ez da deitzen Tintin

1930ean Hergék sortu zuen pertsonaia bai, Tintin deitzen da, baina komikiak Les Aventures de Tintin et Milou zuen izena. Milu, fox terrier arrazako txakur zuria Tintinen lagun mina da, baina baita haren kritiko zorrotzena ere. Ez du inoiz bakarrik utziko eta haren erreskatean agertuko da Tintin larri dabilenean, baina beti irudituko zaio jabea inozoegia dela eta arrisku gehiegi hartzen dituela. Antza du horretan Urrezko Hagindun Karramarroa alean lehen aldiz agertzen den Haddock kapitainarekin. Biak, txakur azkarra eta alkohol-zale, irain-zale, umore txarreko marinela dira Tintinen bidaide eta lagunak.

62 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:57 Página 63

Tintin De Gaullen lehiakidea da

XX. mendeko pertsonaia ezagunenetakoa da Tintin. Egun, Asterix bakarrik saltzen da Tintin bezain beste edo apur bat gehiago. Filmak eta antzerki lanak sortu dira bere omenez, dozenaka liburu, milaka parodia. 70 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, tartean euskarara. Hain da ezaguna, Charles de Gaulle jeneralak bien arteko konparaketa egin zuela. Hauxe esan zion André Malraux idazle eta tintinzaleari: «Au fond, vous savez, mon seul rival international, c’est Tintin! Nous sommes les petits qui ne se laissent pas avoir par les grands. On ne s’en aperçoit pas à cause de ma taille!». Tintin zela nazioartean itzala egiten zion pertsonaia bakarra zioen de Gaullek, biak zirela haiek baino handiagoei aurre egiten zioten txikiagoak, baina inor ez zela horretaz konturatzen de Gaullen altuera ikusita.

Tintinek beste ahots bat dauka

Asko saiatzen zen Hergé marrazkilaria komikien xehetasunak adierazten, bereziki Loto Urdina egin zuenetik. Ligne claire estiloa defenditzen zuen, gero Bruselako Eskola deitu zena: marra garbia pertsonaientzako, argiefektu eta itzal edo bitarteko kolorerik ez, testuinguru eta paisaia errealistak, batzuetan karikaturara hurbiltzen diren pertsonaiak, generoekiko zaletasuna. Garbitasun, errealismo, xehetasunekiko maitasun horren adierazgarri anekdota bat, mitoa izango dena, akaso. Kontatzen denez, tintinzale gaztetxo batek idatzi zion behin Hergéri, Tintinen marrazki bizidunak ikusitakoan. Ongi zeudela, baina akatsa egin zutela Tintinekin, «entzun dudana ez da bere ahotsa» esan zion umeak, «gaizki jarri diote».

Tintin antisemita da

Izar Misteriotsua alean Blumenstein izeneko judua da gaizkile nagusia eta bi juduen arteko elkarrizketan batek munduaren bukaera nahiko lukeela esaten du, horrela ez liekeelako hornitzaileei dirua ordaindu behar. Hergék aldatu egin zuen bigarren edizioan gidoia eta Blumenstein asmatutako herrialde bateko biztanle egin zuen, besteak beste. Abizena ere aldatu zion, eta Bohlwinkel deitu. Gero jakin zuen bigarren abizen hori ere, bere zoritxarrerako, judua zela. nbr–

63


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:57 Página 64

Tintin nazia da

1930ean argitaratu zuen Hergék Tintin lehen aldiz, Le Petit Vingtième izeneko aldizkarian (Le vingtième Siècle egunkari katolikoaren gehigarrian). Zortzi liburu izan ziren guztira, 1929 eta 1939 artean. 1940an, ostera, Alemania Belgika inbaditu zuen eta hurrengo lau urteetan Tintin Le Soir aldizkarian argitaratu zen. Inbasoreen esku zegoen Belgika eta kazetari askok «komunikabide lapurtuetan» ez argitaratzea erabaki zuten, baina Hergék marrazten jarraitu zuen eta naziek kontrolaturiko Le Soir aldizkaria saltzen lagundu zuen. Gerra ostean gogor kritikatu zioten hori eta pare bat urte egin zituen editorerik gabe. 1946an, ostera, Raymond Leblanc editore eta nazien kontrako militanteak Tintin Aldizkaria egiteko dirua eta baliabideak eman zizkion. Hergék zintzo hitz egin zuen gero naziekiko bere harremanaz eta sasoi baten bera ere mundu mailako orden berri baten ideiaren aldeko izan zela aitortu zuen, demokrazia agortuta ikusten zuelako. Gerokoak geroko, «hanka sartze handia» zela esan zuen eta ezin ergelagoa izan zela. Nazismoaren sasoiko komikietan Tintinen abenturek ez dute kutsu ideologiko nabarmenik: Tintin altxorren bila doa, zibilizazio inkarraren sasoitik datorren madarikazioa desegin behar du eta halakoak.

Tintin anti-komunista da

Bere lehenengo liburua, Tintin Sovieten Herrialdean marxismoaren aurkako propaganda zen. Hergéren buruzagiak, Norbert Wallez faxistak, enkargatu zion. Hergék ez zuen enkarguzko lan hura benetako Tintinen liburu bezala kontutan hartzen, eta ez zuen koloretan editatu, beste guztiek bezala. Hala ere, horrenbeste kopia pirata kalean zeudela ikusita, berriz editatzeko 1973an baimena eman zuen. Propaganda anti-marxista ez da inoiz Tintinen egokitzapenik egiteko erabili.

64 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:57 Página 65

Tintin arrazista da

Irailaren 31an Tintin auziperatua izango da. Bienbenu Mbotu Mondondo izeneko Kongoko hiritar batek jarri zuen salaketa, duela 3 urte, belgiar epaitegietan Tintin Kongon komikiaren aurka. Arrazista zela salatzen zuen, afrikarrak ergel adierazten zituela, umetuta eta inozo. Epaileek arrazoia ematen badiote aldizkaria erretiratzeko agindua eman dezakete. Maiz salatu da komiki honen arrazakeria: Tintin europar gisa afrikarrak baino azkarrago da, berez, eta aitaguretasun arbuiagarriz tratatzen ditu. Tintinzaleek ez dute atsegin eta Hergék berak ere ez, Leopoldo II.a Belgiako Erregearen inperialistaren sasoiko aurreritziak bere horretan jan zituela onartu zuen, lotsatuta.

Tintin dendak dira

Londresen, Covent Garden ederrean zabaldu zen The Tintin Shop izenarekin lehen Tintinen denda, bere merchandising guztia banatzeko. 1984an zabaldu zenetik hona beste asko ireki dituzte munduan, Hergé Fundazioaren esku dagoen Moulinsart enpresak kudeatuta. 250 produktu ofizial ditu salgai, gutxienez, enpresa honek.

Tintin zigiluak dira

1979an atera zituen lehen aldiz Belgikako posta-zerbitzuak Tintinen zigiluak, 8 frankotan. Komikietako pertsonaia zigiluetako irudi moduan erabiltzen zen lehen aldia zen eta pertsonaiaren 50 urteak ospatu nahi zituzten belgiarrek. 1999an bigarren sorta bat egin zuten, Ilargira Bidean komikian agertzen den suziariaren irudiarekin. 2000. Urtean Frantziako posta-zerbitzua izan zen Tintin –eta Milu– omendu zituena.

Tintin txanponak dira

Frantzia eta Belgikako zigiluetan ezezik Tintin txanponetan ere agertu da. 1995ean egin zen lehen sorta Frantzian, Hergéren heriotzaren hamargarren urteurrena gogoratzeko, Belgikan 2004an Tintin eta Miluren irudia zuten 50.000 txanpon atera ziren eta 2007an Hergéren irudiarekin agertzen zen Tintin beste sorta baten. Tintin merchandising iturri erraldoia da. nbr–

65


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:58 Página 66

Tintin euskalduna da

Edo behintzat euskaraz hitz egiten du. Elkar argitaletxeak aspaldi plazaratu zituen Tintinen Abenturak. 24 liburuki guztira, dauden denak, Hergék bukatu gabe utzi zuena (Tintin eta Alpha-Art) eta enkarguz egin zuen lehena Tintin Sovieten Herrialdean izan ezik. Itzultzaileen artean, Jose Mari Azurmendi, Joxantonio Ormazabal, Imanol Tapia edota Patxi Apalategi.

Tintin antzerkilana da Eta musikala

Hergé bizi zela bi antzerkilan egin Tintin taularatzeko eta 1980ko hamarkadan beste bi estreinatu zituzten Londresen. 2001ean Tintin eskenatokirako musikala ere izan zen, Kuifje – Ze Zonnetempel izenarekin (Tintin-Le Temple du Soleil frantsesezko bertsioan).

Tintin inspirazio-iturri da

Artista asko hunkitu ditu Tintinek. Andy Warholek Hergé marrazkilariaren erretratuak egin zituen, adibidez, eta ez dira Tintinen parodiak falta. Tintin naziekin kolaboratzen jarri dute batzuek, jatorrizko liburuetan erakusten ez duen sexualitatean sakondu dute edo gaur egungo gertakarietan imajinatu (Irakeko inbasioan, adibidez). Tintinetik sortu diren lanen artean bitxienetakoa, Frederic Tuten idazle amerikarrarena. Hergé bizi zela baimena eman zion Tuteni Tintinen «helduago» bat oinarri hartuta liburua idazteko eta 1993an Tintin in the New World: A Romance izeneko lana eman zuen Tutenek. Machu Picchura darama idazleak Tintin, maitemintzera, drogak hartzera eta sexu-harremanak deskubritzera. Kritikak txalotu egin zuen lana, Tintin Thomas Mann idazlearen The Magic Mountain liburuko pertsonaiekin nahasten duena. Liburuaren azala ere ez da edonolakoa, Roy Lichtenstein pop-artistaren irudia.

66 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:58 Página 67

Tintin eztabaida-iturri da

Erakusketa asko egin zaizkio eta omenaldi ugari Tintini munduan zehar baina bere aurkariak ere izan ditu. 1984ean Catalunya eta Espainiar Estatuko intelektual ugarik Miró Fundazioak egin behar zuen Tintinen erakusketa kritikatu zuten. Miró Fundazioak lehen aldiz egiten zuen komikietako pertsonaia bati buruzko erakusketa eta intelektual hauen ustez ez zen aukera egokia komikigintzak izen ona hartzeko, Tintin ez baitzen komiki heldu eta benetan artistikoen adierazgarri. Sinatzaileen artean zegoen Javier Coma idazlearen ustez Tintinen marrazkiak errazegiak dira eta Tintin fenomenoaren arrakasta Frantziako mugimendu eskuindarrek bultzatua da.

Azkenik… Tintin lorea da

Zurtoina zuriska du eta orriak arrosa-kolorekoak, gorriskak edo lilak. Andeetan ernaltzen da, 2.500 eta 3.000 metro artean. Izen zientifikoa, passiflora pinnatistipula duen arren, Ekuadorren purupuru esaten diote, Kolonbian gulupa eta Perun tintin, Hergéren pertsonaia bezala. Tintin, beraz, lore bat ere bada.

nbr–

67


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 PĂĄgina 68

Ez dago argi urtea noiz hasten den, urtarrilean egutegiak hala esaten duenean edo irailean, ikasturteak bere erritmoa hartzen duenean. Eskolak, lan ordutegiak, oporraldi luzearen bukaerak‌ ez ote dute horiek urtea bukatu zaigula eta berriari heldu behar diogula adierazten? Eta zenbatek ez dizkiogu geure buruari egiten gehiago bidaiatzeko, ikasteko, kirola egiteko edo bestelako proposamenak? (Ikast)urte berriarekin lagun dezaketen hamar web-orri aurkeztu nahi dizkizugu.

Ikasturtearen nekea? Hementxe sarea Ikasturte berrirako web­orri gomendatuak Kirola egiteko ohitura dutenentzat bitxikeria izan daiteke, baina bitxikeria polita delakoan gaude. Kirola egiteko ohiturarik ez baina gogoa dute-

68 nbr–

nentzat, berriz, bultzadatxoa izan liteke. Web-orria euskaraz balego Oinez Lasterka Korrika deituko genioke baina ingelesez Walk Jog Run deitzen da: www.walkjogrun.net

Zer den? Korrika egin nahi duenari ibilbideak eskaintzen dizkion web-orria da. Korrikalariek egiten dute eta beraz, norberak ere proposatu dezake bere herri edo hirian korrika egiteko ibilbide gustukoren bat. Ibilbide bakoitzarekin zenbat kilometro egiten diren adieraziko dizu web-orriak, ibilbidea bera Google mapetan ikusi ahal izango duzu, zenbat kaloria erreko zenituzkeen ere ikus dezakezu eta web-orrian izena emanda zeure ibilbideen egunerokoa osatu. Korrikalaria bazara eta zeure ohiko hiritik urrun baldin bazaude webguneak zauden le-


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 PĂĄgina 69

kuan nondik joan proposatuko dizu eta ibilbideak luzeraren arabera ere aukeratu ahal izango dituzu edo zailtasuna kontutan izanda.

Albisteak eguneroko bazka ditugu eta Sarean dabilen edonork ezagutzen ditu egunkari euskaldun zein ingurukoen web-orriak. Baita Sarean bertan sortutako aldizkari eta proiektu digitalak ere, gaurkotasuna jarraitzeko eta albisteen iruzkinak egiteko alternatibak ematen dituztenak (Sustatu eta Zu.Zeu ezagunenak Euskal Herrian). Albisteak ulertzen laguntzeko edo beste modu batera ikusteko bi web-orri proposatzen dizkizuegu guk, aurrekoek diotena osatzeko. Bata, BBC-ren eskutik dator. Sarean duen proiektu informatibo bikainari duela gutxi BBC-k Dimensions izeneko web-orria gehitu zion. Helbidea, howbigreally.com Ze neurri izan zuen benetan Indonesiako tsunamiak? Eta World Trade Center osatzen zuten dorre bikiek? Eta ilargiak? Batzuetan neurriari tamaina hartzeko geurera hurbildu behar dugu eta ezagutzen dugun zerbaitekin konparatu. BBC-ren tresnarekin gertakaria aukeratu eta munduko maparen gainean jarri dezakegu, nahi dugun tokian. Emaitza ikusgarria da.

Eta ikusgarriak dira baita ere Boston Globe egunkariari nazioartean ohiartzuna eman dioten Big Picture ataleko argazkiak. Beste hedabideek, normalean, galeriak argazkizargazki egiten badituzte, nabigatzailea hainbatetan klik egitera behartuz, Bostonekoek argazki guztiak segidan jartzen dituzte, orri bakarrean eta orriaren zabalera aprobetxatuz. Londreseko istiluek, IruĂąeako San Ferminek edo Libiako matxinoen irudien galeria liluragarriak osatzen dituzte. Hauxe da helbidea: www.bostonglobe.com/bigpicture

Gizarte sareak

Facebook baino askoz gehiago direla esan beharrik ere ez dago, Facebook bada ere ia-ia gizarte sarea esaera bera Twitter-ekin batera monopolizatu duena. Aurten, aldiz, Facebook-ek duela lau urte izan zuen leherketaren antzekoa Tumblr gizarte sareak izan du. Ez da wordpress, testu sarrerak egin eta partekatzeko. Irudiak eta bideoak partekatzeko balio du gehiengehien eta Twitter-en antza du, besteek jarritakoak partekatzeko moduan, bereziki. Helbidea hauxe da: www.tumblr.com baina ez dakigu gomendatu ala ez, irudi eta bideoak etenik gabe ikusteko ohitura adikzio bihur daiteke! Facebook-en erreinuan sartu nahi duen beste bat, Proust izeneko sarea da, www.proust.com helbidean. Izenak berak adierazten du anbiziorik ez zaiela falta sortzaileei. Ideia interesgarria da. Egunero gertatzen zaiguna kontatu beharrean eta batzuentzat azalekoegi izan daitekeen gizartenbr–

69


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 Página 70

Ikasketak hasteko edo utzitakoei berriz heltzeko sasoia denez, ikastearekin lotutako web-orria ere badugu gomendatuen artean. Tamalez ingelesez bakarrik dago –dakigula- halako proiekturik, baina tresna baliagarria izan liteke gauza askotarako. Gauzak Nola Funtzionatzen Duten deitzen da, edo How Stuff Works eta helbidea ere horixe du:

esperientzia digitala sortu, zergatik ez norbere bizitzako gertaera esanguratsuenak kontatu? Proust sareak galderak egiten dizkigu –senitarteko baten oroitzapen gogokoena? txikitan zenuen etxearen deskribapena?–, eta zure bizitzaren albuma egiteko modua ematen dizu. Argazkiak ere jar daitezke eta album osatuak egin, gorde edo inprimatzeko.

www.howstuffworks.com. Nola funtzionatzen du zor publikoak? Eta zerga sistemak? Eta lurrikarek? Erantzunak modu sinplean ematen saiatzen da web-orria, Wikipediaren antzeko lengoaian.

Bidaiak

Jakina, gizarte sareen esparruan Google+ da une honetan jakinmin handiena piztu duena. Ez da Googlek bere zerbitzuak sare moduan eskaintzeko egiten duen lehen ahalegina (Buzz ez zitzaien ongi atera), baina baliteke oraingoan asmatu izana. Ohi duten bezala zalaparta sortu dute behintzat. Erabiltzaileek dute azken hitza.

Musika Sarean entzuteko ohitura dutenek, bestetik, Spotify izan dute erreferentzia ezinbesteko orain artean. Orain, doako zerbitzuak estutu

70 nbr–

ditu enpresak eta Premium motakoak gailendu dira. Prezioak oso lehiakorrak diren arren, erabiltzaile askok ez dute musika doan entzuteko aukera galdu nahi. Ez dute zertan, hortxe baitago Grooveshark. Helbide honetan, grooveshark.com, erabiltzaileek web-orrira igo dituzten kantuak aurkituko dituzte eta aukera zabal-zabala izango dute haien zerrenda propioak egin edo Last FM zein Pandora zerbitzuek egiten dutenaren antzera, web-orriak haien gustuen arabera gomendatutakoa entzuteko.

dira, azkenik, askori ikasturteari heltzen lagunduko diotenak. Hurrengo oporraldian nora joango diren pentsatuta kontsolatuko diren asko daude eta horientzat dauden milaka web-orrien artean (hegaldien konparatzaileak, hotelak bilatzekoak, garraioen alogerak egitekoak…) guk bi aipatuko ditugu. Bata, harrigarriena, Seat Guru deitzen da eta helbidea hortan aurki daiteke, seatguru.com idatzita. Zer egiten duen? Hartu behar edo nahi dugun hegazkinean eserleku onenak zeintzuk diren esaten digu. Sartu hegaldiaren klabea eta tresnak ze hegazkin mota den dakienez, ze eserleku den erosoago esango dizu, leku


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 Página 71

gehiago duelako hankak luzatzeko, adibidez. Bigarren web-orriak askoz ideia tradizionalagoa du oinarri, bidaiatzeko gidak. Stay (geratu) deitzen da eta norberari bere gida prestatzeko aukera ematen dio, gero gida hori telefonoan gorde edo paperean inprimatzeko. Gida liburuak mardulak izan ohi dira, edozein erabiltzaileren interesak asetzeko, baina informazio gehiegi dute askotan. Stay web-orriak aukera ematen du norberak

non lo egingo duen begiratu eta aukeratzeko, erabiltzaileen gustuko jatetxeak ikusteko

–edo norberarenak gehitzeko– eta bisitatu nahi dituen lekuetako informazioa (ibilbideak, prezioak…) aukeratzeko zein kentzeko. Helbidea: www.stay.com Europako eta AEBetako hainbat hiriren gidak eskaintzen dituzte eta horietatik abiatuta egin dezake norberak berea edo erabat berria den gida osatu.. eta gozatu!


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 Página 72

Orwell, bere hitzetan Hitlerri buruz: «Mendebaldeko pentsala­ riek, bereziki aurrerakoiek, gizasemeak segurtasuna nahi dugula uste dute, erraztasuna eta minik ez izatea. (…) Hitle­ rrek, ostera, bere poztasunik gabeko bu­ ru horrekin ulertu egin du ez dugula soi­ lik erosotasuna, segurtasuna, lanaldi murriztua, higienea eta antisorgailuak behar, baita tarteka borroka eta sakrifi­ zioa ere, danborrak eta desfileak. Sozia­ lismoak eta baita kapitalismoak ere “e, ondo pasa” esan diote jendeari. Hi­ tlerrek zera esan die “borroka agintzen dizut, arriskua eta heriotza”. Eta horre­ gatik dauka nazio oso bat bere oineta­ ra». Hitlerren Mein Kampf liburuaren iruzkinetik, New English Weekly aldizka­ ria, 1940.

XX. mendeko kontraesan eta iraultza bortitzen lekuko eta protagonista izan zen idazlearen berbabiografia laburra osatu dugu. Ezkerretik zein eskubitik kritikatua izan da, baina oso idazle gutxirekin konpartitzen du ohore bitxia, literaturan izan duen ohiartzunaren maila ematen duena: bere izena izenondo bihurtu dugu eta gizarte kontrolatu eta totalitarioak izendatu nahi direnean orwelldarrak direla esaten dugu, George Orwell, 1984 klasikoaren aitaren omenez.

72 nbr–

Gerra hotzaz: «Bonba atomikoa erraza eta edonork egiteko modukoa balitz basake­ riara eramango gintuzke, eta estatu na­ zionalen subirautzaren bukaera ekarriko luke. Baina garestia denez eta espazion­ tzia egitea baino zailagoa, litekeena da maila handiko gerrateen bukaera ekar­ tzea “bakea ez den bakea” eperik gabe luzatuz». You and the atomic bomb, 1946. Gerra hotzari buruzko lehen defi­ niziotzat ematen da. Idazlearen konpromisoaz: «1936tik hona idatzi dudan lerro serio bakoitza, zuze­ nean edo zeharka, totalitarismoaren kontra izan da eta sozialismo demokrati­ koaz dudan ideiaren alde. Zentzugabea egiten zait bizi garen unean gai hauei buruz ez idaztea posible dela pentsa­ tzea». Why I Write, 1946. Soviet Batasunaz: «Nire ustez ezerk ez du sozialismoaren jatorrizko ideia usteltzen horrenbeste lagundu, Errusia lurralde Testua & itzulpenak: Irati Jimenez sozialista dela eta bere agintarien edo­


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 Página 73

zein ekintza zuritu egin behar sinesteak bezala. Azken hamar urteotan konben­ tzituta egon naiz sovietar mitoa suntsitu egin behar zela sozialismoaren berrin­ dartzea lortzeko». Abereen Etxaldea li­ buruaren ukranierazko edizioaren hi­ tzaurrean (1943­1945). Bake­zaletasunaz: «Beste batzuek haien onerako indarkeriaz jokatzen dutelako, horregatik “errefusatu” dezakete bake­ zaleek indarkeria». Notes on nationa­ lism, 1945 Justiziaz: «Edo denok bizi gara bidezkoa den mundu baten edo inor ez da mun­ du bidezkoan bizi». Mulk Raj Anand idazlearen Letters on India liburuaren iruzkinetik, Tribune aldizkarian, 1943an. Askatasun indibidualaz: «A ze gezurkeria diktadura baten norbera bere barruan aske izan daitekeela sinestea». As I Plea­ se artikulua, Tribune aldizkarian, 1944. Politikaz: «Hizkuntza politikoa gezurrak egia direla sinetsi arazteko diseinatuta dago, hilketa errespetagarria dela sine­ tsi arazteko eta haizeari sendotasun itxura emateko». Politics and the En­ glish Language, 1946. Askatasunaz: «Askatasunak ezer esan nahi badu jendeari entzun nahi ez duena esa­ tea esan nahi du». Abereen Etxaldea li­ buruaren jatorrizko hitzaurrean. Idazketaz: Idazketa eraginkorraren sei arau eman zituen Orwellek, 1946ko Politics and the English language saiakeran. Hauexek: «Ez inoiz erabili metafora, kon­ paraketa edo maiz idatzitako medioetan ikusten duzun beste baliabide literario­ rik. Ez inoiz berba luzea erabili laburrak balio duen lekuan. Hitz bat ken badezake­ zu, kendu. Ez inoiz aditzen pasiboa erabili aktiboa erabil daitekeenean. Ez inoiz era­ bili esaldi arrotzik, hitz zientifikorik edo jargoi hizkuntzarik egunero entzuten den edozein hitz erabil badaiteke. Eta hautsi horietako edozein arau basakeriaren bat idatzi baino lehen». Politics and the En­ glish Language, 1946

Bere Bizitza George Orwell Eric Arthur Blair izenez jaio zen 1903an, Motiharin, India oraindik ingeles kolonia zenean. Erresuma Batuko izen handiko eskoletan egin zituen ikasketak baina horiekin jarraitzeko bekarik ezin lortu eta aitaren militar ofizioari jarraiki, Birmaniara joan zen Indiako Polizia Inperialarekin, 1922an. Inperioaren esanetara deseroso sentitzen hasi zen, Burmese Days lanean idatziko zuen bezala eta Europara itzuli zen, Londres eta Parisen diru gutxirekin bizitzeko. 1929an, gaixotuta, gurasoen etxera itzuli zen eta irakasle moduan lanean hastearekin batera, Ingalaterrako idazleekin harremanak izaten hasi zen. Maiz idazten zuen ordurako, fikziozko lanak –autobiografikoak askotan– zein kazetaritza lanak –bereziki langileriaren egoerari buruzkoak–. 1936an Frente Popular zeritzonarekin boluntario izatea erabaki zuen, Espainiako gerra zibilean (Homage to Catalonya idatziko zuen gero, esperientzia hori kontatzeko). Gerratik bueltan Alderdi Laboristan eman zuen izena eta II. Mundu Gerra hasi zenean ingeles gobernuarentzat propaganda lanak egin zituen. Ezkerreko militantea zen, baina Soviet Batasunaren kontrako borrokalaria ere bai. Foreign Office delakoarentzat kontratatu behar ez ziren intelektual komunisten zerrenda egin zuen (Charles Chaplin, tartean). 1950an hil zen Londresen, diruz larri bizi zen sasoitik zeukan tuberkulosiak jota. Ingalaterrako patroiaren omenez hartu zuen George izena eta Orwell izeneko ibaiagatik abizena.

Bere itzultzaileak Euskaraz irakur daitezke Orwellen bi lan ezagu­ nenak, 1984 eta Animal Farm. 1981ean itzuli zen lehen aldiz bigarrena, Abereeneko iraultza izenarekin Tximista aldizkarian eta Elkarrek urte bete geroago Abe­ reen Etxaldea izenez kaleratu zuen Juan Mar­ tin Elexpururen itzulpena. Oskar Aranak egin zuen, berriz, 1984 klasikoaren egokitzapena, Txalaparta argitaletxearentzat, 2007an. Bi li­ buru horiek errekor polita dute haien alde: XX. mendeko edozein idazleren bi libururen sal­ mentak batu eta ez genuke lortuko horiek biek elkarrekin saldu dutena gainditzea. nbr–

73


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 20:59 Página 74

BAT BI

HIRU

Bat, bi, hiru Eta umeak jolasten hasten dira. Bat, bi, hiru, ezetz harrapatu! Bat, bi, hiru, sokari tira. Bat, bi, hiru, neu irabazle! Bizkaiko kostaldean haurrek bapiruke egiten dute olgetan ezkutaketan ari direnean: bat, bi, hiruka dabiltzala esan nahi dute, denboraren neurriekin lehiatzen.

/

e

One, two, three. Billy Wilderren filma. Mendebaldeko Berlinen gertatzen da, Harresia eraiki aurreko egunetan. Hemen ere lehia ageri da, komunismo eta kapitalismo, artean baina haurren jolasetan garaile bakarra badago, hemen garailerik ez: Wilderrek denei ematen die egurra, Coca Cola konpainiako komertzialaren historiaren aitzakitan. Komunistak burugogorrak dira, propagandaz beteriko astokiloak. Kapitalistak ziniko dohakabeak, edonoren miseriak dirua ateratzeko probesteko gai direnak. «Mundu guztia dago ustelduta ala?» galdetzen du alemaniar batek. «Ez dakit» erantzuten dio errusiarrak, «ez dut mundu guztia ezagutzen».

/

e

1-2-3 Miami Sound Machine taldearen abestia zen, 1988ko Let it loose diskoan agertzen zena. Taldearen izena zenbatek gogoratzen duten ezin jakin, denborarekin izena hartu duena abeslari nagusia baita, Gloria Stefan. Wilderrek ez bezala, komunismo eta kapitalismoaren artean berak argi dauka zein den goren. Miamiko kapitalaren behatokitik abesten dio entzun nahi duenari sistema horren Gloria eta loria.

/

e

KA 123. urtea. Erromatarrek Galia hegoaldea konkistatzen dute eta Gallia Narbonensis izeneko probintzia sortzen dute. Senatuak Julio Zesarri eman zion lurraldearen ardura eta badakigu kontua nola bukatu zen: Galia osoa konkistatzeko balio izan zion horrek. Tira… osoa? Ez! Galiar batzuek gogor eutsi zioten arerioaren setioari, magiak eta basurdeen haragiak emandako indarrek lagunduta. Goscinny eta Uderzok aintzinako lehia umeen jolas bihurtu zuten horrela, helduak ere liluratzeko moduko abenturetan.

e

/

/ 123 ale egiten ditu honekin Nabarrak. Haurrak olgetan hasten direnean bezala, hasi baino ez garela egin dirudi. Ikastaro berria hasten dugu, bat, bi, eta hiru! zenbatuz. Nabarraren erredakzioa

74 nbr–


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 21:00 Página 75

Harpidetu zaitez!!! Ez galdu aukera

123

Bai, Nabarra aldizkariaren harpidedun izan nahi dut. Urteko 36 euroko kuota ordaintzeko hemen dituzue nire datuak Izena: Abizenak: Telefonoa: Posta elektronikoa: Harpidetzaren trukean hilero helbide honetara bidaliko didazue aldizkaria: Kalea­Zenbakia: Herria: Posta Kodea: Lurraldea: Eta nire kontu korrontearen datuak hauek dira, urteroko kuota ordaintzeko Erakundea Bulegoa Kontrola Kontu Korrontea

   

nbr– 6197 posta kutxatila – 48080 Bilbo – [Bizkaia]i

fax:( nbr.harpidetza@gmail.com www.nabarra.com – nbr

75


nbr-123-(ok):interior revista-3.9-okey 07/09/11 21:00 PĂĄgina 76

[

nbr

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 123. zka 3,50 â‚Ź |2011ko iraila

Mila milioi trumoi eta tximista! egin dugu aldarri, eta vade retro! ere bai Orwellen hitzen arrastoan Tintinen ilunak argitzen kulturaren olatuak nabigatzen

76 nbr–

Nbr aldizkaria 123  

Nabarra aldizkaria 123 2011ko iraila

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you