Issuu on Google+

nbr

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:38 PĂĄgina 1

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 120. zka 3,50 ₏|2011ko maiatza nbr–

1


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:38 PĂĄgina 2

J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean

2 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 10:14 Página 3

nbr 120 Azala behar da

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 2011ko maiatza

004

Irati Jimenez

Eraztunak Nabarra Bilbon,

006 017

Nafarroa Durangon

Mugak

019

Joseba Sarrionandia

Hiri gorriko

022

galtzaileen poemak

Kresal malutak

024

Dani Etchart

Atik Zra

028

Abiadan eta ziztuan... Autoak Karmen Katodo

Parazetamol genozidioa

034

Dani Etchart

Telebistari buruzko

036

galdera inozoetan galdu gara Maria Fernandez-Cabrero

Literatur lehiaketen

040

Agenda

Berbak entzuten Komikiak Alondegian Movidakoak

044 048 046

Iban Zaldua

Belarriekin

050

Edorta Jimenez

Mundua aldatu zuen

054

irratsaioa

Auto-argazkia

060

Leire Salaberria

Uda giroko 10 film Bi mila

Zuzendaritza edo dena delakoan: Irati Jimenez. Arte zuzendaritzan: Esteban Montorio. Fin-fin idazten: Dani Etchart, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Karmen Katodo, Maria Fdez-Cabrero, Iban Zaldua. Marrazkiak: Ibai Aizpurua, Exprai. Argazkiak: Mikel Cantalapiedra, Irati Jimenez, Uri Warren, Fotolia, Deviantart. Diseinua eta maketazioaren ardura: Montik. Inprimatu duena: Gráficas Iratxe. L.G: Na-1137/2001 I.S.S.N.: Na-1695-0127

062

Sustatzailea: Nabarrak kultur elkartea

068

6197 posta kutxatila 48080 Bilbo [Bizkaia] nbr.aldizkaria@gmail.com gara eta nbr.harpidetza@gmail.com ere bai

eta hamaika gehiago

«Nafarroa Bilbon» Bizitza goxoa

120 ale egiten ditugu honako honekin. 120 aldiz galdetu dizugu, ezkongaiak ezkontideari bezala: nahi gaituzu? Eta 120tan baietz esan diguzu, zurekin lotzen gaituen eraztuna estutuz. Eraztun horri esker zahartu gara, eraztunak osatzen dituen arbolaren antzera. Duela urte bete Nafarroako sustraiak Bizkaira mugitzekotan ginela esan genizun: enbor zaharrari zeuk eman diozu etxe berrian ernaltzeko kemena. Mila esker, irakurle, 120 ipuin ditugu ale honetan zuri kontatzeko. Aldizkari hau posible egin dutenak:

048

usainduko bazenu

Playboy Galaxia

Azal baten historia

070 071

Ibai Aizpurua

Wilder, Billyren hitzetan

072

Irati Jimenez

Irakurle estimatua

074

Nabarraren erredakzioa

Nabarra aldizkariak ez du zertan bat egin bere kolaboratzaileek adierazten dituzten iritziekin. Baina atsegin ditu. Batzuetan. Edo batzuk, behintzat.

nbr–

3


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:39 Página 4

Azala behar da Aldarri hori entzuten da Nabarraren erreDuela urte bete dakzioan hilero. «Azala! Azala behar argitaratu zuen Nabarrak da!». Ez da erraza azala aukeratzea, Nafarroan egiten zen bere horixe baita irakurleari egiten zaion azken alea. Azala beltza zen, agurra, kioskoan dagoenak ikusiko profesionaltasunez eta gogoz duen gauza bakarra. «Maitagarria urteetan egindako lana jarraitu ezin naiz», esan nahi diozu, «har nazazuen taldearen frustrazioa zu, laztandu, maitatu (eta erosi)!» adierazteko. Asko esaten du, azken Azala da harpidedunari «gogoratzen nauzu?» esaten diona, «aspalbaten, azalak. Batzuetan, gehiegi. diko laguna nauzu, dantzatu nahi?

Irati Jimenezek gero eta gogorragoa dauka azala. Kontrarioek gero eta gogorrago kritikatzen dute horrexegatik. Berari bost. Esan bezala, gero eta gogorragoa dauka azala.

4 nbr–

Zeuretzako nire orriak, zeuretzako neure komeria guztiak». Era askotako azalak izan ditu Nabarrak, bere ibilbide luzean. Mikel Urmeneta New York atzean zuela gogoratzen dugu gehiegi pentsatu gabe. Eider Rodriguez bere mahaian, Katu jendea idatzi baino askoz lehenago eta Julio Cortazar Theodor W. Adorno bere katuarekin, dozenaka ipuin idatzi ondoren. Ander Lipus aktorea egurrezko betaurreko eroak jantzita agertu zen azalera (azala behar da!) eta erotismoa ardatz zuen alean batzuk biluztu egin ziren (horiek ere gogorra azala eta biguna laztana). 100. alean, berriz, koloretako pop-mosaikoa osatu zuten erredaktore, kolaboratzaile eta nabarragile guztiek. Erabaki latza da azala. Azken hilabeteotan objektu txikienekin tematu gara: tanta gorria, kanikak, euritakoa, arrautzaren oskola. Baina ez pentsa, txikiak izanagatik buruhauste handiak eman dizkigute. Horren kolorea ez dela egokia, harek ez duela indarrik, beste horrek gehiegi, halaxe ibiltzen gara. Eta eztabaida horietan, zer esanik ez, azal batzuk gailendu eta beste batzuk azalen hilerrian geratzen dira. Leku tristeak dira hilerri horiek, elefanteenak bezala. Han daude sekula irakurle bati «aspaldiko!» esango ez dioten azalak, sekula harpidedunen etxera helduko ez direnak. Ez dute esango «aizu, orrialde hauetan bada zuretzat zerbait!», ez dute adieraziko «zabal nazazu eta egingo dugu olgetan! barretan! dantzan!» Han daude, isilik, betiereko mutu eta geldi. Estrainioegiak ziren, desberdinegiak, ausartegiak. Erredakzioaren Goi Auzitegiak zentsuratu egin zituen, legez kanpotu eta erbestera desterratu. Baina… ezetz asmatu. Azalak asaldatu egiten dira, matxinatu eta bazterketaren kontra errebelatu. Azalek azala dute gogorra eta hantxe etorri zaizkigu, Nafarroatik Bizkaira, Bizkaitik Nafarroara eta Euskal Herriko bazter guztietatik gure erredakziora. Denak bildu eta papera-


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:39 PĂĄgina 5

ren beharra aldarrikatu dute, kalean egotearen duintasuna, irakurleek aukeratu edo alboratzearen eskubidea. Ezin guk uka, giza legezko eta are paper-legezko ere zaien eskubidea, azal guztiek berezko dutena. Hona hemen, kanpoan geratu eta orain hemen egon nahi izan duten azal batzuk. Ikusiko duzu azkenean aukeratuak izan zirenak baino azal gogorragoak direla. Azala behar baita baztertua izan eta baztertuta ez geratzeko. Bejondeizuela azal maiteok, bide luzea egin duzue baina beste hark esan zuena bete da eta zabaldu dira zuontzat justiziaren kale zabalak eta Nabarraren ate nabarrak.â–  Irati Jimenez

. nbr–

5


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:51 PĂĄgina 6

6 nbr–


nbr–

Kontratuak sinatzeko erabiltzen ziren eta ezkontzaren kontratuaren adierazgarri ere badira. Norbere umorea salatzen duenik badela esaten da, baina salatariak izateaz gain, pozoitsuak izan daitezke. Batek Mordorrera eraman zuen Bilbo, beste batek heriotzera Sigfrido eta munduko handienak mundutik kanpo daude, Saturnoren inguruan. Enperadore, Errege, Aita Santuen sinbolo dira eta egipziarren ustez laugarren hatzean jarri behar ziren, hortxe baitago bihotzera zuzenean doan bidea. Ederrak, hiltzaileak, magikoak, ilunak bildu ditugu, Nabarran…

eraztunak

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 9:49 Página 7

eraz tu nak

nbr–

7


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:53 PĂĄgina 8

Atzamarretatik bihotzera Atzamar txikiaren ondokoan jartzen da eraztuna, ez bakarrik gurean, baita munduko kultura ia guztietan ere. Zergatia ez dago argi, baina aintzinako erromatarren idatzietan agertzen den ideia izan liteke arrazoi nagusia. Apiano historialariak zioen egipziarrek atzamar hori zuzenean bihotzarekin lotzen zuen zaina aurkitu zutela. Ideia hori Europa osora zabaldu zen, antza: XVI eta XVII. mendeetako bere idatzietan Henry Swinburne apaizak vena amoris edo maitasunaren zaina

deitzen dio ustezko odolaren bide misteriotsu horri. Hala ere, beste edozein atzamarretan ere eraman daitezke eraztunak: Italian atzamar txikietan eraman ohi dute gizonek, erromatarrek eta greziarrek ezkerreko eskuan eraman ohi zuten, juduek eskubikoan eta galiar zein bretoiek erdiko atzamarrean. Behatzetan ere eramaten dira eraztunak, normalean malguagoak eta askotan, erabat itxiak ez direnak, behatzaren itxura eta neurriari hobe egoki daitezen.â– 

Aspalditik dabiltza bueltaka Eraztunak eramatearen ohitura zibilizazioa bezain zaharra da. Asiriarrek eta kaldearrek ez, baina pertsiarrek, feniziarrek, greziarrek eta erromatarrek erabiltzen zituzten eraztunak. Are gehiago: Metal Aroko hilobietan ere aurkitu izan dira. Normalean urre gorrizkoak, zilar, brontze eta burdinezkoak izan dira baina baita boli, anbar, egur edo beirazkoak ere. Ramses II. eta Keops enperadore egipziarrak eraztunekin hilobiratu zituzten. Erroman, II. mendea bitartean aristokratek eramaten zituzten, baina ejerzitoko soldaduen artean eraztunak jartzeko ohitura zabaldu zuen Septimio Severo enperadoreak eta Alexandro Severok, berriz, herritar guztiei aitortu zien eraztunak jartzeko baimena. Errepublika ezarri zenean, senatariek burdinezko eraztuna eramaten zuten eta enbaxadoreek urre gorrizkoa. Veneziako jaunek, berriz, itsasoaren jabe ere bazirela erakusteko, eraztuna botatzen zuten Adriatikoko uretara, urtean behin.â– 

8 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:54 Página 9

Irlandan, esanahi ugari jarrita, ostera, pertsona hori ezkonduta dagoela adierazten du esanahi anitz dituen eraztunak. Buffy the vampire slayer telesail ezagunean, Angel izeneko banpiroak (jatorriz irlandarra zenak) bere bihotzeko kutunari oparitzen zion eraztuna eta harek bota gero, banpiroa erabat gaiztotu eta bihotza apurtzen zionean.■

eraztunak

Irlandan tradizio handia dute Claddagh eraztunek (fáinne Chladaigh). Ezkontzetan erabil daitezke baina baita besterik gabe maitasuna adierazteko ere. Claddagh izeneko herritik datoz, Galway inguruan eta XVII. mendetik hona egiten dira. Bi esku agertzen dira eraztun hauetan, bihotzari eusten, eta koroa, bihotzaren gainean. Bihotza maitsunaren ikur litzateke, eskuak adiskidetasunaren sinbolo eta koroak leialtasuna adieraziko luke. Non eramaten den, halako esanahia du eraztunak. Eskubiko eskuaren eraztun hatzean eramaten denean, bihotza kanpora begira, eramaten duenak ez du inorekin konpromisorik hartu, baina bihotza barrura begira badago, seinale norbaiten bikotekide dela. Ezkerreko eskuan

Maitasun eta leialtasun

adierazgarri

nbr–

Horixe esaten diote ezkontideek elkarri Eliza Katolikoaren errituari jarraiki ezkontzen direnean eta batak besteari eraztuna jartzen dionean. Urrezkoa izan ohi da eraztun hori, eta zapala, beste apaingarririk gabea. Eliza anglikanoan ere eraztunak emateko ohitura dago, «eraztun honekin ezkontzen zaitut eta gorputz honekin gurtuko zaitut» esaten zioten elkarri XVII. mendean erritu horretatik ezkontzen zirenek. Juduek ere eraztunak erabiltzen dituzte, eta zera esaten dute, «eraztun honekin Moises eta Israelgo legeari jarraiki zure burua neuri eskaintzen didazu». Tradizioari jarraiki, Europa Mendebaldeko kristauek ezkerrean eraman ohi dute eraztun hori eta eskubian Europa Ekialdekoek.

Oso aintzinako ohitura da ezkontzerakoan eraztunak ematea eta litekeena da erromatarren garaitik eratorria izatea. Orduan, maiz erabiltzen ziren ez soilik apaingarri gisa, baizik eta zigilu moduan ere, kontratuak sinatzeko, adibidez, edota etxeko ateak, kutxak eta halakoak itxi eta zabaltzeko (esklaboak ez zezaten deus lapurtu). Dirudienez, senarrak emazteari eraztuna ematea, etxeko giltzak ematearen pareko zen, etxeko kontu horien guztien ardura berea zela esateko modua. Non ornatus gratia, sed uí obsignaret qua domi erant (ez oparia, baizik eta etxean dagoena jagoteko beharraren adierazgarria). Leku askotan ohitura da ezkondu nahi duen gizonak andreari eraztuna oparitzea, eta emakume askok bi eraztunak lotu egiten dituzte ezkondu ondoren, konpromisoa adierazten zuena (apaingarriak izan ohi dituena) eta ezkontzan bertan senarrarengandik jasoa.■

eraz tu nak

nbr–

9


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:55 PĂĄgina 10

Arbolen bihotzetan

ezkutukoak

Sexu-jostailu edo hormona gidari Emakumeak bere haurdunaldiak kontrolatzeko dagoen metodo eraginkorrenetako bat baginan jartzen diren eraztunak dira. Zikloaren lehen egunean jartzen dira, tampoien antzera eta hantxe utzi, 21 egunez. Kendutakoan dator hilerokoa eta zazpi egunen buruan jartzen da berriz. Umetokiko minbiziari aurre hartzeko balio duela uste dute medikuek, % 99,7an da eraginkor eta ez du, pilula batzuk bezala, antibiotikoekin eraginkortasunik galtzen. Hala ere, emakume batzuei deserosoa egiten zaie sexu harremanak dituztenean eta gerta liteke zenbait kasutan buruko mina edo botaka egiteko gogoa eragitea. Espainiar Estatuan emakume gehiago dira eraztuna erabitzen dutenak pilula hartzen dutenak baino. Sexuarekin lotuta, bada beste eraztunik ere: boladan jarri dira gizonen zakilean jartzen diren dardaradunak. Hogei bat minuturako bateria izan ohi dute eta silikonazkoak izaten dira. Kondoiarekin ere erabil daitezke eta ohekideak mugitzerakoan haiei plazera eragitea du helburu.â– 

10 nbr–

Kristo Aurreko 323. urtean Dei historia plantarum (Landareen Historia) idatzi zuen Teofrasto filosofoak, zuhaitzei urtean behin eraztun berri bat agertzen zitzaiela esan zuen bertan baina XIX. mendera arte inork ez zuen haren teoria ontzak eman. XV. mendean Leonardo da Vincik eraztunen eta eguraldiaren arteko harremana zegoela esan zuen: zenbat eta zabalago eraztun bakoitza seinale urte hori hezeagoa zela. 1737an, Frantzian, Duhamel eta Bufol zientifikoek eta 1745an, Suezian, Linneus adituak, eraztunak zenbatu eta izotza noiz bota zuen jakiteko gai izan ziren. XIX. mendean Twining izan zen berriz fenomeno honi buruz idatzi zuena: leku bereko zuhaitzek istorio bakarra kontatzen zuela esan zuen eta botanikan adituak, haren teoria ontzat emanda, basoak modu horretan ikertzen hasi ziren. Hala ere, dendokrinologia, arbolen eraztunen zientzia, A. E. Douglass astronomo amerikarraren asmakizuna izan zen. Zuhaitzen eraztunak ikertuta 500 urteko historia idazteko gai izan zen eta Eraztunen Ikerketarako Laborategia sortu zuen, Arizonako Unibertsitatean. Bere lanari esker da posible egun zuhaitz batek zehatz zenbat urte dituen jakitea, bere eraztunak aztertuta.â– 


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:55 Página 11

Elizako buruak, Anulum Piscatoris deitzen da latinez Erromako Gotzaiak, San Pedro apostoluaren ondorengoak eta beraz, Aita Santuak, erabiltzen duena. Arrantzalea zen San Pedro eta hortik, Eliza Katolikoaren buru guztiek eraztun horixe eramatea. Bakoitzari berria egiten zaio, ostera: zenbat Aita Santu, horrenbeste eraztun. Denetan ageri da San Pedro batelean, arrantzan, eta haren inguru guztian jabearen izena jartzen zaio, latinez. Aita Santua izendatzeko errituan jartzen zaio eraztuna eta hura hiltzen denean kamerlengoak suntsitu egin behar du, inork ez dezan eraztuna hartu eta dokumenturik faltsutu. Horretarako, zilarrez eta boliz egindako mailuarekin jo behar du, irudia suntsitu arte. Material horiekin egiten da gero eraztun berria. Aita Santuari errespetua erakutsi nahi dionak, dokumentuei zigilua jartzeko

erabiltzen duen eraztun horretan eman behar dio muxu. Gotzaiei ere ematen zaie eraztuna, elizarekin hartzen duten konpromisoa erakusten duen sinboloa, eta Erdi Aroan ohitura zen Erregeak bere eraztuna izatea, Aita Santuarenak bezala, dokumentuak sinatzeko balioko ziona.■

eraztunak

arrantzalearena

Euskal Herrian txapela da kirolean edo jokoan gailendu denaren erakusgarri baina eraztunak du adiera hori beste leku batzuetan, Ipar Ameriketan eta Australian, bereziki. NBA irabazten duen saskibaloi taldeko jokalari bakoitzak, entrenatzaileak eta taldearen zuzendariak eraztun bana jasotzen dute, esate baterako. Eta eraztuna da oparia,

baita ere, NRL edo Australasiako National Rugby League irabazten duen taldearentzat. AEBtan unibertsitate txapelketetako irabazleek ere jasotzen dute eraztuna eta baita, batzuetan, institutuetako taldeen arteko lehiatik estatu bakoitzean irabazle suertatzen den taldeak. Telebistan, eraztun horietako baten atzetik pasatzen dituzten izerdiak kontatu ditu, baita bikain kontatu ere, Friday Night Lights telesailak.■

nbr–

Txapeldunak eta Eraztundunak

eraz tu nak

nbr–

11


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:55 Página 12

Guztiak erakarri eta ilunpetan estekatzeko Hitz ugari idatzi dira aberastasun, loria eta botere bilaketari buruz. Berba gutxiago izkiriatu dira, ostera, altxorra suntsitzeko beharrari buruz. Horietako gehienak J. R. R. Tolkienek egin zituen, hiru liburu mardulez osaturiko trilogia ezagunean: Eraztunen Jauna, jakina. Frodo Bolsonen abenturak kontatzen dituen liburu sorta (eta filmeak) ez dira laburtzen errazak, baina esan dezagun asmatutako munduan gertatzen direla, non Jaun Ilun batek, mundu hori guztia bere mende hartzeko eraztun magikoak egiten dituen. Izaki guztiei ematen dizkie (hiru elfoen erregeei, zazpi nanoei eta bederatzi gizon hilkorrei) baina guzti horien borondatea makurtzeko boterea duen eraztuna beretzat gordetzen du, denak ilunpetan estekatuko dituena. Isildur Erregeak kentzen dio, atzamarra ebakita, baina Isildurrek beretzat nahi du eta halako anbizioa duen beste edonork bezala, ordaindu egiten du botere egarria eta eraztuna uretan galtzearekin bat hil egiten da. Urak

eramaten du eraztuna hobbit arrazakoengana eta trilogia luzeak kontatzen duena hobbit horietako baten, Frodo Bolson izenekoaren bidaia da, bere etxetik Mordor hiri ilunera. Han baino ezin da suntsitu eraztuna, han baino ezin, Jaun Ilunak bertan egin zuelako. Tolkieni maiz esan zioten bere eraztun hori Wagnerren Nibelungoen Eraztuna operatik zetorrela eta tematsu, baita haserrekor ere erantzun zuen ezetz, handik ez zetorrela Isildurren eraztuna, Gollumek «nirea, nire altxorra…» deitzen zuena. Hiru liburuak Txalapartak argitaratu zituen euskaraz, Agustin Otsoa Eribekoren itzulpenean.■

15 orduz eraztunari buruz Aipatu dugu Wagnerrek ere idatzi zuela (opera, kasu honetan) eraztun bati buruz. Baita, Tolkienen moduan, luze idatzi ere. Der Ring des Nibelungen (Nibelungoen Eraztuna) lau zatitan banatuta dago eta, osorik jota, 15 ordu inguru

12 nbr–

irauten du, beti ere, zuzendariak eman nahi dion erritmoaren arabera. Eraztun magikoa da hemen ere argumentuaren bihotzean dagoena: mundu osoa mendean hartzeko moduko boterea ematen dio daramanari, baina trukean, maitasunari uko egin behar dio. Alberich izeneko nibelungoak egin zuen, Rin ibaitik lapurtutako urrearekin eta era guztietako izaki mitikoak ditu atzetik, baita Wotan (Odin) bera ere, Jainko Ororen Jainkoa. Sigfrido da opera honetako heroia eta Brunilda du maitale, Odinen alaba eta walkiria. Berak hartuko du azkenean eraztuna, traidoreek Sigfrido hiltzen dutenean, eta berak itzuliko du Rin ibaira. Guduan, ostera, Jainko oro desagertuko da. Eskandinaviar eta germaniarren mitoak nahasturik osatu zuen Wagnerrek bere opera ezagunena. Guztira, 25 urte behar izan zituen eraztunaren historia osoa opera bihurtzeko.■


Batzuk salatari...

Era guztietako eraztunak dauden seinale, horra hor, norberaren umorea adierazten dutenak edo Umore Eraztunak. Material termokromatikoekin egiten dira, hau da, tenperaturaren arabera kolorez aldatzen diren materialekin (kristal likidoa, adibidez) eta 60ko hamarkadan bururatu zitzaizkion Marvin Wernick izeneko bitxigileari. Laguna eraman zuen urjentzietara eta medikuak lagunaren bekokian material termotropikoz egindako marratxoa jarri zuenean gorputzeko tenperatura neurtzeko bitxiak egiteko aukera polita zela pentsatu zuen. Halaxe sortu ziren eraztun itxurako termometroak, kristal likidozko kapsularekin batera beste apaingarri batzuk dituztenak. Tenperatura neurtzen duten arren eta Wernick jaunaren kontra esanean hasteko gogorik gabe, eraztun hauek nekez adierazten dute pertsona ze umorez esnatu den, ez baitago frogaturik gorputzeko tenperatura eta norbere aldartearen arteko harremanik. Gainera, inguruko tenperaturaren aurrean ere erreakzionatzen dutenez, ez dira batere fidagarriak. Hala ere, Macalauy Culkinen pertsonaiak ez zuen berea galtzen, ezta erleek hil ondoren ere, My girl izeneko melodraman.■

eraztunak

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:56 Página 13

Hapalochlaena izeneko olagarroek eraztun urdin-urdinak dituzte gorputzean eta eraztun horiek ikusten dituenak berehala aldegin beharko luke haien ondotik, munduan diren animalia pozointsuenetakoak baitira. Japon eta Australia arteko uretan bizi dira, arrain txikiak edo molusku txikiagoak jatetik. Hala ere, eraztun pozoitsuak direla esaten dugunean, barruan pozoia duten bitxiez ari gara. Literaturan eta zineman maiz ikusi ditugu eta esaten dutenez, Lucrezia Borgiak halako bat zuen, arerio politikoak erditik kentzeko soinean zeramana.■

nbr–

...besteak hiltzaile!

eraz tu nak

nbr–

13


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:56 PĂĄgina 14

Unibertsoko ederrenak Galileo Galileik ikusi zituen lehen aldiz, berak asmatutako teleskopioarekin, eta Saturnoren sateliteak zirela pentsatu zuen. Ezin sateliteak izan, ostera, ez ziren mugitzen eta belarriak ziruditen, edo Saturnori eusten zioten kirtenak. 1610ean ikusi zituen, gainera, baina 1612an begiratu eta ez zeuden (bazeuden, baina Lurretik ikusteko zail bihurtu ziren). Luzakin edo eranskin arraro haiek misterioa ziren, harik eta 1655ean Christiaan Huygens astronomoak diskoak izan zitezkeela esan zuen arte. Disko luze eta zapalak, planetatik bereiziak baina haren inguruan bilduak. Lurrarekiko makurdura aldatu egiten zenez, batzuetan fin-fin ikusten ziren eta besteetan elipse luzea osatu. Baina 30 urteko orbita zuten, Saturnok bezala eta beraz, Saturnoren eraztun ziren. 1675ean Giovanni Cassinik bat baino gehiago zirela ikusi zuen, haien arteko espazioa atzeman

zuelako (Cassiniren espazioa esaten zaio orain ikusi zuenari eta 5.000 kilometro ditu). Hamar eraztun daudela dakigu orain eta masa txiki askok osatzen dituztela, bakoitza bere orbitarekin. Eraztun bakoitzaren barruan, gainera, abiadura gehiago dago kanpoan baino eta unibertsoaren disko liluragarri hauek ez dute Saturnoren atmosferaren abiadura berbera.â– 


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 14:57 PĂĄgina 15

nbr–

Ze erraza den gaur egun latorrizko ontzia zabaltzea. Eraztunari tira, sakatu eta listo. Halakoak dira asmakizun jenialenak: ez dugu ulertzen nola bizi ginen haiek gabe edo nola ez zitzaizkion norbaiti lehenago bururatu. Hain dira sinpleak! Baina ez pentsa eraztun edo uztai horiek aintzinakoak direnik. XX. mendera arte ez dago apenas latorrizko ontzirik (kontserbeterako batzuk, baina gutxi). 1935ean merkaturatu zuen Newarkeko enpresa batek (New Jersey, AEB) Finest Beer garagardoa halako ontzi baten eta urte berean bide horixe hartu zuen Galeseko Felinfoel Brevery konpainiak. Latorria arina denez eta kristala baino gogorragoa, Krueger enpresa ere ontzi horiek erabiltzen hasi zen eta 200 milioi garagardo lata saldu zituen 1935ean. Ontzi haiek, ostera, ez zuten uztai ez eraztunik eta lata-irekitzekoarekin zabaldu behar ziren. Ez pentsa lata irekitzekoak tramankulu erosoak zirenik: hiruki itxura zuten eta pare bat zulo egiten zizkioten latorriari, bertatik edaria xurgatu ahal izateko. 1939an egin zen aurrerapausu polita, crowntainer izeneko ontziarekin. Latorrizkoa zen baina ahoa zeukan, botilaren antzekoa, eta boladan egon zen 50eko hamarkadara arte. II. Mundu Gerraren bukaerak, berriz, freskagarrien boom edo eztanda ekarri zuen eta horrek bultzatu zituen enpresak latorrizko ontzi gehiago egin eta hobeak bilatzera. 60ko hamarkadaren hasieran jada ez zen geratzen apenas botila ahodun ontzirik, denak zeukaten egun ezagutzen diegun eraztuna. Eraztun horren aita Ernie Fraze izeneko ingenieria izan zen, Dayton Reliable Tool Company etxekoa. Hala ere, latorriaren teknologiak beste pausotxorik falta zuen: 80ko hamarkadara arte ez zen lortu lata ireki bai, baina latorriari itsatsita geratzen zen uztairik. Ordura artekoak ontzitik banatu egiten ziren eta zikinagoak izateaz gain, ontziak osorik birziklatzea ere zailago egiten zuten. Orain, latorrizko ontziak dira erabiltzen direnen artean errazen birziklatzen direnetakoak eta gehien ere bai. Latorriaren industriak ez du inoiz atsedenik hartzen: azken urteotan garagardoaren aparra upelean dagoen moduan gordetzen duten latak sortu dira eta nitrogenoari esker gasik gabeko freskagarriak hobeto kontserbatzen dituztenak. Azken asmakizuna, ostera, eskuaren kolpe bakarrarekin hoztu edo berotzen direnak dira: ontziaren barruko beste ontzi baten gai kimikoak dituzte eta horiek askatzerakoan barrukoaren tenperatura aldatzen da.â– 

eraztunak

Etxeko museoan... latorrizko eraztunak

eraz tu nak

15


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:00 Página 16

nbr euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria

Nabarra ez da gelditzen. Eta zu?

Harpidetu zaitez!!! Ez galdu aukera

120

Bai, Nabarra aldizkariaren harpidedun izan nahi dut. Urteko 36 euroko kuota ordaintzeko hemen dituzue nire datuak Izena: Abizenak: Telefonoa: Posta elektronikoa: Harpidetzaren trukean hilero helbide honetara bidaliko didazue aldizkaria: Kalea­Zenbakia: Herria: Posta Kodea: Lurraldea: Eta nire kontu korrontearen datuak hauek dira, urteroko kuota ordaintzeko Erakundea Bulegoa Kontrola Kontu Korrontea

   

nbr– 6197 posta kutxatila – 48080 Bilbo – [Bizkaia]i 16 nbr–

fax:( nbr.harpidetza@gmail.com www.nabarra.com


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 PĂĄgina 17

Nabarra Bilbon, Nafarroa Durangon

Iragan maiatzean argitaratu zuen Nafarroak azal ikusgarria. Beltza zen eta Nabarra Nafarroatik badoa esaten zuen. Foru Gobernuak ez zuela euskarazko komunikabideak diruz laguntzeko borondaterik salatu zuen orduan Nabarrak eta abentura berria hasten zuela Bizkaian, Nabarrak Kultur Elkartearen eskutik. Urte bete joan da ordutik eta urte hori ospatu nahi izan dugu, Nabarra zein Nafarroak Bizkaiarekin duten loturan sakonduz.

nbr–

17


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 PĂĄgina 18

azko maiatzean iragarri zuen Nabarraren 110 ale eginak zituen taldeak ezin zuela aldizkaria egiten jarraitu, egoera ekonomikoak eta Foru Gobernuaren laguntza faltak itota. Nabarrak Kultur Taldea sortu zen orduan Bilbon eta ordutik han egin da Nabarra. Ia bi mila harpidedunek jasotzen zuten aldizkariaren bidea ezin zela bere horretan geratu aldarrikatu zuten orduan aldizkariaren ardura hartu zuen taldeak eta momentuz, hortxe dirau, Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta harpidedunen babesari esker. Baina Nabarra Nafarroatik Bizkaiara erbesteratu baino lehen, harreman estuak izan dituzte nafar eta bizkaitarrek. Nafar erresuma egon zen behin Durangaldean eta haren arrastoak geratzen dira egun. Horien atzetik joatea eta ibilaldi literario gisa haiek gogoratzea iruditu zitzaion Nabarrak Kultur Elkarteari Bizkaian urte bete egiten zuela ospatzeko modu egokia. Deialdia irekia zen, Nabarraren harpidedun, irakurle zein interesa zuten guztientzat. Goizeko hamarretarako egin zen hitzordua, AbadiĂąoko Txanporta Plazan eta handik joango zen taldea Atxarteraino, Atxartetik Aistxiki mendira igo eta bertan izan zen gotorlekuari buruz solasaldia egiteko. Arratsaldean, Durangon barrena bisita gidatua egin zuten parte hartzaileek, iraganaren hondarren bila eta Etxaburu dorrean bukatu zuten eguna,

I

18 nbr–

Joseba Sarrionandiaren testuen irakurraldiarekin. Durangoaldea eta Nafarroaren arteko harremanean sakontzen jarraitzeko modua izan zen: iurretarraren Narrazioak liburuko Ginebra erregina erbestean Etxaburu dorrean kokatzen da eta Sarrionandia urteetan izan da Nabarra aldizkariko kolaboratzaile. Bertan argitaratutako testuak ere irakurri ziren larunbatean, parte hartzaileek hautaturikoez gain. Testu horietako bat berreskuratu nahi izan dugu, iurretarrak Nabarra nafarrarentzat idatzia. Bizkaian irakurri zen behinola, nafar erregeen erreinu izan zen lekuan. Mugei buruz hitz egiten du, eta modu ederra iruditzen zaigu behin bizkaitarrak nafarrak izan ginela aldarrikatzeko, mugen gainetik begiratu eta geure arima nabarraren subirano garela adierazteko.â– 


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 Página 19

Mugak Joseba Sarrionandia Marrazkia: Exprai

Luzaide, 1934

nrike Zubiri medikua zen, eta idazlea, eta margolaria. Iruñean bizi zen arren, luzaidarra zen sortzez eta, ahal zuen guzietan, sorterrira alde egiten zuen. Igande hartan ere, hitzordua genuenez, Luzaideko etxean kausitu nuen. Haren etxera izerdirik gabe heldu nintzen, bide meharrean barrena. Atearen aitzinean aurkitu nuen, margotzen, pintagai zuen gizon batekin. —Hau Ellande da, Arnegikoa –esan zidan Enrike Zubirik. Ellande ez zen mugitu, begiak etxearen teilatu hegalerantz zituela. Modeloa zen eta ezin zen mugitu. Tente, geldirik, aurpegiera aldatzea ere debekatua zuen. Agurrik ere ez zidan egin, ezin zuelako ez irribarre ez negar egin, ez ezertaz axolatu. Koadrora begiratu eta hantxe ikusi nuen berriz, Ellanderen erretratua, ia amaitua, aurpegi parte lauso batzuekin oraindik,Tillac edo Zubiaurrek pintatzen zuten tankerako euskalduna, serioa, isila. —Ze kolore ederrak mendi bizkarretan –esan nuen, koloreei eder iritzirik. —Hala da, iratzeak gorriturik. Gaztainondoak mokotsez brokaturik… –hasi zen Enrike Zubiri. Ni koadroaz ari nintzen, baina berak mendialde hura estimatzen zuen oroz gainetik. Hain ederra zen paisaia berde hura, mendi magalean alhapideak eta haratago oihanak zituena. —Larrazkena da hemen urtarorik ederrena– esan zuen Enrike Zubirik. Ardi eta behi taldeak hedaturik zeuden han belardietan bazkan, mendi gainetako larreetatik jaitsi berri. Koadroan ere baziren puntu xuri edo gorriztak berdean. Lastima ez zuela koadroak ezkila eta joareen hotsa jasoko. —Udaberriak badizu, hala ere, larrazkenak ez duen zerbait ona –mintzatu zen, lehenengoz, Ellande, gorputza eta aurpegia ia mugitu gabe argizarizko irudia ematen zuela–. Udaberria udaren alde doa, sasoi eder eta egun luzeetarantz, eta larrazkena negu beltzerantz. Zoriona ez baita denentzat batera eta hein berean etortzen… —Mugitzen bazara –esan zion Enrike Zubirik Ellanderi–, hondatuko didazu lan guzia. Ellande geldirik geratu zen berehala, koadrokoa bezala, sudur handi zintzo harekin, begiak teilatuaren hegalerantz iltzaturik.

E

nbr–

19


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 Página 20

—Begira ze paisaia eta ikusgarri zoragarriak hedatzen diren etxe honen aitzinean –esan zuen Enrike Zubirik–. Eskuineko alderat, urruna eta urdina, Astobizkar. Astobizkarko kantua ezagutzen duzu? Ezker alderat Arnegiko erreka, eta haratago Uharte Garaziko bazterretxeak… —Muga non da? –galdetu nuen. —Hor, hortxe duzu muga hori. Hemendik gure menperatzaileek ezarririko mugaraino berrehun metro baizik ez. Enrike Zubirik Ellanderen atzealde guzia seinalatzen zuen: —Ikusten dituzu, pentze eta alorren artean, hango bazterretxe zuriak? Izen ederrekoak dira, entzun: Udiri, Zestau, Pelloenia, Ortxaitx, Gallurria, Behorlegi, Aldabe, Bixkai… Ikusgarria zen, benetan, eta Ellandek begiratu nahi zuela ematen zuen, eta indarrak egiten zituela ez begiratzeko. Enrike Zubirik pintzelaren puntaz leunki ukitzen zuen koadroaren oihala Ellanderen aurpegiari azken ukituak emateko, batez ere ezpainei. —Eta badakizue zenbat karabinero ditugun herri ttipi huntan? –jarraitu zuen Enrike Zubirik–. Berrogoi! Eta orain, beste hamar ekarri dituzte… Berrogeita hamar karabinero horiek, beren familia eta beren emazte, biltzen direla ehun arrotz hurbil, ze kalte eginen dioten euskarari… —Arnegin zortzi dituzu –esan zuen Ellandek, ezpainak bakarrik mugituz, soina eta burua geldi–. Horietatik sei euskaldunak… —Muga alde huntan gertatzen diren gauzak nihun ez dira ikusten –esan zuen Enrike Zubirik–. Ondarlako auzoa Frantziako da, baina hemen, Luzaiden, bataiatzen eta ezkontzen dira, bai eta ehorzten ere. Gure hilerrian dituzte beren hobiak eta hilarriak, eskuaraz idatziak, guk bezala. Iruñeko apezpikugokoak dira. Eta baditugu Luzaiden bi bazterretxe Baionako apezpikuaren menekoak. Hemengo apezak Ondarlako sortzeak, ezkontzak eta heriotzak «de mi feligresía de Valcarlos» apuntatzen ditu. Eta Lasako apezak, aldiz, gure bi bazterretxe azkenak deitzen ditu «de ma paroisse de Lasa». Horra ze nahaskeria eta ondorio sorrarazi dituzten arrotzek ezarri zituzten mugek. —Badakit beharko nukeela isilik egon koadroa mugitu ez dadin –esan zuen Ellandek ezpainak bakarrik mugitzen ahaleginduz–, baina nahi nuke erran mugak ez zaizkidala bereziki kaltegarriak iruditzen. Ellande koadroan isilik, Ellande hantxe aurrean mintzo. Enrike Zubiri batari eta besteari aldizka begira, pintzela eskuan, ezpainen forma zehaztu ezinik. —Mugak desagertzen diren egunean totalitarismo unibertsala hedatuko zaizu –jarraitu zuen Ellandek, gorputza geldirik, burua geldirik, bi ezpainak mugituz–. Euskaldunentzat ere kaltegarria dela muga? Egia da karabineroak eta jendarmeak ez direla konpainia hoberena. Baina zer egingo genuke euskaldunek mugarik gabe, alde batetik bestera beti ihesean ibili behar dugu eta! —Hago isilik! –esan zion Enrike Zubirik. 20 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 Página 21

—Ba, ni gustuan bizi nauk mugan –jarraitu zuen Ellandek–. Askatasun handiagoa izan diat mugan. Hamalauko gerlan deitu nindutenean, Luzaidera jin. Primo de Riveraren diktadurapetik ihes egin behar eta, Arnegira berriz pasatu… —Zinema egiteko ona izanen haiz hi, baina pintura egiteko! –esan zuen Enrike Zubiri Manezaundik–. Hago geldirik! Eta isilik geratu zen berriz Ellande, eta geldirik, teilatuaren hegalera begira. Baina une batzuk geroago teilatura baino apur bat sortalderago aldatu zuen begirada, lertxunak ikusi zituelako. Lertxunak beren garrasi bortitzekin zihoazen lerroz lerro, hegoalderantz, iparraldeko hotzetatik ihesean, lur epelagoen bila, beren neguko bazkalekuetara, Astobizkar eta Ibañetako lepoan zehar, muga pasatzen zutela ohartu gabe. Itsasoa ere pasatuko zuten, Afrikara orduko. lehen argitalpena: nabarra aldizkaria, 60. alea (2006/02/24)

nbr–

21


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 9:52 Pรกgina 22

Hiri gorriko galtzaileen poemak Aurreko alean iragarri genuen: Desterratuen ordua hementxe dago. Asier Serrano idazleak, Alberdania etxearen eskutik Desterratuen piztiarioa poema sorta plazaratuko baitu. Nabarrak beste inork baino lehenago eskuratu du eta piztiak biziki maite ditugunez, aurrerapena ekarri dugu. a berrogehi poema izango ditu Desterratuen piztiarioak aldizkari honek eskuetan izan duen zirriborroak aldaketa handirik jasaten ez badu. Ez dugu uste: zirriborro horrek konbentzitu zuen Irun Hiria sariketako epaimahaia eta liluratu gaitu gu. Bada Hiri Gorri bat eta Hiri Gorritik (Elkar, 1997, 2010) poema bildumen ostean dator, haiek egiten zuten hiriaren erretratua osatzera. Galtzaileak dira protagonista nagusi. Jainkoak deserrian abandonatu ditu, medikuak heriotza diagnostikatu die, komunean hilda aurkitu dituzte, ozeano hutsetako biztanleak dira

I

Iturria: Desterratuen piztiarioa Egilea: Asier Serrano Argitaletxea: Alberdania Aurreikusitako argitalpen data: 2011ko maiatza

eta kakalardoen oskoletan ametsak zizelkatzen dituzte. Asier Serranok (Eibar, 1975) haien ipuinak batzen ditu, xamurtasun bortitz halako batekin piztiario ederra osatuz. Bere laugarren poema liburua da honakoa Serranorentzat, Picassoren zaldia ere egin baitzuen, arestian aipatutakoez gain, Elkar etxearekin, 2007an. Hoteleko kontuak (Apokaliftin, 2001) ipuin liburuaren egile ere bada, eta bi eleberri argitaratu ditu orain artean (Eskuetan mapak eta Erlojugilea, Txalapartarekin, 2007 eta 2009an). Bere poema sorta helduena da oraingoa, egilearen esanetan. Aurrerapena dakarkigu, horren erakusgarri.


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:01 PĂĄgina 23

Atertu duela dirudien arren, aitzakiarik inozoena asmatuko dut gaur, atzo zurekin hitzartutako bilerara ez azaltzeko. Telefonoa hartu eta hilaurrenaren herio ahotsa imitatuz, akaso esango dizut, bart, lau estralurtar sartu zaizkidala logelan eta haien zakilekin abduzitu nautela; edo atezainaren txakurrak gaixotasun benereoren bat kutsatu didala. Akaso esango dizut, auzoko ferian ezagutu ginen gauean, karabinen postuan bota eta oparitu zenidan pelutxezko artza odolusten hasi dela; edo gaurko eguna argitzen duen eguzkia ez dela guztiz betea, eta ez diedala beldurrik eguzkiaren izpiekin elikatzen diren hiriko likantropoei. Akaso esango dizut, goizean goiz aitortu didatela gurasoek sasikoa naizela; eta aitak txikitan bortxatu ninduela oraintxe bertan etorri zaidala akordura; edo inoiz onartu ez badizut ere, fededuna naizela eta bekatu egin aitzin bizi erdiko baraualdia egin behar dudala. Edo akaso, zerbait inozoagoa esango dizut, zerbait laburragoa, jada ez zaitudala maite edo.

Lehendik ere zapaldutako erresuma da honakoa. Euriak putzuak sortzen ditu aurretik izan zirenen lorratzetan. Lokatzezko harresiek eusten diote memoria bustiari. Eta itsaso ere badiren osinetan, azken naufragiotik onik atera ez zirenen mehatxuak adi daitezke: –iturri berberak edango gaitu– diote. Gero, makaldu egiten da haien boza eta ur azaletik urkiak jaiotzen dira, eta zibilizazio galduak izanen diren tenpluak, eta auzune bihurtuko diren kaleak, eta guda baten garaipena ospatuko duten etorbideak, eta derrota onartuko ez duten ihesbideak. Desterratuen erresuma da honakoa. Hemen ematen den lorratz bakoitzak atlantida bat ezkutatzen du bere erraietan.


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:02 Página 24

Kresal malutak F Nabarra C Mikel Cantalapiedra

«Bihar­etzi itsu geratuko bazina bezala, halaxe erabili behar da kamera». Dorothea Lange, dokumentaletako argazkilaria. 24

nbr–


Kresal Malutak. Halaxe deitzen dio Mikel Cantalapiedra argazkilariak bere blogari (mikelcantalapiedra.com). Bertan jasotzen ditu jaio berriaren pasioarekin azken urteotan egin dituen argazkiak. Azken urteotan leku askotan erakutsi ditu, argazkigintzan ia hasi berria bada ere (2008an egin zuen Sopelan, lehen erakusketa eta bukatu berri du Busturiako Madariaga Dorrean azke-

na), erabat murgildu baita koloreak ehizatzaren ogibidean. Paisaiak maite ditu, orrialde hauetan ikusten direnen modukoak. Bere kameraren begiari esker munduan ezer ez dagoela geldi ikusi dugu, dena baita ikuskizun eta dena ikusgarri. Argazkilaritza egia da, esan zuen Jean Luc Godard zinegileak, hona hemen, beraz, Mikel Cantalapiedraren egia.

nbr–

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:03 Página 25

kresal malutak

«Argazkiak ez dira hartzen. Baimena eskatuta maileguan hartzen dira». Egile ezezaguna. nbr–

25


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:04 Página 26

«Argazkia: arte ikasketarik ez duen eguzkiaren marrazkia». Ambrose Bierce, idazlea.

«Kamerak pentsamenduen argazkiak atera ditzake». Dirk Bogarde, aktorea.

26 nbr–


nbr–

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:05 Página 27

kresal malutak

«Ez nago oso interesatuta argazkilaritzan. Behin argazkia kutxan sartzen dudanean, ondoren zer gertatuko den interesatzen zait. Ehiztaria naiz, ez sukaldaria». Henri Cartier­Besson, argazkilaria.

nbr–

27


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:05 PĂĄgina 28

Abiadan eta ziztuan

Atik Zra!... ...Autoak Txikia, handiak, garestiak, merkeak, hegalariak, asmatutakoak, gehiegi kutsatzen dutenak, polizienak, gaizkileenak, gidaririk behar ez dutenak, gidari ederrak dituztenak, era guztietakoak daude fikzioaren munduan zein egiazkoan. Autoak bildu ditu Karmen Katodok bere maiatzeko alfabetoan. Gasolina usain gordina utzi du erredakzioan eta gurpilen arrasto ketua. Akats batekin hasiko dugu alfabetoa. Edo, publizitateak eraginda, zinemak literaturari egindako iruzurtxoarekin. Gogoratzen ze auto puskak gidatzen zituen James Bond espioak bere filmeetan? Aston Martin etxekoak ia beti, hasi Goldfinger filmarekin eta bukatu Quantum of solace azkenekoan. Ez ziren horiek, ostera, Ian Fleming idazlearen eleberrietan Erreginaren esanekoak gustukoen zituen autoak. Bond, James Bond britainiarrak, Bentley etxekoak maite zituen. 1919an

a

28 nbr–

sortu zuen Bentley Motors Limited Walter Owen Bentleyk, baina 1929ko gainbehera ekonomikoarekin ezin izan zuen jabegoa mantendu eta Rolls Royce etxeari saldu zion bere marka. 1998an, berriz, Volkswagenek erosi zituen 007ren bihotzekoak. Beste heroi batzuek, ostera, ez dute inon autorik erosi behar izan. Bruce Wayne milioidunak, adibidez, berea egin zuen saguzahar jantzita gaizkileak bila joatearen burutazio harrigarria izan zuenean eta Batmobil deitu zion. Inork pentsatuko du nahiko izen inozoa dela, baina sortu ere, nahiko modu inozoan sortu zen. Gogoratzen telebistan behin eta berriz emititu duten 60ko hamarkadako Batman telesaila? Umeentzako komiki baten itxura zuen, Batman eta Robinek kolore bizidun galtzerdiak zeramatzaten eta elkarrizketa zein gaizkileak barrea eragitekoak izateaz gain, borrokaldiak agertzen zirenean onomatopeiak idatzita jartzen zituzten pan-

b


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:06 Página 29

tailan. Akordatzen PIUM! BANG! edota KLASK! guzti haiekin? Ikusi duena akordatuko da, duda gabe, eta oroituko du Batmanen edozein tramankuluri bat- aurrizkia jartzeko zuten ohituraz. Bat-telefonoa, Bat-pistola, Bat-zuloa, eta jakina, Batmobila. Hantxe jarri zitzaion izena autoari, Bat-ordu berean emititzen zen telesailean, beti Bat-kate berean. Euskal herrian, ETB Bat-ean. Frank Millerrek telesailari keinu egin zion, 1986ko The Dark Knight Returns komikian: aguretuta dago Batman eta autoaren izen txotxoloa Robinen txantxa izan zela argitzen du.

zuten eta beti leihotik sartzen ziren (zergatik? Batek daki, ez ziren bereziki azkarrak, egia esateko). Galtzamantal itsusia zeraman osabarekin eta lehengusina tuntun titi-handiarekin bizi ziren. Eta erridikulua dirudien arren, telesailak 1979tik 1985era bitartean iraun zuen eta bi filma egin dituzte gero aristokrata itxurarik ez zuten dukeei buruz. Zineman, antzeko sakontasuna dute The fast and the furious filma sortako bostek (bost, jainko maitea). Azkar gidatzeari buruz egindako filma hauetan Vin Diesel agertzen da (tamalez), Dodge Charger bat gidatzen. Eta horrez gain… beste ezer gutxi gertatzen da. Askoz gogokoago dugu DeLorean mitikoa, Marty McFlyk iraganera eta etorkizunera joateko erabiltzen zuena, Back to the Future trilogian. Fluzo izeneko zerbaitekin egindako kondentsatzailean uranioa bota eta… listo! Iraganera joan eta zure amari muxua eman ahal zenion! Egia esan, horrela esanda zena baino gaixoagoa dirudi kontu guztiak, benetan.

Ez Disney etxearen klasikoak, ez Pixarrek egin dituen maisulan ezagunenak (Toy Story edo Up), ez jaun andreok, historian jostailu eta tramankulu gehien saldu dituen filmea Cars izan da. Ez zuen besteek baino ikusle edo txalo gehiago lortu baina milioika jostailu saldu dira Lightning McQueen protagonista oinarri hartuta. Steve McQueen mitikoak Bullitten bezala korritzen du Lightning gorri-gorriak baina istripua du Kaliforniara bidean beste auto batekin eta herri txikian geratu behar du, hura konpontzen, eta bidenabar, adiskidetasuna eta maitasuna zer diren ikasten. Beste ohorerik ere badu autoen sentimentuei buruzko filma honek, merchandising kontuak bainoago hunkitzen gaituena: Paul Newmanen azken lana Hudson autoari ahotsa jartzea izan zen. Bego errepidean, Paul bihotzekoa.

Ecto 1 deitzen zen, berriz, Ghostbusters filman izen bereko ehiztariek erabiltzen zuten autoa. 1959ko Cadillac MillerMeteor bat zen, anbulantzia izandakoa, eta New Yorkeko kaleak amen baten zeharkatzen zituen «who you gonna call?» zioen abestia entzuten zen bitartean. Erantzuna edonork zekien 80ko hamarkadan: «ghostbusters!».

Aspaldian telesailek hartu duten kalitate maila ikusita kostatzen da sinestea sasoi baten The Dukes of Hazzard ez zela emititzen zen txarrena, emititzen zirenen mailako beste txotxolokeri bat baino. Hazzard konterrian bizi ziren bi lehengusuren gora-beherak kontatzen zituen. Kartzelan egondakoak ziren (ez zegoen argi zergatik, haien janzteko modua edonor zigortzeko modukoa zen arren) eta ezin zuten pistolarik izan, baina arazorik ez zuten dinamitarekin leherkariak egiteko. Lasterketetako auto-gorria gidatzen

Zerrenda honetako auto gutxik izango dute Ford T izenekoak duen garrantzia historikoa. Merkea zen, hasteko, eta seriean egin zitekeen, kapitalismoaren mutazioak ulertu eta bultzatzeko gai zen Henry Fordek hortxe ikusi baitzuen etorkizunaren gakoa: kontsumorako produktu masiboetan. Gutxirentzako auto garestiak bilatu beharrean, askorentzako merkeak bilatu zituen eta, garaiko enpresa-buruak harritu baziren ere, langileei soldatak igo eta lanaldia murriztearen aldeko zen. Nola bestela erosiko

c

d

e

f

nbr–

29


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:06 Página 30

zituzten langile horiek beraiek egiten zituzten autoak? Kapitalismoa ulertzeko bere gaitasuna eta industria iraultzan izandako garrantziaz gain, antisemitismoa ere nabarmendu behar zaio Henryri. The international jew aldizkarian II. Mundu Gerra bankari juduen erruz gertatu zela idatzita utzi zuen. Eta barkatu, baina Ford zenari buruz hitz egiten ari garela egin egingo dugu Karlos Argiñanori entzun genion txistea. Esaten dio lagunak ondokoari «a ze arrakasta izan zuen Henry Fordek autoekin, e?». Bigarren batek galdetzen du jarraian, «eta Harrisonek filmeekin?» Eta hirugarrenak ezin eutsirik, «bai, bai, eta Alcanek bolatxoekin?» F letrarekin eta Ford T autoa bezain ezaguna, hortxe The A Team edo A-Taldearen furgoneta beltza. Zuk zer egingo zenuke burutu ez zenuen delituaren erruz FBI osoa atzetik izango bazenu? Furgoneta beltzari marra gorria jarri eta autoa inoiz aldatu gabe ibili, jakina, Murdoch, Anibal, M.A. eta Fenixek egiten zuten moduan. Harritzekoa zen, benetan, plan hori ongi ateratzea. Goggomovil deitu ziren Munguía Industrial S. A. euskal enpresak 1962tik 1966ra egin zituen automobilak. Bai, benetan. Hans Glas ekoiztetxearekin akordioa lortu zuten eta milaka batzuk egin zituzten. Baina ez ziren ongi saltzen, besteak beste, SEAT 600 autoaren lehiak eraginda. Greba asko egon ziren, gainera, enpresan eta zuzendaritza Standard Triumph zein

g

30 nbr–

BMW edo Volkswagenekin gauzak bideratu eta dirua lortzen saiatu bazen ere, Industria Ministerioa kontra jarri zitzaion, laguntzeko gogo gutxirekin, eta hortxe bukatu zen Goggomovilaren historia. Volkswagen etxeko beetle edo kakarraldotxoa zen Herbie, bere burua gidaririk gabe gidatzeko gai zen pop ikonoa. 53 zenbakia zuen aurrean eta koloretako marrak gainean. Disneyren auto kuttuna, 1969an agertu zen The love bug filmean eta beste bost egin ditu gero, azkena 2005ean. Ez dakigu zer den sinesgaitzago lehenbiziko filma horri gaztelaniaz jarri zitzaizkion tituluak (Cupido motorizado Hego Ameriketan eta Ahí va ese bólido Espainiar Estatuan) edo auto bakarra ia 40 urtez ibil daitekeela pentsatzea. Edozein kasutan, argi dago askok uste dutela Herbie baino auto hoberik ez dagoela. Sartu bestela, lovebugcentral.com, zaleen weborrian, eta ikusiko duzue jendeak zenbat lan hartzen duen haien autoak Herbieren antza izan dezaten.

h

Dean eta Sam Winchester anaiak dira eta, aitarengandik ikasitako tradizioari jarraiki, ehiztariak ere bai. Zonbiak, banpiroak eta deabruak ehizatzen dituzte, ostera, Estatu Batuetan barrena, Chevrolet etxeko Impala baten sartuta. Auto hori da Supernatural telesaileko protagonistek ezagutzen duten etxe bakarra. AC/DC, Metallica eta Black Sabath entzuten dira terrorezko klasikoetatik edaten duen western eguneratu honetan. Ez dira anaia gaztearen, Sam adimentsuaren, gustukoenak baina Dean zaharragoak argi du zein diren familiaren arau bakarrak. Bata, «gaizkia ehizatu, jendea salbatu» eta bestea «gidariak musika aukeratu, ondokoak ahoa sarratu». Telesail sinplea dirudi Supernatural rockandrolleroak baina badu arimarik, arimarik gabekoen atzetik dabiltzanen ipuinak.

i


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 Página 31

Melanie Griffiten senarra (birritan) izateagatik baino, 80ko hamarkadan Sonny Crockett izateagatik zen ezagun Don Johnson, eta Miamiko kaleak 1972ko Ferrari 365 GTS/4 baten zeharkatzeagatik. Orduan ere ez zen oso ondo ulertzen nondik ateratzen zuen polizia batek Ferraria erosteko beste diru edo zergatik joaten zen lanera (droga saltzaileen kontra) galtzerdi gabeko zapatekin, botoia beti zabalik zuten kamiseta fin eta trajearekin, baina gero etorri direnez CSI guztiak eta gauez ere eguzkitako betaurrekoak daramatzaten poliziak, ez dugu Sony gogorregi kritikatuko, Miami Vice egiteagatik merezi bazuen ere.

j

Pontiac Firebird Trans Am autoa zen, berez, baina KNIGHT industrietan adimentsu egitea lortu zuten eta KITT deitu zioten. Telebistako auto ezagunena bihurtu zen eta bere protagonista, David Hasselhoff, mundu osoan ezagun egin zuen. Gaur egun auzo lotsa eragiten du Michael Knight bere larruzko jaka eta praka estuekin erlojuari hitz egiten ikustea («zatoz, KITT!»), baina umeak ginen sasoi baten, Casio etxeko ordulariekin Michael ginela egin genuen jolas eta ez gara inoiz hain inozo izatearekin lotsatuko. Edo bai, ondo pentsatuta, beharbada bai. Telesailaren momentu surrealistena auto eta gidariaren alter ego edo doppelganger gaiztoak agertzen zirenekoa: KARR autoa eta Michael Karr gidaria, Michael Knighten biki gaiztoa eta hura bezain aktore txarra.

k

Apolo, Delfoseko patroi, gazteen edertasunaren ikur, egia eta argiaren jainkoa eta profeziaren aita, kolonizazioaren jainko ere bada eta, beraz, bazuen NASAk arrazoirik izen hori aukeratu zuenean ilargirako misioak bataiatzeko. Gizonak ezezik, ostera, autoak ere bidali ditu NASAk gure satelite txikira. Apolo 15, 16 eta 17 misioetan zihoan, adibidez, Lunar Roving Vehicle (LRV) izenekoa. Orduko 4 kilometro egin zitzakeen eta guztira, 90,8 kilometro egin zituen ilargian, beste inork egin dituenak baino gehiago, ez bada beti ilargia amets izan duen gizonak, bere irudimenean.

l

Mafaldak galdetzen dio amari, kalea gurutzatzeko zoramenak aztoratu eta autoen abiadak ikaratzen duenean, amari eskutik helduta eta hiriaren itolarriak harrituta. «Ama, autoak dira gizakiari erasotzen dioten izakiak… zertarako?»

m

Nork ez luke nahiko hamar lagun barruan hartuko dituen autoa baina erraz aparkatuko dena, maletak jartzeko nahi adina leku duena eta berandu heltzen denean hegan eramango gaituena? Horixe dute Weasley familiakoek, Ford Anglia magikoa. Harry Potterren bigarren liburuan agertzen da eta Weasley andreari gustatzen ez bazaio ere (ez ditu gustuko muggle edo magiarik gabekoen tramankuluak) Harryri eskola iristeko aukera ematen dio Dobby izeneko ipotxak berandutzen duenean.

n

Ze usain dago auto berriarena baino hoberik? Gutxi. Baina, tamalez, ez dute asko irauten. Industriak asmatu duen azkena autoan usainik txarrik ez edukitzeko? Ozonizadoreak, ozonoa bota eta usain txarrak jaten dituzten gailuak.

o

Hogeita lau urte zituen eta Giant filma egiten ari zen James Dean, Porsche Spyder 550 erosi berria, berak Little Bas-

p

nbr–

31


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 Página 32

tard deitzen zuena, Salinasera (Kaliforniara) eramatea erabaki zuenean, auto lasterketan aritzeko. Iritsi baino lehen hil zen, ostera, ikasle batek zeraman Ford baten kontra kolpea hartuta. Lepoa hautsi zitzaion eta zinemaren legenda bihurtu zen, besteak beste, bizitza ikusteko ikuspuntu tragikoa bidera atera zitzaiolako. Berea da «bizi zaitez arin, arin hilko zara eta» esaldia. 1970eko Plymouth Valiant gorri bat (140 PCE matrikuladuna) gidatzen zuen, bestetik, Duel filma zoragarriaren protagonistak. Berez, telebistarako filma moduan egin zuen Steven Spielbergek 1971an baina Europan, muntaia luzatu eta filma gisara estreinatu zuen, berehala oihartzun eta arrakasta lortu zuelarik. Oso argumentu sinplea zuen: auto gidariak kamioiari aurre hartzen zion eta inoiz ikusten ez genuen kamioi-zaleak etenik gabe jarraitzen zion, heriotzeraino. Baina terrorezko klasiko bihurtu da, zuzendariaren trebeziari esker, eta inork gutxi ahazten du errepide bakartian doanean eta kamioiren bat, kamioi harro eta luzeren bat, aurrean ikusten duenean. Q7 bat, Audi etxekoa gidatzen du Tony Stark, miliardun, gona eta arma-zale porrokatuak, baita etxe bereko R8 bat eta S5 coupe bat ere, Iron Man filman (Jon Favreau, 2008). Audik akordioa egin zuen Marvel Studios konpainiarekin auto horiek filman agertzeko baina jendea zinema aretoetatik atera zenean ez zuten nahi Robert Downey Juniorren autoa, bere trajea baino. Ezkerretik gida zitezkeen lehen autoak asmatu zituen Audik eta August Horch izeneko batek sortu zuen Zwickau hirian (Alemanian). August Horch Automobilwerke GmbH deitu zion enpresari baina izen hori hartuta zegoen eta Audi aukeratu zuen orduan, alemanierazko horch hitzaren latinezko itzulpena. Hobe horrela. 

q

r 32 nbr–

Norville Rogers esaten badugu inork ez du ezagutuko, eta Shaggy esaten badugu behar-

bada… ezta ere. Baina Scooby Dooren lagun beldurtia zela esaten badugu berehala akordatuko dira asko marrazki bizidunetako telesailean gure gogokoena zenaz. Zergatik gogokoena? Ez dakigu. Baina mamuak ehizatzearen negozio bizarroan bera zen erreakzio naturalak (beldurra) zituen bakarra eta gainera, guk Vilma maite genuen, bere mini gona, kaltzetin luze eta betaurreko beltzekin. Eta agerikoa zen, hasiera hasieratik, Shaggy zela maitasun hori ulertzen zuen bakarra. Elkarrekin ibiltzen ziren The Mistery Machine furgonetan, txakurra eta interesatzen ez zitzaizkigun beste pertsonaiekin batera, Scooby Doo telesailean. Filmeak ere egin zituzten gero baina hain ziruditen txarrak ez genituela ikusi. Berdea zen, eta janari lasterra edo fast food batere hedatua ez zegoenean, drive in eta McDonald´s jatetxerik gabeko Bilboren ikur izan zen Salchichauto DKVa. Ernesto Fracaso izeneko kantariak, Es solo Rot and Roll edo Estracto de pollo en lata izeneko abestiak zituenak, bere ereserkia egin zion furgoneta berdeari, El salchichauto kantuarekin. Ez gara itzultzera ausartuko eta ulertzen duenarentzat hortxe utziko dugu letraren erakusgarritxo bat: «Yo sé que mi salchichauto / le excita tanto / tanto como a un gorrino el barro / bien encharcado». Jaun andreok, Ernesto Fracaso. Horren ondoren nola hitz egingo dugu David Starsky detektibearen Ford Gran Torinoari buruz? Hutch lagunak tomate gorri erral-

s


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 PĂĄgina 33

doia zirudiela esaten zuen baina ziur gaude Ernesto Fracasok hori baino modu adierazgarriagoren bat aurkitu zuela autoari buruz hitz egiteko. Bere diskografia arakatu beharko dugu. Eta bai, Gran Torinoa zen Starskyrena, Clint Eastwooden izen bereko filman bezala, baina ez dakigu Clint konparazio horrekin eroso sentituko ote zen. Ez dugu imajinatzen Starsky eta Hutchen abenturak ikusten telebista aurrean, baina batek daki. Maiz kexatzen dira / gara telesailak eta filmak bikoiztuta ikusi izan ditugunak itzultzaileek gauzak asmatu egiten dituztelako (berrikuntzarekin gehiegi asmatu gabe). Baina batzuetan itzultzaileek jatorrizkoen lana osatu eta hobetu egiten dute. The Flinstones edo Harriketarrak gaztelaniara itzuli zutenek adibidez, jatorriz izenik ez zuen automobilari TroncomĂłvil jarri zioten eta hala geratu zaigu askori buruan, protagonisten oinekin mugitzen zen autoaren izena. Orduko 110 kilometrotan gidatzeko agindua dagoen sasoi honetan inbidiaz ikusten ez den auto bakarra GEICO aseguruetxearen iragarkietan erabili dute berriki eta Midas tailerren spotetan.

t

Urdina zen Susie izeneko automobila, 1952ko Susie, the Blue Coupe filman. Marrazki bizidunetako Disney etxearen autoa zen, Little Dorritt edo Oliver Twist motorduna, bahitu eta gaizki tratatu eta azkenean erreskatatu egiten zutena. Ez pentsa txantxetan ari garenik, Pixar etxeko jabearen, John Lasseterren filma faboritoa da Susie. U Turn, berriz, ez da Oliver Stonen gogoangarrienetakoa. Protagonistari autoa matxuratzen zaio eta pertsonaia sinesgaitzez beteriko herrian bukatzen du, femme fatale bati lapatuta. Zuzendariaren hitzetan nerabe zenean gustatzen zitzaizkion filmeen omenez egin zuen. Zergatik egin zuen nerabe batek egingo lukeen modu-moduan ez dakigu baina ez gara oso Stone zaleak, egia esateko.

u

V James Bond baino lehen Roger Moore The Saint (Santua) izan zen izen bereko telesailean. Aston Martinik ez, orduan Volvo etxeko P1800 autoa gidatzen zuen. Auto horrekin gehien akordatzen direnak ez dira ikusleak edo Moore zaleak (baten bat baldin badago), Jaguar etxekoak baino. Haiei eskaini zieten telesailerako autoa jarri eta publizitatea eskuratzearen aukera baina baten batek inbertsio txarra zela pentsatu zuen, telesailak arrakastarik ez zuelako izango eta Volvora jo zuten. Ez dakigu non bukatu zuen tipoak, baina errazago ikusten dugu auto tailerrean Jaguarren zuzendaritzan baino.

v

1965ean Blake Edwards zuzendariak Jack Lemmon eta Tony Curtis batu zituen (gonarik gabe) Natalie Wood, Peter Folk eta beste hainbatekin auto-lasterketa zoroan parte hartzeko, The Great Race filman. Eta 1968an, Hanna Barbera etxeak filma hura oinarri hartuta Wacky Races egin zuen, CBS katerako. Auto-lasterketa zoroak ziren (tituluak esan bezala) eta bazuten berezitasun bat, nahiko ezohikoa marrazki bizidunen munduan: protagonista nagusiak gaiztoak ziren, Ben Hurren kontrako gurdilasterketa buruan izanda irabazten saiatzen zirenak. Denetan ankerrena Dirty Dick Dastardly deitzen zen (gaztelaniaz Pierre Nodoyuna jarri zioten) eta behin ere ez zuen lasterketarik irabazten. Are okerrago: ikusleari maiz jakin arazten zitzaion iruzur egiteagatik galtzen zituela irabazteko aukera guztiak eta garbi jokatu izan balu Dick koittadua iritsiko zela lehena. Ondoan zeukan Muttley txakurrak (Risitas, gaztelaniaz) gorrotoa zion (ze gustura egiten zion barre lasterketa galtzen zuenean), baina galtzailearen xarma ikusten genion guk, zer egingo diogu. Nazionalitate wacky edo eroa zuen, hori bai: Telesaila amerikarra zen eta Dicken ahotsaren doinua frantsesa baina Erresuma Batuko Loaded aldizkariak 1994ean ingeles gogoangarrienen zerrendan jarri zuen.

w

nbr–

33


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 Página 34

Bideojokoetan bezala gidatu nahi izan duzu inoiz? Hormari jo eta berriz abiatu, aurrekoarekin distantziarik gorde gabe? Fantasia hori erosleengan pizteko (edo) Xbox delako autoa egin zuen Peugeotek.

x

«You are innocent when you dream» esaten du Tom Waits abeslariak izen bereko kantuan. Smoke filmaren bukaeran entzuten da, baina Audi-Volkswagen etxeko auto baten iragarkian ere erabili zuten. Tom Waitsek gorroto du, ostera, bere abesti (bikainak) publizitate iragarkietan agertzea eta auzitara eraman zituen VAESA diskografika eta Tandem Company Guash ekoiztetxea bere ahotsa imitatzen zuen abeslaria iragarkian entzun zuenean. Arrazoi eman zion Bartzelonako epaitegi batek eta abeslari baten ahotsa ere jabego intelektualak babestuta dagoela ebatsi zuen. Edozein abeslarirenak duen balioaz ezin dugu asko esan, baina dudarik ez dago Tom Waitsen ahots urratuak babesa merezi duela.

y

Zientziak askotan poztu gaitu, ez dugu kontrakorik esango. Baina badugu zientzialari, asmalari eta jenioei kontuak eskatzeko arrazoi bat, haien aldekoak baino gehiago ardura diguna askotan: ez digute auto-hegalaririk eman. Non daude zientzia-fikzioak aspaldi agindu zizkigunak? XIX. mendea etorkizuna zela uste genuenok, ez dugu erraz frustrazio hori barkatuko. 2015ean lehenbiziko prototipoak egon litezkeela diote orain baina ez dugu sinetsi nahi. Existitzen ez diren autoak gehiegitan amestu ditugu eta gogorregia litzateke berriz abiadan imajinatu eta irudimenaren zuloetan baino ez aurkitzea. Egiten dituztenean, abisatu. Bitartean, Kevin Smith zuzendariaren The Flying Car laburmetraieko protagonistaren esaldiarekin geratuko gara, «ezin dut sinetsi neu naizenik momentu honetan munduan dagoen pertsona bakarra, auto hegalarietan pentsatzen dagoena, ezin dut».

z

Karmen Katodo

34 nbr–

Gaixo eduki dugu Dani Etchart azken aste hauetan. «Leher eginda nago» esan zigun telefonoz, ohetik ezin mugi, «baina ez naute lehertuko!» Halakoxea da gure Dani, ez du etsi eta ez dio idazteari utzi ezta birusekin borrokatzeko une iritsi zaionean ere. Gripea kontatzeko idatzi digu, sukarraren tinta aluzinatuarekin.

Parazetamol genozidioa irusek abaroa egin dute nire barnean. Urdai eta buru aldea gustatu zaie. Baina ohartu naiz esploratzaileak ere badituztela beraien artean, eta horietako batzuek izter barnean edota besoetan koloniak egin dituztela. Indartsu sentitzen dira nire lurraldea okupatzen. Pentsatzen dute indarra beraiekin dagoela («the force is with you», you know) eta kanpotiko zenbait ejerzitoren laguntza izango dutela. Nik, ordea, Nagasaki eta Hiroshimakoak baino zazpi aldiz bortitzagoa den lehergailua badut, eta ene kontzientziarekin ari naiz negoziatzen. Bota, ez bota, bota, ez bota. Sendalariarengana abiatu naiz. Etxetik hara, 350 metro eskas. Hala ere, Cho Oyurat oxigenorik gabe goiti egitea bezalakoxea. Iristerakoan izen zerrenda kantatu diot mostradore gibeleko erizainari: Zabaleta, Iñurrategi, Pasaban, Vallejo, Oiartzabal, San Sebastian, Otxoa de Olza, Apellaniz, Ormazabal, Txikon, Iñurrategi.... erizainari begiak erori zaizkio. Plinkk. «Deitura batekin aski daukat; zure izena, otoi?». Zorroztasun honek prusiarra ematen du. «Aupa Maurizia, aupa Maurizia», erran diot hurbiltasuna sortu nahiean. Antartikan dago bera, ostera. Datuak hartu dizkit. «Atzerritarra? Vous français?». Ez, erran diot. «Frantziar nazionalitatea dio hemen eta!». Bai, baina ez. Agosti Xahoren izpirituak harturik argitu diot, muga politiko, historiko eta kulturalen arteko aldea. Asmoa hori zen, orai, sukar honekin ez dakit Carrefourren erosketa zerrenda ez ote diodan eman. «Dani Zabaleta Iñurrategi, orduan?». Ez, Dani Etchart, zuzendu diot berriz ere. Erizainak zikoin mustupila dauka eta bixigu begi. Ez du aditzen. Hiltzen ari naizela adierazi diot, eta erizainak irri egin dit, «denok hiltzen ari gara, maitea». Hara, filosofoa, gero. «Tira, orduan Etxart zara, Niko moduan?». Ai amaaaaa.... euskal rock’and rolllinnnnggggg.... baiezkoa egin diot. Ahul sentitzen naiz. Birus guzien erromesaldia garun aldera. Ai ene. Zorabioa usnatu dut iritsi baino lehen. Ai ene. La dame aux camelias. Erori egin naiz. Luma izan nintekeen, amatxiren izpiritua bezain haizezko, baina ez. Katapum-

B

Dani Etchart


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 Página 35

pummmm eta pummmpumm pummmm patapummm! handia entzun da. Nire gorputz zardaia behearen gainean. Norbait zafladaka ari zait. Plist eta plast eta plast eta plist. Zikoin mustupileko erizainaren aurpegia begi bixtarat etorri zait iratzarri eta laster. Bere muturra pelikanoarena da, ez zikoinarena. Miopia kontua, you know... again. Begiek Bardeetako lurraldea oroit arazi didate, hain nbr-ak... «Nafarra zara?», une batez etxekotzat hartu dut. «De Bilbao, de toda la vida» erantzun dit haserrearen atarikoan. «Haizea dabil ifarraldetik/ Hego berotik ekaitza/ ez da nabari lanbro artean/ zuhaitz hautsien amaitzaaaa…». Burua joaten ari zait. «Ezin izango dugu gailurrik egin, konpai, haizea harro dabil, hirugarren kanpalekura jeitsi behar dugu!». Sherparen izpirituak hartu nau; definitiboki, burua joan zait. Pelikano musturreko erizaina nire egoeraz arduratzen hasi da eta otoi zaharren bati ekin dio, «mekaguenlaputahostiadelosguevos...». Norbait batu zaiola iruditu zait. Kamillara igoarazteko esan dio. Hantxe eman ditut haizea baretu bitarteko uneak. Batbatean iratzartu naiz. Mustupil ezagunik ez dut ikusi. Urtain sudurra duen mutila hurbildu zait. «A ze biajeak ematen dizkigun sukarrak, e!». Ibil naitekeela ikusi du eta kontsulta aretora eraman nau. Sendalariak laster ikusiko nauela erran dit. Birusen gotorlekuak sentitzen ditut ene baitan. Alferretako ahalegina, kontzientzia arazo guziak konpondu baititut. Bonba berehala dihoakie. Emazte prestuak galdera egin dit. «Y tú qué tienes, maja?». Gripea, arrapostu diot. Sartu berri den emaztekiak: «Y tú qué tienes, maja?». Gripea, erantzun diot berriz ere. Kontsultako star bilakatzen ari naiz. Dani Etxart! Sendalari belatza egokitu zait. «Brutusek esan dit konortea galdu duzula». Pelikano muturreko erizainaz ari da. Brutus. Lagun hauekin zertarako etsairik? Ur asko edan eta parazetamol. Ay, mi amooooool. Ambulategitik irten eta lehenengo bonba atomikoa hartu dut. Kolonietako batzuk galtzen sentitu ditut. Kar, kar, kar (tonu maltzurra, Vito Corleoneren antzekoa). Gerra hau irabazia dut.■ nbr–

35


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 Página 36

telebistari buruzko galdera inozoetan galdu gara Zein izango da hamarkada honetako abokatuen telesailik onena? Eta egongo ote da Twin Peaks gogoangarriari itzalik egingo dion produkziorik? Zein suertatuko da irabazle telebista kateek sariak eskuratzeko hasi duten lehian? Ba ote dugu galdera horientzako erantzunik? Beharbada ez, beharbada…

Maria Fernandez-Cabrero abokatu telesailen erruz egin zen abokatu, Twin Peaksen erruz da hiri txikien beldur eta pantailari dion afizioaren erruz gure kolaboratzaile. Erruz edo horri esker? Ai, galderak, galderak baino ez.

36 nbr–

Ally McBeal berria jaio ote da? A, abokatuen telesailak. Perry Mason, L.A. Law… Nerabe nintzela hain maite nuen Buffy, the vampire slayer telesailean zioten bezala: belaunaldi bakoitzak berea du. Haiek banpiro-hiltzaileei buruz ari ziren baina abokatuen telesailei buruz ere berdin esan daiteke. 60ko hamarkadan Perry Mason izan zen eta 80koan LA Law (dramatikoa) edo Night Court (umoretsua). 90ekoan, berriz, Ally McBeal suertatu zitzaigun (epaileek oraindik ez dute erabaki horrek zuzenbideari eta telebistari eragindako kaltea). Oraingoan, ostera, hautagai bat baino gehiago egon da. Boston Legal ez zen ona, Shark ez dugu gogoratu nahi, Damages ez dago gaizki eta… The Good Wife gailendu dela iruditzen zaigu. Bi denboraldi egin ditu jada eta kalitate aldetik maila ematen ari da. Antza denez, benetako gertakizunetan oinarritzen da, AEBtako gobernadorea zen Eliot Spitzerren kasuan, hain zuzen. Lehenbiziko atalean, Chicagoko fiskala prostituzio zerbitzuak kontratatzen dabilela jakiten da eta tipoa kartzelara sartzen dutenean, tituluak aipatzen duen bere esaneko emazteak albo batera utzitako abokatu lanbideari ekitea erabakitzen du. Kontakizunaren abiapuntua baino ez da hori, ostera. Hari horretatik tiraka hainbat geruzak osatzen dute The Good Wife. Tipularen kanpoaldean abokatuen ohiko kasu profesionalak ditugu, denak goi mailakoak. Apur bat barrurago, pertsonaia nagusiaren bilakaera dago, Juliana Mar-


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:07 PĂĄgina 37

gulies aktoreak dotore-dotore hezurmamitzen duena (oroitzen duzue ER telesailean nor zen George Clooneyren begiko? Ile kixkurdun erizaina? Horixe da emazte zintzoa, Juliana Margulies ederra). Jarraitu geruzak kentzen eta gora-behera politikoak aurkituko ditugu, baita protagonistaren inguruan sortzen doan maitasun istorio hirukoa ere. Istorioaren bihotzean, azkenik, bigarren mailako pertsonaien kontuak daude. Alan Cumming aktoreak egiten duen Eli Gold batetik, eta Archie Panjabik haragitzen duen Kalinda Sharma, bereziki. Telesaila ikusten duenak arrazoi emango digu berehala eta Sharma benetan xarmangarri dela aitortuko. Izoztu egiten du bere begiradak eta zorabiatu, bere takoidun botek. Juliana Marguliesekin batera nahikotxo sari irabazi ditu azkenaldian Archie Panjabik eta denak ongi mereziak. Zergatik behar du, baina, telesail honek (honek eta ez beste batek) belaunaldi baten ikur bihurtu? Akaso, protagonista emakume sano indartsua delako, inguruan dituen presioen -ekonomiko zein erromantikoen- gainetik zer komeni zaion jakin nahi duena, izan zen eta izan nahi duenaren artean oreka deserosoan aurrera egin nahi duena. Emakume zentzuzkoa eta ez Ally McBeal (barka, Ally, baina erotuta zeunden). Beharbada, bere abokatu bulegoa ez delako John Grishamen eta LA Law

handinahien korporazio ezin indartsuago horietako bat, orojakile, oroegile, orogaizkile; baizik eta gainbehera ekonomikoaren aurrean iraunbizitzeko gorriak ikusi behar dituen lantokia eta izerdia bota. Eta azkenik, protagonista bi gizonen arteko hirukian galduta badago ere –horraino betiko koplak-, telesailak ez digulako batekin edo bestearekin egon behar duela irentsi arazi nahi. Are gehiago, ikusle moduan ez dugu jakingo nor haututako genukeen, baten bat hautatzekotan. Hori bai berrikuntza belaunaldi berriarentzat.

Nork hil zuen Rosie Palmer eta nori axola dio? Abokatu telesailak bat belaunaldiko direla esan dugu, ezin esan, ordea, belaunaldi bakoitzak bere Twin Peaks duenik. David Lynchek egin zuenaren parekorik gutxitan agertzen da. Orain, The killing seinalatu dute askok oinordeko gisa antzeko abiapuntua duelako (herri txikian hil den neskatoaren misterioa). Baina hilda agertzen da Rosie Larsen eta Laura Palmerren istorioek ez dute zerikusi handirik. Tira, hilda agertzeaz gain. The Killing Danimarkan arrakasta eta txalo zaparrada itzela lortu zuen telesailaren egokitzapen amerikarra da.

2

nbr–

37


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:08 PĂĄgina 38

2

Harek zeukan ÂŤukitu europarraÂť mantendu diote AEBtan: kolore grisak, apaingarri gutxi eta giro iluna. Seattle hirian girotu dute, ia beti gris eta euritsu omen den horretan (hala zioten A sleepless in Seattle hartan Meg Ryan eta Tom Hanksek). Aurkezten dizkiguten protagonistak paisaia bezain grisak dira itxura baten: kasuaren ardura duen emakume polizia eta droga trafikoaren kontra aritutako haren lankidea, batetik. Bestetik, doluak zatituriko familia dago, galera eta min izugarriaren erretratua hunkigarria egiten dutenak, zintzotasun ezohikoz (bikain, bereziki, Michelle Forbes aktorea). Azkenik, eta momentuz hilketarekin ze harreman duen ez badakigu ere, hortik dabil alkate izan nahi duen zinegotzia ere. Argazkigintzaren kalitatea ezin zaio ukatu. Clint Eastwooden Mystic River ekarriko digu gogora, ez da gutxi. Gidoia ondo neurtuta dago, halako argumentuak eskatzen duen zehaztasunez egiten du aurrera, datuz-datu. Eta hortxe, jakina, tramaren bihotzean, misterioa, who did it klasikoa. Mutil lagun ohi petrala? Kanpaina zuzendaria? Institutuko irakaslea? Momentuz ez daki-

38 nbr–

gu, baina hain gustura ikusten da The killing, hilketak berak ez digula gehiegi ardura.

Zein da munduko katerik onena? Ezetz jakin non emititzen den The Killing. AMC izeneko katean. Lasai, guri ere ez zitzaigun bereziki ezagun egiten. FOX, NBC eta major handiak (AEBetako lurralde osoan doan emititzen duten kate nagusiak) aspaldiko ezagunak dira eta aspaldi ezagutzen dugu baita ere kable bidezko HBO. Aipatu dugu behin baino gehiagotan kultuzko telesail ugari egiten dituela, eta telebistara iraultza polita ekarri duela: kable bidezkoa denez dirua izan du anbizio handiko telesailak egiteko eta ohi baino askoz malguago jokatu ahal izan du sexua, drogak eta halako gaiekin. Hor utzi dizkigu The Sopranos, Sex and the City, Six Feet Under, Deadwood, Carnivale eta gerran girotutako super-produkzio erraldoiak, tartean, Band of Brothers, Generation Kill eta The Pacific. Munduko kate onena izan nahi zuela zirudien eta prest zegoen saria


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:08 Página 39

lortzeko behar ziren bitartekoak jartzeko. Lehia egiten zeukan, ostera, halako zalaparta atera gabe, Showtime izeneko beste kate bat. Duela urte batzuk, HBOk baino ausartago jokatuta Queer as Folk egin zuen, drogazale, homosexual, amorragarri zein maitagarri bat (Brian Kinney) eta haren lagun eta ohekideak protagonista zituen gure telesail kuttuna. Gero etorri ziren marihuana saltzen zuen amaren istorioa (Weeds), neskato gaztetxoekin –edo edonorekin- ohea nahi zuen idazle erdi-alkoholikoaren istorioa (Californication), minbiziaren inguruko The Big C, psikopata hiltzailea polizia bihurtzen zuen Dexter eta beste hainbat ipuin ezohiko eta zorioneko. Orain, ostera, ez HBO ez Showtime, munduko kate onena izan nahi duena aipaturiko AMC hori da (American Movie Classics). Momentuz, ekoizpen gutxi egin ditu baina ez edonolakoak: Mad Men, Breaking Bad, The Walking Dead eta arestian aipatu dugun The Killing. Azken hori kenduta, 19 Emmy eta 65 izendapen eskuratu dituzte. Lehiakideak durduzaz eta dardaraz honezkero. Momentuz, HBOk dakien eran egin dio aurre lehiakideari: diru gehiago eta anbizio zabalagoarekin. Martin Scorseseren eskutik Boardwalk Empire egin du eta aurreko alean aipatzen genuen Game of Thrones ikusgarria ekoitzi. Ez dakigu kate onenaren tronuarekin geratuko den, telebistaren errege, baina edonork lehia irabazita, ikusleok gara zorioneko. Behingoz, merkatuaren lehiak kontsumitzaileok saritu gaitu.

ki lanaren edozein bertsio (nik neuk Frank Ozen musikala aukeratuko nuke). Hain azalekoa ez den beste bat nahiago duenak, hortxe Spike Jonze zuzendariaren Adaptation. Hobe landareak gaizkile moduan aurkezten dituen filmaren bat? M. Night Shyamalan ezagunaren The happening aukera polita izan daiteke eta BBC kateak bere aldetik The day of the triffids egin zuen, izen bereko zientzia fikziozko klasikoaren egoitzapen ederra. Udaberria gorroto duenarentzat aukera politak dira eta aprobetxatu beharrekoak, irakurle estimatua. Azken baten, udaberria latza izan daitekeen arren, gero uda dator eta udak berezko duen amesgaiztoa orduan: udako telebista programazioa! Gozatu direnak diren bitartean, adiskide.■

Udaberriari alergia? Erredakziora heldu zaigun azken emaila kexu zen, gure aurreko alean udaberriari gorazarre egiten geniola eta lorea jarri azalean. Ea ez ote dugun alergia dutenengan pentsatzen. Jakina pentsatzen dugula! Eta aholkuak ere baditugu haientzat. Edo aholkuak baino, gomendioak. Landareak gorroto dituzula? Beharbada gustatuko zaizu Little shop of horrors antzernbr–

39


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:08 PĂĄgina 40

Literatur lehiaketak dira maiz egile hasi berriek idazten hasteko duten modu zuzenena. Diru sariaz gain, askok literatur lanak (saiakera, poema, eleberri eta ilustrazioak) argitaratzeko modua eskaintzen dute. Inork zerbait buruan badu, hona hemen zerrendatuta datozen hilabeteotarako deituta daudenetako batzuk.

DATOZEN

literatur lehiaketen AGENDA

Oharra: Ez ditugu gure fitxa hauetan zehaztasun den-denak jarri. Lanen zenbat kopia bidali behar diren, gutunazalean zer jarri edo egilearen ze datu adierazi jakiteko Internet helbideak eta harremanetarako telefonoak jarri ditugu.

Saria: Blas de Otero - Bilbo Uria Nazioarteko Poesia Lehiaketa Zertan datza? Poesia lehiaketa da. Gutxienez 700 bertso lerro, eta gehienez 1.000 eskatzen dira. Poema luze bakarra edo nahi beste laburrago idatz daitezke, neurri hori betetzeko. Nork antolatzen du? Blas de Otero Fundazioak. 2001ean sortu zen kultur elkarte pribatua da fundazioa, Deustuko poetaren lana eta izana zabaltzeko asmoa duena. Sabina de la Cruz, Oteroren alarguna da presidenta. Zein da saria? 6.600 euro irabazlearentzat. Eta epea? Ekainaren 15a baino lehen bidali behar dituzte lehiakideek haien lanak. Besterik? Web-orria dauka fundazioak, helbide honetan: www.fundacionblasdeotero.org, informazio nahi duen edonorentzat.

40 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 9:54 PĂĄgina 41

Saria: Igartza Literatura Sorkuntzarako Beka Zertan datza? Egile gazteen eleberri edo ipuin-bildumak egiteko proiektuak diruz laguntzen dira. Egileak 15-20 orrialdeko lagina aurkezten du (gehi lanaren azalpena egiten duen laburpena) eta saria lortzen badu, urte beteko epea du lana bukatzeko. Aurkeztu nahi duenak lana entregatzean 35 urteak bete gabe izan behar ditu eta aurretik helduentzako narratiba lan bakarra izan lezake argitaratua. Nork antolatzen du? Beasaingo udalak eta CAF enpresak (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles). Idazleek osatutako epaimahaiak erabaki ohi du nor izango den sariduna. Zein da saria? 6.000 euro irabazlearentzat, erdia lagina saritzen diotenean eta beste erdia lana bukatutakoan. Elkarrek, gainera, lana argitaratzeko konpromisoa hartzen du. Eta epea? Ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proiektuak. Besterik? Informazio gehiago aurki daiteke www.elkarlanean.com web-orrian. Bertan azaltzen dute zenbat kopia, nola eta nora bidali behar diren.

Saria: Augustin Zubikarai nobelak sortzeko beka Zertan datza? Eleberriak idazteko proiektua sarituta ikusi nahi duenak, 2.000-2.500 karaktere bitarteko kontakizunaren laburpena bidali behar du (argumentua, luzea, estiloa‌ zehaztuz) eta horrekin batera, 15.000-30.000 karaktere bitarteko lagina. Nork antolatzen du? Ondarruko udalak eta Elkar argitaletxeak. Zein da saria? 6.000 euro: erdia, irabazle izendatu ondoren jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan. Eta epea? Proiektuak,2011ko irailaren 1a arte bidal litezke Ondarroako udalera (Augustin Zubikarai Saria / Euskara Zerbitzua / Ondarroako udala / 48700 Ondarroa). Besterik? Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak urriaren 1a baino lehen erabaki beharko du ze lan saritu. Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana. www.elkarlanean.com web-orrian dago informazio gehiago.

Saria: Ernestina de Champourcin Poesia Lehiaketa Zertan datza? Euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako poesia lanak saritzen dira, gutxienez 500 lerro eta gehienez 700 dituztenak. Nork antolatzen du? Arabako Foru Aldundiak, Ernestina de Champourcin izan zenaren omenez. Champourcin (1905-1999) Espainian 27ko belaunaldia deitu zenaren parte izan zen, Emakumeen Liceoa zuzendu zuen Madrilen, itzultzaile izan zen erbestean eta poesia intimista landu zuen, joera erlijiosoa hartu zuena senarraren heriotzaren ondoren. Zein da saria? 2.100 euro irabazlearentzat. Eta epea? 2011ko irailaren 8an bukatzen da. Lanak Arabako Foru Aldundira bidali behar dira (Euskara, Kultura eta Kirol Saila / Probintzia Plaza 5 / 01001 Gasteiz) Besterik? Foru Aldundiak lan sarituak argitaratzeko eskubidea izango du. Informazio gehiago nahi duenak www.alava.net web-orrian eskura dezake.

nbr–

41


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:09 PĂĄgina 42

Saria: Becerro de Bengoa Saiakera Sariketa Zertan datza? Poesia lehiaketaz gain, beste generorik ere saritu nahi du Arabako Foru Aldundiak eta saiakera arloan Becerro Bengoa antolatzen du. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak saritzen dira, 100-180 orrialde bitartekoak. Nork antolatzen du? Arabako Foru Aldundiak, Ricardo Becerro de Bengoa gasteiztarraren omenez. Becerro de Bengoa (1845-1902) zientifikoa eta idazlea izan zen, Fisika Katedraduna Palentzian, Arte Ederretako Valladolideko akademikidea eta La Naturaleza aldizkari zientifikoaren zuzendaria. Zein da saria? 4.500 euro irabazlearentzat. Eta epea? 2011ko irailaren 8an bukatzen da. Lanak Arabako Foru Aldundira bidali behar dira (Kultur Azpiegituren Saila / Probintzia Plaza 5 / 01001 Gasteiz) Besterik? Informazio gehiago nahi duenak www.alava.net orrian eskura dezake edo helbide honetan eskatu: jruizapodaka@alava.net. Telefonoz ere dei dezake 945 18 18 18 zenbakira, astelehenetik ostiralera, goizez.

Saria: Ignacio Aldecoa Zertan datza? Arabako Foru Aldundiaren hirugarren literatur saria da, 6-25 orri bitarteko ipuinak saritu nahi dituena. Ipuinak Nork antolatzen du? Arabako Foru Aldundiak, esan bezala, Ignacio Aldecoa idazlearen omenez. Aldecoa (1925-1969) Gasteizen jaio zen eta errealismoaren baitan maila handiko ipuin eta eleberriak idatzi zituen, ezagunak, bereziki, Ipar-Amerikako tradizio errealista gaztelaniazko literaturara eramateagatik. Zein da saria? 6.000 euro irabazlearentzat. Eta epea? 2011ko irailaren 8an bukatzen da. Lanak Arabako Foru Aldundira bidali behar dira (Euskara, Kultura eta Kirol Saila / Probintzia Plaza 5 / 01001 Gasteiz) Besterik? Informazio gehiago nahi duenak www.alava.net orrian eskura dezake edo helbide honetan eskatu: jruizapodaka@alava.net. Telefonoz ere dei dezake 945 18 18 18 zenbakira, astelehenetik ostiralera, goizez.

Saria: Xabier Lete Nazioarteko Poesia Saria Zertan datza? Aurten egiten da lehenengoz lehiaketa hau, Xabier Lete (1944-2010) poeta eta musikariaren memoria bizirik mantentzeko asmoz. Poemak saritzen dira, euskaraz eginak eta argitara gabeak (nahiz eta onartzen diren Sarean, aldizkarietan edo antologietan argitaraturiko poemak dituzten bildumak, argitaratua % 10a baino gutxiago bada). Lanak 800 lerro izan behar ditu gutxienez. Nork antolatzen du? Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamenduaren bidez. Zein da saria? 10.000 euro eta argitalpena (izen handiko argitaletxean, Aldundiaren esanetan). Eta epea? Parte-hartzaileek irailaren 15era arte dute lanak aurkezteko epea. Koldo Mitxelena Kulturneara bidali behar dituzte (Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio edo itunduetan aurkeztu. Besterik? Informazio gehiago nahi duenak hortxe dauka Donostia Kulturaren web-orria (www.donostiakultura.net).

42 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:09 PĂĄgina 43

Saria: Irun Hiria Kutxa Literatura Saria Zertan datza? Bi sari eskaintzen dira euskaraz, gutxienez 800 lerro dituzten olerki lanei bat (aldizkari honetan aurreratzen da iazko irabazlearen, Asier Serranoren, lanaren aurrerapen bat) eta gutxienez 150 orrialde dituzten eleberriei beste bat. Nork antolatzen du? Irungo udaletxeak eta Kutxak antolatzen dituzte eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker irabazleak ez du sariaren IPFZa ordaindu behar. Zein da saria? 15.000 euro poesia lanentzako eta 25.000 eleberrientzako. Eta epea? 2011ko irailaren 31a da poesia bildumak zein eleberriak aurkezteko azken eguna. Ordura arteko epea dago lanak Irun Hiria Kutxa Literatura Sarira bidaltzeko (GUDAT, Gurutzegi Bidea, 4-10 / Berlatzako industrialdea, 9. pabilioia / 20010 Donostia) Besterik? Informazio gehiago nahi duenak Kutxaren web-orrian begira dezake (www.kutxasocial.net), telefonoz deitu (943 000 850) edo honako helbide honetara idatzi: certamenes@begira.com.

Saria: Etxepare Saria Zertan datza? Haurrentzako albun ilustratuak aurkeztu behar dira sariketara, ilustratzaileak egindakoak edo taldean, idazlearekin batera sortuak. Formatoa librea da baina lanak ezin dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izan, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izan behar dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Lehen beka bazen ere, 2009az hona sariketa da eta lan bukatuak aurkeztu behar dira. Azken sarituaren lanaren adibide aldizkari honetako auto-argazkia lanean ikus dezakezu. Nork antolatzen du? Nafarroako hainbat udaletako eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek elkarlanean, Pamiela argitaletxearen eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Zein da saria? 6.000 euro, egile eskubideen aurrerapen gisa. Lana Pamiela argitaletxeak plazaratzen du. Eta epea? 2011ko azaroaren 25ean bukatzen da. Besterik? Informazio guzti-guztia www.etxeparesaria.net web-orrian aurki dezakezu.

Hauez gain‌ beste hainbat sariketa antolatzen dira Euskal Herrian. Urte bukaera artean zein 2012an. Abendua bitartean hortxe, adibidez, OEPLIk antolatzen duen Lazarillo Saria (haurrentzako album ilustratuentzat). Eta urte berrirako hor daude CAF-Elhuyar saria (dibulgazio artikuluak eta zientzia-narrazioak saritzeko), Markina-Xe-

meingo Peru Abarka lehiaketa, Euskarabila elkartearen Ipuin Erotikoen Lehiaketa eta beste hainbat. Euskal Idazleen Elkartearen web-orria leku polita da bilatzen hasteko. Hauxe helbidea:

www.idazleak.org/euskara/lehiaketen-egutegia/guztiak

nbr–

43


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:09 Página 44

Kulturaren kontuetan dena da aldaketa, mutazioa ez denean. Gure kolaboratzaile batek LPa den liburua aurkeztu du eta Alondegiak, sortzaileak editore bihurtzen dituen lanak.

Berbak entzuten

Aldizkari honi urteetan musika jarri dio Iban Zaldua idazle, irakasle eta musikan adituak (Donostia, 1966). Orrialde hauen ondoren duzue irakurleok bere Hiru Disko atala, Nabarraren beteranoena, une honetan. Atal horretan argi geratzen dena erakutsi du berriz Zalduak argitaratu berri duen Biodiskografiak lanarekin: musika zale eta baita musika hautatzaile amorratua dela. Biodiskografiak CD baten formatoan argitaratutako ipuin liburua da, labur esatearren. Egilearen jaiotze urtean abiatzen da, 1966an The Beatles taldearen diska batekin: Revolver. Eta Nire jaiotza-data izeneko narrazioarekin. Bukatu, berriz, 2008an bukatzen du Zalduak ibilbide musikala, Paul Weller eta 22 Dreams diska eta Festibalera ipuinarekin. 39 diska guztira, idatzizko LP bakarra osatzeko (38 dira, berez, azkena kontrazalean aurkituko baitu irakurleak, bonus track modura).

44 nbr–

Egilearen bizitzan zehar egiten du bidea lanak, fikzioaren hariak bere esperientzia pertsonalekin nahasturik. Pop musika bere (eta bere belaunaldiaren) soinu banda dela dio Iban Zalduak eta bere hautua ez dela izan beharreko diskoena edo bere faboritoenena ere argi utzi du: fikzioak eskatzen zizkionak hautatu ditu eta hautaketa snob halamodukoa dela esan. Disko gehienak britainiarrak dira, baina euskaldunen artean bada Itoiz mitikoarentzat lekurik. Mikel Fernandez Albaituaren hitzostearekin dator liburua eta Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin. Sarasolak, gainera, Spotify zerbitzuan liburuak aipatzen dituen abestiak batu ditu, zerrenda bakarrean. Formato aldetik, lan orijinala eta Nabarrarentzat bereziki ospatzeko modukoa, aldizkari honetan argitaratu baitziren lanaren oinarrian dauden lehen kontakizunak.■


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:09 PĂĄgina 45

g komikiak eta autoedizioa

Alondegian Bilboko Alondegiak FANT antolatu berri duen arren, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdia, ez zaizkio indarrak agortu eta ALHONDIGAKOMIK hasi du, komiki-zaleentzat bereziki pentsatutako topagunea. Maiatzaren 12an hasi zen programazioa, hamabi orduko komiki tailerrarekin baina ekainaren 4 eta 5ean ere jarraituko du Autoeditatuak egitasmoarekin. Haien lanak autoeditatzen dituzten egileak hurbildu nahi dizkigu Alondegiak eta kalitatezko proiektuak egitea uste baino eskurago dugula erakutsi. Autoedizioaz asko daki eta horregatik egongo da Alondegiak aurkeztuko dituen sortzaileen artean Gorka Velascok (Barakaldo, 1967). Gaur egungo be(HI)ak liburua egin zuen Velascok (Arte Bizkarra Kulturgintza egitasmoaren bidez), zertarako eta irakasle gi-

sa luzaroan BHIko ikasleekin (bere behiekin) izandako esperientziak erakusteko. Getxo eta Zaragozako komiki erakusketetan egon ondoren, Bilbon izango da Velasco. Alondegiko programazioak, bestetik, aurrera jarraituko du udako hilabeteetan ere. Besteak veste, ArtFutura XXI ikusi ahal izango da Bilbon sortu den espazio berrian. Ordenagailuek, Internetek edota Gizarte Sareek izan duten bilakaera aztertuko du uztailaren 14tik irailaren 18ra bitartean luzatuko den erakusketak. Gizartea, teknologia, kultura eta arteak ze harreman duten, hori izango da hausnarketaren gai nagusia. Badago zer hausnartu: antolatzaileek gogora arazten diguten bezala, 1984an ia 1000 ordenagailu zeuden Sareari lotuta eta egun 1.990 milioi baino gehiago dira.■ nbr–

45


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:10 Página 46

Movidakoak Aitor dut kostatu zaidala Madrileko Movida deritzon mugimendu haren hiru disko aukeratzea, eta ez une hartan entzun ez niHiru tuelako, baizik eta laurogeiko hamarraldi hasierako pop disko aukeratzen madrildar hark –funtsean new wavearen eta afterpunkaren egokitzapen espainiarra izan zena–, ene iruditu hilabetero Iban single hobeak eman zituelako LP osoak Zalduak, gustukoak, ez dikoz, baino –nik bereziki ditut gogoan Los Secretoshain gustukoak, bitxikeriak, en «Sobre un vidrio mojado», Nacha Pop-en ahaztuak, kultuzkoak... eta «Chica de ayer» ekidinezina, Aviador Dro y Obreros Especializados-en «Nuclear sí», oraingoan ere hiru ekarri dizkigu, Sus Los Zombies-en «Groenlandia», Polansky y 80ko hamarkadan Movida deitu el Ardor-en «Ataque preventivo de la zen hartakoak. Akaso, Pedro U.R.S.S.», Paraíso-ren «Para ti», Gabinete Caligari-ren «Cuatro rosas», Derribos Almodovarren filmak izango dira Arias-en «Branquias bajo el agua» edo Fracmugimendu kontrakulturalen ikur ción del Ejército Rojo-ren «Algo hace ticbihurtu direnak baina musikarik tac». Eta abar. Bale, hori, eta britishzale snob bat nintzela garai haietan ere: nola gustatuko ere utzi zuen, ugari. zitzaizkidan album espainiar kaskar haiek, IrleHona hemen hiru adibide, tatik etortzen zitzaizkigun «jatorrizkoak» mila aldiz kitzikagarriagoak zirenean? Agian horregatik hiru disko. egin dudan aukeraketa pixka bat ezentrikoa irudituko zaio norbaiti… baina ez dugu ahaztu behar garai haiek ere pixka bat ezentrikoak izan zirela…

xori bat al zen? Abioi bat? Joy Division? The Cure? Ez, taldearen izena Décima Víctima zen, eta inoizko album espainiar siniestro –egun gotiko esango genuke– onenen egileak izan ziren, hemen aipatzen dudan homonimo eta aurrenekoa, eta 1984ko Un hombre solo; Gabinete Caligari eta Parálisis Permanente, azpimobida hartako beste bi partaide nagusiak, ez ziren iritsi, nire ustez, Décima Víctima-k lortu zuen mailara. Izan ere, disko hau The Cure-ren Faith (1981) LParen segida izan zitekeen, baina espainolez kantatua… eta hori ez zen oztopo Faith gehiago nahi genuenontzat –niri beti iruditu zait Cureren diskorik onena–; ohituta garaiko musikari espainiarren maila ez beti distiratsuarekin, eta nahiz eta grabazioaren kalitatea ez izan munduko onena, disko haren soinuak liluratuta utzi ninduen. Taldea bi espainiarrek, José Brena bateriak eta Carlos Entrena kantariak –azken hau lehenago Paraíso eta Ejecutivos Agresivos taldeetan ibilia– eta suediar jatorriko bi anaiek osatzen zuten, Lars eta Per Mertanenek, gitarra eta baxua hurrenez hurren, haien eskandinaviar itxura peto-petoarekin ukitu exotikoa eta, ziurrenik, beste talde batzuek ez zeukaten errespetagarritasuna eskuratzen zizkietenak taldeari –hots, izugarri musiko onak ziren, guapoak ziren, eta, gainera, atzerritarrak ematen zuten!–. Kritikak, oro har, maiteago du bigarren LPa hau baino, originalagoa delako agian, baina ni aurrenekoarekin konkistatu ninduten: «La voz que me persigue», «Otro futuro» edo «Desde el acantilado» ilun-abstraktuak argudio nahikoak dira. Tamalez, bizpahiru urte iraun zuten: profesionalizatzeko asmo ezak edo ezintasunak, eta zuzenekoetan publikoarekin konektatzeko omen zituzten zailtasunek –Entrenak, erradikalki, eserita kantatzen zuen– karrera luzeago bat garatzeko aukera ukatu zieten.

T

Décima Víctima Décima Víctima Grabaciones Accidentales, 1982

46 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 9:56 Página 47

Iban Zalduak urteak daramatza Nabarran musikari buruz idazten. Bi zaletasun horiek, musika eta idazketa batuta erditu berri du Biodiskografiak lana (Erein, 2011), soinu bandarekin datorren ipuin laburren bilduma.

dos, Movida, haren ustezko historialari gehienentzat, amaituta zegoen 1985erako, baina egia da zurrunbilo hartan sortutako talde askok ondoren grabatu zituztela haien LPrik onenak. Radio Futura-ren kasua, alde horretatik, paradigmatikoa da: inork ez zuen ogerlekorik ematen hasierako «denborapasarako» talde pop dibertigarri eta hutsal harengatik –«Enamorado de la moda juvenil» tequilesko hura kantatzen zuena–; horregatik harritu ginen hainbeste «La estatua del jardín botánico» (1981) eta, batik bat, La ley del desierto, la ley del mar (1984) grabazioekin eman zuten jirarekin: derrepentean Espainiako Talking Heads-ak bihurtuta agertu zitzaizkigun, estatubatuarren soinua imitatu gabe gainera. Lotura kontzeptuzkoa zen gehiago, soinuzkoa baino: talde afterpunk eta dentso bat izateari utzi gabe, haien musikan eragin gutxi gorabehera latinoak eta afrikarrak integratzeko gaitasuna izan zuten, eta dantzagarriak suertatzen ikasi zuten entzungarriak izateari uko egin gabe; horrekin batera, letra zuzen –hots, gogoratzeko erraz– baina aldi beren ukitu ilun dezentekoak fakturatzen zekiten, pop munduan oso eraginkorra suertatzen dena. Joera horren gailurra, nire ustez, De un país en llamas honetan lortu zuten; hurrengoan, La canción de Juan Perro (1987), latinotasunaren zama gehiegizkoa bihurtu zen, eta haien azkenekoaz, Veneno en la piel (1990) hobe ez hitz egitea. Honakoan, ordea, kanta bakoitza single bat izan zitekeen ia: «No tocarte», «El tonto Simón», «En alas de la mentira» (hain roxymusiceskoa), «En el chino», «Han caído los dos» eta «La vida en la frontera», nire faboritoa –«La vida en la frontera no espera / es todo lo que debes saber» –. Must bat, bai horixe.

A

sclarecidos-ek suerte gehiago merezi zuten, eta ez zuten izan. Egia da nahiko talde estrainioa eta irregularra zela, eta haien musika oso zaila klasifikatzen, ez ziotelako estilo jakin bati heltzen; orokorrean «pop dotore» bat praktikatzen zutela esan daiteke –hori zer demontre izan zitekeen oso ondo ez dakidan arren–, instrumentazio oparoarekin –haizeak oso ohikoak ziren haien kantetan–, kanpoko kolaborazio kategoriazkoekin –Javier Corcobado, Víctor Coyote, Suso Sáiz…– eta Cristina Lliso kantariaren ahots ederraren nagusigoarekin. Hasieratik egin zuten bat Movidarekin, eta –hain zuzen– Décima Víctimakoekin Grabaciones Accidentales zigilua fundatu zuten, independenteen ikur nagusia DRO-rekin batera, baina haien musikan jazzaren eta soularen eragin handiagoak aurki daitezke haien beste garaikideengan baino. Klasifikaezintasun hark, ukitu agian intelektual-pijoegi batek eta estudioko taldea izateak, zuzenekoa baino, ez zien zabalkuntzan lagundu, akaso. Baina merezi zuten, eta dute. Hauxe da, ziurrenik, haien LPrik onena, ohi bezain bariatua: pianoak gidatutako kanta homonimoa –«Por amor al comercio / voy a cruzar ese puente / por amor al comercio / voy a cuidar ese dolor»–, «Apostar» eta «Señorita, por favor» alaiak –Movidaren ohiko soinuaren oihartzun gehien dutenak, beharbada–, «Un par de frases» –akordeoiarekin–, «Un agujero en el cielo» geldoa, eta, batez ere, «Arponera»-ren birgrabaketa –aurreko disko batean agertu zen–, garai haietako musika pop espainiarraren antologien buruan egon beharko litzatekeen abestia, amodiozko kanta ergelek itxurazko ergeltasunetik nola egin dezaketen eskapo ikasteko eredu paregabea. Ni oraindik emozionatzen naiz entzutean.■

Radio Futura De un país en llamas Ariola, 1985

E

Esclarecidos Por amor al comercio Grabaciones accidentales, 1987

nbr–

47


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:10 PĂĄgina 48

Belarriekin usainduko bazenu

48 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 PĂĄgina 49

Pentsa: zazpi zenbakia ikusi eta larrosa usaina sentituko zenuke. Eta goizeko lehen orduan, pertsianaren zirrikituetatik argi tantak betazala ukitu orduko, musika ezagun baten doinuak itzarriko zintuzke. Rock and rollaren musika beltzune baten kolore sistemarekin neurtuko zenuke. Eta goizeko kafeak edalontzian uzten duen azukre tontorrari izotzaren laztan-errea atzemango zenioke. Halakoa litzateke mundua sinestesikoa bazina, belarriekin usainduko bazenu eta azalarekin entzun, edo usaimenarekin aditu. Sinestesikoak nahastu egiten ditu zentzumenak, azido lisergikoei lapatuta biziko balitz bezala. Zientifikoek diotenez, elkarren ondoan dauden garuneko zonaldeetatik datozen nerbiobulkadak gurutzatu egiten zaizkie eta maiz, konturatu ere ez dira egiten sinestesiko direnik, ez baitakite besteon garunak askoz primitiboagoak direla, usainak usaintzeko gai besterik ez, musika entzuteko gai eta kitto. Hain da bitxia sinestesia iraun egiten duela baita norberak zentzumenetariko bat kaltetuta edo antzututa duenean ere. Ikusmena erabat galdu duen sinestesikoak ikusten jarraitzen duela sentitu dezake, soinuek edo laztanek edo za-

poreek garunean irudiak eta koloreak eragingo dizkiotelako. Kolore muturrekoak, antza denez, errealitatearen harremanik ez dutenak, ÂŤkolore martzianoakÂť identifikatu zituzten lehen medikuen esanetan. Martzianoak izan gabe ere, denok nahasten ditugu zentzumenak, maila baten. Aurrean dituzun bi irudietatik esango bagenizu batek kiki duela izena eta besteak bobo zer esango zenuke? Gizaki gehienek zorrotzenari kiki esaten diote eta besteari bobo, forma jakinak soinu zehatzekin lotzen baititugu. Seinale denok garela sinestesiko eta denok garela poeta, poesiak oso berezko baitu sinestesiarekin olgetan ibiltzea. Dekadentziaren aitak, absentaren semeak eta aluzinazioen jaunak, Charles Baudelaire poetak, metafora sinestesikoak ia beste inork baino hobeto erabili zituen. Usain batzuk haurren haragia baino freskoago zirela idatzi zuen, oboeak baino goxoago. Beste batzuk, aldiz, arrakastatsu eta betierekoak ziren beretzat, ustelkeriaren kolorez beteak. Sinestesikoa zela uste da orain, garunean akatsa zuela, beraz. Zorioneko madarikazio bedeinkatua, poesiaren historia kolore nahasi eta musikaren laztanez bete zuena.

nbr–

49


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Página 50

Playboy Galaxia:

Gizon hetero heldu baina beti nerabeen Dysneyland Beatriz Preciado egileak Playboy aldizkaria eta haren ingurukoei buruz idatzi duen lan interesgarria abiapuntu hartzen du Edorta Jimenezek oraingoan. Aurreko alean pornoterrorismoaz aritu bazen, orain pornotopia, pornografo eta pornonautez hitz egiten du. Ba al zenekien Bigarren Mundu Gerran emakumeen irudiak banatzen zitzaizkiela soldaduei gusturago masturba zitezen? Pornografia eta gerra, pornografia eta unibertsoaren sorrera, hurrengo lerrootan.

Edorta Jimenezek asko irakurri du unibertsoaren sorrerari buruz zein Bigarren Mundu Gerrari buruz. Orain arte ez zekien, sakonean, pornografiari buruz irakurtzen ari zela. Edo bai?

50 nbr–

Neska gazte bi Mundakako hondartzan. Bikini bana besterik ez aldean, uretarantz, astiro. Han aurrean, Izaro. Halako batean elkarri eskutik heldu diote. Lesbos irlara begira baleude legez. Bietako baten beheko oihaltxoaren gainetik, horra tatuaia. Edo tatuaiaren zati bat behintzat. Untxi-belarri horiexek dira, Playboy markaren logoa. «Untxia habia utzi nahirik» da tatuaiaren alde ikusgarri horrek iradokitzen didana. Horra Pornografiaren Galaxietako Inperio Lehenaren ikurra bere jatorrizko esanguraz husturik. Haren indarraren neurriaren adibidea dira hondartzako neskak. Inperioak ez du esanguraren beharrik. Etekinak behar ditu. Horrelaxe neskak Bilboko Foruak kalean Playboy markak duen dendan erosten irudikatu ditut. Laino. Errugabe. Semiotikan ez dute zertan adituak izan. Hain arrunt bilakatu dira Playboy produktuak ze. Hondartzakoa baino egun batzuk lehenago Telebistaren Inperiotik, bere espainiar enbaxadore Plusen bidez, Playboy katea hilabetez doan eskaini didate. Eta neskak ikusten ditudanean eskuetan daukadan liburua Pornotopia da. Pornotopia, edo Arkitektura eta sexualitatea Playboyren Gerra Hotzaren garaian. Beatriz Preciadorena. Gaztelaniaz. Ohar hauek liburuari buruzkoak dira. Kointzidentzia kateetan sinesten ez duenak hobe du oharrok irakurtzeari uztea. Guda Hotza. 1953ko azaroa, ni neu jaio nintzen urtea eta hilea, ez da kointzidentzia makala. Hugh Hefner izeneko gizonak (aurrerantzean HH) Playboy aldizkariaren lehenengo alea argitaratu du. Edukiak? Hauexek: Sherlock Holmesen laginak; jonkia zaina zulatzen erakusten duen irudia; jazzari buruzko artikulua; Dekamerone bildumako ipuinetako bat, adulterioaz; gizonezkoek dibortziatu ostean bizkar gainean hartu behar izaten dituzten finantza karga larregizkoari buruzko iruzkin ironiatsua; bulego garaikideetako despatxoaren ereduaz erreportajea. Eta azalean MM, Marilyn Monroe, biluzik edo. Salmentak, 54.000 ale. 


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Pรกgina 51


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Página 52



52 nbr–

Inperio Galaktikoaren Big Bang unea. Hortik etorriko dira gero Big Tits, Gang Bang eta Galaxia Inperioko beste izar, planeta eta halakoen sorta ia infinitua. HHk eta bere emazte Millie Williansek polito jakin dute AEBetako antiobscenity legeak saihesten. Baina nondik nora Big Bang hori, zer gertatu zen leherketa baino lehentsuago? Ba, munduko inoizko gerrarik beroena. Bigarren Mundu Gerraren beroan gizonezko soldaduen masturbazio saioak balio estrategikodunak ei ziren. Hain estrategikoak, tropei pin-up delako nesken argazkiak banatzen baitzitzaizkien. Begiak-Garuna-Eskua lerroa GarunaEskua baino luzeagoa da, egia, baina baita eraginkorragoa ere. Gerra hura amaiturik, gizonak euren etxeetara itzuliko ziren. Han bide ziren emakumezkoak, zirien zain. Edo ez hain zain. Etxetik lantegietara joanak ziren, gizonek bang gora eta bang behera ziharduten artean norbaitek ekoitzi behar baitzituen ekoitzi beharrekoak. Pin-up irudi haiexek, esate baterako. Moral zuriak, inoizko zurien, pinup irudizko haietara jo ordez benetako habiara jo zezaten nahi izan zuen. Emakumeak etxera berbidaliak baitzituzten gerra amaitutakoan. Jai zeukaten Zuriek, ostera. Gerra amaituta zortzi urtera MM biluziaren 54.000 kopia saldurik. Zalantzarik ez dago bang askotarako eman zuenik Monroe andereñoak. MM biluziaren azaleko argazkiak behintzat. Marilynen argazki haren egilea Tom Kelly izan zen. Jatorriz, argazkia Chicagoko John Baungarth enpresarena zen, ostera. Egutegietan eta posterretan espezializatuko enpresa. HHk erosi, ukitu batzuk egin, eta hantxe paratu zuen. Playboyren azalean, lurrazal izan zedin. Funtsezkoena, ostera, barruan zegoen. Hurrengo aleetan ikusiko zenarekin bat, HHk eta Milliek arkitektura eredu berria proposatzen zuten; Ezkongabekoaren Atikoa. Horren eraginez edo, arkitekturaren historialari Giedionek «Playboy Arkitektura» kontzeptua erabili zuen, lehenik 1962an, eta gero bere Espazioa, Denbora eta Arkitektura liburuaren bigarren edizioko hitzaurrean. Hori 1967an izan zen. Playboyk hamalau urte zituen eta, nork ez du bang egin adin horrekin? Belaunaldien arteko muga gainditua zuen aldizkariak. Hastapenetako Big Bang hartatik bazihoan sortzen Galaxia berria. Egun, Interneteko ortzi birtualean abiatzen den edonork esplora litzake haren mugak. Begiak pantailan, esku bat teklatuan eta bestea auskalo non, pornonauta saiatuen garaia da bizi duguna. Hip hip hurra, HH! Hugh Hefner, lagunen artean Hef antza, Chicagon sortua da. Apirilaren 9an, 1926an. Hortik atera hark, HHk, dituen urteen kontuak. Urte horietan ez omen da apenas kalean inoiz izan. Barruetan bizi da. Bere pornotopian bizirik. Hots, Playboy aldizkariak hain ezagun egin dituen ohe biribiletik etxe barruko kobazulo itxurako igerilekura, eta igerilekutik airera, Kalifornia eta Chicago arteko zeruak bere Big-Bunny hegazkin beltzean igaroz. Beatriz Preciadok dioen moduan, farmakopornografiaren garaian bizi gara eta, Hef izan da horretan lehenengo Jefea. Gero beste batzuk etorri dira. Galaxien arteko gerrak, jakina. Larry Flynt ospetsuak beste Big Bang bat eragin zuen Hus-


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Página 53

tler aldizkariaren sorrerarekin, 1974an. Larryk bazuen horrelako aldizkarien premiaren berri zuzena, bere haragietan bizi izana. Armadan lehenik eta Marinan gero, 1958tik 1964ra bitarteko urteak bang eta bang eman zituen. Heferen gainbehera etorri zen. Haren Galaxia Big Crunch delakora zihoan, lehertzera. Eta horretan zela, HHren alabak hartu zuen Playboy, eta egun hortxe segitzen du, Galaxietako Gudan bizkor-bizkor. Niri neuri egin didaten hilabeteko froga-eskaintza da lekuko. Beatriz Preciadoren liburua (Anagrama, 2010) hemen neure erara laburtu dudana baino askoz mamitsuagoa da. Pornotopia kontzeptua edota HHren biografia bera bezain kitzikagarria. Playboy Galaxia «gizon heterosexual baina beti nerabeen Disneyland» izango zela esan zuenak, Hefek, aldarea merezi du. Hantxe, Internet ortziaren dimentsio birtualen mugetan. Zenbat eta zenbat bang zuriak hara zuzenduak! Oraingoz, Preciadoren testuak dira aldarea dutenak nire apalategietan. Pornotopia, Manifiesto contrasexual eta Testo Jonki izenekoetan, azken horretan batik bat, aspaldion irakurri ditudan gogoetarik liluragarrienak bildu ditu. Horiek beste Galaxia baten Big Bang unea erakutsi didate. Oi, hondartzako neskak ikusi izan balitu eta gero nirekin eztabaidari ekin Beatrizek. Playboy Arkitektura delako ereduak edo Playboy Galaxiak berak nigan eta ni bezalako hetero zeron zeretan izan duen eraginaz, adibidez. Kasualitateen katean azken begia izango zatekeen. Zer esango niokeen kontatzeko lekurik ez orriotan.■ Edorta Jimenez

nbr–

53


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Página 54

Mundua aldatu zuen

irratsaioa Orson Welles Vs. Martetarrak 1938ko urriaren 30a zen. Mercury Theatre On The Air saioko aktoreek, Orson Welles zuzendaria buru, Halloween ospa­ tu nahi zuten eta H. G. Welles idazlearen The war of the worlds egokitzea bururatu zitzaien. Oharra egin zuten, saioa baino lehen eta baita saioan zehar ere lau al­ diz: «…benetako hirien izenak erabili badira ere, hainbat eleberritan egin ohi bezala, kontakizu­ na fikziozkoa da…». Alperrik. Milioitik gora pertsonek sinetsi zuten munduaren bukae­ ra iritsia zela, inbasio martetarraren erruz. Nabarrak orrialde hauetara ekarri du mass­media edo komunikabide masibo­ en boterearen ikur eta ohar bihurtu den irratsaioa, Orson Wellesen je­ nioaren lehen emaitza eta izua­ ren psikologiaren adibide lilu­ ragarria. Hona hemen, entzu­ leok, zuontza­ ko zuzenean.

54 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:11 Página 55

MUSIKA behera. ESATARIA hitz egiten hasten da. «…eta ez dugu espero aldaketa esanguratsurik datozen orduotako eguraldian. Presio baxuen frontea dator Eskozia Berritik Ipar-Ekialdeko estatuetara, jatorri ezezaguna duen eguraldi nahasiaren erruz eta biharko iragarpenak euria eta haize zakarra datozela dio. Tenperatura minimoak 8,8 graduren inguruan ibiliko dira eta gehienez 18,8 gradura iritsiko gara. Metereologia Institutu Nazionalaren datuak dira. Orain, jaun andreok, New York hiriko Park Plaza hotelera goaz zuzenean. Meridian saloian ditugu gurekin Ramon Raquello eta bere orkestra…»

Eguraldiaren iragarpenarekin. Horrela hasten da Orson Welles eta Howard Koch gidoilariek H. G. Wellesen The war of the worlds oinarri hartuta idatzi zuten irrati gidoia. Bi esatari daude. Estudioan dagoenak gidatzen du programa eta New Yorkeko hotelekoak, berriz, orkestrak La Comparsita joko duela iragartzen du. Halako baten, estudiotik musika jeitsi eta albiste emankizun berezia ematen dute. ESATARIAk hitza hartzen du. «Jaun andreok: azken orduko albisteak etena eskatzen digu gure dantza programan. Intercontinental Radio Newsek dioenez zortzirak hogei gutxitan, Chicagoko Mount Jennings Behatokiko adituak, Farrell irakasleak, gas leherketa goriak ikusi ditu Marten. Antza denez, leherketak erritmo zehatzean errepikatu dira. Espektroskopioaren seinaleak dioenez, gasa hidrogenoa da eta abiadura handian ari da lurrera bidean zabaltzen. Princeton unibertsitatetik, Pierson irakasleak dio fenomeno horrek, eta hitzez hitz ari gara «kanoi batek jaurtitako sugar urdina» dirudiela. Ramon Raquello eta bere orkestrarekin itzuliko gara, orain bai, Park Plaza hotelera, New Yorkera zuzenean. Beti boladan dagoen kantua eskeiniko digute, Star Dust. Aurrera Ramon Raquelloren orkestra…». MUSIKA gora…

Halaxe, benetako irratsaio baten egiturarekin osatu zuen Mercury Theatre On The Air saioak bere txantxa. Orson Wellesek txantxa egin nahi zuen, nahiz eta espero ez halako eraginik. Orduan hogeita hiru urte baino ez zituen eta astero egiten zituen bere taldearekin halakoak, saioaren 17. emankizuna zen martetarren inbasoarena. Hasieran, estudioko esatariaren eta orkestraren musika nahasten ziren, gero esatari nagusiak Princeton unibertsitateko adituarekin elkarrizketa iragartzen zuen. ESATARIAk Carl Philips bidali bereziari hitza ematen dio eta harek PIERSON irakaslearekin hitz egiten du. «…jaun andreok, hasi baino lehen barkamena eskatu beharrean gaude, elkarrizketa honetan zehar etenik egonez gero. Pierson irakaslea mundu osoko astronomia zentroekin harremanetan dago eta edozein momentutan telefono deiak hartu behar izaten ditu». nbr–

55


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:12 Página 56

H. G. Wells idazleak 1898an idatzi zuen The war of the worlds, zientzia-fikziozko klasikoa. Bertan, Martetik datozen inbasoreak, inolako azalpen eta gerra aldarrikapenik gabe, munduko biztanleekin bukatzen saiatzen dira. Ez dago salbaziorik haientzat martetarrak berez hiltzen hasten diren arte. Prest zeuden gizakiei aurre egiteko, baina ez gizakientzat aspaldiko bizikide diren bakterio eta birusei eta horiek hiltzen dituzte azkenean. Eleberri ederra da, gau hartan askori amesgaizto bihurtu zitzaiena. Pierson irakaslearen eta Carl Philips kazetariaren arteko elkarrizketa entzun zuten eta baita Pierson irakasleari une hartan ematen zioten oharra ere: Grovers Mill hirian, New Jersey estatuan zerbaitek eztanda egin berri zuen, zerutik erorita. Zer egiten du irratiak? Bidali berezia bertara bidali, jakina. CARL PHILIPS «Jaun andreok, Carl Philips zuokin, Wilmuth landetxetik zuzenean. Grovers Mill da hau, New Jersey. Pierson irakaslea eta biok hamaika milia egin ditugu oinez Princetonetik, azken hamar minutuotan eta hara… ez nuke jakingo nola deskribatu ikusten ari garena. Mila gau eta bat gehiago edo halakoren baten irakurriko zenukeen zerbait dirudi. Oraintxe iritsi gara eta ezin izan diot orain arte ongi begiratu baina… bai, oraintxe ari naiz… eta ikusten dut… zera hori. Aurrean daukat eta erdi lurperatuta dago. Kolpea gogorra izango zen, duda gabe. Ondoan zegoen arbolaren ezpalak ditugu inguruan eta objektua bera. Ezin esan meteorito itxura duenik, ez behintzat nik ikusi ditudan meteoritoen antzik. Zilindro handia dirudi, diametroz… zer esango zenuke zuk zeuk, Pierson jauna?» PIERSON IRAKASLEAk hitza hartzen du «Ia hogeita hamar metro diametro, esango nuke». PHILIPS berriz.

56 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:12 Página 57

«Ia hogeita hamar metro eta objektua biltzen duen metala… tira, ez dut nik inoiz halakorik ikusi. Zuria-edo, horia-edo… Jendea dabil gure inguruan, jakinminez. Polizia ere hementxe, herritarrei albo batera egiteko eskatzen. Aurrean ditut orain, barkatu, aizu, albo batera egingo duzu, mesedez?». POLIZIAren ahotsa entzuten da «Albo batera mesedez, erditik kendu beharrean zaudete…!»

Ahotsa eta soinu-efektuak, besterik ez zuten Mercury antzokiko aktore eta sortzaileek baina besterik ez zuten behar izan: emisioa ematen ari ziren irrati emandegietan (asko tokikoak, kate nagusien programazioarekin tarteka bat egiten zutenak) telefonoak joka hasi ziren Pierson irakaslea eta Carl Philipsek objektu hura zabaltzen ikusi zutenean eta bertatik zerbait ateratzen. Aldarriak emisioan, oihuak («Atzera! Atzera! Jainkoarren, kiskaltzen ari dira!») eta bapatean, estudioko esatariaren ahotsa, biziki urduri baina piano musikari paso ematen, normaltasun itxurak egiten. Narrazioak entzuleak konbentzitu zituen. Cleveland hiriko WGAR emandegian Jack Paar kazetaria, gero telebistak ezagun egingo zuena (Tonight show klasikoa aurkeztu zuen), jendea lasaitzen saiatu zen. «Arren, mundua ez da bukatzen ari, sinetsi behar didazue, noiz esan dizuet nik gezurrik?» Baina konspirazioa zela sinetsi zuten, hala ere, hainbat lagunek, eta denak gezurretan ari zirela. Irratsaioan militarrek hartu zuten ahotsa. ESATARI nagusiak, Grovers Millen hildakoak egon direla konfirmatu ondoren, MONTGOMERY SMITH baten ahotsa aurkezten du, New Jerseyko milizianoen komandantea, Trentonen. SMITH New Jerseyko gobernadoreak gerra-legea ezarri du Mercer eta Middlessex konterrietan, Princetoneraino Mendebaldetik eta Jamesburgeraino Ekialdetik. Agintari federalek emandako baimen berezia dutenak eta militarrak bakarrik sar daitezke eremu horretan. Estatuko Miliziaren lau Konpainia Trentonetik Grovers Millera doaz, eta haien ardura izango da zonalde osoa biztanlez hustutzea. Eskerrik asko.

Ustezko lekukoek hitz egiten zuten programan, arazo teknikoen gainetik lortzen zuen esatariak haiekin bat egitea. Poliziak, militarrak, bidali bereziak eta azkenean, baita agintari politikoak ere antenan entzun ziren. New Jerseyn 7.000 soldadu kiskaliak izan zirela zioen esatariak programaren une gorenetako baten eta Barne Idazkariak hartzen zuen hitza, «nazio honetako hiritar guztioi…» ilun batekin. BARNE IDAZKARIA «…ez dizuet gure nazioak bizi duen unearen larritasuna ezkutatuko, ezta ere gure gobernuak bere hiritarren segurtasuna eta bizitzak salbatzeko duen beharrari aitzakiarik jarriko. Hala ere, zuon guztion aurrean, kaletar zein funtzionario, lasaitasuna eskatu nahi dut eta behar den guztian laguntza emateko prestutasuna. Zorionez, arerio izugarri hau zonalde nahiko txikian gordeta dago eta gure indar militarrekin hantxe mantenduko dugula sinetsi behar dugu. Bitartean,

nbr–

57


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:12 Página 58

Jainkoan dugun fedea mantendu behar dugu eta bakoitzak bere eginbeharrari eutsi, arerioari nazio bakarra eta batua garela erakusteko, nazio ausarta garela eta Lurrean gizakiok dugun gorentasunari irmo eutsiko diogula. Eskerrik asko».

Entzuleek ez zuten berriz Carl Philips entzun, minutu batzuk lehenago, gasa beregana hurbiltzen zela kontatu zuen eta gero isiltasuna egin zen emisioan. Gidoian, akotazioak, «isiltasun mortala» jartzen du eta entzule askok gero azaldu zutenez hori izan zen, isilune hori, irratsaio osoan zehar gertatu zen beldurgarriena. Hona Archie Burbank gazteak, gasolindegi bateko langileak kontatu zuena. «Jendea etxetik ateratzen ikusi genuen, kaltzontzilo eta kulerotan. Neskalaguna eta biok autora itzuli ginen eta beste apur bat entzun genuen. Esataria ito egin zen, gasen erruz, eta emisioa isilik geratu zen. Beste emandegi baten bila hasi ginen baina ez genuen lortu. Gasolindegian depositoa bete genuen, ahal bezain urrun ihes egiteko prest». Archie koittaduak entzuten jarraitu izan balu handik pare bat minutura Orson Wellesen oharra entzungo zuen, CBSren programa entzuten ari zirela esanaz. Eta apur bat gehiago entzun izan balu, irratsaioaren bigarren partearekin lasaituko zen. Gidoiaren zati hori jada ez da hain errealista, ez baitu irratsaio itxurarik. Pierson zientifikoaren egunerokoa da, mikrofonora zuzenean kontatuta, beste edozein irrati-nobelaren antzera. PIERSON «Ohar hauek idazten ditudan bitartean obsesio bakarra daukat. Ni ote naiz Lurrean geratzen den azken bizilaguna? Etxe huts honetan gordeta egon naiz, Grovers Mill inguruan. Eguzkiak argitzen duen uharte txikia baino ez da, ke beltzezko itsasoan, planetatik isolatuta. Kreatura horiek heldu baino lehen gertatu zen guztia beste bizitza baten jazo zela iruditzen zait… orainarekin zerikusirik ez duen beste bizitza baten…»

Saioaren gidoia irakurrita uler daiteke zergatik ikaratu ziren batzuk, hori baitzen bere asmoa, Wellesek izuari neurria hartu ez bazion ere. Baina zenbat ikaratu ziren? Fenomenoarekin liluratuta, Princeton Unibertsitateko Irrati Ikerketen Bulegoak (orduan sortu berri zenak), ikerketa zabal eta zorrotza egin zuen, irrati emandegietara iritsi ziren gutunak aztertuta (ehuneko ehun ugaritu ziren hurrengo egunetan), prentsan agertu ziren albisteak (12.000 baino gehiago hiru astetan), ikaratu ziren pertsonekin elkarrizketa pertsonalak (135 guztira) eta inkestak. Sei milioi lagun gutxienez entzuten ari zirela uste da eta garaiko ikerketa soziologikoen tresna guztiekin bildutako datuek zera diote: entzuleen % 70ak benetako albistea entzuten ari zela sinetsi zuen eta % 28 seko ikaratu zen. Audientzia kalkuluak egitea irrati programekin (eta sasoi haretan) hain erraza ez bada ere, ikaratutako bizilagunak, kalera atera zirenak eta autoak ihes egiteko prestatu 1.200.000 izan ziren. Beste ondorio interesgarririk ere utzi zuen ikerketak: goi-mailako ikasketak zituztenak ez zituzten hain erraz engainatu, ezta ere maila ekonomiko altuagoa zutenak (pentsatzekoa da horiek direla, hain zuzen, ikasketa onenak zituztenak). Hala ere: 1.200.000 lagunek mundua bukatzen ari zela sinetsi zuten. Irratiak esaten duena (komunikabideek, oro har) askok bere horretan onartzen dutela frogatu zuten Welles gazteak eta haren lankideek. Komunikabideek gizarte masifikatuan duten botereaz ohar arazi zuten gizartea. Bazen aurrekaririk: 1926ko urtarrilaren 16an, Ingalaterran, Ronald Knox izeneko abadeak hitz egin zuen ohiko albistegietan albiste faltsua ematen eta gizon langabetuen talde jendetsuak Parlamentuaren egoitza behera bota zuela esaten. Poliziak, egunkariek eta irrati emandegiek, milaka dei jaso zituzten jarraian, ea egia ote zen Parlamenturik ez zela eta, abadeak esan bezala, Gobernuko Komunikazio Idazkaria urkatu zutela langabeek. Wellesek, beraz, ez zuen ezer asmatu, baina hainbeste jende konbentzituta komunikazioaren mito bihurtzeko lehen pausua eman zuen. Hollywooden arreta deitu zuen berehala eta handik hiru urtera, 1941ean, irratian egindako iraultza zineman jarraitu zuen, Citizen Kane zuzenduta. Hain zuzen ere, komunikabideen bidez gizarte osoa kontrolatu nahi duen gizonaren erretratua. PIERSONek bere txostena bukatzen duenean, MUSIKA entzuten da. Gero jeitsi eta ORSON WELLESek hartzen du hitza.

58 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:12 Página 59

«Zuokin Orson Welles, jaun andreok, orain arte egiten zuen papera utzi eta guzti-guztioi honako hau irrati-fikzioa baino ez dela izan esateko. The war of the worlds opor egun honetarako txantxa zen. Mercury Theatre honek ezin zuen izara jantzi eta sastraka baten atzetik atera, bu! aldarri eginez. Ezin zuen zuon guztion etxeetako leihoak xaboiz bete edo lorategietako hesiak banan-banan lapurtu. Zerbait hobea egin dugu, ostera: zuon belarrietara mundu osoa suntsitu dugu eta Columbia Broadcasting System bera ere bai. Lasaituta geratuko zaretelakoan esango dizuet ez dugula inoiz ez bata ez bestea kiskaltzeko asmorik izan. Gogoratu gaur ikasi duzuen lezioa eta atean hotsa entzun eta inor kanpoan ez badago, pentsa ez direla martetarrak, Halloween gauean olgeta atsegin duten iratxo bihurriak baino…» MUSIKA gora.

AEBtako Komunikazioen Batzorde Federaleko presidentearen ustez negargarria izan zen halako ikara sortzeko moduko txantxa egitea. Apur bat urrunago joan zen Adolf Hitler, propagandan bihotzez sinesten bazuen ere, saioak sortutako erreakzioan «demokraziaren gainbehera eta ustelkeria» ikusi zituen Führerrak. Psikologo eta soziologoek gerra aurreko giro desengokorrak jendearen sineskerian zerikusi handia zutela esan dute eta herritarrek komunikabideetan sinesteko eta era berean dena konspirazioa dela pentsatzeko joera seinalatu (jendeak ez baitzuen ulertu guztia fikzioa zenik, oharrak entzunda ere). Orduko hiritarrak oraingoak bezain sineskorrak diren jakiteko, akaso, Belgia bi lurraldetan banatzen zela zabaldu zuen RTBF emandegiak 2006an eta urte bete lehenago Danimarkako P2 emandegiak Wellesen irratsaioa egitera zihoazela esan zuen eta jarraian emisioa eten, Kopenagenen atentatu terrorista (faltsua) gertatu berri zela esateko. Irratsaioak, beraz, arrastoa utzi du komunikabideen historian. Fikziozko ipuinek, ondo kontatuta daudenean, benetako emozioak, benetako beldur, ikara eta pozak eragiten dituztela modu izugarri eta liluragarrian frogatu zuen. Joseph Hendley izeneko gazteak prentsari kontatu ziona ikusita, ezinezkoa da hitzen eta narrazioen boterea gutxiestea: «Familia osoa belauniko jarri zen. Ama etxetik atera zen, Marteren bila. Aita konbentzitzea ez da erraza, baina berak ere sinetsi zuen. Joe anaia zirudiena baino urduriago zegoen. George ez zegoen etxean. Izeba Grace, katoliko zintzoa denez, osaba Henryrekin otoi egiten hasi zen. Lilly tripako minekin hasi zen. Nik ez dakit zer egin nuen baina otoi, otoi inoiz baino sendoago. Dena iruzurra zela konturatzerakoan, ze ederra iruditu zitzaigun mundua!».■


auto-argazkia Leire Salaberria

nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:13 PĂĄgina 60

60 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:13 Página 61

Euriaren gorazarrea «Edozein unetan zerbait polita gerta daiteke. Euria hastea, txoritxo bat zure bidean zeharkatzea, aspaldian entzun ez zenuen kantu bat entzutea, udaberria usaintzea edo zapore berri bat dastatzea. Begiak ireki besterik ez duzu egin behar». Ez diogu guk. Leire Salaberriak baino. Ezagutu berri dugu, Euria egiten duenean lanarekin. Haurrentzako album ilustratua da eta Etxepare Sariak egin du ezagun. Sariari esker uda bukatzean esku artean izango dugu Pamiela argitaletxeak euskaraz argitaratuko dion lana (gaztelaniaz eta galegoz ere eskuratu ahal izango da, Kaktoria K etxeari esker). Pozik jaso du saria, ilustrazioaren ateetan jotzeko balioko diolakoan, zirimiriaren goxotasunarekin. Ez da, ostera, 1983an Andoainen jaiotako artistak jaso duen lehen aipamena: besteak beste, finalista izan zen Concurs d´il-lustració proa espais lehiaketan (Bartzelona, 2010). Arte Ederretako ikasketak Euskal Herrian burutu zituen arren (pintura eta ilustrazioan lizentziatu zen), Italian eta Bartzelonan ibili da gero, ikasitakoaren marrak tintaz eta kolorez betetzen. Auto-argazkia eskatu genionean Bolognara bidean zihoan, munduko ilustrazio azokarik handienera. Handik hona, hainbestetan marrazten eta aipatzen dituen txoritxo horien antzera. Ageri denez, auto-argazkia bainoago auto-marrazkia bidali digu. Hantxe ageri da Leire, bere saritutako marrazki horietan agertzen den euriari begira. Euria ari duenean haserretu egiten dira kaleak eta kalean dabiltzanak, amorratu. Putzua besterik ez dute ikusten, aterkien desfilea gorroto dute, berandutu egiten dira, aztoratu eta busti. Horregatik gustatu zaigu horrenbeste Leireren hautua (leiresalaberria.blogspot.com). Zira jantzi eta guardasolaren azpitik zeruari adi-adi begiratzen dio berak. Arrazoi du: euriari begiratu gabe nola jakin zoriotxarreko edo zorioneko euria den? Nola jakin zer duen eskaintzeko, ze ideia ernalduko diren haren hezetasunarekin eta ze udaberri loratuko? Mila esker euriari so egin behar diogula gogoratzeagatik, Leire. Zeuri ere, halaxe begiratuko dizugu, ziur gaude, edozein unetan zerbait polita ekarriko diguzula. Irrikitan gaude.■

nbr–

61


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:14 Página 62

Ikasle eta irakasleak hasi dira asteak zenbatzen. Zortzi, zazpi, sei… halaxe ibiltzen dira oporraldirako falta direnak kontatzen. Uda da askoren urte sasoi gustukoena, uda magikoa baita: egun luzeenak eskaintzen dizkie beroa eta eguzkia nahi dutenei, baina baita ere gau luze-luzeak gautiarrenei, gaupasa-zale eta parrandetako profesionalei. Zinema maiz enamoratu da udarekin, eta lan ederrak eskaini dizkio, izerditutako pertsonai gogoangarriak eta beroz lehertzear dauden istorioak. Azken baten…

...nork ez du gogoratzen bere bizitzako udarik onena? Uda giroko

10 film

62 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:15 Página 63

Cat on a hot tin roof (Richard Brooks, 1958)

Iragan martxoan Liz Taylor hil zenean iruzkin guztiek aipatu zuten Richard Brooks zuzendariak 1958an sinaturiko film zoragarri hau, han egon baitzen inoiz baino ederrago Elizabeth gurea, katu begien andereñoa. Ez da inoiz egon Paul Newmanekin egiten zuen bikotea baino ederragorik. Hobeak egongo ziren, erakargarriagoak batzuentzat, interesgarriagoak… baina ederragorik ezin. Sinesgaitza zen zergatik ez zuen Brick jokalari ohi eta alkoholikoak emaztearekin oheratu nahi. Sinesgarria, berriz, zergatik zoratzen zen Maggie etengabeko frustrazioarekin. Sexu-grinaren indar basatia dario filmari, kaiola bihurturiko familia giroaren itolarria, udaren sargori jasangaitza. Arnasarik hartu gabe ikusten da, nahiz eta Tennesse Williamsen laneko elementu eztabaidatsuenak (Bricken joera homosexualak, adibidez), erabat leundu zituen Hollywoodek. Kolosala da, hala ere, udako arratsaldeetan haizegailuarekin ikusi beharrekoa.

Hiri batzuek zorte handia dute, zuzendari bikainak haiekin maitemintzen direlako eta ikusleen begietara edertu egiten dituztelako betiko. New York zinematografikoari Woody Allenekin pasa zitzaion eta 80tako hamarkadako Madril movidakoari Pedro Almodovarrekin. Hichcockek dekoratuak dramarako paisaia bihurtzen zituen eran, Almodovarrek hiriak dekoratu egiten ditu eta Madril berezi-berezia utzi du zinemaren historiarako: genero aldetik ia mutantea; udan deserrotuen desertu bilakatzen dena; pertsonaia eroak, ia animalien antzekoak erditzen dituena. La ley del deseo klasikoan zinema zuzendaria (Eusebio Poncela) amorante ohiarekin maiteminduta dago (Miguel Molina) baina hark utzita berriaren bila joango da (Antonio Banderas). Berria, ostera, jeloskorra da eta udak amaiera tragikoa izango du. Bahiketak, intzestoa, queer Madril, trans pasioak, ehuneko ehun Almodovar, bere onenean.

La ley del deseo (Pedro Almodovar, 1987) nbr–

63


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 20/05/11 10:01 PĂĄgina 64

The long, hot summer (Martin Ritt, 1958)

Mississippiko herri txikia aztoratu egiten da Ben Quick bertara itzultzen denean. Nola ez da aztoratuko, ba, ihesean dabil Ben eta ustez, su eman zion mendeku egarriz lasto biltegi bati. Nola ez da aztoratuko, ba, bere burua itsusitzat duen irakasle gaztea (Joanne Woodward) Ben Quick Paul Newman bada eta udaren beroa ia jasanezin egiten badu. Ia-ia talentu gehiegi batu zen filma bakarrean: William Faulkner gidoilariarena (berea zen jatorrizko eleberria), lehen aldiz elkarrekin lan egiten zuten Woodward-Newman senar-emazteena eta, esaten dutenez, beste inork lortu ezin izan zuena lortu zuen Martin Ritt zuzendariarena. Zer ote? Ba, nor eta Orson Welles maneiatzea. Herriko jauntxoaren papera bikain egiten zuen Wellesek baina jasangaitza zen harekin lan egitea, antza. Ritt zuzendariak autoan sartu zuen Welles eta ezagutzen ez zuen zingiran utzi zuen. Oinez itzuli behar izan zuen Welles jeniala, burumakur eta esaneko. Mito bihurtu zuen horrek Ritt jauna Wellesekin liluratu eta beldurtuta bizi zen Hollywooden. Ondoren aipatu dugun The Graduate filman bezala hemen ere gizon gaztea (14 urteko mutila) eta ezkonduta dagoen andrea maitemintzen dira. Eta zerrenda honetan sartu dugun Stand by me hartan gertatzen zen moduan, hemen ere ume izatetik gizon izatera bitarteko transizioa kontatzen zaigu, transizio bereziki mingarria, gizon izatea 1942an gerrara joan behar izatea baitzen. Herman Raucher idazlearen eleberrian oinarrituta, filmak istorio ezin bitxiagoa du atzean. Raucher gaztea zela eta Nantucket uhartean oporretan zegoela, gerran zegoen pilotoaren emaztea ezagutu zuen, Dorothy izenekoa. Adiskidetu egin ziren eta gau bakar batez, amorante bihurtu. Gau horretan bertan, ostera, andreak eskutitza jaso zuen, senarra hil berri zela esanaz. Erruduntasunak bihotza janda ihes egin zuen eta atzean eskutitza utzi zion gero idazle bihurtuko zen gazteari. Inoiz ez zuten berriz elkar ikusi, baina filmaren estreinaldiaren egunean hamaika eskutitz jaso zituen Raucherrek, bere Dorothy zirela esaten. Bat zen benetakoa: Raucherrek haren letra ezagutu zuen eta gainera, Dorothyk baino ezagutzen ez zituen xehetasunak ageri ziren. Dorothy poztu egiten zen eskutitzean mutiko hura ongi zegoela jakitean, beldur baitzen ez ote zuen gau bakarrean bizitza osorako traumatizatu. Hala ere, ez zuen berriz ikusi nahi, iraganak iragan behar zuela uste baitzuen. Summer of 42 (Robert Mulligan, 1971)

64 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:16 Página 65

Mamma mia! (Phyllida Lloyd, 2008)

ABBA gustuko ez baduzu, ez ikusi. Musikalak gustuko ez baduzu, ez ikusi. Meryl Streep gustuko ez baduzu, ez ikusi. Eta ez baduzu ulertzen nola har litezkeen ABBAren letrak, haien artean zerikusirik ez dutenak, eta horien inguruan aita aurkitu nahi duen eta ezkontzear dagoen neskatoaren istorioa osatu, ez ikusi. Hala ere, uda giroan, greziar uharte zoragarrian egindako filma ikusi nahi baduzu, denaren batere lotsarik ez duena, eta txukun egindakoa, hementxe Mamma mia, lehenbizi antzeslan eta duela urte batzutatik hona baita filma ere. Munduan diru gehien egin duen taldea da ABBA eta beraz, posible da hau irakurtzen duzun bitartean Dancing queen abesten egotea, young and sweet… ez esan ezetzik.

AEBetako National Film Registry erakundearen ustez (Zinemateka moduko bat), maila kulturalean, historikoan eta estetikoan da esanguratsua The Graduate. Arrazoi dute: ordutik hona emakume nagusiago bat gizon gaztearen atzetik ikusi badugu, Anne Bancroftekin oroitzen gara eta bizitzan norabide gabe zebilen Dustin Hoffman gixajoarekin. Unibertsitatetik graduatu berri, ez zuen espero eskarmentu handiko andre ezkonduak berarekin oheratu nahi izatea eta are gutxiago, bere alabarekin maitemintzea. Nork ez du gogoan Dustin Hoffman «Elaine! Elaine!» oihukatzen? Eta nork ez du behin edo behin Mrs. Robinson abestu? Simon and Garfunkelen musikarekin obsesionatuta omen zebilen Mike Nichols zuzendaria eta horregatik otu zitzaion produktoreari Paul Simoni kanturen bat eskatzea. Lanpetuta zebilen Simon eta ezetz esan zuen, baina esku artean zuen kantuaren pasartetxo bat jo zien, «iragan denborak eta Roosvelt andreari buruz hitz egiten du» esan omen zuen. Baina gehiegi gustatu zitzaien filmarako eta aldatzeko eskatu zioten, «orain Robinson andreari buruz hitz egingo du».

The Graduate (Mike Nichols, 1967) nbr–

65


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:16 PĂĄgina 66

Tennesse Williamsek bazuen zerbait uda sasoiarekin, dudarik ez da. Itota bizi diren pertsonaiak maite zituen eta udaldiaren itolarrietan girotzen zituen. Bere antzeslanean oinarrituta, Mankiewicz jenialak itolarria filma bihurtu zuen. Eta a ze filma. Katherine Hepburnek semea galdu du Elizabeth Taylor harekin zegoenean. Taylor erdi-zoratuta dago eta psikiatrikora eramango du, lobotomia egin diezaioten. Baina Montgomery Cliff psikiatrak zer gertatu den jakin nahiko du eta ikusleak ez du jakingo nahi duen edo ez. Gizon eta emakume sentiberak kaiolatzen dituen gizarte gaixoaren adierazgarri, filma zoragarria da Suddenly, last summer, jenio biziz kontatua.

Suddenly, last summer (Joseph L. Mankiewicz, 1959)

Bai, maila baten iruzurra egin dugu. (500) Days of summer ez da, zehatz esanda, udako 500 egunei buruzko filma. Nahikotxo gutxiago ditu udak. Summer izeneko lankidearekin seko maitemintzen den mutilaren ipuina da, berak (izena hartzen ari den Joseph Gordon-Levitt aktoreak) flashback eta flashforward teknikekin, atzera eta aurrera kontatua. Ezohikoa da filma, indie kantuz eta estiloz josia eta bukaera garratza hasieratik aurreratzen duena. Mutila neskarekin maitemintzen da baina neska ez eta horrek egiten du berezi Summer bera (Zooey Deschanel) eta filma osoa. Egia esateko, eta inor zuritzeko asmorik gabe, zuzendariak lortu egiten du ikusleak Zooey Deschanelen irribarrearekin maitemintzea eta gero irribarre horri amorrua hartzea. Benetan dago lortuta maitasunaren oreka neurotikoa, liluratik gorrotora doana, udaberritik udara bezala.

(500) Days of Summer (Marc Webb, 2009)

66 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:17 PĂĄgina 67

Umezaroa atzean utzi eta transizio horretan irabazi eta galtzen denari buruzko filma hunkigarria zen Stand by me. Lehen aldiz erakutsi zigun batzuoi gero The Shawshank Redemption bikainarekin berriz frogatuta geratuko zena: Stephen King ez zela soilik terrorezko ipuinen egilea, baita sentimental aparta ere, sakonean. The body izeneko bere eleberrian oinarrituta egin zuen Stand by me (Rob Reiner, 1986) Rob Reiner zuzendariak, merezi duen izena ez duen zuzendari horietako batek, lau lagunen ipuin hau. Herrian desagertu den mutikoaren hilotza non dagoen badakitela uste dute eta hara abiatzen dira laurak, gurasoek maite ez duten mutikoa, denek gaizkiletzat dutena, gehiegikeriak jasan dituena eta udako asteburu hori bere bizitzako une erabakiorra izan zela ulertuko duen laugarrena, Stephen King beraren alter-ego eta idazlea. River Phoenix aktorea hain gazte hiltzeak halako kultuzko ukitu ia makabroa eman dio filma txiki, eder honi.

Batzuetan anbizio gutxieneko filmak eta zinema klaseetan inoiz ikasiko ez direnak, horiek geratzen dira belaunaldi oso baten oroitzapenei itsatsita. 80tako hamarkadan ume zein nerabe izan zirenentzat halako filma da Dirty Dancing. Etxean Baby ezizenez ezagutzen duten neskatoa ez da bereziki eder edo erakargarria eta ez du uste inoiz inork eder edo erakargarri ikusiko duenik. Baina dantza klaseek eta Johnny Castle batek halaxe senti araziko dute, uda pasatzeko hotelean. Argumentu inozo horrek ezer ez duela uste duena ez da inoiz taberna batean egon The time of my life jo dutenean eta ez daki Patrick Swayze protagonista hil zenean Nafarroako Burlatan herritarrek elizkizuna egin ziotela. Dirty Dancing, bere zalotasunean, belaunaldi baten ereserkia da, inork ez duela inoiz Baby bazterrean utziko sinesten duen belaunaldi batena.

Dirty Dancing (Emile Ardolino, 1987)

nbr–

67


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:17 PĂĄgina 68

Bukatzen ari da ikastaroa Literatura Eskolan, euskal irakurleen unibertsitate irekian. Apirilean Euskal Herriko punk literaturaz aritu ziren eskolakideak, Juan Luis Zabala kazetari eta idazlea akuilari hartuta eta maiatzean Xabier Leteren poesigintza aztertu zuten, Leteren lagun eta poesian aditu den Jose Angel Irigarayren eskutik. Ekainean, ikastaroa bukatzeko zita eginda dago Larrabetzun: euskarazko literaturaren azoka dator, Literaturia.

F Nabarra C Literatura eskola

Bi mila eta hamaika gehiago Nobedadeak Literaturian zenburu hori du 2011ko Literaturiak, urtero Larrabetzun egiten den literatur azoka bereziak. Berezia da, ez duelako bilatzen Durangokoaren neurriari lehia egitea, euskaraz egiten denaren erakuslehio izatea baino, eta berezia da, idazle eta irakurleak, euskaraz idatzi eta irakurtzen dutenak elkarren artean harremanetan jarri nahi dituelako, horretarako hitzordu polita eskainita. Ekainaren 3, 4 eta 5ean izango da hitzordu hori, Larrabetzuko herrian, eta egitaraua osatuta dago jada. Bada berrikuntzarik egitarau horretan, izan ere, ohiko solasaldi, kontzertu eta ekitaldiez gain, lehen aldiz liburu aurkezpen ofizialak egingo dira Larrabetzun. Sei argitaletxek agindu dute Literaturariara nobedadeak ekarriko dituztela eta beraz, ekaineko lehen asteburuan jakingo dute irakurleek zer ekarriko duten Maiatz edo Igelak uda-

I

68 nbr–

ra begira eta zertaz doan Utriusque Vasconiaek argitaratuko duen Joseba Tobarren saiakera. Larrabetzun jakingo dugu zer kontatzen duen Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak prestatu duen ipuin bildumak, Banskit izenekoak (Txalaparta, 2011) eta zer nolakoa den Pamielak Karmele Igartua zenaren poemekin osatu duen bilduma postumoa. Alberto Ladron Aranak Zer barkaturik ez eleberria aurkeztuko du, Elkarren eskutik eta Susak IĂąigo Aranberriren azkena ekarriko du: Zamaontzia.

Egitarau osatua Ekainaren 3an hasiko da azoka, iluntzeko zortziretan, Larrabetzuko Kukubiltxo antzerki taldearen eskutik eta giro onean jarraituko du, musikak lagunduta. Izan ere, Ruper Ordorikak kontzertua emango du gaueko hamaiketan eta gauerdian Hudaltzainak egongo dira jotzen. Behin Literaturiari merezi duen hasiera eman ondoren, larunbatean hasiko dira solasaldi eta liburu aurkezpenak. Angulerin egingo dira lehenak, ohi bezala, eta herriko plazan bigarrenak. Lehen hitzaldiaren titulua jarrita dago jada, Irakurzaletasunaren transmisioa izango du gai nagusi eta Euskal Herriko irakurle taldeek antolatu dute. Arratsaldean umeentzako antzerkia egingo da Tximintx taldearen


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:17 Página 69

Literaturiaren fitxa Zer da?: Literaturia literatura azoka da, euskaraz idatzitakoa euskal irakurleei hurbildu nahi diena. Noiz egingo da?: Ekainaren lehen asteburuan, ostiraletik igandera. Non?: Larrabetzun. Herriko plazan egongo dira argitaletxeen erakusleihoak, Anguleri eta Hori Bai aretoetan egingo dira beste hainbat ekitaldi. Nork antolatzen du?: Literatura Eskolak, Larrabetzuko herriaren laguntzaz. Zer egingo da?: Liburuak aurkeztuko dira (aurten, lehen aldiz, modu ofizialean eta beste inon baino leheango aurkeztuko dira sei); saldu ere bai, jakina; eta horrez gain, kontzertu, poesia errezitaldi, bertso-saio eta solasaldiak egingo dira.

eskutik eta iluntzeko kontzertuen aurretik Erlea literatur aldizkariaren laugarren alearen aurkezpena egingo da plazan, Bernardo Atxaga zuzendaria eta beste hainbat partaiderekin. Gauean, musika berriz eta ez edonolakoa. Anari, Mursego eta Napòka Hiriak joko dute hamaiketatik aurrera, Jon Miner eta Intxixu Lotienen bandak gero eta Bi Hitz & Beats entzungo dira ondoren. Igandean, azken egunean, mahaiinguruak emango dio hasiera egitarauari. Euskarari buruzko saiakera liburuak aztertuko dira, honako izenburuarekin, Diskurtsoa falta dugu euskaldunok? Liburuen aurkezpenen ondoren, arratsaldean, Bertso-trama literarioa iragarri dute antolatzaileek, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Antzerkia gero, Metrokoadroka taldearen Hura ez da lekua ikuskizunarekin eta poesia errezetaldiak azoka bukatzeko. Momentuz badakigu, Miren Agur Meabe, Asier Serrano eta Jon Benito poetak egongo direla, besteak beste.■

Umeentzat,

Literaturiatxua Haurrek ere izango dute literaturaren mundua hurbilago sentitzeko aukera ekaineko lehen asteburuan. Ipuin kontaketak antolatu dira, ipuin bertsotuak prestatu dituzte Larrabetzuko bertso eskolako gazteek eta trikitixa emanaldia zein idazle eta umeen arteko topaguneak egingo dira. Egitarau osatu-osatu honek idazketa tailerra ere izango du, Larrabetzuko eskolako LH 4 eta 5. mailako ikasleentzat. Ordu eta laurdeneko bost saio egingo dituzte ikasleek maiatzaren 30etik ekainaren 3ra Yolanda Arrieta idazleak gidatuta eta, besteak beste, idazteak sortarazten duen izuari aurre egiten ikasiko dute, joko dinamikoen bidez. Jakina, Larrabetzuko plazan ohiko erakuslehioak zabalik egongo dira, eta hantxe aurkituko dute hurbiltzen diren guztiek euskaraz argitaratu diren guztiak. Hamaikatxo liburu eta gozatzeko aukera, 2011ko Literaturian. Ekaineko egitarau betean bada Literaturiaz gain beste ezerentzako lekurik. Esate baterako, aldizkari hau sustatzen duen Kultur Elkarteak antolatu duen ibilaldi gidaturako. Informazioa hurrengo orrian■ nbr–

69


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:18 Página 70

eta, gainera,

«Nafarroa Bilbon», etorri nahi?

Ale honetan kontatu dugu Nabarrak Kultur Elkarteak Durangaldean ibilbidea egin zuela maiatzaren 14an, Euskal Herriko inguru horretan Nafarroaren arrastoak arakatzeko. Baina Bizkaian urte bete egiten dugula ospatzen jarraitzeko ekainean ere antolatu dugu beste ibilaldi gidatu bat, «Nafarroa Bilbon» izenekoa. Edozein etor daiteke, Nabarraren harpidedun zein irakurle, ekainaren 18an agertu besterik ez du eta goiza gurekin pasatu, Edorta Jimenezen eskutik Bilbo nafarra ezagutzera.

70 nbr–

Ibilbidearen izena: Nafarroa Bilbon Zer da? Bisita gidatua, nafarren eta Nafarroaren arrastoak Bilbon bilatzeko. Gidaria: Edorta Jiménez. Non hasiko da? Frankismoan Brigadas de Navarra deitu zen plazan, egungo Unamuno Plaza, askorentzat Etxebarrieta Anaien Plaza. Hantxe dago Alde Zaharreko metroaren irteeratako bat, garraiobide hori aukeratzen duenarentzat esku-eskura. Non amaituko da? La Bolsa Eraikinararen aurrean (Pelota kalea 10), Bigarren Karlistada gogoan. Zenbat iraungo du? Goizeko 11:00tan batuko gara Unamuno Plazan eta 15:00ak inguruan bukatu Alde Zaharrean bertan. Aperitifa eta txikiteoa? Aperitifa Plaza Barriko Kafe Bilbao ezagunean egingo da eta ohiturak errespetatuz, txikiteoa bisita gidatuaren barruan egingo da. Bidean… Bilbon bizi diren nafar edo beste elkarrizketatuko dugu. Nor joan daiteke? Edonor! Nabarraren harpidedun eta irakurle oro, agertu besterik ez du, eta dudarik baldin badu lasai idatz dezake nbr.aldizkaria@gmail.com helbidera. Gustura erantzungo dugu edozein galdera. Sustatzailea… Nabarrak Kultur Elkartea Informazio gehiago… Eguna etorri ala Nbr Aldizkaria Facebook orrian zabalduko dugu informazioa. Egon adi!


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:18 PĂĄgina 71

nbr–

71


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:18 Página 72

Testua eta itzulpenak: Irati Jimenez

Aurreko alean iragarri bezala, biografiak egin nahi ditugu, biografiarik apenas egin gabe. Ekintza handien atzean daudenen hitzak jaso, eta berba-biografiak osatu, bizitzak hitzetan gogoratuz. Oraingoan, izan diren zinema zuzendari eta gidoilarien artean zorrotzenetakoa ekarri dugu. Billy Wilderren buruak bizar labainaren xaflen antzera pentsatzen zutela esan zuen baten batek. Egia den jakin nahi izan dugu.

Wilder, Billyren hitzetan Filmeen interesari buruz: «Aktorea atetik sartzen bada, ez daukazu ezer, nori interesatzen zaio hori? Inori ez. Baina aktorea leihotik sartzen bada? Orduan zerbait gertatzen ari da, interesgarria da». Ikusleen gaitasunari buruz: «Ikusleak inoiz ez daude erratuta. Ikuslerian egon liteke lerdoren bat edo beste. Baina jarri ehunka lerdo elkarrekin ilunetan eta kritikari jenial bihurtzen dira».

72 nbr–

Egiari buruz: «Jendeari egia esango badiozu, esan umorez, barre egiteko eran. Bestela garbitu egingo zaituzte». Dibertitzeari buruz: «Hamar agindu ditut. Hamarretatik bederatzik zera diote ez inor aspertu. Hamargarrenak dio filmaren azken erabakia neurea dela, ez estudioarena». Seriotasunari buruz: «Ni serio ez hartzea bainoago gorroto dudan gauza bakarra ni serioegi hartzea da». Marilyn Monroeri buruz: «Bai, berandu iristen zen eta maiz zoratzen ninduen. Hara, nire izeba Minnie beti iristen da orduan eta inoiz ez luke produkzioa atzeratuko. Baina nork ordainduko luke ezer nire izeba Minnie ikusteagatik?». Audrey Hepburni buruz: «Argala zen, guztiz. Eta oso pertsona ona». Gidoigintzari buruz: «Botika irentsi behar du ikusleak. Medikutan bezala, medikuak dio atera mingaina eta konturatu gabe irentsi duzu eman dizuna. Argumentua garbi azaltzen baduzu, joku-arau garbiak baditu eta era berean, ikuslearentzat apur bat ezkutuak, orduan ez da konturatzen, bere karkailen atzean argumentua ezkutatzen dela, istorioa. Hori da gakoa».


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:18 Página 73

Kritikari buruz: «Idatz dezatela nahi dutena, jendeari ahaztu egiten zaio. Urteak daramatzat negozioan eta zenbat eta zaharrago, kritikek gutxiago axola didate. Filmeek kritikak baino gehiago irauten dute». Jenialtasunari buruz: «Jenioak jaio egiten dira, jaio. Baina ez dakit, ni neu ez naiz jenioa, ez dakit jenialtasuna definitzen. Badakit asko ikas daitekeela eta asko imitatu. Eta badakit ez dagoela gizon bakar bakar soilik gauza jenialak egingo dituena. George Bernard Shaw, adibidez. Berrogehita hamar antzeslan inguru idatzi zituen eta egun, zazpi edo zortzi dira ezagunak. Besteak halamodukoak ziren. Eta bera jenioa zen». Zinemari buruz: «Nik ez dut zinemarik egiten. Filmak egiten ditut». Zoriontasunari buruz: «Zoriontasuna Jack Lemmonekin lan egitea da». Adinari buruz: «Behinola medikuarengana joan nintzen eta zera esan nion e, ezin dut txizik egin. Zenbat urte nituen galdetu zidan eta laurogei esan nionean zera erantzun zidan, orduan egin duzu nahiko txiza».

Bere bizitza, labur­labur Billy Wilder Samuel Wilder izenarekin jaio zen, Suchan (Polonian), 1906an. Austrian pasa zituen haurtzaro eta nerabezaroa eta Berlinera joan zen gero, kazetari moduan. Han liluratu zen zinemarekin eta UFA estudio mitikoetan hasi zen lanean. Judua izaki, Alemaniatik alde egin behar izan zuen, Hitler boterera heltzean. Parisera heltzea lortu zuen eta handik AEBetara, baina ama faxismoaren esku galdu zuen, Auschwitzeko kontzentrazio eremuan (bere azken filma Schindler´s list izatea nahi zuen baina Spielbergek zituen eskubideak). Paramount etxean egin zituen lehen lanak Ameriketan eta han ezagutu zuen bere maisua, beste inor baino gehiago miretsiko zuen zuzendaria: Ernst Lubistch. Guztira, 60 filma idatzi zituen eta 26 zuzendu. Bost Oscar irabazi zituen eta 21 izendapen lortu. Genero askotan nabarmendu zen: Sunset Boulevard, adibidez, noir estiloko maisulana da; epai-drama dugu Witness for prosecution bikaina eta gerra giroko filma Stalag 17. Baina beste guztien gainetik komedia maite zuen eta komediaren zeruetara eraman zituen ikusleak The apartment, Some like it hot edo The front page ahaztezinekin. 1981ean egin zuen azken filma (Buddy, buddy) eta geroztik ezin izan zuen besterik egin: aseguru-etxeen ustez arrisku handia zen hain gizon zaharrari poliza egitea. 21 urte gehiago bizi izan zen, ostera, 2002a arte. Hamar urte lehenago Fernando Trueba zuzendariak Belle Epoque lanagatik Oscarra irabazi zuenean omenaldi ederra egin zion esker-ematean. «Jainkoari eskerrak emango nizkioke baina Billy Wilder den jainko bakarrean sinesten dudanez, mila esker, Wilder jauna». Hurrengo egunean Wilderren deia jaso zuen Truebak, «Jainkoa naiz, txo. Mila esker atzokoagatik, orain jendeak deitu baino ez dit egiten mesedeak eskatzeko».

Billy Wilderren aholkuak gidoilariei: 1. Ikusleak aldakorrak dira. 2. Kolkotik oratu behar diezu eta hortxe eutsi. 3. Pertsonaia nagusiarentzat idatzi argumentu argi eta gardena. 4. Izan argi nora zoazen. 5. Zenbat eta dotoreago eta sotilago ezkutatu tramaren elementuak, idazle hobea zara

6. Hirugarren aktoarekin arazorik baduzu, arazoa lehenengoan dago. 7. Lubistchen aholku bat: utzi ikusleei bi gehi bi batuketa egiten. Beti maitatuko zaituzte.

8. Offean narrazioak egiten badituzu ez deskribatu jendea ikusten ari dena. Zerbait gehitu behar duzu.

9. Bigarren aktoaren bukaeran gertatzen denak filmaren amaiera dakar. 10. Hirugarren aktoak hazi, hazi, hazi, hazi egin behar du, erritmoaren aldetik, akzio bizian, azken gertakari horretaraino eta orduan…

11. …orduan kitto, zoaz, ez eman buelta gehiago. nbr–

73


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:19 Página 74

Irakurle estimatua, Ze animalia bitxiak diren sugeak. Gizateria beldurtu dute, gizakia haragi denetik. Gaizkia dakar sugeak ipuinetan, bekatuaren sagarra seinalatzen du parabola kristauan. Nazkagarri zaigu sugea, hanka eta besorik gabeko heste luze-luzea, edozein zirrikitu probestu eta gure bizitzaren bakea pozoinduko duena. Errekastoan sartu eta hanka ondotik igeri egiten badigu geu sentituko gara izututa. Aldarri egiten dugu belarririk ez duen animalia begi bistan ikusi orduko eta higuina eragiten digu baita pozoitsua ez denean ere. Indiana Jones doktoreak beste ezeri ez zien sugeei halako beldurrik eta Steven Spielberg zuzendariak oraindik gogoan du ze sufrikario izan zen arkeologoa sugez beteriko zuloan sartzen denekoa grabatzea. Suge pozointsuak ziren haiek eta Indiatik pozoiaren kontrako botika ekarri behar zuten arren, ez zen nahikoa izan aktore eta teknikarien izerdiak baretzeko. Hain zegoen beldurtuta Karen Allen protagonista (Indieren begikoa) ezin zuela aldarri ere egin, estuturiko eztarritik oihurik ez zen ateratzen harik eta zuzendariak, metro batzuk gorago zegoen garabitik, sugea burura bota zion arte. Orduan bota zituen aldarriak gaur egun ezagutzen dugun filmaraino iritsi ziren. Barkamena, berriz, ez dakigu inoiz iritsi ote zen. Ez dakigu guk geuk barkatuko genukeen, hain da sakona sugeak eragiten duen hotzikara. Nola mugitzen dira, ezkatak soilik erabilita? Ze asmo ilun dute batere zaratarik ez egiteko behar hori sentitzeko? Ez sudurrik, ez belarririk, ez hankarik, ez atzamarrik, ez eskurik, ez gorputzik… zer dira sugeak eta zer nahi dute gugandik? Are okerrago, ezer nahi izatekotan, nola emango diegu? Ezin dute oratu, ezin dute entzun, ezin dute laztandu, ez bada haien gorpuz likatsu eta labainkorrekin. Ez, sugeen kontra ez dugu aterabiderik, hain dira animalia bitxiak. Eta hala ere, diegun higuina aitortuta, diegun nazka mahai gainean jarrita, sugeen antzeko gara gu. Bai, gu, eta zu, eta aldizkari hau posible egiten dugunok. Izan ere, duela urte bete «Nabarra Navarratik badoa» idatzi genuen aldizkari honen azalean. Etena zirudien une hark, kulturaren ezten honen azkena. Ez zen. Sugearen negua baino ez zen. Animalia bitxia baita sugea. Noizean behin, azal zaharra bota eta azpian dagoen berriarekin geratzen dena. Ze bitxia izan den, irakurle estimatua, gure azken urtea. Sugeak garela konturatu gara, eta heriotza zirudiena hasiera baino ez dela ulertu dugu. Ez pentsa ez denik kosta, gorputz osoa tenk sentitzea, erditzearen oinazeak erdibituta. Baina hementxe gaude, 120 ale eginda, 120 ezkata. Zeuri zor dizugu, irakurle. Eskurik ez dugu, hankarik ere ez. Eskerrak, beraz, gorputz osoaren laztanarekin eman beharko dizkizugu. Saiatuko gara kobra baino goxoago izaten, ez zaitzan gure esker onak ito. Itoko bazintugu, barka eta gogoratu: sugeak baino ez gara. Luzeak, tematiak, nabarrak.■

Nabarraren erredakzioa

74 nbr–


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:19 Pรกgina 75


nbr-120-(3):interior revista-3.9-okey 19/05/11 15:19 PĂĄgina 76

Zahartzearen eraztunak martzianoen iruzurrak autoen oihartzunak denak hemen bizkaitar nafarren Nabarra honetan desterratuen hiri honetan

# sq qsq

nbr

qPqs

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 120. zka 2011ko maiatza|3,50 ₏ 76 nbr–


Nabarra aldizkaria 120