Nabarra 122

Page 66

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:02 PĂĄgina 66

Kosta egiten da sinestea batzuetan gure gizarteak bere kontraesanak onartzeko duen malgutasuna. V for Vendetta malgutasun horren adibide muturrekoa da: terrorismo hitzarekin datorren edozeri beste ezeri baino beldur eta gorroto handiagoa zaion une honetan, terrorismoa tresna politiko eta iraultzaile moduan defendatzen duen filma egin zuen Hollywoodek, Wachowsky anaien gidoiarekin eta Natalie Portman zoragarria protagonista hartuta. Oinarrian, David Lloyd marrazkilaria eta Alan Moore gidoilariaren hamar ataleko fikzio politikoa: 1990eko hamarkadan Ingalaterra estatu faxista da eta XVII. mendeko konspiratzaile katoliko baten aurpegia mozorro hartuta V izeneko gizonak edozer egingo du estatu horrekin bukatzeko, baita maite dituenak torturatu ere. Askatasunaren aldeko aldarri bortitz honek arrakasta handia izan zuen zinema aretoetan eta gaurkotasun are handiagoa lortu du egun, Anonymous mugimendua dela eta. V-ren mozorroz jantzita cyber-terrorismoa aldarrikatzen du jabego intelektualarearen kontra, Wikileaksen alde edo finantza-erakundeen aurka jo duen mugimendu honek.

V for Vendetta (James McTeigue, 2006)

Askotan jartzen zaie literatur lanen bat oinarri duten filmeei egilearen izena tituluan. Hortxe, esaterako, Bram Stoker's Dracula eta Mary Shelley's Frankestein. Marketina baino ez dela esan daiteke gehienetan, baina kasu honetan bazuen zentzua Frank Millerren izena tituluan bertan jartzea. Izan ere, 2005ean estreinatu zen filmak marrazki-marrazki darama pantailara Millerren komikia. Emaitza, ariketa estetiko gogoangarria da, komikietatik datozen egokitzapenen artean berezienetakoa. Robert Rodriguez zuzendariaren esanetan ez zuen eleberri grafikoa egokitu, beste hizkuntza batera itzuli baino. Zuzendari lana berak egin zuen arren, Millerren komikia story-board moduan erabili zuenez, Miller zuzendari bezala kredituetan jarri zuen. AEBetako zuzendarien sindikatuak ezin zuela halakorik egin esan zionean, Rodriguezek utzi egin zuen elkartea. Filma ausarta da Frank Miller's Sin City: poema eder eta misoginoa, bortitza, zikina, maskulinoa.

Frank Miller´s Sin City (Frank Miller eta Robert Rodriguez, 2005):

66 nbr–


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.