Nabarra 122

Page 14

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:44 Página 14

Botilak

nori, hari

Asko dira munduan zehar muxu ematearekin zerikusia duten jolasak, gehienak, gaztetxo eta nerabeek asmatuak. AEBtan, adibidez, ezagunak dira seven minutes in the closet (zazpi minutu armairuan) edota two minutes in heaven (bi minutu zeruan) izenekoak. Biek dute helburu berbera: zoriak erabakitako neska-mutilak lekuren baten sartzera behartuta daude eta jokuak agintzen dituen bi edo zazpi minutu horietan muxu ematera. Spin the bottle ere ezaguna da: botila jartzen da zirkuluaren erdian, batek oratu eta birarazi egiten du eta nori begiratzen dion botilaren ahoak geldi geratzen denean, hari eman behar dio muxu lehenak. Sex and the City telesail ezagunean, Carrie Bradshaw (Sarah Jessica Parker) protagonistari Alannis Morissette aktore eta abeslariari muxu ematea tokatu zitzaion, halako joko baten.■

Sudurrean pa, tximeleten antzera Ezpainak heze, bustita egoten dira eta hotz handia egiten badu beste ezpain batzuen kontra laztanduta, lehortu edo zauritu egin daitezke. Legendak dio horregatik ematen dutela pa sudurrean eskimalek, baina haurrei kontatzen zaien ipuina baino ez ote den… ezin jakin. Tximeleten musua ere erakusten zaie umeei, betileak masailaren kontra mugituta ematen dena, eta behiarena ematea ere gustatzen zaie haurrei, mingaina osoarekin aurpegia miazkatuz.■

14 nbr–


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.