Datu_sorta: Internet konexiodun etxeak

Page 1

DATU - SORTA

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia

2014 路 ekaina

INTERNETEN ESKURAGARRITASUNA EUSKAL HERRIAN

2007an Europar Batasuneko populazioaren %55ak zuen Internet etxean, eta %42 zen banda zabalaren jabe. Sei urte geroago, %79 eta %76 dira zifrak, hurrenez hurren. Bilakaera antzekoa izan da Euskal Herrian ere, nahiz eta Iparralden askoz nabarmenago hazi den sarera konektatuta dauden etxeen kopurua. Euskal Herriko datuak Europa ekialdeko eta hegoaldeko zenbait estatu eta erregioren parekoak dira. Populazioaren zahartzea oso kontuan hartzekoa da hemen, oro har, 55 urtetik gorako Internet erabiltzaileak askoz ere gutxiago baitira, eta adin-tarte horretan asko zabaltzen den demografia piramidea da gurea. Hala ere, esan bezala, Iparraldeko zifrak Hegoaldekoak baino dezente handiagoak dira Internet konexiodun etxebizitzei dagokienez; Frantziar eta Espainiar estatuko prezioen arteko alde handia ere bada eragina duen beste faktore bat, beraz. IKT-ak eta bereziki Internet ezinbesteko baliabidea dira gizarte ororentzat. Euskal Herritik begiratuta, herritarren eta organizazioen garapen teknologikoak berebiziko aukera eskaintzen digu bai gizarte kohesioari begira, bai jarduera produktiboari begira ere. Horren ondoan, halaber, azpimarratzekoa da lurralde kohesioan edo euskararen normalkuntzan berebiziko ekarpena egiten ari dela teknologia. Internet eta telematika informazio eta komunikazio teknologiadun gizartearen funtsezko oinarria da eta geroan ere izango da. Dela komunikaziorako, lankidetzarako edo jarduera produktiborako, Euskal Herriak Interneten bitartez herri gisa bizi eta jokatzeko aukera indartsua eskaintzen digu.

Informazio gehiagorako:

www.datuak.net

www.gaindegia.org


Internet konexiodun etxeak Euskal Herrian

Nabarmen hazi da sarea duten etxeen kopurua EHn, eta Iparraldek aurrea hartu dio Hegoalderi

2008 2009 2010 2011 2012 2013 Euskal Autonomia Erkidegoa 57 60 65 68 72 73 Nafarroa 56 57 62 67 69 71 Sud-Ouest (Ipar EH barne) 55 71 70 79 80 82 EUSKAL HERRIA 56,6 60,6 64,9 69,0 72,2 73,5

Iturria: Eurostat. Euskal Herriko ponderazioa GAINDEGIAk egin du. Eguneratze-data: 2014ko apirilaren 10a. Oharra: ez dago Ipar EH bakarrik hartzen duen daturik. Sud-Ouest erregiotik abiatuta ateratakoa da honakoa.

Informazio gehiagorako:

www.datuak.net

www.gaindegia.org


Euskal Herria Europan: Internet konexiodun etxeak estatuaren arabera

Eskandinaviako estatuak, Herbehereak eta Luxenburgo %90etik gorako zifretan daude, EH baino 20 puntu gehiago

2. 3.

1. Islandia Herbehereak Luxenburgo 4. Norvegia 5. Danimarka 6. Suedia 7. Finlandia 8. Alemania 9. Erresuma Batua 10. Irlanda 11. Frantzia 12. Austria 13. Belgika 14. Estonia 15. Malta 16. Eslovakia 17. Eslovenia 18. EUSKAL HERRIA 19. Txekiar Errep. 20. Letonia 21. Polonia 22. Hungaria 23. Espainia 24. Italia 25. Kroazia 26. Zipre 27. Lituania 28. Portugal 29. Errumania 30. Grezia 31. Bulgaria 32. Turkia

96 95 94 94 93 93 89 88 88 82 82 81 80 80 79 78 76 73,573 72 72 71 70 69 65 65 65 62 58 56 54 49

Iturria: Eurostat

Internet konexiodun etxeen portzentajearen zerrendan, Eskandinaviako estatuek, Herbehereek eta Luxenburgok betetzen dituzte lehenengo postuak. Bizi maila handiagoa duten lurraldeak izan arren, Euskal Herrian baino dezente merkeagoa da banda zabala horietan, eta Internet baliatzeko kultura instituzioek berek sustatzen dutela nabari da, gobernuarekin harremanak sarean izateko joera ere askoz nabarmenagoa baita horietan beste toki batzuetan baino.

Informazio gehiagorako:

www.datuak.net

www.gaindegia.org


Euskal Herria Europan: Internet konexiodun etxeak erregioaren arabera

Besteak beste, Italia, Espainia, Turkia eta Txekiar Errepublikako zenbait erregioren pare dago Euskal Herria Internet konexiodun etxeei dagokienez

1.

Utrecht

98

2.

Trøndelag

98

3.

Flevoland

97

51. Praha

80

52. Eesti

80

53. Comunidad de Madrid

80

54. Közép-Magyarország

80

55. Prov. Namur

79

56. Strední Cechy

79

57. Border, Midland and Western

79

58. Malta

79

59. Burgenland

79

60. Salzburg

79

61. Bucuresti - Ilfov

79

62. Région de Bruxelles-Capitale

78

63. Prov. West-Vlaanderen

78

64. Východné Slovensko

78

65. Prov. Liège

77

66. Kärnten

77

67. Západné Slovensko

77

68. Stredné Slovensko

77

69. Prov. Luxembourg

76

70. Provincia Autonoma di Bolzano

76

71. Niederösterreich

76

72. Cantabria

75

73. Veneto

75

74. Emilia-Romagna

75

75. Tekirdag, Edirne, Kirklareli

74

76. EUSKAL HERRIA

73,5

77. Severovýchod

73

78. Jihovýchod

73

79. Toscana

73

80. Umbria

73

81. Marche

73

82. Lazio

73

83. Közép-Dunántúl

73

84. Nyugat-Dunántúl

73

85. Lisboa

73

86. Prov. Hainaut

72

87. Cataluña

72

88. Lombardia

72

89. Friuli-Venezia Giulia

72

90. Latvija

72 Iturria: Eurostat

Informazio gehiagorako:

www.datuak.net

www.gaindegia.org


Euskal Herria Europan: Internet konexioaren prezioa estatuaren arabera

Hegoalden banda zabala eskuratzeko dagoen aukera merkeena Iparralden baino 13 euro garestiagoa da; Zipreren atzetik, Europako garestiena

Oharra: 2013ko martxoan, estatu bakoitzean, 12 eta 30 MB arteko banda zabaleko eskaintzarentzat aurkitutako preziorik merkeenak dira mapa honetan ageri direnak.

Informazio gehiagorako:

www.datuak.net

www.gaindegia.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.