Gizarteko lana

Page 13

MollĂŠ taldea

HH 32

5.aktibitatea: Eskolara goaz

1. Ezaugarriak:

Ikastetxearen izena: C.I.P. Las ViĂąas (30 urte baino gehiago du eskolak). Ikastetxearen kokapena: Santurtzi. Hizkuntza eredua: Duela gutxi arte A eredua zuen, baina orain D eredua soilik dago. Eskola eleanitza (gaztelera, ingelesa eta euskara) da. Familien maila sozioekonomikoa: Baxua eta kasu batzuetan oso baxua da. Ikasleen adina: 5 urte. Ikasleen maila: Haur Hezkuntzako 2. zikloko 3.maila. Ikasle kopurua: Gelan 6 neska eta 13 mutil daude. Umeak geletan banatzean bai adina bai sexua kontutan hartzen da baita haiek dituzten arazoak ere. Beharrizan berezirik duen umeak daude? Eskolan badaude umeak beharrizan bereziak dituztenak baina nire klasean konkretuki ez daude. Hala ere, momentu honetan batek logopeda bat behar duen ala ez aztertzen ari gara eta beste bat psikologoarengana joaten da. Aniztasun kulturala: Eskola honetan aniztasun kultural handia dago. Nire gelan konkretuki 3 Errumaniar, Paraguayko ume bat eta ama eta aita nazionalitate desberdina duten umeak ere badaude. 2. Inguruaren ezaguerako arloan:

Liburuak erabiltzen dituzu? Zeintzuk? (Argitaletxeak) Nire gelan liburuak umeen eskura egoten dira. Gelan, ez dugu metodo zehatzik erabiltzen, baizik eta gehien gustatzen zaigun liburua aukeratzen dugu eta hori lantzen dugu. Eskolan hainbat metodo ditugu eta interneten laguntzarekin bilatzen ditugu liburuak ere. Gainera, irakasleen artean koordinatuta gaude liburu eta metodo interesgarriak bilatzeko. Ipuinak erabiltzen dituzu? Zeintzuk? Bai, ipuinak kontatzen ditut. Baina askotan antzezten, berregiten, amaiera desberdinak sortzen, ‌ ahalegintzen naiz. Eskolako webgunean (site-ko artxiboan) ipuinak eskegitzen ditugu eta hortik erabiltzen ditut. Nik beti gaiaren arabera erabiltzen ditut eta tradizionalak gehienbat antzerkigintza egiteko gustuko ditut.

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.