Page 1

2012-2013 ikasturtea Haur Hezkuntza 32 Gizarte

eta

Ingurunearen

Ezagutza

Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?

Madrazo Mediavilla, Maria Mena Santos, Itziar Martin Cid, Sandra Miguens Pereda, Patricia Molina Viforcos, Maialen Montalban Puente, Batirtze OllĂŠ Casquero, Joana


MollĂŠ taldea

HH 32

Aurkibidea

Orriak 2. aktibitatea: Taldea osatzen

2

3. aktibitatea: Taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa

5

4. aktibitatea: Zer dakigu?

7

5. aktibitatea: Irakasleari galdetegia

12

6.aktibitatea: Adituen informazioa

16

7. aktibitatea: Material azterketa

28

8. aktibitatea: Baliabideak sarean

31

9. aktibitatea: Non gaude orain?

33

10.aktibitatea: Gure proposamena diseinatu eta gauzatu

36

12.aktibitatea: Zer ikasi dugu?

44

Bibliografia

47

Aktak

49

1


Mollé taldea

HH 32

2.aktibitatea: Taldea osatzen

Taldekideen izenak jaso eta taldearen izena aukeratu: Taldearen izena: MOLLÈ Taldekideak:  Maria Madrazo Mediavilla  Sandra Martin Cid  Itziar Mena Santos  Patricia Miguens Pereda  Maialen Molina Viforcos  Batirtze Montalban Puente  Joana Ollè Casquero

Taldearen xedea definitu: Proiektuaren bitartez denbora eta espazioaren trebetasunak aplikatzea Haur Hezkuntzan.

Kideen eginkizunak zehaztu: Koordinatzailea: Batirtze Montalban Puente. Teknikaria: Patricia Miguens Pereda. Idazkaria: Maialen Molina Viforcos.

Funtzionatzeko arauak adostu eta arazoak konpontzeko bidea aurreikusi: Gure ustez, bakarrik arauak adostea beharrezkoa da; hau da, bakoitzak arauak betetzen baditu eta jarrera egokia baldin badu ez dago zertan arazorik egon behar. Hona hemen gure arauak: Banakako eta taldekideekiko errespetua mantentzea. Puntualtasuna izatea. Enpatia izatea taldekideekin. Autonomoak eta parte hartze aktibo izatea. Lana epean entregatzea.

2


Mollé taldea

HH 32

Ataza bideratzeko eman beharreko pausua: Ataza definitu: Proiektu honetan, 3 urteko gela batean espazio eta denborari buruz dagoen arazoa aztertuko dugu. Horregatik, ikastetxe batera joango gara proiektuaren informazioan sakontzeko.

Pausuak identifikatu: 1. Proiektuari hasiera eman. 2. Proiektuaren hurbilketa. 3. Lana sakontzea. 4. Gure proposamena. 5. Zer ikasi dugu.

Lan egiteko eskema irudikatu: Lan egiteko erabiliko dugun eskema honako hau izango litzateke:  Bilerak egin, proiektua analizatzeko.  Taldeka lan egin.  Banaka informazioa bilatu.  Taldeka komunean jarri.  Adostasun batera heldu.  Ikastetxe batera joan, informazio gehiago izateko.  Daukagun informazioarekin, proposamenak gauzatu.  Aurkezteko eta sortzeko era adostu. Horrela, lana aurrera ondo eramango dugula pentsatzen dugu.

Kronograma egin (denboralizazioa, datak bilerak):

Asteak

1astea (24-28)

Zeregina - Taldean lan aritzeko erabakiak. (1.akta)

3


MollĂŠ taldea

HH 32

- Taldean lan egitearen inguruko hausnarketa. - Denboraren inguruko galdetegia. -Informazioa

jasotzeko

fitxa. - Bisitaren informea. - Adituen testu iruzkinak. 2.astea (8-12)

- Egindako analisiaren fitxa. -Erreferentziak markadore batean bildu. -Erreferentzia aukeratu

bat

eta

klasean

aurkeztu. - Poster bat proiektuaren 3.astea (15-19)

gidoiarekin. - Bost

4.astea (22-26)

baliabideak

gauzatu. - Lana aurkeztu. - Denbora kontzeptuaren

5.astea (29-2)

kategorien taula. - Auto-ebaluazioa.

Egingo diren bilerak pentsatu: Bilerak, astearteetan ordu bietan egingo ditugu (irakasle-eskolan, P1O3G), nahiz eta zenbait ostiraletan ere bilerak egin. Horrela, guztion artean ideia, zalantza eta esan beharrekoei buruz hitz egingo dugu, eta adostasunera helduko gara guztion artean komunikazioaren eta errespetuaren bidez.

4


MollĂŠ taldea

HH 32

3.aktibitatea: Taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa

Hona hemen taldean lan egiteko abantaila eta desabantaila batzuk:

Abantailak

Desabantaila

Ideia gehiago atera

Adostasunera heltzea zailagoa Bilerak egiteko eta orduak finkatzeko

Enpatia izaten ikasi

arazoak

Harremanak sustatu

Taldekideen arteko giro txarra sortzea

Taldekide guztien koordinazioa

Ideia guztiak ezin dira kontuan hartu

Besteekiko ezagutza lortu

Gauza asko bezala taldean lan egiteak abantaila eta desabantaila batzuk dakartza. Lehendabizi, uste dugu hainbat kasutan irakasleari entregatutako lanetan ez dela benetako esfortzua baloratzen. Izan ere, nahiz eta lan handia egin, batzuetan notak ez dira merezitakoak izaten. Dena den, taldean lan egiteak taldekideen arteko harremanak sortzen ditu eta hauek aldi berean, konfiantza, erosotasuna, ‌ sortzen dituzte. Gure etorkizuneko lanari begira, ondo datorkigu taldean aritzea. Horregatik, taldean aritzearen beste abantaila besteak errespetatzen ikasten dugula da, baina ez bakarrik beraiek hitz egiten dutenean, baizik eta beraien ideiak, argudioak, ‌. ematerakoan ere. Gainera, besteengandik asko ikas dezakegu, irakasleek ikasleengandik ikasten duten moduan. Hala ere, gerta daiteke taldean giro txarra sortzea, baina horretatik ere ikas dezakegu eta beti konponbide bat bilatzen saiatu behar dugu. Gainera, irakaslearen aholkuak eta eskemak jarraituz eta guztion artean koordinatuz, taldea primeran funtziona

daiteke.

Momentu

txarretatik

asko

ikas

dezakegu,

bai

taldearen

metodologiatik eta bai geure pertsonalitatetik. Horrez gain, komunikazioa funtsezkoa da. Horrela, lanak modu egokian banatuko dira, adostasunera heltzea errazagoa izango da eta guztion artean arazoak

5


MollĂŠ taldea

HH 32

konponduko ditugu. Organizazio eta antolaketa egokiak ere zaindu behar dira ordutegia finkatzeko, lana epean emateko, ‌ Taldeak ondo funtziona dezan, taldekide guztiak kronologikoki maila berean egon behar dira. Hala ere, koordinatzaile bat egotea komenigarria litzateke epeak errespetatzen direla ziurtatzeko, lana aurrera eramateko, ‌ Azken finean, talde bat aurrera ateratzeak taldekide guztion parte-hartze aktiboa eskatzen du.

6


Mollé taldea

HH 32

4.aktibitatea: Zer dakigu?

1.aktibitatea: Denborari buruzko hausnarketa Gure ustez, haurrak ez du guk dugun denboraren pertzepzio bera, hots, denbora bere esperientzia pertsonalari lotuta ulertzen du denbora. Izan ere, adin honetan haurrak egozentrikoak dira eta beraien errealitatea baino ez dute ulertzen. Hori horrela izanda, arazoak izaten dituzte gaur eta atzo kontzeptuak desberdintzeko; astea, minutuak, … zer den ulertzeko eta abar. Lehen aipatu dugun moduan, ez dute denboraren noziorik eta ondorioz, beraientzat denbora momentuan egiten dituzten aktibitateen iraupena da. Baliteke, inork honen inguruko azalpenik eman ez izana edota bere garapen mailak hori ulertzeko aukerarik eman ez izana. Denboraren poderioz ezagutzak eraikitzen joango dira. Haur

Hezkuntzako

geletan

hainbat

errekurtso

desberdin

erabil

ditzakegu

denboraren azpi-kontzeptuak lantzeko. Horien artean, abestiak eta jolasak erabiltzea egoki ikusten dugu; izan ere, dibertigarria egiten zaie, abestiaren erritmoaren bidez hobeto barneratzen dutelako eta praktikaren bidez hobeto ulertuko dutelako. Beste aldetik, sekuentziak dituzten ipuinen bidez ere landu daiteke, era honetan haurrek prozesu bat dagoela ulertzeko. Horregatik, errutina, jarduera eta objektuen bidez orientatuko ditugu. Errutinaren aldetik, goizetan “egun on” esatea eta borobilean bilduta eguneko eguraldiari buruz hitz egingo dugu eta eskolara etorri nahiz etorri ez direnen zenbaketa egin eta etorri ez direnei abesti bat kantatuko diegu. Hamaiketakoa denean, gailetaren ordua dela adieraziko diegu. Geroago eguerdian, amantala eta adur- zapia jantziz jantokira joan behar dugula adieraziko diegu eta jantokira joaten garen bitartean abesti bat kantatu ahal dugu, hala nola: “Bazkaldu nahi dugu bazkaria delako gosearen kontrako sendagarria” Bide batez, espazio kontzeptua ere landu dezakegu; hau da, egun euritsu edo eguzkitsuak bereiziz kanpoaldean edo barrualdean jaten emanez. Jardueren eta objektuen bidez orientatuko ditugu, hau da, alde batetik, urtaroaren ezaugarriak lantzeko txangoak egin ditzakegu, eta bertan materialak bildu (hostoak, loreak, lurra, …) geroago, gelan muralak eta materialekin jolasteko. Bestetik,

7


MollĂŠ taldea

HH 32

egutegiaren bidez denboraren hainbat nozio landu ditzakegu (hilabeteak, asteko egunak, eguneko eguraldia, ‌). Azkenik,

antzerkiak

ikustea

eta

haurrek

beraien

esperientziak

kontatzea

proposatuko genuke. Horrela, umeek antzerkian ikusi dutena beraien hitzez argumentatuko lukete. Horrekin, umeek iragana eta oraina ulertzen hastea landu nahi dugu; hau da, zerbait kontatzen dutenean iragana erabili behar dutela jakinaraztea. Horrela denboraren ikasketa era dinamiko batean landu dezakegu.

2.aktibitatea: Denboraren inguruko galdetegia 1. Denbora hitza entzuterakoan burura datozkizun 4 hitz edo esaldi: Denon hitzak entzun ondoren komunean izan ditugunak hauexek izan dira: erlojua, ordua, antolaketa eta aisialdia. 2. Zer da zuretzat denbora? Denbora bizitza antolatzeko erabiltzen den neurria da. Momentu batetik bestera igarotzen den unea. Iragana, oraina eta etorkizuna definitzeko erabiltzen dugun kontzeptu bat da. Azken finean bizitza denbora da. Gertaerak neurtzeko erabiltzen duguna, hau da, zer edo zer gertatzen denean horrek irauten duena, adibidez, jaten ematen duguna, istripua bat dagoenean, urte bat pasatzean, ‌ irauten duena. Gertaerek denbora mugatua dute. 3. Definitu kontu hauek umeek ulertzeko moduan: Egutegia: Urtebetetzeak kokatzeko erabiltzen dugun tresna. Eguna: Altxatzen zarenetik oheratzen zarenerako tartea. Astea: 7 eguneko epea, horietatik 5 klasean pasatzen ditugu eta beste 2 etxean, parkean, ‌ Hilabetea: Egutegian orri bat pasatzen denean. Urtea: Urtebetetze batetik bestera pasatzen den denbora. Minutua: Erlojuaren orratz luzeenak buelta bat ematen duenean. Urtaroa: 4 urtaro daude. Neguan oso hotz handia egiten du eta euritakoa eta txanoa eramaten ditugu. Udaberrian loreak agertzen dira eta dena kolorez betetzen da, oraindik bero handia ez duenez egiten berokia eramaten dugu. Udan oporretan joaten gara eta bero handia egiten duenez hondartzara joaten

8


MollĂŠ taldea

HH 32

gara. Azkenik, udazkenean kurtso berria hasten da eta zuhaitzen hostoak jausten dira. 4. Erantzuteko gai zara? Nola deitzen da gure egutegia? Zein da bere oinarria? Gaur egun erabiltzen dugun egutegiari, egutegi gregorianoa deitzen zaio eta Europan du oinarria. Gregoriano izena atxikitzen zaio bere promotorea Gregorio XIII izan zelako eta 1582ra arte erabiltzen zen egutegi julianoa ordezkatu zuen. Beraz, esan dezakegu egutegi honek erlijioaren eragina duela. Herrialde kristau ia gehienetan,

astea

astelehenean

hasten

da,

kristauentzat

igandea

egun

garrantzitsua baita. Izan ere, herrialde ez kristauetan astearen lehenengo eguna igandea kontsideratzen da. Egutegi gregorianoa, denboraren berrantolaketa egiteko proposatu zen eta horrela sailkatu zituzten denbora neurriak: ďƒź Eguna: Denboraren oinarrizko neurria da. ďƒź Astea: 7 eguneko epea. Gainera egutegia 52 astetan banatzen da. ďƒź Hilabetea: 30 edo 31 eguneko epea, otsaila salbu 28 edo 29 egun dituelarik. Amaitzeko, gure egutegiak urte komun eta bisurtearen artean bereizketa egiten du, hau da, 365 egun eta 366 egun dituzten urteen artean. Urte bisurtea 4 urtean behin ematen da. Zergatik kokatzen dugu urte berriaren lehenengo eguna urtarrilaren 1ean eta ez abenduaren 25ean edo? Julio Zesarrek Egutegi Juliano egitea erabaki zuen. Horrela, hilabeteak urtaroekin sinkronizatzeko ez ziren gehitu edo tartekatu behar, soilik, lau urte bakoitzean aparteko egun bat gehitu behar zen. Hori dela eta, urtearen iraupena 365.25 egunetakoa izango zen. Errealitatean urteak 365.242189 egunak ditu, beraz, beste erreforma txikia egin zuten, Egutegi Gregoriano, hurrengo mendeetan kontraste handirik ez egoteko. Baina, zergatik Julio Zesarrek ez zuen urtarrilaren 1ean neguarekin egokitu? Nahiz eta oraindik ere arrazoia argia ez izan azalpen bat dago: Julio Zesarrek beraren sineskerengatik urte berria ilargi berriarekin hastea erabaki zuen. Kristautasunarekin, data hori mantendu zen tradizioarekin bat zetorrelako. Izan ere, Jesukristo judua zen eta haurrak gizartean erakusten ziren bere erdainkuntzan egunean (jaio eta 8 egun geroago). Jesus jaio zen gaueko

9


Mollé taldea

HH 32

abenduaren 24an (neguko solstizioa) eta urtarrilaren 1ean urte berriaren ospakizuna egingo zen bere erdainkuntza egunarekin bat etorriz. Gaur egun, Gabonak neguko solstizioarekin ez dira bat etortzen, 4 egun lehenago izaten delako, abenduaren 21ean. Egutegi Juliano ez zen zehatza izaten eta beraz, mendeak aurrera joan ahala desberdintasuna egoten zen, gutxi gorabehera 3 egun 400 urte bitartean. Noiz jaio zen Kristo? Kristoren jaiotza noiz izan zen jakiteko, hainbat abiapuntu izan ditugu: Biblia, Erromako enperadoreen gobernu eta ikastetxeetan ikasten dugunaren arabera, hau da, liburuetan agertzen dena:  Bibliari dagokionez, K.a.8.urtean jaio zen.  Kristoren jaiotza kalkulatzean, akats bat egin zen; Erromako enperadoreen gobernuen arabera, Kristo k.a.5. edo 7. urtean jaio zen.  Ikastetxeetan erabiltzen ditugun liburuen arabera, Jesukristo jaio zen urtea hartzen dugu erreferentziatzat, urte hori jotzen baitugu 1. urtetzat. Orduan, esan dezakegu ez dakigula zehatz mehatz kristo noiz jaio zen. Zergatik hilabeteak 12 dira eta asteko egunak 7? Beti izan al da horrela? Antzinako Erroman hilabeteak hamar ziren. Baina Julio Zesarrek berarentzako hilabete bat nahi zuen: Julio (uztaila). Geroago, Augusto enperadoreak ez zuen gutxiago nahi izan eta jarraian beste hilabete bat gehitu zuen: Agosto (abuztua). Hau dela eta, Septiembre (Iraila), bere izenak adierazten duen moduan zazpigarren hilabetea izatetik bederatzigarrenera pasatu zen. Octubre (Urria) 8.netik 10.era; Noviembre (Azaroa) 9.etik 11.era; eta Diciembre (Abendua) 10.etik 12. hilabetera. Egunei dagokionez, Bibliaren arabera Jainkoak Unibertsoa sei alditan sortu zuen eta zazpigarrena atseden hartzeko erabili zuen. Antzinako Juduek astea 7 egunetan banatu zuten, gaur egun bezala. Zeri deitzen diogu bisurtea (urte bisustua)? Zergatik dago? Bisurtea 366 egun irauten duen urtea da, nahiz eta urte arruntak 365 izan. Kasu hau urtean 6 ordu soberan daudelako izaten da, hots, lau urtetan 24 ordu dira, egun oso bat. Hau egutegia sinkronizatuta urte astronomikoarekin eta urtarokoekin egiten da. Urte bisurtea izena, latinetik dator (Bis sextus).

10


Mollé taldea

HH 32

Nola da posible esatea Bilbo 1300. urtean fundatu zela bere fundazio gutunean 1338 urteko data agertzen bada? Izateaz 1300.urtean fundatu zen baina, idatziz, 1338. urtean izan zen. URTAROAK Zein da lehena? Nola deitzen dira? Ezagutzen al duzue beste izenik? Udaberria lehenengo urtaroa da nahiz eta euskarri batzuetan lehenengo urtaroa negua dela esatea. Urtaroak hauexek dira: Udaberria, Uda, Negua eta Udazkena. Urtaroak izendatzeko ez dugu ezagutzen beste izenik. HILABETEAK Zeintzuk dira? Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria, Azaroa eta Abendua. Ba al dakizu nondik datozen izenak?  Urtarrila: jainko Lanorengatik.  Otsaila: Pluton-engatik.  Martxoa: Martetik dator.  Apirila: Afros grekotik dator.  Maiatza: Majorum hitzetik.  Ekaina: junior latinetik dator.  Uztaila: Julio Cesarrek ipini zion izen hau.  Abuztua: Cesar Agusturi homenajea egiten dio izen honek.  Iraila: hasieran zazpigarren hilabetea zen (septem latinetik).  Urria: october hitz latinetik dator.  Azaroa: november latinetik dator.  Abendua: lehen hamargarren hilabetea zenez, decimo hitzetik dator.

11


MollĂŠ taldea

HH 32

5.aktibitatea: Eskolara goaz

1. Ezaugarriak:

Ikastetxearen izena: C.I.P. Las ViĂąas (30 urte baino gehiago du eskolak). Ikastetxearen kokapena: Santurtzi. Hizkuntza eredua: Duela gutxi arte A eredua zuen, baina orain D eredua soilik dago. Eskola eleanitza (gaztelera, ingelesa eta euskara) da. Familien maila sozioekonomikoa: Baxua eta kasu batzuetan oso baxua da. Ikasleen adina: 5 urte. Ikasleen maila: Haur Hezkuntzako 2. zikloko 3.maila. Ikasle kopurua: Gelan 6 neska eta 13 mutil daude. Umeak geletan banatzean bai adina bai sexua kontutan hartzen da baita haiek dituzten arazoak ere. Beharrizan berezirik duen umeak daude? Eskolan badaude umeak beharrizan bereziak dituztenak baina nire klasean konkretuki ez daude. Hala ere, momentu honetan batek logopeda bat behar duen ala ez aztertzen ari gara eta beste bat psikologoarengana joaten da. Aniztasun kulturala: Eskola honetan aniztasun kultural handia dago. Nire gelan konkretuki 3 Errumaniar, Paraguayko ume bat eta ama eta aita nazionalitate desberdina duten umeak ere badaude. 2. Inguruaren ezaguerako arloan:

Liburuak erabiltzen dituzu? Zeintzuk? (Argitaletxeak) Nire gelan liburuak umeen eskura egoten dira. Gelan, ez dugu metodo zehatzik erabiltzen, baizik eta gehien gustatzen zaigun liburua aukeratzen dugu eta hori lantzen dugu. Eskolan hainbat metodo ditugu eta interneten laguntzarekin bilatzen ditugu liburuak ere. Gainera, irakasleen artean koordinatuta gaude liburu eta metodo interesgarriak bilatzeko. Ipuinak erabiltzen dituzu? Zeintzuk? Bai, ipuinak kontatzen ditut. Baina askotan antzezten, berregiten, amaiera desberdinak sortzen, ‌ ahalegintzen naiz. Eskolako webgunean (site-ko artxiboan) ipuinak eskegitzen ditugu eta hortik erabiltzen ditut. Nik beti gaiaren arabera erabiltzen ditut eta tradizionalak gehienbat antzerkigintza egiteko gustuko ditut.

12


Mollé taldea

HH 32

IKT-ak erabiltzen dituzu? Zeintzuk? Bai, pizarra digital interaktiboa (PDI) erabiltzen dugu astean behin eta noizbehinka ordenagailu geletara joaten gara umeek ordenagailuak erabiltzeko. Iaz beste eskola batean lortu nuen ume bakoitzak helbide elektroniko bat sortzea eta hori pauso handi bat izan zen. Gainera, kontutan hartu behar da etxe guztietan agian ordenagailurik edo interneterik ez dagoela. Hauetaz gain beste baliabide motak erabiltzen dituzu? (Inguruan dauden pertsonak klasera eraman …) Eskola honetan berria naiz eta ez da jendea geletara eramaten. Baina beste eskola batzuetan egon naiz lan egiten eta bertan bai erabili ditugu beste baliabide batzuk: bai ikasle ohiak bai irakasle-eskolako ikasleak gelara etortzea, ... Hainbat kasutan gurasoak ere etorri dira antzerki txikiak egitera eta nire ustez oso polita izan da. Inguruari buruzko zein gai dira ohikoenak? Normalean natura (zuhaitzak, orriak, …), kutsadura, garraiobideak (aurrerago landuko ditugu), eguraldia, …. lantzen ditut. Hala ere, birziklapen gaiak eta aniztasunaren gaiak klasean lantzea oso gustuko ditut. Baina gehienetan gai batzuk sortzen dira umeek dituzten kezken inguruan (mutil- laguna edo neska- laguna, nor den politena, …).

3. Denbora kontzeptuak:

Nola lantzen dituzu? ( Metodologia) Nire gelan, zein eguna den, zein eguna izan zen atzo … egunero birpasatzen dugu. Hau da, errutina bat izaten saiatzen naiz. Baina etxeko errutinak ere lantzen ditugu; adibidez, astelehenetan galdetzen dut zer egin duten asteburuan. Zein materiala erabiltzen dituzu? Gehienbat egutegia, abestiak, ipuinak, antzerkiak, laminak, … erabiltzen ditugu umeek denbora zer den ulertzen hasteko. Urtea hilabetearekin batera aurrera joan ahala zer eguraldi egiten duen hilabete horretan aztertzen hasiko gara. Garrantzitsua ikusten duzu umeek denbora ulertzea? Zergatik? Nire ustez, denbora zer den ulertzea ezinbestekoa da; hau da, orain, lehen, gero, … kontzeptuak ondo barneratu behar dituzte.

13


MollĂŠ taldea

HH 32

Klaseko umeek zer motatako aurrezagutzak dituzte? Batzuek badakizkite asteko egunak eta eskolara etortzen direnean gero bazkaldu egingo dutela, berriz eskolara etortzeko ulertzen dute. Beste batzuek, orduak begiratzen dituzte eta ni kontzeptu horiek klasean barneratzen ahalegintzen naiz. Zailtasunak dituztela ikusten duzu? Zeintzuk? Ume batzuek zailtasunak dituztela konturatzen naiz. Baina gehienbat ordutegia barneratzea gehien kostatzen zaiena da. Zein materialekin barneratzen dute hobeto? Beraiek

edukitzen

duten

materialarekin

hobeto

barneratzen

dute.

Baina

egutegiarekin berehala ulertzen dutela esan behar dut. Nire ustez, egutegia denborak eta lantzeko oso ona da.

4. Baliabide elektronikoak:

Zein baliabide elektroniko daude klasean? Gelan ordenagailua eta gutxi barru PDI bat egongo da. Astean behin, lehen esan dudan moduan, ordenagailu gelara joaten gara eta hor notebook programa erabiltzen dugu. Gehienbat, ordenagailua pelikulak ikusteko eta musika entzuteko erabiltzen dugu. Nik, irakasle bezala gelako ordenagailua informazioa bilatzeko ere erabiltzen dut. Nolakoak dira? (Deskribapena) Baliabideen arabera batzuk berriak dira eta beste batzuk zaharrak. Gelan dagoen ordenagailua gehienetan taldeka erabiltzen dugu, PDI banaka erabiltzen dute eta ordenagailu gelara joaten garenean binaka esertzen dira. Baliabide hauek taldeka lan egiteko batzuetan ez dira oso egokiak baina hori da dagoena eta konformatu behar gara. Nire ustez, baliabide elektroniko gehiago erabili behar dira hala ere, dagoena erdaraz dago eta guztia itzultzea zaila da. Zein garrantzia ematen diozu bakoitzari? (Balorazioa) Nire aburuz, ez diegu behar beste garrantzirik ematen. Hemendik aurrera jarraituko dugu eskuz idazten baina nik uste dut teknologiak gehiago erabili behar ditugula gure onerako baitira. Gainera, haurrei dagokienez arreta eta interesa areagotzeko eta talde lanetan aritzeko baliogarriak izaten dira.

14


MollĂŠ taldea

HH 32

Irakasleari elkarrizketa egin ostean gure hausnarketa egin dugu. Hausnarketan sakondu baino lehen, elkarrizketa egiterakoan oso gustura egon garela esan behar dugu eta horrek irakasleak gurekiko izan duen jarrera baikorrari esker izan da. Irakasleari elkarrizketa egin eta gero, harrituta gelditu gara irakasleak IKTei buruz zekien informazio mordoagatik. Izan ere, ez genuen espero Haur Hezkuntzako irakaslea izanik IKTekin duen erlazio estua izatea. Irakaslearen jarrera hasieratik oso baikorra izan zen eta hori gure onurako izan zen, izandako zalantza guztiak argitu zizkigulako. Gainera, aipatu beharra daukagu gaur egun eskoletan teknologia berriek izugarrizko eragina dutela eta konturatu gara irakasleak haietara moldatu behar direla. Interesagarri iruditu zitzaigun bere klaseak aurrera eramateko metodologia; hau da, ez du inolako gidoirik jarraitzen eta haurren erritmoak errespetatzen ditu. Gainera, errutinak landu arren, egunero gauza bera ez lantzeko ariketa desberdinak proposatzen dizkie. Adibidez, egutegia lantzeko, egun batean haur guztiek alfonbran eserita birpasatuko dute eta hurrengo egunean, aldiz, bakoitzak bere egutegian atzoko eguna marraztuko du. Era horretan, egutegiaz gain, baloreak ere barneratuko dituzte. Gehitzeko esan beharra dugu, klaseak emateko hainbat baliabide eta teknika desberdinez baliatzen dela eta nahiko ideia berriak izaten dituela. Izan ere, hori ezinbestekoa da hezkuntza sisteman aldaketak emateko. Irakasleak azaldu zigun bezala, denboraren kontzeptua lantzeko, ipuin tradizionalak, fitxak edota antzerkien antzezpenak erabiltzen

saiatzen

da. Adibidez, antzerkiekin haurrak ekintzen

protagonistak sentiarazten dira eta denbora ulertzen hasiko dira, hala nola, oraina eta lehena. Amaitzeko esan behar dugu, elkarrizketa hau egitea baliagarria izan zaigula IKTak gaur egungo eskoletan duten eragina ikusteko eta aldi berean, irakaslearen esperientzia ezagutzeko. Azken honekin, konturatu gara haurrek gauzak hobeto barneratzeko ezin dugula errutinan erori behar eta beti proiektu berriak bilatu behar ditugula.

15


Mollé taldea

HH 32

6.aktibitatea: Adituen informazioa

Ikaslearen izena eta abizenak: Patricia Miguens eta Joana Ollé Entregatzeko data: 2012-10-16

Zer irakurri duzu? Cristofol A. Trepat, P. (1998). “El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales”. Grao. 47-66 orr.: Enseñanza y aprendizaje del tiempo. Reflexiones didácticas generales.

Testuaren analisi orokorra: • Sarrera: -

Eskolan eredu didaktikoa egiteko bi informazio erabili behar ditugu: informazio epistemologikoa (denbora historiko eta kronologiko kontzeptuen ezagutza) eta informazio psikologikoa (umeen garapena kontuan hartu).

• Zer esanahi dauka zientzia sozialetan denbora irakastea? -

Denbora kronologikoa programatzean, diseinatzean eta ekintzak planteatzean oinarritzen da. Horrela, ikasleak pixkanaka- pixkanaka kontzeptuak barneratuko ditu.

-

Ekintzak: praktikak jarraituak eta etengabekoak izan behar dira iragana eta etorkizunaren artean (aditzaren denbora, erlojuen erabilpena, …). Geroago, DBHn gaitasun ekintza matematikoak egiteko (mendeak, …)

-

Denbora kronologikoa denbora historikoarekin bat etortzen da (gertaeren jarraipena, … )

Nola irakasten da denbora zientzia sozialetan? -

Zikloen artean kontzeptu eta jokabideen jarraikortasun eza dago. Hori dela eta, egungo gazteek denbora historikoa gogoratzeko zailtasunak dituzte.

-

Ohizko programazioetan dagoen denbora etena: o

Ikasleak ezin izango ditu denborazko kategoriak ikasi astean edo hamabost

16


MollĂŠ taldea

HH 32

egunetan ez baditu birpasatzen. o

Denbora historikoa 5-6 urtetatik ikasi behar da eta Haur Hezkuntzako hirugarren zikloan hiru unitate didaktikoak izan beharko ditu. DBH eta Batxilergoan jarraikortasun iraunkorra izan beharko du.

-

Jarraikortasun eza jokabideetan: o

Denbora kronologiko eta historikoa ikasteko prozesu luzea denez behin eta berriz azaldu behar da, hau da, unitate eta kurtso desberdinetan.

•

Denboraren ikaskuntza zientzia sozialetan: psikologiako ekarpenak -

Teoria klasikoak: o

Piaget: haurrak denbora 3 etapa nagusitan ulertzen du: bizitako denboraren estadioa (bizitako esperientzia zehatzak), hautemate denboraren estadio eta egite denboraren estadioa. Bizi izandakoarengandik hautemate denborara igarotzen dira eta azkenik, hautemate horretan egite denbora eskuratuko dute.

o

Denboraren ikaskuntza espazioaren ikaskuntza baino geroago ematen da.

o

Denborazko kategoriak ekintzak egituratu behar ditu, hiru ataletan banatuta daudenak:

identifikazioa

edo

esperientzia

(bizitakoa),

deszentrazioa

(haurren bizitako esperientziak eta beste pertsonen arteko edo objektuen arteko harremana izatea) eta hedadura (haurrari bizitako esperientziatik hautematera pasatzea eta hortik denboraren kontzeptura). -

Teoria klasikoen aldaketak: Antonio Calvani: o

Haurrak denbora eta espazioaren nozioak bereganatzea oso garrantzitsua da.

o

Historia irakatsi ahal zaie 5 urteko umeei. Calvani

o

Denbora eta espazioaren ikerketak egin dira, umeen ulermena ikusteko. Historia irakatsi ahal zaie 8 urteko umeei. Piaget

o

Calvani eta Piageten ideiak kontraesankorrak dira.

o

Kontaketaren egitura sinplea bada umeek eraikitzerakoan arazo gutxiago edukiko dute.

o

Umearen arazoa ez da historia ondo ala txarto ulertzea baizik eta irakaslearen azalpena eta egitura egokia ez izatea.

o

Bi atal bereizten ditu: Oroimen familiarra eta prehistoria.

o

Oroimen familiarraren barruan, denbora ondo menperatzeko baliabide

17


Mollé taldea

HH 32

desberdinak erabili (aitona-amona, teknologia-berriak, abizenak, kaleak, …) o

Prehistoria: denbora ondo menperatzeko (gizakiak baino lehen nor zegoen?, antzinako argazkiak, …)

o

Historiaren denbora eta ideia garrantzitsuak bereizten eta jakiten Lehen Hezkuntzara pasatuko dira.

o

Umeek daukaten ideiarekin gauza berriak ikasten dituzte.

o

Irudimena tresna moduan erabiltzea.

o

Denboraren ideiarekin batera historiarekin lotura egitea (orain dela asko, orain dela urte asko, bazen behin, …) Egan-Calvani

Iruzkin kritikoa: Testua irakurri ostean, hainbat ideia eta kontzeptu berriak ikasi ditugula konturatu gara. Lehenengo eta behin, orain arte eskolan denbora eta espazioa azaltzeko erabilitako metodoak egokienak ez direla izan ikasi dugu, hau da, kurtso batetik bestera jarraikortasun eza dagoenez haurrek ez dituzte kontzeptuak barneratzen. Horren ondorioz, ezagutza maila baxua dute ideia guztiak nahastuta dauzkatelako. Honen aurrean, ikasleak kontzeptuak barnera ditzan irakasleak azaldu behar dizkio bere errealitatera hurbilduz, adibidez, bere aiton- amonei buruz hitz egitea eta gertaera historikoekin lotzea, … Hori horrela izanda, haurrak bere bizitako esperientziatik ikasiko du eta denbora eta espazioaren errealitatea hauteman izango du. Horrela eta irudimenarekin batera ikasitakoa ulertzeko gai izango da. Gure ustez, irakasleak kontzeptu guztiak haurraren errealitatera hurbildu beharko lituzke, haurrak garapen on bat izan eta pixkanaka- pixkanaka ezagutzak barnera ditzan. Gainera, irakasleak ezagutzak adostu beharko dituela pentsatzen dugu jarraikortasuna egoteko eta haurrak kontzeptuak eta jakintzak ez galtzeko.

18


Mollé taldea

HH 32

Ikaslearen izena eta abizenak: Maialen Molina, Maria Madrazo eta Sandra Martin Entregatzeko data: 2012-10-16

Zer irakurri duzu? Pozo, I. (1985) “El niño y la historia” Madrid, Servicio de Publicaciones del MEC

Testuaren analisi orokorra: Sarrera: -

Historia hirien memoria da, historiarik gabe ezingo genuke bizi garen momentua ulertu. Historia bai klasean bai kalean ikasten da.

-

Historia ondo ulertzeko denboraren eta zientzia sozialen kontzeptuak ondo barneratu behar dira.

-

Gure denbora pertsonala, bizi ditugun esperientzietan oinarritzen da, gure urtebetetzeak, …

-

Historiako denboran sartu baino lehen umeak inguruan dituen pertsonak, objektuak, … barneratu behar ditu denboraren kontzeptua ulertzeko. Denboraren nozioak:

-

Umeentzat denbora bere aktibitateei lotuta dago, denbora beraientzat etena da, beraien aktibitateak jarraituak dira.

-

Sistema kuantitatiboari esker baino haurra denbora jarraitua, abstraktua eta kuantitatiboa dela ulertzeko gai izango da. Lehen garapena:

-

Umeak izaten duen lehen esperientzia denboraren inguruan elikadurarekin erlazionatuta dago.

-

4-5 hilabeteekin hasten da bere ekintzetan oinarrituz, oraina eta geroa desberdintzen.

-

Urte batekin serie hauek orekatzen dira, umea erraztasunez aurreratzen da bizi izan dituen edo bere inguruan gertatutako esperientzietan oinarrituz. Serie hauek oraindik, objektiboak dira. Ekintzak lehenaldian, orainaldian eta etorkizunean kokatzen dira, nahiz eta oraindik oso nahasiak egon eta guztiak umeari “ni”-ari erreferentzia egin.

-

2 urteko umeek aurreikus ditzakete etorkizun gertuak. Ulertzen hasten dira

19


MollĂŠ taldea

HH 32

lehenaldia, orainaldia eta etorkizuna, baina barruko egiturarik gabe. -

4-5 urterekin hasten da denboraren barneko egituraketa. Umeek gaitasuna dute gauzak bai lehenaldian bai etorkizunean ordenatzeko.

-

5 urteko ume batek adina altueraren arabera ulertzen du. Denbora ez da abstraktua, umearen inguruan gertatzen diren ekintzetan oinarrituta dagoelako. Hau da, 5 urteko haurrek oraindik denbora eta espazioa nahasten dituzte. Denbora konbentzionala:

-

Gizartean erabiltzen ditugun sistemak (ordua, egutegia, ‌) oso konplexuak dira, horregatik umeek ulertzeko oso zailak dira gaitasun kognitiboa garatu arte.

-

2-3 urterekin egunero egiten diren gauzen denbora tartea ulertzen hasten dira.

-

4-5 urterekin egunero egiten diren ekintzak, sekuentzia ordenatuak direla ulertzen dute (jaiki, jan, jantzi, ‌), baina oraindik sekuentzi zabalekin (astea, ikasturtea) zailtasunak izaten dituzte.

-

7 urterekin memoriaz ikasten dute, denboraren sistemak, asteko egunak adib. Sistema hauek eteneko errealitateak dira.

-

7-8 urterekin denborako gaitasunak barneratzen doaz. Erlojua erabiltzen dute. Ziklo zabalak ulertzen hasten dira, baina gaitasun hauek mugatuta daude. Oraindik denbora abstraktua dela pentsatzen dute.

-

12-14 urterekin denborako gaitasunak guztiz barneratzen dituzte, nahiz eta zenbait puntu ulertu ez; adib., argiaren abiadura.

-

Denbora ulertzeko hainbat kontzeptu eta sistemak barneratu behar dira, non interakzioan garatzen diren. Kronologia:

-

Historiaren metrika da. Gertakari edo prozesu historiko baten iraupena, gertakariaren edo prozesua hasten denetik amaitu arteko tartea da.

-

Zenbat urte iraun diren gizakiaren agerpenetik orain arte galdera egitean adib., 5-6 urtekoek ez dute erantzuna zehatzik emango ez baitute denbora historikoaren errepresentaziorik. 11 urtekoek errepresentazio zehatzagoa dute baina oraindik erantzunak 3000-10000 urte bitartean egongo dira. 12 urte izanik, aldiz, denbora historiakoa kontrolatzen hasiko dira.

-

Kronologiaren kontuarekin, haurrek hainbat arazo izaten dituzte. Alde batetik, denbora izaera abstraktua da eta zailtasun handiak izaten dituzte eta bestetik, denborazko unitate historiko bat koordinatzea kostatzen zaie.

-

Haurrek data multzo asko barnera dezakete baina ez dira gai izango sistema komun batean integratzeko 14- 15 urte izan arte. Adibidez, 12-13 urterekin ez

20


MollĂŠ taldea

HH 32

dute ulertuko K.a eta K. o benetako esanahia. Segida kausala: -

Haurra akzioen eta sentsazioen gaineko ezagutzaren bitartez gai da kausak efektua dakarrela ulertzeko. 3 urtera arte, nozio hau eremu sinbolikoan garatu egiten da baina nahiko mugatuta. Gainera, ekintza ezagunen aurrean ez dira gai izaten geroagoko ondorioak imajinatzeko. Denborazko jarraitasuna.

-

Historia herri baten iraganeko memoria da.

-

Hainbateko informazio nahasteei aurre egin behar diete; denbora historikoa jarraitua da eta aldaketa soziala, aldiz, etena. Etnozentrismoak galarazi egiten digu beste gizarteek dituzten diferentziak ulertzea. Azkenik, aipatzekoa da ikaskuntzan beharrezkoa dela baloreen sistema transmititzea.

-

Eliseo Reclus: “Historia denboraren geografia da eta geografia, aldiz, historiaren espazioa� Ezagutza historikoaren beste alderdik:

-

Historiaren jakintza garatu dezan, denbora kontzeptua menperatzea, arrazoi ulerkuntza, pentsamendu zientifikoa edo formala eta erlatibismo historikoa gauzatu behar dira.

-

Iritzi pertsonala alde batera utzita eta ulermen- arazoez galdetuz gero, pentsamendu formala sortzen da.

-

Historiako gertakizunei buruz hainbat azalpen daudenez, erlatibismo historikoa garatu behar da, hots, iritzi eta datu ezberdinak interpretatzea.

-

Historiari buruz dauden azalpen eta teoriak ezberdinak ezagutuz, ideologia desberdinak errespetatuko dituzte eta tolerantziarako bidean heziko dira. Historiaren garapen kognitibo eta ikaskuntza:

-

Garapena eta ikaskuntza bata bestearen menpe daude.

-

Irakasle eta ikasleen arteko harremana norabide bakarrekoa izatetik dialektika izatera pasatu behar da, hots, haurren ezagutzetatik hasita, arazoei irtenbideak bilatzen amaituz.

-

Eskolen metodologia eta edukiak aldatu behar dira, kronologia- programak alde batera utziz eta adimen- jarduerak gauzatuz.

-

Proposamena, ikasleek historiaren gaiak lehenengoz analizatzea, alderatzea eta ondorioak ateratzea da. Horrela bakoitzaren egiak ekoiztuko dira. Ondoren interesa areagotuko da iragana ikasiz orainaldia ulertzeko helburuarekin.

21


MollĂŠ taldea

HH 32

Iruzkin kritikoa: Umeek historiaren ezagutzak barneratzeko denboraren menperatzea beharrezkoa dute. Denboraren menperaketa hau, jaiotzen direnetik 14 urte arte garatzen da. Izan ere, denborarekin izaten duten lehen esperientzia jateko orduei dagokie. Denbora, programa kronologikoekin lotuta dago, bai eskolan bai etxean. Horregatik, garrantzitsu iruditzen zaigu Haur Hezkuntzatik denboraren kontzeptua lantzen hastea. Eskolan umeek gehienetan, historia menperatzeko zailtasunak dituzte. Historian gertakizun guztiak denborari guztiz lotuta daude eta txikiak direnean oraindik ez dira gai izaten bi aro desberdineko gertakizunak elkar erlazionatzeko. Izan ere, normalean haurrek denbora abstraktuekin, hau da, prozesu luzeak, epeak, ... zailtasunak izaten dituzte. Data zehatzekin, aldiz, erraztasun handiagoa izaten dute. Hezkuntza sistemaren aldaketa beharrezkoa dela uste dugu, ikasleek parte hartze aktiboa izateko, jarduera intelektualak sortzeko (konparaketak, ondorioak...) eta era horretan haurrak bere ekintzaren protagonista ez denean denboraren kontzeptua momentu guztietan erabiltzen duela kontzientea izateko. Horrela ere, egozentrismoa desagertzen hasiko da. Laburbilduz, Pozoren idatzia irakurrita eta aztertzean puntu oso garrantzitsu bat aipatu behar dugu, denbora eta espazioa barneratzea ezinbestekoa dela historia barneratzeko. Nahiz eta azkenean, 7 urtetik aurrera ume gehienek memoristika erabili momentu historikoak ikasteko.

22


Mollé taldea

HH 32

Ikaslearen izena eta abizenak: Itziar Mena Entregatzeko data: 2012-10-16

Zer irakurri duzu? Miralles Martínez, P; Rivero Gracia, P. (2012). “Propuestas de innovación para la enseñanza de la historia en Educación Infantil” REIFOP, 15 (1), 81-90. (Enlace web: http//www.aufop.com)

Testuaren analisi orokorra: Historiaren presentzia HHko curriculumean -

Historia ez da curriculumean agertzen eduki zehatz moduan, beste herrialde europar batzuetan gertatzen den moduan.

-

Historia HHko bigarren zikloko curriculumaren hiru eremuekin erlazionatu daiteke; izan ere, identitatearen eraikuntzarako lagungarria da, ingurua ezagutzen

laguntzen

du

eta

komunikazio

eta

errepresentazio

forma

ezberdinekin lan egitea inplikatzen du. -

Historia ez da curriculumean aipatzen, psikologia ebolutiboaren ondorioz, esaten zuelako denbora historikoa ulertzeko arrazonamendu formal eta abstraktua behar zela eta ume hain txikiek ez zutela.

Posiblea da historia irakastea HHn? -

Historia 3 eremuetan irakatsi daiteke. Alde batetik, denboraren ikasketan, bestetik eduki historikoen ikasketan eta azkenik, ikerketa historikoekin loturiko prozeduren ikasketan.

-

Cooperrek proposatutakoekin erlazionatu: denbora eta aldaketa kontzeptuak ulertu, iragana interpretatu eta iturri historikoetatik informazioa deduzitu.

-

Hernandezek dio ulermena hobetzeko metodo egokia aukeratu behar dela, hala nola, iraganeko objektuak erabiliz, museo bat sortuz, museoetara joanez, …

Historiaren ikasketa eta ikaskuntza prozesurako estrategia metodologikoak HHn -

Beharrezkoa da lan egingo ditugun edukiei buruz umeek dituzten aurretiko ezagutzak kontuan hartzea.

-

Estrategia metodologiko batzuk beharrezkoak dira: 

Ikasketa esanguratsua izan behar da.

23


Mollé taldea

HH 32

Curriculumaren eremu guztiak integratzen dituen lana izan behar da.

Parte hartzea eta inplikazioa egon behar dira.

Oinarri moduan umeen interesak kontuan hartu behar dira.

Hurbiltze ludikoa eman behar da.

Erlazioen eta asoziazioen sustapena eman behar da.

Narrazioa eta irudiak garrantzia daukate.

Esperientzia hurbilak kontuan hartu behar dira.

Errekurtso eta material motibagarriak erabili behar dira.

Familiak eta umeak protagonismoa izan behar dute.

-

Irakaslearen papera ikaskuntza erraztea izango da.

-

Ikaslearen

papera

bere

ikaskuntzaren

protagonista

izatea

da,

esperimentazioaren bidez. HHn historia ikasteko proposamenak -

Narrazioa historikoak o

Umearen esperientzia zuzenetik urrun dauden denbora, leku eta pertsonei buruz ikasten laguntzen du.

o

Irudimena tresna ona da eta horrela, narrazioak, mitologia, … erabili daitezke.

-

Gizartearen hurbileko ondareak aurkitu o

Historiaren ikaskuntzarako museoetara joatea lagungarria da, iraganeko objektuekin harreman zuzena ematen delako.

o

Cuencak dio bisita ez dela ludikoa bakarrik izan behar, aktibitate batzuk ere izan behar dituela:  Objektuaren ezagutza fisikoari eta sentsorialari hurbilketa.  Bere funtzio praktikoaren aurkikuntza.  Ingurunearen aurkikuntza.  Objektua analogoekin duen erlazioa.  Bere esanahi estetikoa, sinbolikoa eta ikonografikoa bilatu.

-

Ikasleriaren sorkuntzak potentziatu o

Emandako informazio baten bidez, umeak errekurtsoak sortu behar ditu edo horrekin erlazionatutako objektuak ere bai. Honek, inplikazioa areagotuko du, hausnarketara bideratu eta gauzak errazago barneratuko dira.

o

Hainbat adibide edo modu daude. Hala nola, tailer didaktikoen ondoren eskulanak egitea, narrazioen ondoren umeak ipuin bat sortzen laguntzea,

24


Mollé taldea

HH 32

esposizioak edo “museo gelak” egitea, … -

Dramatizazio edo adierazpen historikoetan parte hartu o

Umeentzako jokoa suposatzen du eta aldi berean iraganeko pertsonekin enpatia sortzeko baliogarria da. Hau eskolan egin daiteke; adibidez, inauterietan.

-

Historia ikertu o

Proposamen bat historia pertsonala ikertzea izango litzateke, hala nola, umeek argazkiak edo objektuak eramanez, … eta familiaren laguntzaz.

o

Ikerketa arkeologikoa ere ideia bat izango litzateke. Kasu honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek ere parte hartu ohi dute, baita irakasleak ere. Orduan, umeek egin behar dutena objektuak lurretik ateratzea eta hauek aztertzea da.

-

Lana proiektuka o

Kilpatrickek proiektuka lan egiterako orduan hainbat printzipio kontuan hartzen ditu:  Ikasteko gaia aukeratu.  Gaiari buruzko ezagutzak eman.

o

Bi galdera planteatu behar ditugu: Zer dakigu? Zer egingo dugu gehiago jakiteko?

o

Horrela, geure bizitza hobeto ulertuko eta baloratuko dugu, iraganeko gauzen azalpenak bilatuz.

-

Ondorioak o

Metodologia, eduki eta prozedura egokiak aukeratu behar dira, hainbat aktibitateren bidez umeak historia ulertzeko. Horien artean, narrazio historikoak, bisitak, dramatizazioak, proiektuak, …

Iruzkin kritikoa: Argi dago historiak garrantzia duela HHn lantzerako orduan. Izan ere, barnean hartzen ditu denboraren ikasketa eta eduki historikoak eta hauek umeentzako beharrezkoak eta erabilgarriak dira. Aldi berean, haurrek modu entretenigarri batean uler dezakete denboraren kontzeptua, teatroak eginez, edota mozorrotuz, … Hori horrela izanda, autonomia izaten ikasteaz aparte, kultura desberdinak ezagutuko dituzte baita gaur egungo ingurua hobeto ulertuko dute ere. Hau guztia, esperimentazioaren bidez egitea garrantzitsua ikusten dugu baita proiektuen bidez, erantzun positiboak izan dituela ikusita.

25


Mollé taldea

HH 32

Ikaslearen izena eta abizenak: Batirtze Montalbán Entregatzeko data: 2012-10-16

Zer irakurri duzu? Serra, J.A. (1997) “La orientación en los primeros cursos de primaria”. 28-44orr.

Testuaren analisi orokorra:

Joseba Antoni Serrak testu honetan aztertzen du nola landu den eta nola landu behar den denboraren orientazioa Lehen Hezkuntzetako hasierako urratsetan, gehienbat. Testuaren ideia nagusiak bertan aurkitu ahal ditugu hainbat multzotan banatuta. Sarrera: -

Aitzinean curriculumetatik umeek zuten gaitasuna sormenerako baztertuta zegoen (pedagogia psikologiaren menpe).

-

Piagetek eta jarraitzaileen arabera historiaren irakaskuntza 12 urtetik aurrera egin behar zen momentu honetan gai direlako abstraktuak diren ezagutzak ulertzeko.

-

Gaur egun, hainbatek txikitatik historiaren kontzeptuak irakatsi behar direla defendatzen dute (psikologia pedagogiaren menpe). Denboraren orientazioa:

-

Umeek denboraren aurkikuntza analitikoa lortzeko bost faseetatik pasatu behar dute.

-

Bigarrena, denboraren orientazioaren kontzientzia lortzea da, hain zuzen.

-

Denboraren orientazioa hasieran behin eta berriz gertatzen diren denborazko gertaerekin harremanetan dago.

-

Jarraian, gertakari horiek orainaldiarekin lotzen dituzte. Hezkuntza jarduera:

-

Eskolaren helburuak bi dira: alde batetik umeak ulertzea denboraren erreferentea bere mundutik kanpo egon daitekeela.

-

Bestetik, lehenaldia eta etorkizuna ahal den neurrian zenbat eta urrunago

26


MollĂŠ taldea

HH 32

luzatzea. -

Irakasleek helburu hauetan lagundu behar dute. Denboraren orientazioa eskuratzeko ikaste ekintzak:

-

Irakaskuntza planifikatzeko komenigarria da denboraren orientaziorako hainbat ekintza programatzea: o

Denborazko mailak aplikatzea. Adibidez, paisaia beraren hiru argazki behatu baina denbora desberdinetakoak eta taldean ahoz komentatu ikusitakoa.

o

Denboraren kronologia eta errepresentazio ikonikoa. Besteak beste, friso kronologiko batean alde batean antzinako hiru lanbideen izenak eta marrazkiak ipini eta bestean oraingoak.

o

Oinarrizko iturrien erabilera. Adibidez, antzinako eta gaur egungo lanabesen desberdintasunak ahoz komentatu.

o

Bigarren iturrien erabilera. Esate baterako, antzinako argazki baten zatiak moztu eta atera gero, umeek beraiek bakarrik kokatzeko.

o

Kausa-efektuaren erlazioa.

o

Hiztegi historikoaren erabilera eta eskurapena. Besteak beste, antzinako lanak, horien lanabesak eta izenak lotu.

Iruzkin kritikoa: Testu hau oso aberasgarria izan da adierazten duelako nola landu denbora gelaren barruan gauza askoren artean; hau da, irakasleentzat laguntza bat da abiapuntu bat izateko. Hala ere, gure ustez, testu honetan agertzen diren praktikak Haur Hezkuntzako gelan lantzeko ez dira egokiak. Gehienak, irakurtzeko edo idazteko izaten dira eta Haur Hezkuntzan dauden umeek oraindik ez dituzte gaitasun horiek. Ikasitako gauzen artean gehien geratu zaiguna izan da nola umeei lagundu behar zaien lehenaldia eta etorkizuna ahal den neurrian zenbat eta urrunago luzatzen baina baita ulertu behar dute denboraren erreferentea egon daitekeela beraien mundutik kanpo ere.

27


MollĂŠ taldea

HH 32

7.aktibitatea: Material azterketa

Fitxa teknikoa: Titulua: Zer ordu da, Kroko? (Jatorrizko titulua: Toc, toc, Mr. Croc) Egilea: Jo Lodge eta itzulpena Naroa Ogando. Editoriala: Ibaizabal. Tokia eta urtea: 2007 Euskarria: Liburua.

Deskripzioa: Gaia: Liburu honetan denboraketa lantzen da, hain zuzen ere, orduak baita ordu konkretu hauetan egiten diren jarduerak ere; adibidez, 9:00etan esnatzea edo 10:00etan gosaltzea. Edukia: Denborazko kontzeptuaren barruan, erritmoan kokatzen gara. Erritmoaren barruan aspektu sozialean, hau da, liburuan lantzen diren jarduerak ohituretan edo errutinetan oinarritzen dira. Nori zuzendua: Uste dugu, 2 urte baino gehiago dituzten haurrentzat zuzenduta dagoela. Baina ume hauek irakurtzeko noski heldu baten laguntza behar dute. Nola erabiltzen da? 2 urteko ume batek oraindik irakurtzen ez dakienez, liburuaren marrazkiak ikusi eta mugitu ahal ditu. Gainera, heldu baten laguntzarekin liburuaren historia entzun dezake. Bestetik, irakurri ahal duen beste ume batek, liburua bere osotasunean erabili ahal izango du. Ilustrazioa eta testua: Liburuan ikus daitekeen moduan, alde batetik testua agertzen da eta beste aldetik marrazkiak. Letra handia da eta marrazki biziak nabarmentzen dira. Horrez gain, mezua laburra eta errepikakorra da eta sekuentziak kolore desberdinekin markatzen dira.

28


MollĂŠ taldea

HH 32

Analisia: Helburu didaktikoa edo ludikoa? Gure ustez, bai helburu didaktikoa bai ludikoa betetzen dira. Hala ere, urtearen arabera, helburua desberdina da; hau da, 2-3 urteko umeentzat gehienbat ludikoa da oraindik irakurtzen ez dakitelako eta denboraren kontzeptua menperatzen ez dutelako. 6 urteko haurrentzat, aldiz, helburua didaktikoagoa izango da, batez ere, adin honekin irakurtzen hasten direlako eta sekuentziak eta denbora hobeto ulertzen dituztelako. Zein da ikaslearen papera? Ikaslearen papera aktiboa da. Alde batetik, irakurri edo entzun ahal duelako, bestetik, liburuarekin jolasten duelako. Baina, gaineratu beharra daukagu, urtearen arabera paper aktibo hori aldatzen dela; 2-3 urterekin ez da hain aktiboagoa 6 urterekin konparatuz. Izan ere, helduagoak izanda, jarduera autonomia handiagoarekin lantzen dute. Zein da irakaslearen papera? Ume txikiekin lantzerako orduan irakaslearen papera aktiboa da, izan ere, testua irakurri eta aurkeztu behar dielako. 6 urtekoekin aldiz, bere papera pasiboagoa izango da, umeak behatu behar dituelako, bera jardueraren protagonista izango ez delako. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitu dira? Material hau erabili ahal izango dute bakoitzak dituen premia berezien arabera. Aniztasuna (kulturala, soziala, generoa‌) kontuan hartzen du? Liburu hau genero gabea da, izan ere, bere protagonista animalia delako, krokodiloa. Kulturari begira, esan dezakegu kultur aniztasunik ez dagoela, liburuko gertakizunek ez dute kultur bereziren bat zehazten. Gainera, ikusten dugu liburua mendebaldeko kulturan oinarritzen dela.

Azken iritzia: Zelan ikusten duzu? Ipuina aztertzean konturatu gara errutinetan oinarritzen dela baina umeen ikuspuntutik aztertzean, umeek ez diotela bere atentzioa erlojuari jarriko pentsatzen dugu; hau da, umeek animazioekin jolastuko dutela uste dugu. Hala eta guztiz ere, liburu honek errutinak denborarekin erlazionatzeko balio du. Halaber, denbora

29


MollĂŠ taldea

HH 32

egokitzapenean gaudenean, egokia iruditzen zaigu baliabide hau erabiltzea, izan ere, umeek jarduerak denborarekin lotuko dituztelako. Beraz, ume txikiekin erabiltzeko nahiko egokia da ahoan sartzeko zati txikirik ez duelako eta liburuaren orriak nahiko zurrunak direnez ez dago apurtzeko arrisku handirik. Erabiliko zenuke gelan? Zergatik? Denbora irakastea helburua daukan arren, ez genuke erabiliko. Gure ustez, haurrek bakarka erabiltzerako orduan arreta gehiena jolasean gauzatuko dute eta hori ez dago txarto baina gehienbat liburu honekin denboraren kontzeptua landu nahi da. Hala ere, ondo ikusten dugu erabiltzea irakasleak ipuina kontatuko balu eta haurrekin denbora kontzeptuaren inguruan komunikazioa izango balu. Horrekin, esan dugun moduan, umeak hasiko dira errutinak denborarekin erlazionatzen.

30


MollĂŠ taldea

HH 32

8.aktibitatea: Baliabideak sarean

Ingurune eta Gizarte Zientzien proiektuarekin jarraitzeko, gaur IKTko klasean zortzigarren aktibitatea egin dugu. Hau da, Deliciouseko web gunean kontu bat sortu dugu. Kontuaren izena, seirakbat da eta password-rra, haurhezkuntza. Delicious, webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da. Klasikoki arakatzailean gordetzen ziren markatzaileak gehitzeko aukera ematen du baita folksonomiak izendatutako etiketatzesistema batekin kategorizatzeko ere (etiketak, tag-ak). Webguneak gordetzeaz aparte, Deliciousak beste erabiltzaile batzuekin informazioa partekatzeko aukera ematen du, eta zenbatek duten esteka bat beren markatzaileetan zehazteko ere bai. Gure kontua behin sortuta, gizarteko gaiari (AndereĂąo zer egingo dugu bazkaldu ala afaldu?) buruzko web guneak bilatzen hasi gara baita gure ustez haurrekin edonolako ikasgaiak lantzeko interesgarriak diren web guneak ere. Esan beharra daukagu, denborazko web-guneaz aparte, afaria eta bazkaria lantzen diren orrialdeak ere aurkitu ditugula. Baina Deliciousen, 8-10 orrialde sartu behar genituenez azkenean Haur Hezkuntzan erabili ahal diren web-guneak sartu ditugu. Guztira hamar web gune bilatu ditugu, hala ere, orrialde egokienak aukeratzea asko kostatu egin zaigu. Izan ere, Haur Hezkuntzako umeekin oraindik ez dugu oso argi zer nolako baliabide teknologiko berriak erabili. Interneten arakatzen denbora eman ondoren, hauek izan dira aukeratu ditugun helbide elektronikoak: http://www.oswego.org/ocsd-web/games/Mathmagician/cathymath.html http://lolacas.wordpress.com/category/haur-hezkuntza/ http://irati.pnte.cfnavarra.es/multiblog/aescalad/category/haur-hezkuntzaeducacion-infantil/ http://tresnadigitalak.blogspot.com.es/search/label/Agrega#uds-search-resul... http://es.wikipedia.org/wiki/Situaci%C3%B3n_de_compromiso_espacio-tiempo http://guregelatxoa.wikispaces.com/Ohiturak+eta+errutinak http://blog.pequejuegos.com/la-hora-comer-un-momento-divertido/ http://conteni2.educarex.es/mats/11372/contenido/index2.html http://sosmaternidad.com/n/378/como-ensenar-los-conceptos-temporales-a-losninos.html http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/denboraeta-espazioa-lantzeko.html

31


MollĂŠ taldea

HH 32

Hamar helbide hauetatik, hirugarrena aukeratu dugu, hau da, matematikako ikasgaia lantzen duena. Izan ere, irakasleak nahiko libre utzi digu orrialdeak aukeratzeko orduan eta aukeratutako web gunea matematika haurrekin lantzeko oso egokia dela uste dugu, nahiz eta gu Haur Hezkuntzako haurretan zentratu Lehen Hezkuntzako

haurrekin

lantzeko

dira.

Gainera,

matematikak

haurrentzako

erabilgarriak dira, eguneroko bizitzarekin erlazionatzen hasteko, pentsamendu logikoa garatzeko, ‌ Bertan dagoen material multimedia ingelesez dago baina oso erraz ulertzen da. Gainera, marrazkiak agertzen direnez, ariketak bereiztea oso erraza da. Diseinuari dagokionez, argi dago ikasle gazteentzat eginda dagoela letra handia delako eta marrazkiak daudelako. Lau ariketa mota daude: batuketak, kenketak, zatiketak eta biderketak eta bakoitzaren barruan bi maila daude. Alegia, 1.ziklotik hasita 3.zikloan ere erabili daiteke bai birpasatzeko eta matematika ikasteko baita ingelesa ikasteko ere. Elementu teknikoei dagokienez, ez dago inolako arazorik eta esan beharra dago ez daudela loturarik. Horrela, autorea edo autoreak hezkuntza arloko langileak dira, irakasle batek orrialdea sortzen duela jartzen baitu. Horrez gain, esan dezakegu bertako informazioaz fidatu gaitezkeela. Izan ere, hau da orrialdearen amaieran ipintzen duena: Copyright 2002, la ciudad de Oswego Distrito Escolar Oswego, NY. Amaitzeko, uste dugu bilatu ditugun orrialdeak oso interesgarriak eta lagungarriak izan daitezkeela irakasle gisa klasean haurrekin hainbat helburu lantzeko, hala nola, ikasgai desberdinei buruz ikasteko eta aldi berean, haurrek teknologia berriekin lotura estua izateko.

32


MollĂŠ taldea

HH 32

9.aktibitatea: Non gaude orain?

Gure lana, lau fasetan banatu dugu. Alde batetik, lehenengo usteak, beste aldetik non gaude orain, ondoren, nora joan nahi dugun eta azkenik, nola landu edo nola heldu. Hasierako usteak: Hasieran aitortu behar dugu uste genuela denbora kontzeptua azaltzea errazagoa izango zela. Izan ere, gure adinarekin argi daukagu zer den denbora eta hau eguneroko bizitzan erabiltzen dugu maiz arazorik gabe. Horrez gain, pentsatzen genuen denbora menperatzea garrantzitsua zela bai eguneroko bizitzan bai eskolan. Izan ere, bi eremu hauetan umeak denbora zer den ulertzea beharrezkoa da. Non gaude orain? Beste aldetik, badakigu 3 urteko haurrek denboraren kontzeptua ulertzea zailtasunak dituztela eta denboraren kontzeptua menperatzeko.

Hori gertatzen da,

denbora oso abstraktua delako eta adin honetan egozentrikoak direlako. Hala ere, denbora kontzeptua ulertzea beharrezkoa ikusten dugu (gizarteratzeko, ikasteko, ‌) eta horretarako umeei modu egokian planteatu behar zaie. Hau da, denboraren definizioak, hala nola, hilabeteak, asteak, ‌ beti haurren ikuspuntura bideratu behar dira eta testuen lanketa denbora historiarekin erlazionatu daiteke, umeek historia eta denbora aldi berean ikasteko modu desberdin bat delako. Nora joan nahi dugu? Lan honekin, hainbat gauza lortu nahi ditugu. Alde batetik, 3 urteko haurrek denbora otorduen bidez ulertzea. Hau da, goiza gosaria jaten denean dela, eguerdia bazkaltzen dutenean eta gaua afaltzen dutenean. Bestetik, umeek denbora kontzeptua zer den ulertzea nahi dugu. Izan ere, umeak 3 urterekin egozentrikoak izan ohi dira eta bere errealitatea baino ez dute ulertzen. Ondorioz, ulertarazi nahi diegu berarenak ez direnak baino erritmo gehiago daudela, eta, ez bakarrik beraien aktibitateak. Horregatik, umeak gauza batzuk aldi berean gertatzen direla ikastea nahi dugu eta beste batzuk bata bestearen ondoren eta baita ariketa batzuek frekuentzia eta erregulartasun desberdina dutela ere. Horretarako, argi dago irakasle gisa denboraren kontzeptua nola landu jakin behar dugula eta aldi berean, denboraren egitura (urtea, urtaroak, ‌) era argi batean azaldu behar dugula, umeek uler dezaten.

33


MollĂŠ taldea

HH 32

Nola landu? Nola heldu? Azken fase honetan, landu nahi genuena nola landuko dugun azaltzen da. Hori dela eta, aurreko helburuak lortzeko, beharrezkoak dira hainbat jarduera desberdinak egitea: Lehendabizi, pentsatu dugu irakasle batekin elkarrizketa bat izatea, horrela, informazio gehiago eskuratzeko eta ikastetxeetan denbora nola lantzen den jakiteko. Horrez gain, ipuinak ere erabiliko ditugu, noski, sekuentziak dituzten ipuinak, denbora lantzeko oso egokiak direlako. Beste aldetik, abestiak ere garrantzitsuak ikusten ditugu, izan ere, umeek oso gustura dihardute hauek entzuten eta gai desberdinak landuz, uste dugu, ikasiko dutela. Horretaz aparte, ekintzak ere egitea egokia da, umeek parte hartzeko eta ikasten duten bitartean ondo pasatzeko. Horretarako, babarrunaren ekintza polita iruditu zaigu; horrela, umeek landarea zaintzean errutina bat hartuko dutelako eta denborarekin nola hazten den ikusiko dutelako. Azkenik, ohituren bitartez lantzea erabaki dugu, hala nola, pijama janzten dutenean afaldu behar dutela eta beraz, gaua ailegatu dela jakingo dute. Beste taldekideen power pointekin osatuz Klasean besteen aurkezpenak entzun ondoren, hainbat gauza aipagarriak iruditu zaizkigu eta gure lana aurrera eramateko interesgarriak izan daitezkeenak. Horrela, interesgarria iruditu zaigu egoerari buruz eztabaidatzea eta historia azaltzeko teknika desberdinak erabiltzea. Horrez gain, testuez baliatzea ere ideia ona iruditu zaigu: ďƒź Pozoren testua: Haurrarentzako, denbora ez da etengabea ez iraunkorra eta gizakiaren lehenengo esperientzia tenporala, elikadurarekin lotuta dagoela esan genezake. ďƒź Historia testua: Historia irakasteko orduan, arazoa ez da haurren adina, baizik eta edukien aukeraketa eta trataera didaktikoa. Horrela, irakasteko estrategia metodologikoak erabili behar dira eta HHn historia irakasteko proposamen desberdinak eta berriak ere bai.

34


MollĂŠ taldea

HH 32

ďƒź Trepat testua: Denbora kronologikoki erakusteko, diseinuan egon behar da. Izan ere, historia txikitatik erakutsi ahal da eta HHn denbora kontzeptua barneratu daiteke. ďƒź Serra testua: Umeek 9 urtera arte erreferente bat behar dute. Hori horrela izanda, iragana / etorkizuna; denbora laburrera mugatzen dute. Horretaz aparte, ikaskideek aukeratu duten ezaugarriak denbora lantzeko gustuko izan ditugu. Izan ere, denbora orokorrean eta denboraren atal desberdinak lantzeko oso tresna baliagarriak daude. Horrela, umeek hizkuntz aberastasuna eta denborazko kontzeptuak noraino berenganatzen dituzten jakin ahal dugu. Horregatik, bineten bidez denbora lan egitea proposamen egokia iruditu zaigu.

35


MollĂŠ taldea

HH 32

10.aktibitatea: Gure proposamena diseinatu eta gauzatu

Denborari buruzko informazio eta testuak irakurri ondoren, gure proposamenak pentsatu ditugu 3 urteko gela batentzat. Proposamen horiek bideratzeko eta diseinatzeko 5 ekintza pentsatu ditugu. Ekintza hauek gure arazoari irtenbidea emateko pentsatuta daude, hau da, umeek bazkaria eta afaria desberdintzeko. Ekintza horietatik, bat aukeratu dugu (ipuinaren ekintza) klasean bertan egiteko. Hori horrela izanda, proposatuko ditugun bost ekintzak hurrengokoak dira: Jolasaren ekintza: Bazkaria eta afaria desberdintzeko, klaseko egun batean jolas bat egitea proposatzen dugu. Jolas honekin haurra gosaria, bazkaria eta afaria desberdintzen hastea nahi dugu. Hau da, egunero egiten duten errutinak sekuentziatzea. Bestalde, janari bakoitzaren inguruan dauden errutina ere landu daitezke jolas honekin. Jolas honi, “Jatorduak desberdintzea� deitu diogu. Jolas honetara jolasteko, haurrek hainbat txartel edukiko dituzte. Gosaria, bazkaria eta afaria jolasaren erdia izango dira. Hau da, umeek otordu hauek gertatu baino lehen egiten duten jarduera eta otorduaren ostean egiten dutena ordenatzean datza jolasa. Haurrak jolasteko taldeka jarriko dira, irakaslea izango da haurrei txartelak banatuko dizkiena eta hauek ordenatu beharko dituzte. Haurrek gelan bertan erabiliko dute. Horrela, ohitura batzuk landuko dituzte, jan baino lehen egiten dutena, hau da, eskuak garbitzea eta jan osteko ohitura, adibidez, hortzak garbitzea. Haur guztiek rol berdina izango dute, parte aktiboa izango dute. Irakaslearen rola behatzea da, umeek errespetuz jokatzeko eta jolasa ondo egiten dela egiaztatu beharko du. Txartelak koloreekin bananduta egongo dira, hau da, gosaria, kolore urdina izango du eta bere lehenengo eta ondorengo ekintza urdin kolorekoak ere izango dira. Bazkaria, kolore berdekoa eta afaria kolore gorrikoa izango da, baita bakoitzaren ekintzak ere. Txartelen atzealdeko ertz bakoitzean figura desberdinak margotuko ditugu eta bi txartelen artean forma oso bat osatuz, txartelari buelta ematean haurrek zuzen egin duten konturatzeko. Talde bakoitzak dituzten txartelak mahai baten gainean ordenatu beharko dituzte. Hau, jatorduen aurretik eta atzetik zer egiten duten kontuan hartuz jatorduak desberdintzeko. Jolasaren pausuak:

36


MollĂŠ taldea

HH 32

1. Irakasleak jolasa azaldu. 2. Egunean zehar egiten diren 6 jardueren argazkiak banatu talde bakoitzari, hauek sailkatu behar dituztelarik. 3. Haurrek txartelak ordenatu. 4. Irakasleak haurrei txartelei buelta ematea aginduko die, hauek ariketa ondo edo txarto egin duten ikusteko. 5. Errutinei buruzko azalpen bat eman. Jarriko ditugun 6 jarduerak haur guztiek ezagutzen dituztenak izango dira: ďƒź Gosaria: -

Baino lehen: Esnatzea

-

Ondoren: Janztea

ďƒź Bazkaria: -

Baino lehen: Etxera edo jantokira joatea

-

Ondoren: Hortzak garbitzea

ďƒź Afaria: -

Baino lehen: pijama janztea

-

Ondoren: Ohera joatea

Gure ustez, garrantzitsuak diren zenbait ohitura janariekin batera ikasi behar dira; adibidez, jan eta gero hortzak garbitzea. Horregatik, jolas honetan jarduera hauek sartu ditugu.

Babarrunaren ekintza: Babarrunaren ekintza aukeratu dugu gure ustez haurrekin denbora lantzeko oso egokia delako. Esan dugun bezala, umeek prozesu osoa gauzatuko dutenez denbora eta denboraren kontzeptua zer den hobeto ulertuko dute eta baita barneratu ere. Gainera, haurrek bazkaria eta afaria desberdintzen dute otordu bakoitzean jaten duten elikagaien arabera; adibidez, badakite babarrunak normalean bazkarian jaten direla. Ekintza honekin, alde batetik umeek ikasiko dute eta motibatuko dira eta beste aldetik ulertzen joango dira otordu bakoitzean zer jan behar duten eta horren desberdintasuna ere. Gainera, trebetasunen aldetik, memoria lantzeko ere egokia da; hots, egunero ureztatzen gogoratu behar dira. Helburuei begira, helburu didaktikoaz gain, helburu ludikoa ere duela uste dugu. Izan ere, ekintza honen hasieran babarrunak zer diren, denbora menperatzea, afaria eta bazkarian jaten diren elikagai desberdinak desberdindu eta otordu horien

37


MollĂŠ taldea

HH 32

menperatzea, ‌ ikasteko aukera ematen zaie. Horrez gain, klasean babarrunak jogurt pote batean edukitzea haientzako oso jarduera interesagarria izango da, babarrunaren garapena ikusiko baitute; hau da, hasieran etxetik jogurt pote bat ekarri behar dute, han babarrun bat landatuko dute kotoian eta egunez-egun ureztatzen konturatuko dira nola hazten den. Horrela, babarrunaren garapen aztertu egingo dute. Horrekin ere, ikasi dezakete haurren bateri babarruna hazten ez bazaio, ez dela errudun sentitu behar eta beste ikaskideen babarruna aztertu dezakeela, hau da, enpatia lantzeko baliogarria izan daiteke. Irakasleak arazo horren aurrean ez dela ezer gertatzen azaldu behar dio. Ekintza hau 3-4 urte dituzten umeentzat proposatuta dago eta kurtso amaieran egiteko egokia iruditzen zaigu. Izan ere, udaberriaren azkeneko asteetan landu dezakegu, horrela ere haurrak ulertzen hasiko dira baratzeetan denboraldi horretan landatzen direla eta landa inguruko ohiturekin gertutasuna izaten hasiko dira. Umeak izango duen rola ez da batere zaila izango, lehen aipatu dugun moduan, soilik babarruna ureztatzeaz arduratu beharko direlako. Horretarako, irakasleak klasean denbora emango die jarduera hori egiteko, bazkari ordua baino lehen, hain zuzen. Era horretan, babarrunaren ekintza bazkariaren orduarekin erlazionatuko dute eta bazkariaren ordua zein den barneratzen lagunduko die. Curriculumari erreferentzia eginez, esan dezakegu jarduera honen bitartez, hezkuntza-edukien hiru esperientzia eremuak landu daitezkeela, hau da, norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (bakoitzak bere babarrunari buruz dakiena), inguruaren ezaguera (babarrunaren ezaugarriak) eta hizkuntza, komunikazioa eta adierazpena (klasean komentatzean babarrunaren garapena hitzen edo argazkien bitartez). Horrela ere, hainbat helburu didaktiko landu daitezke, hala nola, helduekin eta eskola-inguruneko ikaskideekin lotura afektiboak ezartzea, gizarte-harremanetako oinarrizko arauak barneratzea (txandari itxarotea, ez hartzea berarentzat bakarrik heldua eta eremuak eta materiala, ...), zenbait arau onartzea eta norberaren ohiko jokabidean txertatzea eta erantzukizun txikiak bere gain hartzea. Konfiantzaz eta segurtasunez jarduteko, beharrezko laguntza bilatzea eta onartzea.

Abestiaren ekintza: Material hau lantzea aproposa iruditu zaigu, umeekin bazkaria eta afaria desberdintzeko. Hau da, otordu bakoitzean ze motatako aldeak dauden, esate baterako, eguzkia ala ilargiarekin, arropaz ala pijamaz jantziekin, elikagaien ezberdintasunekin, ‌ Honekin, umeei errutina bakoitza bere ezaugarriekin ulertarazi nahi diegu. Gainera, abestiaz baliatzea prozesua barneratzeko baliagarria ikusten

38


MollĂŠ taldea

HH 32

dugu. Izan ere, abesti bat denez, umeak arreta mantentzea erraza izaten da. Umeak errepikapena teknikaren bidez ikasten dute, eta horrela jatearen eta afaltzearen ohituren ideia orokorra daukate. Halaber, abestiaren ekintza erabiltzea hainbat helburu espezifikoak dauzka, hala nola, ahotsaren espresioa lantzea, musikaren teknikak eta erritmoa ezagutzen hastea, gorputzarekin mugimendu berriak jakitea, .... Hala eta guztiz ere, helburu nagusia jateko errutinak jakitea (bazkaria eta afaria), desberdintzea eta barneratzea nahi dugu. Curriculumari begira, nortasun pertsonalari dagokionez hainbat helburu lantzen dira. Horien artean, haurren ezagutza pertsonala, errutinak lantzea, jateko autonomia menperatzea eta desberdintzea, ‌ Baita hizkuntza, komunikazioa eta interpretazioa adieraztea ere. Irakaslea haurrak jaterako orduan joan baino lehen abestu dezake, hain zuzen ere, jantokiko amantala edo jaka jartzean. Ekintza honen protagonistak bai irakasleak bai ikasleak izango dira, hau da, bi noranzko erlazioa emango da, beraz, bakoitza rol bat izango du: lehenengoz, irakaslearen rola, aktiboa izango da, haurrei abestia aurkezteko, errepikapen eta keinuak adierazten. Bizpahiru aldiz, bera bakarrik egiterakoan eta umeak zerbait barneratzean, papera aktiboa alderatuko da. Beraz, era honetan irakaslea esaldi bat abestu eta antzeztu ondoren, haurrek errepikatuko dute. Abesti hau, taldean egiteko da, bazkaltzeko eta afaltzeko jarduerak ezberdintzeko agertzen diren edukiak interesgarriak iruditzen zaizkigulako. Abestia (lanrrober erritmoarekin): Bazkaltzeko ordua jadanik heldu da Arropa jantzita eta eguzkiarekin, Barazkiak, arraina, okela eta fruta Osasuntsu bazkaltzeko prest gaude gu orain. Jan eta jan errutinak lantzen jan eta jan errutinak lantzen. Eskola amaitu ondoren jadanik etxera. Pijama jantzita eta ilargi distira, Sopa, arraina, esnea eta fruta Osasuntsu afaltzeko prest gaude gu orain. Jan eta jan errutinak lantzen jan eta jan errutinak lantzen.

39


MollĂŠ taldea

HH 32

Ohituren ekintza: Afaria eta gosaria desberdintzeko klasean egin ahal den beste ekintza bat azalduko dugu. Ekintza hau, umeen afari eta bazkari orduetan dituzten ohituretan oinarritzen da. Honekin, bazkaria eta afaria desberdindu nahi dugu, izan ere, ekintza honetan atal oso garrantzitsu bat bereizten da, hala nola, 3 urteko umeek egozentrikoak direnez, denbora haien esperientzien ikuspegitik ulertzen dute. Horregatik komenigarria ikusten dugu umeen ohituretan oinarrituz afaria eta bazkaria desberdintzea. Ekintza hau, irakasleak bideratuko du. Hasieran, irakasleak umeen parte hartzearekin otorduetan egiten diren ohiturak birpasatuko dituzte galdera erantzunen bitartez. Ondoren, jolas gisa irakasleak haurrei bi panpina aurkeztuko dizkie. Hauek arropa desberdinarekin jantzita egongo dira, hau da, panpina bat kaleko arropekin egongo da eta bestea pijamarekin. Horrela haurrei zer otordu egingo duten panpinek galdetzean, arropa normala daramana bazkalduko duela jakin beharko dute eta aldiz, pijamak daramana afalduko duela. Galderak egin ondoren, irakasleak panpinak bananbanan altxatuko ditu eta umeek esan beharko dute panpinek zein otordu egingo duten, bazkaldu edo afaldu. Ekintza hau klaseko irakurketa txokoan egin ahal da. Horrez gain, irakasleak egunaren argitasunari ere erreferentzia egingo dio. Era horretan, bazkal orduan eguzkia egoten dela edo argitasuna dagoela konturatuko dira eta afaldu orduan, ordea, eguzkia ezkutatu egiten dela eta ilargia ateratzen dela ohartuko dira. Ekintza hau egiteko, irakasleak bi panpina beharko ditu eta horrez gain, kartulina bat erabiliko dugu non eguzkia eta ilargiaren ibilbidea argi ikusten den. Hau da, alde batean eguzkiaren ibilbidea (ateratzen denetik, beste aldetik ikustatzen denera arte) eta bestean ilargiarena (ateratzen denetik joaten denera arte) Curriculumari dagokionez, ekintza honekin hainbat helburu landuko ditugu: -

Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasunedo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.

-

Eginkizun errazak gauzatzeko edo arazoak konpontzeko, norberaren ekintzaren plangintza egitea eta ekintza sekuentziatzea; frustrazio txikiak onartzea, aurkezten zaizkion zailtasunak gainditzera daraman jarrera adieraztea, eta besteengan beharrezko lankidetza bilatzea.

Gehitzeko daukagu, helburu hauetaz aparte, haurra, hainbat trebetasun landu dezakeela, hala nola, bakoitzak bere txanda itxaroten ikastea, besteen erantzunak errespetatzen ikastea, ‌

40


MollĂŠ taldea

HH 32

Amaitzeko, esan beharra dugu ekintza honen bitartez haurrek bazkariaren eta afariaren arteko desberdintasunak bereiztea lortu nahi dugula, hori baita gure helburu nagusia. Horrela izango ez balitz, bestelako ekintza bat proposatuko genuke.

Ipuinaren ekintza: Gure helburu orokorra haurrak bazkaria eta afaria kontzeptuak ulertzea da. Horretarako, curriculumera jo dugu bertan ipuinaren bidez hainbat ezaugarri garatzen direla aipatzen duelako, hala nola, gorputz-hizkuntza, artistikoa, musika hizkuntza, ikus- entzunezkoa eta teknologikoa. Hauek, ipuinaren bidez garatu daitezke eta oso garrantzitsuak dira ikasleen garapen osorako, nork bere nortasuna finkatzeko eta sentimenduak eta emozioak adierazteko aukera ematen dutelako. Horrekin batera, ipuina taldean kontatzen bada, haurrak ingurumenarekin eta parekoekin harremanetan aritzeko aukera izango du eta horrela, ingurune hurbilean integratuko dira eta erabakiak hartzeko, arazoak konpontzeko, errealitatea eta bizileku duten mundua ezagutzeko gai izango dira. Ipuin bat aukeratzerako orduan ikasleen ezaugarrietan pentsatu behar dugu. Izan ere, bere adinera egokitu behar dira eta adin horretan garatu behar dituzten ezaugarriak izan behar ditu. Hori dela eta, 3 urteko umeei D eredukoak direnak bideratuta egongo da. Helburua aurrera eramateko ipuinaz baliatuta hainbat ekintza proposatuko ditugu: ordutegia, zer afaldu eta zer bazkaldu? eta 4 ezberdintasunak. Hau horrela izanda, ekintza hauen materialen helburu zehatzak hurrengoak izango dira: -

Hizkuntza lantzea (ahozkoa batez ere).

-

Ohituraz jabetzea.

-

Antolamenduz ohartzea.

-

Matematika (desberdintasunak eta asteko egunak zenbatzea)

-

Asteko egunak ikastea.

-

Elikagai osasuntsu desberdinak ezagutzea.

-

Txandak eta guztion iritzia errespetatzea.

Hori horrela izanda, ekintzak gauzatzerakoan haurrek hitz egiterakoan hizkuntza landuko dute. Gainera ekintza hauen bidez, ohiturez jabetuko dira egunero egiten duten gauzak direlako, asteko egunak ikasiko dituztelako eta horrekin batera bazkaria eta afariaren antolamendua pixkanaka- pixkanaka barneratuko dutelako. Horretaz gain, asteko egunak eta bazkariaren eta afariaren arteko desberdintasunak zenbatzen ikasiko dute eta beraz, matematika landuko dugu. Gehitzeko, esan behar dugu elikagai

41


Mollé taldea

HH 32

osasuntsu desberdinak ezagutzean, hauek errespetatuko dituztela eta honekin batera taldekideen txandak ere. Ekintza gauzatzeko ipuin bat asmatu dugu Nahiaren urtebetetzea izenekoa. Ipuina honako hau da: “Bazen behin, Nahia izeneko neska bat, 3 urte zituena. Gaur, bere urtebetetzea zen eta arratsaldean amarekin erosketak egitera abiatu ziren. Orduan, amak esan zion: -

Nahia, zure urtebetetzea denez, afaltzeko nahi duzun janaria prestatuko dizut.

-

Bale ados! Eskerrik asko ama!

-

Orduan, esadazu zer nahi duzun jateko eta egingo dizut

-

Makarroiaaak!! Makarroiak nahi ditut!!!!

-

Baina Nahia makarroiak ez dira afaltzen bazkalorduan jaten baitira.

-

Baina ama nire urtebetetzea da … eta afaltzeko makarroiak nahi ditut (triste).

Orduan Amak bazkaria eta afaria noiz egiten den azaltzen dio: -

Baina, makarroiak bazkarian jaten dira, hau da, eguna denean maitea, afaria gauean egiten dena da, eguzkia desagertzen denean.

-

Orduan … bazkaria eguzkia dagoenean egiten da eta afaria ilargia dagoenean?

-

Hori da! Gainera, afaltzeko makarroiak jaten badituzu tripako mina izango duzu eta beraz, ez duzu ondo lo egingo. Afaltzeko beste gauza bat aukeratu.

-

Jo, … ba, … tortilla nahi dut.

-

Ongi da!

Orduan, tortilla egiteko elikagaiak erosi eta poz- pozik etxera abiatu ziren. Hala bazan ez bazan sar dadila kalabaza eta atera dadila Nahiaren urtebetetzean”. Ipuin hau izanda, irakasleak korruan guztion aurrean kontatuko du, keinuez, ahots tonuez, aurpegiaren adierazpenez, … baliatuz. Haurren arreta erakartzeko, irudien sekuentziak erabiliko ditu. Hau da, merkatuaz hitz egiterakoan merkatu baten irudia ateratzea. Ipuinaren ildoa jarraituz, ipuina kontatu ostean, proposatuko dugun lehenengo ekintza, ordutegia izango da. Honetan, kartulina batean asteko egun bakoitza kolore batez margotuta ageriko da. Horrela, umeen rola aurreko egunean zer bazkaldu eta afaldu duten jakitea izango da gero, banan- banan jandakoa esango dute irakasleak kartulinean jartzeko eta modu horretan, umeek bazkaria eta afaria desberdinduko dute. Hori dela eta, erabiliko dugun materiala kolorezko kartulinak eta errotulkiak izango dira.

42


MollĂŠ taldea

HH 32

Bigarren ekintza, zer afaldu eta zer bazkaldu? da. Ekintza honetan, irakasleak hainbat janarien marrazkiak egingo ditu, gero kartulina batean bi zutabe (bazkaria eta afaria) egingo dituelarik. Ume bakoitzaren rola marrazki bat hartzea eta kartulinaren alde batean edo bestean itsastea izango da. Irakasleak prozesu honetan lagundu eta zuzenduko die arrazoiak emanez. Ekintza hau bideratzeko, kartulina, marrazkiak eta txiklea erabiliko ditugu. Azkeneko ekintzak, lau ezberdintasunak du izena. Hau egiteko, irakasleak kartulina bat bi zatitan banatuko du. Alde batean, bazkariaren egoeraren irudia irudikatuz eta bestean afariarena. Horrela, haurren rola korruan jartzea izango da eta irakasleen galderen bitartez 4 desberdintasunak aurkitu beharko dituzte. Erabiliko dugun materiala margoak eta kartulina izango dira. Borobiltzeko, esan beharra daukagu ekintza hauek egokiak izango direla afaria eta bazkaria desberdintzeko eta denboraren kontzeptua umeek hobeto ulertzeko.

43


MollĂŠ taldea

HH 32

12.aktibitatea: Zer ikasi dugu? Proiektuaren hausnarketa: Hasiera batean, zalantza asko genituen, denboraren hainbat aspektu lantzeari buruz. Izan ere, denborari buruz genuen kontzeptua oso orokorra zen. Gainera, haurrekin lantzeko errazagoa izango zela uste genuen eta ez genion behar bezalako garrantzia ematen. Hala ere, irakasleak denborari buruzko ideiak azaldu ahala, denboraren kontzeptua osatzen joan gara. Proiektu honen bitartez, haurrekin denbora lantzeko adituen informazioaren eta egindako aktibitate desberdinen bidez denbora kontzeptua barneratu dugu. Denboraren aktibitateari dagokionez, ez genekien haurrekin denbora nola antolatu, izan ere, uste genuen hiru urteekin gai izango zirela modu sinple batean ulertzeko. Baina, konturatu gara denbora ulertzeko lehenik eta behin beste azpi- kontzeptu batzuk barneratu eta ulertu behar dituztela. Horien artean, eguna, egutegia, urtaroak, hilabeteak, ‌ zer diren jakin behar dute. Hau guztiari irtenbide bat bilatzerako orduan errutinen eta ohituren garrantzia azpimarragarria da. Modu honetan haurrek ekintza egunerokotasunarekin erlazionatuko dituzte eta denbora haien jarduerarekin ez diren beste gauzekin ere. Azken finean, konturatu gara denboraren kontzeptua lantzeko erabili behar diren baliabideak erakargarriak izan behar direla. Horrela, haurrengan interesa piztuko da. Erabiltzen diren tresnen artean: ipuinak, abestiak, musika ‌ dira nagusi. Gainera, helburu didaktikoak zein ludikoak modu erraz batean betetzen dira. Gehitzeko esan behar dugu, proiektu honen amaieran irakasle gisa, denbora haurrekin lantzeko ekintza desberdinak proposatzen ikasi dugula. Taldearen ebaluazioa:

Talde lanaren ebaluazioa Adierazleak

Gutxitan

Helburuak betetzen dira.

Normalean

Askotan X

Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak

X

kontuan hartzen dira.

44


MollĂŠ taldea

HH 32

Bakoitzak bere lanaren zatia burutzen du.

X

Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da.

X

Egiten den bilerako

X

planifikazioa betetzen da. Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak

X

errespetatzen dituzue.

Lanak eperako egiten dira X

Rolak errespetatzen dira. X Elkarrekiko laguntza ematen duzue.

X

Taldearen izena: MOLLÉ

Lehenik eta behin esan behar dugu egin dugun lanarekin oso pozik gaudela. Izan ere, taldekideok helburu berdina izan dugunez, bat egin dugu lana aurrera eramateko. Ideia argiak izan ditugunez, bilerak ondo antolatu ditugu eta gure ustez, denbora galtzerik ez da egon. Horretaz aparte, aipatu beharra daukagu, batzuetan etxean bakoitzak egin

behar zituen

lanak, epean entregatu

ez direla.

Hala

ere,

komunikazioarekin eta era demokratiko batekin gauzak eta arazoak konpondu ditugu. Beraz, arazoak izatekotan guztien artean elkarrekiko laguntza eman dugu, arazoei irtenbidea emateko. Dena den, gustatuko litzaiguke irakasleak klasea hobeto gidatzea, gauzak azaltzerako orduan aktiboagoa eta argiagoa izatea (talde guztiei gauza bera azaltzea eta zehatzagoa izatea). Era honetan, klasearen funtzionamendua hobetu litzatekeela

45


MollĂŠ taldea

HH 32

uste dugu. Gaineratu behar dugu, irakasleak jarrera positiboa eta konfiantza transmititzen duela lanak aurkezterako orduan. Gure aburuz, proiektu honekin bai denbora (bazkaria eta afaria) bai taldean nola aritu behar dugun barneratu dugu.

46


Mollé taldea

HH 32

Bibliografia Web guneak: Noiz jaio zen kristo: http://eu.wikipedia.org/wiki/cristo

http://es.144000.net/articulos/la_fecha_de_nacimiento_de_jesus_el_cristo.htm

http://fefundamental.bligoo.com/content/view/108943/La-verdadera-fecha-delnacimiento-de-Jesus.html

Urtarrilak bat urtearen lehenengo eguna: http://eu.wikipedia.org/wiki/Urtarrilaren_1

http://www.taringa.net/posts/info/8625326/_Por-que-el-1-de-enero-es-el-comienzo-delano_.html

http://www.elmundo.es/elmundo/2011/12/26/ciencia/1324904754.html

Errutinak: http://www.slideshare.net/beamm/rutinas-diarias-en-un-centro-infantil-3936984

Egutegi gregorarianoa: http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

http://www.escolares.com.ar/profesionales/espana-ordenadores-en-el-aula-y-ahoraique-hacemos-con-ellos.html

www.delicious.com/seirakbat

Liburuak: Cristofol A. Trepat, P. (1998). “El tiempo y el espacio en la didáctica de las ciencias sociales”. Grao. 47-66 orr.: Enseñanza y aprendizaje del tiempo. Reflexiones didácticas generales. Pozo, I. (1985) “El niño y la historia” Madrid, Servicio de Publicaciones del MEC

47


Mollé taldea

HH 32

Miralles Martínez, P; Rivero Gracia, P. (2012). “Propuestas de innovación para la enseñanza de la historia en Educación Infantil” REIFOP, 15 (1), 81-90. (Enlace web: http//www.aufop.com) Serra, J.A. (1997) “La orientación en los primeros cursos de primaria”. 2844orr. Lodge, Jo; Ogando, Naroa. (itzulpena) (2007). “Toc, toc, Mr. Croc”; “Zer ordu da, Kroko?” Ibaizabal. Haur Hezkuntzako curriculuma 2009.

48


Mollé taldea

HH 32

AKTAK Lehenengo akta Taldearen izena: Mollé Data: 2012-09-25 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 08:30

-

Bukatu: 13:30

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana Ollé

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

2.aktibitatea: Taldeko fitxa egin (taldearen izena, arauak, funtzioak, kronograma, lanaren eskema, bilerak noiz egin, rolak banandu, …)

-

3.aktibitatea: Talde lanari buruzko hausnarketa egin (3 abantaila eta 3 eragozpen)

-

4.aktibitatea: Umeek denborari buruz zer dakiten hausnarketa egin eta denboraren inguruko galdetegia.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

49


Mollé taldea

-

HH 32

Sandra Martin: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

-

Itziar Mena: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

-

Patricia Miguens: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

-

Maialen Molina: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

-

Batirtze Montalban: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

-

Joana Ollé: “Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri eta tokatu zaizun 6.aktibitateko adituen testua irakurri.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 09 Gai ordena: -

“Zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?” proiektua irakurri.

-

6.aktibitateko adituen testuak irakurri.

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Osatutako lan taldearekin pozik gaude.

-

Taldekide artean konfiantza daukagu.

-

Lana aurrera eramateko motibatuta gaude.

50


Mollé taldea

HH 32

Bigarren akta Taldearen izena: Mollé Data: 2012-10-09 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 08:30

-

Bukatu: 14:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana Ollé

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

6.aktibitatea: Adituen informazioa (testuak irakurri, taldean komentatu eta testuen analisia egin).

-

9.aktibitatea: Non gaude orain? (ideiak pentsatu).

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: “El niño y la historia” testua irakurri eta horren analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu.

-

Sandra Martin: “El niño y la historia” testua irakurri eta horren analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu.

-

Itziar Mena: “Propuestas de innovacion para la enseñanza de la historia en la Educacion Infantil” testua irakurri eta analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu.

51


Mollé taldea

-

HH 32

Patricia Miguens: “El tiempo y el espacio en la didactica de las ciencias sociales” testua irakurri, analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu.

-

Maialen Molina: “El niño y la historia” testua irakurri eta horren analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu.

-

Batirtze Montalban: “ La orientacion en los primeros cursos de primaria” testua irakurri, analisia egin eta 9. aktibitateko ideiak pentsatu.

-

Joana Ollé “El tiempo y el espacio en la didactica de las ciencias sociales”

testua irakurri, analisia egin eta 9. aktibitaterako ideiak pentsatu. 4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 15 Gai ordena: -

6. Aktibitatea komentatu.

-

9. Aktibitateko ideiak komunean jarri eta aktibitatea amaitu.

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Nahiko nahastuta egon gara gaurko klasean 9. aktibitatea ulertzen ez genuelako. Hala ere, azkenean aktibitatea ulertuta aurrera jarraitu dugu.

52


MollĂŠ taldea

HH 32

Hirugarren akta Taldearen izena: MollĂŠ Data: 2012-10-15 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 14:00

-

Bukatu: 17:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

6.aktibitatea: Adituen informazioa landu (guztion testuak irakurri eta taldean akatsak zuzendu).

-

9.aktibitatea: Non gaude orain? (taldekide guztien ideiak entzun, power pointa egin eta zereginak banandu).

-

5. Aktibitatea: Galdetegi bat sortu eskolara joaten garenean irakasle batekin elkarrizketa bat izateko.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

-

Sandra Martin: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

-

Itziar Mena: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

53


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Patricia Miguens: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

-

Maialen Molina: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

-

Batirtze Montalban: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

-

Joana OllĂŠ: 6. Aktibitatea irakurri eta zuzendu eta urriaren 16ko aurkezpena prestatu.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 16 Gai ordena: -

9. Aktibitatea klasean azaldu.

-

5. Aktibitatea: Eskolara joan. (2012-10-17)

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Ondo lan egin dugu koordinazioa eta komunikazioa egokia izan delako.

54


Mollé taldea

HH 32

Laugarren akta Taldearen izena: Mollé Data: 2012-10-16 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 12:00

-

Bukatu: 14:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana Ollé

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

9.aktibitatea: Non gaude orain? birpasatu eta klase osoaren aurrean aurkeztu.

-

5. Aktibitatea: Irakasleari egin beharreko galdetegiaren birpasatze orokorra egin.

-

Baliabide fitxaren bidez, jolas eta liburu bat aztertu (autorea, urtea, analisia, iritzia, …)

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko.

-

Sandra Martin: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko.

-

Itziar Mena: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko.

-

Patricia Miguens: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko. Kamara eraman.

55


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Maialen Molina: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko. Ordenagailua eraman.

-

Batirtze Montalban: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko. Ordenagailua eraman.

-

Joana OllĂŠ: Hurrengo egunean eskolara joan irakasleari elkarrizketa egiteko.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 17 Gai ordena: -

5. Aktibitatea egin: Eskolan irakasleari elkarrizketa egin eta galdetegia bete.

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Egindako lanarekin pozik geratu gara, egindako lana nabaritu delako.

-

Hunkituta gaude biharko elkarrizketa egiteko.

56


Mollé taldea

HH 32

Bosgarren akta

Taldearen izena: Mollé Data: 2012-10-17 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 12:30

-

Bukatu: 14:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana Ollé

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

5. Aktibitatea: Eskolara joan, bertan gelako baliabideak ikusi eta aztertu. Geroago, irakasleak galdera batzuk erantzun dizkigu.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Sandra Martin: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Itziar Mena: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Patricia Miguens: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Maialen Molina: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Batirtze Montalban: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

-

Joana Ollé: Irakasleari egindako elkarrizketa birpasatu eta zuzendu.

57


MollĂŠ taldea

HH 32

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 18 Gai ordena: -

Irakasleari egindako elkarrizketa elkarrekin zuzendu.

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Oso pozik geratu gara, izan ere, elkarrizketa mamitsua izan denez irakaslearengandik asko ikasi dugu.

58


MollĂŠ taldea

HH 32

Seigarren akta

Taldearen izena: MollĂŠ Data: 2012-10-18 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 15:15

-

Bukatu: 16:30

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana OllĂŠ

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

5. Aktibitatea: Irakasleari egindako elkarrizketa zuzendu.

-

Baliabideak aztertzeko fitxa zuzendu eta hainbat ideia gehitu.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

-

Sandra Martin: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

-

Itziar Mena: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu eta 9. aktibitateari buruz aurkeztutako power pointa idazten hasi.

-

Patricia Miguens: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

-

Maialen Molina: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

-

Batirtze Montalban: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

59


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Joana OllĂŠ: Egindako lana orain arte birpasatu eta zuzendu.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 23 Gai ordena: -

9.aktibitatea: Aurkeztutako power pointa asteartean idazten amaitu.

-

Aurreko saioko akta irakurri egin genuena gogoratzeko.

5. Hausnarketa -

Lan honetan eramaten ari garen erritmoa oso ona da eta lana egiteaz gain hainbat kontzeptu barneratzen ari gara.

60


MollĂŠ taldea

HH 32

Zazpigarren akta

Taldearen izena: MollĂŠ Data: 2012-10-23 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 8:30

-

Bukatu: 14:30

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana OllĂŠ

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

10.aktibitatea: Bost aktibitateen material didaktikoa diseinatu eta horietako bat aukeratu hurrengo klasean aurkezteko.

-

Hurrengo eguneko antzezpena egiteko modua pentsatu.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri eta bere papera prestatu.

-

Sandra Martin: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri.

-

Itziar Mena: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri eta bere papera prestatu.

61


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Patricia Miguens: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri eta bere papera prestatu.

-

Maialen Molina: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri eta bere papera prestatu.

-

Batirtze Montalban: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri eta bere papera prestatu.

-

Joana OllĂŠ: Lana birpasatu eta zuzendu. Bideoa egiteko materialak ekarri.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 26 Gai ordena: -

Ipuinaren bideoa grabatu.

-

Hurrengo egunerako aurkezpena prestatu eta probak egin.

5. Hausnarketa -

Gaur nahiko egun gogorra izan da eta zalantza asko izan ditugu. Izan ere, irakasleak aurkezpena hurrengo astean egin behar genuela esan digu, denbora nahikorik utzi gabe.

62


MollĂŠ taldea

HH 32

Zortzigarren akta

Taldearen izena: MollĂŠ Data: 2012-10-26 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 14:00

-

Bukatu: 16:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana OllĂŠ

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

Ipuinaren bideoa grabatu.

-

Hurrengo eguneko aurkezpena prestatu.

-

Lan osoa begiratu eta zuzendu.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

-

Sandra Martin: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

-

Itziar Mena: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

63


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Patricia Miguens: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

-

Maialen Molina: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

-

Batirtze Montalban: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu. Aurkezpenaren power pointa amaitu.

-

Joana OllĂŠ: Lana birpasatu eta zuzendu. Asteartean izango dugun aurkezpena prestatu.

4. Hurrengo lan saioa Noiz: 2012- 10- 30 Gai ordena: -

Aurkezpena egin eta lana entregatu.

-

Lana entregatu (2012-11-01).

5. Hausnarketa -

Gaur, gure lanaren emaitzak ikusten hasi gara. Bideoa grabatzen oso ondo pasa dugu eta itxaropenak ditugu gure aurkezpena primeran ateratzeko.

64


MollĂŠ taldea

HH 32

Bederatzigarren akta

Taldearen izena: MollĂŠ Data: 2012-10-30 1. Bilera: Noiz hasi eta bukatu: -

Hasi: 12:00

-

Bukatu: 14:00

Bertaratuak: -

Maria Madrazo

-

Sandra Martin

-

Itziar Mena

-

Patricia Miguens

-

Maialen Molina

-

Batirtze Montalban

-

Joana OllĂŠ

2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak: -

12. aktibitatea: Zer ikasi dugu eta taldeko ebaluazioa egin.

3. Egiteko atazak: -

Maria Madrazo: Lana birpasatu eta zuzendu.

-

Sandra Martin: Lana birpasatu eta zuzendu.

-

Itziar Mena: Lana birpasatu eta zuzendu.

-

Patricia Miguens: Lana birpasatu eta zuzendu.

-

Maialen Molina: Lana birpasatu eta zuzendu.

-

Batirtze Montalban: Lana birpasatu eta zuzendu.

65


MollĂŠ taldea

-

HH 32

Joana OllĂŠ: Lana birpasatu eta zuzendu.

5. Hausnarketa -

Lan guztia aztertuta oso ondo dagoela pentsatzen dugu eta egindako lana izugarrizkoa dela ere.

66

Gizarteko lana  

Hemen dugu denboraren kontzeptuei buruzko lana Haur hezkuntzara bideratuta.

Gizarteko lana  

Hemen dugu denboraren kontzeptuei buruzko lana Haur hezkuntzara bideratuta.

Advertisement