Issuu on Google+

KOLDO MITXELENA B.H.I.

1.ZENBAKIA - 2005eko Urtarrila


• Editoriala -4-

• Ipuinak -5-

• Bertsoak/Poemak -7-

•Elkarrizketak -9-

•Iritzia -13-

•Abestiak -16-

•Musika atala -18-

•Liburu saila -203


Kurtso berriarekin batera institutu berria etorri zaigu, eta honekin gauza berriak eratzeko nahia eta ilusioa. Idazle edo idazteko egonezinak garenontzat ia beti egon da aldizkari bat non gure artikuluak, poemak, ipuinak eta abar argitaratzeko aukera eman zaigun. Koldo Mitxelenan, adibidez, duela urte batzuk Aldizka Hemen aldizkaria zegoen. Baina institutu berrian gaudela, batxilergoan gehigao zehazteko, ez dugu aldizkaririk topatu. Horrek eta gure idatziak argitaratzeko baliabide ezak (argitaletxeen ezetzak gure adina aitzakiaz jarriz) gure aldizkari bat osatzeko ideia eman zigun. Hasieran utopia ilusionagarri bat zen, baina egunak igaro ahala eta pertsona gehiagoren animo eta nahiek ZIRRIBORRO aldizkaria aurrera atera dute. Denok dakigun bezala gela guztietako kortxoetan jarri genuen deialdiak pertsona asko animatu ditu aldizkarian parte hartzera. Lana proposatu eta gogo onez aritu dira azken hilabeteetan zehar. Gure nahia 2004ko abenduan lehenengo zenbakia ateratzea zen, baina talde guztiaren lan paregabeak bestelako aldizkari paregabea merezi du, eta horrek denbora eta dedikazioa behar du. Lanak biltzea, pilatzea, ordenatzea, ordenagailuarekin liskarretan ibiltzea eta abar… Guregan sinistu ez zutenei buruz eta gure ideiekin egon diren sasi plagioak direla eta ez dut komentariorik egingo, egin dutenek zikina izango dute kontzientzia, eta hori nahikoa izango da beraien barruan izango duten zigorrarekin. Ahal izan dugun eta hoberen egin dugu aldizkaria. Hilabete honetako zenbakia bi ipuinek irekitzen dute; Hurritzaren sustraiak, Itziar Vianak idatzitakoa eta Nire izebari, Garazi Agirrek idatzitakoa. Aratz Ramírez de la Piscinaren bi bertso; Zirriborro aldizkaria eta Euskara, bi poema; izenbururik ez duen Artadik idatzitakoa eta Gerrero Noche y Luna Llena Itziar Vianak idatzitakoa. Elkarrizketak bi izan dira, bata Trebinuko alkateari Itziar Saez de Cámarak egindakoa, eta bestea Rikardo Arregiri, Garazi Agirrek eta Itziar Vianak egindakoa. Hurrengoa iritzia da; Adin hau da guztietan txarrena, izena eman nahi ez duen pertsona batek erredaktatutakoa. Maitane Gómez, Nerea Holgado eta Eukene Unzaluk daramaten saila abestiak dira, eta hilabete honetan Kauta musika taldearen Ezinegona, Zaharrak berri eta Zoriontsu izango ditugu irakurgai. Musikarekin harremantean dagoen beste sail bat daukagu, musika atala; instrumentu ezezagunak ezagutzea ahalbidetzen duena, eta zenbaki honetan digderidooa dugu, Daniel Compañonek egindakoa. Azkenik liburu saila dugu, honetaz Livia Bartolomé arduratuko da eta guztiontzat interesgarriak diren liburuetaz arituko da; El mundo de Sofía, Soinujolearen semea, literatur berriak ahaztu gabe, noski, La sombra del viento, El bosque de los pigmeos eta hurrengo zenbakian agertuko diren gehiago. Hona hemen ZIRRIBORRO aldizkariaren lehenbiziko zenbakia. Guztiok lan asko egin dugu aurrera ateratzeko eta institutuan zehar banatu ahal izateko. Gure nahia zuen gustokoa izatea da eta gogo onez irakurtzea. Hain egun berezietan gabiltzanez talde guztiaren partez urte berri ona izatea opa dizuegu eta zorionekoak izango zareten itxaropenez. ZIRRIBORRO. 4


HURRITZAREN SUSTRAIAK [2004ko Gabonetako Kontakizunen 1.lehiaketan euskera modalitatean 1.sariko irabazlea] Aitak jaioberria nintzela landatu zuen hurritza herriko baratzaren ixkin batean. Sendo eta bakarti jaio zen, ni eta nire bi lehengusina txikiak hazten ikusi gintuen. Baratzaren ixkin batean zegoen, txakurraren etxolaren ondoan. Baratzeko horman bermatzen zelarik hazteko. Behin, betikoa ikusitakoarekin aspertua, adartxoek hormatik gain egin zuten, eta bizilagunaren intxaurrondoarekin berbetan jarduten zuen. Heldutu zenean txakurrari uda sargorietan itzala ematen zion, eta negu elurtuetan haizearen kontrako babesa. Udazken orotan biltzen genituen aitak eta nik zuhaitz maitatuaren hurrak. Familia guztiak gozatzen zuen hurritzaren zerbitzuaz. Txakurra hil zenean jada ez zen gauza bera izan. Ez ginen paseora ateratzen ezta baso eta zuhaitzartetik elkarrekin jolasten, ezta ehizara joaten, ezta bazkalostean soberan geraturiko janaria plater batean eramaten, ezta hainbeste atsegin zuen erregosiaren salda ogi gogortuan bustitzen. Bere gauza guztiak desagertu egin ziren, baina nik bere lepokoaren plakak hurritzaren ondoan botata aurkitu eta mimoz gorde egin nituen. Aita hil, eta gauza bera gertatu zen. Herrian bere gauza guztiak desagertu egin ziren, edo desagertarazi egin zituzten, nork auzi dezake arrazoiak jakin gabe? Geroztik aitonak hurritzaren fruituak txikiagoak eta urriagoak zirela auzitu zuen. Urteak igarota, udazken orotan biltzen nituen bere hurrak. Udaberri eta uda partean bere enborraren ondoan idatzi egiten nuen, bere hostoek nik idatzitakoa irakurtzen zuten, haizearekin dantzan zebiltzala, bero eta eguzki izpietatik neukatela babespean. Etxe barruko giroa izoztu eta jasangaitza bihurtu zenean, aitonak udaberriro zulo sakon bat egiten zuen hurritzaren ondoan baratzeko tuberiak aldatzeko. Arratsalde guztietan zebilen baratzean, tuberiak berritzearen aitzakiarekin, landatzen, jasotzen... Nik txakurraren etxola bakartitik begiratzen nuen, begirada galdua nuela bizitzari zentzua aurkitu nahian. Aitonak egindako txantail emozionalagatik, malkoei nola eutsi pentsatzen. Gaztaroa helduta, hiruzpalau ohiu entzunagatik eta begietako ihintzak behartua, alde egiteko eta berriro ez itzultzeko erabakia hartu nuen. Urtebete igarota, itzuli egin nintzen, baina, hurritza jada ez zegoen. Begiak sutan nituela aitonarengana joan eta arrazoia galdetutakoan, hur gutxi eta txikiak ematen zituela entzun behar izan nuen, aitzakia. Bazeuden baratza hartan aitak eta biok landatutako udare eta sagarrondoak. Fruitua ez zela lehengoa zioen aitonak, eta orain bi sagarrondo soilik diraute baratzean. Duela gutxi, udazkenean, bisitan joan nintzela, baratzera so egin eta ez zegoen txakurraren etxola. Tuberia berriak jartzeko oztopoa zen, aitonaren aitzakia. Eroan zituzten herritik txikitan nituen oroitzapen maitatuenak, hurritza, txakurraren etxola‌ Han igaro nitueneko haurtzaroaren une gozoenak, eta orain gaztaroko une garratzenak‌ Zenbat une zoriontsu ikusi izan dituzten hurritza eta txakurraren etxola‌ Suhartasunez eutsi nien erretinan denboraren poderioz grabatutako oroitzapenei, begiak ixtean han jarrai dezaten itxaropenez. Begiak irekita, oroitzapen guztiak suntsitu dituelako aitonak. Agian une gozoak oroitu nahi ez dituelako, agian berarekin bizitza garratzegia izan delako, agian bere haurtzaroan hurritzez egindako makilarekin jotzen zutelako, beharbada ardo zaharra delako eta berarengana hurbiltzen den orori konturatu gabe unea ozpintzen diolako. Agian bere bizitzan zehar eraiki duen guztia denborak usteldu duelako, edo dena ustekabean geratatu delako, edo bere bizitzaren ohial beltzean klarion zuriz ezinezko bizi zoriontsuegia marrazten saiatu delako, eta denborak klariona ezabatu duelako... Dena dela nire sustraiak ez daude herri hartan jada. Hego haizeak jotzen duenean eta nostalgiak baratzean topatzean, nire arimak ez du jada sentitzen herri hura nire sorterria. Hurritzaren sustraiak erbesteratu zituztenean, herri hurarenganako estima guztia hego haizeak eraman zuen hegan, udazkenean. Itziar Viana. 2004ko Abenduan.

5


Nire izebari: Nire bizitzan idatzi nuen lehenengo gutuna zuretzat izan zen. Sei urte besterik ez nituen. Letra traketsa eta ideia eroak, baina harrezkero ez diot idazteari utzi, Maite, eta hau izango da, edo horrela uste dut behintzat, idatziko dizudan azken gutuna. Noizbehinka ikusten zintudan, urtean behin edo birritan, monjina zinenez, beti han-hemenka zenbiltzan txiroak laguntzen, zure bizitza ematen. Nik ez nuen Jainkoarengan sinisten, baina bai zure istorioetan: Nire adineko neska-mutilak kaletik oinutsik ikusten zenituen horietakoak, hamabi urteko neskatoak haurdun, berrogehita hamar urteko gizonak hiltzorian, eta zu han, beti zerbait egiteko prest. Zuri nebarik txikiena galdu zitzaizun munduari agur esan gabe. Egun batetik bestera Gasteiztik joan eta ez zen bueltatu, eta zuk, zure kargu garrantzitsua aprobetxatuz, munduan zehar ibili zinen, Mattin Ibaiondoren arrastoaren bila. Bere aztarnarik ez zenuen topatu, baina hauen ordez munduko gaixotasun, errumeskari eta goibeltasunak ezagutu zenituen. Egia da oso urriak izan zirela zure alboan zure istorioak arretaz entzuten pasa nituen momentuak, amonaren sukaldea garbitzen genuen bitartean, baina egun batean dena aldatu zen. Telefono dei batek aitari malkoak atera zizkion eta hauek arrapaladan erortzen ziren einean, egunsentiko argia bezain ahula zen ahots batek eman zidan berria: -Izeba Maite gaixorik dago. Minbizia dauka, Angolan hartutako sukarren eraginez. Geroztik gauzak nabarmenki zaildu ziren guztiontzat. Nik ez zintudan berriro ikusi. Beno, bai; behin kaletik zehar zindoazela, amaren besotik hartuta, zein baino zein ahulago, kotxeko lehiatilatik ikusi zintudan eta zu besarkatzera irten nintzen korrika batean, baina agurtzerakoan "gero arte" bat besterik ez nizun esan, ez nuelako pentsatzen hura ikusten zintudan azken eguna izango zela; ez nekielako hura zela zure besoa heltzen nuen azken momentua. Urtebetetze egunetan hitz egin genuen birritan edo hirutan askoz jota. Zure ahots gozoak bibolin baten goibeltasunez kantatzen zidan haritik. Kemena erakutsi nahi zenuen, baina indargabe zeunden, han, Madrileko hospitaleren batean, familiarengandik urrun. Ez zenuen ni bisitan joatea nahi. Lotsa ematen omen zizun nik zu horrela ikusteak, bizitza eta heriotzaren arteko sokaren gainean, dantza lirain bat deskribatzen. Batzuetan gora, besteetan behera, baina sokaren amaierara heldutakoan, bagenekien denok zer aurkituko zenuen. Azkenean dantza bukatu zen. Zuk dantzan jarraitzeko guk egindako esfortzuek ez zuten ezertarako balio izan, zure dantza behingoz bukatu beharrean zeunden, bizitza kolokan izateak neke izugarriegia zen zuretzat. Zure hiletarako zerbait idatzi nahi izan nuen, baina ez zidaten utzi, ez omen zelako aproposa zure biloba batek azken agurra ematea. Antza, egokiagoa zen ez dakit nongo ez dakit zein elizgizon famatu batek hitzaldi bat botatzea zure omenez, mundu horretan oso garrantzitsua omen zinelako. Berak hitz egiten, eta zure familia, fedegabea, isilik. Orduan ez nuen egoera hori ulertu, baina urteak pasa eta gero ulertu dut zergatik ez zidaten behar bezalako agurra egiteko baimenik eman, eta ulertu nuenean min handiagoa sentitu nuen. Zuk sinistu zenuen Jainkorengan, ez dut sinisten. Zuk bilatu zenuen neba txikia, ez dut topatu eta ez dut inoiz topatuko. Zuk amesten zenuen zerutik, euri tantak erortzen dira nire gainera egunero, baina zure oroitzapenak, nire barruan bizirik jarraitzen du, eta duela urte asko esan behar izan nuen zerbait esan nahi dizut, aintzina ezagutu zenituen letra traketsa eta ideia eroekin: Agur Maite, ez zaitut ahaztuko. Garazi Agirre. 2004ko Irailaren 13an.

6


ZIRRIBORRO ALDIZKARIA EUSKARA Gure hizkuntzak historian zehar bizitza izan du krudela baina askoren lanari esker piztu egin da kandela hala ere Koldon ez da mintzatzen askok nahi dugun bezela zabal dezagun ahoz ahora ahalegina ez da hain itzela erakutsiaz institutua euskaldun petoa dela.

Zirriborro deitzen da ta hau da agerpena Guztiok egin dugu Lana nabarmena Aldizkari honetan jarriaz kemena zuen laguntzarekin izango da hurrena lana nabarmena jarriaz kemena kasu hontan ez da berdin izana ta izena. Aratz RamĂ­rez de la Piscina

Esango dudana zirimola basatietan betiko galtzera eramango du haizeak. Nire idazkiak oro deuseztuko dira; letra zatar hauekin betetako orrialdeak ezerezaren amildegira doaz etengabe pentsatu gabe jaurtiriko esaldi bortitzak eta hausnarketa sakonaren ondorio diren esaldi guztiak eramango ditu aurretik denborak, beti uholde, beti ibai, beti olatu baina hala ere, nik badakit zertarako ere hitz egiten dudan nire berbak ama dira, aita dira, laster aitonak, amamak. Euskaiduna naiz. Artadi

7


Guerrero Noche y Luna Llena El Guerrero de la Noche cabalga sobre el Negro en busca de su destino.. Su pupila negra se cierne en el centro de su tormenta de verano cubierta en mar cristalina ondeante al viento por sus aguas aguamarinas. Lucha en la oscuridad blandiendo su espada en versos para amar, buscando a la Luna Llena para el camino iluminar, con su luz blanca y destellos en complicidad. Sabe dónde está su Luna Llena pronto la va a encontrar.

La última vez que la vio sobre su cuello parecía flotar. Como péndulo manejado por sus manos su garganta hacía sonar con explicaciones lejanas que a otra dimensión le trasladaban. Al contemplar sus ojos en sus mares nadaba, cambiaban con la luz pero igualmente la amaba. La caricia de sus manos le derretía con el alba se creaba una luz e irremediablemente se elevaba. La ligereza, tal cual torbellino las espuelas le alzaba, más rápido que el galope que millones de caballos pura raza. Una sensación... casi indescriptible la Luna le provocaba ahora la busca con ansia, necesita de su luz blanca que como un hada con varita completamente, le enamoraba. Ya la busca en la noche

ya suspira con ganas ya va a encontrar a la Luna cuando llena en el firmamento se alza. Ya ve sus destellos en el camino, ya la oscuridad se aclara, ya queda su capa negra, con reflejos de plata. Ya siente la ligereza, ya nota como se alza, ya su caballo Negro tiene alas puras por patas. Ya sus cascos no tocan el suelo, herraduras de acero escarban la brisa de la Noche sobre el que su Guerrero cabalga.

Va a llegar a su Luna, ya su sombra se aclara, se distinguen dos siluetas que profundamente se aman. Ya se ve su guante, negro de seda, suave acaricia su blanca cara, ya sus ojos se unen en una profunda mirada. Su sombrero cae en la noche, delicadamente sobre el alba, la Luna acaricia su pelo espigas de terciopelo, que con su negro contrastan, palabras delicadas a cada oído, contando en versos cómo la ama. La Luna escucha atenta cerrando los ojos ¡cómo suspiraba!

Las manos del Guerrero de sus guantes despojaba, quería sentir su piel y con las suyas entrelazaba. Ya estaban unidas la una para la otra, sus dos almas el amor que se tenían, la noche ocultaba.

el otro como un lucero de luna que era como su amada, el color de sus ojos que con la luz cambiaba entremezcla de verdes y azules no sino de zafiros y esmeraldas en una aleación de los dos que misteriosamente le embelesaba. La caricia de sus ojos, lujuriosa su mirada, las manos blancas a la espalda le pasaban cubierta por su capa el negro la tapaba. Cómo recorrieron esas manos cada rincón de su espalda fundidos en un beso, el amor les desbordaba no había ni un milímetro, que les separara. Repentinamente el Guerrero sin previo aviso agarró su capa. Su vuelo de belleza súbita unió al Guerrero y su Luna amada se cernió sobre todos la noche y apareció el alba, dos mundos aparentemente distintos se fundieron en la plata. Luna Llena y Guerrero Noche con el vuelo de su capa, desaparecieron los dos unidos en el amor, unidos en el alma. Porque dos seres de pureza de verdad nunca se separan, y si los dos se juntan, blanco y negro su fusión de hermosura plena, la plata. Itziar Viana. 13 de agosto de 2004.

El anillo que llevaba el Guerrero profundamente le ayudaba. Una alianza de acero que en oro suerte llevaba,

8


“BATETIK HAMARRERA, TREBINUKO EGOERA ZAZPI EDO ZORTZI BATEAN EGONGO LITZATEKE”

ILUSIO HORREKIN ERANTZUTEN ZIGUN JUANKARLOS AGUILLO, TREBINUKO KONDERRIKO ALKATEAK, GURE GALDERA GUZTIEI. TREBINUKO KONDERRIA ARABAKO BIHOTZEAN KOKATURIKO LURRALDEA DAUKAGU, NAHIZ ETA LEKU EDER ETA ATSEGINA IZAN, 1646. URTEAN HASI ZEN BORROKA ETENGABEAN JARRAITZEN DUTE EGOERA MINGOTS HONI BUKAERA EMATEKO ASMOZ. NOIZ ARTE EGOERA LOTSAGARRI HAU???

Trebinuko konderriko alkatea izatea ardura ikaragarria da, nola eramaten duzu lan guztia? Orain dela bost urte hasi nintzen eta esan beharra daukat hasieran oso zaila egin zitzaidala, jadanik bost urte daramatzat kargu honetan eta ohitu egin naiz. Udaleko lana nahiko

zaila da, badaude lan askoko egunak eta hauek oso gogorrak izaten dira baina beti beste zinegotzi batzuen laguntza izaten dut.

Trebinuko konderria Araban sartzeko saioak 1636.urtean hasi ziren; nola izan da prozesu luze hau? Nik pertsonalki hitz egin ahal dizut ezagutzen dudanaz, bestea nolabait historia da. Urtarrilean egingo dira 25 urteak lehenengo saioak egin zirenetik. Lehenetarikoa errepresio handikoa izan zen, jendea udaletik kanporatu zuten. Azkenetarikoa 1998.urtean egin zen konderriko bi udalek eskaera proposatu zioten Burgoseko udalari baina zoritxarrez Gaztela Leongo jaurlaritzak informe barregarri batekin erantzun zigun ezetz esanez. Zerk animatu zizun alkate izatera eta ondorioz, nahaste guzti honetan sartzeak? Konderriko egoeraren hobekuntza izan zen niri nahaste honetan sartu ninduen ilusioa. Pentsatzen nuen gauzak udalean ez zirela behar bezala egiten eta ez zela behar bezala lan egiten, eta aurkeztu nintzen pentsamendu bakar batekin, eta hori Trebinu behingoz Araban integratzea zen eta da. Franko herriko haur-eskola elebiduna arrakasta handia izan du, zeintzuk dira buruan dituzun proiektuak? Beno, proiektu pila bat dauzkagu buruan, orain urari buruzko plan

9


handi bat daukagu pentsatuta baina horretarako biltzarraren dirua eta aprobazioa behar dugu, beste alde batetik hemendik gutxira interneteko gelak irekiko ditugu, errepideen hobekuntza etab. Trebinuko eskolan euskara gai bezala ematea gustatuko litzaiguke, baina gure helburu nagusia euskal herrian irakasten diren euskarazko ereduak gure eskolan ere, jasotzeko aukera izatea da. Geroz eta aktibitate gehiago prestatzen ari zarete euskararen alde, kurtsoak jendeak ikasteko, ikuskizunak etab. Zein izan da treninuarren erantzuna? Erantzuna oso hona izaten ari da, oraindik ere Trebinun esan dezakegu hizkuntza minorizatu bat dela baina hemen euskararen egoera ez da oso ezberdina Arabakoarekin konparatuta, uste dut Trebinun herritarren %10 euskaraz mintzatzen dela eta gure egoera politikogeografiakoa kontuan hartuta ez da emaitza txarra. Jende gazte asko etortzen da konderrira bizitzera eta horren ondorioz giro euskalduna geroz eta nabariagoa da. Zuk UDA elkartearekin erlazio zuzena daukazu, zeintzuk dira elkarte honen helburuak? Nik, denbora batean elkarte honen partaidea izan nintzen eta ni nengoenean eta orain daukaten helburua berdina da: Trebinuko konderria Araban integratzea. Gaur egun nire erlazioa ez da hain zuzena, alkatea izateak ematen didan lana dela medio baina nire laguntza beti izaten dute eta udalarekin batera

hortxe daude ahal dena egiten arazo hau inori ez ahazteko. Korrikak bere ibilbidea Trebinuko konderriko herrietatik luzatu egin du, zer sentitzen duzu lekuko euskalduna Trebinuko herritarren eskuetan ikusten duzunean? Normaltasun eta naturaltasun osoz, nik uste dut Trebinuko jende gehiena euskalduna sentitzen dela eta ondorioz euskalduna dela eta Gasteizeko herritar baten eskubide berdinak izan behar dituela. Ez dut gauza arraro bat bezala ikusten, hain zuzen arraroa ez delako. Udaleko kanpoaldean “BURSEKOA TREBINUARREN BORONDATEAREN KONTRA” jartzen duen kartel handi bat jarri duzue, kexa asko egon dira horren inguruan? Ba egia esan bai egon dira kexa batzuk Trebinu Araban sartzearen kontra dauden partidu politikoengan bereziki PP koak, horren ondorioz judizioak ere izan ditugu, baina azkenean arrazoia guri eman zaigu. Egia esan, guk egin dugun bakarra trebinutarren egoera adieraztea da, kartel horretan idatzita dagoena errealitate garbia da, trebinuarren nahi eta borondatea. Hain famatua izan den “Trebinu eguna” ospatzeari utzi zion orain dela urte pare batzuk, zer dela eta gaur egun ez da ospatzen? Egun hori UDA elkarteak antolatzen zuen eta beraiek nik baino hobeto

10


dakizkite zeintzuk izan ziren arrazoiak. Horrelako egun bat ospatzeak jende askoren partehartzea eskatzen du eta horretaz gain diru asko baita ere. Jende asko etortzen bazen ere, dirua lortzea geroz eta zailago egiten zitzaien eta zoritxarrez egiteari utzi zioten. Trebinun ez gara nahiko genukeen populazio nahikoa, horrelako egun garrantzitsu eta berezi bat prestatzeko, ez ditugu “Araba euskaraz� adibidez dituen baldintza eta aukerak. Nola jasotzen duzu arabarren laguntza, zer esaten dizu jendeak ikusten zaituenean? Nik uste dut arabarrek gure pentsamenduarekin bat datozela, gutxienez gehiengoa, eta hori asko laguntzen eta animatzen gaitu. Askotan sinadurak jasotzen ditugu, manifestaldietan ere Trebinu kanpoko jende asko etortzen da eta egiten genuen lehen aipatutako Trebinu egun horretan arabarren partaidetza handia zegoen. Guk laguntza hori materializatu nahiko genuke, baina horrek arazoak ekartzen dizkigu. Geroz eta jende gehiago etortzen da Trebinura bizitzera, zer dauka konderri honek hain berezia egiten diona? Alde batetik Gasteizen dauden etxebizitzen prezio altuek, beste leku batera bizitzera eramaten du jende gaztea, eta beste alde batetik geroz eta jende gehiago giro naturalean bizitzeko gogoak izaten ditu. Oso erakargarria egiten da etxe merke

eta lorategitxoa daukana, pisu garesti eta txiki bat baino. Zuk alkatea eta nekazariaren lana tartekatzen dituzu, nondik ateratzen duzu denbora? Askotan familiarekin arazoak eta eztabaida txikiak izaten, bi lan hauek denbora asko kentzen dizute eta horrek familiari arreta gutxiago ematea du ondorio. Nola lagundu dezakegu gainontzeko arabarrek? Gure alde egotea eta Trebinuk jasaten duen egoera latz honetaz ez ahaztea. Sinadurak bidaliz edo/eta manifestaldietan parte hartuz... Arabako udalean Trebinu Araban sartzearen alde dauden partidu politikoak bozkatuz etab. Batetik hamarrera ze posizioan aurkitzen da momentu honetan Trebinuko egoera? (Barreak). Ez gaude posizio txar batean, batetik hamarrera zazpi edo zortzi bat jarriko nioke, nire ustez gero eta gertuago gaude integrazio horretatik. Jendearen kontzientzia geroz eta arabarragoa da eta horrek asko laguntzen du. Azkenean Gaztela Leonek Trebinuko egoera lotsagarriaz jabetuko da.

Itziar Saez de CĂĄmara

11


RIKARDO ARREGIREKIN ELKARRIZKETA “Garrantzitsua da idazten duen jendearen artean gauzak pasatzeaâ€? Ping-pong galderak Jaioteguna: Urriaren 4ÂŞ. Jaioterria: Gasteiz. Kolorerik gustokoena: Urdina. Janzteko kolorerik gustokoena: Beltza. Musika talde bat: The Smiths. Kafea edo kafesnea: Biak: gosaltzeko kafesnea eta gero kafea. Asteko egunik onena: Ostirala. Petralena: Asteazkena, lanean hasten naizelako. Kanpoko idazle bat: Kavafis (antzinako idazle Grekoa). Hemengo idazle bat: Juanjo Olasagarre Liburu bat: Izuen gordelekuetan barrena, Sarrionaindiaren lehenengo liburua. Nobela bat: Plataforma (Michel Houellebecq). Beldurrak (txikitakoak): Eskolara eta herrira joatea ez nuen oso gustoko. Beldurrak (gaur egungoak): Nire lagun minenak hiltzea. Ikasketa biografia Psikologia eta maisu ikasketak egin zituen Salamankan eta Euskal filologia Gasteizen. Orain maisua da. Galdera orokorrak Txikitatik nahi zenuen honetara dedikatu? Ez; arkeologoa izan nahi nuen edo orkestra zuzendaria, bibolinjolea... Zein adinarekin hasi zinen idazten? Hamasei urterekin. Lehiaketetan parte hartzen zenuen? Ez, buf! Neri lotsa ematen zidan, uste nuen ez zuela merezi, denbora asko eman nuen idazten eta inori erakutsi ezinik, hogeitahamar urterekin argitaratu nuen nire lehenengo liburua. Nola lortu zenuen argitaratzea? Neri lortu zidaten, egia esan, bilatu gabe etorri zitzaidan, Euskal Filologia ikasten ari nintzela aurkeztu nuen lan baten ondorio izan zen. Konturatu nintzenerako Durangoko azokarako aterako zutela esan zidaten. Zein hizkuntzatan idazten duzu? Euskeraz, eta gaztelaniaz egunkari batzuetan. Zergatik hasi zinen idazten? Gaizki sentitzen nintzen eta poema txiki bat idatzi nuen, orduan konturatu nintzen hustu egiten ninduela, eta gustoko nuela idaztea. Zer eman dizu literaturak? Zalantza gehiago eta zihurtasun gutxiago. Inoiz ez naiz oso pertsona zihurra izan. Garrantzitsua da ere idazten duen jendearen artean gauzak pasatzea, lagunen gauzak irakurri, elkarri zuzendu... Damutu al zara idatzitako zerbaitetaz? Ez. Gauza batzuk agian aldatuko nituzke, baina ez naiz damutzen idatzitakoaz. Kriston lotsa nuen hasieran, eta galdu "zidatenetik" ez dut berriro sentitu. Zure iritzia aldizkari mota hauei buruz? Oso polita eta garrantzitsua da horrelako gauzak egitea. Lehen orain baino gehiago egiten ziren. Fakultatean negoenean bazegoen bat edo beste, interneten ere badaude... Mila esker Rikardori elkarrizketa onartzeagatik, eman zizkigun aholku eta denborarengatik. Guztion partez; Nahi duzunean itzul zaitezke!!! Garazi Agirre eta Itziar Viana.

12


ADIN HAU DA GUZTIETAN TXARRENA Utzidazu kontatzen zein den guztietan adinik txarrena. 11 urterekin lehenengo bikotekidea; dena polita. Oso gustukoa zara niretzako, atera nahi al duzu nirekin? Bai, noski, niretzako ere gustukoa zara... Kalean gurutzatu eta oroitu ere ez. Batera gelditu ere ez... Hurrengo lau urteetarako lotsagarria da bikotekide horrekin kaletik topo egitea. 13 urterekin ematen duzu zure lehenengo muxua. Oso ederra, berria, bustia, nazkagarria: gaizki emana. Asko harritzen zaitu hainbeste jendek hain gustoko duen zerbait horren hotz eta zapore arraroko gauza izatea. Ez zara momentuan ohitzen, beraz, lehenengo muxua ematen duzunetik hurrengora aldaketa eta denbora tarte itzelak daude. Baina oso pozik zaude zuk ere lehenengo muxua eman duzulako. 15 urterekin lehenengo benetako mutila. Elkarrekin geratu, parkera joan, parketik portura, portutik ikastola ingurura, ikastola ingurutik edonora... Amak ez inork ezin gaitzake elkarrekin ikusi. Zer pentsatuko du zurekin nabilela jakiten badu? “¡Paso de marrones!”, joan gaitezen inork ikusiko ez gaituen toki batetara pipak jan eta hitz egitera. 17 urterekin mutila pipak jateaz aspertu da, beste zerbait jan nahi du. Ordurako hainbeste aldiz aldatu duzu bikotez, hainbeste pipa jan, hainbeste hitz egin. Baina amak badaki bikotea daukazula, ez dago aukera gehiagorik, ofiziala da. Ea honek pare bat aste baino gehiago irauten duen. Adin hau da guztietan txarrena. Nagusia zara, edo horrela sentitzen zara, baina muga guztiak dituzu. Betebeharrek itotzen zaituzte, debekuek ixildu. Asko egin nahi duzu, eta inork ez zaitu ulertzen. Asko sentitzen duzu, baina inork ez zaitu entzuten. Ezta zuk zeuk ere. Adin hau da guztietan txarrena. Bikoteak bi aste irauten ditu, eta hirugarrena ere ondo dihoa. Bere muxuak gogoko dituzu, baita berarekin igarotako momentuak. Ama beti atzetik daukazu. “Kontuz ibili horrekin, badakizu zertarako dagoen zurekin! Antisorgailuak erabili, ez nazazu amona iadanik egin!”. Egunero burua letxuga tartean sartuta ikusi izan duzu ama, afarirako entsalada egiten, edota lanetik neka-neka eginda itzultzean etxea garbitzen. Ezertan laguntzen ez diozuelako beti kexuka, ohea egiten. Eta bat-batean, “antisorgailu” hitza ateratzen da bere garrasi eta deiadarren artean. Inork ez dizu esan zure amak horrelakorik esango zizunik. Inork ez dizu esan zer aurpegi jarri behar duzun. Eta ez dakizu nola erantzun. Edozein modutan erantzunda ere, ez duzu espero zure amak ondoren erantzungo dizuna. Esaten dizuna esan. Beti harrituko zaitu. Zure defentsak ahulduko dira, hankek dardar egindo dizute. Ahoa lehorlehor jarriko zaizu eta ideiek burutik aldegingo dizute. Amak bidea libre izango du zu bertan berak nahi bezain beste edukitzeko. Berak dioena esaten. Zuri betebeharrez itotzen eta debekuez ixiltzen. Zure sentimenduak uxatzen. Adin hau da guztietan txarrena.

13


Eta larunbat gauez aurkitzen zara zure bikotekidearekin tabernan. Lagunak “gero arte” batez agurtzen dituzu; momentuz mutilarekin geratuko zara zerbait hartzera. Aspaldian ikusi duzun pertsonarik zoragarriena iruditzen zaizu. Ederra, zentzuduna, buruduna, maitagarria... Zure lehenengo amodioa. Ez dakizu gaueko kalimotxoaren eragina den edo benetako maitasuna den, baina berdin zaizu eta beren eskutartean murgiltzen zara beren ezpain eztiak xurrupatuz. “Gaur nire gurasoak ez daude etxean” entzuten duzu muxu eta muxu bitartean, eta ez dakizu benetakoa den edo zure desioak eraginda imajinatu duzun. Hainbeste espero eta amestutako gaua iritsi da azkenik. Guztia zehatz mehatz antolatuta zeneukan, baina ez du ezertarako balio izan. Kondoiak erostea ahaztu zaizue, erostera zindoazela lotsatu eta “ez dugu behar, bestela berak edukiko du...” pentsatu duzu, edota guztia bikain zihoala barneraketa ezinezkoa izan da. Praktika falta. Adin hau da guztietan txarrena. Aurpegiko gorritasun eta estutasuna ezin kenduta kalera jaisten zarete, lagunengana bueltan. Oraindik ez dira gaueko ordu biak ere ez, eta momentuz dena ahaztea pentsatzen duzue; bihar hitzegingo dugu. Lagunak aurkitu eta beste pare bat kalimotxo edaten dituzu dantzan aritu eta dena ahaztu nahirik burutik kentzen ez duzularik. Laurak aldera iristen zara etxera. Kolore gorriak masailetan, buruak bum-bum eta belarriak piiiii egiten dizularik etxean sartzen zara inor ez esnatu eta jarraian ohera sartzeko, baina giltza zerrailan sartu orduko ama bere etxeko bata arrosa soinean eta zoro itxura ematen dioten ile orraztu gabekoekin agertzen zaizu parez-pare. “Zer, gaur ere edanda??”. Adin hau da guztietan txarrena. Hiltzeko gogoa etortzen zaizu. “Zer usain da hori? Non ibili zara gaur, eh? Ez al zinen zure bikotekidearekin ibiliko, ezta? Noski baietz! Zer egin duzue, eh? Ez ninduzun amona egingo, ezta??? Pasatu oherantz segituan! Bihar hitz egingo dugu...!!!...”. Ez dakizu zer esan, zer egin. Bum-bum-piiiii. Arropak justu-justuan kendu eta ohean jausten uzten zara, zulo beltz batetara eroriko bazina bezala sentituz. Goizean goiz izango duzuna imajinatuz eta gaueko disgustua oroituz hartzen zaitu loak. Amets gaiztoak. Ia lorik ere ez duzu egin, eta goizeko bederatziak aldera esnatzen zara. Amak sukaldea garbitzen duela bakarrizketan ari da, bera bere buruarekin errietan.Ez daukazu gosaltzeko gogorik, baina Afrikan gosez hiltzen dauden tribu osoa elikatzeko beste janari jartzen dizu amak, bitaminak berreskuratzeko. Berak dioena entzun nahi ez duzula esan nahi diozu, ez zaizula axola, ez daukazula ezertarako gogorik. Baina debekuek ixiltzen zaituzte. Gutxi gora behera ordu betez ama entzuten iraun ondoren zure logelarantz abiatzen zara, ohea egin, logela batu, mahaia prestatu eta dutxa bat hartu ondoren ikasten hasteko. Bihar, astelehena, matematika eta ingeleseko azterketa. Pilibilibilibilibiiiii... bikotekidea deika. Ezin duzu sinetsi. Hil egin nahi duzu. Adin hau da guztietan txarrena. Iluntze alderako hobeto zaudela ematen du, bikotekidearekin dena konpondu duzu, elkar maite duzue eta barregarritzat hartu duzue bart gauekoa. Amak onartu ez arren nagusitu egin zarela ikusten du, eta oraindik zurekin bide luzea geratzen zaiola esaten du zuk entzun ahal izateko moduan. Gogo gabe baina gogor ikasi ostean bi azterketak gainditzeko moduan egin dituzu, baina ezer gertatu izan ez balitz hobeto izango zela uste duzu. Ez da ezer konpondu antza denez. Adin hau da guztietan txarrena. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri...

14


Gabonak joan dira eta Aste Santua iritsi da. Bikotekidearekin bikain, lagunekin oso ondo, institutuan ondo, neba-arreba txikiekin nahiko, eta amarekin... beti bezala. Opor laburretako jai egun batetan juergan zabiltzala bikotekideak bihotza mila zatitan hausten dizu. Aurrean jarri zaion lehenengoarekin joan da “mozkorraz zegoelako, zer egiten zuen ez zekielako”. Orduan ere kalimotxoa lagun. Ondo pasatuko duzula eta ez zaizula axola sinestarazten diezu lagunei, eta zuk bai aurkituko duzula txortaldi ederra botatzeko norbait! Piruleta txiki bat ere jan gabe, izugarrizko mozkorrarekin eta zure bihotz eta izana zapaten pare arrastaka daramatzazula iristen zara zure atarira, eta bertan isurtzen dituzu gau osoan zehar izan dituzun tripa-korapilo eta kalimotxo guztiak, dena zure penekin zikintzen duzularik. Giltza zerrailan sartu eta ama itxoiten daukazu. Berriro ez, mesedez. Adin hau da guztietan txarrena. Hurrengo goizean erabakita daukazu eta ofiziala da: 17 urteko adina da guztietan txarrena. Baina konturatu orduko bukatu duzu institutuarekin, 18 urte dituzu, unibertsitarioa egin zara. Pisua, unibertsitatea, liburuak, argia, janaria... gastuak ezin kitatuta zabiltza, beti amari eskatuz. Ostegun gauetan juerga tokatzen da, eta horrek ere gastuak suposatzen ditu. “Caja Mamá”ra jotzen duzu atzera. Izugarrizko lan pila bidaltzen dizute unibertsitatean, azterketak ikaragarriak dira. Zer ondo bizi zinen 11 urterekin... lehenengo “bikotekidea”. Ez hor oraindik umea zinen. Baina, zer ondo bizi zinen 13 urterekin... lehenengo muxua, nazkagarria. Ez, hor oraindik ez zenekien zer zen ona. Baina, zer ondo bizi zinen 15 urterekin... zure lehenengo benetako mutila, beti ezkutuan. Ez, hor ez zeneukan nahikoa askatasun. Baina, zer ondo bizi zinen 17 urterekin... zure lehenengo amodioa, hobe ez gogoratzea. Baina, orain okerragoa da, ezin duzu pisu horrekin. Adin hau da guztietan txarrena. Eta bukatuko duzu unibertsitatearekin, eta hasiko zara lanean, eta askea zara, zure amaren etxean, eta bai bizitza aspergarri eta betebeharrez betetakoa. Zer ondo bizi zinen 17 urterekin, betebeharrik gabe. Adin hau da guztietan txarrena. Eta sartuko zara pisu baten erosketan, eta nahi duzuna egin ahal izango duzu, baina etxea garbitu egin behar da, eta norbaiten laguntza behar duzu zure bizitza eraiki eta besteari berearekin laguntzeko, baina bakarrik bizi zara. Zer ondo bizi zinen unibertsitate garaian, beti lagunekin juergan. Adin hau da guztietan txarrena. Eta aurkituko duzu bikotekidea, eta joango zarete elkarrekin bizitzera, eta mugak aurkituko dituzu nahi duzuna egiteko, beste bat bizi da zure bizitzan. Aaaiii, zer ondo bizi zinen bakarrik, eta zer bizkor pasatu den bizitza ia ezer egin gabe.... Adin hau da guztietan txarrena. Eta pasatuko da denbora, eta haurrak izango dituzu. Betebehar gehiago, askatasun gutxiago. Eta oroituko zara zure iraganeko bizitzaz, eta iraganaz biziko zara 75 urte bete arte. Eta egunen batean zure bizitza eraiki zuen bihotz nekatuak lan egiteari utziko dio zuk 15 urte arinago bezala, eta joango zara zure iragana atzean utziaz. Eta orduan konturatuko zara inoiz ez duzula zure bizitza benetan bizi, eta beti izan duzula iraganaren pisua lepoan. Eta konturatuko zara bizitza osoa igaro zaizula, joan dela zure aurretik; egin nahi zenituen guztiak egin gabe. Eta, berriro ere, ADIN HAU DA GUZTIETAN TXARRENA!!!

15


EZIN EGONA Eman ohi diren jarrera txarrak izaten dira eguneroko albisteak Kulturagatik, ohituragatik ematen diren jarrera txarrak izaten dira eguneroko albisteak Ezinegona daukat nire baitan pertsona askoren portakeretaz ohartzean Nere pentsakera azaltzeagatik eman ohi diren jarrera txarrak izaten dira eguneroko albisteak Kulturagatik... Ezin egona... Beltza naiz zuria naiz nere pentsakera askea da kultura eta ohitura da ni neu hazi nauena Ulertezinak diren gauzak aldatu nahiean eta ezin Ulertezin, ulertezinak Beltza naiz... Ezin egona daukat nere baitan petsona askoren portaeretaz ohartzean.

Arrazagatik, itxuragatik Goizean begiak ireki ditut berriak entzundakoan tristura jendearen aurpegietan nabaritzen da kalean nire bizilagun dudan agure alaitsua begiak amorruaren malkoez bustiak dira erantzun beharra denon gain adierazi beharra gureak diren gauzak zabalduz eta gure indarrak batuz hizkuntza bakarra dugu guk komunikabideen artean euskaraz daukagun Egunkaria Euskara delako euskaldunon oinarri indarra erabil eta galerazi zerbait lor eta orain daude esku hutsik orain dugu aukera Berria eraikiz Ukatzen gaituzten gauza guztien gainetik daude gure oinarriak geldiezinak diren hitzak... Oraindik daude esku hutsik orain dugu aukera segi aurrera!!

16


ZORIONTSU IZAN Gazte topatu ginen, Ametzak gureak ziren, laztanak, sentimenduz beteak Oharkabean, maitasuna zen Bion arteko istorio honetan Hazten joan zen sua, barnean Elkar babesten genuen, Irrifar bat nahikoa zen Gaueko iluna argitzeko, Gure begien isladak, Etorkisuneko argi samurra Biontzat atsegina Istorioaren azken unean aurrean, Sentimendu ugariak, negar malko artean maite ziren begiradak elkartzean isiltasuna apurtuz, ZORIONTSU IZAN Iraganeko sua, itzaltzen joan zenean Ametsik esnatzean, istorioa amaitzean Gure maitasun berbak gugandik urruntzean, Laguntasuna nagusi....

Maitane G贸mez Nerea Holgado Eukene Unzalu

17


DIDGERIDOOA Izenburuan agertzen den hitz arraro hori, irakurle , ez da nik asmatutako hitz bat, baizik eta musikako instrumentu baten izena, bai ondo irakurri duzu, etnia batek sorturiko instrumentua da, hain zuzen: Australiako iparraldeko lautadetan bizi diren bertako indigenek edo “aborigenek” sorturikoa da . - Nola egiten da zehazki didgeridooa? Hasierako didgeridooaren egite prozesua ez dute aborigenek egiten, termitek baizik. Instrumentu hau egiteko, eukalipto edo banbu adar bat behar da eta zuhaitza ez mozteko lana termitek egiten dute, hauek barruko egurra jatearakoan, barrutik hutsik uzten dutelako adarra eta hau bera bakarrik pisuaz jausten delako. Ondoren bertakoek hartu eta moldeatu egiten dute . - Nola egiten dute moldeaketa? Lehendabizi, garbiketa egin behar zaio adarrari, barruko aldea eta kanpokoa garbitzen dira , bigarrenez ahalik eta hoberen lixatzen da kanpoko aldea eta termitek utzitako zuloak argizariz estaltzen dira , geroago ahopekoa edo “boquilla” jartzen zaio Didgeridooari alde txikienean, normalean tubo forma gehiago duen aldea da, hau argizariz egiten da ere; azkenik nahi bada zenbait marrazki egin daitezke apainketa gisa.

(Didgeridoo egile bat apainketa egiten)

-Nolakoa da didgeridooaren soinua? Didgeridooaren soinua, aborigenen ustetan, soinu boteretsua eta sendoa da, erlaxazio eta batzuetan botere sendagarriak dituena; soinu honek, natura errespetatu eta ama lurrarekin konektatzeko balioa duela esaten dute .

18


- Nolakoa da Didgeridooa jotzeko teknika? Didgeridooaren soinua , zurrunbilo baten antzekoa da , “ haizearen ahotsa edo burrunbada ” – batzuen ustez . Baina nola lortu daiteke? Teknika nahiko erraza da baina praktika pixka batekin ondo egin daiteke denbora gutxian: Lehendabizi, soinua egiteko, ezpainak ahopekoan globoak puzten ditugun moduan jarri behar dira baina ezpainak itxita utzi behar ditugu . Ondoren , tronpeta jotzean edo haur txikiek egiten dituzten purrustada edo “pedorretak” egin behar ditugu. Airea bukatzen zaigula nabaritzean , ahoa posizio horretatik mugitu gabe , aho-masailak handitu behar ditugu, honela soinu ezberdinak sortuz eta batera airea hartuz, (masailak puzteko globo bat puzteko moduan egin behar da ).

(Hemen Australiako aborigen bat ikusi dezakegu Didgeridooa jotzen )

Daniel Compañón

19


EL MUNDO DE SOFIA – JOSTEIN GAARDER: “El mundo de Sofía” liburuak filosofiaren historiaz hitz egiten digu modu bitxi batean. Sofia Admunsen, istorio honen protagonista, hamalau urteko neskato bat da Norvegiakoa eta bizitza normal bat eramaten du. Egun batean, bere etxeko postontzian, gutun susmagarri bat agertzen da non, galdera bat planteatzen zaio; “Nor zara zu?”. Handik aurrera, Sofia filosofiaren mundua ezagutzen hasiko da, Hermes txakurra eta oso berezia den filosofia irakasle baten laguntzarekin. Jostein Gaarder da liburu honen idazlea. 1954an jaio zen Oslon, Norvegian. Liburuak idatzi aurretik, filosofiako irakaslea izan zen hamaika urtez, baina betidanik ipuinak idazten ditu. “El misterio del solitario” liburuarekin Norvegiako literatur Kritika Saria jaso zuen, baina ospe gehien eman dion liburua dudarik gabe “El mundo de Sofia” izan da. Liburu honekin 15 milioi kopia saldu ditu eta berrogeita lau hizkuntzetara itzulia izan da. Beste liburu batzuk ere idatzi ditu; “El castillo de las ranas”, “¿Hay alguien hay?”, “La joven de las naranjas”, “Maya”, “El vendedor de cuentos”, “La biblioteca mágica de Bibbi Bokken ”, “Los niños de Sukhavati”, “El enigma y el espejo” dira batzuk, besterik ez apaitzeko.

EL BOSQUE DE LOS PIGMEOS – ISABEL ALLENDE: Isabel Allenderen azken liburua da. Honekin trilogía bat osatzen da “La ciudad de las bestias” eta “El reino del dragón de oro” izanik beste biak. Azken liburu honetan Alexander Cold eta Nadia Santosen abenturak kontatzen dira, baina honetan, egileak Afrikako bihotzera eramaten gaitu, pigmeoen herrixka misteriotsu batera...

20


LA SOMBRA DEL VIENTO – CARLOS RUIZ ZAFÓN: Carlos Ruiz Zafonen azken liburua da. Mundu osoan arrakasta izugarria izan du. XX. mende hasieran kokatuta dago, Bartzelona hirian. Pertsonai nagusiak Daniel Sempere du izena. Liburu ahaztuen hilerrian, liburu misteriotsu bat aurkitzen du eta, honekin batera, bere bizitza hankaz gora jarriko da. Liburu horrek beregan sortzen duen harridurak eramaten du honen liburuaren sorburura eta bere idazlearen bizitza ikertzera.

SOINUJOLEAREN SEMEA – BERNARDO ATXAGA: Bernardo Atxagaren azken lana da. Bi lagunen istorioa kontatzen du, adiskidetasuna, senidetasun, malenkolia, tristura eta oroimenaren gaiei aurre egiteko balio duena.

Livia Bartolomé.

21


zirriborro 1